Elikadura ekologikoa
Naturala, jasangarria eta eskuragarria
Aurreztu
Sasoi honetan, aza, azalorea eta brokolia
Elkartasuna
2023rako proiektuen
egutegia
Naturala, jasangarria eta eskuragarria
Aurreztu
Sasoi honetan, aza, azalorea eta brokolia
Elkartasuna
2023rako proiektuen
egutegia
Joan da ilbeltza, eta sartu gara otsailean. Negu gorrian gaude bete-betean, eta garai ona da geure burua eta planeta zaintzeko. Beti da garai ona, eta EROSKIn urteak daramatzagu lanean gure bizimodua osasungarria, jasangarria eta eskuragarria izan dadin. Hori dela eta, gure produktu sorta ekologikoa handitzen ari da egunez egun eta dagoeneko 2.400 produktu ditugu EROSKI BIO eta EROSKI EKO marken barnean. Berrikuntzen artean, BIO osoko pastaren familia dago eta banbuzko hortzetako eskuila, zeinaren bidez plastiko gutxiago erabil dezakezun egunerokoan. Ildo horretan, pausoak ematen jarraitzen dugu EROSKIn. Urtero 3.000 tona
plastiko birziklatzen ditugu eta ontziratzeko proiektu aitzindarietan lan egiten dugu.
Baina jasangarriak izateko, hurbileko produktuak kontsumitu beharra dago. Hilabete honetan preziorik onenean eskaintzen dizkizugu tokiko azaloreak eta brokoliak, Adierazpen Geografi ko Babestuarekin (AGB), BIO erakoak eta koloreetakoak, eta zenbait errezeta ere proposatuko dizkizugu horiek prestatzeko (euro baten azpitik ateratzen da errazioa).
Eta zeure begiz ikus dezazun guraso izateko abenturan lor daitekeela gutxiago gastatzea, kontatu egingo dizugu urtean nola aurreztu 110 euro Familia Plana 0·12 programarekin. Jakin nahi al duzu zer-nolako abantailak dituzun bazkide izateagatik? Eta bazkide digitala izateagatik? Azaldu egingo dizugu.
Horretaz gain, hurbildu egingo gara June
Arroitajauregi eta haren seme Inarren bizitzara; gaixotasun arraro bat dauka mutikoak (Estatu osoan hiru milioi pertsonak dute halako gaitzen bat), eta otsailean kolektibo hori lagunduko dugu Elkartasun Zentimoak ekimenarekin; hori izango da urtearen buruan lagunduko ditugun hamabi kausetako lehena. Gure laguntza eta babesa eskainiko diegu. Nahi al duzu zuk ere parte hartu?
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.
Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea
Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea
2 5 4
Zenbaki honetan
Elikadura orekatua sustatzea
Haurren gizentasunari aurrea hartzea
Zenbaki honetan
1 3 6
Kontsumo arduratsua egiten laguntzea
Zenbaki honetan
Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea
7 10
Langile garen aldetik geure burua zaintzea
Argitasunez eta gardentasunez jardutea
Zenbaki honetan Zenbaki honetan
Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea
Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan. 8 9
Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea
Gure nahia da beti informatuta egon zaitezela, erosketak egitean zuri eta zure familiari gehien komeni zaizuena aukeratu dezazun. Gure dendetara iritsi diren azken produktuak aurkeztuko dizkizugu atal honetan, ezerk ez diezazun ihes egin eta azken berrikuntzen berri izan dezazun. Hartu gogoan!
Bildu, inguratu, babestu esan nahi du ingelesezko ‘wrap’ hitzak. Eta horixe proposatu nahi dizugu: EROSKIren garizko talotxoen arten bildu dezazula gehien maite duzun mokadua. Mexikokoak dira jatorriz, eta era guztietako betegarriak onartzen dituzte. Hainbat elikagairekin konbinatu dezakezu,
begetal, haragi eta saltsekin, eta betegarri gisa letxuga erabil daiteke, espinakak, perretxiko xerratuak, tipula, lekale purea, guakamolea, tomatea, arrautza gogortua, gazta, oilaskoa, txahalkia, atuna eta baita kakao krema ere. Edo zure irudimenak eta ahosabaiak eskatzen dutena egin dezakezu!
Gure webgunean (eroski.es) zenbait ideia aurkituko dituzu talotxoen betegarri erraz, osasungarri eta oso gustagarriak prestatzeko, adibidez izokin ketuarekin eta gaztarekin.
EROSK greziar jogurten familia handitzen ari da, eta ananaz egina gehitu zaie lehendik zeudenei: naturala, natural azukretsua, marrubia, stracciatella, limoia, intxaurrak, banilla eta kafea. Azken horri Salute to Excellence saria eman zion iaz PLMA erakundeak,
berrikuntzari eta produktuaren kalitateari aitortza egiteko.
Kaltzioa ematen du eta mokadutxo edo postre gisa hartzeko aukera bikaina da, eta, gainera, ase ere egiten du, proteina ugari dauka eta. Anana zatitxo leunekin eta ukitu krematsu guztiarekin. Izugarri gustatuko zaizu!
‘WRAP’
Talotxo berriek harrapatu
Bifrutas mintzo da club-erako
Esne gaingabetuarekin eta fruta zukuarekin egina dago, osagai %100 naturalak ditu eta C bitamina ematen du. Zergatik da %100 naturala?
Zuk ezagutzen dituzun metodoekin egiten dugulako, moztuz, zukutuz eta kontzentratuz. Ezer erantsi gabe, EZ azukrea, EZ eztitzaileak eta EZ gehigarriak ere.
Gainera, 240 ml-ko ontzi eroso batean heldu da, beti aldean eraman dezazun.
Pozik egon daitezke gailetak maite dituztenak. Urte berriarekin, familia guztiarentzako moduko berritasunak iritsi dira EROSKIra. Minicookie batzuk eskaintzen ditugu lehenengoz, txokolate haziz eginak, eta bi eratako
olatak edo barkilloak: %0 azukre erantsikoa eta oloz eta kakaoz egindakoa, hurrak %11 dituena. Eta gosaritan gailetak
koilarakadaka janez gozatzeko, hortxe dituzu kakaoz eta zereal anitzez egindako mini berriak.
New Orleans-ko estilo peto-petoarekin
iritsi dira gure
dendetara Crispy EROSKI oilasko hanburgesa berriak. Oilasko haragiz eginak eta zerealez estaliak daude, eta kurruskatsuak, samurrak eta gustagarriak dira aldi berean. B letra ageri dute Nutri-score sisteman, eta birrineztaturik dauden arren, ez daukate glutenik; hortaz, aukera ona dira zeliakia duten pertsonentzat ere.
Frijigailuan edo zartaginean kozinatu ditzakezu. Modu osasungarriagoan egin nahi badituzu, sartu hanburgesak labean 10 minutuz, aurrez berotzen jarrita 220 ºC-an. Puntu-puntuan aterako dira. Iradokizuna: txigortu ezazu hanburgesaren ogia eta muntatu ezazu lehenik haragia jarrita eta erantsi pipermina, letxuga, tomate naturala xerratan eta maionesa.
ARDI GAZTA
Betiko ardi gazta dastatzea errazagoa da orain EROSKIk eskaintzen dizun formatu berriarekin: gazta osoa beharrean, zatietan moztuta aurkezten dugu. Zapore sendo
eta orekatua eta betiko lurrin eta testura dauzka, eta moztuta datorrenez, arazorik gabe sartu ahalko duzu zure gazta tauletan edo aperitibo moduan.
Ezin egokiagoa da haur eta haurtxoek fruta erraz-erraz har dezaten seigarren hilabetetik aurrera etxean bezala etxetik kanpo; hementxe duzu fruta purez egindako gure poltsa berria, sagar, banana eta mangoz osatua. %100 fruta, azukre erantsirik gabea eta C bitaminarekin.
Bi txakur dira Edgard & Cooper. Haien jabeak ez ziren gai izan janari elikagarri eta osasungarria aurkitzeko eta, horrexegatik, eurek sortzea erabaki zuten, egiazko osagaiak erabilita. Ez janari lasterra. Eta horrela sortu zen gure marka!
Zertaz ari gara “egiazko janaria” esaten dugunean?
Maskoten elikagaiak egiten dituzten marka gehienek ez bezala, guk haragi freskoa erabiltzen dugu, tenperatura txikian kozinatua, eta ez haragi irinak. Gure errezetek dituzten antioxidatzaile eta mantenugai guztiak jatorri naturalekoak dira.
Horri esker, zapore guztiari eusten diogu eta erraztu egiten dugu lau zangoko gure laguntxoen digestioa.
Egunero lan egiten dugu gure helburura hurbiltzeko: maskoten elikagaiak egiten dituen munduko markarik jasangarriena izatea 2025ean.
KARBONO ISURIRIK GABEA
ONTZI %100 JASANGARRIAK
HORNIDURA %100 ETIKOA
Guztientzako moduko errezetak!
Edgard & Cooper ez da inorekin ahazten: txakur janzaleak, katu mokofinak, kumetxoak eta gure senior maiteak ere bai. Guztientzako moduko errezetak sortu ditugu. Pentsua, janari hezea (latak eta pateak), zizka-mizkak eta hortzetako ziriak edo stickak. Ez diezaioten utzi irri egiteari. Eta aurten katuentzako produktu sorta berria merkaturatu dugu, haien beharrizan guztiak asetzeko. Miau!
Gainera, Edgard & Cooper Fundazioari ematen diogu gure salmenten %1a, txakurren eta katuen aldeko proiektuak lagundu ditzan munduan zehar.
Ikus ezazu nolako den gure mundua hemen: edgardcooper.com/es
Edgard Cooper mintzo da club-erakoBizimodu osasungarria egiteko, egunean bost pieza fruta eta berdura jan behar dira gutxienez. EROSKIn lagundu egin nahi dizugu modu osasungarrian elikatu zaitezten zu eta zure familia.
Gure dendetan sasoiko berduren aukera oparoa aurkituko duzu, ontze punturik onenean bilduak, ingururik hurbilenean landatuak eta preziorik
onenean. Kruziferoak izan daitezke, adibidez. Sasoi honetan, aukeran daude brokoliak, aza gorriak, azak... Ugari ematen dute zuntza, bitaminak eta mineralak, eta
EROSKIn baduzu non aukeratua. Tokiko aza, azalore eta brokolirik onenak eskainiko dizkizugu, garairik egokienean bilduak eta preziorik onenean. BIO erako elikagaiak edo jatorririk bikainenak maite badituzu, horiek ere badute leku bat gure dendetan.
osasunaren erreginak dira. Eta oraintxe daude unerik onenean! Gainera, zaindu egiten dute zure ekonomia, sasoiko produktuek prezio hobea izaten dute eta.
