EROSKI_FEBRERO_2021_EUSKERA

Page 1

#64 2021eko otsaila

www.eroski.es

Ekodiseinua

EROSKI produktuak ontzi jasangarriagoekin

Edergintza

Kosmetiko naturalak: zu eta zure ingurua zaintzeko

EROSKIREN TOKIKO ESNEAK

Animalien ongizatea, tokikoa eta jasangarria EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 64 LUENGO OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

19/1/21

19:11


aurkibidea

‘2021eko otsaila

www.eroski.es

24

Eroski NATUR Aragoiko Axuria.

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

18 Tokiko esnekiak.

30

EROSKIren BIO produktuak.

38 Olioak.

04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak.

58 Albisteak.

48 Bidaiak: Peruko ahogozoak.

40 Garbitasuna eta higienea zure etxean.

10 EROSKIren tokiko esnea.

42 Edergintza: kosmetiko naturalak.

16 Ontzien ekodiseinua.

46 Elkartasuna.

18 Tokiko esnekiak.

48 Bidaiak: Peruko ahogozoak.

24 Eroski NATUR Aragoiko Axuria.

50 EROSKI club-en abantailak.

30 EROSKIren BIO produktuak.

55 Aurrezki-kupoiak.

38 Olioak.

58 Albisteak.

3

03 Sumario_EUS.indd 3

19/1/21 22:12


editoriala

Zenbaki honetan

Zaindu maite duzun hori Itxaso Cuesta

EROSKI club-eko arduraduna

K

ontsumitzaile eta bezero gisa, jakin egin nahi duzu nondik datozen erosiko dituzun elikagaien osagaiak, eta baita horiek ingurumenari nola eragiten dioten edo animaliei zer-nolako tratua ematen dieten ere haragia lortzeko. EROSKIn konpromisoa hartu dugu kontsumo arduratsuagoa eta ingurumena gehiago errespetatzen

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

duena sustatzeko. Konpromiso horren erakusgarri da Welfair zigilua erabiltzen hasi garela, ekoizpen etikoa, bidezkoa eta arduratsua bermatzeko. Horren bidez errazago bereizi ahalko dituzu animalien ongizate estandar zorrotz horiek betetzen dituzten produktuak: EROSKI esnea eta EROSKI Natur markako beste batzuk, adibidez oilasko haragia, Duroc txerria eta Aragoiko axuria (Ternasco de Aragón). Era berean, sinetsita gaude tokiko elikagaiak jatea oso modu ona dela gure ingurua zaintzeko. Horregatik, EROSKI esne osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua tokian tokikoak dira %100. Zenbaki honetan aholkurik onenak aurkituko dituzu sasoi honetako plater tipikoak prestatzeko, adibidez eltzekariak, eta nutrizio arloko gomendioak ere bai zuen haurrek fruta janez goza dezaten hainbat modutan. Eta ezin ahaztu bazkide gisa eskuratuko dituzun abantaila guztiak, aurrezki-kupoiak, berrikuntzak eta, nola ez, errezetak.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ARGITALPENAREN EGILEA

4

4-5 Editorial EUS.indd 4

19/1/21 22:13


Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua. Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan.

1

Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea

4

Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea

7

Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea

9

Langile garen aldetik geure burua zaintzea

2

Elikadura orekatua sustatzea

5

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea Zenbaki honetan

Haurren gizentasunari aurrea hartzea

6

3

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

Zenbaki honetan

8

Argitasunez eta gardentasunez jardutea

10

Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea 5

4-5 Editorial EUS.indd 5

19/1/21 22:13


Azken kontuak EROSKIn konpromiso bat hartu dugu osasunarekin eta iraunkortasunarekin, eta gure markako produktuak dira horren erakusgarri. Erreferentzia berriak gehitzen ari gara etengabe zu eta zure ingurukoak zaintzeko.

Orain, palma gantzik gabe EROSKIren zereal barratxo berriek behar duzun energia emango dizute. Lau zapore berri iritsi dira gure dendetara, zein baino zein goxoagoa, eta palma oliorik gabe, gainera, horretarako konpromisoa hartua dugu eta.

kaixo,

berria naiz, EROSKI markakoa naiz

B

i zereal barratxo klasiko aurkeztu nahi dizkizugu: bat txokolate esnedunaren eta txokolate beltzaren haziekin, eta bestea ahabiaz, sagarrez, marrubiz eta mugurdiz egina, txokolate zurizko oinarri baten gainean. Beste bi barratxo berri ere baditugu, eta horiek ere dasta ditzakezu: fruitu lehorrak, kakahuetea eta hurrak daramatza batek txokolate beltzaren gainean, eta kakahuetea, almendra, ahabiak eta mahatsak ditu besteak.

OZPIN ETA LIMOI ZUKU BERRIAK

Handitzen ari da produktu ekologikoen saila

M

odu osasungarriagoan elikatu nahi baduzu eta jaten dituzun produktuek ingurumena errespetatzea nahi baduzu, elikagai ekologikoak hauta ditzakezu, adibidez EROSKIren BIO sailekoak; horiei esker, zure dieta naturalagoa eta jasangarriagoa izatea lortuko duzu. EROSKIn handitu egin dugu ekologikoen gure familia, eta bi produktu berri merkaturatu ditugu, ezin hobeak entsaladak eta beste plater batzuk gatzozpintzeko.

EROSKIren BIO ozpina, ardo zuriz egina (500 ml) Ardo zuri ekologikoaren hartzidura azetikoaren bidez lortzen da ozpin hori eta ez dauka sulfi torik. Gainera, Nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren Errioxako kontseiluak emandako ziurtagiria dauka.

Limoi zukua %100 (250 ml) C bitamina lortzeko iturria da gure limoi zukua, eta kilo bat limoi ekologiko fresko zukututa lortzen da.

6

6-8 Lo ultimo EUS.indd 6

20/1/21 12:38


EROSKI 64 DANONE ACTIMEL sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

2

19/1/21

20:20


azken kontuak

Aukera gehiago, gantzik eta azukre erantsirik gabe EROSKI jogurt gaingabetuen familia, materia gantzatsurik eta azukre erantsirik gabea, handitzen ari da eta zapore berriekin dator: marrubia, zerealak, melokotoia eta fruitu gorriak; horretaz gain, bi jogurt krematsu ere merkaturatu ditugu, naturala eta marrubi zaporekoa.

G

ozatu egiten baduzu jogurta janez eta aukera arinagoen bila bazabiltza, gaingabetuak dira aukerarik onena zuretzat: oso elikagarriak dira, kaloria gutxikoak eta gantzik gabeak. EROSKIn zaindu egin nahi dugu zure osasuna. Horregatik, zapore eta mota berrietako jogurt gaingabetuak eskaintzen jarraitzen dugu, materia gantzatsurik eta azukre erantsirik gabeak.

Dasta itzazu gure postre berriak %0 materia gantzatsurekin eta azukre erantsirik gabe.

Banillazko flana

Gelatinak G l ti k

Arrautzaz egindako flana

Hobetu egin dugu errezeta

O

rain, EROSKI opiltxoek testura harroagoa daukate eta errezeta osasungarriagoa, ekilore olioa baitaramate palma eta koko olioen ordez. Oraingo formulak kaloria, gantz eta gatz gutxiago dauka aurrekoak baino, eta bere sailekoen artean, Nutri-Score sailkapenik onena.

Zuk hautatu nola bete Gozoa maite baduzu, fruitu lehorren krema erants diezaiekezu (etxean egina) edo txokolate beltzaren zatiak. Gazia nahiago baduzu, gazta krema jar dezakezu zabalduta eta izokin ketua, edo gazta urdina eta intxaur xehatuak.

8

6-8 Lo ultimo EUS.indd 7

20/1/21 12:38


YOSOY mintzo da EROSKI club-erako

YOSOY: olo edaria kafearekin gozatzeko Kafezalea bazara eta edari begetal baten bila bazabiltza zure kafearekin bikotea osatzeko, hementxe duzu oloa!

E

dari begetaletan egiten den kontsumoaren %80 gosaritan egiten da, eta gehienbat kafearekin konbinatuta. YOSOYren asmoa da une hori are gustagarriagoa eta bereziagoa izan dadila, eta horregatik dakar Barista olo edaria, ezin hobea zure kafearekin hartzeko. Ukitu krematsua eta gorputza nabarmena ditu, eta zapore neutroagoa; mikroapar trinkoagoa sortzeko gai da, eta aukera ematen du arte latte teknikan trebatzeko.

Millรกn Vicente mintzo da EROSKI club-erako

Millรกn Vicente gaztak: 25 urte zure ondoan gaztarik onenekin Millรกn Vicente abizenen atzean denborarekin hazten joan den familia bat dago.

G

azta oso antzinako elikagaia da, antzinakoa bezain elikagarria. Hasi ginenetik bertatik, Millรกn Vicente etxean kalitaterik onena bilatu dugu, bai eguneroko otorduetarako eta bai une berezietarako ere, gazta beti izan delako gure dietaren zati. Gaztaren maitaleak garen aldetik, badakigu mota eta modu asko daudela egiteko, baina beti bada bat aproposagoa une bakoitzerako. NATURALAREN ALDEKO APUSTUA Gure gaztak %100 naturalak dira. Horrek esan nahi du ez dela erabiltzen inolako koloratzailerik, zapore emailerik edo kontserbagarri artifizialik. Millรกn Vicente gaztak kalitate gorenekoak dira, eta gure behien esnearekin egiten ditugu: egunero etxaldeetan bildu eta hotzean garraiatzen da lantegietara. Eta zuk? Dastatu al duzu gure gazta gustagarri eta elikagarriren bat? Zain dituzu zure ohiko hipermerkatu edo supermerkatuan; bila itzazu.

9

09 Branded Millan Vicente y Yosoy EUS.indd 6

19/1/21 22:18


hilabete honetan

EROSKIREN TOKIKO ESNEAK

Animalien ongizatea, tokikoa eta jasangarria EROSKIn konpromisoa hartu dugu nekazaritzako elikagaien sektorearen alde, eta horregatik, eskaintza handia dugu tokiko produktuetan. Hor dago, adibidez, EROSKI esnea, Galiziakoa, Balearretakoa, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegokoa; zugandik gertu biltzen eta ontziratzen da, eta errespetatu egiten du animalien ongizatea eta inguruaren jasangarritasuna.

ANIMALIEN ONGIZATE EGIAZTATUA EROSKIren esneak egoki betetzen ditu animalien ongizate estandarrak, eta halaxe bermatzen du Welfair™ ziurtagiriak, zeina lehenbizikoa baita animalien egoeraren eta jokabidearen bilakaera kontuan hartzen. Ziurtagiri horrek bermatu egiten du animaliek ez dutela pasatu goserik eta egarririk, egoitzak tenperatura eta erosotasun egokiak dituela eta animaliek erraz mugitzeko aukera izan dutela. Osasunari dagokionez, zaindu egiten da ez dutela izan minik, lesiorik edo gaixotasunik. Zaindu egiten da, halaber, animaliek jokabide egokiak eduki ditzatela (miazkatu, jolastu, arakatu...), harreman egokia izan dezatela gizakiekin, beldurrik gabea, eta aldarte ona (aktibo, lasai...). Horregatik, ziurtagiria ematen duten erakundeek ikuskari trebatuak dituzte, berme guztiekin egiaztatu dezaten etxaldeek egoki betetzen dituztela animalien ongizaterako ezarri diren adierazleak.

NUTRI-SCORE A EDO B Esnea oso garrantzitsua da gure elikaduran, elikagarria eta energia ematen duena, baita balio biologiko handiko proteinak, bitaminak eta mineralak ere. Horretaz gain, kaltzio iturri nagusietakoa da. Nutri-Score sailkapenean A eta B letrarekin agertzen da: osoa eta erdigaingabetua B mailan daude eta gaingabetua A mailan.

10

10-11 Leche_EUS.indd 42

20/1/21 0:27


5

Arduraz kontsumitzen laguntzea

6

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

ONTZI JASANGARRIAGOAK 2018an helburu bat jarri genion geure buruari: gure ontzien %100 ekodiseinatzea 2025erako, %100 birziklagarriak izan daitezen. Esnearekin ere abian jarri dugu lan ildo hori, ontziek eragin txikiagoa eduki dezaten ingurumenean. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa Lurralde horietako esnearen ontziak jasangarriagoak dira, CO2 isuri guztiak neutralizatuz ekoizten baitituzte CarbonNeutral programaren bidez. Material berriztagarriekin eginak daude, adibidez FSC ziurtagiria duen kartoiarekin eta jatorri berriztagarria duten polimeroekin, zainak pinuaren eta azukre kanaberaren oliotik lortu diren. Eta birziklagarriak dira, gainera. Balearrak eta Galizia Erkidego horietako esnea Combibloc Ecoplus ontzietan merkaturatzen da; CO2 isuriak %28 murrizten ditu ontzi horrek kartoizko beste ontzi estandar batzuen aldean, eta, beraz, jasangarriagoa da. Karbono arrasto txikiagoa uzteaz gain, materialaren %82 berriztagarriak ditu, eta modu jasangarrian ustiatzen dituzten basoetatik datoz, FSCÂŽ zigiluak bermatzen duen bezala. Ez dauka aluminiorik, eta errazago birziklatzen da. Karbono arrasto txikiagoa Tokiko gure esnea brik jasangarriagoetan ontziratzeaz gain, esne horrek uzten duen karbono arrastoa txikiagoa da, abeltegiak hurbilago baitaude ontziratze plantatik; ondorioz, garraioan bide gutxiago egin behar izaten da.

