#52 ’19ko abendua
www.eroski.es
ELKARTASUNA
Abian da haurtzaroa laguntzeko gure kanpaina
Festa egunetarako
Menu bikainak EROSKI produktuekin
50 Eguberri ospatuko ditugu zurekin EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.
EROSKI 52 FOXY.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/11/19
15:35
aurkibidea ‘19ko abendua
www.eroski.es
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
08 Eguberrietako Elkartasun Kanpaina
16 EROSKI arrandegia
18 Haragirik onenak 04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak. 08 Haurtzaroaren aldeko elkartasun kanpaina. 12 Urdaitegia Eguberrietan.
dastatze saioak
20 Errege opilak 36 Gourmet erako Eguberriak EROSKI SELEQTIArekin. 38 Honela dastatzen dituzte BCC-ko adituek EROSKI SELEQTIA saileko produktuak.
16 Gure arrandegia.
42 Zure produkturik gogokoenak.
18 Ospakizunetarako haragirik
44 belle saskia: opari perfektua.
onenak.
38 EROSKI Seleqtia
12 EROSKI urdaitegia
20 Errege opilak iritsi dira gure dendetara. 30 EROSKI anana.
46 Festa egun hauetan opari egiteko bidaiak. 50 EROSKI club-en abantailak. 53 Aurrezki-kupoiak.
3
003 SUMARIO EUS.indd 3
19/11/19 20:47
zenbaki honetan 50 Eguberri ospatuko ditugu zurekin Itxaso Cuesta EROSKI clubeko arduraduna
E
gun hauetan, era guztietako pertsonak elkartzen gara mahaiaren inguruan. Baina desberdintasunak gorabehera, bakoitzak beretik zertxobait jarriz gero, une ahaztezinak pasatzeko modua izango dugu. Guk EROSKIn zuk Eguberrietarako behar duzun guztia jarriko dugu. Kalitatezko freskoen eskaintza handia ipiniko dizugu eskura, gure profesionalen esperientziak eta ezagutzak ematen dizun konfiantzarekin. Hainbat aukera daukagu gustu eta sakela guztietarako, adibidez EROSKI SELEQTIA saileko gourmet produktuak, etxekoekin jakirik onenak dasta ditzazun preziorik onenean. Gainera, gauzak erraztu egingo dizkizugu gure on-line supermerkatuarekin eta mandatuak egin eta jasotzeko zerbitzuarekin. Baina egun hauek partekatzeko egunak izaten dira, ez bakarrik lagunekin eta familiakoekin, baita gehien behar dutenekin ere. Aurten, haurtzaroaren aldekoa izango da Eguberrietako elkartasun kanpaina, eta zure laguntza eman ahalko duzu diru ekarpen bat eginez. Eta urteko azken hilabetea izaki, une egokia da bizi izan dugun guztiaz oroitzeko. Guretzat urte berezia izan da 2019a: 50 urte bete genituen apirilean. Zurekin ospatu dugu eta hilabete honetan ere jarraitu egingo dugu ospatzen, abantaila, zozketa eta sustapen gehiago eskainiz EROSKI club-eko bazkideentzat. Horregatik guztiagatik, zurekin ospatu nahi ditugu Eguberri berezi hauek ere.
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San AgustĂn s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
Banaketaren kontrola: OJD
Lege gordailua: BI-222-2015
ARGITALPENAREN EGILEA
Publizitatea: Antonio GarcĂa. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
ValentĂn Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Inprimategia: MCC Graphics. Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11. 20100 Errenteria (Gipuzkoa). Tel. +34 943 344 614
EROSKI club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
4
004 EDITORIAL EUS.indd 4
19/11/19 20:46
EROSKI 52 EL ALMENDRO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
06/11/19
13:50
azken kontuak Txokolateen mundua Aniztasunak ase egiten gaitu, halaxe diote. Horregatik, EROSKIn txokolate sorta zabala daukagu, eta kosta behar zaizu baten bat dastatu gabe uztea.
I
ritsi da eguna goxatzeko unea. Txokolatez egitea proposatu nahi dizugu. Eta EROSKIn nahi adina aukera aurkituko duzu. EROSKI Basic sailean, kalitatea eta prezio ona eskaintzen dizkizugu, eta txokolateetan, aukerarik klasikoenak, sekula huts egiten ez dutenak: esneduna, beltza %55eko kakaoarekin eta zuria. Hurrak eta almendrak daramatzaten espezialitateak ere aski tentagarriak dira, oso konbinazio ona baita txokolatea eta fruitu lehorrak elkartzea. Mota horretakoa da gure azken berrikuntza: EROSKI txokolate esneduna, almendra osoak %25 dituena. Kakao purua maite dutenentzat, berriz, baditugu txokolate beltzak ere, kakaoa %72 dutenak eta kakao hazi karamelizatuak daramatzatenak, eta beste batzuk kakao esentzia %74
Bila ezazu aurrezki-kupoia 53. orrialdean. daukatenak. Eta norbaitek esperientzia gustagarri batekin gozatu nahi badu, hortxe dauka EROSKI SELEQTIA saileko txokolate beltza,
nortasun handikoa; %85 dauka kakaoa, eta testura krematsu eta urgarria. Beste mota bateko txokolatea ere bada gurean, laranja azal
melatuak daramatzana; horrek %70 dauka kakaoa, eta nahasi egiten ditu txokolatearen zapore sendoa eta gozotasun ukitu leuna.
Aurreratu zaitez eta egin ezazu Eguberrietako erosketa k t etxetik bertatik EROSKI on-line supermerkatuan Nahi duzun lekura eramango dizugu edo zu zeu etor zaitezke bila gure dendetara. EROSKIren produktu sorta guztiak aurkituko dituzu, prezio eta abantaila berberak, eta, gainera, zuk esan bezala prestatuko dizkizugu urdaitegiko produktuak, arrandegikoak, fruta eta haragia.
EROSKIren gauzarik onenak klik batean!
supermercado.eroski.es
6
06-07 LO ULTIMO EUS.indd 6
19/11/19 20:44
Tulipรกn mintzo da
Tulipรกn Rama-k dotoreziaz jantziko dizu Eguberrietako mahaia
Z
ure supermerkatura iritsi da Tulipรกn Rama, kozinatzeko eta harrotzeko, zure platerak distiratsu geldi daitezen eta Eguberri hauetako kremarik eta esne gainik kuttunenak izan daitezen. Landare jatorriko olioak eta esnea ditu osagaien artean, eta formula horrekin zapore berezia eta arinagoa emango diezu urteko bazkari eta afari berezienei. Kozinatzeko Tulipรกn Rama-rekin, zure errezetak krematsuagoak eta gustagarriagoak geldituko dira. Eta harrotzeko Tulipรกn Rama-rekin, harrotasun eta sendotasun handiagoa emango diezu postreei, koipekia %19 bakarrik duela. ColaCao mintzo da
ColaCao Noir, plazer bizia azukre erantsirik gabe
C
olaCao Noir berria zapore biziko kakao hautsa da, azukre erantsirik batere gabea. Lau kakao mota hautaturekin egina dago, eta bakoitzaren zaporea eta lurrina konbinatuz, kakaozko edari bizi eta gustagarria sortu dute. ColaCao-ren proposamen berria -helduei zuzendua dago - laguntzaile ezin hobea da lasaitasun uneetarako edo, nahiago baduzu, gosaritarako. Aparta da berotuta hartzeko edo esne hotzarekin, pikortxo zaporetsuekin gozatzen duzula.
Compesca mintzo da COMPESCA-REN BOLI ERAKO OTARRAINXKA BASATIA: BERDINIK GABEKO PRODUKTUA Eguberri hauetan, gonbita egin nahi dizugu Compesca etxearen boli erako otarrainxkaren zapore desberdin eta berezia dasta dezazun (Marfil esaten zaio gaztelaniaz). Australiatik heldu da, Shark Bay-tik zehazki (mendebaldeko itsasertzean dago, eta
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du). Zapore naturaleko otarrainxka da, eta testura ere bikaina
izaten du. Freskotasunari bete-betean eusten dio, arrantzarako erabiltzen den ontzian bertan izozten baitute.
Seguru gaude zure mahaian denek gozatuko dutela itsaski paregabe honekin. Compescak 50 urte beteko ditu 2020an. Enpresa aitzindaria da arlo horretan, eta hainbat ziurtagiri lortu ditu, ongi zaintzen dituelako elikagaien segurtasuna eta jasangarritasuna. IFS, ASC eta MSC zigiluak eskuratu ditu, eta beste bi ere izango ditu laster: GlobalG.A.P eta BIO.
7
06-07 LO ULTIMO EUS.indd 7
19/11/19 20:45
elkartasun e el kartasun kanpain kanpaina
Haurrei laguntzeko, zentimo bakoitza hartu behar da kontuan EROSKIn konpromiso sendoa daukagu kolektibo baztertuenekin, eta hainbat ekimen sozial laguntzen dugu sortu ginenetik bertatik. Urtero bezala, Eguberri hauetan ere haurrak laguntzeko kanpaina jarri dugu abian (zuek hautatu duzue kausa hori), eta diru laguntzatxo bat emateko aukera izango duzue ordainlekutik pasatzean, UNICEFen eta EROSKI Fundazioaren alde.
B
anaketa kate gisa egiten dugun jarduerak osagai sozial indartsua dauka, pertsonekin harreman zuzenean egon nahi izaten dugu, hurbil, gure bezeroen, langileen eta hornitzaileen alde jardun. Giza faktore horrek gainditu egite du EROSKIren jarduera bera, eta gizarte osoan ongizatea sortzea du helburu. HITZARMENAK ETA LANKIDETZA Urtero-urtero ehunka erakunderekin lankidetzan aritzen gara, era bateko eta besteko kolektiboak laguntzen dituzten erakundeekin, adibidez gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan daudenak, haurtzaroa, bestelako gaitasun batzuk dituzten pertsonak, minbizia daukatenak eta horien familiak, gaixotasun arraroak edo degeneratiboak dituzten pertsonak, iheslariak, genero bortizkeriaren biktimak... Horretaz gain, natura eta tokiko kultur ondasuna zaintzen duten erakundeak ere laguntzen ditugu. Elkartasunaren balioari leku handia eskaintzen diogu urte osoan. Baina Eguberrietan hartzen du garrantzi gehien EROSKIn, eta garai horretan abiarazten dugu urteko kanpainarik garrantzitsuena. Lagundu nahi baduzu, zure diru ekarpena egin ahalko duzu gure supermerkatu guztietako ordainlekuetan, abenduaren 5etik abenduaren 7a bitartean. Biltzen den dirua UNICEFi emango zaio, Siriako neska-mutilen elikadura hobetzen lagundu dezan, eta EROSKI Fundazioari ere bai, neska-mutilei formazioa eman diezaien haurren gizentasunari aurrea hartzeko.
8
008-010 CAMPANA SOLIDARIA EUS.indd 8
20/11/19 14:21
Fran Ekiza, UNICEFek Sirian duen ordezkaria
“Sirian neska-mutilen biziraupena bermatzea da UNICEFen lehentasuna� Zure diru ekarpenari esker, UNICEFi baliabideak emango dizkiozu Siria eta Alepo ipar-ekialdean proiektu bat abian jar dezan, eta horren bidez, arreta berezia eskainiko die haurdun dauden emakumeei eta bularra ematen ari direnei, 5 urtetik beherako haurrei, bortizkeriak ihes egitera behar dituen herritarrei eta harrera egin dieten herriei.
