www.eroski.es
95. ZK. 2024ko urtarrila
NEGU
KOLOREA
Krema epel eta osasungarriak, zitrikoek zenbat aukera ematen dituzten jabetzeko errezetak eta 20 produkturi 20 euroren truke probetxua ateratzeko ideiak
EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.
EROSKI 95 EUSKADI HOLEA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
15/12/23
10:55
aurkibidea
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
www.eroski.es
18
-ren truke
2024ko urtarrila
8
14
31
42
04 Zenbaki honetan
24 Oloa
38 Edergintza
06 Gure dendetako azken kontuak
26 Belarrekin sukaldean
40 EROSKI club-en abantailak
08 Krema garaia
31 Aurrezteko trikimailuak
42 Bidaiak: Egipto
14 Kremak eta saldak EROSKIn
34 Jakiei probetxua ateratzeko
44 Sareetan
16 Untxi haragia 18 Zitrikoak
errezetak patatarekin 37 Elkartasuna
47 Aurrezki-kupoiak 50 Albisteak
3
03 Sumario_EUS.indd 3
18/12/23 16:58
editoriala
Ongi etorri
N DITUZU ZE
I HONETAKO ZETA GUZTI RE A
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
K BA
ER
Zenbaki honetan, erosketa egitean diruari probetxua nola atera ere azalduko dizugu, eta errezeta batzuk erakutsiko dizkizugu 20 euroren truke ditugun 20 produktu bikain ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Konturatuko zara 20 eurok asko balio dutela EROSKIn. Eta horri jakiei probetxua ateratzeko aholkuak eta EROSKI club-eko bazkide izatearen abantailak gehitzen badizkiozu, gehiago aurreztuko duzu. Gainera, beste produktu batzuk ere izango ditugu hizpide: zitrikoak, untxia eta oloa, esaterako. Eta gure infoodencer Kike Gallardok belarren mundua erakutsiko digu, eta gastronomian zer garrantzi duten azalduko. Urte berriarekin batera, atal berri bat ere estreinatuko dugu, sare sozialetan egiten dugun guztiaren berri izan dezazun. Gurekin zaude oraindik?
E EM
U
rte berriarekin, bizitza berria! Ez dakit zuri ere gauza bera gertatzen zaizun, baina nik behintzat, urtarrila heltzean zerrenda bat egiten dut mota guztietako helburuekin. Osasungarri jatea, ariketa fisiko gehiago egitea, senideekin denbora gehiago pasatzea, inoiz ahazten ez diren horietako bidaia bat egitea eta aurreztea. Jomuga bat ezartzeak norabide bat jartzen du, eta hori ona da. Osasungarri jatea barazki, fruta eta lekale gehiago jatea da. Horregatik, neguan kremak dira nire afaririk gustukoena. Pentsatu al duzu zernolako kolorea hartu dezaketen dilista gorriak, brokolia, erremolatxa eta halako osagaiak sartuta? Produktu osasungarriak dira, mantenugaiz beteak, eta gainera, beren garaia denean prezio ona izaten dute beti. Izan ere, geure burua zaintzea eta aurreztea bateragarriak dira.
N
2024
H
EROSKI club-eko arduraduna
K
Iker Perez de Arenaza
Jarrai iezaguzu
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. +911 21 38 38
Banaketaren kontrola: OJD
Lege gordailua: BI-222-2015
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
ARGITALPENAREN EGILEA
Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo
4
04 Editorial_EUS.indd 4
18/12/23 17:01
Hasieratik bertatik, EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua. Hala adierazia dugu egin beharreko bidea erakusten diguten osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko gure 10 konpromisoetan.
1
Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea
2
Elikadura orekatua sustatzea
4 5
Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea
7
Zenbaki honetan
Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea
Zenbaki honetan
Kontsumo arduratsua egiten laguntzea
6
Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea
8
Argitasunez eta gardentasunez jardutea
9 10
Langile garen aldetik geure burua zaintzea
3
Haurren gizentasunari aurrea hartzea
Zenbaki honetan
Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea 5
05 compromisos_EUS.indd 5
15/12/23 17:41
Azken kontuak BELLE-REN AURPEGIRAKO KOSMETIKOAK
Garbitu aurpegia
A
urpegia leun eta errespetuz garbitzea funtsezkoa da azalari itxura distiratsua eta naturala emateko. Gure belle etxearen azken berrikuntzetako bik hori lortzen lagunduko dizute.
ESFOLIATZAILEA, INTXAUR ETA JAPONIAR ZEDROZ OSATUA Poroak garbitu eta larruazalaren testura lehengoratzen du, aurpegi berritua lortzeko, homogeneoagoa eta distiratsuagoa. Astean behin erabiltzea gomendatzen da. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95. AURPEGIRAKO MASKARA HIDRATATZAILEA ETA ARGIEMAILEA Niazinamidaren, azido hialuronikoaren eta izpilikuaren propietateak konbinatuta dauzka, eta aurpegi hidratatua, argitsua, leuna eta irmoa lortzen du. Jatorri naturalekoak ditu osagaien % 94.
EROSKIREN GAZTA ZAHARRA, ESNE GORDINAREKIN EGINA
Zaporea eta tradizioa
E
ROSKIren gazta zahar berriak zapore iraunkorra du, eta testura trinkoa. EROSKIren gazta zahar berria esne gordinarekin egina da: behi esnearekin (%45 gutxienez), ardiarenarekin (%20 gutxienez) eta ahuntzarenarekin (%20 gutxienez). Quesos El Pastor etxeak bermatzen du gazta honen kalitatea. Zamorako gaztandegi bat da, eta hainbat alditan eman diote World Cheese Awards saria; gaztaren sektoreko munduko lehiaketarik garrantzitsuena da hori. Ez utzi dastatu gabe! Aholkua: hobe da giroko tenperaturan jatea, zapore handiagoa baitu horrela. Horretarako, utzi epeltzen 10 minutuz.
6
06 Lo ultimo_EUS.indd 6
18/12/23 17:02
CooperVision mintzo da
MISIGHT 1 DAY LENTILLA BERRIAK
club-erako
Geldiarazi zure seme-alaben miopia, eta ez beren etorkizuna
P
restatu zure seme-alaben ikusmena datorren urterako! Zure semeak edo alabak miopia badu, ez kezkatu, bada irtenbide bat miopiak okerrera egin ez dezan. Zoaz gertuen duzun EROSKIren optikara, eta eskatu MiSight® 1 day erabili eta botatzeko
lentillak. Seguruak eta erosoak dira, zure seme-alabei ondo ikusten lagunduko die eta miopiak ez die okerrera egingo*. Izan konfiantza EROSKIko adituekin: zure familiak ikusmen arazorik eta kezkarik gabe hasiko du ikasturte Produktu honek zorrotz betetzen du araudia. berria. Ez gehiago itxaron, zatoz gure optikara!
* Chamberlain et al, Long-term Effect of Dual-focus Contact Lenses on Myopia Progression in Children: A 6-year Multicenter Clinical Trial. Optometry and Vision Science 99 (3): p 204-212, March 2022.
www.CooperVision.es/misight
Sanicentro mintzo da
club-erako
SANICENTRO HODI-LIBRAGAILUAK
Eraginkortasuna eta aurrezpena
Irtenbide burutsuak hainbat buxadura motarentzat
S
anicentrok bere hodi-libragailu espezifikoen sorta berria aurkeztu du, buxadura guztiak ez baitira berdinak: Sukalderako hodilibragailua, grasa eta jaki hondakinak
kentzeko; Bainugelarako hodi-libragailua, ileak, xaboia, hortzetako pasta eta ilerako maskarak kentzeko berezia; eta Ekintza Prebentiboa, buxadura gehiago sortu ez daitezen.
Formula hauek eraginkorrak dira, eta dosiko kostua merkatuko onena da. Erabiltzen errazak dira, eta asko aurrezten da, dosifikatzaile bat dute eta.
7
07 Lo ultimo_EUS.indd 7
18/12/23 17:05
KREMA GARAIA Brokoliaren kolore berdea, erremolatxaren kolore gorria, kalabazaren laranja kolorea, limoiaren kolore horia, aza gorriaren kolore morea eta baita txiribiaren kolore zuria ere. Neguko barazkiei eta frutei bizia darie, eta garai honetako protagonistak izan ohi dira. Goza ezazu bost zentzumenak erabiliz.
VANESSA SEIJO
@virginiamartin_photo
EROSKI fruta denda Galizian eta La Bañezan (Leon) Sekretu bat kontatuko dizut. Koilara izugarri gustatzen zait. Beroak on egiten dit, eta kremen eta zopen ukitu fin hori ongizatearekin lotu izan dut beti. Baratzeak neguan izaten duen koloreak liluratu egiten nau, eta gainera, prezioa ere kontuan hartzekoa da. Errezeta gustagarriak presta daitezke aurrezpenaren bihotza duten produktuekin: kalabazarekin eta brokoliarekin esaterako.
OHAR OSASUNGARRIAK Asebeteta uzten gaituzte eta digestioa egiten laguntzen digute. Bitaminak, mineralak eta zuntza ematen dituzte. Ebaki laukitxotan eta izoztu, tomatea, luzokerra, apioa, uraza eta patata izan ezik.
8
08 bodegon verduras_EUS.indd 10
15/12/23 17:44
Krema LARANJAK Kalabazarekin, azenarioarekin etab. eginak. Barazki laranjak A eta B bitaminen iturri dira, eta bitamina horiek immunitate sistemaren funtzioa hobetzen dute. Gainera, beste hainbat substantziari esker, ikusmena indartzen laguntzen dute, gorputzeko defentsak areagotzen dituzte, eta alergiei eta gaixotasun infekziosoei aurre egiten laguntzen dute.
0,90€ ERRAZIOAK
NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
410
13,04g
3,95g
12,81g
3,21g
%20
%19
%20
%14
%53
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
Dilista gorriekin eta laranjarekin egindako krema • Laranja bat • 150 g dilista gorri • 150 g kalabaza • Patata bat • Tipula bat • 5 g curry • 1,5 l barazki salda • 50 g koko edari • 30 g ekilore hazi • Petaloak (aukerakoa) • Koilarakada bat oliba olio birjina estra
Moztu tipula, patata eta kalabaza lauki
4
45’
ZER EMATEN DIZU?
handitan. Jarri dena eltze batean oliba
Lekaleak ezinbestekoak dira elikadura osasungarria
olio txorrotada batekin, eta erregosi 15
egiteko. Astean 4-7 errazio jatea gomendatzen dute.
bat minutuz. Dilista gorriek ez dute azalik, eta beraz, zuntz gutxiago Gehitu dilistak, espeziak eta laranja ura.
ematen dute, baina lekaleek ematen dituzten
Nahasi osagai guztiak eta gehitu barazki
gainerako onurak mantendu egiten dituzte.
salda. Utzi egosten 20 minutuz.
OHAR OSASUNGARRIA Birrindu nahasketa eta gehitu koko
Osatu errezeta zitrikoren batekin. C bitamina dutenez,
edaria. Apaindu ekilore haziekin,
lekaleen burdina gehiago xurgatzen da, eta hobeto
petaloekin eta koko edari pixka batekin.
gainera.
