MAITASUN OSOZ
Beti prezio ona duten milaka produktu, errezetak, deskontu txartelak eta etxean eta supermerkatuan aurrezteko ideia pilo bat
40
42
44
47
50
Beti prezio ona duten milaka produktu, errezetak, deskontu txartelak eta etxean eta supermerkatuan aurrezteko ideia pilo bat
40
42
44
47
50
daberria beti da ongi etorria, baina aurten inoiz baino gehiago. Udaberriak burua fresko eta berrituta izatera bultzatzen gaitu, eta aukera bikaina da aldaketa hori gure egunerokoan islatzeko, ongizateari garrantzia emateko alegia, baina hori bai, aurrezteari utzi gabe.
Guk ere hartu dugu tartea udaberriari berrituta ekiteko. 2024a betiereko maitasunaren urtea izango da. Hilero kontatuko dizugu: erosketetan nola aurreztu erakutsiko dizugu, elikadura osasungarria egiten, eta bertako produktuak erosketetan eta dietan sartzen. Izan ere, jatea eta elikadura egokia egitea ez dira gauza bera.
Hasteko, beti prezio ona duten milaka produktu ditugu, eta etiketa berezi bat jarri diegu. Produktu horiei esker, elikadura osoa, osasungarria eta sasoiko eta bertako produktuz betea egin ahal izango duzu: espinakak, txanpinoiak, platanoa, udarea, antxoa, oilaskoa, pasta... Beti prezio ona izaten duten produktuak zure menuak egiteko eta zenbaki honetan proposatzen dizkizugun errezeta goxoak egiteko.
Hil honetako onenetan onena ere izango dugu hizpide, eta gure sare sozialetan gertatzen denaren berri ere emango dizugu. Gainera, Aitaren egunerako ideia batzuk emango dizkizugu, bazkide izateagatik dituzun abantailak kontatuko dizkizugu, eta askoz gehiago.
Maitasuna ote? Aurrezpena da.
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide
Zuzendariordea: Lucia Goicoechea
Erredaktore burua: Manuela Díaz
85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Berria
FRUTA BEREZIA DA, APARTEKO USAINA ETA GOZOTASUNA BAITITU
Hainbat formatutan: gustukoena aukeratu dezazun.
Osagai naturalak gustuko badituzu, ez utzi probatu gabe. belle-ren bainurako gel solido berrien pastilla bakoitza 600 ml gelen parekoa da. Formula beganoarekin egina da, eta jatorri naturalekoak ditu osagaien %96; gainera, test dermatologikoen bidez frogatuta dago. Jasangarriagoa da: izan ere, ur gutxiago erabiltzen da ekoizteko orduan, ontzia %100 jatorri arduratsuetatik datorren kartoiarekin egina da eta FSC zigilua du.
PROBATU EZAZU EROSKIREN FABADA: OCUK MAISU-EROSKETA IZENDATU DU
4
Bazkide bazara, martxoaren 21etik apirilaren 3ra, EROSKI SELEQTIA produktu guztietan 2. alea %30eko deskontuarekin izango duzu. Konbinatu nahi duzun bezala! (1)
(1) Gutxien balio duen produktuaren %30 itzuliko dizugu zure txartelean. Pisurako edo handizkako produktuetan %15eko deskontua 1.
Adi egon gure kanalei, maitasuna sareetan baitago, eta harrituta utziko zaituzten zozketekin lagunduta gainera. Otsailean, airfryer bat eta irabiagailu bat zozkatuko ditugu. Zer ekarriko ote digu hil honek?
Zure errezeta argitaratu nahi duzu?
Partekatu gurekin zure errezeta osasungarriak, eta eskuratu 100 €-ko opari txartel bat gure dendetan gastatzeko. Parte hartzeko, plateraren argazkia atera eta sare sozialetan gure etiketa jarri besterik ez duzu egin behar, #elikatupentsatzenduzuna traolarekin. Hilero, errezeta bat hautatuko dugu irabazle, eta gure aldizkariaren atal honetan argitaratuko dugu.
Informazio gehiago
Atera zukua marrubiari @foodiario-rekin
Marrubi garaia da. Patrizia Vitelli (@foodiario) gure ohiko kolaboratzaileetako batekin batera, marrubiei sukaldean probetxua ateratzen erakutsiko dizugu. Martxoaren 21ean, 19:00etan, ez galdu EROSKIren zuzeneko showcookinga. Oso errezeta osasungarriak prestatuko ditugu marrubiekin: entsalada bat, ozpin saltsa bat, postreren bat, eta baita sorpresa bat ere.
Gure Pinterest profil sozialean errezeta bilduma berri bat estreinatu dugu egun berezienetarako. Zer iruditzen mantala jantzi eta aita harrituta uztea errezeta goxo-goxo batekin?
Maitasunaren garra bizibizi dago EROSKIn. Sentitu al duzu? Inoiz hasi al zaizkizu sabeleko tximeletak dantzan zure produkturik gustukoena erostean? Maitasuna ote? Aurrezpena da. EROSKIn prezio onekin maitemindu gara, eta betiko maiteko ditugu. Milaka produktu ditugu prezio onean, zure hozkailua eta biltegia bete eta elikadura osoa eta osasungarria egin dezazun, baita tokian tokiko produktuekin ere. Jaki freskoak fruta dendan, arrandegian eta harategian, tokian tokiko
produktuak, zure ingurune hurbilean ekoitziak, eta beti eskura izan beharreko oinarrizko produktuak, hala nola esnea, ogia, lekaleak eta arrautzak.
Eta gainera, egunerokoan oinarrizkoak diren produktuz betetako orga bat 70 €-ren truke. Aurrezten lagundu nahi dizugu: bilatu Beti Prezio Ona (*) etiketa duten produktuak zure ohiko dendan.
Gainera, gure eskaintzei esker gehiago aurreztuko duzu: 2. alea %70eko deskontuarekin –hil osoan izango dugu eskaintza hori–, bertako produktuei
ezarritako deskontuak eta bazkide izateagatik dituzun abantaila guztiak, hala nola zure neurrira egindako txartelak zure produkturik gustukoenak erosteko, sustapenak beste marka batzuetan, etab. Ba al dakizu urrezko bazkide izategatik %4ko deskontu gehigarri bat duzula EROSKIn egindako erosketa guztietan?
2024a betiereko maitasunaren urtea izango da. Hilez hil kontatuko dizugu. Hori bai, maitasun osoz, bihotz-bihotzez eta umorez. Izan ere, jatea eta elikadura egokia egitea ez dira gauza bera.
ORGA OSO BAT
Aurreztu
%4 GEHIAGO
URREZKO BAZKIDE
IZATEAGATIK
Zure erosketa guztietan, hilean 4,99 euroren truke. %4
DESKONTU
TXARTELAK
JARRAITU AURREZTEN
DESKONTUAK ETA ESKAINTZAK
Hil honetan, gozatu eskaintzekin: 2. alea %70eko deskontuarekin, eta askoz gehiago.
PLANA
Erosten duzun guztiaren %2 itzuliko dizugu. Animatu zaitez, doakoa da!
Beti prezio onak onak reziok
Fruta baino gehiago
Barazki baino gehiago
Arrain eta itsaski baino gehiago
Haragi mota baino gehiago
Produktu fresko baino gehiago
Lekale mota baino gehiago
Olio mota baino gehiago
Harategiko
Produktu baino gehiago
Ogi eta opil baino gehiago
Izoztutako
Produktu baino gehiago
Esneki baino gehiago
Pasta mota baino gehiago
Kontserba baino gehiago: barazkienak, haragienak eta arrainenak
Higiene produktu baino gehiago zuretzat, haurrarentzat eta etxerako
Eta askoz gehiago...
AURREZTU BERTAKO
PRODUKTUEKIN
5.700 eskaintza baino gehiago ditugu bertako produktuetan. Ona da hemengoa izatea!
ABANTAILAK
Sustapen Gehiago atalean, aurreztu modako, elektronikako, aisialdiko... 80 marka baino gehiagotan.
Martxoan askoz aukera handiagoa izaten da elikadura osasungarria egiteko.
Oinarrizko mantenugai, bitamina eta mineral ugari dituzten 65 barazki baino gehiago dituzu eskura: ‘Beti Prezio Ona’ bereizgarria dute, on egiten dizun bizi estiloa mantenduz aurreztu dezazun.
Onddorik xumeena da, oinarrizko produktua edozein erosketatan, eta prezio ona izaten du beti. Gainera, proteina, zuntz, B taldeko bitamina eta antioxidatzaile ugari ditu, eta osagai horiek onuragarriak dira bihotzarentzat, immunitate sistema indartzen dute eta mesede egiten diote digestioari. Urte osoan fresko egoten da eta kalitate ona izaten du, ekoizpena kontrolatzen den giro itxietan hazten baita. Aukera ugari ematen ditu sukalderako: pasta platerak laguntzeko erabil daiteke, krema goxo-goxoak egiteko... Inoiz dastatu al duzu gordinik entsaladan?
