EROSKI_FEBRERO_2019_EUSKERA

Page 1

www.eroski.es

#43

’19ko otsaila - 1 EURO

EROSKI NATUR ZITRIKOAK

Naturalki hobeak EDERGINTZA Apar erako gelak belle sailean: sentsazio bainua

PROTAGONISTAK Skrei sasoia da. Arrain horrek ez du parekorik bere espeziean

DENDAN ZUREKIN Poltsa berriak plastikozkoen ordez


EROSKI 43 CAMPURRIANAS.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/01/19

13:43


a u r ki b i d e a www.eroski.es

’19ko otsaila

08 sasoi honetan... EROSKI Natur freskoak: naturalagoak eta arduratsuagoak

18 EROSKI protagonistak Hasi da EROSKI Natur saileko Skrei bakailaoaren sasoia. Ez dauka parekorik.

22 erakusleihoa SELEQTIA produktuak zure platerei gourmet ukitu bat emateko: Parmigiano Reggiano eta Camargue-ko gatz lorea.

30 zurekin dendan Gure poltsa berriak aurkeztuko dizkizugu, ingurumena gehiago errespetatzen duten materialekin eginak.

32 zure osasunaren alde Begetalen kontserbak: erraz erabiltzen dira eta berdura freskoen propietate guztiak dauzkate.

36 aurreztu EROSKIrekin Egizu apustu lekaleen alde: merkeak, moldakorrak eta oso osasungarriak dira.

08

40 energia hazteko Neska-mutilek modu orekatuagoan jan dezaten, ikas ezazu zer den eta nola erabiltzen den NestlĂŠ-ren Nutriplato metodoa.

44 edergintza Dutxako gel berriak eta xanpu lehorra aurkeztuko dizkizugu.

49 EROSKI club aurrezki kupoiak Aurrezten lagunduko dizugu EROSKI club aurrezki kupoiekin.

30 Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

36

52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.

3

003 SUMARIO EUS.indd 3

22/1/19 18:22


hilabete honetan... ‘19ko otsaila

“Lanean jarraitzen dugu zuei egiaz axola zaizuen horren alde. Elikagai fresko iraunkorragoak eskaintzen ditugu eta ingurumena errespetatzen duten produktuak”

www.eroski.es

#43 ’19ko otsaila - 1 EURO

Aurrezki-kupoiak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean

EROSKI NATUR ZITRIKOAK

Itxaso Cuesta — Eroski clubeko ARDURADUNA

Naturalki hobeak EDERGINTZA Apar erako gelak belle sailean: sentsazio bainua

PROTAGONISTAK Skrei sasoia da. Arrain horrek ez du parekorik bere espeziean

DENDAN ZUREKIN Poltsa berriak plastikozkoen ordez

001 PORTADA CITRICOS EUS.indd 1

Kontsumo arduratsuagoaren alde

E

ROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua. Uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta halaxe islatu dugu osasunaren eta iraunkortasunaren alde iaz onartu genituen 10 konpromisoetan. Aurten ere lehengo lepotik daukagu burua, eta lanean jarraitzen dugu zuei bezeroei egiaz axola zaizuen horren alde, adibidez elikagai fresko iraunkorragoak eskura izatea. Horretarako, zaindu egiten dugu prozesu guztiak ahalik eta arduratsuenak izan daitezela, hasi ekoizpenetik eta dendako eragiketetaraino, eta berdin tartekoak ere, eraldatzeko eta manipulatzeko prozesuak alegia. Horrek esan nahi du eskaintza ekologikoen alde egiten dugula, bultzatu egiten dugula tratamendu fitosanitarioak desagertzea, iraunkortasun ziurtagiriak lortzen ditugula gure arrandegietan, kontrolatu egiten dugula antibiotikoen erabilera eta gure hornitzaileei eskatu egiten diegula

animalien ongizatea bermatuko duten jardunbideak erabil ditzatela. Ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuak eskaintzeaz gain, EROSKIn beste pauso bat ere eman dugu jendeak plastikozko poltsa berrerabilgarriak erabil ditzan, plastikoaren erabilera murrizteko. Jabetzen gara poltsa horiek zer-nolako arazoa sortzen duten ingurumenean, eta horregatik ari gara urtez urte lanean arduratsuagoak izan nahian horien erabileran. Hemendik aurrera, poltsa berrerabilgarriak eskuratzeko erraztasunak emango ditugu, eta beste aukera bat ere jarriko dugu zuen eskura, ohiko plastikoa ez den beste material batekin egina eta kontsumitzaile gisa egunero dituzuen beharrizanetara egokitua.

22/1/19 18:12

#43. argitalpena ‘19ko otsaila

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015

Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena izan da gurea zazpigarren urtez jarraian

Hogeita bi urte daramatzagu Elikagai Bankuarekin lankidetzan

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

EROSKI club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena

www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak

4

004 EDITORIAL EUS.indd 4

22/1/19 18:21


EROSKI 43 DANONE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/01/19

13:29


DASTA EZAZU GURE PRODUKTU SORTA

Gustu guztiak asetzeko moduko pasta

E

likagai guztien artean, pasta izango da moldakor eta merkeenetakoa. Ongi hartzen ditu era guztietako saltsa eta osagaiak, besteak beste haragiak, arrainak, itsaskiak eta berdurak, eta horri esker, errezeta asko eta asko presta daitezke, zaporez eta kolorez beteak. EROSKIn askotariko eskaintza dugu pastaren multzoan (makarroiak, marrazoak, tallarinak...), guztiak ere gariaren semola gogorrarekin eginak. Badira beste osagairen bat erantsita duen pastak ere, adibidez arrautza, berdurak eta barazkiak (espinakak, azenarioak edo tomateak), eta baita zuntzarekin aberastuta dagoena ere.

Eta nahiago baduzu lasagna edo kaneloiak prestatu, gure produktuen artean badituzu horretarako plakak ere, ezin egokiagoak Italiako gastronomiako plater tradizional horiek moldatzeko. Herrialde horretan eginak daude eta egosita datoz;

horri esker, denbora aurreztuko duzu sukaldean. Zuk nahi duzun osagaiekin bete beste lanik ez duzu izango: beti-betikoa hauta dezakezu, haragia bexamelarekin alegia, edo txanpiĂąoiak, gazta, oilaskoa, berdurak, atuna... Zuk erabaki!

6

006-007 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 6

22/1/19 18:13


gosea pizteko

EROSKI TXOKOLATE ESNEDUNAK

Are krematsuagoak

E

guneko edozein une da ona txokolate tableta batekin gozatzeko. Dasta ezazu EROSKIren txokolate esnedunaren errezeta hobetua, almendra eta guzti datorrena, edo, nahi izanez gero, hortxe duzu hurrak daramatzan txokolate esnedunaren zapore bikaina ere. Harritu egingo zaituzte bien zaporeak eta testurak.

EROSKI TEAK ETA INFUSIOAK

Edozein ordutan

T

eak eta infusioak ohiko bihurtu dira gure egunerokoan, eta gero eta leku gehiago hartzen dute. Goiza ongi hasteko edo gauez erlaxatzeko, lagun paregabeak dituzu gure te berde eta gorriak eta infusio lasaigarri eta digestiboak. Gorputzak eskertu egingo dizu katilu beroari egindako hurrupa bakoitza. Orain zorro berriarekin datoz, errazago eta erosoago ireki ditzazun, eta, gainera, kendu egin dugu pakete

bakoitzak inguruan izaten zuen film bilgarria, plastiko gutxiago erabiltzeko eta ingurumena babesteko.

Laguntzaile perfektua

I

Zaindu dezagun geure burua

M

KETCHUP SALTSAK

par Amerikako sukaldaritzaren sinboloa, ketchupa, oso ezagun bihurtu da, eta haragiak eta jaki

ARROZ EKOLOGIKOA

frijituak laguntzeko erabiltzen da sarrisarri. EROSKIn hiru eratako ketchup saltsak ditugu: Sannia sailekoa, Basic markakoa eta pikantea edo mina. Extremaduratik datozen tomateekin eginak daude hirurak; Guadiana ibaiaren ibarrean biltzen dituzte bertako nekazariek, eta haien esperientziari eta ezagutzari esker, kalitate handiko fruitua lortzen dute, zapore paregabekoa.

unduan gehien jaten den zerealetako bat da arroza, eta mota askotakoak aurki daitezke merkatuan. EROSKIn ere mota eta jatorri ugariko arrozak ditugu, eta tartean baita ekologikoa ere; Valentziatik dator, eta ongarririk eta pestizidarik gabe landatzen dute, inguru hartako oreka naturala ahalik eta gehiena errespetatu nahian. Ale ertaineko arroza da, eta kalitate estandarrik handienak ditu, kontu handiz lantzen dutelako eta aleak banan-banan hautatzen dituztelako ekoizpen prozesuan. Bereziki egokia da Valentziako plater tradizionalak prestatzeko. Nekazaritza ekologikoaren zigilua dakar ontzian, eta horrek bermatu egiten du landatzerakoan erabili diren metodoek errespetatu egiten dutela ingurumena.

7

006-007 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 7

22/1/19 18:14


sasoi honetan...

Konpromisoa dugu osasunarekin eta iraunkortasunarekin

Elikadura naturalagoaren alde Modu naturalagoan elikatzeak mesede egiten dio ingurumenari eta gu guztioi ere bai. Hori dela eta, tratamenduak zentzuz erabiltzen dituzten elikagaiak aukeratzea komeni da, horietako batzuek kalte egiten baitiote gure osasunari eta inguruari. Osasunaren eta iraunkortasunaren aldeko konpromisoa daukagulako, EROSKIn elikadura naturalagoa eta arduratsuagoa sustatzen dugu gure produktuen bidez.

8

008-009 ES TIEMPO DE PARTE 01 A EUS.indd 8

22/1/19 18:13


I

az hamar konpromiso argitaratu genituen osasunaren eta iraunkortasunaren alde egiteko, eta aurrerantzean horiek gidatuko dute gure bidea. Hamar horien artean dago, besteak beste, gizartearekin eta ingurumenarekin arduratsuagoa den elikadura sustatzea. Egunero-egunero lan egiten dugu helburu hori lortzeko, eta zaindu egiten dugu gure dendetan eskaintzen dizkizuegun produktu guztiak ahalik eta iraunkorrenak izan daitezela: jatorritik bertatik, adibidez, tokiko produktuen alde egiten dugu, horrek bultzada ekonomikoa eta soziala ematen baitie nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten eskualdeei, eta saltokietako jardueretan ere zaindu egiten dugu alderdi hori.

Produktu ekologikoak ere sustatzen ditugu, baita ekoizpen prozesu iraunkorragoak darabiltzatenak ere. Natur saileko zitrikoetan, adibidez, desagerrarazi egin ditugu uzta bildu ostean fungizidekin eta pestizidekin ematen zaizkien tratamenduak; arrain basatiei eta akuikulturakoei MSC eta GGN ziurtagiriak eskatzen dizkiegu, zeinak bermatu egiten duten itsasoa eta beste espezieak errespetatuz arrantzatu eta hazi direla; animalietan kontrolatu egiten dugu antibiotikoen erabilera, eta jardunbide zehatzak txertatu ditugu Natur saileko haragietan animalien ongizatea ziurtatzeko. ANTIBIOTIKO GUTXIAGO Gure lan ildoetako batean, animaliekin erabiltzen diren antibiotikoak murrizteko eta kontrolatzeko helburuarekin ari gara, uste baitugu funtsezkoa dela gure segurtasunerako. Animalietan eta gizakietan gehiegi erabiltzeak edo oker erabiltzeak areagotu egiten du birus eta bakterioen erresistentzia, eta, ondorioz, baita gure osasunerako arriskuak ere. EROSKIn konpromisoa hartu dugu antibiotikoen erabilera murrizteko, eta erabili beste aukerarik ez dagoenean ere, modu kontrolatu eta mugatuan egiten dugu, eta beti albaitariek gainbegiratuta, bermatu egin nahi izaten baitugu gure produktuek ez daukatela antibiotikoen hondarrik. Hain zuzen, salgai dagoen haragi mota bakar batek ere ez dauka antibiotikorik. Legeak dioen bezala, animaliak tratamenduren bat hartu duenean, antibiotikoak ez daitezke pasatu gizakiengana, eta, hortaz, behar adina denbora utzi behar baita animaliak bere gorputzetik kanporatzeko. EROSKI Natur saileko gure produktuek, gainera, legeak ezartzen dituen betekizunak baino zorrotzagoak dituzte. Natur saileko axuri eta txerrikietan, legeak ezartzen duen baino denbora gehiago uzten dugu antibiotikoak kanporatzeko. Eta Natur oilaskoak, berriz, antibiotikorik gabe haziak izaten dira beti.

