Llodio Municipal nº1 - 2022

Page 14

ERREPORTAJEA / REPORTAJE

LAUDIOKO LA MILAGROSA IKASTETXEAK 100 URTE BETEKO DITU 2022an La Milagrosa Ikastetxeak mendea beteko du eta ospatzeko ekintza sorta oparoa prestatu dute. Efemerideak, gainera, iraganean murgiltzeko aitzakia bikaina ekarri du.

Abuztuaren 7an mendea beteko da Pauleko San Vicenteko karitateko alabek euren gain hartu zutela gerora La Milagrosa Eskola izenez ezagutu den hezkuntza proiektua. Hala ere, 1922an ez zen existitzen hezkuntza publikoa eta eskola Urquijoko markesaren partzuergokoa zen. Gauzak horrela, udan beteko da erlijio-ordenako 7 emakume etorri zirenetik mendea. Ez ziren soilik ikastetxean ekarpena egitera etorri, ospitalean ere lanean aritu ziren, egitasmo biak baitziren patronatukoak eta leku berean zeuden, hain zuzen, nagusien egoitza zaharrean. Eskola, berez, urte gutxitan herriko plazara eraman zuten eta azpiegiturak garatzen joan ziren, tokiko hezkuntzaren beharrak biderkatzen ziren neurrian. Modu horretan, klaseak egon ziren ez soilik Herriko plaza eta Aldai plazaren arteko eraikinean, baita Laudioalden eta Zumalakarregi 13an kokatutako eraikinean ere. Horrez gain, Kultura Etxeko zenbait gela ere erabili zituzten. Egoera jasangaitza bilakatu zen 70eko hamarkadan,

industriaren loraldiak milaka lagun erakarri zituenean Laudiora. “Gela berean 50 ikasle egon zitezkeen”, oroitzen du 1957an heldu zen Sor Josefak. Sor Elidiak gogoratzen du demografia eraldaketak eraman zuela La Milagrosa Ikastetxea -izen horrekin aitortu zuten 1949an- Hezkuntza Ministroari interes sozialeko zentro baten eraikuntza eskatzera. Arabako Foru Aldundiak eskolarako orubea eman ostean, lanak hasi ziren eta 1980an amaitu zituzten. 80/81 ikasturtean hartu zuen La Milagrosak egungo kokapena behin betiko. Etengabeko aldaketa Mende bateko historiak ikastetxean etengabeko aldaketak eta erronkak ekarri ditu halabearrez. Hasieran, zentroak mutilak eta neskak hartzen zituen, mutilek lehenengo jaun hartzea egiten zuten arte, une horretan La Sallera bideratzen baitzituzten. Geroago, eskola neskentzat bakarrik izan zen eta 1979an berriro berreskuratu zuen izaera mistoa. Edonola ere, erronkak oso bestelakoak izan dira, bereziki,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.