9
09 receta crema NARANJA_EUS.indd 9
15/12/23 17:47
Krema GORRIAK Piper gorriarekin, tomatearekin, erremolatxarekin etab. eginak. Barazki gorriek antioxidatzaile eta fitokimiko ugari dituzte, eta substantzia horiek memoria bizi mantentzen laguntzen dute, baita zahartze prozesua atzeratzen ere. Gainera, zuntza eta mineralak dituzte, hala nola potasioa eta selenioa, eta substantzia horiek immunitate sistema indartzen laguntzen dute. A, B9 eta C bitaminak eta azido folikoa ere ematen dituzte. Ba al dakizu erremolatxa dela barazkien artean iodo gehien duena, nahiz eta %90 ura den?
TOPPING-IK ONENA Kremei ukitu kurruskatsu bat emateko, gehitu patata frijituak, erremolatxa frijitua eta boniato frijitua.
Erremolatxa
LABEAN ERRETA Bai, ongi irakurri duzu. Papillotea egin erremolatxaren zukuak kontzentratzeko. 30-40 minutu inguru 180 gradutan. Horrela ere gozatuko duzu... GORDINIK: entsaladan, birrinduta edo xafla finetan ebakita. Lagundu fruitu lehorrekin eta xerez ozpinarekin. EGOSITA: kontserban erosi dezakezu, edo etxean egosi (20 minutu gehienez). Kendu azala pixka bat hozten denean. FRIJITUTA: Moztu fin-fin eta arrautzeztatu. Ikusiko duzu zer kurruskatsu geratuko den!
0,49 € ALEAK Hain merkea izanik ere, erremolatxak hamaika aukera ematen ditu sukalderako. Konbinatu gaztarekin, zitrikoekin, oilaskoarekin edo haragiarekin. Ba al dakizu Red Velvet tartari erremolatxak ematen diola kolorea?
• EROSKI erremolatxa egosia (orain, ontziak %40 plastiko gutxiago du) • EROSKI erremolatxa xaflatan
10
10-11 CREMAS ROJAS receta_EUS.indd 10
18/12/23 19:29
@virginiamartin_photo
Erremolatxa krema tuberkulu frijituekin 4
45’
• Tipula gorri bat • Baratxuri atal bat • 500 g erremolatxa • 300 g patata • Txiribia bat • Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra • 500-700 ml barazki salda • Gatza eta piperbeltz eho berria Tuberkuluak frijitzeko • Erremolatxa, patata eta boniatoa • Koilarakadatxo erdi oliba olio birjina estra • Gatza, piperbeltza eta perrexila
Bota oliba olioa eltze batera, eta erregosi tipula brunoise erara txikituta eta baratxuria. Gehitu txiribia, erremolatxa eta patata, dena zurituta eta puskatan ebakita. Erregosi 5-10 minutuz. Gehitu sagarra zurituta eta puskatan moztuta.
0,99€ ERRAZIOAK
NUTRI-SCORE
Erregosi beste bost minutuz.
A A B CD E Gehitu salda eta egosi 30 bat minutuz.
eta eman gatza eta piperbeltza.
Birrindu eta eman gatza eta piperbeltza.
Sartu labean 15-20 minutuz, kapa
ERRAZIO BATEK DAUKA:
bat bakarrik. Jarri labea berotzen 150 ºC-an,
KCAL
GANTZA
254
5,04g
%7
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
0,73g
19,82g
1,88g
%4
%22
%31
haizagailuarekin. Moztu patata, boniatoa
Atera erremolatxa krema platerera,
eta erremolatxa xafla finetan (6 bat xafla
tuberkulu frijituekin eta perrexil pixka
%13
bakoitzetik), igurtzi oliba olio pixka batekin,
batekin.
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
Boladan dago: TXIRIBIA Patata Europara iritsi zenean, baztertu egin zuten txiribia, baina merezi du tuberkulu ezezagun hori berreskuratzea. B2 bitamina asko du, eta C bitamina, berriz, azenarioak halako bi. Gainera, 100 g-ko egunean hartu beharko litzatekeen magnesio kantitatea ematen du, eta patatak baino potasio
gehiago du. Zinka, burdina eta kaltzioa ere baditu. Horrez gain, azukre gutxi du, eta zuntz ugari; diuretikoa da eta digestio prozesua errazten du. Dastatu nahi? Anisaren zaporea du, eta apur bat mina da; hortaz, gordinik jan daiteke, baina baita egosita eta labean erreta ere. Bikaina da zopak egiteko.
11
10-11 CREMAS ROJAS receta_EUS.indd 11
18/12/23 17:06
0,48 €/ERRAZIOAK
Brokoli zopa osoko arrozarekin
Ez dago aitzakiarik brokoliaz ez gozatzeko, orain baita sasoia, eta oraintxe baitago onenean. Freskotan, izoztuta
4
1 h 15’
edo mikrouhin labean berotuta jateko prest
• 70 ml oliba olio • 2 tipula ertain • 700 g brokoli • Litro bat oilasko salda • 75 g esne-gain likido • 120 g osoko arroz • Gatza eta piperbeltza • Perrexila
Egosi arroza uretan gatz pixka batekin. Eduki sutan zorroan jartzen duen adina denbora. Xukatu eta gorde geroko. Berotu olioa eltze batean, eta erregosi tipula laukitxotan ebakita. Gehitu brokolia, adartxotan bananduta, eta oilasko salda ere bai. Eman gatza. Irakiten duenean, utzi egosten su ertainean 35 minutu inguru edo brokolia samurra geratzen den arte. Birrindu testura leun eta zetatsua duen krema bat lortu arte. Gehitu esne-gain likidoa. Eman gatza, behar badu, eta utzi beste bost minutuz su eztitan.
0,99€ ERRAZIOAK
Platerera ateratzeko orduan, banatu krema plateretan, bota koilarakadatxo bat esne-gain likido eta beste kilarakadatxo bat oliba olio. Lagundu osoko arrozarekin, eta zabaldu gainetik perrexil pittin bat.
NUTRI-SCORE
A A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA:
OHAR OSASUNGARRIA Murriztu gatz kantitatea gatz gutxiko salda bat erabilita edo ura eta salda erdi eta erdi nahasita.
KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
386
22,37g
5,19g
8,83g
2,37g
%19
%32
%26
%10
%39
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
12
12-13 CREMAS VERDES receta_EUS.indd 12
15/12/23 17:51
Krema BERDEAK Brokoliarekin, zerbarekin, espinakekin, apioarekin, errukularekin, ilarrekin, lekekin etab. eginak. Klorofilak ematen die kolore hori, kaloria gutxi dute eta oso elikagarriak dira, bitamina eta mineral ugari baitituzte, magnesioa esaterako. Zuntz ugari dute, eta arazgarri bikainak dira.
1
BOLADAN DAGO... Egosi beharrean, erre barazkiak labean: horrela hobeto mantenduko dituzte mantenugaiak, eta zapore handiagoa izango dute.
BA AL DAKIZU ZER DEN
crème fraîche? Esne-gain hartzitu mota bat da: intxaur zapore leuna du, eta baita gurinarena ere, eta horregatik, primeran moldatzen da errezeta gozoekin eta gaziekin. Président Crème fraîchea Testura krematsua du, eta zapore naturala: ukitu berezia emango die zure errezetei.
TOPPING-IK ONENA Zerealek eta furitu lehorrek bitaminak, mineralak eta zuntza gehitzen dizkiote zure errezetari. Kolore gehiago izatea nahi baduzu, gehitu kimuak eta crème fraîchea.
4
5
AITZAKIARIK GABE
ETXEAN EGIN
+ Bi koilarakada gurin, giroko tenperaturan
2
3
250 ml esne-gain likido (%35 koipeki)
Nahasi eta jarri kristalezko ontzi batean (inoiz ez erabili aluminiozko eta metalezko ontzirik). Tapatu sukaldeko paperarekin (ondo lotuta), eta eduki 12-24 orduz 20-25 gradutan. Itxi tapa hermetiko batekin eta sartu hozkailuan: primeran mantenduko da astebetez edo 10 egunez.
1. Florette etxearen brokolia mikrouhin laberako. Gozatu zeure burua zainduz. Erraza eta osasungarria 5 minutuan. 2. EROSKIren lekak, brokoliak eta txanpinoiak erregosita. 3. EROSKI BIO brokolia. Lurrunetan eginda, hobeto mantenduko ditu bai zaporea eta bai nutrizio arloko ezaugarriak ere. 4. Brokoli izoztua. Desizoztu gabe prestatu (minutu bat presioko eltzean edo 9 minutu eltze normalean). 5. Brokolia kontserban. Zuzenean platerera ateratzeko.
13
12-13 CREMAS VERDES receta_EUS.indd 13
15/12/23 17:51
PEDRO LUIS Kalabaza krema Barazki %100 freskoekin eta oliba olio birjina estrarekin egina. Ez du ez lodigarririk ezta lurrinik ere.
Kremen eta salden berotasuna
U
rteko hilabete bakoitzari plater bat egokitu beharko bagenio, urtarrila kremen eta salden hilabetea izango litzateke. Garai honetako hotzari aurre egiteko, ez dago plater bero eder bat baino hoberik. Eta ez baduzu astirik baina
koilara gustuko baduzu, lehendik prestatutako kremek eta saldek dena erraztuko dizute. Kalitaterik oneneko osagaiekin eginak dira, errezeta tradizionalekin. Eta detaileak gustuko badituzu, haziak, esne-gaina edo barazki frijituak gehitzea proposatzen dizugu. On egin!
ANETO
Barazki salda Barazkirik freskoenak Oilasko salda, hautatzen dituzte, kontu gatz gutxikoa handiz garbitu, eta su Oilategiko oilaskorik eztitan egosten dituzte freskoenaren zapore hiru orduz baino gehiagoz. guztia barazkirik Ez dute gehigarririk, ezta onenekin lagunduta, kontserbatzailerik ere: ez %50 gatz gutxiagorekin. dute etxean sartuko ez Besterik ez. zeniokeen ezer ere.
ANKO Barazki krema eta kalabaza krema Artisau eran eginak, Nafarroako Erriberan ekoitzitako kalitaterik oneneko barazki freskoekin. Barazkien mantenugaiak mantentzen dituzte. Ez dute kontserbatzailerik, ez zapore-indartzailerik, ezta glutenik ere.
14
14-15 CREMAS_EUS.indd 14
18/12/23 17:10
Gourmet oilasko salda urdaiazpikoarekin Oilaskoaren zapore indartsua eta urdaiazpikorik onenaren zaporea, Enrique Tomas adituak bermatua.
Barazki krema emmental gaztarekin Hauek dira osagai nagusiak: porrua, kuiatxoa, tipula, ilarrak eta emmental gazta. Gaztak zapore handiagoa ematen dio, eta krematsuago bihurtzen du. Izugarri gustatuko zaizu!
Etxeko oilasko salda 8 barazkirekin Aukera berria oilasko salda maite dutenentzat, ukitu begetalago batekin. %100 naturala da, eta ez dauka kontserbatzailerik.