Beti prezio preonak zio ona naak o
#elikatupentsatzenduzuna
Nola garbitu
Kendu lurra eta zurotinaren beheko aldea labana batekin. Gero, garbitu ur txorrotada hotzaren azpian, ez eduki uretan sartuta.
Askotariko barazkiak erabilita
Beti prezio prezonak io on reznak o
Gozatu beti prezio ona izaten duten askotariko barazkien aukera zabalaz. Oinarrizkoak dira edozein errezeta egiteko: krema elikagarriak, erregosiak, eta baita gorputz handiagoko platerak ere, hala nola berenjena beteak eta udaberriko biribilki osasungarriak. Nork bere burua zaintzea eta jatekoaz gozatzea bateragarriak izan daitezen!
Brokolia, azenarioak, lekak, hiru koloretako piperrak, baratxuria eta tipula
0,79€
8 biribilki egiteko (2 buruko)
• 100 g txanpinoi
• Tipula handi baten erdia
• Aza laurden bat
• 2 azenario
• Erremolatxa erdi bat egosita
• Arroz paperaren 8 olata
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra Albakaren maionesa egiteko
• 2 arrautza
• 30 ml oliba olio birjina estra
• Koilarakadatxo erdi gatz
• Limoi erdi baten zukua
• 2 koilarakada albaka txikituta
• Koilarakada bat ziape
Maionesa prestatzeko, egosi arrautzak. Hotzak daudenean, zuritu eta sartu birringailuaren ontzian limoi urarekin, olioarekin, gatzarekin, albakarekin eta ziapearekin. Emultsionatu. Maionesa trinkoegi gelditzen bada, bota bi koilarakada ur. Sartu hozkailuan.
Garbitu txanpinoiak, erdibitu, eta moztu xaflatan. Erregosi oliba olio birjina estraren koilarakada batekin, su ertain-handian. Bota tipula eta aza juliana eran ebakita eta azenarioa birrinduta, eta eman gatza eta piperbeltza. Ondo egin, gehitu erremolatxa birrinduta eta gorde geroko.
Hidratatu arroz oletak (22 cm-ko diametrodunak) banan-banan, ontzian jartzen duen denboran. Bete bakoitza erregositako barazkiekin. Bildu.
Eman oliba olio birjina estra zartagin ez-itsaskor bati pintzel batekin, eta berotu su ertainean. Beroa dagoenean, egin biribilkiak elkar ez ukitzeko moduan, bi minutuz alde bakoitza, gorritzen diren arte.
Biribilkiak bero daudela, atera platerera, eta lagundu maionesarekin.
60
Hil honetan, bueltan da gure barazkirik zaporetsuenetako, freskoenetako eta
espinakak sartzeko beste modu batzuk
ekonomikoenetako bat: espinakak. Mantenugai ugari dituzte, eta baita A, C eta K bitaminak, burdina eta kaltzioa ere: osagai horiek onuragarriak dira osasunarentzat, eta immunitate sistema indartzen dute. Gainera, kaloria gutxi eta zuntz ugari dute.
6. Tortellonia ricotta gaztarekin eta espinakekin
7. Tofu eta espinaka hanburgesa
1. Espinaka freskoak
2. Espinaka izoztuak
3. Espinakak mikrouhin labean egiteko
4. Espinakak kontserban
Popeyek espinakak jaten zituen Brutus ‘egurtu’ baino lehen, baina ez dute beste barazki berdeek baino burdina gehiago. 2,7 mg burdina dute 100 g-ko, eta hori egun batean hartzea gomendatzen den burdina kantitatearen %15 da. Baina 1930eko hamarkadan, Max Fleischer marrazkilariak Popeye sortu zuenean, ez zen uste hori hala zenik. 1870an barazki horri buruz egindako ikerketa batean egindako akats bat da horren arrazoia: nahastuta, gaizki jarri zuten hamarrekoen koma, eta espinakek berez duten burdina kantitatea halako 10 zutela idatzi zuten.
Zein dira burdina gehien duten jakiak, eta zer ematen diote zure dietari?
www.consumer.es /eu/
0,58€
6 30’ ERRAZIOAK
• 200 g batata
• 100 g azenario
• 3 baratxuri berri
• 100 g espinaka
• 4 arrautza
• Gatza eta piperbeltza
• Jogurt natural bat
• EROSKIren mozzarela gazta biribil erdi bat
• 2 koilarakada oliba olio birjina estra
Zuritu eta birrindu batata eta azenarioa. Kendu bota duten ura. Ebaki baratxuria xaflatan, eta moztu espinakak ere.
Nahasi ontzi batean arrautzekin, jogurtarekin, nahi adina gatz eta piperbeltzekin eta oliba olio birjina estrarekin.
Beti prezio onak ona rezioak
Egin frijigailuan 180 ºC-an 10-15 minutuz, edo labean 30 minutuz.
%8 151 %15 0,91g %4 3,93g %13 2,57g %10 7,07g A B D E C NUTRI-SCORE B ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
Ohar osasungarriak
Errezeta bikaina da janaria alferrik ez galtzeko. Zer osagai erabiltzen diren, errezeta ekonomikoa eta osoa da.
Erabili barazki gehiago bai quiche-a egiteko eta bai laguntzeko.
Sartu gazta masan, eta aukeratu gatz gutxiko izokin ketua, platera gehiago ondu beharrik ez izateko.
Fruta gustuko dutenek izugarri gozatzen dute martxoan. Trantsizio garaia denez, eskura izaten ditugu bai neguko fruta goxoak, hala nola laranjak, udareak eta sagarrak, eta bai udaberriko zaporeak ere, marrubiena adibidez. Eraman etxera gustukoen duzuna, eta aurreztu beti prezio ona duten 30 mota baino gehiagorekin.
Platanoak berehala ematen du energia, karbohidrato naturalak baititu, eta horri esker, aukera bikaina da mokadu osasungarri bat jateko. Kirolariek arrazoiren bat izango dute platanoa jateko, ezta?
Udareak konbinazio bikaina du: gozoa da, eta urtsua ere bai. Zuntza, C eta K bitaminak eta antioxidatzaileak ditu, eta horiek digestioa osasuntsu egiten laguntzen dute, immunitate sistema indartzen dute, eta hezurren osasuna zaindu.
Ondo garbitu eta jan ezazu azal eta guzti, nutrizio arloko onura guztiak eskuratzeko. Bikaina da entsaladetan espinakekin eta intxaurrekin jateko, pizzari botatzeko, ahuntz gaztarekin jateko, haragi gisatua laguntzeko, eta labean erretzeko kanela eta ezti pixka batekin, postre erraz eta goxo askoa egiteko alegia. Harritu egingo zaitu!
C bitaminadun mokadu txiki eta goxo hauek oso delikatuak dira. Horregatik, jango duzuna baino ez erosi, eta alferrik galduko direla ikusten baduzu, izoztu. Bota marrubiak entsaladei eta jogurtei, egin saltsa bat ozpin baltsamikoarekin eta eztiarekin, edo egin etxeko mermelada goxo-goxoa; hori bai, kontrolatu azukre kantitatea, eta erabili beste osagai batzuk, hala nola banilla edo sagarra.
Etxeko mermelada
Egosi ordubetez su ertainean sagar ertain bat azalik eta hazirik gabe, kilo erdi marrubi, koilarakada bat chia hazi eta 10 ml limoi ur. Eragin nahi duzun testura lortu arte, eta ontziratu maria bainuan.
Platanoak helduegi badaude, izoztu eta egin izozki bat azkar asko. Nahasi izoztutako bi platano eta 20 ml kakahuete gurin. Lagundu izozkia sasoiko frutekin.
Etxeko saltsak eta chutney-ak Marrubiekin, mangoekin, ananarekin eta halako frutekin saltsa goxo-goxoak egin daitezke, parrillan erretako haragia edo arraina laguntzeko. Sartu belarrak eta espeziak zaporeak indartzeko.
Egin pancake-ak sagarrekin. Gosari osasungarria, goxoa eta jasangarria egin dezakezu frutaontzian alferrik galtzeko zorian dituzun sagarrak aprobetxatuz. Horretarako, nahasi ontzi batean arrautza bat, 50 g olo, jogurt bat, koilarakadatxo bat legamia edo bikarbonato, eta kanela. Kendu zuztarra sagarrari, ebaki xaflatan, sartu nahasketan eta jarri berobero dagoen zartagin batean.
Mandarina gehiegi pilatu zaizkizu hozkailuan? Animatu eta egin oilasko entsalada
bat mandarinarekin. Errezeta erraza da, hauxe besterik ez du: oilasko bularki zati batzuk parrillan eginda, mandarina atalak, espinaka freskoak eta intxaurrak txigortuta. Ezin hobea geratuko da mandarinen ura, oliba olioa, ozpin baltsamikoa eta gatz pixka bat botatzen badiozu.