Errazioa 0,22 € eta 0,62 € artean
Ez da hain zaila modu osasungarrian eta prezio onean jatea. Gure dendetan produktu sorta zabala duzu eskura zure dietan berdurei leku bat egiteko. Tokiko aza kizkurraren errazioa, adibidez, 0,22 €-an dago. Aza gorria nahiago baduzu, 0,32 €-rekin presta dezakezu zure platerik gogokoena. Eta zure aukera romaneskoa edo brokolia bada, errazioa 0,58 €-an aterako zaizu. Ez dago aitzakiarik modu osasungarrian ez jateko!
Gustu adina kolore
Otsaila kolorearen hilabetea da EROSKIren baratzean. Azaloreen aukera kromatiko guztia jarriko dizugu eskura, zure platerei bizitasuna eman diezaieten 0,50 € baino gutxiagorekin errazio bakoitzeko.
Azalore laranja Kalabazetan eta azenarioetan bezala, betakarotenoek ematen dute kolorea; horretaz gain, gozotasun handiagoa ere ematen du elementu horrek, eta %25 A bitamina gehiago.
7
Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea
Badakigu beti ez dela erraza haurrak berdurarekin zaletzea. Kruziferoek itxura dibertigarria dute, kolore askotarikoak, testura harroa eta, gainera, bitamina eta mineral ugari ematen dute; hori dela eta, aukera interesgarriak dira haurren menua osatzeko. Bide batez, ba al zenekien barazki horiek sendabelar gisa erabiltzen zituztela antzinaroan? Ugari izaten dute C bitamina, folatoak eta B6 bitamina. B multzoko beste bitamina batzuk ere badituzte, baita potasioa, fosforoa, kaltzio, burdina eta magnesioa ere. Eta, gainera, kaloria gutxi ematen dute!
Azalore morea
Mutazio natural batetik heldu zaio kolorea.
Azalore zuria Horixe da ohikoena. Baratzezainak estali egiten du landarea eguzki izpietatik, klorofi larik sor ez dezan, begetalei kolore berdea ematen dien pigmentu naturala, eta horrexegatik da zuria.
Azalore berdea Horri bai, iristen zaio eguzkia kukulura.
Azalore motarik lurrintsuena da eta C bitamina gehien duena.
Platerean kolore horri eutsi diezaion, gordinik jan behar da edo egosaldi labur bat emanda.
Prozesu hori luzatuz gero, kolore hori berdexka hartzen du.
Apustu sendoa egin dugu elikagaiak osasungarriak eta jasangarriak izan daitezen eta prezio onekoak. EROSKIn ‘Tokiko Barazkia
Plana’ jarri genuen abian
2022an. Horren bidez, leku gehiago egin diegu gure dendatik hurbilen dauden baratzeetan landaturiko
berdurei, eta galduta
zeuden barazki mota batzuk lehengoratzea ere lortu dugu.
Era askotan prestatu ahalko dituzu kruziferoak, jaki nagusi gisa edo haragiak, arrainak eta pasta laguntzeko bestela. Zure plateretan leku bat eginda, orekatu egingo du zure dieta eta osasungarriagoa izango da. Ideia batzuk emango dizkizugu goxo-goxoak atera daitezen.
GORDINIK. Aukerarik osasungarriena da, mantenugaiek hobeto irauten baitute. Entsaladetan presta daitezke, crudité gisa beste berdura eta saltsa batzuekin lagunduta.
KOZINATUTA. Gisatuetan, papillote eran edo beste berdura batzuekin erregosita.
EGOSITA . Zenbat eta denbora gutxiagoan irakin, orduan eta bitamina gutxiago galduko du. Aski izango da presioko eltzean minutu batzuk edukitzea edo kazolan 10 minutu.
HARTZITUAK. Chucruta aza hartzitua da, probiotikoz betea, zeinak lagundu egiten duten gure mikrobiotaren orekari eusten eta onura handiak egiten dituzte osasunean. Aza freskoak baino hamar aldiz C bitamina gehiago dauka! Gure dendetan ontziratuta aurkituko duzu, zuzenean zerbitzatzeko moduan.
Nahiago baduzu etxean zerorrek prestatu, www.eroski. es gure webgunean badituzu era honetako errezetak: Nola egin chucruta etxean
Kruziferoak urteko edozein sasoitan jan nahi izanez gero, EROSKIn erraztu egingo dizkizugu gauzak. Baditugu berdura izoztuak, erregosiak edo kontserban datozenak, ireki eta jateko prest daudenak ia-ia; sukaldean aritzeko denbora askorik ez baduzu, aukera aproposak izango dira zuretzat. Unerik onenean aukeratzen dituzte barazki horiek eta nutrizio balio guztiari eusten diote.
• 70 ml oliba olio birjina estra
• 2 tipula ertain
• 700 g brokoli
• 1 l oilasko salda
• 75 ml esne-gain likido
• 120 g arroz (osokoa)
• Gatza
• Perrexila
NOLA PRESTATU. Hasi arroza egosiz. Horretarako, jarri eltze bat ur ugarirekin eta gatzarekin, erantsi arroza eta utzi egosten (paketean agertuko dira jarraibideak). Behar duen denbora pasatu denean, xukatu arroza eta gorde geroko.
Moztu tipulak laukitxoetan. Bereizi brokolia adartxoetan eta gorde geroko.
Berotu olioa kazola batean eta frijitu tipulak su eztian kolore urrekara hartzen hasten diren arte.
Erantsi brokolia eta oilasko salda, eta eman gatza. Irakin egin behar du, eta ondoren, utzi su ertainean 35 minutuz edo brokolia samurra gelditzen den arte.
Birrindu guztia testura lau eta zetatsua duen krema bat lortu arte. Erantsi esne-gain likidoa, eta nahasi ongi, dena bateratu
dadin. Eman gatza, beharko balu, eta utzi beste bost minutuz su eztian.
Plateretan zerbitzatzeko unean, banatu krema plateretan, erantsi koilarakada bat esne-gain likido eta beste koilarakada bat oliba olio. Lagundu osoko arrozarekin, eta zabaldu gainetik perrexil pittin bat.
OHAR DIETETIKOA
Zopa honi proteina errazio bat gehituta, plater osatua edukiko dugu. Nutrizio arloko ezaugarriak. Brokolia askotan aipatzen da superelikagai gisa, baina ez dago halakorik. Brokoliak ugari ematen ditu zuntza, C bitamina, A bitamina eta potasioa.
Trikimailua. Gatz kantitatea oso erraz murriztu daiteke gatz gutxiko salda bat erabilita edo ura eta salda erdi eta erdi nahasita.
0,89€ ERRAZIOAK
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
NUTRI-SCORE B C A
A D E
• 2 urraburu (700 g inguru bien artean)
• 2 kg gatz larri
• Ura
• Usain belarrak
• 2 koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra
• Piper berde bat, gorri bat eta hori bat
• Limoi erdia
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• Perrexil sorta erdi baten hostoak, xehe-xehe moztuta
NOLA PRESTATU. Nahasi gatza eta usain belarrak, eta hezetu gatza urarekin.
Jarri gatzezko ohe bat eta gainean urraburuak. Estali gatzarekin eta sartu labean (aurrez berotzen jarrita), beroa goitik eta behetik ematen diola, 30-40 minutuz.
Beste erretilu batean, labearen berotasuna baliatuz, erre piperrak gatza eta piperbeltza emanda eta oliba olioz pittin batez igurtzita, urraburuekin batean, 25-30 minutuz, buelta pare bat ematen dizkiegula tarte horretan.
Nahasi bi koilarakada oliba olio, limoi erdiaren zukua, limoi azalaren birrina, perrexil xehatua, gatza eta piperbeltza, eta gorde geroko.
Atera labetik eta utzi egonean pare bat minutu. Apurtu gatzezko oskola eta bereizi urraburuaren solomoak. Jarri platerean piper erreekin, limoi saltsarekin eta perrexilarekin.
2,65 € ERRAZIOAK
ORAINDIK EZ AL DUZU DASTATU SUNIONS®?
DASTA EZAZU NEGAR EGINARAZIKO
Tipulak moztea sekula ez da izan hain gozoa eta dibertigarria. Sukalde guztiak alaitzera heldu da Sunions ®. Tipulak leku nabarmena du sukaldean, eta oinarrizkoa da errezeta handi askotan. Orain arte, tipula moztea ez da izan zeregin erraza, eta beti isurtzen zen malkoren bat. Sunions-ekin utzi egingo diozu negar egiteari sukaldean plater goxoak prestatzen ari zarela.
Sunions-en kalitateak eta gozotasunak ziurtatu egiten du plater gustagarriak egingo dituzula eta zapore paregabea izango dutela. Sunions-ek aukera asko ematen dizu sukaldean, era askotako plateretan jan baitezakezu, gordinik edo kozinatuta: Sunions gordina entsaladan, sandwich batean.
Sunions karamelizatua edozein errezeta laguntzeko.
Sunions erregosia beste berdura batzuekin.
Sunions tortillan.
Sunions-i leku bat egin behar diozu zure erosketa saskian: onura handiak ematen dizkie zure errezetei eta kontsumitzaileari.
MALKORIK GABE . Sunions etxekoak dira malkorik aterako ez dizuten tipula bakarrak eta begietan azkurarik sorraraziko ez dizutenak. Berrikuntza handia da hori, eta aukera emango dizu sukaldean gozatzen jarraitzeko trikimailu bila ibili gabe tipulak ez diezazun negar eginarazi mozten hasitakoan.
Andres, 46 urte
Sunions-ekin erabat aldatu zait kozinatzeko modua. Non egon dira orain arte? .
NEGAR EGITEA NATURALA DA, SUNIONS ERE BAI. Sunions tipulak lortzeko bidean, hiru hamarkadatan lan egin behar izan da modu tradizionalean, harik eta tipula zaporetsu, gozo, leun eta malkorik gabeak lortu arte! Sunions tipulak %100 naturalak dira eta Espainiako baratzeetan ekoitziak daude %100.
Ez pentsatu gehiago, Sunions da tipula gozo eta malkorik gabea. Bat egingo al duzue iraultzarekin?
