EROSKI_MAYO_2024_EUSKERA

Page 1

Has zaitez osasuntsu jaten, eta aurreztu oporretarako. Beti prezio onak, errezetak eta deskontu txartel tentagarriak.

MAIATZA, FRESKOA ETA BIZI-BIZIA

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.

www.eroski.es
2024 99. zk.
Maiatza

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

aurkibidea

34 22 44 14 10

04 Zenbaki honetan

06 Hil honetako onenetan onena

07 Sareetan

08 Aukeratu osasuna, aukeratu kolorea: 6 jaki puntu-puntuan jartzeko

10 Barbakoa begetala

14 Gereziak: egin kosk gorriari

22 Jogurta: ona eta naturala

30 Intxaurrak: osasuna, intxaurrondoaren fruitua

32 Infoodencer-ak: Itsas-Etxea Kofradia

34 EROSKI club-en abantailak

Gure dendetako azken kontuak

Edergintza: berrikuntza freskoak aurpegiko larruazala zaintzeko

40 Elkartasuna

44 Bidaiak: Costa Daurada

47 Aurrezki-kupoiak

50 Albisteak

3
www.eroski.es 2024ko maiatza

MPUNTU-PUNTUAN Beti

aiatzean aukera zabala izaten da. Barazkiz eta frutaz betetako hilabetea da, eta produktu horiek kolorea ematen diote gure elikadurari, jateko ohitura onak mantentzen laguntzearekin bat. EROSKIn behar dituzun aukera guztiak dituzu eskura, beti puntu-puntuan izan ditzazun bai platera eta bai patrika.

Bete saskia produktu freskoekin eta sasoiko produktuekin, eta aurreztu, beti prezio ona izaten dute eta. Fruta, barazkiak, arraina, haragia, zure inguruan egindako bertako produktuak eta ezinbestean izan beharreko oinarrizko produktuak: esnea, ogia, lekaleak eta arrautzak, besteak beste. Milaka produktu dituzu eskura, eta kupoiak erabiltzen badituzu, EROSKI club-ekoa izateagatik, aurrezpena pilatuko duzu. Hil honetan, gainera,

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP.

kupoi gehiago izango dituzu zure aplikazioan. Ez galtzen utzi!

Eta eguneroko erronkak ezartzen baditugu? Probatu errezeta berriak, kendu hautsa barbakoari eta ausartu sasoiko barazkiak erretzen, dastatu bertako jakiak, edo sartu osoko produktu gehiago, fruitu lehor gehiago eta hazi gehiago zure dietan, eta horrez gain, oinez ibili egunero. Gogoan izan zer esan nahi duen ohitura onak izateak: benetako jatekoa jatea, ariketa fisikoa egitea eta ondo lo egitea. Eta barrena zaintzen baduzu, zaindu kanpoko itxura ere. Ikusi edergintzaren atala: produkturik freskoenak dituzu eskura aurpegiko larruazala zaintzeko. Aldea sumatuko duzu!

Mantendu bizi-bizi zure elkartasuna eta parte hartu Kilo Operazioaren gisako egitasmoetan, eta, oroz gain, gozatu. Eskaini denbora gehiago familari eta lagunei!

Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide

Erredaktore burua: Manuela Díaz

ARGITALPENAREN EGILEA

Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo

NEMEH D I T U ZUZENBAKIHONETAKOERREZE T A KAITZUG Jarrai iezaguzu
Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna
editoriala

lortu 10€

lehenengoz deskargatzenbaduzu

a deskarga

EROSKI APP-A
BALIODIZUTEN KUPOI GEHIAGO
BETIEREK MAITASUNA -ari

A HIL honetako ONENETAN ONENA

2 lurrindegi osoan*

ESKAINTZA

GEHIAGO, GEHIAGO ZAINTZEKO

Edergintza

KONBINATU

ZAINDU ZEURE BURUA ETA AURREZTU!

Maiatzaren 3tik 14ra, 3x2 sustapena izango da gure lurrindegi atalean. Egin zure konbinazio propioa kosmetikako produktuekin, lurrinekin, higienerako eta gorputza zaintzeko produktuekin, ilea zaintzeko produktuekin, ahoko higienerako produktuekin eta eguzkitik babesteko produktuekin.

NUTRI-SCORE

A B D E C

Gure dendetan gero eta apustu sendoagoa egiten dugu elikadura osasungarriaren alde. Duela lau urtetik aurrera, gure bezeroek gero eta sarriago aukeratzen dituzte Nutri-Score sistemako letra ‘egokiak’ dituzten produktuak (A eta B), eta horrelako gero eta produktu gehiago ditugu gainera, nutrizio kalitate kaskarragoa dutenen kaltetan.

HARTU FRESKALDI BAT iluntzeko poteoan

GOZATU SANGRIAREN ETA

ALKOHOLIK GABE ETA

LIMOIAREKIN EGINDAKO ‘TINTO

DE VERANO’-AREN ZAPOREAZ:

CASTILLO DE ARESO MARKAREN

BI PRODUKTU BERRI DIRA. UDAKO

ARRATSALDEETAN EDARI HORIEK

IZATEN DIRA ESTIMATUENAK.

HOTZ-HOTZ ZERBITZATU, ETA

GOZATU KONPAINIA ONEAN.

Berria

Berria

AFARI OSASUNGARRI BAT

Zer mu Hem form eta bain hob g metikako enerako uktuekin, ahoko a uekin.

Muskuiluek potasio, omega 3, proteina eta burdina ugari dute, eta gainera, goxo-goxoak dira. Zer gehiago behar duzu muskuiluak zure dietan sartzeko? Hemen duzu beste arrazoi bat: formatu berria, izoztuta, berotu eta jateko prest. Minutu batzuk baino ez dituzu behar afari ezin hobe bat egiteko.

6
A+B
BOLADAN DAGO 4 3 1
*Galdetu zure ohiko dendan ea eskura duten sustapen hau. *Higiene intimorako, inkontinentzia zaintzeko, haurtxoentzako eta botika kutxako produktuak ez dira sartzen.

...ETA SAREETAN

Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri

EROSKI club-eko hileko errezeta

Olagarroa ‘ajada’ saltsan tipula konfitatuarekin Zorionak, @moncho_br! Gure EROSKI club aldizkariko ‘Hileko errezeta’ lehiaketa irabazi du! Plater ezin goxoagoa prestatu du, eta liluratuta utzi gaitu: olagarroa ‘ajada’ saltsan tipula konfitatuarekin, EROSKIko bertako produktuekin egina. Zuk ere gustuko duzu sukaldean aritzea? Kargatu sarean zure errezetarik osasungarrienen argazki bat, eta jarri gure etiketa hashtag honekin: #elikatupentsatzenduzuna. 100€-ko opari txartel bat irabazteko aukera izango duzu, gure dendetan gastatu ahal izateko.

Egia ala gezurra?

Dena al dakizu elikadura osasungarriari buruz?

Maiatzean lehiaketa berri bat izango dugu sareetan. Quiz bat, zure jakinduria frogatzeko, sari eta guzti. Ez al duzu aukera baliatuko? Izan ere, ezerk ez du gehiago eragiten zure bizitzan jaten duzun horrek baino, eta ezerk ez du gehiago eragiten jaten duzun horretan pentsatzen duzunak baino.

Tiktoken ere BAGAUDE!

ere BA

Guk ere bat egin dugu mundua konkistatzen ari den plataformarekin: ikuspegi berdingabea du, eta oso eduki sortzailea. Jarrai iezaguzu @eroski.oficial helbidean, eta izan azken joeren eta albisteen berri, ikusi ‘trend’-ik biralenak, egunerokorako aholkurik onenak eta askoz gehiago.

ELKARREKIN SUKALDEAN

Batch cooking-a izugarri gustatzen zaigu, eta @shootthecook-eko Laurak oilaskoari etekina ateratzen erakutsi zigun: askotariko jakiontzi osasungarriak prestatzen ikasi genuen, bulegora edo unibertsitatera eramateko.

Eta @ainaralo-k gozatu zuen saioa: txokolatezko eta ahuakatezko mousse tentagarri eta osasungarri bat egin zuen. Ez bazenuen ikusi, bilatu ezazu @eroskioficial helbidean. Sekulakoa!

7

Aukeratu OSASUNA,

Hil honetan, ezinbestekoak dituzun sei jaki proposatuko dizkizugu: zeure burua zaintzen lagunduko dizute, zure inguruko ekoizleak babesten dituzte, eta prezio onak dituzte beti; beraz, konturatu ere egin gabe aurreztuko duzu. Ez dago gaizki, ezta?

Urtaroen arabera dieta aldatzearen aldekoak gara. Aukeratu beti prezio ona duten sasoiko barazkiak. Hauek ditugu garai honetako barazkiak: berenjena, kuiatxoa, zainzuriak, piperra, erremolatxa, azenarioa, tomatea, letxuga... Bikainak txingarretan egiteko.

8
@virginiamartin_photo

Gure fruta dendetara ere iritsi da kolorea: lehen gereziak iritsi zaizkigu, Jerteko bailaratik ekarri berriak. Arraina ere badugu. Antxoa, atuna, izokina eta legatza dira garai honetakoak, eta beti prezio onean aurkituko dituzu gure arrandegietan. Erabili barazkiak edo arroza arrainari laguntzeko. Eta horri intxaurrak edo haziak gehituz gero, menu osasungarria egina dago.

Eta zer esan jogurtari buruz? Onura besterik ez dio egiten digestioari. Aukeratu azukre gehigarririk gabeko jogurt naturala, onura handiagoa egiten du eta.

aukeratu KOLOREA

9

BARBAKOA garaia da

Eguraldi onarekin batera, hemen dugu barbakoa garaia ere, eta guk proposamenik osasungarriena egin nahi dizugu: barazkiak parrillan. Txingarrek zapore berezia ematen diete, eta ezin tentagarriago bihurtzen dituzte. Gure dendetan barazkiak parrillan egiteko behar duzun guztia aurkituko duzu: azenarioa, erremolatxa, batata, kuiatxoa, berenjena, kalabaza, piperra, tomatea, tipula, patata, txanpinoiak, belarri landu perretxikoak, azalorea, pak choi-a, zainzuriak eta askoz gehiago.

