zenbaki honetan
Maitemindu zaitez aurrezkiarekin
Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna
Egungoa bezalako garaietan, sekula baino beharrezkoagoa da enpresen konpromiso soziala. EROSKIn muin-muinean daramagu ezaugarri hori, eta horregatik, banaketa kateen artean lehenbizikoak gara aurrezteko modua emango dien saski bat eskaintzen familiei.
Saski horrek beharrezkoa den guztia dauka modu osatu eta orekatuan elikatzeko. 1.000 produktu baino gehiago izango dituzu aukeran zure hozkailua eta biltegia betetzeko. Preziorik onenean aurkituko
duzu arroza, oilaskoa, Kanarietako platanoa, kafea. jogurtak eta komuneko papera ere bai. Errazago aurki ditzazun, bihotz batekin markatuta daude, eta erruz aurrezteko modua emango dizun prezioan, bihotzarekin maitemintzeraino.
Udaberriko frutarik aipagarrienaren prezioak ere maitemindu egingo zaitu, marrubiaz goza dezazun unerik onenean. Jaki gaziak nahiago badituzu, gure ozpinkien eta oliben sorta paregabea eskaintzen dizugu, eta iberiar produktuak erosteko jakin behar duzun guztia. Apirilaren 13a arte %25ean aurkituko dituzu gure urdaitegietan eta elikagai ontziratuen sailetan.
Gauzak erraztu egin nahi dizkizugu, eta zenbaki honetan azaldu egingo dizugu nola zaindu zure ilea belle saileko gure xanpuekin, preziorik onenean eta kalitate bermatuarekin.
Horretaz gain, eskerrak eman nahi dizkizugu. Elkarrekin 300.000 € baino gehiago eman ditugu 15 egunean Turkian eta Sirian izan diren lurrikaretan laguntzeko. Hilabete honetan ere aukera izango duzu Elkartasun Zentimoak programan zure ekarpena egiteko, oraingoan desgaitasuna duten pertsonen alde.
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.
Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea
Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea
2 5 4
Zenbaki honetan
Elikadura orekatua sustatzea
Kontsumo arduratsua egiten laguntzea
Haurren gizentasunari aurrea hartzea
Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea
1 3 6
Zenbaki honetan Zenbaki honetan
Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea
7 10
Argitasunez eta gardentasunez jardutea
Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan. 8 9
Langile garen aldetik geure burua zaintzea
Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea
hilabete
Maitemintzeko moduko saskia EROSKIn da
Zure maitasuna nahi dugu. Merkatuko 1.000 ‘top’ produkturekin baino gehiagorekin bete dugu saskia, modu osatuan, askotarikoan eta jasangarrian elikatu zaitezen eta zure ongizatea eta etxekoena zaindu dezazun. Erruz aurreztu dezazun, maiteminduta bukatzeraino.
Urte honetan seko maiteminduko zara EROSKIrekin. Aurrezten
duzunean, izan ere, zure bihotza taupaka hasten da, pozik sentitzen zara eta zoriontsu egiten dituzu inguruan dauzkazunak.
Gure dendetan
berriz sentituko
dituzu kilima horiek.
Gure korridoreetako
bakoitzean, gure sail eta apal bakoitzean, elikagai izoztuen atalean edo
frutategian, hestebete
artean eta garbiketako produktuen inguruan
aurkituko duzu maitasuna
bihotz itxurarekin, prezio onean taupaka.
1.000
dizkizugu beharrezko jaki guztiekin betetzeko saskia eta modu osatu, askotariko eta jasangarrian elikatu zaitezen; horretaz gain, erreferentziazko beste produktu batzuk ere baditugu zuretzat, zure etxea eta gorputza garbi mantendu ditzazun edo zure haurtxoa edo maskota zaindu ditzazun aurrezkiari uko egin gabe.
Burger meat mistoa, 1 kg EROSKI basic
EROSKETA OSATUA
Betidanik saiatu izan gara zuri erraztasunak ematen aurreztu dezazun, eta ahalegin horren emaitza da maitemintzeko moduko saski hau.
Iaz 800 produkturekin osatu genuen saskia preziorik onenean eta Eguberrietan 40 produktu berezi eskaini genizkizun 2021eko prezioekin, besteak beste zapoa, otarrainxkak, arkumea, turroiak eta mahatsak.
Orain, 1.000 produktuk baino gehiagok osatzen dute saskia, eta horietatik erdiak baino gehiago egunero edo astero egiten dituzun erosketetan sartzen dira. Esnekiak, berdurak, frutak, olioa, arroza, pasta, lekaleak, fruitu lehorrak, arraina...
Beste batzuk gehitu behar zaizkie horiei, adibidez garbiketako produktuak, higienekoak, pixoihalak eta zure haurtxoarentzako elikagaiak edo zure maskotari ematekoak. Gure markako gauzarik onenekin eta merkatuan puntapuntakoak diren markekin.
Zurekin, nire saltsan
AURREZKIA PILATZEN
DUGU ZUREKIN
Badakigu zein garrantzitsua den aurreztea. Eta saski honekin eta eskaintzen dizkizugun abantailekin, lortzeko moduan izango zara. EROSKIn dena pilatzen delako zure alde.
Egunsentiaz gero, behar zaitut ero
a fe natural a
Kafe eho naturala EROSKI basic, 250 g
BesarkATUN
Atun argia oliba oliotan EROSKI basic, 6x80 g
Gure saskian zu maitemintzeko modukoak diren 1.000 produktu horiei gehitu iezazkiozu urtero egiten ditugun 50.000 sustapen eta eskaintzak, tokiko produktuetan izaten ditugun 5.700 eskaintzak, bazkide izateagatik dituzun abantailak, gure EROSKI txartelarekin ordaintzeak ematen dizkizunak edo 12 urtez azpiko seme-alabak dituzten familien planari atxikitzeak dakartzanak. Are gehiago, platereraino bertaraino eramango dizugu aurrezkia, euro batekin prestatzen diren errezetak osasungarriak bilduta.
nauzu
Gauzak erraztu egingo dizkizugu produktu bakar batek ere ez diezazun ihes egin. Aski duzu bihotz gorri bat bilatzea prezioen ondoan. Ikur horrekin identifikatuko dituzu begiratu bakarrean maitemintzeko moduko saski honetako produktuak.
EURO 1 ETA 2-REN TRUKE!
Gure saskiko produktuen erdiek baino gehiagok ez dituzte gainditzen
2 €-ak. Horri gehitu behar zaizkio euro baten azpitik dauden beste 200 jaki eta salgai.
hilabete honetan
HAUTATU ITZAZU GOGOKOENAK
1.000
T P PRODUKTU baino gehiago guztientzat
Maitemintzeko moduko saskian, ohiko erosketetan oinarrizkoak diren hiru zutabe handietako produktuak daude: elikadura, higiene pertsonala eta etxeko garbiketa. Elikagai
Zure hozkailuan
FRUTA ETA BERDURA
Aurrezkiaren bihotza ageri dute Kanarietako platanoak, laranjek, sagarrek, kiwiek eta meloiak, eta berduren sailean, brokoliak, kuiatxoak, zerbek, azenarioek eta patatek. Ongi dakigulako izugarri gustatzen zaizkizula eta onak direla zuretzat.
ESNEKI
Aurrezteko modua izango duzu esnea erosita, soja, olo, arroz eta almendra edariak, eta jogurtak eta esnezko postreak. Bihotza ageri duten etiketak aurkituko dituzu esne osoan eta laktosarik gabean, kefi rrean, greziar jogurtetan...
fresko eta izoztuekin bete ahalko duzu hozkailua, kontserbak eta garbiketako produktuak metatu ahalko dituzu biltegian, aurrezkia pilatzeko aukera izango duzu higiene pertsonaleko produktuekin eta zure haurtxoak
behar dituenekin, eta prezio onean elikatu eta zaindu ahalko dituzu zure maskotak. Merkatuko 1.000 produktu aipagarri baino gehiago eskaintzen dizkizugu prezio paregabeetan. Hasi idazten, zerrenda luzea da eta!
IZOZTU
Hogeita hamar produktu izoztu baino gehiago izango dituzu aurrezteko, adibidez espinakak, txibiak, otarrainxkak, pizzak eta kroketak. Gure maitasuna ez dadin urtu.
Muskuiluak izan daitezke, urraburua edo legatza, eta itsasotik kanpo, Pamplona txorizoa, oilasko bularkia, entrekota edo solomo adobatua. Zure saskian ez dira faltako freskorik desiratuenak.
Zure biltegian
PASTA MOTA
50 pasta mota baino gehiago eskaintzen dizkizugu zure errezetak aurreztuz kozinatu ditzazun, eta saltsak ere baditugu.
KONTSERBA
Tomatea, atuna, sardinak, piperrak eta patea, besteak beste, horiekin ere aurreztu dezazun.
OLIO ETA OZPIN
Maitemintzeko moduko gure saskian hogei olio baino gehiago sartu ditugu, marka eta sendotasun ugaritakoak, eta zenbait ozpin mota ere bai.
LEKALE
Arroza, garbantzuak, babarrunak eta dilistak aurrezki eta guzti. Sar itzazu zure saskian, osasungarriak direlako eta zuri ere gustatzen zaizkizulako, ezta?
Eta gainera...
Gaztak. 30 mota eta formatu baino gehiago aurrezkiarekin. Gosariak. Oloa, zerealak, zahia, talotxoak... 40 produktu inguru goiz-goizetik egunari ongi ekiteko.
Ogiak. Maitemintzeko moduko prezioarekin datoz ogi tradizionala, moldekoa, ogi zati txigortuak, hanburgesetarako ogiak eta saltxitxekin jatekoak. Edariak. Freskagarriak, irabiakiak, zukuak eta ura, ehun aukera baino gehiago. Aperitibo osasungarriak. Fruitu lehorrak, olibak eta ozpinkiak bihotz eta guzti, hogeita hamar baino gehiago aukeran.
Pureak, saldak eta krema k. Era guztietako produktuak ditugu aurreztu eta afari azkar bat presta dezazun.
