EROSKI_JULIO_2024_EUSKERA

Page 1


HIDRATATU

Elikagai urtsuak edo ur gehiago dutenak, errezetak, piknik perfektu baterako aholkuak eta ideiak, zer jaki eta edari eraman saskian, beti modu-moduan dauden produktuak, eta azken berrikuntzak

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria

Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.

Uztaila Abuztua 2024

aurkibidea

www.eroski.es 2024ko uztaila-abuztua

BETIEREK MAITASUNA AURREZKIARI ASU

04 Zenbaki honetan

06 Hil honetako onenetan onena

07 Sareetan

08 Hidratazioaren garrantzia

10 Tomatea noiznahi

14 Hidratatzeko frutak: meloia eta sandia

16 Hegaluzearen sasoia

18 Hidratatzeko, uraz gain bada besterik

20 Joango al gara piknik egitera?

22 Aire librean otordu perfektu bat egiteko behar duzun guztia

24 Hamarreko barbakoa

26 Izozkiak: aukera zabala

30 Infoodencer-ak

32 Gure dendetako azken berriak

36 Edertasuna: udararako zaintzen errituala

38 Elkartasuna

42 EROSKI club-en abantailak

44 Bidaiak: Cabo Verde

47 Aurrezki-kupoiak

50 Albisteak

UUDA FRESKAGARRIA

da... Freskura... Kontraesankorra dirudi. Edo, agian, ez horrenbeste? Zenbaki honetan, gure asmoa da uda honetarako proposamen freskagarriak ematea: errezeta osasungarriak, ur asko duten elikagaiak, hidratatzeko beste modu batzuk eta egunean zehar galtzen zoazen likidoa berreskuratzeko aholku asko; izan ere, udan, tenperatura beroekin, ur gehiago galtzen du gure gorputzak.

Adituek egunean bi eta hiru litro artean edatea gomendatzen dute, behar bezala hidratatuta egoteko. Baina, edan beharreko ur basokadak zenbatzen joan beharrean, zer iruditzen infusio hotz bat hartzen baduzu, EROSKI SELEQTIAren berria adibidez, te berdea eztiarekin, limoiarekin eta ginsengarekin, edota benetako tomate zaporea duen gazpatxo gozo bat prestatzen baduzu, bertako tomateekin egina? Aukera koloretsuagoak dira, eta elikagarriagoak, gorputzari behar duen ura emateko. Zenbaki honetan emango dizuegu horien berri.

Fruta da beste aukera bikain bat hidratatuta egoteko. Garaian garaiko

10-310-31-1247

PEFCCFCCertificado

Este Est producto cto procedededebbosque os s gestiestionado ona sdeformma a sosteostenible nib yfuen y tes es contr con olada olad s www.p www pefcc.e ef s

frutak, meloia eta sandia adibidez, ura dira gehienbat, eta aukera bikaina dira hondartzara edo mendira eramateko, eta aire librean eguna pasatzeko. Bide batez, zer iruditzen piknik bat egiten badugu? Aire librean otordu bat prestatzeko behar duzun guztia azalduko dizugu hilabete honetan: zer elikagai diren beti gustagarriak, zein diren azken berrikuntzak eta joerak edo parrillan zer haragi diren are gozoagoak.

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide

Erredaktore burua: Manuela Díaz

EROSKIn beti prezio onean erosi ahal izango dituzu produktu horiek, eta hala, aurrezten jarraitu ahal izango duzu. Asko dira aukerak: udako produktutzarren 2x1 eskaintza, deskontu txartelak, bai zure aplikazioan jasotzen dituzun pertsonalizatuak, bai aldizkari honetan jasotakoak. Ez galdu gure gourmet kutixien sustapena, gure EROSKI SELEQTIA produktu guztien bigarren alean %30eko beherapenarekin. Aurrezki horrekin, zalantzarik gabe, igo egiten da tenperatura. Jaisteko, presta dezagun ur zaporedun bat, hilabete honetako azalera eraman duguna, adibidez. A, eta ez ahaztu eguzki babesa ematea! Zaindu eta uda zoriontsua izan!

ARGITALPENAREN EGILEA

Factoría Prisa Noticias, S. L. U.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Jarrai iezaguzu

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo

Iker Perez de Arenaza
EROSKI club-eko arduraduna

HIL honetako ONENETAN ONENA

1

Gure markako zazpi produktu sarituak izan dira ‘Salute to Excellence Awards’ nazioarteko sarietan. Jakin sarituak izatearen arrazoia. Goza itzazu!

Kiribildu

2

TRIKIMAILUA

Labeak duen potentziarik handienean erre (220ºC-250 ºC) eta airerik gabe, “goian eta behean” funtzioarekin, 7 eta 10 minutu artean.

SARITUAK Hidratatu

CALZONE

PIZZA BAT

Bete urdaiazpiko egosiz, tomate pulpaz eta mozzarella, cheddar eta gouda gaztaz. Egiazko pizza napolitar bat, 48 orduz poliki-poliki hartzitu, eskuz oratu eta harrizko labean egositako masarekin. Ezin kurruskariagoa!

3

Uda honetan, izan beti eskura EROSKI ur mineral naturalaren botila bat. Edan ura gasarekin, digestioa errazteko eta asebetetze sentsazioa izateko. Edo freskatu limoi edo sagar ukitu bat eta azukrerik batere ez duen EROSKI ur mineral naturalarekin. Hainbat aukera hidratatuta egoteko.

4

EROSKI SELEQTIA

ESKAINTZAN

Abuztuan, gure EROSKI SELEQTIA produktu guztietan, 2. aleak %30eko deskontua izango du. Konbinatu nahi duzun bezala! (1) (1) Gutxien balio duen produktuaren %50 itzuliko dizugu zure txartelean. Pisurako edo handizkako produktuetan %15eko deskontua 1. aletik hasita. Sustapena baliagarria izango da abuztuaren 1etik 28ra.

...ETA SAREETAN

Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri

EROSKI club-en hileko errezeta

Hegaluzez betetako arrautzak

Zorionak, Javier (@javierchefcreativo)! Bera izan da gure ‘Hileko errezeta’ lehiaketaren irabazlea, eta hauxe proposamen garailea: Hegaluzez betetako arrautzak konfinatutako tomate ohean. EROSKI Natur baserriko arrautza freskoen, Hegaluze gozoaren eta EROSKI SELEQTIA tomate lehorren arteko konbinazioa oso freskagarria eta gozo-gozoa iruditu zaigu. Eraman 100 €-ko opari txartel bat, Javierrek bezala. Horretarako, partekatu gurekin EROSKI produktuekin eginiko zure errezeta osasungarriaren argazkia, aipa gaitzazu eta gehitu #ElikatuPentsatzenDuzuna hashtag-a. Informazio guztia Instagramen.

ZOZKETAZ BETETAKO UDA

Hainbat produktu topatuko dituzu 2x1 eskaintzarekin, eta erosketetan aurrezteaz batera, ondo pasa dezakezu Instagrameko ‘Aurkitu Huchi’ gure zozketan parte hartuz. Uda osoa duzu horretarako, uztailean eta abuztuan, bietan, egingo baitira zozketak. Aukera izango duzu gadget elektronikoak irabazteko, hala nola smartwach-ak, telebistak edo hari gabeko kaskoak, zure kirol gogokoena ikusteko eta praktikatzeko, gure Huchi-k egiten duen moduan.

dezake z horreta e d g

ZELIAKOENTZAT EGOKIA

Sara Hermana nutrizionistak, @shnutricion, glutenik ez duten produktuei buruz dituzun zalantza guztiak argituko dizkizu gure TikTok sarean. Bazenekien EROSKIn glutenik gabeko produktuen gure linea dugula? Horien artean, saritutako hainbat produktu daude, ogitartekorako ogia,

adibidez. Gainera, EAEko, Nafarroako, Errioxako, Kataluniako edo Balearretako zeliakoen elkarte bateko kide bazara, %20ko beherapena duzu 200 produktu baino gehiagotan. Gure sareak eduki inspiratzailez eta didaktikoz beterik daude. Ez al duzu nahi?

HANBURGESA ETA IZOZKI taula berriak

Hanburgesa eta izozki jale itsua bazara, uda honetan murgildu Pinterest-eko EROSKI taula berrietan, eta prestatu errezeta gozo, erraz, original eta osasungarriak. Bon appetit!

