Llodio Municipal nº1 - 2022

Page 24

ERREPORTAJEA / REPORTAJE

LAUDIOKO TXIRRINDULARIAK ETA LASTERKARIAK PODIUMEAN 2021eko abenduan eta 2022 urtarrilean Laudioko txirrindulariek eta lasterkariek podiuman okupatu eta dominak eskuratu dituzte. Bina txirrindulari eta bina atleta laudioarrek euren aztarna utzi dute 2021eko azken egunetan eta 2022ko hasieran. Horrela, Iñaki Carrok Euskadiko Ziklo-kros Txapelketa lortu zuen Master 30 kategorian, Gaizka Pujanak brontzezko domina irabazi zuen Euskadiko Selekzioarekin eta Josu Apraiz eta Edu Frutos lasterkariek postu gorenenak hartu zituzten pista estaliko Euskadiko Txapelketetan. Kronologikoki, lehenengo arrakasta Iñaki Carroren eskutik heldu zen, abenduaren 26an Euskadiko Ziklo-kros txapelduna izan baitzen Ibaguengo kirol eremuan, Aiaran. Carro liderra izan zen Master 30 kategorian nagusitasunez, zirkuitu gogor eta teknikoan, zeinean lokats askorik ez zen egon. Egun berean, lasterketaren ataken ondorioz, Gaizka Pujana ez zen podiumera igo Master 40 kirolarien artean, baina Javier Ruiz de Larrinada Euskadiko hautatzaileak jakinarazi zion Espainiako Txapelketan egongo zela. Urtarrilaren 7an eta 8an lehiatu da Xativan, Valentzian. Hautatua izateko, Pujanak inbidia sortzeko moduko palmaresa osatu du amaitu berri den denboraldian. Hain zuzen, hamar aldiz igo da podiumera; lau aldiz irabazle gisa, beste lau bigarren sailkatuta eta beste bi hirugarren izanda. Xativako probari dagokionez, Euskadiko Selekzioarekin batera brontzezko domina lortu zuen taldekako lasterketa, zeinean selekzioko kide guztiek parte hartu zuten. Horrez gain, hurrengo egunean, urtarrilaren 8an, zazpigarren sailkatu zen bere kategorian. Pujanak ez du lorpena mespretxatu, aintzat hartuta zirkuituaren ezaugarriek bere kontra egiten zutela; lehorra eta lokatsik gabe. Atletismoan ere bi domina Sakrifizio handia exijitzen duen bestelako kirolean, Laudio Atletismo Klubeko bi kidek ere bereganatu dituzte dominak. Ez da lehenengo aldia bientzat, baina hala ere lorpenak ospatu dituzte. Gauzak horrela, urtarrilaren 7an bi kirolariek Donostian dagoen Anoetako estadiora jo zuten, pista estaliko diziplinan euren indarrak neurtzera. Josu Apraiz nagusitu zen Master 40 kategoriako 3.000 metrotan, eta Edu Frutos sailkapenaren burua izan zen Master 50 kategorian, 1.500 metrotan. Apraizek duela 7 urte ez zuela parte hartzen proba horretan eta modu kontserbadorean egin zion aurre. Ordea, sentsazio onak izan zituenez lehenengo kilometroan, bere indar guztiak baliatu zituen lehenengoa izateko eta bere marka hobetzeko. Halaber, Edu Frutosek ez zuen aurreikusi proba irabaztea, baina garaipena bereganatu zuen azkenean. Horri gehitu beharra dago ibilbidea bete zuela Espainiako Atletismo Txapelketan parte hartzeko gutxieneko markarekin. Horri esker Valentziara joango da otsailaren 4an.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.