Errezetak, ideiak, berritasunak eta beti prezio onak gosari osasungarri eta gozo bat prestatzeko, eta egunari indarrez eta energiaz ekiteko
EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria
Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko.
Dendan nahiko ale izanez gero.
Iraila 2024
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
20
04 Zenbaki honetan
06 Hil honetako onenetan onena
07 ... Eta sareetan
08 Gosari osasungarriak egunari ondo ekiteko
10 Gure ogiak
13 Olioa: aukera zabala gure dendetan
16 Gosaritarako ideiak
17 Frutak eta berdurak gosaritarako
18 Goizeko tostadan proteina sartzea
19 Gazta eta esnekiak goizean martxan jartzeko
20 Arrautzak: aukera bikaina
24 Zerealak
28 Afari azkarrak airfryer-ean
32 Infoodencer-ak
34 Gure dendetako azken berriak
38 Elkartasuna
40 Edertasuna: zaindu zure larruazala eta ilea oporraldiaren ondoren
42 EROSKI club-en abantailak
44 Bidaiak: Maroko
47 Aurrezki-kupoiak
50 Albisteak
www.eroski.es 2024ko iraila
editoriala
IONGI ETORRI
IRAILA!
raila ‘berriro hasteko’ hilabetea da. Eskola, lana, ordutegiak eta oporraldiaren osteko errutina hori guztia; bestela esanda, ordena, lasaitasuna eta etxea. Beraz, egin diezaiogun ongietorria irailari, “egun on!” esanda. Ez al zaizu iruditzen egunari beste aldarte batekin ematen zaiola hasiera hitz horiekin? Eta horri gosari on bat gehitzen badiozu, dena egingarria irudituko zaizu.
EROSKI clubetik otordu horri dagokion garrantzia emateko gakoak emango dizkizugu, zenbaitetan ez baitugu behar beste aintzat hartzen. Horretarako, tostada osasungarriak prestatzeko ideia errazak, azkarrak eta askotarikoak emango dizkizugu.
Hala, egunari ekiteko behar besteko energia emango dizu lehen otordu horrek.
Horrez gain, harrituko zaituzten hainbat errezeta ere emango dizkizugu: oratu beharrik gabe ogi gozo bat nola
prestatu edo airfryer-ean egiteko plater azkarrak.
Asko gustatuko zaizu oporraldiaren ondoren larruazala eta ilea indarberritzeko gure erritual proposamena.
Aurrezteaz ere hitz egingo dugu, irailean beti ondo etortzen baita. EROSKIn beti prezio onak ditugu eta aurrezteko modu asko eskaintzen dizkizugu. Eta, EROSKI clubek 10 urte bete dituen honetan ospakizunetan gaudenez, zure leialtasuna saritu nahi dugu ehunka oparirekin. Hil honen erdialdetik aurrera, 40 eurotik gorako erosketa bakoitzeko harraskatzeko txartel bat eskuratuko duzu. Horrez gain, adierazitako produktu batzuetan 15 euroko erosketa bakoitzeko beste bat lortuko duzu. Txartel horien bidez beherapenak, kupoiak eta orga osoak lor ditzakezu, baita auto bat ere. Ez al duzu nahi?
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n.
48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide
Erredaktore burua: Manuela Díaz
ARGITALPENAREN EGILEA
Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid
Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo
Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna
HIL honetako ONENETAN ONENA
GOSARIA BUKATZEKO MODU EZIN HOBEA
Fruitu lehor eskukada bat janda, zure gosariak eta otorduak bereziak eta elikagarriagoak izango dira. Eduki beti eskura EROSKI fruitu lehorren mix berria jogurt bati gehitzeko, tostada bati azken ukitua emateko edo etxeko granola batekin batera jateko.
2
MASAJEA EMAN ETA ZAINDU
ZURE ADATSA
4 funtzio produktu bakarrean. Sakon garbitzen du, poroak irekitzen ditu, ileko zirkulazioa estimulatzen du eta masajea ematen du, dena aldi berean. belle orrazi esfoliatzaile eta masaje emaile berriaren hortz leun eta konikoei esker, hori guztia lortuko duzu. Zure nezeserrean ezinbesteko bihurtuko da.
Eskolara itzulera
Gozatu sustapenez eta eskaintzez irailean ere. Ez galdu gure preziorik onenak eskolako materialean. Hipermerkatuetan bakarrik izango dituzu eskueran.
Ikusi al duzu etiketa berri hau?
BITAMINA
ASKO ETA
KALTZIO ITURRI
SARITUAK IZAN DIRA
PREZIO ONA DUTELAKO, BITAMINA ASKO ETA B
NUTRI-SCOREA DUTELAKO, ETA HAIEN DISEINUA
DIBERTIGARRIA DELAKO.
Kakao zale amorratuak garelako, gure opilen estalduraren zaporea hobetu dugu*. Palma koiperik gabe eta ale hautatu onenekin eginak, hartzitze eta lehortze prozesuak oso ondo zainduta. Gainera, mokadu bakoitzarekin, Cacao Trace programaren bidez, Afrika, Asia eta Amerikako ekoizle txikiei laginduko diezu, eskolak, osasun etxeak eta ura hornitzeko puntuak eraikitzen eta mantentzen.
*Txokolatea egiteko makina duten EROSKIko gozogintza lantegietan bakarrik.
...ETA SAREETAN
Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri
EROSKI club-en hileko errezeta
Otarrainxka salpikoia Nafarroako zainzuriekin
TOP VIEWS
EROSKI markako berrikuntzak indartsu datoz
Hartu gogoan Ramon Blancoren proposamena; bera izan da gure ‘Hileko errezeta’ lehiaketaren azken edizioko irabazlea. Plater freskagarria eta oso tokikoa, Nafarroa JI-ko EROSKI zainzuriekin, EROSKI Natur otarrainxka zuriekin eta EROSKI Natur tokiko eta baserriko arrautzekin. Ramonek bezala 100 euroko opari txartel bat eraman nahi baduzu, partekatu EROSKI produktuekin prestatutako zure errezeta osasungarrienaren argazkia, aipa gaitzazu sareetan eta gehitu #Elikatupentsatzenduzuna hashtag-a.
TIK
TOK
kalera
atera da
TIK TOK SAREAN GU
JARRAITZEAK SARIA DU.
HORI DELA ETA, KALERA
JO DUGU OPARIZ
BETETA, GURE BERRI IZAN DEZAZUN. DAGOENEKO HAINBAT DENDA BISITATU DITUGU, GETXOKO HONDARTZAN... NORA
JOANGO OTE GARA HILABETE HONETAN?
JARRAITU GAITZAZU HURBILETIK.
EROSKI SELEQTIA haragi saldaren sekretuak
Gol puska aurrezkiari
Ospatzeko, Samsung Galaxy Tab A9 bat zozketatu dugu gure jarraitzaileen artean. Bat egin gure sareekin eta aurkitu astero errezetak, zozketak eta sustapenak. Ez dituzu galdu nahiko!
Olinpiar Jokoen 2x1 partida
osasungarriaEgun on
Edari bero bat, tostada bat olioarekin eta ahuakatearekin edo tomate eta urdaiazpikoarekin, agian fruta bat, jogurt bat granolarekin... Aukerak mugagabeak dira, zein baino zein gozoagoak, egunari indarrez ekiteko.
Gosalduko al dugu?
Aldizkari honetan, hainbat aholku eta gako emango dizkizugu gosari osasungarriak prestatzeko, gehiegizko azukrerik ez hartzeko eta, helduak garenean, ‘harrapatzen dudan aurrenekoa gosaltzen dut, zerbaiten gogoa dudanean’ ohitura hori edo kafe azkar hori alde batera uzteko. Izan ere, haurra, gaztea edo heldua izan eta edozein kulturatakoa izan, gosaria eguneko otordurik garrantzitsuenetakoa da. Ondo dio herri jakinduriak: “Ondo jateko harakinarekin gosaldu, apaizarekin bazkaldu eta mandazainarekin afaldu”.
EROSKIko gosari eta brunch-en taula berria Pinterest-en
EZINBESTEKO
gosari orekatu batean
[1]Karbohidrato osoak: osoko ogia, oloa edo fruta freskoak energia iraunkorreko iturri ezin hobeak dira.
[2]Proteinak: jogurta, arrautzak, intxaurrak edo lekariak onak dira denbora gehiagoz asebetetzeko eta giharrak berregiteko.
[3]Koipe osasungarriak: ahuakatea, oliba olioa, chia haziak edo fruitu lehorrak onak dira garunaren eta bihotzaren osasunerako.
[4]Zuntza: ezinbestekoa digestio ona egiteko, zuntza eskuratuko dugu fruta, berdura eta osoko zerealak janda.
[5]Bitaminak eta mineralak: frutak eta berdurak.
OGI MAMITSU
Kultura guztietan elikagai estimaturik bada, ogia da jaki hori. Jaki guztiekin ondo datorrena eta elikagarria, antzinarotik dago gure mahaietan, nahiz eta azken urteotan deabrutu egin duten, garai batean arrautza bezala.
