Revista EROSKI Club Noviembre 2015 EUS

Page 1

#08 ‘15e ‘1 5e ek ko o azza aro roa oa 1 EU UR RO

www.eroski.es

AURREZTU EROSKIREKIN

Zure platerak, produktu freskoekin PROTAGONISTAK

Good Morning gailetak. Gosaltzeko energia

ZITRIKOAK

Koloreetako bitaminak Laranjak, limoiak, mandarinak eta pomeloak. Oraintxe daude onen-onenean!

Zuzenean aurrezteko bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean

001 PORTADA MERMELADA CITRICOS EUS.indd 1

27/10/15 17:33


002-003 PUBLI EROSKI ANIVERSARIO EUS.indd 2

27/10/15 17:42


bazkide izatearen abantailak

Dagoeneko 2.500.000 bazkide baino gehiago gara EROSKI club familian! Urtebetean, 50 milioi eurorekin baino gehiagorekin bete ditugu gure bazkideen txartelak.

Irabaz itzazu urtebeteko erosketak doan* Eta gainera: Hilean 100 â‚Ź-ko 20 paga** Hilean 20 â‚Ź-ko 100 paga** Milioi bat travel puntu gelditu gabe ibil zaitezen bidaiatzen * Hilean 500 euroko paga bat ** Urte oso baterako. Galde ezazu oinarrien inguruan EROSKIren SP-HPetan, edo begiratu www.eroski.es helbidean

002-003 PUBLI EROSKI ANIVERSARIO EUS.indd 3

27/10/15 17:42


EROSKI DOBLE SANITAS VASCO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

14/10/15

12:06


EROSKI DOBLE SANITAS VASCO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

2

14/10/15

12:06


‘15eko azaroa

‘15eko 5e eko o azaroa azaro aza a aro 1 EU EURO EUR O

www.eroski.es

AURREZTU EROSKIREKIN

Zure platerak, produktu freskoekin PROTAGONISTAK

Good Morning gailetak. Gosaltzeko energia

ZITRIKOAK

Koloreetako bitaminak Laranjak, limoiak, mandarinak eta pomeloak. Oraintxe daude onen-onenean!

“Zorionak, eta askoz gehiago bete ditzagula!”

Zuzenean aurrezteko bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean

#08 argitalpena ‘15eko azaroa

Arantza Campos — Eroski clubeko ARDURADUNA

Zorionak zuri ere

H

ilabete honetan badugu zer ospatua. Urtebete joan da EROSKI cluba abian jarri zenetik. Hamabi hilabete hauetan lan eta lan aritu gara zuri abantaila bereziak eskaintzeko, gure bazkidea zarelako hain zuzen. Milaka prezio berezi jarri ditugu zuretzat, eta eskaintza eta deskontu pertsonalizatuak, zure txarteleko diru zorroa handituz joan dadin. Urtebetean, 50 milioi eurorekin baino gehiagorekin bete ditugu gure bazkideen txartelak. Eta berdin jarraituko dugu aurrerantzean ere. Hilabete honetan ospakizun handiak

egin nahi ditugulako gure lehenbiziko urtemugan. Merezi bezala. Eskerrak eman nahi dizkizugu urte honetan leiala izan zarelako gurekin. Nola? Ongien egiten dakiguna eginez: produkturik onenak jarriz zure eskura, hainbat sustapen eta deskontu eginez, eta beste abantaila asko eskainiz. Zatoz zure ohiko dendara eta hantxe ikusiko dituzu. Eta aurrerapen gisara, goza ezazu EROSKI club aldizkariaren zenbaki honekin. Errezetak, merkaturatzeak, gure markako produktuen berrikuntzak eta, aldizkariaren azken orrietan, aurrezki bonuak.

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel: +34 946 211 211

ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915386104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607973913 antoniogarcia@publimagazine.com Maribel Martinez Tel. +34 687680699 maribelmartinez@publimagazine.com

Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

Eroski club sortu da

Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena

www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak

6

006 EDITORIAL EUS.indd 6

27/10/15 17:37


aurkibidea ’15eko azaroa

ZENBAKI HONETAN NABARMENDU DITUGU

8 gosea pizteko Gaur egungoa eta berrikuntzak.

10 sasoi honetan... Laranjek, mandarinek, limoiek eta pomeloek kolorea eta zaporea ematen dizkiete gure mahaiei udazkenean.

18 EROSKI protagonistak

Osoko elikagaiak? Bai, eskerrik asko!

Good Morning gaileta berriak eta EROSKIren moldeko ogia, ezin gozoagoak noiznahi jateko.

Dietan osoko pasta, arroza eta ogia sartuz gero, zuntz gehiago hartuko dugu, eta horrek hobetu egingo digu hesteetako fl ora eta lagundu egingo digu gaixotasun batzuei aurrea hartzen, adibidez gizentasunari. 26. or.

22 aurreztu EROSKIrekin Menu erraza, merkea eta oso gozoa, zure dietan behar dituzun mantenugai guztiak emango dizkizuna.

26 zure osasunaren alde

10

Osoko elikagai ugari jateak onura asko dakartza nutrizioaren ikuspegitik, osasungarriagoak dira eta. Dasta itzazu!

18

32 erakusleihoa EROSKIren plater prestatuen zaporea etxekoena bezalakoa da. Gustatuko zaizu!

Atal berezia: eskuak leun-leun neguan ere Ikus ezazu nola zaindu ditzakezun eskuak neguan eta belle sailak zer-nolako produktuak eskaintzen dizkizun beti egoena onean egon daitezen. 45. or.

35 hemengoa eta 22

hangoa

26

Hilabete honetan gure esnea gomendatzen dizugu, tokiko ekoizleengandik datorrena, eta EROSKI Natur baratxuri morea, Las PedroĂąeras JIBa duena.

40 hazteko energia Goza ezazu Imagine Food lehiaketako errezetekin.

32

45 edergintza Neguan eskuak leun-leun izateko modua erakutsiko dizugu, eta zernolako produktuak erabili horretarako.

Eroski club aurrezki bonuak Aurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club aurrezki bonuei esker Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 49. or. Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

49 deskontu bonuak Eroski cluba Aurrezten lagunduko dizugu Eroski club aurrezki bonuekin.

52 albiste korporatiboak 35

bazkide izatearen abantailak

007 SUMARIO EUS.indd 7

Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.

7

28/10/15 13:07


gosea pizteko

berrikuntza EROSKI Sannia ogia, olo zuntzarekin egina

Kolesterola murrizten duen ogia

E

ROSKI Sannia saileko gure ogiak olo zuntzaren betaglukanoak daramatza, eta lagundu egingo dizu odoleko kolesterola murrizten. Har ezazu gogoan, ogitxo horiek mesede egiteko, zorroan datozen hiru opiltxoak jan behar direla egunaren buruan, hiru gramo betaglukano hartu behar dira-eta odoleko kolesterola murrizteko. Ogi txigortu bat har dezakezu gosaltzeko, beste bat bazkaria laguntzeko eta indioilar ogitartekotxo bat afaltzeko. Horra zein erraza den.

merkaturatzea

merkaturatzea

Kakahuete estaliak: zizka-mizka zaporez betea

EROSKIren pasta fresko berria: gozo-gozoa!

E

B

dozein unetan mokadutxo bat egiteko, garagardo bat hartuz edo telebistari begira gaudela igande arratsaldean. Dasta itzazu EROSKIren kakahuete estali berriak. Testura estrakurruskatsua daukate, eta bi zapore, zein baino zein biziagoa: hirugihar zaporea eta paprika. Seguru gaude oraintxe bertan jango zenituzkeela! Gainera, koloragarri eta zapore-emaile naturalekin eginak daude, eta elaboratze prozesu berezia eman zaielako daukate hain testura kurruskatsua.

EROSKIren kakahuete estaliak, paprika zaporekoak.

enetakoagoa, zaporetsua oso eta betegarri ezin gustagarriagoarekin. Horrelakoxea da EROSKIren pasta fresko berria. Pasta laua aukeratu dezakezu (espagetiak arrautzarekin, tagliatele espinaka eta arrautzarekin, eta tagliatele arrautzarekin) eta pasta betea ere bai (lau gaztako raviolia, raviolia riccotta eta espinakekin, tortellinia urdaiazpiko onduarekin eta tortellinia haragiarekin). Pasta plater bat egitea ez da bereziki EROSKIren ravioliek zaila, eta are errazagoa izango eta tortelliniek da pasta freskoa hautatuz gero: betegarri bat baino gehiago dute. denbora gutxiago behar da egosteko eta zapore gehiago izaten du.

8

008-009 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 8

27/10/15 16:47


merkaturatzea

EROSKIren greziar jogurt frutaduna: ba al dago gehiago eskatzerik! ikerketa

Zerk eragiten ditu 10 heriotzatatik 9 Europan?

O

sasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), Europan gertatzen diren heriotzen %87 transmisio bidez kutsatzen ez diren gaixotasunek eraginak dira (horietako asko elikadura txarraren eta bizimodu sedentarioaren erruz sortzen dira). Beste arrazoi batzuek baino askoz heriotza gehiago eragiten dituzte beraz. Zirkulazioko istripuek, adibidez, heriotzen %2 baino gutxiago eragiten dituzte Espainiako Estatuan, eta, hortaz,

herritarrek eta osasun agintariek oso ontzat jo behar dituzte gaixotasun horiei aurrea hartzeko balio duten neurri guztiak. Honako hauek dira heriotza gehien eragiten duten lau gaitzak: diabetesa, minbizia, biriketako gaixotasun kronikoak eta, batez ere, bihotz-hodietako gaixotasunak (hamar heriotzatatik hiruren eragileak). OMEk transmisio bidezkoak ez diren gaixotasunen egoera globalaren inguruan egin duen txostenetik hartutako datuak dira.

las ventajas de ser socio

008-009 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 9

E

ROSKIren greziar jogurt guztiak dastatuak zenituela pentsatuko zenuen agian, baina oker zeunden. Normalak, kaloria gutxikoak, marrubiekin, fruitu lehorrekin, stracciattela... Eta orain, fruta zatiak dituztenak: mangoa, melokotoia, masusta eta udarea. Lau ontziko packetan aurkituko dituzu, zapore mistoekin gainera; udako frutak (mangoa eta melokotoia) eta negukoak (masustak eta udareak). Hori bai berrikuntza!