Beste batzuk: aurrezteko modua emango dizute, halaber, gurinek, esne-gainek, azukreak eta gatzak.
+20
Badakigu haiek gabe ezin zarela bizi, eta zure maskota elikatzeko hogei produktu inguru eskaintzen dizkizugu preziorik onenean.
Zure maskotarentzat Higienea
PRODUKTU +245
PRODUKTU ZURETZAT, ZURE HAURTXOARENTZAT ETA ZURE ETXERAKO
Bila ezazu bihotza xanpuetan, desodoranteetan, geletan, higiene intimoan eta ahokoan. Maitemintzeko moduko saskiak, gainera, toallatxoak ere baditu, pixoihalak eta fruta poltsatxoak txikienentzat. Zuretzat eta zure haurtxoarentzat jarri ditugun 130 produktu horiei beste ehun inguru ere gehitu behar zaizkie zure etxea garbi mantentzeko.
ZUK AURREZTEA DA
EROSKIn dena pilatzen da zure erosketan egunero aurreztuko duzula bermatzeko.
Prezioak, deskontuak, aholkuak eta bazkideei
dagozkien abantailak. Dena kontatuko dizugu, ezertxok ere ez diezazun ihes egin.
Merkatuko 1000
T
AURREZTU ZURE INGURUKO PRODUKTUEKIN
PAurrezkia pilatu dezazula nahi dugu
produktu baino gehiagoEROSKIn, baina saski jasangarri batekin. Sinetsita gaude inguru hurbileko produktuak kontsumitzea hobea dela guztientzat, eta aurten
5.700 eskaintza baino gehiago izango
dituzu tokiko produktuetan. Ona da hemengoa izatea!
Pilatu ezazu
Aurr
T kikoa
MAITEMINTZEKO
MODUKO PREZIOAK
Orain 1.000 produktu
baino gehiago eskaintzen
gure lehentasuna 1 2
dizkizugu aurrezteko
eta maiteminduta
bukatzeko, baina urtean
zehar gehiago izango
dira. Horiekin prezio
paregabean bete
ahal izango dituzu zure
hozkailua eta biltegia.
Etiketetan bihotz bat ageri
dute guztiek.
Eskaintzak
DESKONTUAK ETA ESKAINTZAK
Hamabostetik behin eskaintza
eta deskontu berriak izango
dituzu gure dendetan: 3×2 oharra duten produktuak, bigarren alea
%70ean daukatenak, BEZik gabeko
egunak... Aldatuz joango dira sustapenak, zure saskia aurreztuz bete dezazun beti.
4
ABANTAILAK BAZKIDE IZATEAGATIK
Aurreztu ezazu gehiago EROSKI
%4
aurr zkia
ERREZETAK EURO BATEAN
Badago modua elikadura
orekatua egin eta
aurrezteko. Errezeta bilduma
bat eskaintzen dizugu euro batekin baino gutxiagorekin
egiteko; A eta B letrak ageri
dituzte Nutri-Score
sisteman, eta horri esker
aukera osasungarri eta
gustagarriak hautatu
ahalko dituzu, sukaldean
gozatzeko modua izango
duzu eta aurreztekoa
ere bai.
FAMILIA PLANA 0·12
Haur txikiak badituzu eta Familia
Plana 0.12 programako kide
bazara, itzuli egingo dizugu erosten duzun guztiaren %2. Hilean 450 euro gastatzen dituen familia batek urtean 110 euroraino aurreztu ahalko luke. Animatu zaitez, doakoa da!
URREZKO TXARTELA
5 6 7
8
ORDAINKETA TXARTELA
Gure ordainketa txartela doakoa da betiko. Ez dauka jaulkitze eta mantentze kuotarik, eta itzuli egingo dizu EROSKItik kanpo egindako
erosketen %1. Gainera, esku dirua atera dezakezu gure hipermerkatu eta supermerkatuetako kutxazainetan; 300 €-raino eska ditzakezu zure mugaren gainetik, komisiorik gabe, eta ohiko moduan ordaintzeko.
Burbina tako adobatua
• Garizko 8 talotxo
• 500 g burbina
• 25 g ogi arraspatu kurruskaria
• Koilarakadatxo erdi kumino
• Koilarakadatxo laurden kaiena (ehoa)
• Koilarakadatxo erdi baratxuri hauts
• Piperbeltz beltza, koilarakadatxo erdi (ehoa)
• Gatza
• Koilarakada bat oliba olio birjina estra
Laguntzeko:
• Aza more baten erdia eta tipula gorri bat
• Ahuakate bat
• Lima baten zukua
• Koilarakada bat sagardo ozpin
• Koilarakadatxo bat ezti
• Koilarakada bat oliba olio birjina estra
• Martorria (sortatxo erdia)
• Gatza eta piperra
Tzatziki saltsa egiteko:
• 125 ml jogurt
• Luzoker baten erdia
• Limoi erdi baten zukua
• Gatza
• Aneta edo menda
NOLA PRESTATU. Moztu burbina zerrendatan (hatz baten lodiera eduki dezatela).
2,47 € ERRAZIOAK
Errazioak: 4
Adobatzeko saltsa egiteko, nahasi kuminoa, kaiena, baratxuria, piperbeltza, gatz pittin bat eta oliba olio birjina. Zabaldu saltsa burbina zerrenden gainean eta utzi egonean hozkailuan ordubetez, film batekin estalita.
Zuritu luzokerra, kendu haziak eta birrindu. Eman gatz pittin bat eta utzi egonean iragazki batean, ura aska dezan, 15 minutuz. Xukatu eta nahasi jogurtarekin, limoi zukuarekin, gatzarekin eta mendarekin (azken hori xehe-xehe moztuta). Sartu hozkailuan.
Prestatu ozpin saltsa: nahasi ongi-ongi oliba olioa, 1/2 limaren zukua, ozpina, eztia, gatza eta piperbeltza. Moztu zerrendatan aza morea eta tipula gorria. Nahasi ozpin saltsarekin. Gorde geroko.
Zuritu ahuakatea eta moztu zerrendatan. Bota gainera 1/2 lima zukua. Gorde geroko. Estali burbina zerrendak ogi arraspatu kurruskaria eta kozinatu zartagin batean minutu inguru olio hari batekin, harik eta ogi arraspatu alde guztietatik gorritzen den arte.
Txigortu talotxoak eta muntatu takoa, oinarrian entsalada kurruskatsua duela, burbina zerrenda batzuk, ahuakate xafla bat eta jogurt saltsaren koilarakada bat; zabaldu gainetik martorri xehatua.
Zailtasuna Denbora
NUTRI-SCORE A
ERRAZIO BATEK DAUKA:
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
OHAR DIETETIKOA
Tako erako prestaerek joko handia ematen dute betegarriak aldatuz. Erraz prestatzen dira, eta aski osasungarriak izan daitezke, honako hau bezala.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Burbina arrain zuri erdigantzatsua da, omega-3 ugari ematen duena, fosforoa, selenioa eta B3, B6, B12 eta D bitaminak. Entsaladak ukitu originala du zaporeari, testurari eta koloreei dagokienez, bereziki aza moreak eta tipula gorriak lagunduta; biek ere kopuru aipagarrietan ematen dituzte antozianinak, herdoilaren aurka egiteko gaitasuna duten pigmentuak alegia (horiei zor diete kolore morea ere).
Aperitiboen izarra GURE SASKIAN DAGO
Gure gastronomian tradizio handiena duten aperitiboak izango dira olibak eta ozpinkiak. Orain, preziorik onenean dituzu EROSKIn.
Ezin hobeto konbinatzen dituzte norberak nahi duena eta komeni zaiona, olibek eta ozpinkiek ugari izaten baitituzte herdoilaren aurkakoak, E eta C bitaminak, kaltzioa eta zuntza, eta ez dute ematen ez gantz saturaturik eta ez azukrerik ere. Ba al dakizu luzokertxo eskutada batek 80 kaloria eskas ematen dituela? Bila itzazu gure dendetan, maitemintzeko moduko saskiaren barnean sartu ditugulako, dirua aurreztu dezazun etxera eramanda.
ANTXOAZ BETERIKO
OLIBAK
90 urte munduko antxoa beterik onenak egiten.
ESKUZURIAK
Balio proteiko handia duen elikagaia da, bihotzaren laguntzaile handia.
HEGOALDEKO
AZTIKERIA
Verdial oliba, espezia aromatikoz egindako errezeta tradizionalarekin ondua. Zapore guzti-guztia eduki dezaten, bildu ahala ontziratzen dituzte.
KORTIJOKO ERREZETA
Verdial oliba, zapore biziko andaluziar errezeta tradizionalarekin
KOKTEL ORIGINALA
Oliba beltz eta berdeak, tipulatxoa eta luzokertxoa ditu nahasian. Ezin hobea da mokadutxoak eta aperitiboak partekatzeko.
FRAGATA
ANTXOAZ BETERIKO OLIBAK
Manzanilla oliba berde gustagarriak antxoaz beteta.
LA ESPAÑOLA
ANTXOAZ BETERIKO OLIBA KLASIKOAK
Betiko olibak. Antxoaz beteriko onenak.
JALAPEÑOZ BETERIKO
ANTXOA BIHURRIAK
Zerbait desberdina nahi baduzu, dasta itzazu jalapeño zatitxoz beterik dauden oliba hauek.
ANTXOAZ BETERIKO OLIBAK
Oliba onena, osasungarria, naturala eta dieta mediterraneoaren zati garrantzitsua.
Kalitate gorena Caceres motako oliba beltzetan.
ANTXOA LEUNAK
Antxoa beteetan beste aukera bat eskaintzen dute %30 gatz gutxiago duten hauek, beren burua zaindu nahi dutenentzat.
GORDAL OLIBA LUZOKERTXOAREKIN, GAZPACHA MOTAKOA, ANTXOA
ZAPOREKOA ETA BANDERILLA MINAK EROSKIk oliba eta ozpinkietan eskaintzen duen aukera oparoekin, hainbat eratako mokadutxoak prestatu ahalko dituzu errezeta tradizionalekin eta kalitatezko zaporeekin preziorik onenean; entsaladei eta errezetei ukitu berezia emateko ere aproposak dira.
