#05
‘15eko uztaila-abuztua 1 EURO
www.eroski.es
AURREZTU EROSKIrekin
Menu erraza, merkea eta freskoa EDERGINTZA
Larruazal leuna eta laua bell saileko depilatzekoekin
Udako erregea
HEGALUZEA
Ikus ezazu sukaldean zer-nolako aukerak ematen dituen EROSKI hegaluzeak
Eroski club INTERNETen!!
Eman ezazu izena www.eroski.es helbidean eta ikusi ezazu zer beste abantaila izango dituzun Txartelean zenbat euro dituzun jakingo duzu, zenbat puntu dituzun Travel Cluben, zenbat aurreztu duzun bazkide izateagatik, zure deskontu bonuak aktibatu ahalko dituzu, zure datuak ikusi, zure erosketak, eta zure gunean ere sarbidea izango duzu abian jarri ditugun ekintzetan parte hartzeko. Zure zain gaude!
Ongi etorri Eroski clubera Eroski club da zurekin harremanetan egoteko formula berria: orain ez zara bezeroa, orain bazkidea zara!
BAZKIDE PREZIOA Prezio hobean eskuratuko dituzu ehunka produktu.
LORTU ITZAZU TRAVEL CLUBen ABANTAILAK Lortu puntuak eta trukatu itzazu bidaia eta opari bikainekin.
BAZKIDEENTZAT BAKARRIK Berariaz zuretzat egindako eskaintzak izango dituzu, eta dirua pilatuko duzu zure txartelean, hurrengo erosketetan deskontu gisa erabiltzeko.
DESKONTU PERTSONALIZATUAK Aurrezten jarraituko duzu zure deskontu bonuekin; atera iezaiezu probetxua.
* EROSKI markako hipermerkatu, supermerkatu eta gasolindegi guztietan balio dute abantaila hauek. Ikus ezazu zein saltoki dauden atxikita, www.eroski.es/tiendasclub helbidean.
Zure osasuna axola zaigulako,
300Â â‚Ź arte itzuliko dizugu Zure Sanitas Osasun aseguruarekin.
Informa zaitez: 901 200 113 Edo idatzi e-mail bat:
eroskiclub@sanitas.es
Kontsultatu sustapenaren baldintzak hemen: https://www.eroskiasegura.es/es/eroski-club-sanitas
Bazkide izatearen abantailak.
’15eko uztaila-abuztua
#05
‘15eko uztaila-abuztua 1 EURO
www.eroski.es
AURREZTU EROSKIrekin
Menu erraza, merkea eta freskoa EDERGINTZA
“Poz handia hartuko genuke oporretan ere zurekin egoten utziko bazenigu” Arantza Campos — Eroski clubeko ARDURADUNA
Larruazal leuna eta laua bell saileko depilatzekoekin
Udako erregea
HEGALUZEA
Ikus ezazu sukaldean zer-nolako aukerak ematen dituen EROSKI hegaluzeak
Zuzeneko deskontuak eskuratzeko bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean
#05 argitalpena ’15eko uztaila-abuztua
Atsedenaldi on
O
raindik egin ez baduzu, egitear egongo zara. Urteko unerik gozoenetakoaren atarian gaude: stop botoiari eragin eta egun batzuetan gelditzeko garaia da. Gelditu? Bai, indarberritzeko, turistarena egiteko, atseden hartzeko, deus ere ez egiteko (edo dena egiteko)... Eta, nola ez, poz handia hartuko genuke oporretan ete zurekin egoten utziko bazenigu. Eraman gaitzazu igerilekura eta, putzura salto egin edo ez erabakitzen duzun bitartean, irakur ezazu gure erreportajeetako bat eta ikas ezazu zer-nolako berrikuntzak merkaturatu ditugun. Eguzkia hartzeko ez ezik, erabili ezazu igerilekuko tartea erosketa zerrenda egiteko gure deskontu bonuei begira.
Eseri lasai edozein terrazatan, eta trago freskagarri bat hartzen duzun bitartean, pentsa ezazu gure aldizkari berriko zein errezeta prestatuko duzun etxekoak harritzeko; ia dozena bat plater dauzkazu hautatzeko, era guztietakoak. Ikusten duzun bezala, lagun onak gara oporretarako. Eramango al gaituzu zurekin?
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel: +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Carrer Parlament, 29 08015 Bartzelona Tel: +34 935 216 920 www.loftworks.es Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Loft/Works/NAT, SL Roger Aguadé Tel. +34 934 263 020 raguade@natcomunicacion.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Eroski club sortu da
Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
6
Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
PUB FREIXENET
las ventajas de ser socio
7 www.miawines.com
aurkibidea ‘15eko uztaila-abuztua
ZENBAKI HONETAN NABARMENDU DITUGU
10 gosea pizteko
Gaur egungoa eta berrikuntzak.
12 sasoi honetan...
Gure hegaluzea aurkeztuko dizugu, kanaberarekin eta arrantza eredu iraunkorrak erabiliz harrapatua. Fresko-freskoa!
18 EROSKI protagonistak
Gantzak: nor da nor?
EROSKI faccile entsaladak: freskoak eta jateko prest daudenak.
Urte askoan, gantz onak eta txarrak bereizi izan dituzte nutrizionistek. Baina badirudi bereizketa hori garai bateko kontua dela. Gantzei buruzko azalpen guztiak emango dizkizugu. 24. or.
20 aurreztu EROSKIrekin
Har ezazu lasaialdi bat sukaldean: plater errazak, merkeak eta freskoak.
24 zure osasunaren alde
Gantzak: guztiak ez dira berdinak, eta gure dietan ere ez dute hartu behar leku bera. Ezagutzen al dituzu?
30 erakusleihoa
12
Freskatu zaitez Eroski NATUR meloiekin eta sandiekin. Udarekin gozatzeko modu gozo-gozoa!
34 dendan zurekin
Agur ileari!
`Ez alferrik galdu’ programari esker, EROSKIn ez dugu elikagairik alferrik galtzen. Hemen azalduko dizugu.
Uda iristearekin bat, depilatzeko garaia ere heltzen da. Berritu egin ditugu belle saileko depilatzekoak, ilearekin izaten diren gorabeherak ahaztu ditzazun. 45. or.
30 24 40
40 hazteko energia
45 edergintza
EROSKI club deskontu bonuak
Ile gabe eder! belle saileko depilatzeko berriak aurkeztuko dizkizugu.
Aurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club deskontu bonuei esker. Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 49. or.
8
Barrenetik eta kanpotik berritu ditugu EROSKIren hegaluze latak. Hau bai hegaluzea!
Haurrak eta berdura beti ez dira elkarrekin ongi etortzen. Plater dibertigarriak eta elikagarriak prestatzen lagunduko dizugu, bazterrean utzi ezingo dituztenak.
20
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
38 hemengoa eta hangoa
49 Eroski club
deskontu bonuak
Aurrezten lagunduko dizugu gure deskontu bonuekin.
52 albiste korporatiboak 38
Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
gosea pizteko
sasoikoa
Eroski NATUR saileko fruten zaporea du udak
U
dako oporrak hasteko, zer hobea Eroski NATUR saileko gure frutari kosk egitea baino? Mertxikak, nektarinak, abrikotak, paraguaioak, gereziak, pikotak, meloiak, sandiak... Eskaintza oparoa dugu, eta gustagarria oso. Udan hidratatzeko modu osasungarri eta gozoa da. Eroski NATUR zigiluaren barnean, sasoiko frutarik onena bakarrik sartzen da, onen-onenean dagoena eta kalitate aparta duena. Gure lehentasunak jatorri eta zaporea direlako. Udan, fruta hezurduna da izarra: mami haragitsukoa izaten da, zaporez gozo-gozoa eta izugarri urtsua.
. sasoikoa
oroitu
Tipula eta, gainera, gozoa
Hermetiko berriak: eraman itzazu hondartzara
E
z baduzu maite tipulak entsaladei ematen dien ukitu bizi hori eta ahoan uzten duen zaporea (jan eta gerora ere bai luzaroan), aukera bat eman behar zenioke Eroski NATUR tipula gozo berriari. Besteek ez bezala, zapore arina du, ez hain bizia, eta testura ere oso leuna. Gehienean gordinik jango duzu entsaladetan, baina oso egokia da gisatuak egiteko edo sutan prestatzeko ere. Handizka erosi ahalko duzu, erretiluan edo sorta eginda (azken hori tipulin gisa).
Eroski NATUR tipula gozoa.
10
“H
ondartzan, toallan etzan� izan liteke uda sasoiko atsotitza. Baina toalla ez ezik, itzaletakoa hartzea ere ongi legoke, etzaulkia ere bai, eta, nola ez, EROSKIren ontzi hermetikoak, fruta, entsalada edo nahi duzuna eramateko. Gure hipermerkatuetan eta supermerkatuetan aurkituko dituzu; hainbat neurritakoak daude, beharrak ere askotarikoak izaten dira eta.
joera
Hidratatu, bai edo bai
berrikuntzak
Infusiona zaitez EROSKIrekin!
