EROSKI_OCTUBRE_2024_EUSKERA

Page 1


PATATA Esan

Udazken honetan, barneratu landareen erreinuan: harrituta geratuko zara zenbat aukera ematen dituen patatak. Errezetak, berritasunak eta produktuak, beti modu-moduan

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria

Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko.

Dendan nahiko ale izanez gero.

Urria

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

22

04 Zenbaki honetan

06 Hil honetako onenetan onena

07 ...Sareetan

08 Patata: aniztasuna, errezetak eta trikimailuak aukera gehien ematen duen landareari probetxu handiena ateratzeko

14 Ezagutu hobeto tuberkuluak eta sartu zure errezetategian

18 Sagarrak eta udareak: beti zure frutaontzian

22 Gure lurraldeko gaztak eta ardoak

30 Halloween ospatzeko ideia osasungarriak

32 Infoodencer-ak: @datesandavocados

34 Gure dendetako azken berriak

38 Edergintza: udazkenean zure azazkalak janzteko joerak

40 EROSKI club-en abantailak

42 Elkartasuna

44 Bidaiak: Kanaria Handia

47 Aurrezki-kupoiak

50 Albisteak

2024ko Urria

editoriala

HUDAZKENEAN BARATZEKOA

ilabete honetan, udazkena dastatzera gonbidatu nahi zaitugu. Udazkenaren zaporeak lurra eta tradizioa gogorarazten digu. Eta erresuma horretan erregeerreginik bada, zalantzarik gabe, patata da. Tuberkulu hori, umila eta merkea izan arren, gai da edozein plater are gozoago bihurtzeko. Zenbaki honetan, patatari buruzko hainbat bitxikeria eta errezeta erakutsiko dizkizugu, jaki honen garrantzia ulertzeko. Gainera, oraintxe dago puntu-puntuan.

Baratzeak beste hainbat opari ere egiten dizkigu urrian: hilabete honetan biltzen dira, adibidez, urte osoan gehien jaten diren frutetako bi. Udareak eta sagarrak oparo datoz, eta haien freskura eta izaera zukutsua egiazko luxua dira denboraldi honetan. Zenbat sagar eta udare mota dauden eta sukaldean zenbat aukera ematen duten erakutsiko dizugu. Gure EROSKI Natur markari esker,

beti prezio onean aurkituko dituzu eta pieza onenak aukeratu ahal izango dituzu.

Lurralde bakoitzaren nortasuna hobekien erakusten duten bi produktu ere izango ditugu hizpide zenbaki honetan: gazta eta ardoa. EROSKIko produktuen artean tokiko ekoizleek landutako 24.000 elikagaien artean aurkituko dituzu, zure ingurunearen esentziari eta benetakotasunari eusten dioten ardoak eta gaztak.

Gainera, marken ‘Harraskatu eta irabazi’ jokoarekin jolasean jarraitu ahal izango duzu, eta beherapenak, kupoiak eta orga osoak irabazi ahal izango dituzu, baita auto bat ere. Ez al duzu nahi? Ez galdu gure berritasunak, edergintzako produktu onenetan onenak, beherapen kupoiak eta gure Zentimo solidarioak zer proiektutara bideratzen diren jakiteko aukera: urrian minbiziari aurre egiteko ekimenetara joango dira zentimo horiek.

GOZATU ALDIZKARIAZ FORMATU DIGITALEAN eguneko edozein unetan zure sakelakotik

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP.

Barrio San Agustín s/n.

48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide

Erredaktore burua: Manuela Díaz

ARGITALPENAREN EGILEA

Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo

Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna

2.000 produktu baino gehiago,

BETI PREZIO ONEAN

Erdia baino gehiago EROSKI markakoak dira

300 fresko baino gehiago: askotariko frutak, barazkiak, ogia, haragiak eta arrainak

400 produktu baino gehiago norberaren zaintzarako edota etxearen zaintzarako

Beti prezio preonak zio onak rezio BETIEREK

HIL honetako ONENETAN ONENA

GARAGARDO ONENA

EROSKIn 2.000 produktu baino gehiago ditugu beti prezio onean, hala nola Aurum garagardoa. Beste urtebetez supermerkatuetan saltzen den garagardo onena izendatu dute Aurum, haren zaporeari eta kalitate-prezio erlazio onari esker.

2 EUROTAN

EDO

MERKEAGO

1.000 produktu baino gehiago dituzu 2 eurotan edo merkeago. Adibidez, EROSKI berdura krema, ezin hobea udazkenerako.

Zifrekin jarraituz, gure 300 produktu fresko baino gehiago beti prezio onean daude, horien artean 167 fruta eta barazki, arrandegiko 62 produktu, harategiko 68 jaki eta ogi edo arrautzen 11 erreferentzia. Afaltzeko, prestatuko al ditugu EROSKI Natur oilasko bularki gozo batzuk barazkiekin?

Beti prezio prezio onak krezio

Gure marka

Beti prezio onean dauden elikagaien eta norberaren zaintzarako eta etxerako produktuen artean erdia EROSKI markakoa da; adibidez, EROSKI Marsella detergente likidoa, gure dendetan gehien saltzen denetako bat.

Beti prezio onak reziok

Prezioen BEHERAKADA

2024 HONETAN

5.700 PRODUKTU

BAINO GEHIAGO

MERKATU DITUGU, ETA, HORRI ESKER, GURE BEZEROEK 33

MILIOI EUROTIK GORA AURREZTU DUTE.

...ETA SAREETAN

Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri

EROSKI club-en hileko errezeta

Hanburgesa beganoa

CARRI-REN ERANTZUNAK

Carri-k ez du ahobizarrik eta bere @eroski.oficial profiletik erantzuten die hari buruz ari diren influencer-ei.

Jaione Mariezcurrena Lopezek (@marijatun_rz) harrituta utzi gaitu hanburgesa beganoaren errezeta gozo honekin. Gure baratzeko osagai onenak erabilita prestatu du: erremolatxa, intxaurrak, babarrun zuri berriak, arto gozoa, baratxuria eta tomatea. Jaionek bezala 100 euroko opari txartel bat eraman nahi baduzu, partekatu EROSKI produktuekin prestatutako zure errezeta osasungarrienaren argazkia, aipa gaitzazu sareetan eta gehitu #Elikatupentsatzenduzuna hashtag-a.

HUCHI ‘TOP VIEWS’-EAN

UAOOOO!

HUCHI-K HAZTEN

ETA JARRAITZAILEAK

MAITEMINTZEN JARRAITZEN

DU. HAREN ESKOLARAKO

ITZULERA GEHIEN IKUSI

DEN EDUKIETAKO

BAT DA GURE

SAREETAN.

@Rauloterocc kutxazaina balitz, seguru gaude gauza guztien jakinean edukiko gintuela eta Carri sareetan edukitzen ari den boom-aren berri emango ligukeela.

@okgirl999 maitemindu egin du Carri bere Carrimpera entsaladarekin.

Itxuratzarra dauka, baina Carri-ri gehien gustatu zaiona izena da.

‘Betiereko Maitasuna EROSKIri’ lehiaketa amaitzear da. Urriaren 31ra arteko epea duzu pertsona bati, maskota bati edo produktu bati zure maitasun mugagabea aitortzeko. Egin modu irudimentsuan, Erromara bidaia bat irabaz dezakezu eta. Ez al duzu nahi? Jarrai gaitzazu Instagramen eta bidali bideo bat MD (mezu zuzen) bidez, EROSKI denda batean grabatutako maitasun aitorpen batekin. Maitasuna airean dago!

Hortik ez, @Paulademi04!

Carri ez duzu EROSKI super batean aurkituko, EROSKIren TikTok-ean baizik. “Fantasia hutsa” da gure sare hori.

Azken deia ERROMARA DOAN HEGALDIRAKO

Esan PATATA

BARATZEKO ERREGINA PUNTU-PUNTUAN DAGO

Tortillan, labean erreta, betea, purean, gisatuetan edo ñokietan... Seguru asko ez da izango mundu osoko sukaldeetan patata adina aukera ematen duen jakirik, patata bezain elikagai merke, ezagun eta oinarrizkorik. Berez, urte osoan eskura daiteke, baina udazkena iristen denean, tuberkulu umil hau baratzeko erregina bihurtzen da. Itxura apala du, handinahirik gabea, baina testura leuna eta atsegina ezkutatzen du, eta ahalmen harrigarria du zaporeak xurgatzeko, nabarmentzeko eta osagaiak plater ezin gozoago bihurtzeko. Sasoiko produktua da, une honetan puntu-puntuan dago, eta EROSKIn, gainera, beti prezio onean aurkituko duzu.

EXOTIKOA

Patata oso hemengo produktua da, baina bazenekien XV. mendera arte ez zela Europara iritsi, eta Amerikakoa dela jatorriz? Garai hartan uste zen digeritzen zaila zela, eta abereak elikatzeko erabiltzen zen. Hiru mende geroago iritsi zen gure errezeten osagai izatera, Antoine Augustin Parmentierren eskutik. Agronomo eta farmazialari frantses hori ohartu zen patatak sukalderako erabilera asko izan zitzakeela, erraza zela landatzeko eta baratzean errendimendu handiko barazkia zela; hala, patataren erabilera sustatzen hasi zen. Luis XVI. aren jauregiko baratzeetan landatzen zituen patatak, zaintzarik gabeko sailetan, herritarrak gauean uzta lapurtzera bultzatzeko. Ideia bikain horrez gain, patata nola landatu eta sukaldean nola prestatu jakiteko informazioa hedatu zen, eta merkatuetara oso merke iritsi zen.

MERKEA

Bi patatarekin, ale bakoitzeko bost zentimo baino gutxiago gastatuta, plater osasungarri pila bat presta ditzakezu, horien bidez energia eskuratzeko. Tuberkulu hau karbohidrato, zuntz, bitamina eta mineral (potasioa, magnesioa...) iturri da.

Aukera ugari beti prezio onean

EROSKIn 2.000 produktutik gora dauzkazu beti prezio onean. Horietatik 300 baino gehiago freskoak dira; adibidez, patata arrunta edo baby bertsioa, mikrouhin labean berotu beste lanik ez duena.

Beti prezio onak ona rezioak

Aprobetxatu patata egosiak entsaladak prestatzeko. Prestatu errusiar entsalada freskagarri bat eta jarri patatak oinarrian, eta haren gainean letxuga, hegaluzea, tomatea... Ezin konta ahala aukera daude.