IRAUNKORTASUNA KATE OSOAN Antibiotikoen erabilera mugatua duten haragiak ez ezik, EROSKI Natur markan zitrikoak ere aurkituko dituzue, uzta bildu ostean fungizida bidezko tratamendurik hartu ez dutenak hain zuzen. Ingurumenarekin errespetuz jokatzen duten produktu freskoak eskaintzeko ahalegin horretan, uzta ostean fungizidekin ematen diren tratamenduak desagerrarazteaz gain, aurrera egiten ari gara ekoizpen integratuko prozesuak ezartzeko nekazaritzan -sistema horrek darabiltzan jardunbideak lagungarriak dira ingurumena babestu eta hobetzeko, baliabide naturalak eta aniztasun genetikoa zaintzeko, eta zorua eta paisaia babesteko-, eta hitzarmenak sinatzeari ere ekin diogu EROSKIn hartu ditugun konpromiso horiek guztiak beteko direla ziurtatzeko eta produktu iraunkorragoak eskaintzeko. ESKAINTZA HANDIA EKOLOGIKOETAN Azkenik, produktu ekologikoek osatzen dute konpromiso horren beste ardatz bat. Gaur egun, 1.000 produktu ekologiko baino gehiago ditugu gure saltokietan: frutak eta barazki freskoak, esnekiak, olioak eta kontserbak, besteak beste. Era horretan, aukera gehiago jartzen dugu kontsumitzaileen eskura, eta lanean jarraitzen dugu produktu ekologiko bat eskaintzeko beharrizan mota bakoitzerako. Produktu horiek lagundu egiten digute ingurumena eta gizartea gehiago errespetatzen duen elikadura bat sustatzeko helburua betetzen, ekoizpen ekologikoak bere-berea baitu ingurumenari kalterik egingo ez dioten jardunbideak erabiltzea, baliabide naturalak zaintzea eta animalien ongizatea bermatuko duten arau zorrotzak erabiltzea. Era horretan ekoizten dituztenez, produktu ekologikoekin zaindu egiten dira gure baliabide naturalak eta gure planetako bioaniztasuna.

9

008-009 ES TIEMPO DE PARTE 01 A EUS.indd 9

22/1/19 18:13


Natur oilaskoa, antibiotikorik gabe hazia

Guztien ongizatea zaintzeko ardura Animalietan eta gizakietan antibiotikoak erabiltzeko joerak areagotu egin du horiekiko erresistentzia, eta, ondorioz, mugatu egin ditu infekzio batzuei sendabidea jartzeko bideak. Egoera hori ikusita, organismo eta erakundeak hasiak dira esaten kontrolatu egin behar dela antibiotikoen erabilera, eta EROSKIn plan bat abiarazi dugu Natur produktuetan mugak jartzeko; sail horretako oilaskoak, adibidez, antibiotikorik gabe hazten dira. 10

010-011 ES TIEMPO DE PARTE 01 B EUS.indd 10

23/1/19 16:50


sasoi honetan...

A

zken urteetan, Europan handitu egin da antibiotikoekiko erresistentzia, hain zuzen neurririk gabe erabili izan direlako gizaki eta animalietan. Horren ondorioz, tratamendu askok galdu egin du eraginkortasuna, eta gaur egun bestelako aukera gutxi ageri da, ikerketek ere ez baitute ematen itxaropen handirik. Egoera horrek etorkizunean zer-nolako arriskua ekar dezakeen ikusita, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatu du murriztu eta kontrolatu egin behar dela antibiotikoen erabilera gizakietan eta animalietan. EROSKIn ere horrexetan ari gara, banaketa enpresa bat garen neurrian behartuta gaudelako gure bezeroei produktu arduratsuak eskaintzera, ingurumena eta gu guztion ongizatea zainduko dutenak. Plan bat jarri dugu abian Natur markako gure produktuetan antibiotikoak desagerrarazi eta murrizteko. Horren adibide da oilaskoa, zeinak ez duen antibiotikorik hartu hazteko prozesuan.

Hornitzaileekin lanean dihardugu antibiotikoak arduraz erabil ditzaten, eta etengabe aztertzen dugu zein den modua gure bezeroei ahalik eta produkturik onena eskaintzeko, sendagai horien erabilera murriztuz, arrazak hobetuz eta sendotuz, eta elikadura aldatuz. Horregatik guztiagatik, Natur saileko gure oilaskoak animalien ongizateari dagokion ziurtagiria ere badarama. EZAUGARRI PAREGABEAK Oilaskoak hazteko sistema bereizgarria darabilgu eta ardura handiagoz jokatzen dugu ongizatea zaindu nahian; horren eraginez, Natur saileko oilasko berriaren haragiak berekin ditu zaporeak, testurak eta koloreak behar dituen propietate guztiak. Mantso hazten den oilaskoa da, eta barrenean hazia dagoen arren, hegazti gutxiagorekin partekatu behar izaten du lekua metro koadro bakoitzeko, eta leku gehiago izaten du aske mugitzeko eta argi naturala ere gehiago

Francisco Ascaso Albaitaria eta Elikagaien arloko teknikaria EROSKIren Kalitate Sailean

“Salgai dagoen haragiak ez dauka antibiotikoen hondarrik� Arriskutsua al da animalietan antibiotikoak erabiltzea? Animaliak hazteko prozesuan antibiotikoak erabiltzea ez da kaltegarria gero haragi hori jango duten pertsonentzat, eta, gainera, askotan nahitaez erabili beharra dago osasunagatik eta animaliaren ongizateagatik. Ondoren, legeak ezartzen duen tartea utzi behar da animalia hil aurretik, hondarrak organismotik kanporatu ditzan. Hortaz, salgai jartzen diren haragiek eta haragi produktuek ez dute izaten antibiotikoen hondarrik, legeak debekatu egiten baitu.

dauka. Landare jatorriko elikagaiak bakarrik jaten ditu: artoa izaten da %50 gutxienez eta gainerakoak ale osoko zerealak. Haragiaren kolorea horiagoa izaten da, artoak eta landare jatorriko beste mantenugai batzuek emana. Hazkunde mota horretan lasto fardelak eta beste elementu batzuk ere erabiltzen dira, hegaztien jokabide naturala sustatzeko. Sail horretako gure oilasko guztiak familia jakinen etxaldeetan haziak dira, eta horrek lagundu egiten du landa eremu horietan populazioa eta enplegua finkatzen. Ezaugarri berezi horiek kalitate hobea ematen diote, eta hazteko sistemak bermatu egiten du arduraz jokatzen dela inguruarekin eta landa eremuarekin. Oilasko horrek ongi islatzen du EROSKI Natur sailak zer-nolako lana egiten duen tokian tokiko produktuak sustatu eta haragi hautatuak eskaintzeko, zapore bereizgarria dutenak eta modu jasangarriagoan ekoitziak, animaliak errespetatzen direla.

Zergatik erabaki du EROSKIk horien erabilera murriztea? Gai horrek kezkatu egiten gaitu; izan ere, animalien hazkundean antibiotiko gehiegi erabiltzeak ekar dezake, bereziki pertsonei ere egiten dieten infekzioak tratatzeko erabiltzen diren horiek, etorkizunean bakterio erresistente gehiago egon daitekeela sendatzeko erabiltzen ditugun antibiotiko horiekiko. Ondorioz, gerta daiteke gaur erraz samar menderatzen ditugun infekzio batzuk bihar ezin sendatu izatea. Zer-nolako neurriak hartuko dira? EROSKIn lanean ari gara antibiotikoen erabilera murrizteko Natur markako produktu bihurtuko diren animalietan. Ekintza hori bete-betean sartzen da osasunaren eta iraunkortasunaren alde 2018an argitaratu genituen konpromisoetan, zehazki kontsumo arduratsuaren alde egiteko konpromisoan.

11

010-011 ES TIEMPO DE PARTE 01 B EUS.indd 11

23/1/19 16:50


sasoi honetan...

EROSKI Natur Zitrikoak

Naturalki babestuak Tratamendu kimikoen erabilera ahalik eta gehiena murriztuz ekoizten diren fruta eta barazkiek baliabide natural gutxiago xahutzen dute eta hondakin gutxiago sortzen. EROSKIn lanean ari gara ingurumenarekin ardura handiagoz jokatzen duten produktuak eskaintzeko, eta Natur saileko gure zitrikoetatik desagerrarazi egin ditugu uzta bildu ostean fungizidekin ematen dizkieten tratamendu kimikoak; orain, elikadura arloko gehigarriz egindako argizariekin bakarrik estaltzen dituzte.

E

ROSKIn bermatu egin nahi dugu Natur saileko freskoak egoerarik onenean daudela, eta, horrekin batean, zaindu egiten dugu gure produktuak naturalagoak izan daitezela eta ingurumenean kalte txikiagoa sor dezatela. Hori dela eta, EROSKI Natur saileko zitrikoekin

ez dugu erabiltzen fungizida bidezko tratamendurik uzta bildu ondoren. Horretaz gain, lanean ari gara barietaterik onenak hautatzeko, zapore bereizgarria bermatuko dutenak. Natur saileko zitrikoak heltze punturik onena eta freskotasunik gehiena duten garaian biltzen dira, eta baldintza gisa

ezartzen dugu gutxieneko gozotasun bat eduki dezatela eta neurri egokia ere bai. Ahal den guztietan, gainera, tokiko produktuen eta ekoizleen alde egiten dugu edo Adierazpen Geografiko Babestua dutenen alde (zigilu hori daukate, adibidez, Valentziako Erkidegotik datozen

12

012-017 ES TIEMPO DE PARTE 02 EUS.indd 12

23/1/19 13:17


es tiempo de...

laranjek). EROSKI Natur saileko zitrikoak modu jasangarriagoan landatzen dituzte, ahalik eta gehiena txikitzen dute ingurumenaren gaineko eragina eta inguru hurbilaren garapena bilatzen dute. Eroski Natur saileko gainerako frutak bezala, GLOBALG.A.P ziurtagiria eskuratu duten nekazariek landatzen dituzte (nazioarteko arau bat da, zeinak bermatu egiten duen nekazaritza segurua dela eta ingurumena gehiago errespetatzen duela). Ezaugarri bereizgarri horiek segurtatzeko, ziurtagiriak eskatzeaz gain, hornitzaileei ikuskaritzak ere egiten dizkiegu teknikari espezialisten bidez. Era berean, produktu bakoitzaren sasoia hasten denean, dastatze saioak ere egiten ditugu, eta horietan aztertzen dugu ea egoki betetzen dituzten bakoitzaren araudi teknikoak eskatzen dituen baldintzak: gutxieneko gozotasun maila, neurria, itxura... Sasoiak aurrera egin ahala ere egiten dira dastatzen saioak, eta berdin produktuak biltegietara iristean ere; horrela egiaztatzen da frutek gero ere egoki betetzen dituztela baldintzak. ZAPOREA ETA LURRINA ZURE PLATERETAN EROSKI Natur zitrikoak apustu segurua dira sukaldean. Elikadura arloko gehigarriz egindako argizariekin baino ez dituzte estaltzen, eta, horri esker, mamia eta azala, biak erabil daitezke. Azalak, izan ere, aukera bat baino gehiago ematen du. Laranja azalaren birrinarekin, adibidez, ozpin saltsak lurrindu daitezke eta gatzen eta belarren osagarri gisa ere erabil daiteke. Gelatinei eta postre mota guztiei lurrin ukitu bat emateko ere aski egokia da, adibidez bizkotxoei, gozogintzako kremei, arroz esneari... Gozogintzan erabiltzen den trikimailu bat izaten da laranjaren azala azukrez betetako ontzi batean sartzea; laranjak lurrin berezia ematen dio azukre horri, zeina aski egokia izaten den gero gozoak egiteko edo infusioei eta kafeei gozo ukitu berezi bat emateko. Ez da ahaztu behar, gainera, laranjen eta limoien azalak asko erabiltzen direla jakiak ontzeko eta baita koktelak eta edarik apaintzeko ere.

Jose J. Fuster EROSKI Natur laranjen hornitzailea

“Zuhaitzei mimoa eta maitasuna eskaintzen badiezu, haiek fruta bikaina emanez erantzungo dizute� Zenbat denbora daramazu laranjak landatuz? Familiako enpresa bat dugu. Gurasoek jarri zuten abian, eta gu bigarren belaunaldikoak gara, eta hirugarrena ere hortxe heldu zaigu. Hogeita hamabost urte daramatzagu EROSKIrekin lanean, eta denbora horretan elkarrekin hazi gara. Laranja landatzea lanbidea baino zerbait gehiago al da zuentzat? Laranja gure pasioa eta gure bizitza da. Valentziako kulturaren zati da eta maitasun berezia diogu. Esango nuke valentziarrek oso maitea dutela lurra, eta bereziki laranja. Zein da sekretua kalitatezko produktu bat lortzeko? Valentziako laranjen sekretua, alde batetik, gure eskualdeko klimari zor zaio, eta, bestetik, Valentziako nekazarien jakintzari. Valentziako Erkidegoak mikroklima berezia dauka fruta hori landatzeko, negu goxoak ditugulako eta udan ez delako izaten gehiegizko berorik. Eta ikasi ere egin dugu hainbat gauza. Adibidez, zuhaitzei mimoa

eta maitasuna eskaintzen badiezu, haiek fruta bikaina emanez erantzungo dizutela. Nola daki bezeroak kalitatezko laranjak jaten ari dela? CĂ­tricos Valencianos Adierazpen Geografiko Babestuak bermatu egiten du fruta Valentziako Erkidegotik heldu dela. Bete beharreko kalitate protokoloak, gainera, oso zorrotzak dira. Adibidez, analisiak egiten dizkiegu zoruari eta hostoei, eta horrela jakiten dugu zernolako gabeziak dituzten zuhaitzek eta nolako mantenugaiak hartzea komeni zaien frutarik onena eman dezaten. Natur zigilua ere hor dago, eta horrek ere bermatu egiten du laranja hauek kalitate estandar handiak dituztela oso. Garrantzitsua al da ekoizpenak ingurumena errespetatzea? Nola ez da izango, ba! Lur hau, izan ere, gure seme-alaben esku geldituko da. Natur zitrikoek GLOBALG.A.P zigilua daramate; nazioarteko ziurtagiri bat da, eta bermatu egiten du nekazaritzan jardunbide onak erabili direla eta errespetatu egin dela ingurumena.