PARRILLA OSASUNGARRIA EGITEKO GOMENDIOAK

Su ertain-handian erre barazkiak. 8-12 minutuan prest egongo dira, baina denbora barazki motaren eta tamainaren araberakoa da.

Sarri eman buelta barazkiei.

Brotxetak egiteko, lodiera bereko puskak egin, handiak eta lodiak.

Marinatu sinpleek barazkien zaporea indartzen dute: oliba olioa, baratxuria, belar freskoak eta limoi ura adibidez.

Eta jogurt saltsak ukitu ezin hobea emango die.

#elikatupentsatzenduzuna

Egin tokia tuberkuluei

Erremolatxa eta azenarioa osorik erre. Eta patatak, hobe aluminio paperean bilduta.

Ezinbestekoak

Xaflatan ebakita, osorik, erdibituta... Erre bost minutuz alde bakoitza.

Delikatuenak

Beti prezio onak ak

Animatu eta erre hosto berdedun barazkiak ere Letxuga erromatarraren bihotzak, endibiak edo pak choi aza txinatarra, boladan dago eta. Erdibitu luzetara, eta egin su txikitan 2 minutuz alde bakoitza.

Arretaz zaindu tomateak, piperrak eta perretxikoak: denbora gutxiago behar dute egiteko, eta erretzeko arriskua dago.

onak ak reziok

10
Beti prezio onak ak reziok reziok Beti prezio onak ak reziok

1,99€

ERRAZIOAK

A B D E C

A Pak choi eta txanpinoien erregosia arrozarekin

4 15-20’

• 2 pak choi (500 g-koa bakoitza)

• 12 txanpinoi, 2 tipulin, 2 azenario eta 3 baratxuri atal

• Kaiena bat

• 3 koilarakada arroz ozpin

• 4 koilarakada soja saltsa, gatz gutxikoa

• 4 koilarakada ur

• Koilarakadatxo bat arto irin

• Koilarakadatxo bat sriracha

• 3 koilarakada oliba olio birjina estra

• 5 g sesamo zuri

• 200 g basmati arroz

Egosi arroza ekoizleak aginduta bezala. Gorde geroko.

Garbitu eta lehortu pak choi-ak, eta ebaki luzetara. Moztu tipulina uztai formarekin eta txortena diagonalean, apaintzeko. Txikitu txanpinoiak lau zatitan edo xaflatan, azenarioa zerrendatan eta baratxuria xaflatan.

Prestatu saltsa: nahasi ozpina, ura, arto irina, sriracha eta 2 koilarakada oliba olio birjina estra. Gorde geroko.

Jarri koilarakada erdi oliba olio birjina estra zartagin batean, su ertainean, eta erregosi pak choi-a, tipulina, txanpinoiak, azenarioa, baratxuria eta kaiena. Dena puntu-puntuan dagoenean, bota saltsa eta utzi loditzen.

Atera platerera arrozarekin batera, bota gainetik sesamoa, eta jarri tipulinaren txorten pixka bat.

Ohar osasungarriak

Pak choi-a aza mota bat da: aukera asko ematen ditu sukalderako, eta erraz moldatzen da gainerako jakiekin. Horren ordez zerba erabili daiteke, edo kale-a, aza, eta baita gari zainzuriak ere.

Sutan eginda leundu egiten da, eta gozoago bihurtu, baina gordinik ere jan daiteke. Dastatu entsaladetan. Kaltzio dezente du.

Platera osatzeko, sartu proteina osasungarriak dituen jakiren bat. Egokia da dieta beganoak egiteko.

#elikatupentsatzenduzuna

11 ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %20 397 %28 1,69g GATZA %7 6,73g AZUKREAK %7 1,31g GANTZ SATURATUAK %13 8,96g GANTZA
NUTRI-SCORE
@virginiamartin_photo

SANDWICHA

OGI BEGETALAREKIN

2 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 / 20 MIN

Ogi begetala egiteko

Patata 1

2 azenario

50 g espinaka

Arrautza 1

2 koilarakada olo irin

5 ml olio

Betegarria egiteko

60 g lakoi

Gazta leunaren 2 xerra

Sesamo haziak, apaintzeko (aukerakoa)

1. Birrindu patata eta azenarioa gordinik. Ondo xukatu zapi garbi batekin, ahalik eta ur gehien kentzeko. Ontzi batean, nahasi patata eta azenarioa espinakekin, txikituta, arrautzarekin eta olo irinarekin.

2. Busti olio pittin batekin sandwichak egiteko gailua, eta jarri barazkien ore kapa bat. Gainean, jarri gazta xerra bat eta lakoi xerra bat. Estali barazkien orearekin, eta bota sesamo hazi batzuk gainetik.

3. Egin 5-10 minutuz, orea mamitzen den arte. Zerbitzatu triangelutan zatituta.

Zer ematen dizu?

Plater osoa da. Kalitate oneko proteinak, barazkien hidratoak eta olioaren, arrautzaren eta gaztaren gantz osasungarriak ematen ditu. Kaltzio dezente du. Lakoia beso egosia da, eta hortaz, haragi gehiago izaten du normalean.

Familian sukaldean aritzea dibertigarria da #elikatupentsatzenduzuna

12
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %18 354 %19 1,11g GATZA %8 7,03g AZUKREAK %22 4,41g GANTZ SATURATUAK %20 13,87g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE B

Egin kosk

GORRIARI

Testura trinkoa eta leuna, eta kolore gorri bizi-bizia. Gereziak eta pikotak maiatzeko eta ekaineko erregina dira. Gozoak direlako gustatzen zaizkigu, kaloria gutxi dutelako, eta ezaugarri onuragarri ugari.

bikainekoak dira. Eta EROSKIn, hainbat formatu dituzu aukeran: kilo erdiko ontzia, kilokoa eta handizka, behar duzun kantitatea baino ez dezazun eraman eta ezer ez dadin alferrik galdu.

Heltzen direnean, aukera izango duzu inguruko gereziez gozatzeko: EAEkoak, Aragoikoak, Errioxakoak, Nafarroakoak eta Andaluziakoak. Gure EROSKI Natur gerezia ere eskura izango duzu: gozoak eta tamaina

Gereziek C bitamina ugari dute, eta antioxidatzaileak dira; gainera, hainbat mineral dituzte: hala nola burdina, potasioa eta kaltzioa.

Gogoan izan 10 gereziko eskutada bat dela errazio orekatua.

Gerezien txortenak infusioan edo hauts eginda hartu daitezke, eta diuretikoak dira.

Gereziak eta pikotak espezie berekoak dira, baina mota desberdinak: batzuek txortena dute, eta besteek ez. Pikotak ez du txortenik, eta kurruskatsuagoa eta gozoagoa da.

#elikatupentsatzenduzuna

Gainera, ba al dakizu Caceresko Jerte Bailarako Kooperatiben Taldea dela gure hornitzaile nagusia? Haiek ekartzen dizkigute EROSKIn aurkituko dituzun gerezi eta pikota guztiak.

Honelakoa da Jerteko

Gerezia Jatorri Izena

Aritsau erakoa. Eskuz biltzen dituzte gereziak, berorik egiten ez duen momentuan, trinko mantendu daitezen.

Heltze puntu bikaina. Helduta daudenean bakarrik biltzen dira.

Zuhaitzetik erortzen badira, ez dira gehiago helduko.

Zapore paregabea. Klimari eta nekazarien tradizioari esker, bakarrak dira, eta munduko gerezirik onenetako batzuk.

A d H Z g In

Ingurua. Gerezi hauek erosita, sistema tradizional eta jasangarri bat mantentzen lagunduko duzu.

EROSKI Natur gerezi bakoitza zapore handikoa eta tamaina bikainekoa da

14
prezio preonak zio ona naak re
formatu aukeran
Beti
Hainbat

MINTZA GAITEZEN...

MONICA TIERNO

Jerte Bailarako Kooperatiba Taldeko zuzendari nagusia

Gereziei buruz hitz egitean, Jerteri buru hitz egin behar ezinbestean. Jerte Bailarako Kooperatiba Taldea Jerte bailarako eta La Verako 15 kooperatibak osatzen dute. 3.000 bazkide baino gehiago ditu taldeak, eta denek modu tradizionalean lantzen dituzte gereziak eta pikotak. Haien jakinduriari eta inguru paregabeari esker, bereziak dira. Monica Tiernok uste du naturaren, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka ezin hobea direla.

Nola bereizi beste gerezietatik?

Gure gereziek Jerteko Gerezia J.I-a dute. Fruta gutxik dute aitortza hori, eta kontsumitzaileei kalitate bermea ematen die. Gure pikotak txikiagoak dira, ez dute txortenik, eta testura kurruskatsua eta gozoa dute. Sei astez baino ez dira egoten eskura, ekainaren erdialdetik uztailaren amaierara bitartean. Gure gereziak, berriz, maiatzaren hasieratik egoten dira eskura, eta 3 hilabetez gainera.

Nola landu eta biltzen da fruitu hori?

Gure inguruan, gereziak mendian lantzen dira, eskuz egindako alor txikitan. Paisaia berezi horri ingurumenerako duen garrantzia

aitortu diote, higadura murrizten laguntzen baitu. Gehienetan, gure nekazariek egiten dituzte lan guztiak: zuhaitza landatu, ongarritu, kimatu eta zaindu. Gerezi bakoitza eskuz biltzen dute, eta ziurtatzen dute bakoitzak heltze puntu eta zapore egokia duela.

Zer neurri hartzen ari dira gerezien lanketa babesteko?

Gure apustua produktua elkarrekin merkaturatzea da, kooperatibismoaren bitartez, eta horri esker, babesa ematen diegu gure nekazariei, eta gereziak lantzea beren bizi proiektu bilakatu daiteke. Gehienak ekoizle txikiak dira, eta elkartuta Espainiako gerezi merkaturatzailerik handiena gara, gure ezaugarriak galdu gabe: tradizioa eta familia giroa.

Zer erronkari egin behar diezue aurre?