Erabili kozinatutako pataten hondarrak saldak loditzeko.

Prestatu gofre osasungarri eta gozo bat.

Prestatu pure krematsu azkar

bat Hartu kontuan: 200 g patata bakoitzeko, berotu kazo batean 50 ml esne, 25 g gurin, ur baso bat eta gazta birrindu eskukada bat. Gehitu patata birrindua, ondu gatzez eta piperrez eta nahastu guztiak bat egin arte.

Zigilu honek adierazten du patatak Global G.A.P ziurtagiria duela. Ziurtagiri horrek bermatzen du nekazaritza jasangarria eta ingurumen aldetik errespetuzkoa erabili dela ekoizpenean. Patata hauek puntu-puntuan zeuden garaian bereizi dira, eta haien ezaugarrien arabera sailkatu.

Aprobetxatu azala bera ere.

Patataren azalean dago tuberkuluaren eduki nutrizionalaren proportzio handi bat. Ez bota. Garbitu ondo, labean erre, egosi edo frijitu aurretik. Testura kurruskaria eta lurraren zaporea emango die zure platerei.

Erabili azalak txip-ak egiteko, oliba olio eta gatz pixka batekin eta espezieekin labean erreta. Egizu zuk zeuk

LABEAN ERRETA 45-60 minutu

Tamaina ertaineko patata osoa.

DENBORAK

EGOSIA 10-25 minutu

Tamaina ertaineko patata osoa.

LURRUNETAN 15-20 minutu

Zatitan ebakitako patata.

Almidoi asko dute, kanpotik kurruskariak dira, eta barrutik leunak. Ezin hobeak dira frijitzeko.

Almidoi gutxi dute, haien formari eusten diote eta zaporeak xurgatzen dituzte. Ezin hobeak egosketa luzeetarako eta plater saldatsuetarako

Ohar os sungarriak

Behin kozinatu ondoren, hozten badituzu, prebiotiko lana egiten dute. Ez izoztu; izan ere, kalitate nutrizionalari eusten badiote ere, testurari ez. Gorde ondo aireztatutako leku fresko eta ilunetan, eta tipuletatik urrun, haien ondoan azkarrago hondatzen baitira.

Aukeratu patata tinkoak, ernamuinik eta orban berderik gabeak.

Alfonso Saenz de Camara, Udapako zuzendari nagusia, bilketa garaian.

GUREAZ GOZATZEKO GARAIA DA

Urria da eta Arabako patataren kanpaina bete-betean gaude. Lurralde hau oso egokia da tuberkulu hau ekoizteko, altueragatik, lurzoruaren ezaugarriengatik eta inguruneko hezetasunagatik. Horrez gain, lurraldean oso errotuta dagoen landarea da, eta, horri esker, Arabako patata kalitate goreneko produktutzat hartzen da.

Gasteizko Udapa kooperatiba da Arabako patataren ekoizle eta ontziratzaile nagusia. Patata honek Eusko Label eta Euskal Baserri zigilua ditu, eta hori berme handia da erosketa egiten dugunean patatarik onena aukeratzeko. Lehen zigiluak lurraldean ekoitzi eta ontziratutako pataten

jatorria eta kalitatea bermatzen ditu, eta bigarrenak, produktua Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzia dela ziurtatzen du. Arabako patata garaiko produktua da, eta, horrenbestez,

Princesa Amandine patata ere GlobalG.A.P. estandarren arabera landatzen da, premium aldaera bat da, eta patataren forma luzexkagatik eta urre koloreko azalagatik bereizten da. Erabilera asko dituen patata da, oso estimatua bere testura leun eta krematsuagatik eta gurin freskoaren zaporeagatik. Eta ezin hobea da labean erretzeko edo entsaladetan, pureetan edo

irailetik martxora edo apirilera baino ez da egongo gure dendetan. Ondoren, Udapak beste jatorri batzuetako baina kalitate bereko patatak ontziratzen jarraituko du. Udapak beti oso aintzat hartzen du produktua eta ingurunea ondo zaindu behar direla, eta hori ziurtatzen du GGN (GlobalG.A.P.) zigiluak. Patatek elikadura segurtasuneko estandar altuenak eta nekazaritza jardunbide egokiak betetzen dituztela bermatzen du zigilu horrek. Landaketa eta bilketa metodo tradizionalei jarraituz egiten dira, eta hautaketa ingurumena errespetatuz egiten da. Hori guztia dela eta, Udapak hiru hamarkada daramatza EROSKI markaren hornitzaile izaten.

hornigai gisa erabiltzeko. Arabako lurretan landatzen da hau ere, Udapako patata bezala ekoizpen eta hautaketa prozesua ondo zainduz. Horri esker, zapore fin-fineko patata da, eta gourmet sukaldaritza maite dutenek gehien estimatzen duten aukeretako bat. Urte osoan aldaera bera eskaintzen duen marka bakarra da, eta horrek kalitate eta zapore bera bermatzen du.

A B D E C
NUTRI-SCORE

Patata erreak,

perretxiko,

sagar eta aza gorriz beteak

• 4 patata (neurri ertainekoak)

• Aza gorri txiki baten erdia

• 30 ml oliba olio birjina estra (OOBE)

• 15 ml ozpin

• Gazta eta piperbeltz beltza

• 250 g perretxiko

• Errege sagar txiki bat

• 120 g oilasko edo indioilar laukitxotan

• 6 intxaur txikitu

• Koilarakada bat OOBE

• Tipulin erdi bat

• 2 koilarakadatxo cottage gazta

• Perrexila xehe-xehe txikitua

Patatak ondo garbitu eta lehortu. Heze dauden bitartean, gatzez eta piperrautsez ondu eta OOBEz blaitu.

Erre patatak aurrez

200 ºC-ra berotutako labean (beroa goian eta behean), 50 minutu inguruan, edo labana baten punta erraz sartzeko moduan egon arte.

Ebaki aza gorria zerrendatan eta marinatu olio, ozpin,

gatz eta piperrautsarekin, ordubetean. Gehitu intxaur txikituak eta gorde gerorako.

Zartagin batean, OOBE koilarakada batekin, sueztitu tipulina, gehitu perretxikoak, ondu gatz eta piperrautsez eta gorritu. Atera eta gorde gerorako.

Zartagin berean, salteatu laukitxotan ebakitako sagarra, gorrituta eta bigun-bigun egon arte; ondoren, ondu gatz eta piperrautsez eta gorde gerorako. Gehitu oilasko edo indioilar laukitxoak, gorritu eta ondu gatz eta piperrautsez. Gehitu perretxikoak eta sagarra eta utzi minutu batzuk gehiago.

Atera patatak labetik eta utzi egonean 10 bat minutu. Ireki erditik, bitan banatzera iritsi gabe. Gehitu betegarriaren koilarakada bat, cottage gaztaren koilarakadatxo bat eta aza gorriaren koilarakada bat intxaurrekin, hautseztatu perrexila eta sobera geratu diren intxaurrak.

Ohar os sungarriak

Ez kendu azala. Garbitu patatak ondo, eskuila batekin. Mingrana ere gehitu dezakezu, orain baita fruta horren sasoia.

Patata landareekin konbinatuta, zuntz eduki gehiago lortzen da, eta horrek geldotu egiten du patataren karbono hidratoen xurgapena, eta, gainera, beste onura asko ere baditu.

Aza gorriaren entsaladak C bitamina du, baita antozianinak ere. Substantzia horrek ematen dio kolore morea azari eta eragin antioxidatzailea du.

#elikatupentsatzenduzuna

Patata osasungarriak

2 saltsarekin

430’

• 2 patata frijitzeko

• OOBE

• Gatza eta piperrautsa

Jogurt saltsa

prestatzeko:

• 375 ml jogurt %0

• Usain belarrak

• Piperrauts gozoaren koilarakadatxo baten 1/4

• Limoi baten zukua

• Gatza eta piperrautsa

• OOBE

Gremolata egiteko:

• 2 koilarakada perrexil ondo-ondo xehatua

• Baratxuri atal bat, birrinduta

• Limoi baten birrina

• OOBE

• Gatza eta piperrautsa

Ebaki patatak ataletan, azalarekin, sartu mikrouhin labean eta erre. Plantxa batean, OOBE txorrotada batekin, frijitu azkar bat eman eta gatz eta piperrez ondu.

Saltsak prestatzeko, nahastu osagaiak eta zerbitzatu bol txiki banatan.

2,99€

0,90

Patata mozorrotuak

450’

• 4 patata (700-800 g)

• 200 g butifarra beltz edo odolki

• 4 xerra hirugihar

• 2 baratxuri atal

• 100 g perretxiko

• Koilarakada bat OOBE

• Gatza

• Piperbeltza

• Perrexila

Egosi patatak azalarekin, samur egon arte. Utzi epeltzen, zuritu eta ebaki zati handitan.

Kozinatu hirugihar xerrak mikrouhin labean, labeko bi paperen artean, kurruskari egon arte. Gorde gerorako. Kendu azala odolkiari

edo butifarra beltzari eta xehatu perretxikoak zati txikitan.

Zartagin batean, gorritu baratxuria oliba oliotan, gehitu perretxikoak eta salteatu. Gehitu odolki papurtua, ebakitako patatak eta eman frijitu arin bat, hautsi arte, osagai guztiak ondo nahastuz. Probatu eta eman gatz eta piper puntu egokia, beharrezkoa bada. Zabaldu perrexil xehatua gainetik. Platereratu uztai batekin eta apaindu hirugiharrarekin eta perretxiko zati batzuekin.

‘Hasselback’ patatak jogurt saltsarekin

41h 30’

• 4 patata (neurri ertainekoak)

• 4 koilarakada oliba olio birjina estra

• 4 baratxuri atal

• Albaka eskukada bat eta perrexil freskoaren beste bat

• Koilarakadatxo bat oregano

• Kaiena eho pittin bat

• Gatza eta piperbeltz eho berria

Jogurt saltsa:

• Jogurt natural bat

• Luzoker baten erdia

• Baratxuri atal bat

• Gatza eta piperrautsa

• Koilarakadatxo bat OOBE

• Kaiena hostoxkak

Garbitu eta moztu patatak xafla finetan zabaletara, bukaerara iritsi gabe.

Elikagaiak prozesatzeko gailu batean, birrindu baratxuriak, belarrak, gatza, piperbeltza eta kaiena, pasta bat lortu arte. Erantsi oliba olio birjina estra eta nahasi ongi. Estali patatak saltsarekin. Erre labean gorritu arte, 30-35 minutuz. Aurrez, berotu labea 200ºC-tara, beroa goian eta behean duela. Zerbitzatu patatak jogurt saltsarekin lagunduta.