URA gara

Magikoa da. Zer gauza sinplea ura. Batere formarik, kolorerik eta usainik gabea. Eta, hala ere, bizitzaren oinarria. Jaiotzen garenetik gainera; izan ere, ura gara. Likido amniotikoan hazten gara –ura da likido horren osagai nagusia– eta, jaiotzen garenean, gure gorputzaren %75 ura da. Gero, helduarora iristen garenean, %60ra gutxitzen da kopuru hori. Harrigarria, ezta?

Ur basokada bat edateak, keinu soil horrek, berrindartu egiten du gure sistema, eta gure organo guztiek behar bezala funtzionatzen laguntzen du. Hidratatu egiten gaitu, gure tenperatura erregulatzen du, mantenugaiak garraiatzen laguntzen du eta toxinak kanporatzen ditu. Eta udan, are nabarmenagoa egiten da uraren beharra. Beroaren eta tenperatura altuen eraginez, egunean hiru bat litro ur galtzen ditugu. Eta galera hori berreskuratzeko, ur gehiago edan behar dugu.

Berez, ez dago ezer ur basokada bat baino freskagarriagorik, baina oso urtsuak diren garaiko beste produktu asko dago, eta horiek ere egokiak dira hidratatuta eta ondo elikatuta egoteko. Fruta batzuk, sandiak eta meloiak adibidez, eta zenbait berdura,

luzokerrak eta tomateak esaterako, oso egokiak dira hidratatzeko eta beroari aurre egiteko funtsezkoak diren bitaminak eta mineralak eskuratzeko. Gure dendetan aurkituko dituzu guztiak, puri-purian eta beti prezio onean.

Gainera, elikagai horietako asko zure ingurune hurbilean ekoizten dira edo kalitate zigiluak dituzte, EROSKI Natur edo GGN, adibidez. Hala, bermatzen dugu frutak eta berdurak modu arduratsuan landuak izan direla, ureztatzerakoan uraren erabilera optimizatu dela eta nekazaritza teknika jasangarriak erabili direla ingurumen inpaktua ahalik eta txikiena izateko. Zigilu horiek dituzten produktuak kontsumitzeak bermatu egiten du nekazaritzaren etorkizuna eta elikagaiak modu jarraituan eskura izatea.

GURE ITURBURUAK

EROSKI ur mineral naturala zure hurbileko iturburu naturaletatik dator, eta mineral ugari ditu, hala nola kaltzioa, magnesioa eta potasioa. Hidratatu eta zaindu egiten zaitu, eta mineralizazio ahulekoa da. Gainera, formatu txikiko botiletan, sport tapoia du, ahokoarekin, kirola egiten duzun bitartean erosoago edateko.

Ura gara eta gure planeta urdina ere halaxe da. Eta hala izaten jarraitu nahi badugu, zaindu egin behar ditugu gure ozeanoak eta itsasoko espezieak, uraren kaliatea bermatuz eta arrantza arduratsua eginez, harrapaketak arautu eta itsas habitatak babestuko dituen arrantza. Horixe bermatzen dute MSC edo EROSKI Natur zigiluek. Hegaluzeak eta beste zenbait arrainek, berme hori dute. Oraintxe hasten da hegaluzearen harrapaketa garaia.

FONTECELTA ITURBURUA (Lugo)

LA MAJUELA ITURBURUA (Cariñena, Zaragoza)

Sodio gutxiko dietetarako

FONT SORDA-SON COCÓ ITURBURUA (Mallorca)

ARAGOI
BALEAR UHARTEAK
GALIZIA

HARTU tomatea

Tomatea ura da gehienbat.

%95 inguru. Hori bai, ur ezin gozoagoa eta onura handikoa gure gorputzerako. Hitz egin dezagun tomateei buruz. Udako barazki izarra da tomatea. Gutxik bezala hidratatzen duelako eta sasoian sasoikoa delako; hau da, unerik onenean dagoelako errezeta ugaritan dastatzeko. Gazpatxo edo salmorejoetan, entsaladetan,

zukuetan nahiz gisatuetan. Gure fruta dendetan tomate barietate handia aurkituko duzu. Zure eskualdeko bertako tomatea, entsaladako tomaterik onena, edo ogi xerratan banatzeko tomatea. Eta beti prezio onean. Freskoa, zukutsua, erabilera askokoa, antioxidatzaile, potasio, poliferol eta A, C eta E bitaminatan aberatsa. Dastatu edozein ordutan!

Har ezazu edozein ordutan, era askotara…

1

Entsaladak

Entsalada freskagarriak prestatzeko mila modu daude, baina gure onenetako bat ekaineko azalean agertzen den entsalada da. Hainbat osagai ditu: tomate barietate desberdinak, fruta hezurdunak, burrata, kimu berdeak eta oliba beltzak, errukula pestoz eta pistatxoz onduta.

Hidratatzeko onenak

Luzokerra Ura da %96. Kaloria gutxikoa eta aberatsa K bitaminan, antioxidatzailetan eta zuntzean. Egokia larruazala osasuntsu izateko eta digestioa hobetzeko.

Letxuga: Ura da %95-96. Kaloria gutxikoa eta zuntz askokoa.

Apioa: Ura da %95. Aberatsa K bitamina, potasio, antioxidatzaile eta zuntzean; egokia, beraz, digestiorako.

Tomatea: Ura da %94-95. Aberatsa likopeno, C bitamina, potasio eta antioxidatzailetan. Egokia larruazala eguzkiak sor ditzakeen kalteetatik babesteko.

Piperra: Ura da %92. A eta C bitaminatan aberatsa; beraz, egokia sistema immunologikoaren osasunerako eta ikusmen ona izateko.

#elikatupentsatzenduzuna

HEMEN DUZU ERREZETA

Zopa hotzak

Gazpatxoa eta salmorejoa dira udako plater izarretako bi. Antequerako porraren errezeta hau izan zen 2023ko ikusiena. Erraza egiteko eta gozo-gozoa. Ez dago gehiago eskatzerik.

Zizka-mizka osasungarriak

Cherry tomateak zizka-mizka osasungarria dira, edonora eramateko. Ezin hobeak dira bakarrik jateko, edo gazta edo humus pixka batekin lagunduta dastatzeko. Aukeratu cherry tomatea beti prezio onean, edo dastatu EROSKI NATUR aleen zapore berezia. EROSKI Natur BIO cherryak ere baditugu, nekazaritza ekologikoan ekoitziak, tamaina, zapore eta kalitate bermatuarekin.

Zukuak

Nahi duzu Bloody Mary bat?

Koktelera edo pitxer batean, nahastu 200 ml tomate zuku, 15 ml limoi zuku, Perrin’s Worcestershire saltsaren koilarakadatxo bat, 2-3 tanta tabasko saltsa eta gatzez eta piperrez ondu, nahieran. Nahastu eta isuri izotzez betetako edalontzi altu batean. Apaindu apio adartxo batekin, limoi edo luzoker xerra batekin eta oliba banderilla batekin, eta dastatu udako edari freskagarri eta osasungarrienetako bat.

... eta ehunka plateratan

1,08€

Tumbet

4 60’

• 400 ml tomate birrindu

• Baratxuri buru bat

• 300 g berenjena

• 100 g kuiatxo

• 300 g patata

• 300 g piper gorri

• 200 g tomate (udare erakoak)

• 100 ml oliba olio birjina estra

• Gatza eta ozpina

Kazo batean, olio pixka batekin, gorritu aurrez xerratan ebakitako baratxuriak. Gehitu tomate birrindua eta kozinatu su geldoan 15-20 minutuz, gutxi gorabehera erdira murriztu arte. Gatzatu norberak nahi duen eran.

Ebaki berdurak xerra finetan, eta ipini labeko erretilu batean, olio eta gatz pixka batekin. Sartu labean 180 ºC-an 20-30 minutuz.

Gorde tomateek askatu duten zukua, gehitu ozpina eta emultsionatu.

Jarri tomate saltsa pixka bat plateraren oinarrian, eta, ondoren, berdurak geruzatan.