9

27/10/15 16:47


sasoi honetan...

Zitrikoak Zaporez gozoak eta mikatzak izaten dira aldi berean, eta ugari ematen dute C bitamina. Zitrikoek hainbat onura dituzte osasunarentzat, eta sukaldean ere aukera asko eskaintzen dituzte. Udazkenean, laranjek, mandarinek, pomeloek eta limoiek lurrinez eta kolorez betetzen dituzte errezetak eta menuak.

10

010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 10

27/10/15 18:00


LARANJA ETA MANDARINA MARMELADA

nahi badugu), eta hoztu eta loditu zain egongo gara erabili aurretik.

0,17€

pertsona bakoitzeko

GOMENDIOA 4

tartekoa + 1 ordu

● Errezeta mota honi “probetxu

ateratzekoak” esaten diegu, aukera ematen baitute gordinik jateko moduan ez dauden frutei probetxua ateratzeko (oso helduak daudelako, adibidez).

OSAGAIAK • 200 g laranja • 50 g mandarina • 60 g azukre • 5 ml limoi zuku • Sagar 1 • 200 ml ur NOLA PRESTATU ● Kazola batean, jarri egosten

sagarraren azala eta bihotza, ura eta limoi zukua 10 minutuz. ● Ondoren, utzi hoztera ur

horretan bertan. Hori eginda, pektina aska dadin lortuko dugu, eta horrek lagundu egingo du marmelada solidotzen. ● Zuritu laranjak eta

mandarinak, zatitu ataletan eta jarri kazola batean sagarra egosteko erabili dugun urarekin (aurrez iragazi egingo dugu ura). ● Eduki ordubetez su ertainean.

Behin denbora hori igaro denean, erantsi azukrea eta utzi beste 10 minutuz, etengabe eraginez, erre ez dadin. Birrindu egingo dugu guztia (pure egitekotik ere pasatu dezakegu, finagoa geldi dadin

Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUA AZUKREAK

KALORIAK

GANTZA

92

0g

0g 21,8g 0g

4,6%

0%

0%

24,2%

GATZA

0%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

Eroski NATUR zitrikoak: zaporea eta kalitatea Zukuak egiteko laranjak eta postrekoak, mandarinak, pomeloak eta limoiak. Horiek dira Eroski NATUR saileko gure zitrikoak. Zerk egiten dituen berezi? Zaporeak. Eroski NATUR saileko zitrikoak bere garairik onenean baino ez dira egoten saltokietan,

hau da, mikaztasuna eta gozotasuna ezin hobeto orekatuta dituztenean. Horretaz gain, gure laranjek “Citricos Valencianos” Adierazpen Geografiko Babestua daukate. Horrek balio erantsia ematen die, Kontseilu Arautzailearen ziurtagiriak eskaintzen

bazkide els avantatges izatearen de abantailak ser soci

010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 11

diena; izendapen apen hori ori lortzeko o lortzeko, lorr ze kontrol zorrotzak egiten en dizkiete, e hasi landatze eremuetan eta saltokietaraino. ki arrain a Valentzian izaten den k klima im ma b bereziak (gauez epela eta egunez gun g nez ne n e beroa b beroa) lagundu egiten du zitrikoek zapor zapore orekatu berezi hori izan za dezaten.

11

27/10/15 18:00


sasoi honetan... POMELO, LARANJA ETA BAKAILAO ENTSALADA 4

tartekoa

20-30’

OSAGAIAK • Pomelo 1 • Laranja 1 • 2 mandarina • Tipula 1 • 100 g bakailao • Laranja lorezko ura (30 ml) • 75 ml oliba olio

LIMOI BUDINA

● Moztu azal hori zerrenda

● Zuritu eta moztu zitrikoak, atal bakoitza estaltzen duen azal zuria ere kenduta, eta, ondore, moztu zerrenda finetan. Nahasi elkarrekin eta zabaldu erretilu batean.

fin-finetan (juliana eran) eta jarri ur ugarirekin irakiten; hamar minutuz behin iturriko txorrotaren azpian freskatuko dugu, eta berriz jarriko dugu egosten (lau aldiz, gutxienez, aldatuko diogu ura).

● Jarri horien gainean bakailaoa, eta azkenik, tipula xehatua, lehen egosi dugun laranja azala, egosaldi horretan atera den salda pittin bat eta oliba olioa.

OSAGAIAK

NOLA PRESTATU ● Zuritu azal-azaletik laranja

labana zorrotz batekin.

4

tartekoa + 1 ordu

● Azken egosaldian, erantsi

• 500 ml esne gaingabetu • Limoi 1 • 125 g ogi gogor • 50 g azukre • 2 arrautza (ertainak) • 15 g gurin

laranja lorezko ura eta azukre pitin bat, eta utzi hoztera.

NOLA PRESTATU ● Nahasi ontzi batean esnea,

arrautzak, azukrea, limoi ura eta limoi birrina (norberak nahi duen adina). ● Nahastura horri ogia

0,66 €

pertsona bakoitzeko

erantsiko diogu, zati txikietan egina (mamia bakarrik, budina zuria gelditzea nahi badugu; azalarekin, budinean zati txikiak nabarmentzea nahi izanez gero), eta egonean utziko dugu minutu batzuetan, ongi busti dadin. ● Eragin nahastura horri,

krema bat osatu arte, eta gero bota molde batera (aurrez, moldea gurinarekin eta irin pixka batekin igurtziko dugu). Azkenik, banatu pastel guztian zehar gurina, zati txikietan egina ● Jarri labea berotzen

10 minutuz, eta denbora hori igaro denean, sartu budina labean, 180 ºC-an 45 minutuz, edo orea gorritu eta trinkotzen den arte. Utzi hoztera eta atera moldetik. ● Zerbitzatzean, jarri ondoan

jogurt izozki bat eta limoi kiribil karamelutu batzuk.

Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUA AZUKREAK

KALORIAK

GANTZA

239

19g

2,7g

11g

0,1g

GATZA

12%

27%

14%

12%

2%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

12

010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 12

27/10/15 18:01


sasoi honetan...

0,25 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

258 6,7g 2,7g 20,9g 0,3g 12,9%

9,6%

13,4%

23,2%

4,6%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

bazkide els avantatges izatearen de abantailak ser soci

010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 13

13

27/10/15 18:01


sasoi honetan... ERREZETA, PAUSOZ PAUSO INDIOILARTXO IZTERRAK, MANDARINAZ ETA ARANPASAZ BETEAK

4

zaila

1

2

● Kendu hezurra izter bakoitzari. Ondoren,

● Betetzeko, osagai hauek sartuko ditugu:

ireki erditik, luzetara, bete ahal izateko.

aran lehorrak, uretan berriz hidratatuak; gari zainzuriak (zurituta); eta mandarina atalak. Ondoren, eman gatz pittin bat.

3

4

● Lotu izterrak soka batekin. Erregosi tipula

● Xerratu izterrak zabaletara, tartean

zerrenda finetan moztuta, eta ondoren, jarri izterrak zartaginean, gorritu daitezen. Busti ardo zuriarekin, eta utzi ordubetez su ertainean. Beharrezkoa balitz, oilasko salda sorta bat erantsiko genioke. Behin egin direnean, atera izterrak kazolatik eta bota oilasko salda eta mandarina zukua (zuku horretan arto irina disolbatuko dugu). Utzi loditu dadin, iragazi eta eman gatza.

barreneko betegarria ikus dadin. Zabaldu mandarina saltsa platerean eta izterren inguruan, eta ondoan, jarri mandarina atal batzuk, oliba olio sorta batekin zartaginean pasatuta, eta aran hezurgabeak.

50’-1 ordu

OSAGAIAK • 800 g indioilar (4 izter) • Tipula 1 • 250 g aranpasa (hezurrik gabeak) • 80 g gari zainzuri (4 zainduri) • 4 mandarina • 100 ml ardo zuri • 500 ml hegazti salda • 10 g arto irin • 60 ml oliba olio • Piperbeltza • Gatz pittin bat

Zitrikoak kontserbatzeko modurik onena Zitrikoak, behin bildu ondoren, ez dira gehiago heltzen, zuhaitzean bertan egiten baitute heltze prozesua. Eta azalaren kolorea ez da izaten kalitatearen adierazgarri. Astebeteren buruan jango badira, giroko tenperaturan gorde daitezke, baina luzaroago kontserbatu nahi badira, hozkailuan sartu beharra dago. Erosten diren unean bertan hasten da kontserbatzeko prozesua. Azal leun eta sendoa duten aleak aukeratu behar dira, eta kolpeak saihestu. Horrekin batean, pisutsuenak hautatzea komeni da, unerik onenean daudelako eta zukuz beteak.

14

010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 14

27/10/15 18:01


sasoi honetan...