Bihur ezazu veggie: Ordeztu jogurt naturala landarezko batekin.

0,93€

ERRAZIOAK

Patatak errioxar erara

430’ - 1h

• 1 kg patata

• 200 g txorizo errioxarra

• 3 baratxuri atal

• Tipula bat

• 3 g piperrauts

• 2 ereinotz hosto

• 25 ml OOBE

• Gatza

• 1 l ur

Ebaki baratxuriak xaflatan, moztu tipula brunoise erara eta txorizoa xerratan. Zuritu, garbitu eta kraskatu patatak. Eltze batean, OOBE jarri eta eman frijitu arin bat baratxuriei; ondoren, sueztitu tipula gatz pittin batekin. Tipula garden dagoenean, gehitu txorizoa eta sueztitu su leunean. Gehitu patatak, eta sueztitu pare bat minutuz.

0,53€

ERRAZIOAK

Gehitu piperrautsa eta ereinotza, estali patatak urez eta eman indar gehiago suari, irakiten hasi arte. Gehitu gatza eta egosi su leunean 30 minutuz. Utzi atseden hartzen 10 bat minutuz, kendu gaineko koipea, zanpatu patataren bat salda loditzeko, eman gatz puntu egokia eta zerbitzatu beroa.

Ohar os sungarriak

Arinago nahi baduzu, egosi txorizoa aparte, ur irakinetan, 10 minutu inguru.. #elikatupentsatzenduzuna

Oinarrian daude

SUSTRAIAK

Tuberkuluak beti izan dira estimatuak gastronomian. Koiperik eta kolesterolik gabeak, antioxidatzaile eta mineraletan aberatsak, eta, kasu askotan, zuntz iturri oparoak. Tuberkuluak bete-betean aprobetxatuta, janari hondar gutxiago sortuko duzu, eta sukaldean ematen duten aukera ugariez eta nutrizio balioaz gozatu ahal izango duzu.

EROSTEA ETA BILTEGIAN GORDETZEA

• Aukeratu tuberkulu tinkoak, orbanik eta zati bigunik ez dutenak.

• Gorde ondo aireztatutako leku fresko eta lehorretan. Patatak eta batatak, hozkailutik kanpo.

GORDETZEA

• Deshidratatzea: Saiatu azenario, batata eta erremolatxa txip osasungarriak prestatzen.

• Hartzitzea eta ozpinez ontzea: Errefau kimtxia edo ozpinez ondutako azenarioak aukera gozo-gozoak dira.

• Izoztea: Ebaki batata xerratan eta izoztu, hozkailuan honda ez dadin.

HONDARREI PROBETXUA ATERATZEA

• Salda: Erabili ebakinak eta azalak etxeko landare salda bat egiteko.

• Kitxeak edo pankekeak: Prestatu landare errezeta harrigarriak berduren eta tuberkuluen soberakinekin, gazta pixka bat eta espeziak gehituta.

ERREZETA IRUDIMENTSUAK

• Ogiak eta postreak: Azenario ogia edo batata pastela ezin gozoagoak dira.

• Prestatu entsaladak eta plater hotzak edo plater nagusiak, hala nola patata beteak edo gratina.

• Azalak: garbitu ondo eta igurtzi kanpoaldea kozinatu aurretik.

• Hostoak eta zurtoinak: Azenarioaren edo erremolatxaren hostoak eta zurtoinak entsaladetan, zopetan edo hornigai gisa erabil daitezke.

ERABILI ATAL GUZTIAK

ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

Tuberkulu gratina

4 1h 15’

• 2 patata

• Batata bat

• 2 erremolatxa

• 10 g gurin

• 2 baratxuri atal

• 250 ml esne gaingabetu

• 120 ml esne lurrundu

• Koilarakadatxo erdi intxaur muskatu

• Koilarakadatxo erdi piperbeltz zuri

• Gatza

• 15 g gruyere gazta (birrindua)

• Ezkaia

• Piperbeltz beltza

Zuritu eta xerra finetan ebaki patata, batata eta erremolatxa.

Zabaldu gurin urtua laberako erretilu batean. Zabaldu baratxuri txikituak oinarri horretan. Jarri patata, batata eta erremolatxa xerrak kolore desberdineko ilarak osatuz.

Nahastu bi esneak eta gehitu intxaur muskatua, piperbeltz zuria eta gatza. Isuri nahasketa hori tuberkuluen gainean. Bota birrindutako gruyere gazta gainetik, eta estali erretilua zilar paper puska batekin. Erre labean 40 minutu eta kendu zilar papera. Erre labean beste 15 minutu edo tuberkuluak bigunak egon arte edo gazta gratinatuta egon arte.

Atera eta apaindu ezkai freskoarekin eta piperbeltz beltzarekin.

Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.

0,49 €

ERRAZIOAK

Bilatu itzazu osagaiak EROSKIn 300 produktu fresko baino gehiago beti prezio onean.

Beti prezio onak ona rezioak

Familia handi bat

TUBERKULUAK

Udazkena da garairik egokienetakoa produktu hauetaz gozatzeko. Patata leun eta gozoetatik jengibre bizira, tuberkuluek elikatu egiten gaituzte eta lurrarekin konektatzen gaituzte. Era berean, garaian garaiko sukaldaritzarekin gozarazten digute, orain baitaude puntu-puntuan eta zapore onenarekin.

AZENARIOA

Beta-karoteno asko du, eta gure gorputzak A bitamina bihurtzen du substantzia hori. Hori dela eta, funtsezkoa da ikusmenaren osasunerako eta larruazalari osasuntsu eusteko. Gure dendetan hainbat modutara aurkituko dituzu azenarioak: freskoak, zerrendetan entsaladetarako, zukuak, beste berdura batzuekin batera egosiak edo izoztuak, pureak eta baita bizkotxoak ere, bai gure markakoak bai beste marka batzuetakoak.

PRESTA ITZAZU

Soltean eta 500 g eta 1 kg-ko poltsetan aurkituko duzu

Beti prezio onak ona rezioak

ezti eta ezkaiarekin glasatuak

Egosi azenarioak uretan, samurrak egon arte. Zartagin batean, glasatu ezti, gurin eta ezkaiarekin. Gatzatu eta zerbitzatu.

BATATA

A bitamina asko du tuberkulu honek, eta onuragarria da ikusmenerako eta sistema immunologikorako. Batata zuria eta morea ere badira, baina EROSKIn laranja aurkituko duzu, zapore leunekoa eta ezin egokiagoa labean erretzeko eta pureak egiteko.

PROBATU BATATA TXIGORTUAK

Ebaki batata xerra loditan eta txigortu. Zabaldu gainean ahuakate birrindua, poche arrautza eta ondu gatzez eta piperrautsez.

JENGIBREA

Asiako hego-ekialdean sendagai natural gisa erabili izan da, eta gure sukaldean osagai ezinbestekoa bihurtzen ari da; izan ere, zapore berezia eta propietate antiinflamatorioak eta digestiboak ditu.

Trikimailua: gehitu jengibre xerra bat zure infusio eta zopa gogokoenei.

TXIRIBIA

BARATXURIA

Sukaldeko oinarrizko osagai honek propietate antibakterianoak, antioxidatzaileak eta antiinflamatorioak ditu.

Usain sendo eta mina.

Beti prezio ona rezioak

Leunagoa eta ez hain mina, egokia gordinik jateko.

Hartzitua, zapore gozoa eta umami zaporea. Zapore gozoa eta lurtsua du, eta zuntz, C bitamina eta azido foliko asko du. Gozatu egiten ditu zopak eta gisatuak.

KONFITATU ZUK ZEUK

Kozinatu baratxuria belarrekin, su geldoan eta oliba oliotan, leun eta gorrituta egon arte. Erabili jakietan edo ogi txigortuetan zabaltzeko edo zure errezetetan.

TIPULA

EROSKI Natur tipulak zapore leunekoak, zukutsuak eta min gutxikoak dira, haien zapore eta freskura kontuan hartuta hautatuak izan baitira, eta ingurumen inpaktu ahalik eta txikienarekin landatuak. Erabili entsaladetan, eta dastatu labean erreta, ezin gozoagoa da.

Beti prezio onak ak reziok

ERREFAUA

Ukitu garratz eta minarekin. Kaloria gutxi du eta C bitamina asko. Horrez gain, antioxidatzaileak ere baditu, hanturei aurre egiteko eta gaixotasunen arriskua gutxitzeko. Animatu zopa eta gisatuetan erabiltzera. Koreako eta beste zenbait herrialdetako sukaldaritzan asko erabiltzen dute.

41h 30’

• 200 g babarrun zuri

• 2 patata

• 2 tomate

• 2 azenario

• 50 g apio

• 50 g tipula

• 2 baratxuri atal

• 2 kuiatxo

• 50 g pasta

tipula eta baratxuriak, ondoren azenarioa, patata, apioa eta, azkenik, kuiatxoa. Erregosi.

• 100 g ilar

• 100 g urdai

• OOBE

• Gatza eta piperrautsa

Negar egiten dugu ebakitzean, tipulak begiak narritatzen dituen konposatu sulfuriko bat askatzen duelako. Ez baduzu malkorik isuri nahi, sartu hozkailuan ebakitzen hasi baino 15-30 minutu lehenago, edo bestela, probatu gure EROSKI tipula ebakia, jada zartaginean botatzeko prest.

KARAMELIZATU!

Kozinatu tipulak, zerrendatan ebakita eta su geldoan, gurinetan eta azukre eta gatzarekin, gorritu arte. Erabili hanburgesa, sandwich edo entsaladetan.

Aprobetxatu haren hostoak, jangarriak dira eta aberatsak mantenugaietan. Antioxidatzaileak eta zuntza ditu, kirol errendimendua hobetzen du eta presio arteriala gutxitzen du.

Jarri babarrunak beratzen bezperako gauean.

Zuritu tipula, baratxuriak, azenarioa, kuiatxoa, patatak eta apioa. Moztu guztia

1 x 1 cm-ko laukitxotan.

Zuritu azala tomateei (labanarekin edo ur irakinetan eduki ondoren), ebaki laurdenetan eta gehitu berdurei.