Ondu tomateen ozpin saltsarekin

ERRAZIO BATEK

ERRAZIOAK
diseinatutako errezetak

TOMATE ZAPOREA

Betiko zaporea berreskuratzea. Azken urteotan, bertako nekazariak ahalegin handia egiten ari dira bertako tomatearen dozenaka barietate berreskuratzeko, hobetzeko eta balioan jartzeko; izan ere, gutxi ekoizten direlako, haien landaketak ahalegin handia eskatzen duelako edo oso kalteberak direlako, galtzen ari ziren barietate horiek. Zapore, indar, haragi eta azidotasun- gozotasun oreka egokia duten tomate horiek guztiak gure frutategian aurkitu ahal izango dituzu, orain bete-beteko unean. Zure hurbileko baratzetan landuak, soltean eta hainbat formatutan daude eskueran. Probatu eta aukeratu gehien gustatzen zaizun tomatea.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

EAE-KO TOMATEAK

Enpresa familiarrak, hala nola Aitzeta kooperatiba (Aizarnazabal, Gipuzkoa) edo Barrenetxe kooperatiba (Markina, Bizkaia), bertako tomateak hobetzeko eta berreskuratzeko ari dira lanean, adibidez Getariako Loidi barietatea. Eusko Label eta Euskalbaserri kalitate markek jatorria eta kalitatea bermatzen dute. Gainera, Euskadiko premiun barietateak ere dasta ditzakezu, tamaina handiagokoak eta heldu-helduak. Barietate honetakoa da gure EROSKI Natur marka, Eusko Label zigiluduna.

Kolore ilunagatik eta zapore gozoagatik da ezaguna. Beste barietate batzuk: A Mariña tomatea eta Riquiño arrosa kolorekoa.

SANTIAGOKO TOMATE BELTZA
GALIZIA

ARAGOI

J. A. ARMENGOL

CORREAS TALDEKO

BARBASTROKO LURSAILEN

ARDURADUNA

BARBASTROKO TOMATE ARROSA

Zapore batzuek gure haurtzarora eramaten gaituzte. Horregatik, Lorenzo Correasek, MercaCorreas markaren sortzaileak, tomate landaketari ekitea erabaki zuenean, argi izan zuen bere lurraldeko bertako tomatea landuko zuela: Barbastroko tomate arrosa.

Zer du berezia tomate aldaera horrek?

Zaporea, zalantzarik gabe. Gure klimara egokituta dago, eta usain eta zapore bizi-bizia du. Ekoizpena ez da beste tomate batzuen adinakoa, 10 kilotik hiru eta erdi baztertzen ditugu, eta itsusia dela ere esan liteke, baina gure tomateak betiko zapore hori du, eta horrek berezi egiten du. Hori dela eta, oso harrera ona du kontsumitzaileen artean.

Garai bateko tomatearen zapore hori du, gozoa eta oso haragitsua da, ia hazirik batere gabekoa, azal finekoa, azidotasun gutxikoa eta neurriz handia.

Zuek arduratzen zarete prozesu osoaz, baita haziak ekoizteaz ere?

Duela bost urtetik hona Barbastroko gure lurren zati bat hazitarako tomateak ekoiztera bideratzen dugu. Barietatea hobetzeko eta izurrien aurrean erresistenteak izateko hautatutako aleak eta haziak dira.

Zer eratara dira gozoenak platerean?

Entsaladan, hor dasta dezakegu haien zapore osoa. Nahikoa da gatz eta olio pixka bat. Ahogozagarri hutsa da.

ARTAXOAKO TOMATEA NAFARROA

Reyno Gourmet markarekin merkaturatzen da. Oso haragitsua da, azal finekoa, kalibre handikoa (kilo batetik gorakoak ere badira), eta baratzeko betiko tomatearen zaporekoa.

Beste barietate batzuk: Nafarroako tomate arrosa eta Tuterako tomate itsusia. Azken hori ‘marmande’ barietatekoa da, eta batez ere Nafarroako Erriberan landatzen da. Zapala eta akastuna da, azal irmo baina finekoa, kolore gorri bizikoa, haragi zukutsua eta samurra du eta zapore nahasezina.

Bazenekien EROSKI NATUR-en, ahal den guztietan, Adierazpen Geografiko Babestuaren eta Jatorri Deitura Babestuaren zigiluekin egiten dugula lan? Horrek bermatu egiten du tomatearen kalitatea. Gainera, gure EROSKI Natur tomate guztiek Global G.A.P. eta/edo Ekoizpen Bateratua ziurtagiriak dituzte, nekazaritza jasangarriaren berme. al afiko gula k e.

RAMALLETEKO TOMATEA BALEARRAK

Mallorcako barietate tradizionala, kontserbatzeko duen gaitasunagatik ezaguna. Duen zapore eta kalitateagatik estimatua. Menorcako Ferro tomatearen oso antzeko barietatea da.

Bikote freskagarriena ZURE FRUTA DENDAN DAGO

Meloia eta sandia dira uda honetan hidratatuta egoteko aukera ditzakezun frutarik onenetakoak, ura baita haien %90 baino gehiago. Ezin gozoagoak dira, eta funtsezko bitamina eta mineralen iturri. Bete tuperra fruta horien zatiekin aire librean haietaz gozatzeko, edo animatu entsaladetan osagai gisa sartzera, plantxan prestatzera, haragiei laguntzeko edo zopa hotzei gehitzeko. Harrituta utziko zaituzte!

Zer duzu nahiago, meloia ala sandia?

KONBINAZIO PERFEKTUA

Meloia

+ urdaiazpikoa

+ mozzarella = ERREZETA

KONBINAZIO PERFEKTUA

Sandia

+ feta gazta

= ERREZETA ENTSALADA

ETA FETA GAZTA

EZAGUTU MELOI BARIETATEAK

Zapo azaleko meloia

Galia eta Cantalupo meloiak

EROSKI Natur meloia

Mintza gaitezen...

SHEILA CARBALLO

EROSKI-CASTROko fruta saltzailea (Castro Urdiales, Kantabria)

Bezeroek eskatzen didate sandia edo meloi pieza on bat aukeratzeko. Nire trikimailuak azalduko dizkizut.

MELOIA: aska dezala usain gozoa. Zapo azaleko meloiaren kasuan, ukimenak gogorra izan behar du. Cantalupo meloiaren edo Galia meloiaren kasuan, zertxobait biguna.

SANDIA: kolpetxoak jo eta soinua barnehutsarena bada, helduta dago eta zukutsua da. Erreparatu heltze prozesuan sandia lurraren kontra egon den frutaren eremuari. Aukeratu eremu hori horizta dutenak. EROSKI Natur aukeratuta seguru asmatuko duzu, heldutasun eta gozotasun punturik onenaren bermea delako.

Errazago

JARTZEN DIZUGU

Sandia ekologikoa

EROSKI NATUR sandia

Sandia marratua

Dozena bat erretilu baino gehiago dituzu ebakitako eta ontziratutako frutarekin. Mokadu hoberik ez da!

Zer em ten dizu?

Meloiaren C bitamina eta kakaoaren gantz osasungarria.

OHAR OSASUNGARRIAK

Animatu errezeta honen beste aldaera batzuk egitera beste fruta batzuekin: sandiarekin, melokotoiarekin... Beste fruitu lehor batzuk ere erabil ditzakezue: intxaurrak, hurrak, arbendolak...

Egokia da dieta beganoak egiteko.

Familian sukaldean aritzea dibertigarria da #elikatupentsatzenduzuna

MELOI POP-AK

4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 30 MIN

Meloi erdia (12 bola)

190 g txokolate beltz (%85)

50 g pistatxo

Koilaratxo erdi bat gatz, ezkatatan

10 piruleta makilatxo

1. Kendu haziak meloiari, eta egin bolatxoak horretarako tresna egokiarekin.

2. Sartu piruleta makilatxoak zati bakoitzean eta gorde hotzetan.

3. Txikitu pistatxo batzuk eta gorde.

4. Urtu txokolatea mikrouhin labean 30 segundoko tarteetan, nahastuz. Utzi epeltzen pixka bat, beroegia egon ez dadin.

5. Atera bolatxoak hozkailutik, blaitu txokolatean erabat estalita geratu arte, eta berehala pasatu pistatxoetatik, txokolateari itsatsita gera daitezen, gogortu baino lehen.

HEGALUZEAREN

%60-70 URA DA

Uretara HEGALUZE!

Bizitza iturri da. Ura da Lurraren azaleraren hiru laurden, eta uretan bizi da gure planetako biodibertsitatearen ehuneko handiena. Urari esker, gainera, arnasten dugun oxigenoa eskuratzen dugu, eta klima erregulatzen dugu. Hori dela eta, EROSKIn oso serio hartzen dugu itsasoaren osasuna zaintzea eta bermatzea. Eta hori egiteko, arrantza jasangarria eta sasoian sasoikoa sustatzen dugu, besteak beste MSC Zigilu Urdina duen Hegaluzearen kanpainarekin. Gainera, gure ontzietan plastikoak gutxitzeko apustua egin dugu, salmahaian arraina ontziratu gabe saltzeko ahalegin handiagoa egiten dugu, eta eguzki kremetan ozeanoekiko

errespetuz jokatzen duten iragazkiak erabiltzen ditugu.