Fruta lehortuak. Lehortu fruta xaflak labean tenperatura baxuan, eta erabili pizzei, entsaladei, barazki kremei eta pastari ukitu exotiko eta berezia emateko. Gehiegi egin badituzu, inolako arazorik gabe izoztu ditzakezu, eta aurrerago erabili. Egin proba ananarekin eta sagarrarekin, edo tomatearekin eta piperrarekin, horiek ere frutak dira eta.
Platano ogia eta muffin osasungarriak. Platanoak berez gozoak direnez, ez dago azukre asko erabili beharrik. Erabili helduen dauden platanoak bizkotxoak egiteko.
Ikusi gida hemen
Oinarria egiteko:
8 30’ + egonean
• 90 g olo irin (osokoa)
• 60 g almendra irin
• 100 gramo datil (hezurrik gabeak)
• Gatz pittin bat
• 45 g gurin urtu, zatiak bateratzeko
Betegarria egiteko:
• 500 ml esne
• Zorro 1 mami
• 175 g marrubi (birrintzeko)
• 35 g agabe ziropa
Topping-a egiteko:
• Apaintzeko marrubiak
• Menda freskoa
Jarri labea berotzen 170 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Bildu labeko paperarekin 20 cm-ko molde baten oinarria (desmuntatzen den horietakoa).
Nahasi eta birrindu oinarriaren osagaiak zerrendan ageri diren ordena berean, papurrak lortu arte. Bateratu gurin urtuarekin eta estali nahastura horrekin moldearen oinarria eta ertzak.
Sartu labean 12-15 minutuz oinarria. Atera labetik eta utzi hoztera.
Birrindu 175 g marrubi eta agabe ziropa, harik eta pure fin bat lortzen dugun arte. Gorde geroko.
Disolbatu mamiaren zorroa 250 ml esnetan.
Jarri eltzetxo bat sutan eta berotu gainerako esnea irakiten hasi arte. Hasten denean, erantsi esnez eta mami hautsez egindako prestakina eta eduki sutan berriz ere irakin arte, etengabe eragiten diogula.
Atera sutatik, erantsi marrubi birrinduak eta, epeldu denean, bota moldearen
barrenera. Sartu hozkailuan mamitzen den arte.
Zerbitzatzeko unean, garbitu ongi gainerako marrubiak, moztu eta apaindu gaineko aldea.
0,49€ ERRAZIOAK
ERRAZIO
Dituen osagaiei esker, nutrizio arloan kalitate handia duen errezeta dugu hau: osoko irina eta lekaleen irina, azukrearen ordez datilak, eta fruta osagai nagusien artean.
Ziropa ukitu gozoa emateko erabiltzen da. Marrubiak zenbat eta helduagoak izan, orduan eta gozoagoa izango da errezeta, eta beraz, ziropa gutxiago erabili beharko dugu. Behi esnearen ordez azukrerik gabeko edari begetalen bat erabiltzen badugu eta gurinaren ordez oliba olioa erabiltzen badugu, beganoentzat egokia izango da.
Abian da arraina gustuko dutenek hainbeste estimatzen duten sasoia: antxoa garaia. Arrain txiki honek zapore bizia du, testura samurra, eta nutrizio arloko ezaugarri bikainak: gure arrandegietako erregina izan ohi da udaberrian.
Antxoak freskoak eta samurrak dira, eta gatz ukitu bereizgarria dute: paregabeak dira. Sasoirik onenean daude orain, eta preziorik onenean ere bai. Gainera, Kantaurikoak izanik, geuregeureak ditugu. Antxoa hauek erosita, bertako arrantzaleei lagunduko diezu, eta zure inguruko arrantzak iraun dezan bultzatuko duzu.
Baina antxoa guztiak ez dira berdinak. Horregatik, bilatu gure EROSKI NATUR Kantauriko antxoa zure konfiantzazko
arrandegian. Erraz identifikatzen dira duten zaporeagatik eta freskotasunagatik, baina bereziki, kontsumorako funtsezkoa den ezaugarri bat dutelako: jasangarritasuna. EROSKIn, konpromiso osoa dugu ingurumenarekin, eta antxoa hauek MSC zigilua dute: gainerako espezieak babestuz eta itsasoaren etorkizuna kontuan hartuta arrantzatu direla ziurtatzen du. Baxurako ingurasareko arrantzaren bidez harrapatzen dituzte, kanpaina bakoitzean baimenduta dagoen antxoa kuota errespetatuz.
Garbitu antxoak eta kendu hezurra, liburu baten moduan irekita gera daitezen. Berotu labea 200 ºC-an eta sartu antxoak, bakoitzari xermula saltsa pixka bat jarrita gainean. Eduki labean 10-15 minutuz.
Xermula saltsa egiteko Nahasi osagai hauek motrailuan pasta bat lortu arte:
• Limoi erdi bat ozpinetan (azala bakarrik erabiltzen da)
• Limoi baten zukua
• 2 baratxuri atal, zapalduta
• Martorria xehatuta, eskutada handi bat
• Eskutada erdi perrexil xehatu
• Koilarakada bat piperrauts gozo
• Koilarakadatxo laurden kaiena xehatu edo koilarakadatxo bat piperrauts min
• Gatza eta koilarakadatxo bat piperbeltz beltz (ehoa)
• Koilarakada bat kumino eho
• 4 koilarakada oliba olio birjina estra (60 ml inguru)
Kantauri itsasoko ur hotzak ematen dio zapore eta trinkotasun hori gure antxoari. Arrain urdin hau sasoirik onenean dagoenean iristen da portuetara: Pasaiara, Getariara, Ondarroara, Santoñara, San Vicente de la Barquerara, Avilesa eta Gijonera. Antxoaren haragia, zaporea eta omega
3 gantzen kantitatea onen-onenean daude. Abian da beraz antxoa garaia, eta ekainaren 30 arte iraungo du. Benetan aukera osasungarria da familia osoarentzat: kalitate oneko proteinak ditu, gantz onuragarriak, eta bitamina eta mineralen konbinazio ona.
#elikatupentsatzenduzuna
Bada produktu izar osasungarri bat gure gastronomian, eta beti sasoian dago gainera: bakailaoa. Freskoa, gazitua edo gezatua, azalarekin edo gabe, trontzoak, kokotxak, xehe-xehe eginda... Aukera asko ematen ditu, eta horregatik da sukalderako arrainik moldakorrenetako bat. Zoaz gure arrandegietara, eta prestatu nahi duzun errezetari hobekien egokitzen zaiona aukeratzen lagunduko dizugu.
Bakailaoa pil-pilean
Bakailaoa tomatearekin
Ajoarrieroa
Bijiliako eltzekaria garbantzuekin eta espinakekin
Bakailao tortilla
Bakailao kruxpetak
Porrusalda edo patatak bakailaoarekin
Bakailaoa frijituta piperrekin
Bakailao carpaccioa
Tokian tokiko errezetak: bakailaoa bizkaitar erara, galiziar erara, errioxar erara...
Beti
Gure dendetan pisura erosi dezakezu bakailaoa, eta baita erretilu praktikoetan ere, nahi duzun zatia, bai gazitua eta bai gezatua, EROSKI markakoa eta beste marka askotakoa.
M. Mercedes Nieto
Berangoko (Bizkaia) EROSKIko arrandegiko burua
Bakailaoa arrain zuria da, eta gantz gutxi du. Proteinak, kaltzioa, omega 3-a, iodoa eta gatz mineralak ematen ditu, dieta osasungarri bat egiteko kantitate egokia. Eta gehienbat, ezin goxoagoa da! #elikatupentsatzenduzuna
Garai hauetan, bakailaoa nola gezatu galdetzen didate. Hauxe da gakoa: antzeko zatiak egin, eta estali ur hotzarekin azala gora begira dutela. Gero, gorde hozkailuan hiru egunez, eta aldatu ura egunean behin gutxienez. Hori bai, ur hotza erabili beti. Hala ere, gero eta bezero gehiagok gezatutako bakailaoa erosten dute. Kalitate kontrol zorrotzak pasatzen ditu, eta punta-puntako teknologia erabiltzen dute zaporerik oneneko arraina lortzeko. Beste batzuek, berriz, nahiago dute bakailao freskoa edo gure EROSKI Natur Skrei bakailaoa: arrantza jasangarriaren MSC zigilua du, eta urtarriletik apirilera bitartean egoten da eskuragarri.