Ogiaren balioa aldarrikatu nahi dugu, eta gosari oso bat proposatuko dugu, non ogia izango den karbono hidratoen iturri. Eta hauek beste mantenugaiak: hidratoak eta
zuntza, B konplexuko bitaminak, potasioa, fosforoa, magnesioa, selenioa eta koiperik batere ez.
EROSKI okidengietan zure ingurune hurbilean eginiko ogiak eskaintzen dizkizugu, ore amarekin egindakoak, baserrikoak, ogi biribilak eta barrak, osokoak, zereal ugariz egindakoak, proteinatan aberatsak, gatz gutxikoak eta beti prezio onean.
Ikusten duzun bezala, askotariko ogiak gogokoen duzuna edo zure beharren arabera aukeratzeko.
ESKATU AHOTXO HORREKIN
Ogitxoak, ogi biribilak eta barra egin berriak labea duten dendetan.
Unean berean labean prestatzeko zerbitzua, ez baduzu bilatzen duzun ogia aurkitzen (dendetan eskura dauden ogien arabera).
Ogia xerratzeko makinak, erraz erabiltzekoak.
Behar dituzun ogiak enkargatzeko aukera, zain ez egoteko edo kopuru bereziak behar badituzu.
Ogitarteko prestatu berriak, txorizo, solomo, saltxitxoi, %100 ogi osoarekin eta iberikoekin, horrela nahi izanez gero.
BA AL DAKIZU...?
Gure ogia egiten duten hornitzaileen %95 Estatukoa da eta produkzioa Espainian egiten da.
#elikatupentsatzenduzuna
EROSKI NATUR
Lehengai eta gari irin jasangarri onenekin eginak, hurbileko hornitzaileek bermatuak, eta kanpoko entitateen ziurtagiriarekin. Irinak lortzeko zereal landaketetan nekazaritza jardun errespetuzkoak erabiltzen direla ziurtatzen dute entitate eta ziurtagiri horiek.
Betiko ogiaren zaporea eta usaina.
AMA OREAREKIN EGINAK
Mami arina du, zuloduna; lurrina, berriz, bizia eta fruta ukituduna, eta zaporea, betiko ogiaren zapore azidoa.
%100 OSOKOAK
Hainbat barietate ditugu: artoarena, zekalearena eta zerealen eta hazien landako ogi biribila. Ama oreak ogiaren digestioa arintzen du, gehigarririk ez baitu. Denbora gehiago irauten dute fresko.
GLUTENIK GABE
Azal fina, gorritua eta kurruskaria.
Aukeran dituzu bagetak, barrak, ogi biribilak eta 3 zerealetako opilak.
tua u , 3 ak.
Irin osoko alez edo ale osoz eginak. Alearen hiru zatiak dituzte, eta hala, mantenugai, zuntz, mineral eta bitamina gehiago dituzte, eta horrek mesede egiten diote hesteetako igarotze prozesuari.
Aukeran, barra, ogi biribila, ogitxoak eta bi unitatetako
Glutenik gabeko ogiak ere badituzu gure okindegietan. Izoztuta saltzen dira, zure etxean pixkanaka, beharraren arabera, erabil ditzazun. FACE zigilua dute (Zeliakoen Elkarteen Espainiako Federazioa).
Hazidun bagete txikiak %38 murriztuta du gatza.
GATZ MURRIZTUAREKIN
Oratu gabeko baserriko ogia
8
• 400 g gari irin
• 100 g osoko gari irin
• 315-325 g ur
• 6 g legami freskoa edo 2 g okindegiko legami lehorra
• 10 g gatz (gutxiago nahi baduzu, 8 edo 6 g nahikoa izan daitezke)
Katilu handi batean, nahastu irinak, gatza eta legami lehorra, azken hori aukeratu baduzu. Legami freskoa aukeratu baduzu, disolbatu uretan.
Isuri ura (legamiarekin, horrela badagokio) eta nahastu ore homogeneo bat lortu arte.
Katiluaren barnean, egin 5 toles orean. Bakoitzean, hartu ore zati bat ertzetik eta tolestu erdialdera, katilua jiratuz hurrengo tolesa egiteko. Utzi pausatzen 15 minutuz eta errepikatu tolesak.
Estali film batekin eta eraman hozkailura 12 eta 24 ordu artean.
Atera orea eta utzi epeltzen ordubete.
Irineztatu mahaia eta eskuak eta irauli orea. Tolestu orearen alde bat erdialderantz eta gero bestea. Jiratu orea 90 gradu eta errepikatu tolesak.
Eman buelta oreari, tolesen itxiera beheko aldean gera dadin, eta sartu barnealderantz, pilota forma emanez. Estali katiluarekin berarekin, orea pausatzen den bitartean.
Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Sartu laberako egokia den eltze bat taparekin 15 minutuz.
Atera eltzea eta sartu orearen pilota barnean. Estali eta sartu eltzea labean 30 bat minutuz. Kendu tapa eta utzi labean beste 15 minutuz.
Atera labetik eta, parrila batean, utzi erabat hoztu arte, ireki aurretik.
5 osagairekin
soilik
0,05€
ERRAZIOAK
Olioarekin, askoz hobeto
Itxi begiak eta pentsatu gosari gozo batean. Seguru bat gatozela, eta zuri ere oliba olio birjina estrarekin (OOBE) ondutako tostada gozo-gozo bat etorri zaizula burura. Zaporea eta osasuna parez pare, dieta mediterraneoko funtsezko bi elikagai uztartuta. Bat etortzea ez da ausazko kontua. Gosarian OOBEren alde egitea gure tradizioaren parte da. Gainera, bitaminak, antioxidatzaileak, mantenugai ugari eta gantz asegabeen %85 ditu; gantz hori da osasungarriena. Ona da bihotzerako, larruazalerako, kolesterolari aurre egiteko... Gure amonek bazekiten zer egiten zuten!
Zure tostadan oliba olio birjina estraren koilarakadatxo bat gehitzea osasunaren alde egitea da. Kalitate handieneko olioa da –gero datoz oliba olio birjina, oliba olioa, oliba
patsaren olioa eta hazien olioak–, baita osasungarriena ere, ia ez baita manipulatzen. Olibak zapalduta ateratzen da, eta haren azidotasuna 0,8º baino txikiagoa da. Horrela, beste olio batzuek baino mantenugai onuragarri gehiago ditu.
EROSKIn entzute handieneko jatorri izendapenak dituzu, eta kalitate goreneko olioak gure markarekin.
Eroski BIO OOBE
Aurrena olioa ala tomatea?
Andaluziako probintzia batzuetan izan ezik, ogian aurrena tomatea zabaltzen da, eta ondoren, olioa.
EROSKI OOBE
+ EROSKI tomate birrindua
+ Baserriko ogia
= Tostada olio eta tomatearekin
Picual olibarekin soilik egindako mendiko olioa. Sierra de Segura (Jaen) Jatorri Izendapena du. Usaintsua, zapore orekatukoa eta gorputz lodikoa da. Fruten ukitu bat du, eta min puntu bat. Kontrol zorrotzei jarraituz egiten da, eta kontrol horiek olioaren kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua bermatzen dute.
EROSKI OOBE
La Roda (Sevilla) eta Jabalquinto (Jaen) herrietako almarazetatik dator (olibak birrintzeko errotak dira almarazak). Fruta zapore bizikoa eta kolore berdeztakoa da.
OOBEren Nutri-Scorea C izatetik B izatera pasatu da.
EROSKI SELEQTIA OOBE
Jatorri bermea duten arbequina olibekin soilik eginikoa. Siurana (Tarragona) JI du. Usaintsua da, gorputz handikoa eta zapore iraunkorrekoa. Mikatz, gozo eta minaren arteko oreka du.
GOSARIA HIRU LAGUNENTZAT
Zapore estra
Gozoagoa, gorputz handiagokoa, almendra edo fruta lurrin bizikoa... Edozein dela ere zure gustukoa, merkatuko oliba olio birjina estra onenen marka ugari dituzu gure dendetan.
BARIETATEAK ETA ERABILERAK
Espainian 260 oliba barietate baino gehiago daude. Hauek dira aipagarrienak gure dendetan.
PICUAL
Jaen, Kordoba eta
Granada
Oso ondo irauten du tenperatura altuetan. Ezin hobea kontserbetarako eta frijituetarako.
Bazenekien oliba olioak frijituetan gehiago irauten duela ekilore olioak
baino bere propietate onuragarriak galdu gabe?
HOJIBLANCA
Kordoba, Malaga eta Sevilla
Oliba olio min eta mingotsen eta gozoen artean erdibidean dago; hori dela eta, ia edozertarako erabil
daiteke. Ezin hobea da ozpin olioak egiteko, krema hotz edo beroei zaporea emateko edo pasta eta salteatuetan erabiltzeko. Zapore indartsuko maionesa saltsa egiteko ere bai.
COUPAGES
Hainbat oliba barietateren nahasketa da, eta, horri esker, askotariko ñabardurak ditu.
ARBEQUINA
Katalunia
Gozoa. Ezin hobea gazpatxoa edo salmorejoa egiteko.
#elikatupentsatzenduzuna
OLIBA OLIO
OLIBA OLIO
BIRJINA ESTRA Ñabarduraz betetako olioa da, eta orekatua eta harmonia handikoa delako nabarmentzen da. Olio honek berezi bihurtzen du plater bakoitza.