1,90 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

429 13,1g

4g

31,9g

1g

21,4%

19,8%

35,4%

17,4%

18,8%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

bazkide els avantatges izatearende abantailak ser soci

010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 15

15

27/10/15 18:01


EROSKI DOBLE TABASCO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/10/15

17:11


EROSKI DOBLE TABASCO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

2

21/10/15

17:11


EROSKI protagonistak

EROSKIren moldeko ogia

Proposamen mamitsua Etxeko biltegia ongi hornitua duenak, hantxe izango du moldeko ogia ere. Laguntza ederra ematen du barrako ogia bukatzen denean, eta etxe askotan, ez dago itzalik egingo dionik. EROSKIren moldeko ogiaren familiak handitzen jarraitzen du. Berriki iritsi direnak aurkeztuko dizkizugu: 15 zereal eta hazirekin egindako ogia eta zekalearekin eta haziekin egina.

18

018-019 PROTAGONISTAS PAN EUS.indd 18

27/10/15 21:16


M

oldeko ogiak luzaroan irauten duenez eta sukaldean aukera asko eskaintzen dituenez, gaur-gaurkoz ezinbesteko produktua da edozein etxetan. Berdin balio du askaria prestatzeko edo mokadutxo arin bat egiteko, edo sandwich osatu batekin afaria moldatzeko. Bestelako zapore bat eta testura atsegina nahi badituzu, EROSKIren moldeko ogi berrien errezetak ez dizu hutsik egingo.

15 ZEREAL ETA HAZIREKIN EGINDAKO OGIA Ekilore olioarekin egina dago, eta era guztietako zerealak daramatza; hori dela eta, zuntz asko ematen du. • Xerra kopurua: 20 • Gure gomendioa: haziek testura interesgarria ematen diote, eta kurruska egiten dutenez, kontrapuntu ezin egokiagoak dira sandwich begetalentzat, oilaskoz egindakoentzat eta berdin betiko “bikiniarentzat” ere.

ZEREALEKIN ETA HAZIEKIN EGINDAKO OGIA Kolorea ilunagoa du -ogi beltza ere esaten zaio batzuetan- eta zaporea ere bestelakoa. Zekaleak mikatz ukitu bat ematen dio. Zuntz asko dauka eta ekilore olioarekin egina dago. • Xerra kopurua: 20 • Gure gomendioa: bikaina da osagai ketuak dituen sandwichak prestatzeko (ahuakatea eta izokina), hirugiharra eta indioilarra jartzeko, edo xerra bat txigortu eta oliba olioa emanda jateko.

EROSKIren moldeko ogiak: zer-nolako aukera! Gustu, zapore eta prezio guztietakoak. Moldeko ogietan, familia ugaria dauka EROSKIk. Kanape hotzak eta beroak prestatzeko, plantxan, labean edo frijituta jartzeko, eta baita postre gozoak egiteko ere. Pakete bat daukanak harribitxi bat dauka sukaldean baliatzeko.

Moldeko ogia, EROSKI basic, 820 g

Moldeko ogia, EROSKI, 450 g

Baserriko ogia, EROSKI, 450 g

Moldeko ogia, EROSKI, azalik gabea, 450 g

Moldeko ogia, EROSKI, xerra lodia, 600 g

Hartu gogoan: zure iritziak balio du... eta asko, gainera.

Osoko ogia, azalik gabea, EROSKI Sannia, 450 g

Osoko ogia, EROSKI Sannia, 450 g

Zereal anitzeko ogia, EROSKI Sannia, 450 g

Maite dugu zurekin egotea eta zuri entzutea. Horregatik, zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu eta lehenengoz merkatuan jartzen ditugun produktuak eta berrikuntzak zer iruditzen zaizkizun esatera

bazkide izatearen abantailak

018-019 PROTAGONISTAS PAN EUS.indd 19

19

28/10/15 13:07


EROSKI protagonistak

Good Morning gaileta berriak

Eguna jateko moduko gailetak Ez da gauza bera eguna ongi hastea edo trabestuta jaikitzea. Begi aurrean dugunak beste itxura bat izaten du ongi gosaldu ondoren. Eta 5 zerealetako gure gaileta berriekin egiten baduzu, goiz guztian sumatuko duzu energia eta bizitasuna. Bi zaporekoak dituzu: esnezkoak eta txokolatezkoak. Nola hasi nahi duzu eguna? 20

020-021 PROTAGONISTAS GALLETAS EUS.indd 20

27/10/15 18:40


Energiaz betetako gosaria

B

akarrik edo zerbaitekin lagunduta? Etxean edo bulegoan ordenagailuaren aurrean. Ez du axola nor duzun ondoan eta non zauden. Biok zarete protagonista nagusiak: zu eta EROSKIk zuretzat egin dituen gaileta berriak.

Bost zerealekin eta ekilore olioarekin eginak daude. Horregatik, lagundu egiten digute dieta orekatua egiten eta zuntz ugari hartzen. Horretaz gain, gantz saturatugabeak ere badituzte, eta, beraz, lagungarriak dira kolesterol maila murrizteko. Gosaria orekatua izan dadin, esneki bat eta fruta atal bat hartu behar zenuke 5 zerealetako gure gailetekin batean. Formatu aski erabilgarrian merkaturatu ditugu 5 zerealetako gaileta berriak: lau gailetako zorroetan datoz, eta erraz eraman daitezke poltsan eta bizkar zorroan, goiz erdian edo arratsalde erdianmokadu bat egiteko.

• 5 zerealekin eta esnearekin

egindako gailetak: Kurruskatsuak eta gustagarriak. Ezin egokiagoak dira kafe beroarekin edo txokolate katilukada batekin hartzeko. Eta postreak prestatzeko ere egokiak dira oso: tarten oinarriak egiteko, zenbait geruzatako tartak prestatzeko, crumbleak...

bazkide izatearen abantailak

020-021 PROTAGONISTAS GALLETAS EUS.indd 21

• 5 zerealekin eta txokolatearekin egindako gailetak: Txokolate beltzezko haziak dituzte (%13). Dastatu al dituzu esne basokada batekin edo zatiak egin, jogurt bati bota eta fruta pixka batekin? Horiei esker, gosaria izango duzu eguneko unerik onena.

21

28/10/15 13:10


aurreztu EROSKIrekin

Aurrezkia eta irudimena Aldatu egin ditugu erosteko eta jateko moduak. Orain arretaz zaintzen dugu zenbat produktu erosten dugun, eta hautatzen ditugun horiek, gainera, etekin gehiago ematen dutenak izatea nahi dugu eta sukaldean aukera asko eskaintzen dutenak. Betiko produktuekin bestelako errezetak prestatzearen magia da. Hori lortzeko, begira ezazu gure eskuorrietan, hortxe aurkituko dituzu-eta eskaintzarik onenak sukaldean zure “sorginkeriak� egiteko.

1,10 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

22

022-024 AHORRA CON EUS.indd 22

27/10/15 18:50


0,70 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

0,50 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

bazkide las ventajas izatearen de ser abantailak socio

022-024 AHORRA CON EUS.indd 23

23

27/10/15 18:51


aurreztu EROSKIrekin

LEHENBIZIKOA

BIGARRENA

POSTREA

KUIATXO CARPACCIOA

LEGATZ BETEAREN MEDAILOIAK

LARANJAK ARDO BELTZETAN

4

hasiberrientzat

4

5-10’

OSAGAIAK

erraza

4

< 5’

OSAGAIAK

• 300 g kuiatxo • 40 g errukula eta berro • 20 g hur (zurituak eta txigortuak)

• 50 g mahats gorri • 30 ml oliba olio birjina estra • Lima txiki 1 • Gatz pittin bat

erraza

+ 1 ordu

OSAGAIAK

• 600 g legatz xerra (azalik gabe) • 50 g urdaiazpiko egosi (xerratan) • 150 g tipula • 50 g piper berde

• 100 ml ardo zuri • 100 g irin • 2 arrautza • 200 ml oliba olio • 4 g gatz

• 400 g laranja • 500 ml ardo beltz (ondua) • Kanela zotz bat

• 20 g azukre • 4 jogurt gaingabetu natural

NOLA PRESTATU

NOLA PRESTATU NOLA PRESTATU

● Zuritu laranjak eta moztu ataletan edo

● Garbitu kuiatxoa eta, labana zorrotz-

xerratan. ● Moztu legatz xerrak erditik eta bete

zorrotz batekin, moztu xerra fi netan. ● Jarri kuiatxoa erretilu batean errukula

eta berro hostoekin.

urdaiazpiko egosiaren xerra batekin. Eman gatza, pasatu irinetan eta arrautzetan, eta frijitu. Gorritu direnean, atera zartaginetik.

● Erantsi hurrak ongi zatituta eta mahats

● Ondu oliba olio birjina estrarekin eta

eman gatza.

gehiena, eta zartagin berean, erregosi tipula eta piperra. Erantsi ardoa eta, alkohola lurrundu denean, bota koilarakadatxo bat irin, basokada bat ur eta utzi 5 minutuz irakiten.

● Bukatzeko, lima uraren tanta batzuk

eta lima birrina botako dizkiogu gainetik.

● Pasatu saltsa irabiagailuan, eta oso

lodia badago, erantsi ur gehixeago. Jarri berriz ere sutan eta eman gatza. Jarri medailoiak saltsan eta eman 2 minutuko beroaldia zerbitzatu aurretik.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

14,8%

6,4%

3,8%

ontzietan jogurt irabiatuarekin. ● Jarri irakiten laranjak beratzeko

erabili den ardoa, harik eta agortu eta karamelu likido batek izaten duen dentsitatea hartzen duen arte. Utzi epeltzen eta bota sortatxo bat laranjei, jogurtaren gainera. ● Zerbitzatu berehala eta, aparteko

ontzi batean, jarri ardoaren karamelua, norberak osatu dezan postrea bere erara.