Isabel, 26 urte
Sunions ezin hobea da entsalada bat, pizza bat edo lupia eta otarrainxka zebitxe bat prestatzekos .
Tamara, 35 urte
Sunions da tipularik
egokiena gordinik jareko.
Testura eta zapore horrekin, benetako iraultza ekarri du
GOZOAGOA EGUNEZ EGUN. Zaporea oso garrantzitsua da errezeta gustagarriak prestatzeko. Sunions tipulekin zapore leun eta gozorik onena izango duzu zure platerak aberasteko.
KURRUSKATSUAK. Dasta itzazu entsalada batean, sandwich batean (agian malkoak aterako zaizkizu emozioaren emozioz!) eta edozein eltzekaritan.
N a tura
al a de e
EROSKIk osasunaren eta jasangarritasunaren alde egin duen apustuaren erakusgarri, BIO produktuak lekua irabazten ari dira gure dendetan.
andit zen jarrait dugu ER OSKI
Handitzen jarraitzen
FETA GAZTA
BI O ER OSK I ECOmarkak
BIO eta EROSKI
ECO markak, zure elikatzeko eta bizitzeko modua gero eta naturalagoak izan daitezen, eskuragarriak sakelarako eta errespetuzkoak ingurumenarekin.
EROSKI BIO produktuak aurki ditzakezu gure fruta eta barazki freskoetan -unerik aproposenean biltzen dituzte, beren propietate guztiei eutsi diezaieten -, baita esneki, olio, lekale eta kontserbetan ere, eta ECO sailekoak hauta ditzakezu higienearen eta garbiketaren arlokoetan. BIO erakoak metodo tradizionalekin lortu diren produktuak izaten dira, ingurumena errespetatuz landuak. Egin zaitez BIO!
EROSKI BIO jogurtak, gaztak, kefirra eta arrautzak gutxi ez, eta orain feta gazta gehitu zaio produktu sorta horri; Greziatik heldu den behi eta ardi esne pasteurizatuz egiten da, eta laukitxoetan merkaturatzen. Oso egokia da zure entsaladak proteinaz hornitzeko eta asegarriagoak eta elikagarriagoak egiteko.
ka
OLOA ETA ALMENDRA
Ez dute azukre erantsirik eta eztitzailerik, eta gure ingurutik datozen lehengaiekin eginak daude olo eta almendra edari horiek; aukera ona dira eguna ongi hasteko goiz-goizetik. Orain, gainera, brik ergonomikoagoa dute, eta errazago biltegiratzen eta erabiltzen dira esku artean. Mugimendu bakarreko tapoia daukate, errazago ireki eta ixten dena.
MARMELADAK
ABRIKOTA, MUGURDIA, MARRUBIA ETA MERTXIKA
Mertxika, marrubi eta mugurdi zapore tradizionalei abrikotarena erantsi zaie orain. Ba al zenekien horien ekoizpena erabateko orekan dagoela naturarekin?
Nekazariek, izan ere, bestelako espezie begetal batzuk landatzen dituzte tartean, izurriteak modu naturalean uxatzeko.
ETA DESHIDRATATUAK
Fruitu lehorrak, neurrian eta gatzik gabe janda, aukera on eta osasungarria dira mokadutxo bat egiteko.
EROSKI BIO sailean badituzu almendrak, hurrak, intxaurrak, fruitu lehor gordinen mix-a, pistatxoak eta, orain, anakardo gordinak.
KUSKUSA
Zaleak bereganatzen ari da produktu hori, erraz prestatzen delako -aski da bost minutuko egosaldia - eta propietate osasungarriak dituelako. Kuskusa egiteko, irin bihurtu ez den semola erabiltzen da, gariaren zati gogorra eho ondoren.
DROGERIA
BANBUZKO
HORTZETAKO ESKUILA
Elikagaiak ez ezik, drogeriako eta lurrindegiko produktuak ere badaude gure sailik jasangarrienean. Banbuzko hortzetako eskuila da azken berrikuntza, EROSKI ECO markakoa. Landare jatorriko fi lamentuak ditu, koloragarririk gabeak, errizino olioa erabiliz lortuak.
Aukera paregabea da planeta zaintzeko, Espainian urtero plastikoz egindako 188 milioi eskuila botatzen baitira zakarretara. Kopuru izugarria da, 500 eta 1.000 urte artean behar izaten dituzte-eta erabat deskonposatzeko.
Kontsumo arduratsua egiten laguntzea
OSOKO ESPAGETIAK ETA LUMAK
BIO pasta klasikoari ale osoarekin egindako bi gehitu zaizkio orain, landatzeko modu jasangarriekin eginak. Ba al zenekien osoko pasta osasungarriagoa dela konbentzionala baino? Ugariago izaten du zuntza eta mineralak, eta asetasun irudipen handia eragiten du.
Estatuan landaturiko garaiarekin egin da, metodo jasangarriak eta artisau erako prozesuak erabiliz, eta zigilu ekologikoa dauka.
EUROHOSTOA
Logotipo horrek bermatu egiten du Europak nekazaritza ekologikorako dituen irizpideei jarraituz ekoitzi direla produktuak.
90% FUENTES - 80 % PÁSTICO
EKO-ONTZIA
Bermatu egiten du brik-aren eta kaxaren materialek jatorri berriztagarria dutela eta tapa %100 bioplastikozkoa dela.
• 250 g piper erre, EROSKIren BIO sailekoa
• 2 baratxuri atal, EROSKI Natur BIO
• 2 koilarakada granada zirope
• 75 g intxaur
• Koilarakada 1 piperrauts gozo
• Koilarakada erdi piperrauts min
• Koilarakadatxo 1 kumino (ehoa)
• 50 ml oliba olio
Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 200 ºC-an.
Txigortu intxaurrak labean 7 minutuz. Atera eta utzi hoztera.
Jarri osagai guztiak irabiagailurako ontzi batean (oliba olioa izan ezik), eta birrindu krema bat lortu arte.
Bota oliba olioa irabiatzen ari garen bitartean.
Zerbitzatu ogitxoekin lagunduta.
Piperren C bitamina eta azido folikoa oso erraz desegiten dira beroarekin.
Gordinik jatea gomendatzen da edo al dente kozinatuta.
• 375 g kinoa, EROSKIren BIO sailekoa
• 2 koilarakada irin, EROSKIren BIO sailekoa
• Tipula erdia (xehe-xehe moztua), EROSKI Natur BIO
• Azenario erdia (xehe-xehe moztua), EROSKI Natur BIO
• 25 d brokoli, EROSKI Natur BIO
• 2 arrautza, EROSKI NaTur BIO
• Koilarakada 1 gazta parmesano, birrindua
NOLA PRESTATU. Irabiatu arrautzak eta jarri ontzi batean beste osagai hauekin: kinoa egosia, brokoli egosia, eta azenarioa eta tipula, xehe-xehe moztuta.
Nahasi ore uniforme bat lortu arte. Utzi hozkailuan ordubetez.
Osatu hanburgesak, ongi presio eginez desegin ez daitezen, irin pittin bat eransten dugula.
Jarri olio koilarakada bat zartaginean, eta frijitu ongi gorritzen diren arte.
Lagundu itzazu ogitxoekin, tipula, tomate eta letxugarekin, parmesano birrinduarekin eta gehien maite duzun saltsarekin.
Hanburgesa begetalak oso erraz egiten dira. Berdurekin egin daitezke, lekaleekin edo, hau bezala, kinoarekin; osagai horrek kalitatezko proteinak ematen ditu, karbohidratoak, bitaminak, mineralak eta zuntza ere bai (%9).
Ingurua errespetatzen duen elikadura aukeratzen duzunean, garrantzitsua da erosketen orgatxoa produktu ekologikoekin betetzeko aukera izatea. EROSKI dendetan baduzu horretarako modua.
2.400 produktu baino gehiago ditugu ECO eta BIO erakoak.
OLIBA OLIO BIRJINA
ESTRA EKOLOGIKOAK
Kalitate bikaineko olio sorta da. Ekoizpen ekologiko zainduari esker, errespetatu egiten du ingurumena. Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoaren Kataluniako Kontseiluak egiaztaturik daude (CCPAE).
MODENAKO OZPIN
BALTSAMIKOA
Elaborazio prozesu natural baten emaitza da, lehen mailako kalitatea duen produktua. Italian egiten da ozpin hori eta ez dauka azukre erantsirik. Nekazaritzako
Ekoizpen Ekologikoaren
Kataluniako Kontseiluak
uniako urik e giaztaturik dago (CCPAE).
OLIBA OLIO BIRJINA
ESTRA EKOLOGIKOA
HARIMSA
GARI BELTZAREN IRIN EKOLOGIKOA
Glutenik gabeko irina, proteinak eta zuntza ematen dituena. Oso egokia da zure errezetei testura eta zapore bereziak emateko.
Kolore berde urrekara dauka, fruta ukitu berdea tomate eta sagar puntu garbiekin, eta belar moztu berriaren eta almendra berdeen ukituak ere bai. Zapore freskoa du, oreka dotorean dituela mikaztasuna eta garraztasuna, berezko antioxidatzaileek emanak.
OLIBA OLIO BIRJINA ESTRA ARBEQUINA
Erantsi aparteko zaporea eta osasun ukitua zure platerei.
5
Kontsumo arduratsua egiten laguntzea
ECOCESTA
KAKAHUETE KREMA
Nekazaritza ekologikoko kakahuete txigortuak bakarrik. Besterik ez. Gatzik, azukre erantsirik eta glutenik gabe. Gosari eta askari jasangarri eta
Whole Earth-en eskutik.
ab jasang osasungarriak esk
KOKO ETA ALMENDRA EDARI BEGETALAK
KAMAMILA INFUSIOA
Urdaileko
nahasmendu txikiak tratatzeko erabili izan da, eta oso ezaguna da eragin lasaigarria duelako eta zapore gozoa.
oso
Edari %100 begetalak dira, eta ez daukate ez azukre erantsirik, ez esnerik eta ez laktosarik ere. Gainera, glutenik gabeko aukerak eskaintzen ditu, baina zapore handikoak eta nekazaritza ekologikotik datozen osagai jasangarriekin eginak.