BIRJINA ESTRA: ODA ORBURUARI Frutaduna, indartsua eta nortasun handikoa. Oda bat orburuaren zapore bereziari.
OLIBA OLIO
BIRJINA ESTRA
Oliba onenak zorrotz bereiztearen emaitza da olio hau. Zure plater hotzak, entsaladak eta tostadak ontzeko ezin hobea.
SEGURA MENDILERROKO
OLIBA OLIO BIRJINA
ESTRA, JAEN
Mendiko picual olibadi berezi batetik sortzen olio hau. Jatorriz kooperatibatan landu izan da, bermatutako kalitatearekin. Kalitate goreneko olioa, bere-berea duen nortasunarekin.
Oliba olio motak
Olio birjina
Olibak birrinduz lortzen da: pasta bat lortzen da, eta pasta hori zentrifugatu egiten da olioa ateratzeko. Gantz azido aske kopuruaren eta fruituaren ezaugarrien arabera, olioaren kalitatea eta leuntasuna handiagoa edo txikiagoa izango da.
OLIBA OLIO
BIRJINA ESTRA
Oliba barietate onenak bereizita egiten da lurrun biziko olio hau. Zure platerei ukitu perfektua emateko ezin hobea.
GRAN SELECCIÓN
OLIBA OLIO
BIRJINA ESTRA
750 ml ETA 250 ml
Kalitatezko oliba olio
birjina estra, hainbat oliba barietate konbinatuz ekoitzia. Horri esker, zapore harmoniatsu eta orekatuko olioa sortzen da.
HOJIBLANCA
OLIBA OLIO
BIRJINA ESTRA
Mikaztasun eta min ukitu fina eta zapore gozo eta frutaduna duen olioa, kalitate handikoa, era guztietako plateretan erabiltzeko.
Birjina estra
Frutaren zapore eta lurrin leuna. Haren azidotasunak ez du gainditu behar gantz azido askeen %1.
Oliba olioa Oliba olio birjinaren eta oliba olio finduaren arteko nahasketa.
Oliba patsaren olioa
Oliben masa zentrifugatu ondoren geratzen den hondakinetik ateratzen da. Masa horren olioaren %10 eta 20 artean aprobetxagarria da oraindik.
Behin ogi on bat aukeratuta, aukera mugagabeak daude tostada osasungarri gozo bat dastatzeko. Arrakasta segurua lortzeko 5 gakoak emango dizkizugu.
PROTEINAK (denbora gehiago asebeteta irauteko).
Ahuakatea eta arrautza poche erara, plantxan edo eskalfatua.
Ahuakateak koipe osasungarriak ematen dizkigu, eta arrautzak, kalitate handiko proteinak.
Gaztanbera edo ricotta gazta oinarrian. Ondo konbinatzen da izokinarekin, basoko fruituekin, errefau txiki eta kimu berdeekin edo zitriko eta oloarekin.
Zabaldu humusa eta gehitu luzoker eta piper gorri xerra batzuk.
Urdaiazpiko iberikoa zartaginean pixka bat gorritutako zainzuri berdeen muturrekin.
Gazta: ez galdu gazta urdina udare zerrenda eta haziekin.
Hegaluzea oliotan pikillo piperrarekin edo piper krema gozoarekin.
Indioilar fianbrea tortilla frantsesarekin.
Animatu eta prestatu zuk zeuk indioilar bularkia.
LANDARE FRESKOAK (bitaminak, mineralak eta zuntza gehitzeko).
Tomatea eta albaka freskoa olio ukitu batekin. Espinakak eta txanpiñoi salteatuak.
Piper eta tipula erreak, zapore gozoa eta ketua emateko.
ZATI OREKATUAK
Tostada bat nahikoa da. Banatu osagaiak modu uniformean eta neurrian.
ZAPORE GEHIGARRIA (beste maila bateko tostada prestatzeko).
Espezieak eta belarrak: hautseztatu piper beltza, piperrauts gozoa, oreganoa edo albaka freskoa.
Frutak eta fruitu lehorrak: gehitu fruta xerrak (adibidez, marrubi edo sagarrarenak), hautseztatu almendra zatitxoekin edo intxaur puskekin, ukitu kurruskaria emateko.
Olio osasungarriak: oliba olio birjina estraren txorrotada batek zapore eta nutrizio onura gehigarria ematen dio.
GOZOAK ETA OSASUNGARRIAK
Kakahuete krema sagarrarekin eta fruitu lehorren topping-a. Etxeko txokolate beltzaren krema bananarekin eta oloarekin.
KUKULUAK
EROSKI kukulu berriak
Estatukoak dira jatorriz eta aire librean landatzen dira beti, berotegietatik kanpo. Urte osoan aurki ditzakezu gure dendetan. Gainera, haien ontzia %80 material birziklagarriz egina da.
Prestatu zuk zeuk
FRUTAK ETA BERDURAK
Gosarian frutak eta berdurak hartzea egunari ekiteko modu ezin egokiagoa izan daiteke. Tostadatan zabalduta, jogurtari gehituta edo osorik, bitamina eta zuntz iturri oso onak dira. Hainbat ideia erakargarri proposatuko dizkizugu. Probatzeko irrikatzen izango zara.
Bazenekien basoko fruituak eta mahatsak, heldutasun puntu onenean daudenean, gozo-gozoak ez ezik antioxidatzaile eta bitaminatan aberatsak direla?
HILABETE HONETAN
GARAIKOAK DIRA
Basoko fruituak, hala nola ahabiak, mugurdiak eta marrubiak.
EKAINETIK AZARORA, SEGOVIAKO MARRUBIEK HUELVAKOEN LEKUKOA HARTZEN DUTE. EL PINAR DA UDAKO MARRUBIEN
EKOIZLERIK HANDIENA ESPAINIAN. ORAINDIK EZ AL DITUZU PROBATU? MMMMM, HARRITU EGINGO ZAITUZTE!
AHUAKATEA
Pisuan edo kartoizko erretiluetan, dastatu fruitu gozo honen barietate desberdinak. Heltzeko, hobe giroko tenperaturan mantentzea. Platanoen edo sagarren ondoan jartzeak azkartu egiten du heltze prozesua, fruta horiek jariatzen duten etilenoari esker. Puntuan dagoenean, komeni da hozkailuan gordetzea, prozesua geldiarazteko.
Eta, nola ez, Estatuko herrialdeetatik datozen mahatsak, beti prezio onean, nahi baduzu soltean eta nahi baduzu kilo erdiko eko-ontzietan, hazirik gabe.
HAZIAK BAI/EZ
ona rezioak
Beti prezio onak ona rezioak
Hainbat aukera proposatuko dizkizugu gosarian proteina sartzeko.
Fianbre oso ‘veggie’-a Prestatu sandwich bat edo tostada gozo bat tipula karamelutuarekin, curry maionesarekin, ozpinetako luzokerrekin, ardi-mihiekin eta gure fianbre beganoarekin, beti prezio onean.
Hauek dira iberikoen ezaugarri nabarmenenak: zapore fina, testura eta haragiaren ñabardura ugariak. Puntuan dastatzeko, 20 minutu lehenago atera behar dira hozkailutik, eta ontzia ireki behar da giroko tenperatura hartzeko. Galdetu dendan ea aukera badagoen urdaiazpikoa labanaz ebakitzeko edo hutsean ontziratuta prestatzeko..
Benetako zaporea bilatzen baduzu
Indioilar bularki normala eta erregosia
Proteina ugari eta kaloria oso gutxi ditu indioilarrak, eta oso aukera ona da gosarirako.
Itsaso zaleentzat
Atuna, hegaluzea eta izokina dira tostada bati zapore eta nutrizio puntua emateko aukeretako batzuk. EROSKI hegaluzea aukeratzea aholkatzen dizugu, kanaberaz soilik arrantzatutako hegaluze osoarekin ontziratutakoa. Gainera, EROSKI SELEQTIAk kontserba aukera onena eskaintzen dizu, Basque Culinary Centerrek egiaztatuta. Oraindik ez al duzu probatu zainik gabeko EROSKI izokin ketua? Izugarri gustatuko zaizu!
Beti prezio onak ona rezioak
Beti prezio onak ona rezioak
Gosarian aukera ona da GAZTA
Gosarian ezinbesteko elikagaietako bat da gazta, kalitate oneko koipea baitu. Onenak gazta freskoak eta naturalak dira, koipe gutxikoak. Komeni da neurriko zatiak jatea, zuntz asko duten jakiekin batera, hala nola frutekin eta berdurekin. Hauek dira gure konbinazio gogokoenak.
Cherry tomateak
Cottage gazta Pistatxoak
GUZTIENTZAKO BARIETATEAK
Burgosko gazta
Marrubiak
Laktosarik gabe
26 gramo proteina ditu errazio bakoitzeko. Gatz gutxiagorekin
EROSKI SELEQTIA marrubi marmeladarekin
Huelvako marrubi txikiak jan ditzakezu, urte osoan hautatutako aleak.