Oilasko krema barazkiekin Krema bikain hau Gallina Blancaren Etxeko Saldarekin, osagai %100 naturalekin eta kontserbatzailerik gabe egina da. Dasta ezazu!
GALLINA BLANCA
Kremak Dasta itzazu hartzeko prest dauden EROSKIren krema goxoak. Hainbat formatu eta mota daude: kalabazarenak, barazkienak eta kuiatxoenak. Oso elikagarriak dira, bikainak lehen plater gisa jateko.
Oilasko eta eltzekari salda. Haragi gehiagorekin eta oilasko gehiagorekin.
Berria
EROSKI Saldak Gure EROSKI markak salden sorta zabala eskaintzen du: barazki saldak, oilasko saldak, eltzekari saldak eta arrain saldak. Denak errezeta tradizionalekin eginak dira, betiko zaporeaz goza dezazun.
Kuiatxo i t k krema, kontserbatzailerik gabe eta banakako formatuan. Bilatu ezazu hotzen sailean!
15
14-15 CREMAS_EUS.indd 15
18/12/23 17:10
Osasungarria eta arina Untxi haragia oreka hutsa da. Kaloria gutxi ditu, proteina eta bitamina ugari, eta prezio ona izaten du beti.
Animalien ongizatearen
ZIGILUAREKIN WelfairTM zigiluak animalia osasun onarekin hazi dela bermatzen du, toki erosoan bizi izan dela, egoki elikatu dutela eta animalia zaintzen duten pertsonekin harreman ona izan duela.
2
1
3
ADOBATUKO AL DUGU? Zapore handiagoa, aroma indartsuagoa eta samurtasuna lortuko ditugu. Estali haragi puskak marinatuarekin, eta eduki 6-24 orduz. Probatu hauek: Baratxuria, ezkaia eta eztia. Baratxuria, piperbeltza –ahal bada, mina–, piperrauts gozoa, ozpina, ardo zuria, gatz larria, ereinotza eta kaiena. Kominoak (pixka bat, nahi adina), piperrauts gozoa, baratxuri ehoa eta oliba olio txorrotada eder bat.
Untxi prob tzeko rrazoi k Untxi haragiak gantz gutxi du, eta kolesterol gutxien ematen duten haragietako bat da, indioilarrarekin batera. Selenio iturri ona da, eta substantzia horrek zelulak babesten ditu oxidazioaren aurka. Ba al dakizu untxiak nekea eta akidura murrizten laguntzen
duela? Hauxe da sekretua: B taldeko bitaminak ditu. Errazio batek egunaren buruan hartu behar litzatekeen B3 bitamina kopuru osoa baino gehiago ematen du, %100 baino gehiago, B6 bitaminaren ia %40, eta B12 bitaminatik behar duguna halako hiru. #elikatupentsatzenduzuna
ZATIZ ZATI EROSKIren harategietan topatuko dituzu haragi bikain honen zatirik onenak, zaporerik biziena dutenak, dagoeneko ontziratuta. 1. IZTERRAK Labean erretzeko bikainak. 2 eta 3. MEDAILOIAK ETA BESOAK Ezin hobeak dira umeentzat, ia ez baitute hezurrik. Plantxan eta frijituta egiteko. UNTXI OSOA PUSKATAN Gisatzeko eta arrozarekin egiteko. Untxi honek EROSKI Natur zigilua du, eta beraz, animalien ongizatea bermatzen duen ziurtagiridun haragia da, zapore oso preziatua du, haragi samurra da eta gantz kantitate bikaina du.
16
16-17 CONEJO y receta_EUS.indd 16
15/12/23 17:53
Untxi kazola espeziaduna zitrikoekin, olibekin eta kuskusarekin 4 1 h 40’ • Untxi 1, zatitua • ¼ koilarakadatxo kanela • ½ koilarakadatxo piperbeltz (beltza) • 2 tipula • 2 baratxuri atal • 100 ml ardo zuri • 500 ml oilasko salda • Ereinotz hosto 1 • Limoi 1 • Laranja 1 • 150 g oliba berde • Limoi erdia • Laranja erdia • Martorri xehatua • Oliba olioa • 120 g kuskus • Gatza
Atera sutatik eta erantsi martorria. Prestatu kuskusa paketean ageri diren jarraibideekin, eta zerbitzatu untxia kuskusarekin batean.
OHAR OSASUNGARRIAK Olibak sartzen badizkiogu, E bitamina, burdina, potasioa eta kaltzioa gehituko dizkiogu. Gantz ugariko fruituak dira, ahuakateak bezala, eta azido oleikoa ere ematen dute. Oliben artean, gatz gutxikoak aukeratu, eta gauza bera egin saldarekin ere; hala, errezetak ere gatz gutxiago izango du.
Jarri untxia beratzen espeziekin eta gatzarekin kozinatu baino ordubete lehenago.
2,67€ ERRAZIOAK
Bota olioa zartagin batera eta gorritu untxia. Atera eta gorde geroko. Zartagin horretan bertan, erregosi tipula eta baratxuria kolorea hartzen hasten diren arte. Erantsi ardo zuria eta kozinatu minutu batzuetan, lurruntzen den arte. Bota oilasko salda, limoiaren eta laranjaren zukua, ereinotza eta gatza. Kozinatu guritzen den arte.
NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA:
Erantsi olibak eta limoiaren eta laranjaren azala. Eduki 15 minutu su ertainean, estalita.
KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
482
17,99g
4,16g
6,40g
3,03g
%24
%26
%21
%7
%50
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
KONBINAZIOA Faustino kriantza, Errioxako Jatorri Izen Kalifikatuduna. Pikotaren kolore gorria errubi kolorearen ukituekin, garbia, distiratsua. Usainak indar egokia du, fruta freskoa eta barrikan egondako kriantzaren ukitu gozoak nahasita. Egitura handikoa eta dotorea da ahoan.
17
16-17 CONEJO y receta_EUS.indd 17
15/12/23 17:53
Zitrikoak Neguan, gure frutaontziak indarra hartzen du laranjei, mandarinei, limoiei eta pomeloei esker. Sasoiko zaporeak dira; ederki moldatzen dira bai errezeta gozoekin eta bai gaziekin, eta gainera, gure defentsen lagun onak dira, C bitamina ugari baitute. Zapore indartsua eta freskoa dute aldi berean, eta horrek gourmet ukitu
bat emango die zure errezetei. Primeran moldatzen dira ahuntz gaztarekin eta untxi haragiarekin, eta haragi hori onuragarria da osasunarentzat. Dastatu al dituzu inoiz arrainarekin edo pastarekin? Ez ahaztu laranja eta txokolatearen arteko nahasketa bikaina ere, ezin hobea da mug cake bat egiteko.
Oh r os sung rri k Hobe da fruta osorik jatea, duen zuntz guztia aprobetxatzen da eta horrela. Frutaren azalak usaina eta zaporea gehituko die zure postreei eta koktelei. Kirola egin ondoren, jan laranja bat, galdutako mineralak eta likidoa berreskuratzeko. Lekaleak, espinakak, txirlak edo burdin asko duen beste edozein jaki jan ondoren, aukeratu zitrikoren bat postrerako. Mineral hori hobeto xurgatzen lagunduko dizu. Ur beroa limoiarekin eta eztiarekin hartzeak katarroa arintzen laguntzen du. #elikatupentsatzenduzuna Laranjen eta beste zitrikoen inguruko zurrumurruen (eta egien) berri izan nahi baduzu, jo webgune honetara: www.consumer.es/eu
18
18-19 Citricos_EUS.indd 18
18/12/23 17:13
BA AL DAKIZU...? German Fuster Valentziako enpresa bat da, eta 35 urte baino gehiago daramatzagu haiekin lanean. EROSKI Natur laranjak ekartzen dizkigu, eta zitrikoak ekoizten dituzten Espainiako nekazarien elkarteek komertziorik onena izendatu dute 2022/23ko kanpainan.
ZUKUTU
BERRIA Ez presarik izan laranja ur basokada bat bukatzeko. Adituek diotenez, hamabi ordu inguru behar dira laranja uraren propietateak murrizteko. Ordutik aurrera, litekeena da zaporea gero eta mikatzagoa katza agoa izatea.
ZAPORE ARDURATSUA
Zergatik aukeratu
EROSKI Natur?
1
Valentziako komunitatetik eta Murtziatik datozelako, eta zitrikoek inguru horietako lurretan lortzen dutelako usainik eta zaporerik onena.
2
Heldutasun mailarik onena dutenean bakarrik biltzen direlako. EROSKI Natur zigiludun zitrikoak abendutik martxora bitartean soilik biltzen dira.
3 4
Zapore orekatua eta usain indartsua dutelako.
Arduraz ekoitziak direlako: GGN zigiluak eta haren ikuspegi holistikoak egiaztatzen dute hori. Etiketaren ondoan jarraipen kode bat dago, eta hori erabiltzen da ziurtatzeko barazkiek eta frutek jatorri egiaztatua dutela eta segurtasunez eta arduraz ekoitzi direla.
PREMIUM ZITRIKOAK Valentziako zitrikoen Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) dute, eta horrek bermatzen du Valentziako komunitatean ekoitziak direla eta jatorriaren eta kalitatearen baldintzak betetzen dituztela. Kolore biziagoa dute, usain handiagoa ere bai, eta urtsuagoak dira; gainera, benetako zaporea dute, atsegina.
Eta gainera, handizka ere eros ditzakezu.
Natur BIO pomeloa Naturala, jasangarria eta eskuragarria. Azidotasunaren eta garraztasunaren arteko oreka bikaina du. Mazedonian eta entsaladan sartuta harritu egingo zaitu.
19
18-19 Citricos_EUS.indd 19
18/12/23 17:13
Oh r os sung rri k Noizean behin bakarrik jan, eta hobe puska txikia bada. Lagundu frutarekin, fruitu gorriekin edo laranjekin. Izugarri gustatuko zaizu! Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko.
NUTRI-SCORE
AB C D E ERRAZIO BATEK DAUKA:
TXOKOLATE ETA LARANJA
KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
195
8,75g
4,86g
21,31g
0,30g
%10
%13
%24
%24
%5
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
BIZKOTXOA KATILUAN ERRAZIO 1 / ZAILTASUNA 1 / 5 MIN
BIZKOTXOA EGITEKO: Arrautza bat 25 g gurin, gatzik gabea 70 g azukre Koilarakadatxo erdi legamia (gozogintzakoa) 3 koilarakada kakao hauts, azukrerik gabea Gatz pittin bat Laranja birrina Koilarakadatxo bat txokolate pipita (aukerakoa)
Irabiatu arrautza katilu batean, gehitu gurina urtuta eta nahasi ondo. Gehitu gozagarria, legamia, kakao hautsa, gatz pittin bat eta nahi adina laranja birrin. Irabiatu dena ondo, nahasketa homogeneo bat lortu arte. Txokolate pipitak bota diezazkiokezu gainetik.