13

012-017 ES TIEMPO DE PARTE 02 EUS.indd 13

23/1/19 13:22


sasoi honetan...

OILASKOA BERENJENAREKIN ETA KUIATXOAREKIN PAPILLOTE ERAN 4

erraza

● Hartu aluminiozko papera,

egin lau zati karratu eta eman barnealdean oliba olio pixka bat. Moztu tipulina juliana eran, fi n-fi n, eta berenjena eta kuiatxoa xerratan, horiek ere ahal bezain fi n.

30-60’ ● Aluminiozko paperaren

OSAGAIAK

gainean, jarri geruza bat tipulin eta berenjena eta kuiatxo xerra batzuk. Jarri gainean oilasko zatiak, eta ondotik, beste geruza bat berdura.

• 600 g oilasko bularki • Tipulin 1 • Berenjena 1 • Kuiatxo 1 • 2 baratxuri atal • 10 ml oliba olio birjina • Gatza • Perrexila

● Zartagin batean, frijitu

baratxuria oliba olio pittin batekin, eta jarri gainean papillote bakoitzari.

NOLA PRESTATU ● Zabaldu gainetik gatz ● Moztu oilaskoa zati ez oso

eta perrexil pittin bat, eta itxi aluminiozko papera

lodietan eta eman gatza.

zorrotxo bat balitz bezala, baina alboetan lekua utzita, berotzean puztuta geldi dadin barrenean sortu zaizkion lurrunen eraginez. ● Sartu labean 180 ºC-an 20

minutuz edo papilloteak puztu arte, eta eduki beste 5 minutu. ● Zerbitzatu berdurekin eta

papillotearen zukuekin. OHAR DIETETIKOA Arrainak, arrautzak eta lekaleek bezala, oilasko bularkiak ere proteina osasungarriak ematen ditu. Oilaskoa haragi zuri gihartsua da, hau da, kalitate oneko proteinak ematen ditu eta oso gantz gutxi (%1,2 inguru); B multzoko

bitaminak ere kopuru aipagarrietan izaten ditu, eta mineral batzuk ere baditu, adibidez burdina, potasioa eta fosforoa. Gainera, haragi zurien sailean, purina gutxi izaten duelako nabarmentzen da oilasko bularkia (organismoan azido uriko bihurtzen dira purinak). Errezeta honetan, berdurak jarri zaizkio oilaskoari, eta papillote eran prestatu dira; horrek are onuragarriagoa egiten du platera. Alde batetik, berdurekin, bitaminaz, mineralez eta zuntzez hornituko dugu. Eta labean egina dagoenez eta egosaldian askatzen dituen lurrunei ere probetxua ateratzen zaienez, hobeto irauten dute elikagaien propietateek.

1,33 €

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

194 4,4g 1,2g 3,7g 0,5g %10

%6

%6

%4

%9

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

14

012-017 ES TIEMPO DE PARTE 02 EUS.indd 14

22/1/19 18:13


EROSKI 43 GARDEN GOURMET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/01/19

13:25


sasoi honetan...

OILASKO IZTERRA PLANTXAN KALABAZA ZATITXO FRIJITUEKIN 4

erraza

30-60’

OSAGAIAK

0,91 €

pertsona bakoitzeko

• 600 g oilasko izter • 2 baratxuri atal • 50 ml oliba olio birjina • Piperbeltz beltza • 400 g kalabaza • 100 g tipula • Gatza NOLA PRESTATU ● Ireki izterrak luzetara,

eta eman gainetik gatza, baratxuria (xehe-xehe moztuta) eta piperbeltz pittin bat. Jarri olio pittin bat zartagin batean, eta egin izterrak plantxan, su bizi-bizian, gorritzen diren arte. Apaldu sua, eta utzi izterrak erabat egin arte. ● Moztu tipula brunoise eran eta frijitu su ertainean zartagin batean. Horitzen denean, erantsi kalabaza laukitxoetan moztua. Eragin zurezko koilara batekin, kalabaza desegiten hasi arte. Eman gatza. ● Utzi beste 5 minutuz egin

dadin eta zerbitzatu. OHAR DIETETIKOA

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

257

14g

4g

%13

%20

%19

GATZA

2,4g 0,5g %3

%9

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Errezeta osasungarri eta gustagarria da, osagaiak ere halakoxeak ditu eta: haragi zuria piperbeltzarekin ondua eta berdura guarnizio bat. Oilaskoak kalitatezko proteinak ematen ditu, eta kalabazak eta tipulak osatu egiten dute errezeta, bitaminak eta mineralak erantsita, nahiz eta bitamina horien zati bat galdu egingo den beroaren eraginez.

16

012-017 ES TIEMPO DE PARTE 02 EUS.indd 16

22/1/19 18:13


es tiempo de...

0,76 €

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

211

1,8g

1g

39g

0,1g

%11

%3

%5

%43

%1

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

LARANJA ETA PAPAIA IRABIAKIA 4

erraza

haziak. Laranja ere zuritu egingo dugu eta ataletan bereizi. ● Jarri fruta irabiatzeko ontzian

-30’

OSAGAIAK • 4 laranja • Papaia baten erdia • 2 jogurt natural (esne osoarekin eginak) NOLA PRESTATU ● Moztu papaia zatietan (meloi

batekin egingo genukeen bezala), eta kendu azala eta

eta nahasi bi jogurtekin, harik eta krema bat eratzen den arte. Hozkailuan gordeko dugu. ● Zerbitzatzeko unean, irabiatu

berriro eta, aurkezteko garaian, jarri gainean fruta zati txiki batzuk apaingarri. OHAR DIETETIKOA Edari honek berekin ditu papaiaren, laranjaren eta jogurtaren onura guztiak, irabiatu gisan egina baitago, eta ez du galtzen

ez zuntzik, ez mineralik eta ez bitaminarik ere. Horri esker, frutak dituen azukreek ez dute jokatzen azukre libre gisa, eta, hortaz, ez dira kaltegarriak. Gosaritan har dezakezu, postre gisa, goiz erdian edo askaritarako, bai etxean eta bai kanpoan ere. Komeni da gogoan hartzea bitaminak ez direla galtzen berehalakoan, eta hamabi orduz gutxienez irauten dutela prestatu ondoren. Nutrizioaren arloari begiratuta, errezeta hau iturri ona da C bitamina eta azido folikoa hartzeko (papaiak eta laranjak ematen dutena), eta jogurtaren kaltzioa ere

badauka, baita kalitate oneko proteina pittin bat ere.

17

012-017 ES TIEMPO DE PARTE 02 EUS.indd 17

22/1/19 18:13


EROSKI Natur saileko Skrei bakailaoa

Freskoa, itsasotik mahaira “Bakailao nomada� esaten diote Skrei bakailaoari. Arrain zurien sailekoa da, eta haragi trinko eta hezea dauka, bere ezaugarri berezien eta migrazio ohituren eraginez. Arrantzari lotutako araudia oso zorrotza da, eta modu tradizionalak erabiltzen dituztenez, parekorik ez duen produktua izaten da. EROSKIn, MSC zigiluarekin aurkituko duzu Natur Skrei bakailaoa.

N

orvegiako antzinako hizkuntzan, nomada esan nahi du skrei hitzak, eta ederki azaltzen du nolakoa den bakailao basati horren bizimodua. Barents itsasoko ur hotzetan bizi da, eta mila kilometro egiten ditu Lofoten uharteetara iritsi arte (han harrapatzen dute). Jaio ziren lekura itzultzeko bidaia izaten da, eta hantxe jartzen dituzte arrautzak, Fiordoetako ur nahasiak zeharkatu ondoren.

Bizimodu ibiltari horrek ematen dio izena, eta haren haragiari ere ezaugarri bereziak eransten dizkio; bakailaoaren familian, harena da zuriena, trinkoena eta hezeena. Bidaia luze horretan tenkatu egiten zaizkio giharrak eta galdu egiten du gantza; elikatu, berriz, itsaskiak janez egiten da, eta horrek mineralak ematen dizkio, eta zapore berezia.

MODU JASANGARRIAN ARRANTZATZEN DA Neguan hasten da arrain honen denboraldia, eta apirila arte izaten da saltokietan. Urtarriletik martxoa bitartean, Skrei espezieko ehunka mila alek adin eta pisu egokia iristen dute, eta Barents itsasoko urak utzi eta Lofoten ingurura migratzeko beharra sentitzen dute; arrautzak jartzeari ekingo diote han.

18

018-021 PROTA - BACALAO EUS.indd 18

23/1/19 13:18


EROSKI protagonistak

Une horretantxe harrapatzen dituzte arrantzaleek; arau zorrotzak errespetatu behar izaten dituzte -Norvegia aitzindaria izan da halako araudi bat ezartzen -, eta horrek bermatu egiten du bakailaoa modu selektiboan harrapatuko dutela eta arrantza modu tradizionalak erabiliko dituztela. Kopuru jakin bat baino ez dute harrapatzen, eta horrela bermatua gelditzen da Skrei bakailaoak iraun egingo duela gerora ere. Arrainaren iraupena segurtatzeko eta arrantza moduak ikuskatzeko neurri horiek hartzen dituztelako, MSC (Marine Stewardship Council) ekoetiketa eskuratu du, eta horrek kontsumitzaileei konfiantza ematen die, seguru dakitelako modu egokian kudeatuta dauden itsas produktuak hautatzen ari direla eta jatorri erabat iraunkorra daukatela. Hain zuzen, Skrei bakailaoa da EROSKIk MSC ekoetiketarekin eskaini duen lehena. FRESKOTASUN BERMATUA EROSKIN aurkituko duzun Skrei bakailaoak badu beste berezitasun bat ere: beti fresko dagoela garraiatzen eta merkaturatzen da. Halaxe bermatzen du gure saltokietan saltzen diren bakailao guztien zigiluak. Sukaldean oso elikagai preziatua da Skrei bakailaoa, eta era askotan prestatzeko modua ematen du haren haragiak: hasi errezetarik tradizionalenetatik eta proposamenik berritzaileenetaraino. EROSKIko arrandegietan, gainera, zuk eskatu bezala prestatuko dizugu, zati guztiei ahalik eta probetxurik onena atera diezaiezun. Kokotxak ezin hobeak dira lurrunetan eginda jateko, erregosita edo frijituta. Zatirik mamitsuenak solomoak dira, sabelaldearekin saldak egin daitezke eta azala frijitu egin dezakezu eta errezetaren bati erantsi zati kurruskatsu gisa. Har ezazu gogoan, beste bakailao batzuekin hala egin ez arren, Skreiari gatza eman behar zaiola kozinatu aurretik, aurrez z baitute ez izozten eta ez gazitzen ere.

Jens-Einar B. Johnsen Norvegiar arrantzalea Zergatik dira hain bereziak Skrei bakailaoa harrapatzeko teknikak? Arrantza modu bat baino gehiago erabiltzen da, bai modernoak eta bai tradizionalak, zeinak perfekzionatu egin dituzten Norvegia iparraldeko arrantzaleek belaunaldiz belaunaldi. Gure aitek eta aitonek egiten zuten bezala arrantzatzen jarraitzen dugu, amuarekin eta tretzarekin, eta halaxe jarraituko dute gure semeek ere. Nola eragiten dio arrantzatzeko metodoak produktuaren kalitateari? Oso garrantzitsua da. Banan-banan harrapatzen dugu Skrei bakailaoa, eta halaxe jartzen dugu lehorreratu arte. Baina are garrantzitsuagoa da bakailaoa ontzian dagoela arrantzaleek jartzen duten arreta. Badakigu zein garrantzitsua den arrain hori gure komunitaterako eta haren etorkizunerako. Oso harro gaude gure Skreiarekin, eta, horregatik, gure ahalegin guztia jartzen dugu kalitaterik onena eduki dezan. Nola bermatzen da Skrei bakailaoak ongi betetzen dituela baldintza horiek guztiak? Oso arau zorrotzak daude Skrei bakailaoa arrantzatu eta prozesatzeko, eta horien helburua da arrainaren kalitate guztia bermatzea helmugara iritsi arte. Skreiaren patruila esaten zaiona ere badago: kontrol erakunde independente bat da,

adituz osatua, eta arraina banatzeko bide guztiak bisitatzen ditu. Prozesuak ez badu araua betetzen, Skrei bakailaoa prozesatzen duen plantak edo banatzen duen enpresak arriskua izaten du baimena galtzeko. Harrapatzeko eta prozesatzeko metodo berezi hori edukitzeaz gain, zapore eta testura ere ez ditu izaten beste espezie batzuenak bezalakoak. Zerk egiten du desberdin Skrei bakailaoa? Guk esaten dugu “arrain maitemindua� dela, eta horregatik duela zapore berezi hori. Uda eta udazken guztian, iparraldeko muturrean bizi izaten da, Barents itsasoan. Eguberriak hurbiltzean, maitemintzen hasten da eta 1.000 kilometroko bidea egiten du Norvegiako itsasertzean bere maitea bilatu nahian. Zeharkaldi horretan, trinkotu egiten zaizkio giharrak, eta haragiak zapore gehiago izaten du. Zeri begiratu behar diogu Skrei bakailaoa erostean? Lehenik eta behin, kalitate zigilua bilatu behar da, arrain bakoitzari jartzen diogu eta. Bigarrenik, Skreiaren itxurari begiratu behar zaio. Haragi trinkoa eta zuria eduki behar du, eta azal distiratsu eta berdexka edo are berde iluna. Eta, guk esaten dugun bezala, Barents itsasoaren zaporea eduki behar du.