Berez, denok lagundu dezakegu gure planeta zaintzen, etxera zer arrain eraman aukeratuz: banaka arrantzatutakoa, kanaberaz, espeziearekiko eta ozeanoekiko errespetuzkoak diren teknikekin, sasoiak sasoikoa... Adibidez, gure Hegaluze gozoa; izan ere, oraintxe dago zaporez eta nutrizio osaeraz unerik onenean.

Hegaluze mokadu bakoitzak omega 3 gantz azidoak, B taldeko bitaminak, proteinak eta mineralak (potasioa eta sodioa, adibidez) ematen dizkigu. Mantenugai horiek guztiek deshidratazioari aurre egiten eta gorputzeko likidoen balantzea erregulatzen laguntzen digute. Gainera, kaloria gutxiko arraina da!

Laura Rodríguez Zugasti, MSC ESPAINIA ETA PORTUGALGO ZUZENDARIA

Zorionik beroenak EROSKI arrandegiko lantalde osoari, bost urte hauetan zaintza kateari eusten, arrantza flotari laguntza eta babesa ematen eta salmenta puntuan komunikatzen eginiko lanagatik. MSC hegaluzea arrain freskoaren salmahaian jartzen lehenak izan zineten, eta gaur egun gure herrialdeko

banatzaileen artean ziurtatutako hegaluze gehien banatzen duen katea zarete, freskoaren salmahaian Hegaluzearen alde eginiko apustuari esker. Freskoaz gain, kontserbako MSC hegaluzea ere eskaintzen du EROSKIk. Gogoratu MSC atuna edo hegaluzea aukeratzea berme bat dela, teknika jasangarriekin harrapatua

izan delako, espeziea eta itsas bizitza errespetatzen duten teknikekin. Beste urte batez, EROSKIk bat egiten du MSCren Betirako Itsasoak Astea ekimen jasangarriarekin. Eskerrik asko itsasoaren eta itsas espezieen jasangarritasunaren alde egiten duzuen lan etengabearengatik”.

EROSKI Natur Hegaluzea aukeratzea kalitatearen bermea da. Kanaberaz arrantzatzen da Bizkaiko golkoan eta Kantabriako eta Asturiasko hurbileko uretan, uztailetik urrira bitartean, unerik onenean daudenean. Portura iristen denetik 24 ordu eskasera, zure arrandegian duzu, fresko-fresko eta MSC Zigilu Urdinarekin.

Ebaketa mota guztiak ez dira egokiak plater guztietarako eta hegaluzearen zati guztiak ere ez dira berdinak. Egin nahi duzun errezetarako egokiena zer den esango dizugu gure arrandegietan. Barbakoarako, mendrezka; marmitakorako, kokotea; eta tomatearekin edo tipularekin prestatzeko, isatsa. Jarraitu gure aholkuei, laguntzeko gaude! Nire errezetarik gustukoena

2,29€

• 300 g hegaluze

• 16 tomate (cherry erakoak)

• Tipula gorri erdi bat

• 100 g entsalada kimu

• 2 limoi

• 8 talo txiki takoak egiteko, garizkoak

Tzatziki saltsa

• Luzoker bat

• 250 g jogurt (greziarra)

• Baratxuri buru erdi bat

• 2 koilarakada ozpin eta beste 2 oliba olio

• Koilarakada bat mendafin birrindua, gatza eta piperbeltza

Zuritu eta birrindu luzokerra. Jarri zapi baten gainean eta zapaldu zuku guztia askatzen duen arte. Birrindu baratxuria. Nahastu saltsaren osagaiak bol batean. Moztu tipula eta tomateak laukitxoetan. Sartu takoak egiteko talotxoak labean, 170 ºC-an, bost minutuz.

Gatzez eta piperrez ondu hegaluzea eta frijitu plantxan, gorritu arte. Kendu kanpoko azala eta ebaki xerratan.

Jarri talotxoen gainean entsaladako hostoak, tipula, tomatea eta hegaluzea. Busti talotxoak saltsarekin, gehitu limoi pittin bat eta zerbitzatu.

ERRAZIOAK
Pedro Nogueira
ARRAIN SALTZAILEA (ARTEA I HIPERMERKATUA)

EDAN osasungarri

Elikagaien Segurtasuneko Europako

Agintaritzak (EFSA) egunean 2 edo 2,5 litro ur edatea aholkatzen du gorputzaren hidratazioa egokia izan dadin. Hori lortzeko, uraz gain, beste hainbat edari ere badaude aukeran. Aukeratu edari osasungarriak, gustagarriak eta azukrerik gabekoak, eguneko edozein ordutan dastatzeko.

Infusioak ere

UDARARAKO DIRA

Aukera duzu izotza bota eta hozteko, eta freskagarri gisa hartzeko, edo beroak edateko. Ez galdu EROSKI infusio berriak: mihilu infusioa, rooibos banillarekin eta te berdea mendafinarekin. Eta kutixia zalea bazara, hor dituzu gure EROSKI SELEQTIA proposamenak, Basque Culinary Centerrek testatuak. Infusio horien doypack zorro piramidalek eta paperezkoek hobeto eusten diete belarren usainari eta zaporeari.

1. Mihilu infusioa: zapore gozoa eta anisatua. Lagungarri da digestioa egiteko eta gasak arintzeko.

2. Rooibos eta banilla infusioa: zapore gozoa eta leuna. Kafeinarik gabe. Egokia eguneko edozein unetan hartzeko.

3. Te berdea mendafinarekin: zapore freskoa eta zertxobait garratza.

ZAPORE HANDIKO URAK

4. Te beltza banilla eta karameluarekin: te beltz lurrinduaren hautaketarik onena. Zapore gozo eta borobildua.

5. Te berdea eztiarekin, limoiarekin eta ginsengarekin: Camellia sinensis barietatea ez da oxidatzen infusioaren prozesuan. Antioxidatzaile asko dituelako eta zapore zertxobait garratza duelako da ezaguna; gainera, ginsengaren ukitu indartzailea, limoiaren freskura eta eztiaren usain gozoa nahasten ditu, eta, horri esker, oreka perfektua du.

Badira zapore klasikoak: ura limoiarekin, ura limoiarekin eta luzokerrarekin edo sagar eta kanelarekin; eta badira bertsio berritzaileagoak, aldizkariaren azalera eraman duguna, adibidez: ura sandiarekin, limoiarekin, luzokerrarekin eta basoko fruituekin. Ur zaporedunak joera bat dira uda honetan. #elikatupentsatzenduzuna

Ez galdu gure KOMBUTXA

Oraindik ez al duzu probatu? EROSKI kombutxa errezeta tradizionalean oinarrituta egiten da. BIO da, egokia beganoentzat, gehigarririk gabe, pasteurizatu gabe, osagai naturalekin egina... Bi zaporetan duzu: limoia jengibrearekin eta fruitu gorriak. Bikainak!

Joango al gara piknik bat egitera?

Zer plan hoberik uda honetarako, aire librean otordu bat egitea baino. Ezeren faltarik ez izateko behar duzun guztia proposatuko dizugu. Hartu gogoan ohar hauek, eta ez ahaztu kanpoan gehiago hidratatu behar duzula.

3 gomendio HITZORDU PERFEKTU BATERAKO

1. AUKERATU LEKU ITZALTSU ETA LAUA jakiak eta edariak ez kulunkatzeko eta erortzeko. Piknikeko mahai eramangarriak dira egokienak, eta manta bat ere eraman.

2. AUKERATU GARRAIATZEKO ETA JATEKO ELIKAGAI ERRAZAK. Ez eraman urtu daitekeen jakirik, eta ez atera hozkailu eramangarritik hotzean egon behar duten elikagaiak, tortilla, gazpatxo, edari eta halakoak.

3. EDALONTZIAK, PLATERAK ETA MAHAI TRESNAK izan daitezela berrerabilgarriak, hondakinik ez sortzeko. Ez ahaztu ebakitzeko taula bat, fruta edo gazta mozteko labana, ahozapiak eta zabor poltsa bat ingurua garbi mantentzeko. #elikatupentsatzenduzuna

@virginiamartin_photo

GOSEA PIZTEKO

GAZPATXOAK ETA SALMOREJOAK

Freskoa eta sanoa. Apetitua pizteko, zer hoberik gazpatxo edo salmorejo osasungarri bat dastatzea baino. Gustu guztietarako errezeta askotarikoak dituzu, eta formatu guztietan. Guztiak %100 naturalak dira, gehigarririk eta glutenik gabe, eta, gainera, landare osagai askorekin, erraz-erraz eskura ditzazun beharrezkoak diren zuntza eta gomendatutako bost berdura eta fruten mantenugaiak.