Estali urez eta, irakiten hasten denean, bota beratzen egon diren babarrunak eta urdaia. 10 minutu pasa direnean, bota pasta eta eduki sutan beste 20 minutu.

prezio onak ona rezioak

Probatu erreta, entsaladan, errukularekin, ahuntz gaztarekin, intxaurrekin eta ozpin-olioarekin onduta.

Jarri oliba olioa eltze batean eta gehitu berdurak: lehenik

Azken 5 minutuetan, gehitu ilarrak. Zerbitzatu plater sakon batean. Nahi izanez gero, gazta parmesano pittin bat (birrinduta) bota daiteke gainetik.

ARBI-APIOA

Zapore lurtsua eta zertxobait mina du. Gordinik edo egosita jan daiteke, kaloria gutxikoa eta zuntz askokoa da. Ezin hobea kremak eta zopak prestatzeko.

0,87€

Beti zure frutaontzian

UDAREAK ETA SAGARRAK

Fruta zukutsua ala kurruskaria? Gozoa ala garratza? Udarea ala sagarra? Zaporea eta testura gorabehera, hain gureak diren bi fruta hauek zuk uste duzuna baino antzekoagoak dira. Biak dira kaloria eduki gutxikoak, eta zuntz eta C bitamina iturri oparoak. Gainera, hobekien kontserbatzen diren frutetako bi dira, batez ere baldintza fresko eta lehorretan, eta osagai ezin hobeak dira errezeta gozoak nahiz gaziak prestatzeko. Hoberena gordinik jatea da, eta gogoan hartu egunean bost fruta eta berdura atal jateko gomendioa.

Gure fruta-dendetan sagar eta udare barietate handia aurkituko duzu, bertakoak ere bai, beti prezio onean, AGB eta JDB kalitate zigiluekin eta gure EROSKI Natur markarekin.

EROSKI NATUR

EROSKI Natur zigilua aukeratuta, heltze puntu egokienean dauden frutak eramango dituzu etxera. Gainera, GGN etiketa dute. Horrek bermatzen du nekazaritza jardunbide onenak erabili direla haien laborantzan, eta ingurumen eta gizarte aldetik modu arduratsuan ekoitzi direla.

Gure Golden Natur sagarrak, tamaina eta zapore handikoak, Italiako Alpeen bihotzean landatutakoak dira jatorriz.

Natur udareak Conferencia motakoak dira. Errioxan hazten dira, Rincon de Sotoko ingurune paregabean, eta haien tamaina handiagatik bereizten dira.

Sagarrarekin karamelizatutako ahate blokaren errezeta

Udarea

Udareak propietate asetzaileak, antioxidatzaileak eta antiinflamatorioak ditu. Hala, oso hidratatzailea izateaz gain, mesedegarri da sistema immunologiko, kardiako eta digestiborako, hezurren hazkunderako eta kolesterola, likidoen erretentzioa, azido urikoa eta diabetes arriskua murrizteko. Arrazoi sendoak erosketa saskian gehitzeko.

EROSKIn urte osoan aurkituko dituzu udareak, baina urrian batez ere Conferencia barietatea eta QTee udarea nabarmentzen dira, azken hori bi koloretako azalekoa eta Lleidako sailetan landatua. Era berean, beste udare batzuk ere iristen hasten dira: Angelys, Blanquilla eta Rocha, besteak beste. Ezin hobeto uztartzen da ardo gorriarekin, txokolatearekin, intxaurrekin eta gazta urdinarekin. Erabili entsaladetan, gazta taula baten osagarri gisa, postre eta tartetan, edo saltsetan egosita.

Sagarra

Egunean sagar bat janda, bitaminak eta mantenugaiak eskuratuko ditugu gure gorputzerako, eta giltzurrunen eta gibelaren lanari mesede egingo diogu. Fruta honek kaloria gutxi du, kolesterola gutxitzen laguntzen du, ase egiten gaitu eta tanino eduki handia du; horri esker, digestioan laguntzen du.

Hainbat barietate daude EROSKI fruta dendetan: Golden, Errege sagarra, Granny Smith, Fuji, Royal Gala, Gorria, Pink Lady, Kanzi eta Cosmic Crisp, besteak beste. Hala, kolorez eta zaporez beteta daude gure apalategiak.

EROSKI Natur Golden gozo-gozotik Granny Smith garratzera, zapore askotako sagarrak daude, baina guztiak dira testura kurruskarikoak eta sukalderako aukera asko ematen dutenak.

Sagarraren pulparen zaporea areagotu egiten da espezieekin (kanelarekin, adibidez) edo fruitu lehorrekin (almendrekin, esaterako). Ezin egokiagoa da postreak egiteko, jogurtei edo porridge-ari gehitzeko, baita txerri edo oilasko haragiari, entsaladei eta saltsei laguntzeko ere.

Baratxuri eta udare muselinaz ondutako itsas zapoaren errezeta

Horrela zuku guztia atera diezaiekezu

Zuritu eta izoztu zatitan, konpotak, saltsak edo postreak prestatzeko.

Aprobetxatu azalak eta bihotzak saldak, infusioak edo etxeko ozpinak egiteko. Prestatu marmeladak urte osoan haiek dastatzeko.

Ordezko onak dira gozogintzarako. Udarea platanoaren ordezko ona izan daiteke hezetasuna eta gozotasuna gehitzeko, eta sagarra, azukrearen ordezko egokia.

Irabiatuak: konbinatu jogurtarekin, espinakekin eta beste fruitu batzuekin, edari osasungarriak prestatzeko.

#elikatupentsatzenduzuna

Mintza gaitezen...

EZTIZEN VERA DIAZ-EKIN Amurrioko (Araba) 41 supermerkatuko fruta saltzailea

Batzuek diote klasiko samarra naizela, baina bi fruta ditut bereziki gogoko: udareak eta sagarrak, hain zuzen. Udazkenean, baratzeko erregina eztabaidaezin bihurtzen dira. Unerik onenean daude eta tokiko nekazariak bete-betean aritzen dira fruta horiek biltzen. Horri esker, haien kalitateaz eta benetako zaporeaz goza dezakegu, baita mota ugariez ere, eta beti prezio onean. Udan fruta hezurdunek hartzen dituzte kolore biziak, eta orain, udazkenean, sagarrek eta udareek. Zapore eta testura asko dituzte, gainera, bi fruta horiek. Sagarretan mota asko daude, hala nola Golden, Fuji eta Errege sagarrak, batzuk gozo-gozoak eta leunak, eta beste batzuk, garratzak eta kurruskariak. Bestalde, udareak, batez ere Konferentzia motakoak, zukutsuak eta gozoak dira, eta, horri esker, mokadu gozagarria bihurtzen dira.

Nire errezetarik gustukoena

UDARE CLAFOUTIA

Udare Clafoutia

• 3 udare (konferentzia)

• 50 g de gurin (zertxobait gehiago molderako)

• 3 arrautza

• 100 g azukre zuri eta

25 g azukre beltz

• 100 g irin

• 200 ml esne

Jarri labea berotzen 150 ºC-ean. Igurtzi moldea gurinarekin. Gorde geroko.

Garbitu udareak eta ebaki zerrendatan. Urtu gurina eta utzi epeltzen.

Ontzi batean, irabiatu arrautzak eta azukrea. Gehitu pixkanaka gurina eta nahastu gelditu gabe.

Gehitu irina eta nahastu masa uniforme bat lortu arte. Gehitu esnea

eta eragin. Bete moldea masarekin, eta jarri udareak gainean.

Eduki labean 55 minutu. Zerbitzatu epel.

Ohar os sungarriak

Fruitu lehorrekin lagundu.

Osasungarriagoa egiteko, kendu gurina, erabili osoko irina eta murriztu azukre kopurua erdira.

Azukrearen ordez erabili banilla estraktua. #elikatupentsatzenduzuna

0,26€

ERRAZIOAK

Gazta eta ARDOA

Gure lurrarekin hobekien uztartzen den bikotea

Gure sustraiak eta gure lurraren zaporea adierazten duten bi produktu badira, ardoa eta gazta dira produktu horiek. Eskualde bakoitzak bere berezitasuna, artisau erara egiteko moldea eta ñabardurak ditu, eta, horri esker, bateko eta besteko ardo eta gaztak bereziak dira. Bakoitza bere aldetik gozoa bada, zer esanik ez biak batera. Konbinazio harrigarriak proposatuko dizkizugu haien zaporeak areagotzeko eta osatzeko, eta ahosabaian harmonia aberats eta konplexuak sortzeko.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

EGUREN UGARTE ARDO BELTZ ONDUA, ERRIOXA JDK

BASKARAN

IDIAZABAL JD

Bizia eta ke puntu arinekoa, fruitu lehorren ñabardurekin eta ukitu gaziarekin.

URDINA UDABE LATXA

Usain indartsua eta potentzia handiko zaporea, ukitu minarekin eta testura krematsuarekin.

EROSKI SELEQTIA

IDIAZABAL KETUA

Ketua. Zapore zertxobait txigortuak eta iraunkorrak izaera sendoa ematen dio gazta honi.

Fruitu helduen ñabardurak eta espezieen ukitu txigortua ondo uztartzen dira gaztaren bizitasunarekin. Ardo honek orekatu egiten du gaztaren gazitasuna eta borobildu zaporea.

SOLAGÜEN ARDO BELTZ ONDUA, ERRIOXA JDK

Fruta helduen, espezia bizien eta banillaren ukituekin. Ñabardura horiek apaldu egiten dute gazta urdinaren potentzia, leundu haren zaporea eta, tanino leunen bidez, osatu haren testura krematsua.

ARETXAGA BIZKAIKO TXAKOLINA, ZURIA Freskoa, arina eta azidotasun nabarmenarekin. Freskura horrek kontrastea egiten du Idiazabal gaztaren zapore ketuarekin, garbitu egiten du ahosabaia eta sentsazio freskagarria uzten du.

prezio onak ona rezioak

NAFARROA

INURRIETA LAUREHUN

ARDO BELTZ ONDUA, NAFARROA JD

LARRA, ERRONKARI JD

Esne garatuaren zapore nabarmena, iraunkorra, koipetsua ahosabaian, animalia eta baso ukitu leunarekin.

UDABE IDIAZABAL KETUA

Zapore ketu leuna eta izaera krematsuaren eta sendoaren arteko oreka.

KANTABRIA

LA PASIEGA ESNE-GAINA

Leuna, krematsua eta koipetsua, zapore finarekin.