EROSKIhilabete honetan
SERPIS
LETS GO! MIX-A
Ezin hobeto konbinatzen ditu kalamata motako oliba berde eta beltzak espezien eta tomate lehorraren ukitu batekin.
MAESTROS ACEITUNEROS
ERREZETA LILURAGARRIA
Oliba naturala, biltzeko garaian beratzen jarria olio ukitu batekin. Zapore eta testura paregabeak ditu.
EROSKI
BIO OLIBAK
Badakigu gure planetaren etorkizunak kezkatzen zaituela. Nekazaritza ekologikoaren Europako
re p e plan an n etaaren en ren r ez e k ka kat at zen n
Batasuneko zigilua darama, eta bermatu egiten du EROSKI BIO olibak kontrol zorrotzak gainditu dituztela eta horiek landatzean errespetatu egiten dela ingurumena.
LETS GO! PAPRIKA
LET T LE
Zapore desberdina, itxura desberdina, oliba desberdina.
Za Z itx tx oli o
LET’S GO! SAGARRA, LIMOIA ETA ALBAKA
Olibak jateko modu berri bat, Serpis Lets Go, edonoiz eta edonon.
ANDALUZIAR MAISUAREN
ERREZETA
Oliba onenen errezeta, maisutasunez onduak Andaluziako ongailu tradizional batekin.
a tra tr t
ERREZETA LILURAGARRIA
Beirazko potoan eta bereziki hautatua gutizia horrekin are gehiago gozatzeko.
Ba al zenekien olibak eta ahuakateak elikagai talde
berekoak direla?
Fruta oliodunen multzoko elikagaiak dira olibak, eta multzo horretan sartzen dira ahuakateak ere. Oliba berdeek %12 daukate gantza, eta beltzek, berriz, %30. Gantz
horietako gehienak saturatugabeak dira.
Landare jatorriko ozpinkiek, bestalde, gantz gutxi izaten dute. Baina adi gatzari! Neurria jartzea komeni izaten da.
Baratzetik PLATERERA
IBARLUR etxeko piperrak erosten dituzunean, tradizioaren errazio bat daramazu etxera. Kalitate goreneko lehengaiekin eginak daude, tokiko nekazarien eskuekin, eta horrexegatik daramate Eusko Label zigilua.
IBARLURrek banan-banan hautaturiko piperrak eskaintzen dizkizu, zapore leuna, haragi samurra eta azal fi na dutenak.
Gilda erako pintxo tradizionaletan dasta ditzakezu, aperitibo on batean, entsaladan, lekale platerkada bat lagunduz edo errezeta landuagoetan.
Ukitu berezia duten luzokertxoak
Kühne markako luzokertxoak beste guztien gainetik daude Alemanian*. Oinarrian ozpina, usain belarrak eta ukitu gozo
bat izaten dute. Eta bereZko testura trinko eta kurruskatsuari esker, zapore paregabea izaten dute.
Eskuz biltzen dituzte eta fresko daudela ontziratzen, eta mahaira iritsi aurretik, kalitate kontrol zorrotz bat gainditu behar izaten dute.
Ez dute izaten kontserbagarririk eta zapore-indargarririk, eta laguntzaile eta zizka-mizka egokienak dira edozein unetarako.
* Iturria; IRI, 2022ko irailahilabete honetan
Bihotzik gozoena UDABERRIRAKO
Maitemintzeko moduko saskian marrubiak ere sartu ditugu. Udaberriko frutarik desiratuenen artean daude, eta ez duzu izango horiei uko egin beharrik, prezio onean merkaturatu ditugu eta.
Ba al zenekien marrubietan mila mota baino gehiago daudela?
Merkatuan hogei baino ez dauden arren, bakoitza garai batean ontzen da, eta horri esker, luzaroago izaten dugu marrubiak dastatzeko aukera.
EROSKI dendetan ontze punturik onenean aurkituko dituzu, preziorik onenean eta hainbat formatutan. Jateko prest terrinetan (hozkailuan sartzeko, izoztuta edo freskoak) eta kiloko edo kilo erdiko kutxetan.
Saia zaitez errezeta
gustagarrietan erabiltzen edo goza ezazu familia osoarekin postre gisa jarrita. Zure erosketa saskian sartu eta kito, ez duzu besterik egin behar!
Marrubiak ez ezik, basoko fruituak ere aurkituko dituzu EROSKIn, freskoak bezala izoztuak, adibidez ahabiak eta mugurdiak. Azken horiek ugari ematen dute azido folikoa. Hartu gogoan ama izateko asmotan zabiltzatenok!
Herdoilaren aurkakoakNola hautatu pieza on bat
Jarri arreta lurrinari: ontze puntu egokian daudenean, marrubiek lurrin nabarmen bat izaten dute. Begiratu piezak lodiak izan daitezela, distiratsuak eta itxura freskokoak.
68 fruta dituzu zain bihotzarekin
Erregina gorria
EROSKI Natur da
EROSKI Natur marrubiak premium erako produktuak dira, eta bermatuta izaten dute jatorria eta zaporea. Unerik onenean daudenean bakarrik aurkitu ahalko dituzu gure dendetan, normalean martxo eta apiril artean. Jendeak estimu handitan izaten du horien kolore distiratsua, zapore ona, trinkotasuna eta neurriz eta itxuraz daukaten uniformetasuna. Gainera, oso sendoak dira, eta tratamendu gutxi behar izaten dute landatzen dituztenean; ondorioz, jasangarriagoak ere badira. Usain gozokoak eta oso urtsuak dira, eta Huelvatik datoz, munduan marrubien landaketan erreferentea den lurraldetik.
Ireki eta gozatzeko prest
EROSKIn askotariko terrinak aurkituko dituzu marrubi eta basoko frutekin, ananaz, kiwiz edo meloiz konbinatuta, modu osasungarrian elikatu zaitezen erraz eta eroso. Ez duzu prestatzeko lanik hartu behar eta tenperatura egokian daude kontsumitzeko. Ez duzu aitzakiarik!
Neurrian dago aldea
Erraz bereizten dira baratze marrubiak eta marrubiak. Lehenbizikoak handiak dira, gorriak barnetik eta kanpotik, eta oso gozoak ontze puntu egokian daudenean. Marrubiak, berriz, txikiak dira, 2 euroko txanpon bat bezalakoak, barnetik tonu zurixka izaten dute eta zapore lurrintsuagoa.
hilabete honetan
Marrubi, ahuakate eta mozzarella entsalada sesamo eta albakarekin
• 12 marrubi
• 8 mini mozzarella
• Ahuakate bat
• 3 sorta espinaka
• 2 koilarakada oliba olio birjina estra
• Koilarakada 1 ozpin, Modenakoa
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• Sesamo txigortua
• Albaka
NOLA PRESTATU. Ontzi batean, nahasi Modenako ozpina eta oliba olio birjina estra, gatza, piperbeltz eho berria, albaka hostoak (pare bat), eta eragin guztia bateratu arte. Gorde nahastura hori geroko.
Garbitu eta lehortu marrubiak, zurtointxoa kenduta. Moztu zatietan eta jarri beratzen ozpin saltsan.
Atera mamia ahuakateari eta moztu xaflatan.
Zerbitzatzeko erretiluan, jarri espinaka ohe bat, erdian marrubi beratuak (xukatuta), inguruan ahuakate xaflak, zabaldu mozzarella bolatxoak, estali ozpin saltsarekin eta zabaldu gainetik sesamo txigortua.
OHAR DIETETIKOA
Garrantzitsua da gure dietan entsalada maiz sartzea eta askotariko elikagaiekin hornitzea; oraingo hau izan daiteke aukera bat. Gainera, guarnizio gisa edo lehen plater gisa balio dezake, baina baita plater osatu bat egiteko oinarri gisa ere. Horretarako, aski izango da osoko zereala, patata edo lekalea erantsita.
Ba al zenekien...? Guk hartzen dugun Modenako ozpina egiteko, ardo ozpina eta mahats muztioa nahasten dituzte (edo mahats muztioaren kontzentratua), eta horrek azukreak eransten dizkio produktuari.
Errazioak: 4
Zailtasuna
1,09 € ERRAZIOAK
Hutsik egiten ez duten errezetak
IRUDI BERRIA
Markaren irudi berria aurkeztu du Ensalandiak, eta jauzi handi bat egin du ez bakarrik premium eta gourmet ukitua areagotzeko, baita kalitate goreneko produktuei beren balioa aitortzeko ere. Osagai %100 naturalekin eginak daude (Nafarroako baratzeetatik datoz), eta errezeta gustagarriekin prestatu dituzte, kontsumitzaileek produktu sorta handia eduki dezaten eskura, zein baino zein gustagarriagoa!
Gainera, produktu fresko eta naturalak dira. Ensalandiako gastronomia maisuak helburu bakarrarekin prestatu ditu: bezeroek egunero etxean dasta ditzatela jatetxe batean baleude bezala. Eginmolderik, osagairik eta errezetarik onenak elkartu ditugu, guztiek
bazkari eta afari paregabeak egin ditzaten zapore bikaineko produktuekin, eta hori guztia modu azkar, erraz eta erosoan!
Irudi berriak argi erakusten du, halaber, markak zernolako konpromisoa duen jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin, ontziak %100 jasangarriak eta birziklagarriak dira eta.
Hemen dituzu Errusiar entsaladilla, Karramarro entsaladilla eta Iparraldeko pintxoa. Benetan gozoak daude guztiak!
‘Premium’-ago, ‘gourmet’-agoEnsalandia mintzo da club-erako
hilabete honetan
OHAR DIETETIKOA
Enpanadillek era askotako prestaerak onartzen dituzte, ia irudimenak sor ditzakeen guztiak. Utzi betegarria haurrek hauta dezaten eta prestatze lanetan ere parte har dezaten.
enpanadillak labean
400 g arrain, azalik gabe
Tipula 1
Kuiatxo 1
200 g tomate birrindu
2 koilarakada oliba olio
Jarri labea berotzen 180 ºC-an.
Piperbeltza
12 olata
Arrautza bat, gainetik margotzeko
Moztu kuiatxoa laukitxoetan. Gorde geroko.