19

018-021 PROTA - BACALAO EUS.indd 19

23/1/19 13:18


2,19 €

pertsona bakoitzeko

SKREI LURRUNETAN BERDURA ERREEKIN 4

erraza

15-20’

OSAGAIAK • 600 g Skrei bakailao (solomoak) • 4 tipulin • 2 tomate • 2 porru • Piperbeltza

• 10 ml oliba olio birjina estra • Gatza • Oreganoa

NOLA PRESTATU ● Garbitu eta moztu zati handietan porruak

eta tipulinak.

● Jarri lurrunetan egiten Skrei bakailaoaren solomoak, olio pittin batekin igurtzita. Eman gatza eta utzi egiten 3 minutu eta 5 minutu artean. ● Jarri tipulinak eta porruak labeko erretilu batean, bota gainetik olio txorrotada bat eta eman gatza eta piperbeltza. Sartu labean 200 ºC-an (aurrez berotuta edukiko dugu).

oliba olio birjina estraren txorrotada bat zabalduko dugu osagai guztien gainetik. ● Nahi izanez gero, Skrei bakailaoa bezala, berdurak ere egin ditzakegu lurrunetan.

● Minutu batzuk pasatu direnean,

moztu tomateak erditik, eman gatza, piperbeltza eta oreganoa, eta jarri horiek ere labeko erretiluan, tipulinekin eta porruekin batean. Guritu arte erreko ditugu berdurak, baina osorik gelditu behar dute. ● Platera aurkezteko, elkarren ondoan jarriko ditugu arraina eta berdurak, eta

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

151

3,1g 0,5g 7,4g 0,11g

%8

%4

%3

%8

GATZA

%2

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

20

018-021 PROTA - BACALAO EUS.indd 20

22/1/19 19:28


EROSKI protagonistak

SKREI ALMENDREKIN 4

erraza

15-20’

● Birrindu almendrak eta moztu hirugiharra zerrenda fi netan. ● Baratxuria ere xehe-xehe moztuko dugu.

OSAGAIAK • Skrei bakailaoa (4 solomo) • 2 zerrenda hirugihar • 2 baratxuri atal • 25 almendra • 10 ml oliba olio birjina estra

NOLA PRESTATU

• 50 ml ardo zuri • Piperbeltza • Gatza

● Eman gatza eta piperbeltza bakailao solomoei, eta jarri labeko erretilu batean (oliba olio birjinarekin igurtziko dugu erretilua). Labea beroa dagoela, sartu arraina labean 200 ºC-an 3 edo 4 minutuz. ● Zartagin batean, erantsi koilaraka bat olio eta erregosi pittin bat baratxuria,

hirugiharra eta almendrak. Zabaldu erregosi hori bakailaoaren gainetik. ● Bota gainetik ardo zuria eta utzi labean beste bi minutuz egin dadin. ● Nahi izanez gero, berroz egindako entsalada batekin zerbitzatu dezakegu.

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

117

2,9g 0,5g

0g

0,1g

%0

%2

%6

%4

%3

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

1,88 €

pertsona bakoitzeko

21

018-021 PROTA - BACALAO EUS.indd 21

22/1/19 19:28


EROSKI protagonistak

ekoizleek, Salsomaggiore-ko gatzagetatik gertukoak, Parman, gatza beharrezkoa baitzen gazta egiteko. Aspaldiko urte haietan finkatu zen artisau erako metodoa gazta egiteko, eta gaur ere halaxe egiten dela bermatzen du Kontseilu Arautzaileak, osagaiak eta prozesuak betikoak izango direla alegia.

Parmigiano Reggiano JIB-a EROSKI SELEQTIA sailean

Gazta bakan bezain moldakorra Pasta platerak ontzeko, zer hobea gazta on bat baino. Eta ezagunik eta preziaturik bada, Parmigiano Reggiano izenekoa nabarmendu behar. EROSKIn, SELEQTIA gourmet markaren barrenean aurkituko duzu, Jatorri Izen Babestuarekin eta tradizioak agintzen duen bezala egina.

P

armako gazta edo parmesanoa historia handia duen klasiko bat da. Parma, Reggio Emilia, Modena eta Bologna eskualdeetan bakarrik egiten dute, behi esnearekin, eta urteen buruan, ezinbesteko elementu bihurtu da Italiako eta munduko gastronomian, batez ere pasta platerak laguntzeko. XII. mendean hasi zen gazta berezi horren historia, Italiako eskualde horietako monasterio eta gaztelu handietan hasi ere. Ezaugarririk egokienak lortzeko helburuz, ur asko zuten lurrak hautatu zituzten

ERRAZAGO DIGERITZEN DENA Parmigiano Reggiano gazta behi esnearekin egiten da, eta 24 hilabete inguru egiten ditu ontzen. Jatorri Izen Babestuaren zigilua lortzeko, gutxienez 12 hilabete egin behar ditu ontzen. Hartzidura prozesua hain luzea denez, gazta horiek errazago digeritzen dira gehienak baino, eta zaporean eta lurrinean ere sumatzen da, sendoagoak izaten baititu. Testura gogorra eta pikor erakoa izaten du, eta ezin egokiagoa da izaera handiko produktuak bilatzen dituztenentzat. Sukaldariek esaten dute oinarrizko bosgarren zaporea antzematen zaiola nabarmen, umami delakoa. SELEQTIA saileko produktua izaki, Basque Culinary Centerreko (BCC) dastatzaileek egiaztatu dute Parmigianno Reggiano gaztaren bikaintasuna zentzumenei, zaporeari, usainari eta itxurari dagokienez. Ezaugarri horiei esker, SELEQTIA saileko produktu honek aukera asko eta askotarikoak eskaintzen ditu sukaldean. Italiako gaztarik aipagarrienetakoa izaki, pasta platerei lotuta agertzen zaigu, baina ezin hobea da, halaber, entsaladak, haragiak edo postreak laguntzeko ere. Txirbil fi netan jarrita, ukitu berezia ematen die entsaladei, eta carpaccio errezetetan ere oso maiz erabiltzen da. Gazta birrina berdura kremaren gainean edo orburu bihotzen gainean zabalduta, azken ukitu paregabea ematen die. Zatietan moztuta, berriz, laguntzaile bikaina da frutarentzat, eta osagarri aparta ardo beltz eta zuriekin konbinatzeko.

22

022 PROTA - QUESO PARMESANO EUS.indd 22

22/1/19 19:29


EROSKI 43 ARLA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/01/19

13:45


Camargue-ko gatz lorea, SELEQTIA sailekoa

Zaporez betetako kristalak 24

024-025 ESCAPARATE - SAL EUS.indd 24

22/1/19 19:32


erakusleihoa

Gastronomiaren eragina handitzen ari da, eta produktu bereziak bilatzeko joera zabaldu du horrek, gure platerei zapore gehiago eta testura berriak emango dizkiotenak. Gatzak, adibidez, utzi egin dio ongailu soila izateari, eta leku berezia hartu du sukaldean; gatz mota asko agertu dira, eta gatz lore izenarekin ezagutzen denak estimu handia bereganatu du. SELEQTIA sailean Camargue-ko Gatz Lorea aurkeztuko dizugu; lau motakoak daude, eta zure platerei gourmet ukitua emateko erabil ditzakezu.

G

atz lorea esaten zaiona kristal geruza fi n bat da, itsasoko gatzagen gainazalean eratzen dena; ezaugarri gastronomiko eta organoleptiko bereziak ditu oso, eta gourmet erako gatzen artean, horixe da nagusia. XX. mendearen azken hamarkadetan berrekin zioten gatz mota hori ekoizteari, eta ordutik, gero eta eskari handiagoa dauka merkatuan. EROSKIn aukera eman nahi dizugu zuk ere eskura eduki dezazun egungo gastronomian estimurik gehien duen ongailuetako bat. Hori dela eta, Camargue-ko Gatz Lorea aurkeztu dugu SELEQTIA sailean; lau motatakoak daude -naturala, probentzako belarrak, tomate eta albaka, eta baratxuri eta perrexila-, eta horiekin ukitu ezin bereziagoa emango diezu zure entsaladei, pasta platerei, haragiei eta berdurei. SELEQTIA saileko Gatz Loreen kristalak Camargue-ko eskualdetik datoz, Frantziatik; parke natural bat da, eta Mediterraneo itsasoaren ertzean dago, Europa mendebaldeko ibairik handienaren (Rodano) bi besoen artean. Gatzagak 86.300 hektareatako delta handi batean daude, eta artisau eran eta modu tradizionalean eskuratzen dute SELEQTIA saileko Gatz Lorea.

hilabeteetan, garai horretan izaten da-eta behar bezalako kontrastea eguneko eta gaueko tenperaturen artean, gatza uraren gainean kristaltzekoa bezain handia alegia. Horretaz gain, gainazalean eratzen denez, kontu handiz bildu beharra dago, eta eskuz, kristalak ez daitezen hondora joan ukitu ostean. Haga batzuen laguntzarekin bildu ohi dute gatz lorea; muturrean sare fin bat izaten du, eta horrekin ateratzen da gatz geruza uretatik. Ondoren, zurezko gainazal batean uzten da, lehortu dadin eta

kondentsatu, kristal kurruskatsu eta irregularren itxura hartu arte. Lehortu eta tratatzen dutenean, prest egongo da gure platerei zapore lurrintsua eta ukitu berezia emateko. ZAPOREAK INDARTZEKO Gatz fi ndua baino apaingarriagoa izateaz gain, SELEQTIA saileko Gatza Loreak aukera eskaintzen du ukitu kurruskatsuagoa emateko edozein errezetari. Gatz mota horrek, bestalde, kopuru handietan izaten ditu magnesio eta potasio kloruroa, eta horiek nabarmendu eta indartu egiten dute elikagaien zaporea.

PROZESU DELIKATUA Nekez lortzen den produktua da, eguzkia sartu ondoren bildu behar izaten baita, eta gehienetan apiriletik irailera bitarteko

25

024-025 ESCAPARATE - SAL EUS.indd 25

23/1/19 13:18


EROSKI 43 DOBLE VIAJES PAIS VASCO.indd 2

21/01/19 12:59


EROSKI 43 DOBLE VIAJES PAIS VASCO.indd 3

21/01/19 12:59


EROSKI opilak

Orain palma oliorik gabe Palma oliorik gabe datoz EROSKIren mantekadoak, madalenak, mojikonak eta sobaoak. Joan den urtean gantz mota hori kendu egin genien gure pizzei, hanburgesa ogiei eta hot dogei. Konpromisoa hartua dugu palma eta koko olioa desagerrarazi egingo ditugula gure produktu guztietatik 2020. urterako, eta orain beste pauso bat eman dugu.

28

028-029 ESCAPARATE - BOLLERIA EUS.indd 28

22/1/19 19:33


erakusleihoa

P

alma olioak, koko olioak bezala, ugari izaten du gantz saturatua. Hori horrela izanik ere, olio horren erabilera orokortu egin da elikadura arloko industrian (adibidez, opiletan), zaporea eta testura ematen dituelako, eta elikagaiei luzaroago iraunarazten dielako ere bai. EROSKIn lanean jarraitzen dugu gure elikagaien osaera hobetzeko konpromisoari erantzun nahian, eta, horregatik, palma eta koko oliorik ez duten sei opil mota gozo eskaintzen ditugu: madalena biribil eta karratuak, sobao handi eta txikiak, mantekadoak eta mojikonak.

ZAPORE ONENAREKIN Gosari eta askari garaian are gehiago goza ezazu palma oliorik gabe opil horiekin. EROSKI mantekadoek ore guri eta harroa izaten dute, eta mami leuna. Gurina ere badaramate, eta horrek zapore berezia ematen die. Mojikonek eskuz egindako opilen itxura dute, eta oliba olioz eginak daude; horri esker, samurrak, zaporetsuak eta oso gustagarriak izaten dira. Kantabriako gastronomian ospe handia duen produktuetako bati ere kendu diogu palma olioa: sobaoari. Erraz ezagutuko duzu opil mota hori: hori kolore bizikoa du mamia, eta gainazal txigortua. Errezeta oso zaindua dauka, eta horrek testura harro eta zapore gozoa ematen dio, eta bereziki nabarmentzeko da gurinak ematen dion lurrin berezia. ELIKADURA ARDURATSUAGOA Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendioa eman du palma eta koko olioak mugatzeko, maizegi janez gero arazoak etor baitaitezke, horiek dituzten gantz azido saturatuen profi la ez da-eta hain osasungarria. Palma olioaren landaketa intentsiboek, bestalde, kalte egiten diote ingurumenari. EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.

Eta sei opil mota horiei palma olioa kenduta beste pauso bat eman dugu olio hori eta koko olioa 2020rako erabat desagerrarazteko bidean. Informazioa gardentasunez emateko apustua ere egina dugu, kontsumitzaileek irizpide gehiago eduki dezaten beren dieta

diseinatzeko eta modu osasungarri, orekatu eta iraunkorragoan elikatu daitezen. Ildo horretan, nutrizio arloko piktograma bat jarriko dugu produktuen ontzietan, begiratu batean jakin dezagun palma olioa eduki dezaketen produktuen artean zein diren osagai hori ez daukatenak.

29

028-029 ESCAPARATE - BOLLERIA EUS.indd 29

22/1/19 19:33


Poltsa berriak EROSKIn

Ingurumenaren mesedetan Plastikozko hondakinak ugaritu izanak eta horiek behar bezala kudeatu ez izanak arazo larriak eragin ditu ingurumenean. Kontsumo arduratsuaren aldeko konpromisoari eutsiz, EROSKIn beste pauso bat eman dugu plastikozko poltsak berrerabiltzeko eta horien erabilera murrizteko, eta bestelako material batzuekin egindako hiru modelo berri eskainiko ditugu.