Gerezia oso fruta goxoa da, baina izugarri delikatua ere bai: euriak, txingorrak eta gehiegizko beroak murriztu egiten dute uzta. Zorionez, hainbat motatako gereziak lantzen ditugu, eta ez denak altitude berean; horrela, arriskuak ere sakabanatuago daude.

Zer gomendio emango zenieke kontsumitzaileei Jerteko gereziez bete-betean goza dezaten?

Pikotak, txortenik ez dutenak eta txikiagoak direnak, baina aldi berean gozoak eta kurruskatsuak, snack osasungarririk egokiena dira udaran hartzeko. Ezin hobea beti.

15

Gerezi gazpatxoa

• 750 g tomate

• Tipula txiki baten erdia

• Piper berde baten erdia

• Baratxuri baten laurdena

• 400 g gerezi

• 4 koilarakada oliba olio birjina estra

Kendu hezurrak gereziei.

• 2 koilarakada ozpin (Jerez erakoa)

• Gatza

• 200 ml ur

• 40 g ahuntz gazta (biribila)

• Ezkai freskoa

Moztu tomateak, tipula, piperra eta baratxuria. Jarri guztia irabiagailuaren ontzian, eta birrindu.

Bota gereziak nahastura horretara eta irabiatu berriz.

Erantsi ozpina, olioa, ura eta gatza, eta irabiatu krema fin bat lortu arte.

Gorde hozkailuan zerbitzatzeko unea arte.

Hotza zerbitzatuko dugu, ahuntz gazta eta ezkai fresko pittin batekin.

Gerezien lassi-a

• 250 ml jogurt natural

1,57

• Katilukada bat izotz laukitxo (hain hotza nahi ez bada, ur oso hotza)

• 125 ml esne edo edari begetal

• 300 g gerezi

• Kanela hautsa

• Kardamomoa

• Gatz pittin bat

Beste aldaera batzuk ere probatu ditzakezu, gerezien ordez 300 g marrubi, 3 nektarina edo mango erdi bat erabiliz. 4 5’

Irabiatu jogurta, esnea edo edari begetala, fruta puskatan eginda eta izotza. Birrindu nahasketa homogeneo eta laua lortu arte. Bota espeziak eta gatza gainetik, eta birrindu segundo batzuez. Berehala atera, hotz dagoela.

0,49€

16 ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %5 109 %7 0,40g GATZA %17 15,02g AZUKREAK %6 1,14g GANTZ SATURATUAK %3 2,43g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE A
4 15’
ERRAZIOAK
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %10 200 %6 0,38g GATZA %20 18,13g AZUKREAK %12 2,34g GANTZ SATURATUAK %16 11,21g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE A
€ ERRAZIOAK

Legatza esku-eskura

Gehien kontsumitzen diren arrainetako bat da, zalantzarik gabe. Haragi zuria eta leuna du, zapore fina, eta testura trinkoa. Ia ez du ez hezurrik eta ez gantzik, baina proteina eta omega 3 ugari du. Horregatik guztiagatik, gure gustukoenetako bat da legatza. Gure

arrandegietan urte osoan izaten dugu, baina garai honetan harrapatzen da gehien, eta oraintxe dago onenonenean. Goza ezazu legatzaz plantxan eginda, labean erreta, arrautzairinetan edo ogi birrinetan pasatuta, saltsan eginda, gisatuta, parrillan... Gustu guztientzako aukerak daude.

Eta erabili legatz freskoa erosteko deskontu txartela.

IZOZTUTA ERE BAI

Legatza itsas zabalean izozten da, harrapatzen duten itsasontzian bertan, eta beraz, urte guztirako gordetzen du freskotasuna eta kalitatea.

PEDRO NOBEIRA

Artea supermerkatuko (Bizkaia) arrandegiaren arduraduna

Gure EROSKI legatza Galiziatik eta EAEtik dator. Arrain basati hori oso ohikoa da Kantauri itsasertzean, eta urte osoan harrapatzen da. Horregatik, edozein momentutan aurkituko duzu legatz freskoa gure dendetan, eta prezio onean beti. Gure salmahaietan nahi duzun bezala prestatuko dizugu. Xerratan moztuta, xaflatan eginda edo osorik. Eta nahiago baduzu, ontziratuta eta garbituta.

duzuna aukeratzen duzula, JAN SASOIKO ARRAINA

Antxoa, berdela, itsas aingira, txitxarroa, ezpata arraina, erreboiloa, atuna, itsas potxua, izokina eta amuarraina Aukeratzen

kabrarroka,

18
(*) Sustapen honek ez du balio EROSKIk Balear uharteetan dituen dendetarako eta Velgasak Galizian eta Gaztela eta Leonen dituen dendetarako. ARRAIN ZURIA
-+ -
ARRAIN URDINA
Gantzak Omega
gantz azidoak Proteinak Kaloriak + ++
Legatza, meroa, komatula edo perlita, zapoa eta arraia
3
A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN GURE ARRANDEGIAN BETI PREZIO ONA ZIGILUAREKIN AURKITUKO
BUZTANA*
DUZU BAI LEGATZ OSOA ETA BAI
Beti prezio onak prezio ona naak re io

A B D E C

ERRAZIO BATEK DAUKA:

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

1,87 €

ERRAZIOAK

Fish and chips aire frijigailuan

4 60’

• 4 legatz solomo

Birrineztatzeko

• 80 g osoko irin

• Arrautza bat

• 100 g ogi birrin

• Gatza eta piperbeltza

Chip begetalak

• 2 azenario, patata

1 eta batata 1

• Gatza, piperbeltza, baratxuri hautsa

eta piperrautsa

• 60 ml oliba olio

Tartariar saltsa

• 200 ml jogurt natural

• Koilarakadatxo bat ziape

• Tipula baten laurdena

• 4 luzokertxo

• 4 perrexil hosto

• Gatza

Jarri legatz solomoak ontzi batean, eman gatza eta piperbeltza, eta nahasi irinarekin.

Atera ontzitik eta sartu arrautza irabiatutan, eta gero, ogi birrinetan. Jarri aire frijigailuaren ontzian, eta egin 10 minutuz 180 ºC-an.

Garbitu barazkiak eta ebaki makilatxotan. Jarri ontzi batean eta eman olioa, gatza, piperbeltza, baratxuri hautsa eta piperrautsa. Ondo nahasi. Jarri aire frijigailuaren ontzian, eta egin 200 ºC-an 15 minutuz.

Saltsa egiteko, txikitu tipula, luzokertxoak eta perrexila, eta nahasi ontzi batean jogurtarekin, ziapearekin eta gatzarekin.

Atera arraina platerera barazkien chip-ekin, eta jarri saltsa aparte, nahi bezala bustitzeko.

Ohar osasungarriak

Aurreko eguneko ogia birrindu, soberakinak aprobetxatzeko. Osokoa bada, askoz hobe.

Platera osasungarriago egiteko, modu tradizionalean birrineztatu beharrean, nahasi jogurt natural bat eta 100 g ogi birrin edo almendra irin. Harrituta utziko zaitu!

19
KCAL %28 553 %30 1,81g GATZA %10 9,02g AZUKREAK %23 4,62g GANTZ SATURATUAK %32 20,61g GANTZA
NUTRI-SCORE B
Bilatu itzazu osagaiak EROSKIn
#elikatupentsatzenduzuna
u Beti prezio preonak zio ona naak re o

ALEZ ALE

Arroza oinarrizko jakia da mundu osoko kultura askotan. Karbohidrato ugari ditu, energia ematen du, eta oinarrizko osagaia da hainbat eta hainbat plater osasungarri eta goxo egiteko. Gainera, edozein motatakoa izanda ere, ez du glutenik, eta beraz, hidratoak hartzeko modu bikaina da zeliakia dutenentzat. Osoko arroza aukeratzen baduzu, etekin handiagoa aterako diozu arrozari, nutrizio arloko onura guztiak eskuratuko baitituzu, eta beraz, ondo sentituko zara luzaroan.

EROSKIn arroz mota bat aurkituko duzu momentu bakoitzerako

VALENTZIA J.I

RISOTTOA

15-18’ 18’

Gauza asko behar dira benetako paella valentziar bat egiteko: arroza, salda, oliba olio birjina estra, gatza, tomatea, azafraia, piperrauts gozoa, oilaskoa, untxia, leka laua eta garrofona edo Valentziako leka zuria. Erromeroa ere bota diezaiokezu.

Italiako carnaroli motak testura krematsua hartzen du. Salda pixkanakapixkanaka botatzea da gakoa. Rissottoak eta sushia egiteko.

PUNTU-PUNTUAN

Uraren ordez, barazki salda, haragi salda edo arrain salda erabili.

Irakiten duenean, su txikienera jaitsi, eta mantendu bor-borka; ez eragin.

ARROZ LEHORRA: arroz neurri bakoitzeko, halako bi salda.

ARROZ MELENGA: 3 neurri salda eta arrozarena bat.

ARROZ SALDATSUA: arrozaren neurria halako hiru likido.

20
A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A

Gure EROSKI

SELEQTIA bonba arrozak Basque

Culinary Centerreko frogak pasatu ditu.

Bikaina da paellak, arroz melengak eta arroz saldatsuak egiteko.

BONBA BIRIBILA

BASMATI LUZEA

Puntu-puntuan geratzen da, ez da itsasten, eta egosi ondoren ere bere horretan mantentzen du forma. Entsaladetan eta guarnizioetan erabiltzeko.

Denetan lurrintsuena da. Egin baino ordubete lehenago garbitu eta beratzen uztea komeni da. Guarnizioetan, entsaladetan eta errezeta exotikoetan erabiltzeko.

OSOKO ARROZA

Zer jakirekin laguntzen den, horren zaporea hartzen du. Egoera guztietara egokitzen da.

Zergatik da hain berezia?

LURRUNDUA

Zahia kentzen zaio pixka bat egosita, baina ez du

mikromantenugairik galtzen. Arroz saldatsuak egiteko, eta guarnizioetan eta entsaladetan erabiltzeko.

Astirik ez baduzu, lana erraztuko dizugu

Zuntz gehiago ematen du. Aleak azal gogor bat izaten du kanpoaldean, eta ezin da jan: hori kendu egiten zaio, baina zahia bere horretan uzten da (zuntz gehien duen zatia da), eta baita hozia (hor dago gantz osasungarria) eta endospermoa ere (karbohidratoa).