Errazio batek dauka: GATZA

116 10,4g 1,3g 3,5g 0,4g 5,8%

kanela zotza, azukrea eta laranja baten azal birrina botata (azalaren zati batena). ● Xukatu laranjak eta jarri banakako

● Kendu frijitzeko erabili dugun oliorik

gorriak, lau zati eginda eta haziak kenduta.

● Utzi 2 orduz ardo beltzetan beratzen,

6,5%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

KALORIAK

233

334 10,1g 2,3g

2g

0,7g

16,7%

2,3%

12,4%

14,4%

11,3%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

11,6%

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

1,2g 0,3g 20,5g 0,1g 1,7%

1,5%

22,8%

1,5%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

24

022-024 AHORRA CON EUS.indd 24

27/10/15 18:51


EROSKI ISABEL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/10/15

16:29


zure osasunaren alde

Osoko elikagaiak finduen ordez: osasuna eta zaporea Ogia, pasta eta arroza hautatzean osoko bertsioaren edo integralaren alde egitea osasunaren alde egitea da, lagundu egiten du-eta digestio arloko gaitzei aurrea hartzen eta hilkortasuna murrizten

26

026-030 POR TU SALUD EUS.indd 26

27/10/15 19:51


Nola sartu gure dietan: gauza errazagorik!

E

rabatekoak. Halakoxeak dira osoko elikagaien aldeko froga zientifikoak, eta horrexegatik komeni da jan ohi ditugun zerealak (arroza, irina, ogia eta pasta) osokoak izatea eta ez fi nduak. Aldaketa horrek onura asko eta era askotakoak dakartza: dietan osoko elikagai gehiago sartuta, zuntz dietetiko gehiago hartzen dugu eta, horrela, hobetu egiten dugu hesteetako flora eta murriztu egiten zaigu gehiegizko pisua izateko arriskua. Azkeneko azterlanetan ageri denez, osoko elikagaiak maiz jateak %15 ere murriztu ditzakete hilkortasun tasak. DIGESTIO ARLOKO HOBEKUNTZAK Adituak biltzen dituzten zenbait batzordek nabarmentzen dutenez, digestio arloko gaitzentzat, zuntz gehiago hartzea da lehenbiziko tratamendu lerroa. Ba al zenekien elikagai fi nduek halako bi izaten dutela zuntza osoko elikagaiek? Arroz zuria edo ogi zuria hartzen baditugu, adibidez, 100 gramotan 0,5 eta 3,5 gramo izaten da zuntza, hurrenez hurren, eta osoko bertsioek, berriz, 1,4 eta 7 gramo izaten dute. GIZENTASUNARI AURREA HARTZEA Gizentasunari aurre hartzeko eta hori tratatzeko moduei buruz Espainian lortu den adostasunak ondorioztatu du (11 elkarte zientifikok babestu dute) osoko zerealak maiz jateak itxuraz urritu egiten duela gehiegizko pisua eta gizentasuna izateko arriskua. Elikagai horiek kopuru handiagoan izaten dute zuntza eta baliteke horregatik izatea, zuntzak asetasuna sortzen baitu eta, ondorioz, epe luzera kaloria gutxiago hartzera eramango gaitu

• Jan osoko arroza, ogia eta pasta. Arrozak denbora gehixeago behar izaten du egosteko.

“Osoko elikagaien onura ez da zuntz, bitamina eta mineral gehiago izatea bakarrik edo gizentasunari eta digestio arloko gaitzei aurre hartzea; askoz harago doa” Julio Basulto, nutrizionista

HILKORTASUN TXIKIAGOA! Osoko elikagaien onura ez da zuntz, bitamina eta mineral gehiago izatea bakarrik edo gizentasunari eta digestio arloko nahasmenduei aurre hartzea; askoz harago doa Hongyu Wu doktoreak eta haren laguntzaileek (Harvard-eko Unibertsitatea) frogatu dute hori 2015eko martxoko JAMA Internal Medicine aldizkarian. Horien lanak erakutsi du osoko elikagaiak maiz jateak %15 ere murriztu ditzakeela hilkortasun tasak. Zergatik? Osoko elikagaiek on egiten dietelako odoleko markatzaileei (kolesterola, glukosa eta intsulina)

bazkide izatearen abantailak

026-030 POR TU SALUD EUS.indd 27

• Erabili osoko irina, eta, gainera, zuriaren kopuru berean, edozer plater prestatzeko. • Zenbait opilek esaten dute osoko irinarekin eginak daudela, baina, egiaz, oso gutxi izaten dute irin mota hori, eta, gainera, azukre eta gantz ugari eduki ohi dute. “Gosaritako zerealak” esaten zaien horiek ugari izaten dituzte azukreak; hortaz, ez dira osoko arrozaren, ogiaren edo pastaren parekoak.

eta arteria tentsioari. Wu doktoreak eta haren taldeak azpimarratzen du osoko zerealak jatea lagungarria dela diabetesari, hipertentsioari eta bihotz-hodietako gaixotasunei aurrea hartzeko. ZAPORE GEHIAGO Kontsumitzaile askok esaten dute fi ndu gabeko zerealen zaporea ez zaiela atsegin, eta horregatik ez dituztela dietan sartzen osoko produktuak. Baina guztiz bestela da, zapore gehiago eta biziagoa izaten baitute. Hortaz, zaporetsuagokoak eta lurrin gehiagokoak izaten dira.

27

27/10/15 19:51


zure osasunaren zure osasunaren alde alde

Egin apustu osokoaren alde Osoko elikagaiek (integralek) hainbat onura dakarzkiote osasunari. Ugariago izaten dute B bitamina eta burdina, eta zuntza ere asko ematen dute.

OGI TXIGORKIAK ANTXOA ETA TOMATEAREKIN

NOLA PRESTATU

oreganoa. Utzi zartaginak su ertainean jarrai dezan.

● Irakin tomateak uretan 20 segundoz.

4

tartekoa

20-30’

<5

OSAGAIAK • 100 g osoko ogia • 300 g tomate • Baratxuri atal 1 • 30 ml olio • 2 g gatz iododun

Atera eta sartu ur hotzetan. Hoztu direnean, zuritu eta moztu mamia laukitxo txikietan.

● Txigortu ogia, eman oliba olioa,

igurtzi tomatearekin eta, bukatzeko, jarri gainean antxoa xerra batzuk eta erromero loreak.

● Zartagin batean, oliba olio sorta

• 5 g azukre • Piperbeltz zuria • Oreganoa • 40 g antxoa • Erromero loreak

batekin, jarri baratxuri atala, xehexehe moztuta. Erantsi tomate mami zatitua eta utzi sutan, tomatea desegin dadin eta, ura agortu ahala, tomate pasta krematsua geldi dadin. Erantsi azukre pittin bat, gatza, piperbeltza eta

Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUA AZUKREAK

KALORIAK

GANTZA

161

6,9g

1g

4,2g

GATZA

1g

8%

9,8%

4,9%

4,7%

16,9%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

28

026-030 POR TU SALUD EUS.indd 28

27/10/15 19:51


OSOKO ESPAGETIAK ZAINZURIEKIN

gatza emanda horri ere); xukatu eta gorde geroko. ● Kazola apal batean, erregosi baratxuri

4

erraza

15-20’

5-10

OSAGAIAK • 300 g espageti (osokoak) • Baratxuri atal 1 • 250 g gari zainzuri • 300 ml tomate

saltsa (etxean egina) • 40 ml oliba olio • Gatz pittin bat

atala, xaflatan moztuta. Egiten hasi denean, erantsi zainzuriak eta, gorritzen hasten direnean, espagetiak. Berotu guztia minutu erdiz eta eman gatza. ● Jarri pasta plateretan eta bota tomate

saltsa (aurrez berotuta), nahasketa platerean bertan egin dadin.

NOLA PRESTATU ● Egosi pasta ur irakinetan (aurrez gatza

emanda) eta, egin denean, hoztu ur hotzetan. Ondoren, erantsi oliba olio sorta bat, pasta ez dadin itsatsi. ● Egin lau zati gari zainzuriak eta egosi

horiek ere ur irakinetan, 8 minutuz (aurrez

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

369 9,2g 1,4g 3,8g 0,4g 18,4%

13,2%

7,2%

4,2%

6,9%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

bazkid bazkide de izatearen izatear aren en abantailak aba banta nta taila i k ilila

026-030 POR TU SALUD EUS.indd 29

Osoko elikagai ugari dituen dieta egiteak lagundu egiten digu digestioari lotuta dauden nahasmenduei eta gizentasunari aurrea hartzen

29

27/10/15 19:51


zure osasunaren alde de

EROSKI markak zure osasunaren alde e egiten duen guztia SEMAFORO NUTRIZIONALA SEM Sema Semaforo nutrizionalari esker, ja jakin egin dezakegu produktuaren errazio batek produktua zer kopurutan kopuruta ematen dituen kaloriak, azuk azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. g Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.

AZUKRE GUTXIAGO Gure produktuetatik produktueta 28 tona azukre baino gehiago kendu ditugu. ditugu

GATZ GUTXIAGO Gure produktuetatik 17 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.

GANTZ GUTXIAGO

OSOKO ARROZA OLO ESNEAREKIN

azala, izozkia eta arroza. Egosi su eztian 45 minutuz. ● Denbora erdia igaro denean, erantsi

4

erraza

50’-1 ordu

<5

OSAGAIAK • 800 ml olo esne • 50 g arroz (osokoa) • Limoi erdi baten azala • Banillazko izozkia

t mantso-mantso gainerako esnea, eta utzi sutan egosten, harik eta nahastura krematsua gelditzen den arte. Banakako ontzietan zerbitzatuko dugu, gainetik kanela hautsa zabalduta.