0,33€
8 (50 g buruko) 6 h
Hartzigarria egiteko
• 50 g osoko gari irin
• 30 g ur
• Gramo erdi okindegiko legamia lehor edo 1,5 g legamia fresko
Orea egiteko
• Hartzigarria
• 107 g ur
• 200 g osoko gari irin
• 1,75 g okindegiko legamia lehor edo 6 g legamia fresko
• 5 g gatz eta sesamo
Betegarria egiteko
• Letxuga, tomatea eta ahuakate bat
• Gatza eta piperbeltza
HARTZIGARRIA. Nahasi irina, legamia eta ura ore homogeneo bat lortu arte. Estali eta utzi egonean 3 orduz giroko tenperaturan, edo gau osoan hozkailuan.
OREA. Atera hartzigarria hozkailutik ordubete lehenago.
Jarri ontzi batean irina, legamia eta nahasketa. Egin zulo bat erdian, eta bota uraren erdia eta hartzigarriaren erdia puska txikitan. Nahasi eta bota geratzen den ura eta hartzigarria.
Nahasi eta eman gatza. Oratu ore lau eta elastiko bat lortu arte.
Jarri aurrez olioarekin bustitako ontzi batean, estali, eta utzi egonean ordu eta erdi edo bi ordu giroko tenperaturan.
Gasgabetu orea, banatu zortzi puskatan eta eman makila itxura.
Estali eta utzi egonean 25-45 minutuz. Zabaldu sesamoa gainetik (edo gatz larria, Alemaniako ukitua eman nahi badiozu).
Berotu labea 225 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola, eta egin 10-12 minutuz.
Bete letxugarekin, tomatearekin eta ahuakatearekin. Eman gatza eta piperbeltza.
Elikadura askotarikoa eta orekatua egiteko, tokia egin behar zaie karbohidratoei ere. Pasta aukera interesgarria da horretarako, neurrian jaten bada, eta hamaika aukera ematen ditu sukalderako. Aukera zabala nahi baduzu eta aurreztu nahi baduzu, EROSKIn 50 pasta mota baino gehiago aurkituko dituzu, bai marka propiokoak eta bai ekoizlerik onenenak ere, prezio onean beti.
•
• EROSKI BIO osoko luma
• EROSKI BIO osoko espagetiak
DESKONTU
• Glutenik gabeko espagetiak
• EROSKI SELEQTIA
maccheroni 3 cereali
• EROSKI SELEQTIA fettuccine ll’uovo
• EROSKI SELEQTIA spaghetti Al nero di seppia
• EROSKI tiburoi pasta, %100 osoko espeltarekin egina
1. Osoko pastak aukeratu Zuntz eta bitamina gehiago dituzte, eta indize gluzemiko apalagoa, eta beraz, bikainak dira odolean dugun azukre maila kontrolatzen laguntzeko.
2. Kontrolatu kantitateak Neurri egokia hartzea da gakoa.
3. Lagundu barazkiekin
Prestatu saltsak tomatearekin, espinakekin, txanpinoiekin edo beste barazki batzuekin, hala zuntz, bitamina eta mineral gehiago hartuko dituzu eta.
4. Sartu proteinak ere Gehitu oilasko pixka bat, arraina, lekaleak edo tofua errezetari. Errezetaren nutrizio arloko ezaugarriak hobetuko dituzu horrela, baina ez hori bakarrik: luzaroago egongo zara asebeteta.
5. Ez erabili oso sarri gantz asko dituzten saltsak Tomatearekin, belar finekin, baratxuriarekin eta oliba olioarekin egindakoak aukeratu.
6. Pasta mota desberdinak erabili Dastatu osoko gariarekin egindako pasta, lekaleena eta espinakena, horrela mantenugai mota gehiago hartuko dituzu.
7. Ondo hidratatu
Pasta jaten duzunean, behar adina ur edan.
#elikatupentsatzenduzuna
EROSKIn pasta markarik onenak topatuko dituzu. Hil honetan, Garofaloren kalitatea eta maisutasuna nabarmendu nahi ditugu. Marka horrek kalitatezko zerealak erabiltzen ditu, AGB zigilua du, teknika berritzaileak eta errezeta tradizionalak uztartzen ditu, eta hainbat formatu ematen ditu aukeran.
Gragnanoko eskolaren kanonei jarraikiz, antzinako erara egiten dute pasta luzearen klasiko hau, eta arreta berezia jartzen diote porositateari eta trinkotasunari.
‘Pastina Garofalo’ sortako zatietako bat. Moldakorra da, bikaina saldak eta zopak egiteko.
PARMIGIANA ERARA Italiako produkturik esanguratsuenetako batekin egindako errezeta: Parmigiano Reggiano gazta, JIBduna.
Lehengai bikainekin egina: Genovako JIBdun albaka eta Parmigiano Reggiano gazta, JIBduna.
Formatu ikoniko eta denboragabeen bilduma bat. Gaitasun bikaina du saltsa xurgatzeko, eta erresistentzia handia egostean: horregatik, toki guztietan goi mailako sukaldaritzaren sinonimotzat hartzen da pasta hau.
• RIGATONI
• RADIATORI
• ELICOIDALI
• PENNE ZITI RIGATE
• MAFALDA MOTZA
• Eltze handia eta altua erabili.
• Ez nahasi pasta formatuak edo markak.
• Ur asko erabili: minerala bada, hobe, edo zapore neutroduna.
• Gatz arrunta bota.
• Nahasteko, egurrezko koilara erabili beti.
• Ez bota pasta uretara irakiten duen arte.
• Ekoizleak ontzian jarritako denboran irakin.
• Egosita dagoela, ondo kendu ura pastari, ez dadin galdu.
• Gorde irakiteko erabilitako ur pixka bat saltsarekin nahasteko.
4 50’
• 85 ml oliba olio
• 7 xerra antxoa
• Baratxuri atal 1
• 750 g tomate natural (birrindua)
• Koilarakadatxo 1 oregano
• 2 koilarakada kapar (16 g)
• 15 oliba beltz
• 60 g Parmako gazta (birrindua)
• 300 g Gigli pasta
• Gatza
Moztu antxoak zati txikitan eta xehatu baratxuri atala.
Jarri olioa (koilarakada bat izan ezik) zartagin batean su eztian eta erantsi antxoak. Papurtu zurezko koilara baten laguntzarekin eta kozinatu.
Erantsi baratxuri xehatua eta kozinatu 12 segundoz, gutxi gorabehera. Ongi zaindu behar dugu, baratxuria gehiegi txigortzen denean zapore mikatza hartzen baitu, eta hondatu egin dezake saltsaren zaporea.
Bota tomatea gatz pittin batekin, igo sua irakiten hasten den arte eta, segundo pare bat igaro ondoren, jaitsi eta egin su eztian 25 minutuz gutxi gorabehera, edo tomateak urritzen diren arte.
Saltsa loditu denean, erantsi koilarakada bat oliba olio, oreganoa, kaparrak eta oliba beltzak, zatituta.
Saltsa bukatu baino minutu batzuk lehenago, egosi pasta eltze handi batean ur ugarirekin eta gatzarekin. Ura irakiten hasten denean, erantsi pasta eta utzi egosten ekoizleak esaten duen denboran.
1,38€
ERRAZIOAKDenbora hori pasatzen denean, iragazi eta nahasi saltsarekin. Zabaldu gainetik Parmako gazta.
OHAR OSASUNGARRIAK
Aukeratu gatz gutxiko kontserbak. Garbitu ozpinkiak gatz kantitatea gutxitzeko.
Laguntzeko, egin entsalada bat edo erre barazkiak labean.
Gantz gutxi eta proteina ugari ditu: oilaskoa aukera osasungarria eta ekonomikoa da. Ba al dakizu EROSKIn hogei bat aukera dituzula ‘Beti prezio onean’ etiketarekin? Gure EROSKI markaren barruan, hainbat zati dituzu aukeran, eta baita hainbat haragi mota ere, hazteko moduaren arabera sailkatuta. Horrela, nahi duzuna aukeratu eta errazioko euro baten truke prestatu ahal izango dituzu errezetak. Erreta, plantxan, tomatearekin edo paellei, gisatuei eta entsaladei botatzeko. Ezin goxoagoa, osasungarria eta beti prezio onean.
Barrenean hazia. Haragi giharra eta samurra lortzen da. Soja eta zerealak jaten ditu, hala nola gari aleak.
EROSKI oilasko hegalak EROSKI bularki xerra oso fina
Barrenean hazia da, gutxienez 56 egunez, toki handiarekin, argiarekin eta aireztapen naturalarekin. Zapore sendoa eta trinkoa du.
EROSKI Natur oilasko izterrak
EROSKI Natur oilasko bularkiaren xerra
Zergatik dira bereziak gure EROSKI Natur baserriko oilaskoak? Mantso hazten dira, eta elikadura %100 begetala daukate, bitaminekin eta mineralekin aberastuta. Gainera, European Chicken Commitment erakundearen baldintzak betetzen dituzte; oilaskoaren ongizatea bultzatzen du erakunde horrek.
Baserrian haziak, gutxienez 56 egunez, kanpora irteteko aukerarekin. Oilasko gutxiago metro karratuko.