11

10-11 Leche_EUS.indd 43

20/1/21 0:27


hilabete honetan

Tokiko abeltegien etorkizuna bermatuz Hemengoa izatea ona delako, EROSKI UHT esnea %100 tokikoa da, eta erabateko trazabilitatea dauka, abeltegitik ontziratze plantara eta handik dendara. Lankidetzan ari gara 300 abeltegirekin baino gehiagorekin Balearretan, Galizian, Nafarroan eta EAEn, guztiak ere tradizio handikoak abeltzaintzan. Era horretan, laguntzen ari gara gure inguruaren iraunkortasuna edo abeltzainen etorkizuna.

KALITATEA ETA HERRIAK ETA BIZTANLEAK LAGUNTZEKO NAHIA • Tokiko esnearen bermea da tokiko abeltegietatik datorrela, eta mantendu egiten dituela herrialde bakoitzeko ezaugarriak. Aldian behin ikuskatu egiten da trazabilitatea behar bezala bermatzen dela ekoizpen katean, ontziratze prozesuan eta garraioan, eta horrela ziurtatzen da esnea ez dela nahasi beste jatorri batzuetakoarekin eta kalitate osoa mantentzen duela jatorritik.

• Etxaldeak familienak dira, txikiak eta ertainak neurriz, eta familiek arreta eta mimoa jartzen dute dena aurrera atera dadin, presarik gabe, lehentasuna emanez kalitateari eta animalien ongizateari.

garraiolariak, pentsu fabriketako eta kooperatibetako langileak, banatzaileak, ontziratze plantako langileak, albaitaritza zerbitzuak, azterketak egiteko laborategiak, makineria konpontzeko tailerrak, ongarri enpresak, eta abar.

• Landa eremuko ekonomiaren alde. Esne etxalde baten inguruan lanpostu asko sortzen da, bai zuzenekoak eta bai zeharkakoak: ustiategiko abeltzainak eta langileak, esne gordina biltzen duten

• Landa eremuko populazioak iraun dezan. Ganadu ustiategiak dauden udalerrietan bertan bultzada ematen zaio populazioari; bizia ematen zaie herriei, eta kontsumoa eta tokiko merkataritza sustatzen da.

12

12-13 Leche Local_V2_EUS.indd 42

20/1/21 0:30


5

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Arduraz kontsumitzen laguntzea

6

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

NAFARROA

GALIZIA

BALEARRAK

SEKTOREKO BALIO KATEA BULTZATUZ Dendak ditugun eskualdeetan bertako esnea saltzea erabaki dugu, eta horren helburua da laguntza ematea esne sektorearen balio katearen egonkortasunari eta iraunkortasunari, erraztasunak eskaintzea abeltegietan belaunaldi aldaketa gerta dadin eta, beraz, sektoreak iraun dezan saiatzea, eta alderdi horri ematen diogu lehentasuna ikuspegi komertzialaren gainetik. • Konfiantzan oinarritzen dugu abeltzainekin dugun harremana, eta horregatik, hitzarmen egonkorrak eta iraupen luzekoak egiten ditugu haiekin. Horrek aukera ematen du esnearen ekoizpena eta ontziratzea hobeto planifikatzeko. Hamar urte baino gehiago daramatzagu horrela lanean, hori delakoan biderik onena abeltegiei egonkortasuna emateko eta komunitate guztiaren interesak babesteko. • Prezioak egonkor mantentzen ditugu kate osoan eragina eduki dezan, abeltegitik kontsumitzailearenganaino. Horretarako, jatorrizko prezioek daukaten bilakaeraren arabera fi nkatzen dugu esnearen prezioa. Gainera, konpromisoa hartzen dugu esnea ez erabiltzeko amu edo erakarpen produktu gisa. • Atxikita gaude Elikagaien Kontrataziorako Jardunbide Onen Kodeari, eta onartu egiten dugu kontratuetan bitartekariaren figura erabiltzea. Harreman eta elkarrizketa etengabean ari gara esnearen sektorea osatzen duten eragile guztiekin, egonkortasuna emateko eta lortu diren konpromisoak betetzeko.

13

12-13 Leche Local_V2_EUS.indd 43

20/1/21 0:31


hilabete honetan

Kuiatxo lasagna

duen arte. Erantsi azenarioa eta apioa

horrek bitaminak, mineralak eta

laukitxoetan moztuta eta erregosi lau

zuntza ematen ditu. Kalitate oneko

• 2 kuiatxo

minutuz. Bota haragi xehatua, gatza eta

proteina osatuak dauzka, oilaskotik eta

• Tipula bat eta azenario bat

piperbeltza, eta utzi su ertainean egiten 10

esnekietatik datozenak. Esnekien gantza

• Apio adar bat

minutuz. Erantsi tomatea eta albaka, eta

saturatua da, baina horien eragina ez

• 300 g oilasko haragi (xehatuta)

kozinatu bost minutuz.

da kalitate kaskarragoko beste gantz

• 300 g tomate birrindu • Albaka

saturatuena bezalakoa. Bexamela prestatuko dugu. Horretarako,

• Oliba olioa

jarri eltzetxo batean gurina eta urtu su

Egokia da. Haragiaren ordez tofua,

• 125 g gaztanbera

ertainean. Bota irina eta, bitsadera baten

tempeh-a edo seitana erabilita, egokia

• Mozzarella, gratinatzekoa

laguntzarekin, eragin dena bateratzen den

izango da laktobegetarianoentzat.

• Gatza eta piperbeltza

arte. Bota esne epela eta segi mugitzen loditu arte. Eman gatza eta piperbeltza,

Bexamela egiteko:

eta bateratu.

• 75 g gurin • 75 g irin

Eman olio pittin bat labeko erretilu bati. Zailtasuna

• 500 ml esne • Gatza eta piperbeltza

Errazioak:6 Denbora

Jarri kuiatxo geruza bat, estali haragi

90’

xehatuarekin, erantsi gaztanberaren erdia, NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen

estali bexamelaren zati batekin, errepikatu

200 ºC-an.

prozesua eta bukatu mozarella gaztarekin.

NUTRI-SCORE

Eduki labean 30 minutu. Utzi egonean 10

A B C D E

Garbitu kuiatxoa eta moztu xaflatan. Jarri erretilu batean gatza emanda eta utzi

minutu zerbitzatu aurretik.

egonean 15 minutuz. OHAR DIETETIKOA Kendu gatza eta lehortu sukaldeko paperarekin. Gorde geroko.

ERRAZIO BATEK DAUKA:

Oso errezeta osatua da, eta plater bakar gisa balio dezake.

KCAL

387 Bota olio pittin bat zartagin batean, eta frijitu tipula itxura gardena hartzen

Nutrizio arloko ezaugarriak. Barazkiek osatzen dute plateraren erdia, eta

%19

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

24,51G 10,55G 9,99G 0,78G %35

%53

%11

%13

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

1,43 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

14

14 Receta_lasana EUS.indd 14

20/1/21 0:33


CAPRABO 351 GARDEN SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

24/07/20

12:02


hilabete honetan

Diseinuak moldatu eta ingurua lagundu Ekodiseinuaren helburua da ontzi jasangarriagoak sortzea, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena eduki dezaten beren bizi zikloan. Gure asmoa da, 2025ean, gure markako ontzi guztiak %100 birziklagarriak izan daitezela, eta horrekin %20 plastiko gutxiago sortuko dugu.

G

ure 5. konpromisoak esaten du kontsumo arduratsua sustatuko dugula, ingurumena errespetatzen duena. Hori dela eta, EROSKIn urte asko daramagu lanean gure produktuek ingurumenean duten eragina murrizteko, eta sustatu egiten ditugu ingurumenari kalte gutxien eginez ekoitzi direnak eta esku hartzen ari gara produktuen ontziek ingurumena errespetatu dezaten. Gure hornitzaileekin batean ari gara lan horretan, eta kontuan hartzen dugu ontziaren bizi ziklo osoa, ez bakarrik lehengaiak lortzeko eta produktua ekoizteko orduan sortzen den eragina, baita erabili eta bizi zikloa bukatu ondoren izaten duen eragina ere. Lan horren adibide dira gure saltokietan aurkituko dituzun elikagai eta produktu fresko batzuk. Horien berri emango dizugu orrialde hauetan.

HANDIZKAKO GEHIAGO Elikagai horiek handizka saltzearen alde egin dugu, ontzirik gabe.

KARTOI EGIAZTATU GEHIAGO Plastikoa kendu egin dugu fruta eta barazki batzuen ontzitik eta jatorri birziklatua duten materialak erabiltzen hasi gara gerezi, kaki eta tomatearekin.

BERRERABILGARRIAK Bilgarri berriak ditugu handizkako elikagai freskoen sailean, jasangarriagoak: poltsa konpostagarriak eta paperezko gutunazalak. Gure frutategietan, gainera, sare berrerabilgarriak dituzu fruta eta berdura handizka erosteko. Ordainlekuetan poltsa mota bat baino gehiago erabili ahalko duzu, adibidez egindako elkartasun poltsak oihalez egindak (helburu solidarioetarako solida izaten da horiekin lortzen lo den dirua), edo rafiazkoa, zeina material birziklatuekin egina dagoen %70 (doan aldatuko dizugu hondatzen zaizunean).

16

16-17 Ecodiseno_V3 EUS.indd 42

20/1/21 0:36


5

Zifrak

90 produktu baino gehiago ditugu ekodiseinuarekin. Horri esker, 355 tona plastiko saihestu ditugu 2020an eta ordainlekuetan %26 poltsa gutxiago eman ditugu. Gure frutaren eta berduraren %60 handizka saltzen dugu.

Arduraz kontsumitzen laguntzea

CRISTINA RODRIGUEZ EROSKIko Iraunkortasun arduraduna

PLASTIKO GUTXIAGO Lehengai gutxiago erabiltzeko helburuz, plastiko kopurua murriztu egin dugu zenbait produkturen ontzietan, adibidez leungarrietan eta belle NATURAL saileko kosmetikoen bilgarrietan.

BIRZIKLATU GEHIAGO Material birziklatua darabilgu SELEQTIA eta EROSKI Natur saileko produktuen ontzietan.

KONPOSTAGARRI GEHIAGO Material konpostagarriekin eginak datoz EROSKI Natur saileko produktu batzuen poltsak.

SOBERAKO BILGARRI GUTXIAGO Kendu egin dugu tapak izaten zuen plastikozko zigilua.

Zergatik erabaki zenuten ekodiseinua ezartzea EROSKI markako produktuei? Ez da gauza berria. Urteak daramatzagu lanean ontzi horien eragina murrizteko, eta gure konpromisoei jarraituz, lanean dihardugu erosketa arduratsuagoak egin ditzagun, eredu zirkularra sustatu, gure karbono arrastoa txikitu eta plastikoek planetan eragiten duten kutsaduraren aurka egin dezagun. Ez al litzateke errazagoa produktuak handizka saltzea? Ontziek funtzio bat baino gehiago betetzen dute: bermatu egiten dute elikagaien kalitatea eta segurtasuna, luzatu egiten dute produktuaren bizitza eta eragotzi egiten dute alferrik galtzea, informazioa ematen diote kontsumitzaileari... Alderdi horien guztien arteko oreka bilatu nahi dugu segurtasuna arriskuan jarri gabe. Zer-nolako helburuak dituzue datozen urteetarako? 2025erako ekodiseinatu egin nahi ditugu ontzi guztiak, %100 birziklagarriak izatea nahi dugu eta %20 murriztu plastiko tonak. Eta sustatu egingo dugu erosketak handizka egitea eta material berrerabilgarri edo birziklatuak erabiltzea.

17

16-17 Ecodiseno_V3 EUS.indd 43

20/1/21 0:36


hilabete honetan

TOKIKO ESNEKIAK

Tradizioa eta hurbiltasuna Esneki tradizionalen aberastasuna eta ugaritasuna (jogurtak, gazta, mamia...) altxor baliotsua da oso. EROSKIn zure inguruko ekoizle txikiek landutako produktuak eskaintzen dizkizugu zure supermerkatuan, tokiko abeltegietako esnez eginak. Abeltzainak, gaztagileak eta esne ekoizleak babestea funtsezkoa delako gure inguruaren jasangarritasuna eta lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko.