(zorro bat) • Kanela ehoa • Azukrea (edaria ez badu bakarrik erantsiko diogu)

NOLA PRESTATU ● Lehenbizi, egosi arroza uretan 40 minutuz. ● Kazola batean, nahasi olo esnea (gorde

basokada bat geroko), limoi erdiaren

Zure osasunak du lehentasuna guretzat

Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da komeni egunero hartzen den energiaren %35 baino gehiago izan dadin gantzek emana. Hori dela eta, 211 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietatik.

TRANS GANTZIK GABEAK

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

124

1,7g 0,3g 6,4g 0,1g

6,2%

2,4%

1,3%

7,1%

1,7%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

Landare-gantz partzialki hidrogenatuak kaltegarriak dira (horiek izaten dituzte trans gantzak), igo egiten dutelako kolesterol txarra. Horrexegatik desagerrarazi ditugu gantz horiek gure markako produktu guztietatik.

EROSKI izan da lehenbiziko banaketa enpresa olo zuntzaren betaglukanoekin egindako ogia merkaturatu duena, zeinak lagundu egiten baitu kolesterola murrizten

30

026-030 POR TU SALUD EUS.indd 30

28/10/15 13:11


EROSKI BUITONI COCINERA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/10/15

16:37


erakusleihoa

EROSKIren janari prestatua

Etxean bezala... 32

032-034 ESCAPARATE EUS.indd 32

27/10/15 19:54


Batzuetan ez delako gogorik izaten sukaldean aritzeko, beste zenbaitetan denboraz larri gabiltzalako, edo, besterik gabe, sukaldean ez garelako ongi moldatzen... Edozein arrazoi da ona EROSKIren janari prestatua dastatzeko: arrozak eta bigarren platerak, mimo eta kontu handiarekin prestatuak. Etxekoak bezalako zaporearekin!

UMMM... ZEINEN GOZOAK!

PAELLA MISTOA • Paella on baten sekretuetako bat arroza egiteko erabiltzen den salda izaten da. Gure paella mistoaren salda berdurekin, ganba haragiarekin eta abakando zukuarekin egina da. Ez du inolako zapore-emailerik. Beste osagaia, nola ez, arroza izaten da. Errezeta hau egiteko erabiltzen dena ez da pasatzen, eta bikain mantentzen ditu gorputza eta testura. Oilaskoa ere badu, izter hezurgabetua hain zuzen, eta, horregatik, beste prestaera batzuk baino samurragoa eta zaporetsuagoa da, horietako askok bularkia erabiltzen dute eta. PERRETXIKO ETA ONDDO RISOTTOA • Errezeta honetan erabiltzen den gazta nahasketa ezin gustagarriagoa da: granna padano delakoa, zapore ñabardurak eta bestelako testurak lortzeko, eta krema gazta bat platerari ukitu koipetsua emateko. Boletus edulis motako onddoez gain, onddo zuria ere badu, eta horri esker, zapore sendo eta nabarmena hartzen du platerak. HARAGI BOLAK SALTSAN • Haragi bolak eta haragi bolak daude. Gure errezeta honetakoak haragi mistoarekin eginak daude -txerrikia eta txahalkia-, eta tarteko neurrian xehatuta dago haragia, ez txiki-txiki eginda, testura hobeto antzemateko. Beste janari prestatu batzuetan ez bezala, prestaera honetan espezieak ez ditugu neurririk gabe erabili haragia ontzeko. Horrela, haragiaren zaporea benetakoagoa da, bere-berea. Saltsa, berriz, berdurekin, tomatearekin eta patata eta txanpiñoi guarnizio batekin egina dago.

bazkide izatearen abantailak

032-034 ESCAPARATE EUS.indd 33

33

27/10/15 19:54


erakusleihoa

HARAGI BOLAK TOMATEAREKIN • Bi errezetetan, haragi bolak berberak dira; haragi mistoarekin eginak, tarteko neurrian xehatuak eta espezia gehiegirik gabe. Plater honetan, berdura askotarikoak eta tomate naturala erabili dira saltsa egiteko. HANBURGERRA SALTSAN • Ez frijituta eta ez ogi tartean. Zergatik ez jarri hanburger on bat saltsan? Horiek ere haragi mistoarekin eginak daude, eta espezia gehiegi erabili gabe. Hanburgerra laguntzen duen saltsa gure sukaldean dagoen oinarrizkoenetakoa eta ohikoenetakoa da: berduratxoak, tomate naturala eta, guarnizio gisa, txanpiak eta patatak. OILASKOA TXILINDROI ERAN • Errezeta honetan neurri ertaineko oilasko izterrak baino ez dituzu aurkituko. Zergatik? Oso erraza da: horiek izaten dutelako proportziorik onena haragiaren eta hezurraren artean. Oilasko naturala da, gehigarririk gabea, egiazko tomate saltsarekin egina, eta tomate frijituarekin. OILASKO BULARKIA PERRETXIKO SALTSAREKIN • Gure oilasko bularkia naturala da, eta ez darama ez gehigarririk eta ez zapore-emailerik. Saltsa egiteko, berriz, produktu naturalak bakarrik erabiltzen dira. Errezeta honek duen ukitu keztatua hirugiharrak ematen dio, hori ere badarama-eta saltsak.

Hartu gogoan: zure iritziak balio du... eta asko, gainera. Maite dugu zurekin egotea eta zuri entzutea. Horregatik, zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu eta lehenengoz merkatuan jartzen ditugun produktuak eta berrikuntzak zer iruditzen zaizkizun esatera

34

032-034 ESCAPARATE EUS.indd 34

27/10/15 19:54


hemengoa eta hangoa

EROSKI, esnearen sektorearekin

Hemengo esnea eta bidezko prezioan EROSKIk erabateko konpromisoz lan egiten du esnearen sektorean ari diren tokiko ekoizleekin. Horregatik, gure saltokietan beti aurkituko duzu inguru horretako abeltzainek ekoizten duten esnea. Hain zuzen, EROSKIn merkaturatzen diren lau litrotik bat tokian tokiko markakoak izaten dira, zugandik oso gertu ekoitziak. bazkide izatearen abantailak

035-037 DE AQUI Y ALLI LECHE EUS.indd 35

E

snea oso produktu elikagarria da, dieta osasungarri batean lekua baduena. Nutrizio Komunitarioko Elkarteak eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Espainiako Elkarteak diotenez, haurrek bi-hiru errazio esneki hartu behar dituzte egunean (200 ml-koa bakoitza); helduek bi eta lau errazio artean (250 ml-koa bakoitza); eta adineko pertsonek hiru errazio egunean (horiek ere 250 ml-koa bakoitza). Esnea hartzeaz gain landare jatorriko elikagai gutxi prozesatuak hartzen baditugu, gainera (fruta freskoak, barazkiak, fruitu lehorrak edo lekaleak), mesede baino ez diogu egingo gure osasunari. Dena den, esnearen dohainak zein diren jakinda ere, beti izaten da eztabaina eta polemika elikagai

35

27/10/15 19:55


hemengoa eta hangoa

horren inguruan. Prezioaren auzia, adibidez, behin eta berriz agertzen da. Bidezko prezio bat ordaintzeko, banatzaileek eta merkaturatzaileek funtsezko zeregina dute. Jakin nahi al duzu zein den EROSKIren politika gai horretan? TOKIKO EKOIZPENA BABESTU Gure dendetatik gertu ekoizten den esnearen aldeko apustu sendoa egin dugu, eta, ondorioz, Kantauri aldean ekoizten den esnea merkaturatzen dugu gehienbat, baita Pirinioetako haranetatik, erdialdeko mesetatik eta Balearretatik datorrena ere. EROSKIn beti aurkituko duzu zure inguruko abeltzainek ekoitzitako esnea. Gainera, konpromisoa hartzen dugu bidezko prezioa eskaintzeko, urte guztian iraunkorra izango dena, jatorrizko esne ekoizpenarekin bat datorrena eta gure politika komertzialean egonkortasuna bermatuko duena. Hori egin ahal izateko, esneak jatorrian izan duen prezioaren arabera ordaintzen diegu gure hornitzaileei. EROSKIk esnearen sektorearekin duen konpromisoa ez da gauza berria: ekoizle batzuekin 20 urte baino gehiago daramatzagu lankidetzan. Esne hornitzaileekin epe luzeko lankidetza harremanak egin nahi izaten ditugu eta, horrekin batean, aitzindariak izan gara gure markako esneari PLS iraunkortasun zigilua jartzen (Esne Produktu Iraunkorra). EROSKIn sinesten dugu esnea funtsezko elikagaia dela dieta osasungarri batean. Hona hemen hiru errezeta, esneak sukaldean zenbat eta zer-nolako aukerak ematen dituen ikus dezazun.

EROSKI, esnearen sektorearekin

Esne Produktu Iraunkorrak, jatorriaren bermea

Banaketa arloko marken artean lehenbizikoak izan ginen gure markako esnea PLS iraunkortasun zigiluarekin merkaturatzen (Esne Produktu Iraunkorrak adierazi nahi du); Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak bultzatutako ekimena da horrako hori. Gure esnearen ontzietan ageri da zigilu hori, eta bermatu egiten du esnea eta esnekiak Espainiatik datozela eta kontratatzeko orduan esne sektorearen iraunkortasun ekonomikoa bermatuko duten baldintzak zaindu egin direla.

Bidezko prezioa eskaintzen dugu, iraunkorra urte osoan, jatorriko esne ekoizpenarekin bat datorrena.