Ezin

hobeto gera dadin...

Egoste denbora: 40-45’.

Gainerako arroz motek baino salda gehiago behar du. Arroz neurri bakoitzeko, hiru neurri ur bota.

Bikaina da edozein motatako errezetak, guarnizioak eta entsaladak egiteko.

Gogorragoa eta malguagoa denez, zaila da neurriz gain egitea.

#elikatupentsatzenduzuna

21
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN A B D E C NUTRI-SCORE A 16’ 15-18’ 11’ 20’ 23’ A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE C B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A Beti prezio preonak zio ona naak re o Beti prezio preonak zio ona naak re o Beti prezio preonak zio ona naak re o Beti prezio preonak zio ona naak re o Beti prezio preonak zio ona naak re o

ONA ETA NATURALA

Jogurtak kaltzio eta proteina gehiago du esneak baino, eta ezinbestekoa da dieta orekatua egiteko; piramide nutrizionalean ezarritako gomendioetako bat da. Aukera ugari ematen ditu sukalderako, eta denoi gustatzen zaigu.

Gure dendetan aukera zabala aurkituko duzu beti prezio onean, bai EROSKI markakoak eta bai merkatuko liderrak direnenak ere.

Jogurtarekin egiteko 58 errezeta hauek inspiraizo iturri izango dituzu

22

ZURE ERREZETETAN

JOGURTA HOZKAILUKO OHIKO

PRODUKTUETAKO BAT DA. BA AL DAKIZU

ZENBAT GAUZA EGIN DITZAKEZUN JOGURTAREKIN?

GOSARI OSASUNGARRIAK

Fruta eta jogurt ‘smoothie’-a

Nahasi jogurt naturala platanoarekin, marrubiekin eta ezti pixka batekin. Errezeta krematsu hau ezin hobea da egunari hasiera emateko, eta gainera, beti prezio ona duten produktuekin egiten da. Jogurt eta granola ‘parfait’-a

Tartekatu jogurt naturalaren geruzak eta etxeko granolarekin eta fruta xaflekin egindakoak. Gosari azkarra da, eta bikain uztartzen ditu zaporeak eta testurak.

PLATER NAGUSIAK

Berenjena errea bulgurrarekin eta jogurtarekin.

Erre berenjenak labean, eta gehitu mamiari bulgur egosia oliba olio birjina estrarekin, limoi ura, fruitu lehorrak eta olibak. Eman gainetik jogurt natural pixka bat, menda freskoa eta zilantroa txiki-txiki eginda. Bulgurrik ez baduzu, erabili osoko arroza edo kinoa.

Oilaskoa jogurtarekin marinatuta

Nahasi jogurt naturala kuminoarekin, zilantroarekin, kurkumarekin eta baratxuri xehearekin, eta marinatu oilasko bularkiak nahasketa horretan gutxienez ordubetez.

Erre parrillan edo labean.

GRANOLA ALA MUESLIA?

Granola kurruskatsuagoa eta gozoagoa da: izan ere, labean egiten da, eta olioa eta gozagarriak gehitzen dizkiote. Mueslia, berriz, solteagoa da, eta ez hain gozoa: izan ere, ez da labean egiten, eta normalean ez zaio hainbeste gozagarririk gehitzen.

Garbantzuen eta jogurtaren currya

Erregosi tipula, baratxuria eta jengibrea zartagin batean, olioarekin. Bota kurkuma, kuminoa eta garam masala. Gehitu garbantzu egosiak, tomatea txikituta eta jogurt naturala, eta egin su txikian loditzen den arte. Atera platerera currya basmati arrozarekin eta naan (ogi laua) beroarekin.

POSTRE TENTAGARRIAK

Jogurt bizkotxoa

Jogurt 1, jogurt 1 adina olio, 2 jogurt adina azukre, 3 jogurt adina irin, 3 arrautza, legamia zorro bat, limoi baten birrina eta limoi ur pixka bat. Egin labean 180 ºC-an 35 minutuz.

Jogurt izoztua

Kendu gazura jogurtari eta nahasi jogurta eztiarekin eta banilla estraktuarekin. Bota fruitu gorriak, pistatxoak eta txokolatea, urtuta edo puskatan. Izoztu 2-3 orduz.

23
A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE B Beti prezio preonak zio ona naak Beti prezio preonak zio ona naak re
A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE A
prezio preonak zio ona naak re prezio ona naak re o
Beti

Aukera ugari, kalitatea eta prezio egokiak

DENONTZAT

Hainbeste aukera izanda eskura, inoiz ez zara nazkatuko jogurta jateaz. Zure gustuen eta lehentasunen arabera egokituz joan gara gure eskaintza, eta gaur egun, EROSKI markako jogurten aukera zabala duzu eskura: kalitatezko esnearekin eginak dira, zeure burua zaindu dezazun eta zapore guztiaz goza dezazun 45 jogurt motarekin. Prezio ona izaten dute beti.

NATURALEAN

Iaz, gure basic jogurten errezeta berritu genuen, krematsuagoak eta leunagoak izan daitezen. Beti prezio onean aurkituko dituzu.

ZAPORE HANDIAGOA

Hil honetatik aurrera, EROSKI basic jogurtak iritsiko dira gure dendetara. Hainbat zapore daude aukeran, eta errezeta berria dute: krematsuagoak dira, eta kolore eta zapore hobea dute.

BATERE GANTZIK GABE

Jogurt normalek dituzten ezaugarri berberak dituzte, baina batere gantzik gabe.

LAKTOSARIK GABEAK

Zapore guztia dute, baina batere laktosarik ez.

JOGURT LIKIDOA

Edozein tokitara eraman eta gozatzeko.

24
Beti prezio preonak zio ona naak re io
B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE B
Beti prezio preonak zio ona naak re o
A B D E C NUTRI-SCORE C

LAGUNTZA HANDIAGOA

PROTEINA GEHIAGO

Proteina gehigarria duten esnekien aukera zabala duzu eskura, gihar masa mantendu eta garatu dezazun. Ez dute ez glutenik eta ez azukre gehigarririk, eta budinek proteina gehigarria dute; gainera, gantz gutxikoak dira. Dastatu itzazu marrubi zaporea eta zapore tropikala.

KEFIRRA

Kefir hitzak ondo sentitzea esan nahi du. Turkiako edari bat da: hainbat bakteria hartzituz egiten da, eta proteina ugari du. Goza ezazu kefirraz nahi duzun formatuan, eta dastatu EROSKI BIO ahuntz kefirra: nekazaritza ekologikotik datorren esne osoarekin egiten da. Inoiz ez bezala gozatzeko. Dastatu greziar jogurt berria: arina da, eta gantza %2 baino ez du. Kaloria gutxiago ditu, eta jogurt greziar naturalak baino %80 gantz gutxiago.

XL FORMATUA

L. Casei eta bifidus motako jogurtek lagundu egiten dute immunitate sistemak ondo funtzionatu dezan eta hesteetako flora lehengoratu dadin. Probiotiko-kolesterol sortak landare esterola gehigarriak ditu, eta odoleko kolesterola murrizten laguntzen du.

GREZIARRAK

Sei unitateko formatu berria duzu eskura. Naturala, azukreduna eta hainbat zaporetakoak: limoizkoa, intxaurrena... Krematsu-krematsuak dira!

BEREZIAK

Gure jogurtik goumetenak EROSKI SELEQTIA dira. Ardi eta ahuntz esne freskoarekin eginak dira, eta Basque Culinary Centerreko frogak pasatzen dituzte. BIO jogurt naturala ere baduzu aukeran: nekazaritza ekologikotik datorren ahuntz esnearekin egiten da.

25
A B D E C NUTRI-SCORE A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE C DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE C
Berria Berria
Beti prezio prezio ona naak re io Beti prezio preonak zio ona na
ak re io
Berria

TOKIAN TOKIKO ZAPOREA

Gustuko dugu hemengoa izatea. Ona da bai guretzat, bai gure inguruarentzat eta baita gure dendetan produktuak saltzen dituzten tokian tokiko 2.000 ekoizle baino gehiagorentzat ere: hurbileko 21.000 produktu baino gehiago saltzen dituzte gure dendetan. Jogurten arloan bakarrik, inguruko 30 esneki ekoizle baino gehiagorekin egiten dugu lan, izugarri gustatzen zaigun betiko zapore hori ematen baitute. Hauek dira horietako batzuk. Ezagutu gainerakoak hurbilen duzun dendan.

GALIZIA

Casa Grande de Xanceda

Kefirrak 14 hartzigarri ditu, zuretzat onak diren milioika bakteria, eta zapore leuna eta goxogoxoa du.

Jogurta esne fresko ekologikoarekin eta hartzigarri laktikoekin egina da, eta ez du ezer gehiago!

KANTABRIA

Bien aparecida Kefirra.

La ermita Jogurt naturala.

NAFARROA

Lactubifi naturala Esne freskoa, hartzigarriak eta bifidusa bakarrik. Ekoizpen Integratuko ziurtagiridun esnea da sekretua.

Lactujogurt naturala Ekoizpen Integratuko esne freskoa eta hartzigarriak, ez du besterik. Astindu eta edan.

Limoizko lactujogurta Ekoizpen Integratuko esne freskoarekin, hartzigarriekin, lurrin naturalarekin eta azukrearekin egina. Ez du ezer gehiago.

BERTAKOAK ETA SOLIDARIOAK Aspace Biointegrak eta EROSKIk elkarlanean dihardute desgaitasunen bat dutenek Orreagako (Nafarroa) landa ingurunean bizi diren animalien esnearekin egiten dituzten produktuak gure dendetan saltzeko. Errezeta tradizionalak erabiltzen dituzte, eta ontziak egiteko, %1 baino gutxiago erabiltzen dute plastikoa.

26
Villa Villera Jogurt naturala.
ARAGOI

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Mahala

Limoizko jogurta.

Doncel Ardi esnearekin egindako jogurta gereziekin.

