#58 ‘20ko uztaila-abuztua
www.eroski.es
Atal berezia: barbakoa
Parriladarik onena prestatzeko ideiak
Izozkiak
Aniztasunak aseko zaitu
Uda zaporez EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.
EROSKI 58 EL ABUELO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/06/20
13:25
aurkibidea 2020ko uztaila-abuztua
www.eroski.es
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
08 EROSKI Natur MSC hegaluzea eta bonitola
26 Barbakoa
32
Freskatu ezazu zure uda.
36 Izozkiak
04 Zenbaki honetan.
36 Izozkiak.
06 Gure dendetako azken kontuak.
42 Zure larruazalak behar dituen
08 EROSKI Natur MSC hegaluzea eta bonitola. 14 Arrain mokadutxoak. 18 Antxoaren bidaia, itsasotik gure dendetaraino.
44 Edergintza
18 Antxoaren bidaia
oinarrizko zainketak belle produktuekin. 44 belle&MAKE-UP saileko ‘L.A. Confidential’ edizio mugatua. 46 Bidaiak: Costa Daurada.
26 Barbakoa bat prestatzeko ideiak.
48 EROSKI club-en abantailak.
30 Otorduak, konplikaziorik gabe.
51 Aurrezki-kupoiak.
32 Freskatu ezazu zure uda.
54 Albisteak.
3
003 SUMARIO EUS.indd 3
17/6/20 21:10
zenbaki honetan Berriz ere gozatzeko unea Itxaso Cuesta EROSKI clubeko arduraduna
U
rte honetakoa beste era bateko uda izango da. Udako jarduera asko ez dira izango lehen bezalakoak, baina horrek ez du esan nahi urte sasoi honetan utzi egin behar diogunik gozatzeari. EROSKIn lagundu egin nahi dizugu errazagoa gerta dakizun udako plazer txikiak berriz ere eskura izatea, adibidez aire zabalean bazkari bat antolatzea, lagunekin mokadutxo batzuk egitea edo izozki gustagarri batekin freskatzea. Zenbaki honetan uda garaiko produkturik onenak hurbilduko dizkizugu, eta menu arin batzuk proposatu ditugu horiekin gozatzeko; horrekin batean, gure dendetan aurkituko dituzun azken berrikuntzak aurkeztuko dizkizugu. Atal honetaz baliatu nahi dut oroitarazteko, pandemia garaiko egunik txarrenak pasatu diren arren, EROSKIn lanean jarraitzen dugula zure lasaitasuna eta jende guztiarena zaintzeko, denda are leku seguruagoa izan dadin. Prebentzio neurriak eta segurtasun protokoloak eguneratzen ari gara etengabe, eta
orain beste bat erantsi diegu: gure dendetarako Clean Site ziurtagiria lortzeko prozesua hasi dugu Bureau Veritas etxearekin, munduan liderra baita ikuskatze eta egiaztatze probetan. Ekimen horrekin, bezeroei eta dendetan lan egiten dutenei lasaitasuna eman nahi diegu eta erakutsi nahi diegu gure protokoloak eta horiek ezartzeko modua egokiak direla baldintzarik onenak bermatzeko guztientzat. Erosketa segurtasun neurri guztiekin egin ahalko duzunez, esan nahi dizut hartzeko kontuan zenbaki honetako proposamenak eta saia zaitezela uda hau berezia izan dadin.
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San AgustĂn s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
ValentĂn Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Inprimategia: MCC Graphics. Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11. 20100 Errenteria (Gipuzkoa). Tel. +34 943 344 614
Banaketaren kontrola: OJD
Lege gordailua: BI-222-2015
Publizitatea: Antonio GarcĂa. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
ARGITALPENAREN EGILEA
4
004-005 EDITORIAL EUS.indd 4
17/6/20 21:12
Orain, norberaren erantzukizunak emango digu arrakasta kolektiboa
EROSKI,
denda seguruagoa Segurtasuna eta garbiketa lanak egunero denda guztian. Indartu egin dugu garbitasuna eta prebentzio neurriak, erosketa seguruagoa egin dezazun: • Dendako langile guztiek eskularruak erabiliko dituzte eta eskuak soluzio hidroalkoholdun batekin desinfektatuko dituzte. • Produkturik ez ukitzea poltsetan sartzeko unean, eta beste elementu batzuk ere ez ordaintzerakoan. • Segurtasun tartea zaintzea pertsonen artean. • Garbiketa eta desinfekzio zerbitzua indartzea. • Babes pantailak instalatzea ordainlekuetan. • Dendetan jende kopuru mugatua sartzea. Erosketak etxera eramateko protokoloa. Prebentzio neurri zorrotzekin uzten ditugu erosketak etxeetan, bezeroen osasuna babesteko helburuz. Etxetresnak etxeetara eramatean: • Bezeroa ez da han egoten instalazioa egiten denean. • Instalatzaileak eskularruak erabiltzen ditu, aurpegiko pantaila, maskara eta gel desinfektatzailea. • Muntatzeko lekua desinfektatu egiten da instalatu aurretik eta ondoren. • Etxean norbait kutsatua edo berrogeialdian balego, eskailera buruan utziko lukete. Protokolo espezifikoak. Ehungintzako, bazarreko eta etxetresnetako sailetan, segurtasun neurri gehiago ere baditugu gure hipermerkatuetan: • Desinfektatu egiten ditugu salgai guztiak eskuetan erabili aurretik eta ondoren. • Dendan higiene eta desinfekzio protokoloak ezartzen ditugu konponketa eta itzulketetarako ere. • Errespetatu egiten dugu berrogeialdia produktuen itzulketan. • Probalekuak itxita daude. EROSKI aplikazioa. Kontaktu fisikoa gutxitzeko, EROSKI club Pay aplikazioarekin ordaindu dezakezu. Erosketa tiket digitala aktibatuta, tiketak ikusi eta deskargatzeko modua izango duzu, paperak gordetzen ibili beharrik gabe.