ARTEMIS BIO
TE BERDEA
ALMENDRA ETALAK begetalak dira, eta laktosarik era, skaintzen andikoak eta nekazarit za tik datozen riekin
Ugari ematen ditu herdoilaren aurkakoak, eta gehien hartzen denetakoa da. Eguneko edozein ordutan kontsumitu daiteke, beroa bezala hotza.
ak, ala
CEY E LÁN
CEYLÁN KANELA
ALMENDRA ETA
TXOKOLATEZKO MINI EDARI BEGETALA
A T e
Osasunarekin kezkatuta dauden familientzat, bai berearekin eta bai planetarenarekin. Edari hau %100 begetala da eta ez dauka ez esnerik eta ez laktosarik. Nekazaritza ekologikoko osagaiekin egina eta aldean eramateko formatuan.
e e
ekologiko
ESPELTAZKO MARIA GAILETAK
Oso erabilia da lurrina
baita izozkiei eta
Oso espezia erabilia da gozogintzako errezetei lurrina eta gozotasuna emateko, baita kontserbei, izozkiei eta haragi platerei ere.
TXORTALO INFUSIOA
Zapore atsegin eta freskoa du, digestiboa da, kongestioen aurka egiten du, suspergarria ere bada eta antiseptikoa.
Espeltazko gaileta ekologikoak, ohiko gariarekin egindakoak baino digerigarriagoak eta elikagarriagoak. Beganoak, palma oliorik gabeak eta agabe ziroparekin eztituak.
Etxeko garbiketarako produktu sorta handia aurkituko duzu EROSKIn, osagai naturalekin eta ingurumena errespetatzen dutenekin formulatuak, zeinak modu eraginkorrean garbitzen duten etxea eta arropa, zu eta zure ingurua zaintzen zaituztela.
GARBIGARRI ZITRIKOA ETA
JASMIN LURRINEKOA
Garbigarri konbentzionalak bezain eraginkorrak dira. Jatorri naturaleko osagaiekin eginak daude, eta desagerrarazi egiten dituzte orbanik zailenak, baita ur hotzetan ere, eta garbi-garbi eta lurrin biziarekin uzten dute arropa. Ez darabilte kontrako eraginak sor ditzakeen substantzia kimikorik, eta ez daukate koloragarri eta distira-emaile artifizialik.
Jatorri naturaleko osagaiekin egina, leuntasun handia ematen du eta asteak irauten duen freskotasuna uzten du zure arropan. Lurrin iraunkorra ematen diote olio esentzialek, eta laranjondo lorearen eta zitriko hostoen usaina dauka.
GARBIGARRI LIKIDOA
Larruazal sentiberetarako. Formula hipoalergenikoa dauka, eta egokia da familia guztiarentzat, baita haurtxoentzat eta larruazal bereziki ahula dutenentzat ere.
uazalarr tenentzat ere. dut
BEIRAK GARBITZEKOA
Leihoak eta gainazal beiradunak mantentzeko diseinatua dago. Ez du arrastotik uzten eta, gainera, hipoalergenikoa da.
hilabete honetan
• 12 otarrainxka
• 4 arrautza
• 75 g arroz
• 50 g ilar
• Pikillo piperrak, 8
• 150 g feta gazta
• 250 g brokoli
Ozpin saltsa
• 3 koilarakada oliba olio birjina estra
• Koilarakada bat sagar ozpin
• Koilarakadatxo bat ezti
• Gatza eta piperbeltz eho berria
Apaintzeko
• Tipulin xehatua
• Sesamo beltza eta zuria
Hutsik egiten ez duten errezetak
3,74 € ERRAZIOAK
Errazioak: 4
NOLA PRESTATU. Egosi otarrainxkak, arroza eta arrautzak ur irakinetan eta brokolia lurrunetan. Gorde geroko.
Nahasi ozpin saltsaren osagaiak eta ongi bateratu. Gorde geroko.
Nahasi arroza eta ilarrak, piperrak, feta gazta (laukitxoetan) eta brokoli loretxoak.
Muntatu bowl mediterraneoa otarrainxkekin, arrautzekin eta arrozarekin.
Bota ozpin saltsa eta zabaldu gainetik tipulin xehatua eta sesamoa.
• 8 arrautza, L neurrikoak
• 125 ml esne erdigaingabetu
• Koilarakada bat oliba olio birjina estra
• Tipulin handi bat
• 400 g azalore
• 300 g espinaka
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• 75 g feta gazta
• Perrexil pittin bat, gainetik zabaltzeko
NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 180 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.
Moztu tipula brunoise eran. Erantsi koilarakada erdi oliba olio, erregosi tipulina eta eman gatza eta piperbeltza.
0,96 € ERRAZIOAK
Birrindu azalore adartxoak birringailuan eta gorde geroko.
Irabiatu arrautzak esnearekin, erantsi azalore birrindua, espinaka ongi xehatuak eta eman gatza eta piperbeltza.
Jarri zartagin bat sutan koilarakada erdi oliba oliorekin eta, berotu denean, erantsi arrautzaz, esnez eta berduraz egindako nahastura.
Bota feta gazta papurtua. Xehatu perrexila eta gorde geroko. Erdi egina dagoenean, sartu labean bost minutu inguru (gainazalak ongi mamitua egon behar du). Zabaldu gainetik perrexila eta zerbitzatu.
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
NUTRI-SCORE B C A
A D E
ERRAZIO BATEK DAUKA:
Hutsik egiten ez duten errezetak
16 ALE / ZAILTASUNA 1 / 30 MIN + 1 H EGONEAN
50 ml ur bero
Koilarakadatxo erdi anis hazi
25 g gurin
Limoi azalaren birrina
15 g azukre
Gatz pittin bat
Elkartu anis haziak eta ur beroa, eta utzi egonean 10 minutu inguru haziek lurrina askatu dezaten eta ura zertxobait hoztu dadin. Denbora hori igaro denean, atera uretatik.
Erantsi gurina laukitxoetan moztuta eta erdi gurituta. Bota limoi birrina, azukrea, gatza eta arrautza. Irabiatu dena ongi bateratu arte.
Arrautza txiki bat
180 g gari irin
Oliba olio birjina estra
Sasoiko frutak: mandarina, marrubia, banana eta ahabiak
2 g azukre hauts (glas)
Erantsi mantso-mantso irina, eta bitartean nahasi bitsadera batekin pikorrik ez dadin sortu. Trinkotasun gehiago hartzen duenean, jarraitu eskuarekin orea egiten testura laua gelditzen den arte. Utzi orea egonean ordubetez gutxienez, giroko tenperaturan eta estalita.
Denbora hori pasatzen denean, zatitu orea 2015 gramoko zatietan eta zabaldu fin-fin arrabola batekin gainazal koipeztatu batean. Eman belarri itxura eta igurtzi olioz bi aldeetatik.
Kozinatu airezko frijigailu batean (bestela, zartaginean), 200 ºC-an 5-6 minutuz gutxi gorabehera. Zerbitzatu gainean azukre hauts pittin bat zabalduta, ondoan sasoiko frutak dituztela.
Deskargatu ezazu doan EROSKI aplikazioa Google Play edo App Store-n, eta hainbat abantaila izango duzu klik bakarrean.
Modu erraz eta erosoan, EROSKI club-ek erraztasunak ematen jarraitzen du erosketa bakoitzean aurrezkia pilatu dezazun. Horretarako pentsatua dago EROSKI aplikazio mugikorra. Atera iezaiezu probetxua aplikazio horrek eskaintzen dizkizun eskaintza, sustapen eta deskontu pertsonalizatu guztiei: digitala izanik urtean 100 € gehiago aurreztu dezakezu pauso hori eman gabe baino.
ZURE AURREZKI
GUZTIAK XEHE-XEHE
Gauzak erraz jarri nahi dizkizugu, une orotan jakin dezazun zenbat eta nola aurrezten duzun hilero-hilero. Hileroko aurrezki metatua nahi duzunean ikusi ahalko duzu aplikazioan, zure posta elektronikoan edo ordainlekutik pasatzean emango dizuten aurrezki tiketean.
BAZKIDE DIGITAL?
Sortu ezazu zure kontu digitala eroski.es webgunean zure ordenagailutik, tabletatik edo telefono mugikorretik.
Instalatu ezazu EROSKI
aplikazioa doan Google Play edo App Store-tik eta erregistratu zaitez. Aurrezteaz gain, ehunka zozketa eta jolasetan parte hartu ahalko duzu eta sariak irabazi.
ZURE ESKAINTZA
PERTSONALIZATUAK
Bezero digitala izanik, aplikaziotik berehala jakin ahalko duzu zure produktu gogokoenen artean zein dagoen beherapenarekin. Ez ezazu galdu deskontu bakar bat ere!
ZURE AURREZKI
KUPOIAK
Aurrezki kupoi
pertsonalizatuak prestatu ditugu zuretzat. Aktibatu eta trukatu itzazu gehien interesatzen zaizkizunak.
Erabil ezazu produktuen eskanerra dendan edo zure etxean. Produktu bakoitzaren barra kodea eskanerrean pasatuz, zer-nolako osagaiak dituen jakin ahalko duzu, nutrizio arloko informazioa ere eskuratuko duzu, beste bezero batzuen balorazioak... Eta askoz gehiago!
ZURE
Antolatu ezazu zure erosketa modu erraz eta erosoan. Orain, erosketa zerrendak sortu ahalko dituzu bi pauso errazetan.
1. Gehitu produktuak. Zerrenda bakoitzean produktuak gehitu ahalko dituzu modu errazean: ohiko produktuak hautatuz edo berriak sartuz ahots bidez, WhatsApp -etik edo barra kodea eskanerrean pasatuz.
2. Erosi edo zerrenda partekatu. Zerrenda osatu duzunean, nahi duzunarekin partekatu ahalko duzu edo zure on-line supermerkatura bidali, erosketen eskaria modu erraz eta azkarrean egiteko.
EROSKIn erosteak saria dauka! Sar zaitez aplikazioko ‘Descubre jugando’ atalean eta parte har ezazu horko jolasetan; zozketak edo sariak izaten dira unean bertan. Era bateko jolasa izaten da hilero eta sari asko eskuratzeko modua.
ZURE ESKUORRIAK
RR IAK kus endako aplikaziotik o einek en t zak kusi aza
Nahi duzunean ikus ditzakezu zure dendako eskuorriak gure aplikaziotik. Horrela jakingo duzu zure gogoko produktuetatik zeinek duen eskaintzaren bat, eta berrikuntzak zertan diren ere ikusi ahalko duzu. Erraza eta erosoa!
Gure dendetan bazkide gisa identifi katu ahalko duzu zeure burua EROSKI club txartelaren bertsio digitalarekin, txartela bera aldean eraman gabe ere.
