Ikusi zer den funtsezkoena dieta osasungarria, askotarikoa eta neurrikoa egiteko. Praktikan jartzeko errezetak eta alde batera utzi ezingo dituzun ideia pila bat
www.eroski.es/eu 2024ko apirila 98. zk OREKA EGOKIA EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.
aurkibidea
www.eroski.es/eu
04 Zenbaki honetan
06 Ezagutu EROSKI: zure dendarik gustukoena izan nahi dugu
10 Hil honetako onenetan onena
11 Sareetan
12 Gauza bakoitza bere neurrian
16 Berenjenak
18
20 Zainzuri garaia da
24 Aukeratu indioilar haragia
26 Indioilar xerrak denontzat
30 Landako arrautza goxoak
34 Infoodencer-ak
36 EROSKI club-en abantailak
38 Gure dendetako azken kontuak
40 Edergintza: oin polit-politak urte osoan
42 Elkartasuna
44 Bidaiak: Uzbekistan
47 Aurrezki-kupoiak
50 Albisteak
3
daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
Gerta
Ondoen gordetako sekretua leken inguruan
2024ko apirila
30 44 26 12
06
Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna
NGure jopuntua, OREKA
or bere buruarekin ondo egotea oreka emozional eta fisikoa izatea da. EROSKIn ere oreka hori bilatzen dugu egiten ditugun gauza guztietan. Hobeto ezagutzen bagaituzu, ikusiko duzu enpresa honetan langileok parte hartzen dugula eta protagonista garela. Zure lurraldeko produktuez goza dezazun nahi dugu, behar duzun guztia aurkitu dezazun beti prezio onetan, eta elikadura askotarikoa eta osasungarria egin dezazun. Horretarako, zuri aholku ematen saiatzen gara, eta zure inspirazio iturri izaten, menua planifikatzen duzunetik hasi eta plater bakoitza dastatzen duzun arte.
Zenbaki honetan, dieta osasungarria egiteko gakoez arituko gara: horietako bat, denetik jatea neurri-neurrian. Horretarako, errazio egokiak hartu behar dira, eta askotariko fruta eta barazkiek garrantzi handia izan behar dute
elikaduran: hala nola berenjenak, zainzuriek eta lekek. Zenbait trikimailu eta errezeta itzel erakutsiko dizkizugu.
Zer iruditzen indioilar azpizuna prestatzea kuiatxoen tallarinekin? Plater erraza da, eta osasungarria, haragi samur eta arinarekin egina, eta proteina asko du gainera. Eta proteinaz ari garela, dastatu al dituzu gure landako arrautzak? Orri berezi bat prestatu dugu: arrautza kontserbatu eta prestatzeko gomendioak emango dizkizugu. Harrigarria!
Eta denok bilatzen dugun oreka horretan, ezin aurrezpena kanpoan utzi. Horregatik, oraindik ez baduzu eskuratu Urrezko txartela, apirilean bi hilabeteko kuota doan oparituko dizugu, %4ko deskontuaz goza dezazun EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan. Kontuan izan astean 35 euroko gastua eginda merezi duela txartel hori izatea. Gehiago jakin nahi baduzu, gera zaitez nirekin.
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia).
Tel. +34 946 211 211
Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide
Erredaktore burua: Manuela Díaz
ARGITALPENAREN EGILEA
Factoría Prisa Noticias, S.L.U.
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid
Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García.
Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica.
Orense, 85. 28020 Madrid.
Tel. 911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Azaleko argazkia: Momento Estudio
4
NEMEH D I T U ZU ZENBAKI HONETAKOERREZE T A KAITZUG Jarrai iezaguzu
editoriala
Ezagutu EROSKI
Zure dendarik gustukoena izan nahi dugu, eta egunero aukeratu gaitzazun, garrantzitsua da zuk gu hobeto ezagutzea.
Blancak, Susanak, Pedrok eta beste 27.300 langilek osatzen dugu EROSKI, eta baita 6,5 milioi inguru bezero bazkidek ere. Zure bizilagunak, ahizpak, lagunak gara. Ilusio eta motibazio handiko taldea gara, eta uste dugu posible dela gauzak beste modu batean egitea.
Ur asko pasatu da zubi azpitik 1971n lehen denda zabaldu genuenetik. Gaur egun, 1.600 denda baino gehiago dituzu eskura, eta kalitatezko produktu ugari
aurkituko dituzu horietan, hurbilekoak eta beti prezio onean.
Eta hazi egin bagara ere, familia handi bat osatzen dugu oraindik ere, eta balio komunak, parte hartzea, konfiantza eta komunitatearekin dugun konpromisoa gure egunerokoaren parte dira. Hobeto ezagutzen bagaituzu, ikusiko duzu
EROSKItik pasatu diren belaunaldi guztiak zerbaitek lotzen dituela: zure konfiantzazko denda izateko ilusioak.
6
Ezker eskuin, Susana Moral, Itxaso Rodriguez, Jon Ander Martin, Blanca Boada, Pedro Nogueira eta Eva Vazquez, Bizkaiko Artea hipermerkatuko langileak.
Argazkiak: Vicente Paredes
Kalitatezko produktuak
Gure produktu sorta kalitate handikoa da, eta askotarikoa. Markarik onenak eta gure EROSKI marka dituzu eskura, egunerokoan behar duzuna aukeratu dezazun. Sasoiko fruta eta barazkiak, askotariko arrainak, haragi zuri eta gorria hainbat modutan ebakita, mota guztietako ogia eta baita hainbat irtenbide ere astirik ez duzunean edo nahi ez baduzu sukaldean aritu beharrik izan ez dezazun. Izan ere, elikadura osoa eta
askotarikoa egitea erraztu nahi dizugu, beti prezio onean.
Gainera, hozkailuan eta biltegian ezinbestekoak dituzun produktuen aukera zabala eskaintzen dizugu, zure beharrizan guztiak ase ditzaten, edozein direla ere. Eta ez daukagu ahaztuta familia osoarentzako zainketa pertsonala egiteko eta etxerako behar duzun guztia ere. Gure EROSKI marka hazi eta hazi ari da. EROSKI BIO/ EKO produktuak, EROSKI Natur produktuak... Zapore guztiaz gozatu
JENDEAK
ahal izango duzu, eta gainera, modu arduratsuan ekoitziak dira.
Aipatu beharra daukagu gure gourmet marka ere, EROSKI SELEQTIA: osagairik eta errezetarik onenak, Basque Culinary Centerreko adituek frogatuak. Glutenik gabeko sorta bat, Veggie sorta bat, ahalik eta gehien aurrezteko modua egiten duten oinarrizko produktuen basic marka bat, eta kosmetiko propioen sorta bat: belle. Ikusten duzunez, aukera bikainen mundu oso bat duzu esku-eskura.
7
BA AL DAKIZU... 2021ETIK, EROSKIREN PRODUKTUEK EZ DUTE PALMA GANTZIK. GAINERA, ANIMALIEN ONGIZATEA ETA BIODIBERTSITATEAREN ZAINTZA BERMATZEN DUTEN ZIURTAGIRI ETA ZIGILUEKIN EGITEN DUGU LAN.
GUSTUKOEN DITUEN EROSKIren PRODUKTUAK
Prezio ona
Milaka produkturen prezioak egokitzen ditugu zuri erosketa saski osoa, askotarikoa eta osasungarria eskaintzeko beti prezio onean, bai gure EROSKI markakoenak eta bai beste marka askorenak ere. Ba al dakizu gehiago ere aurreztu dezakezula gure hainbat eskaintza eta sustapeni esker eta EROSKI club-eko bazkide izateagatik dituzun abantailei esker? Milaka produktu ditugu beti prezio onean, egunerokoan hozkailua eta biltegia betetzeko ezinbestekoak diren produktuak bereziki.
Esperientzia pertsonalizatua
Guretzat, zu zara garrantzitsuena. Pertsonak dira lehentasuna: horregatik, 12 urtez segidan eskuratu dugu Urteko Merkataritzarik Onenaren saria, bezeroari ematen diogun arretagatik. EROSKIn duzun esperientzia arretaz, adeitasunez, profesionaltasunez eta konfiantzaz betea izan dadin saiatzen gara, talde
GURE PRODUKTU FRESKOEN SALAMAHAIETAN AHOLKU EMATEN DIZUGU ANTXOAK NOLA PRESTATU IKASI DEZAZUN, EDO TXINGARRETAN EGITEKO HARAGI ZATIRIK ONENA ZEIN DEN ESATEN DIZUGU. ENKARGUEN ZERBITZU BAT ERE BADUGU, BEHAR DUZUN HORI ESKURATU DEZAZUN, ITXARON BEHARRIK GABE, AZKEN ORDUKO EZUSTEKORIK
GABE ETA ZURE BEHARRETARA EGOKITUTA.
hau osatzen dugun guztion maitasunari esker.
Gainera, gogor saiatzen gara EROSKI club-eko bazkide izateagatik aurrezteko alternatibarik onenak emateko, zure lehentasunei egokitutako eskaintzak eginez. Erosketa azkar egiteko ordainlekuak ere baditugu, eta primeran osatutako online denda bat ere bai.
8
Tokian tokikoaren aberastasuna
Tokian tokiko ekoizpena bultzatzea gure lurraldeko produktuak babestea da, gure ingurua eta bertako jendea zainduz. Eta denok dakigu: hemengoa bada, askoz hobea da.
Gaur egun, nekazaritzako elikagaien 2.000 ekoizle baino gehiagorekin egiten dugu lan, eta tokian tokiko 21.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditugu: horietatik
3.680 inguruk jatorriagatiko bereizgarriak dituzte, Jatorri Izen eta AGB zigiluek bermatuta.
Akordioak egiten ditugu autonomietako gobernuekin nekazaritzako elikagaien sektorea indartzeko, eta laguntza programak ditugu ekoizle txikiei beren prozesuak hobetzen laguntzeko eta horri esker kalitate hobeagoko produktuak lortu ditzaten.
