Eman berotasuna azaroko egun hotzei elikadura bizigarri eta kontzientearekin. ‘Comfort food’ kontzeptua izango dugu hizpide, sukaldeko azken joera
EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria
Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko.
Dendan nahiko ale izanez gero.
2024ko azaroa
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
www.eroski.es
16
04 Zenbaki honetan
06 Hil honetako onenetan onena
07 ... Eta sareetan
08 Elikadura kontzientea: dastatu comfort food-a
10 Jakin zenbat perretxiko mota dauden gure dendetan
16 Italiar zaporea: pastak eta saltsak
08 22
18 Koilara gehiago: plater beroak
22 Berdura gehiago: Brokoli eta azalore loreak
24 Bertako gehiago: etxean egina bezala
26 Aurrezki gehiago: probetxua eta prezio onak
32 Infoodencer-ak: bertako Idiazabal gazta
34 Gure dendetako azken berriak
38 Edertasuna: ilea zaintzeko aholkuak
40 EROSKI club-en abantailak
42 Elkartasuna
44 Bidaiak: Gabonetako azokak
47 Aurrezki-kupoiak
50 Albisteak
2024ko azaroa
editoriala
EROSOTASUNA PLATEREAN
Ez dakit hotza datorrelako den, baina azken asteetan ez dut comfort food beste konturik entzuten. Ez naiz ni anglizismoen oso zalea, baina hori entzun eta amak su geldoan hainbat orduz prestatutako zopak etortzen zaizkit burura. Hartzen nuen hurrupa bakoitzeko, nire gorputza lasaitu eta berotan sartzen zen, eta, gainera, eguneko une txar guztiak ahazten zitzaizkidan. Euri asko egin du geroztik, baina hotza nire egunerokoan sartzen hasten den bakoitzean, oraindik ere horixe bilatzen dut: nire barrena berotuko duen plater hori.
Hori dela eta, udazken bete-betean gauden honetan eta hotzak hasi diren honetan, zergatik ez hizpide hartu elikagai bizigarriak eta kontzienteak? Plater errazak, betiko gisatuak, zopa bero-beroak eta etxeko usain hori duten labeko errezetak.
Zenbaki honetan alderdi fisikoa eta emozionala goxatzeko eta modu orekatuan elikatzeko hainbat argibide emango dizkizugu.
Ahal dela, erabili garaiko produktuak –adibidez, perretxikoak–, eta sartu koilarako platerak, berdura gehiago, tokiko produktu gehiago, eta, zergatik ez, aurrezpen gehiago.
Horri guztiari buruzko aholkuak eskainiko dizkizugu eta azkenazkeneko errezeta erraz eta gozo asko emango dizkizugu.
Gainera, artzain gazteen eskutik bertako gaztei buruz ariko gara. Lanbidea bizi-bizirik dago, eta hari esker, gure ingurune hurbilean landutako artisau gaztak dasta ditzakegu.
Eta bukatzeko, azken berriak: udazken honetan zure ilea zaintzeko ezinbesteko produktuak eta bazkide izateagatik dituzun abantaila ugariak.
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n.
48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide
Erredaktore burua: Manuela Díaz
Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo
ARGITALPENAREN EGILEA
Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna
OVEMBER
HIL honetako ONENETAN ONENA
1
Gabonak 2024 Sortak eta saskiak
Navidad 2024 Lotes y cestas
EZ GALDU
EGUBERRIETAKO SASKIEN
LIBURUXKA BERRIA
Ez duzu ikusi oraindik? Eguberri hauetan zure ingurukoak harrituta uzteko ideiaz beterik dago. Denentzat daude saskiak: gourmet zaleentzat, ardo ona maite dutenentzat, gozozaleentzat, iberikoen jale amorratuentzat edo kosmetikako produktuak nahiago dituztenentzat. Hogeita hamar saski edo sorta desberdin baino gehiago, prezio bikainean, beti-beti asmatzeko.
DILISTA AZKARRAK
AZKEN ORDUKO MENUETARAKO
Beti prezio onak ona rezioak
Osasuntsu eta konplikaziorik gabe jatea da hilabete honetako onenetan onena. Hori dela eta, EROSKI dilista azkar berriak probatu behar dituzu. Ez da beharrezkoa bezperatik beratzen jartzea, ezta eltzean denbora asko egosten edukitzea ere. Zure errezetak ahalik eta denbora laburrenean prest eta mahaian izateko prestatuta daude. Gainera, kategoria estrakoak dira eta beti prezio onean daude.
Azaroa bete ESKAINTZA
Badakigu indarrak bildu behar direla hurrengo hilabeterako; hori dela eta, azaroan, EROSKIn, hainbat eskaintza eta beherapen aurkituko dituzu, 3x2 sustapenak, drogeriako produktuetan bigarren unitatea %70ean, beherapen harrigarriak Black November oso berezian. Eta hilabetea hasteko, 14 egunetan oparitu egingo dizugu BEZa elektronikako milaka produktutan eta etxetresna elektrikotan, Eguberriak prestatzen hasteko eta modako opariak eskuratzeko.
PRESTATU EGUBERRIAK
TURROIAK, MAZAPANAK, POLBOROIAK, PANETTONEAK... HEMEN DAUDE DAGOENEKO, PRESARIK GABE GOZA DITZAZUN, ETA KONTUZ GEHIEGIKERIEKIN
Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri ...ETA SAREETAN
ERREZETA bilatuena
Kalabazaz eginiko kafe ‘lattea’ Kalabaza da udazkeneko protagonistetako bat, baina oraingoan kafea lagun duela. Saiatu al zara espeziaz ondutako kalabaza kafe ‘latte’ ezin gozoagoa prestatzen? Sareetan puripurian dabil. Ez galdu Pinteresteko gure taulako errezeta hori eta beste batzuk.
EZPAIN PERFEKTUAK
Alba de la Cruz influencer-ak, @albadelacru, gure belle markako ezpainetako gogokoenak aurkeztu ditu udazken honetarako, eta hainbat aholku eman dizkigu modu egokian erabiltzeko.
SUKALDARITZA
TAILERRA BCC-N
Gustuko duzu sukaldaritza? Ezagutu nahi dituzu Basque Culinary Centerren Donostiako instalazioak? Eman izena aurten antolatu dugun azken esperientziarako. Eguberrietako eta bertako sukaldaritza tailerra, eta hoteleko gau bat euskal kostaldeko hiri ikusgarri honetan. Hilabete honetan zortzi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu abenduaren 14an izango den hitzordurako. Egon adi gure sareei. Ez aukera galdu!
‘CARRI’-REN OHARRAK UDAZKEN HONETARAKO
Betiko moduan, ‘Carri’ egunera dago. Ez galdu bere aholkutxoak urte garai honetako egun hotzetarako.
Ikasi krema berriak kozinatzen @foodiario-rekin Kremen garaia da. Gure kolaboratzaile ohikoetako bat, Patrizia Vitelli, @foodiario, bidelagun dugula, garaiko berdurekin kremak prestatzen erakutsiko dizugu. Presta zaitez EROSKIren hurrengo showcooking saiorako. Azaroaren 21ean izango da, 19:00etan, @eroskioficial-en.
Hemen da udazkena, egunak freskoagoak eta laburragoak dira, eta gorputzak plater bizigarriagoak eskatzen dizkigu, etxeko epeltasuna sentiaraziko digutenak. Denok dugu halako plater gogoko bat. Amak hainbat orduz sukalde ekonomikoan egositako babarrunak, euria egiten duen egunetan barrua berotzen digun haragi salda bero-bero hori, txikitatik zure gogokoa izan den pasta plater hori... Berotasun, zapore eta mantenugai ugariko errezetak dira, eta, aldi berean, une zoriontsuen lurrin hori dakarten platerak, gure garunean ongizate sentipen hori pizten dutenak. Hilabete honetan, EROSKIn, comfort food osasungarriena dastatu nahi dugu, gorputza eta burua, biak zainduko dituena.
askoko plater hori brokoli edo azalore loreekin, erabili zure hurbileko txekor baten hezurra haragi salda elikagarri bat prestatzeko, aukeratu ontziratu gabeko lekariak edo probatu gure italiar pasta berria, eta, esne-gainarekin beharrean, prestatu perretxikoekin. Gakoa da zuretzat bizigarri diren errezeta horiek egokitzea, ahalik eta osasungarrien izan daitezen, plazerari uko egin gabe eta garaian garaiko eta bertako produktuak erabiliz.
Sukaldean trebea bazara, hurbildu gure freskoen atalera eta aukeratu garaian garaiko produktuak. Prestatu kalabaza edo berenjena errez egindako krema gozo bat, beti prezio onean, erosi etxeko labean erretzeko edo egosita jateko gaztainak, lagundu kaloria
Eta ez baduzu denborarik edo sukaldean hain trebea ez bazara, EROSKIn beste aukera asko dituzu une horiez gozatzen jarraitzeko. Bazenekien EROSKI markako fabada asturiarrak eta berdura kremak hainbat urtez daramatela kalitate-prezio rankingaren buruan antzeko aukeren artean? Probatzea gomendatzen dizugu, orain arte ez baduzu egin.
Gogoratu jaten dugunarekin erlazio osasungarria izatea dela garrantzitsuena. Gozatu zopa beroaz edo plater berezi horretaz, baina gogoratu benetako ongizatea gorputza osotasunean zaintzeak ematen digula.