HUMUSA

Ogian zabaltzeko joera arrakastatsua. Dipeo osasungarria eta beganoa, gehienbat lekariz osatua, eta, beste marka askoren kasuan ez bezala, tahini portzentaje handiarekin. Zuntz, proteina, bitamina eta mineral asko du, eta, horrez gain, koipe gutxi. Hori dela eta, ezin egokiagoa da aperitibo moduan, askari osasungarri bat egiteko edo barazkiak eta landare jakiak ontzeko. Adi, berrikuntzak datoz eta!

Bazenekien gure gazpatxoen brikek ez daramatela aluminiorik, tapoia ontziari lotuta dagoela eta erraz ireki eta tolesten direla?

ETA ASKOZ GEHIAGO...

TORTILLAK

Tipularekin edo gabe, hainbat aukera dituzu: tortilla txikia tipula karamelizatuarekin eta baserriko arrautzekin; kuiatxoekin egindako mini-ak eta baserriko tortilla –biak baserriko arrautzekin–, baita beganoa ere, arrautzarik, laktosarik eta esnerik gabe. Guztiak glutenik gabe eta jateko prest 3 minututan. Oraindik zalantzan zaude piknikeko otarrean sartu ala ez?

Bermea
Beti prezio onak ona rezioak
Beti prezio onak ona rezioak

ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

0,62 €

ERRAZIOAK

Kuiatxo erreak ahuntz gaztarekin eta oilar entsaladarekin

• 2 kuiatxo

• 10 ml oliba olio

• Baratxuri hautsa

• Gatza

Oilar entsaladarako

• Tomate bat

• Tipulin erdi bat

• Baratxuri buru bat

• Martorri freskoa

• Gatza

• 2 lima

• 10 ml oliba olio

• 100 g ahuntz gazta

Ozpin saltsa egiteko:

• Koilarakada erdi bat ziape

• Koilarakada erdi bat ezti

• 60 ml oliba olio

• 30 ml xerez ozpin

• Gatza

Erdibitu kuiatxoak eta egin gurutze formako ebaketak kuiatxo osoan zehar. Gehitu gatza eta baratxuri hautsa. Zartagin batean, bota oliba olio txorrotada bat, jarri kuiatxoak haragiaren aldea beherantz dutela, eta gorritu. Sartu zartagina labean (ezin bada, jarri kuiatxoak azpil batean) eta erre 200ºC-ra 20 minutuz edo kuiatxoak samur egon arte.

Txikitu tomatea, tipulina eta baratxuri burua fin-fin. Nahastu martorri fresko birrinduarekin, gatz pixka batekin, bi limen zukuarekin eta oliba olioarekin.

Ipini kuiatxo beroak plater batean eta estali ahuntz gazta papurtuarekin eta oilar entsaladarekin. Nahastu ozpin saltsaren osagaiak eta ondu.

Ohar os sungarriak

Errezetaren oinarria kuiatxoa da: berdura horrek digestioa errazten duten zuntzak eta muzilagoak ditu. Oilar entsaladak hainbat landareren gehigarria ematen dio platerari. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.

#elikatupentsatzenduzuna

Parrillan ZAPORE HOBEA DU

Behi haragia da, zalantzarik gabe, barbakoako erregina nagusia. Anfitrioi perfektua izan nahi baduzu, aukeratu beti ebaketa onenak. Gure harategietan, zure inguruneko eta kalitatezko behi haragia duzu, Adierazpen Geografiko Babestuaren (AGB) bermearekin, Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian, Aragoin, Katalunian, Galizian eta Nafarroan, EROSKI Natur gure markaren babesean. Gainera, Europako jatorriko haragirik onenak aurkituko dituzu; adibidez, Angus gama eta heltze puntu bereziko txuletak eta entrekotak.

ZURE KONFIANTZAZKO HARAKINAK

LAGUNDUKO DIZU UNE

BAKOITZERAKO BEHAR DUZUN

HARAGIA AUKERATZEN. ERABILI ENKARGUEN ZERBITZUA AZKEN

ORDUKO EZUSTEKORIK EGON EZ

DADIN. ZUK AUKERATUKO DUZU

EBAKETA ETA KANTITATEA ETA GUK PRESTATUKO DIZUGU

EZIN HOBEAK PARRILLARAKO

Saiheskiak, haragi txigortua, txuleta, entrekota, azpizuna, pikaina eta hutsa.

PUNTUAN

Jarri parrilla sugarretatik 5 zenimetrora. Alde bakoitzean 2 eta 5 minutu artean erreta, kanpotik markatuta eta barrutik gutxi eginda geratuko da.

#elikatupentsatzenduzuna

UZTARTU GURE MARKAKO BI ARDO HAUEKIN. 2024KO PLMA ‘SALUTE TO EXCELLENCE’ NAZIOARTEKO SARIETAN SARITUAK IZAN DIRA BIAK

MAR BLAVA

Binissalem Mallorca J.D.-ko 2022ko ardo zuriak ’Kalitate Onenaren’ saria irabazi zuen Ardo Zuri Iberikoen kategorian.

CHEN DE PASSION

Cariñena J.D.-ko 2022ko ardo beltzak ‘Best Value’ saria irabazi zuen Ardo Beltz Iberikoen kategorian.

Uda GOZOA

40 izozki mota baino gehiago, hainbat formatu eta zaporetakoak, eta guztiak palma oliorik gabe eta koloratzaile eta kontserbatzaile artifizialik gabe. Gainera, glutenik gabeko izozkien sorta zabala duzu, eta beti prezio onean. Gure onenetan onenen hautaketa erakutsiko dizugu.

DASTA ITZAZU!

Atera izozkailutik kontsumitu

baino 10 minutu lehenago, izotzezko izozkiak izan ezik; horiek bost minutu lehenago aterata nahikoa da.

Neurrian kontsumitu.

Pertsonalizatu terrinako izozkiak zure topping gogokoenekin.

#elikatupentsatzenduzuna

KLASIKOAK

ONENETAN ONENAK

TRENDING TOPIC MINI BERTSIOAK

Eceiza Etxeak eginikoak, behi eta ahuntz esnearekin.

Basque Culinary Centerreko 10 sukaldeburuk testatuak, 100etik 70 puntu baino gehiagoko balorazioarekin testuran, zaporean eta topping-en tamainan.

Gourmet produktu bat prezio harrigarrian.

1,29€ ERRAZIOAK

EROSKIn baino ez duzu aurkituko.

PRESTATU ZUK ZEUK

IZOZKIAREN ALDAERA OSASUNGARRIA

Cookie Dough izozkia

4 40’

Izozkia:

• 4 banana

• 100 ml almendra edaria azukrerik gabe

• 2 ml banilla esentzia Galleta masa:

• 50 g olo irin

• 50 g almendra irin

• 50 g kakahuete krema

• 2 Medjoul datil

• 50 ml ur

• 2 ml banilla esentzia

• 50 ml almendra edaria azukrerik gabe

• 40 g txokolate %85

Kendu hezurra datilei eta jarri beratzen 50 ml uretan, 30 minutuz. Birrindu urarekin. Moztu txokolatea zati txikitan.

Bol batean, nahastu kakahuete krema, datilaren pasta eta banilla. Gehitu almendra irina eta olo irina, eta nahastu ondo. Ondoren, gehitu txokolate zatiak eta dena bateratu.

Hartu masaren zatiak, egin pilotatxoak eta jarri labeko paperez estalitako plater batean. Hoztu 20-30 minutuz.

Prestatu izozkia:

Zuritu, ebaki eta izoztu bananak gutxienez 2 orduz. Birrindu bananak, almendra edaria eta banilla, nahasketa leun bat lortu arte. Zerbitzatu izozkia edalontzi txikietan, eta gehitu galleta masaren pilotatxoak.

FAMILIA HANDI BAT

Gure izoztuen sekzioan izozki marka onenen barietate osoa aurkituko duzu.

STRAWBERRY CHEESECAKE

Gazta tartaren izozki gozoa marrubi saltsaren kiribilekin eta galleta zati kurruskariekin.

MACADAMIA

NUT BRITTLE

Banillazko izozkia, makadamia intxaur karamelizatu kurruskariekin.