GALIZIA Terra de Melide gaztak

Casa Grande de Xanceda jogurtak Familia baten etxalde ekologikoa da, eta 380 behi ditu, egunero larrean bazkatzera ateratzen direnak. Kalitate paregabea duen esnea ematen dute, eta horrekin egiten dituzte jogurtak, animalien ongizatearen balioak kontuan hartuta, ingurumena zainduta eta landa eremua dinamizatuta enplegua sortuz. Jogurtak oso krematsuak dira, esne freskoa ohiko jogurtek halako bi izaten dutelako, luzaroan hartzitzen direlako eta mantso-mantso irabiatzen dituztelako. Ez daukate esne hautsik, eztitzailerik edo esne gain erantsirik, esnea eta hartzitzaileak baino ez.

Familiako gaztandegi tradizional horretan egiten dituzte Tetilla eta ArzĂşa Ulloa gazta ospetsuak. Galiziako esne natural eta osoa erabiltzen dute beren produktu guztiak egiteko; giteko; esne hori inguruko abeltegi egi txikietatik heldu da, eta bertako behiak larreetan bazkatzen n dira, osasun onean eta ongizate baldintza onenetan. Era horretan, kalitate goreneko esnea eta produktuak ortzen dira.

18

18-21 Postres lacteos_V2_EUS.indd 18

20/1/21 12:38


6

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

Vascolac kefirra eta esne freskoa Bizkaiko enpresa txiki hori orain dela 35 urte baino gehiago hasi zen gazta freskoa eginez. Denborarekin, produktu gehiago egiteari ekin dio, eta gaur egun 40 lagunek baino gehiagok lan egiten dute Durangaldeko abeltzainekin eta Karrantzako abeltzain elkarteekin (Bizkaia); esne fresko pasteurizatua eta kefirra egiten dute egunero jezten dituzten behien esnearekin.

BALEAR UHARTEAK Laccao irabiakiak Zapore berezi-berezia dute, eta produktu klasiko bihurtu dira Mallorcako uhartean. a artean. Modu tradizionalean alean eginak daude: esnea da %93, kakaoa a %1 eta azukrea bi koilarakada. Mallorcako etxaldeetatik lortzen o ortzen dute esnea: Can a an Dalmau, Son Bernat, Son Garau/Can Peixet, Son Carbรณ, Ses Veles eta Son Suau.

Mahala jogurtak Leaburuko baserrian (Gipuzkoa), prozesu guztia egiteaz arduratzen da Mahala: hasi behiak elikatzetik eta produktuak egiteraino, eta horrela lortzen du baserriko bizitzari eta lurrarekiko loturari eustea modu arduratsu eta jasangarrian. Orain dela 25 urte baino gehiago hasi ziren esnea bildu eta esnekiak egiten. Lehenbizi gaztak eginez hasi ziren eta ondoren jogurt, postre eta izozki askotarikoak, lehengai onenak erabiliz, adibidez egunero jezten dituzten behien esnea, eta transformatzean beste batzuk eransten dizkiote, esnearen hartzitzaileak, esne gaina, esne gazura, arrautzak arroza eta fruta, produktuaren arabera. Betiko zaporea duten esnekiak dira, kontserbagarririk eta gehigarri artifizialik gabeak.

19

18-21 Postres lacteos_V2_EUS.indd 19

20/1/21 0:42


hilabete honetan

NAFARROA Ultzama postreak Ultzamako ibarrean bazkaleku paregabeak daude harizti eta pagadien artean, eta hantxe bazkatzen dira inguru hartako artaldeak, eta horien esnearekin egiten n ditu enpresa horrek jogurtak, mamiak, gaztak eta izozkiak, horretan espezializatu baita, esnekiak artisau eran egiten. Bere artaldea dauka enpresak, eta egunean bitan jezten dute urteko o egun guztietan. Horri esker,

kalitate eta homogeneotasun handia lortzen dute esnean, hobeto kontrolatzen dutelako abereen elikadura eta esneak ez

dituelako 24 ordu baino gehiago egiten jetzi eta mami ospetsua edo jogurt frutadunak dunak egin bitartean.

KANTABRIA NTABRIA

La Pasiega de Peña Pelada gurina i eta gaztak La Pasiega de Peña Pelada enpresaren historia 1917an hasi zen, Pas-eko herritar batekin (Brigida zuen izena) eta leku batekin (Peña Pelada). Berak egiten zituen gaztak hartu eta Peña Peladako mendi magaletik Rubalcabara (Liérganes) jaitsi zen Brigida Ruiz. Gaur egun, haren birbilobek jarraitzen dute tradizio horrekin eta Kantabriako gazta krematsu egiten dute errezeta berarekin (Queso Nata de Cantabria Jatorri Izen Babestua du), eta bestelako produktu batzuk ere bai, tradizioa eta berrikuntza uztartuta. Gazta hori izan zen, hain zuzen, Jatorri Izen Babestua (JIB) lortu zuen lehenetakoa. Gurina da enpresa horren produkturik aipagarrienetakoa; artisau eran egiten dute, eta zapore leuna eta atsegina dauka.

20

18-21 Postres lacteos_V2_EUS.indd 20

20/1/21 0:42


6

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

La Ermita jogurtak Familiako enpresa hori orain dela 20 urte baino gehiago sortu zuten. Casar de Periedo herrian dauka egoitza (Kantabria) eta jogurtak eta esnezko postreak egiten ditu, gehigarririk, kontserbagarririk eta lurrin erantsirik gabe; hau da, %100 naturalak. Kalitatea eta bikaintasuna eman nahi dizkiote produktu bakoitzari, eta kalitate handiko lehengaiak eta Kantabriako esne freskorik onena erabiltzen dituzte horretarako.

Amparo Salmon Garcia de los Salmones, La Ermitaren jabeetako bat

“Gure aletxoa jartzen dugu inguru honetako ekonomiak aurre egin dezan eta sendotu dadin� Zerk egiten ditu hain berezi zuen jogurtak? Artisau eran egiteak, osagai guztiz naturalekin eta Kantabriako esne fresko kalitatezkoarekin. Horregatik ditu halako zaporea eta ukitu krematsua. Hartzitu, gainera, ontzian bertan egiten da. Kontsumitzaileari zer ematen dio artisau eran egina eta tokikoa den produktu bat hautatzeak? Kalitate handiko produktu bat eramango du erosketa saskian, mimoz egina, zapore hobea duena

eta naturala dena. Kontsumitzaileak badaki zer jaten duen. Uste dugu tokiko produktuek eta artisau eran eginek aberastasuna eta bikaintasuna ematen dutela, eta, aldi berean, jasangarriak dira eta errespetatu egiten dute ingurumena. Lana eta aberastasuna sortzeko modu bat al dira? Bai, jakina. Gure lantegia Casar de Periedon dago; Kantabriako herri txiki bat da, eta lana ematen diegu inguruko familiei. Gure aletxoa jartzen dugu inguru honetako

ekonomiak aurrera egin dezan eta sendotu dadin, betiere balio katea errespetatuz, hasi lehengaitik eta azken produkturaino. Nola bermatu dezakegu horrela jarraitu ahal izatea? Orain arte bezala lan eginez bermatzen da hori, kalitateari lehentasuna emanez egiten dugun produktu bakoitzean, La Ermita osatzen dugun pertsonek egunero egiten dugun ahaleginari eta erakusten dugun konpromisoaren bidez.

21

18-21 Postres lacteos_V2_EUS.indd 21

20/1/21 0:42


hilabete honetan

Ardi mamiz egindako ‘cheesecake’-a

Jarri mamia ontzi batean, eta erantsi azukrea eta lima birrina. Eragin.

Trikimailuak: Oinarrian dituen gaileten ordez, osoko olo malutak eta fruitu lehorrak jar daitezke (pistatxoak,

Jarri gelatina ontzi batean, bota 100

hurrak, almendrak...) eta datilak erabili

ml ur eta nahasi. Jarri esne gaina sutan

gozotasuna emateko.

irakiten hasi arte, atera sutatik eta nahasi

- Esne gain likidoaren lekuan, esnea edo

• 50 g gurin

gelatinarekin, disolbatzen den arte.

esne lurrundua erabil daiteke.

• Koilarakada bat gurin

Erantsi mamia eta jarraitu eragiten. Bota

- Azukrerik gabe egin daiteke. Nahi bada,

• 400 g ardi mami

nahastura moldera, gailetak oinarrian

banilla lurrinaren tanta batzuk jar daitezke.

• 40 g glas azukre

dituela, eta utzi hozkailuan bi orduz

- Eta ahabia marmelada beharrean,

• Lima 1

gutxienez, mamitzen den arte.

ahabia irabiaki bat erabil daiteke, aleren

• 150 g cookie, txokolate beltzez eta hurrez eginak

batzuk osorik utzita apaintzeko.

• Gelatina hautsa, zorrotxo bat eta erdi • 100 ml esne-gain likido • 100 g ahabia marmelada

Atera tarta moldetik, estali marmeladarekin eta apaindu ahabiekin. Errazioak: 8

• Ahabia freskoak, apaintzeko OHAR DIETETIKOA NOLA PRESTATU: Papurtu gailetak eta jarri

Oinarrian gailetak dituen tarta mota

ontzi batean. Erantsi gurina eta nahasi

horrek aukera asko onartzen du: gazta jar

guztia pasta homogeneo bat gelditzen

daiteke, mamia, limoia... Oso erraz egiten

den arte.

da, ez baita labean sartu beharrik.

Zailtasuna

140’

Nutrizio arloko ezaugarriak. Ez da maiz Eman gurina desmuntatzen den molde

NUTRI-SCORE

jatekoa, ugari dituelako azukreak, gantzak

baten hondoan. Estali oinarria gaileten

ere dezente, eta energia ere asko samar

orearekin eta utzi hozkailuan egonean 15

errazio bakoitzeko. Erraz hobetu daiteke

minutuz gutxienez, gogortzen den arte.

errezeta honen nutrizio kalitatea.

Denbora

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

300 %15

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

15,36G 8,56G 23,02G 0,30G %22

%43

%26

%5

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

1,07 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

22

22 Receta_cuajada EUS.indd 22

20/1/21 0:46


Filo pastaz egindako ‘stick’-ak gazta eta erromeroarekin

NOLA PRESTATU. Moztu gazta zerrendatan. Nahasi ontzi batean oliba olioa, erromeroa eta ezkaia.

Errazioak:4 Zailtasuna

20’

Zabaldu filo pasta, moztu eta eman gainean olio espeziaduna.

NUTRI-SCORE

• 200 g filo pasta • 180 g ahuntz gazta (leuna)

Denbora

Jarri ahuntz gazta ezti pittin batekin

• Eztia

filo pastaren gainean, eta itxi zorrotxo

• 45 ml oliba olio

bat eginez.

A B CD E

• Adartxo bat erromero fresko • Hostotxo bat ezkai fresko

ERRAZIO BATEK DAUKA:

Sartu labean 12 minutuz 175 ºC-an edo gorritzen diren arte.

KCAL

255 %13

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

18,13G 6,35G %26

%32

AZUKREAK

GATZA

1,68G

1,26G

%2

%21

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

0,70 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

23

23 Receta_queso EUS.indd 23

20/1/21 0:53


hilabete honetan

Artzaintzaren balioa EROSKI Natur saileko axuria hautatzen duzunean (Ternasco de Aragรณn), zapore eta samurtasun handiko haragia hautatzen ari zara, modu jasangarriagoan ekoitzia eta animalien ongizateari dagozkion estandarrik zorrotzenak betetzen dituena.

WELFAIR ZIGILUAREN BERMEA Animalien ongizatearen zigilua aurkituko duzu EROSKI Natur saileko gure produktuetan; Nekazaritzako Elikagaiak Ikertzeko Institutuak (IRTA) homologatu duen ziurtagiri independentea da, Neiker Zentro Teknologikoarekin lankidetzan.

ANIMALIEN ONGIZATEA Animalien ongizateari dagozkion estandarrak betetzeko, zenbait alderdi zaindu behar izaten dira. Elikatzeko garaian, ziurtatu egiten da ez dutela pasatuko goserik eta egarririk; bizilekuan zaindu egiten

da tenperatura, erosotasuna eta mugitzeko erraztasuna, eta osasunaren arloan kontuan hartzen da animaliak ez dezala minik, lesiorik edo gaixotasunik eduki. Zaindu egiten da, halaber, animaliek jokabide egokiak eduki ditzatela (miazkatu, jolastu, arakatu...), harreman egokia izan

dezatela gizakiekin, beldurrik gabea, eta aldarte ona (aktibo, lasai...). Horretaz gain, ziurtagiria ematen duten erakundeek trebatu egiten dituzte profesionalak, berme guztiekin egiaztatu dezaten etxaldeek egoki betetzen dituztela animalien ongizate adierazleak.