EROSKI BERTAKO ZAPOREAREKIN

Jogurta ahabiekin, gereziekin eta marrubiekin.

MINTZA GAITEZEN...

Javier Olmos

Vascolaceko eta Donceleko kontseilari ordezkaria eta arduradun komertziala

EAEko mapa duten jogurtak autonomia horretako behi esne oso pasteurizatuarekin

eginak dira, eta ingurunearen garapena bermatzen du horrek. Koloratzailerik gabe, esne gainik gabe eta esne hauts gehigarririk gabe egiten dira. Egokiak dira zeliakia dutenentzat, eta EKO ontzia dute, %24 arinagoa, kanpoko kartoia kendu baitzaie.

Ia mende erdia daramate esnekiak egiten. Javier Olmosek kudeatzen duen enpresak –Vascolac eta Doncel marken sortzailea– EROSKIn aurkitu ditzakezun jogurten aukera zabala eskaintzen du. Gainera, %100 bertakoa den esnearekin egiten dituzte gure jogurtak: ahabiena, gereziena eta marrubiena.

Zer ematen die zuena bezalako familia enpresa batek jogurtei?

Kalitatezko lehengaiak erabiliz, modu tradizionalean egiten ditugu jogurtak: modernotasuna da gure ekarpena, eta produktu krematsuago bat egiten dugu, frutarekin. Mimoz egiten ditugu gure produktuak, naturalak izan daitezen eta zapore guztia mantendu dezaten. EROSKI jogurtak horren adibide garbia dira: fruten konfitura dute, kalitate handikoa, eta horrek zapore naturala ematen die, oso atsegina.

Hainbeste gustatzen zaigun bertako zapore hori?

Bertako ekoizleak gara, eta gure esnea ere bai. Zorionez, EAEn badugu lehengai hori, eta horri esker kalitate handiko produktua egiten dugu, oso krematsua: horrek eragina du kontsumitzailearengan. Gisa honetako produktuak kontsumitzeak lagundu egiten die gure bizilagunei, eta ingurumena zaintzen ere laguntzen du; izan ere, apenas erabiltzen dugun garraiorik, ez esnea plantara eramateko, eta ez handik dendetara eramateko ere.

Tradizioa berrikuntzarekin uztartzen al duzue?

Bai, noski. Testura berriak sortzen ditugu, eta produktu berriak garatzeko proiektuetan ere lan egiten dugu.

27
A B D E C NUTRI-SCORE C
A B D E C NUTRI-SCORE B 24% +LIGERO

EROSKIn, AUKERA ZUREA DA

Gure jogurten sorta kalitate handikoa da, askotarikoa, eta 70 produktu baino gehiago ditu. Eta beti prezio onean. Horrela, markarik onenen artean aukeratu ahal izango duzu egunerokoan behar duzun hori. Izan ere, marka bat gustuko baduzu, EROSKIn aurkitu egingo duzu, ziur.

Posible da elikadura begetalaz gozatzea zure osasuna eta planetarena zainduz eta zaporeari uko egin gabe. Alpro %100 begetala da, eta goxo-goxoa. Gainera, azukrerik gabeko eskaintza zabala dute. Horrelako zapore batek ez baitu gozagarririk behar!

Kefirra

Hartzidura motel eginda, kefirra hain mikatza ez izatea lortzen da, hain astringentea eta hain garratza ez izatea.

Artisau erako jogurt greziarra

Larrean aske bizi diren behien esne freskoarekin egiten da, motel egiten da hartzidura, eta esne gaina eta gozo ukitu bat ditu.

Jogurt naturala

Kontu handiz egina, presarik gabe, larrean aske bizi diren behien esne freskoarekin.

Melokotoizko jogurta

Melokotoiaren ukitu gozoa du, eta marakuiak ukitu garratz eta exotikoa ematen dio. Ezingo diozu eutsi.

Jogurta mugurdiekin

Artisau erako jogurt krematsua da, eta basa mugurdiek ukitu bizi eta freskoa ematen diote.

28

Hesteetako mikrobiota oso garrantzitsua da gure organismoaren hainbat funtziotarako, eta elikadurak lagundu egiten du oreka mantentzen. Activia jogurtek probiotiko mota gehiago dituzte jogurt tradizionalek baino, eta beraz, aukera bikaina da jogurt horiek dietan sartzea.

Kalitate handiko proteinak dituzte, eta proteina horiek oinarrizko bederatzi aminoazidoak dituzte. Eta hainbat formatu, zapore eta proteina gramaje daude aukeran: koilararekin jateko jogurtak, adibidez, 15 g proteina ditu, eta likidoek, berriz, 25 g. Mota guztiak azukre gehigarririk gabekoak dira, eta ez dute batere gantzik.

SUKALDEAN GEURE SALTSAN

ALDEA

Jogurtekin egindako saltsek aukera asko ematen dituzte sukalderako, goxo-goxoak dira, eta ukitu fresko eta krematsua ematen diete hainbat eta hainbat errezetari. Gogoan hartu gure gustukoenak.

Jogurt eta luzoker saltsa (tzatziki). Jogurt greziarra, luzokerra, baratxuria, limoi ura, oliba olioa, gatza eta aneta. Saltsa horren beste aldaera bat Turkiako cacik saltsa da: limoia eta menda erabiltzen dituzte anetaren ordez. Bikaina da entsalada berdeei emateko, parrillan egindako haragiarekin jateko, kebab eta falafeletan sartzeko, edo barazkiak bustitzeko.

Jogurtarekin eta baratxuriarekin edo jogurtaren alioliarekin egindako saltsa. Jogurt naturalarekin, baratxuri xehe-xehearekin, oliba olio birjina estrarekin eta gatzarekin egiten da, eta batzuetan, limoi ura ere botatzen zaio. Egokia da itsaskiekin jateko, parrillan egindako arrainei laguntzeko eta erretako barazki eta patatekin jateko.

Jogurt eta belar freskoen saltsa. Jogurta, perrexila, martorria, tipulina baratxuri xehearekin, gatza, piperbeltza eta oliba olioa. Parrillan erretako haragiari laguntzeko, entsaladei emateko, falafeletan sartzeko eta erretako barazkiei laguntzeko.

Curry eta jogurt saltsa. Jogurt naturala, curry gorriaren orea, limoi ura, eztia eta martorri xehea. Basmati arroza barazkiekin jateko erabili daiteke, edo samosei laguntzeko.

Raita. Indiakoa da. Jogurta, luzokerra birrinduta, menda fresko xehea, kumino hautsa eta gatza. Plater minekin jateko ona, curryarekin adibidez.

Labneh. Iragazi jogurta gazura kentzeko. Eman gatza eta oliba olioa, eta bota belar freskoak. Ekialde Hurbilean gosaritarako hartzen dute.

Jogurt chutney-a. Indiako saltsa hau jogurta, kuminoa, martorri xehea, jengibrea eta txile berdeak nahasiz egiten da. Plater minei eta frijitutako jakiei laguntzeko.

#elikatupentsatzenduzuna

29

OSASUNA, intxaurrondoaren fruitua

Intxaurrek gantz osasungarri, proteina, zuntz, bitamina eta mineral ugari dituzte. Gozatu osasun-pilula goxo horiez jatorduen arteko snack gisa –eskutada bat nahikoa da–, entsaladetan, jogurtekin edo irabiakiekin, edo erabili zure errezetak egiteko osagai moduan.

EROSKIn intxaur mota ugari aurkituko dituzu, bai zurituta eta bai osorik, hainbat formatutan, eta gainera, prezio onean beti.

Beti prezio preonak zio onaakrezio

Intxaur arruntek zapore mikatz samarra dute, eta testura kurruskatsua. Omega 3 gantz azido asko dute.

Pekana intxaurra Ipar Ameriketakoa da, eta gozoagoa eta gurintsuagoa izaten da.

Handizka erosita aurreztu

egingo duzu, beti prezio onean daude eta.

Beti prezio onak ona rezioak

Hazien nutrizio arloko ezaugarriak www.consumer.es/eu

Makadamiako intxaurra Australiakoa da jatorriz. Leuna, krematsua eta apur bat gozoa da. Gantz azido monosaturatugabe ugari du.

Basotik platerera

Galiziatik hasi eta Kataluniaraino, intxaurrak modu sortzailean sartu dira tokian tokiko sukaldaritzan, errezeta goxo-goxoak egiteko osagai moduan.

Adibide gutxi batzuk ematearren: intxaur saltsa Euskal Herrian, intxaur tarta Galizian, intxaurrez eta gaztaz betetako piperrak Errioxan, almendra eta intxaur zopa Balear Uharteetan, intxaur saltsa Kantabrian, intxaur eta mahats entsalada Aragoin...

Atera probetxua intxaurrei gure errezeta bildumaren laguntzaz, eta prestatu plater ezin goxoagoak: granola hau adibidez, boladan dago gosaritarako.

Nola prestatzen den jakin nahi duzu?

30
Nutrizionisten arabera, egunean 4-7 intxaur jatea komeni da ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %28 553 %10 0,57g GATZA %26 23,75g AZUKREAK %59 11,90g GANTZ SATURATUAK %50 34,98g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE C
#elikatupentsatzenduzuna A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A
A B D E C NUTRI-SCORE A
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.

ITSAS-ETXEA KOFRADIA

Euskal arrantzaleen etxea

Itsasoari dioten maitasunak eta gauzak aldatzeko lan egiteko gogoak eman diote indarra Itsas-Etxea Kofradiari.

Kofradia horretan, egunero itsasora lanera joaten den arrantzalearengandik hasi eta arraina prestatzen duen sukaldariarenganaino, helburu bakarra dute denek: kontzientzia piztea itsasoak eta hark ematen dituen jakiek duten garrantziaren inguruan. Euskal kostaldeko altxorrak ikusteko bidaia bat proposatzen digute: Donostiako portuan hasten

Istriborrer galdezka

Arrainik onena?

[Borja] Sasoiko arraina; oraintxe bertan, berdela. Xerratan ebakita eta frijituta. Ikustekoa da kuadrillako umeek nola jaten duten. Itsas zabalean ezinbestean izan beharreko gauzak.