APAINTZEKO: 5 g mascarpone gazta Laranja bat Familian sukaldean aritzea dibertigarria da, eta umeei lagundu egiten die elikadurarekin harreman kontziente eta osasungarria izaten. #elikatupentsatzenduzuna
Egin mikrouhin labean minutu bat eta 30 segundoz indarrik handienean, zotz bat sartu eta garbi ateratzen den arte. Zerbitzatu mascarpone koilarakadatxo batekin eta lehendik birrindutako laranjaren lakain batzuekin.
20
20 PEKERECETA_V3_EUS.indd 20
18/12/23 17:14
0,89€
Makarroiak gazta, limoi eta erromero saltsarekin 4
ERRAZIOAK
0,89 €
40’
POR RACIÓN
• 400 g makarroi • 2 koilarakada oliba olio birjina estra • 2 koilarakada arto irin • 500 ml esne erdigaingabetu • 100 g ahuntz gazta (biribila) • 75 g ardi jogurt natural • 4 limoiren birrina • Erromero freskoaren bi adartxo • 25 g espinaka Maiteminezko saskian
• 60 g gazta hauts • Gatza eta piperbeltza
BILATU ITZAZU OSAGAIAK EROSKIN
Egosi makarroiak ur askorekin, zorroan ageri diren jarraibideak kontuan hartuta.
NUTRI-SCORE
Xukatu eta gorde geroko.
A B B CD E
Irabiatu esnea, ahuntz gazta eta jogurta, pikorrik gabeko krema bat lortu arte. Zartagin handi batean, jarri olioa eta gehitu irina, eta nahasi erregosten hasten den arte. Irabiatzeari utzi gabe, gehitu pixkanaka esnearen nahasketa, eta
ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
334
15,89g
7,23g
7,56g
1,10g
%17
%23
%36
%8
%18
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
nahasi pikorrik gabeko saltsa leun bat lortu arte.
ZER EMATEN DIZU? Gehitu erromeroa eta limoien birrina,
Karbohidratoak, kalitate handiko proteinak,
eta utzi sutan beste bi minutuz.
gantzak eta zuntz pixka bat. Barazkiek zuntza eta askotariko bitaminak eta mineralak
Gehitu espinakak eta pasta, eta
emango dizkiote errezetari.
eduki sutan beste minutu batez. Kendu erromero adartxoak.
OHAR OSASUNGARRIAK Barazki gehiago sartzen badiozu, plater
Atera platerera eta bota gainetik gazta
bakarra izango da.
hauts pittin bat eta erromeroa xehe-xehe ehotuta.
Egokia da: laktobegetarianoentzat.
• EROSKI basic makarroiak
• Ahuntz gazta biribila
• Limoiak
21
21 receta AHORRO macarrones_EUS.indd 21
18/12/23 17:15
2,99€ ERRAZIOAK
NUTRI-SCORE
A A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
367
16,73g
3,38g
16,49g
0,42g
%18
%24
%17
%18
%7
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
Lupia zitrikoen saltsarekin • Koilarakadatxo bat oliba olio birjina estra
4
15-20’
eta lima xerra batzuekin. Sartu labean
gainetik martorri edo perrexil xehatua eta
(aurrez berotuta) 190 ºC-an, beroa goitik
lima eta laranja birrina.
• Gatza eta piperbeltz eho berria
eta behetik ematen diola, kozinatzen diren
• 3 laranja, limoi bat, 3 lima
arte.
ZER EMATEN DIZU?
eta mandarina bat • Koilarakadatxo bat ezti
Prestatu zitrikoen saltsa osagai
Lupia arrain urdina da, eta
• Laranja eta lima birrina
hauekin: bi laranjaren zukua, limoi bat,
erdigantzatsua. Omega 3 ez ezik,
• Kaiena pittin bat
mandarina eta bi edo hiru lima, eztia,
bitamina disolbagarriak ere baditu, hala
• Martorri edo perrexil xehatua
gatza eta piperbeltza, laranja eta lima
nola D eta E bitaminak. Gainera, zitrikoek
birrina, eta kaiena ehoaren ezkata
C bitamina ugari izaten dute, baina
batzuk. Jarri sutan saltsa zertxobait
kozinatzean galdu egiten dute pixka bat.
Garbitu lupiak eta lehortu ongi. Eman
loditzen den arte.
OHARRA
gatza eta piperbeltza barnetik eta kanpotik, bete laranja eta lima atal
Zerbitzatzeko garaian, aurkeztu lupiak
Plater bakarra izan dadin, lagundu barazki
batzuekin eta jarri labeko erretilu batean
erretilu batean saltsarekin, labean
batzuekin eta osoko arroz pixka batekin,
oliba olio koilarakada batekin eta laranja
egindako zitriko xerrekin, eta zabaldu
ilarrekin edo kinoarekin.
KONBINAZIOA Marqués de Cáceres, Errioxako Jatorri Izen Kalifikatuduna. Mahasti zaharretako biura mahatsekin egina da, eta berde ukituko tonu distiratsua du. Usain fina du, fruta zuriaren ukituak eta zitriko ukituko hondoa. Ahoan freskoa da, garraztasun atsegina du eta freskagarria da.
22
22 Receta LUBINA maridaje_EUS.indd 22
15/12/23 17:58
Taandiako itsaski zopa 4
1h
• 50 g shiitake perretxiko (lehorrak) • 1 l oilasko salda • 10 ml arrain saltsa • 300 g azenario • 3 baratxuri atal • Limoi-belar bat • 100 ml limoi ur • 30 g jengibre • 150 g tipula • 10 ml soja saltsa • Kafirr limaren 3 hosto • 12 otarrainxka • 2 txibi • 250 ml koko edari • 10 g azukre beltz • Oliba olio birjina estra Txileen olioa egiteko • 10 g txile malutatan • 100 ml ekilore olio
0,99€ ERRAZIOAK
Hidratatu perretxikoak uretan ordu erdiz. Zuritu tipula eta azenarioa, eta ebaki tipula lauki txikitan eta azenarioa xaflatan. Zuritu eta xehatu baratxuria.
Garbitu txibiak eta ebaki 5cm-ko puskatan. Zartagin batean, erregosi otarrainxken gorputzak eta txibia txikituta.
Eltze batean, egin barazkiak oliba olio pixka batekin bost minutuz. Gehitu otarrainxken buruak eta azalak, eta eduki sutan 10 minutuz.
Txileen olioa Jarri ekilore olioa eltze batean eta berotu. Gehitu txilea eta egin minutu batez. Gorde ontzi batean.
Zuritu jengibrea eta ebaki xaflatan, eta gehitu salda oinarriari. Sartu kafirr limaren hostoak, limoi-belarra, soja saltsa, arrain salda, limoi ura eta perretxikoak ere, bota duten ur pixka batekin (lehendik iragazi egin behar da). Eduki sutan 15 minutuz.
Atera zopa plater edo ontzi sakon batera. Gehitu otarrainxkak eta txibiak. Amaitzeko, bota txileen olio pixka bat.
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA:
OHAR OSASUNGARRIAK Aukeratu gatz gutxiko saldak.
Gehitu oilasko salda eta utzi egosten 20 minutuz. Iragazi, eta gehitu koko edaria eta azukrea. Eman gatza, behar badu.
NUTRI-SCORE
Nutrizio kalitatea hobetzeko, erabili oliba olio leuna edo oleiko ugariko ekilore olioa.
KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
528
39,59g 16,34g 13,60g
3,04g
%24
%26
%50
%21
%7
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
KONBINAZIOA Protos Verdejo, Rueda jatorri izenekoa. Ruedaren Verdejo ardorik onena, legamia hondarrekin ondua eta kontu handiz landua.
23
23 receta BCC Sopa tailandesa_EUS.indd 23
18/12/23 17:16
Dena al dakizu OLOARI buruz? E likagarria, asegarria eta ekonomikoa. Gosari bikaina da egun osorako indarra hartzeko. Oloa zereal bat da, eta zuntz disolbagarri eta proteina ugari ditu. Egokia da hesteetako igarotze prozesua erregulatzeko eta idorreriari aurrea hartzeko.
BA AL DAKIZU ZEIN DEN
PORRIDGE delakoaren jatorrizko errezeta?
Olo ahiak sukaldaritza anglosaxoiko plater tradizional bat dira, eta oso erraza da errezeta hori prestatzea. Irakin bi katilu esne, ur edo soja edari, eta gehitu oloa. Nahasi, eta gehitu bi koilarakadatxo azukre. Azukrearen ordez, probatu kanela sartzen, eta gehitu fruta, furitu lehorrak, datilak... Sekulakoa!
MALUTAK ALA ZAHIA? Olo malutak zerealaren ale osoak dira, eta zerealaren zati guztiak dituzte: zahia, endospermoa –hor daude probiotikoak, karbohidratoak eta proteinak– eta alearen ernamuina edo nukleoa. Ernamuina antioxidatzailez, mineralez, gantz-azidoz eta B eta E bitaminaz beteta dago. Oloaren zahia zerealaren azala da, eta hor egoten da zuntz gehiena. EROSKIn, bi gauzak dituzu aukeran, prezio onean beti. Gainera, EROSKI BIOk osoko aukera ekologikoa ere ematen du. Olo malutak EROSKI BIO osoko olo malutak Olo zahia
Ez dute
GLUTENIK Glutenik ez badute ere, baliteke prozesatzeko edo lantzeko orduan kutsatu izana. Alergikoa bazara, aukeratu glutenik gabeko oloa.
Olo edaria EROSKI BIO olo edaria Olo edaria kakaoarekin eta hurrekin
EDARI BEGETALAK Edari begetalek kaloria gutxi dituzte (behi esneak baino %65-80 gutxiago), eta aukera bikaina dira pisua galtzeko, ariketa fisikoa egiten bada eta dieta orekatua egiten bada betiere. Gainera, ordezko gisa erabiltzen dira laktosari alergia edo intolerantzia diotenentzat.
Noiz hartu oloa dietaren osagarri gisa? www.consumer.es
24
24 AVENA_v2_EUS.indd 24
15/12/23 18:01
EROSKI 95 EUSKADI NATURE VALLEY.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
15/12/23
11:02
LORATEGITIK
2
PLATERERA
1
Belar jangarriekin, zaporea indartu eta lurrindu egiten dugu, eta kolore ukitu bat ematen dugu, bai plater gazietarako eta bai gozoetarako, hotzak nahiz beroak.
UGARIENGATIK Zergatik AUKERA Errezeta gaziak bezala berdin daitezke gozoak ere, prestatu usain disfruta hotzak nahiz beroak. belarrekin?
Xehe-xehe eginda erabil ditzakegu errezetetan, adaxka eran, bat baino gehiago nahasiz edo belarrekin lurrindutako olio bat eginez. Egizu zuk zeuk Olio lurrintsua egiteko, sartu oliba oliotan nahi duzu landarea, eta eduki gutxienez bi astez. Probatu erromeroarekin; ezin hobea entsaladatarako eta haragiarekin prestatutako plateretarako.