KONTZIENTE ETA BIZIGARRIA Gozatu udazkenaz elikadura
REKIN
Elikatu ZENTZUZ
Aprobetxatu garaian garaiko elikagaiak. Sartu zure dietan kalabaza, brokolia, azalorea, mahatsak, kakia, onddoak eta perretxikoak. Hauxe da jaki horien garairik onena, eta preziorik onenean daude.
Eltzeko gehiago: gehitu plater bero eta bizigarriak zure menuan. Zenbaki honetan errezeta erraz eta etxekoak erakutsiko
dizkizugu: babarrunak, berdura erregosien kremak eta zopa gozo-gozoak.
Erosi bertako produktuak. Zure lurreko zaporeak dastatzeaz gain, artisau erara lan egiten duten ekoizle txikiei lagunduko diezu.
Murriztu janari hondarrak. Hilabete honetan, EROSKIn, itxuragatik edo tamainagatik itsusitzat hartzen diren fruta eta barazkiak aurkituko dituzu; itsusiak agian bai, baina oso onak dira.
Aukeratu kalitatea, alderatu, baliatu eskaintzak eta erosi produktuak beti prezio onean.
Entzun gorputzari. Kontrolatu zatiak eta anoak; jan beti neurrian.
Bihurtu elikadura jardun kontziente eta gozagarria.
GARAIAN GARAIKOAK
PERRETXIKOAK
Perretxikoek eta onddoek udazken zaporea dute. Saskia aldean hartuta basoan barneratzea eta perretxikoak biltzea bezalako sentipenik gutxi izango da. Kontuz, ordea, perretxiko jangarriak eta ez jangarriak bereizten ikasi behar da. Ez baduzu arriskurik nahi, gure frutategietan perretxiko aukera zabala aurkituko duzu, etxeko plater elikagarriak eta bizigarriak prestatzeko. Izan ere, perretxikoek, umami zapore bereziaz gain, bitamina, mineral eta antioxidatzaile asko dute.
PORTOBELLO
TXANPIÑOI ZURIA
Leuna eta samurra gordinik jaten bada, eta tinkoagoa kozinatzen bada. Txanpiñoien zapore leun eta zertxobait lurtsuari esker, errezeta asko prestatu daitezke. Probatu entsaladetan, salteatuta, beteta, zopetan edo gisatuei eta pasta platerei laguntzeko.
ZURE PLATEREAN
Gaztaz eta belarrez betetako txanpiñoiak Prestatu krema gaztaz, baratxuriz, perrexilez eta ogi arraspatuz osatutako nahasketa bat, kendu zuztarra txanpiñoiei eta bete txapelak nahasketa horrekin. Sartu labean gorritu arte.
Txanpiñoi zuriaren aldaera heldua da. Zapore biziagokoa eta haragitsuagoa da, eta zuntz eta antioxidatzaile gehiago du. Testura tinkoagoa du, eta, horri esker, perfektua da plater begetarianoetan haragia ordezteko.
ZURE PLATEREAN
Haragi eta perretxiko erregosia pastarekin
KARDU PERRETXIKOA
Zapore leuna du, intxaurraren ukitutxo bat, eta testura haragitsua eta trinkoa.
OSTRA PERRETXIKOA
Zapore fina eta gozo samarra du, eta testura leun eta belusatua.
ZURE PLATEREAN
Baratxuriekin
Gorritu xehatutako bi baratxuri atal zartagin batean, eta gehitu perretxikoak. Kozinatu su ertain-indartsuan 8-10 minutuz, ondu gatzez eta gehitu ardo zuriaren txorrotada bat, nahi izanez gero. Zerbitzatu aurretik, zabaldu gainetik perrexil xehatua.
Perretxiko eta berdura curry-a
ZURE PLATEREAN 4
Perretxiko hau ezinbestekoa da gure mix-etan.
ZURE PLATEREAN
Shiitake krema
BOLETUS
Bizia, ñabardura lurtsu eta zertxobait frutadunarekin, eta intxaur ukitu pixka batekin. Testura haragitsua eta sendoa du. Kozinatuta, testura krematsua ematen die platerei.
SHIITAKE
Oso ohikoa da Asiako sukaldean, eta Europan ere gero eta gehiago dira zaleak. Zapore bizia eta lurtsua du, umami ukitu nabarmenarekin. Hori dela eta, ezin hobea da ramen, wok, zopa, gisatu eta salteatuak prestatzeko.
ENOKI
Forma luzanga eta fina du, eta testura kurruskaria. Zapore leun eta zertxobait frutaduna izanik, oso egokia da zopa eta entsaladetarako. Ohiko osagaia da Japoniako miso zopan eta beste salda batzuetan.
Dastatu perretxikoak urte osoan EROSKI
SELEQTIArekin
ZURE PLATEREAN
Arrautza nahaskia
Salteatu onddoak (400 g) baratxuriarekin, gehitu 4 arrautza irabiatu eta kozinatu su geldoan. Ondu gatz, piperbeltz eta perrexil freskoarekin.
ZURE PLATEREAN
Perretxiko risottoa
Sukaldean aritzea inoiz ez da hain erraza izan!
EROSKI Venture Program ekimenaren lehen ekitaldiaren irabazteak izan dira. Elikaduraren sektorean soluzio berritzaileak garatzen dituzten startup, ekintzaile eta proiektuei zuzendutako programa da. Zure bazkari edo afarietarako soluzioak eskaintzen dituzte: zure neurrirako menuak errezeta osasungarriekin, eta etxera eramaten dizkizute horiek prestatu ahal izateko osagaiak.
1. Eman izena zure plan gogokoenean
2. Jaso zure errezeta kit-ak astero hurbileko osagai freskoekin eta kantitate zehatzetan
3. Kozinatu gure urratsei jarraituz
4. Gozatu mahaian
45€-ko beherapena
EROSKIko bezero izateagatik
Kodea: EROSKI
Erraz-errazak
GOZO-GOZOAK
Udazkeneko jaki gozoenetakoak dira perretxikoak. Haietaz gozatu nahi baduzu, baina sukalderako
denbora gutxi baduzu, EROSKIn perretxiko mota ugari duzu minutu gutxitan prest izateko.
SHIMEJI PERRETXIKO MARROIA
Bat egin Asiako sukaldaritzaren joera honekin, eta kozinatu hazkuntzako perretxiko hau.
BASOKO PERRETXIKOEN KREMA
%100 osagai naturalez eginiko errezeta, betiko zaporearekin. Krema honek hiru perretxiko mota ditu, ez du kontserbatzailerik, koloreztatzailerik eta glutamatorik, eta egokia da begetarianoentzat.
SHIMEJI
PERRETXIKO ZURIA
Leuna eta erabilera ugarikoa, ezin hobea da zure errezetei ukitu exotiko bat emateko.
ENOKI
PERRETXIKOA
Fina eta kurruskaria. Ezin egokiagoa entsalada, zopa eta plater arinei dotorezia emateko. ailerik atorik, da oentzat.
TXANPIÑOIA XAFLATAN
Produktu naturala, osasungarria eta elikagarria zure gisatu, salteatu eta entsaladetarako.
MINI TXANPIÑOI OSOA
Gehitu zure errezetei eta dastatu txanpiñoien testura kurruskari bereizgarria, tamainarik egokienean.
LUPIA PERRETXIKO RISOTTOAREKIN
Errezeta tradizionala lehen mailako arrainarekin. Arraina kontsumitzeko modu osasungarri, zaporetsu eta azkarra. Berotu eta kito.
BOLETUS SALTSA
Krematsua eta boletus onddoen usain finarekin. Ezin hobea pastak, haragiak eta gourmet errezetak are gozoago bihurtzeko. Zeliakoentzako egokia, kontserbatzailerik, koloreztatzailerik eta azukre gehigarririk gabe egina.
BOLETUS EDULIS
PERRETXIKO RISOTTOA
Plater osoa eta elikagarria, puntu-puntuan dagoen arroz krematsuarekin eta kalitate goreneko perretxiko gozoekin prestatua.
P P Pa go el d Er la ge er kr go p
PASTA
PERRETXIKOEKIN
Pasta honekin plater gozoa, osasungarria eta elikagarria prestatuko duzu 11 minutu eskasean. Errazio bakoitzeko 19 gramo landare proteinarekin eta gehigarririk batere gabe, errezeta honen testura krematsuaz eta zaporeaz gozatuko duzu.
Gozatu pote bakoitzaren zapore autentikoaz eta kalitateaz. Boletus edulis onddoak basoko fruiturik estimatuenak dira sukaldaritzan, haien usain sakonagatik, zapore biziagatik eta testura leunagatik. Oliba olio birjina estrarekin prestatzen dira kontserbarako.
PRESAKA
BAZABILTZA: EROSKI MARKAKO SOLUZIOAK
Perretxiko eta ganben nahaskia, Arroza txerri iberikoaren sekretuarekin eta perretxikoekin, Perretxiko tortellonia eta Perretxiko saltsa.
Egiazko
ZAPORE ITALIARRA
Oraindik ez al duzu probatu EROSKI pasta italiarra? Bronzezko moldean egina da, %100 gari italiarrarekin, arrautzarik gabe eta %14ko proteina edukiarekin. Gainera, plastikorik gabeko ontzietan dator.