Zertan oinarritzen da UNICEFek herrialde hartan egiten duen lanik handiena? Uraren eta saneamenduaren arloan, UNICEFek larrialdiko esku-hartzeak egiten ditu, eta babesa ematen diegu komunitateei, irtenbide jasangarriagoak eskainiz, eta materialak bideratzen ditugu ura arazteko. Osasunaren eta nutrizioaren arloan, larrialdiko esku-hartzeak egiten
Garrantzitsuak al dira diru ekarpenak? Aste gutxi falta dira urtea bukatzeko, eta Sirian egin behar ditugun larrialdi operazioetarako diru funtsen erdia baino ez dugu jaso: 268 milioi eurotatik 125 jaso ditugu. Hori da oztoporik handiena laguntza hori premiaz behar duten haurrengana iristeko. Funts horiek lortu ezean, nolakoak izango dira ondorioak? Ezingo zaie larrialdiko laguntzarik eman ura, saneamendua eta higienea bermatzeko 100.000 pertsonari baino gehiagori, txertorik jartzeko modurik ere ez da izango 55.000 neska-mutili, eta 140 emakume eta haur inguru kontsultarik gabe geldituko dira osasunaren eta nutrizioaren arloan. UNICEFek, gainera, negurako arropa eman nahi die 0 eta 14 urte arteko 578.000 haurri.
Argazkia: UNICEF
Zortzi urteko gerraren ondoren eta azkenaldian bortizkeriak gora egin ondoren, zer-nolako egoera dute orain Sirian? Siriako ipar-ekialdean 108.000 pertsona daude desplazatuta, eta haurrak dira 44.000 baino gehiago. Gehienak harrerako komunitateetan daude, eta beste asko, 15.000, aterpetxeetan (gehienak eskolak dira edo bukatu gabeko eraikinak). Familia horiek erabat daude laguntzaren mende bizitzako arlo guztietan.
Zein dira lehentasunezko ekintzak haurrei eta nerabeei laguntza emateko? Bost haurretatik batek desnutrizio kronikoa du edo atzerapena hazkundean. Horrek osasunari eragiten dio, zaurgarriagoak izaten baitira gaixotasunen eta infekzioen aurrean, eta horrekin batean, geldiarazi egiten du bilakaera fisiko eta mentala. Sirian neska-mutilen biziraupena bermatzea da UNICEFen lehentasuna.
ditugu (osasun tresna mugikorrak, txertoak, haurren desnutrizioaren aurkako tratamenduak...). Haurren babesari dagokionez, urtero ehunka mila pertsonarengana iristen gara, eta informazioa ematen diegu minek daukaten arriskuaren inguruan, eta heziketaren arloan laguntza ematen diegu milioika haurri.
9
008-010 CAMPANA SOLIDARIA EUS.indd 9
20/11/19 14:21
elkartasun e el kartasun kanpain kanpaina
Eduardo Cifrian YagĂźe, EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako arduraduna
“Modu orekatuan elikatzearen eta bizi ohitura osasungarriak hartzearen garrantziaz jabetzeak ekarriko du irtenbidea� EROSKIn uste dugu formazioa ezinbestekoa dela modu osasungarri eta orekatuan elikatzeko. Zure laguntzari esker, eskolekin lanean jarraitu ahalko dugu Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programan (PEAHS). Haurren gizentasunari buruzko azken datuak oso kezkagarriak dira. Arazo larri baten aurrean gaude, ezta? Espainiako herritarren elikadura ohituren eta nutrizio egoeraren inguruko azterketa (ENPE) izeneko ikerlanaren emaitzak aski argiak dira (EROSKI Fundazioak sustatu zuen), eta Espainian egoera larritzeko modukoa dela azaltzen dute, neskamutilen ia erdiek gehiegizko pisua daukatelako edo gizenak daudelako. Adin txikietan gizentasuna edukitzeak ondorio larriak izaten ditu osasunean, adibidez hipertentsioa, diabetesa, hiperkolesterolemia eta patologia kardiakoak, eta helduaroan bizi kalitate okerragoa ekarriko die horrek. Zergatik gertatzen da hori? Nagusiki dieta mediterraneoa bazterrean uzten ari garelako poliki-poliki, eta horren ordez, gantz gehiago eta azukre erantsi gehiago duten elikagaiak sartzen ari garelako ohiko dietan, eta gero eta gutxiago jaten ditugulako frutak, berdurak, zerealak eta lekaleak. Eta jarduera fisikoa ere gero eta gutxiago ageri da gaur egungo bizimoduan.
Zein da irtenbidea? EROSKI Fundaziotik uste dugu garrantzitsua dela haurrak sentsibilizatzea elikadura orekatuaren eta bizi ohitura osasungarrien inguruan. Elikadura Eskolaren Heziketa Programa haurrei zuzendua dago, Lehen Hezkuntzakoei, eta baditu ariketak eta tailer praktikoak, haurrek ikus dezaten dibertigarria dela modu osasungarrian elikatzea. Ba al duzue beste proiekturik abian? Programa digitalizatzen ari gara, eta horrek aukera emango digu ikastetxe eta etxe gehiagotara iristeko. Urtero eduki berriak eransten ditugu programa aberasteko eta
erakargarriagoa egiteko, eta gure laguntzaileekin diseinatzen eta gauzatzen ditugu gure berrikuntza guztiak: Bihotzaren Espainiako Fundazioa, UNICEF, WWF eta Basque Culinary Center. Nola lagundu dezakegu? Irtenbideak guztion parte-hartzea eskatzen du: administrazioa, ikastetxeak, familia, enpresak eta erakundeak. Beharrezkoa da haurrentzat baldintza dietetiko eta bizi ohitura osasungarriak bermatuko dituzten guneak sortzea. Laguntza emateko modu bat da EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolaren ekimenak babestea.
10
008-010 CAMPANA SOLIDARIA EUS.indd 10
20/11/19 14:21
EROSKI 52 FNMT.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
06/11/19
15:30
Eguberri E Eg guberri hauetan
Tradizioa zure neurrira Sarrerakoek kolorea jartzen dute Eguberrietako mahaietan, eta zaporeak konbinatzeko aukera ematen dute. Zoragarriak dira zure menuei itxura ederra emateko eta proposamen bereziak eta kalitatezkoak egiteko. Gainera, familiako otorduak ongi hasteko modua emango dizu.
G
aztak direla, pateak direla, iberiar urdaiazpikoa dela eta hestebeteak direla. Gure urdaitegietan, aholkuak eta laguntza emango dizkizugu, ezerk ere huts egin ez dezan Eguberrietako bazkari-afarietan. Gure profesionalak espezialistak dira; produktua ezagutzen dute, eta badakite zein den modurik onena hura prestatzeko. Haiek esango dizute nola kontserbatu eta kontsumitu behar den etxean, xerrak behar bezala bereizteko edo haien zaporea hobeki nabarmentzeko.
Zure erosketarekin ongi ezkontzen diren produktuak ere proposatuko dizkizugu –hala nola irasagarrak, gaztak, konfiturak eta frutazko ogiak–, eta zuretzako aproposak diren gomendio askotarikoak eta berritzaileak egingo dizkizugu. Galdetu baino ez duzu, eta behar duzun laguntza guztia emango dizugu; are gehiago, interesatzen zaizkizun produktuak dastatzeko aukera emango dizugu erosi aurretik. Eskura jarriko dizkizugu mota guztietako gaztak, kalitaterik oneneko hestebeteak eta pateak, preziorik
onena duten oinarrizkoetatik hasi eta ekoizteko era bereziagatik, jatorriagatik eta adierazpen geografiko babestuagatik nabarmentzen diren iberiarretara, pateetara eta gourmet erako produktuetara. Ahaztu gabe, zure elikadura zaintzeko pentsatuta dauden beste batzuk; esaterako, gatza eta gantza gutxitua duten gaztak, light erako irasagarrak eta tokian tokikoen gure apustu zabala. Nabarmentzekoak dira gehienbat Eguberrietakoak diren gure produktuak, aurrerago aipatuko dizkizugunak; horiekin ziur ezustekoa emango duzula.
12
012-014 CHARCUTERIA EUS.indd 12
20/11/19 14:22
ZUK NAHI BEZALA JARRIKO DIZUGU Urdaitegiko gure profesionalen esku onarekin, zure gustura prestatuko dugu produktua. Gazta, iberiar eta pate xerratuen sorta zabal bat dugu, eta produktu guztiak, plastikorik erabili gabe, paperezko zorroetan biltzen ditugu, usainik bota ez dezaten. Hala, ez zaio haizerik sartuko, eta produktua denbora luzeagoan egongo da behar bezala. Urdaiazpikoari dagokionez, dendan bertan mozten dugu, eta, horri esker, aroma, testura eta zapore handiagoak hartuko dizkiozu. Gainera, era guztietariko taulak prestatzen ditugu, mahaira atera besterik izan ez dezazun. Gure taulak sortarik onenekin osatuak egoten dira, hala iberikoak –besoa, solomoa, txorizoa eta saltxitxoia– nola gaztak –ahuntzarena, ardiarena, nahasia, urdina...–. Eskatu zer nahi duzun zure ohiko dendan edo telefonoz, eta pozik prestatuko dizugu. Nahi duzun tamaina eta konbinazioa eskatu ahalko duzu. Eta, jakina, hor dituzu urdaitegiko gure produktu xerratu berriak ere, eramateko prest ontziratuak.
13
012-014 CHARCUTERIA EUS.indd 13
20/11/19 14:22
Eguberri E Eg guberri hauetan
Gure proposamena aurtengo Eguberrietarako Hona hemen gazta, iberiar eta pate sail bat gomendio gisa, Eguberrietako otorduetan izaten diren guztizien aurretik gosea pizteko balia ditzakezulakoan.
GAZTAK
PATEAK ETA FOIE-AK
IBERIARRAK
Gure urdaitegiko sorta handitik, oso desberdinak diren hiru gazta mota proposatzen dizkizugu. Brebis d’or trufa delakoa ardi esne hutseko biribilki ondu bat da, trufa beltz naturalaren txirbilak gaineratzen zaizkiona. Osagai pare bikain horrek ukitu bereziberezia eta sofistikatua ematen du, aproposa pintxoen aroma eta zaporeak ez ezik postreenak ere indartzeko. Orbigo Viejo, berriz, ardi gazta bat da Queso Castellano kalitate marka duena. Osotara Gaztela eta Leongo ardi esne gordinarekin egina dago, eta zapore handikoa da. Azkenik, horra hor Valdeongo gazta urdina ere, eskuz egina behiaren eta ahuntzaren esnearekin. Denbora askoan izaten dute ontzen. Horri esker, erdionduaren eta onduaren arteko puntu zehatz bat hartzen du, eta, hala, Leongo mendietako ñabardura guztiak indartzen zaizkio.