Zapore biziagoa eta testura ezin hobea.
EROSKI Natur landako oilaskoa
EROSKI Natur bularki xerra Beti
EROSKI Natur baserriko oilaskoen eta landakoen artean? EROSKI NATUR landako oilaskoen elikadura begetala da oso-osorik. Gainera, baserriko oilaskoak jaten duenaren %70 zerealak dira, eta horietatik %50, artua. Soja ere jaten du, bitaminekin eta mineralekin aberastuta, osagai horiek eragina baitute gure ongizatean. European Chicken Commitment erakundearen baldintzak betetzen ditu.
Animalien ongizatearen zigilua du EROSKIn eskaintzen dugun oilasko haragiaren %100ek animalien ongizatearen zigilua du: modu etikoan ekoitzia dela ziurtatzen du, eta hainbat arlo aztertzen ditu, hala nola elikadura, bizitokia, osasuna eta animaliaren jokabidea.
Oraindik ez dituzu dastatu gure
EROSKI oilasko erreak? Minutu batzuk baino ez dira behar prestatzeko.
Oilaskoa duten EROSKIren beste produktu batzuk:
1. EROSKI oilasko errea
2. Oilasko hanburgesak
3. Oilaskoaren kroketak
4. Oilasko izterraren brotxeta
Oilaskoa presatzeko moduak eragina du nutrizio arloan dituen ezaugarrietan, eta horregatik, modu osasungarriak aukeratzea komeni da, labean egitea edo egostea adibidez, nutrizio arloko onurak aprobetxatzeko. Kalitate handiko proteina ugari ditu, gantz gutxi, eta bitamina eta mineral ugari, hala nola zinka, burdina eta fosforoa.
#elikatupentsatzenduzuna
EROSKIk bat egin du Oilaskoaren Europako Konpromisoarekin (ECC, European Chicken Commitment) bere marka propioko produktuetarako.
1,79€ ERRAZIOAK
Oilaskoa udarearekin, pastarekin eta
entsaladarekin
4 30’
• 2 oilasko laurden (atzealdeak)
• 4 udare (konferentzia)
• 240 g makarroi
• 500 g brokoli eta tipula bat
• 60 g jogurt
• 300 g espinaka
• 4 intxaur
• 3 koilarakada oliba olio birjina estra
• Koilarakada bat sagardo ozpin
• Gatza eta piperbeltz eho berria
Zatitu oilaskoa eta eman gatza eta piperbeltza, eta busti oliba olio birjina estra pixka batekin; berotu labea 195ºCan, beroa goitik eta behetik ematen diola, eta egin oilaskoa 30 minutuz.
Moztu udareak laurdenetan, haziak kenduta, eta erregosi erdiak oliba olio birjina estra pixka batekin gorritzen diren arte. Gorde berotan.
Egosi pasta urarekin eta gatzarekin. Kendu ura. Garbitu brokolia, egin lore txikiak eta egosi lurrunetan. Gorde geroko.
Jarri oliba olio koilarakadatxo bat zartagin batean, eta erregosi tipula brunoise erara txikituta eta udareen beste erdia laukitxo txikitan ebakita. Bota pasta, brokolia eta jogurta zartaginera. Nahasi, erregosi pare bat minutuz su ertaintxikian, eta eman gatza eta piperbeltza.
ERRAZIO BATEK DAUKA:
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
Prestatu ozpin saltsa: oliba olio birjina estraren 2 koilarakada, ozpina, gatza eta piperbeltza behar dituzu.
Pastarekin egindako platerek kaloria gehiegi izan ez dezaten, barazkiekin laguntzea da onena. Espinakei, brokoliari eta tipulari esker, errezetak zuntz, bitamina eta mineral gehiago ditu.
Arrautza beteak egiteko:
6 arrautza
Patata bat
Hegaluzea kontserban, 80 g 3 koilarakada jogurt natural Hontzaren itxura emateko:
‘Baby’ espinakak, oliba beltzak eta azenarioa Katuaren itxura emateko:
Oliba beltzak, piper gorria, azenarioa eta tipulina
Txita itxura emateko:
Oliba beltzak, azenarioa, eta aneta edo azenarioaren zurtoina
Egosi arrautzak. Utzi hozten. Hoztu direnean, zuritu, erdibitu eta gorde gorringoak ontzi batean.
Zuritu patata eta ebaki laukitxo txikitan. Jarri ura gatzarekin eta egosi patata 15-20 minutuz. Jarri patata ere gorringoak gorde ditugun ontzian.
Kendu olioa hegaluzeari, bota hori ere gorringoei eta patatari, eta birrindu pasta bat lortu arte. Bota jogurt pixka bat, nahi adina, eta gorde jogurta gozogintzako mahuka batean.
Bete arrautzak nahasketarekin.
Hontza: erdibitu espinakak hegoak egiteko, moztu olibak xaflatan begiak egiteko, eta egin triangeluak azenarioarekin mokoa irudikatzeko.
Katua: erabili oliba xaflak begiak egiteko, piper gorriarekin egindako triangeluak sudurra irudikatzeko, azenario triangeluak belarriak egiteko, eta tipulina bibotearentzat.
Txita: moztu oliba xaflak begiak egiteko, azenario triangeluak mokoa egiteko, eta erabili aneta edo azenarioaren zurtoina gandorra irudikatzeko.
Kalitaterik handieneko proteina arrautzarena da, eta gantz azido aseak baditu ere, ez dira arriskutsuak bihotzarentzat.
Familian sukaldean aritzea dibertigarria da #elikatupentsatzenduzuna
Urteak dira gure EROSKI esneak behien ongizatea eta ingurumena errespetatzen dituela, inguruko abeltzainei eta ekoizleei lagunduz.
Kalitatea eta jasangarritasuna, larretik botilara.
Kaltzio, proteina eta bitamina (A, D, E eta B taldekoak) ugari ditu, eta inoiz ez da falta hozkailuan. Baina esne basokada bat hartzea edo esnearekin egin daitezkeen hamaika errezetetako bat egitea elikatzea eta inmunitate sistema indartzea baino gehiago da. Hemengoa izatea ona dela uste dugulako, gure EROSKI UHT esnea %100 bertakoa da Galizian, Nafarroan, EAEn eta Katalunian. Zugandik hurbil bildu eta ontziratutako esnea, inguruko 300 abeltegi baino
gehiagotatik ekarria. Abeltegi horietan animalien ongizatea eta inguruko jasangarritasuna errespetatuz egiten dute lan, kalitate eta zaporerik onenaz goza dezazun.
Abeltegian ez ezik, ontziekin ere errespetatzen dute ingurumena, gero eta jasangarriagoak baitira.
Gure helburua da gure ontziak ekodiseinatzea, 2025ean %100 birziklagarriak izan daitezen.
Bertako esnea hartzea orainaldiren eta etorkizunaren alde apustu egitea da,
esnearen sektorea egonkorra eta jasangarria izatea bultzatzen baita horrela, eta baita abeltegietan belaunaldi aldaketa egon dadin lagundu ere. Hemengo esnea hartu dezagun bai gaur eta bai bihar.
#elikatupentsatzenduzuna
Bertako esneaz gain, EROSKIn baditugu beste aukera batzuk ere –laktosarik gabeko esnea eta kaltzioarekin aberastua barne–: bai osoa, bai erdigaingabetua eta bai gaingabetua. Eta ‘Beti Prezio Ona’ etiketa bilatzen baduzu, aurreztu egingo duzu EROSKIren eta merkatuko beste marka batzuen 50 erreferentzia baino gehiagorekin.
EROSKI esne gaingabetua kaltzioarekin
EROSKI esne osoa botilan
EROSKI esne erdigaingabetua, laktosarik gabea
0,59€ ERRAZIOAK
• Osoko ogiaren 4 xerra
• 2 arrautza
• 200 ml esne
• 5 ml banilla estraktu
• 10 g kanela
• Kanabera azukrearen koilarakada bat
• 100 g marrubi
• 80 g ahabia
Katilu batean, nahasi arrautzak, esnea, banilla estraktua, kanela eta kanabera azukrea.
Jarri nahasketa erretilu batean, sartu 4 ogi xerrak eta utzi beratzen minutu batzuez alde bakoitza.
410’
Jarri paper begetala laberako erretilu batean, eta jarri hor ogi xerrak. Egin labean 180 ºC-an, 5 minutuz alde bakoitza.
Atera platerera sasoiko frutekin lagunduta.
Aste Santu honetan ez badiozu eutsiko torradak jateko tentazioari, egin torrada osasungarriak gomendio hauek kontuan hartuta:
Frijitu beharrean, labean egin. Osoko ogia erabili. Frutarekin lagundu.
Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko.
Aste Santu honetan, egin torradak familian
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.