FRUITY MIX PIRULOA

Udako mix onena. Sandia, Fruit Joy eta Kaktus piruloen konbinazioa. Ez al duzu nahi?

FRUITY MIXPIRULOA M NE

ESNE GOZOKIA

Esne gozokizko izozki gozoa esne gozokizko saltsaren kiribilekin.

BELGIAN CHOCOLATE

Belgikako txokolate purua txokolate beltz belgikar puruaren zerrenda finekin.

MAXIBON JUNGLY ZURIA

Txokolate zurizko izozki harrigarria, benetako Jungly zatitxoekin eta parerik ez duen Maxibon galletarekin. Zuri geratuko zara!

TXOKOLATE ESNEDUNEZ EGINIKO LOTUS BISCOFF BONBOIA

Izozki bonboi gozo-gozoa, Lotus Biscoff kremaz estalia eta Lotus Biscoff gaileta zati txikiz eta txokolate esnedun leunez blaitua.

EXTRÊME LEMON CHEESECAKE

Modako tartetako bat izozki bihurtua. Cheesecake limoidunaren eta saltsa gehigarri baten konbinazioa konoaren muturrean.

BANILLA ETA

PISTATXO IZOZKIA

Zentzumen ugari pizten dituen esperientzia paregabea, banilla kremari eta Siziliako pistatxoari esker.

EUPHORIA

Limoi, mugurdi sorbete eta karamelu txinpartatsuz eginiko izozkia, zure zentzumenak pizteko.

ANAKARDO IZOZKIA HUR

KREMAREKIN Italiako landare izozki krematsua, markako hur eta kakao krema ezin gozoagoarekn.

MINI KLASIKOA, ALMENDRADUNA

ETA ZURIA

Mini tamainako banilla izozki klasikoa, txokolatez, txokolate zuriz eta almendradun txokolatez estalia.

SPECTACU-LOVE

Esne-gainezko kremaren izozkia, kanelaz karamelizatutako galleta zatiekin eta kanelaz karamelizatutako galleta saltsaren kiribilekin.

ESNE GOZOKIA

Izozki krematsua esne gozokizko karamelu eta saltsarekin.

MARRUBI PLATANO HELADINOA

Danonino Heladino izozkiak %40 azukre gutxiago du guztira, merkatuan haurrentzat dauden gainerako izozkien batez bestekoarekin alderatuta. (2023ko azaroa)

Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.

JAVIER RIVERO

ETA GORKA

RICO

Sukaldari berri onenaren saria jaso zuten Tolosako (Gipuzkoa) bi sukaldariek ‘Madrid Fusión 2023’ sarietan. Egunerokoan, elikadura eraldatzeko egiten dute lan, formatu eta proposamen berritzaileak garatuz, iraganeko sustraiak, kultura eta nortasuna oinarrian direla, baina etorkizunari begiratuz.

Iraganeko errezetak berreskuratzea eta etorkizuneko gastronomia sortzea. Zuen irudiko, ekonomia zirkularra da hori? Oreka bat izateko modua da. Gurea bezalako proiektuetan, ekoizle txikiaren alde egiten dugu lan, eta saiatzen gara emaitzak lehen sektorearen mesederako izan daitezen.

Eta nola prestatzen da hori? Denok ezagutzen ditugun osagaiekin, baina orain arte inork inoiz jan ez dituen moduan. Bere garaian, legatza saltsa berdean zerbait berritzailea izan zen; orain guri egokitzen zaigu horri buelta ematea. Berritzeko, adibidez, belar ondua erabiltzen dugu: ganaduarentzako elikagaia da berez, baina guk osagai gisa baliatzen dugu. Beste herrialde batzuetan egiten dute dagoeneko, eta aberastasuna sortzen dute ingurunean. Baserriari begiratzea iradokitzailea da zuentzat?

Gure iragan osoa baserriaren eta bertako produktuen inguruan hezurmamiturik dago. Baserriko jaki asko janari

hondartzat hartzen ziren, baina mahaira ekartzeko moduari esker, jendea hasi da ezagutzen edo ulertzen bere lurraldeari buruz ez dakizkien hainbat gauza dagoela.

Janari hondarrei probetxua ateratzen dien sukaldaritza?

Bai, baina formatu gastronomiko batera eramana. Ekoizleei erakusten diegu haien produktuak aukera asko dituela, sinets dezaten haien lanaren balioan eta jarrai dezaten hain berezia den produktu hori eskaintzen. Zer onura du sukaldaritza tradizionalaren sua hauspotzeak? Zerbaiten kide garela sentiarazten digu. Garaiotan, mundua oso azkar doa eta identitate ugari bizi dira eremu berean. Hala, garai bateko sukaldaritzak etxean bezala sentiarazten gaitu, eta hori garrantzitsua da.

Irakurri elkarrizketa osoa hemen:

Azken kontuak

Kutixia bat, ogian zabaltzeko

Piku beltzaren zapore gozoa txigorki baten gainean zabalduta, zer kutixia goiza alaitzeko! Aprobetxatu orain EROSKI basic-ek eskaintzen dizun aurrezki gorena eta marmelada honen kalitate onena, %50 frutarekin eta koloreztatzailerik gabe. Izan ere, marmelada baten kalitatea neurtzeko

parametro nagusia, bakarra ez bada ere, daukan fruta kantitatea da. Gure lurraldean, marmeladatzat hartzeko, gutxienez frutaren %30 izan behar du. %50 kalitate gorentzat hartzen da.

Animatu probatzera eta gazta eta urdaiazpikoekin batera dastatzera, txigorki batean zabalduta, noski.

Jan osasungarri eta irabazi

airfryer bat

Princesa Amandine® eta Philips elkartu egin dira sukaldaritza osasungarria sustatzeko, eta astero 3 airfryer zozketatuko dituzte 3 hilabetean.

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Princesa Amandine®-k Philips-en 65 airfryer zozketatuko ditu, eta haiekin batera, sukaldaritzako liburu bat, patata oinarrian duten 30 errezeta erraz eta gozo prestatzeko. Sustapenean parte hartzeko, kontsumitzaileek EROSKIn saltzen diren Princesa Amandine® patataren bi formatuetako bat erosi behar dute: 1,5 kg-ko sarea edo Proventzako belarrez lurrunetan aurrez kozinatu eta hutsean ontziratutako patata.

PRINCESA AMANDINE®
Princesa Amandine mintzo da -erako

Has dadila ABENTURA!

Nuii jatorrizko

lekuen bila

ANTXOAZ

BETETAKO OLIBA

Aperitifaren

ordua

Bibiltzen da mundu zabalean, Javako oihanaren barrunbeetan barneratzea zer den sentitzeko edo Australiako koalak, kanguruak eta paisaiarik miresgarrienak deskubritzeko.

Markaren zapore ikonikoenetako bi, orain promozio formatuan: Nuii Almendratua, Javako banillarekin, eta Nuii Karamelua, Australiako Makadamia intxaurrekin. Prest zaude zure hurrengo abenturarako?

etegarri berria antxoak ozpinetan gogoko dituztenentzat. Errezeta klasikoa oliben kategoriara eramana. Antxoa betegarria, baratxuri eta perrexil ongailu bereziarekin, guzti-guztien ahogozagarri.

ria, ailu n

Azken kontuak
El Faro mintzo da -erako
Nuii mintzo da -erako

EDERTASUN ERRITUALA UDARARAKO

Gure burua edertzeko erritualak ukitu berezia behar du, larruazala eta

ilea eguzkiaren eta kanpoko airearen aurrean babesteko eta distiratsu mantentzeko. Funtsezko sei keinu erakutsiko dizkizugu, gure lurrindegiko ezinbesteko produktuekin eta berritasun harrigarrienekin. Agertu zaren bezain eder, erraz-erraz!

12

INDARTU GARBITASUNA

HIDRATAZIOA S.O.S.

Aukeratu pH neutroa duten formulak, larruzalari akatsik gabe, osasuntsu eta orekatu eutsi ahal izateko. Gure top belle produktuak, gainera, hipoalergenikoak dira, eta larruazala modu leun eta errespetuzkoan garbitzen dute.

belle-ren

LARRUAZAL LEHOR ETA

SENTIBERENTZAKO

BAINUKO GELA

%10 glizerina eta almendren olioa da.

Botila %50 birziklatua da eta %100 birziklagarria.

PANTHENOL COMFORT MIXA KREMA

Haren formulak hidratatu egiten ditu larruazal sentiberak eta oso lehorrak. Azkura, lehortasuna, zimurtasuna eta gorritzea arintzen ditu. Lurrinik gabea.