24

24-25 Cordero Bienestar animal_V2 EUS.indd 42

20/1/21 0:54


5

Antonio Enfedaque, Aragoiko artzaina eta EROSKI Natur saileko axuri hornitzailea.

Arduraz kontsumitzen laguntzea

LAGUNTZA HANDIA Aragoiko axuria gure harategietan saltzeak Aragoin bultzada handia eman dio landa eremuko 300 gune baino gehiagoren garapen ekonomikoari.

ZAPOREA DUEN ARKUMEA Zaporea duen arkumea esaten zaion Aragoiko axuriari, ematen zaion elikadurak eta hazteko modu tradizionalak zapore oso berezia ematen diotelako. EROSKI Natur saileko axuria hiru arraza autoktonotatik heldu da -rasa aragonesa, ojinegra de Teruel eta roya bilbilitana -; espezie bakanak dira, eta Ternasco de AragĂłn Adierazpen Geografiko Babestuaren barnean daude. Amaren esnez eta zereal naturalez elikatzen dira, eta ondorioz, haragi samurra izaten dute, arrosa kolore zurbilekoa, ohi baino gantz gutxiago, testura leuna eta hezetasun atsegina. Nahiz eta saiheskia den zatirik goxoenetakoa, baditu aski gustagarriak diren beste zati batzuk ere. Gure harategietako hozkailuetan eta salmahaian bertan 15 eratako zatiak aurkituko dituzu, adibidez besoa, axuriaren bizkarretik datorrena; xerra finak edo tournedo-a, atzealdetik ateratzen dena; saihetsa edo lepoa, lepoaldetik lortzen direnak.

“Ezin hobeak. Samurrak daude beti eta kopurua egoki-egokia da bi lagunentzat�. Asier (EROSKIren bezeroa)

Txuletatxoak.

Tournedoak.

INGURUA ZAINDUZ Goi mendietako eta tarteko larreetan hazten dira animaliak eta Ebro Ibarreko eremu lehorragoetan ere bai. Artzaintza eredu estentsiboa da, ingurua arduraz zaintzen duena: erraztu egiten du florako eta faunako elementu batzuen bilakaera eta zaindu egiten ditu bide eta xendak; horri esker, lagundu egiten du suteen aurka borrokatzen.

Arkume txuletak.

Txuletatxoak.

25

24-25 Cordero Bienestar animal_V2 EUS.indd 43

20/1/21 0:54


hilabete honetan

Axuri tournedoa sagar espeziadunekin • 4 tournedo (150 g-ko zatiak), EROSKI NATUR Ternasco de Aragón

eman gatza eta piperbeltza, eta lagundu

Errazioak: 4

sagar zati espeziadunekin eta zainzuri mutur batzuekin.

Zailtasuna

20’

Aholkuak: Tournedoei labean eman dakieke azken kolpea. Puntuan eginak egon behar dute edo puntu baten faltan.

NUTRI-SCORE

• 2 tipulin, juliana eran moztuak • Limo erdi baten birrina

OHAR DIETETIKOA

• Dozena bat gari zainzuri

Errezeta honek kalitate oneko proteinak

• Errege sagar bat (arrea)

ematen ditu, B multzoko bitaminak

• Kanela hautsa, koilarakadatxo laurden bat

eta burdina. Begetalek zuntz pixka bat

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra

erantsiko diote eta bitamina eta mineral

• Gatza eta piperbeltza

gehiago; horiek dira guarniziorik egokiena

• Ezkai freskoa

beti. Axuriarena haragi gantzatsua izaki, ez da komeni astean bi errazio baino

NOLA PRESTATU: Egosi ur irakinetan

Denbora

gehiago jatea.

zainzurien muturrak minutu batez, atera ur hotza duen ontzi batera eta, pare bat

Ba al zenekien...? Tournedoa axuriaren

minutu eduki ondoren, lehortu.

zangotik lortzen da, gantz gutxien duen zatitik.

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

352 %18

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

23,67G 11,28G 5,22G 0,63G %34

%56

%6

%10

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Zartagin batean, bota oliba olio birjina estraren koilarakada bat eta jarri tipulina guritzen, limoi birrinarekin, ezkai hostotxo batzuekin eta gatzarekin. Atera plater batera eta gorde geroko. Zartagin berean, frijitu su bizian zainzuri muturrak minutu batez. Zuritu sagarra, kendu bihotza eta moztu ataletan, eta zabaldu gainetik kanela. Jarri koilarakada erdi oliba olio zartagin batean, eta txigortu eta kozinatu sagar atal bakoitza samar-samur eta gorrituta gelditzen den arte, patatak izango balira bezala (ez daitezela desegin). Kozinatu tournedoak lau minutuz alde bakoitzetik zartagin batean koilarakada erdi oliorekin. Zerbitzatzeko, jarri platerean koilarakada bat tipula guritu, gainean tournedoa,

Hutsik egiten ez duten errezetak

2,45 € ERRAZIOAK

26

26 Receta_cordero EUS.indd 24

20/1/21 0:55


EROSKI 64 GEOSEC SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/01/21

16:19


hilabete honetan

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

+2 ordu NUTRI-SCORE

B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

493

31,4G

14G

%25

%45

%70

AZUKREAK

GATZA

20,6G 1,03G %23

%17

Hutsik egiten ez duten errezetak

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

28

28-29 Receta pierna de cordero_EUS.indd 28

20/1/21 0:58


Arkume zangoa, fruituz eta konpotaz betea Arkume zango 1, hezurgabea

100 ml ardo zuri

3 errege sagar

30 ml txerri gantz

50 g urdai

Baratxuri atal 1

100 g aranpasa (hezurrik gabeak)

Oliba olio birjina

150 g perretxiko

Gatza eta piperbeltza

1

Jarri arkume zangoa irekia labeko paperaren gainean. Igurtzi haragia ongi-ongi gantzarekin, eta ondoren,

eman gatza eta piperbeltza.

3

Bete arkumearen zangoa urdaiarekin, aranpasekin eta perretxikoekin (baratxuri atal

batekin eta oliba olio sorta batekin

2

Moztu perretxikoak, urdaia eta aranpasak. Prestatu sagar konpota ere, ur pittin batekin egosita, eta

ondoren, birrindu.

4

Lotu haragia eta sartu labean 180 ÂşC-an bi orduz. Noizean behin, erantsi ur eta ardo zuri sorta bat,

eta bota gainera erretiluan sortzen diren

erregosiko ditugu zartaginean). Ondoren,

zukuak. Xerratan moztuta zerbitzatuko dugu,

bildu zangoa bere baitan, eta itxi.

konpotarekin batean.

7,03 â‚Ź ERRAZIOAK

29

28-29 Receta pierna de cordero_EUS.indd 29

20/1/21 0:58


hilabete honetan

Zaindu zeure burua

eta ingurukoa

Kezkatu egiten zaitu modu osasungarriagoan elikatzeak, eta jaten duzun horrek ingurua errespeta dezala nahi duzu. Guztien eskura dauden elikagai biologikoak hautatzea, adibidez EROSKIren BIO jakiak, zure dieta naturalagoa eta jasangarriagoa egitea da. Produktu horien bidez, balioa ematen zaio landa eremuko langileek ingurumena zaintzeko eta beren bizimoduari eusteko egiten duten ahaleginari.

EROSKIREN AHABIA-MUGURDI BIO MARMELADA Ingurumena errespetatuz egina da, ekoizpen ekologiko kontrolatuari jarraituz, zeinak lagundu egiten duen bioaniztasun naturalari eusten, genetikoki moldatu gabe dauden fruitu motak hautatzen baitira, tokiko baldintzetara egokitu direnak eta parasitoei eta gaixotasunei eusteko gai direnak. Gainera, metodo naturalak ezartzen zaizkie landareen aurkako izurriteei eta gaixotasunei aurrea hartzeko. Ahabiak eta mugurdiak teknika natural eta tradizionalekin landatzen dira, eta ongarri organikoekin.

30

30-31 Eroski Bio_EUS.indd 42

20/1/21 1:00


EROSKI BIO 60 produktu ekologiko baino gehiago ditugu zure elikadura naturalagoa eta jasangarriagoa izan dadin.

PRODUKTU EKOLOGIKOEN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO

5

Arduraz kontsumitzen laguntzea

EROSKI NATUR BIO BARATXURIA

NOLA BEREIZI PRODUKTU EKOLOGIKO BAT? Nekazaritzako produktu ekologiko ontziratuek (akuikulturakoak barne), Europako Araudia betetzen dutenean, Eurohostoaren logotipoa eraman behar dute nahitaez. Bermatu egiten dute Europan nekazaritza ekologikoari ezartzen zaizkion irizpideekin ekoitzi dituztela: galarazia dago genetikoki eraldatuta dauden organismoak erabiltzea, mugatu egiten da ongarri, herbizida eta pestizida artifi zialen erabilera, antibiotikoena...

EROSKI Natur BIO baratxuria ekoizpen ekologikotik dator eta sasoian-sasoian ekoizten da; hortaz, errespetatu egiten dira hazte eta ontze zikloak. Haziak berak ere zuzenean lortzen dira landaketa ekologikoetan bertan. Baratxuri landaketak txandakatu egiten dira beste produktu ekologiko batzuekin, nagusiki zerealekin, eta horrela mantendu egiten da lurraren emankortasuna eta txikitu egiten da higadura, baita izurriteak eta gaixotasunak ere. Jatorri organikoa duten ongarriak bakarrik erabiltzen dira ekoizpenean, eta pestizida naturalak, adibidez sufrea, eta kobrez egindako konposatuak. EROSKI Natur saileko gainerako barazkiak bezala, ez zaio tratamendurik ematen uzta bildu ondoren. Landatze guneetan nahasian egoten dira animaliak (sugandilak, untxiak, argi oilarrak) eta inguruetako landare autoktonoak, nagusiki sastrakak eta berezko larreak.

31

30-31 Eroski Bio_EUS.indd 43

20/1/21 1:00


hilabete honetan

Hotzaren aurka, su eztia Urteetan eltzeak eta eltzekariak izan dira gure dietaren oinarri, baina denbora faltaren eraginez, bazterrean gelditu dira mantsomantso, eta hain osasungarriak ez diren jaki batzuek hartu dute horien lekua. Otsaileko hilabete hau baliatu nahi dugu elikagai fresko eta sasoikoak su eztian prestatzeak ematen duen plazera sentiarazteko.

E

ltzean egin eta koilararekin jaten diren errezetak, goxoak izateaz gain, baliagarriak dira neguko egun hotzetan indarberritzeko. Erraz prestatzen dira, egun batzuk lehenago ere bai nahi izanez gero, eta oso osatuak dira nutrizioaren ikuspegitik, gure organismoak behar dituen makromantenugai eta mikromantenugai guztiak biltzen baitira plater bakarrean. Gainera, baratzeko eta biltegiko elikagairik onenekin eginak egoten dira: lekaleak, osoko zerealak, berdurak, barazkiak eta haragiak. Halakoak prestatzeko, osagai nagusiak eskuratzea baino ez dugu behar: lekaleak eta berdurak, hestebeteak, txerri eta abelgorri haragiak, oilasko zatiren bat, eta abar. Gure harategietako eta urdaitegietako profesionalek aholkatuko dizute zein diren zatirik onenak eltzekari on bat egiteko.

SASOIKO BARAZKIAK Eltzekarian sasoiko berdurak erabiltzeak lagundu egiten du aurrezten: merkeagoa egoten dira, eta ingurumenean eragin txikiagoa uzten dute, ez direlako beste herrialde batzuetatik ekarri behar. Era horretan, murriztu egiten da karbono arrastoa. Beste batzuen artean, hilabete honetan kalabazak, lekak, apioa eta azenarioak aurkituko dituzu EROSKI Natur sailean. Beste aukera on bat izan daiteke EROSKIren kontserba begetalen bidez eskuratzea barazki horiek; zuk behar duzun kopurua hauta dezakezu eta, tartean, badira gatz gutxiko aukerak ere.

32

32-33 Pucheros EUS.indd 22

20/1/21 12:46


Trikimailu bat emango dizugu haurrek jateko moduko eltzekari leun bat presta dezazun: kendu azala eta gantz arrastoak haragiari eta hautatu erraz jaten diren barazkiak, adibidez patatak, azenarioak eta kalabazak. Berdurak birrinduta ere jar daitezke eta eltzekariko gainerako osagaiekin nahasi.