MOA FoodTech enpresako zuzendari zientifikoa: startup bat da, eta elikadurako hondakinak proteina bihurtzen dituzte.
Susana Sanchez biologian doktorea da, eta izugarri gustatzen zaio mikrobiologia.
Nafarroako Moa FoodTech enpresan egiten du lan, laborategian, etorkizuneko elikadura aldatzeko.
Susanak berak sortu zuen enpresa pandemiaren ondoren, Bosco Emparanza eta Jose Maria Elorza bazkideekin batera.
Elikadura industrian alferrik galtzen den janariari (%30) –azalak eta beste hondakin batzuk–irtenbide bat ematen diote: modu jasangarrian berriz eraldatu, eta elikadurarako produktu bihurtzen dute. 2021ean, Nafarroako Ekintzaile Saria eman zion komunitate horretako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak.
Zergatik egiten duzue lan hondakinekin? Mantenugai ugari dituztelako; beraz, zergatik ez hori eman jaten mikroorganismoei, legamiei eta bakterioei eta jaki osasungarri eta jasangarri bihurtu?
Nondik datoz hondakin horiek? Elikadura industriatik. Patataren eta frutaren azala, hazien oskolak...
Nolakoa da patata azala lasagna egiteko osagai bihurtzeko prozesua? Patata azala edo nekazaritzako ekoizpenetik datozen beste azal eta hondakin batzuk hartzen dira, normalean bota egiten baitira, edo animaliei jaten emateko erabili, eta mikroorganismoentzako janari bihurtzeko prestatzen ditugu, hala nola bakterioentzat, legamientzat eta onddoentzat.
Eta hartzitzen hasten da? Hori da. Hazi egiten ditugu, biomasa ateratzeko modua ematen duten arte. Gero, lehortu egiten ditugu, eta hautsa lortu.
Hori da jaten duguna? Bai, hori jangarria da. Umamiaren moduko zaporea du, eta zopak eta entsaladak ontzeko erabili daiteke, edo haragiaren
Bazter guztietan daukazun laborategiko tresna bat. Mikroskopioa.
Mikroorganismo bat bazina, zein izango zinateke? Eukariota bat: lanerako erabiltzen ditugun legamiak dira.
Zergatik? Gauza positibo pila bat dituelako eta gai delako azpiproduktuei berriz beren balioa
analogoak sortzeko, hanburgesa begetalak adibidez.
Zenbat irauten du prozesu horrek? Iraupena mikroorganismoen araberakoa da, baina batzuetan astebete baino gutxiago irauten du. Ordurako, produktu horren tonak eta tonak eduki ditzakezu. Biztanleak ugaritu izanaren ondorioz jaki berriak behar direnez, aukera asko ematen ditu alternatiba honek.
Izan ere, nutrizio balio handiko elikagaiak dira. Proteina kontzentrazio handia dute, eta baita zuntz, gantz azido eta omega 3 eta 6 ugari ere, eta ez dute karbohidratorik. Gainera, betaglukanoak dituzte: osagai horiek inmunitate sistema indartzeko balio dute. Horrenbestez, nutrizio arloan oso osagai onak dira, eta oso eragin positiboa dute osasunean.
Alternatiba egokia al dira alergia sortzen duten osagaiak eta beharrizan bereziak dituztenei zuzendutako osagaiak ez erabiltzeko? Bai horixe; gu horregatik saiatzen gara sojaren alergenoak eta animalia-jatorriko proteinak kentzen. Arrautza ordezkatzen saiatu gara, eta oso interesgarria da: adinekoei zuzendutako elikadura berezia egiteko aukera bat da.
Osagai horiek mundu hobe bat elikatzen al dute? Bai. Elikagarriak eta osasungarriak izateaz gain, eragin txikiagoa dute ingurumenean, hondakinak murrizten laguntzen dute, eta ur eta toki gutxiago behar dute. Gainera, adibidez garagardoa egiteko erabiltzen direnak bezalako hartzigarriak erabiltzen ditugu. Horrela CO2 gutxiago isurtzen dugu beste proteina edo osagai batzuekin alderatuta.
Erronkarik handiena kontsumitzailea konkistatzea da. Elikagai naturalak eta elikagarriak dira, baina ezinbestekoa da kontsumitzailea horiek dastatzeko prest egotea.
Ezjakintasun handia al dago? Bai, baina gure egunerokoan daude: jogurtetan, haragian, ogian.
Zer jango dugu hemendik 30 urtera? Uste dut gero eta jasangarriagoa eta elikagarriagoa den elikadura lortzeko bidean goazela. Kultibatutako haragia, intsektuak, forma begetal berriak... gero eta gehiago ugarituko den aukera zabala.
eman eta balio handiko osagaiak lortzeko.
Nahiago duzu laborategian egin sukaldean? Errezeta horiekin hobeto moldatzen naiz jatorduekin baino.
Zer errezeta ateratzen zaizu ondoen? Ez naiz oso abila sukaldean, baina patata tortilla oso goxoa egiten dut.
Programari buruzko informazio guztia: https://www.eroski.es/eu/ elikatupentsatzenduzuna/
Aitarentzat, oparirik onena “maite zaitut” entzutea da. Denbora hartu hainbeste gustatzen zaizkion detaile horiek prestatzeko egun berezi horretarako. Jarri marko bat elkarrekin azaltzen zareten argazki bati, prestatu hamaiketako goxo bat, aitarekin pasatu eguna, eskulanen bat egin etxeko txikiekin... Eta, oroz gain, erakutsiozu maite duzula. Zure aitari zer gustatzen zaion, hemen dituzu zenbait ideia.
Gozatu bazkalondoa edo afalondoa EROSKI SELEQTIA tartekin eta postreekin: txokolatezko Sacher tarta goxoa abrikot mermeladaz betea, trentzaren bat...
Intxaur eta mahaspasa trentza
Sacher tarta
India Pale Alea, Punk IPA, Pilsnerra, Palea, gorria, iragazitakoa, limoiduna, beltza, lagerra, alkoholik gabe eta alkoholarekin. Ba al dakizu zein duen gustukoena? EROSKIn 300 garagardo baino gehiago ditugu lupulua maite dutenak txunditzeko. Ba al dakizu gure Aurum markak hainbat sari eskuratu dituela? Txunditu egingo dute, ziur.
Aurum %100 malta garagardoa
Aurum garagardo gorria
Aurum IPA garagardoa
Aurum IPA Craft garagardoa
Aurum Craft Session garagardoa
Urdaiazpiko iberiar ona edonorentzat da tentagarria. Kalitate onekoa aukeratu aita aho bete hortz uzteko.
Pentsuz hazitako %50 arraza iberiarreko txerriaren urdaiazpiko eta beso iberiarrak Konfiantzazko iberiarrak 1986tik. Ukitu biziak eta orekatuak dituzte: bikainak dira edozein momentutarako.
Artea zapore bihurtua!
Pentsuz hazitako %50 arraza iberiarreko txerriaren urdaiazpiko eta beso iberiarrak Tradizioa, kalitatea eta zapore ezin hobea xerra bakoitzean. Gozatu sukaldaritzaren plazeraz hestebete iberiar hauekin.
EROSKI
Ba al dakizu EROSKIren hestebete iberiarrak Extremadurako eta Andaluziako larreetan aske hazitako arraza iberiarreko txerrietatik datozela? Basque Culinary Centerreko adituek probatzen dituzte gure EROSKI SELEQTIA sortako iberiarrak: arrakasta izango duzu ziur. Hau gozamena!
EROSKI iberiarren sorta
Pentsuz eta larrean hazitako %50 arraza iberiarreko txerriaren EROSKI urdaiazpikoa Pentsuz eta larrean hazitako %50 arraza iberiarreko txerriaren EROSKI besoa
EROSKI SELEQTIA ezkur urdaiazpiko %100 iberiarra
EROSKI SELEQTIA ezkur beso %100 iberiarra
Konbinatu honekin...
LLANOS KRIANTZA
TENPRANILLOA
Ardo leuna da, eta moldakorra; konplexutasun dotorea du, haritz usainaren ukituak, eta fruta ukituko hondo beltza.
OTOÑAL ERRIOXAKO KRIANTZA
RECIENTE ERRIOXAKO KRIANTZA
Olarra upeltegien erreferentziarik zaharrenetako bi dira, eta aldi berean, Errioxako ardoen gaur egungo bertsioa. Mahatsen sorta hautatuak eta upategian kontu handiz egindako lanketa: bi klasiko berrituta.
Oparitu bizarra egiteko esperientzia
bikaina bizarra kentzeko baltsamoarekin eta gelarekin eta belle-ren gizonentzako ile naturalarekin egindako brotxarekin.
Baltsamoa eta gela egokiak dira larruazal sentiberentzat, formula hipoalergenikoarekin eginak baitira.