BA AL DAKIZU...
JATORRI IZEN ETA AGB ZIGILUDUN 1.500 ARDO BAINO GEHIAGO DITUGU, 170 GAZTA BAINO GEHIAGO, 230 HARAGI MOTA BAINO GEHIAGO, 20 FRUTA ETA BARAZKI MOTA BAINO GEHIAGO, EHUN BAT KONTSERBA BEGETAL, OLIOAK, LEKALEAK ETA ARROZAK.
Elikadura osasungarria
Eta nola ez, elikadura
osasungarria egitea erraztu nahi dizugu, prezio ona duten produktu ugarirekin, hala nola gure EROSKI markakoak. Gure markako produktuetan NutriScore puntuazioa eta Semaforo nutrizionala ikusiko dituzu beti, zuretzat egokienak diren aukerak hautatzen laguntzeko.
Ezin aipatu gabe utzi gure Elikatu pentsatzen duzuna programa: gure elikaduraren inguruko pentsamoldea aberastea du helburu, eta kalitatezko edukiak sortzen ditugu horretarako, elikadura eraldatzeko lanean diharduten gazteei ahotsa emateaz gain. Gainera, eskura dugu Consumer aldizkariko informazioa ere, eta baita Elikadura eskolarena ere. Eskola horren bidez, 1,5 milioi ikasle baino gehiago trebatu ditugu ohitura osasungarriak izan ditzaten.
Ona da hemengoa izatea
9
Dendako argazkiak (harategia izan ezik)
: Vicente Paredes
HIL honetako ONENETAN ONENA
2
Berria
EROSKI GALLETAK BETIKO MOTAK, ORAIN
Hemen da
UDABERRI-UDAKO MODA
ZOAZ GURE HIPERMERKATUETARA, ETA IKUSI SASOI BERRIRAKO LOOK GUZTIAK. SORTU ZURE KONBINAZIO PROPIOAK, ETA ESKURATU ARMAIRUAN EZINBESTEAN IZAN BEHARREKOAK.
4 3 1
azukre gehigarririk gabe
Ez utzi dastatu gabe gure azukre gehigarririk gabeko galleten sorta berria. Palma gantzik gabe eta azukre gehigarririk gabe eginak dira, zapore guztia dute, eta prezio ona beti. Betiko zaporeen aldekoa bazara, gozatu Maria galleta gorritu %0 berriez; txokolateak txoratzen bazaitu, aukeratu Digestive %0 galletak, edo eman gutizia bat zeure buruari Cookiekin.
Nahi al duzu
OGITARTEKO BAT?
JOLASGARAI EDO ASKARI
ORDUA DA, ETA ETXEAN AHAZTU DUZU JATEKOA? Gure okindegi sailean askotariko ogitarteko tradizionalak dituzu eskura, bikainak jolasgaraian edo askaritan jateko, eta harrituta utziko zaituzten prezioak dituzte gainera. Urdaiazpiko onduaren
Berria
ogitarteko tentagarritik hasi, eta iberiar urdaiazpikoaren osoko ogitartekoraino, sibaritentzat. Egunean-egunean egiten ditugu, txorizoarenak, solomoarenak, saltxitxoiarenak eta urdaiazpikoarenak; %100 osoko ogia aukeratu dezakezu, eta iberiarrak ere badituzu aukeran.
10
OLIBA BETEAK LIMOI ZAPORE BERRIA: DASTATU EZAZU!
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN.
SAREETAN
Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri
BETIEREKO MAITASUNAREN LEHIAKETA
EROSKIn, beti maiteko ditugula aitortu diegu gure prezio onei. Eta zuk, nori aitortuko zenioke BETI maiteko duzula? Ziur norbait bururatu zaizula. ORAIN da aitorpen hori egiteko garaia. Gure Instagrameko profilaren bitartez, hilean 150€-ko opari txartel bat zozkatuko dugu, eta amaierako saria bi lagunentzako bidaia bat izango da, Erromara. Ikusi zertan datzan eta parte hartu urriaren 31 arte!
Zaindu zeure burua eta prestatu plater oso eta osasungarri bat @foodiario-rekin
Badago denontzako formula osasungarri eta askotariko bat egunerokorako. Nahikoa da zure platera hiru elikagai taldetan banatzea. Gure EROSKI club aldizkariaren zenbaki honetan azalduko dizugu nola egin. Gainera, gure ohiko kolaboratzaileetako batek, Patrizia Vitellik (@foodiario), modu erraz bat erakutsiko dizu plater oso bat prestatzeko (Harvard platera oinarri hartuta). Ez galdu zuzeneko showcooking-a (apirilaren 25ean, 19:00etan)
Maitasuna ote? Aurrezpena da
Rushmore andrearen eskutik maitasuna eta umore ona zabaldu ondoren eta ‘Maiteminezko saskia’ atera eta urtebetera, hemen da ‘Beti Maiteko Ditugu Prezio Onak’. Gurekin batera sentitu nahi maitasun hori?
JARRAITZEN
AL DIGUZU LINKEDIN SAREAN?
GURE
ZUREKIN
AUKEREN
11
ETA
LAN
BERRI IZANGO DUZU, GURE DUELA GUTXIKO IREKIEREN BERRI ERE BAI,
PARTEKATUKO DUGU GURE TALDEEN #BARRUKOTALENTUA
...
Denetik jatea NEURRI-NEURRIAN
Oreka da gakoa
EROSKIn, sinetsita gaude denda dela elikadura egokia bultzatzeko tokirik onena. Horregatik, dieta osasungarria egiteko hainbat modu erakutsi nahi dizkizugu, baina bizitzako plazer handienetako batez gozatuz: jateaz. Produktu freskoak kontsumitu,
EROSKI markakoak, gatz eta azukre gutxiago dutenak, eta arretaz begiratu informazio erabilgarriari, hala nola semaforo nutrizionalari edo Nutri-Score delakoari, hobeto eta produktu osasungarriagoak aukeratzen lagunduko dizu eta. Geratu gurekin eta ikusi zertan gabiltzan.
ANIZTASUNAK ASEKO ZAITU
Ondo jateak ez du esan nahi zenbait jakiri uko egitea, oreka egokia aurkitzea baizik. Gure dendetan, gustu eta behar guztietarako jakiak dituzu eskura, nutrizio piramidearen maila bakoitzekoak. Produktu
freskoak, elikadura egokia egiteko funtsezkoak, zure inguruan ekoitziak, bakoitzaren beharretarako egokiak (glutenik gabeak, laktosarik gabeak, azukre, gantz edo gatz gutxikoak...), eta baita noizean behin jateko
hainbeste gustatzen zaizun gutizia gozo hori ere. Aukeratu fruta eta barazki freskoak, haragi giharrak, arraina eta lekaleak. Jaki horiek mantenugai eta zuntz asko dute, eta denbora gehiagoz ondo sentitzen lagunduko dizute.
12
Argazkiak: Vicente Paredes
KONTSUMO OREKATUA
NOIZBEHINKA JATEKOAK
Hestebeteak eta haragi produktuak.
Gozokiak, zizka-mizkak, opilak, gurina, saltsak eta edari gozoak.
ASTERO JATEKOAK
Haragi gorria eta urdaiazpikoa: astean bitan gehienez.
EGUNERO JATEKOAK
Arraina, haragi zuria, arrautzak, lekaleak: 1-2 errazio egunean, txandaka
Esnekiak: 2-4 errazio egunean.
Oliba olioa: 4-6 errazio egunean.
Fruitu lehorrak: egunean eskutada bat
Osoko zerealak eta patata: 4-6 errazio egunean.
Fruta: gutxienez 3 errazio egunean.
Barazkiak: gutxienez 2 errazio egunean.
NEURRI OREKATUA
Eskatu zure nutrizio txostena, EROSKI club txartelarekin egiten dituzun erosketetan oinarritua eta zure etxera egokitua. Jakien inguruan orientatzeko balioko dizu: zenbat eta zenbatean behin hartu behar den jaki bakoitza, bai zuk eta bai zure ingurukoek elikadura orekatua izan dezazuen.
ZURE ESKU DAGO
Esku barrenean sartzen den adina, eskua zabalik eta hatzak elkartuta daudela, gopor moduan.
Bi eskuak elkartuta sartzen den adina, gopor gisa irekita ditugula.
Eskutada 1.
Gazta ondua Arraina, haragi gorria edo urdaiazpikoa
Hatz erakusleak eta erdikoak elkartuta duten tamaina eta lodiera bezainbeste.
Esku ahurra adina eta hatz txikiak edo eraztun-hatzak duten lodiera bezainbeste.
13
Fruta eta barazkiak Barazkiak
Fruitu lehorrak
EMAN IZENA HEMEN!
PROPORTZIO OREKATUA
Proportzioa funtsezkoa da elikadura osasungarria egiteko, eta EROSKIn gauzak erraztu nahi dizkizugu, Harvard Plateraren moduko metodoak erakutsiz. Produktuak aukeratzeko orduan, kontuan hartu ontzien tamaina ere, ez osasunagatik bakarrik: baita hozkailuan janaria alferrik galdu ez dadin ere. Posible den aldiro, aukeratu formatu indibiduala, familia formatua edo behar duzun neurria gure salmahaietan edo handizkako produktuen sailetan.
Begiratu arretaz jakien etiketari eta errazioen gomendatutako neurriari. Plater txikiagoak erabili zure errazioak neurrikoak izan daitezen, eta saiatu lasai jaten gorputzak astia izan dezan asebeteta sentitzeko.
Ontzi honek
2 errazio ditu.
Ontzi honek errazio 1 du.
ZER IZAN BEHAR DU PLATER OSO BATEK?
Harvard Platera oinarri hartuta.
2/4 barazki. Gero eta mota eta kolore gehiagotakoak izan, are eta hobe. Gordinik edo prestatuta.
1/4 bihi. Zerealak: hala nola arroza, ogia, pasta, kinoa, kuskusa...