Tiket digitala aktibatuta, tiketak ikusi eta deskargatzeko modua izango duzu, paperak gordetzen ibili beharrik gabe.
Otsailaren 16tik martxoaren 1era, bezero egiteagatik
5 € eskuratuko dituzu zure txarteleko diru zorroan.
5 €-ko aurrezki kupoia astebeteren buruan egongo da erabiltzeko moduan. Erabili ahal izateko, aurrez aktibatu egin beharko duzu aplikazioan edo webgunean, eta ondoren trukatu egin
beharko duzu gutxienez 40 €-ko erosketa eginda. EROSKI club-eko bazkideei emango zaie kupoi hori, adierazitako egun horietan lehenbiziko aldiz identifikatzen direnean edo kontu digital bat sortzen dutenean EROSKI aplikazioan. Lehenengo 100.000 bazkideentzat bakarrik izango da.
EROSKI pixoihalak egokitu egiten dira haurtxoaren mugimendura garapenaren aldi bakoitzean, eta lehor eta eroso mantentzen dute.
Zure haurtxoa zaintzea lehentasunezko kontua da zure familiarentzat eta EROSKIrentzat. Haren ongizatea bermatzea da gure helburua, eta osasuntsu hazi dadila, babestuta eta garbi. Horretarako, produkturik onenak eskaintzen dizkizugu hazkundearen garai bakoitzean,
lanaren eta berrikuntzaren ondorio direnak. Eta aurreztea ere garrantzitsua iruditzen zaigunez, prezioa ere onena eskainiko dizugu, ez dezazun arazorik eduki etxeko haurrak zaintzeko garaian, era askotako produktuak behar izaten dira eta: pixoihalak, toallatxoak, elikagai pototxoak, eta abar.
ONTZI EKODISEINATUAK
Pixoihalen poltsak ekodiseinu bidez egin dira, eta plastiko birziklatua daukate %51. EROSKIk jasangarritasunaren alde erakusten duen konpromisoaren emaitza da. 90% FUENTES RESPONSABLES
51% RECICLADO
HAURTXOA LEHOR 12 ORDUZ Nu Superxurgatzaileak. Gure pixoihalek orain denbora gehiago irauten dute lehor, ‘U’ erako kanalei esker hobeto banatzen dute-eta hezetasuna. Estralehortzeko geruza bat daukate eta ihesik ez gertatzeko hesiak. Erosoak. Pixoihalaren alboetako belarrien diseinu berezi eta superelastikoa ezin hobeto egokitzen da haurraren gorputzera. Barneko geruza leunak aloe veraren estraktuak ditu, eta lagundu egiten du larruazala ez narritatzen.
GALTZA PIXOIHALAK:
AUTONOMIA GEHIAGO IZATEKO
Zure haurtxoa zertxobait independenteagoa denean, garai ona da galtza pixoihalak probatzeko. Horien diseinuari esker, erosoagoa eta azkarragoa izaten da pixoihala aldatzea haurra asko mugitzen hasten denean. Eta lagundu egiten du pixoihala behin betiko kentzeko prozesuan.
Ihesen aurka. Kanal superxurgatzaileak eta estralehortzeko geruza daramatzate. Pixoihalek bezala, isurien aurkako hesi leunak dituzte, zerrenda elastiko bikoitzarekin gehiago babestu dezan; horrek gaitasun handia ematen dio xurgatzeko eta gorozkiei eusteko.
Azkar batean jartzekoak. Doitzeko sistema hobetua darabilte, zati elastikoak dituela gerrialdean, eta bermatu egiten dute mugimendu askeak egitea.
Barneko arropa bezala igo eta jaisten dira, eta oso erraz kentzen dira alboetan dituzten egitura urragarriei eta atzealdeko zinta itsasgarriari esker.
BAINUJANTZI PIXOIHALAK: ITSASOAN ETA IGERILEKUAN Eragotzi egiten dute ihesak gertatzea.
Ez dira puzten. Material leun eta transpiratzaileekin eginak daude. Erdigunea ez da puzten uretan eta, gerrialdea doitzeko aukera dutenez, ezin hobeto egokitzen dira haurtxoaren gorputzera. Alboetan, gainera, egitura urragarriak dituzte, pixoihala erraz-erraz kentzeko erabili ondoren.
TEST DERMATOLOGIKO BIDEZ FROGATUAK EROSKIren pixoihal guztiak egiteko erabiltzen diren materialak test dermatologikoen bidez frogatuta daude, eta horrek bermatu egiten du haurtxoaren larruazala eta pH-a errespetatuko dituztela. Ezaugarri horiei esker, haurtxoa lehor eta babestua egongo da luzaroago.
GAUEKO GALTZA PIXOIHALAK: ATSEDEN LEHOR ETA ZORIONTSUA
Gauerako pixoihal bereziak egokituta daude neska-mutilen adinera. Segurtasuna eta babesa eskaintzeko diseinatuta daude, eta haurtxoak lehor egoten dira gau guztian, lo ona egin dezaten. Diskretuak. Material leun eta isilekin eginak daude, eta sumatu ere ez dituzte egingo. Alboko
egitura superelastikoekin, ezin hobeto doitzen dira eta mugitzeko askatasuna ematen dute. Gainera, haurra seguru sentitu dadin, barneko arroparen antzeko diseinua dauka.
Babes gorena. Xurgatzeko gaitasun handia dute eta aparteko babesa ematen dute ihesen aurkako hesiei esker.
Etxean haurrak ditugunean, ezin egon toallatxorik gabe. Pixoihala aldatu behar zaiela, jatean aurpegia zikindu dutela, parkean eskuak lokatzez zikindu dituztela... Horrelakoak eguneroko kontuak dira haurrak tartean daudenean. Horregatik, toallatxoak ezinbestekoak dira, erabilgarriak eta erosoak!
Hipoalergenikoak . Haurtxoaren larruazal delikatua zaintzeko diseinatuta daude berariaz, eta pediatren kontrolpean eta test dermatologikoekin frogatuta. Eta hipoalergenikoak dira, hau da, alergia arriskua murrizteko formulatuta daude.
Zaindu egiten diete larruazala. Leun, zainduta eta babestuta mantentzen dute zure haurtxoaren larruazal delikatua. Ez daukate parabenorik, fenoxietanolik, ftalatorik eta alkoholik -produktu horiek narritatu egin dezakete haurtxoaren larruazala eta alergiazko erreakzioak eragin -, eta pH neutroa dutenez, errespetatu egiten dute larruazala.
Zure haurtxoaren eta etxekoen ongizateak eta zaintzak arduratzen gaituelako, berrikuntzak egiten jarraitzen dugu EROSKIn. Aqua toallatxo berriak dira horren erakusgarri, gehiago errespetatzen dutenak haurtxoen larruazala eta baita ingurumena ere.
EROSKI BASIC Garbitu egiten dute haurtxoaren larruazal delikatua eta lagundu egiten dute narritaduretatik babesten.
Aukerarik onena zuretzat eta zure haurtxoarentzat, aloe veraren estraktua eta kamamila baitaramatza, zeinak lagundu egiten duten larruazala hobeto zaintzen, babesten eta leun mantentzen.
JOERA ATOPIKOA DUTEN LARRUAZALETARAKO
Lurrinik eta alkoholik gabeko formula daukate, eta errespetatu egiten dute larruazalaren pH neutroa.
Bereziki formulatuak daude larruazal sentibera duten haurtxoentzat edo lurrinak ongi onartzen ez dituztenentzat.
AURPEGIA ETA ESKUAK
Ezin hobeak dira poltsan eramateko eta aurpegia eta eskuak garbitzeko edozein unetan. Modu leun era eraginkorrean garbitzen dute, haurren larruazal delikatua errespetatuz.
%0 lurrina eta alkohola.
%100 kotoi organikoa.
%99 ura. Toallatxoek daramaten lozioaren formulak ura dauka %99.
%0 plastikoa. Landare zuntzen ehun naturalekin eginak daude.
Haurra ongi zaintzeko, ongi elikatu beharra dago. EROSKIn aukerarik goxoenak eta osasungarrienak ditugu gure markako produktuetan eta preziorik onenean.
EROSKI BIO POTOTXOAK
Nekazaritza ekologikotik datozen
osagaiekin eginak daude, zeinak kontu handiz hautatu eta kontrolatu dituzten jatorritik ekoizpen unea arte. Kontserbagarririk eta gehigarririk gabeko frutak, berdurak eta haragia erabiltzen dira.
Gustagarriak. Zapore eta testura naturalarekin, errezetak kontu handiz landuta daude haurtxoaren nutrizio beharrizanak asetzeko. Zapore leun eta orekatua dute, eta gustura jango dute.
Eko. Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiriak daramatzate eta nutrizio balio handikoak dira, haurtxoaren dietan seigarren hilabetetik aurrera sartzen joateko mantso-mantso.
Barazkiak, arroza eta animalia jatorriko proteina ez ezik, oliba olio birjina estra ere badute. Badira barazkiak, oilaskoa eta arroza dutenak, eta badira barazkiak eta txahala dutenak. Oso gatz gutxi daramate eta ez daukate glutenik.
Mantenugai iturri garrantzitsua da fruta neska-mutilentzat. Bitaminak ematen dizkiete, mineralak, azukrea eta zuntza, eta lagungarriak gertatuko zaizkie bilakaera fi siko eta mental egokia izateko. BIO erako fruta pureetan, badira aukera klasikoagoak, sagar, udare eta bananaz eginak, eta badira fruta anitzeko aukerak ere. Ez daukate azukre erantsirik, glutenik eta esnerik.
Handitzen ari da gure fruta poltsatxoen zapore aukera. Banana eta marrubia da aukera bat, sagarra eta banana beste bat eta fruta anitzekoa hirugarrena; orain, sagarra, banana eta mangoa daramatzana ere merkaturatu dugu. Guztiak dira %100 frutaz eginak, eta azukre erantsirik, glutenik eta esnerik gabeak.
Errezeta horiek eta prezioa kontuan hartuta, fruta poltsatxo gomendagarrienak direla esan liteke. Gainera, erosoak dira, erraz eraman daitezke noranahi eta ez dira hozkailuan eduki behar.
Aurten keinu txiki hauek eginda, gauza handiak lortzeko modua izango dugu elkarrekin.