Pateek eta foie-ek aurkezpen sorta zabal bat egiteko modua emango dizute, dela zizka-mizka gisa, dela tauletan eta dela plateren lagungarri. Eguberrietan oso ohikoak diren hiru aukera gomendatzen dizkizugu. Batetik, EROSKI SELEQTIA foie blokea dago, zatiekin; %100 gibel gantzatsuarekin egina dago, eta foie gras zatiak daramatza, %30. Zaporeagatik nabarmentzen da; espezien ukitu arin bat du, eta brandyaren ahogozoa. Bestetik, errezeta tradizional baten bila bazabiltza, gure aholkua da ahate moussearen biribilkia La Cuinaren pikuekin; %100 ahatearena da, eta piku zatiak ditu, ukitu gozoaren kontrastea ematen diotenak. Eta, azkenik, alternatiba gisa, Perigordelle Moussea, zeramikazko lera batean aurkeztua, %100 hegazti gibelarekin egina eta peretxikoekin aberastua.
Iberiar txerrikiek ez dute hutsik egiten Eguberrietan; jaiegun horietako produktu izarretako bat dira. Gure supermerkatu eta hipermerkatuetako iberiar eskaintza osotik, EROSKIren landa urdaiazpiko, beso eta solomo iberiarren guneak proposatzen dizkizugu. Produktu horiek lehengairik onena dute: Extremadurako eta Andaluziako landetan hazitako txerriak. EROSKIren landa urdaiazpiko eta beso iberiarrak prestatzeko itsasoko gatza bakarrik erabiltzen da, beste inolako gehigarririk gabe. Lehortegi naturaletan lehorrarazten dira –urdaiazpikoaren kasuan 24 hiletik gora eta besoaren kasuan 18 hilabete gehiago–, ahosabairik zorrotzenak ere gozatuko dituen produktua lortzeko.
14
012-014 CHARCUTERIA EUS.indd 14
19/11/19 21:17
EROSKI 52 URKABE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/11/19
11:19
Eguberri E Eg guberri hauetan
Gure arrandegia: kalitatea eta esperientzia Itsaskia eta arraina dira izar distiratsuenak Eguberrietako mahaietan. Etxe askotan izaten dira plater nagusiko osagaiak, eta halakoetan gauza bakarra nahi izaten dugu: dena ezin goxoagoa egon dadila. Gure arrandegietan aurkituko duzu arrakasta hori ziurtatzeko gakoa: kalitatezko produktua eta gure langileen konfiantza eta esperientzia.
G
ure arrandegietara joan eta mahaiaren aurrez aurre zaudenean, eroso egon zaitezen nahi dugu EROSKIn, eta seguru jakin dezazula erantzun egingo diegula zure zalantza eta beharrizan guztiei. Eta hori are garrantzitsuagoa da egun hauetan, ohikoan jaten ez dituzun arrain eta itsaskien bila baitzabiltza zure gonbidatuak harritzeko. Arrandegietako gure langileek prestakuntza berezia jasotzen dute Arrandegiko Freskoen Eskolan. EROSKIko gainerako espezialistak bezala, aditu talde bikain batekin ikasten dute, eta beren jakintza
eta esperientzia azaltzen diete produktuen eta erabileren inguruan, prestatze tekniketan eta dendako zerbitzuetan. Ez badakizu zenbat denboran eduki behar den olagarroa edo nekora egosten, arrandegiko gure profesionalek azalduko dizute nola egin behar den, errezeta original bat gomendatuko dizute eta arraina hobeto kontserbatzeko moduen inguruko aholkuak emango dizkizute. Produktuari buruzko informazioa ere emango dizute, nondik datorren edo zer esan nahi duten zigiluek eta ziurtagiriek (MSC eta GGN), gure arrain askok daramatzate eta.
16
016-017 PESCADERIA EUS.indd 16
19/11/19 21:15
ITSASO GUZTIA ZURE ESKURA EROSKIko arrandegietan, ziurtatua egoten da kalitatea eta salmahaiko zerbitzu ona, eta horretaz gain, produktuen eskaintza ere aski zabala izaten da. Baditugu akuikulturako arrainak, adibidez lupia, erreboiloa, urraburua, burbina eta izokina, guztiak GGN zigiluarekin, zeinak egiaztatu egiten duen haien ongizatea errespetatuz hazi direla, berme guztiekin eta modu jasangarrian. Garai honetan estimu handia izaten dute, halaber, legatzak edo beste arrain basati batzuek ere, adibidez lupiak, urraburuak, bisiguak eta mihi arrainak; horiek ere izaten ditugu, etiketa berezi batekin, akuikulturakoetatik bereiz ditzazun. Arrain horietakoren bat eraman nahi baduzu, gure gomendioa da aurrez eska dezazula, basatiak direnez, beti ez baitira izaten. Horietaz gain, baditugu olagarroa, txirlak eta ostrak, eta itsaskietan ere eskaintza handia (buia, txangurrua, nekora edo otarrainxka). Azken horiek egunero egosten ditugu. Horrela mantendu egiten dugu horien zaporea eta testura, ez baitira beste produktu desizoztu batzuenak bezalakoak. Unean bertan eraman nahi baduzu, salmahaian baditugu zenbait neurritan eta zatitan moztuak, bakoitza bere ontzian, eta baita olagarro egosi ontziratua eta gulak ere, berotu eta bere horretan jateko moduan.
ERRAZTU EGIN NAHI DIZUGU EROSKETA Garrantzitsua da Eguberrietan otorduak prestatzeko zeregina ahalik eta errazena izan dadin. Horregatik, arrandegitik erraztu egingo dizugu gure produktuak prestatzeko lana: garbitu egiten ditugu arrain guztiak eta nahi duzun neurrian moztuko dizkizugu.
Harategian bezala, arrandegian ere egin daitezke mandatuak 48 ordu lehenago, bai telefonoz eta bai dendan bertan ere. Urte guztian eskaintzen dugu zerbitzu hori, baina Eguberrietan garrantzi berezia hartzen du,
horrela seguru jakingo baitizu etxean izango duzula behar duzun hori, nahiz eta une horretan salmahaian ez eduki, eta, gainera, zuk nahi duzun neurrikoa jarriko dizute. Eta ilaran zain egon gabe jaso ahalko duzu.
17
016-017 PESCADERIA EUS.indd 17
19/11/19 21:15
Eguberri hauetan
Haragirik onenak ere, mandatu bidez M andatuak egiteko gure zerbitzuarekin, aurreratu egin ditzakezu erosketak eta saihestu egingo dituzu ilarak. Denbora irabaziko duzu etxekoekin gozatzeko. Gure haragien artean hautatu ezazu zer nahi duzun Eguberrietarako menuak prestatzeko. Zure ohiko
dendan utz dezakezu mandatua, 48 ordu lehenago ere bai, telefonoz edo bertara joanda, eta gure profesionalek prest utziko dizute. Zerbitzu horri esker, haragi bereziagoak jartzeko ere eska dezakezu, agian EROSKIren harategian une horretan ez dagoen
bat, adibidez indioilar eta galeper garbituak, hegazti eta roti beteak, ahate magreta eta gibela... Eta haragi ezagunagoak ere eskura dituzu, jakina, abelgorriarena, esneko arkumearena eta txerrikumearena, zuk nahi duzun neurrikoa eta zuk nahi duzu atala.
18
018-019 CARNICERIA EUS.indd 18
20/11/19 15:32
TXERRIKUME FRESKOA Txerrikume errea ohiko platera da Gaztelako sukaldaritzan, eta jende askok oso gustura jaten du Eguberrietan. Hori prestatzeko, aski egokia da txerrikume freskoa, baina ez da erraz aurkitzen. EROSKI baduzu. Aurrez eska dezakezu, neurri bateko baino gehiagokoa (3 kilotik 4,5 artekoa, 4tik 5,5erakoa, 5,5etik 7rakoa eta 7 kilotik gorakoa). Baina gure txerrikumea ez da hain ona freskoa delako bakarrik. Gure etxaldeek teknologiarik aurreratuena daukate, eta profesional taldeekin batean, kontrolatu egiten dugu prozesu guztia, kalitate baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko. Animaliek amaren esnea bakarrik hartzen dute, eta amei elikadura naturala ematen zaie %100, zerealetan oinarritua. Etxaldeak, gainera, landa eremuetan daude, eta horrek bultzada ematen dio inguru horietako ekonomiari.
ESNEKO ARKUMEA
ABELGORRI ENTREKOTA ETA AZPIZUNA, EROSKI NATUR Zatirik preziatuenetakoak dira Eguberrietako otorduetarako. Eta Adierazpen Geografiko Babestuen zigiluak daramatzate: Balearretakoa, Nafarroakoa, Galiziako, Kataluniakoa (Provedella) eta Euskal Autonomia Erkidegokoa (Euskal Okela). Tokiko ekoizleengandik datoz guztiak, eta hazteko teknika tradizionalak erabiltzen dituzte. Bazka eta pentsu begetalak jaten dituzte, eta Natur saileko txahalen haragia gutxienez zazpi egunez egoten da ontzen. Horri esker izaten du samurtasun eta zapore berdingabe hori.
Haragi gutxik berdintzen dute labean egindako arkumearen zaporea. Mokadu paregabe horrekin goza dezazun, EROSKIn Adierazpen Geografiko Babestuaren zigiluak daramatzaten esneko arkumeak eskaintzen dizkizugu, kalitate handiko haragia dutenak: Eusko Label arkumea, Nafarroako Arkumea eta Lechazo de Castilla y Leรณn AGBa daramana. AGBak bermatu egiten du arkumeek 4 eta 6 aste artean dauzkatela, beren amaren ondoan hazten direla eta amaren esnea bakarrik hartu dutela; ondorioz, haragi finagoa eta hezeagoa izaten dute. Horretaz gain, lurralde jakin batetik datozela ere bermatzen dute eta tokiko arrazakoak direla: Latxa eta Karranzana (Eusko Label esneko arkumea), Latxa eta Nafarroako Rasa (Nafarroa AGBa) eta Churra, Castellana eta Ojalada (Lechazo de Castilla y Leรณn AGBa). Zuk ahi duzun zatia eta nahi duzun neurrikoa eskatu ahalko duzu; izan daiteke arkume erdia, laurdena, besoa, zangoa, txuletatxoak...
19
018-019 CARNICERIA EUS.indd 19
20/11/19 14:20
Eguberri hauetan
Errezeta biribila Eguberrietan, festa giroan murgiltzeaz gain, une egokia izaten da jaki tradizionalekin gozatzeko, adibidez errege opilarekin. Historia luzeko errezeta da, eta bilakaera handia izan du guztien gustuko itxura hartu duen arte: bete gabea, esne gainez betea, kremaz, boilurrez... EROSKIn bost eratako opilak aurkituko dituzu, neurri txiki, ertain eta handian.
O
hiturak dio errege opila urtarrilaren 6an partekatzen dela familiarekin, baina guk gaurtik bertatik egiten dizugu gonbita EROSKIn eskaintzen ditugun zapore eta formatu guztiak ezagutu ditzazun eta gehien atsegin zaizuna aukeratu dezazun. Baditugu opil beteak (esne gainarekin, pastel kremarekin eta boilurrarekin) eta baita betikoak ere, batere bete gabeak, bere horretan jateko edo etxean nahi bezala pertsonalizatzeko. Bakoitzak izaten ditu bere gustuak eta familia bakoitza desberdina da, eta horregatik, hiru neurritako opilak eskaintzen ditugu, ez zaitezen motz gelditu eta sobera ere ez dadin ezertxo gelditu: txikiak (200 g), ertainak (400 g) eta handiak (800 g).