G N
orbaitek pentsa dezake gehiegitan azpimarratzen dela hidratatzearen garrantzia, batez ere udako hilabeteetan. Baina oso garrantzitsua delako azpimarratzen da hainbestetan. Hona hemen hidratatzeko aholku batzuk: has ezazu eguna basokada bat ur edanez eta bete ezazu botilatxo bat. Eramazu aldean eta edan egunean
zehar. Ez ahaztu egunean bi fruta atal jatea, berdura egosiaren errazio bat —plater gisa edo guarnizio gisa— eta berdura gordinari ere kosk egitea. Oso lagungarria izaten da atsedenaldia eta ura edateko ohitura bata besteari lotzea. Hauta itzazu edari naturalak, eta ez azukretsuak, eta infusioak ere hobeak dira kafea baino.
merkaturatzea
Tomatea aukeran: frijitua eta artisau erakoa
X
ehatua, frijitua, potoan, brickean... Ia tomate mota guztiak genituen, baina zerbait falta zitzaigun: artisau eran egindako tomate berria. 300 gramoko ontzian dator. Zapore handiko saltsa da, oliba olioarekin egina eta testura sendoa duena. Ezin hobea arrozari eta pastari botatzeko, eta ezinbestekoa pizzei oinarri gisa jartzeko.
iza espeziea zatiturik dagoela dirudi: infusiozale amorratuak daude batetik, eta halakoei kasurik egiten ez dietenak bestetik. Lehenbiziko horien taldekoa bazara, EROSKIren infusio berriak dastatu behar zenituzke. Linea infusioak intsusa dauka, diuretikoa eta heste-aringarria den osagaia; Erlaxatzaileak ezki lorea darama, nerbioak lasaitzeko eta lo hartzeko lagungarria dena, eta, azkenik, Digestiboak kamamila, menda eta anis berdea ditu, digestioa hobeto egiten laguntzeko. Dastatuz gero, infusiozaleen taldera etorriko zara, zalantzarik gabe.
Artisau erako tomate frijitua, EROSKI, 300 g.
bazkide izatearen abantailak
11
sasoi honetan...
Hegaluzea Itsasoari lotutako gastronomian, leku berezia du hegaluzeak, atun mota guztien artean estimatuenetakoa baita. Sukaldean ere aukera asko ematen ditu, eta hainbat errezeta presta daitezke arrain horrekin (tradizionalak, abangoardistak, hotzak, beroak...). 12
HEGALUZE FRESKOAREN PIZZA 4
erraza
50’-1 ordu
OSAGAIAK • 250 g irin (osokoa) • Gatz pittin bat • 10 g legamia hauts • 150 ml ur • 10 ml oliba olio • 60 g tomate frijitu
• 200 g hegaluze • 100 g kuiatxo • Piper berde bat • 100 g gazta fresko • 100 g mozzarella gazta birrindu • Oreganoa
NOLA PRESTATU l Pizzaren orea egingo dugu, osoko
irinarekin. Lehenik eta behin, nahasi osoko irina eta gatza, eta, bestetik, disolbatu legamia ur epeletan, oliba olio birjinarekin (bi koilarakada). l Ondoren, entsaladentzako moduko
ontzi batean, bota osoko irina eta, polikipoliki, erantsi ur epela, harik eta ore trinko eta elastiko bat sortzen den arte, itsasten ez dena. Behin orea eginda, eman bola itxura eta utzi egonean, zapi heze batekin estalita, tamaina bikoizten duen arte. l Oratu berriz ere bola, eta zabaldu
poliki-poliki, plater handi baten itxura ematen diogula (zentimetro bateko lodierakoa). Metalezko oinarri baten gainean jarriko dugu, oliba olioa emanda aurrez, ez itsasteko, eta 10 minutuz sartuko dugu labean, 200 ºCan. Denbora hori igarota, atera labetik pizzaren orea.
1,05 €
pertsona bakoitzeko
l Zabaldu tomate frijitua pizzaren
gainean, oinarri gisa. Erantsi hegaluze freskoa, hezurrik eta azalik gabe, xaflatan moztuta. Jarri kuiatxo zatiak eta piper berde xerrak ere pizzaren gainen, horiek ere gordinik, hegaluzearekin txandakatuta. Ondoren, erantsi gazta freskoa (xukatuta).
Errazio batek dauka: l Apaindu gaztarekin eta
oreganoarekin, eta sartu pizza labean beste 15 minutuz, 200 ºC-an (aurrez berotuta).
KALORIAK
GANTZA
17%
20%
344 13,9g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
5g
3,2g
25%
4%
GATZA
1,1g 18%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Hegaluzea: itsasoko erregea EROSKIn Honezkero jakingo duzu hegaluzea arrain urdin bikaina dela. Segur aski, entzun izango duzu ugari ematen dituela omega 3 gantz azidoak, eta jaten duzunean odoleko kolesterola eta triglizeridoak murriztu egin daitezkeela. Baina izango da, segur aski, arrain honen inguruan ez dakizun gauzaren bat ere. Ba al
dakizu, adibidez, gure hegaluzea kanaberarekin harrapatzen dutela, arrantza eredu iraunkorrak erabiliz eta beste espezieak errespetatuz? EROSKIko hegaluzea itsasontzia geldirik dagoela arrantzatzen da, kanaberarekin edo, bestela, xaxian edo kazan joanda, ontzia abian dela eta beita artifizialarekin. Bi bazkide izatearen abantailak
arrantza modu horiekin, aleak banan-banan harrapatzen dira, eta traturik onena ematen zaio arrainari: beste arrantza modu batzuekin baino gutxiago sufritzen du eta arrainak ez du kolperik hartzen eta ez da zapalduta gelditzen, arrasteko sareekin gertatzen den bezala. Fresko-freskoa!
13
sasoi honetan... HEGALUZE TIPULEZTATUA 4
erraza
20-30’
NOLA PRESTATU
l Zuritu patatak, moztu
l Zuritu tipulak eta baratxuri
xerratan eta frijitu zartagin batean, oliba olioarekin eta gatza pittin batekin.
atalak, moztu juliana eran eta erregosi zartagin batean, su eztian, olioa eta ardo zuri kopatxo bat botata.
l Frijitu gelditu den
batean eta erregosi bi aldeetatatik arin-arin. Gero, kendu azala eta hezurrak. l Tipula guritu denean, sartu
l Nahastura hori erabiliko
hegaluzea, eman gatza eta gorde geroko zartaginean bertan, zartaginak berak botatzen duen beroarekin bakarrik egin dadin.
dugu hegaluzeari, tipulari eta patatei gainetik botatzeko. Perrexil xehatuarekin aurkeztuko dugu.
l Jarri hegaluzea zartagin
• 3 00 g tipula (zuria eta gorria) • 3 baratxuri atal • Oliba olioa • 150 ml ardo zuri • 6 00 g hegaluze fresko, xerratan • 250 g patata • Perrexil hosto batzuk • Gatz pittin bat
4
baratxuria zartagin batean oliba olio koilarakada batzuk jarrita. Gorritzen hasten denean, atera sutatik eta bota gainerako ardo zuria, kontu pixka batekin.
OSAGAIAK
HEGALUZE MARMITAKOA erraza
15-20’
OSAGAIAK •7 5 g tipula • 2 baratxuri atal • 2 piper berde • 800 g patata •2 0 g piper txorizero (2 ale) • Botilako ura • 300 g hegaluze • Perrexila • 10 ml oliba olio • Gatz pittin bat NOLA PRESTATU l Zuritu tipula eta baratxuri
atalak, eta xehatu fin-fin. Piper berdea ere xehatu egingo dugu. Jarri osagaiak kazola batean oliba olio sorta batekin, eta utzi sutan berdura guritzen hasten den arte. l Zatitu patatak eta erantsi
zartaginera. Utzi minutu batzuetan sutan, eta, ondoren, erantsi piper txorizeroaren mamia. Bota ura osagai guztiak estali arte, eta utzi sutan patatak guritzen diren arte. l Zatitu hegaluzea laukitan,
eman gatz pittin bat eta jarri patatekin batean perrexil eta guzti, estali kazola eta atera sutatik. Utzi egonean 5 minutuz, eman gatza eta zerbitzatu.
2,10 €
pertsona bakoitzeko Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
15%
13%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
293 8,8g 2,2g 3,1g 0,6g 11%
3%
10%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
14
1,50 â‚Ź
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
14%
7%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
274 4,8g 1,2g 3,9g 0,1g 6%
4%
1%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
15
sasoi honetan... ERREZETA, PAUSOZ PAUSO ARROZA TXIBIEKIN ETA HEGALUZEAREKIN 4
tartekoa
1
2
l Garbitu hegaluzea eta kendu azala
l Jarri kazola sutan, lau koilarakada oliba
eta hezurrak. Ondoren, moztu zati erregularretan eta gorde geroko. Xehatu tipula, piper berdea eta baratxuria zati txikitxikietan (brunoise eran).
oliorekin, eta erregosi berdurak, harik eta tipula eta baratxuria gorritzen hasten diren arte. Ondoren, erantsi txibiak, garbituta eta zerrendatan moztuta.
3
4
l Banatu arroza modu uniformean,
l Jarri hegaluzea arrozaren gainean,
eta utzi erregosten 2 minutuz. Busti arroza arrain salda beroarekin. Eman gatza, bota limoi tanta batzuk eta utzi sutan 10 minutuz.
eta utzi su eztian 8 minutuz. Behin arroza egin delarik, atera kazola sutatik, estali sukaldeko zapi garbi batekin eta utzi egonean 5 minutuz. Zerbitzatu berotan.
40-50’
OSAGAIAK • 200 g hegaluze • 75 g tipula • Piper berde bat • 3 baratxuri atal • 200 g txibia • 250 g arroz • 600 ml arrain salda • 50 g limoi (erdia) • 10 ml oliba olio birjina • Limoi tanta batzuk • Gatz pittin bat
Erosketak egiteko aholkuak Gehienean, osorik edo xerratan saltzen dute hegaluzea. Hiru eratan moztu daiteke hegaluzea: medaloietan —zentimetro bat eta hiru zentimetro bitarteko xerrak—, tximeleta eran —bizkarrezurra bereiziz, burua eta isatsa bertan utziz eta arraina tximeleta eran irekiz—, eta xerratan. Zatirik delikatuena mendreska izaten da. Arraina erosi denetik jan bitartean zenbat eta denbora gutxiago igaro, hainbat gozoagoa eta seguruagoa izango da mokadua. Egunean bertan edo hurrengo egunean jango badugu, hozkailuan gordetzea komeni da, eta ez badugu berehala jango, izoztea izaten da onena.