GOZATU PASTA
EROSKI SALTSA BERRIEKIN
1. Espagetiak.
2. Fusilli
3. Tortiglioni
4. Strozzapretia, erremolatxa, azenario beltza eta tipularekin
5. Pennea, kalabaza, kurkuma eta piperbeltz beltzarekin
Pasta, perretxiko salteatu minekin
4120’
Pasta prestatzeko
• 300 g irin
• 3 arrautza ertain
• 3 g gatz (aukeran)
Perretxikoak prestatzeko
• 30 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
Prestatu pasta
Mahai garbi batean, egin
sumendi bat irinarekin eta kraskatu arrautzak barnean.
Oratu, lehendabizi hatz puntekin nahastuz, eta, ondoren, esku osoarekin.
Masa gogor samar bat lortuko dugu, eskuetatik askatzen dena.
Bildu masa film-arekin eta utzi egonean ordubete. Banatu masa puskatan eta egin pilotak. Irineztatu lan eremua, eta luzatu pilota bakoitza arrabolarekin. Pilota bakoitzetik laukizuzen
• Tipulatx bat
• 320 g perretxiko
• 3 g oregano
• 3 g kaiena
• 25 ml tomate saltsa
• 7 ml ozpin baltsamiko
• 10 g gazta parmesano
formako xafla fin bat atera behar dugu; garrantzitsua da hori, ebakitzerakoan pasta zerrenda onak lortzeko.
Prestatu salteatua
Salteatu tipulatxa
Sizilian eginak daude, %100 tomate italiarrarekin
1. Saltsa bolognarra (%15 haragia da).
2. Saltsa napolitarra 3. Basiliko saltsa. 4. Sojazko bolognar saltsa 5. Arrabbiata saltsa (tomate, piperbeltz gorri eta piperminarekin).
OOBErekin, gehitu perretxikoak gorritu arte; ondoren, bota baratxuri xehatua, oreganoa, kaiena, tomate saltsa eta ozpina. Gorde geroko. Egosi pasta eta gehitu perretxikoak. Nahastu gazta parmesanoarekin eta zerbitzatu.
Pasta puttanesca erara
• 70 ml. + Koilarakada
1 oliba olio
• 7 antxoa xerra
• 1 baratxuri atal
• 1 kg tomate naturala (birrindua)
• Gatz pittin bat
• Oregano koilarakadatxo bat
• 2 koilarakada kapar
• 15 oliba beltz
• Gazta parmesano birrindua
• 450 g Gigli pasta
Antxoa zatitan ebakiko dugu eta baratxuria xehatuko dugu
Zartagin batean oliba olioa jarriko dugu su geldoan, eta antxoak gehituko ditugu.
Desegin arte kozinatuko ditugu.
Baratxuria gehitu eta 12 segundoz kozinatuko dugu.
Tomatea gehituko diogu gatz pittin
batekin, suaren indarra igoko dugu irakiten hasi arte, eta, ondoren, su geldoan kozinatuko dugu 25 minutuz.
Olio koilarakada bat, oreganoa, kaparrak eta oliba zatituak gehituko dizkiogu.
Pasta egosiko dugu, eta saltsarekin nahastuko dugu.
Gazta parmesanoa gehituko diogu.
Espageti ‘nero di sepia’ txirlekin
• EROSKI SELEQTIA al nero di sepia espageti pakete bat
• 4 baratxuri atal
• Pipermin bat
• 2 hostotxo perrexil
• 1/2 edalontzi ardo zuri
• OOBE
• Ura eta gatza pasta egosteko
• 250 gramo txirla
Pasta al dente egosiko dugu. Olio pixka bat botako dugu 22 cm inguruko diametroa duen zartagin batean, su altuan jarriko dugu eta frijitu arin bat emango diogu txiki-txiki ebakitako baratxuriari eta piperminari. Txirlak eta ardo zuria gehituko dizkiogu, eta su ertain-
Espagetiak oliba, pinazi eta grana padano gaztarekin
• 300 g espageti al dente egosita, uretan eta gatzarekin
• 16 kamamila oliba hezurrik gabe
• 12 Aragoiko oliba hezurrik gabe
• 2 koilarakada pinazi zertxobait txigortuta
• 8 tomate lehor oliba oliotan eta zati txikitan moztuta
• Grana padano
altura jaitsiko dugu indarra, txirlak ireki eta likidoa ia osorik lurrundu arte. Perrexil xehatua gehituko dugu eta nahastu egingo dugu. Pasta xukatuko dugu, eta berriro eltzean sartu. Txirlak gehituko dizkiogu pastari eta dena nahastuko dugu.
Egin berria zerbitzatuko dugu.
gaztaren zorro bat
• Edalontzi erdi bat OOBE
• Belar lehorren koilarakadatxo bat (oreganoa, ezkaia, salbia…)
• Albaka freskoa
• Limoi erdia
Bol batean, nahastu olibak, tomateak, belarrak eta OOBE.
Erretilu batean, nahastu pasta saltsarekin eta nahastu ondo. Gehitu pinaziak eta nahastu berriro. Bota bi koilarakada gazta eta nahastu berriro. Zerbitzatu aurretik, bota gainetik albaka hostoak, limoi txorrotada bat eta gazta birrindu mordoxka bat.
KOILARA ETA ELTZEKOA
BIZIGARRI DA BETI
Hotzak hasten direnean, bestelako platerak jateko gogoa sortzen da. Barrua berotzen dizuten platerak, otordu elikagarriak, jaten dituzunean besarkada batek bezala biltzen zaituztenak. Aukera ona eta osasungarria dira, adibidez, zopak, kremak eta eltzekoak. Kantitate gehiago prestatu dezakezu eta izoztu; denboraz justu zabiltzanean atakatik aterako zaitu horrek.
Beti prezio prezonak io onak krezio
3 EZINBESTEKOAK ZURE ELTZEAN
EROSKIn aurkituko dituzu produktu horiek guztiak, eta beti prezio onean
1,59 €
ERRAZIOAK
LEKALEAK
Landare-proteina, zuntz, burdin eta B taldeko bitamina asko dute. Energia asko ematen dute eta ase egiten dute. Astean 4 eta 7 errazio artean jatea da gomendioa.
BERDURAK
Bitamina, mineral eta antioxidatzaile iturri dira, eta funtsezkoak dira koilarako edozein plateratan, nutrizio balioa eta zaporea hobetzeko. Egunean bost berdura edo fruta jatea da gomendioa.
Koilarako plater askoren oinarri likidoa dira. Zapore oneko platerak izateaz gain, salden osagai asko funtsezko mineralen eta mantenugaien iturri ere badira.
Bazenekien EROSKI fabada asturiarra kalitate-prezio erlazioa aintzat hartuta, supermerkatuko fabada onena dela kontsumitzaileen iritziz azken urteotan?
Zer em ten dizu?
Plater oso eta osasungarri honek karbono hidratoak, proteinak eta zuntza, B1 eta B3 bitaminak eta mineralak emango dizkizu. Gantz asegabeak batez ere gaztatik datoz; esneki koipea da, eta, beraz, ez da kaltegarria.
Babarrunak albaka, pinazi eta parmesanoarekin
2 20’
• 30 ml oliba olio
birjina estra (OOBE)
• 30 g pinazi
• Koilarakadatxo erdi kurkuma
• 2 tipulatx
• 2 baratxuri atal
• Babarrun pote bat
(400 g)
• 125 ml oilasko salda
• 40 g gazta parmesano
• 7 g albaka fresko
• Limoi 1
• 2 g gatz
• Piperbeltz beltza
Bota oliba olio pixka bat zartagin batean eta jarri berotzen su ertainean. Gehitu pinaziak eta kozinatu 5 minutu, txigortuta egon arte. Kendu sutatik eta gehitu kurkuma, gatza eta piperbeltz beltza.
Ebaki tipulatxak juliana eran eta sueztitu zartagin batean oliba olio txorrotada batekin, bigun egon arte. Gehitu baratxuri xehatuak eta kozinatu beroa hartzen duten arte.
Gehitu babarrunak, aurrez ura xukatuta, eta estali oilasko saldarekin. Jaitsi suaren indarra, eta, hamar minuturen buruan, gehitu gazta parmesanoa birrinduta.
Kozinatu gazta urtu arte eta salda krematsua geratu arte.
Sutatik kanpo, gehitu gainetik albaka freskoa xehatuta eta nahastu.
Zerbitzatu plater sakonetan, eta ondu limoi zukuaren txorrotada txiki batekin. Azkenik, apaindu pinazi txigortuekin, gazta parmesano birrindu pixka batekin eta albaka hosto batzuekin.
BILATU
PRODUKTUAK EROSKIN
BABARRUN JANA
Babarrun gorria da plater honen protagonista, eta platera bera erritual bat da Euskal Herrian. Horren adierazle, Penintsula osoan babarrun gorriaren AGB bakarra dago gurean: Tolosako babarruna. Jatorrizko errezetan, babarrunak alde batetik egosten dira, eta sakramentuak bestetik: txorizoa, odolkia, urdaia eta saiheskia. Horiei laguntzeko aza egosia eta Ibarrako piperrak zerbitzatzen dira.
Ibarrako (Gipuzkoa) Zubelzu Piparrak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, Pedro Zubelzuren eskutik. EROSKI SELEQTIA piperren sekretua zein den erakutsiko digu Zubelzuk. Ekoizle hauek 29 urte baino gehiago daramatzate kalitaterik onena eta zapore bikaina eskaintzen, eta EROSKIk erabateko konfiantza du haien egiteko moduan, badakielako horrelako produktuak onak direla zuretzat eta zure ingurukoentzat.