ERREZETA TRADIZIONALA Aukera zabala ez ezik, kalitatea ere eskaintzen dugu EROSKI opiletan. Errezeta klasikoarekin eginak daude guztiak: orea egin eta luzaroan uzten da egonean hartzitzen, eta horrek freskotasun eta harrotasun handiagoa ematen dio. Osagaiak, gainera,
kalitaterik onenekoak dira: gurina, esne gain %100 naturala eta pastel krema. Opilak apaintzeko, almibarretan eta azukretan melatuta dagoen fruta erabiltzen da (harribitxien itxura izaten dute), almendra xaflak (puntu kurruskatsua emateko) eta azukre aleak (elurraren ukitua emateko). Bukatzeko, limoi eta laranja birrina jartzen zaie gainetik, eta laranja lorezko ura ere eransten zaie lurrina emateko, errege opiletan ohikoa izaten da eta. Errezeta tradizionala zaintzeaz gain, EROSKIren opilak airezko
labean egosten dira, harro-harro gelditu dadin briochea eta testura krematsua, hezea eta leuna lor dezan. Palma eta koko gantzak gure produktu guztietatik desagerrarazteko konpromisoari jarraituz, Eguberrietako gure eskaintza guztia libre dago osagai horietatik; berez, asko erabiltzen dira elikadura industrian, baina ez dira onak, ugari ematen baitituzte gantz saturatuak. Opiletan, ekilore eta soja olioarekin ordezkatu ditugu gantz horiek, eta ondorioz, kalitate hobea dute nutrizioaren ikuspegitik.
20
020-021 ROSCONES EUS.indd 20
19/11/19 21:15
BETLEEMGO GURE JAIOTZA Berrikuntza gisa, gure opiletan ageri diren iruditxoekin bildumak egin daitezke, eta Betleemgo jaiotza osatzeko aukera ematen dute. Kutxak modu esklusiboan pertsonalizatuta daude, eta Betleemgo jaiotza eraikitzeko elementuak dakartza, bilduma guztiz osatua geldi dadin.
Bila ezazu aurrezki-kupoia 53. orrialdean.
21
020-021 ROSCONES EUS.indd 21
19/11/19 21:15
Eguberri E Eg guberri hauetan
Otarrainxka, ahuakate eta mango tartarra ziape saltsarekin onduta 16 otarrainxka (osoak) Mango erdia (heldua) Ahuakate handi bat edo bi txiki 2 xarlota, brunoise eran xehatuta Koilarakada bat soja saltsa, gatz gutxikoa Koilarakada 1 Perrins saltsa 2 koilarakada ozpin, sagarrarena edo arrozarena Antzinako ziapea, 2 koilarakada Oliba olio birjina estra, 2 koilarakada
NOLA PRESTATU. Ziape saltsa prestatzeko, nahasi ongi xarlota xehatua, soja saltsa, Perrins saltsa, ozpina eta ziapea. Zuritu otarrainxkak, kendu burua eta
hesteak ere bai guztiei, seiri izan ezik, horiek apaintzeko gordeko baititugu. Birrindu otarrainxken haragia laukitxo txikietan eta nahasi ongi ongailuarekin. Gorde geroko. Zuritu eta moztu laukitxo txiki-txikietan ahuakatea eta mangoa. Nahasi otarrainxka marinatuak, ahuakatea eta mangoa. Jarri muntatzeko uztai bat eta bete otarrainxka marinatuekin, ahuakatearekin eta mangoarekin. Erregosi lehen gorde ditugun otarrainxkak zartagin batean oliba olio birjina estra pittin batekin. Kendu uztaia eta busti tartar bakoitza ongailuaren koilarakadatxo gehigarri batekin.
OHAR DIETETIKOA Haragi edo arrain gordinez egiten da tartarra, eta bestelako laguntzaile batzuk eduki ditzake edo batere gabe ere joan daiteke. Ezaugarri horiekin, errezeta hau oso gustagarria, freskoa, osasungarria eta erabat ikusgarria izan daiteke. Nutrizioari dagozkion alderdiak. Tartar honek kalitate handiko proteinak ditu, otarrainxkek emanak, ahuakatearen gantz kardioosasungarriak (azido oleikoa) eta oliba olioarenak, eta zuntz apur bat ere bai, frutena eta xarlotena. Bitaminen eta mineralen sailean, nabarmentzekoak dira ahuakateak eta otarrainxkek ematen dituztenak, bi horiek diraeta osagai nagusiak: E eta C bitamina eta D eta B12 bitamina, kaltzioa, burdina, magnesioa, fosforoa, iodoa eta selenioa, hurrenez hurren. Ba al zenekien...? E eta D bitaminak lipodisolbagarriak direla eta horregatik aurkitzen ditugula elikagaien zati gantzatsuetan. B12 bitamina animalia jatorriko elikagaiek bakarrik izaten dute. Halakorik jaten ez bada, gehigarriak edo elikagai aberastuak hartu beharko ditugu.
1,75 â‚Ź ERRAZIOAK
Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Zailtasuna
Denbora
40’ NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
190
11,8G
1,56G
%9
%17
%8
AZUKREAK
GATZA
9,40G 0,76G %10
%13
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
22
022 RECETA TARTAR EUS.indd 22
19/11/19 21:13
EROSKI 52 FREIXENET.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
06/11/19
15:34
Eguberri E Eg guberri hauetan
Turroi eta pistatxo mousse-aren mokadutxoak Hutsik egiten ez duten errezetak
Harrotu zuringoa gatz pittin batekin, eta nahasi turroi kremarekin, biribilean mugituz. Jarri gozogintzako mahuka batean (izar itxurako ahoa eduki dezala), eta bete minitartaletak. Zabaldu pistatxo birrinduak turroi moussearen gainetik.
150 g turroi (harri erakoa) 150 ml esne gain (%35 koipeki) Arrautza baten zuringoa Gatz pittin bat 12 minitartaleta 12 pistatxo apaintzeko
NOLA PRESTATU. Papurtu turroia. Jarri eltzetxo bat esne gainarekin su eztian eta erantsi turroia. Eragin gelditu gabe, harik eta turroia esne gainetan urtzen den arte.
OHAR DIETETIKOA Sarrerako egokia izan daiteke Eguberrietako otorduetarako; gozoa eta gazia nahasten ditu modu originalean, eta, gainera, probetxua ateratzen dio garai honetako produktu izarrari. Nolako osagaiak dituen kontuan hartuta, saia zaitez sarrerako gisa jarriko dituzun gainerako plateretan berdurak eta frutak ager daitezela, nutrizio kalitatea orekatu dezaten.
Bota ontzi batera, estali film paperarekin eta jarri hozten 4 orduz gutxienez, edo hobe gau osoan.
Nutrizioari dagozkion alderdiak. Noizbehinka jateko platera da, kaloria asko ematen baitu (gantzaren erruz, nagusiki). Kontuan hartu behar da, dena den, fruitu lehorren gantza kardio-osasungarria dela, eta esne gainarena urritu egin dezakegula esne lurrundua erabilita.
Zerbitzatzeko unean, atera hozkailutik eta irabiatu bitsadera elektriko batekin.
Oharra: Zerbitzatzeko unean bertan muntatu tartaletak.
Birrindu irabiagailuarekin, gelditu izango diren pikorrak desegiteko.
1,26 â‚Ź ERRAZIOAK
Errazioak: 12
Zailtasuna
Denbora
20’ + hozteko tartea
NUTRI-SCORE
A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
415
29,9G
11,6G
17,7G
0,51G
%21
%43
%58
%20
%8
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
28 24
024 RECETA MOUSSE TURRON EUS.indd 28
20/11/19 14:22
EROSKI 52 GREFUSA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/11/19
17:02
Eguberri E Eg guberri hauetan
Hutsik egiten ez duten errezetak
2,08 € ERRAZIOAK
Legatza kuiatxo muselinarekin 4 solomo legatz Baratxuri atal 1 8 zainzuri 20 g pistatxo (zurituak) 2 koilarakada oliba olio Gatza Ezkai freskoa Muselina egiteko: 300 g kuiatxo 50 ml xerez ardo 150 patata egosi 100 ml esne-gain likido 4 koilarakada oliba olio Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU. Bota olioa zartaginera eta markatu legatza. Jarri laberako egokia den erretilu batean, eta eduki 7 minutuz labean. Muselina Jarri olioa zartaginean eta frijitu kuiatxoa su eztian, laukitxoetan moztuta, 10 minutuz. Bota gainetik ardo zuria eta egin su eztian lurruntzen den arte. Erantsi esne-gaina eta utzi su eztian egiten 5 minutuz. Eman gatza eta piperbeltza. Birrindu patata egosiarekin batean, eta pasatu iragazkitik.
`Topping’-a Txigortu pistatxoak minutu batzuetan zartagin batean, eta gorde geroko. Erantsi olioa eta frijitu bartxuria su eztian gorritzen hasten den arte. Erantsi zainzuriak laukitxo txikietan moztuta, eta frijitu horiek ere minutu batzuetan. Nola aurkeztu Zabaldu saltsa plateraren hondoan, jarri gainean legatza eta estali zainzuriekin, pistatxoekin eta ezkai pittin batekin. Errazioak: 4 OHAR DIETETIKOA Errezeta honek plater bakar gisa balio dezake, arrainaz gain berdurak eta patatak ere baditu eta. Gainera, testura eta kolore askotarikoak dituenez, oso gustagarria eta ikusgarria gertatzen da. Nutrizioari dagozkion alderdiak. Nutri-Score sistemak eta Nutrizio arloko Semaforoak erakusten duten gisan, plater honek kalitate ona dauka nutrizioaren ikuspegitik. Kalitate handiko proteinak ematen ditu, karbohidrato konplexuak, olioaren gantz kardioosasungarriak eta gantz saturatu batzuk ere bai (esne gainarenak). Trikimailua. Esne gainaren ordez, esne osoa edo lurrundua erabil daiteke, eta horrela urritu egingo ditugu zertxobait gantz saturatuak.
Zailtasuna
Denbora
40’ NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
404 %20
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
24,4G 6,09G 5,38G %35
%30
%6
GATZA
1,16G %19
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
24 26
026 RECETA MERLUZA EUS.indd 24
20/11/19 14:23
EROSKI 52 CUCA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/11/19
15:33
Eguberri E Eg guberri hauetan
4,91 € ERRAZIOAK
Hutsik egiten ez duten errezetak
Azpizuna ardo beltzarekin eta fruitu gorriekin Azpizun bat, txahalarena (500 g) 2 koilarakada oliba olio Gatza eta piperbeltza Saltsa egiteko: 3 xarlota Tipula txiki bat Azukre koilarakada bat 175 g fruitu lehor 200 ml haragi salda 100 ml ardo beltz 2 koilarakada oliba olio 40 g gurin
NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 180 ºC-an. Utzi azpizuna giroko tenperaturan egonean. Lotu hari batekin eta eman gatza eta piperbeltza. Erantsi olioa zartaginera eta pasatu azpizuna su bizian, minutu bat alde bakoitzetik. Sartu labean 15 minutuz edo nahi den puntua lortu arte. Atera labetik eta estali aluminio paperarekin 5 minutuz. Zerbitzatu saltsarekin lagunduta.