EROSKIn, gure muinean daramatzagu elkartasuna eta elkar laguntzeko nahia hasieratik bertatik. Gure lanak ez du zentzurik gure inguruarekin konpromisoz jokatu gabe. Gizartearen zati gara eta, horregatik, urtean 17 milioi euro baino gehiago jartzen ditugu helburu sozialetarako. ‘Elkartasun Zentimoak’ da horietako bat, zeinak hamabi kausa laguntzen dituen urtearen buruan, irabazteko asmorik gabeko hainbat elkarterekin lankidetzan.
2020. urtean ekin genion programa hori lantzeari, eta ordutik hona, bezeroek 30 milioi aldiz eman diozue “baiezko” aukerari ordainlekutik pasatzean. Keinu erraz horren bidez, 4 milioi euroko ekarpena egin zaie gehien
behar duten pertsonei. 2022. urtean bakarrik, irabazteko asmorik gabeko 50 elkarte inguruk 1,7 milioi euro jaso zituzten ekarpen horietatik.
Eta hemendik dei egiten dizuegu aurten ere jarrai dezazuela zuen elkartasuna azaltzen. Eman dugu lehenbiziko pausoa. Zuen partaidetzari esker, itxura berria eman diogu ‘Elkartasun Zentimoak 2023’ ekimenaren egutegiari.
Guztira 3.773 pertsonak bidali dituzue erantzunak eta ekarpenak gure web-orriaren bidez aurtengo 12 kausak aukeratzeko.
Erraza da laguntza ematea. EROSKIren bezeroek ordainlekuan egin dezakezue ekarpena zuen erosketa txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzean. Sistemak aukera ematen du
527
elkartasun proiektu aurkeztu dira
330 elkarte sartu dira aurtengo programan
ekarpen bat egiteko –beti borondatezkoa eta konfidentziala–kopuru finko batekin, zeina aldatu egiten den tiketaren zenbatekoaren arabera: 10 zentimokoa izango da 5 eta 30 euro arteko erosketetan, eta 20 zentimokoa 30 eurotik gorakoetan. Mila esker zure laguntza emateagatik!
Kalkuluen arabera, 7.000 gaixotasun arraro daude munduan. Espainiako Estatuan bakarrik, hiru milioi pertsonak daukate halako gaitzen bat. Zaila izaten da horien diagnostikoa egitea eta tratamendua ezartzea; gainera, kasuen %65 larritzat edo baliaezintasun eragiletzat jotzen
dituzte, eta urritu egiten dute bizi kalitatea eta bizi itxaropena. Ondorioz, gaixotasun arraro edo ezohiko bat izatea kolpe gogorra da pairatzen duenarentzat eta haren familiarentzat.
Arreta zuzen eta terapeutiko egoki bat jasotzeak dakartzan gastuei aurre egiten laguntzeko,
otsailean eskua luzatuko diegu gure dendetan. Ordainlekutik pasatzean “baiezkoa” sakatuz gero, elkartasunez jokatuko duzu pertsona horiekin, eta haiengana iritsiko da zure diru ekarpena erakunde hauen bidez: Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioa, Gaixotasun Arraro eta Kronikoen Galiziako Federazioa, Bihotzez elkartea (jaiotzetiko kardiopatia duten haurren elkartea), Nexe Fundazioa eta Miquel Valls Nazioarteko Fundazioa ELAren aurka.
Egunero borrokatzea beste biderik ez zaie gelditzen gaixotasun arraro edo ezohiko batekin bizi diren familia askori. Horixe gertatzen zaie June Arroitajauregi eta haren seme Inarri; Wolf-Hirschhorn Sindromea dauka mutikoak (WHS), oso gaixotasun bakana (Espainiako Estatuan, esaterako, 50 lagunek baino ez dute). Haurra jaio zenean, June ohartu zen zerbait gertatzen zitzaiola, baina ez zioten izenik jarri hiru urte egin zituen arte.
egun 13 urte ditu Inarrek, eta nerabezaroko gorabeherekin borrokan ibili beharrean, bere adineko gainerako neska-mutilak bezala, sei urteko mutiko baten gorputza du, haurrentzako karrotxo batean ibiltzen da eta desgaitasun maila gorena dauka.
June Arroitajauregi eta haren seme Inar, zeinak Wolf-Hirschhorn Sindromea duen, Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioko kideak dira.
Nahasmendu txiki-txiki bat izan zuen 4. kromosoman, eta horrek erabat baldintzatu zuen fetuaren bilakaera: atzerapena izan zuen jaio aurreko eta osteko hazkundean, desgaitasun intelektuala, atzerapen larria garapen psikomotorrean, konbultsioak eta hipotonia. Kolpe gogorra izan zen oso, eta erabat aldatu zitzaizkien haurtxoarentzat eraiki zituzten planak. Gaur
“Ez du lorik egiten, krisi epileptikoak ditu, janaria eman egin behar zaio, hidrataturik eduki, medikutara eraman behar da, fisioterapeutarengana,... Akigarria da, bai fisikoki, psikologikoa eta bai ekonomikoki ere”, onartu du. Horrexegatik da garrantzitsua Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioak egiten duen lana, eta horrexegatik lagunduko dugu erakunde hori otsailean beste batzuekin batean, guztien ahaleginarekin bizimodua errazagoa izan dadin Inarrena bezalako familientzat.
Zenbakiak beldurgarriak dira eta izozmendiaren muturra baino ez da ikusten. Nazio Batuen
Erakundearen arabera, genero indarkeriaren bat pairatzen du hiru emakumetatik batek, eta hamaika minutuz behin emakume edo neskato bat hiltzen du senitartekoren batek. Espainiako Estatuan, azken bi hamarkadetan, 1.174 emakume hil dituzte
haien bikotekideek edo bikotekide izandakoek, eta 361 haur gelditu dira umezurtz. Gurutze Gorria, Mujeres Unidas contra el Maltrato (MUM), Ana Bella Fundazioa, Cáritas, Munduko Medikuak eta beste zenbait elkarte lanean ari dira biktimei beste aukera bat emateko bortizkeriarik gabe bizi daitezen. Laguntza materiala, juridikoa eta psikologikoa ematen diete.
Espainiako Estatuan 4,3 milioi pertsonak dute desgaitasun motaren bat, eta populazioaren %9,1 osatzen dute.
Mugikortasun murriztua, adimeneko dibertsitate funtzionala, entzumeneko edo ikusmeneko desgaitasuna edo espektro autistako nahasmendua duten pertsonentzat hesiz beteriko lasterketa baten antzekoa izaten da sarri askotan egunez egunekoa.
Apirilean horiei guztiei emango diegu
laguntza honako elkarte hauen bidez:
Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten
Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea (Fekoor), Istripuen biktimak biltzen dituen
DIA elkartea, Adimeneko eta Garapeneko
Desgaitasuna duen Pertsonen Aldeko
Nafarroako Elkartea (ANFAS), Ictus Fundazioa eta Junts Autisme Fundazioa. Guztion
artean egingo ditugun ekarpenek laguntza
emango diete aurrera jarrai dezaten arreta
terapeutikoa, gizarteratzea eta autonomia lantzen duten programekin.
Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeak eta haurrak babestea
WWF Gobernuz Kanpoko Erakundeak mende erdia darama lanean natura eta ingurumena babesteko. EROSKIn bat egin dugu borroka horrekin, kezka eragiten digulako egungo krisi klimatikoak. Ekainean, suteek erasandako guneetan basoak biziberritzeko erabiliko dira ‘Elkartasun Zentimoak’, baita leku bereziki zaurgarrietan ere, adibidez Costa da Morten, Galizian, Balear uharteetan eta Ebroren inguruan.
Gainera, laguntza emango diogu Apasos Gasteiz elkarteari, zeinak animalien ongizatea sustatzen duen.Urtero 500 animalia baino gehiago hartzen dituzte, eta horien albaitaritzako gastuak eta elikagai beharrak ordaintzen lagunduko dute zuen ekarpenek.
maiatza
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) datu beldurgarria eman zuen duela urte erdi. Gaur egun, hiru haurretatik bat pobrezia edo bazterketa arriskuan dago Espainian. Haur horiek gabezia material eta sozialekin bizi dira, eta horrek eragotzi egiten die egoki elikatzea, urtean astebetez gutxienez oporretan joatea edo berogailua piztea hotza egiten duenean. Hilabete horretan, saiatuko gara gure ekarpentxoa egiten haurren pobreziari erantzuteko, datuen arabera Europako Batasuneko zifrarik handienak ditu-eta Espainiak, Errumaniaren atzetik. Laguntza eman nahi diegu haurrei eta haien familiei, aukera izan dezaten oinarrizko produktuak eskuratzeko, kalitatezko elikagaiak eta higienerako gauzak; ‘Askari solidarioak’ programaren bidez egiten dugu, eta sendagaien gastuei, pixoihalei, ospitaleetarako joan-etorriei edo terapiei erantzuteko ekarpenak eginez. Hori dela eta, lankidetzan arituko gara Save the Children, Amasol Fundazioa elkartea eta Gosearen aurkako Ekintza elkarteekin.
Gaixotasun
Alzheimerra, Parkinsona, ELA… Gure egunerokoan leku bat egin duten gaixotasunak dira, asko ugaritu zaizkigu-eta azken hamarkadetan. Sendaezinak dira, neuronak hondatuz joaten dira gutxikagutxika eta kalte fisiko eta fisiologikoak eragiten dituzte pazienteetan. Hori dela eta, ezinbestekoa da ikertzea eta arreta soziosanitarioa eskaintzea.
Gaixo horiei eta haien senitartekoei
laguntza emango diegu elkarte hauen bidez: Gaixotasun Neuromuskularren Espainiako Federazioa (ASEM), zeinak 29 erakunde biltzen dituen, Eugenia Epalza Fundazioa eta Nemo Fundazioa, biak ere esklerosi anizkoitzaren arloan dihardutenak. Errehabilitazio fisiko eta psikosoziala lantzeko, zainketa asistentzialak emateko eta zaintzaileak babesteko programetarako izango dira zuen ekarpenak.
Pandemiak ageri-agerian utzi du buruko osasun arazoak dituzten pertsonen egoera. Datuak aski deigarriak dira, zalantzarik gabe. Lehenbiziko aldiz, 4.000 suizidio baino gehiago izan dira urtearen buruan eta depresioak gora egin du haurren eta gazteen artean. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), Espainiako herritarren %9k buruko osasun arazoren bat daukate, eta lautik batek antzeko arazoren bat izango du bizitzako uneren batean.