26
26-27 COCINAR CON_HIERBAS v2_EUS.indd 26
18/12/23 17:18
• Perrexila • Albaka • Ezkaia • Ereinotza
ZAPOREAGATIK Atsegina da, eta era berean beste elikagai batzuk indartzeko balio du, alferreko kaloriarik eta gantzik gaineratu gabe. Saltsak edo ongailu prozesatuak erabili beharrean, belar fresko nahiz lehorrak erabil daitezke plateren zaporea indartzeko eta gozatzeko edo berezko zaporea hobeki orekatzen laguntzeko.
ETA, GAINERA, OSASUNGARRIAK DIRA Gatzaren ordezko onak dira; horregatik, oso ongi etortzen dira hipertentsiorako. Oro har, propietate digestiboak izaten dituzte, eta otorduak hobeki barneratzen laguntzen dute. Perrexila: bereziki aberatsa da gatz mineraletan eta A eta C bitaminetan, bai eta kaltzioan, burdinan eta manganesoan. Albaka: hanturaren aurkako eragile bat dauka. Erromeroa: memoriarako. Mihilua: haizeak kentzeko. Ezkaia: eztula kentzeko. #elikatupentsatzenduzuna
4
3
Jakin nahi duzu zer ontzen duten? 1. Erromeroa. Errekiak eta haragi gantzatsuak ontzeko. Zaporea emateko ez ezik, kontserba eta hestebeteetarako. Probatu duzu inoiz patata erreekin? 2. Albaka. Ezin hobea pasta duten errezetetarako, tomate, alberjinia, kuiatxo eta pesto saltsari botatzeko edo pizzarako. Orri lehorrek plater askotarikoak lurrintzeko balio dute. 3. Mendafina. Gozogintzan eta kokteletan ez ezik, erabil daitezke bildoskitan eta txerrikitan, lekaleetan eta entsaladetan. 4. Tipulina. Zopatan, haragitan, arrainetan, saltsatan eta entsaladatan. Bukaeran botatzen zaie. 5. Ezkaia. Ongi etortzen da ia edozerekin. Probatu tomatea oinarri duten saltsatan eta erabili erromeroarekin edo ereinotzarekin batera. 6. Menda. Kokteletarako eta postreetarako, baina baita haragi nahiz bildoskietarako ere. 7. Mihilua. Arrainak, pasta, arroza, dilistak, aza, patatak eta txerrikia ontzeko. 8. Perrexila. Saltsa berdeko eta beste batzuetako erregea, hala nola chimichurria, ezin hobeak haragirako. 9. Oreganoa. Pizzatan eta haragia adobatzeko. 10. Ereinotza. Erregosietan eta gisatuetan. 11. Martorria. Garrantzitsua plater indiarretan eta mexikarretan, tan... curryetan eta guakamoleetan... izgarria, Oso zapore bereizgarria, uzu edo edo maite duzu gorroto duzu.
11 26-27 COCINAR CON_HIERBAS v2_EUS.indd 27
5
6
7 8
9 10 27
18/12/23 17:19
Elikaduraren bidez etorkizuna aldatu nahi duten gazteak. Benetako ‘influencer’-ak haiek izatea nahi dugu.
KIKE K GALLARDO “Zapore edo testura berezia duen landare bat dastatzen baduzu, gogoan gordeko duzu”
ike Gallardo biologoa eta sukaldaria da, eta El herbario comestible egitasmoaren sortzaileetako bat ere bai. Haren iritziz, liluragarria da landareek zer ahalmen duten. Hainbat proiektutan parte hartzen du botanikari dagokion balioa emateko berriz, eta urratsak egiteko hura kontserbatzeko eta elikadura jasangarriago baterako bidean. Espainiako Sukaldaritza Selekzioko kide da, eta landareen inguruko aholkuak eman izan dizkio hainbat Michelin jatetxeri: hala nola Pedro Subijanaren El Celler de Can Roca eta Akelarre jatetxeei. Gaur egun, gastronomia eta botanika
uztartzen ditu. Rodrigo de la Calleren El invernadero jatetxean egiten du lan: goi mailako sukaldaritza egiten dute, eta Michelin izar bat eta jasangarritasunaren izar berde bat ditu. El herbario comestible izeneko dibulgazio proiektuan ere badihardu lanean. Sukaldaritza eta botanika. Tandem ezhoiko samarra? Biak elkartuta, gizartea eraldatzeko tresna oso interesgarria osatzen dute. Zapore edo testura berezia duen landare bat dastatzen baduzu eta historia bat baldin badauka atzean, gogoan hartuko duzu. Naturarekin
28
28-29 INFOODENCERS v4_EUS.indd 28
18/12/23 17:23
liluratu eta hura kontserbatu nahi izateko lehen pausoa da. Zer zapore dute landareek? Asko. Landareen zaporeak, usainak, koloreak eta formak ingurunearekin harremanetan jartzeko duten modua dira. Horregatik dira hain desberdinak. Zergatik sartu behar ditugu landareak gure dietan? Gure dietaren oinarria, nagusiki, animalia-jatorriko proteinak dira, eta ez diogu behar beste arreta jartzen algen, onddoen eta landareen erreinuari. Halako gehiago kontsumitzen badugu, oreka handiagoa lortzen lagunduko digute, eta hori ona da bai gure osasunarentzat, bai planetaren osasunarentzat. Zer gustatzen zaizu gehien landareekin sukaldean egiten duzunean? Historia duten landareak aurkitzea gustatzen zait, haiekin sukaldean jardun duten zibilizazioak ezagutzea, nola eta zergatik egin duten jakitea. Hainbat adibide daude: Vietnamgo arroza, Kantauriko algak, hainbat perretxiko mota, martorriaren hazia eta lorea... Martorriaren lorea oso ederra da, eta oso zapore indartsua du. Zure izena Basque Culinary Centerren 100 gazte ekintzaileen zerrendan dago. Zer esan nahi du aitortza horrek zuretzat? Gastronomiak duen alde sozialean lan egiten jarraitzeko bultzada bat da. Nola asmatu landare egokia aukeratzen?
ITZULINGURURIK GABE!
El herbario comestible proiektuan, jendeari laguntzen diogu landareak modu kontzientean biltzen. Espeziea arriskuan jarri gabe eta basoaz gozatuz urteko zer garaitan bildu behar diren erakusten dugu. Nola sortu zen El herbario comestible? Botanikaren xarma azaltzeko beharra genuelako sortu zen. Ni gastronomian aritzen naiz, eta Daniel Bustillo, artean. Tailerrak egiten ditugu, storytelling bat ere bai gizakiok landareekin nola eboluzionatu dugun azaltzeko, botanikaren inguruko dastatzemenu bat, hainbat herbario eta landareen lamina artistikoak. Dibulgatzea zergatik da garrantzitsua? Jaki bat nola sortzen den eta zer historia duen jakiten duzunean, sukaldean zaudela interes handiagoa jartzen diozu, eta sorkuntza interesgarriagoak egiten dituzu. Haurtzaroan ere bai? Gaur egun, supermerkatuetan urteko edozein garaitan ikusten ditugu jaki asko. Garaiek eta urtaroek ez dute garrantzirik. Globalizazioaren bidez, aukera daukagu munduko edozein tokitako jakiak eskuratzeko, eta horren ondorioz, ahaztu egin zaigu zer konplexua eta ederra den jakiak ekoiztea eta nola den posible hazi batetik abiatuta guk jan ahal izatea. Eta hori haurtzarotik indartu behar da.
e ik tu pents tzen duzun #Elikatu pentsatzen duzuna EROSKIren egitasmo bat da, eta haren bidez, ahotsa ematen ari gara elikadurak aurrera egin dezan hainbat arlotan lanean diharduten gazteei. Zure gogamenari eragin nahi diote zure elikadura eta zure ingurua aldatzeko. Infoodencer berriak haiek izatea nahi dugu. Izan ere, informazioak gure pentsamendua elikatzen du, eta gure pentsamenduak, mundu hobeago bat.
Programari buruzko informazio guztia: https://www.eroski.es/eu/ elikatupentsatzenduzuna/
Ezagutu Kikeren historia gure profilean: @eroskioficial
Zer errezetari ez zenioke inoiz uko egingo? Kalabaza zopa bati. Oreganoa ala albaka? Albaka. Perrexila ala martorria? Martorria. Erromeroa ala ereinotza? Erromeroa.
Espezie botaniko bat bazina, zein izango zinateke? Goroldioa. Izugarri gustatzen zait. Leun-leunak dira. Zer hiru osagai landatuko zenituzte uharte bakarti batean? Kokoak eta platanoak, eta lur zati bat utziko nuke bertako perretxikoak haz daitezen.
29
28-29 INFOODENCERS v4_EUS.indd 29
18/12/23 17:23
Azalorea curryarekin 4 Azalorea egiteko • 2 azalore • 60 ml oliba olio birjina estra • Koilarakadatxo erdi curry hauts • Lima bat • Gatza eta piperbeltza Saltsa egiteko • 100 ml oliba olio
40’ • 40 g fruitu lehor (intxaurrak, hurrak edo pinaziak) • 3 g belar fresko (albaka, perrexila edo tipulina) Laguntzeko • Soja jogurta (aukerakoa) • 2 lima
2,14€ ERRAZIOAK
Jarri labea berotzen 200 º C-an, beroa goitik eta behetik ematen diola eta haizagailuarekin. Ontzi batean, prestatu nahasketa bat olioarekin, curryarekin, lima urarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin. Moztu azalorea xaflatan, jarri erretilu batean paper begetalarekin, eta igurtzi curryaren nahasketarekin. Eduki labean 10 minutuz. 10 minuturen buruan, eman buelta azaloreari, igurtzi curryaren olioarekin, eta sartu berriz labean beste 10 minutuz, edo ondo gorrituta geratzen den arte. Azalorea labean dagoen bitartean, xehatu fruitu lehorrak eta belarrak. Gehitu oliba olioa eta ehotu berriro. Atera azalorea platerera eta bota gainetik belarren saltsa pixka bat. Jogurt pixka batekin ere lagundu daiteke, eta lima xerra batzuekin, momentuan zukutzeko. NUTRI-SCORE
ZER EMATEN DIZU?
A A B CD E
Azaloreak karbohidratoak, proteinak eta zuntza ditu, baina ez asko. Azido foliko ugari, C bitamina eta potasioa ematen ditu.
OHAR OSASUNGARRIAK Barazki desberdinak erabili, zapore eta testura desberdinak lortzeko. Bost barazki atal jan egunean.
ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
476
43,27g
6,06g
8,05g
0,32g
%24
%62
%30
%9
%5
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
30
30 receta COLIFLOR_EUS.indd 28
18/12/23 17:25
Zenbait trikimailu diruari probetxua atera
ETA EROSKETETAN AURREZTEKO Ikasi nola atera probetxurik handiena zure diruari. Zenbait ideia erraz proposatuko dizkizugu zure erosketetan aurreztu dezazun. Gogoan hartu.