Saltsa Zuritu xarlotak eta tipula eta moztu laukitxo txikietan; gorde geroko. Erantsi olioa kazola batean eta kozinatu azukrearekin batean su eztian 15 minutuz. Estali eta mugitu noizean behin. Erantsi fruitu gorriak eta egin su bizian irakiten hasi arte. Bota ardoa eta utzi erdiraino agortu dadin. Erantsi salda eta irakinarazi berriz. Jaitsi su ertainera eta utzi egiten 10-12 minutuz. Birrindu eta pasatu iragazkitik. Jarri saltsa berriz ere eltzetxoan eta bota gurina. Eragin dena bateratu arte. OHAR DIETETIKOA Saltsa egiteko fruitu gorriak eransteak ukitu originala ematen dio errezeta honi, eta ezaugarri osasungarriak ere bai. Barazkiak eta osoko zereal batzuk edo lekaleak erantsita, osatu egingo dugu errezeta, eta plater bakar gisa hartzeko modukoa izan daiteke. Nutrizioari dagozkion alderdiak. Haragi gorria den arren, azpizuna gantz gutxien duenetakoa da. Errezeta honek dituen gantz saturaturik gehienak gurinetik datoz. Olioak berak ere gantzak ematen dizkio, baina horiek kardioosasungarriak dira.
Errazioak: 4
Zailtasuna
Denbora
75’ NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
399 %20
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
22,8G 8,20G 10,5G %33
%41
%12
GATZA
1,04G %17
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
26 28
028 RECETA SOLOMILLO EUS.indd 26
20/11/19 14:23
EROSKI 52 MALDON.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/11/19
11:18
Eguberri E Eg guberri hauetan
Beti puntu-puntuan dagoen anana Eguberrietan gehien jaten den frutetako bat da anana. Aukera ezin hobea da otorduetan egiten diren betekadak arintzeko, eta baita aperitibo gisa hartzeko ere otordu artean. Gure frutategietan anana paregabea daukagu; hegazkinez iristen da, eta horri esker, mantendu egiten du berezko heldutasuna. COSTA RICATIK Hegazkinez etortzen denez, bi egunetan iristen da zure mahaira; itsasontziz datozenek, aldiz, batez beste hiru aste behar izaten dute. Horri esker, gure anana punturik onenean egoten da, zapore guztiarekin eta ezaugarri organoleptikoekin goza dezazun.
KONTU HANDIZ GARRAIATZEN DA Gure ananak bilgarri bereziekin bildu eta bertikalean jarrita garraiatzen dituzte, batzuk besteetatik bereizita, bidaian ahalik eta babestuenak joan daitezen.
KOLORE ETA ZAPORE BERDINGABEAK Kolore urrekara dauka, eta zapore natural paregabe eta ezin bereziagoa. Oso anana gozoa da, azidotasunaren kontrasterik gabea ia, eta dendara azkarrago iristen denez beste batzuk baino, askoz ere zapore sendoagoa izaten du.
Ur asko izaten du (%86), zuntza ere bai, eta C bitamina eta potasioa lortzeko iturri ona da.
ONEN-ONENEAN Dendarako bidea denbora gutxiagoan egiten dutenez, ananak luzaroago egon daitezke lur sailetan ontzen, eta punturik onena lortzen dutenean hartzen dituzte.
ANANA HAU INON EZ DUZU AURKITUKO PREZIO HOBEAN EROSKIKO FRUTATEGIETAN BAINO.
Anana fresko zuritu berria eta hainbat eratan moztua ere aurkituko duzu gure frutategietan, zilindro eran, xerratan, laukitxoetan, barratxoetan... Unean bertan jateko, denborarik ez dezazun galdu prestatzeko lanetan.
30
030 PINA EUS.indd 30
19/11/19 21:06
EROSKI 52 PIÑA DEL MONTE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/11/19
16:57
Eguberri E Eg guberri hauetan
0,38 € ERRAZIOAK
Ananazko pastel iraulia 500 g anana (zuritua) 350 ml ur 300 g azukre 200 g gurin 3 arrautza 280 g irin 80 g almendra irin Legamia, koilarakadatxo bat eta erdi Sodio bikarbonatoa, ½ koilarakadatxo Koilarakadatxo 1 gatz 240 ml esne (osoa) Limoi erdia
Hutsik egiten ez duten errezetak Ontzi batean, nahasi irina, almendra irina, legamia kimikoa eta gatza. Irabiatu gurina eta azukrea. Erantsi arrautzak banan-banan. Bota irina eta buttermilk delakoa eta nahasi. Zabaldu orea ananaren gainetik eta leundu gainazala. Eduki labean 60 minutuz. Atera labetik eta utzi egonean moldearen barrenean 10 minutuz.
NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 175 ºC-an.
‘Buttermilk’ Nahasi esne basokada bat eta limoiaren zukua, eragin eta utzi egonean 10 minutuz. Esne minduaren antzeko testura izaten du.
Bota kazola batean ura, azukrea eta anana moztua, eta egin su ertain-bizian irakin arte. Jaitsi sua eta utzi 15 minutuz. Kendu anana eta utzi xukatzen. Agortu likidoa 150 ml-ko ziropa lortzen den arte. Utzi hoztera. Bildu labeko molde bat laberako paperarekin. Jarri anana hondoan eta estali ziroparen erdiarekin.
OHAR DIETETIKOA Anana daramanez osagai nagusi gisa, oso postre fresko eta urtsua da, baina nutrizioaren ikuspegitik noizbehinka jatekoa da. Nutrizio kalitatea hobetu egin daiteke osagaiak aldatuta; azukrearen ordez datila edo banana, gurinaren ordez oliba olio birjina, eta irin finduen ordez osokoak.
Errazioak: 10
Zailtasuna
Denbora
122’ NUTRI-SCORE
A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
490
23,9G
10,3G
37,5G
0,19G
%25
%34
%52
%42
%3
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
32
032 RECETA PINA EUS.indd 32
19/11/19 21:04
EROSKI 52 BAILEYS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/11/19
15:29
Casa Mas mintzo da
Eguberriak,hobeto Casa Mas-ekin Hemen dira Eguberriak, eta garai honetan ohikoak izaten dira besarkadak, itzulerak, gabon kantak, opariak... Eta galdera bat: zer-nolako menuarekin harrituko ditugu aurten?
C
asa Mas-ek 1993. urteaz geroztik prestatzen ditu platerik onenak, etxean bezala egindakoak, zuk horiekin goza dezazun. Hogeita sei urteren buruan, horrelaxe lortu du familiako enpresa txiki batek Estatu osoko merkatuaren buruan jartzea, bere egiazko muina galdu gabe.
Gure arrakastaren errezeta, izan ere, zuk egingo zenukeen bezala egitea da. Plater freskoak prestatzea etxeko eran, egunero berrituz eta osagairik onenak hautatuz zapore guztia mantendu dezaten. Eta, batez ere, zuk nahi duzun lekuan eta nahi duzunean dasta ditzazun. Egun berezi hauetan,
CASA MAS LASAGNA Geruzak eta geruzak beteta. G Ge Ger u ke uz uza t ger ta geruza ge uzak zzaporez ap apo a porez ezz b e be etet te te eta. a. Betegarri paregabe batekin B Bet e rri pareg ega p pa areg gabe ba atek kin in egina egi eg g na a dago, osagai freskoz eta espeziaz hornitua. Zapore aparta du, eta denek atsegin dute, haurrek bezala adinekoek ere. Gratinatu ezazu nahi duzun bezala, eta ikusgarri geldituko da.
etxekoekin ahalik eta gehiena goza dezazun nahi dugu. Horrexegatik proposatzen dizkizugu gure bi plater aipagarrienetakoak, zure mahaiari festa ukitua eman diezaioten eta zuk denbora libre gehiago izan dezazun maite dituzunekin egoteko: familia eta lagunak.
CASA MAS KANELOIAK Zalantzarik gabe, gure platerik onena da. Pasta ‘al dente’, betegarri bikaina eta bexamel fin eta ezin gozoagoa gainetik. Osagai horiek edukita, ez da harritzekoa gure kontsumitzaileek hain gogokoa izatea.
34
034 PUBLIRREPORTAJE CASAMAS EUS.indd 40
19/11/19 21:03
EROSKI 52 FAUSTINO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
06/11/19
15:25
Eguberri E Eg guberri hauetan
Gauzarik onenak, gourmet erako Eguberrietarako Zure gonbidatuekin gozatu eta partekatzeko, EROSKI SELEQTIAk gourmet erako produktu sorta zabala eskaintzen dizu, eta osagairik onenekin egindako irtenbideak sukalderako, Basque Culinary Centerrek egiaztatuta, gainera.
E
ROSKI SELEQTIA saileko produktuetan, arreta handiz hautatzen dira osagaiak eta errezetak. Guztira, 200 produktu baino gehiago eskainiko dizkizugu, eta horietako 34k Jatorri Izena (JI) eta Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) daukate. Sarrerakoak, plater nagusiak, postreak, laguntzaileak... Eguberrietako menua egiteko behar duzun guztia.
EBRO HARANEKO ILAR SAMUR-SAMURRAK Ebroren erriberan biltzen dira, eta egun berean ultraizozten dituzte. Krematsuak eta samurrak dira, eta zapore leuna eta zertxobait gozoa daukate. Bikainak dira hutshutsik jateko edo haragiak eta arrainak laguntzeko. Ultraizoztuta daudenez, kalitatezko platerak prestatzeko modua izango duzu konplikaziorik gabe eta ilar freskoen propietate guztiekin.
AHUNTZAREN GAZTA KREMA Intxaurrekin eta ahuntz esnearekin egina dago, Galizian hain zuzen; ahuntzaren esne freskoa erabiltzen dute, Espainiako Estatuko abeltegietatik datorrena. Krematsua eta gantzatsua da, eta ezin hobea zure kanapeak, txigorkiak, saltsak eta mousse-ak prestatzeko.
NAVARRA JIB-EKO ZAINZURI ETA MUTURRAK Klima eta lur emankorrak izaten dira Ebroren Nafarroako erriberan, eta ezaugarri bereziak ematen dizkiete zainzuriei. Uzta biltzeko modua ere berezia da: eskuz egiten dute, apiriletik ekaina bitartean, gauez edo goizeko lehen orduetan, eguzkiaren argiak ez diezaien zuzenean eman. Elaborazio prozesua, gainera, tradizionala izaten da, eta ur irakinetan sartzen dituzte zuritu aurretik, zainzurien propietateak eta lurrina hobeto zaintzeko. Era horretan, ukitu mikatz leuna duen produktu bat lortzen da.
36
036-037 SELEQTIA EUS.indd 36
19/11/19 21:01
EROSKI SELEQTIA PIPERRAK, BAKAILAOZ EDO HARAGIZ BETEAK EROSKI SELEQTIAk sukalderako eskaintzen dituen irtenbideak ezin hobeak dira gourmet erako errezeta batekin gozatzeko, modu erraz eta azkarrean gainera. Piperrak oliba oliotan melatuta egoten dira eta bakailao basatiarekin betetzen dituzte, zeina kanaberarekin arrantzatzen duten Islandian eta Faroe uharteetan; haragiz beteta daudenetan, berriz, lehen mailako lehengaia erabiltzen dute. Laguntzeko, boletus edulis onddoen saltsa daramate. Berotu eta platerean jarri, ez duzu besterik egin beharko.