Zuritu eta moztu tipula laukitxoetan. Gorde geroko.
Bota oliba olio pittin bat zartagin batean, eta frijitu tipula, itxura gardena hartzen duen arte.
Erantsi kuiatxoa eta kozinatu kolorea hartzen hasi arte. Bota tomate birrindua eta kozinatu 10 minutuz. Papurtu arraina eta erantsi zartaginera. Kozinatu 5 minutuz.
Zabaldu olaten orea eta jarri erdian betegarria (koilarakada bat). Eman pintzelarekin arrautza irabiatua ertzean, eta itxi orearen bi muturrak.
Eman arrautza enpanadilla guztien gainean, eta eduki labean 12 minutu, edo gorritzen diren arte.
hilabete honetan
1,13 € ERRAZIOAK
Berenjenak gresillan
tahin saltsarekin
• 2 berenjena
• Tipula bat
• 30 ml oliba olio birjina estra
• Menda eta perrexil freskoa
• 20 g pinazi (txigortuak)
• Gatza eta piperbeltza
Saltsa egiteko:
• 80 g tahin
• Koilarakada bat agabe ziropa
• Koilarakada bat soja saltsa
NOLA PRESTATU. Moztu tipula juliana eran eta kozinatu olio txorrotadatxo batekin eta gatzarekin zartagin batean su eztian, erabat gorritzen den arte.
Moztu berenjena xafla finetan mandolina batekin. Eman gatza eta piperbeltza eta kozinatu gresillan oliba olio txorrotada batekin.
Zerbitzatu berenjena plater zapal batean eta jarri gainean tipula guritua, saltsa eta pinaziak. Bukatzeko, zabaldu gainetik belar freskoak.
OHAR DIETETIKOA
Errezeta hau lehenbiziko plater gisa har daiteke edo guarnizio gisa erabili arrain, haragi eta arrautzekin. Gainera, egokia da barbakoan prestaturiko menu batean sartzeko.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Berenjenak ura dauka %92 eta gainerakoa karbohidratoek eta zuntzak osatzen dute nagusiki. Errezetak dituen kalorien erdiak sesamo pastak emanak dira, nahiz eta 20 gramo baino ez eduki errazio bakoitzak; hori ez da txarra, hala ere, nutrizioaren ikuspegitik osaera interesgarria du eta: proteinak, gantz onak, zuntza, E bitamina, azido folikoa, kaltzioa, burdina, magnesioa, fosforoa eta zinka.
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
Ba al zenekien...? Fruta eta berdurei kolorea ematen dieten pigmentuek herdoilaren aurka egiteko gaitasuna ere badute. Berenjenei kolore morea ematen dieten pigmentuak azalean egoten dira eta, beraz, hobe da ez kentzea edo zati bat behintzat uztea.
Errezeta egokia da dieta begetarianoak egiteko.
Oilarra berdurekin eta ilar saltsarekin
• 650 g oilar (xerratan)
• 200 g gari zainzuri
• 200 g kuiatxo
• 200 g azenario
• 200 g piper gorri
• 200 g piper berde
• 15 ml oliba olio birjina estra
• Gatza eta piperbeltza
ILAR PUREA
• 200 g ilar
• 150 g tipula
• 150 g porru
• 15 ml oliba olio birjina estra
• Gatza eta piperbeltza
• 250 ml ur
NOLA PRESTATU. Garbitu berdurak eta moztu makilatxoetan.
Frijitu berdurak su ertainean 5-10 minutuz gatz eta piperbeltz pittin batekin, guritzen hasten diren arte. Atera sutatik eta gorde platerean.
Eman gatza eta piperbeltza oilar xerrei, jarri barazkiak eta bildu. Lotu sokatxo batekin edo eutsi zotz batekin.
Jarri labeko erretilu batean eta sartu labean 5 minutuz 180 ºC-an.
Ilar saltsa egiteko, moztu tipula eta porrua brunoise eran. Eltzetxo batean, olio pittin batekin, erregosi tipula eta porrua gorritzen hasten diren arte. Erantsi ilarrak eta ura, eta utzi egosten 5 minutuz. Birrindu eta eman gatza. Gorde ontzi batean.
Platerean aurkezteko, jarri oilarraren bi biribilki plater bakoitzean ilar pure pittin batekin eta bota gatz larri pittin bat.
Ilar purea txano batetik pasatu daiteke finagoa geldi dadin.
2,28 € ERRAZIOAK
OHAR DIETETIKOA
Elikagai hainbat modutan prestatzea eta sukaldean originala izatea garrantzitsua da platerak erakargarriagoak izan daitezen eta dieta ez dadin izan hain aspergarria. Errezeta hau originala da ilar purearekin laguntzen delako eta arraina biribilkietan aurkezten delako.
NUTRIZIO ARLOKO EZAUGARRIAK. Aski plater osatua eta arina da. Oilarra arrain zuria da, kalitate handiko proteinak ditu eta oso gantz gutxi. Ilarrak lekaleak dira, eta horiek ere proteinak ematen dituzte, baita karbohidratoak eta zuntza ere; gantza, aldiz, gutxi izaten dute horiek ere. Errezeta honek berdura sorta ederra dauka, eta horiek zuntza, bitaminak eta mineralak ematen dituzte. Gantzik gehienak oliba olioak emanak dira, oso kalitate onekoak.
Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
hilabete honetan
IBERIAR JAKIAK Munduko zaporerik onena
Gure ondare gastronomikoaren zati dira. Iberiar jakiak mokadu bikainak dira kalitatez eta zaporez, eta orain prezioa ere paregabea dute. Apirilaren 13a bitarte, %25eko deskontuarekin izango dituzu iberiar guztiak gure urdaitegietako salmahaietan. Ez al duzu aukeraz baliatu nahi?
Iberiar jakiak aipatzea tradizioa aipatzea da, ondare gastronomikoa eta jasangarritasuna. Zapore fi na, testura berezia eta haragiak izaten dituen ñabardurak dira jaki horien bereizgarriak. Bikaintasun horren atzean mendeetako tradizioa dago txerrien hazkuntzan eta ontze metodoetan. Iberiar jakiak gutizia gustagarriak dira ahosabairako, eta nutrizioaren ikuspegitik ere aski osatuak: proteinak ematen dituzte, gantz azido monosaturatuak, azido oleikoa, bitaminak eta mineralak. Aukerarik onena dira edozein unetan dastatzeko, ezaugarri kardio-osasungarriak dituztelako eta lurrin eta zapore sendoak eta hezetasun gozagarria.
Gure dendetan aukera oparoa dugu iberiarretan, eta ontze teknika tradizionalei jarraituz eginak daudenez, kalitatea ere apartekoa dute.
Urdaiazpikoa, besoa, solomoa, txorizoa eta morkoia dituzu aukeran, urdaitegiko gure langile espezializatuek salmahaian bertan moztuak; denda batzuetan, gainera, urdaiazpikoa modu tradizionalean mozten dugu labanarekin.
Horien kalitatearekin, pozik utziko dituzu gehien maite dituzunak eta prezioak maitemindu egingo zaitu, zeren apirilaren 13a bitarte %25eko deskontua egingo baitugu urdaitegiko salmahaietan erosten diren iberiar jakietan, baita labanaz moztuta eskaintzen direnetan eta hutsean ontziratuta daudenetan ere.
SALTXITXOIA
Haragi gihartsua zenbait espeziarekin ontzen da.
TXORIZOA
Haragi giharrari gatza, baratxuria, espeziak eta piperrauts naturala gehitzen zaizkio.
SOLOMOA
Hestean sarturiko haragi zatia da, hau da, aurrez birrindu gabe ontzen da.
BESOA
Urdaiazpikoak baino zapore sendoagoa du, haragia hezurretik gertuago egoten da eta.
Tenperatura
Iberiar jakiak 22 gradu ingurutan jan behar dira. Hortik behera badaude, berotu ezazu platera xerrak jarri aurretik. Ontziratuta erosi badituzu, hartu gogoan 20 minutu lehenago atera behar dituzula hozkailutik eta ontzia ireki egin behar duzula tenperatura egokia har dezan.
ELIKADURAREN ARABERAKO SAILKAPENA
EZKURRA
Aske hazten dira, eta gizentzeko azken hilabeteetan bazka naturalekin eta ezkurrarekin elikatzen dituzte. Gutxienez 60 egun egiten dituzte larreetan.
EZKURRA
Aske hazten dira, eta gizentzeko azken hilabeteetan bazka naturalekin eta ezkurrarekin elikatzen dituzte. Gutxienez 60 egun egiten dituzte larreetan.
PENTSUA LANDAKOA Bazka naturalekin eta pentsuekin elikatzen dituzte. Aske hazten dira. Gutxienez 60 egun egiten dituzte mendian.
PENTSUA Etxaldeetan hazten dira, pentsu naturalekin bazkatuta.
MORKOIA
Txorizoa bezalatsu egiten da. Baina hau txerriaren heste lodian sartzen da meharrean sartu beharrean; horregatik izaten du neurri hori.
URDAIAZPIKOA
Ugari ematen ditu bitaminak (B1, B2 eta B12) eta mineralak, adibidez burdina, zinka, kaltzioa, magnesioa, selenioa eta fosforoa. Eta, gainera, haragi freskoak baino %50 proteina gehiago dauka. Iberiar urdaiazpikoaren lau xerrak 150 kaloria ematen dute.
Ongi aukeratzeko gako batzuk
Begiratu etiketari. Beltza, gorria, berdea edo zuria izango da, arrazaren purutasuna eta hazteko eta elikatzeko modua nolakoa izan den.
hilabete honetan
Arroza labean arrautzarekin
• 240 g arroz
• Baratxuri ale 1
• 150 g tomate birrindu
• 500 ml berdura edo oilasko salda
• 4 arrautza
• 4 xerra urdaiazpiko ondu
• 20 ml oliba olio
NOLA PRESTATU. Erregosi baratxuri atala oliba txorrotadatxo batekin labean sartzeko balio duen ontzi batean, erantsi tomatea eta kozinatu tarte on batez erdia agortzen den arte.