Tomate arrosa Mozzarella
Izokina
Krema gazta Luzokerra
ESNEKIAK, NOLANAHI ETA NOIZNAHI Esnekiak hainbat modutara egon daitezke goizeko mahaian: esne katilu batean, osoko zerealekin, edo jogurt batean, fruta eta granolarekin. Kalitate handiko proteinen iturri dira, eta D eta B12 bitaminak eta kaltzioa ere badituzte. Kaltzioa funtsezko minerala da hezurren eta hortzen osasunerako, beharrezkoa bizitzaren etapa guztietan.
ARRAUTZAK
Proteina iturri osoa dira, goizean
zehar energia mailari egonkor eusten
laguntzen dute eta asebetetze sentsazio iraunkorragoa sortzen dute. Aukera ezin hobea zure gosarirako.
Gure EROSKI Natur baserriko arrautzak eta BIO arrautzak etxalde eta larreetan aske ibiltzen diren oiloenak dira. Ontzian zure erkidegoko mapa ikusten baduzu, horrek esan nahi du zure lurraldean hazitako oiloen arrautzak direla. Ona da hemengoa izatea!
5 GOSARI ONENAK o
ARRAUTZA EGOSIAK
Egosi arrautzak 4 minutuz gorringoa likidoa izatea nahi baduzu, edo 6 minutuz trinkoago nahiago baduzu. Denbora hori igaro ondoren, sartu ur hotzetan.
TORTILLA
Gehitu esne edo esne-gain txorrotada bat krematsuago geratzeko.
ARRAUTZAK POCHE ERARA
Eltze batean, gehitu gatz pixka bat eta ozpin zuriaren koilarakadatxo bat.
Irakiten hastear dagoenean, sortu zurrunbilo bat koilara batekin eta askatu aurrez kraskatutako arrautza.
ARRAUTZA BENEDITARRAK
Txigortu ogia eta jarri urdaiazpiko xerra bat gainean.
Prestatu arrautza bat poche erara eta jarri urdaiazpikoaren gainean. Isuri maionesa arrautzen gainean.
Kozinatu 3-4 minutuz, zuringoa egosi arte, baina gorringoa likido utzita.
ARRAUTZA NAHASKIA
Erabili gurina olioaren ordez, kozinatu su baxuan eta saiatu ez gehiegi egiten.
NOLA PRESTATU
SALTSA HOLANDARRA
Irabiatu leun baina etengabe bi arrautza zuringo eta limoi zukuaren koilarakada bat maria bainuan jarritako katilu batean, nahasketa loditu eta haren bolumena handitu arte.
Gehitu, pixkanaka, katilu erdi gurin (250 g), gatzik gabea eta urtuta, saltsak modu egokian emultsiona dezan, mindu gabe.
Ondoren, gehitu gatza nahieran. Saltsa lodiegia bada, ur epel pixka bat gehitu dezakezu.
Zer em ten dizu?
Errezeta honetan berdura da nagusi. Arrautzak eta gaztak kalitate oneko proteinak ematen dizkigute, baita koipeak, D bitamina eta kaltzioa ere.
OHAR OSASUNGARRIAK
Habiak zukutsuagoak izateko, zerbitzatzerakoan, tomate saltsa pixka bat edo gordinean oliba olio txorrotada bat gehitu ditzakezu.
Errezeta koloretsuagoa izateko, azenario espagetiak gehitu ditzakezu. Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko.
Familian sukaldean aritzea dibertigarria da #elikatupentsatzenduzuna
KUIATXO ETA ARRAUTZEN HABIAK
4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 / 30 MIN
2 kuiatxo
Gatza eta piper zuria
Oregano lehorra
20 ml oliba olio
4 arrautza
15 g gazta (parmesanoa)
1. Ebaki kuiatxoak fideo erara, kiribilean ebakitzeko gailu baten bidez. Katilu batean nahastu gatzarekin, piperrarekin, oreganoarekin eta oliba olio txorrotada batekin.
2. Egin lau habia kuiatxoen fideoekin eta jarri laberako erretilu batean, erretilua paperez estalita. Sartu labean 180 ºC-tan 10 minutuz.
3. Atera labetik, egin hutsune bat habia bakoitzaren erdian eta kraskatu arrautza bat erdian. Gehitu gatz pixka bat eta eraman berriro labera, beste 10 minutuz.
4. Zerbitzatu eta hautseztatu habiak parmesano gazta pixka batekin.
GOSARIA
ZURE TXIKIEK BEHAR DUTEN ERREGAIA egunari indarrez ekiteko
Oporrak bukatuta, denok gure eguneroko jardunetara itzultzen gara. Egunari gosari osasungarri eta orekatu batekin ekitea oso garrantzitsua da familia osoarentzat, baina haurren kasuan funtsezkoa da, hazteko eta garatzeko adinean baitaude bete-betean.
Elikadura osasungarria funtsezkoa da haien gorputzaren funtzionamendua egokia izan dadin, ikasteko ahalmen ona izan dezaten eta garapen psikomotor egokia. Gainera, etorkizuneko gaixotasunen prebentziorako funtsezko otordua da gosaria.
Ikerketa askok egiaztatu dute harreman zuzena dagoela gosariaren eta eskolako errendimenduaren artean. Ikerketa horiek frogatu dute ez gosaltzeak kalte egiten diola memoriari, gaitasun kognitiboari eta kontzentrazioari. Eta ezin dugu ahaztu haurtzaroan finkatzen direla gure bizitzan zehar izango ditugun elikadura ohiturak.
Teoria badakigun arren, lehen orduko presen ondorioz, sarritan ez dugu aintzat hartzen otordu hori, eta azkenean ez dugu gosaltzen edo edozein gauza gosaltzen dugu. Lasai, ordea! Badira denbora gutxian prestatu daitezkeen aukera errazak, osasungarriak eta elikagarriak.
ESKOLARA JOATEKO GOSARI OSASUNGARRIAK
Osoko ogiarekin eta humus edo gazta freskoarekin prestatutako ogitartekoa.
Esne basokada bat, gosaritarako osoko zerealekin.
Fruitu lehor gordinen edo txigortuen eskukada bat.
Oloz eta bananaz egindako talotxo bat.
Osoko ogiarekin eta oliba olio edo ahuakatearekin prestatutako tostada bat.
Fruta atal bat.
Kontuan izan kantitatea haurraren adinaren araberakoa izango dela.
SARTU ELIKAGAI TALDE GUZTIAK
Fruta: gosarian gutxienez fruta bat sartu beharko genuke. Ahal dela, hobe osorik, freskoa, heldua eta garaian garaikoa. Gainera, oso aukera ona da motxilan eramateko.
Karbono hidratoak: aukeratu osoko ogiarekin prestatutako tostadak edo gosaritarako osoko zerealak.
NOLAKOA IZAN BEHAR DU GURE TXIKIEN GOSARIAK?
Gosariak egun osorako behar duten energiaren %20 eman behar die gutxienez.
Gosarian honako hauek hartu behar dituzte: fruta edo berdura errazio bat, proteina duten elikagaiak eta zerealak edo eratorriak, ahal dela osokoak. Horretaz gain, gantz osasungarriak, zuntza, bitaminak eta mineralak ere hartu behar dituzte.
Otorduetan elikagai talde bakoitzaren proportzio egokiak zein diren jakiteko Nutriplato metodoa lagungarri izan dezakezu.
Proteinak: esnea aukera egokia da, kaltzioa eta beste mineral eta bitamina batzuk baititu. Jogurt naturala eta koipe gutxiko gazta ere aukera egokiak dira. Esnearen ordez landare olio bat hobesten badugu, hobe da kaltzioa eta D bitamina duen sojazko edari bat hartzea. Arrautzak ere onak dira gosarian proteinak hartzeko. Arrautza irabiatu bat edo egosi bat presta dezakezu, beti ere kontuan izanda 12 urtera arte ez dela komeni astean hiru edo lau arrautza baino gehiago jatea.
Eman izena Nutriplato programan, hemen (doan da)
Elikagai gosarian
Aberatsak karbono hidrato konplexuetan, zerealak elikagai ezinbestekoa dira gosarian. Haien ukitu kurriskaria ezin gozoagoa da goizari ekiteko. Osoko malutak, olo kuxinak, fruta mueslia, zereal pilotatxoak txokolatearekin, zereal eta fruitu lehorren barratxoak... Ezagutzen dituzu gure EROSKI markak eskaintzen dizkizun zerealak? Gogoratu aukera batzuk hobeak direla besteak baino. Batzuk erakutsiko dizkizugu.
Zeliakia dutenentzat
Gure ‘glutenik gabe’ zigilua Zeliakoen Elkarteen Espainiako Federazioak bermaturik dago.
Maindireak itsasten bazaizkizu
Eramateko prest dauden barratxoak, zuntz eta mantenugaietan aberatsak.
Eko bazara eta bio zalea Klasikoenentzat
Jatorriz nekazaritza ekologikotik datozela bermatzen dizugu.
Arto malutak dira munduan gehien zabaldutako zerealak. Haien zaporeagatik, ukitu kurruskariagatik eta gluzemia indize txikiagatik da hori. Gluzemia indize apal hori egokia da odoleko azukre mailaren bat-bateko gorakaden prebentziorako. Gure malutek ez dute palma koiperik, eta 8 bitaminaren eta burdinaren iturri dira.