KAPOIAK ETA PULARDAK Eguberrietako platerik tradizionalenetakoa da. Ezin hobeak dira labean erreta jateko eta zuk nahi duzun bezala betetzeko. Hezeak eta samurrak dira, eta hazteko moduari esker lortzen da hori (140 egunekoa da kapoiak hazteko denbora eta 100 egunekoa pulardak haztekoa). Errazago presta ditzazun, hezurrik gabe saltzen ditugu, eta betetzeko denborarik ez baduzu, rotiak eta kapoi eta pularda beteak ere eskaintzen dizkizugu, berotu eta prest egongo direnak. Kapoiaren betegarria boilurrez, urdaiazpiko onduz eta tipula melatuz egina dago, eta pulardarenak nahasian daramatza gaztainak, aranpasak eta Pedro XimĂŠnez ardoa.
EZKURREZ HAZITAKO BESOA ETA SOLOMOA, %100 IBERIARRAK EROSKI SELEQTIA saileko iberiarrak %100 iberiar arrazako txerrietatik datoz. Extremadurako eta Andaluziako larreetan hazten dira, eta ezkurra, belarra eta larreetako beste baliabide batzuk janez bizi dira, ez besterik. Modu tradizionalean egiten dituzte, belaunaldiz belaunaldi transmititu den moduan. Besoa prestatu egiten dute, itsasoko gatza eman, garbitu eta 30 hilabetean baino gehiagoan ontzen uzten dute, eta solomoari itsasoko gatza ematen zaio, adobatu egiten da eta tripan sartzen dute hestebete eran, hiru hilabetez ondu dadin.
ALACANTEKO ETA XIXONAKO TURROIA Adierazpen Geografiko Babestua daukate Kalitate Goreneko turroi horiek. Horixe da mailarik gorena turroietan, almendra portzentajeak ematen duena. Turroi gogorra errezeta tradizionalarekin egina da; %67 ditu Marcona almendrak eta %17 eztia. Guriak, berriz, %67 ditu almendrak, freskotasun, kalitate eta zapore handienekoen artean hautatuak.
FOIE GRAS BLOC-A Nafarroan hazitako ahateekin egina dago. Arreta bereziarekin zaintzen dute horien hazkundea eta elikadura, kalitate hobeko produktua lortzeko helburuz. Foie gras honen errezeta espezialistek formulatua da, emaitza delikatu eta berezia lortzeko. Mulard arrazako ahate arren foie gras freskoarekin egina dago, eta horrek bermatu egiten du produktuaren kalitate bikaina. Hotzean jan dezakezu edo plater beroen osagai gisa.
SACHER TARTA Txokolatezko bizkotxo gustagarria da, mugurdi marmeladaz betea eta txokolatez estalia. Austriako Sacher hoteleko errezetarekin egina dago, eta hortik datorkio izena.
37
036-037 SELEQTIA EUS.indd 37
19/11/19 21:01
Eguberri E Eg guberri hauetan
Kalitatezko bermea Basque Culinary Center (BCC) erakunde akademikoen artean aitzindaria izan da gastronomiaren munduan. 2015. urteaz geroztik, egiaztatu egiten du EROSKI SeleQtia saileko produktuen bikaintasuna zaporeari, usainari eta itxurari dagokionez. Bertako adituek dastatze saioak egiten dituzte produktuei onespena emateko edo hobekuntzak proposatzeko. Prozesu horren berri kontatuko dizugu.
E
z da zeregin erraza elikagaien ezaugarri sentsorialak antzematea eta propietate organoleptiko horiek produktu horrentzat egokiak diren edo ez erabakitzea. Kontserbetan, adibidez, edozein kontsumitzaile gai da berduren berezko zaporea antzemateko, orburuena esaterako, zainzuriena edo piperrarena. Nekezagoa gerta daiteke, ordea, beste ezaugarri batzuk antzematea, eta askotan horien araberakoa izaten da azken onespena. Horretarako, dastatze eta ebaluazio prozesu bat egiten da (zentzumenen bidezko analisia esaten zaio). Prozesu horretan, propietate batzuk aztertzen dira, adibidez zaporea, lurrina, gustua, hondar gustua (jan ondoren ahosabaian gelditzen den zaporea) edo egokitasuna (hor sartzen dira prestatzeko erraztasuna, formatuaren neurria, goi mailako produktu bat ote den, gourmet erakoa). Hori guztia kontuan hartuta, eta jasotzen duten formazioaren eta entrenamenduaren bidez, BCC-ko sukaldari eta ikertzaileak gai dira ikuspegi erreal eta objektibo bat emateko elikagaien ezaugarrien inguruan. Gainera, produktu motaren arabera, adituen taldean era bateko edo besteko espezialistak elkartzen dira. Azterketa hori egiteko, dastatzaileek dokumentu bat prestatzen dute, eta hor biltzen dituzte ebaluatu behar duten produktuaren ezaugarriak eta berezitasunak. Termino sinpleak izan daitezke edo esaldi osoak, alderdi onak nabarmentzen dituztenak edo kaskarrak; BCC Innovation saileko talde teknikoak hautatzen ditu ohar horiek, literatura zientifikoaren laguntzarekin.
Definizio horiek aldatu egiten dira ebaluatu behar duten produktuaren arabera. Adibidez, arrozaren ebaluazioa egiteko formularioan, alderdi onei buruzko esaldi hauek agertuko dira: “perla kolorea du”, “aleak testura krematsua dauka”... Alderdi kaskarrei buruzkoak, berriz, gisa honetakoak izango dira: “aleak testura guriegia dauka”, “arroz zapore ahula du”... Dastatzen diren produktuei puntuazio bat emango zaie, eta portzentaje bat erabiltzen da horretarako: produktu bat ezin hobea denean, %100eko portzentajea izango luke. Basque Culinary Centerrek eta EROSKIk ezartzen duten portzentajea gainditzen duenean ebaluatu den
produktu horrek, SELEQTIA sailean sartzeko modukotzat joko da. Portzentaje hori gainditzen ez duenean, sukaldariek eta BCC Innovation saileko ikertzaileek EROSKIrekin lankidetzan jardungo dute, eta hobetzeko proposamenak landuko dituzte.
38
038-039 SELEQTIA BCC EUS.indd 38
19/11/19 21:00
DASTATZE EGUN BAT Dastatze saioan, sukaldari bakoitzak egun horretarako prestatu den formularioa izaten du mahai gainean eta aztertu beharreko produktua ere bai. Horretaz gain, analisi horretan laguntzeko, zentzumenen bidezko azterketan aditua den pertsona baten laguntza ere izaten dute. Hasi aurretik, denek ahoa garbitu behar izaten dute urarekin, ahosabaia neutro eduki dezaten. Prest daudenean, dastatu egiten dute elikagaia eta formularioa bete, laukitxo bakoitzean
behar dena jarriz eta antzeman dituzten beste xehetasun batzuk erantsiz, eta produktu horrek euren iritziz eduki behar lituzkeen ezaugarri idealak zein diren ere adierazten dute. Azkenik, bukaeran denak elkartu egiten dira eta iritziak trukatzen dituzte: zer nabarmenduko luketen, zer-nolako hobekuntzak proposatu, adibidez osagai bat eranstea, testuran aldaketa bat proposatzea osagairen bat gehituz esaterako, edo kolorearen eta tamainaren inguruko gomendioak ere egin ditzakete.
39
038-039 SELEQTIA BCC EUS.indd 39
19/11/19 21:00
Tulipán mintzo da
Plater gozo eta gustagarriagoak Tulipán Rama kremekin Tulipán-ek oraintxe atera ditu merkatura Tulipán Rama kremak, kozinatzeko eta sukaldean harrotzeko. Landare olioak eta esnea konbinatzen ditu bere formulak.
S
ukaldariek eta sukaldeko profesionalek urteak daramatzate Upfield ekoizlearen kalitatezko produktuak erabiliz, eta besteren artean, kozinatzeko eta harrotzeko kremek arrakasta handi lortu dute. Esnea ete landare jatorriko olioak konbinatzen ditu horien formulak, eta erreferente bihurtu dira horri esker; ondorioz, errestaurazioaren arloko profesionalek oso begiko dituzte, eta horietara jotzen dute lehentasunez.
TULIPÁN RAMA KOZINATZEKO Gustagarria eta krematsua izateaz gain, ez dugu zertan kezkatu mamitu egingo ote den tenperatura handietan kozinatzean edo osagai azidoak eranstean, adibidez limoia edo ardoa.
Upfield enpresak aurten ekin dio formula hori Espainiako Estatuko kontsumitzaileekin partekatzeari, eta Tulipán Rama marka sortu du horretarako. 70. urteurrena bete duen honetan, margarina marka ezagunak harritu egin gaitu Tulipán Rama krema berriak merkaturatuz; kozinatzeko eta harrotzeko erabil daitezke, eta zaporerik onenaren aldeko apustua egiten dute formula bakarrarekin. Esnea eta landare jatorriko olioak konbinatzen ditu, eta horri esker, beste esne-gain batzuk baino aukera
begetalagoak eta arinagoak dira. Horrek esan nahi du kozinatzeko eta harrotzeko garaian emaitza hobea lortzen lagunduko diguten ezaugarri batzuk eskaintzeaz gain, osagaien artean kopuru handiagoan ageri direla landare jatorriko gantzak eta txikiagoan animalia jatorrikoak. Esnearen ukituak, bestalde, zapore gustagarria ematen die platerei. Landare jatorriko olioak eta esnea neurri egokian nahasita, bi osagai horien alderdirik onenak biltzen dituen produktu bat lortu du Tulipánek.
TULIPÁN RAMA HARROTZEKO Postre harroagoak eta sendotasun handiagokoak lortuko ditugu. Eta hori guztia koipekia %19 bakarrik edukita.
40
040 PUBLIRREPORTAJE TULIPAN EUS.indd 40
19/11/19 21:00
EROSKI 52 ASTURIANA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/11/19
11:14
protagonistas EROSKI
Zure gogokoak Gure bezeroek hautatu egiten dituzte produkturik gogokoenak eta kontatu egiten digute nola atera etekinik onena sukaldean. Mila esker iritziak eta ideia onak partekatzeagatik.