Erantsi arroza eta erregosi. Bota salda eta kozinatu hamar minutuz.
Egin hutsune batzuk arrozaren gainean koilara batekin eta jarri arrautza bat bakoitzean.
Eduki labean bost minutuz 190 ºC-an.
Moztu urdaiazpiko xerrak 3-4 zatitan eta jarri labetik atera berria dagoen arrozaren gainean.
OHAR DIETETIKOA
Arroza tomatearekin eta arrautza frijituarekin prestatu beharrean, beste era batean egina dago hau, arrautza labean eginda. Berdura plater batekin lagunduta eta postrerako fruta jarrita, menu osatu bat edukiko dugu.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Arroz zuriak karbohidratoak ematen ditu, eta arrautzarekin eta urdaiazpikoarekin, kalitate oneko proteinak eta gantzak lortuko ditugu. Berdurak gehituta, zuntza erantsiko diogu eta bestelako substantzia onuragarri batzuk ere bai (bitaminak, mineralak, fitokimikoak...).
1,29 €
ERRAZIOAK
Ba al zenekien...? Osoko arrozak bi aldiz proteina gehiago ematen du zuriak baino, baita gantz osasungarriak eta bitamina eta mineral batzuk gehiago ere. Zuntza ere gehiago izaten du, eta horrek ere badakartza onura batzuk, gehiago asetzeaz gain.
Trikimailua. Saldek gatz dezente izaten dute; erabil itzazu gatz gutxi duten bertsioak.
Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Urdaiazpiko, zainzuri eta arrautza tosta
• 8 ogi xerra handi
• 8 xerra urdaiazpiko
• 8 arrautza
• 24 zainzuri berde
• 40 g gazta parmesano
• Letxuga hostoak
• Oliba olioa
• Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU. Txigortu ogi xerra batzuk eta gorde geroko.
Bota olioa zartagin batean eta erregosi zainzuriak pare bat minutuz.
Jarri ura eltzetxo batean eta, irakiten hastean, sartu zortzi arrautza eta egosi sei minutuz.
Jarri txigorki bakoitza platerean, banatu gainean zainzuriak, urdaiazpikoa eta arrautza, eta estali gazta birrinarekin. Eman gatza eta piperbeltza, eta zerbitzatu letxuga hosto batzuekin.
OHAR DIETETIKOA
Txigorki osatua da oso, aski egokia otordu artean, gosaritan edo afaritan hartzeko.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Zerealak ditu, proteinak eta berdura. Arrautzak eta oliba olioak ematen dute gantzen zatirik handiena, eta, beraz, gantz horiek ez dute eragin kaltegarririk; urdaiazpikoarenak, berriz, oso gutxi dira, xerra bat baino ez baita hartzen errazio bakoitzarekin.
Trikimailua: Gatz gutxiko urdaiazpikoa eta ogia hautatuz gero, eta zainzuriak iturriko txorrotaren azpian pasatuta, nabarmen murriztuko zaio gatz kantitatea.
1,92 € ERRAZIOAK
hilabete honetan
Fideua tradizionala
• 400 g fideo (fideua egiteko)
• Arrain salda, litro bat
• 200 g abadira edo burbina
• 150 g txibia garbi
• 12 ganbaren isatsak
• Baratxuri atal bat
• Tipula bat (xehatuta)
2,77 € ERRAZIOAK
• Piper gorri bat, xehe-xehe moztuta
• 100 g tomate birrindu
• Piperrauts gozoa
• Gatza
• Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra
• 2 koilarakada alioli saltsa
NOLA PRESTATU. Moztu arraina zati txiki-txikietan.
Jarri paella egiteko ontzi bat sutan koilarakada erdi oliba oliorekin eta erregosi arraina 1-2 minutuz. Gorde geroko.
Hutsik egiten ez duten errezetak
du u
sa a ae e eta ta g uguu, e ez z a er erd d e i o olib ibli a baate teez z su ut t taann, a areen n za zap ap apoorore re e
Erantsi koilarakada erdi oliba olio. Frijitu su bizian baratxuria eta tipula eta erantsi piperra. Bota tomatea, utzi ura lurrundu dadin eta, jarraian, bota piperrautsa eta erregosi (zaindu egin beharko dugu, ez dadin erre). Erantsi koilarakada erdi oliba olio eta fideoak. Utzi tartetxo batez sutan, barazki frijituen eta tomatearen zapore xurga ditzan.
dezakegu berdura batzuk jarriz gero laguntzeko.
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
a b beerrooaa, , et eta a u uttz z zeennd d n duueen ar artte. te e e.
zi
Erantsi arraina eta salda beroa, eta utzi kozinatzen likidoa xurgatzen duen arte.
Apaindu alioli tanta batzuekin edo jarri saltsa hori alde batean, norberak har dezan.
OHAR DIETETIKOA
tzzuuekin eddo o an, , n noorbbeberaak a
Nutrizio arloko ezaugarriak. Pastak karbohidratoak ematen ditu eta badu proteina eta zuntza ere. Osoko pasta jatea komeni da, zuntz gehiago ez ezik, proteinak ere gehiago dituelako, eta berdin gantz osasungarriak, bitaminak eta mineralak ere; gainera, asetzeko gaitasun handiagoa ere badu. Arrainak, bestalde, kalitate handiko proteinak ematen ditu, eta olioak eta alioliak, berriz, gantzak.
A B D E C
NUTRI-SCORE A
ERRAZIO BATEK DAUKA:
plaat l e er r eu eua a fi fidde a, o , so ia ria a d da t e edu duk k d i baat
Valentziako sukaldaritzan plater tradizionala eta oso ohikoa da fideua delakoa. Errezeta osasungarria da, oso gustagarria, eta menu osatu bat eduki
Trikimailua. Gatz gutxiko salda erabiliz, dezente murriztuko dugu plateraren gatz kantitatea.
18,18g
3,05g %26
8,28g
35’ %46
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
% 6 6558 h held
Bakailao eta espinaka entsalada epela
• 200 g espinaka
• 320 g bakailao papurtu (gatzunetan edo gezatua)
• 40 g intxaur (zurituta)
• Laranja 1 (zurituta eta ataletan moztuta, zati zuririk gabe)
• 16 oliba beltz, hezurrik gabeak
• 2 koilarakada oliba olio birjina estra
• Koilarakada 1 laranja zuku
• Koilarakada 1 sagar ozpin
• Laranja birrina
• Gatza
NOLA PRESTATU. Bakailao papurtu gazia hautatu badugu, gezatu egin beharko da ur hotzetan, zortzi ordutik behin aldatzen diogula ura 24 orduko tartean.
Zartagin batean, oliba olio birjina estraren haritxo batekin, frijitu su bizian bakailao papurtua 30 segundoz, eta azken unean erantsi intxaurrak (xehe-xehe birrinduta), eta utzi gutxi batzuk geroko, zerbitzatzeko unean apaintzeko. Gorde geroko.
Prestatu ozpin saltsa: nahasi oliba olio birjina estra, zukua, laranja birrina, ozpina eta gatza. Bateratu dena eta gorde geroko.
Entsalada zerbitzatuko den erretiluan edo platerean, jarri espinaka freskoen ohe bat.
Erantsi olibak, laranja zatiak, bakailao epela intxaurrekin eta zabaldu gainetik ozpin saltsa.
Apaindu gainerako intxaur birrinduekin eta zerbitzatu berehala.
Aholkuak: Hartu kontuan bakailaoaren gatz puntua ozpin saltsari gatza eransterakoan.
OHAR DIETETIKOA
Entsaladak aukera onak dira barazkiak eta beste elikagai osasungarri batzuk konbinatzeko. Barazki gordinak jateak aukera ematen digu horien propietate guztiak gureganatzeko; sasoikoak hautatuz gero, asmatu egingo dugu, aukera gehiago izango dugu eta.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Espinakek zuntza, A bitamina, azido folikoa, C bitamina, kaltzioa, burdina eta potasioa ematen dute. Bakailaoak kalitate oneko proteinak izaten ditu. Arrain zuria izaki, gantz gutxi izaten du, eta mantenugaien artean, fosforoa, iodoa eta B12 bitamina ematen ditu (azken hori ez dute izaten landare jatorriko elikagaiek). Errezeta honetako gantzak oso osasungarriak dira, oliba olio birjinak, olibek eta intxaurrek emanak direlako.
Hutsik egiten ez duten errezetak
1,46 € ERRAZIOAK
hilabete honetan
Tentaldi gozoa
Mahaspasak, intxaurrak, laranja, txokolatea, pistatxoak... Osagai horiekin, edozein ospakizun biribiltzeko modua emango dizu EROSKI SELEQTIA trentzak.
EROSKI SELEQTIA saileko gure trentzek harrapatu egingo zaituzte beren zapore gustagarriekin. Postre honekin pozik utziko dituzu denak: txokolatezale amorratuak, postre garaian zalantza egiten dutenak gaztaren eta gozoaren artean, bazkaltiar klasikoenak eta zerbait desberdina bilatzen dutenak ere bai.
Osagai batekin edo bestearekin bete, jatorrizko errezeta betikoa da: trentza erako opil bat, samur-samurra eta gurin zaporekoa. Testura hezea izaten du barnealdean eta kanpokoa, berriz, azukretsua eta kurruskatsuagoa. Errezeta sinplea, baina mahaiak ezin hobeto janzten dituena. Nola lortzen den hori? Kalitate bikaineko osagaiak erabilita, baina prezioari eutsiz, modu onean saltzen baita, eskuragarri egon dadin guztientzat.
BCC-K EGIAZTATUA
Gutizia honek Basque Culinary Center (BCC) erakundearen kalitate zigilua darama. Aditu eta sukaldari ospetsuek bermatu egiten dute trentza hauek kalitate handiko produktuekin eginak daudela, lurrinari eta zaporeari dagozkion ezaugarriak goi mailakoak direla eta aurkezpena ere oso zaindua dutela.
Eta noizbait postre bikain hau dastatu baduzu, jakingo duzu, bertsio bat edo bestea hautatu, guztietan sumatzen dela gurinaren berezko zaporea eta hostorearen testura berezia. Kalitate goreneko osagaiak dituelako gertatzen da hori; gainera, ez dauka palma gantzik.