Lagungarri
Tomatez eta txirlaz egindako zopa mina
• Poto 1 tomate natural birrindua (400 ml)
• Tipulin erdi bat
• Baratxuri buru bat, pipermin 1
• 2 koilarakada oliba olio birjina estra (OOBE)
• Kaiena eho koilarakadatxo erdi bat
• Kumino hautsaren koilarakadatxo bat eta erdi
• 16 txirla
• 400 ml ur
• 120 ml koko esne
• 90 g noodle
• Martorri sorta 1
• Lima baten zukua eta azal birrina
• Pipermin baten zerrendak
• Gatza eta piperbeltza
Jarri kazola bat su ertainean olioarekin, eta gehitu tipulina xehe-xehe moztua, baratxuria
20’ 4
eta pipermina, eta utzi sutan guritzen.
Gehitu tomatea, kaiena, kuminoa eta kozinatu 5 minutu.
Jarri zartagin bat sutan 200 ml ur eta txirlekin, eta utzi zabaldu daitezen. Gorde geroko.
Iragazi txirlek askatu duten salda, eta erantsi tomate zopari. Birrindu aurreko prestakina eta bota koko esnea, eta beharrezkoa balitz nahi den testura lortzeko, gainerako ura ere bai.
Ondu gatzez eta piperbeltzez, gehitu txirlak eta lima zukua.
Egosi noodle-ak paketean ageri diren jarraibideak kontuan hartuta, baina jartzen duena baino minutu bat gutxiago utzita. Xukatu eta bota zopari.
Zerbitzatzeko unean, estali martorri birrindu ugarirekin, lima birrinarekin eta pipermin xerrekin.
Beti prezio onak ona rezioak
3,54€
ERRAZIOAK
0,88€
ERRAZIOAK
Azalore eta roquefort krema
635-40’
• 800 g azalore sortatan
• Tipulin bat
• 2 baratxuri buru
• 100 g patata
• 2 koilarakada OOBE
• 1.300 ml ur edo salda begetal
• 120 g roquefort gazta
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• Ezkaia eta askotariko haziak
• 3 udare xerratuta
Berotu olioa eltze batean, su ertainean. Gehitu tipulina, xehexehe moztuta, eta baratxuri zapaldua, eta utzi gorritzen. Gehitu azalorea eta patata, eta erregosi 2 minutu.
Bota salda eta igo suaren indarra. Irakiten hastean, utzi kazola erdi estalita 20-25 minutuz, harik eta berdurak
Beti prezio onak ona rezioak
samur-samur gelditzen diren arte.
Birrindu dena irabiagailuarekin, pinportarik gabeko krema bat lortu arte. Lodiegia gelditu dela ikusten badugu, salda gehixeago bota dezakegu. Likidoegia gelditu bada, utzi ura lurruntzen su ertainean, eltzea estali gabe.
Berotu krema su ertain-baxuan eta gehitu gazta papurtua. Utzi gazta pixkanaka desegiten, gehitu piperbeltza eta eman gatz puntu egokia. Bukatzeko, erantsi ezkai freskoaren hostoak. Zerbitzatu krema beroa dagoela, apaingarri gisa udare zerrenda batzuk, ezkai hostoak, askotariko haziak eta oliba olio tanta batzuk gehituta.
ERRAZIO BATEK DAUKA:
A B D E C
NUTRI-SCORE B
Berenjena eta kuiatxo errez egindako krema
Beti prezio onak ona rezioak
• Kuiatxo bat
• Berenjena bat
• Tipula gorri bat
• 3 baratxuri atal
• Patata txiki bat, zurituta
• 2 koilarakada oliba olio
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• Ezkai freskoaren hostoak
• Salda begetala edo ura (500 eta 1.000 ml artean)
• Ogi txigortuaren croûtos-ak baratxuriarekin
• Askotariko haziak
Jarri labea berotzen
200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.
Moztu kuiatxoa, berenjena, patata eta tipula xerra loditan.
Zapaldu baratxuri aleak azal eta guzti.
Zabaldu berdura guztiak labeko erretilu batean, blaitu
OOBE koilarakada batekin, ondu gatz eta piperbeltz eho berriarekin eta ezkai hosto freskoekin.
Eduki labean 30-40 minutuz, berdurak samur-samur gelditzen diren arte.
Jarri kazola bat sutan, gehitu berdura erreak eta salda edo ura, eta birrindu, berdura zati txikiak utzita.
Utzi irakiten bost minutuz su ertainean.
Zerbitzatu ogi txigortuaren croûton batzuekin eta hazi batzuekin.
0,39€ ERRAZIOAK
1,93€ ERRAZIOAK
445’ Kalabaza, patata eta porruz egindako krema
• 1 kilo kalabaza
• 300 g patata
• 2 porru
• 200 g kardu perretxiko, txanpiñoi, shiitake…
• 2 hostotxo perrexil
• 80 g Mantxako ardi gazta ondua
• 1 baratxuri atal
• Oliba olioa
• Gatza eta piperbeltza
Zuritu kalabaza eta patatak, eta ebaki. Garbitu porruak eta ebaki xerratan. Garbitu perretxikoak eta ebaki puskatan. Zuritu eta xehatu baratxuria. Garbitu perrexila, lehortu eta xehatu. Ebaki gazta txirbil finetan, azala kentzeko gailu bat erabilita.
prezio onak ona rezioak
Sueztitu porrua bost minutuz eltze batean, olio pittin batekin. Gehitu patata eta kalabaza, estali urez, ondu gatz eta piperbeltzez eta eduki irakiten 20 minutuz. Birrindu, eman gatz eta piperbeltz puntu egokia (beharrezkoa balitz), eta gorde berotan gerorako.
Zartagin batean berotu olio pixka bat, gehitu baratxuria, eta gorritzen hasten denean, bota perretxikoak eta salteatu bost minutuz. Ondu gatzez eta piperbeltzez eta gehitu perrexila.
Banatu krema lau plater sakonetan, eta bukatzeko, jarri perretxikoak erdian gazta txirbilekin batera.
BERDURA GEHIAGO
AFARI AZKARRAK ETA OSASUNGARRIAK
Garaiko berdurak osagai ezin hobeak dira afari elikagarriak, gozoak eta bizigarriak prestatzeko. Batzuk, brokolia eta azalorea adibidez, unerik onenean daude, eta errezeta azkar eta osasungarriak presta ditzakezu haiekin. EROSKIko brokoli eta azalore lore berriei esker denbora aurreztuko duzu prestaketan, eta plater ezin gozoagoak sortu ahal
izango dituzu. Haien erretilua %80 material birziklatuz egina da. Ireki, garbitu eta prest. Bi berdura hauek zuntz, C eta K bitamina eta antioxidatzaile asko dute. Brokolia A bitamina eta kaltzio askoko berdura da, ezin hobea begietako eta hezurretako osasunerako. Azaloreak, berriz, osagai sufretsu gehiago du, eta gorputza garbitzen laguntzen du.
BROKOLI ETA AZALORE LOREAK
MIKROUHIN LABEAN
Kozinatu loreak mikrouhin labean, oliba olio eta gatz pixka batekin 5-6 minutuz. Ondoren, gehitu gazta birrindua eta piperbeltz gozoaren ukitu bat, eta berotu beste minutu bat.
10 MIN
AZALORE LOREAK ESPEZIAZ ONDUTA ‘AIRFRYER’-EAN
Nahastu azalorearen loreak oliba olio koilarakada batekin, gatzarekin, piperbeltzarekin, kurkumarekin eta kumino hautsarekin. Nahastu ondo eta erre airfryer-ean 180 ºC-tan 12-15 minutu, bata bestearen gainean jarri gabe. Denbora erdia igarotakoan, nahastu berriro, modu uniformean gorritzeko. Prest daudenean, zerbitzatu aurretik, gehitu limoi zukuaren txorrotada bat eta bota gainetik perrexil fresko birrindua.
EROSOA ETA AZKARRA
Hiru minutu eskasean afari osasungarri bat presta dezakezu. Berdura krema hauek, kontserbatzailerik gabe eta pertsona batentzako formatuan, aukera osasungarria eta orekatua dira egunaren amaieran dastatzeko. Hainbat abantaila dituzte: ontzia mikrouhin labean sartu eta berotu daiteke, tapak sistema bat du segurtasunez irekitzeko eta ondoren berriro ixteko, eta hirurak beti prezio onean daude.
KINOAREKIN
Eduki loreak ur irakinetan eta gatzarekin pare bat minutuz. Ondoren, eraman ur izoztuz betetako bol batera eta egosi kinoa 15 minutuz. Gehitu piperbeltza, arbendol xehatu eskukada bat, mendafina, ahabiak, gazta parmesanoa eta limoi zukuz, 6 koilarakada oliba olioz, gatzez eta ziape koilarakadatxo batez prestatutako ozpin-olioa.
prezio on reznak o
BROKOLIA
BERTAKOA
ETXEAN EGINA BEZALA
Biziarazten gaituen janaria, gure haurtzaroko sukaldea akordura ekartzen diguna, are bizigarriagoa bihurtzen da osagai freskoekin, hurbilekoekin eta ingurumena errespetatuz eta mimoz ekoitzitakoekin prestatzen badugu. EROSKIn urteak daramatzagu bertako ekoizleen lan egiteko moduan konfiantza izaten, uste dugulako plazer batzuk ezin direla diruz ordaindu; esate baterako, hurbileko gazta bat dastatzea, Galiziako muskuiluez gozatzea edota haragi salda hori, amonak prestatutakoa hainbeste oroitarazten dizuna, zure etxetik hurbil egina dela jakitea.