16
1,37 â‚Ź
pertsona bakoitzeko Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
19%
7%
373
5,1g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
1,2g 2,3g 6%
3%
GATZA
1,1g 18%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
17
EROSKI protagonistak
EROSKI faccile entsaladen zaporea dakar udak Freskoak dira, jateko prest daude eta merkatuko errezetarik originalenak eskaintzen dituzte. Dasta itzazu EROSKI faccile entsalada berriak. Harritu egingo zaituzte. 18
Freskoak eta jateko prest datozenak
N
ork esan zuen oporretan ere sukaldean sartuta egon behar genuela? Ez dago zertan. EROSKIk lagundu egingo dizu gauzak errazago egiten. EROSKI faccile produktuak eskaintzen dizkizu, irtenbide fresko eta errazak. Jateko prest datozen platerak eta errezetak, edo labean, zartaginean edo mikrouhin labean ukitu bat ematea besterik behar ez dutenak. EROSKI faccile entsalada berriek hori ere ez dute behar. Freskoak dira eta bakoitzak bere saltsa dakar, bere sardexka eta ahozapia, nahi duzun lekuan jan dezazun: itsasertzean, piknik inprobisatu batean edo etxean bertan (sukaldean aritzeko gogorik gabe baldin bazaude). Zein gustatzen zaizu gehien?
l Silvestre EROSKI faccile entsalada
l Nordic EROSKI faccile entsalada baby
Kimu guriak, perretxikoak, txanpiĂąoiak, gaztak eta Modenako saltsa ditu, eta kolore eta zapore festa bat da.
espinaka, letxuga gorri eta berdeak nahasian, olibak, ogi zatiak eta izokin ketua. Eta hori guztia ontzeko, soja eta sesamo saltsa gustagarria. “Nordic� erakoa guztiz, eta oso gustagarria.
Hartu gogoan: zure iritziak balio du... eta asko, gainera Maite dugu zurekin egotea eta zuri entzutea. Horregatik, zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu eta lehenengoz merkatuan jartzen ditugun produktu berriak zer iruditzen zaizkizun esatera. Pasatu eskanerrean kode hau eta zuzenean sartuko zara gure markako berrikuntzen atalean, gure web-orrian. Hor sartuta, informazio aipagarria aurkituko duzu lehenengoz merkaturatzen ditugun produktuen inguruan, gure on-line superrean erosteko modua izango duzu eta horien gaineko iritzia emateko aukera ere bai bozketa sistema erraz batekin. Dasta itzazu EROSKI faccile entsalada berriak eta eman iezaguzu zure iritzia! l Crocant EROSKI faccile entsalada Tipula
frijitua, urdaiazpikoa eta artoa alde batetik, eskarola nahasketa bat bestetik, eta ozpin saltsa. Edozein harritzeko moduko konbinazioa. Hitz batean esateko, gozo-gozoa.
bazkide izatearen abantailak
Hemen eman dezakezu gure entsaladen inguruko iritzia
19
aurreztu EROSKIrekin
Erraza, merkea eta freskoa Onar dezagun: udan, ahaztuxeak gelditzen zaizkigu sukaldeko eltzeak. Etxetik kanpo ematen dugu denborarik gehiena, aisialdiarekin gozatzen. Baina hitzordua ezin saihestuzkoa denean, menu erraza eta arina prestatzea da onena, eta aurrezten lagunduko diguna. Beti bezala, har ezazu gogoan hortxe dauzkazula gure eskaintzak, platerak biribil-biribilak atera daitezen (zentzu guztietan).
20
0,50 €
pertsona bakoitzeko
1,50 €
pertsona bakoitzeko
0,73 €
pertsona bakoitzeko
bazkide izatearen abantailak
21
aurreztu EROSKIrekin
LEHENBIZIKOA
BIGARRENA
POSTREA
ZEREALETAKO OGI TXIGORKIAK TOMATEAREKIN ETA URDAIAZPIKO EGOSIAREKIN
LEGATZA BERDUREKIN, MIKROUHINEAN EGINA
PARAGUAIOAK MELOIAREKIN
4
erraza
4
15-20’
OSAGAIAK 4
erraza
5-10’
OSAGAIAK • 125 g zerealetako ogi (4 xerra) • 4 0 ml oliba olio • Tomate 1
• 8 0 g urdaiazpiko egosi (xerratan) • Tipulina
• 6 00 g legatz solomo • 100 g azenario • 100 g de brokoli • 100 g de porru
• 4 0 g tipulin • 4 0 ml oliba olio • Tipulina • Gatz pittin bat
diegu, baina hezurrak ez). l Txigortu arin samar ogi xerrak
l Garbitu tomatea, moztu xerra finetan,
eta jarri ogiaren gainean. Moztu urdaiazpiko egosiaren xerra bakoitza zerrenda finetan, eta jarri tomate xerren gainean.
batzuk, eta zerbitzatu egingo dugu.
• Kilo 1 meloi
NOLA PRESTATU
fresko egon daitezen, eta erabili behar ditugunean aterako ditugu, ez lehenago. Zuritu paraguaioak, kendu hezurrak eta zukutu lima zurituekin. Gorde zukua hozkailuan.
l Zuritu berdurak, garbitu eta moztu zati
erregularretan. Jarri berdurak mikrouhinean erabiltzeko modukoa den ontzi batean, erantsi oliba olio sorta bat eta bota basokada bat ur. Estali ontzia sukaldeko paper gardenarekin eta jarri potentziarik handienean egiten, 8 minutuz. l Jarri legatz solomoak mikrouhinean
l Zabaldu gainean tipulin zerrendatxo
• 8 paraguaio • 2 lima
l Gorde fruta guztiak hozkailuan fresko-
l Garbitu legatz solomoak (azala utziko
txigorgailuan. Ondoren oliba olio sorta bat botako diegu gainetik.
10-15’
OSAGAIAK
NOLA PRESTATU
NOLA PRESTATU
erraza
egindako berduren gainean. Estali berriz ontzia sukaldeko paper gardenarekin eta jarri potentziarik handienaren %75ean egiten, 3 minutuz. Utzi estalita 2 minutuz egonean, eta gero kendu film papera.
l Zuritu meloia, kendu haziak eta moztu
zatitan. Jarri meloi zatiak irabiagailuan, eta egin pure fin bat. l Jarri meloiaren purea zerbitzatzeko
edalontzian, eta bota mantso-mantso paraguaioen eta limaren zukua. Nahi izanez gero, fruta freskoaren zati batzuekin lagundu daiteke, eta lima birrin pixka bat bota dezakegu gainetik.
l Eman gatza. Banatu legatz solomoak eta
berduratxoak zerbitzatzeko plateretan, eta bota gainetik mikrouhineko ontzian gelditu diren zukuak. Zabaldu arrainaren gainean tipulina xehe-xehe eginda, eta zerbitzatu.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
10%
16%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
Errazio batek dauka: GATZA
200 11,1g 2,3g 2,1g 0,4g 11%
2%
6%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
22
KALORIAK
GANTZA
11%
19%
221
14g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
2g 12%
Errazio batek dauka: GATZA
3,4g 0,5g 4%
8%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
GANTZA
4%
0%
89
0g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
0g
18g 0,02g
0%
20%
0%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
La revolución llega a tu cocina con los nuevos Brillante a la Sartén. No hay que saber cocinar, ni manchar, ni tener tiempo. Simplemente separa los dos vasitos, vierte el fondo en una sartén y cuando hierva añade el arroz o los fideos y cocínalos durante 5 minutos.
¿A qué esperas para probar tus recetas preferidas?
0,45€ de descuento para la compra de vasitos “Brillante a la Sartén” ESTIMADO CONSUMIDOR: El importe de este vale le será descontado por la compra de "Brillante a la Sartén", presentándolo en su establecimiento habitual. Sólo se aceptará un vale por producto adquirido. No acumulable con otras ofertas. ADVERTENCIA AL CONSUMIDOR: El establecimiento se reserva el derecho de no aceptar este cupón descuento.
SR. COMERCIANTE: HERBA RICEMILLS S.L., a través de VALASSIS - NCH, le reembolsará 0,45€ más una gratificación por su colaboración, por cada vale que sea redimido en su establecimiento, enviándolos al Apdo. de Correos 101 - 28300 Aranjuez (Madrid), antes del 30/11/2015. Para cualquier información sobre este vale, llame al teléfono: 91 892 94 90. IMPORTANTE: La utilización de este vale en un producto que no sea "Brillante a la Sartén" es fraudulenta, constituye infracción punible y puede ser motivo para la anulación del reembolso. PROMOCIÓN VÁLIDA DEL: 01/07/2015 al 31/08/2015.
CÓDIGO NCH: 051-05005-2
zure osasunaren alde
Gantzak: nor da nor? Gantz guztiak ez dira berdinak, eta gure dietan ere ez dute hartu behar leku bera.