Beti prezio onak ona rezioak
Onenetan onena gogoko dutenentzat
Basque Culinary Centerrek frogatutakoak izanik, haien zaporeak ez du parerik.
%10 fruitu lehor (almendra, hurrak eta intxaurrak) karamelu ukitu batekin.
%15 txokolate beltzezko haziak.
Zuntzak kezkatzen bazaitu
Osoko zerealek eta olozko zerealek zuntz gehiago dute, eta, horrez gain, asebetetze sentsazioa areagotzen dute eta heste igarotzea hobetzen dute.
%23 fruta deshidratatuak (mahaspasa sultanak, banana txipak, anana eta sagarra).
Txokolate zaleentzat
Zereal beteak, pilotak, petaloak eta arroz puztua dira haien gogokoenak.
Nahasketa zalea bazara
Bazenekien mueslia Maximilian Bircher-Brenner mediku suitzarrak sortu zuela, XX. mendearen hasieran, bere pazienteei gomendatzen zien dieta osasungarri baten osagai gisa? Errezeta erraza da: hainbat zereal –nagusiki oloa–, fruta lehorrak, haziak, eta, sarritan, fruitu lehorrak, dena nahasian.
Ohar os sungarriak
Aukeratu osoko zerealak. Zuntz eta funtsezko mantenugai asko dute.
Modu naturalean gozatutako zerealak, hala nola fruta lehorretan daudenak, dira aukera onena.
Proteina gehiago nahi baduzu, osatu zure zerealak jogurt grekoarekin, esnearekin edo fruitu lehorrekin.
Hobetu zerealen nutrizio balioa fruta lehorrak gehituta.
Fruitu lehorrak eta haziak ere koipe osasungarrien eta proteinen iturri dira.
Kontu izan zatiekin edo errazioekin. Zereal errazio ohiko bat 30-45 gramokoa izan daiteke.
Zerealei laguntzeko, hartu esnea edo landare edariak.
Aukeratu palma koiperik gabeko zerealak; horrelakoak dira EROSKI markakoak.
Kontuan izan Nutri-Scorearen balorazioa, eta kontsumitu neurriz.
#elikatupentsatzenduzuna
Bermea
Aukeratu
ANIZTASUNA
Jakin zein diren jendeak gogokoen dituen zereal markak, zein diren osasungarrienak eta zein azkena merkaturatu direnak, zure beharrizan eta gustuen arabera egokienak aukeratzeko.
CHEERIOS OLOA
Uztai formako zereal kurruskariak, %92 osoko oloarekin eta azukre gutxiagorekin, merkatuan dauden gosaritako antzeko zerealen batez bestekoarekin alderatuta.
TXOKOLATE
CHOCAPIC
Txokolate eta osoko zerealen zapore biziko petalo kurruskariak! Gainera, bitaminak eta mineralak dituzte. Konbinazio perfektua egunari ekiteko.
BELTZEZKO FITNESS
ZEREALAK
Osoko zerealak dira lehen eta funtsezko osagaia. Horrez gain, palma oliorik, koloreztatzailerik eta lurrin artifizialik gabe eginak daude, txokolate beltzez estalitako maluta gozo-gozoekin.
GARIZKO
ZEREALAK
%100 osoko zerealez prestatu eta bitaminaz sendotutako gosari gozoa.
CRUNCHY OLOA ETA EZTIA
Koloreztatzailerik, kontserbatzailerik eta lurrin artifizialik gabe, Nature Valley crunchy Oloa & Eztia barratxoak %100 osoko oloz eta benetako eztiz eginak daude. Nonahi zaudela ere, snack ezin hobea dira. Beti daude prest gehien behar dituzunean.
KIT KAT
ZEREALAK
Apurtu goizeroko errutina Kit Kat zereal berriekin, eta dastatu txokolate eta galleta zapore gozoarekin, orain gosarian!
1. OLOZKO ZEREAL KURRUSKARIAK
%72 osoko oloarekin eginiko zerealak. Zuntz askokoak eta beganoak. Lurrin eta koloreztatzaile gehigarririk gabe.
2. TXOKOLATE ETA OLO ZEREAL KURRUSKARIAK
%65 osoko oloz eta txokolatez eginiko zerealak. Zuntz asko dute, eta ez dute ez lurrin ez koloreztatzaile gehigarririk.
EGIZU ZUK ZEUK
Prestatu txokolatezko granola gozo bat jogurtarekin eta frutarekin
CORN FLAKES CLASSIC
Testura oso-oso kurruskaria dute, eta glutenik gabeak eta %0 azukre gehigarririk gabeak izatearen abantaila. Beraz, egokiak dira dieta beganoa eta laktosarik gabea egiten dutenentzat. Elikadura intolerantzietan espezializatutako enpresa batek merkaturatutako produktu berezia da.
1. EKO OSOKO OLO MALUTA FINAK
Osoko olo maluta ekologikoak dira zure gosari osasungarrietarako aukera osoena eta elikagarriena.
2. EKO OSOKO 4 ZEREALEN MALUTAK
Probatu olo, garagar, zekale eta gariz eginiko nahasketa %100 osoko hau. Asebetetzailea, energetikoa eta osasungarria.
3. EKO ZEREALEN BOLATXOAK TXOKOLATEAREKIN
Edulkoratzailerik eta palma oliorik gabe, baina zereal txokolatedunen ohiko beste aukerak bezain zaporetsuak.
4. EKO GARI PUZTUA EZTIAREKIN
Kurruskariak, arinak eta ezti zaporekoak, zuntz askokoak eta edulkoratzailerik, jaraberik eta olio gehigarririk gabeak.
BOLADAN DAGO
Prestatu minutu gutxitan ‘porridge’ bat udarearekin eta kanelarekin
Berotu eltze batean, su ertainean, bi esne katilukada (ura edo landare edaria ere izan daiteke). Irakiten hasten denean, gehitu olo katilukada bat. Irabiatu 5 minutuz likido gehiena xurgaturik geratu arte. Gehitu udare zerrendak oloari, egosketako azken 2 minutuetan edo amaieran, testura kurruskariagoa lortzeko. Sutatik kendutakoan, gehitu kanela hautsa. Irabiatu dena. Zerbitzatu katilu batean fruitu lehor, mahaspasa eta abarrekin.
Atera probetxua ZURE AIRFRYER-ARI
Presaka zara eta ez dakizu zer prestatu gaur gauean afaltzeko? Berotu zure aire frijigailua eta prestatu afari azkar eta oso bat minutu gutxitan.
SOLOMO LIBURUXKAK
Beti prezio onak ona rezioak
Berotu 5 minutuz 180 ºC-ra. Frijitu solomo liburuxkak 3 eta 5 minutu artean olio tanta batzuekin, 160 ºC-180 ºC artean.
Berotu 200 ºC-ra eta erre aire labean 9 minutuz olio pixka batekin.
Berotu 250 ºC-era eta erre labean 5 minutuz olio tanta batzuekin.
Ebaki batata zerrendatan eta busti olio pixka batekin eta gogoko dituzun ongailuekin. Erre aire frijigailuan 10 minutuz 180 ºC-ra.
Berotu 5 minutuz 180 ºC-ra. Frijitu kroketak 5 eta 8 minutu artean olio tanta batzuekin 160 ºC-180 ºC artean.
Berotu 5 minutuz 180 ºC-ra. Frijitu berdura izoztuak, aurrez olio tanta batzuekin ihinztatuta, 15 minutuz 200 ºC-ra. Hamar minutu igaro ondoren, nahastu, eta nahiko eginda badaude, murriztu denbora 12 minutura.
ERRETAKO BERDUREKIN
KROKETAK
OILASKO KURRUSKARIA
‘BURGER’ BEGANOA
Berotu 5 minutuz
PATATEKIN
Frijitu patatak, zerrenda oso finetan ebakita eta aurrez oliotan pixka bat bustita, 20 bat minutuz.
180 ºC-ra Frijitu landare hanburgesa 3 eta 5 minutu artean, olio tanta batzuekin, 160 ºC eta 180 ºC artean.
1,34€
ERAKUSMAHAIAN
1 ETA 3 KG ARTEKO
IZOKIN FRESKOA
BETI PREZIO
ONEAN
PIZZA ZZA
Berotu 5 minutuz 180 ºC-ra. Frijitu pizza aire labean (zatitu beharrezkoa bada, eta sartu aire frijigailuko saskiaren tamainako puska) 5 minutuz 120 ºC-170 ºC artean. Kurruskariago nahi izanez gero, utzi minutu bat gehiago eta egiaztatu.
Izokina teriyaki saltsarekin eta berdurekin
4 30’
• Izokin trontzo bat
• Koilarakadatxo bat piperbeltz zuri
• Koilarakadatxo bat oliba olio
• 3 g sesamo hazi
Teriyaki saltsa:
• 60 ml soja saltsa, gatz gutxikoa.