Abuztuan ematen duzuen laguntzarekin, nahasmendu psikologikoak dituzten pazienteen eta haien senitartekoen beharrizanak asetzen saiatuko gara. Lankidetzan arituko gara Buru Osasuneko Espainiako Konfederazioarekin, ASAFESekin eta Buru Osasuneko Kataluniako Federazioarekin.
Bakardadean eta baztertuta bizi dira gure adineko asko.
OMEren arabera, egoera horrek depresioa eragiten du, mugikortasuna galarazten du, endekatze kognitiboa eragiten du, bihotz-hodietako gaitzak eta baita hilkortasun goiztiarra ere. Are gehiago, laguntza behar duten adinekoen %30ek ez dute jasotzen inolako laguntzarik beren zaintzarako. Halaxe onartu du Espainiako Gizarte Eskubideen Ministerioak Pazienteen Erakundeen Plataformak (POP) egin duen ikerlan baten bidez.
Horregatik da hain garrantzitsua erakunde hauek lanean jarraitzea adinekoei lagun egiteko eta babesa eta arreta eskaintzeko: Gurutze Gorria, Cáritas, Matia Fundazioa, Grandes Amigos en Acción eta Munduko Medikuak. Irailean zuek eta guk emango diegu laguntza ekonomikoa gure ekarpenekin, ez daitezen bakarrik eta baztertuta sentitu.
Kolpe gogorra da minbizia dugula entzutea. Lasterketa luze bati ekin behar izaten zaio, eta gaixoak eta haren familiak aurre egin behar izaten diote diagnostikoari, tratamenduei eta heriotza gehien eragiten duen gaitzarekin bizi beharrari.
Hilabete horretan, guk ere bat egingo dugu haien borrokarekin, eta elkarte hauek lagunduko ditugu besteren artean: Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea,
Andrea Fundazioa, Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioa eta Make-A-Wish. Zuen ekarpenei gureak erantsita, lagundu egin nahi dugu ikertzen jarrai dezaten gaitza sendatzeko edo pazienteen bizi kalitatea hobetzeko. Zuen laguntzarekin, babesa emango diegu familiei, baliabide gehiago eduki dezaten tratamenduei, sendagaiei, ospitaleetarako bidaiei, egonaldiei eta elikadurari aurre egiteko.
Ez gaitezke bizi beste alde batera begira. Goseteak 222 milioi pertsonari eragiten die munduan (sekula ez da izan halako zifrarik). Horietako asko, 59 milioi zehazki, haurrak dira. Eta handitzen ari da kopurua. Ukrainako gerrak eta beste gatazka batzuek, COVID-19aren pandemiak eta klima aldaketak ugaritu egin dituzte desnutrizioa pairatzen duten haurren kopuruak eta haurren hilkortasuna.
Hilabete horretako ekarpenak egoera larri horri erantzun nahi dioten zenbait proiektu laguntzeko izango dira. Bolivian eta Guatemalan Resilis Fundazioarekin eta Enraíza Derechos erakundearekin lan egingo dugu haurren desnutrizioa murrizteko. Zuen ekarpenak Vicente Ferrer Fundazioaren eskutik iritsiko dira Kalyandurtg-eko ospitaleraino (India), jaioberrien zainketa intentsiboetako unitatean erabil ditzaten. Eta aurre egingo diozue Afrikako malnutrizioari UNICEF eta ACNURen bidez.
Pobrezia tasa handitzen ari da egunetik egunera. Pobreziaren egoerari buruz urtero argitaratzen den txostenaren arabera (AROPEk argitaratzen du), hamahiru milioi pertsona baino gehiago gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan daude Espainian, eta ez dituzte aseta oinarrizko beharrizan batzuk, adibidez elikadurari eta higieneari lotuak. Hori dela eta, bat egingo dugu honako erakunde hauek urte guztian egiten duten lanarekin: FESBAL Elikagai Bankuen Espainiako Federazioa (54 elikagai banku biltzen ditu), Cáritas, Ecos do Sur, Gizakia Herritar Fundazioa eta La Nau Elkarte Zibikoa. Gure inguruko pertsonek goserik ez pasatzeko eta oinarrizko produktuak (arropa, higienea) eskura izateko erabiliko dira gure ekarpenak.
hilabete honetan
Familia Plana 0·12
Aurreztea beti iruditzen zaigu zaila familia
handitzen ari denean, eta askotan ez dugu jakiten nondik hasi. EROSKI clubek erraztu egiten dizkizu gauzak Familia Plana 0·12 programarekin.
Lagundu egin nahi zaitugu eta, horregatik, Familia Plana 0·12 programarekin lagun egingo dizugu haurdunalditik hasi eta haurrak 12 urte egin arte, irtenbide egokiak eskainiz une bakoitzean, bai eguneroko erosketak egiteko garaian eta bai aholku baliagarriak emanez zure egunerokoa eta zure familiarena hobetu daitezen.
Deskontuak eskuratuko dituzu, aurrezki kupoi pertsonalizatuak eta askoz gehiago. Zeren zain zaude. Eman ezazu izena doan!
Familia Plana 0·12 programaren webgunean eduki interesgarriak
aurkituko dituzu garaian garaiko zainketari, elikadurari eta heziketa emozionalari buruz. Zeren zain zaude gehiago jakiteko?
Nutrizio aholkularitza doan. Gure nutrizionista
taldeak modu
pertsonalizatuan eta doan
aztertuko ditu zure kontsulta
guztiak. Txikientzako errezeta
dibertigarriak ere aurkituko
dituzu eta EROSKIren Elikadura
Eskola praktikoetan parte
hartzeko aukera ere izango
duzu, non gehiago ikasteko
modua izango duzun
elikadura osasungarri eta jasangarriari buruz.
Emaginaren aholkularitza doan. Bidal itzazu galderak erditu aurreko uneei, erditzeari edo erditu ostekoari buruz, eta emagin profesional batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta eta doan erantzungo dizu. Bideoak eta gidak ikusteko aukera ere izango duzu erditu aurreko eta osteko ariketei buruz. Eta, gainera, beste gauza batzuen artean, zure haurtxoarekin masajeak eta ariketak nola egin ditzakezun ere azalduko dizugu.
Gehienez 72 orduko tartean
jasoko duzu gure adituen erantzun pertsonalizatua posta elektronikoz
Familia Plana 0·12 programa EROSKI club-eko bazkideei zuzentzen zaie, 12 urte arteko haurrak dituztenei, eta konbinatu egiten ditu deskontu esklusiboak eta gai jakin batzuen inguruko aholkuak, zure egunerokoa eta zure familiarena errazagoak izan daitezen: nutrizioa, higienea... Doan eman dezakezu izena. Webgunean inprimakia bete baino ez duzu egin behar: eroski.es/familias012.
Familia Plana 0·12 programakoa bazara, %2 aurreztuko duzu EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan (elikadura, erregaia, moda, teknologia...), hilean 150 €-tik gorako gastua eginez gero. Zure EROSKI club txartelean sartuko dizute dirua, erosketak egin eta hurrengo hileko 10. egunean gutxi gorabehera, eta nahi duzunean erabili ahalko duzu erosketa gehiago egiteko.
Abantailak eta aurrezkia eskaintzen dizkizu EROSKI club ordainketa txartelak. Doakoa da betiko. Ez dauka jaulkitze eta mantentze kuotarik, eta itzuli egingo dizu EROSKItik kanpo egindako erosketen %1 (1). Gainera, esku dirua atera dezakezu gure hipermerkatu eta supermerkatuetako kutxazainetan; 300 €-raino eska ditzakezu zure mugaren gainetik, komisiorik gabe, eta ohiko moduan ordaintzeko.
Zuk aukeratzen duzu erosketak nola ordaindu EROSKIn
10 hilabeteko finantzaketa gure saltoki guztietan
Zatitu kuota erosoetan (kreditua 48 hilabeterainoko kuotetan) elektronikan, bazarrean, ehungintzan eta EROSKI Bidaietan egiten dituzun erosketetarako
Dirua eskuan behar al duzu zure erosketetarako?
Eska ezazu berehalako dirua zure txartelaren muga gainditzeko
Eta atera ezazu kutxazainetan, behar duzun hori eskura izateko
Oraindik ez al daukazu?
Atzeratu ezazu egindako erosketen epea
Sar zaitez zure txartelaren kontsultak eta gestioak on-line egiteko gunean eta aukeratu ezazu zuk nahi duzun epea Erosketak zatikatu egin ditzakezu 100 €-tik aurrera, zure txartelarekin ordaindu badituzu EROSKIn edo beste edozein saltokitan
Egizu eta eraman itzazu 10 € aurrezki-kupoi batean
Etxetik bertatik eska dezakezu txartela edozein unetan, eroski.es gunean, edo hurbilen daukazun dendan. Txartel berria egiten duzunean, 10 €-ko aurrezki-kupoi bat eskuratuko duzu ongietorri gisa (2). Har ezazu gogoan doakoa dela betiko, eta ez dela kuotarik ordaintzen, ez egiteko eta ez mantentzeko ere. Gainera, txartel bakarrarekin, ordainketak egin eta club-eko abantaila guztiak eskuratzeko modua izango duzu. Guztia batean! eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski/ (1) Ikusi baldintzak hemen: www.eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski/ahorros-y-ventajas/ (2) 10 € aurrezki-kupoi batean, jaso eta hurrengo bi hilabeteetan
Hemen ikusiko duzu abantaila guztien berri: i:
EROSKIn aurrezki bat dugu bazkide mota bakoitzarentzat. Eskaintza esklusiboak, aurrezki kupoi pertsonalizatuak, aurrezki gehigarriak Sustapen Gehiago atalean eta ehunka Travel puntu. Gainera, lortu ezazu %4rainoko aurrezkia EROSKI club Urrezko txartelarekin eta %1eko aurrezkia EROSKI club ordainketa txartelarekin.
Bazkideentzat bakarrik
produktu markatuetan
Itzuli egingo dizugu zure txartelean!
Eskaintza esklusiboak eta kupoi pertsonalizatuak Euroak pilatuko dituzu zure txartelean, eta nahi duzunean eta nahi duzun bezala truka ditzakezu.
Aurrezki gehigarria Urrezko bazkide gisa izena emanez gero %4ko aurrezkia ematen du EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan. Proba ezazu doan.
Deskontu eta sustapenetarako plataforma
Aurreztu ezazu 80
markatan baino gehiagotan modan, aisialdian, teknologian...