MAHAIAN ARRAKASTA LORTZEKO TRIKIMAILUA
Labean edo mikrouhinean epeldu mahaira atera aurretik. Trentza hezeagoa geldituko da eta ore gainean dagoen azukre hautsa urtu egingo da.
GAZTA ETA GEREZIA
Gaztaz eta
ESNE KONFITURAZ
ETA PISTATXOZ EGINA
N E TA
Goz Go esn es e Pi P z e
Gozozaleenek ere men egingo diote esne konfituraren ukitu krematsuari. Pistatxo txirbilak daramatza gainean zabalduta, eta kontraste kurruskatsu ezin erakargarriagoa sortzen da.
LARANJA ETA TXOKOLATEA
Bikote zoriontsua osatzen dute laranjak eta txokolateak, eta postre hau hautatzen dutenak ere zorionekoak izango dira. Konbinazio gustagarria du postre honek ere: laranja zatitxoak, pastel krema eta marrubizko gurina, txokolate kurruskatsuz egindako oinarri
ba bat b en e gai g nea a ea e n n j njarr a ia. a ia
Oblacinska gereziz egindako krema leun bat eransten zaio trentzaren hostoreari; Balkanetatik datoz gerezi horiek, eta zapore mikatza izaten dute.
INTXAUR ETA MAHASPASAZ EGINDAKO
NTXAU R MAHAS PASAZ EG
MINITRENTZA, TXOKOLATE ZAPOREKOA
M INITRENTZA , ZAP
Formatu txikian heldu zaigu gutizia handi hau. Intxaurrak, mahaspasak eta frantziar gurina konbinatzen dira betegarria egiteko, txokolate kurruskatsuz egindako oinarri baten gainean.
Emaitzak harritu egingo zaitu, zapore eta testura nahasketa gustagarria duelako, eta arrakasta ziurtatuko dizu. Txokolateak kurruskatsu iraun dezan, beroa ematen duten iturrietatik urruti eduki behar litzateke oinarria.
INTXAURRAK ETA MAHASPASAK
K S r a ea e e a. a ta o o a
Gorringoz eta fruitu lehorrez egindako betegarri apartarekin betea dago hostorea. Kontrastez eta sentsazioz beteriko mokadua da aho sabairako, lurrin, zapore eta testura berezikoa oso.
20 bihotz samur baino gehiago gure okindegian
ILEAZ HARRO Garbi eta osasuntsu
Zure ile motarekin bat datorren xanpua aukeratzea eta produktu egokiekin zaintzea funtsezkoa da leun, distiratsu eta elikatuta egon dadin.
Gure belle markaren kalitateari eta prezio onari esker, xanpu edo maskara perfektuak aurkituko dituzu EROSKIn, eta maitemindu egingo zara horiekin.
Lurrindegiko gure sailean behar duzun guztia daukazu zure ilea zaintzeko, sustraietatik muturreraino. Badituzu ile
lehorretarako xanpuak, ile gantzatsuetarako, kizkurretarako, tindatuetarako, tratamendu intentsiboa emateko edo egunero erabiltzeko. Beharrizan eta ile mota bakoitzera egokituriko produktuak, beti itxurarik onena eduki dezan. Oraindik ez al dituzu probatu?
Xanpu klasikoa eta 2 1ean erakoa Era guztietako ileak zaintzeko formulatuta daude bai Xanpu Klasikoa eta bai 2 1ean erakoa -xanpua eta egokitzailea -, eta leuntasunez garbitzen dute eta errespetatu egiten dute zure ilearen oreka naturala.
Pantenola daukate biek, zeinak hidratatu egiten duen ilea, sendotu eta distira eman; cassia haziak ere badituzte, eta horiek leuntasuna ematen dute. Keratinak eta zetaren proteinek ileko zuntzaren gain jarduten dute, erraztu egiten dute orrazteko lana eta eragotzi egiten dute ilea kizkurtzea.
Leun
eta
Xanpua eta maskara
Tratamendu intentsiboa
eskaintzen dute ilea elikatu eta babesteko, eta luzaroago irauten du leun eta distiratsu. Keratina eta zetaren proteinak dauzkate, eta ileko zuntzaren gain jarduten dute, erraztu egiten dute orrazteko lana eta eragotzi egiten dute ilea kizkurtzea. Tratamendua osatzeko, Leun eta Distiratsu egokitzailea ere baduzu aukeran.
Xanpua eta maskara
saileko produktu sorta honek zaindu egiten du zure ilea, eta sustraietatik muturreraino berregokitzen eta elikatzen du. Ileak izaten dituen zeramiden antzekoz osaturiko konplexu bat darama, zeinak ilea lehengoratzeko balio duen. Argan olioa ere badauka, gantz azido esentzial ugarirekin, eta horiek lehengoratu, berregituratu eta hidratatu egiten dute.
Eskuilatu. Eskuilaren zurdek suspertu egiten dute odolaren zirkulazioa eta esfoliatu egiten dute buruko larruazala.
a
2
Hezetu ur epelarekin. Ur beroegiak narritatu egiten du buruko larruazala eta hotzegiak, berriz, ez du kentzen gantza.
3Eman xanpua. Bota produktu pittin bat eskura -intxaur baten neurriko kopurua -, eta zabaldu aparra buru guztian.
4
Eman masajea. Egin mugimendu zirkularrak buruko larruazal guztian.
5
Garbitu ur epel ugarirekin. Azken garbialdia ur hotzarekin eginda, distiratsuago geldituko zaizu adatsa.
6
Babestu eta elikatu. Eman ezazu astean bi edo hiru aldiz moldatzaile bat edo maskara bat. Banatu ezazu produktua muturretatik hasita, eta utzi bi edo hiru minutuz eragin dezan. Ondoren, garbitu ur epel ugarirekin.
7
Kendu hezetasuna toalla batekin. Leun-leun eta igurtzi gabe.
8
Lehortu ilea. Aire beroarekin lehortu behar da, mugimendu zirkularrak eginez eta idorgailua zertxobait urrunduta. Buka ezazu aire hotzarekin, ileko zuntza ixteko balioko du, orrazkera finkatzeko eta bolumena emateko.
eroe o n ko 35
Xanpu naturalak
belle saileko xanpu batzuek osagai
naturalak dituzte %91, eta estraktu begetalez hornituta daude, zeinak propietate espezifi koak dituzten ile mota bakoitza zaintzeko; gainera, ez daukate silikonarik.
Kamamila Distira eta argia Kamamila eta mimosa estraktuak daramatza, eta egokia da ile mota guztietarako, eta bereziki hori koloreko adatsetarako, nabarmendu egiten du-eta kolore argia. Garbialdi estraleuna ematen du, eta areagotu egiten du berezko distira. Egokia da familia guztiarentzat.
Peonia
Leundu eta baretu
Buruko larruazal sentiberetarako. Peonia eta kamamila estraktuak daramatza, eta baretu eta erlaxatu egiten dute buruko larruazala.
Burua egunero garbitzeko erabil daiteke edo helduetan tratamendu espezifi koekin txandakatzeko, adibidez belle sailak zoldaren aurka dituen xanpuekin.
Hipoalergenikoa da eta bereziki formulatua dago haurren eta helduen ilea modu delikatuan garbitzeko.
Kolore distiratsua
Xanpua eta maskara
Ezin egokiagoak dira ile tindatuetarako eta xerlodunetarako. Xanpuak garbitu egiten du, babestu eta lagundu ere bai kolore distiratsu eta bizia mantentzen. Bi produktuek gari zahiaren estraktua daukate eta kameliaren eta gariaren olioak, zeinak hidratazio gehigarria, leuntasuna eta distira ematen duten.
Pomeloa
Hidratatu eta indarberritu Bizitasuna eta leuntasuna ematen dizkio ileari.
Pomeloa darama, hidratatzeko eta arazteko gaitasuna duen osagaia, eta hidratatu eta argitu egiten du ileko zuntza, trinkotu gabe, arin-arin mantentzen duela. Egokia da haur eta helduentzat, eta bereziki aproposa tindatu gabe dauden adats luzeetarako.
Erromeroa
Ile gantzatsuetarako bereziki Garbitu egiten du ilea eta arin-arin uzten du luzaroago. Erromero estraktua dauka, zeinak lagundu egiten duen sebo jarioa doitzen, eta B5 probitamina ere badu; osagai horrek hobetu egiten du ilearen distira eta itxura.
Gainera, buruko larruazalean metatzen den gantza desagerrarazita, lagundu egiten du bolumena ematen.
Xanpu bat beharrizan bakoitzerako
Ultraleuna
Formula ezin
egokiagoa du ile tindatuak eta zigortuak modu
delikatuan garbitzeko, osagai garbitzaile estraleunak ditueta, ileak akabera naturalagoa izan dezan. Errespetatu egiten du ilearen zuntza eta ongi
elikatzen du, ilea leun eta zetatsu geldi dadin.
Zoldaren aurkakoa
Eragotzi egiten du zolda agertzea, aktibo espezifi koak konbinatzen baititu, besteak beste piroctone olamine delakoa, niazinamida (B3 bitamina), zeinak bizitasuna eta erresistentzia ematen dituen, eta lemongrass estraktua, gaitasun araztailea duena.
MEN by belle ilea erortzearen aurkakoa Prebenitu egiten du ile erortzea eta, aldi berean, suspertu, indartu eta bizitu egiten du. Sojaren eta gariaren hozia daramatza, eta bi horiek zuzenean jarduten dute ile folikuluaren gain, behar den energia ematen dutela ilea hazi dadin.
Zuriak eta platinoak
Desagerrarazi egiten ditu tonu horixkak ile zurietatik. Irisaren estraktuarekin
aberastua dago, zeinak arazteko gaitasuna duen, eta arroz aletik
datorren konplexu bat ere badu, kolorea babesten duena
eguzki erradiaziotik eta lehengoratu egiten duena ileko zuntza.
Ile ga ntzatsua F k i d l d t
Freskagarria da, aloe vera darama eta mendafi naren olioa. Utz ezazu zure ilea garbi eta fresko.