[Inaxio] Lana, elkarlana eta etorkizuna, gehienbat etorkizuna; itsasoa ezinbestekoa da.

da, han baitago kofradia. Lantegiak, jatetxea eta denda dituzte han, eta esperientzia interesgarriak eskaintzen dituzte: arrantzan ikastea baxurako arrantzan aritzen den itsasontzi batean, arrantzarako metodo tradizionalak erabiltzen ikastea, gure inguruko itsas espezieak ezagutzea eta itsasoak eskaintzen dizkigun altxor guztiak dastatzea.

Arrain zopa, marmitakoa ala kokotxak pil-pilean. Zerk eragiten dizu iparra galtzea? [Leyend] Kokotxek: dena dute, leunak dira, eta gelatinaren modukoak. Bizitzan, zertarako joera handiagoa duzu: aingura botatzekoa edo txikotak askatzekoa?

[Inaxio] Txikotak askatzekoa, baina kaitik hurbil, denboralea iristen denean babes hartu ahal izateko.

32

INAXIO VALVERDE

Itsas-Etxea

Kofradiako

sukaldariburua

Zure ustez, Itsas-Etxea

Kofradia nola aldatzen ari da elikaduraren etorkizuna?

Sare bat bagina bezala egiten dugu lan. Eragile txikiak gara, eta elkarrekin egiten dugu lan proiektu osoa ondo atera dadin.

Itsasoak zeren zaporea duela esango zenuke?

Osasunarena. Arrain urdina, bitaminak eta omega 3. Eta baxurako arrantza kontuan hartuta, etorkizunaren zaporea du. Belaunaldi aldaketa mantentzen eta berreskuratzen saiatzen gara, eta beste zapore txiki batzuk ere bai: hala nola kultura eta tradizioa.

Jaten duguna nondik datorren jakinda hobeto eta gehiago elikatzen al gara?

Zalantzarik gabe: sektorearekin harreman zuzenagoa izaten laguntzen du. Eta jakinduria gero eta handiagoa izan, aberastasuna are handiagoa da. Garaian garaikoa, euskaraz esaten dugun bezala: hau da, urteko sasoi bakoitzean tokatzen dena. Itsasoa hementxe dugu, eta ematen dizkigun altxorrei etekina ateratzen saiatu behar dugu. Azken hamarkadan asko jaitsi da arrain freskoaren kontsumoa: %35. Zer dela eta?

Orain ez dugu denbora asko ematen sukaldean. Zerbait jan, korrika lanera, umeen bila joan eskolara... Ez daukagu astirik arrain zopa bat egiteko, denbora behar baita prestatzeko, edo budinak egiteko, etab.

Nola suspertu genezake kontsumo hori?

Arraina, baxurakoa gehienbat, eguneroko dietan sartu behar dugu arraina jateko betiko ohitura ez galtzeko, denon hobebeharrez.

ION ENZO Arrantzalea

Zer egiten du Itsas-Etxea

Kofradiak

arrantzaren etorkizunaren alde?

EAEko arrantzale guztien artean martxan jarritako proiektu bat da, eta gure baxurako eta artisau erako arrantzari balioa emateko egiten dugu lan, eta aldi berean, jende gaztea sarera hurbiltzen saiatzen gara.

Baxurako arrantzaren

aldeko apustu bat al da?

Zalantzarik gabe. Eta gainera, hurbileko eta 0 km-ko produktuak bultzatzeko modu bat da.

Itsas-Etxea Kofradian, jakinduriaren bidez azaltzen ditugu gauzak, eta hemengo arraina zein den erakusten diogu jendeari, baxurako arraina alegia, eta arrain horrekin egin daitezken gauza eder guztiak ere bai.

Eta zer da baxurako arrantza?

Kostaldetik oso hurbil egiten den arrantza mota da. Eguneko arrantza, metodo jasangarriekin egina.

BORJA ISTURIZ

Arrantzalea

Kofradiak hain ezagunak ez diren espezieengana hurbiltzen al gaitu?

Zalantzarik gabe. Orain arte balio ekonomiko gutxi zuten eta arrandegietan ikusten ez ziren espezieak erakutsi nahi ditugu. Produktu ezezagunei beren balioa eman nahi diegu berriz: berdel kroketa adibidez, edo arrantzaleok jaten genuen hegaluze hanburgerra.

Oso bertakoak diren produktuak? Sasoiko arraina jaten ikasi behar dugu. Orain berdelaren kanpaina betean gaude, eta duela urte gutxi arte etxeetan ez zen berdelik jaten. Labean egin daiteke, frijituta ere bai, edo kroketak eginda.

Zaila izango al da arrain horiek dietan sartzea?

Lan egin behar da horretarako. Jendeari erakutsi behar zaio legatzaz, zapoaz eta oilarraz gain badaudela beste espezie batzuk.

LEYEND VELILLA

Itsas-Etxea

Kofradiako komunikazio arduraduna

Zerk egiten du berezi zuen proiektua?

EAEko artisau erako arrantzaren sektoreko balio kate osoa kontuan hartzeak. Arrantzaleak, saregileak, kofradiak, sukaldariak, Administrazioa...

Gu gara lotura gunea.

Zer garrantzi du komunikazioak sektorearen etorkizunari dagokionez?

Ahaztu ez dadin, bizirik iraun behar du. Horregatik, dibulgazioa da Kofradiaren funtzio nagusia, proiektu honena. Belaunaldi berriek jakin behar dute arrantzak lanerako aukera ematen duela. Kontatzen ez dena ez da, eta hori gure esku dago.

Horregatik egiten duzue apustu hezkuntzaren alde?

Bai, eskolekin ezarrita ditugun programa batzuen bidez, umeak itsasontzietan sartzen ditugu. Hainbat jarduera eskaintzen ditugu, adinaren arabera: eskulanak, arrantzan ikastea... Asteburuetarako eta oporretarako jarduerak ere baditugu, 6-17 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

Kolektibo hori, hain zuzen, ez da arrain zalea izaten, ezta?

Gauzak beste modu batean egin eta arraina jateko modu dibertigarriak pentsatu behar dira, desberdinak, gaur egungo kontsumitzaileen gustu eta profil berrietara egokituta, gazteenak barne.

#elikatupentsatzenduzuna

33

Deskargatu ezazu hemen

Oraindik ez baduzu eskuratu aplikazioa, deskargatu ezazu eta eskuratu 10 € aurrezki kupoi gisa 50 €-tik gorako erosketa batean erabili ahal izateko (1)

(1) Promozio honek 2024/06/30a baino lehen aplikazioa deskargatu eta izena ematen duten EROSKI clubeko lehen 50.000 bazkideentzat balio du. 10 €-ko kupoia aplikazioan agertuko da deskargatu eta 7 egunera gehienez. Behin aktibatu ondoren, automatikoki trukatuko da 50 €-tik gorako erosketa bat egiten duzunean.

6 ARRAZOI HAUENGATIK

BALIO DIZUTE

Kupoi gehiago

Astero-astero, paperean jasotzen dituzunak baino aurrezki kupoi gehiago dituzu eskura.

Zure neurrira

Kupoi pertsonalizatuak, zure lehentasunak eta erosi ohi dituzun produktuak kontuan hartuta, nahi duzunean erabili ditzazun eta gehiago aurreztu dezazun.

Oso erabilerrazak

Aktibatu zure kupoiak aplikazioan, eta erraz erabili ahal izango dituzu, oso modu bisual eta intuitiboan, gune bakar batean bilduta.

Ez dituzu etxean ahaztuko

Kupoiak beti izango dituzu eskura sakelakoan, eta zuk erabaki ahal izango duzu noiz datorkizun ondo haiek aktibatzea.

Planeta zainduko duzu

Paper gutxiago kontsumitzen lagunduko duzu. Klik bakar batekin kontsultatu eta aktibatu ahal izango dituzu zure kupoi guztiak.

Eta, horregatik guztiagatik, gehiago aurreztuko duzu.

Deskargatu aplikazioa hainbat gauza beti eskura izateko:

Aurrezki kupoiak eta eskaintzak

Erosketen ordainagiriak

Bildutako diru kantitatea

Txartel digitala

Jolasak eta zozketak hilero

Hileko aurrezkia

Eskuorriak

Eta askoz gehiago!

36
Beti maitek dugu EROSKI club-a

AURREZTU UDA HONETAKO JARDUERETAN!

Prestatu dena uda etortzen denerako zure EROSKI club txartelarekin aurreztuz. Atrakzio parkeak, bidaiak, ostatua, erregaia eta askoz gehiago. EROSKI aplikazioko edo www.eroski.es/eu webguneko Sustapen Gehiago atalean 80 marka baino gehiago aurkituko dituzu gehiago aurrezteko.

SUSTAPEN GEHIAGO uda honetan gozatzeko

Atera probetxurik handiena ZURE

ORDAINKETA TXARTELARI

Gorria omen da maitasunaren kolorea. Baita EROSKI club ordainketa txartelarena ere. Oraindik ez baduzu, seguru gaude lehenbiziko kolpean maiteminduko zarela. Arrazoirik ez zaizu faltako: ez dauka jaulkitze eta mantentzen kuotarik, dirua atera

ITZULI EGINGO DIZU EROSKITIK KANPOKO

EROSKETEN %1 (1) ETA DOAKOA DA BIZI OSORAKO

Ez dauka jaulkitze eta mantentze kuotarik eta itzuli egingo dizu jatetxeetan, zineman, modan, eta abarretan egiten dituzun erosketen %1.

dezakezu gure kutxazainetan eta itzuli egiten dizu EROSKItik kanpoko saltokietan egiten dituzun erosketen %1. Eta hori hasiera baino ez da, abantailen zerrenda askoz luzeagoa da eta. Oraindik pentsatzen ari al zara? Eskuratu ezazu lehenbailehen!

ESKUDIRUA GURE KUTXAZAINETAN

Dirua komisiorik gabe atera ahalko duzu EROSKIren hipermerkatu eta supermerkatuetako kutxazain automatikoetan.

Mundu guztirako balio du

Finantzaketa EROSKIn

Istripu asegurua barne

Txartel gehigarriak

Paperik gabeko zerbitzua

Ordainketa errazak

Dirua berehala

‘Contactless’ eta ‘PIN’-a

Informazio xehea

Ordainketa mugikorra

(1) Ikusi baldintzak hemen: www.eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski/ahorros-y-ventajas/ Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela da.