Edurne Garciak EROSKI
SELEQTIA oilo saldaren eta haragi saldaren sekretuak argitu dizkigu
BENETAKO Zaporea
Hona hemen EROSKI SELEQTIA saldak probatzeko zenbait arrazoi:
Hurbileko osagaiak erabiltzen dira saldak prestatzeko, probetxua ateratzen zaie eta beti freskoak daude. Hurbileko baratzetako produktuak dira, eta aske hazitako baserriko oiloen arrautzak, Euskolabel zigiluarekin, edo ekoizpen ekologikoko produktuak.
Ekonomia zirkularrean oinarrituta ekoizten dira: arrautzak jartzeari utzi dioten hegaztiak aprobetxatzen dira, normalean merkaturatzen ez direnak; hala, zapore handia ematen diote saldari.
Su geldoan prestatzen dira, modu naturalean koipegabetzen dira, etxeko sukalde batean egingo litzatekeen moduan. Horrela, salda argia eta koipe gutxikoa lortzen da.
Eta, batez ere, bertako produktuak dira, Delicatetxe enpresak egindakoak. 2019an martxan jarritako kooperatiba txiki honek Elorrion (Bizkaia) du egoitza, eta tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu. Bizkaian enpresa berritzailearen aitortza jaso du, plantan bertan kokatutako eguzki panelen energiaz elikatzen baita.
Egin zuk zeuk eta izoztu, nahi duzunean ateratzeko
Aukeratu haragi eta baserriko oiloaren haragi salda edo baserriko oiloarena.
SALDA DESBERDIN BAT
EGUN BAKOITZERAKO
EROSKI markako beste hainbat salda ere badira: oilo salda, arrainarena, haragi salda, eltzeko salda, berdura eta barazkiena, BIO salda... Koipe gutxikoak ere badira. Aukera berriak ere badituzu. Adibidez:
BOLADAN DAUDE
HEZUR ETA OILO SALDAK
Hezurrekin saldak egiteko gaur egungo joerari bone broth esaten zaio ingelesez. Joera horrek, berez, teknika tradizionalak berreskuratzen ditu, osasunerako onuragarriak direlako. Txekor, oilo, txerri edo arrain hezurrekin prestatzen dira salda horiek, su geldoan egosita, hainbat orduz, hezurren osagaiak erauzteko: mantenugaiak (kolagenoa, gelatina...) eta mineralak (kaltzioa eta magnesioa). Hezur saldak onuragarriak dira artikulazioen, larruazalaren eta hezurren osasuna eta digestioa bera hobetzeko; izan ere, aminoazidoak ere badituzte, eta horrek zelulen birsorkuntza eta heste osasuna hobetzen laguntzen du.
Zaporea areagotzeko, erre hezurrak labean, 200 ºC-an, 30 minutuz. Ondoren, egosi hezurrak eta berdurak hainbat orduz, urez betetako eltze batean. Irakiten hasten denean, kendu aparra eta jaitsi suaren indarra, leun-leun irakiten jarrai dezan. Utzi hozten, gaineko koipe geruza errazago kentzeko. Sartu izozkailuan kontsumitu behar ez duzuna.
AURREZKI GEHIAGO
PROBETXUA ETA PREZIO ONAK
Keinu txikiak dira egunaren amaieran gure gozagarri. Eta zure baliabide guztiak aprobetxatzen ari zarela jakitea da horietako bat. Hori dela eta, EROSKIn adierazgarria jartzen diegu eskaintza edo beherapenen bat duten produktu guztiei, kalitaterik onena beti prezio onean aukeratu ahal izan dezazun. Antolatzea, soberakinak izoztea eta hondarrak berrerabiltzea ere lagungarri da erosketa bakoitzari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko.
Bazenekien joan den urtean gure dendetako fruta eta barazki “itsusien” 473 tona alferrik galtzea saihestu genuela?
EROSKIn janari hondar gutxiago sortzeko lan egiten dugu. Hilabete honetan, adibidez, fruta eta barazki ‘itsusiak’ bistaratzeko kanpaina bat egingo dugu. Izan ere, forma irregularra, ohikotik kanpoko tamaina edo itxura desberdina izan arren, gozo-gozoak dira eta, gainera, merkeago daude.
BESTE NEURRI
JAKINGARRI BATZUK
%40rainoko beherapenak iraungitze data edo kontsumo lehenetsiaren data hurbil duten produktuetan. Eta ezusteko paketeak ‘Too good to go’ app-aren bidez. Paketeen barneko produktuak, 12 euro inguruko balioa dutenak, iraungitzear daude edo kontsumo lehenetsiaren data hurbil dute. Eta 3,99 € besterik ez duzu ordainduko.
Orga oso bat 70€ baino gutxiagoren truke. Gainera, 2.000 produktu baino gehiago aurkituko dituzu zure behar guztietarako beti prezio onean.
HEMEN DITUZU ORGAKO PRODUKTU GUZTIAK
Berdura quiche-a
• Brisa ore 1 (230 g)
• Porru 1
• Kuiatxo erdia
• Azenario 1
• 100 g espinaka
• 100 g ahuntz gazta (biribil)
• 150 ml esne
• 100 ml esne-gain likido
• 3 arrautza
• Gatza
• Piperbeltza
• Intxaur muskatua
• Olioa
Jarri porrua su eztian egiten zartagin batean; zertxobait guritu denean,
erantsi kuiatxoa eta azenarioa, eta utzi su eztian egiten. Gorde geroko.
Irabiatu arrautzak ontzi batean. Erantsi esne gaina, esnea, gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua, eta irabiatu dena, harik eta bateratzen den arte.
Zabaldu orea moldean, egin zulotxoak sardexka batekin, eta estali labeko paperarekin. Jarri gainean lekale batzuk, pisua egiteko, eta utzi labean 10 minutuz.
Jarri oinarrian porrua, espinakak eta zartaginean egindako berdura, eta erantsi ahuntz gazta. Estali guztia esnez eta arrautzaz egindako nahasturarekin.
Eduki labean 25 minutuz.
ERRIOXA
Errezetak HEMENGO PRODUKTUEKIN
Errioxako baratza oparoa da: ugariak dira hango produktu freskoak, kalitate eta zapore handikoak. Borraja, eguneroko barazki xumea, plater erraz, gozo eta fina bihurtzen da Basque Culinary Centerrek diseinatutako errezeta honetan
BCC-k diseinatutako errezetak
CALAHORRAKO BORRAJA
Gure dendetako batzuetan eskura dago, eta udazkenean dago unerik onenean. Berdura estimatua da bere kalitate eta freskuragatik eta zurtoin samur eta irmoengatik. Hori dela eta, erabilera askoko jakia da sukaldean. Platerean, beste aldaera batzuk baino zapore leunagoa du, ez hain mingotsa. Dastamenean bereiziko duzu.
Borraja nbala poe arrautzarekin
• 600 g borraja
• 2 patata
• 2 baratxuri atal
• Gatza eta piperbeltza
• 15 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
• 4 arrautza
• 10 ml ozpin
• 50 g urdaiazpiko
Borraja gisatua
Ebaki borrajak eta garbitu ondo trapu batekin.
Jarri ura gatzarekin eta egosi 15-20 minutuz. Gorde geroko.
Zuritu eta ebaki patata zati ertainetan eta egosi uretan 20 minutuz. Gorde geroko.
Zartagin batean, OOBE pixka batekin, gorritu baratxuri buruak, atera, eta gehitu patatak olio berean.
Kozinatu patatak, puskatu samar egon arte, gehitu borrajak eta ondu gatz eta piperrautsez.
Poche arrautza
Jarri ura berotzen. Irakiten hasten denean, gehitu ozpin txorrotada bat. Kraskatu arrautza bat bol batean, egin zurrunbilo bat uretan koilara batekin eta isuri arrautza zurrunbiloaren erdian.
Utzi 2-3 minutuz, arrautza eginda egon arte. Atera.
Urdaiazpiko hautsa Jarri urdaiazpiko xerrak labeko erretilu batean.
Sartu labean 4-5 minutuz 180 ºC-an, labea aurrez berotuta. Utzi hozten, birrindu eta gorde geroko.
0,94€
Zer em ten dizu?
Borraja burdin eta A eta C bitamina askoko berdura da, konbinazio oso ona, C bitaminak landareen burdina hobeto xurgatzen laguntzen baitu.
#elikatupentsatzenduzuna
ERRAZIOAK
Zer em ten dizu?
Edukiaren %65 fruta da, eta gainerakoa, gazta eta esne lurrundua. Elikagai osasungarriak dira guztiak.
OHAR OSASUNGARRIAK
Fruta helduak erabiliz gero, janari hondarrik ez sortzeaz gain, prestaketaren zaporea gozoagoa izango da. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.