Xanpu solidoak
Aukerarik jasangarriena da zure ilea garbi eta zainduta edukitzeko eta aurrezkia pilatzeko. Lurrin atsegina du oso, eta formula egokia dauka pertsona beganoentzat. Xanpu hau erabilita, lagundu egingo duzu ingurumena zaintzen, ur gutxiagorekin egina dagoelako eta kartoizko ontziari esker ez delako sortzen plastikozko hondakinik.
Hidratatzailea
Ile mota guztietarako. Laranja eta papaia estraktua dauka, eta garbi eta hidrataturik uzten du zure ilea.
Haurrenak
Ilea eta gorputza eta Kalendula eta kamamila
Formula estraleunak, hipoalergenikoak eta test dermatologikoen bidez frogatuak ditugu haurrentzat, ilea garbi eta distiratsu eduki dezaten. Gainera ez daukate animalia jatorriko osagairik.
hilabete honetan
Laguntza ematen diegu DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI
La lau milioi pertsonak daukate Espainiako Estatuan desgaitasun intelektual edo desgaitasun motorren bat; hau da, hamar lagunetatik ia batek. EROSKIn jabetuta gaude ez dagoela ez ikusiarena egiterik eta, horrexegatik, apirilean lankidetzan arituko gara dozena bat elkarterekin, desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.
Beti bezala, zure inguruan jarriko dugu arreta. Elkartasun Zentimoak programaren bidez, zuk ere laguntza emateko modua izan dezakezu zure erkidegoan pertsona horiekin lan egiten duten elkarteek pausoak eman ditzaten desgaitasuna duten senitartekoen, bizilagunen edo ezagunen bizi kalitatea
ARAGOI
Zaragozako haur gorren gurasoek elkarte bat sortu dute, Aspansor, eta haiekin lankidetzan, entzumen
desgaitasuna duten pertsonen
autonomia sustatu nahi dugu eta haien trebetasun komunikatiboak
landu, hizkuntza mintzatuaren jabe egin daitezen eta entzumen
desgaitasunak eragin dizkien
ondorioak arinagoak izan
daitezen maila kognitiboan, linguistikoan, psikologikoan eta sozialean.
hobetzeko (mugikortasun murriztua izan dezakete, adimen dibertsitate funtzionala, entzumen edo ikusmen desgaitasuna edo espektro autistako nahasmendua).
Axola dizuten pertsonak dira, eta horientzat hesiz beteriko lasterketa baten antzekoa izaten da egunerokoa.
Aurpegia eta ahotsa duten pertsona horiei begira jarriko gara apirilean, eta laguntza emango diegu arreta espezializatua eta osoa jaso dezaten hainbat arlotako programen bidez: aisialdia eta kirola lantzen dutenak, lan merkatuan eta gizartean txertatzeko balio dutenak, fisioterapia eta hizkuntza terapiak eskaintzen dituztenak, autonomia sustatzeko tailerrak...
GALIZIA
Amicos elkarteak jasoko du gure laguntza, zeinak zerbitzua eskaintzen dien desgaitasun intelektuala, autismoa, paralisia eta
garuneko kaltea jasan duten pertsonei eta haien senitartekoei. Horretaz gain, Abrente Fundazioarekin ere arituko gara lankidetzan; dibertsitate funtzionala duten haurrekin lan egiten du erakunde horrek. Gure laguntza baliagarria izango da lasterka egiteko orgatxoak eros ditzaten, eta hartara, neska-mutilek kirola egiteko modua izango dute eta aire zabaleko aisialdiarekin gozatu ahalko dute.
NAFARROA
Adimen desgaitasuna edo garapen desgaitasuna duten pertsonak laguntzeko helburuz, Nafarroan Anfas erakundearekin ari gara lankidetzan; sei hamarkada baino gehiago daramatza lanean pertsona horien bizi kalitatea hobetzeko, eta laguntza ekonomikoa eta zerbitzuak eskaintzen dizkie. Atena elkarteari ere helaraziko dizkiogu baliabideak, zeinak desgaitasun intelektuala duten pertsonen garapen osoa sustatzen duen artearen bidez. Osasuna osotasunean lantzen duen proiektu bat dauka erakunde horrek, eta beharrezko tresnak eskaintzen dizkie osasuna, ongizatea eta autonomia hobetzeko eta gizarteratze bidean lagungarriak izango zaizkien trebetasunak eskuratzeko.
BALEARRAK
Elkartasun Zentimoak programari esker, tresneria erosteko inbertsioa egingo du Rehacer GKEak, eta horrekin arreta hobea eskaini ahalko die hartutako garun kaltea duten pertsonei eta haien familiei. Eta Mallorca Integra elkartearen bidez, adimen desgaitasun funtzionala duten pertsonei ere laguntza emango diegu beren entrenamenduak, txapelketak eta kirol jardunaldiak antola ditzaten. Jarduera horien bitartez, lagun berriak egingo dituzte, denbora librean ongi pasatuko dute eta ariketa egiteko modua izango dute.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Gautena elkarteak Gizartean izeneko programa sortu du, eta espektro autistaren nahasmendua duten pertsonei tailerrak eskaintzen dizkie
Gipuzkoan, interakzio sozialerako trebeziak landu ditzaten. Araban, Apdema elkartearekin batean, finantzabidea eskainiko diegu bizkarrezur bifidoa, gaixotasun neuromuskularrak eta zantzu neuromotorrekin datozen nahasmendu
genetikoak dituzten haurrei (urtebete eta sei urte artekoek), tratamendu osagarri bat jaso dezaten fi sioterapiako saioetan. Azkenik, Fekoor elkartearekin lankidetzan (Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazioa da), Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko
Eguna ospatuko dugu (abenduaren 3an izaten da), jendea sentsibilizatu dadin zein garrantzitsua den kolektibo horri aukera berdintasuna ematea eta ez diskriminatzea.
GAINERAKO ERKIDEGOETAN
DYA elkartearekin lankidetzan, lan munduan barneratzeko proiektuetarako izango da biltzen den dirua. Istripuen ondoren desgaitasun funtzionala jasaten duten pertsonei beharrezko tresnak eskaintzea da erakunde horren helburua, lan merkatuan sartzeko eta gizarteratzeko aukerak benetakoak izan daitezen.
Abantaila gehiago
Lortu ezazu Martin Berasategiren
kortxo-kentzeko elektrikoa %60ko deskontuarekin
Hilabete honetan sorpresa asko izango dituzu EROSKI club-ekin. Bazkide izateagatik bakarrik, Martin Berasategiren kontxo-kentzekoa eraman dezakezu %60ko deskontuarekin Travel Club-eko 999 puntu
erabilita (1)
Kortxo-kentzeko hau elektrikoa da, haririk gabea eta profesionala. Automatikoa da eta honako funtzio hauek ditu: irekitzekoa, papera moztekoa, likidoa banatzekoa eta silikonazko tapoia hutsean jartzekoa, ardoa luzaroago kontserbatu dadin.
Ehunka produktu daude puntuak pilatzen joan zaitezen eta gero opariekin trukatu.
EROSKIren eskuorrietan eta dendetan aurkituko dituzu. Eta hartu gogoan: zenbat eta produktu gehiago erosi Puntu Estrekin, orduan eta puntu gehiago lortuko duzu eta zure oparia lehenago eramateko modua izango duzu.
Zure oparia
999
punturekin
bakarrik
HAIZEA kortxo-kentzeko elektrikoa, Martin Berasategirena
Eraman itzazu lehenago Puntu Estrekin markatuta dauden ehunka produkturi esker
EROSKIn digitala izateak saria dakar
Maitemintzek moduko liburuak!
Utzi orriak
alde batera eta egin zaitez digitala
Zozketan 10
ebook-ak digitala izateagatik
Martxoaren 30etik apirilaren 16ra
(2) Ikus itzazu baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-digitalizacion/
Nola parte hartu?
Bisita ezazu gure aplikazioa edo eroski.es gunea eta aktibatu ezazu eskura duzun edozein aurrezki kupoi. Modu automatikoan sartuko zara zozketan. Hori bezain erraza da! (2)
Egin zaitez digitala eta parte hartu
bazkide izateagatik
Aurreztu bi aldiz Sustapen gehiago atalean
Sartu EROSKI club-eko webgunean eta EROSKI aplikazioan, eta eskuratu ezazu Sustapen gehiago plataformak eskaintzen dizun guztia: aurrezki gehigarriak 80 markatan baino gehiagotan, moda, elektronika, aisialdia, erregaia...
Ikus ezazu aurrezteko zenbat aukera eskaintzen dizun Sustapen Gehiago atalak
Ba al dakizu zer eskaintzen dizun EROSKI club ordainketa txartelak?
Abantailak eta aurrezkia eskaintzen dizkizu EROSKI club ordainketa txartelak. Doakoa da betiko. Ez dauka jaulkitze eta mantentze kuotarik, eta itzuli egingo dizu EROSKItik kanpo egindako erosketen %1 (1)
Gainera, esku dirua atera dezakezu gure hipermerkatu eta supermerkatuetako kutxazainetan; 300 €-raino eska ditzakezu zure mugaren gainetik, komisiorik gabe, eta ohiko moduan ordaintzeko.
Zuk aukeratzen duzu nola ordaindu zure erosketak EROSKIn
Finantzaketa eskuratu dezakezu gure saltoki guztietan
Zatitu itzazu kuota erosoetan elektronikan, bazarrean, ehungintzan eta EROSKI Bidaietan egindako erosketak, 48 hilabeteraino
Eskudirua behar al duzu erosketak egiteko?
Mugitu ezazu zure txarteleko dirua
(kreditu mugaren barne dagoena) bankuko zure kontura 48 orduan
Eta atera ezazu eskudirua
kutxazain automatikoetan
Oraindik ez al daukazu?
Eskuratu ezazu eta lor ezazu 10 €-ko aurrezki kupoia (2)
Atzeratu ezazu egindako erosketen epea
Sar zaitez on-line gunean eta egin itzazu zure txartelaren inguruko kontsultak eta gestioak, eta aukeratu
ezazu zuk nahi duzun epea
Zatitu egin ditzakezu edozein saltokitan egindako erosketak, baldin eta EROSKI club ordainketa txartelarekin ordaindu badituzu eta 100 €-tik gorakoak badira.