TXORIZOA ETA ODOLKIA Koilararekin jatekoak diren eltzekari tradizional horietako askok hestebete horiek izaten dituzte osagaien artean. Ezinbestekoak dira platerari ematen dioten zaporeagatik eta trinkotasunagatik, eta erabiltzeko asmoa izanez gero, beste eltze batean egos ditzakezu gantza murrizteko eta ondoren eltzekariari erantsi. Gure urdaitegietan aukeran dituzu txorizo gozo eta minak, urdaia eta odolkia, bai salmahaian bertan eta bai ontziratuta.

HARAGIAK

SARRERAKOA ETA FRUTA Menua biribiltzeko, entsalada erraz bat jarriko genuke aurretik, sasoiko barazkiekin prestatua, eta postrerako fruta, mazedonia edo jogurta. Era horretan, osatu egiten da eltzekaria eta mantenugai osasungarri asko sartuko ditugu gure dietan.

Hestebeteek bezala, haragi zatiek zaporea ematen diete eltzekariei. Zankarroia edo oilaskoa erabil ditzakezu, gantz gutxiago dutelako, eta haragi mota bat baino gehiago erabili (txerria, indioilarra, abelgorria...); gure harategietan prest dituzu horiek guztiak, eta eltzekariari zapore paregabea emango diote. Errezeta arintzeko, eltzekaria egun batzuk lehenago prestatu eta hozkailuan gorde daiteke; hartara, gantza solidotu egingo zaio gainaldean, eta kendu egin diezaiokezu, zaporerik eta gorputzik galdu gabe.

33

32-33 Pucheros EUS.indd 32

20/1/21 12:46


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

30’

0,64 €

NUTRI-SCORE

A B C D E

ERRAZIOAK

Dilista onduak, plantxan egindako endibiekin eta poché arrautzekin

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

382 %19

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

21,01G 3,93G 3,03G 0,53G %30

%20

%3

%9

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta Iragazi, kendu ereinotza eta baratxuriak,

OHAR DIETETIKOA

• 4 endibia, laurdenetan moztuta luzetara

eta bota berriz eltzera. Zabaldu gainetik

Astean hiru errazio lekale jatea komeni da

• 200 g dilista

gatzozpina eta usain belarrak, lodi samar

gutxienez. Errezeta honekin, ideia berriak

• 4 arrautza

moztuta. Gorde geroko.

emango dizkizugu betiko eltzekarietatik ateratzeko. Gainera, oso plater

• 2 hosto ereinotz eta 3 atal baratxuri • 60 ml oliba olio birjina estra • 30 ml sagar ozpin

Jarri gainerako olioa zartagin batean eta

Nutrizio arloko ezaugarriak. Errazio

• 5 g ziape (Dijongoa) eta 5 g ezti • Perrexil eta aneta freskoak eta berro batzuk

osasungarria da.

frijitu endibiak su bizian, buelta eta buelta. Jarri eltze bat urarekin irakiten. Hartu

batek egunaren buruan behar dugun

sukaldeko film bat, eman olioa, kraskatu

kaltzioaren %15 eta burdinaren %40

arrautza bakoitza film horren barrenean,

ematen ditu, mineral horiek ugari ageri

NOLA PRESTATU: Dilistentzako gatzozpina

eta sartu ontzi txiki batean. Egin korapiloa

baitira endibietan, dilistetan eta arrautzan.

prestatuko dugu: nahasi eztia, ziapea,

filmari fardeltxo bat izango balitz bezala.

Gantzaren zatirik handiena oliba olioarena

hiru koilarakada eta erdi olio, ozpina,

Ura irakiten hasten denean, sartu

da, eta oliba olioa osasungarriagoa da,

gatza (koilaratxo baten hiru laurden) eta

fardeltxoa eta utzi hiru minutu inguru

kopuru aipagarrietan ematen baititu azido

piperbeltza. Nahasi ongi eta gorde geroko.

irakiten arrautza bakoitza.

oleikoa, E bitamina eta polifenolak.

• Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Jarri dilistak ur hotzetan egosten su

Atera arrautza moldetik eta muntatu

Trikimailua. Osoko arroza edo arroz basatia

ertainean ereinotzarekin eta baratxuriekin

platera: endibia frijitua jarriko dugu oinarrian,

eransten badiogu, plater osatu on bat

(dilistak halako hiru izan behar du ura).

eta gainean hiru koilarakada dilista, arrautza

edukiko dugu.

Irakiten hastean, estali erdizka eta kozinatu

eta eskutada bat berro. Beroa dagoela jan

20 minutuz dilistak samurtzen diren arte.

daiteke edo giroko tenperaturan.

Egokia da: obobegetarianoentzat.

34

34 Receta_puchero lentejas EUS.indd 30

20/1/21 12:47


Sasoiko berduren zopa

xehe-xehe. Frijitu biak perrexilarekin su

sasoiko azei, azaloreari, orburuei eta zerbei

ezti-eztian 10 minutuz. Erantsi tomatea eta

probetxua ateratzeko.

piper berdea zatitxoetan moztuta. Eduki sutan beste bost minutu.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Zopa honek ez du behar ez iragazkirik

• 4 baratxuri eta 2 tipula txiki Bota aza juliana eran moztua eta

• 30 g perrexil (xehatuta)

eta ez pure egitekorik eta, ondorioz,

• 2 tomate (zurituak eta xehatuak)

orburuak ongi garbituta eta zati txikietan

ez da zuntzik galtzen batere. Zortzi

• Piper berde 1

moztuta. Utzi sutan beste minutu batzuetan.

gramo inguru ditu errazio bakoitzeko, egunean hartu behar litzatekeenaren

• Aza txiki baten erdia Bota ura osagai guztiak estali arte.

• 4 orburu

herena. Bitamina eta mineral asko eta

• 150 g azalore

Ondoren, erantsi azalorea sortatxotan,

askotarikoak ematen ditu, barazkietatik

• Zerba sorta erdia

zerbak zatituta eta ilarrak. Eman gatza

datozenak, eta fitokimikoak ere bai, oso

• 100 g ilar

eta piperbeltza eta utzi irakiten 10 minutu

onuragarriak (frutei eta berdurei horiek

• 60 g ogi (baserrikoa)

inguru, azalorea egosten den arte.

ematen diete kolorea).

• Oliba olio birjina estra • Ura edo berdura salda

Atera sutatik, erantsi xerra bat ogi eta utzi egonean minutu batzuk zerbitzatu aurretik.

NOLA PRESTATU: Jarri buztinezko kazola

Trikimailua. Behar duen ura bakarrik erantsi, bertan disolbatuta gelditzen baita mineralen zati bat.

bat sutan lau koilarakada oliba oliorekin.

OHAR DIETETIKOA

Zuritu baratxuriak eta tipulak, eta moztu

Plater egokia da hotza kentzeko eta

Egokia da: beganoentzat.

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

30’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

219

9,83G

1,41G

%11

%14

%7

AZUKREAK

GATZA

11,01G 0,39G %12

%10

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Hutsik egiten ez duten errezetak

0,87 € ERRAZIOAK

35

35 Receta_coliflor EUS.indd 32

20/1/21 1:23


hilabete honetan

ERRAZIO BATEK DAUKA:

NUTRI-SCORE

A B C D E

GANTZ SATURATUAK

KCAL

GANTZA

AZUKREAK

GATZA

311

13,0G 3,04G 15,6G

1,11G

%17

%19

%15

%18

%18

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

36

36-37 receta Peke_V2 EUS.indd 18

20/1/21 12:49


kiwi

K A O X T O TAL

4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 30 MIN

150 g olo irin

220 ml esne

30 g azukre

30 g oliba olio

10 g legamia kimiko Gatz pittin bat

Banilla pasta, bi koilarakada eta erdi

Arrautza 1

100 g kiwi

Nahasi ontzi batean irina, azukrea, legamia kimikoa eta gatza. GORDE GEROKO. Beste ontzi batean, irabiatu zertxobait arrautza eta erantsi esnea, olioa eta banilla. Irabiatu berriz osagai guztiak.

Bota osagai lehorrak esnearen nahasturari, eta eragin bi oreak bateratu arte. UTZI OREA EGONEAN 15 MINUTUZ. Erantsi KIWI ZATI BIRRINDUAK eta nahasi.

A OHAR DIETETIKO la

z kane Azukrearen orde , fruta erabil dezakezu arana) , ila at lehortuak (d ktu tra es la nil edo ba . gehiago erantsi

Jarri oliba olio pittin bat zartagin baten gainazalean. Olioa ongi berotu denean, bota orea (2 koilarakada) eta talotxoari burbuilak eratzen hastean (2-3 minutu), eman buelta espatula batekin. Utzi beste aldetik ere egin dadin, beste minutu bat. ZERBITZATU KIWIAREKIN EDO FRUTA SORTA BATEKIN LAGUNDUTA. Informazio gehiago: www.eroski.es/recetas

37

36-37 receta Peke_V2 EUS.indd 19

20/1/21 1:25


hilabete honetan

Osagai ezinbestekoa eta jasangarria Produktu ekologikoak eta ingurumena errespetatzen dutenak asko dira gure supermerkatuetan, eta horiek erraztu egingo dizute elikadura jasangarriagoaren alde egiten. Horien artean dago oliba olio birjina estra. Zutabe garrantzitsua da gure gastronomian, zapore eta lurrin apartak ditu eta tenperatura handiei eusteko ere horixe da onena; horretaz gain, kalitatezkoa eta osasungarria da. Olio horren alde eginez, lagundu egingo dugu ingurumena zaintzen eta nekazarien bizimoduari eusten, olio hori ekoizteko prozesuek gehiago errespetatzen baitituzte baliabide naturalak.

EKOIZPEN INTEGRATUKOA Ekoizpen mota horren helburua izaten da kalitate handiko olioak lortzea modu eraginkorrean, energia eta baliabide naturalak zentzuz erabilita eta ustiategien errentagarritasuna mantenduta. Konbinatu egiten ditu tradizioa eta olibak landatzean eta biltzean ingurumena errespetatzen duten metodoak; uraren erabilera zentzuzkoa egitea du, eta txikitu egiten du zoruen higadura. Horretaz gain, kontrolatu egiten dira ongarriak eta produktu fitosanitarioak, eta behar-beharrezkoak direnean bakarrik erabiltzen dira.

“Haren usainak eta koloreak ukitu bat ematen diete nire plater berezienei. Zaporea, jakina, oliba oliorik onenaren mailan dago�. Lara (EROSKIren bezeroa)

Oleoestepa (1 l) eta Oleoestepa SelecciĂłn (750 ml).

EROSKI SELEQTIA Estepa Jatorri Izeneko oliba olioa (500 ml).

Oliba olio birjina estra ekoizten duen kooperatiba nagusia da, eta Estepa Jatorri Izenaren kalitate zigiluarekin egiaztatua dago. Andaluziako bihotzbihotzean dago Oleoestepa, eta olibagintzan diharduten 6.500 familiaren ahaleginak biltzen ditu; modu jasangarrian landatzen dute zazpi milioi olibondo baino gehiago dituen baso bat, eta goiz biltzen dituzte olibak, hotzean ateratzeko merkatuko oliba olio birjina estrarik onena, OCUk egindako ikerketa guztien arabera.

Hojiblanca motakoa da, eta goiz bildutako olibekin egiten dute, olioa hotzean aterata. Zapore orekatua dauka eta fruta ukituko lurrina, eta horrek oso moldakorra egiten du sukaldean. Ekoizpen Integratuko Landaketa Jasangarriaren ziurtagiria dauka eta Estepa Jatorri Izen Babestuak ematen dion kalitatea.

38

38-39 Aceites_EUS.indd 42

20/1/21 12:49


5

Arduraz kontsumitzen laguntzea

EKOLOGIKOA Oliba olio birjina estra ekologikoa landaketa egiaztatuetatik dator, eta olibondoak hazteko garaian, ezin hobeto erabiltzen dituzte baliabide naturalak, zaindu egiten dute lurraren emankortasuna eta ez dute erabiltzen produktu kimikorik. Olibak eraisten dituztenetik olioa botilan sartzen duten arte, Europako araudiak ekoizpen ekologikorako ezartzen dituen baldintzak betez egiten da prozesua. Eurohostoaren zigiluari esker bereiziko dituzu olio horiek.

Oro de GĂŠnave oliba olio birjina estra (750 ml).

Carbonell oliba olio birjina estra ekologikoa (750 ml). Nekazaritza ekologikotik dator, eta oliben zuku naturala baino ez darama, prozesu fisikoen bidez lortua. Ez dauka pestizidarik.