24
Trans gantzak: “gaiztoen” taldean
W
esternetako filmen eragina izango da agian, baina inguruko gauzak bi taldetan bereizteko joera izaten dugu: onak eta gaiztoak. Nutrizionistek ere horrelaxe bereizi izan ditugu gantzak urteetan: gantz onak eta gantz gaiztoak edo txarrak. Gaur egun, ordea, geure buruei galdetu beharko diegu ea gantzak sailkatzeko modu hori garaiz kanpo gelditu ote den, mendebalde urruneko filmak bezala.
l Gantz saturatuak: begitan hartu ote ditugu? Honako elikagai hauek ematen dizkigute gantz saturatu gehien: haragiak (batez ere haragi gorriek eta haragiaren eratorriek), esnekiek eta opil industrialek. Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak (EFSA) ez du muga bat jartzen gantz saturatuentzat, baina “ahalik eta gutxiena” jateko gomendatzen du. Gantz saturatuek, izan ere, “ustezko eragina” dute bihotz-hodietako gaixotasunetan. 2014. urtean, azterlan batek iradoki zuen aldatu egin beharko genukeela mantenugai horiei buruz dugun ikuspegi okerra. Harvardeko Osasun Publikoko Eskolak, ordea, berehala erantzun zuen: azterlan horrek “hutsegite eta omisio handiak” zituela adierazi zuen, eta komunikabideek egin zituzten baieztapenak “guztiz engainagarriak” izan zirela. Gaur egun oraindik ere eztabaidatu egiten da gantz saturatuak arriskutsuak diren edo ez osasunarentzat, baina inork ez du zalantzan jartzen murriztu egin behar direla gantz saturatu ugari dituzten elikagaiak: haragi gorriak, haragiaren eratorriak, gantz ugariko esnekiak (gazta gantzatsuak adibidez), opilak eta alferrekotzat jotzen diren elikagaiak.
“Trans gantzak ez dira batere beharrezkoak gure gorputzarentzat, eta, gainera, arriskuan jartzen dute gure osasuna” Julio Basulto Nutrizionista
l Gantz saturatugabeak: taldeko onak Bi eratakoak dira gantz saturatugabeak: monosaturatugabeak (oliba olioan agertzen dira, baina baita olibetan, ahuakatean eta intxaurretan ere) eta polisaturatugabeak (arrain gantzatsuek izaten dituzte ugari, baina baita fruitu lehorrek eta haziekin egindako olioek ere). Gantz mota horrek murriztu egin dezake gure kolesterol maila eta gaixotasun kardiakoak izateko arriskua. Adituek ez dute esaten zenbat gantz monosaturatugabe hartu behar genituzkeen, gure gorputzak sintetizatu egin ditzakeelako, baina bai polisaturatuak zenbat hartu behar genituzkeen, horien artean badira-eta guk sortu ez ditzakegun gantz azido batzuk. EFSAk 2010. urtean adierazi zuen egunean hartzen ditugun kaloria guztien %4 izan behar luketela azido linoleikoak emanak eta %0,5 azido alfa-linoleikotik etorriak. Zorionez, ez da kalkulu konplexurik egin behar gomendio horiek betetzeko: aski da muga bat jartzea haragi gorriei, haragiaren eratorriei eta alferrekotzat jotzen diren elikagaiei.
bazkide izatearen abantailak
Trans gantzak ez dira batere beharrezkoak gure gorputzarentzat, eta, gainera, arriskuan jartzen dute gure osasuna. Haragiz egindako produktuetan eta esnekietan izaten dira, baina, batez ere, elikadura industriak erabiltzen dituen hidrogenazio prozesu jakinak jasan dituzten elikagaietan. Hidrogenaziotik datozenak dira arriskutsuenak: nabarmen handitzen dute bihotz-hodietako arazoak izateko arriskua. Produkturen baten etiketan gisa honetako aipamenen bat ageri bada, “gantz partzialki hidrogenatuak”, trans gantzak dituela esan nahiko du. Honako produktu hauek izaten dute trans gantz gehien: • Opil industrialak, pastelak eta izozkiak. • Aurrez prestatuta dauden jakiak (enpanadak, kroketak, pizzak...). •Fast food erako jakiak. • Mikrouhin labean egiteko krispetak. • Zorroko patata frijituak eta antzeko beste aperitibo batzuk. Espainiako Estatuan, legeak ez du behartzen trans gantzak mugatzera, eta horrek nahiko egoera kaskarrean uzten du kontsumitzailea. Zorionez, zenbait enpresak desagerrarazi egin dituzte trans gantzak beren markako produktuetatik.
25
zure osasunaren alde
Gorputzari ‘erregai’ ona emateko Gantza energia iturria da gure organismoarentzat, lagundu egiten digu gorputzeko tenperatura doitzen eta organo batzuk bildu eta babestu egiten ditu, esaterako bihotza eta giltzurrunak. AHUAKATE KREMA HOTZA 4
hasiberrientzat
NOLA PRESTATU
30-40’
5-10
l Zatitu porruak eta baratxuri atala, jarri zartagin batean oliba olio sorta batekin eta erregosi zertxobait
Jarri su eztian, eta irakiten hasten denean, eman gatza eta piperbeltza. l Utzi krema hozkailuan hoztera, eta
zerbitzatu hotzean.
l Porruak horitzen hasten direnean,
OSAGAIAK • 3 00 g porru (zati zuria) • Baratxuri atal 1 •2 0 ml oliba olio •3 00 g kuiatxo
26
• L itro 1 berdura salda • 250 g ahuakate • 4 g gatz iododun • Piperbeltza
erantsi kuiatxoa, zurituta eta zatituta, eta berdura salda, eta utzi sutan kuiatxoa guritzen den arte. Utzi hoztera eta erantsi ahuakatea, zatituta. l Pasatu nahastura guztia
irabiagailutik eta, gero, txanotik, harik eta krema fin bat gelditzen den arte.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
11%
18%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
212 12,6g 1,8g 11,2g 1,2g 9%
12%
21%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
OLIBA TORTILLA 4
erraza
5-10’
l Irabiatu arrautzak, zatitu oliba zatiekin
<5
OSAGAIAK • 150 g oliba (hezurrik gabeak) • 4 arrautza
eta bota zartagin ez-itsaskor batera, oliba olio sorta batekin. Eragin tortilla itxura hartzen duen arte eta erantsi gatza bukaeran. l Eman forma biribila edo obalatua tortillari,
• 75 ml oliba olio • Gatz iododuna
NOLA PRESTATU Moztu olibak uztaitxoetan edo zati txikietan.
eta atera platerera, barrenaldea krematsua edo heze samarra duela. Nahi izanez gero, tomatetxo batzuekin zerbitzatu daiteke.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
16%
44%
312
31g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
5,3g 27%
GATZA
0g 0,75g 0%
13%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
Gantz mota horrek lagundu egiten du gure kolesterol maila murrizten eta berdin gaixotasun kardiakoak izateko arriskua ere
27
zure osasunaren alde
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia SEMAFORO NUTRIZIONALA Semaforo nutrizionalari esker, jakin egin dezakegu produktuaren errazio batek zer kopurutan ematen dituen kaloriak, azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGO Gure produktuetatik 28 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
GATZ GUTXIAGO Gure produktuetatik 17 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
GANTZ GUTXIAGO
Gazta edalontzitxoak intxaurrekin
4
hasiberrientzat
< 5’
<5
OSAGAIAK • 4 0 g intxaur (zurituta) • 250 g greziar jogurt
l rabiatu greziar jogurtak eta gazta
krematsua (kaloria eta azukre gutxikoa) elkarrekin, eta bota intxaurren gainera. Estali edalontzitxoak, eta postre freskoa nahi badugu, sartu hozkailuan ordubetez gutxienez (bestela, zerbitzatu bere horretan). l Zerbitzatzeko unean, jarri intxaur
• 100 g gazta krematsu (kaloria gutxikoa) • 10 g azukre
NOLA PRESTATUA l Zuritu eta zatitu intxaurrak eta jarri edalontzitxoen hondoan.
Zure osasunak du lehentasuna guretzat
28
Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da komeni egunero hartzen den energiaren %35 baino gehiago izan dadin gantzek emana. Hori dela eta, 211 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietatik.
TRANS GANTZIK GABEAK
zati batzuk gazta eta jogurt kremaren gainean.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
11%
20%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
221 13,7g 5,5g 9,9g 0,1g 28%
11%
2%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Landare-gantz partzialki hidrogenatuak kaltegarriak dira (horiek izaten dituzte trans gantzak), igo egiten dutelako kolesterol txarra. Horrexegatik desagerrarazi ditugu gantz horiek gure markako produktu guztietatik.
2009. urteaz geroztik, gure markako produktuek ez dute landare gantz partzialki hidrogenaturik.
erakusleihoa
Eroski NATUR meloiak eta sandiak
Dena gozotasun Ez zara udan sartuko Eroski NATUR saileko gure meloiak edo sandiak dastatzen ez dituzun arte. Freskatu zaitez horiekin eta... has daitezela oporrak!