Berreskuratu tenperatura altuen eraginez galdutako hezetasuna, formula antioxidatzaileak eta oso emolienteak, kremak edo olio naturalak erabiliz.

UREA CICA REPAIR+ MIXA LOZIOA

Gorputzeko lozioa, %5 urea eta pantenolarekin, larruazala erabat hidratatuta, sendotuta, leun eta babestuta edukitzeko.

belle-ren AURPEGIA

GARBITZEKO GELA

Ez du xaboirik.

Aloe verarekin, luzoker estraktuarekin eta %95 jatorri naturaleko osagaiekin.

Botila %100 birziklagarria.

C bitaminarekin, pisu molekular altuko eta txikiko azido hialuronikoarekin eta sei te mota desberdinen estraktuz osatutako nahasketa batekin.

C bitamina purua, jojoba olioa eta antioxidatzailetan eta bitaminetan aberatsak diren estraktu naturalak konbinatzen ditu.

%33 bioplastikoz osatutako tapa.

belle NATURAL C BITAMINA AURPEGIKO KREMA ETA SERUMA

3

EZKUTUA

EGUZKIAREN AURREAN

Eguzki babesaren faktoreari esker ez duzu erredurarik izango eta kolore beltzaran ederragoa eta iraunkorragoa lortuko duzu.

FPS 30

belle NATURAL AURPEGIKO KREMA HIDRATATZAILEA

Testura leuna. Aloe verarekin, ahuakate eta jojoba olioekin eta erregaliz eta jengibre estraktuekin.

belle-ren RADIANCE MAKILLAJE OINARRI NATURALA

FPS 15. Lurrinik gabea. Babes naturala eta arina. E bitaminarekin.

Formula ezkomedogenikoa eta oil-free.

ZAINTZA INTENTSIBOAK: MASKARAK

Formula kontzentratuagoak hidratazio maila berregiteko eta berreskuratzeko.

belle-ren AURPEGIRAKO MASKARA

HIDRATATZAILEA ETA ARGIZTATZAILEA

Niazinamida, azido hialuroniko eta izpiliku estraktuarekin.

Jatorri naturalekoak ditu osagaien %94.

Utzi gau osoa haren eraginpean

6 45

belle-ren KIZKURRAK ETA

KIRRUAK DEFINITZEKO KREMA

Zetaren proteinekin, garagardo legamiarekin eta karite gantzarekin. Kirru naturala berpizten eta definitzen du. Silikonarik gabe. Sulfatorik gabe. Eraman hondartzara argitu gabe.

KIZKURRIK EZ SORTZEKO

Korapilo eta kizkurrak askatu eta zure ilea definitzen du.

ILEA GARBI ETA HIDRATATUTA KO

belle-ren KIZKURRAK ETA

KIRRUAK AKTIBATZEKO MOUSSEA

Ilea finkatzen du trinkotu gabe. B5 bitaminarekin eta UV eguzki iragazkiarekin. Busti efekturik gabe.

Aukeratu pH neutroa duten produktuak, leuntasunez garbitzen dutenak eta osagai elikatzaileak dituztenak.

belle-ren URRE XANPUA ETA MASKARA

Argan olioarekin, jojoba olioarekin eta keratinarekin, ilea eta aurpegia lehengoratzeko, indartzeko eta leuntzeko propietateekin.

PH neutroa dute, eta egokiak dira maiz erabiltzeko.

belle-ren

ORRAZTEKO URA

Erraztu eta zehaztu egiten du zure orrazkera, akabera natural eta iraunkorra emanez.

B5 bitaminarekin eta landare glizerinarekin.

Ez du hondakinik uzten.

belle-ren ZUNTZ

NATURALEKO ESKUILA KORAPILOAK ASKATZEKO

Korapiloak leun-leun askatzen ditu eta bolumena ematen dio ileari. Harizpi malguek ez dute tiraldirik sortzen, eta hortzek masajeatu egiten dute buruko larruazala.

Egitura aireztatua azkarrago lehortzeko.

Ezin egokiagoa ile luze eta mehea dutenentzat.

elkartasuna

HITZ EGIN DEZAGUN ELKARTASUNAZ

Hemen gara berriro! 2025erako

gure Elkartasun Plana egin nahi

dugu zurekin. Sartu eta parte hartu kausak aukeratzen. Mila esker!

Entzuten zaitugu Zer kausaren alde lagundu nahiko zenuke 2025ean?

Inkesta labur bat besterik ez duzu bete behar, elkartasunezko proiektuen artean zure lehentasunak aukeratzeko. Oso erraza da! Jasotako ekarpen guztiekin, EROSKIren datorren urteko lankidetza programa osatuko dugu.

GKE bat bazara aurkeztuko diguzu zure proiektua?

GKE-ek eta elkarteek ere aurkez ditzakezue zuen proiektu solidarioak edo ingurumenekoak, eta hautagai izan zaitezkete 2025eko ekarpenak jasotzeko. Aurkeztu zure hautagaitza atxikitako QR kodearen bidez.

EPEAK. Bezeroen inkestan parte hartzeko epea uztailaren 31n bukatuko da. GKEek uztailaren 10era arte aurkez ditzakete beren hautagaitzak. Zalantzarik baduzu, sostenibilidad@eroski.es helbidera idatz diezagukezu, edota webgune hauetan sar zaitezke: www.eroski.es/bases-solidaridad/ eta www.eroski.es/solidaridad-faq/

elkartasuna

Egoera zaurgarrian dauden haurren elikadura

Haurren pobrezia areagotzen ari da azken urteotan. Espainian, kalkuluen arabera, 18 urtetik beherako adingabeen %28,9 pobrezia egoeran bizi da (aurreko urtean baino puntu eta erdi gehiago), eta, horietatik, ia %15 muturreko pobrezian. Datu horiek are larriagoak dira bazterketa sozialeko egoeran bizi diren kolektibo migratzaileen artean.

Uztailean, Zentimo Solidarioak kanpainak “BAI” esango dio hiru GKEri, ingurune zaurgarrietan bizi diren haurren elikadura bermatzeko lan egiten duten hiru GKEri, hain zuzen. Haur migratzaileentzat elikadurari buruzko hezkuntza eta gizarte programak gauzatzen lagunduko dugu Mestura GKEaren bidez; egunean otordu osasungarri bat bermatuko dugu Educación y Cooperación (Educo) Fundazioaren eta haren eskola jangeletarako beka programaren bidez; eta Askari Solidarioak emango dizkiegu egoera zaurgarrian dauden familiei, Save The Children GKEaren bidez.

Arreta alzheimerra duten pertsonei eta haien familiei

Espainiako Neurologia Elkarteak emandako azken datuen arabera, Espainian 800.000 pertsona inguru daude alzheimerra diagnostikatuta. Gaixotasun neurodegeneratibo hori da adinekoen artean ezgaitasun handiena sortzen duen patologia. Oraingoz sendabiderik ez badu ere, badira pazienteen sintomak eta bizi kalitatea hobetzen duten tratamenduak.

Zure Zentimo Solidarioak Alzheimerra eta beste Dementzia batzuen Espainiako Konfederazioak (CEAFA) antolatutako Nutrizio eta Dementzia eskolara bideratuko dira, elikadura osasungarria eta orekatua egitea zein beharrezkoa den azpimarratzeko eta elikadura egokiak alzheimerraren prebentzioan eta pazienteen bizi kalitatean zer onura dituen nabarmentzeko.

Galizian, Alzheimer Galizia Federazioari (FAGAL) lagunduko diogu gaixotasunaren garapena atzeratzeko, pazienteen bizi kalitatea hobetzeko eta familiei laguntzeko egiten dituzten jardueretan lanean jarrai dezaten.

ABUZTUA

Uda honetan, MILAKA OPARI ZUZEN

Uztailaren 31ra arte, EROSKI Club-eko bazkide izateagatik, gure udako kanpainako milaka oparietako bat egokitu dakizuke, erabat

DOAN, kutxatik pasatzerakoan. Gure EROSKI markako produktuen milaka txartel daude –entsaladak, zukuak, izozkiak...– udaz gozatzeko, edo Travel Club Katalogoko opari bikainak: bozgorailuak, esperientziak, zine txartelak, etab.

OPARI ZUZENAK

Lortu opariak eta zozketarako partaidetzak zure erosketen bidez

1. Partaidetza sarietan. Erosketa bakoitzeko kupoi bat jasoko duzu, eta, horren bidez, zortea lagun, zuzeneko sari bat eskura dezakezu: EROSKI produktuak edo Travel Club Katalogoko doako opari bat.