ENCARNI CARMONA-REN GOGOKOENA
EROSKI SELEQTIA izokin ketua “Zapore ketu leun eta atsegina dauka, eta oso gozoa da”
E
ncarnik, haren senarrak eta bi alabek familian egoteko gogoa izaten dute Eguberrietan: “Gauden lekuan gaudela, saiatzen gara elkartzen, eta urtero 15 lagun biltzen gara”. Zaharrenetatik gazteenetara, denek gozatzen dute egun horietan, “eta bakoitzak ardura bat hartzen du ongien moldatzen den hori egiteko”. “Nire ardura sarrerakoak izaten dira, eta berrikuntzaren bat egiten saiatzen naiz urtero. Errezeta errazak bilatzen ditut, otorduen aurreko garai horretan gozatzeko aukera emango didatenak eta sukaldeari luzaroan lotuta egotera behartuko ez nautenak”. Hori lortzeko, oso begikoa da izokin ketua, “aukera asko” ematen diolako. “Berdin balio du bazkarietarako eta afarietarako, eta baita lagunen bat ustekabean bisitan etortzen denerako ere”. Baina Eguberrietan gauzarik onenak nahi izaten ditugu mahaian. Eta, horregatik, Encarnik EROSKI SELEQTIA saileko izokin ketua hautatzen du, Basque Culinary Centerrek egiaztatua. “Atsegin dut haren zaporea, oso gozoa da, eta ukitu ketu leun eta atsegina dauka”, lehengaia ere halakoxea baitu, ezin bikainagoa: Norvegiatik dator arrain hori, eta metodo naturalarekin ketzen dute. Pago egurraren kearekin egiten dute, bereziki horretarako prestatu den labe batean, non
kontrolatu egiten den tenperatura ez dadila igo 32 ºC-etatik gora; era horretan, eutsi egiten diete izokinaren nutrizio propietateei. Gainera, “oso-osorik ateratzen diozu probetxua, eta ez dauka beste batzuek izaten duten zati marroirik”. EROSKI SELEQTIA saileko izokinean, izan ere, hiru zati homogeneo hautatzen dira, eta zaporerik gustagarriena lortzeko, kendu egiten zaio giharraren zati marroia, eta zapore eta kalitate handieneko haragia bakarrik uzten da. Sukaldean aukera asko ematen duen arraina da, erraz prestatzekoa, eta horrexegatik du hain gogokoa Encarnik, bai Eguberrietako kanapeak prestatzeko eta bai beste edozein garaitarako ere. Zuk ere zure iritzia eman nahi badiguzu zure gogoko produktuen inguruan, supermercado. eroski.es helbidean egin dezakezu. Zeren, EROSKIn, zuk jartzen baitituzu izarrak.
42
042-043 TUS FAVORITOS EUS.indd 42
20/11/19 14:24
Hutsik egiten ez duten errezetak
2,85 â‚Ź ERRAZIOAK
Errazioak: 4
Izokin eta gazta tartaleta tipula karamelizatuarekin
Bete tartaletak izokinaren erdiarekin.
Zailtasuna
Denbora
10’
Estali gazta kremarekin. Jarri izokin zati bat lore eran.
NUTRI-SCORE Apaindu aneta freskoarekin. 12 tartaleta 180 g izokin ketu xerratan, EROSKI SELEQTIA 150 g ahuntzaren gazta krema tipula karamelizatuarekin, EROSKI SELEQTIA Aneta freskoa
NOLA PRESTATU. Irabiatu gazta krema (harrotu dadin) eta sartu gozogintzako mahuka batean (aho biribilekoa izan dadila).
OHAR DIETETIKOA Plater honetan, izokinak ematen duen omega-3a nabarmentzen da. Gatza ere dezente dauka, eta, horregatik, noizbehinka jatekoa da, nahiz eta gatz gutxiko bertsioak ere erabil ditzakegun. Gantz saturatua kendu nahi bazaio (gaztak emana da), jogurtarekin ordezkatu dezakegu zati bat, eta biak nahasiz egin dezakegu krema.
A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
238
14,9G
6,99G
2,31G
2,74G
%12
%21
%35
%3
%46
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
43
042-043 TUS FAVORITOS EUS.indd 43
20/11/19 14:24
ed edergintza
Oparitu itzazu zainketarik onenak Egu Eguberrietan saskiak opari egitea tradizio bihurtu da lagunak eta senitartekoak harritu nahi dituztenen artean. belle sailean bi proposamen aurkeztuko dizkizugu produktu aukera onenarekin. Test kliniko bidez frogatuta daude guztiak eta ez daukate parabenorik.
SENSES&BEAUTY belle SASKIA Kosmetiko sorta zaindua da, formula aberatsez, testura atseginez eta lurrin zoragarriz osatua, eta erritual magiko eta gustagarri bihurtzen dute larruazalaren zainketa. Nezeser bat dakar opari.
MOUSSE SPA SECRETS BAINURAKO GELA Leun-leun garbitzen du zure larruazala aparrak duen testura estraleun eta atseginari esker. Zitriko ukituko lurrin freskoa dauka, bergamotaren olio esentzialak emana, eta purutasun handiko ur bolkanikoa ere bai. Osagai horiei esker, larruazala leun eta zertxobait lurrindua sumatuko duzu.
DENETARAKO BALIO DUEN KREMA Erabilera anitzeko irtenbidea, ezin hobea bidaian eramateko. Hidratatu egite du zure gorputza, burutik oinetara, karitĂŠ gantzari eta E bitaminari esker, zeinak sakon elikatzen katzen duen aurpegiko giko larruazala, gorputzekoa, zekoa, eskuetakoa akoa eta baita ta a ilearen puntak ere. e re.
ASIAN SENSATIONS BEGIEN ERTZETAKOA, ROLL-ON ERAKOA Nekearen aurkako tratamendu integrala begi inguruan emateko: murriztu egiten ditu zimurrak, adierazpen marrak, poltsak eta begi zuloak. Te berdearen estraktuekin eta zeta proteinekin formulatua dago, begi inguruko larruazala leuntzeko eta herdoilaren aurka egiteko; arindu egiten dute begi inguruaren zahartzea, eta atsedena ematen diote zure begiratuari.
ASIAN SENSATIONS AURPEGIRAKO KREMA FPS15, EGUNERAKO Tratamendu integrala eskaintzen du; murriztu egiten ditu zimurrak, eta hobetu larruazalaren elastikotasuna eta sendotasuna. 15eko babes faktorea du, eta zaindu egiten gaitu eguzkiaren eragin kaltegarritik. Testura aberatseko krema da, baina ez gantzatsua; kombutchka estraktuarekin formulatua dago (Asiako edari bat da) eta zetaren leundu proteinekin, zeinak leu egiten baitu, trinkotu eta lehengoratu. Larruazala Larruaza a sendo eta leun uzten du berehala.
OLO XABOIA Koko eta olo olioarekin egina dago, modu tradizionalean. Olo zahiaren partikulak ditu, eta larruazala esfoliatu egiten dute leun-leun. Ez dauka animalia jatorriko osagairik eta sulfatorik.
44
044-046 BELLEZA EUS.indd 44
20/11/19 14:24
belle NATURAL SASKIA Benetako kosmetiko naturalak opari egiteko, saski honetan dauden produktuen formulak Ecocert erakundearen ziurtagiriak egiaztatuta daude, eta egokiak dira beganoentzat. Jatorri naturalekoak dira osagai guztien %99,5, eta horietako %8 nekazaritza ekologikotik datoz.
DUTXAKO GEL SUSPERTZAILEA Jasmin lorearen estraktua darama, larruazala suspertzeko eta freskatzeko gaitasuna duena; limoi estraktua eta aloe vera ere baditu. ESKUETARAKO KREMA Ekilore olioa darama; limoi estraktua ere bai, zeinak herdoilaren aurka egiten duen eta indartu egiten duen larruazalaren hesi naturala; azido laktikoa ere re e badu, eta moldatu egiten n du larruazala. GORPUTZERAKO LOZIO HIDRATATZAILEA Menda estraktua dauka, larruazala freskatu eta moldatzeko; banbu estraktua, larruazala hidratatu eta elastikotasuna a areagotzeko; konjac sustraia (Asiatik heldu da), mantenugai eta mineral ugari duen osagaia larruazala moldatu eta lehengoratzeko. Ekilore olioa ere badu, zeinak ugari ari izaten dituen gantz azido saturatugabeak (lagundu egiten dute larruazala leuntzen eta indartzen) eta a E bitamina, herdoilaren aurka egiteko osagai bikaina, indartu egiten baitu tu u larruazalaren berezko hesia. a.
AURPEGIRAKO GEL GARBITZAILEA Luzoker estraktua dauka, eta osagai horrek hidratatu egiten du, kongestioa arindu eta larruazala leundu; guaiaba estraktua ere badu, eta horrek gaitasuna dauka freskatu eta herdoilaren aurka egiteko (C bitaminari esker). Aloe vera ere badarama, zeinak ugari dituen bitaminak eta proteinak; horrek babestu eta freskatu egiten du larruazala, eta lagundu egiten du hidratatuta egon g dadin.
DESODORANTEA Damaskoko arrosaren estraktua dauka, zeinak propietate antiseptikoak dituen eta bakterioen aurka egiteko gaitasuna ere bai. Ekilore hazien olioa ere badu, zeinak ugari izaten dituen gantz azido saturatugabeak (lagundu egiten dute larruazala leuntzen eta indartzen) eta E bitamina.
Bisita ezazu gure web-orria eta ikusi belle sailean ditugun produktu guztiak
AURPEGIRAKO KREMA, LARRUAZAL NORMAL ETA MISTOAK Te zuriaren estraktuarekin formulatua dago, eta C bitamina eta polifenolak dituenez, babesteko eta herdoilaren aurka egiteko balio du Piku estraktua ere badarama (lehengoratu eta hidratatu egiten du); karitĂŠ gantza ere badu, zelulak lehengoratzeko osagai bikaina, zeinak aurrea hartzen dion zahartze p prozesuari, eragotzi egiten duen due en larruazala deshidratatzea deshidra atatz malgutasuna eta malgutas suna dion; ematen dio n; landarearen konjac land dare eta sustraiak et ta E bitamina bitamin na ditu di beste bes ste osagaiak. osag o
45
044-046 BELLEZA EUS.indd 45
19/11/19 20:58
ed edergintza
Christmas Crackers, berriz asmatu dugun tradizioa
E
rresuma Batuan oso ohikoa izaten da Christmas Crackers direlakoak opari egitea Eguberrietako afarietan eta lagunekin egiten diren ospakizunetan. Karamelu itxurako
kutxa bat izaten da, opariz betea, eta bi lagunen artean irekitzen dute, bakoitzak alde banatatik tira eginez. Zatirik handiena lortzen duenarentzat izaten da barrenean dagoen guztia.
belle sailean, egokitu egin dugu ohitura hori, eta cracker bat sortu dugu makillajeko produktu sorta batekin. Ilusioz eta jai giroz betetako sorpresa bat da, opari ezin hobea izan daitekeena.
Zer aurkituko ote duzu barrenean?
MASKARA, ORDEZKO BETAZALEN EFEKTUA LORTZEKO Ematen den aldi bakoitzean, silikonazko eskuila moldatzaileak bolumena ematen du, kurbatura, luzera eta defi nizioa, eta 3D-ko efektua lortzen da. Pantenola eta E bitamina ditu, eta betazalak indartu eta babestu egiten dituzte.
EZPAINETARAKO LAPITZA, 01 ROUGE Iraupen luzeko lapitza da. Argizariekin eta E bitaminarekin aberastua dago formula, eta bi horiek hidratazioa eskaintzen dute. Marra leun eta zehatza egiten du ezpain ertzetan.
AZAZKALETARAKO LAKA, 12 BERRY Gloss Seal’R teknologia patentatua darabil, muturreko distira ematen duena luzaroago eta koloreak ere bizitasun handiagoa izaten du, azkarrago lehortzen da eta iraupen luzeagoa dauka. Egokia da beganoentzat, eta 10 free formularekin egina dago. Pintzel berria dauka, laua, mutur biribildukoa, zehatza eta delikatua, hobeto kontrolatzeko kolorea emateko ekintza.