30
Udako izarrak Terrazan gosaltzeko, bazkaritan postre gisa hartzeko, eguna hondartzan pasatu ondoren mokadu freskagarri bat egiteko, entsalada batean osagai exotiko moduan erabiltzeko... Meloiek eta sandiek leku berezia izaten dute gure hozkailuan uda iristen denean. Hidratatu egiten gaituzte (ura izaten dute %80 baino gehiago) eta oso kaloria gutxi ematen dituzte. Gozotasunaren eta zaporearen bila bazabiltza, ez egin zalantzarik: Eroski NATUR saileko hiru meloi motetako edozeinek aseko zaitu (Galia, Cantaloup eta Horia) edo Eroski NATUR saileko sandia marradunak. l Eroski NATUR Cantaloup meloia Zerk egiten du erakargarri: testurak eta zapore gozoak, azukre asko izaten du eta. Meloi hau ongi helduta dagoenean, lore ukituko usain nabarmena askatzen du, udako beste fruta batzuena baino are nabarmenagoa.
l Eroski NATUR Galia meloia
Bi meloi motaren arteko nahasketa da: Cantaloup eta Honedew. Meloi txikia izaten da, kilo inguru pisatzen duena. Kanpotik horia izaten da, lur kolorekoa, ildaska argiagoekin, eta testura zimurtsua izaten du. Barrenetik, berde bizia izaten du mamia (batez ere meloia helduta dagoenean), eta haziak erdialdeko eremu txiki batean eduki ohi ditu. Atsegin izango duzu... zapore gozoa duelako eta mamia desegin egiten delako ahoan. Urdaiazpikoarekin konbinatzeko meloi motarik egokiena da, hain gozoa izanik, zapore kontraste gustagarria sortzen baita bien artean.
l Eroski NATUR meloi horia Nolakoa da? Azala horia izaten du eta mamia, berriz, krema kolorekoa, ia zuria. Mamia trinkoa izaten da (ia kurruskatsua), hezea eta gozotasun orekatukoa.
l Eroski NATUR sandia marraduna Agur, haziak, agur: zaporea, ura eta hazirik ez! Halakoxea da gure NATUR sandia. Testura kurruskatsua izaten du eta azal trinko eta sendoa, barrenaldea ongi babesteko. Ur ugari izaten duenez (hain zuzen, sandia da ur gehien duen fruta: %93) eta azukreak bikain orekatuta dituenez, fruta hau laguntza handikoa da hidratatzeko.
Zapore handia eta kalitate ona Eroski NATUR saileko gure meloiak eta sandiak zapore punttu onenean daude oraintxe. Salgai jarri aurretik, gure Kalitate Sailak azterketa fisiko-kimikoa eta organoleptikoa egiten die. Azterketa horren emaitzak ez badatoz bat produktu bakoitzari egiten zaion fitxa teknikoak esaten duenarekin, ez dira onartzen gure saltokietan saltzeko. Prozesu horrekin, ziurtatu egiten dugu beti zaporerik onena izango dutela.
bazkide izatearen abantailak
31
erakusleihoa
SANDIA, MELOI ETA ANANA BROTXETA
MELOI ZOPA JOGURT BOLATXOEKIN
SANDIA POLOAK 4
4
erraza
15-20’
4
5-10
erraza
+ 2h
hasiberrientzat
+ 2h
>5
>5 OSAGAIAK
OSAGAIAK
OSAGAIAK
• 3 00 g sandia • 300 g meloi • 300 g anana
• Limoi 1 • 20 g azukre beltz
• 125 ml jogurt natural (azukreduna) • Kilo 1 meloi
• 5 ml oliba olio • 20 g azukre • 2 g gatz • 20 g mugurdi
NOLA PRESTATU
• 50 g azukre • 100 ml ur
• 300 g sandia • Limoi 1
NOLA PRESTATU l Almibar arin bat egingo dugu azukrea
NOLA PRESTATU
uretan egosita 5 minutuz. Egiteko erabili dugun eltze berean utziko dugu hoztera.
l Kendu haziak meloiari, eta bolak
egitekoaren laguntzarekin, atera bolatxo batzuk meloiaren, sandiaren eta ananaren mamitik, eta bildu askatzen den zukua. Brotxeta bat egingo dugu fruta bolak txandaka jarriz. Gorde brotxetak eta zukuak hozkailuan. l Garbitu limoia eta birrindu azala.
Ondoren, atera zuku guztia limoiari. Jarri kazola batean edo zartagin zahar batean limoiaren zukua, sandiarena, meloiarena eta ananarena, limoi birrinarekin eta azukre beltzarekin (bi koilarakada). Jarri zuku horiek guztiak irakiten karamelu likido bihurtzen diren arte (epeletan gordeko dugu).
l Sartu jogurt natural azukreduna
izozkailuan eta utzi 4 orduz.
l Zuritu sandia eta zukutu, eta egin
l Zuritu limoia, kendu haziak eta
zukutu mamia (zukugailu batean edo irabiagailu baten laguntzarekin). Ateratzen den likidoa txano batetik pasaraziko dugu, oliba olio sortatxo bat erantsiko diogu, gatz pittin bat eta azukrea. Ondoren, eragin guztiari eta sartu hozkailuan ontzi itxi batean, zerbitzatzeko unea iritsi arte. l Egin jogurt bolatxo batzuk bolak
gauza bera limoiarekin, hori ere zurituta. Nahasi sandia zukua eta limoi zukua almibar arinarekin, eragin eta pasarazi txano batetik. l Jarri zuku iragazi hori poloak egiteko
erabiliko ditugun ontzietan, eta sartu izozkailuan ordubetez. Denbora hori igarotzen denean, sartu poloaren makila izango dena eta utzi berriz ere izozkailuan, 4 orduz txikiak badira, eta 8 orduz handiagoak badira.
egitekoarekin edo koilaratxo batekin. l Jarri meloi zopa lau kopa hotzetan
l Jarri brotxetak zerbitzatzeko plateretan,
eta mahaira ateratzeko unean, bota gainetik karamelu bero pittin bat.
eta gainean jogurt izoztuaren bolatxo batzuk. l Apaindu mugurdi batzuekin eta zerbitzatu.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
4%
0,1%
69
0,1g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
Errazio batek dauka: GATZA
0g 15,8g 0g 0%
18%
0%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
32
KALORIAK
GANTZA
5%
3%
102
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
Errazio batek dauka: GATZA
1,9g 0,6g 18,5g 0,2g 3%
21%
4%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
GANTZA
3%
0,1%
66
0,1g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
0g 15,8g 0g 0%
18%
0%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
dendan zurekin
Elkartasun katea â&#x20AC;&#x153;Ez alferrik galduâ&#x20AC;? programari esker, gure dendetan ez dugu produktu bakarra ere alferrik galtzen. Horrek aukera ematen digu behar gehien duten pertsonen esku jarri eta laguntza emateko.
G
ure hipermerkatu eta supermerkatuetan, ehunka produktu eskaintzeaz gain, zurekin eta zure ingurukoekin ere bagaude, eta gure harremanak gainditu egiten du merkataritzaren arloa. Zure auzoan, zure hirian bizi direnekin gaude... eta laguntza behar dutenekin ere bai. Gure dendetan ez dugu elikagai bakar bat ere alferrik galtzen, eta 50 GKEren laguntzarekin, egoera txarrean dauden milaka pertsonarengana helarazten ditugu, nahiz eta lan hori ez den ikusten gure saltokietan. Nola? `Ez alferrik galduâ&#x20AC;&#x2122; programarekin. Oraintxe azalduko dizugu.
Iaz 2.015 tona elikagai baino gehiago eman genituen
APALATEGIETATIK KANPO Produktu batzuk ez daitezke salgai jarri, nahiz eta ezin egokiagoak izan jateko, kolperen bat dutelako paketean edo zuloren bat bilgarrian. Salgai jartzeko ez dute balio, baina horrek ez du esan nahi bota egin behar direnik. EROSKIn, behintzat, halaxe iruditzen zaigu. Elikagai horiek ez daude iraungita, baina ez dituzu ikusiko gure apalategietan. Ezta zakarretan ere. Berdin gertatzen da iraungitze-data eta kontsumodata hurbil duten produktuekin ere. Bezeroei kalitaterik eta freskurarik onena bermatzeko konpromisoa dugu, eta ezartzen ditugun estandarrak betetzen ez badituzte,
34
kendu egiten ditugu. Baina guztiak ez dira zaborretara joaten. Poltsan datozen laranjen artean bat usteldurik badago, hori bai, bota egingo dugu, baina ez gainerakoak.
BADA ZEINI EMAN Saldu ez daitezkeen produktu horiek guztiak, jateko moduan daudenez, Estatuan gizarte erantzukizunez jokatzen duten 48 erakunderen esku jartzen ditugu. Horien artean daude, besteak beste, Elikagaien Bankuak, CĂĄritas, Gurutze Gorria, Reto, Remar eta tokikoagoak diren beste erakunde batzuk.
â&#x20AC;&#x153;Ez alferrik galduâ&#x20AC;? programari esker, EROSKIn harro gaude ez dugulako janari gramo bakar bat ere alferrik galtzen eta, aldi berean, egoera zailean dauden hainbat herritarri janaria ematen diegulako. Iaz, adibidez, 2.105 tona elikagai baino gehiago eman genituen, eta horrekin, 4.500 laguneK jan dezakete urtebetez. Baina produktu bakar bat ere ez dadin hondatu, eta elkartasunezko helburu hau ere ez, jardunbide protokolo bat landu dugu produktu guztien segurtasuna ezin zorrotzago zaintzeko. Eta are gehiago elikagai freskoekin, non ezinbestekoa baita hotz katea une orotan mantentzea. Elikagaiak hartzen dituen erakundeak eta guk bermatzen dugu segurtasun hori. bazkide izatearen abantailak
Emandako produktu guztiekin
4.500 lagunek jan dezakete urtebetez
35
dendan zurekin
Hartzaileen hitza Aterpeko Anaidia Zaragozan, ospe handia du Aterpeko eta Pietateko Ama Birjinaren Errege Anaidi Santuak. Gosaria, hamaiketakoa eta afaria ematen die 57 haurri bere haurtzaindegian, produktuz betetako poltsak ematen dizkie beharra duten 70 familiari, Karitateko Alabek bazkariak Erakunde horrek eta afariak prestatzen dituzte gizarte jantokian 225 pertsonarentzat... Horretarako, astean hiru egunez, EROSKIk Aragoiko laguni baino hiriburuan dituen 29 saltokietara joaten dira erakunde horretako gehiagori boluntarioak, eta saltzeko ematen die moduan ez dauden elikagaiak jaten egunero biltzen dituzte. “Abantaila handia da Europan hain garrantzitsua den enpresa bat gure alde egotea eta, ondorioz, behar gehien dutenen alde ere bai. Horrek argi erakusten du zenbateko sentsibilitatea duten pertsonekin, batez ere krisi urte hauetan”, nabarmendu du Manuel Marquetak, Anaidiko anaia nagusiak.