Familian sukaldean aritzea dibertigarria da #elikatupentsatzenduzuna
ETXEAN EGINDAKO PETIT SUISSEA
6 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 15 MIN
3 gelatina neutro xafla
300 g marrubi (izan daitezke izoztuak edo fruitu gorri izoztuak)
100 g banana
130 g gazta krema (light)
60 g esne lurrundu
1. Jarri gelatina uretan beratzen 10 minutu inguru.
2. Birrindu marrubiak, platanoa eta krema gazta, dena batera.
3. Jarri esne lurrundua berotzen, irakitera iritsi gabe, eta gehitu gelatina xukatua. Nahastu disolbatu arte.
4. Gehitu frutaren eta gaztaren nahasketa esneari, eta irabiatu nahasketa homogeneo bat lortu arte.
5. Bete gehien gustatzen zaizkizuen edalontzi txikiak edo ontziak, eta eduki hozkailuan gutxienez ordubete.
NUTRI-SCORE
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.
ITSASO AGIRRE
ETA ASIER SAGASTA
Artzainak eta gazta ekoizleak
Pertsona batzuek lanbidea bizimolde bihurtzen dute. Itsaso Agirre eta Asier Sagasta gazteak artzainak eta gaztagileak dira, eta haien lurraren ondareari bizirik eusten saiatzen dira. JD duen egile gazta ekoizten dute, beren ardi latxen artaldeak sortzen duen esnea soilik erabiliz, eta ingurumena eta animalien ongizatea errespetatzen duten metodoekin zaintzen dituzte ardiak. Itsasok eta Anderrek bizibide honen eta bertako produktuaren aldeko apustua eta konpromisoa agertu dute, eta horrelako ekimen txikiek sukaldaritzan eragin handia izan dezaketela erakutsi dute.
ASIER
Artzain belaunaldi gaztearen bultzadak nola eralda dezake elikaduraren etorkizuna? Lurrak eta naturak ematen digutena elikagai bihurtzeko daukagun bideetako bat da artzaintza. Lurrak ematen diguna hartzen dugu, eta, aldi berean, lurrari behar dituen mantenugaiak itzultzen dizkiogu, simaurraren bidez.
Nola ikasten da artzain izaten? Eguneroko lanean ikasten da, egunero sortzen direlako gauza berriak. Gomiztegiko (Gipuzkoa) artzain eskolan ikasi nuen, eta orain gai naiz lehen pentsatu gabe egiten nituen gauzak ulertzeko. Orain, ezin dut bizitza beste era batera ikusi.
Nola berreskura daiteke belaunaldi aldaketa?
Artzaintza biziko bada eta etorkizunera egokituko bada, bertako produktuaren alde egin behar da apustu. Izan ere, artzaintza ez da makila, txakurra, ardiak eta mendia bakarrik.
Eta zer du gaztak denok hain gustukoa izateko?
Egile gazta da, esne gordinarekin eta arkume gatzagi naturalekin egindakoa. Horrek ematen dio, finean, nortasuna gaztari.
Eta ekoizpena, bertakoa da erabat?
Bai, ardiak hemen jezten dira, gazta hemen egiten da, egunero hemen ematen zaie buelta eskuz...
GALDERAK ESNE MAMITAN
Gaztanbera baino jaki gozoago bat.
ASIER: gazta bera.
ITSASO: gazta, postre moduan edo otorduaren hasieran.
Lorik ezin duzunean egin, ardiak zenbatzen dituzu?
ASIER: berehala lokartzen naiz.
ITSASO: bai, beti. Ezin dut lorik egin, aurrez ardiak zenbatzen ez baditut.
#elikatupentsatzenduzuna
ITSASO
Txikitatik bizi izan duzu artzain izate hori?
Aitona-amonak eta gurasoak abeltzainak izan dira; baserrian jaiotakoak gara denok. Odolean daramat.
Baina zuk ere Arantzazun, Gomiztegiko artzain eskolan, ikasi duzu lanbidea. Bai, han ikastaro oso espezifikoak daude apatxetako zauriak nola sendatu, gazta nola egin, ardiei ilea nola moztu eta abar ikasteko. Denetarik.
Esaten da artzain izatea, lanbide bat baino gehiago, bizitzeko modu bat dela. Gogorra da. Ordu asko dira hemen mendian, eta beti sortzen dira ezustekoak. Umorez hartu ezean, jai dago.
Zer zailtasun dituzue belaunaldi gazteko artzainok?
Irudipena dut gehiegizko burokrazia dagoela, eta egin beharreko inbertsioak oso handiak direla.
Lehen sektoreko proiektuak bultzatzen dituen GaztenekBerri proiektuan parte hartu duzu. Zure ustez, beharrezkoa da belaunaldi gazteei mundu hau guztia erakustea?
Bai, jendea, gero eta gehiago, deskonektatuta dago naturatik eta elikagaien berezko jatorritik. Egiten duguna erakutsi ahal izatea garrantzitsua da lanbide honi eusteko eta balioa emateko.
IDIAZABAL ‘CRACKER’-AK
• 75 g osoko gari irin
• 70 g garbantzu irin
• 1/4 koilarakadatxo gatz
• Koilarakadatxo erdi legamia (gozogintzakoa)
• 85 ml ur epel
• 40 ml oliba olio birjina estra
• 3 koilarakada sesamo hazi
• 30 g Idiazabal gazta
Jarri labea berotzen 205 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.
Birrindu gazta eta gorde geroko.
Bol batean, nahastu irinak, legamia, sesamo haziak eta gazta.
Aparte, nahastu ur epela eta olioa.
Egin krater bat osagai lehorren erdian, isuri hor ura eta olioa eta nahastu ondo.
Irineztatu mahaia arin-arin, eta, arrabolaren laguntzarekin, luzatu orea ahalik eta finena utzi arte (3-4 mm-ko lodiera).
Ebakitzeko gailu batekin, ebaki galletatxoak eta ipini labeko erretilu batean, laberako paperez estalita. Sartu galletak labean, 10-12 minutuz. Puztu egin behar dute zertxobait, eta kolore gorrizta hartu. Atera labetik eta utzi hozten.
Galletak denbora gehiagoz kurruskari kontserbatzeko, latorrizko ontzi hermetiko batean gorde ditzakezu, baita hozkailuan ere, fresko irauteko.
BELAUNALDI ALDAKETA GOMIZTEGIN
Gomiztegiko artzain eskolan (Gipuzkoa), euskal artzaintzari lotutako teknika tradizionalak irakasten dizkiete ikasleei, prestakuntza teorikoa eta praktikoa uztartuz. 1997an sortu zen eskola, eta geroztik 350 ikasle baino gehiago pasa dira Gomiztegitik, osoko prestakuntza jasotzeko, ardi latxen artaldeak nola gobernatu eta Idiazabal gazta nola egin ikasteko. Eskolaren helburua beti izan da jasangarritasuna eta naturarekiko errespetua sustatzea eta Euskal Herriko tradizioei eta ondare naturalari bizirik eustea. Eskola aitzindari hau artzaintza biziberritzea lortzen ari da, lanbidea belaunaldi berrien eta sektorearen gaur egungo eskakizunetara moldatuta.
Azken kontuak
GAZTA TORTELLINIAK
Pecorino Romano JDB, Grana Padano JDB eta Ricotta gazta italiar benetakoekin eginak.
EROSKI ‘ITSAS MUNDUA’ PASTA ITALIARRA
Dibertsiozko itsaso bat
EROSKI TORTELLINIAK
Eraman Italia zure platerera
Aski izango dituzu 14 minutu zure mahaian egiazko plater italiar bat dastatzeko. EROSKI tortellini berriak, urdaiazpikoz edo gaztaz beteak, %100 Italiako gari irinez eta lurrean hazitako oiloen arrautzaz eginak daude.
URDAIAZPIKO TORTELLINIAK
Italiako prosciutto gordinarekin.
zure txikientzako platerean
Zure txikiek ondo jatea eta aldi berean tarte dibertigarri bat igarotzea nahi baduzu, probatu EROSKIren ‘Itsas mundua’ haurrentzako pasta. Landare pasta da, olagarrotxo, itsas zaldi, arrain eta belaontzien formarekin. Italian egina da, %100 italiar osagaiak erabilita: garia, tomatea eta espinakak, adibidez. Hala, hiru koloretako pasta honek landareen eduki hori dauka, eta arrautzarik gabe! Gainera, brontzezko moldean egina dagoenez, testura ezin hobea du saltsak harrapatzeko, eta, horri esker, mokadu bakoitza zaporez beterik dago. Italiar kalitatea eta dibertsioa plater bakoitzean!
Aneto krema natural berriak ETXEKO ZAPOREA
Probatu Aneto krema
natural berriak: kuia errea, oilasko errea berdurekin eta ganba eta itsas zapo krema.
Etxean prestatuko zenituzkeen kremen antzera daude eginak, osagai freskoak eta naturalak soil-soilik erabilita, eta oliba olio birjina estrarekin kozinatuta.
Lurrin artifizialik gabe, esnekirik gabe eta almidoirik gabe.
Aneto kremen bereizgarri nabarmenena haien irakite
prozesua da. Bestalde, osagaiak erre eta salteatu egiten dira, errezetak askoz gozoagoak izan daitezen. Gainera, hurbileko kooperatiba sozialetatik datozen berdurekin eta, oilasko
kremaren kasuan, Animalien Ongizatea zigiluarekin ziurtatutako etxaldeetako haragiarekin daude kozinatuta.
Osasungarriak eta elikagarriak izateaz gain, aukera ezin hobea dira sukaldean lan handirik hartu gabe lehen plater on batez edo afari gustagarri batez gozatzeko.