1/4 proteina osasungarri. Arraina, haragi giharrak, lekaleak, arrautzak...
ETA GOGOAN IZAN
• Sartu gantz osasungarriak ere. Oliba olio birjina, fruitu lehorrak gatzik gabe, gordinik edo txigortuta, ahuakatea, haziak...
• Fruta. Platerean sartuta edo postrerako.
14
HAUTAKETARIK ONENA
informazioari esker egitenda
Aurrez jatorduak planifikatzea metodo bikaina da modu osasungarrian jaten duzula ziurtatzeko. Zure plateretako osagaiak aukeratzeko orduan, jarri arreta Nutri-Score etiketak duen koloreari eta Semaforo Nutrizionalak ematen duen informazioari: bi tresna horiek EROSKIren produktuen etiketetan sartuta daude, eta erosketa egiteko orduan modu kontzienteagoan erabakitzen laguntzen dute.
INFORMAZIOA ETA EGITATEAK. Nutri-Score etiketaren arabera birformulatu ditugu gure produktuak. Hala, gure marka propioko produktuen %70ek Nutri-Score sistemaren A, B edo C maila eskuratu dute: 186 produktu gantz gutxikoak dira; 62, azukre gutxikoak; 36, gatz gutxikoak, eta 140, zuntz askokoak.
Ikusi puntuatzeko zer irizpide berri dituen Nutri-Score sistemak www.consumer.es A
Behin begiratzea nahikoa da
Nutri-Score sistemak bost kategoriatan sailkatzen ditu jakiak, kalitate nutrizional handiena dutenetik kalitate txikienekora.
ELIKADURA KONTZIENTEA egiteko gomendioak
Goserik ez baduzu, ez jan. Entzun zure gorputzari, eta bereizi benetako gosea eta gose emozionala: benetakoa pixkanaka azaltzen da –azken jatordutik 3 edo 4 ordura–, eta emozionala, berriz, berehalakoa da.
Distrakziorik ez. Jateko orduan, pantailarik ez: jarri arreta jateak ematen dizun plazerari.
Gutxienez 20 minutu eskaini jatordu nagusiari. Zure burmuinak denbora hori behar du asebeteta zaudela atzemateko.
Lasai jan, beti
erritmo berean eta neurri egokian, lehen mokadutik azkeneraino. Azkar jateak plazera murrizten du, eta digestioa zailtzen.
Ongi murtxikatu.
Gutxi edo gaizki murtxikatzeak gehiegi kargatzen ditu urdaila, pankrea, hestea eta behazun xixkua.
Errazio orekatuak jan. Kontrolatu errazioen tamaina, kaloria gehiegi ez hartzeko. Beharrezkoa bada, plater txikiagoak erabili, eta jarri arreta asebeteta zaudela adierazten dizuten seinaleei.
Gozatu jateaz 5 zentzumenen bidez.
Zehatz-mehatz
Errazio bakoitzaren eta mantenugai bakoitzaren nutrizio informazio zehatza nahi baduzu, begiratu EROSKIren produktuetan jartzen dugun Semaforo Nutrizionala. Tresna horren bidez, produktu bakoitzeko errazio batek duen gantz, azukre, gatz eta kaloria kantitatea zehazten da, egunean hartu beharreko kantitatea kontuan hartuta.
Eta gogoan hartu! Azukre eta gatz asko duten jaki eta edari gutxiago hartu, eta bilatu alternatiba osasungarriagoak zure jatorduei zaporea emateko: hala nola belarrak eta espeziak. Ba al dakizu EROSKIn gure produktuen gatz, azukre eta gantz kantitatea gutxitzeko lanean ari garela, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) ezarritako irizpideei jarraikiz?
#elikatupentsatzenduzuna
15
KCAL %1 138 %1 0,05g GATZA %2 1,6g AZUKREAK %7 1,3g GANTZ SATURATUAK %16 11g GANTZA
HAMAIKETAKOA EGITEKO PLATER BATEK DUENA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
B D E C Nutri-Score A
ERRAZIO 1 = ALE BATEN ERDIA
Berenjenak
Nahiz eta jatorriz Asiako hegoekialdekoa eta Indiakoa den, berenjena ohiko osagaia bihurtu da sukaldaritza mediterraneoan. Urte osoan dago eskuragarri, eta ‘Beti prezio onean’ aurkituko duzu. Zizka-mizka moduan, guarnizio gisa, erreta, plantxan, beteta, kremetan... Barazki hau digestio errazekoa da, diuretikoa ere bai, eta hainbat aukera ematen ditu sukalderako. Potasio asko du, eta gantz, karbohidrato eta proteina gutxi.
OHAR OSASUNGARRIAK
Ez nahasi gainerako barazkiekin, haiek etileno gasa botatzen baitute, eta horrek izorratu egiten du berenjena: orbainez betetzen du, eta bigundu egiten du.
Beti egin nolabait. Berenjena gordinak toxina batzuk ditu, eta egosita desagertu egiten dira. Berenjena esponja begetal baten modukoa da. Horregatik, frijitzean olioa xurgatzen du, eta ondorioz, hiperkaloriko bihurtzen da, eta zailagoa izaten da digestioa egitea.
TRIKIMAILUA:
Likidoren batean sartu: esnetan eta izotzetan, garagardotan, gaseosatan edo gasdun uretan. Bestela, eman gatza eta utzi beratzen 30 minutuz; gero, uretan pasatu gatza kentzeko, eta lehortu sukaldeko paperarekin. Olio gutxiago xurgatuko du, eta gainera, normalean izaten dituen zuku mikatzak kenduko dizkiozu, eta hezetasuna ere bai.
#elikatupentsatzenduzuna
LETICIA MANCEBO
Son Moix-ko fruta dendako arduraduna, Palman, (Balear Uharteak)
Uhartekoa naizenez, asko gustatzen zait berenjena. Paregabea da, bere testuragatik, koloreagatik eta zaporeagatik. Gure Balearretako dendetan bertako berenjenak ditugu gainera, eta gure plater ohikoenetako bateko osagai nagusia da: berenjenak mallorcar erara. Haragi xehatuarekin bete, eta labean egiten dira, eta etxeko tomate frijitua botatzen zaie gainetik. Ezin hobeak beti!
AITZAKIARIK GABE
1. Berenjena beltza.
2. Erretako barazkiak erregosita (berenjena eta kuiatxoa).
3. Lekak, berenjena eta azenarioa erregosita.
16
reziok
onak
1 2 3 A B D E C NUTRI-SCORE A
Berenjena glasatuak
• 500 g berenjena
• Katilu bat arroz
• 2 tipulin
• Koilarakadatxo bat edo bi oliba olio birjina estra
• Katilu eta laurden ur
• Martorria, sesamoa edo 4 kakahuete txigortu apaintzeko Saltsa egiteko
• 2 koilarakadatxo arto irin
• 2 koilarakada soja saltsa, gatz gutxikoa
• 4 koilarakadatxo arroz ozpin gozo
• Koilarakadatxo bat jengibre birrin
• Baratxuri atal bat birrinduta
• 2 koilarakadatxo oliba olio birjina estra
• Koilarakadatxo bat tabasko edo kaiena
Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.
Ebaki berenjenak xaflatan, eta egin labean 25-30 minutuz; denbora horren erdia pasatutakoan, eman buelta. Epeltzen direnean, ebaki zati txikitan.
Egin arroza eta gorde geroko.
Disolbatu arto irina uretan, eta gehitu gainerako osagaiak.
Jarri wok erako zartagin bat su ertainean, bota olioa eta erregosi tipulina xaflatan ebakita. Bota saltsa eta utzi loditzen. Gehitu berenjena eta eragin.
Jarri arrozarekin egindako ohe moduko bat platerean, eta apaindu tipulinaren zati berdearekin, martorriarekin eta sesamoarekin edo kakahueteekin.
Ohar osasungarriak
Barazkiak ez badituzu gustuko, dastatu glasatuta eta iritziz aldatuko duzu.
Jan barazkien azala ere. Antozianinak eta pigmentu naturalak ditu azalak, eta onuragarriak dira.
Platera osatzeko, sartu proteina osasungarrien errazio bat.
17 A B D E C NUTRI-SCORE A
445’
ERRAZIOAK @virginiamartin_photo
1,19€
%14 284 %6 0,38g %8 7,35g %5 0,96g %9 6,18g ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
ERRAZIO 1 = 6 ALE
Ondoen gordetako sekretua LEKEN INGURUAN
Lekak dieta mediterraneoko osagairik ezinbestekoenetako bat dira, bai plater nagusi gisa eta bai gisatuak eta entsaladak laguntzeko. Kaloria gutxi dituzte, zuntz eta bitamina ugari, eta baita antioxidatzaileak ere. Hala, lagun bikainak dira asebetetzeari eta oinarrizko mantenugaiak hartzeari uko egin gabe beren burua zaindu nahi dutenentzat. Baina ba al dakizu ez direla barazkiak, lekadunak baizik? Bitxia da: beste barazki batzuek dituzten ezaugarri berberak dituzte, baina proteina gehiago.
BERDIN DIO
ZEIN DITUZUN
NAHIENA, LAUAK
EDO BIRIBILAK, EROSKIN DENETIK
DUZU AUKERAN.
KONTSERBAN, IZOZTUTA, FRESKOAK, JATEKO PREST, ETA BAITA EKOLOGIKOAK ERE. ZEIN AUKERATUKO DUZU?
BARAZKI BERDEAK UDABERRIKO ASTENIARI
AURRE EGITEKO
Barazki berdeak jatea osasungarria eta ekonomikoa da, eta baita estetikoa ere, baina gainera, modu ezin goxoagoa da udaberriko asteniari aurre egiteko. Espinakek, azelgak, brokoliak eta lekek burdina eta folato ugari dute, eta mantenugai horiek eraginkorrak dira anemiaren kontra: egoera fisiko ahulari aurre egiten lagunduko dizute, eta lagungarriak izango dituzu indar gutxi duzunean ere, ohikoa baita hori garai honetan. Espinakak, azelgak, brokolia eta lekak urte osoan egoten dira eskuragarri, eta ‘Beti prezio onean’ aurkituko dituzu gure fruta dendatan.