35

Azken kontuak

BELLE ETXEAREN ESKUILAK ETA ORRAZIA

Askatu korapiloak INOLAKO

ESFORTZURIK GABE

Kokoteraino zaude korapiloak askatzean ileari tira egiteaz? Askatu korapiloak leun-leun belle-ren eskuila eta orrazi berriekin. Zuntz naturalekin eginak dira, eta estalkia, kraft kartoiarekin. Bikainak dira korapiloak askatzeko, edozein motatako ilea izanda ere, hortz biribilak eta filamentu malguak baitituzte. Ile bustiarekin eta lehorrarekin erabili daitezke.

1. KORAPILOAK ASKATZEKO ESKUILA. Korapiloak askatu eta bolumena ematen dio ileari. Ezin egokiagoa ile luze eta mehea dutenentzat. Tarteak ditu egituran, eta horri esker, ilea azkarrago lehortzen da.

2. ESKUILA PNEUMATIKOA. Bikaina da ile luze eta kirrua dutenentzat eta ile leuna egunerokoan orrazteko.

3. KORAPILOAK ASKATZEKO ORRAZIA. Korapiloak askatu, eta primeran orrazten du ilea, eta gainera, bolumena ematen dio, bai ile motzari eta bai luzeari. Hortz biribilak ditu, eta horri esker, leun orrazten du ilea, buruko larruazala errespetatuz.

El Faro mintzo da

LUZOKERRAK

Luzoker hauek alemaniar erakoak dira bete-betean: gazi-gozoak dira, eta ziapea dute. Zapore berezia dute, eta ahogozo bikaina utziko dizute bai aperitibo moduan janda eta bai errezetetan erabilita. a a

36
BIKAINAK GUARNIZIO ETA APERITIBO MODUAN
ALEMANIAR ERARA
1 2 3
-erako

La Cocina del Norte mintzo da

Orain etxean dasta dezakezu Euskal Herriko tabernetan arrakasta gehien duen pintxoetako bat, modu eroso eta azkarrean gainera. La Cocina del Norte etxearen Urdaiazpiko eta porru entsalada jateko prest dago nonahi zaudela ere,

URDAIAZPIKO ETA PORRU ENTSALADA

Pintxo klasiko

bat etxean gozatzeko

eta harritu egingo zaitu bere zapore leunak, ukitu fresko eta zertxobait azidoarekin, eta testura krematsuarekin, non nabarmendu egiten diren porruaren eta urdaiazpikoaren ukitu kurruskatsua. Aperitiboetan, sarrerakoetan edo tapetan entsaladilla gisa erabil daiteke, ogi xerra baten gainean jar daiteke pintxo gisa eta sandwichak eta ogitartekoak egiteko ere egokia da.

Koiperen gatzozpintzeko olioa hazien olio bat da: tomatearen eta albakaren ukituak ditu, eta ezin egokiagoa da plater hotzei laguntzeko. Dastatu ezazu entsaladetan, pastarekin, tostei emanda, haragiarekin eta arrainarekin. Gainera, omega 3 ugari du, eta horrek lagundu egiten du kolesterolaren maila kontrolatzen. Olio honen zaporeak ez zaitu epel utziko!

37
EMAN UKITU BEREZI BAT zure errezetei
Koipe minttzzo K
Elaboración tradicional
-erako -erako
La Cocina Del Norte
KOIPEREN GATZOZPINTZEKO OLIOA

EDERTASUNIK FRESKOENA

AURPEGIA ZAINTZEKO BERRIKUNTZARIK FRESKOENAK

Uda ate joka dugu, eta harekin batera, egun eguzkitsuago eta beroagoak etorriko dira. Baina nola eragiten dio horrek gure larruazalari? Beroaren eraginez ura galtzen du, eta ondorioz, larruazala tenkatuta bezala sentitzen dugu, lehor, eta narritadurak ere izaten ditugu. Horri aurre egiteko, fruta eta barazki asko jan behar da, ur eta belar ur gehiago hartu, baina ez hori bakarrik: larruazalaren hesi naturala indartu eta babesten duten kosmetikoak erabili behar dira gainera.

EGUNEKO ERRUTINA

GARBITU

belle-ren aurpegia garbitzeko gela

Leun-leun garbitzen du aurpegia, eta larruazala hidratatuta, fresko eta bare uzten du aloe verari eta luzokerraren estraktuari esker. Ez dauka xaboirik, eta errespetatu egiten du pH-a.

Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95. Egokia da larruazal sentiberetarako. Hipoalergenikoa. Test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogatua. Botila %100 birziklagarria.

Boladan dago kosmetikarako aktiboak dituzten ur termalen ganduak erabiltzea. Beti aldean eraman!

BABESTUHIDRATATU

Glow Garnier Skin Active orbanen aurkako SPF50 jariakina

Orban ilunei aurre egiteko diseinatuta dago, eta bateratuta eta argi uzten du larruazala. Hidratatzaile moduan erabili daiteke, edo eguneko krema eman ondoren, makillajea eman aurretik.

Test dermatologiko bidez frogatua. Hodiaren %32 birziklatutako materialekin egina da.

belle-ren aurpegirako gandu hidratatzailea

Ur termala dauka, azido hialuronikoa, niazinamida eta lore zurien estraktua: osagai horiei esker, hidratatu, leundu, indarberritu eta freskatu egiten du larruazala edozein momentutan. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %94. Egokia da larruazal sentiberetarako. Hipoalergenikoa da, eta test oftalmologiko bidez frogatua. Botila %100 birziklagarria.

3 2 1
38

GAUEKO ERRUTINA

GARBITU

belle-ren aurpegia garbitzeko olioa

Oil-to-milk formularekin egina da: urarekin kontaktuan sartzean, emultsio arin bat sortzen da, eta erraz urtzen da. Mosketa arrosaren eta almendra gozoen olioak ditu.

Test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogatuta dago. Hipoalergenikoa. Botila %100 birziklagarria.

EDIZIO

KOLORE EZTANDA

AURRE EGIN ZAHARTZEARI

C bitamina ezinbestekoa da aurpegiko larruazala zaintzeko. Aurre egin zahartze eta neke zantzuei.

Garnier Skin Active gaueko seruma, C bitaminaduna

Orbanen aurkakoa da, eta %10 C bitamina purua du. Bitamina horrek orbanak eta zimur finak murrizten ditu, eta argia ematen dio larruazalari. Azido hialuronikoa ere badu: sakon hidratatzen du larruazala, eta leun, malgu eta indarberrituta uzten du. Test klinikoen bidez frogatua. Ontzia egiteko beiraren %40 birziklatua da.

Sasoi honetan, eman kolore eta freskotasun pixka bat zure makillajeari belle-ren edizio mugatuko ‘Hondartza’ sorta berriarekin: tonu erakargarriak ditu, itsasertzean hartzen diren koktelik freskagarrienak ekartzen dituzte gogora.

Garnier Skin Active Begi inguruetakoa, C bitaminaduna

Nekearen bost zantzu murrizten ditu: begizuloak, zimur finak, aurpegiko tonu apala, elastikotasunik eza eta leuntasun falta. Hala, hobetu egiten du larruazalaren itxura orokorra. Test klinikoen bidez frogatua. Lurrinik gabea. Hodiaren %25 material birziklatuekin egina da.

EZPAINETARAKO DISTIRA OIL-INFUSED

KOLORE BIZIA, HIDRATAZIOA ETA DISTIRA

Formula beganoa dute.

Test dermatologiko bidez frogatuta daude.

AZAZKALETARAKO LAKA

IRAUPEN LUZEA, KOLORE BIZIA

Hiru ezpainetakoak olio eta estraktu naturalekin eta azido hialuronikoarekin beratzen dira.

ETA DISTIRA HANDIA

Formula beganoa dute. #10 free

Test dermatologiko bidez frogatuta daude.

01 BEST FROSÉ 02 RED MARGARITA 01 ROSÉ SPRITZER 02 BLOODY MARY 03 COSMOPOLITAN 03 MAI TAI
2 1
39
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN tzean enak e Galde ezazu zure EROSKI dendan ea eskuragarri
dituzten.
MUGATUA koktel

elkartasuna

Gazte kalteberei lagunduko diegu

LAN MERKATUAN SARTZEN

Inguru kaltebera batean hazteak mugak ezartzen dizkie gazte askori lanpostu bat eskuratzeko.

Horregatik, hil honetan sakatu “bai” gure dendetan zure elkartasun zentimoak eremu kalteberetan hazten direnei lan munduan sartzen laguntzeko erabil daitezen. Besteak beste, Mendekotasunak Ikertzeko, Prebenitzeko eta Tratatzeko Nafarroako Elkarteak (ANTOX), Integra fundazioak, Gosearen aurkako Ekintza fundazioak, Igaxes-ek eta Gurutze Gorriak garatzen dituzte horretarako proiektuak. Elkarrekin, lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten 12.000 gazte baino gehiagori lagunduko diegu gaitasunak garatzen eta lanpostu bat aurkitzen. Ikusi zer proiektutara bideratuko diren zure zentimoak.

GURUTZE GORRIA

Empleo Joven Somos go proeiktuaren bidez, orientazio eta formakuntza pertsonalizatua eskaintzen dute, ikasteko bekak emanez eta ekipamendu teknologikoa utziz arrakala digitalak murrizteko.

Mendekotasunak Ikertzeko, Prebenitzeko eta Tratatzeko Nafarroako Elkartea (Nafarroa) Tratamenduaren azken fasean daudenei orientazioa eta formakuntza eskaintzen dien proiektua babestuko dugu, lana errazago aurkitu dezaten eta gizartean integratu daitezen.

formakuntza eskaintzen ditu programak, gazteak gai izan daitezen beren negozio propioak sortzeko, gizartean modu positiboan eraginez eta ingurumena zainduz.