350
Elikagaien Bankuak Gurutze Gorria “EROSKIrengatik ez balitz, itxi egin beharko genuke gure gizarte jantokia. Proiektu hau buru-belarri lagundu duten bakarrak izan dira”, adierazi du Berlangak, Gurutze EROSKIrengatik Pilar Gorriko ordezkariak. ez balitz, itxi Astelehenetik ostiralera, egin beharko goizeko 11:00etan, Gurutze Gorriak hitzordu genuke garrantzitsua izaten du Calahorran Calahorrako EROSKI hipermerkatuarekin. dugun gizarte Jantokiko sukaldaria eta erakundeko jantokia boluntarioren bat gure saltokira etortzen dira, eta “kalitate bikaineko” ehunka produkturen artean hautatzen dute.
36
EROSKIk 20 urte baino gehiago daramatza Elikagaien Bankuekin lankidetzan, eta horren erakusgarri dira ‘Kilo Operazioa’ eta aldianaldian antolatzen diren elikagai bilketak. Baina `Ez alferrik Hogei urte galdu’ proiektuak baino gehiago “ilusio handiagoa daramatzagu sortzen du”, aitortu du Elikagaien Bankuekin Nicolás Palaciosek, Elikagai Bankuen lankidetzan, zeinak Espainiako Federazioko presidenteak (Fesbal). milioi eta erdi “Aurrerapauso bat da, pertsona baino eta lagundu egiten gehiago laguntzen du janari gehiago biltzen eta jende dituzten gaur egun gehiagorengana iristen. Programa horrek, gainera, elikagai eskasia arintzeaz gain, alferrik galtzearen aurka ere egiten du, eta bi helburu horiek bat datoz gure filosofiarekin”, adierazi du.
UDAKO FRUTA EROSKI NATUR
Beren unerik onenean. Sasoiko fruta gozoa eta zukutsua, egarria kentzeko ezin hobea. Gainera, bitamina-kopuru handia ematen du. Udako freskagarririk onena!
37
hemengoa eta hangoa
Hau bai hegaluzea! Barrutik eta kanpotik berritu dugu kontserbako hegaluzea: orain lata litografiatu berrietan dator gure hegaluze, kalitate eta zapore bikainekoa eta tokiko espezialistek ekoitzia.
38
E
z da gauza bere entsaladari hegaluzea botatzea edo entsaladari hegaluze on bat jartzea. Non dagoen aldea? Kontserbaren kalitatean. EROSKIk hegaluzearentzat sortu dituen lata berriak erabiltzen badituzu, berehala sumatuko duzu. Hegaluze hezea da, zaporetsua, leun-leuna eta Kantauri itsasoan arrantzatua (Bizkaiko golkoan), hegaluzea arrantzatzeko sasoian, ingurumena errespetatuz eta arrantza eredu iraunkorrak erabiliz; kontserban sartzeko lana, berriz, Gipuzkoako kontserba-egile espezialista batek egiten du. Eta ontzia ere ez du nolanahikoa: lata litografiatuetan dator.
kalkulatzen da; tamainari begiratzen zaio, eta kontuan hartzen da, halaber, arrain osoa den edo mendreska bakarrik. Izan ere, hegaluzea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gantz gutxiago izaten du proportzioan.
EKOIZPEN PROZESU ZAINDUA Gure hegaluzea zure etxera heltzen denerako, oso zorrotz zaintzen dira ekoizpen prozesuko xehetasun guztiak. Oraintxe azalduko dizugu nola egiten den.
l
Ondoren, hoztera uzten da eta gero hozkailuetan sartzen dute. l
Hurrengo pausoa: atalak bananbanan garbitzea, hezurrak, hegalak, erraien hondarrak eta zati ilunak edo odolbilduak kentzeko. l
Horren ondotik, solomoak zatitu egiten dira gero latan sartzeko. l
Olioa edo eskabetxea erantsi, eta latak itxi egiten dira automatikoki. Azkenik, esterilizatu egiten dira latak, eta hoztera uzten; bukatzeko, kaxetan sartzen dira. l
Arrantza mota: eredu iraunkorrak erabiliz Gure hegaluzea modu selektiboan arrantzatua da, kanaberarekin, eta gainerako espezieak errespetatuz. Gehienean, arrantza ontzia geldirik dela harrapatzen dute, kanabera, amua eta beita bizia erabiliz (antxoa izaten da gehienean) edo, bestela, xaxian edo kazan joanda, ontzia abian dela eta beita artifizialarekin. Bi arrantza modu horiekin, aleak bananbanan harrapatzen dira. Era horretan, traturik onena ematen zaio arrainari: beste arrantza modu batzuekin baino gutxiago sufritzen du, eta arrainak ez du kolperik hartzen eta ez da zapaltzen, arrasteko sareekin gertatzen den bezala. Arrantza modurik iraunkorrena da, aukera ematen baitu harrapatutako hegaluzeen espeziea eta gutxieneko tamaina bereizteko.
Behin harrapatu ondoren, gure hegaluzea ez da ontzian izozten; hotzetan edukitzen dute, eta horri esker, eutsi egiten dio hezetasunari eta zaporeari. Hain zuzen, Bizkaiko golkoan arrantzatzen den hegaluze horrek zapore bikaina eta testura leuna izaten ditu, espezie bereko gainerakoek baino gehiago. l
Kontserba lantegian bertan, moztu egiten dituzte atalak: burua, isatsa eta mendreska. l
Ondoren, egosi egiten da. Horretarako, ura eta gatzuna nahasten dira, eta arrain bakoitzak zenbat denbora behar duen l
EROSKI hegaluzea oliba oliotan eta eskabetxean, eta EROSKI Sannia hegaluzea, gatz gutxikoa, oliba oliotan.
Gure kontserbako hegaluzea Gipuzkoan egiten da, eta arrantza eredu iraunkorrekin harrapatzen dute, kanabera erabiliz
Hemengo produktuen alde egiten dugu
bazkide izatearen abantailak
39
hazteko energia
Berdura jatea: jolasa platerean Haurrek gero eta berdura gutxiago jaten dute eta urruntzen ari dira nutrizio arloko gomendioetatik, nahiz eta modu egokian elikatzeak lagundu egiten dien behar bezala hazten eta garatzen. Nola konpondu egoera hori? Errezeta originalak prestatuta... Irudimena da muga bakarra.
Zure osasunak du lehentasuna guretzat
40
T
eoria eta praktika beti ez doaz eskutik. Horixe gertatzen da, adibidez, haurrak eta berdurak elkartzen direnean. Teoriak esaten du elikagai horiek ezaugarri bikainak dituztela (askotariko bitaminak, gantz mineralak, zuntza eta herdoilaren aurkako osagaiak ematen dituzte, ugari gainera), eta lekua egin behar zaie haurren dietetan. Egunerokoan,
ordea, besterik gertatzen da: behar baino berdura gutxiago jaten da, eta frutekin ere berdin gertatzen da. Funtsezkoa da haurren artean elikagai horiek jateko ohitura sustatzea. Eta zaila dirudien arren, ez da hainbesterako ere. Errezeta erakargarriak prestatzea da kontua, irudimena, elikagai askotarikoak eta gustu on pixka bat erabiliz.
73.819 haurrek parte hartu dute Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak eskaini duen Heziketa Programan www.escueladealimentacion.es
BERDURA ETA ARRAUTZA FLANA 4
erraza
30-40’
OSAGAIAK • 4 arrautza gordin • 350 ml esne • 3 00 ml salda • 3 0 g ogi gogor • Intxaur muskatua • 300 g berdura (lehen egindako gisatu edo menestra batekoa)
• 2 arrautza egosi • Tomate saltsa frijitua • 10 g arto gozo (latakoa) • Mendafin hostotxo batzuk • Gatz iododuna eta piperrautsa
NOLA PRESTATU
l Jarri nahastura hori flana egiteko
l Irabiatu arrautzak esnearekin, saldarekin
banakako moldeetan, eta egosi Maria bainuan 20 minutuz.
eta ogi zatiekin. Behin irabiatuta, bota espeziek norberak nahi adina eta erantsi berdurak zati ertainetan moztuta (ez daitezela izan oso txikiak eta ez daitezela egon birrinduta), eta erantsi arrautza egosiak ere, aurrez xehatuta. Jarri labea berotzen, 150 ºC-an.
l Zerbitzatzeko, zabaldu tomate saltsa
pittin bat plateraren hondoan eta, saltsa horren gainean, jarri flana moldetik aterata. Artoa botako diogu gainetik, frijitua eta labanarekin hautsia, eta ondoren mendafin hostotxoak.