Fruitu gorri eta beltzen, banillaren, kakaoaren eta espezien ukituek orekatu egiten dute

Erronkari gaztaren indarra, eta leuntasuna eta oreka ematen diete haren zapore konplexuei.

oreka ematen diete haren z zapore

PRINCIPE DE VIANA ARDO ONDUA, NAFARROA JD

Fruta helduaren lurrinak eta usain txigortuak, tanino leunekin eta amaiera biribilarekin, nabarmendu egiten dute gaztaren ketzea, hura gainditzera iritsi gabe.

BALEARES

MAHON, TORRALBA JD

Esneki ñabardurak ditu, fruitu lehorren zapore leunarekin eta ukitu min batekin konbinatuta. Konbinazio horri esker, gazta zaporetsua eta usainduna da.

KONBINAZIOA KONBINAZIOA

MAXIMO BOLADO ARDO ZURIA

Freskoa eta fruta zaporekoa, kontraste perfektua eta freskagarria da gaztaren testura krematsua berdintzeko, eta azidotasun ukitu batez ahosabaia garbitzeko.

JOSE LUIS FERRER ARDO BELTZ ONDUA, BINISSALEM JD

Egitura bikainekoa, fruta helduen eta espezia leunen ñabardurekin eta egur ukituekin, ardo hau ondo osatzen da gaztaren azidotasunarekin eta ukitu gaziarekin.

GALIZIA

TETILLA RUTA XACOBEA

Krematsua, leuna. Zapore zertxobait azidoa eta koipetsua du; usaina, berriz, esne fresko jetzi berriarena.

ARZUA ULLOA, HOXE DEZA JD

Oso krematsua eta leuna, esnekien zapore zertxobait leunekoa.

VIÑA COSTEIRA ZURIA, RIBEIRO JD

Bertako treixadura mahatsekin egina da. Fruten eta zitrikoen ukitua du; hala, ezin hobeto orekatzen du Tetilla gaztaren leuntasuna, osatu egiten du haren berezko azidotasuna eta freskura ematen dio.

MENCIA RIBEIRA SACRA VIA ROMANA ARDO BELTZA Fruta gorri freskoen ñabardurekin eta lore eta mineralen ukituekin, freskura eta azidotasuna ematen du, eta hobetu egiten ditu Arzua gaztaren testura leuna eta esneki zaporea.

ERRIOXA

KONBINAZIOA

EL ESTANQUE AHUNTZ

GAZTA, CAMERANO JD

Testura sendoa, zertxobait pikorduna. Zapore freskoa eta azidoa, belar ñabardurekin eta ukitu gazi pixka batekin.

BENITO ESCUDERO CHARDONNAY ZURIA

Erdigozoa, fruta eta lore ukituarekin. Ardo honek leundu egiten du ahuntz gaztaren azidotasuna, eta orekatu haren freskura, Chardonnay mahatsaren ukitu gozo eta frutadunari esker.

ARAGOI

HONTANAR ESNE

GORDINEKO GAZTA ONDUA

Zapore sakona eta bizia, fruitu lehorren ukituekin eta testura sendoarekin.

KONBINAZIOA

CHEN DE PASSION ARDO BELTZA, CARIÑENA JD

Gorpuz ona du eta fruta helduen eta espezieen ukitua. Hala, gaztaren bizitasuna osatzen du, eta uztartze sendoa eta nortasun handikoa sortzen du.

KANTABRIA

Errezetak HEMENGO PRODUKTUEKIN

Gure lurraldeko produktuek zaporez betetzen dituzte gure platerak. Eta errazak izan arren, gourmet ere badira. Basque Culinary Centerrek diseinatutako plater hau prestatzeko, Kantabriako baratzeko garaiko produktu bat aukeratu dugu. Kuiatxoaren zapore leunari Picon Bejes-Tresviso gaztaren saltsa indartsu bat gehituko diogu.

Kuiatxo

BCC-k diseinatutako errezetak

KANTABRIAKO GAZTAK

Kantabriako gazten artean hiru jatorri deitura babestu (JDB) daude, bakoitza zapore oso berezikoa, gustu guztiak asetzeko: esnegain gazta krematsua, Picon Bejes-Tresviso gazta urdin bizia eta Liebanako quesuco edo gaztatxoak. Zeinekin hasiko gara?

bkariak Kantabriako gaztarekin

1,99€

• 500 g kuiatxo

• Gatza eta piperrautsa

Gazta saltsa

• 80 g Bejes-Tresviso Picon gazta

• 60 ml esne gaingabetu

Ebaki kuiatxoaren muturrak eta egin xerrak luzetara, mandolina batekin.

Saltsa prestatzeko, jarri gazta su geldoan, esne gaingabetuarekin, krema bat lortu arte. Gatzez eta piperrautsez ondu eta utzi hozten. Zabaldu saltsaren geruza fin bat kuiatxoaren zati batean eta bildu xerrak. Errepikatu kuiatxo osoarekin.

Ondu gatzarekin eta piperbeltzarekin.

Zer ematen dizu?

Kuiatxoak azido folikoa eta C bitamina ematen ditu, baita bitamina hidrodisolbagarriak ere, gordin jan arren galtzen ez direnak. Garbitu ondo kuiatxoa; izan ere azalarekin eta kozinatu gabe jango da. Esneak eta gazta urdinak, zaporeaz gain, kaltzioa ematen dute.

Ohar osasungarriak

Lortu testura desberdinak kuiatxoaren lodierarekin jokatuz. Zenbat eta lodiago, orduan eta kurruskariago.

Aldatu saltsaren zaporea eta indarra gazta mota desberdinak erabiliz.

Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko. #elikatupentsatzenduzuna

EZAGUTZEN DUZU NUTRIPLATO®?

Nestlek eta Sant Joan de Deu Ospitaleak garatutako nutrizio hezkuntzako metodo bat da, Harvardeko Platerean oinarritua, dieta mediterraneora egokitua eta haurrak gogoan hartuta garatua. Egiazko neurriko plater bat da, koloreztatua eta marrazki dibertigarriz apaindua: eguneko bi otordu nagusietan, bazkarian eta afarian, jan beharko genituzkeen elikagai taldeen proportzio egokiak adierazten dira marrazki horretan, begiz erraz ikusteko moduan.

METODO ERAGINKORRA

Bartzelonako Sant Joan de Deu Ospitaleak 3 eta 12 urte arteko 1.000 haurreko lagin batekin eginiko azterlanak NUTRIPLATO® metodoaren eraginkortasuna egiaztatu du. Azterlana aurrera eramateko, nutrizioaren arloan esku hartzeko programa bat egin zen, tresna hori erabiliz. Emaitzek tresna eraginkorra dela erakutsi dute.

Azterlanaren arabera, NUTRIPLATO® metodoaren bidez lortu da:

Dieta mediterraneoarekiko atxikimendua areagotzea.

3 eta 12 urte arteko haurren elikadura ohiturak hobetzea, eta umeek berdura, fruitu lehor, lekari, osoko zereal, arrain eta oliba olio birjina gehiago jatea. Programaren hasieran, partaideen %32k baino ez zuen jaten berdura maiztasunez eta egunean bi aldiz. Amaitzean, haurren erdiak (%53) hartu zuen edo sendotu zuen ohitura on hori. Pisua gutxitzea: programaren hasieran gehiegizko pisua

edo obesitatea zuten haurren %44k lortu zuen altuerarekiko erlazioan zeukan pisua gutxitzea azterlana amaitzean. Gorputz masaren indizea (GMI) hartu zen aintzat hori neurtzeko. Zehazki, gehiegizko pisua zuten adingabeen %25ek pisu normalarekin amaitu zituen saioak. Eta programaren hasieran obesitatea zuten adingabeetatik %15 gehiegizko pisua izatera igaro zen segimenduaren amaieran, eta %3 pisu egokia izatera, haien altuera eta adina aintzat hartuta (normo pisua). Gainera, gehiegizko pisua edo obesitatea izan eta programaren amaieran pisu hori hobetzea lortu zuten haurrek gorputz osaera ere hobetu zuten: haien gantz masaren indizea gutxitzea lortu zuten eta masa muskuloeskeletikoaren indizea handitzea. Gehiegizko pisua duten haurren hazkunde eta muskuluen garapen egokia mantentzea.

Txiki-txikitatik hastearen garrantzia

Azkenik, datuek erakutsi zuten 9 urtetik gorako haurrek atxikimendu gutxiago agertu zutela dieta mediterraneoarekiko adin horretatik beherakoek baino. “Elikatzeko ohitura onak txiki-txikitatik sustatzea eta hartzea funtsezkoa da. Alde horretatik, pozgarria izan da NUTRIPLATO® programarekin egin dugun lana; izan ere, bizitzako lehen urteetatik elikadura osasungarri baterako oinarriak finkatzen laguntzen du”. Halaxe adierazi zuen Nestle Espainiako Nutrizio arduradunak, Laura Gonzalezek.

Programa de intervención

mejorar los hábitos alimentarios de la población infantil.

ZURE TXIKIEN UDAZKENEKO MENUETARAKO IDEIAK NAHI DITUZU?

Zure txikiek 3 eta 12 urte artean badituzte, erabat doan eman dezakezu izena NUTRIPLATO® programan. Behin hori eginda, errezeta liburu bat deskargatu ahal izango duzu udazken-negurako plater gozo eta osasungarriekin. Gainera, etxeko txikienentzat bizimodu osasungarria egiteko aholkuak eta nutrizio gomendioak ere jasoko dituzu doan.

GARAIKO

ERREZETAK: UDAZKENANEGUA Plater bero-beroen garaia: erregosiak, zopak eta eltzekoak. Hotz handiagoa egiten duen garaian dastatzeko errezeta asko daude.

Adaptado a la dieta mediterránea y a la alimentación de la población infantil (3-12 años).

ESKURATU DOAN HEMEN!

NUTRIPLATO®* plater fisikoa ere etxean eduki nahi baduzu, “Eskuratu zure Nutriplatoa” atalean eskatu ahal izango duzu, gure webgunean: www.nutriplatonestle.es.

Horrekin datoz plater didaktikoa eta errezeten eskuliburu digitala ere.

* Bidalketa gastuak bakarrik ordaindu beharko dituzu: 2 € plater bakoitzeko.

Mokadu BELDURGARRIA

Apaindu leihoak armiarma-sarez eta saguzarrez, bete etxea kuiaz eta kandelaz, eta prestatu zizka-mizka osasungarri batzuk etxeko txikienekin Halloween gau dibertigarri bat igarotzeko.