• 30 ml arroz ozpin
• 2 koilarakadatxo azukre beltz
• Koilarakadatxo bat jengibre hauts
• Koilarakadatxo bat arto almidoi
• 30 ml ur
Berdurak prestatzeko:
• 100 g brokoli
• 100 g kuiatxo
• Piper gorri erdi bat
• Piper hori bat
• Koilarakadatxo bat oliba olio
• Albaka
Ondu izokin trontzoa oliba olioarekin eta piperbeltzarekin,
eta jarri airfryerraren saskian, azala gorantza, labeko paper zati baten gainean. Kozinatu 200 ºC-an 7 minutuz.
Bitartean, ontzi batean, prestatu teriyaki saltsa osagaiak nahastuta. Berotu ontzia eta irabiatu, saltsa loditu arte.
Eman buelta izokin trontzoari azala kurruskari dagoenean, eta busti teriyaki saltsarekin. Estali sesamo haziekin, eta kozinatu berriro beste 2 edo 3 minutuz. Zatitu berdurak neurri bereko zatitan, eta ondu katilu batean oliba olioarekin eta gatzarekin. Frijitu airfryerrean 15 minutuz 200 ºC-ra. Gehitu albaka freskoa eta zerbitzatu izokin trontzoarekin batera.
Saiheskia etxeko barbakoa saltsarekin
4 20’
• 800 g txerri saiheski
• Gatza, piperbeltza eta ezkaia
Barbakoa saltsa egiteko:
• Koilarakada bat oliba olio
• Baratxuri buru bat
• 150 g tomate birrindu
• 30 ml soja saltsa, gatz gutxikoa
• Koilarakadatxo bat ziape
• 2 koilarakadatxo sagardo ozpin
• Koilarakada bat ezti
Ondu saiheskia gatzarekin, piperrautsarekin eta ezkiarekin. Bildu labeko paperarekin, itxitako pakete baten modura. Sartu labean
170 ºC-tan 2 orduz.
Kazo batean, gorritu baratxuri buru birrindua. Gehitu tomate birrindua, soja saltsa, ziapea, ozpina, eztia, tipula eta pipermin erdia. Eduki sutan 5 minutu, eta ondoren dena birrindu. Atera saiheskia bilgarritik eta
• Koilarakadatxo bat tipula hautsa
• Pipermin erdi bat Entsaladarako
• Letxuga oso bat
• Tipulin laurden bat
• Sagar bat (royal gala)
• 5 intxaur
• Gatza eta sagardo ozpina
• 40 ml oliba olio
pintzelez busti barbakoa saltsarekin
bi aldeetatik. Eraman grilla duen labe batera eta erre 5 minutuz alde bakoitzetik. Zerbitzatu aurretik, berriro ere pintzelez busti saltsarekin. Prestatu entsalada, erretilu batean osagai hauekin ohea eginda: letxuga bat, tipulin zerrendak, sagar zati txikiak eta intxaurrak. Ondoren, ondu gatzarekin, olioarekin eta ozpinarekin.
1,86€
ERRAZIOAK
1,23€
ERRAZIOAK
Oilasko krispetak mango-limoi saltsarekin
4 25’
• 400 g oilasko bularki
• 60 g krema gazta %0
• Baratxuri hautsa
• Arrautza bat (L)
• 50 g arto maluta azukrerik gabe
• Gatza eta piperrautsa Mango eta limoi saltsa
• Mango bat eta limoi bat
• 20 ml oliba olio birjina estra
• Gatza eta piperrautsa
Ebaki bularkiak zati ertainetan. Birrindu krema gaztarekin, gatzarekin eta espezieekin batera. Eman forma krispetei. Irabiatu arrautza eta
birrindu arto malutak. Blaitu krispetak arrautza irabiatuan, eta, ondoren, pasa arto maluta birrinduetan.
Jarri krispetak airfryer-ean eta erre 15 minutuz 180 ºC-tan. Aurrez berotutako labean ere egin daitezke.
Saltsa egiteko
Zuritu eta zatitu mangoa. Jarri irabiagailuaren ontzian, eta birrindu limoi zukuarekin, oliba olio birjina estrarekin, gatzarekin eta piperrautsarekin batera. Isuri saltsa katilu batean eta zerbitzatu oilasko krispetekin batera.
Errezetak BERTAKO PRODUKTUEKIN
Gure lurraldeko produktuek zaporez betetzen dituzte gure platerak. Basque Culinary Centerrek prestatutako entsalada errezeta honetarako, garaiko produktu bat aukeratu dugu: Padrongo piperra. Konbinatu Galiziako ardo ozpinarekin eta hango behi gazta gozo batekin.
PADRONGO PIPERRAK
Txikiak, berdeak... Eta batzuk minak direla eta beste batzuk ez direla jakiteak ematen duen emozioarekin. EROSKIn Galiziako Padrongo piperrak eta Herbongo piperrak aurkituko dituzu, Adierazpen Geografiko Babestuaren (IGP) ziurtagiriarekin. Bazenekien Herbongo piperrez gain, Galiziak beste 19
Jatorri Izendapen eta Adierazpen Geografiko Babestu dituela, bertako produktuen kalitatea eta jatorria mantentzeko eta zaintzeko?
GALIZIAKO GAZTA
Gure dendetan lau jatorri izendapeneko gaztak aurki ditzakezu. Lau gazta mota oso desberdin babesten dituzte zigilu horiek: Arzúa-Ulloa, Cebreiro, Queixo Tetilla eta San Simón da Costa. Hamabost gaztandegi ingurutan lantzen dira.
Padrongo piperren entsalada epela
• 12 Padrongo piper
• 100 g tipula more
• 120 g cherry tomate
• 300 g pipermorro gorri
• 80 g ahuntz gazta
• 45 ml oliba olio birjina estra
• 15 g Galiziako ardo ozpin
• Gatza
Garbitu piperrak eta cherry tomateak eta jarri labeko erretilu batean. Ondu gatz eta piperbeltzarekin, nahieran.
Sartu labean 180 ºC-an 15-20 minutuz.
Zuritu piper gorriak eta ebaki zerrendatan. Gorde geroko.
Ebaki tipula morea juliana eran.
Gehitu gazta.
Emultsionatu oliba olio birjina estra ozpinarekin eta gatzarekin.
Jarri barazkiak plater batean. Gatzozpindu.
1,63€
Ohar os sungarriak
Probatu entsalada hau lekari, zerba, espinaka eta abarrekin konbinatzera. Hala, eskura dagoen burdinaren xurgapena areagotuko duzu piperrek ematen duten C bitaminari esker.
Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.
#elikatupentsatzenduzuna
ERRAZIOAK
BCC-k diseinatutako errezetak
Nire lehen iloba jaio zenean, egun batean, haren janari poto txikiaren osagaiak irakurri nituen. Orduan nire artean esan nuen: ezin ote da gauza bera egin etxean, ama edo aita batek egingo luketen moduan?
Izan ere, seme-alabak Smile produktuekin elikatzeak haien irribarrea harrotu dezake, ezta?
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.
ALBERTO JIMENEZ
SMILEAT ENPRESAREN SORTZAILEETAKO BAT
Elikadura osasungarriari esker, haurrak indartsu eta osasuntsu hazten dira. Ideia hori oinarrian, 2015ean sortu zen Smileat, bi gazte ekintzaileren eskutik. Alberto Jimenez eta haren bazkide Javi Quintana izan ziren sortzaileak. Haurren elikadura ekologikoan Espainiako lehen ‘B Corp’ enpresa izan zen. Aukera %100 ekologikoa, gehigarririk eta eransgarririk gabea eta garaian garaiko frutak eta berdurak lehenetsiz prestatutakoa.
Haurrentzako zuen elikagaiek zer dela-eta eraldatzen dute elikaduraren etorkizuna?
Ekologikoak izateaz gain, uste sendoa dugu txikienek ez dutela azukrerik hartu behar. Zapore naturaletara ohitu behar dute, lurrinik eta lodigarririk gabe.
Nola sortu zenituzten haurrentzako poto txiki ekologikoak?
Benetako behar batetik abiatuta. Nire familian hainbat gaixotasun kasu izan ziren. Irakurtzen, informazioa jasotzen eta elikadura funtsezkoa dela ulertzen hasi nintzen, etorkizunean halakorik gerta ez dadin.
Haurrek jaten dituzten snack-ek artoa eta oliba olio birjina estra izan behar dituzte. Beste ezer ez, ez zapore emailerik ez gatzik. Urtebetetzeak datozenean, litxarreriaren drama hasten da: azukre erantsia. Gure kasuan, ia ez dute azukrerik, irinaren beraren hiru gramoak baino ez. Gure litxarreria labean erretako fruta besterik ez da.
Jakina da haurren adinean garrantzitsua dela elikadura osasungarria egitea, baina zenbateraino?
Oso-oso garrantzitsua da. Familia bakoitzaren inguruabarrak desberdinak dira, eta ezin dira epaitu, baina ahal den neurrian eguneroko azukre desmasia hori saihestu behar da. Hori dela eta, merkatuan azukre horiek saihesteko beste produktu batzuk jarri ditugu aukeran, jendeak potoari buelta eman eta nutrizio taula batean osagaiei begiratu beharrik izan ez diezaion. Gainera, haur jaioberrientzat produktu ekologikoak eta osasungarriak erosten hasten diren familiek, gerora, haien erosketa saskira eramaten dute ohitura hori. Gure aletxoa jartzen ari gara.