EZPAINETAKO BARRA SATINATUA, 19 CAPRI Akabera distiratsua du, gorri klasiko hilezina kolorez. Olio naturalak eta E bitamina daramatza; horri esker, errazago ematen da eta propietate hidratatzaileak eransten dizkiote, ezpainak heze eta zainduta egon daitezen.
46
044-046 BELLEZA EUS.indd 46
19/11/19 20:58
EROSKI 52 HEINEKEN.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/11/19
11:17
masterclass bidaiak
Eguberri hauetan, oparitu ezazu ilusioa! H
emen dira Eguberriak, eta batzuetan kosta egiten zaigu aukeratzea etxekoei zer jarriko diegun zuhaitz azpian. EROSKI Bidaietan oporleku apartak aurkituko dituzu, eta zure oparia oroitzapen paregabea izango da, bidaiak oparitzea ilusioa oparitzea delako. Bizi esperientzia bat izaten da, beti gogoan gelditzen zaiguna. Era guztietako proposamenak egin ditzakezu lagunei eta familiakoei eskaintzeko, esperientziak, dibertsioa, abentura, lasaitasuna... Opari perfektua izango dira, eta lagundu egin nahi dizugu horretan. Zenbait ideia proposatuko dizkizugu opari ahaztezina izan dadin.
itsas bidaia ere oparitu dezakegu. Sorpresa atsegina izango da. ANAI-ARREBENTZAT Zer opari hobea leku paregabe batera joateko bidaia baino, adibidez Kanaria Handira, hango duna amaigabe eta itsasertzeko paseo zoragarriekin? Zer iruditzen hegazkin txartel batzuk uharte horretara joateko? Datarik egokienak zein izan daitezkeen ez badakizu, ez arduratu: EROSKI Bidaietan oparitarako txartelak eskaintzen ditugu, nahi duzunean trukatzeko.
ETXEKO NESKA-MUTILENTZAT Gauza askok sortzen dute ilusioa haurrengan, eta zer esanik ez Parisko Disneyland-era joateak. Opari hori, gainera, ez da izango haurrentzat bakarrik, familia guztiarentzat baizik.
LAGUN BATENTZAT Uste baino zailagoa izaten da batzuetan, baina EROSKI Bidaietan hainbat opari kutxa edo esperientzia kutxa aurkituko dituzu, jardueraz, egonaldiz, abenturaz... beteak. Denetarik eta denentzat. Era horretan, aukera sorta bat oparituko diozu, eta zure lagunak aukeratuko du gehien atsegin zaiona.
GURE GURASOENTZAT Haiek ere onena merezi dute, eta, horregatik, askotan zaila egiten zaigu opari bat edo bestea hautatzea. Itsas bidaia batekin, asmatu egingo duzu, bai edo bai! EROSKI Bidaietan baditugu 3, 4, 6 eta 7 eguneko bidaiak, prezio paregabeetan. Eta oparia senide gehiagoren artean eginez gero, egun gehiago dituen
ZURE BIKOTEKIDEARENTZAT Egun hauek egokiak dira bikotekidearekin eguneroko errutinari ihes egiteko. Eguberriak asko maite dituzuela eta azokak bisitatzeko irrika daukazuela? Zer moduz Alemaniarako bidaia bat planifikatuko bagenu? Zuen gustuko lekua edozein dela ere, neurri-neurriko ideia aurkituko dugu, zuen lehentasunei ezin hobeki
erantzungo diena, eta aukera izango duzue elkarrekin kalitatezko denbora pasatzeko eta errutinari ihes egiteko. ZURETZAT Badakigu azken oparia utzi dugula zuretzat, baina zu garrantzitsua zara eta merezi duzu betidanik amestu duzun bidaia hori. Beharrezkoa delako besteengan pentsatzea, baina norbere buruaz ahaztu gabe. Eta ametsak bizi egin behar dira. Eguberri on!
48
048-049 VIAJES EUS.indd 48
19/11/19 20:55
EGUBERRIAK BENIDORMEN Abenduaren 27a 8 egun / 7 gau Mantenu Osoa urarekin / ardoarekin eta Gabon Zaharreko galarekin
785€ DISNEYLAND PARIS 2020KO ASTE SANTUA Apirilaren 9tik 12ra 3 gau Mantenu Erdi Plusean Sequoia hotelean
875€ ITSAS BIDAIA MENDEBALDEKO MEDITERRANEOAN 2020ko apirilaren 19an irtengo da ontzia, Bartzelonatik 8 Egun / 7 gau Mantenu Osoan
980€
Prezioa “hortik hasita” pertsona bakoitzeko, egonaldi bikoitzean. Baldintzen berri jakiteko, galdetu ezazu Eroski Bidaien bulegoetan. Leku mugatuak. CIE 618. 12/2019 Edizioa.
048-049 VIAJES EUS.indd 49
20/11/19 14:25
Abenduan 50 Eguberri ospatu nahi ditugu zurekin Ospakizun garaia da, bazterrak apaingarriz eta argiz betetzekoa, etxekoak eta aspaldi ikusi gabekoak elkartzeko, mahai inguruan bildu eta une ederrak partekatzekoa. Horixe da Eguberrien magia, eta sentitu eta gozatu egin behar da. EROSKIn badakigu egun hauek garrantzitsuak direla zuretzat, eta gure nahia da ezertxo ere ez dakizula falta izan, aurten bereziki, zeren... 50 Eguberri ospatzera baikoaz zurekin, opari eta aurrezpen gehiago eskainiz.
Datorren urtean Laponiara eramango zaitugu 2020. urteko Eguberriak zure familiarekin goza ditzakezu Laponian, modu paregabean, bestelako paraje batzuetan. Elurretako motorrean ibili ahalko zara, leran ere bai txakurrek tiratuta, aurora borealak ikusi ahalko dituzu, baita Aita Noel eta haren oreinak Hemen eman ezagutu ere. dezakezu izena: eroski. Oso erraza da zozketan parte es/sorteo-viajes/ (1) hartzea: gure web-orrian izena Zorte on! eman eta kito. Bazkide irabazleari 1.000.000 puntu emango dizkiogu Travel Club programan, eta bidaia horrekin trukatzeko modua izango du, edo Travel Club katalogoan ageri den besteren batekin.
Zure erosketak doan u finantzatu ditzakezu
0
%
UTB
50
hilabeteraino
Eguberri hauetan lasaitasuna eman nahi dizugu opari. Finantzaketa eskaini nahi dizugu, %0ko UTBa duena 50 hilabetean (2). Finantzaketa berezia eta doakoa, interesik eta komisiorik gabea, 3, 6, 10, 12, 24, 30, 40 eta 50 hilabeterako EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietarako, 90 €, 90 €, 120 €,144 €, 288 €, 360 €, 480 € eta 600 €-ko kopurutik hasita, hurrenez hurren.
Denetik gehiago Sustapen Gehiagorekin Gure rentingarekin, erregaia doan eskura dezakezu! Auto bat rentingean kontratatzen baduzu EROSKI aplikazioko Sustapen Gehiago atalean (baita eroski. es helbidean eta EROSKI Bidaien
bulegoetan ere), 200 €-raino aurreztu ahalko duzu zure EROSKI club txartelean. Gainera, abenduan zozketa hauek egingo ditugu (3): • Erregaia doan, urtebeterako.
• Erregai biltegia 30 aldiz betetzea. Oroitu zaitez gure sustapenekin ere aurreztu dezakezula 80 markatan baino gehiagoan: ToysRus, Verbaudet, Nike, La Redoute, PortAventura… Eta beste hainbat!
(1)
EROSKI club-eko bazkideen artean egingo den zozketa; horretarako, www.eroski.es/sorteo-viajes/ helbidean sartu beharko dute 2019ko abenduan zehar eta beren burua identifikatu. Travel Club programako 1.000.000 puntu sartuko zaizkio bazkide irabazleari, bidaiarekin trukatu ditzan edo Travel Club katalogoko beste edozein oparirekin. Ikus itzazu baldintzak hemen: www.eroski.es/aniversario-promocion-2. (2) 2020ko urtarrilaren 6a arte balio du, eta EROSKI club txartela erabili behar da; Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak eman behar dio oniritzia. Bezeroak ez du interesik ordainduko, EROSKIk hartuko ditu bere gain. (3) Ikus itzazu hemen zozketaren baldintzak: http://bit.ly/VE_CombustibleGratis.
50
050-051 VENTAJAS CLUB EUS.indd 50
20/11/19 14:26
Puntuak opari, zure opariekin asmatu dezazun Familiarentzako oparitxo dibertigarri eta originalak bilatzeko garaia da. Gauzak erraztu nahian, EROSKI club-ek atal berezi bat sortu du Eguberrietako opari eta jostailuekin. Horretaz gain, Travel Clubeko katalogoan, 50 Eguberri EROSKI zurekin atalean trukatzen dituzun puntuen %25 opari emango dizkizugu (4). Hor aurkitu dezakezu Eguberri hauetan nahi duzun oparia, eta Travel Club puntu asko eskuratu dezakezu!.
Puntuen
%25
Pentsatzen ari al zara zer opari egin? EROSKI club-ekin, Eguberrietako zure erosketek oparia izango dute seguru. 2019ko abenduaren 19tik 2020ko urtarrilaren 6ra EROSKIn 30 â‚Ź-ko erosketa egiten duzun bakoitzeko, arraspa digital bat eskuratuko duzu hatz egiteko, eta oparia ekarriko dizu seguru! (5), baldin eta zure EROSKI club txartela erakusten baduzu ordainlekuan. Oso erraza da: 1. Sar zaitez Errealitate Areagotuaren funtziora EROSKI aplikazioan. 2. Fokuratu ezazu zure EROSKI club txartela. 3. Egin hatz eta ikus ezazu zer opari egokitu zaizun!
Prest utziko ditugu zure mandatuak Hainbat produktu aukeratu dezakezu gure urdaitegian, frutategian, ogitegian, arrandegian... eta nahi duzun mandatua egin zure ohiko dendan. Zuk nahi bezala prestatuko dugu
eta ez duzu zain egon beharko. Gainera, 2019ko abenduaren 20tik 2020ko urtarrilaren 6ra jasotzen eta ordaintzen badituzu mandatuak, zozketa batean parte hartuko duzu (6) eta 100 â‚Ź-ko balioa duten 50
gurditxoetako bat irabazi ahalko duzu. Zure EROSKI club txartelean sartuko dugu diru hori, nahi duzunean truka dezazun.
(4)
2020ko urtarrilean itzuliko zaie EROSKI club-eko bazkideei 2019/11/25etik 2020/01/06 bitarte trukatzen dituzten opariei dagozkien puntuen %25. Gehienez 20.000 puntu bazkide bakoitzeko. Eguberri EROSKI zurekin atalean. Ikus itzazu baldintzak hemen: www.eroski.es/aniversario-promocion-2. (6) Galdetu ezazu zure ohiko dendan edo www.eroski.es/sorteo-encargos helbidean. Ez dira hemen sartzen Vegalsa saltokiak eta Familia supermerkatuak. (5)
51
050-051 VENTAJAS CLUB EUS.indd 51
19/11/19 20:55
EROSKI 52 MULTIMARCA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/11/19
16:58
EROSKI 52 MCCAIN.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/11/19
11:20
EROSKI 52 CASAMAS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
06/11/19
13:48