KUIAZKO OGI TXIGORTUA humusa

EROSKI humus tradizionala batez ere lekariz osatuta dago, eta baita tahinaz ere; hori dela eta, zuntz eta proteina iturri ezin hobea da. Eta egokia da beganoentzat.

HASIKO AL GARA ASKARI IKARAGARRI BATEKIN?

Erabili ozpinetakoak, gaztak eta frutak, mokadu osasungarriei ukitu beldurgarri bat emateko.

FRANKENSTEIN OGI TXIGORTUA: guakamolea

Gure guakamolearen %95 ahuakatea da, Hass motakoa, oso estimatua duen zapore eta testuragatik. Gantz osasungarri eta zuntz askoko ahuakatea da.

MOMIA OGI TXIGORTUA: Havarti gazta

Gazta honek IGP kalitate zigilua du, eta oso krematsua eta urtzeko erraza delako nabarmentzen da. Danimarkarra da jatorriz.

Litxarreria neurrian

Probatu al dituzu EROSKI gozoki berriak? Ez dute palma gantzik eta koloreztatzaile artifizialik. Dozenatik gora berritasun, erdia glutenik gabe eta zeliakoentzat egokiak.

Ohar os sungarriak

Prestatu beste aukera batzuk: gurinik gabeko arto krispetak, landare txipak, arrautza egosiz eginiko mokadu beldurgarriak, sandwichak, pizza txikiak, kuia pankakeak... Dena da baleko, osasungarria eta dibertigarria bada. Erabili irudimena!

Sortu irudi beldurgarriak frutekin: apaindu bananak mamuak balira bezala edo mandarinak kuien antzera.

Antolatu jolas aktiboak, hala nola altxorraren bila aritzea.

Mugatu gozoki kopurua. Erabat debekatzeak irrika handiagoa izatea eragin dezake.

Ziurtatu behar beste ur edaten dutela.

#elikatupentsatzenduzuna

Nola egin d til pasta

Kendu hezurra datilei eta beratu ur berotan (oso lehorrak badaude, eduki ordubete inguru). Ondoren, gorde gerorako datilak beratzeko erabilitako ura, xukatu datilak eta birrindu pasta leun bat lortu arte. Oso lodia bada, gehitu datilak beratzeko erabilitako ur pittin bat. Sartu ontzi hermetiko batean eta gorde hozkailuan. Datil pastak fresko iraungo du pare bat astez.

Medjoul datilak oso egokiak dira, gozo-gozoak eta haragitsuak direlako

BA AL ZENEKIEN…? Panakota Italiako postre tradizional bat dela, jatorriz Piamonte eskualdekoa? Flan baten antzekoa da, baina esnekirik eta azukrerik gabe egiten da.

KUIA PANAKOTA

ZAILTASUNA: 2 / ERRAZIOAK: 6

DENBORA: 40 MIN + 2H HOZTEKO

5 xafla gelatina hauts

Kuia erdi bat

375 ml esne erdigaingabetu

2 koilarakada datil pasta

300 g jogurt natural

Koilarakadatxo bat kanela (ehoa)

Koilarakadatxo 1 banilla estraktu

Apaintzeko:

60 g txokolate beltz

30 g intxaur pekano

1. Zuritu kuia, kendu haziak eta kozinatu lurrunetan, samur egon arte. Birrindu pure fin bat lortu arte.

2. Hidratatu gelatina ur hotzetan.

3. Kazo batean, berotu esnea datil pastarekin batera. Gehitu kuia purea eta gelatina xaflak. Nahastu gelatina disolbatu arte eta irakin 5 minutuz.

4. Sutatik kanpo, gehitu jogurta nahasketari, baita kanela eta banilla estraktua ere. Bete edalontzi txikiak edo moldeak eta eraman hozkailura gutxienez pare bat ordutarako.

5. Errezeta apaintzeko, bete pastelgintzako mahuka urtutako txokolate beltzarekin, eta, labeko paper baten gainean, marraztu armiarma-sare bat. Utzi txokolatea gogortzen, eta apaindu panakota armiarma-sarearekin eta intxaur batzurekin.

Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.

LORENA SALAS

Sareetan

@datesandavocados izenarekin da ezaguna, eta eragin handiko gozogilea da. Errezeta gozoak eta osasungarriak dira bere arrakastaren oinarria.

Lorena Salas gozogileak gozatu egiten digu bizimodua, barnetik zein kanpotik polit-politak diren postreekin. Bideetako ingeniari honek konpasa utzi eta pastelgintzako mahuka hartu zuen, eta geroztik gozo osasungarriak prestatzen ditu, findutako osagairik gabe eta produktu organikoekin gure ahosabaiak gozatzeko. Bere errezetei esker, Instagram sarean 142.000 jarraitzaile baino gehiago maitemintzea lortu du. Gozogintzako eskola bat zuzentzen du eta liburu bat ere argitaratu du.

Gozoek eraldatu al dezakete elikaduraren etorkizuna?

Gozogintza benetan osasungarria egiten dut. Normalena ez bada ere, postreak menu osoaren mailan egon

beharko luke. Hori dela eta, baratzetik zuzenean platerera eramandako osagaiak erabiltzen ditut, jaten duena ondo senti dadin. Findu gabeko osagaiak, organikoak eta freskoak. Zer alde dago zure postreen eta postre tradizionalen artean? Esanguratsuena da nik osagai naturalak erabiltzen ditudala, prozesatu gabekoak, eta findu gabeko gozagarriak, hala nola etxeko esnea eta fruitu lehorrak. Horrela, dena naturalagoa da, eta, beraz, osasungarriagoa gorputzarentzat. Zergatik dira onuragarriagoak?

Osagai findurik ez izateaz gain, glutenik eta esnekirik ere ez dutelako. Oinarrian prozesatu gabeko osagai naturalak eta organikoak daudenean, horixe da emaitza: gorputzari on egiten dion gozogintza osasungarria. Begiekin jaten al dugu?

Bai, baina askotan prozesatutako produktuak dira, inolako mantenugairik

ez dutenak, eta, aldiz, azukre eta gantz aseak dituztenak. Adibidez, postre urdin edo arrosen moda... Politak, bai, badira, baina finduak. Eta nola egiten duzu zure platerak barrutik bezain politak izan daitezen kanpotik?

Artea oso gustukoa izan dut betidanik, eta postreak sormen hori adierazteko erabiltzen ditut. Gainera, garaian garaiko lore jangarriak erabiltzen ditut. Lagun baten baratzetik zuzenean ebakitzen ditut lore horiek. Barnetik, gakoa da garaian garaiko osagai fresko-freskoak erabiltzea. Oreka horri eustea da kontua. Zer aholku emango zenioke tripa jaten ibili gabe postreak eta gozoak dastatu nahi dituenari?

Ahantz ditzala prozesatuak, egin ditzala etxean, eros ditzala osagai naturalak edo bila dezala horrelako gozogintza egiten duten lekuren bat.

Gehigarririk

gabeko galderak

Haurtzarora eramaten zaituen postrea. Tiramisua. Bai gozoa! Ginga jartzeko postre bat. Arbendol ricotta, etxekoa noski. Bizitza bonboi kaxa bat balitz, zer zapore aukeratuko zenuke?

Hurraren zaporea.

#elikatupentsatzenduzuna

Datil eta ahuakatezko ‘brownie’ gordin-beganoaren mokaduak

@datesandavocados

Brownierako

• 150 g g intxaur txigortu

• 150 g de intxaur pekano txigortu

• 30 g kakao hauts

• 30 g kakaonib

• 1,5 g gatz arrosa

• 300 g datil zuritu eta txikitu

• 15 g tahin

• 10 g koko olio birjina estra urtuta

• 5 ml banilla estraktu purua

Ahuakate eta kakao krema

• 200 g ahuakate

• 70 g astigar ziropa

Ahuakate eta kakao krema egiteko, birrindu osagai guztiak. Gorde kristalezko ontzi batean, eta hoztu gutxienez 3 orduz. Brownierako, eduki datilak beratzen ur berotan, 10 minutuz.

Bitartean, birrindu fruitu lehorrak masa trinko pikordun fin bat lortu arte.

Eraman masa hori katilu handi batera, gehitu kakao hautsa, nibak eta gatza, eta nahastu espatula batekin.

Datilak bigunduta daudenean, zuritu azala eta kendu hazia, eta birrindu tahiniarekin, banilla estraktuarekin eta koko olioarekin, pikorrik gabeko karamelu lodi bat lortu arte.

Isuri datilen karamelua fruitu lehorrak dauden katilura eta nahastu espatularekin.

Oratu den-dena ondo nahastuta eta pilota bat egiteko moduan geratu arte.

Lorena Salasen errezeta

• 50 g kakao puru

• 40 g arbendol esne

• 30 g koko azukre

• 10 g koko olio birjina estra urtuta

• 2 ml banilla estraktu purua

• 0,5 g Himalaiako gatz arrosa

Hartu 16-18 cm inguruko molde karratu bat eta estali landare paperarekin; ondoren, isuri masa gainera. Zanpatu masa hatz-mamiekin eta banatu modu uniformean. Espatula txiki bat ere erabil dezakezu nahasketa zanpatzeko.

Estali moldea eta gorde izozkailuan gutxienez ordu bat.

Apaingarriak

Atera brownia moldetik eta ebaki 16 zatitan.

Gozogintzako mahukari jarri izar formako ahoko pieza bat, eta bete ahuakate eta kakao kremarekin.

Apaindu brownie zati bakoitza kremarekin, gatz ezkata pittin batekin eta fruitu gorriekin.

Azken kontuak

ARTO NATXOAK

Dastatu Mexikoko zaporea

Bidaiatu bost zentzumenekin Mexikora, EROSKI BIO natxo estrakurruskari berri eta gozoekin, eta haien arto zapore puruarekin. Beste snack batzuk ez bezala, ale osoekin eginak dira, haien laborantza ekologikoa bermatuta eta alea ehotzeko prozesu naturalari eta tradizionalari jarraituz. Eta ez dute zapore emaile artifizialik. Ezin egokiagoak edozein unetan mokadu bat egiteko. Dastatu gaztarekin, guakamolearekin edo haragiekin; giroko tenperaturan edo labean erreta, haien kurruska bereizgarria galdu gabe.

EROSKI ‘CRACKER’-AK

Kurruskariak eta ezin gozoagoak

EROSKI cracker berriak aukera ezin hobea dira zure otorduei, gazta pate eta hesteki taulei eta snack edo askariei ukitu kurruskaria eta gozo-gozoa emateko. Neurri perfektukoak dira eta gari irinez eta ore amaz eginda daude. Gainera, cracker integralak ere badira, zure dietari zuntz eduki handiagoa emateko.