36

035-037 DE AQUI Y ALLI LECHE EUS.indd 36

28/10/15 13:13


hemengoa eta hangoa

ESNE IRABIAKIA JOGURTAREKIN ETA HURREKIN

OGI ETA ESNE TORRADAK ALMIBAR ILUNAREKIN 4

4

erraza

5-10’

4

20-30’

OSAGAIAK

OSAGAIAK • 400 ml esne • 400 g jogurt natural

erraza

• 40 g azukre beltz • 100 g hur

NOLA PRESTATU ● Irabiatzeko ontzi batean, irabiatu esne

gaingabetua jogurtarekin (hozkailutik atera berria izan dadila) eta azukre beltzarekin.

• 3 arrautza • 500 ml esne erdigaingabetu • 200 g ogi (barra bat) • Kanela zotz bat • Litro 1 ekilore olio • Almibar iluna egiteko: 80 g

azukre • 200 ml ur • 750 ml esne erdigaingabetu • Laranja 1 • Anis aleak (koilarakadatxo bat)

● Zabaldu gainean hur txigortuak, zertxobait zatituta.

+1h

• 400 ml esne • Bi arrautzaren zuringoak • Kanela zotz bat

• Limoi 1 • 30 g azukre

NOLA PRESTATU ● Jarri esnea irakiten kanelarekin eta

limoiaren azalarekin.

NOLA PRESTATU

batean, esne epeletan beratu daitezen (bota kanela zotza ere).

zerbitzatuko dugun kopa edo katiluetara.

erraza

OSAGAIAK

● Moztu ogia xerratan eta jarri erretilu ● Bota nahastura hori irabiakia

ESNE MERENGETUA

● Irakiten hasten denean, apaldu suaren indarra eta, esnea jaisten denean, igoarazi berriz ere. Hiru aldiz egingo dugu gauza bera.

● Esnea xurgatu dutenean, pasatu

● Utzi esnea epeltzen, erantsi azukrea eta sartu hozkailuan hoztera.

arrautzetan eta frijitu. Jarri plater batean sukaldeko paperaren gainean olioa kentzeko.

● Irabiatu bi zuringoak elur puntua hartu arte.

● Ondoren, jarri erretilu batean eta zabaldu gainetik azukrea eta kanela (aurrez, nahasi egingo ditugu bi osagai horiek).

● Esnea hoztu denean, nahasi mantsomantso zuringo horiek biribilean mugituz, eta sartu izozkailuan ordubetez.

● Almibar iluna egiteko, txigortu azukrea eltzetxo batean, zurezko koilara batekin eraginez. Erantsi ura, esnea, laranja azala eta anis aleak, eta utzi hamar minutuz sutan.

● Krema izoztu bat balitz bezala hartuko dugu.

● Bukatzeko, almibarra botako dugu

torraden gainera, ongi busti daitezen.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

308g 19,9g 4,6g 19,9g 0,1g 15,4%

28,4%

22,9%

22,2%

2,2%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

473g 15g 4,6g 37,2g 0,5g 23,7%

21,5%

22,9%

41,3%

8,1%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

bazkide izatearen abantailak

035-037 DE AQUI Y ALLI LECHE EUS.indd 37

KALORIAK

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

113g 3,7g

2g

5,6%

9,8%

5,3%

GATZA

14,2g 0,1g 15,8%

1,4%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

37

27/10/15 19:55


hemengoa eta hangoa

Eroski NATUR baratxuri morea, Las Pedro単eras JIBarekin

Osasuna atal txikietan eta zapore indartsua 38

038-039 DE AQUI Y ALLI AJOS EUS.indd 38

27/10/15 20:21


Eroski NATUR saileko baratxuri moreak Las Pedro単eras Jatorri Izen Babestua darama, eta koloreak eta zapore sendoak salatzen dute haren izaera.

B

aratxuri more horrek ongi merezia du leku bat gure sukaldeetan, altxor txiki bat baita, gure platerei ukitu berezia emango diena. Espainiako Estatuko lehen baratxuri autoktonoa da, eta Europako Batasunak kalitate irudi gisa onartu du. Ahosabaian antzematen dira gehien baratxuri horren ezaugarriak, eta organismo osora zabaltzen dira haren onurak. Alizina gehiago duenez (konposatu organosulfuratua da, zapaltzean edo birrintzean sortzen dena), zapore bizi eta sendoa izaten du, eta besteak baino minagoa da. Konposatu horrek, gainera, lagundu egiten du baratxuri horren dohain bereziak sendotzen (zenbait ikerketa zientifikok azpimarratu dituzte). Esan bezala, Eroski NATUR izenarekin merkaturatzen dugu Las Pedro単eras baratxuri morea; Gaztela Mantxan landatzen da, Jatorri Izen Babestuak baimendutako eremu geografikoetan: Albacete, Ciudad Real, Cuenca eta Toledo. Eta JIBak ezartzen dituen kontrolak eta

egiaztapen probak gainditu behar izaten ditu. HONI ESKER EZAGUTUKO DUZU... Gure saltokietako apalategietan ikus daitekeen bezala, baratxuria kanpotik estaltzen duten tunikak zuriak edo gutxi tindatuak dira, eta ildaskak izaten dituzte; barreneko tunikak, berriz, baratxuri atalak estaltzen dituztenak, moreak dira, eta horiek ere ildaskak izaten dituzte. Baratxuria zuria da kanpotik eta morea barrenetik. Neurri ertaineko burua edo erraboila izaten du, eta itxura esferikoa edo biribil uniformea. Buru bakoitzak 10-12 atal izaten ditu, zertxobait kurbatuak, eta croissant itxurakoak; mamiaren kolorea zurihorixka izaten da. Gure frutategietan behar bezala identifikatuta aurkituko duzu Eroski NATUR baratxuri morea, azal zatirik eta atalik falta ez dutela, usain arrarorik gabe, lur arrastoak eta sustrai luzeegiak kenduta, eta kanpotik orban ilunik gabe (lizunaren gisakoak). Horrelaxe erosi behar duzu!

Las Pedro単eras baratxuri morea ezin hobea da noizean behin baratxuri zopa bero bat prestatzeko. Aukera hori kontuan izan behar da beti, baina gure gomendioa da baratxuri mota hori eguneroko errezetetan erabil dezazula eta, ahal bada, gordinik. Adibidez, gehien maite dituzuen entsaladetan erabil dezakezu, edo ogi txigortuan zabalduta, edo alioli saltsa egiteko. Zure gorputzak ez badu ongi onartzen edo digestioa egiteko arazoak badituzu, zati txiki-txikiak eginda har dezakezu eta, murtxikatu beharrean, zuzenean irentsi, urarekin batean. Eta ez kezkatu baratxuriak ahoan uzten duen zapore sendo, astun eta iraunkorrarengatik. Limoi ura har dezakezu edo sagar bat jan, edo, bestela, menda edo perrexil hosto batzuk murtxikatu. Voil叩! Etorri bezala joan da!

Tokian-tokian egindako 20.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditugu; lehengai bikainekin eta leku bakanetan eginak.

Hemengo produktuen alde egiten dugu apustu

bazkide izatearen abantailak

038-039 DE AQUI Y ALLI AJOS EUS.indd 39

Baratxuria noiznahi

39

27/10/15 20:21


hazteko energia

Irudimenetik platerera Hemen da berriz ere Imagine Food, sukaldaritza irudimentsu eta osasungarriaren lehiaketa, EROSKI Fundazioak eskolentzat antolatua.

M

odu osasungarrian jatea zoriontsu izateko inbertsio bat da. Eta, horretaz gain, bada gure haurrei bizimodu osasungarria egiten erakusteko modua ere. EROSKI Fundazioak apustu handia egin du haurren elikadura ohiturak hobetzeko; haurren artean, izan ere, nabarmen ugaritzen ari dira gizentasuna eta gehiegizko pisua, eta joera hori irauli egin nahi du. EROSKI Fundazioak Elikadura Eskola jarri du abian, eta zenbait ekimen sustatzen eta antolatzen ditu balio horiek zabaltzeko. “Hazteko energia� da horietako bat, Lehen Hezkuntzako haurrei, haien familiei

Zure osasunak du lehentasuna guretzat

eta eskola inguruari zuzentzen zaion heziketa programa; proiektu ludikoa da, aldaketa horretan lagundu nahi duena. Proiektu horren barneko ekimen gisa, Imagine Food lehiaketaren bigarren ekitaldia antolatu dugu eskolentzat, sukaldaritza irudimentsua eta osasungarria uztArtzen dituena.

Atal honetan ageri diren errezetak lehen ekitaldian jaso zirenen erakusgarri dira. Epaimahaiak 30 marrazki hautatu zituen guztien artetik, eta Peio Gartzia sukaldariak prestatu zituen haurrek proposatutako platerak. Sar zaitez www. escueladealimentacion.es atarian, eta hor aurkitu dituzu xehetasun guztiak. Zatoz eta parte hartu!

Orain arte 73.819 haurrek parte hartu dute EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak eskainitako Heziketa Programan www.escueladealimentacion.es

40

040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 40

28/10/15 13:14


MARTETAR BERDURAZALEA

NOLA PRESTATU ● Ilar kremaz egindako oinarri baten

1

erraza

20-30’

OSAGAIAK • Ilar krema • Ilarrak • 2 arrautza egosi • Erremolatxa xerra batzuk • Errukula hosto batzuk • 2 oliba beltz

• Ogitxo txigortuak • Artoa • Tomate 1 (cherry erakoa)

gainean, ahoa egingo dugu, ogiarekin ilargi erdiaren itxura emanez, eta begiak ere bai, arrautza egosiekin eta olibekin. Erremolatxa xerrak belarrientzat utziko ditugu, eta artoa sudurra egiteko. Azkenik, antenak jarriko dizkiogu errukularekin eta tomatearekin.