IGAXES (Galizia)

Escola de vida izeneko programaren barruan, ikastetxeekin elkarlanean aritzen dira gazteen arriskuei eta bazterketa sozialari aurrea hartu eta eskolako arrakasta handitzeko, hala etorkizunean lan baldintza hobeak izan ditzaten.

INTEGRA FUNDAZIOA (Balear Uharteak)

GOSEAREN AURKAKO

EKINTZA FUNDAZIOA

Gazteen gizarte ekintzailetzarako ibilbidea - Vives Emprende programak formakuntza eta aholkularitza eskaintzen die modu prekarioan bizi diren edo lanik gabe dauden gazteei. Lehiaketak, jarduera kolaboratiboak, formakuntza digitala eta gaitasunen

Zurekin: emakume gazte zaurgarriak lan munduan sartzea izeneko proiektua gizarte bazterketa handia pairatzen duten 18 eta 35 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago. Integraziorako ibilbide pertsonalizatuak eskaintzen dizkiete, lanerako prestatzen dituzte eta enpresekin bitartekaritza lana egiten dute hautaketa prozesuetan parte hartu dezaten.

40
DALE AL SÍ SAKATU BAI Honen alde: A favor de: ER EROSOSKIKIREN R REEN EN ELKLKARARTTAASUSUN N PL P AN ANA A PL PLAN AN SOLOLIDIDARARIIDDAD AD EROROSKSKI KV SOLIDARIDAD EROSKI 2024 MAYO.indd 2 14/03/2024 13:03:57

KILO OPERAZIOA

Bat egin erronkarekin eta elkarrekin milioi bat jatordu lortuko ditugu

Hil honetan, bat egin Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) antolatzen duen

Kilo Operazioarekin. Elkarrekin, familia kalteberek egunean jatordu bat bermatuta izan dezaten lagunduko dugu. EROSKIn borondatez aritzen gara kausa honen alde elkarlanean garraioaren eta logistikaren bitartez, eta gainera, bezeroek egindako ekarpen osoaren %7 gehiago bideratzen dugu horretara.

Iaz bildutako jatordu kopurua gainditzea da erronka: milioi bat jatordu –300 tona elikagai baino

gehiago–. Eta iaz lortu bagenuen, zergatik ez berriz saiatu?

NOLA PARTE HARTU?

Maiatzaren 24an eta 25ean, FESBALeko bolondresek poltsa bat emango dizute gure denda batzuetan sartzean. Aukeratu zer produktu eman nahi dituzun. Sartu poltsan, eta erosketa amaitzean, eman poltsa hori bolondresei berriz.

Maiatzaren 20tik 25era bitartean, nahi duzun diru kantitatea eman ahal izango duzu gure denda guztietako ordainlekuetatik pasatzean.

Martxoan, Vegalsa-EROSKIk eta haien bezeroek 105.000 kilo produktu baino gehiago eta 28.742 euro baino gehiago bildu zituzten Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarentzat (FESBAL), eta inguruko elikagai bankuei eman zien dena. “Eskerrak eman nahi dizkiegu urtez urte kanpaina hau aurrera ateratzeko modua egiten duten pertsona guztiei. Egitasmoak irauten duen bitartean, elkartasun eta kooperazio handia ikusten da gure bezeroen, bolondresen eta dendetako langileen artean, eta horri esker, gehien behar duten familiei lagunduko diegu beste urte batez”, azaldu du Vegalsa-EROSKIko Jasangarritasun eta Komunikazio Korporatiboko zuzendari Gabriela Gonzalezek.

1. Sardinak oliotan

2. Lekak

3. Arroza

4. Garbantzuak

5. Esne erdigaingabetua, kaltzioduna

42
elkartasuna
IMAJINATU ZENBAT GAUZA EGIN DITZAKEZUN
5 € 1 2 3 4 5 -rekin

bidaiak

COSTA DAURADA

Gustu guztietarako helmuga

Hondartza lasaiak, naturaz inguratutako kala turkesak, klima eguzkitsua, komunikazio bikainak, tradizio turistiko eta kalitate handiko ostatuak eta publiko mota ororentzako jarduerak. Halakoxea da Costa Daurada. Helmuga hori aukeratuz gero, ikasi egingo duzu, gauza berriak ezagutu, harritu egingo zara, gozatu egingo duzu, eta baita aurreztu ere zure EROSKI club txartelarkin.

DENONTZAT

Costa Dauradan mota guztietako aukerak topatuko dituzu gozatzeko, edozer izanda ere gustuko duzuna. 100 hotel baino gehiago daude aukeran, gehienak lau izarrekoak;

kanpin ugari ere badaude –haietako seik Europako kanpinik onenaren saria eskuratu dute–, eta familia osoarentzat pentsatutako apartamentu turistikoak ere bai.

HONDARTZA LASAIAK ETA FAMILIENTZAT

BIKAINAK

Gozatu Salouko, Cambrilseko eta La Pinedako (Vila-seca) hondartzetako urre koloreko harea meheaz eta ur epelaz. Hondartza horietan aisialdirako guneak daude, eta begiraleek mota guztietako jarduerak antolatzen dituzte. Plataforma flotagarriak ere badaude, boleibolean eta futbolean jokatzeko tokiak, windsurf eta paddle surf egiteko aukera, eta baita

44

MUGITU ZAITEZ

Eman paseo bat bizilketan Costa Dauradako hiru herriak lotzen dituen bidegorrian, sartu Rondako edo Salouko bidezidorretan barrena naturaren bihotzean, eta zoaz lorategi botanikora eta Cambrilseko Parc Samà zoologikora.

DIBERTSIOA ZIURTATUTA DAGO

PortAventura World parkean ikuskizun eta atrakzio bikainak dituzte. Atera adrenalina guztia kanpora Ferrari Land-en, edo probatu uretako atrakzioak Caribe Aquatic

Park-en edo Vila-secako (La Pineda)

Costa Dauradan dena da posible! Utz ezazu barnealdeko herrien magia historikoak liluratu zaitzan, ibili hirietan barrena, ikusi Gizateriaren Ondare izendatutako monumentuak edo gozatu Montsant mendizerrako eta Terres de l’Ebreko parke naturalez; Unescok Biosferaren Erreserba izendatua du Terres de l’Ebreko parke naturala. uretako motoan edo kayakean ib aukera

Aquopolis-ean. Gainera, hainbat herritako festez gozatu ahal izango duzu, eta kultur jarduera oso interesgarriak izango dituzu eskura: kontzertuak, magia, pailazoak...

ETA ASKATU ZEURE BURUA

%5

itzuliko dizugu

zure EROSKI club txartelean(1)

Hautatutako

bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2024ko maiatzaren 1etik 31ra bitartean egiten baduzu.

EROSKI

Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan

45

EROSKI ERAIKITZEN

«EROSKIn egin ditugun aurrerapenetako bat aipatu beharko banu, hurbiltasuna

aukeratuko nuke»

Maria Jesus Gamiz, kooperatiban aktibo dauden bazkideen artean zaharrena

Maria Jesus Gamizek

66 urte ditu, eta aktibo dagoen EROSKIko langile bazkiderik zaharrena da. Bera izan zen protagonistetako bat Konfekoopek eta Kooperatiben Kontseiluak Emakumeen Nazioarteko

Eguna zela-eta antolatutako ekitaldian. Ondo merezitako omeladia egin zieten EAEko kooperatibetako lehen bazkide emakumeei, eta haiek berdintasunerako bidean egindako lana azpimarratu zuten.

Gamizek datorren hilean hartuko du erretiroa, 35 urtez EROSKIn lanean aritu ondoren, eta ekitaldi horretan izan zen gure CEO Rosa Carabelek eta Erakundeekiko Harremanetarako arduradun Josean Yelak lagunduta, EROSKIko emakume guztien izenean.

Maria Jesusek Zorrozako dendan hasi zuen bere ibilbidea, baina handik

gutxira Sestaoko EROSKI

City-n sartu zen, eta gaur egun han dihardu oraindik ere. Teknologian izandako aldaketak ikusi ditu, eta nola arindu duten dendetako lana, baina dioenez, aurrerapenik handienetako bat «hurbiltasuna» izan da. Lantaldean sentitzen duen hurbiltasunaz ari da: «bat eginda» daudela dio, pandemia hasi zenetik gehienbat. Garai horretan baja hartzea eskaini zioten adinagatik, baina uko egin zion. «Konfinamendu garaian lan egiteak bizia eman zidan», ekarri du gogora. Ziurtatu du langileek bezeroekin duten harremanak ere hobera egin duela. «Beti lagundu izan dugu, baina arreta hori handituz joan da urteen poderioz. Kontuan hartzen ditugu haien beharrak, aholku ematen diegu, erosketa poltsetan sartzen laguntzen diegu», azaldu du. Denok sumatuko dugu haren falta!

Vegalsa-EROSKI

Vigoko Coutada Beade ikastetxeko ikasleek

BASO LITERARIO BAT LANDATU DUTE

Vegalsa-EROSKIk ingurumenaren

aldeko kontzientzia eta zuhaitzak landatu ditu 8. Unha árbore, unha historia ekitaldian. Egitasmo horren helburua gazteei jasangarritasunaren

aldeko kontzientzia piztea da, kulturaren bidez: ipuinen inguruko ikastaro bat egin eta baso bat landatzen dute ikastetxe baten inguruan.

Aurten, Vigoko Coutada Beade ikastetxean egin dute

ekitaldia: Andrea

Barreira Freije Galiziako gazteen literatura idazleak eman du ikastaroa.

Vegalsa-EROSKIk konpromiso sendoa du lan egiten duen komunitateetako ingurunea zaintzeko, eta proiektu hau konpromiso horren parte da.

EROSKIren Egun Handia

Angel Martin umoregilea Bilboko ospakizunean izango da

EROSKI dotore jantziko da bazkideen Egun Handia ospatzeko, maiatzaren 26an, igandea, 19:00etan, Bilboko Elkarte

Bazkideok, iritsi da Socias y socios, llega el

EGUN

HANDIA GRANDE

Filarmonikoan. EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako bezero bazkide guztiak gonbidatuta daude, eta Angel Martin aurkezle eta umoregileak eta Pilar Kaltzada kazetari eta kultur animatzaileak girotuko dute ekitaldia.

50

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.