#elikatupentsatzenduzuna
18
B D E C
A
A
NUTRI-SCORE
Beti prezio onak ona rezioak
Oilaskoa leka
kurruskatsuekin aire frijigailuan eginda
8 60’
• Jogurt natural bat
• Limoi baten erdia
• Baratxuri atal bat
• Tipula gozo baten erdia
• Oreganoa
• Piperrauts gozoa
• Oilaskoaren 4 bularki
Leka kurruskatsuak egiteko
• 300 g leka fresko
• Oliba olioa
• Gatza
• Piperbeltza
• Koilarakadatxo erdi jengibre eho
• Koilarakadatxo erdi piperrauts min
Laguntzeko
• Limoi 1
• Martorria
2,12 €
Ontzi batean, nahasi jogurta, limoi ura, baratxuri atal birrina, tipula xehatua eta espeziak.
Ebaki oilasko bularkien gainaldea errombo formarekin, bota gainetik aurreko nahasketa eta utzi beratzen ordu erdiz gutxienez.
Bitartean, prestatu lekak: ondo garbitu, kendu muturrak eta ebaki zerrenda fin luzeetan. Ontzi batean, eman olioa, gatza, piperbeltza, jengibre ehoa eta piperrautsa.
Jarri bularkiak eta lekak aire frijigailuaren ontzian edo labeko erretilu batean, paper bejetalarekin. Egin 200 ºC-an, 12-15 minutuz aire frijigailuan edo 25-30 minutuz labean.
Atera platerera dena batera, eta jarri limoi xafla batzuk eta martorria apaintzeko. Hori aukerakoa da.
Bilatu itzazu osagaiak EROSKIn Zer ematen dizu?
Marinatuak espezia asko dituenez, bitaminak eta mineralak ematen ditu, hala nola burdina, kaltzioa, A eta E bitaminak, magnesioa eta zinka... Gainera, espeziek zaporea ematen dute, eta gatz gutxiago erabiltzeko modua egiten dute.
Errezeta hau bikaina da bazkariak eta afariak egiteko, begetal ugari eta kalitate oneko proteinak baititu.
19 A B D E C NUTRI-SCORE A
ERRAZIOAK
Beti prezio onak ona rezioak %19 383 %10 0,62g %9 7,89g %30 5,97g %32 22,23g ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
ERRAZIO 1 = 6 ALE
Hemen da... ZAINZURI GARAIA
Udaberriarekin batera, produktu zoragarriak etortzen dira, bai sukalderako eta bai elikadurari dagokionez, hala nola zainzuriak. Berdin dio gari zainzurien edo berde deitzen zaien horien freskotasuna duzun nahiena, ala gehiago estimatzen duzun zurien samurtasuna: garai honetan, sartu ezazu ahogozagarri hori zure erosketa saskian.
Gustu KONTUA
Barazki bera dira, baina zergatik dira hain desberdinak?
BERDEAKZURIAK
Lurraren gainean hazten dira.
Kolore berde bizikoak, meheak eta estuagoak. Bilatu zurtoin sendoak eta zuzenak dituztenak, kolore berde bizia dutenak, eta burua itxita dutenak.
Zapore handiagoa dute, eta mikatz samarrak dira. Testura sendoa eta kurruskatsua.
Lur tontorren azpian lantzen dira, edo negutegietan, eguzki argitik babestuta.
Marfil kolorekoak. Lodiagoak dira. Ez dute eguzki argirik jasotzen, fotosintesia eragozteko, eta horri esker dute kolore hori.
Leunagoa eta finagoa, testura samurragoa eta ez hain haritsua.
Aire frijigailuan: ebaki mutur haritsuak, eman oliba olioa eta gatza. Egin bost minutuz. Eman buelta tarteka. Zuritu barazkiak zuritzeko gailu batekin, eta egin lurrunetan bost minutuz gutxi gorabehera.
Sasoiz kanpo
Gure EROSKI markaren barruan hainbat tamainatako zainzuriak aurkituko dituzu, hainbat modutan ontziratuta, eta baita Nafarroako AGB jatorri zigiludunak ere: zigilu horrek bermatzen du testura leuna eta mamitsua dutela, zapore gozoa eta fina, eta lodiak direla.
BILA ITZAZU
FRESKOAK
GURE FRUTA SAILEAN
Gogoan izan zainzurien egoste denbora aldatu egiten dela freskotasunaren eta lodieraren arabera. Egin proba sardexka batekin, eta ziurtatu samurrak daudela baina ukitu kurruskatsu bat dutela.
Gorde ebakitako muturrak saldak eta kremak egiteko, eta erabili egositako zainzuriak entsaladetarako eta tortilletarako.
Gogoan izan zainzuriak jatea modu bikaina dela dietan azido folikoa sartzeko.
#elikatupentsatzenduzuna
20
Puntu-puntuan
Lantzeko
modua Kolorea Zaporea
B D E C NUTRI-SCORE A
A
onak ak krezio
Beti prezio
AZENARIO
ETA JOGURT BUDINA
MIKROUHIN LABEAN
2 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 /15 MIN
120 g azenario
2 arrautza
Jogurt natural bat eta erdi
40 g olo irin
3 g legamia, gozogintzakoa
Apaintzeko
Jogurt erdi bat
Azenarioa
Kakao puru pittin bat
Zuritu azenarioa eta ebaki puskatan. Xehatu birringailu batekin mehe-mehe geratzen den arte.
Gehitu arrautzak, jogurt naturala, olo irina eta legamia, eta xehatu berriz ore homogeneo bat lortu arte.
Eman koipea mikrouhin laberako egokia den ontzi txiki bati, eta bete egindako orearekin.
Egin mikrouhin labean 4/5 minutuz; atera mikrouhin labetik, kontu handiz, ez erretzeko, eta apaindu azenarioarekin, nahi den forma emanaz.
Ohar osasungarriak
Osoko irina erabili. Zuntz gehiago emango dizu eta gehiago asebeteko zaitu. Egokia da dieta begetarianoak egiteko.
Familian sukaldean aritzea dibertigarria da. #elikatupentsatzenduzuna
22
%14 271 %10 0,60g %13 11,76g %21 4,22g %16 11,26g A B D E C NUTRI-SCORE B ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
(EK)
FRESKOA ETA ARINA
Bizimodu osasungarria egin nahi baduzu, indioilar haragia ezinbestekotzat hartu beharko zenuke. Xamurra eta arina, gantz eta kolesterol gutxikoa, baina proteina, burdina eta bitamina ugariduna. Gainera, askotariko aukerak ematen ditu sukalderako, eta zapore paregabea du, ezin goxoagoa.
Gure harategietan indioilarraren hainbat zati dituzu aukeran: xerrak, txuletak, azpizuna, bai freskoa eta bai adobatuta edo baratxuri eran egina, zure errezetarik gustukoenak egiteko behar duzun kantitatea eta zatia. Xehatuta hanburgerrak edo haragi bolak egiteko, zati txikitan ebakita gisatu eder bat egiteko, edo xerratan moztuta plantxan prestatzeko, entsalada batekin lagunduta.
Askotariko AUKERAK
1. Erregosita.
2. Bularkia piperrautsarekin adobatuta.
4. Bularki xerrak.
Ohar osasungarriak
Indioilarrak beste haragiek baino kaloria gutxiago eta proteina gehiago ditu, eta horri esker, elikadura orekatua eta osasungarria egiten lagunduko dizu. Aukeratu indioilarra prestatzeko modu osasungarriak: erreta, egosita edo parrillan. Horrela, indioilarraren nutrizio
3. Bularkia baratxuri eran adobatuta.
5. Txuleta baratxuri eran adobatuta.
6. Azpizuna.
Zergatik aukeratu EROSKIren indioilarra?
Jatorria kontuan hartzen dugulako eta zure inguruko etxaldeekin egiten dugulako lan; izan ere, animalien ongizatea bultzatzen dute, eta zerealak oinarri dituen elikadura naturalaren alde egiten.
arloko onurak mantenduko dituzu alferrikako gantzik gehitu gabe.
Indioilarraren xerra giharrak barazki freskoekin konbinatuta, bai entsaladetan eta bai wrap direlakoetan, jatordu arinak eta elikagarriak prestatuko dituzu. #elikatupentsatzenduzuna
24
5 1 2 6 3
prezio onak ak reziok
Beti prezio onak ak reziok
D E C
Beti prezio onak ak reziok onak ak reziok B
B 4
NUTRI-SCORE
Vicente Paredes
Indioilar azpizuna eztiarekin, ziapearekin eta
kuiatxo tallarinekin
460’
• 650 g indioilar (azpizuna)
• 2 baratxuri atal
• 100 g ezti
• Dijon ziapea, 4 koilarakada
• 3 koilarakada ur
• Gatza eta piperbeltza
• Tipulina
• Olioa
Kuiatxo tallarinak
• 200 g kuiatxo
• 100 g espinaka
• Baratxuri atal bat
• 2 koilarakada olio
Erantsi olioa zartagin batean eta frijitu baratxuria su eztian gorritzen hasten den arte.
Bota kuiatxoa, eta eduki sutan bi minutuz. Atera zartaginetik eta jarri iragazki batean, olioa xuka dezaten.
Bota espinakak zartaginera eta erregosi bi edo hiru minutuz.
NOLA PRESTATUU. Jarri labea berotzen 200 ºC-an.
Eman gatza eta piperbeltza azpizunei. Erantsi olioa zartagin batean eta, berotuta dagoenean, jarri haragia eta gorritu.
Bota baratxuriak eta egin sutan kolorea hartzen hasi arte. Erantsi eztia, ziapea eta ura, eta nahasi guztia. Eman berriz ere gatza eta piperbeltza, eta eragin osagai guztiak ongi bateratu arte.