Errazio batek dauka: KALORIAK

● Gainerako gauzentzat... irudimen pixka

bat. Eta egina daukazu!

GANTZ GANTZA SATURATUA AZUKREAK

214

11g

12%

16%

GATZA

2,3g 32,5g 0,33g 12%

3%

8%

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

2,10 €

pertsona bakoitzeko

bazkide izatearen abantailak

040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 41

41

27/10/15 20:04


hazteko energia

0,55 €

pertsona bakoitzeko

HEGAZTI TXIMELETA 1

erraza

20-30’

OSAGAIAK • Oilasko bularki 1 • 4 letxuga hosto • 6 tomate (cherry erakoak) • Erremolatxa xerra batzuk

(kontserbakoa) • Azenario 1 • Ozpin saltsa edo maionesa, gero ontzeko • 2 oliba

NOLA PRESTATU ● Erantsi azenario zerrenda batzuk ● Egin bularkia zerrenda lodietan (egosia,

gorputzaren eta hegoen gainean.

plantxan egina edo ogi irinetan pasatua izan daiteke) eta tximeletaren gorputza egiteko erabiliko dugu.

● Jarri erremolatxa zerrenda batzuk

● Letxuga hostoekin eta cherry

● Ondoren, zerbitzatzeko unean

tomateekin hegalak eta horien apaindurak egingo ditugu.

bertan, ondu ozpin saltsarekin edo maionesarekin.

Errazio batek dauka: antenak egiteko, eta olibak begietarako.

KALORIAK

43 2%

GANTZ GANTZA SATURATUA AZUKREAK

GATZA

2,8g 0,4g 2,9g 0,05g 4%

2%

3%

1%

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

42

040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 42

28/10/15 13:14


EROSKI SANNIA EUKADI.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

26/10/15

16:30


EROSKI PAN EUSKADI.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

26/10/15

16:46


edergintza

Atal berezia

Eskuak leun-leun neguan ere

Sar zaitez gure web-orrian eta ikusi belle produktu guztiak; gure edergintzako marka da, EROSKIn bakarrik saltzen dena: www.belle.eroski.es

Esan liteke gure aurkezpen gutunak direla, baina askotan ez ditugu zaintzen merezi duten bezala. Eskuek, gainera, neguaren alderik latzera jasaten dute: hotzak, haizeak eta euriak zigortu egiten ditu maiz. EROSKIk baditu bere markako lurrinak eta edergintza eta ongizate produktuak, emakumeentzat bezala gizonentzat ere, eta hainbat aukera eskaintzen dizkizu eskuak zaintzeko: belle sailekoak dira guztiak, EROSKIn bakarrik saltzen direnak.

E

skuek eraso handiak pairatzen dituzte egunero: tenperatura hotzak, haizea, uretan maiz ibiltzea... Horregatik, mimoak behar izaten dituzte, zainketak eta, batez ere, hidratazioa. Kasu honetan, prebentzioa da gure lagunik onena, oso zaila baita eskuek berriz lehengo itxura har dezaten behin kaltea egin ondoren. Zure eskuak ongi egon daitezen, aholku erraz hauek aintzat hartu besterik ez duzu egin behar egunero: • Ur epelarekin garbitu, ez hotzegiarekin eta ez beroegiarekin.

belle, zure edertasuna, zure ongizatea

• Erabili xaboi neutroak horretarako. • Garbitu ondoren, garrantzitsua da ongi lehortzea. • Babestu itzazu hotzetik ohiko eskularruekin edo eskularru motzekin. • Ontziak garbitzeko eta beste garbiketa lan batzuk egiteko, jantzi itzazu gomazko eskularruak, uretik babesteko eta erabiltzen diren produktu kimikoetatik ere bai. • Hidratatu itzazu egunero. • Aktibatu ezazu zirkulazioa masaje txikiak emanez, bai eskuekin edo

parabenorik

GABEAK

bazkide izatearen abantailak

045-048 BELLEZA EUS.indd 45

bai eskuila leun batekin (azken horrek, gainera, garbitu egingo ditu dermisa eta azazkalak). • Erabil ezazu krema esfoliatzaile bat astean behin. Ondoren, eman ezazu propio eskuetarako den krema bat (geruza on bat). • Eskuetan orbanik ez agertzeko eta garaia baino lehen ez zahartzeko, erabil ezazu eguzkitarako krema gorputzeko gainerako eremuetan bezala -baita neguan ere-, batez ere denbora asko ematen baduzu aire zabalean.

2013. urteaz geroztik ari gara parabenoak kentzen kosmetikako gure produktuei

45

28/10/15 13:16


edergintza ed dergintza

Eskuetako kremak, belle sailekoak ESKUETAKO KREMA HIDRATATZAILEA Larruazal mota guztientzat • Aloe vera darama, hammamelisa, urea eta centella asiatica delakoaren estraktua. • Hidratatu eta babestu egiten du. • 24 orduko hidratazioa. • Testura arina du eta azkar xurgatzen da. • Parabenorik gabea. • Test dermatologiko bidez frogatua. TRATAMENDU INTENTSIBO ELIKAGARRIA Larruazal oso lehorrak • Karité gantza darama, erle argizaria, urea eta hammamelisa. • 48 orduko hidratazioa. • Parabenorik gabea. • Test dermatologiko bidez frogatua.

ESKUETAKO KREMA, ADINAREN AURKAKOA Larruazal helduentzat. • Hidratatu eta elikatu egiten du larruazala. • Q10 entzima darama, eguzki iragazkiak, E bitamina eta almendra gozoen olioa. • Testura arina du eta azkar xurgatzen da. • Parabenorik gabea. • Test dermatologiko bidez frogatua. KUTIKULEN ETA AZAZKALEN TRATAMENDUA Larruazal mota guztientzat • Urea darama, B5 probitamina eta E bitamina. • Hidratatu eta suspertu egiten du. • 24 orduko hidratazioa. • Parabenorik gabea. • Test dermatologiko bidez frogatua.

46

045-048 BELLEZA EUS.indd 46

27/10/15 20:16


edergintza

Ez ahaztu azazkalak 1

Ahal baduzu, ez moztu azazkalak, hobe da limatzea. Egoki egiteko, has zaitez azazkalaren albo batetik eta joan barrenerantz, beti noranzko berean, tolestu ez daitezen.

2

Azazkal ahulak badituzu edo erraz hausten bazaizkizu, ez eraman luzeegiak.

3 4

Limatu edo moztu itzazu beti zuzen.

dituzte-eta azazkalak, eta osasuntsu hazi daitezen laguntzen diete. Laranjondoaren makilatxo bat erabil dezakezu kutikulak guritzeko produktu bat eman ondoren, adibidez belle sailak kutikulentzat eta azazkalentzat duen krema (urea eta B5 pro-bitamina ditu). Har ezazu gogoan: belle sailean denetarik daukazu horiek zaintzeko.

Ez moztu kutikulak, infekzioetatik babesten

BELLE ZAFIRO LIMA, 15 CM-KOA: iraupen handiko bi alde ditu, eta larruazala bultzatzeko giderra. BELLE KUTIKULAK MOZTEKOA, METALEZKOA: behealdean, larruazalak bultzatzekoa du, hori ere metalezkoa. BELLE LARANJONDO MAKILATXOAK: gogortasuna eta malgutasuna konbinatzen ditu azazkaletako larruazala leun bultzatzeko.

B BELLE KORINDOI G GORRIZKO LIMA: bi alde dituen lima da, ale zuri fi na duena azazkalak leuntzeko eta ale lodi gorria limatzeko. BELLE LIMA BARRUBIGUNA, BI ALDEKOA: azazkalak moztu eta forma emateko. BELLE LIMA LEUNTZAILEA, 4 URRATSEKOA: 1, berdindu; 2, leundu; 3, landu eta 4, distira atera. BELLE AZAZKALETAKO ESKUILA: sakon garbitzen ditu eskuak eta azazkalak,

modu eraginkor eta leunean. BELLE AZAZKALAK MOZTEKOA, LIMADUNA: ezin egokiagoa da eskuetako azazkalak mozteko.

BELLE AZAZKALETAKO GURAIZEAK, KURBADUNAK: eskuetako azazkalak moztu eta forma emateko.

BELLE LARRUAZALEKO ALIKETAK: ebakitzen duen ahoa lekurik zailenetara iristeko diseinatua dago. Era horretan, kontu handiz moztu dezakegu, larruazala urratu gabe eta zauririk eta infekzio txikirik eragin gabe.

BELLE LARRUAZALEKO GURAIZEAK, KURBADUNAK: azazkaletatik kanpora nabarmentzen den larruazala mozteko. Mutur fin eta zorratza dute, larruazala errazago mozteko.

bazkide izatearen abantailak

045-048 BELLEZA EUS.indd 47

47

27/10/15 20:16


edergintza

Manikura perfektua Manikura etxean nola egin adieraziko dizugu, eskuak eta azazkalak txukun-txukun eduki ditzazun. Ezinbestekoa da hilean behin egitea!

1

GARBITU Kendu ezazu aurreko esmaltea kotoia eta belle sailak esmaltea kentzeko duen edozein produktu erabilita; zapaldu ezazu segundo batzuetan azazkalaren gainean, eta kendu ezazu mugimendu tinkoa eginez gorantz. Presioak lagundu egiten du esmaltea disolbatzen, eta hobeto kentzen da.

2

MOZTU Azazkalak oso luzeak badituzu, erabil itzazu azazkalak moztekoak edo guraizeak. Zuzen moztu behar dira azazkalak, eta gero norberak nahi duen forma eman limarekin. Azazkalak moztekoak lagungarriak dira azazkalik lodienak eta sendoenak mozteko, eta guraizeak oso egokiak dira azazkal ahul eta finentzat.