P

lastikoa oso moldakorra da, eta, ondorioz, hainbat eta hainbat gauzatarako erabiltzen da. Gure gizartean ia esparru guztietan ageri da, gero eta gehiago -gaur egun 20 aldiz gehiago erabiltzen da 1960an baino, eta urtean 322 milioi tonatara iritsi da -, eta, horren ondorioz, hondakin kantitate handiak sortu

dira. Ez badira egoki bereizten eta birziklatzen, naturan zabalduta buka dezakete, eta horrek kalte izugarria egiten du, urte asko behar dituelako degradatzeko eta mikroplastiko asko sortzen delako. Arazo horri irtenbidea ematen hasteko, beharrezkoa da konposatu ez-berriztagarriekin egindako

plastikoaren erabilera murriztea eta bestelako material birziklatu batzuk erabiltzea, azkarrago biodegradatuko direnak. Irtenbide horiek bermatzeko, Europako, Estatuko eta erkidegoetako legediek mugatu egiten dute plastikoaren erabilera, adibidez maiatzaren 18ko 293/2018 Errege Dekretuak,

30

030-031 EN LA TIENDA - BOLSAS EUS.indd 30

22/1/19 19:35


zurekin dendan

plastikozko poltsen kontsumoa murrizteari buruzkoak. Joan den urtean onartu zuten neurri baten arabera, poltsak kobratu egin behar dituzte saltokietan, salbu eta oso arinak direnak eta 50 mikroitik gorako lodiera dukatenak eta plastikoaren %70 baino gehiago birziklatua. 2020. urtean galarazi egingo da plastikozko poltsa zatigarriak erabiltzea, eta 50 mikroitik gorako lodiera duten guztiek plastiko birziklatua eduki beharko dute %50. Eta 2021. urtetik aurrera, galarazi egingo da plastikozko poltsa arinak eta oso arinak ematea, non eta ez diren konpostagarriak. GURE KONPROMISOA EROSKIn ongi dakigu ingurumenean zer-nolako arazoa sortzen duten poltsek eta zein garrantzitsua den berrerabilera sustatzea. Horrexegatik, azken urteetan lanean ari gara modu arduratsuan erabil ditzagun. 2009. urtean, rafiazko poltsa berrerabilgarria atera genuen, plastiko birziklatuarekin egina, eta 2010ean erabilera bakarreko poltsa kobratzeari ekin genion. Apustu horrek berehalako eragina eduki zuen: 2009tik 2010era, 293 milioian murriztu zen erabilera, eta 2009an baino %62 gutxiago erabili ziren 2010ean. 2013. urtean, elkartasun poltsa atera genuen -ehun berrerabilgarriz egina -, eta horrekin, ingurumenaren aldeko konpromisoa ez ezik, elkartasuna ere erakutsi dugu, hortik ateratzen den dirua ongintzazko kausak laguntzeko erabiltzen da eta. Gaur egun, gure kalkuluen arabera, erabilera bakarreko 1.400 milioi poltsa erabiltzeari uzten zaio urtean. Orain, EROSKIn beste pauso bat eman nahi dugu, eta bestelako poltsa berrerabilgarri batzuk eskuratzeko aukera ere eskaintzen dugu. Horretarako, euskarri berriak jarri ditugu gure ordainlekuetan, ikusgarriago eta eskuragarriago egon daitezen. Horretaz gain, bestelako aukera arduratsuago batzuk ere eskaini nahi ditugu,

eta ohiko plastikoa ez den beste material batzuekin egindako poltsa sorta berri bat jarri dugu zuen eskura; kontsumitzaile gisa zuen beharrizanetara egokitzen diren poltsak dira, eta hondatuko balira, konpostagailuan sar daitezke. Guztion artean, saihestu egin dezakegu milioika tona plastikok naturan bukatzea: erabilera bakarreko poltsak baztertu eta berriak erabiltzea da bidea, berrerabilgarriak eta ingurumena gehiago errespetatzen duten materialekin eginak.

MODELO GEHIAGO AUKERAN 1. Poltsa konpostagarria Arina da eta %100 konpostagarria, landare jatorriko materialekin egina baitago. Ezaugarri horiekin, 6-8 hilabete behar izaten ditu degradatzeko konposta industriala egiteko baldintzetan, eta hortik ongarria lortzen da, adibidez, poltsa egiteko erabiltzen den artoa landatzeko. Zabor organikoa jasotzeko berrerabil daiteke. Prezioa: 0,05 euro. Edukiera: 12 litro eta 6 kilo.

2. Paperezko poltsa, FSC ÂŽ ziurtagiria duena %100 birziklagarria, biodegradagarria eta berrerabilgarria da. FSCÂŽ zigilu mistoa darama, zeinak bermatu egiten duen poltsa egiteko erabili den zuntza modu jasangarrian kudeatzen diren basoetatik datorrela edo material birziklatutik. Lagundu egiten du klima aldaketaren aurka egiten, ohiko plastikozko poltsa bat egiteko baino CO2 isuri gutxiago sorrarazten baititu poltsa hau egin eta birziklatzeko prozesuak. Prezioa: 0,10 euro. Edukiera: 15 litro eta 10 kilo.

3. Plastikozko poltsa berrerabilgarria %100 birziklagarria da, eta material birziklatuarekin egina du %55 baino gehiago. Horrek aukera ematen du ekonomia zirkularraren eredurantz jotzeko, plastikoa berriz erabiltzen baita poltsa gehiago egiteko eta ez du naturan bukatzen; ondorioz, ez du halako arazorik eragiten ingurumenean. Prezioa: 0,10 euro. Edukiera: 21 litro eta 15 kilo.

Betidanik eta betirako

Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak

030-031 EN LA TIENDA - BOLSAS EUS.indd 31

askoz gehiago web orrian 31 eroski.es/salud-y-sostenibilidad/

22/1/19 19:35


Baratzetik platerera Garairik onenean daudenean biltzen dituzte, eta beren propietate guztiei ezin hobeto eusten diete kontserbako berdurek. Eta aukera paregabeak eskaintzen dituzte sukaldean errezeta gustagarri eta osasungarriak prestatzeko. 32

032-035 POR TU SALUD.indd 32

22/1/19 19:37


zure osasunaren alde

O

rburuak, porruak, azak, karduak, azenarioa... Barazki horiek hainbat eta hainbat errezetatan ageri dira, baina beti ez dugu denborarik izaten merkatura joan, erosi etxean prestatzeko. EROSKIn era askotako berdura kontserbak eskaintzen dizkizugu; beirazko ontzietan datoz, eta jateko prest daude. Bere garairik onenean daudela biltzen eta ontziratzen dituzte, eta aukera ematen dute urte osoan eskura edukitzeko zeinahi berdura, baita sasoiz kanpo daudenak ere, zaporerik eta kalitaterik batere galdu gabe. Ontziratuta datozen barazkiak, nutrizioaren ikuspegitik, berdura freskoen oso antzekoak dira. Izan ere, bildu eta berehala sartzen dituzte kontserbetan, heltze punturik egokienean daudela. Ontziratu

Osasuna eta ongizatea

aurretik, dena den, garbitu egiten dituzte kontu handiz, zuritu eta zatitu, ur ugaritan irakiten jarri eta, azkenik, ontzi esterilizatuetan sartu. Beirazko ontzietan, urarekin eta gatzarekin kontserbatzen dira. Prozesu osatu horrekin lortzen da barazki eta berdurek bere horretan eustea propietate guztiei. Oso ongi etorri ohi da etxean beti gisa horretako poto batzuk edukitzea, plater gozo eta osasungarriak presta ditzagun azkar eta lan handirik gabe. Egosita egoten direnez, norberak nahi bezala ondu eta berotu besterik ez da egin behar. Otordu garaia iritsi baino zertxobait lehenago prestatzea komeni da, eta su apalean. Barazkiak eta berdurak bakar-bakarrik presta daitezke, edo beste osagai batzuekin konbinatu. Sormen apur batekin, aski emaitza gustagarriak lortuko ditugu.

EROSKI Fundazioak sustatzen du Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE), herritarrek dituzten ohituren inguruko azterketa

33

032-035 POR TU SALUD.indd 33

22/1/19 19:37


ZERBA ORRIAK, URDAIAZPIKO EGOSIZ ETA KREMA GAZTAZ BETETA 4

erraza

15-20’

0,62

OSAGAIAK

ORBURUAK, BEXAMELEZ ETA PERRETXIKOZ BETETA 4

ertaina

30-40’

1,01

● Sartu bexamel perretxikoduna orburuen

erdialdean, eta jarri labean 200 ºC-an 15 minutuz. Labetik atera berritan zerbitzatuko dugu, bexamel arinago batekin estalita eta kolore ukitu bat emanda, tomate saltsa pittin batekin edo piper erre birrindu batzuk eta bexamel arin bat nahasita

OSAGAIAK OHAR DIETETIKOA • 16 orburu, kontserbakoak • 30 g gurin • 15 ml oliba olio birjina • 35 g irin • 60 g perretxiko

• 350 ml esne erdigaingabetu • Baratxuri 1 • 2 g piperbeltz zuri • Gatza

NOLA PRESTATU ● Bexamela egiteko, jarri eltzetxo batean

gurina eta koilarakada bat oliba olio su eztian. Erantsi irina eta utzi erregosi dadin, baina kolorerik hartu gabe. Bota esne beroa eta eragin etengabe. Eman gatza eta gorde geroko.

Orburuak mantenugai asko eta askotarikoak izaten ditu. Magnesioa, potasioa eta esterolak ematen ditu; eta, gainera, ugari ditu zuntza eta A, B eta C bitaminak. Behazun jarioa doitu egiten du organismoan, eta hori lagungarria da gibeleko arazoak edukiz gero; horrekin batean, gorputza arazteko gaitasun handia dauka. Perretxikoekin egina dago, eta horiek oligoelementu eta mineral ugari dute, eta bitamina iturri dira; gantzak, aldiz, gutxi dauzkate, eta berdin karbohidratoak eta kaloriak ere. Bexamelak, ordea, gantz saturatua eta kaloriak eransten dizkio.

● Zartagin batean, jarri bi koilarakada

oliba olio, eta frijitu baratxuria brunoise eran moztuta. Gorritzen hasten denean, erantsi perretxikoak, fin-fin moztuta, erregosi elkarrekin eta eman gatza eta piperbeltza. Bota bexamela zartaginera eta utzi sutan beste pare bat minutu. Epeltzera utziko dugu orburuak betetzen hasi aurretik.

• 300 g zerba orri (kontserbakoak) • 50 g urdaiazpiko egosi • 20 g irin NOLA PRESTATU

● Xukatu kontserban datozen zerba orriak eta moztu erditik. Barreneko aldean, jarri urdaiazpiko egosi pittin bat eta koilarakada bat gazta. Estali zerba orriaren beste erdiarekin. Birrineztatu eta frijitu olio berotan. Horrelaxe jan daitezke edo tomate saltsarekin edo entsaladarekin lagunduta.

OHAR DIETETIKOA Berduren artean, Europan gehien jaten denetakoa da zerba. Organismoarentzat funtsezkoak diren hainbat mantenugai ematen ditu. Kopuru handietan izaten du A bitamina, eta K bitaminaz ere ongi hornitua da (berduren artean gehien duenetakoa). Zuntz disolbagarria ere asko izaten du, eta hori lagungarria da idorreriari aurrea hartzeko. Oso kaloria gutxiko elikagaia da, eta aski egokia ia jenderik gehienarentzat.

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

• 50 g krema gazta (zabaltzekoa) • 2 arrautza • Frijitzeko olioa

Errazio batek dauka: GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

KCAL

135

8g

3g

%7

%11

%16

237

12g

5g

17g

0,5g

%12

%17

%24

%19

%8

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

GATZA

2,9g 0,5g %3

%8

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

34

032-035 POR TU SALUD.indd 34

23/1/19 13:20


zure osasunaren alde

EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA

BERDURA BIRRINEZTATUEN MENESTRA 4

ertaina

+60’

0,59

OSAGAIAK • 2 orburu • 200 g leka (kontserbakoa) • 300 g azalore • 100 g Bruselaza (kontserbakoak) • 100 g ilar (kontserbakoak) • 2 azenario • Tipulin 1

• 50 g iberiar urdaiazpiko (besoa) • 2 arrautza • Irina • Oliba olioa • Baratxuri atal 1 • 4 g piperrauts gozo • Gatza

NOLA PRESTATU ● Egosi berdura freskoak urarekin eta

gatzarekin. Al dente daudenean (orburuak eta azalorea izan ezik, horiek erabat egosita egon behar baitute), ura eta izotza dituen ontzi batean sartuko ditugu. Ondoren, xukatu egingo ditugu. ● Zartagin batean, erregosi tipulina eta

baratxuria. Erantsi berdurak (azalorea eta orburuak izan ezik), eta erregosi denak

Osasuna eta ongizatea

elkarrekin. Bota piperrautsa eta berdurak egosteko erabili den ura, basokada bat. Pasatu orburuak eta azalorea irinetan eta arrautzetan, eta frijitu oliba olioarekin. Gorde geroko. ● Erantsi menestrari urdaiazpiko zerrendak

eta orburu eta azalore birrineztatuak. Bota gatza. Eman egosaldi bat kazola estalita dagoela, eta, zerbitzatu aurretik, utz sutatik kanpo 5 minutu egonean.

Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.

AZUKRE GUTXIAGO Gure produktuetatik 467 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.

GATZ GUTXIAGO OHAR DIETETIKOA Berdura bat baino gehiago duen errezeta da, mantenugaiz ongi hornitua. Orburuak nabarmentzen dira, zuntz ugari ematen duten elikagaiak. Ugari izaten dituzte kaltzioa, burdina, proteinak, potasioa, iodoa, magnesioa, sodioa eta bitaminak. Lekek gaitasun handia dute herdoilaren aurka egiteko, eta kopuru handietan ematen dituzte bitaminak eta mineralak. Azalorea zuntz ugariko berdura da, eta kaloria gutxikoa. Errezeta honetan, birrineztatu egin dira berdura batzuk, eta horrek kaloriak eta gantz saturatuak eransten dizkio platerari.

KCAL

173

5,7g 1,6g

%9

%8

%8

GANTZ GUTXIAGO Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 998 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.

LANDARE GANTZ PARTZIALKI HIDROGENATURIK GABE

Errazio batek dauka: GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

EROSKI markako produktuetatik 93 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.

GATZA

9g

1g

%10

%12

Gantz horiek igoarazi egiten dute kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin ditugu gure marketatik.

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

gantzak

Urtean 467 tona azukre kendu dizkiegu gure elikagaiei, 998 tona gantz eta 93 tona gatz

35

032-035 POR TU SALUD.indd 35

22/1/19 19:37


EROSKI lekaleak

Eskua-eskura daukagun luxua Lekaleak merkeak dira, osasungarriak eta oso erraz txertatzen dira eguneroko otorduetan. EROSKIn era guztietakoak aurkituko dituzu, bai lehorrak eta bai egosiak, zure etxeko lehentasunetara ongi egokitzen direnak eta baita zure bizi erritmora eta ahalmen ekonomikora ere.

L

ekaleak elikagai ezin hobeak dira hainbat mantenugai hartzeko. Ugari izaten dituzte proteinak eta zuntza, eta, horrekin batean, B multzoko bitaminak ere ematen dituzte, eta zenbait mineral,

adibidez kaltzioa, magnesioa, potasioa, zinka, fosforoa eta burdina. Horregatik guztiagatik, aski elikagai gomendagarriak dira dieta osasungarri eta orekatu baten testuinguruan hartzeko. Nutrizionisten

gomendioa da astean bi eta lau errazio artean jatea. Prezioa ere oso ona izaten dute, eta era askotan presta daitezke sukaldean, osagai mota guztiak onartzen baititu ondoan. Ba al dago gehiago eskatzerik?

36

036-038 AHORRA CON EUS.indd 36

22/1/19 19:39


aurreztu EROSKIrekin

GARBANTZU ETA AHUAKATE ENTSALADA

(zurituta eta zatituta) eta oliba olio koilarakada batekin. ● Nahasi ontzi batean tomate beratua eta

4

erraza

+40’

0,56

● Azken ukitua emateko, jarri gainean

OSAGAIAK • 300 g garbantzu egosi • 2 tomate heldu entsaladarako (ertainak) • 200 g ahuakate • Baratxuri atal 1 • 50 g tipulin fresko • Arrautza 1

garbantzu egosiak (xukatuta), eta ondu oliba olioarekin eta gatz pittin batekin.

• 60 ml oliba olio birjina estra • 20 ml ozpin baltsamiko • 40 g maionesa arin • Gatza

NOLA PRESTATU ● Egosi arrautza ur irakinetan 10 minutuz

(gatz pittin bat ere botako dugu). Utzi hoztera, kendu oskola eta birrindu. ● Zuritu eta moztu xehe-xehe baratxuri

atala, eta nahasi ahuakatearekin

ahuakate zatiak, maionesa arin pittin bat eta arrautza birrina.

Errezeta honetan, ahuakatearekin prestatzen dira, eta elikagai horren osaera ia perfektua da nutrizioaren ikuspegitik. Kardio-osasungarria da, omega 3 gantz azidoak ematen ditu eta. Zuntza ere badu, eta kopuru handietan ematen ditu E, C eta A bitaminak, guztiak ere herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia dutenak. Baditu, halaber, zinka, burdina, selenioa, sodioa eta fosforoa ere.

OHAR DIETETIKOA Errezeta aparta da, organismoari mesede handia egiten diona. Entsalada hau freskoa eta osasungarria da; garbantzuak daramatza oinarri gisa, eta elikagai hori aski orekatua da, hainbat onura egiten baitizkio organismoari. Karbohidratoak ematen dituzte, zuntz dietetikoa, proteinak eta gantzak, eta kopuru aipagarrietan izaten dituzte bitaminak (B6, E eta K), kaltzioa, fosforoa, potasioa, zinka, magnesioa, burdina eta sodioa. Garbantzuek lagundu egiten dute kolesterol mailak txikitzen eta arteria presioa eta triglizeridoak gutxitzen. Hortaz, kardiobabesleak dira.

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

545 28g %27

%40

3g %16

GATZA

8,5g 0,5g %9

%9

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

37

036-038 AHORRA CON EUS.indd 37

22/1/19 19:39


aurreztu EROSKIrekin

POTXAK NAFAR ERAN 4

ertaina

30-60’

0,43

OSAGAIAK • 300 g potxa • 150 g urdai • Tomate 1 • Piper berde 1 • Tipula 1 ● Eman irakinaldi bat guztiari, bota gatza

DILISTAK ORBURU BIHOTZEKIN ertaina

60-120’

● Platera azkarrago prestatze aldera,

0,4

OSAGAIAK • 250 g dilista • 100 g azenario • 50 g piper berde • 100 g tipula • Orburu bihotzak, 250 g

NOLA PRESTATU

eta zerbitzatu. OHAR DIETETIKOA

4

• Baratxuri atal 1 • Piperrautsa • 50 ml oliba olio • Gatza

• Baratxuri atal 1 • Piperrauts gozoa • 10 ml oliba olio birjina • Gatza

NOLA PRESTATU ● Jarri kazola batean dilistak, piper berdea

eta azenarioa (brunoise eran moztua); urez estali eta su bizian egingo ditugu. Aparra ateratzen hasten denean, kendu egingo dugu bitsadera baten laguntzaz. Irakiten hasten denean, jaitsi surik txikienera eta utzi egosten ordu eta erdiz.

Lekalez egindako plater originala da oso; berdurak erabili dira laguntzeko, eta baztertu egin dira hain gomendagarriak ez diren beste osagai batzuk, adibidez haragi produktuak edo hestebeteak. Lekaleak osasun iturri direla esaten da, eta, egiaz, nutrizio profil interesgarria dute oso. Haragiek adina proteina daukate, karbohidrato konplexuak, zuntza eta askotariko bitaminak eta mineralak ere bai; bereziki nabarmentzekoak dira azido folikoa, burdina, potasioa, magnesioa eta fosforoa. Landare jatorriko burdina hori gure gorputzak hobeto xurgatu eta barneratu dezan, beharrezkoa da C bitaminarekin laguntzea, eta, beraz, postrerako laranja, marrubiak, kiwia edo papaia hartzea litzateke aukerarik onena menu hau biribiltzeko.

● Zartagin batean, jarri oliba olioa

tipularekin eta baratxuri xehatuarekin su ertainean. Tipulak itxura gardena hartzen duenean, erantsi orburua eta piperrautsa, eta nahasi guztia, frijitzen den bitartean. Gorde geroko. ● Dilistak egosi direnean, hartu salda pittin

bat kazolatik eta erantsi berdura frijituei, nahasi ongi-ongi, eta bota dilistei.

kontserban datozen babarrun egosiak erabil ditzakegu. Era horretan, aski izango dugu eltze batean erregosten jartzea urdaia eta barazkiak brunoise eran moztuta (tomatea, piperra, tipula eta baratxuria), eta ondoren piperrautsa eta babarrunak erantsi eta elkarrekin nahastea sutan dauzkagun bitartean. Ura erantsi, 15 minutuz egosi eta gatza eman, ez da besterik behar. OHAR DIETETIKOA Potxek ugari ematen dituzte karbohidrato konplexuak, zuntza eta proteinak, eta badituzte, halaber, folatoak, potasioa eta burdina ere. Errezeta honetako berdurek, kolorea eta zaporea emateaz gain, aberastu ere egiten dute nutrizioaren ikuspegitik; izan ere, hornitu egiten dute bitaminaz, mineralez eta herdoilaren aurkako substantziaz. Urdaiak, berriz, animalia jatorriko gantza eta proteinak ematen dizkio. Plater osatua da, eta, horregatik, aurretik entsalada bat jatea komeni da. Pisua kontrolatu nahi duten pertsonek aski dute urdaia kenduta.

Errazio batek dauka: KCAL

267 %13

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

1,6g 0,3g 8,2g 0,5g %2

%1

%9

%8

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

443

17g

5g

5,3g

1g

%22

%24

%25

%6

%12

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

38

036-038 AHORRA CON EUS.indd 38

22/1/19 19:39


EROSKI 43 HOBEA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/01/19

13:19


energia hazteko

%25 Haragiak, arrainak, arrautzak, lekaleak eta fruitu lehorrak

%50 Berdurak eta barazkiak

%25 Osoko zerealak eta tuberkuluak

Zer da Nutriplato? Nutrizio arloko heziketa emateko programa bat da Nutriplato metodoa, familiei eta osasun arloko profesionalei zuzendua, eta elikadura osasungarria sustatu nahi du haurren artean. Egiazko neurria duen plater bat dauka (26 x 26), eta proportzioen bidez azaltzen du bi otordu nagusiek, bazkariak eta afariak alegia, zer-nolako elikagaiak eduki behar lituzkeen multzo bakoitzetik. Gida bat ere eskaintzen du, informazioa, aholkuak eta errezetak dituena, eta webgune bat ere badauka, www.nutriplatonestle. es, nutrizio arloko heziketan laguntzeko diseinatua dagoena. 40

040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 40

23/1/19 13:21


N

utriplato 3 urtetik 12 urterainoko haurrentzat pentsatua dago, eta metodo ezin hobea da zure semealabek dieta osasungarria eta orekatua egin dezaten. Hiru zati ditu platerak, eta oso modu bisual eta dibertigarrian azaltzen du elikagai multzo bakoitza zernolako proportzioan aukeratu behar den, eta aski lagungarria da neska-mutilei otordu orekatu bat prestatzeko. Oso erabilgarria da gurasoentzat eta erraz ulertzeko modukoa seme-alabentzat, eta horri esker, azkar ikasiko dute zein diren elikagairik osasungarrienak eta zenbateko kopuruetan jan behar diren. Gida osagarriak azaltzen du, erraz eta modu erakargarrian, nola erabili platera eta zer egin metodoari egoki jarraitzeko. Horretaz gain, informazio xehea aurkituko duzu elikagai multzo bakoitzaren kantitateei eta funtzioei buruz. Funtsezkoa da platerak adierazten dituen proportzioak errespetatzea dieta askotarikoa eta orekatua egin nahi izanez gero.

Berdurak eta barazkiak: otordu nagusietako plateren erdia hartzen dute, gutxienez. Ahal dela, freskoak jatea komeni da, sasoikoak eta hurbilekoak. Oso energia gutxi ematen dute, baina, aldiz, bitamina, mineral eta zuntz asko, eta mantenugai horiek ezinbestekoak dira osasuntsu egoteko eta organismoaren funtzioak doitzeko. Haragiak, arrainak, arrautzak, lekaleak eta fruitu lehorrak: plateren laurdena hartzen dute. Gorputzeko zelulak eratzeko eta lehengoratzeko behar ditugun proteinak ematen dituzte,

eta lagundu egiten dute hezurrak eta giharrak egoki hazi daitezen. Multzo honetan sartzen dira haragi gihartsuak, arrainak, arrautzak, lekaleak (garbantzuak, babarrunak, ilarrak, babak...) eta baita fruitu lehorrak ere. Osoko zerealak eta tuberkuluak: horiek ere plateraren laurdena hartzen dute. Horiek ematen diote energia osasungarria organismoari. Multzo horretakoak dira ogia, pasta, arroza, artoa, kuskusa, kinoa (horiek guztiak osokoak izatea komeni) eta tuberkuluak, adibidez patata.

Helbide honetan eskura daiteke Nutriplato® metodoaren berri: www.nutriplatonestle.es. Hiru eta hamabi urte arteko haurrak dituzten familia guztiek eman dezakete izena eta Nutriplato kit-a eskatu (doakoa da): plater didaktiko bat dauka eta gida bat ere bai, errezetekin, bizimodu osasungarria egiteko aholkuekin eta nutrizio arloko gomendioekin.

ERRAZIOEN NEURRIA (ORIENTAZIO GISA), ELIKAGAI MULTZO BAKOITZA KONTUAN HARTUTA* Modu bat baino gehiago ageri da errazioak nola neurtu jakiteko, familiek errazena eta erabilgarriena iruditzen zaiena erabil dezaten otorduak prestatzeko garaian: eskuaren neurria, gramoak eta etxeko neurriak. Neurri gisa eskua erabiltzen denean, eredutzat haur baten eskua hartzea gomendatzen da.

Bi eskutada

Haragiak, arrainak, arrautzak eta lekaleak

Osoko zerealak, tuberkuluak eta lekaleak

Bi eskutada

Haragiak, arrainak, arrautzak eta lekaleak

Ale ertain bat (150-200 g-koa, ggb)

*Errazioen neurria fi nkatzeko, honako dokumentu hauek erabili dira: Ikastetxeetako Elikaduraren inguruko Adostasun Dokumentua (AECOSAN, 2010-2011) eta Elikadura osasungarria eskola aldian, Osasun Publikoaren Kataluniako Agentziarena.