Aneto mintzo da -erako
ASKOTARIKO EROSKI
PRODUKTU MEXIKARRAK
Tortillak, saltsak eta Mexikoko zapore osoa
Hemen dira berrikuntzak! Osoko arto opiltxoak eta gazta saltsa bat merkaturatu ditugu. Lehendik ere hor ditugu gure dendatan natxo arrakastatsuak, arto opiltxo naturalak eta saltsak. Busti jakiak Mexikoko zapore betearekin, kalitate onenarekin eta prezio ezin hobean.
Zaporeari uko egin gabe ukitu osasungarriagoa bilatzen dutenentzat, EROSKI osoko arto opiltxoek zuntz gehiago dute, eta testura leun eta gozoari eusten diote.
Nahi duzu zerbait laguntzeko? EROSKI gazta saltsa, ukitu min doiarekin, ezin hobea da jakiak bustitzeko eta partekatzeko.
BOKARTAZ BETETAKO EROSKI OLIBAK
Probatu beharreko aperitiboa
Oliba zaleek eta ozpinetako bokartak gustuko dituztenek hauxe dute aperitibo perfektua lagunartean edo familian elkarbanatzeko: bokartaz betetako EROSKI oliba berriak, ozpinez, baratxuriz eta perrexilez onduak. Pintxo tradizionalaren zapore guztia mokadu bakar batean, olibaren leuntasun haragitsua eta bokartaren itsas ukitu gazia ezin hobeto nahasturik.
Gogoratu, zerbitzatu aurretik, egokia dela lata astintzea, ongailuak modu uniformean banatzeko.
Azken kontuak
Hainbat ideia ilea lehengoratzeko
ETA
Erabili xanpu hidratatzaileak eta nutritiboak eta, ahal dela, ez erabili ur berorik, ilea are gehiago lehortu dezakeelako. Hobea da ur epelarekin garbitzea, eta bukatzeko, ilea ur hotzarekin urberritzea. Distira handitzen lagunduko dizu.
Erabili maskara hidratatzaileak gutxienez astean behin, eta ezarri bereziki ile puntetan eta luzeretan, eta ez buruko larruazalean, soberako gantzik ez sortzeko. Erabili jatorri naturaleko osagai nutritiboak dituzten maskarak. Argan olioa edo koko olioa dira osagai horietako batzuk.
Ilea leun-leun orraztea, hortz zabaleko orrazi batekin, egokia da hausturarik ez sortzeko.
Eman arnasa zure ileari eta saiatu lehorgailua eta plantxa ahalik eta gutxien erabiltzen. Ezin baduzu ilea lehortu gabe utzi, ahal dela erabili aire hotza.
Jarri praktikan aholku hauek gure belle markarekin. ilea zaintzeko produktu ugari baititu, modu klinikoan frogatuak eta kontrol politika zorrotz baten arabera formulatuak, bezeroari kalitate-prezio erlazio onena eskaintzeko.
XANPUA
ETA MASKARA
belle LEHENGORATZE INTENTSIBORAKO
Beherapen kupoia aldizkari honetan LARRIALDIKO
Zaindu egiten dute zure ilea, eta sustraietatik muturreraino berregokitzen eta elikatzen dute. Zeramidan eta argan olioan aberatsa den konplexu bati jarraituz daude formulatuta, zure ilea lehengoratzen laguntzeko. Biak batera erabilita, xanpua eta maskara, tratamendu intentsibo bat osatzen dute hondatutako ileak zaintzeko eta haien itxura hobetzeko.
Beherapen kupoia aldizkari honetan
XANPUA ETA MASKARA
belle URRE MAGIKOA
Ilea elikatzen dute sustraietatik puntetara, eta distira ematen diote ileari koiperik erantsi gabe eta hura galkatu gabe. Haien formulak ezinbesteko hiru printzipio aktibo konbinatzen ditu: argan olioa (lehengoratu egiten du ilea eta berregituratzen lagundu), jojoba olioa (hidratatu eta indartu egiten du ilea), eta keratina (ilea moldatzeko eta lehengoratzeko propietatea du). Emaitzarik onena lortzeko, erabili itzazu batera, eta ile lehor eta itzalia erabat itxuraldatuko duzu, eta ile hidratatu eta indarrez betea bihurtuko duzu.
XANPUA ETA MASKARA belle KOLORE DISTIRATSUA
Haien formula berezia da ile tindatua edo xerloduna zaintzeko. Modu delikatuan garbitzen dute ilea, babestu egiten dute eta kolore argitsu eta biziari eusten laguntzen dute. Gari hoziaren estraktua eta kamelia eta gari olioa ditu osagaien artean; horiek babestu egiten dute kolorea, ilearen erresistentzia sendotu eta handitu egiten dute eta leun eta distiratsu uzten dute.
Parkean eroriko bat, belaunburuan urratu bat familiarekin eginiko txangoan... Larrialdi txikietarako kit bat beti eskura izatea oinarrizkoa da, bai poltsan eramateko bai etxean edukitzeko. Hemen duzu lehen laguntzako botikin bat prestatzeko beharrezkoa den guztia. Egunerokoan sortutako edozein larrialdiri aurre egiteko prest egongo zara horri esker.
Osatu oinarrizko botikina EROSKI produktuekin, 20 euro baino gutxiagoan
Serum fisiologikoa
Antiseptiko gardena
Arnika sticka Kolpeen mina arintzeko
Ziztadentzako emultsio lasaigarria duen roll-ona, aloe verarekin
Pobidona iododuna
Gasa esterilizatuak
Tiritak Larruazal sentiberetarako, gardenak, haurrentzako tiritak, ehun elastikoa dutenak...
Aukeratu zure oparia ...Eta gainera, zozketa!
Nola lor dezaket saria?
1 EROSKI clubeko bazkide izan.
2 Eman izena sustapenean, kutxatik igarotzean edo hemen
3 Egin 50 €-ko gastua 60 marka baino gehiagotan, azaroan eta abenduan. Konbinatu nahi dituzun moduan!
4 Kode bat jasoko duzu. Sartu kodea travelclub.es/eroskiregalo/ webgunean eta aukeratu zure oparia.
Hauek dira udazken honetan sariarekin datozen 60 marketako batzuk. EROSKI clubek saritu egin nahi du zure leialtasuna, eta, marka horietako produktu bat eroste soilagatik, OPARI BAT lor dezakezu, eta bizitza osorako oporraldi baten ZOZKETAN parte har dezakezu.
Gainera, hartu parte ZOZKETAN
Sustapenean izena eman baduzu, marka horietan eginiko 5€-ko erosketa bakoitzeko, zuzeneko txartel bat eskuratuko duzu BIZITZA OSORAKO
OPORRALDI baten ZOZKETAN parte hartzeko. Irabaziz gero, Travel Clubeko 3,6 milioi puntu eskuratuko dituzu doako bidaien truke edo katalogoko beste edozein opariren truke aldatzeko.
eran dituzu motxilak, termo botilak, atu zure oparia
Aukeran dituzu motxilak, termo botilak, egutegiak, entzungailuak, zinema sarrerak edo 10€-ko opari txartelak.
(1) Sustapenaren balioa 2024/11/1etik 2024/12/31 arterainokoa. Opariaren kodea e-mail edo SMS bidez jasoko duzu, edo kutxatik igarotzean, 25/01/15a baino lehen. Opari hauetakoren bat aukera dezakezu: motxila, termo botila, egutegia, entzungailuak edo zinemako sarrerak. Katalogoan izan daitezkeen aldaketei loturik. Informazio gehiago: eroski.es/sorteo-club/
Beti maitek dugu EROSKI club-a
Azaroaren 1etik
Gozatu Sustapen gehiagoz ‘Black Friday’ egunean
Hauek dira marka
partaideak:
rtaideak:
EROSKItik kanpo ere aurreztu dezakezu hilabete honetan. EROSKI club-en ‘Sustapen Gehiago’ atalean aurrezten jarraitu ahalko duzu 80 markatan baino gehiagotan (moda, aisialdia, elektronika, errestaurazioa, etab.). Guztietan aurrezki handia eskuratuko duzu, eta zure EROSKI club txartelean metatuko da.
HEMEN AURKITUKO DUZU:
elkartasuna
Beste herrialde batzuetako haur
ZAURGARRIEI
laguntzea
Urtero, bost urtetik beherako hiru milioi haur baino gehiago hiltzen dira desnutrizioaren edo horrekin lotutako kausen eraginez. Ez begiratu beste aldera eta lagundu gurekin batera Mugarik Gabeko Medikuak GKEak garapen
bidean diren herrialdeetan haurren elikadurarako dituen programa anbulatorioak sostengatzen. Desnutrizio larria duten haurrek tratamendu egokia jasotzea eta zortzi astean beren batez besteko pisua berreskuratzea da ekimen honen helburua.
BILKETA HANDIA
EROSKIk, beste behin, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) antolatutako Bilketa Handian parte hartuko du. Garraioan eta logistikan lagunduko dugu, eta gure bezero guztiek eginiko dohaintza osoaren araberako ekarpena egingo dugu.
Nola parte hartu?
Joan gure dendetara azaroaren 22tik 24ra. FESBALeko boluntarioek poltsa bat emango dizute dohaintzan eman nahi dituzun produktuak bertan sartzeko. Erosketa amaitzean eman ahal izango duzu poltsa hori.
Nahi duzun diru-ekarpena egin kutxatik igarotzean, azaroaren 22tik 27ra.