3

LIMATU ETA FORMA EMAN Aukeratu ezazu zer itxura eman nahi diezun azazkalei -obalatuak, biribilduak, zuzenak, puntadunak-, eta has zaitez limatzen limaren alderik zakarrenarekin, leuntzeko eta forma emateko (beti noranzko berean mugitu behar da lima, eta kontu izan azazkala ez dadin hautsi). Limaren alderik fi nenarekin, biribildu itzazu ertzak.

4

BULTZATU ETA GARBITU Eman ezazu kutikuletan produktu espezifiko bat edo gorputzerako olioa eta utzi bere eragina egin dezan, minutu batez masajetxo bat emanez, guritu daitezen. Erabil ezazu laranjondoaren makilatxo bat edo metalezko bultzagailu bat, leun-leun baztertzeko azazkalaren oinarrirantz. Kendu itzazu azaltxoak edo hatz-bizarrak aliketa edo guraize egoki batzuekin, tira egin gabe, kontu handiz moztuta.

5

AKABERA Hauta ezazu gehien maite duzun laka azazkaletarako eta hartu gogoan funtsezko hiru pauso bete behar direla beti: lehena, oinarrizko geruza emate (distiratsua edo gogortzailea); ondoren, esmaltearen bi geruza; eta, azkenik, top coat edo distira geruza bat. Horrela saihestu egingo duzu azazkalak hondatzea eta horitzea, eta babestu egingo duzu kolorea. Has zaitez esmaltea erdialdean ematen, kutikulatik gertu, eta pasatu ezazu pintzela alboetatik mantso-mantso. Ateratzen bazara, erabil ezazu laranjondoaren makilatxo bat esmaltea kentzeko produktuan bustita, eta lehortu ezazu txotx kotoidun batekin (azazkala ukitu gabe). Eta bukatzeko, behin zure azazkalak behar bezala lehortu direnean, eman ezazu gehien atsegin zaizun krema eskuetan!

ESMALTEA KENTZEKOA, EXPRES: Esmaltea desagerrarazteko modurik azkarrena eta errazena. E bitamina eta hammamelisaren estraktua ditu, azazkal mota guztiak zaintzen eta babesten laguntzeko. Test dermatologiko bidez frogatua. Parabenorik gabea. ESMALTEA KENTZEKOA, AZETONARIK GABEA: Modu eraginkorrean kentzen du azazkal mota guztien esmaltea. Agente bereziari esker, zaindu eta babestu egiten ditu azazkalak, eta, aldi berean, mantendu egiten du horien distira naturala.

Test dermatologiko bidez frogatua. Parabenorik gabea. ESMALTEA KENTZEKOA, AZETONAREKIN: E bitaminarekin eta agente hidratatzaileekin aberastua dago, azazkalak zaindu eta babesteko. Test dermatologiko bidez frogatua. Parabenorik gabea. AZAZKALETARAKO LAKA: Kolore sorta zabala eta sasoiko joerak. Parabenorik gabea eta test dermatologikoen bidez frogatua.

48

045-048 BELLEZA EUS.indd 48

27/10/15 20:17


EROSKI BUITONI.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/10/15

16:31


albisteak

Saria

Lanpostu gehien sortzen duen frankizia

F

rankizia erako gure negozio eredua izan da Espainiako Estatuan lanpostu gehien sortu duen frankizia, bai iazko urte osoan eta bai 2015eko lehen sei hilabeteetan ere. Urte eta erdiko tarte horretan, EROSKIk 110 saltoki ireki ditu autogestioko kultura kooperatiboa eredutzat hartuta, eta gai izan gara 666 lanpostu sortzeko. Denda horiek guztiak

abian jartzeko, 29 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da. Arrazoi hori dela medio, Enpresa Frankiziatzailearen Saria eman digute, denbora tarte horretan beste inork baino lanpostu gehiago sortzeagatik. FrankiNorteFranquicias & Negocios izeneko ekitaldiaren hirugarren aldia egin da berriki Bilbon, eta hortxe jaso dugu aitortza eta sari hori.

Urte eta erdian, EROSKIk 666 lanpostu berri sortu ditu eta 29 milioi euro baino gehiago inbertitu dira

Balantze ekonomikoa

Salmentak egonkortu egin dira

U

rteko lehen sei hilabeteetako fakturazioa 2.966 milioi eurokoa izan da. Horrek esan nahi du salmenten zifra egonkortzea lortu dela, eta hori lortu da, batez ere, “Zurekin� denda eredu berria hedatu dugulako eta hainbat frankizia

zabaldu ditugulako. Lehen sei hilabeteetako kontuei dagokienez, 36,7 milioi euroko irabazi operatiboak izan ditugu, 2014. urtean baino %46 handiagoak. Era berean, barne efi zientzia hobetzeko martxan jarritako

planei esker, esplotazio gastua 11 milioi euro gutxitzea lortu da, eta horrek %68ko hobekuntza ekarri du emaitzetan, zergen aurretik; hala, zortzi milioi eurotaraino txikitu dira galerak. Azken zortzi urteetako daturik onena da hori. Gastu fi nantzarioak, berriz, %16 hobetu dira; horretaz gainera, zorra berregituratzeko akordioa sinatu da fi nantza entitateekin, eta 70 milioi euro amortizatu dira; horrenbestez, bete egin ditugu bere garaian hartu genituen konpromisoak.

52

052-053 NOTICIAS EUS.indd 52

27/10/15 20:23


Hazteko energia

Baserri batean, eta ikasgelatik atera gabe

N

ahi al duzu zure seme-alabek jakin dezaten nondik datozen hartzen dituzten produktuak? Nondik ateratzen diren gazta edo patatak? EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolan, Elikadurari eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa (PEAHS) eskaintzen da, eta horren barrenean, tailer erakargarri eta praktiko bat, nekazaritzako produktuak egiten dituen tokiko ekoizle baten instalazioetan egiteko; horren bidez, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek beren begiz ikusiko dute nola lantzen diren beren inguruan ohikoak diren elikagai batzuk. Orain, ikasgelatik atera gabe ere bizi

daiteke esperientzia hori. Hazteko Energiaren webgunean dagoeneko erabilgarri dago Nire Lurreko Produktuak atala, zeinaren bidez ikasleak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi batera joango diren modu birtualean, arrain haztegi

batera edo berotegi batera, leku horietan egunero egiten duten lana ikustera. Bideo bat ere zintzilikatu dugu, Gipuzkoako baserri batean gazta nola egiten duten erakusten duena. Eta laster gehiago jarriko ditugu. Eman izena eta lagundu haurrek ikas dezaten!

Mugikorrak eta tabletak

Elkartasun kanpaina

Barazkien eta berduren gida berria

Elikagaien Bilketa Handia

E

E

gunean bost errazio fruta eta berdura hartu behar genituzkeela gomendatzen dute, eta bost horietatik bitan berdura izan behar luke. Barazkiei ohiko dietan leku gehiago egiten laguntzeko, EROSKI CONSUMERen Elikadura kanalak gida praktiko bat eskaintzen du berduren eta barazkien inguruan; orain dela gutxi, gainera, berritu egin da gida hori, eta telefono mugikorretan eta tabletetan erabiltzeko moduan jarri da. Orain errazagoa izango zaigu elikagai familia horri buruz gehiago jakitea. Diseinu bisualagoa eman zaio EROSKI Fundazioaren gida horri, eta irakurleak hainbat informazio aurkituko du 31 barazkiren inguruan: zer jatorri duten eta zer motatakoak dauden, zein garai den onena erosteko eta jateko (egutegi batekin), zer-nolako ezaugarri fisikoak dituzten, nola aukeratu eta kontserbatu, nutrizioaren ikuspegitik

nolako ezaugarriak dituzten, zenbait bitxikeria, nola prestatu, eta hiru errezeta ere bai, bakoitza osagai nagusi gisa erabilita.

bazkide izatearen abantailak

052-053 NOTICIAS EUS.indd 53

spainiako Estatuan bost milioi pertsona bizi dira pobrezia mugaren azpitik, eta gure laguntza behar dute. Horixe oroitarazten digu Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) lelo honekin: “Goseak hor jarraitzen du. Elikagairik gabe ez dago bizitzarik�. Horrela dei egin nahi digu Elikagaien Bilketa Handiaren hirugarren ekitaldian parte har dezagun (hilabete honetako azken astean egingo da). Eta EROSKIk ere, ohi duen bezala, bere laguntza emango du. Gure hipermerkatu eta supermerkatuetan Elikagaien Bankuetako boluntarioak egongo dira bezeroek ematen dituzten elikagaiak (ez-galkorrak) biltzen. Azaroaren 27an eta 28an izango da. Lagun gaitzazu laguntza ematen!

53

28/10/15 13:17


hurrengo hilean... ’15eko abendua

Semaforo nutrizionala Zer da? Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.

Errazio batek dauka:

Sasoi honetan... Eguberriak

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

KALORIAK

GANTZA

GATZA

331

18g

7g

4,4g

1g

17%

26%

34%

5%

13%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?

Eroskiren elkartasun izarra

ERRAZIOA. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.

da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.

MANTENUGAI KOPURUAK. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.

Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.

EGUNEKO KOPURU GOMENDATUA (EKG). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko. Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fi sikoaren eta beste faktore batzuen arabera.

SeleQtia Eguberriak

054 SEMAFORO EUS.indd 54

ZER ESAN NAHI DUTE KOLOREEK? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez

Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta... ...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko ...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere ...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta. Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.

28/10/15 13:18


EROSKI TRESEMME.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

22/10/15

15:49


EROSKI PURINA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

23/10/15

16:39


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.