Egin zartaginean pare bat minutuz eta sartu azpizunak labean, eta utzi egin arte.
Tallarinak prestatzeko, moztu kuiatxoa kiribilak egitekoarekin eta gorde geroko.
Erantsi horiei kuiatxoa eta bateratu espinakekin.
Zerbitzatu azpizunak tallarinekin eta zabaldu gainetik tipulin xehatua.
ZER EMATEN DIZU?
Barazkiak (kuiatxoa, azenarioa) aurkezteko era honi esker, modu gehiago izango dituzu barazkiak jateko, eta gainera, errazagoa izango zaizu barazkiak gordinik edo gutxi eginda jatea, eta horrela hobeto mantentzen dituzten bitaminak.
OHAR OSASUNGARRIAK
Posible da eztirik ez erabiltzea, eta horrela errezetak ez du azukrerik izango. Gatz gutxiko soja saltsarekin ere egin daiteke errezeta, pestoarekin ere bai...
NUTRI-SCORE
A B D E C
A
%17 344 %17 0,99g %24 21,32g %9 1,79g %16 11,16g ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
ERRAZIOAK
INDIOILARRA DENONTZAT
1. Indioilar bularkia, gatz gutxiduna. 2. EROSKI basic indioilar hotz-egosi Maxia. 3. EROSKI basic indioilar bularkia. 4. EROSKI MAESTRO indioilar izterra, txingarretan egina. 5. EROSKI MAESTRO indioilar bularki ketua. 6. Indioilar bularki minia. 7. Indioilar urdaiazpiko minia. 8. EROSKI MAESTRO indioilar bularkia.
Salmahaian ere aurkituko duzu EROSKIren eta EROSKI Maestroren indioilar bularkia, ebaki berria, eta baita EROSKI MAESTROren indioilar bularki ketua ere.
26
@virginiamartin_photo 2 1 3 1 2 4 Beti prezio onak onak reziok B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE D
27
5 7 4 3 8 5 7 6 8
Gatz gutxiduna, ketua, xerra meheak, glutenik gabe, moztu berria edo ontziratuta. Aukera asko, proteina ugari eta kaloria oso gutxi.
B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE C 6
Beti prezio onak reziok
Zure xerrarik gustukoenak
Gure urdaitegian, xerratan egindako indioilar eta oilasko egosirik onenak dituzu zain, markarik onenek kontu handiz hautatuak. Hainbat formatutan dituzu eskura, eta behar dituzun kantitateetan. Aukera bikaina dira mokadu arinak baina ezin goxoagoak prestatzeko.
El POZO BIENSTAR
• Indioilar eta oilasko bularkia
PROTEINA GEHIAGOREKIN
El POZO
• Mortadela
Beti prezio onak ona rezioak
Osagai bikaina sandwichak eta proteina askoko eta glutenik gabeko platerak egiteko. Kalitatea eta zaporea familia guztiarentzat.
LA CARLOTEÑA
Etxe honen oilasko bularkia glutenik eta laktosarik gabea da, eta %99 haragia da. Proteina hartzeko aukera bikaina.
Bi aukera horietan, %95 haragia da, gatz gutxi dute, eta ez dute batere azukrerik, laktosarik eta glutenik. Ontzi bakoitzak 28 gramo proteina ematen ditu.
• Indioilar bularki %100 NATURALA
Ehuneko handi bat haragia da, eta proteina asko ditu. Gantz eta azukre gutxikoa da, eta ez du kontserbagarririk, koloratzailerik, egonkortzailerik eta antioxidatzailerik.
• Indioilar bularkia
Ebaki berriak duen zapore eta freskotasun osoa du. Ez du ez alergenorik, ez fekularik, ez azukrerik eta ez gantzik.
glute gabe da. P auke
NOE
NOEL
Delizi
fresko berria ehun
Gaine
Delizias indioilar bularkia freskoa da, hestebete ebaki berriak bezainbeste, eta ehuneko handi bat haragia da. Gainera, naturala eta zapore handikoa da, eta animalien ongizatearen ziurtagiria du.
Aukerarik onena hautatzeko gomendioak
Arretaz begiratu etiketari, eta aukeratu indioilar ehunekorik handiena duen produktua. Gatz gutxikoak eta azukre gehigarririk gabekoak aukeratu.
28
Oilo ZORIONTSUEK
ERRUNDAKO ARRAUTZAK
Xumea eta ezin hobea aldi berean. Aukera ugari ematen ditu sukalderako, eta balio handiko proteinak eta antioxidatzaileak ditu. Goxo-goxoa eta
egoera guztietara egokitzen dena. Arrautzari buruz ari gara.
Zure inguruko hegaztizainek hornitzen dute EROSKI kolore ta zapore handiko arrautzez. Maider eta Ekaitz adibide bikaina dira. Olabarrea baserriko hegaztizainak dira, Igorren. Julen ere eredu dugu, Murgiako Landazurieta baserrikoa, Araban. Euskaber kooperatiba osatzen duten Euskal Herriko 38 baserritarretako bi dira. Baserritik bizibide duina ateratzeko helburuak elkartuta, pauso bat gehiago eman dute, eta aske zaindu eta goxatzen dituzte beren oiloak beren baserrietan, trukean oiloen oparirik onena eskuratzeko.
Haien aurpegiek ematen diete forma gure EROSKI markako produktuei; izan ere, Euskaberrek ematen dizkigu EROSKI Natur saileko arrautzak Euskal Herrian, eta baita landako arrautzak ere.
Landako arrautzak aire zabalean bizi diren oiloek errundakoak dira, horrela bermatzen baita oilo bakoitzak behar duen tokia duela,
eta askotariko dietaren bidez elikatzen dituzte: bihiak eta ingurune naturaleko larreak erabiltzen dituzte horretarako. Dieta horren emaitza testura krematsuagoko arrautzak dira, zapore biziagodunak. Horiek aukeratuta asmatu egingo duzu ziur, baina ez hori bakarrik: aukera kontziente bat da animalien ongizatearen alde eta nekazaritzako praktika jasangarriagoen alde egiteko.
Landako arrautzak identifikatzeko, erreparatu kodearen lehen zenbakiari: 1 zenbakia izan behar du. Begiratu kartoian jartzen duen izenari ere: “landako arrautzak” edo “aske hazitako oiloen arrautzak” jarri ohi du.
Euskaberren arrautzek Eusko Label zigilua dute, eta horrek bermatzen du kalitatezkoak direla, jatorri egokitik datozela eta produktua egiaz egokia dela, baserritik dendetaraino.
30
Maider eta Ekaitz (Euskaber-eko baserritarrak, Igorren, Bizkaian)
ARRAUTZAK ZER BASERRITATIK
DATOZEN JAKIN NAHI DUZU?
Euskaberren aukera ematen dute EROSKIn erosten dituzun arrautzak zer baserritakoak diren jakiteko. Haien webgunean arrautzen azalean agertzen den kodea sartu besterik ez duzu egin behar.
Julen Landazurieta, Euskaberreko baserritarra, Murgian, Araban.
1ES2004913
GOGOAN IZAN GORRINGOAREN KOLOREAK ADIERAZTEN DUELA OILOAK ZER ELIKADURA IZAN DUEN. ARTUAK ETA
ALPAPAK KOLORE HORI BIZIAGOA EMATEN DUTE. HORREK EZ DU ESAN NAHI ARRAUTZA HORREK NUTRIZIO KALITATE HOBEA DUENIK.
ZENBAKI BAT BAINO GEHIAGO
Erreparatu kodearen lehen zenbakiari beti. Arrautzaren jatorria adierazten du.
Ekoizpen mota adierazten du
0- Ekoizpen ekologikoa (oiloen elikaduraren %80 gutxienez nekazaritza ekologikoan ekoitzia da).
1- Baserriko oiloak (aire zabalean egon daitezke egun osoan).
2- Lurrean hazitako oiloak (9 oilo/m2, kaioletan aske, bihitegietan daude, aire zabalera irteteko aukerarik gabe).
3- Kaiolatan haziak (16,7 oilo/m2).
NUTRIZIO OSAERA
GORRINGOA DA ELIKAGARRIENA. %50 URA DA, ETA GAINERAKOA, PROTEINAK, OINARRIZKO AMINOAZIDO GUZTIEKIN, GANTZAK –%65 GANTZ AZIDO ASEGABEAK– ETA ENERGIA, NEURRI BEREAN DENAK.
ZURINGOA URA DA NAGUSIKI (%88), ETA KALITATE HANDIKO PROTEINAK ERE BADITU.
31
BETI GURETIK GERTU
1. Hobea L Lurrekoak (EAE). Oilategian aske hazitako oiloen arrautza freskoak: betiko zaporea dute, eta EAEko baserrietatik dendetara eramaten dira zuzenean. Hobea erosiz, EAEko baserritarrak babestuko dituzu.
2. Hobea L Lurrekoak (Nafarroa) Nafarroako arrautza freskoak, oilateagian aske hazitako oiloek errundakoak: betiko zaporea dute, eta EROSKIn bakarrik saltzen dira. Horiek erosita, nafarroako ekoizleak babestuko dituzu.
ARRAUTZARIK BIO-ENAK
Gure EROSKI Natur BIO arrautzak erruten dituzten oiloak nahi bezala ibiltzen dira, eta arau zorrotzei jarraikiz haziak dira: horrek bermatzen du jaten duten pentsua nekazaritza ekologikotik datorrela eta arrautza horien ekoizpenak araudi ekologikoaren irizpiderik zorrotzenak betetzen dituela.
ZURE KOMUNITATEKO MAPA IKUSTEN BADUZU, HORREK ESAN NAHI DU ZURE LURRALDEAN HAZITAKO OILOEN ARRAUTZAK DIRELA
3. Demillo arrautzak (Galizia) Galiziako arrautza tradizionalak, artuarekin elikatutako oiloek errundakoak. Kolore bizia dute, mamitsuagoak dira, eta zapore ezin goxoagoa dute.