EROSKIN, 20 €-K ASKO BALIO DUTE -ren truke
Helburu onekin hasiko dugu urtea. Eta aurreztea da horietako bat. Zer iruditzen erosketa saskia 20 produkturekin betetzea 20 euro bakarrik ordainduta, errezeta ezin hobeak egiteko? *
Egiaztatu zer duzu hozkailuan, izozkailuan eta biltegian. Bilatu eskaintzak edo sustapenak dituzten produktuak. Erosi sasoian sasoiko produktuak. Orduantxe egoten dira onenean, eta gainera, prezio onak izaten dituzte. Antolatu aste osorako menua. Askotarikoa eta osasungarria izan behar du, eta kontuan hartu behar da zenbat lagunek jango duten eta elikadurari dagokionez zer beharrizan dituen bakoitzak. Egin erosketa zerrenda. Gauzak ez ahazteko eta behar ez duzun produkturik ez erosteko balioko dizu. Ezarri aurrekontu bat, behar baino gehiago ez gastatzeko.
OILASKO ETA TXANPINOI QUICHE-A Tarta gazi hauek egitea oso erraza da. Nahikoa da hau egitea: estali molde bat brisa orearekin, eta gehitu 3 arrautzarekin, 100 gramo esne-gainekin, 150 gramo esnerekin eta intxaur muskatuarekin egindako nahasketa; eman gatza eta piperbeltza, eta birrindu.
Betegarri horrek askotariko aukerak ematen ditu. Probatu txanpinoiak eta oilaskoa nahasita. Erregosi tipula pixka batekin eta gehitu gazta. Bota nahasketa orearen gainera, eta eduki labean 25 minutuz 180 ºC-an. Voilà!
• Txanpinoia xaflatan • Oilasko bularkia
Goserik gabe joan supermerkatura. Ez duzu behar ez duzun kapritxorik erosiko horrela. Erreparatu aleko prezioari, kiloko edo litroko prezioari, benetako konparaketa bat egin ahal izateko. Erosi marka zuriak. Prezio eta kalitate onak izaten dituzte beti. Etxetik eraman poltsak. Aurreztu egingo duzu, eta ingurumena errespetatuko.
Aurrezpen jasangarria. Quiche-ak aukera erraza dira sukaldean aurrezteko. Bide ematen dute beste errezeta batzuetako soberakinak berreskuratu eta kontsumo arduratsoagoa egiteko. Quiche hau egiteko, labean erretako oilasko baten soberakinak erabiliko ditugu.
* Erosketa proposamena: 20 produktu, guztira 20 € edo gutxiago ordainduta. Urtarrilaren 4tik 16ra eta 18tik 30era egongo da indarrean (baliteke zerrendako produktuak aldatzea epealdi batetik bestera). Ikusi zer produktu dauden eskuragarri eta zer baldintza bete behar diren zure dendan.
31
31-33_AHORRO v3_EUS.indd 31
18/12/23 17:30
-ren truke
EROSKIN, 20 €-K ASKO BALIO DUTE
‘NERO DI SEPIA’ ESPAGETIAK KONTSERBAKO SARDINATXOEKIN ETA LIMOIAREKIN Gehiago aurrezteko: ‘nero di sepia’ espagetiak erabili beharrean, erabili EROSKI basic espagetiak.
• Baba zuri egosiak • Sardinak ekilore oliotan • Espagetiak
BABA ZURIA IZOKINAREKIN Atera ahalik eta probetxurik handiena aurreztutakoari, eta prestatu garbantzuen eta baba zurien plater ezin hobeak. Gogoan izan lekaleak landare-jatorriko proteinak direla, eta beraz, zuntza, bitaminak, mineralak eta antioxidatzaileak dituztela. Horiek ezinbestekoak dira gure organismoak ondo funtziona dezan. Gainera, gantz saturatu gutxi dituzte.
GARBANTZUAK ZERBEKIN ETA ARRAUTZA EGOSIAREKIN • Garbantzu egosiak • Zerbak
OILASKO SALDA BARAZKIEKIN ETA FIDEOEKIN Egun hotzetako errezeta klasiko hau izugarri gustatzen zaiei etxeko txikiei. Bikaina afari goxo bat egiteko.
Labean egindako azenarioak oso gozoak dira, eta elikagarriak gainera; bikainak haragiari edo arrainari laguntzeko. Kumino pixka bat botatzen badiezu, harrituta geratuko zara.
• Eltzekari salda • Fideo finak
AZENARIOAK LABEAN ERRETA
• Azenarioak
32
31-33_AHORRO v3_EUS.indd 32
18/12/23 17:30
OILASKO ETA BARAZKI BOLATXOAK Xehatu oilasko bularki bat, tipulin bat, hiru baratxuri atal eta azenario bat. Eman gatza eta erregosi zartagin batean. Nahasketa hotza dagoela, gehitu arrautza bat eta egin bolatxoak. Birrineztatu eta egin labean edo frijituta.
Tomate saltsa egiteko, bota tipula bat, azenario bat eta gatza tomate birrinduari, eta egin 15 minutuz. Gero, birrindu eta zerbitzatu bolatxoekin.
AURREZPEN+ EROSKIN Bilatu preziorik onena duten produktuak. Zure dendan eta online supermerkatuan, 800 produktuk baino gehiagok gezi laranja bat daukate. Bertakoa erosi. EROSKIn 5.700 eskaintza ditugu bertako produktuentzat. Gozatu bazkide izatearen abantailez eskaintza esklusiboei esker, BEZik gabeko egunei esker, kupoi pertsonalizatuei esker...
EN
I HONETAKO
EM
EN
DITUZU Z
K BA
ZETA GUZTI RE A
• Banana handizka
Kozinatu errazioko 1 € baino gutxiago ordainduta, eta prestatu Nutri-Score A eta B mailako errezetak gure errezeta bildumarekin.
ER
Banoffee tarta klasiko bat da Ingalaterran, eta 2.0 bertsio hau erraza da, gonbidatuak harritzeko bikaina, eta postrean aurrezteko ezin hobea. Toffearen, esne-gainaren eta galletaren ordez, datilen orea, jogurta eta fruitu lehorren krema erabiliko ditugu, askoz osasungarriagoa a baita horrela. Bilatu errezeta ezeta QRan.
12 urtera bitarteko semealabak badituzu, batu 0·12 Familien Planera: %2 aurreztuko duzu zure erosketa guztietan.
H
BANOFFEE 2.0
Eta urrezko txartela baduzu, %4 gehiago.
K
• Oilasko bularkia • Tomate birrindua
33
31-33_AHORRO v3_EUS.indd 33
18/12/23 17:30
Janaria alferrik ez galtzeko
TRIKIMAILUAK Sobran geratzen zaigun janariari probetxua ateratzea, aurrezteko modu bat ez ezik, jasangarria izateko modu bat ere bada. Horregatik, atal berri bat sortu dugu soberakinei gustu hartzeko trikimailuak erakusteko.
34
34-35 APROVECHAMIENTO patata_EUS.indd 34
18/12/23 17:30
Sobran geratu Zaizkigun patatak Erreta, egosita... Beti gehiegi egiten ditugu, eta azkenean beti sobran geratzen dira. Gogoan hartu proposamen hauek.
CHIP-ak patata azalarekin
E
US
ATZU
I E R R EZ
HAU ETA B
TE B K
Gure proposamena Plater batean, jarri patata purearen ohe moduko bat. Horren gainean, jarri izokin laukitxo batzuk plantxan eginda eta tipula karamelizatua. Ezin hobea!
Ba al dakizu patataren azalak zuntz, mineral eta proteina gehiago dituela patataren haragiak baino?
TA
ES
Birrindu sobran geratutako patatak pure egitekoarekin edo irabiagailuarekin, eta egin pure gustagarri bat. Hain trinkoa izan ez dadin, gehitu esne pixka bat eta gurin laukitxo bat nahasketari eragiten diozun bitartean. Kendu sutatik eta eman gatza eta piperbeltza. Barazki frijituekin jan dezakezu pure hori, edo beste errezeta batzuen osagarrirako erabili. Nahasketa leun eta goxo hau osagai mota guztien lagun ona da.
IK
PUREAK
Ez bota zakarretara patataren azala: patata frijitu elikagarri bihurtu dezakezu. Ontzeko, erabili piperbeltza, oreganoa eta baratxuri hautsa, eta sartu labean 20 minutuz.
#elikatupentsatzenduzuna
Hanburgerrak edo kruxpetak Birrindu edo zapaldu sobran geratutako patata, eta gehitu haragi xehatua edo bakailao papurtua, arrautza irabiatu bat eta perrexil pittin bat xehe-xehe ehotuta. Nahasi, eta egin bolak edo hanburgerrak nahasketarekin. Estali irinez eta frijitu. Errezeta erraza eta elikagarria da, afaritarako egokia, eta etxeko txikienei izugarri gustatuko zaie.
EZ IZOZTU Hobe da ez izoztea. Almidoia izozteko eta desizozteko prozesuak aldatu egiten du patataren zaporea eta testura.
35
34-35 APROVECHAMIENTO patata_EUS.indd 35
18/12/23 17:31
Cherry tomateak konfitatuta 4
2 h 30’
Sartu labean 150 ºC-an, eta eduki 2 arte. Utzi hozten erretiluan.
A A B CD E
Jarri tomateak pototan
ERRAZIO BATEK DAUKA:
ezkai pixka batekin eta • 400 g cherry tomate
erromero pixka batekin, eta bete potoa
• 5 g azukre
oliba olioarekin. Itxi hermetikoki.
• 10 ml ozpin baltsamiko
KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
70
4,28g
0,55g
4,62g
0,52g
%18
%24
%17
%18
%7
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
• 5 g gatz • Ezkaia eta erromeroa
NUTRI-SCORE
orduz edo pixka bat txigortzen diren
OHAR OSASUNGARRIAK
• 15 ml oliba olio birjina estra, eta pixka bat
Bikainak dira entsaladetan jateko,
gehiago tomate potoak betetzeko.
guarnizio moduan, tosta batean edo pasta, kuskusa, haragia etab. laguntzeko.
Erdibitu tomateak eta banatu erretilu batean barruko zatia gora begira dutela.
Berehala jan daitezke, baina hobe da gutxienez 6 ordu itxarotea.
0,57€ ERRAZIOAK
Bota gatz eta azukre pixka bat gainetik. Bota gainean ozpina, ezkaia eta erromeroa, eta
Hozkailuan 2 astez eduki daitezke
baita oliba olio pixka bat ere.
inolako arazorik gabe.
36
36 Receta TOMATE confitado_EUS.indd 36
18/12/23 17:32
Beste herrialde batzuetako HAUR ZAURGARRIEI LAGUNTZEA
N
BEren kalkuluen arabera, berehalako neurriak hartu ezean litekeena da 59 milioi haur eta nerabe desnutrizioagatik hiltzea 2030 bitartean. Gainera, lehen urteetan elikagai falta pairatzeak atzera-bueltarik gabeko ondorioak dituzten gabeziak eragiten ditu hazkuntza
prozesuan: hala nola bilakaera motorra atzeratzea eta funtzio kognitiboaren narriadura. Zurekin batera, gure aletxoa jarri nahi dugu datu horiek murrizteko. Horregatik, hil honetako ekarpenak egoera horri aurrea hartu eta zailtasunak arintzeko erabiliko ditugu.