2. Partaidetza zuzena zozketa handirako 30 €-ko erosketa bakoitzeko. Erosketa 60 €-tik gorakoa bada, bi partaidetza eskuratuko dituzu, eta abar.

3. Partaidetza gehigarria EROSKI Clubeko app-ean jokatutako partida bakoitzeko.

Informazio gehiago

(1) Sustapenaren balioa 2024/06/13tik 2024/07/31 arterainokoa. Informazio gehiago, hemen: eros.ki/sorteo-verano/

Eta gainera, hartu parte Udako zozketa handian

URTEBETE AUTOA DOAN

JOLASTU gurekin

Beti prezio onak eti zio naak Be prez preon

SKIKO 100

EROSKIKO 100 ORGA OSO, bakoitza 70 €-koa.

SUSTAPEN GEHIAGO uda honetan gozatzeko aurrezteko.

Aurreztu uda honetako zure planetan! Atrakzio parkeak, bidaiak, ostatuak eta askoz gehiago. EROSKI aplikazioko edo www.eroski.es/eu webguneko Sustapen Gehiago atalean 80 marka baino gehiago aurkituko dituzu gehiago aurrezteko. a €€ kooa.

Sar zaitez Descubre jugando atalean gure aplikaziotik. Menuan, pantailaren goiko aldean aurkituko duzu.

Abiarazi jokoa eta zorte on! EROSKIn 30 €-ko erosketa bakoitzeko kupoi gehigarri bat lortuko duzu zure EROSKI aplikazioan

Jokaldi bakoitzarekin diru sarrera gehigarriak eskuratu ahalko dituzu zure diru-zorroan, EROSKIn erabil ditzazun.

bidaiak

CABO VERDE Altxor bat Atlantikoan

Cabo Verde da aurtengo jomuga nagusietako bat. Hango urre koloreko hondartzak, natura basatia, musika eta gastronomia, hango kultura kolonial eta folklorea, eta, batez ere, bertako biztanleen abegikortasuna eta berotasuna, horiek dira herrialde honen bereizgarri nagusiak. Horregatik guztiagatik, jomuga paregabea da Cabo Verde. Orain, gainera, zuregandik gertuago dago, Bilbotik eta Madrildik hegaldi zuzenak baitaude. Gainera, EROSKI club txartela baduzu, amestutako bidaia gozatzeaz bat, aurreztu egingo duzu. Ez gehiago pentsatu, eta erreserbatu merezi duzun bidaia uda honetarako!

Hondartza eta kala liluragarriak

Atlantikoak blaitzen ditu paradisu honetako uharte ugariak. Hor dira, besteak beste, Santa Maria hondartza ezaguna, Sal uhartean, ur gardenez blaitua eta hondar zuriko hedadura mugagabeekin, edo Boa Vista uhartea, ezkutuko kala lasaiez zipriztindua, duna harrigarriz osatutako paisaien artean.

Kultura koloniala eta modernitatea. Praia hiriburuan, kultura kolonial portugesaren arkitektura eta hiri moderno baten bizimodu urbano bizi-bizia nahasten dira. Eraikin kolonialak, azoka koloretsuak, jaialdi tradizionalak eta bizitza handia.

Pico do Fogo sumendia

Fogo uhartean dago Pico do Fogo sumendi ikusgarria. Ikuspegi harrigarriak eta herri xarmagarriak daude uhartean, São Filipe adibidez, tokiko gastronomia gozo-gozoarekin.

Kultura eta tradizioak

Musika, artea eta historia dario Cabo Verdeko txoko bakoitzari. Historia maite baduzu, ez galdu Afrikako Diasporaren museoa, São Vicente uhartean, edo Praiako Etnografikoa, Santiago uhartean. Uhartediaren mendez mendeko historiaren eta kulturaren ikuspegi zirraragarria ematen da batean zein bestean.

Erosketak eta tokiko artisautza Tokiko azoketan, artisautza paregabeaz gozatzeko aukera izango duzu: ehun tradizionalak, zeramika eta bitxiak, guztiak eskuz eginak. Zerbait desberdina bilatzen baduzu, joan Mindeloko arrain azokara, São Vicente uhartean; askotariko itsaski freskoak aurkituko dituzu han, bertako jatetxeetan dastatu ahal izango duzun generoa.

Kutixia gastronomikoak

Aniztasuna eta zaporeen eta sukaldaritza tekniken fusioa dira bertako gastronomiaren nortasun bereizgarriak. Ez galdu Cabo Verdeko plater nazionala, cachupa deritzona, artoz, indabaz eta haragiz eginiko gisatua. Ezin gozoagoak dira itsaskiz eta arrainez eginiko beste errezeta batzuk ere, hala nola arrain zopa aromatikoa (caldo de peixe esaten diote han), edo polvo guisado deritzona, tomate saltsa gozo-gozoan su geldoan egositako olagarroa.

%5 itzuliko dizugu

zure EROSKI club txartelean(1)

Hautatutako bidaien

%5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2024ko uztailaren 1etik 31ra bitartean egiten baduzu.

EROSKI Bidaiak agentzian egizu erreserba modu seguru eta malguan

EROSKI EGITEN DUGU

EROSKIko zuzendaritzan eginiko lanagatik

SARITUA

Sariak jasotzen jarraitzen dugu. Oraingoan, Rosa Carabel gure

CEOaren eskutik; izan ere, ekainean enpresa munduko bi sari jaso zituen. Zorionak Rosa!

Batetik, elikaduraren sektoreko zuzendari onenaren saria jaso du Vega-Estrellas del Retail 2024 Sarietan, Espainiako merkataritzan emakumezkoen lidergoari ematen zaion aitortza handiena. Retailaren Espainiako Elkarteak (AER) eta Infocap-ek eman zioten saria, Espainiako merkataritzan nabarmendu diren emakumezkoen lidergoa

eta bikaintasun profesionala bultzatzeko.

Bestetik, bezeroaren esperientziaren esparruan, Espainiako urteko zuzendari onena ere izendatu du Bezeroaren esperientziaren garapenerako Elkarteak (DEC). Entitateak oso aintzat hartu ditu bezeroaren esperientziaren esparruan azken urteotan egindako ahalegina, lortutako emaitzak eta hoberanzko bidea.

GURE ELIKADURA ESKOLAK

BI MILIOI IKASLE BAINO

GEHIAGO DITU

Ekin diogu jada EROSKI Fundazioak bultzatutako Elikadura Eskolaren ikasturte berriari, eta bi miloi ikasleren langa gainditu dugu. Jolasak, ipuinak, tailerrak, dendetara bisitak, sukaldaritzako gelak eta abar, haur obesitate tasa handiei aurre egiteko eta 3 eta 12 urte arteko Espainia osoko ikasleei nutrizio ohitura osasungarriak erakusteko. Zure eskolak parte hartu nahi badu, hemen eman dezake izena: www.escueladealimentacion.es.

Doan da!

EDUKIONTZIAK

ESTREINATU DITUGU KAFE KAPSULAK BIRZIKLATZEKO

EROSKIk eta Circularcaps enpresak lankidetza hitzarmena sinatu dute Circularcaps edukiontzi hori berrien bidez ingurumen inpaktua murrizteko. EROSKIren 700 dendatan jarriko dira edukiontzi horiek. Aluminiozko eta plastikozko kapsulak berreskuratuko dira haietan, ondoren birziklatzeko, materialei bigarren bizitza bat emateko eta kafearen hondakin organikoarekin ongarria egiteko.

Gure produktuen INGURUMEN AZTARNA kalkulatu dugu

Ihoberen ETE Zirkularraren deialdiak finantzatu eta Basque Food Cluster-ak zuzendutako ‘Ingurulabel’ berrikuntza proiektuaren esparruan, EROSKIren zazpi produktuk sortutako ingurumen aztarna kalkulatu dugu, haien ekoizpenean ingurumen aldetik zer hobetu daitekeen jakiteko eta hobekuntza horiek egiteko.

Hauek dira aztertutako produktuak: EROSKI basic ogi arraspatua, EROSKI

SELEQTIA teilak eta zigarretak, Bayarri txakolina Araba JD, EROSKI Natur frijitzeko patata, EROSKI

SELEQTIA Sagardoa JD sagardoa, EAEko ahabiekin eginiko EROSKI jogurta eta EROSKI

SELEQTIA EAEko txekor haragiaren hanburgesa.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.