EROSKI ‘SNACK’-A

Katuentzako EROSKI mokadutxoak

Zure maskotek sari bat nahi dute

Familiako bat gehiago dira, eta baldintzarik gabeko maitasuna ematen dute trukean ezer eskatu gabe. Hori hala izanik ere, zergatik ez ditugu aldian behin snack osasungarri eta gozo batekin saritzen? Elikatu zure maskotak EROSKI jaki berriekin: katuentzako mokadutxoak eta txakurrentzako mini burgerrak, zereal eta azukre gehigarririk gabe. Snack natural-naturalak doypack formatuan eta itxiturarekin, kontsumoa anoatan banatzeko janariaren freskura eta propietateak galdu gabe.

hiago gabeko ten gabe. ergatik n a gozo atu zure berriekin: txoak eta burgerrak, higarririk -naturalak eta zip moa anariaren teak

Txakurrentzako

EROSKI mini burgerrak

EROSKI TRIKAMARA BAXERA DETERGENTEA

Garbitasun gorena baita garbiketa ziklo laburretan ere

Utzi garbiago zure baxera EROSKI trikamara baxera detergente berriarekin, 25 kapsulako ontzian eta doypack formatuan. Gure formula indartsuak zikinkeria iraunkorrena ere kentzen du, garbi-garbi uzten ditu zure plater eta ontziak, eta zaindu egiten ditu zure kristalezko edalontziak eta mahai tresnak, garbiketaz garbiketa beti distiratsu mantenduz. Kapsulak oso azkar eta ondo disolbatzen dira, usain garbia eta freskoa uzten dute zure ontzi garbigailuan, eta garbitasun erabatekoa bermatzen dute ziklo laburretan ere.

Azken kontuak

Aneto krema natural berriak ETXEKO ZAPOREA

Probatu Aneto krema

natural berriak: kuia errea, oilasko errea berdurekin eta ganba eta itsas zapo krema.

Etxean prestatuko zenituzkeen kremen antzera daude eginak, osagai freskoak eta naturalak soil-soilik erabilita, eta oliba olio birjina estrarekin kozinatuta.

Lurrin artifizialik gabe, esnekirik gabe eta almidoirik gabe.

Aneto kremen bereizgarri nabarmenena haien irakite

prozesua da. Bestalde, osagaiak erre eta salteatu egiten dira, errezetak askoz gozoagoak izan daitezen. Gainera, hurbileko kooperatiba sozialetatik datozen berdurekin eta, oilasko

kremaren kasuan, Animalien Ongizatea zigiluarekin ziurtatutako etxaldeetako haragiarekin daude kozinatuta.

Osasungarriak eta elikagarriak izateaz gain, aukera ezin hobea dira sukaldean lan handirik hartu gabe lehen plater on batez edo afari gustagarri batez gozatzeko.

Aneto mintzo da -erako

UDAZKEN HONETAN ZURE

AZAZKALAK

JANZTEKO

JOERAK

Tonu gorriak, bizienetik granate sakonera, eta manikura frantses gaurkotuaren itzulera, bi horiek dira denboraldi honetarako aukera gogokoenak.

NUDE TONUEI BAI

Nola atera probetxua estilo naif-enari

Azazkal ondo leunduak, ez oso luzeak eta akabera obalatuarekin limatuak.

Kutikula ondo hidratatuak eta atzeratuak, itxura osasungarria eta zaindua agertzeko.

Bueltan da manikura frantsesa, oraingoan lerro zuri oso finarekin. Esmalte zuri bat eta azazkalen berezko kolorera hurbilduko den nude edo arrosa hautseztatuko aldaera bat besterik ez duzu behar efektu dotore eta informala lortzeko.

belle&MAKE-UP azazkaletarako lakak

01 Blanc, 03 Tender Pink, 04 Nude

Edozein dela ere aldaera, clean nails, glass, japoniarra edo baby boomer, boladan dago azazkalen berezko edertasuna agertzea.

Minimalismoa, ahalegin handirik gabeko dotorezia eta azazkal zainduak. Badira boga-bogan dauden manikurekin bikain egokitzen diren tonu klasikoak: gorriak eta nude tonuak. Aurki itzazu gure aukeratuen artean, beti prezio onean.

Ba al zenekien…? belle&MAKE-UP azazkaletarako laken gama osoak #10 free formula du; hau da, esmalteen formulazioan arruntak eta legezkoak diren 10 osagai kanpoan uzten ditu, izaera toxikologiko eztabaidagarriagoa dutelako azazkalen zainketari begira. Gainera, test dermatologiko bidez frogatuta daude.

DENA GORRIRA

Marroia eta berdea bezalako tonu ausartagoekin batera, denboraldi honetan boga-bogan dago klasiko bat, edozein look dotoretzen duena: gorria. Ezin duzu galdu The Reds bilduma: edizio mugatua da, zazpi tonu berrirekin.

Gel efektuko akabera.

Punta borobilduko pintzel zapala.

Test dermatologiko bidez frogatuak.

01 EMORED

Gorriaren aldaera apalena. Lehen maitasuna gogorarazten duen sagarraren gorri klasiko hori.

04 POWER

Borgoina tonua nahasketa ederra da: gorriaren dotorezia, batetik, eta beltzaren indarra, bestetik.

06 LOVE

Odolaren gorri ikoniko eta beroa.

Formula beganoa. EZINBESTEKOAK

belle&MAKE-UP seruma, 5 1ean

Mantendu azazkalak indartsu, eta saihestu orbanak.

Bakarrik erabiltzeko edo lakaren aurretik oinarri gisa emateko.

Distira ematen die azazkalei eta haien kolore horizta indargabetzen du. Aloe vera, jojoba olioa eta mahats estraktua ditu, eta C, A eta E bitaminekin eta B5 probitaminarekin aberastua dago.

02 PASSION

Gorri sentsual eta leuna, arrosa azpitonuarekin.

‘Top trendy’ Azazkalak motzak, zuzenak edo almendra itxurako leunak izan, esku dotoreak izateko azken joerei jarraituz.

03 SEDUCTION

Gerezi tonua boladan dago. Gorriaren aldaera sakon eta bizia, ukitu limurtzaile eta misteriotsua ematen duena.

05 HAPPINESS

Ausartenentzat, gorri alai eta bizia, erabat bogan dagoen akabera metalizatu sotilarekin.

07 ENERGY

belle eskuetako krema konpontzailea

Esku zigortuak konpontzen ditu eta kanpoko erasoetatik babesten ditu

Azazkalak sendotzen laguntzen du.

Hainbat aktibo elikagarri eta hidratatzaile ditu: jojoba olioa, landare glizerina eta alantoina, besteak beste.

belle lima leuntzailea, 4 urratsekoa

Ezin hobea azazkalei forma emateko, haiek berdintzeko,

Gorri txinpartatsua, akabera distiratsuarekin.

eta

testurako lima leuna.

BEHERAPEN KUPOIA ALDIZKARI HONETAN
EDIZIO MUGATUA
BEHERAPEN KUPOIA ALDIZKARI HONETAN

ASTERO 35.000 SARI

baino gehiago marken ‘Harraskatu eta Irabazi’ jokoan

EROSKI club-en hamarkada bat bete dugu zurekin eta ospatu egin nahi dugu. Joko polit bat proposatzen dizugu. Sari potoloak lor ditzakezu, auto bat edo orga osoak, baita 1 eta 3 euro arteko sari txikiagoak ere. Jolastu nahi duzu marken Harraskatu eta Irabazi jokoan?

Txanpon bat eskura edukita, milaka sari harraskatu ahal izango dituzu astero.

1 €, 2 € eta 3 €-ko beherapeneko 329.000 sari baino gehiago (2) gg

65 €-ko balioa duten 9 erosketa orga oso astero, urte osoan (1)

990 orga oso, bakoitza 65 €-ko balioarekin rga oso, koitza arekin (2)

Nola lortu opariak?

40 €-ko erosketa bakoitzeko

Eta, horrez gain, EROSKI app-a baldin badaukazu,

Seat Arona FR Limited Edition auto bat (1)

TXARTEL 1

TXARTEL DIGITAL GEHIGARRI 1

Partaide diren erreferentziazko marketan egindako 15 €-ko erosketa bakoitzeko

TXARTEL GEHIGARRI 1

Ezinbestekoa da EROSKI club-eko txartela aurkeztea harraskatzeko txartelak eskuratzeko eta lortutako sariak trukatzeko. (1) Paperezko harraskatzeko txarteletan eskura daitekeen saria. (2) Paperezko harraskatzeko txarteletan eta app-ean eskura daitezkeen sariak.

Publizitatea

Gainera... Urrian EROSKIn egiten dituzun erosketak DOAN izan daitezke*

Oraindik ez al daukazu?

Eskuratu eta eraman

10€** n b

Zure EROSKI club ordainketa txartela erabiltzeagatik bakarrik

*5 erosketa zozkatzen dira egunero. Urrian, EROSKI supermerkatuetan EROSKI club ordainketa txartelarekin ordaindutako erosketa guztiak sartzen dira zozketan. Erosketa bakoitzeko gehienez ere 150€ berreskuratu ahal izango dira. Lege oinarriak webgune hauetan: www.notariado.org eta www.eroski.es/sorteo-mastercard.

**Ongietorriko 10€-ko sustapena aurrezpen txartel batean. Baldintzak eros.ki/bienvenida-tarjeta-eroski webgunean. Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela.

Ezusteko kupoiak ‘app’-ean

hilabete honetako asteazken guztietan

Ez aukera galdu! EROSKI club-eko bazkideek hainbat markatako produktuen ezusteko aurrezpen txartel bat dute eskura, app-ean soilik.

*Urriko asteazkenetan eskuratu ahal izango dira kupoiak. Egun bat izango duzu kupoi bakoitza aktibatzeko eta hiru egun trukatzeko. Beharrezkoa da EROSKI club-eko bazkide izatea eta EROSKI aplikazioa deskargatuta edukitzea.