UNICEFekin, beste herrialde batzuetan desnutrizioa pairatzen ari diren adin txikikoei lagunduko diegu. ZAPOREAK proiektuari lagunduko diogu Grezian dauden errefuxiatuak elikatzen. VICENTE FERRER FUNDAZIOAREKIN lankidetzan arituko gara Indiako Kalyandurgeko landa hospitaleko pediatria sailerako ekipamendu medikoa erosteko.
ENRAÍZA DERECHOS elkartearekin, Boliviako landa inguruneko 400 ikastetxe eskola programa batean sar daitezen lagunduko dugu, eta baita arrisku egoeran dauden 20.000 adin txikikori menuak eskaintzen ere.
ACNURen bidez, Afrikako errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren eta desnutrizioa pairatzen duten adin txikikoei, haurdunei eta bularreko haurrei lagunduko diegu.
AITA MARIrekin batera, bizi hobe baten bila baldintza prekarioetan Mediterraneoa gurutzatzen dutenak itotzea eragozten saiatuko gara.
ESKERRIK ASKO!
4,5
milioi jatordu baino gehiago lortu ditugu
1.200 familiarentzat 37
37 Solidaridad_V2_EUS.indd 37
19/12/23 12:42
GUTXIAGO GEHIAGO DA
KOSMETIKAN KOPURU TXIKIAGOA ERAGINKORRAGOA
Joera minimalistak sinplifikatu egiten ditu zainketa ohiturak eta produktuak, nola eta alternatiba murriztu eraginkorrago eta iraunkorragoak erabiliz.
Aurpegirako ANPULUAK ETA SERUMAK formula kontzentratuekin egiten dira; hala, eraginkorragoak direnez, aurpegiko kremen onurak indartzen dituzte, elkarrekin erabiltzen direnean.
SERUM VITAL+ C bitamina, azido hialuronikoa eta laranja-estraktua ditu. • Jatorri naturalekoak ditu osagaien %98.
VITAL+ AURPEGIRAKO ANPULUAK C bitamina, niazinamida, betaina, azido salizilikoa eta erregaliz-estraktua ditu. • Jatorri naturalekoak ditu osagaien %89.
ONA DA: tonu itzalirako eta orbanak berdintzeko.
ONA DA: tonu itzalirako eta orbanak berdintzeko.
PROFIRM SERUM SENDOGARRIA Azido hialuronikoa eta Dermotenseur® aktibo patentatua ditu.
SENSITIVE SERUM PREBIOTIKOA Konplexu prebiotikoa jogurtarekin eta inulinarekin egina; jatorri bioteknologiko aurreratuko azido hialuronikoa du. • Jatorri naturalekoak ditu osagaien %97. Hipoalergenikoa.
ONA DA: larruazal eroriari dentsitatea emateko, eta espresio eta tinkotasun lerroak emateko.
ONA DA: gorritasunetarako, tinkotasuna emateko, narriaduretarako, lehortasunerako eta hauskortasunerako.
GAUERAKO PROCELLULAR SERUM BERRITZAILEA Erretinola, bakuchiola eta txinpart asiarra delakoaren estraktua ditu. • Jatorri naturalekoak ditu osagaien %98.
AURPEGIRAKO PROCELLULAR ANPULUAK Elastina (%10), itsas jatorriko kolagenoa (%5), betaina (%3) eta niazinamida (%1) ditu.
ONA DA: zimurretarako, irmotasunerako eta testura berdintzeko.
ONA DA: zimurretarako, irmotasunerako eta testura berdintzeko.
Test dermatologiko bidez frogatuta daude. Formula beganoak aurpegirako Vital+ serumetan eta anpuluetan. Kartoi hutsez egindako zorroak, arduraz ekoitziak, FSC® zigiludunak.
38
38-39_BELLEZA V3_EUS.indd 38
18/12/23 17:35
UR ETA PLASTIKO GUTXIAGO PRODUKTU GEHIAGO EXANPU SOLIDOAK. Ontzia plastikorik gabe egiten dute, ur gutxiago darabilte ekoizteko orduan eta gehiago sartzen da.
Plastiko gutxiago MERKEAGOA Ekokargak: plastiko kopurua gutxitzen dute, eta merkeagoak izan ohi dira botila tradizionaleko formatuak baino.
Mililitro bakoitzeko %73 plastiko gutxiago du botila batek baino. Larruazala garbi eta sano edukitzen du.
Laranja eta papaya Ilea garbi eta hidratatua utziko dizu. Ile mota orotarako formulatua.
• %Zero dutxako gela. 950 ml-ko errekarga
Xanpu solidoak eta belle aurpegia zaintzeko gama
‘PACKAGING’-AREN SARIA
Nola erabili pastilla erako xanpu bat? Hezetu pastilla. Igurtzi eskuak edo ile bustia aparra lortu arte. Eman masajea buruko larruazalean. Garbitu urarekin. Gorde soberako urari eskapatzen uzten dion xaboiontzi batean.
Test dermatologiko bidez frogatuta eta beganoak.
Aloe vera eta mendazkoa Bereziki diseinatua joera gantzatsua duen ilea zaintzeko; ilea garbi eta fresko utziko dizu.
Arcapack packaging diseinuko sariketa nazionalean, Urrea lortu dugu aurpegia zaintzeko gama berriarekin, Edergintza eta lurringintzaren kategorian. Eta Latampack nazioarteko sariketan, Selekzio saria lortu genuen kategoria berean.
belle-ren xanpu solidoek ere sari bat lortu zuten: ‘packaging ecofriendly’ onena izendatu zuten.
39
38-39_BELLEZA V3_EUS.indd 39
18/12/23 17:35
Gehiago aurreztu merkealdian Eta Milanera eramango zaitugu DESKONTUAK 80 MARKA BAINO
Nola parte hartu?
GEHIAGOTAN
Sartu Nire aurrezki kupoiak atalean, Sustapen gehiago izeneko tokitik, gure web orriaren edo EROSKIren aplikazioaren bidez. Zure bazkide profilarekin sartzeagatik bakarrik, automatikoki parte hartuko duzu zozketan.
Merkealdi honetan zuk gehiago aurreztea nahi dugu. Urtarrilaren 1etik 31ra bitartean, aurreztu Sustapen gehiago atalaren bidez: deskontuak eskuratu ahal izango dituzu modan, aisialdian, teknologian etab. aritzen diren 80 marka baino gehiagotan.
Ikusi informazio gehiago hemen: https://www.eroski.es/eu/eroski-club/ sustapen-gehiago/
AURREZTU ELURRETARA JOATEN ZARENEAN Deskontuak forfait-etan, ostatuan, gasolinan... Sustapen gehiago atalaren bidez
%10 %4 %4
Aukera izango duzu birentzako asteburu batez gozatzeko modaren eta diseinuaren hiriburuan. Hegaldia eta hotela barne hartzen ditu.
40 42
40-41_VENTAJAS v4_EUS.indd 42
Gozatu kupoi sorpresa Go batez asteazkenero ba AKTIBATU EZAZU AK APLIKAZIOAN AP
Abantaila gehiago 18/12/23 17:38
PUBLIZITATEA
ABANTAILAK ZURE AURREZKI TXARTELAREKIN ORDAINTZEAGATIK
1
%
AURREZTU
EROSKItik kanpoko saltokietan egindako erosketengatik: moda saltokiak, jatetxeak, ileapaindegiak, zinema, Repsol, Campsa eta Petronor gasolindegiak, etab. Santander Consumer Finance, SA erakundeak jaulkitako txartela da.
Gehiago jakin nahi duzu aurrezpen horri buruz? Zer erosketatan aplikatzen den EROSKItik kanpo egiten dituzun eta EROSKI club ordainketa txartelarekin ordaintzen dituzun erosketetan, hilaren 1etik azken egunera bitartean eginak badira. Non eta noiz kontsultatu aurrezpen hori EROSKIk automatikoki itzuliko dizu kopuru hori hurrengo hilabeteko 5. egunean. Zenbat aurreztu duzun ikusteko, jo ‘Nire saldoa’ atalera, eroski.es/eu webgunean edo EROSKIren aplikazioan. Nola gainbegiratu hilabeteko mugimenduak eroski.es/gestiones-pago/ webgunean, sartu hona: Xehetasunak>Mugimenduak kontsultatu>Bilaketa aurreratua. Sartu datak eta Kanpoko Muga, eta esportatzeko modua izango duzu mugimenduak eroso gainbegiratu ditzazun. Ikusi baldintzak hemen: https://www.eroski.es/eu/ eroski-kreditu-txartela/
Eta atzeratu zure ordainketak 48 hilabetez atzeratu dezakezu jadanik egindako erosketen ordainketa, edozein saltokitan egiten dituzula ere, bai EROSKIn bertan, bai EROSKItik kanpo, betiere erosketa 60€-tik gorakoa bada. EROSKI club ordainketa txartelarekin, aukera duzu jadanik egindako erosketen ordainketa atzeratzeko webgunearen bidez, ordainketa modua ‘Hilabete amaiera’ bada.
Nola egin? eroski.es/gestiones-pago/ webgunean, sartu Mugimenduak kontsultatu atalean. Hautatu zatikatzeko aukera duen erosketa. Eta aukeratu epea*, 3 eta 48 hilabete bitartean, erosketaren kostuaren arabera.
* Zure txartelaren kontratuan ezarritako baldintzak aplikatzen dira. Hilaren 25a baino lehen. Likidazio epea: hil baten 26tik hurrengo hilaren 25a bitartean egindako erosketak. Santander Consumer Finance, SA erakundeak baimendu behar du lehenago.
bazkide izateagatik 40-41_VENTAJAS v4_EUS.indd 43
Atzeratu jada egindako erosketen ordainketa
41
18/12/23 17:38
bidaiak
EGIPTO
ZURE BIZITZAKO BIDAIA ‘MUNDUKO MIRARIRIK’ ANTZINAKOENERA
U
rte berri honetan, zer iruditzen zure helburuen artean sartzen baduzu munduko zazpi mirarietako bat ezagutzea? Milaka urteko piramideak, Kairoko hiri karismatikoa, Nilo ibaia, Alexandria, Saharako basamortu misteriotsuaren eta Itsaso Gorriko kosta eguzkitsuen arteko kontrastea, koralezko arrezife ezagunak. Egipto aukera ezin hobea da historia, kultura eta natura maite dituztenentzat. Egia bihurtu zure ametsak eta pilatu aurrezkiak zure EROSKI club txartelean!
GURUTZAONTZIAN NILO IBAIAN BARRENA Luxorren ontziratu, eta Nilon barrena ibiliko gara Aswaneraino. Hor daude antzinako Egiptoko tenplurik garrantzitsuenetako batzuk, eta baita Memnonen Kolosoak eta Erregeen Ibarra ere. 60 hilobi baino gehiago daude hor harrian zizelkatuta. ALEXANDRIA Alexandro Handiak sortu zuen, k.a 331. urtean, eta ‘Mediterraneoko harribitxi egiptoar’ ere esaten zaio. Hiria bizitzaz, kulturaz eta historiaz josita dago.