3. D tra Ko go
4. S oil tra
4. San Miguel baserria M Oilategian aske hazitako oiloak (Aragoi). Aske hazitako oiloek errundako arrautzen tradizioa, kalitate gorena eta benetako zaporea.
Arrautzak prestatzeko eta KONTSERBATZEKO
GOMENDIOAK
Hozkailuan gorde ditzakezu, edo giro tenperaturan. Garrantzitsuena da tenperatura aldaketa bortitzik ez jasatea.
Hozkailuan gordetzen badituzu, ez atera ontzitik. Kartoizko ontzia arrautzek usainik ez xurgatzeko diseinatuta dago, eta beste jakiekin kontakturik izan ez dezaten, horiek kutsatu egin baititzakete arrautzak.
Ez garbitu arrautzak. Azal porotsua dute, eta garbituz gero, baliteke kanpoko mikroorganismoak eta germenak sartzea barrura.
Behin egosita daudela, uretan pasatu. Sukaldeko gainazalean kraskatu, eta ez haiek manipulatzeko erabiliko duzun ontziaren ertzean. Prestatu ondoren, hozkailuan gorde. Sobran geratzen bazaizkizu, izoztu. Bai osorik eta bai zuringoa bereizita. Zuringoa izozten baduzu, garrantzitsua da gorringo arrastorik ez izatea.
32
1 2 4 3
3 min
4 min
6 min
10 min
1,49€
DENBORAREN ARABERA
Ur irakinetan egina edo poché arrautza (3 minutu). Kraskatu arrautza gordina ontzi batean, bota ur oso beroa duen eltze batera: urak ez du irakiten egon behar, eta ozpin pittin bat bota behar zaio.
Arrautza erre-arina (4 edo 5 minutu). Jan baino lehen, kendu arrautzaren gaineko aldea kolpe batez, labana baten ertzarekin.
Mollet arrautza (5 edo 6 minutu). Gorringoak krematsu geratu behar du. Entsalada epeletarako eta pastarekin jateko. Egosia (10-12 minutu). Entsaladetarako edo betegarriak egiteko.
Sakshuka feta gaztarekin
4 30’
• 4 arrautza
• Piper gorri 1
• 2 tipula
• Baratxuri ale bat
• 500 g adar-tomate
• 200 g feta gazta
• Koilarakadatxo laurden txile hauts
• Koilarakadatxo erdi piperratus ketu
• Perrexil xehatua
• Oliba olioa
NUTRI-SCORE
Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Jarri oliba olioa zartagin batean, eta bota tipula eta baratxuria txikituta.
Erregosi tipula garden geratzen den arte. Bota piper gorria, eta erregosi berriz.
Gehitu txile hautsa eta piperrautsa, eta egin apur bat gehiago. Bota tomatea ere zartaginera, eta egin beste 20 minutuz.
Gehitu feta gaztaren erdia, eta eragin. Bota arrautzak ere zartaginera, eta sartu labean 5 minutuz gutxi gorabehera.
Atera platerera, geratzen den gaztarekin eta perrexilarekin lagunduta.
Ohar osasungarriak
Errezeta osoagoa izan dadin, gehitu pasta edo kuskus pixka bat, zerealak, kinoa edo arroza adibidez, ilarrak... edo beste edozein barazki.
Plater hau ohikoa da Arabiako sukaldaritzan: arrautzekin egindako gisatu bat da, birrindu gabeko tomatearen saltsa min batekin lagunduta, eta kalitate handiko proteinak ematen ditu, eta baita arrautzek eta gaztak dituzten gantz kaltegabeak ere. Kaltzio eta lizopeno ugari ere badu: lizopenoa tomateak duen substantzia antioxidatzaile bat da.
Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko.
33
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %15 303 %27 1,62g GATZA %15 13,70g AZUKREAK %48 9,58g GANTZ SATURATUAK %28 19,58g GANTZA A B D E C
B
ERRAZIOAK
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.
NURIA MORALES ETA BEATRIZ MAGRO
Komvida Organic Kombucha sortu
zuten elkarrekin: freskagarrien alternatiba
osasuntsuago bat.
Osasunari eta ongizateari buruz gehiago kontzientziatzeak edari azukredunei, gasdunei eta alkoholdunei alternatibak bilatzera bultzatzen gaitu. Halako edari gehiegi hartzeak gaixotasunak garatzeko arriskua areagotzen du. Nuria Moralesek eta Beatriz Magrok ohitura osasungarriak dituzte, eta behar horretatik abiatuta, Europan erreferente bihurtu den marka bat sortu dute.
Komvidak milaka jarraitzaile ditu. Amets bat egia bihurtua.
Zuen ustez, kombuchak zergatik aldatzen du elikaduraren etorkizuna?
[Nuria] Freskagarrien alternatiba
eskaintzen digun edari osasungarri bat dugulako, eta ondo sartzen da gainera. Produktu bizia eta artisau eran egina da, eta gainera, probiotikoa da, eta hesteetako igarotze prozesua erregulatzen du; beraz, onuragarria da osasunarentzat.
Nola sortu zen proiektu hau, eta nola joan zen artzitzen?
[Beatriz] 2016an, bizkarzorro bat eta nire aurrezki guztiak hartu, eta munduari bira egitea erabaki nuen. Lehen geltokian, Kalifornian, kombucharekin egin nuen topo. Liluratu egin ninduen dastatu nuenetik: iraultzailea da, eta oso desberdina gure bizitzan dastatutako guztien aldean. Ez nuen ulertzen nolatan ez geneukan edari hori Espainian, eta ardorik
34
edo garagardorik hartu nahi ez genuenean genituen aukerak ez zitzaizkidan gustatzen.
Zergatik aukeratu zenuten
Fregenal Komvida sustraitzeko?
[Nuria] Oso eskertuta gaudelako. Zoriontsu izan gara gure herrian, eta aukerak sortu nahi ditugu gure bizilagunentzat, emakumeentzat bereziki, inguru honetan apenas baitute aukerarik. Gure langileen %80 inguru emakumeak dira.
Zer osagai behar dira bi neska gaztek proiektu ekintzaile bat martxan jar dezaten 5.000 biztanle baino gutxiagoko herri batean, Espainia hustuan?
[Beatriz] Erakutsi dugu berrikuntzak ez datozela Silicon Valley-tik bakarrik: urrutiko herri batean egiten ari gara gu, eta familia osoa dago proiektuan sartuta. Negozio eskolan erakusten dute enpresa bat sortzean hainbat check ez direla egin behar: bada, Komvidak horiek guztiak ditu.
BA AL DAKIZU...
Zergatik da berezia Komvida?
[Nuria] Modu tradizionalean egiten dugulako lan, lau osagai tentu eta maitasun handiz landuz: tea, azukrea, ura eta Scoby-a. Scobya bakterio eta legamia naturalez osatuta dago, eta horiek arduratzen dira artziduraz. Prozesu horretan, azukre gehiena kontsumitu egiten da artziduraren eraginez, eta bakterioek eta legamiek konposatu onuragarriak sortzen dituzte. Hala, Komvidak azidotasunaren, gozotasunaren eta burbuila naturalen arteko oreka izatea lortzen dugu.
Posible al da kombuchak azukredun edariak ordezkatu eta aho zapore hobea uztea? [Nuria] Posible izateaz gain, hori lortzen ari gara eragin probiotikoa duten eta mikrobiota hobetzen laguntzen duten bakterio onuragarriei esker. Kontrara, azukredun edariek kalte handia egiten dute gaur egun, eta haien kontsumoa %16 baino gehiago areagotu da azken hamarkadetan.
Kombucha edari freskagarria da, kaloria gutxikoa, eta tea Scoby (Symbiotic Culture of Bacteria and Yeast) deituriko bakterio eta legamia kolonia batekin artzituta lortzen da. Komvidan ez dute pasteurizatzen artzidura hori, eta ondorioz, probiotikoak lortzen dituzte. Horregatik, hotzetan gorde behar da.
Kombuch martx n! Galderak
Kombucharen zer zapore izango zinateke?
[Nuria] Ginger zaporea. Jengibrearen eta limoiaren zapore basatia da, eta kombucharekin zoragarria iruditzen zait. Exotikoa, ausarta eta abenturaz betea da. Fregenalen bada Kalifornian aurkitu ezin dugun zerbait?
[Beatriz] Dena. Bai jendea eta bai lurra. Ez dugu itsasorik, baina gurean izaten diren ilunabarrek ez diote inolako inbidiarik itsasoari. Zuentzat, zein da momenturik onena kombucha bat hartzeko?
[Nuria] Goizerdian, makal nagoenean, kombucha bat hartzen dut, bakarrik edo fruitu lehor
GURE INFOODENCER-AK
María Maceiras
Arrantzaren alde miragarriak eta arazoak erakusten ditu, eta itsasoko bizitzaren etorkizunaz arduratzen da.
Kike Gallardo
Biologoa eta sukaldaria da, eta El herbario comestible sortu zuen beste batzuekin batera: elikadura jasangarriagoaren alde egiten dute lan.
Beatriz Pablos
Abeltzaina da, eta sistema bat sortu du ganaduaren ongizatea eta elikadura hobetu eta berotze globala murrizteko.
Susana Sánchez
Biologian doktorea da, eta MOA FoodTech-eko zuzendari zientifikoa: startup horrek elikadurako hondakinak hartu eta gizakiak kontsumitzeko moduko proteina bihurtzen ditu.
Programari buruzko informazio guztia: https://www.eroski.es/eu/ elikatupentsatzenduzuna/
batzuekin lagunduta, eta eguneroko zurrunbiloan sartzen naiz berriz.
Zer plater duzue gustukoen?
[Beatriz] Dilista batzuk kombucharekin edo baba zuriak, nire amona Pepirenak. Zoriontsu egiten naute, plater errazak dira, lurrari lotuak, eta berdin dio uda edo negua den.