0,38 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
13%
16%
231
11g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
2,8g 8,4g 0,53g 14%
10%
13%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
41
hazteko energia
0,58 €
pertsona bakoitzeko
ESPINAKA LASAGNA 4
estali gabe, 15 minutu inguruz. Pasatu pure egitekotik eta txanotik, harik eta saltsa krematsua eta fina gelditzen den arte.
tartekoa 1 ordu
OSAGAIAK • 5 0 g tipula • 2 baratxuri atal • 4 0 ml oliba olio • 4 00 g tomate (ongi heldua) • Oregano lehor pittin bat • 5 g azukre • 200 g espinaka
• 20 ml esne-gain likido • 100 g tipulin fresko • 4 5 g gazta xerra • 100 g lasagna geruz • Gazta birrindua • Gatz pittin bat
l Lasagnaren betegarria egiteko, egosi
espinakak ur irakinetan 10 minutuz, eta, ondoren, xukatu. Jarri espinaka horiek, baratxuri atal batekin, zartagin batean, eta erregosi pare bat minutuz oliba olio tanta batzuekin; erantsi esne-gaina espinakak krematsuak geldi daitezen, eman gatza eta gorde geroko.
horretan berean, eta azken-azkenean, jarri tomate saltsa. Azken geruzaren gainean, berriz, gazta birrina jarriko dugu. l Sartu lasagna labean (erdialdean),
l Bestalde, garbitu tipulina, moztu
zerrenda finetan eta erregosi zartagin batean oliba olio sorta batekin. Gorritzen hasten denean, atera zartaginetik, eman gatza eta utzi iragazki baten gainean, lasagnari ez diezaion erantsi oliorik.
200 ºC-an, 20 minutuz, gainazala gainerretzen zaion arte. Zerbitzatu aurretik, estali lasagna, eta utzi 10 minutuz egonean.
NOLA PRESTATU
Errazio batek dauka:
l Moztu gainerako tomateak xerratan, l Tomate saltsa egiteko, erregosi tipula
eta baratxuria juliana eran moztuta (zerrenda finetan). Erantsi tomateen erdiak, zatitan irekita, gatz pittin batekin, oregano lehorrarekin eta azukre koilarakadatxo batekin. Egin su eztian,
42
eta hasi lasagna geruzatan muntatzen. Labeko erretilu batean, ordena honetan jarriko ditugu osagaiak: tomate saltsa, espinakak, tomate xerrak, tipulin erregosia, gazta xerra eta lasagna xafla. Egin geruza bat baino gehiago ordena
KALORIAK
GANTZA
11%
23%
203
16g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
5,2g 6,1g 0,11g 26%
7%
3%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
edergintza
Depilazioari buruzko atal berezia
Ile gabe eder
Berritu egin dugu belle depilazio produktuen saila, udan erabat ahaztu ditzazun ilearekin izaten diren gorabeherak. bazkide izatearen abantailak
U
da ate joka hasten denean, depilatzeko ordua hartzea izaten da zeregin nagusietakoa. Bainujantzi edo toalla berria erosten dugun bezala edo haurrei hondartzako gauzak berritzen dizkiegun bezala (mahukatxoak, arrastelua, ontzia, eta abar), udako prestakizunetan sartzen da gorputzeko ilea zenbait hilabetetarako desagerraraztea ere. Uda honetan, larruazala leuna eta laua edukitzeko, belle saileko depilazio produktuak eskaintzen dizkizugu, erabat berrituta: formatu eta irtenbide berriak, nabarmen berrituta dituztenak ezaugarri kosmetikoak eta eraginkortasuna.
45
edergintza
LUZAROAGO IRAUTEN DUEN DEPILAZIOA Hotza, epela edo beroa, argizariak emaitza bikaina ematen du, eta gainerakoek baino luzaroago irauten du.
Bisita ezazu gure web-orria eta ikusi belle produktu guztiak; gure edergintzako marka da, eta EROSKI dendetan bakarrik saltzen da: www.belle.eroski.es
AURPEGIRAKO belle saileko banda argizaridunak aurpegirako. Bereziki diseinatuta daude aurpegiko ileak errotik desagerrarazteko, eta formula estraleun bat dute, non ageri diren kamamilaren estraktu naturala (lasaitzeko eta leuntzeko), mahatsondo estraktua (hidratatzeko eta kongestioa kentzeko), soja olioa eta E bitamina, herdoilaren aurka egiteko. • Emaitza bikainak, baita ile motzarekin ere. • 8 banda bikoitz eta 2 toallatxo depilazio osterako. • Test dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabeak.
IZTER TXOKOETARAKO ETA GALTZARBEETARAKO belle saileko argizarizko bikini bandak. Izter txokoetako eta galtzarbeetako ilea kentzeko sortuak, gehienean indar gehiagoko ileak izaten dira eta. Formula estraleuna, argan olioarekin eta alo vera estraktuarekin aberastua, lasaitzeko, egokitzeko eta babesteko. • B i formatutako bandak, gune bakoitzera ongi egokitzeko: bikini erakoak eta galtzarbeetakoak. • Eraginkorrak dira ilea motz dagoenean ere. • 8 banda bikoitz eta 2 toallatxo depilazio osterako. • Test dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabeak.
46
HIDRATATU, LASAITU ETA LEUNDU belle saileko gorputz banda argizaridunak. Formula estraleuna du, sasi-arrosaren (mosqueta) olio naturalarekin aberastua, karité gurinarekin eta zenbait estraktu naturalekin (masusta, mugurdia eta marrubia), zeinak hidratatu, lasaitu eta leundu egiten duten larruazala. •E raginkorrak dira ilea motz dagoenean ere. •1 0 banda bikoitz eta 2 toallatxo depilazio osterako. • T est dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabeak.
EZTI ESTRAKTUAREKIN belle ergizari epela, 250 ml-ko ontzia. Ontzian datorren argizari epela da, ezti estraktuarekin egina, eta elikatu eta leundu egiten du. • Emaitza bikainak, luzerako gainera (4 aste ere irauten dute). • Mikrouhinean edo Maria bainuan berotzen da. • Espatulak tenperatura adieraztekoa dakar, eta horri esker jakin dezakegu noiz dagoen erabiltzeko prest. • Argizaria bandekin kentzen da, eta hondarrik gelditzen bada, urarekin. • Edukia: argizari epela, 250 ml-ko ontzian, eta 10 banda (garbitu eta berrerabili egin daitezke). • Test dermatologikoekin frogatua. Parabenorik gabea.
ERABILTZEKO EROSOA
OSO ERAGINKORRA
belle saileko roll-on argizari epela, 120 ml-koa. Formatu
belle perla argizaria, 400 g-koa. Argizari perlak oso azkar urtzen dira. Horrela, murriztu egiten da berotze denbora eta erredurak izateko arriskua.
erosoa du, garbia da eta aukera ematen du zehaztasunez zabaltzeko. • Eztiarekin aberastutako formula. • Luze irauten duten emaitzak (4 aste ere bai).
•E rle argizariarekin aberastutako formula du, ekilore hazien olioarekin eta ilen olio naturalarekin, eta horiek guztiek lasaitu eta hidratatu egiten dute larruazala.
• Ontziak tenperatura adierazten duen espatula bat dakar, eta horri esker jakin dezakegu argizaria noiz dagoen erabiltzeko prest.
• T estura malgua du oso, eta erraz moldatzen da gorputzeko edozein gunetara; ile motzarekin ere eraginkorra da, eta luze irauten duten emaitza profesionalak ematen ditu (4 aste ere bai).
• Produktua bandekin kentzen da, eta hondarrik gelditzen bada, urarekin. • Edukia: argizari epeleko roll-on bat, 120 ml-koa, eta 10 banda (garbitu eta berrerabili egiten dira).
• 5 aldiz ere berrerabili daiteke. • T est dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabea.
• Test dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabea.
ZEHAZTASUN APLIKAGAILUAREKIN
BANDA GEHIGARRIAK Argizari epelarekin erabiltzeko banda gehigarriak, 24 ale. Argizari epelarekin erabiltzeko bandak, bai roll-on erakoarekin eta bai ontzikoarekin; erraz eta modu eraginkorrean depilatzen dute.
Belle, zure edertasuna, zure ongizatea
belle saileko zehaztasun argizaria, Bereziki diseinatua dago bekainetako eta goiko eta beheko ezpainetako ileak kentzeko. • Ezti estraktuarekin. • Zehaztasun aplikagailua duen tutu bat dakar. • Iraupen luzeko emaitzak ematen ditu, baita ile motzean ere, eta oso geruza finetan zabaldu daiteke, aurpegiko guneetara ezin hobeto moldatzeko. • Tutua ur berotan sartuta berotzen da. Hondarrak urarekin kentzen dira. • Test dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabea.
parabenorik
GABEAK bazkide izatearen abantailak
2013. urteaz geroztik ari gara parabenoak kentzen kosmetikako gure produktuei.
47
edergintza
DEPILAZIO ULTRA-AZKARRA Ilea laster batean kentzeko irtenbideen bila bazabiltza, proba itzazu depilatzeko kremak.
DUTXARAKO belle saileko depilazio krema, dutxakoa (200 ml). Dutxatzen zaren bitartean depilatzeko. Emaitza bikainak ematen ditu 3 minuturen ondoren. Formula estraleuna du, aloe verarekin, ylang-ylang-aren olio esentzialarekin eta te berdearen estraktuarekin, zeinak lasaitu, hidratatu eta egokitu egiten duten larruazala, baita sentiberatasun handiena duena ere.
GIZONENTZAT BEREZIKI SORTUA Gizonen ilea lodiagoa, luzeagoa eta gogorragoa izaten da. Horregatik, garrantzitsua da gizonek propio eurentzat sortutako produktuak erabil ditzatela depilatzeko.
• Produktua urarekiko erresistentea izateko landu da; horregatik daramatza waterproof osagaiak. • Test dermatologikoekin frogatua. Parabenorik gabea.