42
42-43_VIAJES2 v1_EUS.indd 44
15/12/23 18:08
KAIRO Ibili Khan Khalili azokan barrena, eta bisitatu Kairoko Museoa, Saladinen zitadela, Tahrir plaza eta Ibn Tulun meskita. Gizako Piramideak ere ikusi beharrekoak dira: antzinako munduko zazpi mirarietako bat da, eta Esfinge ezagun bat dago han.
5
itzuliko dizugu
%
zure EROSKI club txartelean(1)
Hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2024ko urtarrilaren 1etik
ITSASO GORRIA Gure Egiptoko bidaia amaitzeko, plan bikaina da Sharm el-Sheij-en pare bat egun pasatzea. Hondartzetako ur gardena, koralezko arrezifeak... Berariazko paradisu bat Sinai penintsulako basamortuan. ABU SIMBEL Arkeologia gune ikusgarri horretan dago Ramses II.aren Tenplua. Ikur bat da, fatxada 20 metroko lau estatua ikusgarriz osatuta baitauka, zuzenean harrian zizelkatuta.
31ra bitartean egiten baduzu.
EROSKI Bidaiak agentzian, egizu erreserba modu seguru eta malguan
43
42-43_VIAJES2 v1_EUS.indd 45
19/12/23 12:43
SAREETAN Ezagutu zer egosten den gure sare sozialetan
Hala kanpaina berritzaileak nola zozketak, ikas ezazu nola gauden aktibo eta konektatuta EROSKI Zurekin ekimenetik ELKARREKIN SUKALDEAN
Patrizia Vitellik (@foodiario) tartar goxo bat prestatu zigun, aho zabalik utzi gintuena.
Ikasi adituekin ERREGE OPILA EGITEKO TAILERRA Sei bikotek izan zuten tailerrean egoteko zoria, BCC Culinary Clubekin batera antolatu genuena. Irabazleek gaua Donostian pasatzeko modua izan zuten, eta elkarrekin ikasi zuten BBCko gozogile aditu batekin nola egin Eguberrietako opil tipiko hori.
JANARI OSASUNGARRIEN ‘SHOWCOOKING’-A Apuntatu hurrengo hitzordua egutegian: urtarrilak 25, 19:00etan, Instagramen. Zuzenean showcooking batean parte hartzeko modua izango duzu @foodiario-rekin, eta urte berria janari osasungarriarekin abiatu ahalko duzu.
David Garciarekin (@siempre_hambriento) otarrainxkaz eta izoki ketuz osatutako brotxetak egiten ikasi genuen. Berehalakoak, gustagarriak eta goxo-goxoak.
BESTE ZOZKETA BAT
Inesek, @hoycomemossano-koak, azenario tarta bat egin zuen EROSKI fruitu lehorrekin, bikain-bikainak.
Operación Triunfoko lehiakideek bezala gosaldu edo bazkaldu nahi? Ez galdu Operación Triunfo akademiako bi ontziteriaren zozketak. Opari ezin hobea urtea abiatzeko. Sorta bakoitzak lau katilu, hiru plater, hiru erretilu, pitxer bat eta txarro bat dakartza. Egon adi gure sare sozialei, sorta bat Instagramen eta beste bat Twitterren zozketatuko ditugu eta.
44
44 REDES_EUS.indd 44
18/12/23 17:43
EROSKI 91 EUSKERA DONUT.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/7/23
13:11
Aneto mintzo da
club-erako
OILASKO ZOPA
SUSPERTZAILEA OSAGAIAK (4 errazio)
ANETOREN OILASKO SALDA AN
Naturala baino
ASKOZ GEHIAGO
Oilasko bularki bat 1-2 azenario Ezkai freskoa Litro bat Anetoren oilasko salda Katilu bat kinoa egosi (aukerakoa) Verako piperbeltza Itsasoko gaza
NOLA PRESTATU 1. Jarri berotzen Anetoren oilasko salda eltze batean. 2. Eman gatza eta piperbeltza
S
alda hau egiteko, A Aneton oilategiko oilaskorik onena hautatzen dute, eta barazkirik freskoenak. Kontu handiz garbitu, eta su eztitan egosten dituzte 3 orduz baino gehiagoz. Anetok konpromiso osoa du planetarekin, eta horregatik, salda honen ontzia egiteko erabiltzen duten materialaren %87 landare-jatorrikoa da. Hala, salden munduan erreferente bihurtu da Aneto. Bestalde, giroko lehen salda da animalien ongizate ziurtagiria eskuratu duena, eta horrek agerian uzten du zer-nolako apustua egin duen Anetok kalitatearen eta lehengaien jatorriaren alde.
46 Branded ANETO_EUS.indd 16
SALDA HAU BIKAINA DA...
oilasko bularkiari,
Etxean egindakoaren zaporea emateko edozein errezetari. Anetoren saldarik moldakorrena da. Oilasko eta barazki zaporea da hainbat errezeta egiteko oinarria: gisatuak, zopak, kremak, etab. Beti eskura edukitzea komeni da. Aneto etxearen gainerako salda %100 naturalak bezala, osagai fresko eta naturalekin egina da, eta ez dauka elikagai deshidrataturik eta kontzentraturik, ezta lurrin erantsirik ere: etxean egingo zenukeena bezalakoa da. Gainera, ez dauka ez glutenik eta ez arrautza edo esne hondarrik ere!
zerrendatan ebakita, eta frijitu zartagin batean ezkai freskoaren hostoekin. 3. Barazkiak espiralean mozteko gailu batekin, egin azenario espagetiak. 4. Salda ondo beroa dagoela, sartu azenarioa eta itzali sua. 5. Ebaki oilaskoa laukitan edo zerrenda finetan. 6. Atera zopa platerera, eta bukaeran, gehitu oilaskoa ezkaiarekin eta Verako piperbeltz pittin batekin. Lagundu kinoa egosiaren katilu batekin.
18/12/23 17:44
Zespri mintzo da
club-erako
GOSARI B BIKAINA EGITEKO
E
gunero berdin: gosariari merezi duen garrantzia emateko helburua jartzen diozu zeure buruari, eguna modu elikagarri eta osasungarrian hasteko. Baina ez duzu astirik, eta gehienbat, ez duzu irudimenik: ezin betiko gosaria aldatu. Eta irtenbidea esku eskura duzula esango bagenizu? Zehazki, zure frutaontzian. Zespri™ SunGold™ kiwi horiak besterik ez duzu behar eguna
bitaminekin, mineralekin eta beste mantenugai batzuekin hasteko. Eta noski, goiza ongi hasteko amets hori egia bihur dadin. Gosari osasungarri horiek egiten hasteko zenbait ideia nahi badituzu, jarraitu irakurtzen! Kiwi horiak zure dietan sartzeak osasunarentzat zer onura ekarriko dizkizun azaltzeaz gain, zenbait ideia erraz eta azkar emango dizkizugu.
JOGURT EDALONTZITXOAK ZESPRI™ SUNGOLD™ KIWIEKIN Osagaiak: 240 g kefir 3 Zespri SunGold kiwi hori Koilarakada bat agabe ziropa 8 galleta, cracker modukoak eta osokoak Zespri™ SunG SunGold™ kiwiak jateko ideia gehiago nahi badituzu, ba jo hona: www.zespri.com www.zespri.
49 Branded ZESPRI_EUS.indd 16
Nola prestatu: Zuritu eta erdibitu kiwi horiak. Sartu birringailuaren ontzian eta birrindu pure bat lortu harte. Nahasi jogurta agabe ziroparekin. Bete edalontzitxoak jogurtarekin erdiraino, eta gainerakoa purearekin. Apaindu kiwi laukitxo batzuekin, eta zerbitzatu cracker batzuekin lagunduta.
18/12/23 17:48
albisteak DENONTZAKO MODUKO SUPERMERKATUA Gure denda inklusiboen eredua handitzen ari da
ALDIZKARI DIGITAL BERRIA ESTREINATU DUGU
E
ROSKI club aldizkariaren online bertsio interaktiboa estreinatu dugu. Oso bisuala da, informazio gehiago du, errezetak prestatzeko bideoak, online supermerkatuan erosketak egiteko sarbidea eta edozein gailu elektronikotatik irakurtzea errazten duen diseinua. Horrela, zurekin joango da beti, eta edozein tokitatik gozatzeko aukera izango duzu. Bertsio berriak atal berriak ditu: hala nola ‘Sarean’ atala, EROSKIk sare sozialetan jartzen duen edukiaren berri izan dezazun (lehiaketak, tailerrak, infuencerrek egindako errezetak...), dena jakin dezazun. Infoodencer gazteen historien eta proeiktuen berri ere izango duzu.
Elikadurak aurrera egin dezan lanean aritzen dira, eta guk ahotsa ematen diegu #elikatupentsatzenduzuna egitasmoaren bitartez. Erosketak egitean eta sukaldean aurrezteko ideiak ere ez dira faltako, jakiak alferrik ez galtzeko trikimailuak ere ez, berrikuntzak, boladan dauden produktuak eta sasoiko produktuei etekinik handiena ateratzeko proposamenak. Aldizkari digitala eskuragarri dago gure webguneko club gunean sartuta, www.eroski.es/ eu/ webgunean alegia, baina gure EROSKI clubeko Urrezko bazkide guztiek papereko bertsioa ere eskuratuko dute aurrerantzean ere.
Lanean dihardugu EROSKI Inclusive egitasmoan. Oraingoan, VelgasaEROSKIk Gorrei, gorrak eta itsuak direnei eta entzumen desgaitasuna dutenei arreta eskaintzeko gida bat atera du. Galiziako Federación de Asosiacións de Persoas Xordas de Galicia (FAXPG) elkartearekin elkarlanean landu dugu gida, eta gure Galiziako eta Gaztela eta Leongo dendetako langileei oinarrizko jarraibideak eskaintzen dizkie entzumen desgaitasuna duten bezeroei behar duten babesa emateko.
Xunta de Galiciako, VelgasaEROSKIko eta FAXPGko ordezkariak gidaren aurkezpen ekitaldian.
BCCrekin batera, sukaldari gazteen talentua aitortu dugu Gure CEO Rosa Carabelek, Basque Culinary Center BCCko zuzendari Joxe Mari Aizegarekin eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariekin batera, EROSKI BCC Onenak 2023 aitortza ikurrak banatu zituen. Sukaldari hauek izan ziren hautatuak: Carlos Casillas (Barro jatetxea), Juan Carlos Garcia (Vandelvira
jatetxea), eta Maore Ruiz eta Omar Escarra (Bizio). BCC gastronomiaren berrikuntza zentroan ikasi zuten guztiek. Beren proiektuei esker, elikadura eta gastronomia ulertzeko modua aldatzen ari dira, jasangarritasuna, bertako produktuak, berrikuntzak eta osasuna ardatz hartuta. Bejondeizuela!
50
50 NOTICIAS_V2_EUS.indd 50
15/12/23 18:13
EROSKI 95 CASTELLANO BORGES PSOC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
14/12/23
16:32
EROSKI 95 CASTELLANO FINISH PSOC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
14/12/23
16:42