Nekazari ekologiko onak badaki errespetatu egin behar duela olibadiko fauna eta flora, horrela bermatuko duelako ekoizpenaren naturaltasuna eta horrek emango diolako ezaugarri organoleptiko guztiei eusten dien olio birjina estra. Kolore berde urrekara dauka Oro de GĂŠnave birjina estrak, fruta ukitu berdea tomate eta sagar puntu garbiekin, eta belar moztu berriaren eta almendra berdeen ukituak ere bai. Zapore freskoa du, ukitu berdeekin eta oreka dotorean dituela mikaztasuna eta garraztasuna, berezko antioxidatzaileek emanak.

Borgesen Eko Natura oliba olio birjina estra ekologikoa (500 ml). Landaketa ekologikotik heldu da oliba olio birjina estra hau, eta sistema horren helburua da kalitate goreneko elikagaiak lortzea, ingurumena errespetatuz eta lurraren emankortasuna zainduz, sintesi bidezko produktu kimikorik erabili gabe; ondorioz, olioak askoz dohain gehiago izaten ditu eta zapore leun eta orekatua.

39

38-39 Aceites_EUS.indd 43

20/1/21 12:50


hilabete honetan

SUKALDEA Lysol Sukalderako ko ko Garbigarri Desinfektatzailea a ((500 500 ml) Desagerrarazi egiten gitten ditu zikinkeria eta a koipe orbanak eta ta zure sukaldean ego egon g n litezkeen bakterio o et eta ta birusen %99,9*, eta ta llimoi imoii imo lurrin atsegina uzten du. z ten en du d u. Lixibarik, fosfatorik eta riik rik k et ta koloratzailerik gabe. a be b e. Ez be. E du uzten hondakin k in kim kimiko i ko urragarririk gainazaletan. a zal za e eta et t n..

EROSKI sukalderako higienizatzailea (750 ml) Erraz kentzen du sukalde guztiko koipea eta zikinkeria eraginkortasun guztiarekin. Sakon garbitzen ditu gainazalak, bitrozeramikak, suak, mahaiak, ke kanpaiak, txorrotak, hozkailuak... Ezin hobea da maskotak eta haur txikiak dituzten etxeak garbitzeko.

Sakonean garbitzea Ohiko garbialdiak kendu egiten du etxeko zikinkeria, baina hainbatetan, ez dugu izaten produktu egokirik etxeko bazterrak sakon garbitzeko. EROSKIn produktu sorta zabala dugu gainazal eta material mota guztietarako.

KOMUNAK Lysol Komunerako Garbigarri Desinfektatzailea (500 ml) Egokia da komuneko gainazal gehienetarako. Desagerrarazi egiten ditu bakterio eta birusen %99,9*, zikinkeria eta kare eta xaboi orbanak. Itsas lurrin atsegina dauka eta akabera ez-itsaskorra uzten du, hondakin kimiko urragarririk gabea.

EROSKI komunerako higienizatzailea (750 ml) Erraz kentzen ditu kare orbanak, xaboi hondarrak eta zikinkeria atxikia.Lixibarik gabe, higienizatu egiten du eta gainazalak garbi eta distiratsuago mantentzen ditu denbora gehiagoan. Ezin egokiagoa da komun ontziak, dutxak, txorroak, isurbideak, manparak eta azulejuak garbitzeko.

*BIRUSA: Errinobirusa (ohiko hotzeria), Avian Infl uenza A H3N2 eta Infl uenza A H1N1 (gripea).

40

40-41 Higienizantes_EUS.indd 42

20/1/21 1:28


EHUNAK ETA OINETAKOAK Sanytol aire-lurrintzaile desinfektatzailea etxerako/ ehunetarako (300 ml) Desinfektatu eta usain txarrak errotik kentzen ditu gainazaletan eta garbitu ez daitezkeen ehunetan. Eraginkorra da bakterioen, birusen eta onddoen kontra. Lurrin atsegina uzten du.

ERABILERA ANITZEKOAK Cooper Protect garbiketa-alkohol lurrintsua (300 ml) Egokia da sukaldeak, komunak, zaborrontziak, oinetako zolak, ateetako eskutokiak, pantailak eta abar garbitzeko, baita eskuak jartzen diren beste edozein metalezko objektu ere, adibidez txorrotak, guraizeak, depilatzeko pintzak, eta abar. Ez du markarik uzten eta azkar lurruntzen da.

Lysol arroparako higiene ne freskagarria (500+220 0 ml eta etta 1200 20 0 ml) 200 20 ml) l) Desagerrarazi egiten du d usain uss ain a ai txarra arropa eta ehunetatik. u netati ne ne net etat ati a t k. k. Ez dauka lixibarik eta fosfatorik, ossf osf s fato atto a orik rik k, eta test dermatologiko ko bidez b ide id id de ez frogatua dago. Egokia da ehun ae eh hu un n zurietarako eta koloreetako orre ee eet et e ta ako ko ehunetarako. ettara e a rak ar ako. ko. ko o. Sanytol oinetakoetarako desodorante desinfektatzailea (150 ml) Oinetakoaren barnealdea eta kanpoaldea desinfektatzen ditu. Usain txarra eragiten duten birusen, onddoen eta bakterioen %99,9 desagerrarazten ditu, eta usain atsegina uzten du.

Don Limpio higienea (680 ml) Gargarri higienizatzaile ahaltsua da, eta garbialdi handi eta sakona ematen die sukalde, komun eta zoruei*, eta desagerrarazi egiten ditu orban zailak eta koipe arrastoak. Sanytol erabilera anitzeko garbigarri desinfektatzailea (750 ml) Zikinkeria kendu eta desinfektatu egiten du lixibarik gabe, eta desagerrarazi egiten ditu bakterioen eta birusen %99,9, adibidez SARS-CoV-2a (COVID-19). Eukalipto lurrin atsegina dauka.

EROSKI erabilera anitzeko higienizatzailea (750 eta 2 l) Segurua da, eta errespetatu egiten du ingurumena, ez duelako askatzen lurrunik eta ez duelako orbanik uzten arropan. Garbitu eta higienizatu egiten ditu gainazal mota guztiak. *Egokia da altzairu herdoilgaitzean, esmaltean, zeramikan, beiran, harrian eta formikan erabiltzeko. **BIRUSA: Errinobirusa (ohiko hotzeria), Avian Influenza A H3N2 eta Influenza A H1N1 (gripea).

Lysol Gar G Garbigarri a big ig garr arr ar rri Desinfektatzailea ekta ekt ek kttatz k atzail tzail aiilea ile ea a ((500 (50 0 ml) ml) l) Desagerrarazi egiten arraz ra a ie az azi git g ite en n ditu gripea eta hotzeria ta ho ta h otzeria tze ze erria ia a eragiten duten en bakterio en bak ba a ter erio e eta birusen %99,9*. se en n %99 %9 9 ,9* 9* *. Garbitu egiten du lixibarik du lixiba lix xiba ibarik ib k gabe eta hondakin a hon h dak akin kimiko urragarririk garr arriri i k utzi iri utzii gabe. Sagar Sag Sa agar a lurrin llurrrin rrii atsegina ina na a dauka. dau a ka. a

41

40-41 Higienizantes_EUS.indd 43

20/1/21 1:28


edergintza

Tratamendurik

naturalena

Kosmetiko natural edo ekologiko egiaztatua hautatzea modu arduratsuagoan kontsumitzea da. Produktu horiek ugari izaten dituzte printzipio aktibo naturalak edo jatorri naturalekoak, eta larruazala eta ingurumena gehiago errespetatzen dute.

E

ROSKIn konpromisoa dugu ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuak eskaintzeko, eta gure edergintza sailean kosmetika naturaleko tratamendu osatu eta egiaztatuak aurkituko dituzu: xanpuak eta gel-ak, larruazalerako eta aurpegirako produktuak eta baita haurtxoentzat ere. ZER DA KOSMETIKA NATURAL EGIAZTATUA? Produktu bat naturala izan dadin, honako baldintza hauek bete behar direla esaten dute egiaztagiri gehienek: • Osagaien %90ek, gutxienez, naturalak izan behar dute eta landare jatorrikoak (olio esentzialak, loreak, fruituak, sustraiak...), jatorri mineralekoak (ura, buztina edo itsasoko gatza) edo animalia jatorrikoak (errege jelea edo erleen argizaria, adibidez). • Ez dute probatuta egon behar animaliekin egindako testetan, eta transgenikorik ere ez dute eduki behar. • Ez dute eduki behar osasunerako eta ingurumenerako zalantzazkoa

den lehengairik (batez ere, konposatu kimikoak). • Elaborazio prozesuek jasangarriak izan behar dute ingurumenerako, eta murriztu egin behar dute energia kontsumoa, ahalik eta gutxiena kutsatu behar dute eta bilgarriek birziklatuak eta/edo birziklatu daitezkeenak izan behar dute. COSMOS NATURAL izenekoa da ziurtagirien estandarrik onartuenetakoa eta zabalduenetakoa. Mundu osoan eskuratu du aitortza, eta nekazaritza ekologikotik datozen produktuak sustatzea da haren zeregina, eta bioaniztasuna errespetaraztea. Baliabide naturalak modu arduratsuan erabiltzearen alde ari da, eta zaindu egiten du produktuak prozesatzeko eta ekoizteko prozesuetan ingurumena errespetatuko dela

KOSMETIKA NATURALARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO

NOLA IDENTIFIKATU? COSMOS araua betetzen duten kosmetiko naturalek Ecocert eta Cosmebio erakundeen zigiluak izaten dituzte, zeinak egiaztatu egiten duten araudi hori egoki betetzen dutela.

42

42-45 Belleza_EUS.indd 42

20/1/21 12:51


BELLE NATURAL Aurpegiko krema larruazal normala/mistoa (50 ml), Aurpegiko seruma, adinaren aurkakoa (30 ml), gaueko krema sendogarria (50 ml) eta mizela ura (400 ml). Jatorri naturaleko printzipio aktibo ugari izaten du, eta osagai kimikoak, aldiz, ahalik eta gutxiena, zure larruazalaren osasuna gehiago errespetatu dezan eta ingurua ere bai, eraginkortasunik batere galdu gabe eta zentzumenei esperientzia paregabea eskaintzen diela. belle NATURAL saila kosmetiko natural gisa egiaztatu du Ecocert erakundeak, COSMOS araudiari jarraituz, eta osagaien %98 gutxienez jatorri naturalekoak dira, eta %5 jatorriko ekologikokoak. Baldintza horiei, gainera, beste bat erantsi diegu, eta horien kartoizko zorroek FSCÂŽ ziurtagiria daramate, zeinak bermatu egiten duen materiala ekoizten duten basoak modu arduratsuan kudeatzen direla ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik. Lurrindegiko gure atalean belle NATURAL saileko 26 produktu aurkituko dituzu higieneko eta edergintzako errutina guztietarako. Hemen, negu honetan aurpegiko larruazala zaintzeko ezinbestekoak diren lau produktu aurkeztuko dizkizugu, osasuntsua, polita eta babestua egon dadin.

5

Arduraz kontsumitzen laguntzea

“Asko gustatu zait testura, usaina eta larruazalean uzten duen sentsazioa: oso azkar xurgatzen da eta hidratazioa sumatu egiten da sentsazio koipetsurik gabe� Virginia (EROSKIren bezeroa)

43

42-45 Belleza_EUS.indd 43

20/1/21 1:30


edergintza

TIMOTEI BIO

Xanpuak ile normal, lehor eta gantzatsuetarako (250 ml). Ilea modu natural eta arduratsuan zaindu nahi baduzu, Timotei BIO xanpuek ile mota guztietarako tratamenduak eskaintzen ditu: • Xanpu leuna ile normaletarako formulatua dago; almendra estraktuak ditu, eta esperientzia delikatua eskaintzen du ile garbi eta leuna izateko. • Xanpu elikagarria ile lehorrekin erabiltzekoa da berariaz, eta ezti estraktua eta jojoba daramatza. • Xanpu purifikatzailea 2 1ean izenekoak freskotasun irudipena ematen die ile gantzatsuei, bere formulan darabiltzan lima lurrinari eta eukalipto estraktuari esker.

CORINE DE FARME Linimentua (500 ml), krema (100 ml), xanpua (500 ml) eta ur garbitzailea (500 ml). Haurtxoaren bizitzako lehen uneetatik zure ondoan egoteko, Corine de Farme etxeak produktu sorta bat eskaintzen dizu higienerako eta zainketarako, non konbinatu egiten diren natura, leuntasuna eta tolerantzia handia larruazal sentiberetarako. Haurtxoen larruazala gehiago errespetatzeko, ahalik eta osagai gutxiena erabiltzen dute formulan, eta pediatriako eta dermatologiako kontrolak egiten dizkiete.