5 euroko diru ekarpenak balio hau du:
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN ETA NAFARROAN
Aurten ere, azaroan, bat egingo dugu EITB Maratoiaren erronkarekin. Oraingoan, bihotzeko eritasunen prebentziorako eta tratamendurako ikerketak finantzatzen laguntzea izango da erronka. Eginkizun horretan lankide izango da BIOEF, Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa. Lagundu nahi baduzu, azaroaren 21era arte izango duzu aukera Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako dendetako kutxetatik igarotzean. 5€
UDAZKENEKO ZAPORE IZARRA
zu bezalako
‘kakinfluencer’-entzat
Eragiteko ahalmena duten pertsona gero eta gehiago dago. Erosle anonimoak, Bouquet® aukeratuta balio kate bat sostengatzen dutenak. Izan ere, bermea, kalitatea eta gure nekazaritzarekiko konpromisoa dira kate horren bereizgarriak. Bouquet® kakia jateko prest dago beti; izan ere, sagar bat bezala jaten da –azalarekin edo gabe–, baina are errazago, ez baitauka ez hazirik eta ez hezurrik. Sendotasun handia, kolore laranja eta mami kurruskaria du Gogorra dagoenean heldua dago, eta zapore gozoko fruta da.
Zuntz asko eta C eta A bitamina asko du. Hori dela eta, udazkeneko fruta nabarmen honek gure gorputzaren defentsak indartzen ditu, urte garai honetan hain ohikoak diren katarroei aurre egiteko.
Gainera, ur, fruktosa eta potasio asko du; hori dela eta, fruta estimatua da kirolarien dietan. Bestalde, ahalmen antioxidatzaile handia ere badu, eta lagundu egiten du estres oxidatzaileari aurre egiten.
Osorik jaten denez, oso egokia da motxilan eramateko eta noiznahi jateko, hamaiketakoan, askarian, ordu arteko mokadu moduan, kiroldegian…
Aprobetxatu ahalik eta gehien haren zapore leuna. Harrituta geratuko zara Bouquet®
kakiarekin zenbat errezeta presta ditzakezun: smoothie-ak, tostadak, jogurtak, pancake-ak, mousse-ak, entsaladak... Garaiko berdurekin, hala nola orburuekin, prestatutako plater nagusiei laguntzeko ere erabil dezakezu kakia.
Gainera, Bouquet® kaki bat jaten duzun bakoitzean, eragin onuragarria sortzen duzu elikadura katean. Garai honetako fruta izarra aukeratuta, bizitza ematen diozu zure buruari eta Bizitza ematen diozu Landa-inguruneari
KAKIA, BETI BOUQUET®.
kaki Bouquet® mintzo da -erako
bidaiak
EGUBERRIAK
SEI AZOKA ETA DANUBION BARNAKO BIDAIA
Bizi Eguberriak beste era batera, Europa erdialdean urte garai horretan egiten diren azoka antzinako eta onenetako batzuk bisitatuz. Giro magikoa, argiz betea, zuzeneko ikuskizunak, musika, Gabonetako zaldiko-maldikoak eta askotariko erakusmahaiak aurkituko dituzu haietan. Eta postu bakoitzean era guztietako produktuak erosi ahal izango dituzu: Gabonetako artisau apaingarriak, jostailuak, neguko arropa, gozo tipikoak eta opariak. Bizi Eguberrien magia gurekin eta metatu aurrizkia zure EROSKI club txartelean! Planik onena proposatzen dizugu: sei azoka bisitatzea edo Danubio ibaian barna bidaia bat egitea.
Pragako azoka
Municheko azoka (Alemania)
XIV. mendetik, Eguberri garaian, Marienplatz plazako salmahaietan era guztietako artisau produktuak, zurezko jostailuak, etab. izaten dira, eta glühwein ardo epela eta jengibrezko gailetak dastatu ahal izango dituzu. Ez galdu Nymphenburg jauregian Eguberrietan egiten den Erdi Aroko azoka.
Nurembergeko azoka (Alemania)
Hauptmarkt plazan egiten da XVII. mendeaz geroztik. Ezaguna da hango Christkind, Gabonetako espiritua adierazten duen aingerua, urtero azoka ofizialki zabaltzen duena. Ez galdu hango lebkuchen-ak (jengibrezko gailetak) eta aranpasazko iruditxoak.
Heidelbergeko azoka (Alemania)
Heidelbergeko gaztelu ikusgarria atzean dela, hiriko hainbat plazatan jartzen diren zurezko erakusmahai bitxiek egiten dute berezi azoka hau. Hango harlanduzko kaleak eta eraikin historikoak direla edota Karlsplatz plazan izotzean patinatzeko pista dela, bisita ahaztezina bihurtzen da.
Estrasburgoko azoka (Frantzia)
400 urteko historia du. Ez alferrik, Eguberrien hiriburua esaten diote. Katedralaren inguruan egiten da azoka, milaka fokuk argiztatuta. Bisitariek, hango kaleetan paseatzen duten bitartean, Alsazia eskualdeko jaki bereziak dastatu ahal izango dituzte, hala nola pain d’épices (espeziaz eginiko ogia) eta vin chaud (ardo beroa).
zure EROSKI club txartelean(1) %5 itzuliko dizugu
Pragako azoka (Txekiar Errepublika)
Pragakoazoka(Txeki
Tyngo Ama Birjinaren Eliza ikonikoaren eta erloju astronomikoaren altzoan, eta Gabonetako zuhaitz ikusgarri bat zaindari dela, azokaren atmosfera eta arnasten den giroa oso bereziak dira. Besteak beste, honakoak aurkituko dituzu: artisau produktuak, apaingarriak eta bertako gozoak, hala nola trdelník-a edo pastel gozo kiribildua, parrillan erretako saltxitxak, edo svařák-a, espeziaz ondutako ardo epela.
Karlovy Varyko azoka (Txekiar Errepublika)
Hiria ezaguna da hango bainuetxeengatik. Gabonetako azoka hiriaren bihotzean egiten da, eraikin barrokoen eta neoklasikoen artean. Hiriko giro intimo eta abegitsuari esker harribitxi bat da. Salmahaietan, bertako artisautzak eta Txekiako produktu tipikoak aurkituko dituzu.
BIDAIA DANUBIO IBAIAN BARNA
Gabonetako itsas bidaia ezagunena da Danubiokoa. Ibaian zoazela, Linz, Ratisbona, Passau eta Viena bisitatu ahal izango dituzu. Data seinalatu horietan, inoiz baino ederrago daude hiri horiek.
Hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2024ko azaroaren 1etik 30era bitartean egiten baduzu.
EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
albisteak
EROSKI EGITEN DUGU
13 URTE LIDER IZATEN bezeroen
arreta zerbitzuan
Eskerrik asko EROSKIn konfiantza izaten jarraitzen duzuelako eta gure bezeroen arreta zerbitzuari buruz iritzi ona agertu duzuelako. Hamahirugarren urtez jarraian, Urteko Bezeroen Arreta Zerbitzu Onenaren aitortza jaso dugu, fildelizazio clubaren kategorian. Sariak aitortza bat dira: EROSKIk etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoari, harreman zentroetan lan egiten duten 100etik gora lagunei eta gure dendetan arreta pertsonalizatua eskaintzen duten milaka pertsonei; izan ere, langile horiek guztiek bezeroen zalantzak argitzen dituzte, iradokizunak jasotzen dituzte, erreklamazioei berehala erantzuten diete, edo, izapideren bat beharrezkoa bada, gehienez ere 24 orduko epean.
“Gure esperientzia zigilua palanka bereizgarri bat bihurtu da. Bezeroak ezagutzen du, bereizten du eta aintzat hartzen du sektorearen barnean”, nabarmendu zuen EROSKIko Marketineko zuzendariak, Eva Ugartek, Sotto Tempo Advertising aholkularitzak Madrilen antolatutako ekitaldian saria
jasotzerakoan. Zerbitzuaren bikaintasunean merkatuko lider diren enpresen hogei bat sektore bildu ziren bertan.
EROSKIn, bezeroen arreta zerbitzuak gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz erantzuten die bezeroei, telefonoaren bidez, posta elektronikoaren bidez, www.eroski.es webgunean eta gure sare sozialetan. Aurreko urtean, 465.768 kontsultari erantzun genion, eta haien soluzio indizea ia %100ekoa izan zen.
Harraskatu eta Irabazi
Marken jokoan oraindik badira sariak
Oraindik ere garaiz zaude marken Harraskatu eta irabazi jokoan astero ezkutatzen diren 35.000 sarietako bat irabazteko. Maria Estrella Velo Arantonek, Carballo herriko (A Coruña) bizilagunak, jada eskuratu du berea: urtebeteko erosketa guztiak doan. Azaroaren 13ra arte parte hartzeko aukera izango duzu. Azkar ibili! Hurrengo saria zure erosketan egon daiteke!
Nola hartu dezaket parte?
BCC-REN TAILER BERRIAK ESKOLAKO HAURRENTZAT
EROSKI Fundazioak eta Basque Culinary Centerrek Ikasgelako chefa izeneko berrogeita hamar sukaldaritza tailer baino gehiago emango dituzte aurrez aurre; EAEko eta Nafarroako ikasleei emango dizkiete EROSKIren dendetan. Helburua da haurrei erakustea erosketa osasungarria eta arduratsua egiten eta sukaldaritzako errezeta erraz eta dibertigarriak prestatzen. Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren barnean sartzen da ekimena. EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak bultzatzen du programa hori.