ADIDAS PURE GAME
Egurraren ukituko usain bizia du, eta futbol jokalarientzat eta kirol horren zaleentzat pentsatuta dago: taldean lan egin ezkero ezinezkorik ez dagoela erakusten du futbolak.
ADIDAS ICE DIVE
Usain bizia eta zitriko ukituduna du, eta muturreko kirolen sentipenak biltzen ditu, emozioa ematen dio egunari, bide ematen du eremu berriak esploratzeko eta emozio biziak besteekin batera sentitzeko.
1. BIZARRA EGITEKO BROTXA
Ile naturalarekin egina da, heldulekua egurrezkoa du eta zorroa jatorri %100 berriztagarrietatik datozen produktuekin egina da.
2. BIZARRA EGITEKO GELA
Aloe verarekin eta alantoinarekin egina da, eta horri esker, bizarra hondo-hondotik mozten da eta labana leun-leun irristatzen da larruazalean, eta ez du hainbeste urratzen azala.
3. AFTERSHAVE BALTSAMOA
Alkoholik gabea. Aloe vera, kamamilaren estraktua eta B5 probitamina ditu.
BRUMMEL KOLONIA
Lurrin honek bikain biltzen ditu benetako gizon dotorearen arauak.
NIKE ULTRA BLUE
Lurrin xarmagarria da, eta emoziorik sakonenak azaleratu eta erakartzen ditu.
Club-ekoa izateagatik, martxoan, asteazkenero kupoi sorpresa bat izango duzu eskura aplikazioan. Egun bat izango duzu aktibatzeko, eta deskontu handiak eskuratu ahal izango dituzu. Ez diezazula ihes egin!
Deskargatu ezazu aplikazioa doan, eta eskuratu eskaintzak unean bertan. Gogoan izan egun bakarra duzula kupoia aktibatzeko eta hiru egun trukatzeko. (1)
(1) Kupoiak eskuragarri egongo dira 2024ko martxoko asteazken guztietan. Egun bat izango duzu kupoi bakoitza aktibatzeko eta hiru egun trukatzeko. Beharrezkoa da EROSKI club-eko bazkide izatea eta EROSKI aplikazioa deskargatuta edukitzea.
Oraindik ez daukazu planik Aste Santurako? ‘Sustapen Gehiago’ atalean ideiak aurkituko dituzu, eta baita aurrezpen gehiago ere, opor hauei probetxurik handiena ateratzeko. Jolas parkeak, ostatua, deskontuak erregaian... Ikusi zenbat aurreztu dezakezun! Sartu atal horretara EROSKIren webgunearen edo aplikazioaren bidez.
asteazkenero A
Aktiba aplika zken gun trukatzeko.
Aktibatu ezazu aplikazioan!
Asko amestu dugu Aste Santuko oporrekin, eta iristear dira. Eta bidaia bat egiten dugun bakoitzean, asperenka jarduten dugu nezeserrean sartu nahi dugun guztia sartzeko. Hemen dituzu zenbait aholku nezeserra erraz eta ondo antolatzeko, eta azala eta ilea zaintzeko behar dituzun produktu guztiak sartzea lortzeko.
Egin zerrenda bat gehien behar dituzun produktuekin. Utzi alde batera “badaezpadakoak”, eta egokitu zure helmugara.
EZPAINETAKO BALTSAMOA
Jatorri naturalekoak ditu osagaien %100: esaterako, kakao gantza, makadamia olioa eta almendra gozoen olioa. Ecocerten COSMOS Natural ziurtagiria du.
DESODORANTE
ANTITRANSPIRATZAILEA
ZAINTZA&ERAGINKORTASUNA 24 orduz babesten du. Oudor control delakoa du lurrinak: usain txarren kontra egin eta eraginkortasuna handitzen du.
HORTZETAKO ESKUILA
Eraginkorra eta naturala aldi berean. %100 fsc® banbuz eginiko heldulekua du, eta landarejatorriko hariak. Plastikorik gabea da.
VITAL+ BEGI INGURUETAKO
ANTIOXIDATZAILE ETA ARGITZAILEA
C bitamina, erregalizaren estraktua eta azido hialuronikoa ditu. Lurrinik gabea da, eta jatorri naturalekoak ditu osagaien %98. Test oftalmologikoen bidez frogatuta dago. Hodia %50 plastiko birziklatuz eginda dago.
MALETARAKO NEZESERRA
Tamaina bikaina du behar dituzun produktu guztiak sartzeko.
2 1EAN
MENDAZKO
HORTZETAKO PASTA
ZAINKETA
KLASIKORAKO
TXANPUA
Ahoa erabat garbitzen du, eta fresko-fresko uzten du. Kontrol odontologiko bidez egindako testetan probatuta dago.
ESKUETARAKO KREMA KONTZENTRATUA
Pantenola du: hidratatu egiten du ilea, indartu ere bai, eta distira eman. Cassia hazien estraktua ere badu: ilea egokitzen laguntzen du.
AURPEGIRAKO KREMA HIDRATATZAILEA
Hidratatu egiten du, eta eguzkiaren erradiaziotik babestu.
Bi gauzatarako erabil daitezkeen produktuak aukeratu. a d da a a.
Osagaien %98,86 jatorri naturalekoak ditu, eta larruazala elikatuta, leun eta argi mantentzen dute; gainera, ontziaren %41 birziklatua da.
5 XAFLAKO
DEPILATZEKO
MAKINA TXIKIA
Diseinu konpaktua du, leun, azkar, modu eraginkorrean eta seguru depilatu zaitezen edozein tokitan. Zorro bat dakar.
ESMALTEA
KENTZEKO DISKOAK
Azetonarik gabeko esmaltea kentzeko produktuz bustita daude, eta E bitaminarekin aberastuta. Ez duzu produkturik isuriko.
Larruazal oso lehor eta arrakalatua lehengoratu eta elikatzen du. Alantoina, aloe vera, karité gantza eta %30 glizerina du.
TXANPU SOLIDOA
Laranja eta papaia estraktuak ditu, eta lurrin ezin goxoagoa. Egokia da mota guztietako ilearentzat.
BALTSAMO LEHENGORATZAILE UNIBERTSALA
Aurpegiko eta gorputzeko azala elikatu, suspertu eta leuntzen du. Karité gantza eta almendra gozoen olioa ditu. Ezin hobea da familia osoarentzat, eta hipoalergenikoa gainera.
E A b f a e p 3
Aukeratu bidaiatzeko formatu edo aurkezpen egokiena duten produktuak.
MAKILLAJEA KENTZEKO
ETA SENTIBERENTZAT
TOALLATXOAK LARRUAZAL LEHOR
Kotoiaren estraktua eta almendra gozoen olioa dituzte. Larruazala garbitu, suspertu eta hidratatu egiten dute, eta hipoalergenikoak dira.
Espainian, 16 urtetik gorako bi emakumetik batek indarkeria jasan du noizbait bizitzan. Ugaritu eta ugaritu ari da, eta gero eta gehiago atzematen da gazteen artean. EROSKIn bat egin nahi dugu borroka horrekin, eta martxoan, Elkartasun Zentimoen programan bildutakoa Ana Bella fundazioari, Ecos do Sur erakundeari eta Gizakia fundazioari emango diegu, genero indarkeria jasaten dutenei laguntza psikologikoa eta legeen inguruko aholkularitza eskaintzeko proiektuak egin ditzaten.
GIZAKIA FUNDAZIOA (EAEn bakarrik)
Programa bat dute genero indarkeria eta harreman toxikoak izaten direnean edo indarkeria matxista eragin dezaketen egoeretan esku hartzeko. 12 eta 23 urte bitarteko gazteekin eta haien familiekin egiten dute lan, eta harremanen dinamika aldatzeko prozesuak lantzen dituzte, neska gazteei ahalduntzen laguntzen diete, estereotipoak hausten, eta familiek prebentziorako eragile gisa jardun dezaten bultzatzen dute, harreman toxikoak eta emakumeen aurkako indarkeria daudenean babes gisa jardun dezaten.
ANA BELLA FUNDAZIOA (EROSKIren dendak dauden probintzia guztietan, Galizian eta Katalunian salbu)
Bizirik atera diren Emakumeen Sare bat da, eta ‘Programa Amiga’ egitasmoan erabiliko ditu Elkartasun Zentimoak. Emakumeei laguntza espezializatua, laguntza emozionala, eta laguntza ekonomikoa, lanekoa eta terapeutikoa ematea du helburu programa horrek.
ECOS DO SUR (Galizian bakarrik)
‘Salvia’ proiektuaren bidez, indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei osatzen lagundu nahi diete. Gune seguru bat eskaintzen diete bizi berri bat hasteko, eta lan bat bilatzen laguntzen diete independentzia ekonomikoa izan dezaten eta autonomia, konfiantza, autoestimua eta erabakiak hartzeko ahalmena indartzeko.