Aktibatu

elkartasuna

Lagundu duten pertsonei

MINBIZIA

Hilabete honetan, kutxatik igarotzean “bai” esaten baduzu, minbiziaren aurka ari diren elkarteei lagunduko diezu, diru hori gaixotasunaren sendabidea bilatzeko, gaitzaren eta tratamenduen ondorioak arintzeko eta minbizia duten pertsonen –helduen nahiz haurren– bizi kalitatea hobetzeko proiektuetarako bideratuko baita. Ez dezagun ahaztu minbizia dela munduan heriotza gehien eragiten duen bigarren kausa, eta ikerketari, prebentzioari eta detekzio goiztiarrari esker, gaixotasun horren ondoriozko hilkortasun tasak nabarmen egin duela behera azken urteotan. Zure dohaintzak lau proiektutarako izango dira.

MINBIZIAREN AURKAKO

ESPAINIAKO ELKARTEA (AECC)

Bildutako dirua bularreko minbizi metastasikoa duten pazienteen tratamendua eta biziraupena hobetzeko saiakuntza kliniko berrietara bideratuko da. Minbizi horrek erresistentzia agertzen du zenbait inhibitzaileren aurrean eta pronostiko txarra du.

AMARA CANTABRIA ELKARTEA

Laguntza psikologikorako zerbitzuak lantegiak eta banakako eta taldeko terapiak egiten ditu Kantabrian. Horietan, laguntza emozionala ematen diete gaixotasuna jasaten ari diren, tratatzen ari diren edo doluan dauden haur, nerabe eta familiei, haien ongizatea eta egokitzea bideratzeko.

ASANOG

Galizian, Xogoterapia proiektuak estimulazio kognitiboa, garapena eta ikasketa sustatzen ditu, pedagogiaren, psikologiaren eta musikoterapiaren bidez.

MINBIZIA DUTEN HAURREN

GURASOEN ESPAINIAKO FEDERAZIOA

Minbizia duten adingabeei eta haien familiei laguntza psikosoziala, hezkuntza arlokoa eta ekonomikoa emateko programak arreta osoa ematen die minbizia duten adingabeei eta haien familiei, gaixotasunaren diagnostikotik hasi eta prozesuaren fase guztietan.

BIZITZAREN KOLOREA

Jantzi arrosaz datorren urriaren 19an, Bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko egunean. Eskuratu gure elastiko solidarioa 12 euroren truke soilik*. Elastikoa erosita, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari lagunduko diozu.

*Galdetu hurbilen duzun hipermerkatuan.

bidaiak

KANARIA HA

Hondartzatik gailurrera egun bakarrean

Kanarietako uhartedian aniztasun eta kontraste gehien eskaintzen duen uharteetako bat da Kanaria Handia, inolako zalantzarik gabe. Hango klima pribilegiatua, paisaien aniztasuna, kultura aberatsa, gastronomia bizia eta aisialdiko eskaintza zabala aintzat hartuta, jendeak gehien eskatzen duen jomuga turistikoetako bat da.

Bizi esperientzia berdingabe bat eta metatu aurrezpena zure EROSKI club txartelean! Orain askoz gertuago, hegaldi zuzenak baitaude Bilbotik eta Madriletik. Bazatoz?

Benetakotasuna

Kanarietako tradizioa eta historia arnasten dira uharteko herrietan barna ibilian. Agaete, bertako portua, hango igerileku naturalak, Agaete eta Los Berrazaleseko ibarretako paisaia harrigarria; Tejeda, Risco Caidoko ,

NDIA

paisaian eta Kanaria Handiko Mendi Sakratuen altzoan errotua, Unescoren Munduko Ondare izendatua; Arucas, bere eliza neogotikoarekin eta Europako ron destilategi zaharrenetako batekin; eta Mogan, Venezia txikia esaten diotena.

Handitasuna

Uhartea inguratzen duten hareatza zabalak eta ur gardenak eta hondartzaz eta kalaz jositako 60 kilometroak dira jomuga hau magikoa bihurtzen duten beste bereizgarri batzuk. Gozatzeko hainbat leku dituzu uhartean: hondartza birjinak, oinez edo itsasontziz soilik bisita daitezkeenak; gameluz zeharkatzeko duna basatiak; bizitasunez betetako itsas pasealekuak; itsasargi historikoak eta guztiz ekipatutako hondartzak, zure zaletasunei bide emateko eta uretako kirolak praktikatzeko: surfa, windsurfa eta kitesurfa, adibidez.

Tradizioa

Kanaria Handia oso aberatsa da kulturan eta historian, eta intereseko hainbat leku daude hango oinordetza prehispanikoaz eta kolonialaz jabetzeko. Las Palmas Kanaria Handikoa hiriburuko erdigune historikoa arkitektura kolonialaren ikurra da: besteak beste, Kolonen Etxea edo Santa Anaren Katedral Basilika bisitatu ahal izango dituzu bertan.

Bizitza

Bazenekien Kanaria Handiari miniaturazko kontinentea esaten diotela, hango paisaien aniztasunagatik? Deskubritu uharteko mendiak, basoak, zintzurrak eta hondartzak. Nubloko landa parkea, Roque Nublo monolito bolkaniko harrigarriarekin, edo Guayadequeko zintzurra, ezin

ederragoak dira senderismorako, bertako landaredia eta fauna ezagutzeko eta Kanarietako gastronomia tipikoaz inguru paregabean gozatzeko.

Zaporea

Kanarietako gastronomiaren oinarria tokiko produktu freskoak dira. Dastatu bertako plater tipikoak, hala nola sancocho kanariarra, arrain gaziz eginiko gisatu bat, edo gofioa, zereal txigortuz eginiko irin bat, zopa, eltzeko eta postreetan erabiltzen dena. Eta ez probatu gabe utzi bertako gozoak, hala nola frangolloa, Moyako bizkotxoa edo Guiako lore gazta, testura eta zapore berezi-berezikoa. Jatorri deitura duen ardi gazta hori gatzagi gisa astakardua erabiliz egiten da, eta hainbat sari jasotakoa da nazioarteko lehiaketetan.

Gozamena

Kanaria Handian azoka ugari daude bertako produktuak eta artisau lanak erosi ahal izateko, Vegueta herrikoa adibidez, uharteko zahar eta enblematikoenetakoa. Horrez gain, bizitza handiko uhartea da, egunez bezala gauez edonoren nahiak asebetetzeko. Eta, urtearen hasieran, ez galdu Las Palmas Kanaria Handiko inauteri magikoan murgiltzeko esperientzia.

zure EROSKI club txartelean(1) %5

itzuliko dizugu

Hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2024ko urriaren 1etik 31ra bitartean egiten baduzu.

EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan

albisteak

EROSKI EGITEN DUGU

ARANTZA URREXOLA ATXA

San Jose Kontsumo

Kooperatibako lehen

SALTZAILEA (EROSKIren

aitzindaria izan zen kooperatiba hori)

2025ean 70 urte beteko dira San Jose Kontsumo Kooperatiba sortu zela, mugarri bat Arrasateko (Gipuzkoa) kooperatibismoaren historian. 1955ean sortu zuen Jose Maria Arizmendiarrietak, Arrasateko mugimendu kooperatibistako sustatzaile nagusiak, eskualdera iristen ziren langileei zerbitzua emateko eta oinarrizko produktuak prezio bidezkoan eskaintzeko asmoarekin. Gaur egungo EROSKiren ernamuina izan zen.

HITZARMENA

BERRITU DUGU

BASQUE CULINARY CENTERREKIN

Arantza Urrexolak hartu zuen bere gain kooperatibako lehen saltzailea izateko erronka. Lanpostuan egon zen sei urteetan mimoz eta hurbiltasunez eman zien arreta Arrasatera iritsi eta Santa Marinako auzo berrian errotzen joan ziren langileei, auzo hartan bertan baitzegoen denda, soto txiki batean. Oinarrizko produktuak erosteko saltoki ez ezik, bizitza berri bati ekiten zioten langile haien topaleku ere bihurtu zen kooperatiba. “Lekariak soltean, fruta edo upeleko ardoa saltzen zen, denetarik. Ardoa hantxe bertan hartzen zuten, garai hartan ez baitzegoen tabernarik gertu”, oroitu du.

Garai hartan 23 urte zituen. Hasiera haietan, Mari Sol Gonzalez eta biak bakarrik egon ziren, Gonzalez administrazioan eta bera dendan, baina laster batu zitzaien Arantza Galdos. “Lan gogorra zen eta ez ginen segundo bakar bat

ere geldirik egoten. Garai hartan, ez zegoen hozkailurik eta egunean egunekoa erosten zen”, ekarri du gogora 92 urterekin Gasteizko bere etxean. Arantzak ondo gogoan du produktu asko banaka saltzen zirela, eta emakume batek, behin, arrautza bat nola eskatu zion. “Askok ez zuten askoz gehiagorako. Jende langilea eta xumea zen, baina kemen eta bizipoz handikoa”. Goizeko 9:00etatik 12:30era eta arratsaldeko 16:30etik 20.00etara egoten zen irekita denda, eta soldata salmenten ehuneko bat izaten zen. “Arrasaten gehien irabazten genuen saltzaileak ginela esaten ziguten”.

FAMILIA HANDI BAT

Arantza Urrexolaren irudiko, teknologia berriek asko erraztu dute lana: adibidez, produktuak modu automatikoan erregistratzeko barra kodeak daude orain –beraiek eskuz egin behar zuten lan hori– edo produktuak hobeto kontserbatzeko ontziratze sistemak. Urrexolak kariño bereziz oroitzen ditu urte haiek: “bizilagun guztien izena nekien, familia handi bat bezala baikinen, eta ikaragarri gustatzen zitzaidan nire lana. Oso garai berezia izan zen”.

EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek (BCC) elkarrekin hazten jarraitzen dugu, eta beste lau urterako berritu dugu gure lankidetza akordioa. Aliantza horren bidez, gastronomiaren berrikuntza, prestakuntza eta dibulgazioa sustatzen jarraituko dugu; izan ere, kontsumitzaileak heztea eta haiei informazioa ematea da gure konpromisoa, bizi ohitura osasungarriak hartzea zein garrantzitsua den ohar daitezen. BCCko zuzendari nagusiak, Joxe Mari Aizegak, eta EROSKIko idazkari nagusiak, Mikel Larreak, sinatu zuten akordioa. Hamabi urteotako elkarlanari esker, hainbat sentsibilizazio kanpaina egin dira, hala nola Ikasgelako chef-a edo gazteentzako udaleku gastronomikoak. Horiez gain, bestelako proiektuak ere gauzatu dira: besteak beste, gastronomia zale amorratuentzako tailerren eta ikastaroen programa edo EROSKI-BCC Onenak ekimena, ekintzaileei aitortza egiteko.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.