Horretarako, sar zaitez webguneko edo aplikazioko Sustapen Gehiago atalean.
EROSKItik kanpo egiten dituzun erosketetan
%1eko aurrezkia EROSKI club ordainketa txartelarekin ordaintzen dituzun erosketa guztietan (1)
Travel Clubeko puntu gehiago zure erosketekin
Pilatu itzazu puntuak EROSKIn eta beste saltoki batzuetan erosiz, eta truka itzazu opari eta bidaiekin.
Mallorcara joatea zentzumen guztiak esnaraztea da: arratsaldeetako brisa leuna, itsasoaren lurrina, Tramontana mendilerroko ikuspegiak, kaleetako giro bizia eta berrikuntzaz beteriko sukaldaritza tradizionalaren zaporea. Nahi al duzu uharte magiko hori bisitatu eta, gainera, dirua aurreztu? Bidaiarekin gozatzeko aukera emango dizugu eta kostu guztiaren %5 sartuko dizugu zure Club txartelean.
Tramontana mendilerroa:
Mallorcako bizkarrezurra
Paraje horretan gozatzeko, oinez edo bizikletaz egin ditzakezu ibilbideak Sóller inguruan, Sa Foradada-ko behatokira iritsi arte, Deià-ko herri xarmagarria bisitatu ondoren. Itsasertzeko kalak ere leku paregabeak dira egun zoragarri bat pasatzeko arroilen artean, turkesa koloreko uretan eta harea zurietan, adibidez Egos-eko kalan edo Banyalbufar-ekoan. Formentor-eko Itsasargia ere bisitatu beharrekoa da, ikusmira liluragarriak eskaintzen ditu eta.
altxorrak esku-eskura
Familiarekin itsasontzi batean eguna pasatzeak esan nahi du uharteko kala ikusgarrietan bainu lasai bat hartzeko aukera izango duzula. Urpean ibiltzea eta itsas hondoa ikusi ahal izatea ere jarduera erakargarria da bai helduentzat eta bai haurrentzat ere. Eta hondartzako postuetan geldialdi bat egitea ere nahitaezkoa da bertako jaki tipikoak dastatzeko.
Historiaren balioa
Palmako katedral ikusgarriak ere merezi du geldialdi bat; Mediterraneoaren oinetan, argi-joko ezin ederragoak eskaintzen ditu eguzkia beirateetatik sartzen denean. Alde zaharreko kale estuetan paseo bat egitea ere ez da nolanahiko plazera, are gehiago arroz saldatsu bat dastatzeko baliatzen badugu. Eta oso gomendagarriak dira, halaber, Bellver-eko gaztelurako eta San Bartolome elizarako bisitak.
Itsasoa ‘mendean’ hartzeko erronka
Belaontzi bat edo padel surf-eko taula bat hartu eta Mallorcako ur gardenak zeharkatzeko modua izango duzu, eta itsasoko leizeak ikustera joan zaitezke. Txunditu
egingo zaitu hango edertasunak. Arroilak jaistea ere modu bikaina da uharte barneko naturak eskaintzen duen edertasunarekin gozatzeko. Denetarik egin beharko duzu: mendi bideak zeharkatu, igeri egin, errekan behera jaitsi, sokak erabili, rappela egin, jauziak... Lasaiagoa den zerbait nahi duzula? Palmako aquariumera joan zaitezke eta itsasoko faunaren berri ikasi.
Lurpeko ur gardenak ispilu baten modukoak dira, eta hantxe islatzen dira Hams-eko leizeen zaindari diren antzinako estalaktitak. Hura bezain ikusgarriak dira Leize Urdina eta bertako argiztapen magikoa, Infernuko Ahoa eta Aingeruaren Ametsa delakoa. Esperientzia bitxi eta bakana da, halaber, Martel aintziraren aurrean bisitariei eskaintzen dieten kontzertua aditzea, Drach leizearen barnean; bukatzean, aintzira itsasontziz zeharkatzeko aukera izaten da.
Oporretan Mallorcara joan nahi baduzu lagundu egingo dizugu bidaia planifikatzen!
Itzuli egingo dizugu
EROSKI
Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan.
Parmigiano Reggianoren moldakortasuna
amaigabea da ia. Gazta taula batean kontsumitu dezakegu, aperitibo gisa, ezkata eran entsalada bati bizitasun ukitua emateko erabili, pasta plater batean, haragi edo arrain errezeten ongailu gisa edo baita postre moduan ere.
Jatorri Izen Babestua duen gazta da Parmigiano Reggiano, eta artisau eran egiten da Erdi Arotik, hiru osagai erabilita: esnea, gatzagia eta gatza.
Gehigarririk eta kontserbagarririk ez dauka batere, eta erraz digeritzen da. Kaltzio ugariko gazta da eta mineralak hartzeko iturri paregabea. Eta egokia da, halaber, laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzat, osagai hori desagertu egiten baita gazta egin eta 48 ordura.
Ezaugarri horiek guztiak edukita, ‘gazten erregea’ esaten diotena produktu gustagarria da mundu guztiarentzat, haur eta helduentzat, ongi jatea maite dutenentzat eta kirolarientzat, energia modu naturalean hartzeko aukera ematen die-eta.
Plater fresko eta desberdinak dastatzea maite baduzu, dasta ezazu errezeta hau, eta ikusiko duzu Parmigiano Reggiano bihurtuko dela zure mahaiko errege.
Parmigiano Reggiano mokadutxoak, piper errea eta urdaia
8 pertsona / 25 minutu + 18-20 minutu labean
OSAGAIAK: 100 g Parmigiano
Reggiano · 8 zainzuri erditik
moztuta · 500 g hostore · Irina · 200 g piper gorri (erreak)
· Kuiatxo txiki bat xerra finetan moztua · 80 g urdai ketu, laukitxoetan · Arrautza bat
NOLA PRESTATU
1. Jarri labea berotzen 190 ºC-an eta eman koipea labeko bi erretiluri.
2. Egin gazta birrina
Parmigiano Reggianorekin eta gorde geroko. Egosi zainzuriak ur irakinetan gatz pittin batekin 3 minutuz, xukatu eta hoztu.
Bitartean, zabaldu hostorea gainazal irineztatu batean eta moztu zortzi zati berdinetan (angeluzuzenak).
3. Zabaldu Parmigiano Reggiano birrindua laukizuzen bakoitzaren gainean, estali piperrekin, kuiatxoarekin, zainzuriekin eta urdaiarekin. Hezetu orearen bi muturretan dauden ertzak, eta tolestu erdirantz. Jarri labeko erretiluan eta busti arrautza irabiatuarekin. Sartu labean 18-20 minutuz.
4. Hoztu gresilla batean eta jan berotan edo hoztuta.
Elikagaien estilista eta erredaktorea: Sue Ashworth Argazkia: Steve Lee Studios Parmigiano Reggiano mintzo da club-erakoZERGATIK ONTZIRATZEN DITUGU
FRUTA ETA BERDURA FRESKOAK?
BALANTZA
Ontzi gutxiagorekin, elikagai gehiago hondatu daiteke
OntziakElikagai hondatua
Elikagaiak ekoizteak (lurra erabiltzea ere sartzen da hor) CO2 isuri gehiago eragiten du (isuri baliokideak/kg-ko) ontziratzeak baino
*CO2 baliokideen batez besteko isuriak elikagai kilo bakoitzeko: %80 ekoizpenean (lurraren erabilera barne), %15 garraioan eta %5 bilgarrietan
BILGARRI MOTAK BADU ERAGINA
Ontzi egokiak babestu eta mantendu egiten du freskotasuna, luzatu egiten du bizitza erabilgarria eta murriztu egiten du elikagaien galera
Ontzi gogorrak Produktua babestu egiten dute garraiatzean eta txikizkako salmentan jaso ditzakeen kolpe eta kalteetatik
Plastiko guriekin bildutako erretiluak Produktua babestu egiten dute mikrobioetatik eta lehortzetik
EROSKIn lanean ari gara aitzindariak izateko eta elikadura eta bizimodu osasungarri eta jasangarria sustatzeko, eta horren erakusgarri, Espainian diharduen lehen supermerkatu katea gara Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuan parte hartzen (EIT Food); munduko komunitaterik handiena eta dinamikoena da, eta haren helburua da elikadura sistema jasangarriagoa, osasungarriagoa eta konfiantzazkoa izatea. Une honetan, buru-belarri ari gara bi proiekturekin: nutrizio balio handiko tomate saltsa bat lortzea eta ontzi jasangarriagoak ekoiztea.
ekodiseinuari esker. Eta urtero 3.000 tona plastiko birziklatzen ditugu eta 1.100 tona baino gehiago sortzeari utzi diogu. Orain InformPack proiektuari ekin diogu elikagaien ontzi jasangarriagoak egiteko, eta erakunde batek baino gehiagok parte hartzen du bertan: Aarhus-eko Unibertsitatea (Danimarka), Bioazul ingeniaritza taldea, eta zenbait enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitate. Zortzi tailer antolatu ditugu enpresekin, hornitzaileekin eta kontsumitzaileekin, eta elkarrekin aztertu dugu ontziak zer-nolako eragina duen produktu bat hautatzeko unean eta erabili ondoren desagerraraztean.
BALIOA DUEN SALTSA
Gauza bera behar al da fruta eta berdura guztientzat?
Berezko babes geruza duten fruta eta berdurak sendoagoak dira eta bilgarri gutxiagorekin molda daitezke
Babes geruzarekin Sendoagoa
Babes geruzarik gabe Ez hain sendoa
Asko kezkatzen gaitu gure planetan uzten dugun aztarnak, eta urteak daramatzagu lanean erabilera bakarreko plastiko tonak gutxienez %20 murrizteko gure ontzietan 2025. urterako. EROSKIn lehenak izan ginen landare jatorriko almidoiarekin egindako biopoltsak eskaintzen plastikozkoen ordez. 2019. urtean bakarrik, 50 tona plastiko gutxiago erabili genituen gure markako ontzietan
Bestalde, Jakion euskal enpresarekin batean, bolognar erako tomate saltsa berri bat prestatzen ari gara, azukre erantsirik eta lodigarririk gabea, gantz gutxiagokoa eta gatz gutxirekin egina. Saltsa horrek lagundu egingo du kontsumitzaileen nutrizio egoera eta osasuna hobetzen, eta EROSKIren denda sarearen bidez aterako da merkatura Euskadin, Kantabrian eta Nafarroan.