Zure Tu salud osasunak para nosotrosdu lehentasuna es lo primero guretzat

460.401niños 73.819 haurrek haneta participado 3.192 en el Programa ikastetxek parte Educativo hartu dute Eroski de la Escuela de Fundazioaren Elikadura Alimentación Eskolak de la Fundación abian jarritako Heziketa Eroski Programan www.escueladealimentacion.es www.escueladealimentación.es

41

040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 41

22/1/19 19:42


energia hazteko

Laura Gonzalez

gehiago daukate eskura nutrizioaren inguruan, baina oraindik ez dugu lortu adituen gomendioak behar bezala eramatea egunerokora eta familien testuinguru sozialera. Ildo horretan, funtsezkoa da aholku eta tresna erabilgarriak eskaintzea, errazagoa izan dadin nutrizio arloko aholkuak gauzatzea eta elikadura osasungarriaren ohiturak eguneroko errutinan txertatzea. Familiek askotan galdetzen dute haurrek zenbat jan behar duten. Hain zuzen, familien %44k bakarrik egokitzen dituzte otorduetako errazioak haurren adinera, eta %24k onartu egiten dute heldu bati adina ematen dietela, nahiz eta gomendioak esaten duen errazioa egokitu egin behar zaiola haurraren adinari.

Nutrizioaren, Osasunaren eta Ongizatearen arloan Nestlé-k Espainian duen arduraduna

Zergatik erabaki du Nestlé-k ekimen hau abian jartzea? Badakigu gure seme-alaben osasuna dela garrantzitsuena, eta, horretarako, funtsezkoa da ongi elikatzea. Haurrek txikitatik bizi ohitura osasungarriak bereganatzen badituzte, adibidez modu askotariko eta orekatuan elikatzen ikasten badute, hori berme ona izango da egungo eta etorkizuneko ongizaterako. Testuinguru horretan sortu da Nutriplato, haurren elikadura ohiturak hobetzeko ekimena; izan ere, ohitura horiek haurtzaroan finkatzen dira eta bizi osoan eurekin eramaten dituzte. Metodo hori aitzindaria da Europan, eta Bartzelonako Sant Joan de Déu Ospitalearen eta Nestléren arteko lankidetzatik sortu da. Urte eta erdian baino gehiagoan lanean aritu da 20 laguneko talde bat (diziplina anitzetakoak), eta osotasuneko ikuspegia duen metodo bat sortu dute, Mediterraneoko dietan oinarritua eta bereziki haurrengana zuzendua, Harvard-eko Plateraren ereduari jarraiki. Espainiako Estatuko familien %10ek bakarrik jaten dute modu osasungarrian, halaxe dio Nestlé-k familien nutrizio ohituren eta bizimoduen inguruan egin duen azterlan batek. Nola ari gara elikatzen gure haurrak eta zer egin dezakegu hobetzeko? Ikusten denez, Espainiako Estatuko herritarrak azken urteetan urrundu egin dira Mediterraneoko dietatik, eta ohitura sedentarioagoak hartu dituzte; ondorioz, handitu egin dira zenbait nahasmendu, adibidez gehiegizko pisua eta gizentasuna, bai helduetan eta bai haurretan ere. Familien nutrizio ohiturei eta bizimoduei buruzko V. azterlanak azaldu duenez (Nestlé-ren Behatokiak

egina da), haurtzaroko arazo horiek, askotan, ohitura txarren ondorio izaten dira, eta gurasoen kontzientzia eta informazio faltaren ondorio ere bai. Haurren ohiturak ikusi, eta badakigu behar baino fruta eta berdura gutxiago jaten dutela. Gurasoen %17k bakarrik ematen dizkiete seme-alabei gomendatuta dauden hiru fruta atalak, eta %54k ematen diete gomendatua dagoen berdura eta barazki kopurua. Azterlanak erakusten du, gainera, haurren plateretan behar baino maizago agertzen direla karbohidrato ugariko elikagaiak, eta, aldiz, faltan izaten direla berdurak eta barazkiak. Elikagai multzo nagusien proportzioak trukatuta daude. Adituen gomendioa da otordu nagusiaren %50 berdurak edo barazkiak izatea eta %25 karbohidrato ugariko elikagaiak, baina kontrakoa gertatzen da: plater nagusiaren ia %60 karbohidratoz betetzen dugu eta %25 baino ez berduraz eta barazkiz. Ildo horretan, Nutriplato oso lagungarria izan daiteke familientzat haurren menua planifikatzeko garaian, zer eta zenbat jan behar duen esaten baitie. Zer-nolako zalantzak eta kezkak agertzen dituzte gurasoek? Gurasoek gero eta informazio

Orduan, zein da errazio egokia gure haurrentzat? Haurrek energia gehiago hartu behar dute gorputz kilo bakoitzeko eta jaki elikagarriagoak heldu batek baino, jarduera fisiko handia egiten dutelako eta garai horretan hazten ari direlako, mantso baina etenik gabe. Errazioak, hortaz, egokitu egin behar zaizkio haurraren adinari. Hau da, bi haur dituen familia batean, bat 4 urtekoa eta bestea 8koa, errazioak egokia izan behar du adin bakoitzerako. Haragiekin eta arrainekin, haurraren eskua hartu behar litzateke eredu gisa. Horrela, 5 urteko haur batentzat, bere esku ahurraren adinako legatz zatia jarri behar genuke, eta zentimetro eta erdiko lodiera duena, gehienez ere. Badakigu etxeko neurriak edo gramoak beti ez direla izaten oso erabilgarriak errazioak neurtzeko, eguneroko presak direla eta, baina haurraren esku ahurra erabilita, gurasoek erraz jakingo dute zenbat berdura, haragi, fruta edo tuberkulu hartu behar duen haurrak bazkaritan edo afaritan. Era horretako aholkuak behar dituzte familiek, eta horiexek ageri dira Nutriplato metodoan, zeina Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitalearekin batean landu baitugu.

42

040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 42

23/1/19 13:21


Nutriplato metodoko errezetak bazkariak eta afariak prestatzeko Gidan ageri diren errezetek erraztu egiten dute Nutriplato oso modu bisualean erabiltzea. Badira errezeta tradizionalak eta badira berriagoak ere, eta ongi erakusten dute otordu nagusiak nola antolatu daitezkeen metodo horri jarraituta. Haurrek nutrizio arloan batez beste dituzten beharrizanak asetzeko kalkulatuta daude, kontuan hartuta otordu ba o a fruta u a atal a a bat ba eta e a ura u a ere e eduki behar dituela. bakoitzak ● Eltze batean, jarri berotzen bi

koilarakada oliba olio birjina, eta erregosi lehenbizi porrua gatz pittin batekin, ongi guritu dadin.

NOLA PRESTATU

30’

20 edo 25 minutu, berdurak guritu direla ikusi arte.

15’

OSAGAIAK

● Jaitsi orduan su ertainera eta utzi beste

● Bota ura eltzera, berdurak estali arte,

erraza

hasiberrientzat

eta jarri su bizian irakiten hasten den arte.

azenarioa eta kalabaza. Erregosi guztia pare bat minutuz, ongi-ongi eragiten diogula.

1

1

• 70 g osoko pasta lehor, begizta edo lazo erakoak • 150 g baby espinaka • 4 hosto albaka • 4 tomate (cherry erakoak)

● Porrua guritu denean, erantsi patata,

KALABAZA ETA AZENARIO KREMA SARDINA PINTXOAREKIN

PASTA MEDITERRANEOA

• 40 g feta gazta • 20 g intxaur • Koilarakada 1 oliba olio • Koilaralada 1 ozpin baltsamiko • Gatza • Piperbeltza

● Egosi pasta gatz pittin batekin. Xukatu eta gorde geroko.

● Pasatu guztia irabiagailutik eta birrindu

ahalik eta ongiena, krema homogeneo bat gelditu arte.

● Garbitu espinaka hostoak eta tomateak. Zatitu azken horiek erditik.

● Eman gatza eta piperbeltza, eta

● Garbitu albaka hostoak eta moztu xehe-xehe intxaurrekin batean, eta moztu gazta laukitxo txikietan.

zerbitzatu berotan. OSAGAIAK ● Krema hori laguntzeko, sardinekin

Krema egiteko: • 500 g kalabaza • 2 azenario • 250 g patata • Porru 1 • 4 koilarakada oliba olio • Gatza • Piperbeltza

• Ura (behar duena) Laguntzeko: • 2 xerra ogi (40 g) • 2 edo 3 xerra sardina

NOLA PRESTATU ● Moztu porrua zati ertainetan eta zuritu

eta moztu kalabaza, azenarioa eta patata lauki handietan.

egindako bi pintxo jarriko ditugu. Horretarako, prestatu 2 xerra ogi eta, gainean, sardina xerratxoak. ● Olibekin edo pipermorro batekin

apainduko ditugu (aukerakoa da).

● Nahasi espinakak, albaka, tomateak, gazta eta intxaurrak pasta egosiarekin. ● Egin ozpin saltsa bat olioa, ozpina, gatza eta piperbeltza nahasita. Erantsi pastari eta zerbitzatu berehala.

Zeliakia edo glutenarekiko intolerantzia Zeliakia edo glutenarekiko intolerantzia

edukiz gero, glutenik ez duen pasta,

edukiz gero, glutenik gabeko ogia

arroza edo kinoa erabil daitezke

erabiliko dugu pintxoetan.

errezeta prestatzeko.

Nestlé-ren Nutriplato metodoko gidan ageri da errezeta hori. Errazioa 7 eta 12 urte arteko haurrentzat pentsatua dago.

Nestlé-ren Nutriplato metodoko gidan ageri da errezeta hori. Errazioa 7 eta 12 urte arteko haurrentzat pentsatua dago.

43

040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 43

23/1/19 13:21


belleza

Apar erako gel berriak belle sailean

Sentsazioz beteko zaizu bainua

Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/

Zure eguneroko dutxa edertasun erritual berezia eta sentsazioz betea izan daiteke belle saileko bi gel berriekin: Spa Secrets eta Oriental Secrets. Apar erakoak dira, pH neutroa daukate, errespetatu egiten dute zure larruazaleko oreka eta, aldi berean, garbitu egiten dute eta lurrinez busti.

G

uztiok nahi izaten dugu une atsegin bat igaro bainua edo dutxa hartzeko garaia heltzean. Giro egokia sortuz gero, argi ahularekin eta hondotik musika entzuten dela, lasaitu egingo gara eta askatu egingo dugu egunean zehar pilatu dugun estresa. Eta, higieneaz gain, sentsazioak eta ongizatea ere eman nahi badizkiozu zure gorputzari, hementxe dituzu belle sailak merkaturatu berri dituen apar erako gel berriak; beren testurari esker, leuntasuna ematen diote larruazalari, eta baita lurrin atsegina ere. Almendra

olioa eta pH neutroa daukate, eta larruazala garbitzeaz gain, zaindu ere egiten dute haren oreka. Oriental Secrets bainurako gel berriak Ekialdera eramango zaitu bere testura atseginari eta argan olioaren lurrinari esker. Gainera, ipuru olio esentzialak elikatu egiten du larruazala eta malgutasuna ematen dio. Plazerezko bainua hartu ondoren, larruazala leun-leun gelditu zaizu eta lurrin arin bat sumatuko diozu. Spa Secrets gela ere atseginez hartuko dute zure larruazalak eta zentzumenek; zitriko ukituko lurrin

freskoa dauka, bergamotaren olio esentzialak emana, eta purutasun handiko ur bolkanikoa ere bai. Osagai horiei esker, larruazala lehengoratzeko tratamendua hartzen ari zarela irudituko zaizu une batez.

44

044-046 BELLEZA EUS.indd 44

22/1/19 19:46


edergintza

belle saileko xanpu lehorra

Ile garbi eta distiratsua minutu gutxiren buruan Orain dela urte batzuk, xanpu lehorrak iritsi ziren gure merkatura. Xanpu horiek ilea garbi eta distiratsu eramateko aukera eskaintzen dute ura erabili beharrik gabe. Orain, belle sailak atera du xanpu lehor berria, formula eta irudi hobetuarekin. Eraman ezazu beti aldean, zoazen lekura zoazela.

X

anpu lehorra 70eko hamarkadan sortu zen, ilea urarekin garbitzeko aukerarik ez zegoen lekuetan erabiltzeko. Ideia horretatik abiatuta, edertasun produktu bihurtu zuten, ilea minutu gutxi batzuetan garbi eta distiratsu uzteko, ura erabili beharrik gabe. belle saileko xanpu lehorra ezinbesteko produktua da nezeserrean eramateko urteko edozein garaitan. Larrialdi baterako konponbide aparta da, ilea aske, arin eta ezeren arrastorik gabe uzten duena bi minutuan baino gutxiagoan. Eta ileari testura gehiago emateko ere balioko dizu, edo ilea kopeta gainean errenditzeko garbitu beharrik gabe. Horretaz gain, koipearen aurka egiteko gaitasuna dauka, eta ileak luzaroago irauten du aske eta distiratsu.