Irakurri elkarrizketa osoa hemen
Hasi eguna Ecocestaren olozko landare edari %0 azukregabearen leuntasun eta freskurarekin. Ezin hobea da zure gosariaren osagarri izateko edo bakarrik dastatzeko; landare edari hau leuna eta zaporez betea da.
Ecocestaren glutenik gabeko osoko olo malutak ezin hobeak dira gosari elikagarria eta zaporetsua egiteko. Testura kurruskaria dute eta zapore naturala. Beraz, ezin hobeak dira jogurtei edo irabiatuei gehitzeko, edo besterik gabe esnearekin edo landare edariarekin hartzeko.
Aprobetxatu osoko oloaren onurak haren aldaera osasungarrienean, glutenaren kezkarik izan gabe.
ESKURAGARRI
Ekin egunari gozo-gozo Whole Earth kakahuete kremarekin! Proteinaz eta zuntzez beteak eta azukre gehigarririk gabeak, aukerarik osasungarriena da goizean goizerako. %100 kakahuetez egina da eta erraz zerbitzatzeko sistemak harrituta utziko zaitu kremaren zapore berezi eta testura leunagatik, ezin hobea zure platerei ukitu desberdina eta osasungarria emateko.
Dastatu Ecocesta arto opiltxoen plazer kurruskaria! Osagai %100 ekologikoz eginda daude, eta ezin hobeak dira eguneko edozein unetarako. Eman ukitu ecofriendly bat zure jaki gordailuari.
Gozatu snack osasungarri batez Ecocestarekin! Kalitatezko osagaiez eginak, aukerarik onena dira zure apetak modurik gozoenean asebetetzeko.
Cupper-en uste sendoa dute te kikara bakoitza garrantzitsua dela. Hartzen duzun hurrupa bakoitzari esker, markak aukera du gizarteari eta ingurumenari laguntzen jarraitzeko. Naturala, bidezkoa eta gozoa ez da markaren goiburua soilik, haren bizitza filosofia ere bada. Murgil zaitez kikara bakoitzak ematen dizun lasaitasun eta ongizatean; edari ezin hobea da eguneko edozein momentutarako.
Ecocesta
Azken kontuak
EROSKI ERRUSIAR ENTSALADA
Kontsumitzeko prest nonahi eta noiznahi!
Plater bakar gisa, haragi eta arrainei laguntzeko, entsalada, sandwich edo mokadutxoetan gehitzeko... EROSKI errusiar entsaladak ezinbesteko bihurtuko dira zure hozkailuan. Haiei esker, otordu gozoak edo afari azkar eta elikagarriak prestatu ahal izango dituzu, edo festa edo piknik batera eraman ahal izango dituzu, partekatzeko.
Errusiar entsalada berriak 450 gramoko formatua du, hain gustukoa dugun errezeta eta osagai tradizionalarekin: patata, azenarioa, ilarrak, arrautza, atuna, maionesa eta olibak. Gozatu haren zaporeaz eta aurreztu, “Beti prezio onean” zigiluarekin adierazitako ehunka produktuetako bat baita. Formatu txikiagoan, karramarro entsalada duzu, surimi, anana eta karramarroarekin.
OSASUNTSUA
HEMEN HASTEN DA
Beti prezio onak reziok
Weetabix mintzo da -erako
Proteinek gihar masa handitzen laguntzen dute. Dieta orekatu eta askotariko baten barnean kontsumitu behar duzu produktua.
Azken kontuak
URZANTE olioak urrezko bi domina lortu ditu London IOOC nazioarteko lehiaketan, D. Arroniz OOBE-rekin
D. Arróniz OOBE ugarien barnean, ‘Los Sibaritas del Trujal’ gamak urrezko bi domina lortu ditu London IOOC lehiaketan, Quality eta Packaging kategorietan. Urzantek 50 urtetik gora daramatza olibak lantzen Nafarroako bere lurretan. Xehatu eta ontziratu, Tuterako bere instalazioetan egiten ditu. Arróniz, Nafarroako barietatea, min puntu ertainagatik, lurrin frutadunagatik eta zapore orekatuagatik nabarmentzen da.
‘Los Sibaritas del Trujal’ gama lehendik ere saritua izan da Amsterdam IOOC eta Los Angeles International lehiaketetan.
Gehiago jakiteko: www.trujaldetudela.com
MiSight® 1 day EGUNEROKO LENTILLA BERRIAK
Ibili g gaaraiz z eta a geeldiiaarazzi zuurre e semme-aalaabben n miooppiaa**!
Izan konfiantza
Lagundu zure seme-alabei haien ikusmena hobetzen, soluzio honen bidez. Oraindik ere garaiz zaude haien miopiaren bilakaera kontrolatzeko MiSight® 1 day erabili eta botatzeko eguneroko lentillak erabilita: aukera segurua eta erosoa dira ikusmen garbia lortzeko.
EROSKIko adituengan zure seme-alaben ikusmena berrikusteko! *Chamberlain et al Long-term effect of Dual-focus Contact Lenses
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, bakardadea da adineko pertsonen osasuna okertzen duen arrazoi nagusietako bat. EROSKIk, Zentimo Solidarioak programaren bidez, hainbat elkarterekin lankidetzan jarduten du, egoera zaurgarrian dauden adineko pertsonei laguntzeko etxean bertan haien bizimodu independentea sustatuko duten ekimenen bidez.
MALLORCA SENSE FAM ELKARTEA
Balear uharteetan, gure Zentimo Solidarioak ‘Etxez etxeko Elikagaiak Laguntza Solidarioa’ programara bideratuko dira. Elikagaiak eta norberaren higienerako eta etxeko garbiketarako produktuak etxera bertara eramaten dituen boluntario talde bati esker bideratzen da programa hori.
AMIGOS DE LOS MAYORES FUNDAZIOA
Zure laguntzarekin eta ‘Bakardadea jasaten duten adineko pertsonei laguntza emozionala’ proiektuaren bidez, nahi gabeko bakardadea eta isolamendu soziala jasaten duten adineko pertsonei lagunduko diegu bakardade hori arintzen, boluntarioak haien bidelagun direla.
LARES - ACOLLE FUNDAZIOA
Galizian, gure kanpainaren bidez ‘Irakurketa errazeko taldea’ sendotzen lagunduko dugu. Irakurketa sustatzeaz gain, adinekoen sozializazioa ere bultzatzen du talde horrek, haien beharrizan zehatzei egokiturik. Adinekoek izan ditzaketen muga kognitiboak, ikusmenekoak edo arretari lotutakoak kontuan hartzen dira jarduera horretan.
GURUTZE GORRIA
GKE horrek gure Zentimo Solidarioak kanpainaren bidez jasotzen dituen dohaintzekin, zahartze aktiboa sustatzen eta bakardadeari aurre egiten laguntzen dugu, ‘Zahartze prozesuan diren pertsonak’ proiektuaren esparruan.
Eskerrik asko zuen elkartasunagatik!
Elkartasunez beterik itxiko dugu 2023. urteko lehen seihileko hau. Zuek egindako ekarpenari esker eta EROSKI Taldeak jarri duenarekin 8,5 milioi euro baino gehiago bideratu ditugu elkartasun proiektuetara.
Elkartasun zentimoak ordainlekutik pasatzean
4,3 MILIOI
EKARPENETAN
638.057 € BILDU DITUGU
Bilketen bidez eta Zero Hondakin programaren bidez jasotako elikagaien dohaintzak
6,5 MILIOI
OTORDU, JATEN EMATEKO
1.800
FAMILIARI URTEAN
Gizarte xedeetarako erosketa txartela
7 MILIOI
OTORDU, JATEN EMATEKO
12.470 ONURADUNI (146 ELKARTETAKOAK)
ZAINDU ZURE LARRUAZALA ETA ILEA oporraldiaren ondoren
Udako hilabeteen ostean larruazala eta ilea zaintzeko eta haien edertasuna indarberritzeko funtsezko produktuak aurkeztuko dizkizugu. Sortutako hondakinak murrizten dituzten produktuak dira, material birziklatua duten ontziei esker eta kosmetika natural ziurtatutako formulekin. Emaitzarik onenak ematen jarraitzen dute produktuok. Hasi puntuan jartzeko erritual batekin.
1. INDARBERRITU ZURE LARRUAZALA
belle NATURAL AURPEGIKO MASKARA INDARBERRITZAILEA
Larruazala indarberritzen, elikatzen eta babesten laguntzen du. Aloe verarekin, arroz eta albertxiko olioarekin eta kamamila estraktuarekin.
belle NATURAL AURPEGIKO
MASKARA PURIFIKATZAILEA
Gantz soberakina xurgatzen du, distirak gutxitzen ditu eta poroak garbitu.
Kaolin buztinarekin, jojoba olioarekin eta Centella asiatica landarearen eta limoiaren estraktuekin.
belle NATURAL C BITAMINADUN AURPEGIKO SERUMA
belle NATURAL AURPEGIKO KREMA HIDRATATZAILEA
Ezin hobea udako oporraldiaren ondoren deshidratatutako larruazalerako.
belle-ren AURPEGIA GARBITZEKO
OLIOA
A AU URP R EG E IA GAR A B
Zikinak eta makillajea azabatzen ditu (waterproof barne) koipe sentsaziorik gabe, haren oil-to-milk testurari esker. Jatorri naturalekoak dira formulako osagaien %87.