35
e ik tu pents
tzen duzun
BETI MAITEKO DUGU AURREZPENA URREZKO
TXARTELAREKIN
Zer abantaila eskaintzen ditu?
ntzen d
rezko txartelar
Zure Urrezko txartelarekin %4 gehiago aurreztuko duzu EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan: jatekoan, etxeko produktuetan, erregaian, zerbitzuguneetan, bitxi dendetan, bidaietan, gure online dendan, eta baita optiketan ere!
GEHIAGO ZURE
EROSKETA
Eskaintzak %4
GUZTIETAN
Nola funtzionatzen du?
Aurreztu %4 EROSKIn egindako erosketa guztietan hilean 4,99€-ko kuota ordainduta.
Erakutsi zure Urrezko txartela ordainlekutik pasatzean, eta aurrezkia automatikoki sartuko dizute zure EROSKI club txartelean.
Trukatu pilatu duzun dirua zuk nahi duzunean eta nahi duzun bezala.
Animatu eta probatu ezazu, eta ez bazaitu konbentzitzen, zure eremu pribatura sartu eta automatikoki baja eman dezakezu.
2 hilabete
2 hilabeteko kuota doan izango duzu (1) Ez dago iraupen konpromisorik. Bateragarria da gainerako abantaila, eskaintza, sustapen eta aurrezpenekin.
ntuakEROSKI
Deskontuak EROSKI osoan Gehitu gainerako sustapen eta eskaintzei.
Egin zaitez
URREZKO bazkide eta probatu txartela doan lehen bi hilabeteetan.
(1) Kanpainak iraun bitartean osorik egiten diren izen emate guztientzat.
36 Beti maitek dugu EROSKI club-a
URREZKO TXARTELA
175.000 etxetan baino gehiagotan gozatzen dute txartelaren abantailez
Kalkulatu zenbat aurrezten duzun
Kalkulu erraz bat eginda, ikusiko duzu astean 35€ gastatuta merezi duela Urrezko txartela izatea. Gure webgunean kalkulatu dezakezu zenbat aurrezten duzun.
“Bizitza osoa daramat erosketak EROSKIn egiten; harakinak badaki zer dudan gustuko, eta arrandunak ere ematen dizkit gomendioak. Horregatik, duela urte batzuk Urrezko txartela atera zutenean eta esan zidatenean aurreztu egingo nuela, ez nuen zalantzarik izan eta izena eman nuen. Eta egia esan, arrazoi osoa zuten. Ordainlekuan erakusteagatik bakarrik, aurreztu egiten duzu erosketa bakoitzean, eta hori igarri egiten da hilaren amaieran”.
Hector Gomez
Hauxe
Bilatu
“Urteak dira Urrezko txartela egin genuela, eta asmatu genuen. Txartelarekin bakarrik, deskontuak eta sustapenak kontuan hartu gabe, urtean 200 euro aurrezten ditugu batez beste. Aurreztu egiten dut ohiko erosketak egitean, gasolina hartzen dudan bakoitzean ere bai, eta hil honetan, baita nire alabaren betaurrekoekin ere. Aurreztea ongi etorria da beti”.
“Bost gara etxean, eta EROSKIn egiten dugu asteko erosketa. Aspaldi geneukan buruan Urrezko txartela eskatzea. Behin kalkulua egin genuen simulatzailean, eta konturatu ginen astean batez beste 150€-ko erosketa eginda urtean 230€ inguru aurreztuko genuela. Orduantxe bertan eskatu nuen txartela”.
Iñaki Gerrikaetxebarria
“Haurtxo bat izan berri dugu, eta gastuak asko ugaritu zaizkigu. %4 aurrezten baduzu, eta, gure kasuan bezala, 0·12 Familia Planari esker deskontuak badituzu pixohialetan eta haurrentzako jatekoan, eta gainera eskaintzan dauden produktuak erosten badituzu, azkenerako beste edozein supermerkatutan baino gehiago aurrezten duzu, egia esan”.
37
Maite Linares
Sol Ateca
da zure urteko aurrezpena:
ERRAZA DA
EROSKIn hilean egiten duzun gastua eurotan Kalkulatu 400
132,12€ OSO
Sartu
kalkulagailua gure webgunean
Azken kontuak
EROSKIREN OGI ZATI FRIJITUAK
Emaiezu ukitu kurruskatsu bat zure entsaladei eta kremei
EROSKIren ogi zati frijitu berriak kurruskatsuak eta zapore handikoak dira, eta erabat aldatuko dituzte zure platerak. Testura eta zaporea ematen dute. Lagun bikainak dira entsaladentzat, zopentzat, krementzat eta gazpatxoentzat. Errezeta tradizionalarekin eginak dira, eta zapore handiagoa ematen die bai errezeta beroei eta bai hotzei. CIDACOS
Aberastu zure platerak
Sartu egunerokoan behar den energia gehigarri hori zure eta zure familiaren eguneroko dietan.
Elikadura aldatuz doa. Garai berriak, gustu berriak eta eskakizun berriak: proteina, zuntz eta bitamina gehiago kinoaren, espeltaren, sojaren eta edamamearen onurei esker. Lau erreferentzia sukaldaritza osasungarriaz gozatzeko.
Jateko prest: entsaladetan, haragiari, arrainari eta barazkiei laguntzeko, bururatzen zaizkizun errezeta guztietan.
38
A B D E C NUTRI-SCORE C
Maldon gatza mintzo da -erako
Maldon® etxeak gatz berriak aurkeztu ditu sukaldarien inspiragarri
Munduko gatzen sorta
eraman gorenera sukaldeko esperientzia
Himalaiako Gatz Arrosarekin eta
Kalahari basamortuko Gatzarekin
Maldon etxeko artisauek kontu handiz hautatutako gatz hauekin mundua dastatuko duzu.
Zapore gehiago daude orain, bi mota gehiago atera baitituzte: Maldon gatza baratxuriarekin eta Maldon gatza chiliekin: primeran uztartzen dituzte kalitate goreneko espeziak eta itsasoko gatzaren betiko ezkatak.
EROSKI 98 CASTELLANO MiSight MEDIA H.ai 1 15/3/24 16:55
OIN POLIT-POLITAK URTE OSOAN
Elikadura egokia egitea eta egunero zaintzeko ohitura izatea oinarrizkoa da oin osasuntsu eta politak izateko urte osoan. Hilean behin pedikura eginda, oinak apain-apain izango dituzu sandaliak janzterako. Hemen dituzu zenbait aholku eta gomendio denbora eta diru asko galdu gabe eta kalitaterik onenarekin egin dezazun belle-ren oinarrizko produktuekin.
PEDIKURA 6 PAUSOTAN
1. Azazkaletako esmaltea baduzu, ondo kendu. Azetonarik gabeko esmalteak kentzekoa erabili.
2. Garbitu. Jarri xaboi neutro pixka bat eta gorputzerako olioaren tanta batzuk ur berotan, eta sartu hor oinak, azala hidratatu eta biguntzeko. Ondo lehortu. Ez ahaztu behatz arteak garbitu eta lehortzea.
3. Hidratatu. Eman krema lehengoratzaileren bat masaje leun bat emanaz oinetan, bereziki orpoetan eta gogortasunak dauden tokietan.
4. Zuzen moztu azazkalak, alboetara iritsi gabe, eta leundu ertzak lima batekin. Kendu kutikulak laranjondoaren makilatxo batekin.
5. Eman oinarrirako laka bat. Azazkaletako esmalteak gehiago irauten du horrela, eta kolore ilunek eta gorriek azazkalari kolorea kentzea eragozten du.
6. Eman gehien gustatzen zaizun esmaltea kolorea emateko.
Test klinikoen bidez frogatuta daude. 1 nbait
HIDRATAZIOA ETA HIGIENEA
Formula hauek egokiak dira beganoentzat.
OINETARAKO KREMA
LEHENGORATZAILEA
Hidratatu egiten du, eta gogortasunak murriztu eta gehiago azaltzea zailtzen du. Urea, karité gantza eta alantoina ditu.
48 orduko hidratazioa.
OINETARAKO KREMA HIDRATATZAILEA
Nabarmen elikatu eta leuntzen du. Karité gantza eta almendren olioa ditu. Bikaina da egunerokoan erabiltzeko, testura fresko eta arina baitu, eta azkar xurgatzen baita.
24 orduko hidratazioa.
OINETARAKO DESODORANTEA
Usain txarra neutralizatzen du, eta aurrea hartzen dio gainera; hezetasuna murrizten du.
Test dermatologiko bidez frogatua. Botila %100 birziklagarria.
40
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN
OINARRIZKOAK, BETI ESKURA
LIMA BARRUBIGUNA, 2 ALDEKOA
AZAZKALAK MOZTEKOA
LIMA ETA
Azazkalak
txikiagotzeko eta forma emateko.
3
4 2
GUZTI
Oinetako azazkalak mozteko.
AZAZKALETARAKO ESKUILA
Azazkalak leun eta modu eraginkorrean garbitzeko.
DISTIRA ETA ZAINKETA ALDI BEREAN
SERUMA, 5 1EAN
Babestu, indartu eta elikatu egiten ditu azazkalak, eta aldi berean, orbanak azaltzeko arriskua murrizten du. Ezin hobea da koloredun laka baino lehen emateko, oinarri moduan; izan ere, berdindu egiten du azazkalaren gainazala.
JATORRI NATURALEKOA DA: jojoba eta kamelia olioak eta mahatsaren estraktua ditu. Gainera, hainbat bitaminarekin aberastuta dago: A eta E bitaminak, eta B5 Pro-Bitamina.
OIN DOTOREAK
ESMALTEA KENTZEKO
ARKATZA,
AZETONARIK GABEA
Pedikurako akatsak zuzentzen laguntzen du. Aldagarriak ditu.
5
KOLORE PITTIN BAT
Probatu al duzu gure belle&MAKE-UP azazkaletako laken sorta?
Zergatik erabili?
Gloss Seal’R teknologia patentatua dute, distira handia emateko eta luzaroan gainera.