44

42-45 Belleza_EUS.indd 44

20/1/21 1:30


LIDA ETXEAREN BIOSEI Limoiagranada gel-a eta olibaalmendra gel-a (600 ml). Limoiagranada desodorantea (50 ml). Biosei etxean, konpromisoa hartu dugu zurekin, gure lurrarekin eta hurbileko osagai ekologikoekin. Jatorriak axola duelako. • Limoi eta granada gel-a eta olibaz eta almendraz egina hurbileko produktu ekologikoekin formulatuta daude. Modu delikatuan garbitzen dute larruazala eta berrorekatu eta elikatu egiten dute, leuntasun sentsazio atsegina uzten dutela eta gure inguru hurbila zaindu. Ez daukate ftalatorik eta ez kontserbagarririk ere, eta egokiak dira beganoentzat. • Limoi eta granada ekologikoen desodorantea egokia da larruazal mota guztietarako, baita sentiberatasun gehien dutenetarako ere. Eragotzi egiten ditu azkura eta narritadurak, eta lurrin naturala, freskoa eta atsegina uzten du. Aluminiozko gatzik eta alkoholik gabea da. Egokia da beganoentzat.

GARNIER BIO Laranja lorezko mizela ura (400 ml), arganezko nutrizio krema (50 ml), eguneko krema (50 ml) eta gaueko labanda krema (50 ml). Modu ekologikoan landatzen diren landareak hautatzen ditu Garnier BIOk eta atera egiten dizkie olio esentzialak, hotzean erauzten dizkio olioak eta lore urak ere eskuratzen ditu horietatik, emaitzarik onenak lortzeko larruazal mota bakoitzerako. Frantzia hegoaldetik lortzen dute gaueko krema egiteko labanda edo izpilikua, eta argana, berriz, Marokotik dator besteak beste, eta horrek bultzada ematen die tokian tokiko nekazariei eta lagundu egiten du bioaniztasuna zaintzen.

‘ON-LINE’ ERE EROS DITZAKEZU PRODUKTU HORIEK SUPERMERCADO.EROSKI.ES GUNEAN

45

42-45 Belleza_EUS.indd 45

20/1/21 1:31


hilabete honetan Haurren psiko-onkologia saioa Aragoiko ASPANOA elkarteren eskutik.

Lagundu ezazu haur minbiziaren aurkako borroka eta eman babesa familiei Orain, Elkartasun Zentimoak izeneko programari esker, haur minbiziaren kontrako borroka eta familiak babestu ditzakezu ordainlekuan txartelarekin ordaintzean: aukera izango duzu zentimo batzuk emateko hurbilen duzun elkartearen alde.

C

OVID-19ak eragindako pandemia iritsi delarik, koronabirusarekin zerikusia duten erronketan jarria dugu arreta guztia. Baliabide asko ari dira bideratzen larrialdi horretara eta aldatzen ari dira lehentasunak. Baina beste elkarte eta ekimen batzuek ere premiaz behar dute gure laguntza eta elkartasuna aurrera egiteko. Minbizia duten haurren familiek beharrezko programak eta jarduerak lantzen dituzte egunero-egunero haurrek eta haien familiek arreta osoa jaso dezaten diagnostikoa egiten dieten unetik beretik, eta laguntza eta babesa ematen diete behar diren arlo guztietan, zenbait bitarteko erabilita: • Informazio eta aholkularitza programak. • Laguntza ekonomikoa, psikologikoa,

heziketa arlokoa eta soziala familiakoei eta adingabeei. • Harrerako pisu sare bat Espainiako Estatu osoan, tratamenduak hartzera norabait joan behar dutenean familiek erabiltzeko. • Familiek atseden hartzeko eta aisialdian aritzeko egoitzak. EROSKIn bat egin dugu Minbiziaren aurkako Mundu Egunarekin (otsailak 4) eta Haur Minibiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin (otsailak 15), eta hilabete honetan Elkartasun Zentimoak programaren barrenean egiten diren ekarpen guztiak horretara bideratuko dira, eta minbizia duten haurren familiak biltzen dituzten elkarteei helaraziko zaizkie tokian-tokian.

ZER DA HAUR MINBIZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA? Modu globalean lankidetzan aritzeko kanpaina bat da, jendeak kontzientzia har dezan eta sentsibilizatu dadin gaixotasunaren inguruan eta sortzen dituen erronken inguruan; era berean, mundu osoan babesa ematen zaie minbizia duten haurrei eta nerabeei, onik atera direnei eta haien familiei. Haur Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna otsailaren 15ean izaten da. 2001. urtean jarri zen abian, Childhood Cancer International erakundearen ekimenez, eta 2002an egin zen kontzientzia hartzeko lehen kanpaina globala. 2021ean hogeigarren aldia izango du.

46

46-47 Solidaridad_V3_EUS.indd 42

20/1/21 1:35


MINIBIZIA DUTEN HAURREN FAMILIAK BILTZEN DITUZTEN ELKARTE HAUEK LAGUNDUKO DITUGU • ASPANAFOA – Araba

Nerabeen jardunaldia Zaragozan (2019), non tratamenduan eta berrikuste aldian zeuden 13 eta 18 urte arteko gazteek parte hartu zuten.

• ARGAR, AUPA, ASPANOMA, ANDEX – Andaluzia • ASPANOA – Aragoi • GALBÁN – Asturias • AMARA – Kantabria • AFANION – Gaztela Mantxa • PYFANO – Gaztela eta Leon • ASPANION - Valentziako Erkidegoa • AOEX – Extremadura • ASANOG – Galizia • ASPANOGI – Gipuzkoa • ASPANOB – Balear uharteak • Niños con cáncer Pequeño Valiente – Kanariar uharteak Murtziako AFACMUR elkartearen jarduerak.

• FARO – Errioxa • ASION – Madril • AFACMUR – Murtzia • ADANO – Nafarroa

NOLA EGIN EKARPENA Erosketa ordaintzeko unean zure txartela edo mugikorra pasatu aurretik datafonoan “Bai” botoiari sakatuz gero, hamar edo hogei zentimoko ekarpena eginez lagunduko duzu. Aldian-aldian izango duzu ekarpena egiteko aukera, eta datafonoak galdera bera egingo dizu zure txartelarekin bost eurotik gorako ordainketa egiten duzunean, eta esan egingo dizu guztira zenbat ordainduko zenukeen ekarpena onartuz gero: hamar zentimoko ekarpena izango da bost eurotik hogeita hamar euro bitarteko erosketetan, eta hogei zentimokoa hogeita hamar eurotik gorakoetan. Zure elkartasun zentimoak dagokion elkarteari emango dizkiogu. Gure nahia da zeure erabakiz eta modu konfidentzialean parte har dezazula kanpainan, zure datuak ez baitira erregistratuta geldituko ez EROSKIn eta ez dirua jasoko duen erakundean ere.

ELKARTASUN ZENTIMOAK INFORMAZIO GEHIAGO: eroski.worldcoo.com/

• ASPANOVAS – Bizkaia

90.000 EURO BAINO GEHIAGO BILDU DIRA Eskerrak eman nahi dizkizugu urtarrilean Elkartasun Zentimoak programa lagundu gundu duzulako eta ekarpena egin duzulako ACNUR, Mugarik Gabeko Medikuak eta UNICEFen n alde, haurrak k txertatzeko kanpainak egin ditzaten. n.

47

46-47 Solidaridad_V3_EUS.indd 43

20/1/21 1:35


bidaiak

Perun barrena ahogozo bila

Peru herrialde aberatsa da aniztasun biologikoan eta baliabide naturaletan, munduko aipagarrienetakoa. Eta gastronomiaren ikuspegitik ere helmuga onenetakoa da, ezin hobea oporraldi paregabe baterako.

A

niztasun geografikoari eta klima ugaritasunari esker, aberastasun gastronomiko handia sortu zuten antzinako herriek, eta horri probetxua atera zioten herrialde hartara lau kontinenteetatik iritsi ziren migratzaileek. Gaur egun, tradizioa eta fusioa biltzen dituen

eltze bat da Peruko sukaldaritza. Edari berezi-berezi bat ere badute han, pisco esaten diotena; mahatsa destilatuz lortzen dute, eta funtsezko laguntzaile bihurtu da bertako gastronomian. Perurekin eta haren benetako zaporearekin gozatzeko, ez dago

LIMA Zaporearen eta jaki onen hiriburua da Lima, eta plater tipiko asko eskaintzen ditu; hori dela eta, leku bat eskuratu du munduko hiriburu gastronomiko nagusien artean. Hango sukaldaritzak liluratu egingo gaitu plater eta eskaintza paregabeekin. Ozeano Barearen oinetan dagoenez, arraina da sukaldeko izar distiratsuenetakoa, eta ororen gainetik zebitxea, herrialdeko harrotasunaren ikurra. Tiraditoa (zebitxearen antzekoa baina tipularik gabe) eta parihuela (arrain eta itsaski zopa bat) itsas inguruko plater tradizionalak dira.

modu hoberik hara joan eta bazterrik bazter ibiltzea baino. Itsasotik oihaneraino, Andeetatik pasatuz, dozenaka leku ditugu zain lurralde haren eta bertako jendearen aberastasuna dastatzeko, eta nola ez, baita hango zaporeak ere #ResaboreaPerĂş!

AMAZONIA Inguru horretan, Iquitos eta Madre de Dios departamendua buru direla, plater exotikoekin emango digu ongietorria gastronomiak, eta baliabide ia amaigabeekin. Chonta eta palmitoa (palmondotik lortzen da) ohiko produktuak dira Amazoniako sukaldeetan eta entsaladak egiteko erabiltzen dira. Errezeten artean, aipagarriak dira abelgorri eta hegazti haragiak, errekako arrainak eta mendiko espezieak, adibidez majaz delakoa, zeinak zapore goxoa eta gantz gutxi daukan. Fruituak ere ez dira falta, adibidez aguaje edo camau-camua eta banana, zeina osagai nagusi gisa erabiltzen den hainbat errezetatan. Horiek dastatzeko aukera ere baduzu naturarekin zuzeneko harremanean.

48

48-49 Viajes_2 EUS.indd 50

20/1/21 1:37


IPARRALDEA

Chiclayo eta Trujillo ezinbesteko geldilekuak dira Moche ibilbidean; klima epela daukate eta itsaso eskuzabala arrain eta itsaskitan. Inguru horretan, era askotako zebitxeak dasta daitezke itsasoaren aurrean, zein baino zein gustagarriagoa. Hainbat eratakoak daude: arrainez eginak, maskor beltzez edo itsaskiz, marinatuak (lima zuku, aji eta gatzarekin), tipula morea, camote-a eta choclo-a edo arto sancochado-a daramatenak. Beste plater aipagarri batzuk dira sudado direlakoak edo antxume seco-a eta yuka frijituak; sarrerako batzuk partekatu nahi izanez gero, maskortxoak eska daitezke parmesano eran eta chifle-ak (banana xerra frijituak). Otordu guztiak garagardo izoztu batekin edo chicha de jora esaten diotenarekin laguntzen dituzte iparraldean.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez harremanetan gure aholkulariekin zure bidaiak berme guztiak eduki ditzan eta zure beharrizan eta gustuetara egokitu dadin.

AREQUIPA Ondare historiko eta kulturalarekin gozatzeko aukera bikaina ematen du Arequipak, baina bertako jatetxe tradizionalak ere oso erakargarriak dira (picanteria esaten diete). Egurraren sugarretan prestatzen eta zabaltzen dira eskualde hartako gastronomiaren lurrinak. Bisitariak txoratzeko modukoak dira rocotoa, inguru hartako ikurra; gazta solteritoa, salda zuria, txerriaren chicharron-a, gisatua, ocopa eta igandeetako adoboa.

FUSIO GARAIKIDEA Liman aurkituko dugu sukaldaritza horren adierazle nagusia. Azken hamarkadetan, Peruko sukaldariek atzera egin dute historian, espainiarrak iritsi aurreko garaietako osagaien bila, eta arrakastaz elkartu dituzte nazioarteko gastronomiarekin. Estilo berria sortu da, non Peru prehispanikoan zeuden ohiturak hartu dituzten eta joera garaikideekin konbinatu. Harmonia bikaina lortu dute zapore leunetan, ongailu gutxi erabilita, egosaldi arinekin eta oso gantz gutxirekin.

ANDEAK Cuzco, Puno eta Titicaca aintzira dira jomuga nagusiak Peruko mendilerroan; inguru aberatsa da nutrizio balio handiko produktuetan, eta antzinako biztanleek ongi jakin zuten horiek nola konbinatu behar ziren zapore atseginak sortzeko berezko propietateak galdu gabe. Egurrezko labeak eta buztinezko eltzeak ezinbestekoak dira horretarako, egosaldi leunekin lortzen baita mantenugaiei eustea. Haragiak, tuberkuluak, aleak, aji-ak eta belarrak dira sukaldaritzako tradizio osasungarri horren oinarria. Jatetxe guztietan aurkituko dituzu zopak, gazta chocloa, cancha, kinoa, humitak, pachamanca eta papa huancainoa.