Aliaturik onena larruazala erradikal askeetatik babesteko eta haren argitasuna, malgutasuna eta sendotasuna indarberritzeko.
Azido hialuronikoa, karite gantza eta centella asiatica landarearen estraktua ditu.
Ontziak %40 material birziklagarriz eginak dira, eta kutxatilen %100 iturri arduratsuetatik datoz, FSC ziurtagiriarekin.
*Klinikako testen bidez frogatutako kosmetikoak.
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN
2. GARBITU ETA ELIKATU
belle-ren LARRUAZALA ELIKATZEKO DUTXAKO
GELA
Aktibo hidratatzaileekin, adibidez esne proteinarekin, eta pH neutroarekin.
Test dermatologiko bidez frogatua.
Berriz betetzeko plastikozko botila, %100 birziklagarria eta %25 material birziklagarriz egina.
3.
ILE LEUNA IZATEKO OINARRIZKOAK
/ ILEA ZAINTZEKO, EGIN SOLIDOEN HAUTUA
belle-ren KARITE ESKUETAKO XABOIA
Karite gantza du, eta elikatu, zaindu eta leun-leun uzten du larruazala.
Birkargatzeko pack-ari esker, %72 murrizten da plastikoaren ekoizpena, botila estandarrarekin alderatuta.
NATURAN OINARRITUTAKO LURRINAK
belle-ren LARANJA ETA PAPAIA ETA
ALOE VERA ETA MENDA XANPUAK
Garbitu eta hidratatu egiten dute zure ilea sustraietaraino, modu osasungarrian eta errespetuzkoan. Lehena egokia da era guztietako ileentzako, eta bigarrena, ile koipetsuentzako.
BELLE-REN ESKUILA PNEUMATIKOA ETA
ORRAZI KORAPILO
ASKATZAILEA
Zuntz naturaleko materialarekin fabrikatuak.
Hortz biribilduak dituzte eta leun-leun orrazten dute ilea.
Kraft kartoizko ontzia dute, aukera %100 birziklagarria.
Probatu belle-ren Propositum: bi unisex lurrin, formula jasangarriagoarekin.
Lurrina Green Motion™ by Mane ekodiseinuzko lurrina.
Alkohola landare jatorrikoa da %100. Osagaien %85, gutxienez, jatorri naturalekoak dira.
Oso biodegradagarria.
Test dermatologiko bidez frogatua.
*Klinikako testen bidez frogatutako kosmetikoak.
Ontzia Kutxatila, etiketak eta tapoia material jasangarriz eginak dira, jatorri arduratsuko ziurtagiriarekin (FSC® edo PEFC®). Elementuak bereizi egin daitezke, hobeto birziklatzeko.
PAAPAIA ET
FRESKOA ETA LURRINTSUA ARGIA ETA TXINPARTATSUA
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN
EROSKI CLUB-EKO KIDE BAZARA
Bildumarik onena, prezio ezin hobean.
EROSKI club-ek Harry Potterren magiaren munduan barna eramango zaitu. Lortu bilduma Travel Club-eko 299 punturekin soilik edo oso prezio berezian. Hurbildu zure dendara eta ikusi materiala!
3 giltzatako
699 puntu edo 4,99 € aleak.
Miniaturazko 7 irudi
699 puntu edo 5,99 € aleak.
2 koaderno
699 puntu edo 4,99 € aleak.
2 kuxin
999 puntu edo 9,99 € aleak.
4 bolaluma
299 puntu edo 1,99 € aleak.
5 katilu
699 puntu edo 4,99 € aleak.
5 puzzle
999 puntu edo 9,99 € aleak
3D puzzleak
999 puntu edo 9,99 € aleak.
bidaiak
MAROKO Herrialde liluragarri baten magia
Hain hurbil, hain anitz eta hain magiko. Marokon bidaiatzea esperientzia harrigarria da guztientzat. Historia, abentura, glamourra, kolorea, alpinismoa, surfa, gastronomia, misterioa… Betirako geratuko zaizkizun emozioak: Saharako dunak zeharkatzea, Atlaseko mendietan ibiltzea, medinetako anabasa eta zalapartan galtzea, Atlantiko eta Mediterraneoko hondartza lasaietan bainatzea, marokoarren abegikortasunaz gozatzea... Bizi esperientzia berdingabe hau eta metatu aurrezpena zure EROSKI club txartelean! Bazatoz?
Marrakex
Barneratu ‘Hiri Gorrian’, eta ibili azokaz, kale estuz, jauregiz eta meskitaz betetako hango medinan, Yamaa el Fna plazan eta Majorelle lorategietan.
Fez
Ez galdu munduko medina handiena, Unescoko Gizateriaren Ondare izendatua, edo Al Quaraouiyineko Unibertsitatea.
Casablanca
Marokoko erdigune ekonomikoa izateagatik da ezaguna, baina bertan dago Hassan II.a Meskita ikusgarria ere, munduko handienetako bat.
Rabat
Marokoko hiriburuan modernitatea eta historia nahasten dira hainbat lekutan: Hassan Dorrean, Mohamed V.aren mausoleoan eta Oudayatarren Kasbahn.
Saharako basamortua
Ezin duzu Sahara bisitatu gabe utzi. Ibili gamelu gainean edo igaro gau bat izarpean, Erg Chebbiko dunetan, Merzougatik gertu.
Todrako zintzurra
Goi Atlasko mendietako arroila ikusgarri hau paradisu bat da eskalatzaileentzat eta leku zoragarria oinez esploratzeko.
Atlasko mendiak
Toubkal mendia, Afrika iparraldeko mendirik altuena, bete-beteko erronka da ibiltarientzat. Hainbat mendi txango egin ditzakezu, neguan eskiatu ere egin dezakezu, eta mendigunean dauden herri bereber tradizionalak ezagutu.
Atlantikoko eta Mediterraneoko kostaldea Esauira, Asilah eta beste zenbait hiritan, hondartza ederrak, uretako kirolak eta giro lasaia aurkituko dituzu.
zure EROSKI club txartelean(1) %5 itzuliko dizugu
Hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean, erreserba 2024ko irailaren 1etik 30era bitartean egiten baduzu.
EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
EROSKI EGITEN DUGU
‘Infoodencer’ kanpainak publizitate sormeneko bi sari irabazi ditu
EROSKIren ‘Infoodencer’ ekimenak (hilero erakusten dizugu aldizkarian) bi sari eskuratu ditu
Publifestival jaialdian, publizitate eta komunikazio sozialaren erreferentziazko Nazioarteko
Jaialdian: ‘Publizitate serie sozialean mezuaren erabilera onena’ eta ‘Branded content arloko eraginkortasun onena’ kategorietan urrea lortu du ekimenak.
baita ingurune hurbilean eta, hedaduraz, mundu zabalean sortzen duen inpaktuagatik ere”. Programa duela urtebete eskas jarri zen martxan Shernan Creative Collective sormen agentziarekin batera. “Benetako influencer-ak bilatu nahi genituen. Gazte horiei infoodencer esaten diegu; izan ere, haien ahalegina, ideiak eta pasioa bestelako elikadura ereduak garatzera bideratzen dituzte, gizartean inpaktu positiboa sortzeko”, adierazi zuen Oyarbidek esker oneko hitzaldian. Hala, hilabetez hilabete ahotsa eman diegu marinelei, biologoei, sukaldariei... Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten talentu handiko gazteei. albisteak
Tokian tokikoaren aberastasuna
Nafarroara iritsi da tokiko hornitzaileen BIDELAGUN IZATEKO PROGRAMA
Ingurumen eta gizarte arloetako araudi berriak direla, ziurtagiriak lortzeko izapide eta paper lanak direla edota produktu onena eskaintzeko eguneratuta egoteko premia dela, ekoizpena oztopoz betetako lasterketa izan daiteke tokiko ekoizle txikientzat. Euskadin eta Galizian, tokiko ekoizle eta hornitzaileei laguntzeko programa bat jarri genuen martxan duela urte batzuk. Programa arrakastatsua izan da, eta orain Nafarroan ere ezarri da.
Nekazaritzako Elikagaien Nafarroako Klusterrak (NAGRIFOOD) koordinatu du ekimena erkidego horretan. Orain, diagnostiko fasean dago, Nafarroako tokiko 120 ekoizle baino gehiagorekin.
Ainhoa Oyarbidek, EROSKIko Marka eta Komunikazio zuzendariak, jaso zituen sariak, eta honela nabarmendu zuen: “EROSKIn elikadurak duen ahalmen eraldatzaile handian sinesten dugu, ez soilik gure osasunean duen eraginagatik,
Aurten ere, EROSKIk bat egin du Janari Hondarren kontrako AECOC elkartearen Astearekin. Helburua da herritarrei ikusaraztea zein garrantzitsua den elikagaiak aprobetxatzea eta urtero ekoizten den janaria 7 tona horiek ahalik eta gehien murriztea. Egon adi gure komunikazioei.