Kolore bizia dute, azkar lehortzen dira eta luze irauten dute.
#10 free formula dute. Pintzel leuna daukate, mutur biribilduna eta lodiera ezin egokiagoduna azazkalaren formara egokitu eta errazago emateko.
%100 egokiak dira beganoentzat.
BOLADAN DAUDE
• Top Coat gel efektua
• 11 RUBI azazkaletako laka
• 07 PURPLE azazkaletako laka
• 03 tender pink azazkaletako laka
ERABILTZEKO GOMENDIOAK
Azazkalaren erdialdetik hasi, eta zabaldu alboetara gero. Bukaeran, eman belle&MAKE-UP sortako gel efektudun laka: ikusgarri geratuko zaizkizu azazkalak luzaroan.
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN
41
LAGUNDU
gaixotasun arraroak dituztenei eta haien familiei
Ikusezina izatea superbotere bat izan daiteke, baina baita superarazo bat ere, ikusezina den hori gaixotasun bat baldin bada. Ez gara ari ikusten ez diren sintomei buruz, diagnosia egiteko zailtasunei buruz baizik. Espainian, hiru milioi familia baino gehiago daude egoera horretan. Ikusgaitasuna eman nahi diegu, eta haiei eman nahi dizkiegu beste behin ere apirilean Elkartasun Zentimoak programan bildutako ekarpenak.
Zure ekarpena ez da 0,20 euro baino handiagoa izango, eta horrekin, gaixotasun arraroak dituztenen eta haien familien bizi kalitatea hobetzen lagunduko dugu. Ba al dakizu gaixotasun arraroak dituztenen %80 haurrak direla eta %30ek baino gehiagok ez dutela 5 urte baino bizi itxaropen luzeagorik?
Esan baietz ordainlekutik pasatzean.
Gaixotasun arraroen Espainiako Federazioa (FEDER)
Hil honetako Elkartasun Zentimoak ‘Elkarrekin Zurekin’ programarentzat izango dira: diagnosia, babes juridikoa eta hezkuntzakoa, tratamendua eskuratzeko modua eta arta psikologikoa eskaintzen die kaltetuei eta haien familiei.
Gaixotasun Arraroak eta Kronikoak dituztenen Galiziako Federazioa (FEGEREC)
Bihotzez Elkartea
Elkartasun Zentimoak Euskal Herrian ‘Sortzetiko kardiopatiak dituztenei arta osoa emateko’ programara bideratuko dira. Arta horrek barnean hartzen ditu esku hartzeko prozesua, ospitaleratzea eta eskolatzea, eta baita gaixotasun hori ikusgai egiteko eta horren inguruan sentsibilizatzeko lanak ere.
’Movete’ proiektua lagunduko dugu: aisialdiko tailerrak, estimulazio kognitiboa bultzatzen dutenak, eta antzerkiaren eta musikaren bidez sormena eta emozioen adierazpena lantzen dutenak eskaintzen ditu proiektuak, eta baita babesa eta hezkuntza beharrak aintzat hartzen dituen tailer bat ere, Galizian.
Fibrosi Kistikoaren Espainiako Federazioa ’Fibrosi Kistikoa duten gazteei eta haien familiei babes psikosoziala’ emateko proiektura bideratuko da bildutakoa: buruko osasunean espezializatutako zerbitzua ematen die, eta baliabide sozialen inguruko informazioa eta aholkularitza.
42 Zuen eta EROSKIren ekarpenei ESKER, 120.000 € baino gehiago EMAN DITUGU MARTXOAN ERO EROSKI SK K KI I S REN EL ELKAR KARARTAS T TA A UN PLALANA NA PL PLAAN S N NSSOLI OL OLILIDAR DAAR DARIDA DA D IDA I D E DEEROS RO ROSKI KI DA D LE AL L SÍ A favor de: Honen alde: SAAKAATU TU BAI AI
bihotzez Asociación de niños y jovenes con problemasde corazón y sus familias Bihotzeko arazoak dituzten haur eta gazteen elkartea eta haien familiak
elkartasuna
bidaiak
UZBEKISTAN
Ezagutu zetaren bideko altxorrak
Ezingo diozu uko egin hemen proposatzen dizugun planari. Ametsetako bidaia bat zetaren bide zaharreko tokirik nabarmenetako batera: Uzbekistana. Oasi bat da basamortuan: Xi’an-dik (Txinan) Turkiako hiribururaino, Istanbuleraino, Erdialdeko Asia zeharkatzen zuen ibilbide exotikoan dago. Hegaldi zuzena eskaintzen da Madrildik, W2FLy-rekin, eta 6 gaueko zirkuituak dituzu eskura. EROSKI azulmarino Bidaiei esker, esperientzia paregabeaz gozatuko duzu, eta aurreztu egingo duzu zure EROSKI Club txartelean. Animatuko al zara zu ere?
Hiri eta paisaia ahaztezinak. ‘Ekialdeko Perla’ ere deitzen diote Uzbekistani, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuin batetik ateratakoa baitirudi. Helmuga berdingabea da, eta historia aberatsa eskaintzen du; baita arkitektura harrigarria eta kultura
bizia ere. Hiri zoragarriak daude han, argiz eta kupula turkesaz beteak: hala nola Samarkanda, Bukhara, Khiva eta Taxkent. Basamortu babesgabe batez eta estepa hotzez inguratua daude, eta horri esker, bidaia hau ahaztezina izango da. Hara joateko garairik onena maiatzetik ekainera bitartean eta irailetik urrira bitartean izaten da, klimak bide ematen baitu helmuga horren harribitxi guztiez gozatzeko.
Samarkanda. Zetaren bideko altxorra da. Registan plaza zoragarria da, derrigor ikusi beharrekoa: antzinako madrasaz inguratuta dago, kolore biziko azulejoz apaindutakoak. Egin bisitatxo bat Bibi-Khanim meskitara eta Temerlanen hilobira, Gur-e Amir-en.
Bukhara. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatua du, eta han daude Ark zitadela, Lyabi-Hauz
44
gunea eta Kalon meskita, bere minarete handi eta guzti.
Khiva. Kizilkum basamortuaren erdian dago, eta museo hiri bat da: harresiz inguratutako zitadela bat du, eta historiaz jositako harrizko kaleak. Ez utzi ikusi gabe Pahlawan Mahmoud mausoleoa eta Kaita Minor-en minaretea.
Taxkent. Uzbekistango hiriburua. Ezin ikusi gabe utzi Hazrat Imam gunea, han baitago munduko Koranik zaharrena. Chorsu Bazaar zalapartatsuan erosketa bikainak egin ahal izango dituzu.
EZINBESTEKOAK
Musikaz eta dantzaz betetako gauak. Gamelu gainean ibiltzea Kizilkum basamortuan barrena.
Artisau tailerra: ikasi suzani tapizak egiten, zeramika margotzen edo egurra zizelkatzen.
Dastatu hango janari tradizionala: pilaf-a, laghman zopa eta samsa gozokiak.
%5
itzuliko dizugu
zure EROSKI club txartelean(1)
Hautatutako bidaien
%5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2024ko apririlaren 1etik 30era bitartean egiten baduzu.
EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
45
albisteak
EEROSKI ERAIKITZEN
10. KONPLIZEAK JARDUNALDIAK
Laura Baena ‘Ama txarrak’ eta Alberto Soler psikologoak erantzukidetasunari buruz hitz egingo dute hil honetan Oñatin.
ROSKIko langileok hitzordu bat daukagu genero berdintasunarekin datorren apirilaren 11n. Konplizeak jardunaldien 10. urteurrena ospatuko dugu, eta horretarako, zereginen eta zaintza lanen erantzukidetasun faltaz hausnartu eta eztabaidatuko dugu Laura Baena ‘Ama txarraren’ eta Alberto
Soler psikologoaren laguntzaz. Hezkuntzaren eta borrokaren bidez zaintza lanek eta etxeko antolaketak dakarten karga fisiko eta mentala orekatzeko bideak bilatzen lagunduko digute aditu horiek, gaur egun emakumeen gain baitago nagusiki.
EROSKI Taldeak antolatuko ditu 10. Konplizeak jardunaldiak,
PILAR KALTZADA
Aurkezlea eta idazlea da, eta genero berdintasunaren alde egiten duen lanaren arrastoa garbi ikusten da bere lan polifazetikoan. Jardunaldiak moderatu eta gidatzeaz arduratuko da.
MONDRAGON Korporazioaren, Domusaren, Lagun Aroren, Fagor Taldearen, Laboral Kutxaren eta Danobat Taldearen laguntzaz. 10:00etan abiatuko dira, eta
Pilar Kaltzada kazetariak gidatuko ditu.
Espero dugu jardunaldi horiei esker aurrera egitea gizartearekin dugun erantzukizunaren eremuan.
BORROKA
Laura Baena
MALASMADRES KLUBEKO ETA YO NO RENUNCIO ELKARTEKO PRESIDENTEA
Erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren arloko ekintzailea da, eta amatasunari erromantizismo oro kenduz hasi zuen bere ibilbidea. Malasmadres kluba sortu zuen. Gaur egun kide asko ditu klub horrek, eta klub horretatik abiatuta sortu zuten geroago ‘Yo no renuncio’ elkartea: haurrak haztea garapen pertsonal eta profesionalarekin bateragarria izateko eskubidea aldarrikatzen dute.
HEZKUNTZA
Alberto Soler
PSIKOLOGOA ETA ERANTZUKIDETASUNAREN ALDEKOA
Valentziako psikologoaren arabera, “etxean laguntzea” amarru bat da: izan ere, erantzukidetasuna zenbait zeregin egitea baino gehiago da, planifikatzea ere eskatzen baitu. Eta arlo horretan, pisurik handiena emakumearen gain geratzen da. Erruaren inguruan eta rolak eta erantzukizunak zehazten dituen genero arrakalaren inguruan ere hitz egingo du Albertok.
50