TESTURA BERRITZAILEA LARRUAZAL SENTIBERENTZAT
Gizonentzako depilazio mousse-a, men by belle, 200 ml-ko. Mousse erako testura berritzailea, men by belle depilatzeko krema baino erosoago eta errazago ematen dena.
belle saileko depilazio krema, aloe verarekin (200 ml). Depilazio krema hau larruazal sentiberentzat formulatua dago bereziki, eta emaitza bikainak ematen ditu 5 minuturen buruan. • Aloe vera eta E bitamina ditu, larruzala babesteko eta lasaitzeko, eta karité gurina, hidratatu eta egokitu egiten duena larruazala, ilerik gabe eta ongi zaindua ager dadin.
• 5 minutuan sumatzen da eragina.
• Test dermatologikoekin frogatua. Parabenorik gabea.
EMAITZA PROFESIONALAK 1
DEKOLORAZIOA Irtenbide bikaina da ile gutxi duten emakumeentzat, ezkutatu egiten du eta.
OSO ERABILGARRIA belle krema dekoloratzailea, 2x50 ml. Ezkutatu egiten du aurpegiko eta gorputzeko ilea. • Aloe vera eta E bitamina ditu, larruzala babesteko eta lasaitzeko, eta karité gurina, hidratatu eta egokitu egiten duena larruazala, ilerik gabe eta ongi zaindua ager dadin. • Test dermatologikoekin frogatua. Parabenorik gabea.
48
•K arité gurina du, ginseng olioa eta E bitamina. • T est dermatologikoekin frogatuta. Parabenorik gabea.
Egoki depilatzeko, larruazalak lehorra eta garbia egon behar du, krema edo olio hondarrik gabe, eta narritadurarik edo zauririk gabe.
2
Depilatu aurretik gunea esfoliatzeak lagundu egingo du ilea ez dadin kateatuta gelditu, desagerrarazi egiten baititu larruazalaren gainazalean dauden zelula hilak, hain zuzen ileari bidea galarazten diotenak.
3
Argizariarekin depilatuko bazara, sekula ez tira bandari gorantz, larruazalaren paraleloan baizik, eta larruazaletik ahalik eta gertuena.
4
Gure bandak 3 edo 4 aldiz erabil daitezke depilazio saio bakoitzean, eta garbitu ere egin daitezke, hurrengoan erabiltzeko.
albisteak
Emaitza ekonomikoak
“Zurekin”, frankiziak eta EROSKI club funtsezkoak izan dira 2014an
G
ure jarduerak 90 milioi euroko emaitza positiboa izan zuen 2014. urtean. Horrek esan nahi du salmenta ratioan %1,7rainoko hobekuntza izan dugula, eta, beraz, baieztatu egiten du “Zurekin” merkataritza eredu berriaren arrakasta, zeina 70 saltokitara iritsi baita hipermerkatu eta supermerkatuen artean.
“Zurekin” denda formatua hedatzeak eta EROSKI club programa sortzeak eragin onuragarria izan du gure salmentetan
UNICEFekin lankidetzan
Idiazabal Jatorri Izeneko Gazta
Nepal dagoeneko ari da gure laguntza jasotzen
Enpresa txiki eta ertainekin lankidetzan aritzearen saria
E
E
n Apirilean deialdi bat egin genizuen, eta Nepalen izan ziren lurrikaren kalteak jasan zituztenei elkarrekin laguntzeko proposamena helarazi. Eta elkartasuna adierazteko eskatzen dizuegun bakoitzean gertatzen den bezala, berriz ere oso eskuzabal jokatu duzue. Zuek egindako ekarpenari eta EROSKItik egin dugunari esker, bi hilabete baino gutxiagoan 75.000 euro inguru bildu ditugu. Bildu den diru horrekin, lurrikaren kalteak jasan dituzten sei milioi lagunetako asko —umeak dira erdiak baino gehiago— dagoeneko ari dira zuen ekarpena jasotzen UNICEFen bitartez.
52
Horretaz gain, fakturazioa 6.106 milioi eurokoa izan da. Batez ere, frankizia erako saltokien hedapenak eragin du hori, non %6 handitu diren salmentak. Iazko urteko bigarren seihilekoan, berriz, EROSKI club programa jarri genuen abian, eta horrek ere eragin ona izan du gure salmentetan. Fidelizazio plan horrekin, bazkideek, alegia zuek, hainbat onura jasotzen dituzue. Izan ere, EROSKI clubaren dinamismo komertzial handiak 110 milioi euroraino igo du kontsumitzaileen aurrezpen transferentzia; iaztik hona %40 handiagoa izan da.
ROSKI SeleQtia gourmet markarekin merkaturatzen hasi ginen iaz Artzai Gazta elkarteak eskuz egiten duen gazta (Idiazabal Jatorri Izeneko gazta egiten dute). AECOC elkarteak saritu egin du lankidetza hori (kontsumo handiaren alorreko elkarte nagusia da Espainian), eta AECOC Shopper Marketing - PYMES saria eman digu. Sariaren bitartez, aitortza egin diote lankidetza horri, banatzaileen eta ekoizle txikien arteko lankidetza jardunik onenetakoa iruditu zaielako nekazaritzako elikagaien sektorearen ekoizpen ehunaren aniztasuna indartzeko eta kontsumitzailearengana era efizienteagoan iristeko.
Gurutze Gorriaren Urrezko Zozketa
Hazteko energia
Abian da heziketa programaren laugarren ekitaldia
Zozketarik solidarioenarekin
A
I
railean hainbat berrikuntzarekin iritsiko da Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa. Gure Elikadura Eskolaren “Hazteko energia” proiektuaren barnean sartzen da, eta datorren ikasturtean, 6 eta 12 urte arteko neska-mutilek aukera izango dute beren ikastetxeetan eduki, jarduera eta tailer praktiko gehiago jasotzeko eta elikadura eta bizi ohitura osasungarrien inguruko lanketa egiteko, guztia ere erabat doan. Aurtengo ikasturtean ere izan dira saio berriak (“Nutrizioa munduan” izan da horietako bat, UNICEFekin lankidetzan egina, eta “Nola elikatu eta zaindu nire mundua”, WWF erakunde ekologistaren laguntzarekin landu dena), eta uda ostean beste bat izango dute, “Jan eta zaindu zure bihotza”, Bihotzaren Espainiako Fundaziori esker gauzatuko dena.
Gainera, energiaparacrecer. escueladealimentacion.es/es web-orrian saio guztien bideoak ikus daitezke, eta nekazaritzako elikagaiak ekoizten dituztenekin egindako tailerrak ere eskuratu daitezke ikus-entzunezko formatuan. Imagine Food lehiaketaren bigarren ekitaldia ere egingo da, non neska-mutilek errezeta osasungarriak sortu beharko dituzten marrazkien bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, www. escueladealimentacion.es helbidean aurkituko duzue edo 94 6072841 telefonoan.
Berrikuntza arloko jardunbide egokia
Milango Expo-an nabarmendu dute ‘Ez alferrik galdu’ ekimena
U
rria bitarte, Milango Expo Unibertsala 2015 egiten ari dira, eta hauxe du leloa nagusia: Planeta elikatu, bizitzarako energia. Gu dagoeneko izan gara han. Ekainean joan ginen, Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak eman digun sari bat jasotzera; zehazki, “Berrikuntza arloko jardunbide egokien inguruko erronkak” izeneko proiektuaren barnean kokatzen da saria, eta elikaduraren eta
lacanten izango da, uztailaren 23an, munduan egiten den zozketarik solidarioena. Espainiako Gurutze Gorriak han egingo du Urrezko Zozketa ezaguna, sei milioi eurotik gorako sariak emango dituena. Zozketa horretan parte hartzeko erosten den txartel bakoitzarekin, handitu egiten da GKE horrek norbanakoen autonomia areagotzeko eta desgaitasuna eta mugikortasun urria duten pertsonak integratzeko egiten dituen gizarte ekimenen eragina eta hedadura. . Hori dela eta, beste urte batez, EROSKIk bat egin nahi du Gurutze Gorriak egiten duen lan garrantzitsuarekin. Ondorioz, gure saltoki guztietako ordainlekuetan Urrezko Zozketan parte hartzeko txartelak erosteko aukera izango duzue. Bost euro balio du bakoitzak, eta zorte ona izanez gero, urre asko irabazteko aukera izango duzu, baina, batez ere, eta hori garrantzitsuagoa da, Gurutze Gorriaren proiektuak jende gehiagorengana iritsi daitezen lortuko duzue.
iraunkortasunaren eremuei dagokie. Gure programa bat, Ez alferrik galdu, hiru irabazleetako bat izan da “Elikagai gutxiago alferrik galtzea” sailean, non 23 proiektu aurkeztu ziren. Plan horren bidez, bermatu egiten dugu jateko moduan dagoen elikagai bakar bat ere ez dela zaborretarako joango gure saltokietan, eta inguruko gizarte erakundeen esku jarriko direla (34. orrian duzue informazio gehiago).
bazkide izatearen abantailak
53
hurrengo hilean... â&#x20AC;&#x2122;15eko iraila
Semaforo nutrizionala Zer da? Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
17%
26%
331
Sasoi honetan... Eroski NATUR patata
18g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
7g
4,4g
34%
5%
GATZA
1g
13%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?
Italiako gure pasta berria, artisau erakoa, EROSKI SeleQtia
Hitz egin dezagun nutrizio arloko etiketaz
ERRAZIOA. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.
da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.
MANTENUGAI KOPURUAK. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.
Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.
EGUNEKO KOPURU GOMENDATUA (EKG). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko. Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera. ZER ESAN NAHI DUTE KOLOREEK? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez
Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta... ...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko ...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere ...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta. Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.
¡DISFRUTA DEL VERANO CON TUS DESODORANTES DE CONFIANZA!
®
Promoción válida del 16 al 29 de Julio de 2015. * AXE sólo formatos 200ml y TOTAL Dove y Rexona excepto formatos 35ml.