ERREPORTAJEA / REPORTAJE
SUGARRAK TALDEAK EZ DU AMORE EMATEN BERE 50. URTEURRENAREKIN Saskibaloi klubak behin eta berriro atzeratu behar izan du 50. urteurrenarena ospakizuna, baina gogoratu du bere asmoen artean jarraitzen duela.
2020 izan behar zen mugarria Sugarraken ibilbidean. Izan ere, klubak barne hartzen du Llodio Bcren historia eta bien arteko sinbiosia 50 urteurrenera heldu zen. Hala ere, taldearen historiak ez du jasoko urte horretan ospakizuna egin zutenik, COVID-19 birusak eragindako pandemia agertu zela baizik. Oscar Muñoz Sugarrakeko zuzendaritzako kideak azaldu du pandemia egoerak lurperatu dituela, momentuz, efemeridea ospatzeko aukerak: “Prebentzio neurrien etengabeko aldaketek eta edukierari eragiten dieten neurriek eraman gaituzte aurreikusitako jarduerak ez gauzatzera”. Dena den, Sugarrakek ez du amore eman eta etorkizun ez oso urrunean pentsatutako egitaraua antolatzea da euren asmoa, hori bai, ez da izango osasun berme guztiak ziurtatu arte. Orainaldian zentratutako proiektua Begirada etorkizun hurbilean jarrita ere, Sugarrak burubelarri dago sartuta bere kirol apustuaren indartzean. Oscar Muñozek berak argitzen duen moduan: “2021ean pandemiak sekulako eragina izan zuen gure artean. Jokalarien kopurua erdira murriztu zen, baina indarrean dagoen denboraldian ia-ia itzuli gara aurreko kopuruetara, bakarrik geratu da kadete talde bat osatu gabe”. Gainera, iazko denboraldian zein oraingoan zenbait lorpen erdietsi dituzte, adibidez, nesken eta mutilen junior taldeen igoera Arabako Lehen Mailara, 2020an eta 2021ean, hurrenez hurren. “Hori da kirol proiektuaren hobekuntzaren adierazlea, baina oraindik zenbait urte behar izango ditugu emaitzak guztiz sumatzeko eta taldeak gure berezko izaerarekin lehiatzen ikusteko”.
Momentuz, klubak ekin dio saskibaloian dagoen interesa mantentzeari eta, aldi berean, hobetzeari. 2021ean saiatu ziren familiei egiten zaizkien kobrantzak ahalik eta gutxienera murrizten eta, hala eta guztiz ere, aurten berritu dituzte taldeen ekipamenduak, Garbilabel Aretako enpresaren babesari esker.