%5eko deskontua Peruko opor paketeetan, erreserbetan eta bidaietan, 2021eko abenduaren 31 arte.

*Gestio tasetan eta kuotetan izan ezik.

49

48-49 Viajes_2 EUS.indd 51

20/1/21 1:37


Abantaila gehiago Oroitarazi egingo dizkizugu EROSKI clubeko abantaila batzuk Aurrezki bat bazkide mota bakoitzerako: eskaintza esklusiboak, aurrezki-kupoi pertsonalizatuak, aurrezki gehigarriak Sustapen Gehiago atalean, Travel Club-eko ehunka puntu, %4rainoko Urrezko aurrezkia EROSKI club-eko Urrezko txartelarekin, eta %1eko aurrezkia EROSKI club ordainketa txartelarekin.

Bazkideentzat bakarrik

2 X1

Produktu markatuetan Itzuli egingo dizugu zure txartelean!

Eskaintza esklusiboak eta kupoi pertsonalizatuak Euroak pilatuko dituzu zure txartelean eta nahi duzunean eta nahi duzun bezala truka ditzakezu.

Aurreztu

%4 Aurrezki gehigarria Urrezko bazkide gisa izena emanez gero %4ko aurrezkia ematen du EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan. Proba ezazu doan.

Aurreztu

%1 EROSKItik kanpo egiten dituzun erosketetan %1eko aurrezkia ematen du EROSKI club ordainketa txartelarekin ordaintzen dituzun erosketa guztietan (1).

Deskontu eta sustapenetarako plataforma

Travel Club-eko puntu gehiago zure erosketekin

%10eko aurrezkia moda, aisialdi eta errestaurazio arloko 70 dendatan baino gehiagotan.

Pilatu itzazu puntu gehigarriak eta nahi duzunean trukatu milaka opari eta bidaiarekin.

Kanpo gelditzen dira gune hauetan egindako erosketak: hipermerkatuak eta supermerkatuak (beren gasolindegiak barne), elikadura dendak, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten erabilerak eta eskudiru ateratzeak, ez baitira ondasunak edo zerbitzuak erosteko operazioak, establezimendu saltzaileak adierazitako jarduera tipologiaren arabera. EROSKI club ordainketa txartela, Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkia.

(1)

50

50-52 Ventajas_V2_EUS.indd 42

20/1/21 12:53


bazkide izateagatik Horretaz gain, hilabete hau opariz betea dago EROSKI club ordainketa txartelaren jabea bazara, opariak zuretzat Zure EROSKI club ordainketa txartela erabiltzeagatik bakarrik EROSKIn otsailean egingo dituzun erosketetan eta 200 €-raino iristeagatik, 5 €-ko Aurrezki-kupoia aktibatu ahalko duzu martxoaren 10etik 31ra areacliente.eroski.es gunean edo zure EROSKI aplikazioan (1). Oso erraza da.

Oraindik egin ez baduzu... Deskargatu ezazu orain EROSKIren en aplikazioa edo eman ezazu izena https://areacliente.eroski.es i.es gunean eta atera etekina sustapen horri.

Oraindik ez al daukazu EROSKI club ordainketa txartela? Etxetik bertatik eska dezakezu edozein unetan, www.eroski.es gunean, edo hurbilen daukazun dendan. Gainera, txartel berria egiten duzunean, 10 €-ko aurrezki-kupoi bat eskuratuko duzu ongietorri gisa (2). Har ezazu gogoan doakoa dela beti, eta ez dela kuotarik ordaintzen, ez egiteko eta ez mantentzeko ere. Gainera, txartel bakarrarekin, ordainketak egin eta club-eko abantaila guztiak eskuratzeko modua izango duzu. Guztia batean. Zer-nolako abantailak eskaintzen dituen jakiteko, sar zaitez eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski gunean. (1) EROSKI club Mastercard txartelaren jabe direnentzat balio du, txartel horrekin gutxienez 200 €-ko erosketak egin badituzte otsailean EROSKIn. Sustapen honetan baliatzeko, aktibatu egin beharko duzu zure aurrezki-kupoia areacliente.eroski.es gunean edo EROSKIren aplikazioan, 2021/02/10 eta 2021/03/31 artean, eta 5 € sartuko dizkizugu zure ordainketa txartelari atxikia dagoen EROSKI club txartelean, 5 €-ko edo hortik gorako lehen erosketa egiten duzuenan 2021/03/10 eta 2021/04/10 artean honako edozein saltoki hauetan: EROSKI hipermerkatuak, EROSKI center supermerkatuak, EROSKY City, Familia autozerbitzuak eta on-line supermerkatua (gasolindegiak izan ezik). (2) 10 €-ko aurrezki-kupoi bat, eskuratu eta hurrengo bi hilabetetan trukatzeko, EROSKIn gutxienez 10 €-ko erosketa bat eginda.

51

50-52 Ventajas_V2.indd 32

20/1/21 1:39


Abantaila gehiago bazkide izateagatik Eta Familia Plana 0·12-ko kide izateagatik... Familia Plana 0·12 programako kidea bazara, interesatu egingo zaizu hau, EROSKI club-ek 10 € opari emango baitizkizu hurrengo erosketetarako. Jakin nahi al duzu nola lortu? Oso erraza da: Familia Plana 0·12 programan izena eman beharko duzu 2021eko otsailaren 28a baino lehen, eta gutxienez 200 €-ko gastua egin beharko duzu otsailean EROSKIn. Hori eginda, martxoaren 10etik aurrera 10 €-ko aurrezki-kupoia aktibatu ahalko duzu, gure dendetan 40 €-tik gorako erosketa egiten duzun lehen aldian (martxoaren 31 arteko epea izango duzu) (1). Eta hartu gogoan: beti bezala, %5 aurreztu dezakezu pixoihal eta toallatxoetan zure haurtxoak 3 hilabete egin arte, eta hilean lau aurrezki kupoi izango dituzu zure familiaren beharrizanetara egokituta. Eta 12 urte arteko haurrak badituzu eta oraindik ez bazara Familia Plana 0·12 programako kidea, eman ezazu izena otsailaren 28a baino lehen eta eskuratu abantaila horiek guztiak. Izena eman nahi? www.eroski.es/familias012.

a i l i m Fa a Plan 2

0·1

Eta orain, gainera,

10 €

aurreztu hurrengo erosketetarako *

Hiru urte egin arte

%

5

aurreztu pixoihal eta toallatxoetan

(1) 2021/02/28a baino lehen Familia Plana 0·12 programan izena ematen dutenentzat balio du, eta gutxienez 200 €-ko erosketak egin beharko dituzte EROSKI hipermerkatu eta supermerkatuetan otsaileko hilean. Sustapenaren onuradun izateko, zure aurrezki kupoia aktibatu beharko du hemen, www.eroski.es/familias012, eta 10 € sartuko dizkizute zure EROSKI club txartelean 40 €-ren erosketa edo hortik gorakoa egiten duzun lehen aldian, 2021/02/10etik 2021/03/31 bitarte, EROSKIren edozein hipermerkatutan, edo EROSKI center, EROSKI city, Familia eta on-line supermerkatuan.

52

50-52 Ventajas_V2_EUS.indd 33

20/1/21 12:57


Tena mintzo da

-erako

Lanerako aukera 40 urtetik gorako 3.000 emakumerentzat

40 urtetik gorako emakumeek zer eskaini asko daukate lan merkatuan. Dale una oportunidad a todas kanpaina jarri dute abian TENA Mujer eta FundaciĂłn Mujeres erakundeek, eta laguntza eman nahi diete laneko trebetasun berriak eskuratu ditzaten Dana+ proiekturen bidez. Zeure burua lagundu dezakezu. Jakin nahi nola?

T

ENA Mujer jabetuta dago 40 urtetik gorako emakumeek zailtasunak dituztela lana aurkitzeko egungo testuinguru zailean, eta bere aletxoa jarri nahi du lanerako ahaldundu daitezen. Horregatik jarri du abian Dale una oportunidad a todas izeneko kanpaina. Kanpaina horren bidez, TENA Mujer erakundeak hitzarmena egin du FundaciĂłn Mujeres GKEarekin (Europako Gizarte Funtsaren eta Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren babesa du), eta lankidetzan ari dira Dana+ proiektuan, zeinak gainditu egin nahi dituen emakumeek lanerako sarbidean aurkitzen dituzten oztopoak eta lan munduko desberdinkeriak; horretarako, ekintzak egiten dituzte genero berdintasuna sustatzeko eta bizitza pertsonala eta lana bateratu ahal izateko. Oso erraza da guk ere

53 Branded Tena_EUS.indd 16

horretan laguntzea: TENA Discreet saileko edozein produktu erosita, seguru sentituko zara gernu ihesen, usainen eta hezetasunaren aurrean, eta horrek aukera emango dizu diskrezio osoz jarraitzeko zure zereginetan; eta, gainera, lagundu egingo duzu 40 urtetik gorako 3.000 emakume ahalduntzen, lana bilatu edo beren negozioa abian jar dezaten.

20/1/21 1:40


CAPRABO 353 LYSOL sc.indd 1

19/1/21 18:50


EROSKI 64 COLGATE SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/01/21

16:26


albisteak

Indarrak batu ditugu Gurutze Gorriarekin, haurren artean ohitura osasungarriak sustatzeko

J

abetuta gaude elikadurak funtsezko zeregina duela gure osasunean, eta Gurutze Gorriarekin bat egin dugu oraingo honetan argi azaltzeko modu osasungarrian jatea ez dela aspergarria. Los peques a la mesa errezeta bilduma osatu dugu EROSKItik, eta Galizian, Asturiasen eta Gaztela eta Leonen zabaldu dugu ekimena, haurrak dituzten familiek errezeta osasungarriak eduki ditzaten eskura, sasoiko eta hurbileko produktuekin eginak eta prezio onetan. Gosari, bazkari, askari eta afaritarako errezetak eskaintzen ditu, 30 guztira, eta Ana Garcia eta Beatriz Sotelo sukaldariek landu dituzte. Nutrizioarekin eta pediatriarekin zerikusia duten aholkuak ere badakartza, Alfonso Amado pediatrak eta Lidia Folgar nutrizionistak ematen dituztenak. Harvard-eko plater bat ere badu

errezeta bildumak, eta honako leku hauetan eros daiteke Galizian, Asturiasen eta Gaztela eta Leonen: FAMILIA autozerbitzuak, EROSKI hipermerkatuak eta EROSKI Center supermerkatuak. Bost euro balio du. Gurutze Gorriak egiten duen lanari babesa ematen jarraitzeko, errezeta

bilduma hori salduz lortzen den dirua erakunde horri emango zaio, eta proiektu berezi baterako erabiliko du: Gizarte egoera arazotsuan dauden neska-mutilen arrakasta sustatzea eskolan. Horren helburua da 6 eta 16 urte arteko neska-mutilei eskolarako laguntza ematea eta jarduerak sustatzea aisialdian, osasunean eta gizarte gaitasunetan, eskolan zailtasunak dituztelako eta pobrezia eta bazterketa arriskuan dauden familietatik datozelako. Eskolako prozesuetan eragiten duten trebetasun pertsonalak lantzea da proiektuaren helburu nagusia, eta horretarako, sarbidea erraztu nahi zaie zenbait zerbitzu eta baliabidetara, lagungarriak izan daitezen eskolan emaitza hobeak lortzeko eta etxeko lanak egiteko. Beharrezko elikagaiak ere emango zaizkie, haurrak baldintza fisiko egokietan egon daitezen.

Hitzarmena egin dugu Mondragon Unibertsitatearekin, ‘Data Analytics’-eko formazioa eta ikerkuntza sustatzeko

D

igitalizazioaren ondorioz, enpresetan modu masiboan sortzen dira datuak, eta horrek ekarri du profesional adituak behar izatea datu horiek kudeatu eta aztertzeko. Horretaz jabetuta, EROSKIk lankidetza hitzarmena sinatu du Mondragon

Unibertsitateko Enpresaritza Fakultatearekin, eta aukera emango du datuen zientziaren esparruan profi l profesionalak lantzeko Business Data Analytics graduan parte hartuta, zeina Unibertsitateak Bilbon duen egoitzan eskaintzen baita; ondoren, EROSKIren negozio

prozesuetan erabili ahalko da ezagutza hori. Hitzarmen horren bidez (bi urteko iraupena du), graduko ikasleek praktikan jarri ahalko dituzte beren ezagutzak, eta EROSKIk irtenbide sortzaileak eman ahalko dizkie aurrez aurre dituen erronkei.

58

58 Noticias EUS.indd 58

20/1/21 1:49


CAPRABO 353 ANETO OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

19/1/21

19:49


EROSKI 64 KAIKU SC OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

19/1/21

19:10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.