Osasuna eta ongizatea

parabenorik

GABE

Kendu egin ditugu parabenoak eta triklosana kosmetikako eta zainketa pertsonaleko gure produktuetatik

45

044-046 BELLEZA EUS.indd 45

22/1/19 19:46


edergintza

belle&MAKE-UP lakak: formula berria

Eman iezaiezu kolorea zure azazkalei Ez da asko falta negua bukatzeko, eta udaberria hurbiltzen ari den honetan, belle&MAKE-UP azazkaletarako laka sorta aurkeztu nahi dizugu, EROSKIn aurki dezakezuna, nahi izanez gero. Formula berriarekin dator, eta oraingo honek hobeto zaintzen du zure azazkalen osasuna eta baita ingurumena ere.

A

zazkaletarako esmalteak oinarrizko elementuak dira gure edertasun erritualean. Eskuei kolore ukitu bat emanda, lookak hobera egiten du bere osoan. belle&MAKE-UP sailean laka sorta osatua daukagu, eta era guztietako koloreak aurkituko dituzu, batzuk apalagoak, adibidez haragi kolorekoak, eta besteak nabarmenagoak, adibidez beltza edo zenbait tonu gorri. Martxotik aurrera, gainera, formula berria edukiko du, eta zenbait hobekuntza. Orain Gloss SealSeal’R Ž teknologia patentatua daukate, zeinak muturreko distira ematen duen, iraupen luzekoa. Horretaz gain, kolorea biziagoa da, eta denbora gutxiago behar du lehortzeko. Bestetik, 5 free erako formula erabiltzetik 10 free erakoa erabiltzera pasatu gara. Hau da, belle&MAKEUP laka sortari kendu egin dizkiogu azazkaletako esmalteetan erabili ohi diren hamar osagai kimiko; legezkoak dira, baina beren profil toxikologikoa dela eta, eztabaidagarriagoak eta kaltegarriagoak gertatzen dira: formaldehidoa, toluenoa, dibutilo ftalatoa (DBP), parabenoak, formaldehido erretxinak, alkanforra, trifenila fosfatoa, DPHPa, glikol eterra... Lurrinik ere ez daukate, eta formula beganoa da. Hobekuntza horiei guztiei esker, manikurak gehiago iraungo dizu eta hobeto zainduko ditu zure azazkalak: ez dizkizu lehortuko, eta arnasa hartzen utziko die. Azken berrikuntza gisa, pintzela ere hobetu egin dugu: zapalagoa da, zabalagoa ere bai eta ertz biribilduak ditu; horrek erraztu egiten

du azazkalean emateko lana, hobeto egokitzen baitzaio haren formari. AKABERA GAINDIEZINA Manikura profesional bat edukitzeko, har ezazu gogoan aurrez tratamendua eman behar zaiola, azazkalari aparteko babesa emango diona eta esmaltea kentzeko lana

erraztuko duena. Ondoren, eman ezazu zuk nahi duzun kolorea: zabaldu ezazu esmaltea azazkalaren erdialdetik hasita, eta joan zaitez gero ertzetara. Akabera ikusgarria lortzeko eta manikuraren iraupena luzatzeko, sendotu ezazu kolorea gel erako belle&MAKE-UP laka distiratsuaren geruza batekin.

46

044-046 BELLEZA EUS.indd 46

22/1/19 19:46


EROSKI 43 COLGATE.indd 1

24/01/19 11:44


Hemen da ‘Consumer EROSKI’ aldizkariaren zenbaki berria Jakin nahi al duzu elikagai hartzituen mikroorganismoek nola funtzionatzen eta zaintzen duten zure gorputza? Consumer EROSKI aldizkariaren zenbaki berrian kontatuko dizugu. Horretaz gain, azaldu egingo dizugu zer-nolako arriskuak dituen analgesiko gehiegi hartzeak eta zein arau eta gomendio hartu behar diren kontuan patinete elektrikoa erabiltzeko.

Consumer Berritu egin da zure betiko ‘Eroski Consumer’, eta

beste irudi bat eta eduki gehiago dakartza

2019KO OTSAILA

KONTSU MITZAIL E ARDURATSUEN ALDIZK ARIA

Bakterio hauek ez dizute kalterik egingo

OHI DITUGUN ELIKAGAI MILIOIKA MIKROORGANISMO BIZI DIRA GUK HARTU EGITEN DUTE ZURE GORPUTZA. ZAINDU EAN, BEHARR SORTU AK ARAZO . TUETAN HARTZI HEMEN ESANGO DIZUGU ZERGATIK.

1€

• Diseinu berritu eta modernoagoa

BAKARRIK

• Eduki gehiago eta hobeak HAUR REN TXOKOA

TRATU TXARRAK EMATEN DITUENA ADINGABEA DENEAN ETA ETXEAN BIZI ZAIZUNEAN

IBUPR OFENOA ETA PARAZ ETAMO LA: ANALG ESIKO GEHIE GI HARTZ EAREN ARRISK UAK

• Informazio erabilgarri eta praktikoa kontsumitzailearentzat

• Betiko zorroztasuna, egiazkotasuna eta independentzia

Brik-ean datozen saldak

BALIABIDE AZKAR ETA SEGURUA URTE GUZTIRAKO

06 Iraunkortasuna

1€

BAINO EZ

OHAR PATINETE ELEKTRIKOA ERABILTZEKO NOLA GIDATU BERME OSOAREKIN MODAKO IBILGAILUA HIRIAN

7/1/19 0:36 01_EUS_portada-7.indd 01

48

Betidanik eta betirako

Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak

048 EN LA TIENDA REVISTA CONSUMER EUS.indd 48

askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/

22/1/19 21:12


EROSKI 43 GULLON.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/01/19

17:12


Zenbait ekimenen bidez

6.450 tona elikagai baino gehiago eman ditugu

2

018. urtean, EROSKIk eta haren bezeroek 6.450 tona janari baino gehiago eman dituzte behar gehien duten kolektiboentzat. Kopuru horrekin 2.590 pertsonak jan dezakete urte osoan. Dohaintza horretatik, 4.928 tona baino gehiago EROSKIk eman ditu Ez alferrik galdu programaren barnean; programa horren bitartez, bermatu egiten da ez dela alferrik galduko jateko moduan

Denda ireki dugu Gasteizen

Ezgaitasuna daukaten pertsonek kudeatzen duten supermerkatu berria

G

UREAK eta EROSKI elkarlanean ari dira desgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratu eta laneratzearen alde, eta berriki elkarrekin ireki dute Gasteizen beste supermerkatu bat, osoki desgaitasuna dutenek kudeatua. Frankizia erako saltokia da, eta EROSKI/City du izena. Juana Jugan kaleko hirugarrenean dago, eta 14 langile ditu. Aurretik gisa horretako beste bi supermerkatu zabaldu

dagoen janaririk eta denda bakoitzaren hurbilean diren gizarte erakundeei emango zaiela. Eta elikagai horiei beste 1.523 tona gehitu behar zaizkie, bilketa kanpainetan jaso direnak, adibidez Kilo Operazioan eta Bilketa Handian. Azken hori joan den urteko abenduan egin genuen, eta EROSKIren, Vegalsaren eta Capraboren 1.400 saltoki inguruk parte hartu zuten.

zituzten, eta hirugarrena izan da hau. Lehenengoa Azpeitian ireki zuten, 2015eko urrian. Enrique Martinez EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak adierazi duenez, “berrikuntza sozialeko ekimen aurrendari bat” jarri zuten martxan orain dela hiru urte, etorkizunean hedatzeko “ilusioarekin”. “Espero dugu urte honetan beste proiektu batzuk martxan jartzea desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko zereginean diharduten beste enpresa garrantzitsu batzuekin, Kataluniako Ampans-ekin esaterako. Horrek argi erakusten du EROSKIk zer-nolako konpromisoa duen proiektu mota horrekin”, erantsi du Martinezek.

52

052-053 NOTICIAS EUS.indd 52

22/1/19 19:54


Oriol Casals, Teòric jatetxeko sukaldaria

63.000 euro baino gehiago bildu dira

BCC EROSKI Sariaren VII. ekitaldiak badu irabazlea

EROSKIren Elkartasun Izarrak badu distira

O

riol Casals-ek, Bartzelonako Teòric jatetxeko sukaldariak, eskuratu du BCC EROSKI Saria, Calabaza errezetarekin, hain zuzen. Epaimahaiak kontuan hartu dituen irizpideen artean ageri dira tokiko produktuekin berritzea, iraunkortasuna zaintzea eta osasuna sustatzea, eta Kataluniako sukaldariak aurkeztu duen proposamena saritzea erabaki du (6.000 euro eta diploma bat jasoko ditu). BCC-EROSKI Sariak plater osasungarriak, iraunkorrak eta berritzaileak bilatzen ditu, eta parte-hartzaileen inguru hurbilean ekoitzitako produktuak jartzen ditu erdigunean. Era horretan, sukaldariek

Ezkerretik eskuinera: Agustin Markaide, EROSKIko presidentea; Iñaki Murua, Ikaro jatetxekoa (Logroño); Oriol Casals, Teòric jatetxekoa (Bartzelona); Xabier Blanco, Summum jatetxekoa (Kanaria Handiko Las Palmaskoa) eta Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia.

hartzen dituzten bi konpromisoak ikusgarri egiten ditu sariak. Alde batetik, produktu tradizionalen eta horiek ekoizten dituztenen aldeko apustua egitea eta espezieen, barietateen eta zaporeen bioaniztasuna zaintzearen alde jardutea. Bestetik, elikadura osasungarri eta orekatuaren aldeko inplikazioa erakustea, betiere tokiko produktuetatik abiatuta, horiek oinarrian jarrita hobetu nahi baita jendearen osasuna.

22.500 euro lortu ditu

Arrakastatsua izan da EROSKIk eta WWFk egindako kanpaina

B

asoak iraunarazteko eta ekosistema hondatuak lehengoratzeko ekimen solidario batean elkarrekin jardun dute EROSKIk eta WWF erakundeak, eta 22.500 euro bildu dituzte. Bi entitateek orain dela hilabete batzuk berritutako hitzarmenaren harira abiatu zen kanpaina abuztuan, eta azarora arte iraun du. Elkartasun poltsa salduz bildu duen dirua erakunde horren esku jarriko du EROSKIk, natura babesteko lanean jarrai dezan, eta, zehazki, basoak zaintzen. Hark jarritako helburuen artean daude basoen eginkizuna

berreskuratzea -hau da, baliabideak, ura eta kalitatezko airea ematea, uholdeetatik babestea eta lurreko klima erregulatzea-; baso espezie eta adin askotariko baso autoktonoak sortzea, aniztasunaren eta habitat askotarikoen alde eginez; basoen erabilera ugaritzea, landa eremuetako jarduera ekonomikoaren oinarria izan dadin; eta paisaia aniztuna eta errentagarria eratzea etorkizunean etor daitezkeen eragin kaltegarriei eusteko.

L

augarren aldiz abiarazi zuen EROSKIk Elkartasun Izarraren ekimena urri bukaeran, Unicef-en Espainiako Batzordearekin lankidetzan oraingoan (Nazio Batuek haurtzaroa laguntzeko daukaten agentzia da), eta 63.000 euro baino gehiago biltzea lortu du. Gure supermerkatu eta hipermerkatu sare guztian eta on-line supermerkatuan jarri genituen Eguberrietako apaingarri horiek, eta bezeroek 2 euroren truke eskuratu ahal izan dituzte ordainlekuetan. Unicefen Espainiako Batzordeak larrialdien funtsean sartuko du dirua, eta komunikabideetan isilean doazen krisietarako erabiliko du; izan ere, baliabide gutxiago izaten da horrelako egoeretan. Funts horrek balio du diru premia handiena dagoen lekuetan laguntzeko, hala nola gerran diren eskualdeetan, lehorteak diren lekuetan, goseteak eta/edo hondamendi naturalak diren guneetan. Hala, hasieratik lastertasunez jokatzeko modua ematen du munduko edozein tokitan, eta, horri esker, edateko ura eta saneamendua bermatzen zaie milioika neska-mutikori, baita mantenua, osasuna, hezkuntza eta babesa ere.

53

052-053 NOTICIAS EUS.indd 53

22/1/19 19:54


EROSKIk konpromisoa hartu du 1

2

3

4

Betitik eta betiko, elikadura arloko segurtasunaren aldeko konpromisoa dugu

Sustatu egiten dugu elikadura orekatua

Aurrea hartzen diogu haurren gizentasunari

Arreta jartzen diegu nutrizio arloko beharrizan espezifikoei

5

66

7

8

Lagundu egiten dugu arduraz kontsumitzen eta ingurumena errespetatzen

Tokiko produktu gehiago eskaintzen dugu

Erraztu egiten dugu ongi eta merke jatea

Actuamos desde la escucha, con claridad y transparencia

9

10

Langile gisa zaindu egiten dugu geure burua

Sustatu egiten dugu bizi estilo osasungarriagoa

Modu garbi eta gardenean jokatzen dugu, eta enpresako erabakietan parte hartzeko bideak irekitzen dizkiegu bazkideei, langileei eta bezeroei. Gure ontzietan ematen dugun informazioan ere argitasun eta gardentasun guztia nahi dugu. Hori dela eta, 2007an nutrizio arloko semaforoa erabiltzeari ekin genion eta orain aitzindariak izan gara Espainian Nutri-Score etiketa gureganatzen.

hurrengo hilean... ‘19ko martxoa

Sasoi honetan...

Zurekin dendan

Protagonistak

Nutri-Score

EROSKIren 50. urteurrena

EROSKI Natur bakailao kokotxak

54

054 PROXIMO MES EUS.indd 54

22/1/19 19:55


EROSKI 43 VIPOO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

22/01/19

12:01


EROSKI 43 DANACOL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/01/19

13:39


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.