(1) Ikusi baldintzak hemen: www.eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski/ahorros-y-ventajas (2) 10 €-ko aurrezki-kupoi bat, eskuratu eta hurrengo bi hilabetetan trukatzeko, EROSKIn gutxienez 10 €-ko erosketa bat eginda. Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela da.
Abantaila gehiago bazkide izateagatik
Zatoz Virgin telcora
Eta
Pasa zaitez Virgin telco-ra eta hilero zure EROSKI txartelean sartuko dizugu Virgin telcok igortzen dizun fakturaren %4a (1) . gehiago
Gainera, orain opari emango dizkizugu: 5€
Nola has naiteke aurrezten?
1 2 3
Eroski.es webgunean, zoaz EROSKI club atalera eta han sar zaitez Telefonia sustapena atalean: www.eroski.es/eroski-club/promocion-telefonia/
Klika ezazu Nahi dut.
o
Eta buka ezazu online kontratazioa edo utzi zure telefonoa zurekin harremanetan jar daitezen.
(1) Virgin telcok hilero igortzen dizun fakturaren %4 sartuko dizugu zure EROSKI club txartelean, BEZik gabe. Ikusi baldintzak hem en: www.eroski.es/eroski-club/promoción-telefonía. Sustapenean izena emateagatik, 5 € jasoko dituzu EROSKI club txartelean sustapenari dagokion %4a lehenbizikoz sartu ondoren. Gehienez 5 € izena ematen duen bakoitzeko.
Publizitatea
Eman izena eta has zaitez erregaietan aurrezten
Oraindik ez al dakizu erregaitan nola aurreztu dezakezun
EROSKI club-ekoa izateagatik?
%4raino aurreztu ahalko duzu (2) erregaia EROSKI club txartelarekin ordaintzen duzunean Repsol, Campsa eta Petronorren zerbitzuguneetan.
Hilean 50 eta 100 litro artean hartzen badituzu, %2 aurreztuko duzu.
Hilean 100 litro baino gehiago hartzen badituzu, %3.
Gainera, lortu ezazu beste %1 EROSKI club ordainketa txartelarekin
ordainduta, eta %4 aurreztuko duzu. Aurrezki hori eskuratzeko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia.
Aurreztu
hemen
944 943 444 zenbakian edo eroski.es/promocion-carburante/ helbidean
club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia. Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela da. Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetarako bakarrik balio du eskaintza horrek. Hurrengo hilabetearen hasieran sartuko dizute dirua EROSKI club txartel atxikian. Ikus itzazu baldintza guztiak hemen: www.eroski.es/promocion-carburante/
bidaiak
ALBANIA
Harribitxi ezkutua MEDITERRANEOAN
Europatik inora joan gabe ere badira leku magikoak. Albania da horietako bat. Tenperatura ona, kala birjinak Mediterraneo itsasoaren urdinak inguratuta, baso liluragarriak eta historiaz beteriko hiriak. EROSKI Bidaiek aukera eskaintzen dizute zure oporraldiari etekin guztia ateratzeko eta, gainera, dirua aurrezteko zure txartelaren diru-zorroan.
Albania oso leku erakargarria da mundu guztiarentzat, jende pilaketarik ez duzu aurkituko eta harritu egingo zaitu. Mediterraneo ertzean dagoen harribitxi ezkutu horretan, paisaia eta historia aberatsak dituen herrialde bat aurkituko du bidaiariak, ezin hobea errutina oro ahazteko. Balkanetan dago Albania, eta ateak zabaldu dizkio munduari, gure begietara orain arte gorde samarra egon den edertasuna ikus dezagun.
BeratUr gardeneko hondartza ikusgarriak ditu, bai Joniar itsasoko kala birjinak eta bai Adriatiko itsasoko hareazko hondartza luzeak ere; liluratu egingo zaituzte bai batzuek eta bai besteek. Horien ondoan, hiri ezin ederragoak aurkituko dituzu itsasbazterrean, Dürres esaterako. Adriatikoaren ertzean dago, eta leku ikusgarriak ditu bisitarientzat: Balkanetako Penintsulan erromatarrek eraiki zuten anfi teatrorik handiena, gaztelu bat, museo arkeologikoa eta baita hondartza ezaguna ere, herrialdeko handiena, era guztietako zerbitzuekin hornitua.
PAISAIA ETA ARKITEKTURA PAREGABEAK
Itsasertzetik barnealdera eginda, ibilaldiak egin ahalko dituzu aintzira eta urmaelak bisitatuz, eta natura eta kirola konbinatzeko aukera izango duzu. Komani aintzira (Alpeetan dago) leku ikusgarria da naturarekin bete-betean gozatzeko giro lasaian eta mendi ibilaldiak egiteko abenturaz beterik.
Albaniak, gainera, balio handiko ondare kultural eta arkitektonikoa dauka. Historiaz blaituta daude bertako eraikin eta kaleak. Berat herria, esaterako, Gizateriaren Ondare izendatu du Unescok, eta hara joaten dena segituan jabetuko da zergatik: Otomandar Inperioaren garaietara jauzi egingo du ohartu orduko.
EROSKI Bidaietan zuzeneko hegaldiak eskaintzen ditugu Bilbotik eta Madrildik Tiranara, Albaniako hiriburura alegia, Mediterraneoko harribitxi hori ezagutu dezazun.
Zure zain dago!
HISTORIA ETA AISIALDIA
Albaniako hiriburuan, Tiranan, bazter ezin ederragoak dituzu zure zain. Herrialdearen historia ezagutzeko ateak zabalduko dizkizute hango museoek eta eraikinek, adibidez Tiranako piramideak, Operaren Antzoki Nazionalak, Kristoren Piztueraren katedralak eta Et’hem Bey meskitak. Hiriak, gainera, gau giro atsegina izaten du, eta aukera bat baino gehiago aisialdirako, baita ostatuak eta klubak ere.
Gastronomiak ere ez dizu hutsik egingo; plater batzuek Mediterraneoko ukitua nabari dute eta beste batzuetan oso agerikoa da musulmanen eragina. Sasoiko produktu freskoak izaten dira nagusi, eta prezioa ere oso modu onekoa.
% 5
zure EROSKI club txartelean (1)
EROSKI
Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
(1) %5eko deskontua apirilaren 1etik 30era egiten diren erreserbetan; bidaiak ekainetik iraila bitartean egin beharko dira, hegazkin garraioaren arabera. Komani aintziraVegalsa-EROSKI
Konpromisoa dugu OMEk Garapen
Jasangarrirako ezarri dituen 17 Helburuekin
Vegalsa-EROSKI Katedra sortu dugu A Coruñako
Unibertsitatearen eta UOC Argitaletxearen artean, eta konpromisoa hartu dugu
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Garapen Jasangarrirako ezarri dituen 17 Helburuen alde egiteko. Ibilbide-orri horretan ageri diren xehetasunen berri eman nahi dizugu aditurik onenen laguntzarekin, gaiak sakontasun handikoak dira eta: justizia, hezkuntza, osasuna, ekintza klimatikoa... Horretarako, 2030 Komunikazioa izeneko bilduma sortu dugu, eta 17 libururen bitartez, zorroztasun zientifikoz helduko diogu helburu horietako bakoitzari.
Honela laburbildu du bildumaren helburua Carmen Costak, VegalsaEROSKI UDC Gizarte Konpromisoa,
Komunikazioa eta Ospe Korporatiboa izeneko katedraren zuzendariak:
“Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko analisia egitea eta ekintzarako aukerak aztertzea eta hobekuntzak lortzeko bidean komunikazioak zer-nolako zeregina duen ikustea”. Bilduma horren bidez, sustatu egingo da gizarte gogoeta eta, gainera, irakurleek eskura izango dituzte arlo bakoitzarekin zerikusia duten lan espezializatuak.
Kalitate zientifikoa eta dibulgatzailea bermatzeko, ibilbide aipagarria duen aditu batzorde batek egiaztatu ditu lan guztiak. “Ondorioz, originaltasuna, berrikuntza eta analisia aski ezaugarri zainduak izango dira proposatuko eta argitaratuko ditugun lanetan”, adierazi du Costak.
Vegalsa-EROSKI Katedrako ordezkariak, A Coruñako Unibertsitatekoak eta UOC Argitaletxekoak, ‘2030 Komunikazioa’ bilduma aurkezteko ekitaldian.
Gabriela Gonzalez zuzendari lanetan aritzen da Vegalsa-EROSKIko
Jasangarritasun eta Komunikazio
Korporatiboaren arloan, eta haren esanetan, “komunikazioak sentibera eta hurbila izan behar du arazo sozialekin, eta lagundu egin behar du gizarte konprometituagoa eraikitzen, batez ere helburu komunen alde, besteak beste Garapen Jasangarrirako Helburuen alde”.
BERDINTASUNA ETA AHALDUNTZEA
Bildumako lehen lana hauxe izango da: El papel de la comunicación en el ODS 5: hacia la igualdad de géneros y el empoderamiento femenino (Komunikazioaren zeregina 5. GJHn: genero berdintasunerako eta emakumeen ahalduntzerako bidean). Espainiako eta Latinoamerikako adituen lanak bilduko ditu, eta Inmaculada Postigo Gomez doktoreak koordinatuko du, zeina Komunikazio Zientzietako Fakultateko dekanoa baita Malagako Unibertsitatean.
Gabriela Gonzalezen iritziz, “une aproposean dator bilduma. Trantsizio ekologikoari eta digitalari buruz ari gara hizketan, kontsumo eredu berriei eta ekosistemekin ditugun harremanei buruz.
Argitaletxeen merkatuak ez ditu bazterrean utzi behar gizartearen beharrizanak eta erronkak”, nabarmendu du.
PROBA EZAZU
TXIGORTUTA
Txigor ezazu, eta gozatu kristalezko ogi berriaren azal kurruskariaz, mami aireztatuarekin..