Harea zurizko hondartzak, ur ezin gardenagoak eta historia kultural aberatsa ditu Zanzibarrek, eta horregatik da ezaguna: bizitzan behin behintzat bisitatu beharreko tokia da. Goza ezazu bederatzi eguneko bidaia paregabe batez; gustu eta poltsiko guztietarako egokia da, eta aurrezpena pilatuko duzu zure EROSKI club txartelean. Zerbait berezia ospatzeko toki berezi baten bila bazabiltza eta kalitate-prezio ona nahi baduzu, Zanzibar da zure helmuga. Espainiako hainbat hotel kate daude paradisu horretan, hala nola RIU, SBH eta Melià. Jasangarritasunarekin gero eta konpromiso handiagoa dute han, eta baita ingurua zaintzearekin ere: bidaia ahaztezina izango da, eta liluratuta itzuliko zara.
Historia eta kultura
Pertsiarren, arabiarren, indiarren eta europarren aztarnak daude uharte zoragarri horretan; hainbat mendez merkataritza zentro garrantzitsua izan zen, Stone Town ikusita nabari daitekeen moduan, hiriburuko alde zaharrean. Kale estuak, eraikin historikoak, bazarrak eta meskitak: ez zaitu epel utziko. Merkatuak ikusteko aukera ere izango duzu, baita Mirarien Etxea, Maruhubi gaztelua, Kizimaziko hondakinak eta Malindi meskita ere.
Hondartza liluragarriak
Gustu guztietarako aukerak daude. Nungwin, itsas kirolak egiteko aukera izango duzu, eta gauez ere giro bikaina izaten da. Paje ezin egokiagoa da kitesurf egitea gustuko dutenentzat, eta Jambiani, berriz, lasaiagoa da, ezin hobea Zanzibarko hondartza zurietan galtzeko.
Itsasoko bioaniztasuna
Zanzibarko koralezko arrezife koloretsuek itsasoko bioaniztasun izugarria dute. Mnemba atoloian izurdeak eta dortokak ikusten dira. Urpekaritza eta snorkela gustuko dituztenentzat paradisua da; izan ere, itsasoko bizitzaz gain, hondoratutako ontziak ere ikus daitezke.
Sukaldaritza aparta
Espeziak, fruta freskoak eta arraina dira Zanzibarko sukaldaritzaren oinarria. Mestizaje handiko gastronomia da Zanzibarkoa: adibidez, arroza onduta, pilaua eta urojoa, espeziadun arrain zopa. Indiako eragina duten errezeta herrikoiak ere dastatuko dituzu, hala nola biryania, mandazia, samosak eta txapatia.
Ingurumena zaintzea
Zanzibarrek konpromiso sendoa du ingurumenaren babesarekin eta turismo jasangarriarekin. Koralezko arrezifeak babesteko neurriak dituzte, itsasoko bizitza zaintzeko kontzientzia bultzatzen dute, eta turismo arduratsua sustatu ere bai. Hainbat ekoresort daude, eta turismo operadoreak ingurumenean duten inpaktua murrizten saiatzen dira.
%5 itzuliko dizugu
Hautatutako
bidaien %5 itzuliko
dizugu zure EROSKI club txartelean
erreserba 2024ko
martxoaren 1etik
31ra bitartean egiten baduzu
EROSKI
Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
EROSKI SELEQTIAren ezkur hestebete iberiarren sorta opari ezin hobea da ahosabaiarentzat. Gure ezkur urdaiazpiko, beso, solomo eta saltxitxoi iberiarrak dastatu badituzu, EROSKI SELEQTIAren txorizo berria ere dastatu beharra duzu. Zapore berdingabea du, eta Extremadurako eta Andaluziako larreetatik zuzenean zure mahaira ekarri dugu, Basque Culinary Centerreko adituek frogak egin ondoren. Goza ezazu gure hestebete
EROSKIren ahate pateek bikain uztartzen dituzte zaporeak, eta testura zetatsua dute: zentzumenen gozamena poltsiko guztien eskura. Ahate patea ezin leunagoa da, eta emeki urtzen da ahosabaian: momentu bakoitza ospatzeko modukoa egiten du. Sorta berriak hiru ahate pate mota ditu, zaporerik estimatuenak konbinatu eta dastatzeko: piperrauts berdearekin ondutako patea, tipula karamelizatuduna eta pate
klasikoa. Hirurak glutenik gabeak dira.
Erabiltzeko gomendioak 3-5 ºC-an gorde.
Kontsumitu baino 10 minutu lehenago ireki ontzia.
Ireki ondoren, hotzetan gorde eta bost egunen buruan jan.
iberiarren zapore bereziaz. Modaku bikaina dira zeure buruari opari bat egiteko patrika zainduz: benetako zaporea dute, piperbeltza, baratxuria eta oreganoa beste bizigarririk ez baita erabiltzen haiek egiteko. Kalitate handikoak dira, gantzen, proteinen eta karbohidratoen orekari esker eta kolagenoa eta proteinak bikain uztartzen dituztelako. Bila itzazu gure dendetan, bai xerratan ontziratuta, bai gure harategietako salmahaietan ere.
ditu sukaldarien inspiragarri
Munduko gatzen sorta:
eraman gorenera sukaldeko esperientzia Himalaiako Gatz Arrosarekin eta Kalahari basamortuko Gatzarekin. Maldon etxeko artisauek kontu handiz hautatutako gatz hauekin mundua dastatuko duzu.
Gure dendetan daude dagoeneko
EROSKIren tarta eta bizkotxo berriak.
Bikainak dira zerbait ospatzeko, baina baita noizean behin geure buruari gutizia bat eskaintzeko ere. Errezeta tentagarriak, kalitate handiko produktuekin eginak. Palma gantzik gabeko produktuak erabiltzen ditugu, gure konpromisoari jarraikiz.
Goza ezazu hiru tarta mota hauen kalitateaz eta prezio onaz: San Markos tarta, trufa eta esne gain tarta, %100eko esne gainarekin egina, eta gazta tarta, harrituta utziko zaituen aparteko errezeta batekin labean egina. Gainera, trufazko bizkotxoak eta gorringo bizkotxoak dituzu eskura, esne gainarekin eginak: bizkotxoa eskuz biltzen da, eta esne gaina %100ekoa da.
Zapore gehiago daude orain, bi mota gehiago atera baitituzte: Maldon gatza baratxuriarekin eta Maldon gatza chiliekin: primeran uztartzen dituzte kalitate goreneko espeziak eta itsasoko gatzaren betiko ezkatak.
· Gorringo bizkotxoa
· Trufa bizkotxoa
· San Markos tarta
· Gazta tarta, labean egina
· Trufa tarta
2022an, 25.000 familiak baino gehiagok gozatu zuten 1,5 milioi euroren aurrezpenaz gure EROSKI eta VEGALSA dendetan.
EROSKIn, indartu egin dugu familia ugariei ematen diegun babesa. Hori dela eta, Burgosko, Soriako eta Leongo dendetara zabaldu dugu kolektibo horrentzako deskontuen programa.
Erabiltzaileek %2,5eko deskontua izango dute erosketa guztietan: nahikoa da NANa eta Gaztela eta Leongo
Batzarrak emandako familia ugarien ziurtagiri ofiziala aurkeztea.
Hala egin zuten
2022an 25.000 familiak baino gehiagok gure dendetan, eta 1,5 milioi
euroren aurrezpenaz gozatu zuten. Gurekin bat egin nahi?
Egitasmo honen bidez, EROSKIk familia ugarien zama ekonomikoa arindu nahi du. 19 urte baino gehiago daramatzagu plan honetan lanean, hainbat erakunderekin: Hirukide, Agafan, Fanoc eta Familia XL, besteak beste.
EROSKIn lanean jarraitzen dugu gure zerbitzuak eta gure dendetan duzun esperientzia hobetzeko.
Urte bukaera aldera, EROSKIren biltegirako eta eskariak kudeatzeko lehen sistema robotikoa zabalduko dugu Balearretan. Gure prozesuak optimizatzea da helburua, tokia modu eraginkorrean erabiltzea, eskarietan zehaztasuna hobetzea eta banaketa eraginkorrago egitea, gure dendetan duzun esperientzia hobetzeko.
Sistema berri hori EROSKIren Son Morroko (Mallorca) zentro logistikoan probatuko da. Smartlog taldearen laguntzarekin jarriko dugu martxan: erreferentziazko enpresa
da logistikaren automatizaziorako irtenbideetan. Aliantza honen bidez, Smartlogek lehen AutoStore sistema robotikoa sartuko du elikaduraren sektorean. Sistema horri esker, modu automatizatuan bildu daitezke produktuak, eta beraz, banaketa modu eraginkorragoan egin.
Gainera, hobetu egingo du inbentarioa denbora errealean aztertzeko sistema, eta baita produktuak iraungitze-dataren eta kontsumo data gomendatuaren arabera kudeatzeko sistema ere.