5
004-005 EDITORIAL EUS.indd 5
17/6/20 21:13
azken kontuak Marmeladak guztientzat Gosaltzeko edo mokaduak laguntzeko erabil ditzakezu EROSKI marmelada berriak. Zapore gehiago izango duzu hautatzeko eta aukera jasangarriagoak eta osasungarriagoak ere bai.
EROSKI BASIC
%0 AZUKRE
BIO
Marmelada berriak dakartza preziorik onenean. Abrikota, mertxika, arana, marrubia eta zapore berri bat: laranja mikatza. Frutak %57 dira, eta ez daukate glutenik eta koloratzailerik.
Aukerarik osasungarrienaren bila bazabiltza, marmelada hauek %70 daukate fruta eta ez daramate azukre erantsirik. Marrubia, abrikota, arana eta mertxika. Ez daukate koloratzailerik eta glutenik ere ez.
Fruta zatiekin eginak daude. Marrubiak, ahabiak, mugurdiak eta mertxikak, guztiak ere nekazaritza ekologikotik datozenak. Gure eko marmelada berriek %70 daukate fruta.
NUTRI-SCORE
NUTRI-SCORE
NUTRI-SCORE
A B C D E
A
A B C D E
C D E
EROSKIren esneki natural berriak Kaltzioa eta beste mantenugai batzuk ematen dituztenez, esneki osoak oso gomendagarriak dira adin guztietan, eta erosketa osasungarri eta orekatu baten barrenean sartzen dira. Orain, bi berrikuntza iritsi dira gure dendetara: kefirra eta edateko jogurt naturala, EROSKI markakoak biak.
NUTRI-SCORE
A B C D E
Edateko jogurt naturala horixe baino ez da, jogurt osoa, eztitzaile eta azukre erantsirik gabea, eta lurrinik eta koloratzailerik ere ez dauka. Huts-hutsik har daiteke edo frutarekin edo zerealekin konbinatuta,
eta aukera aparta da bai helduek hartzeko eta bai haurrek ere, jogurtarekin gozatu nahi dutenean. Gure jogurten eta esnezko postreen familiara beste kide bat ere etorri da: kefi rra.
Esnea hartzitu egiten da legamien eta bakterioen bidez, eta horrela lortzen da kefirra. EROSKIrena modu tradizionalean egina dago, eta ez zaio eransten ez azukrerik eta ez eztitzailerik ere.
6
006-007 LO ULTIMO EUS.indd 6
17/6/20 21:19
Tanqueray mintzo da EROSKI club-erako
Hemen da Tanqueray Gin Tonic-a
T
anqueray gin-arekin eta tonikarekin prestatua dago Tanqueray Gin Tonic edaria, izotza bota eta zerbitzatzeko prest. Modu gustagarri eta erraza
da etxean kalitatezko kopa batekin gozatzeko, bartender aditu batek prestatu balu bezala. Beirazko botila dotore batean dator gintonic-a; 275 ml ditu eta bira eginez irekitzen eta ixten zaio tapoia. Eta 190 kaloria baino ez ditu ematen ale bakoitzak!
www.disfrutadeunconsumoresponsable.com %6,5. 18 urtetik gorakoentzat bakarrik
LEUNDU ETA ZAINDU belle saileko gel berria, Pure Aqua Micelar delakoa, Alpeetako glaziarren urarekin formulatua dago. Mizela partikulak eta pH neutroa ditu, eta garbitzean errespetatu egiten du larruazala. Bereziki egokia da familia guztiaren larruazala eta ongizatea zaintzeko.
Parodontax mintzo da EROSKI club-erako
Parodontax-ekin gelditu eta aurrea hartuko diozu hortzoien odoljarioari
O
sasuntsu dauden hortzoietan ez da izaten odoljariorik. Hortzak eskuilatzean edo haria pasatzean odola egiten bazaizu, izan liteke gaixotasun bat duzulako hortzoietan. Arazoa tratatu ezean, okertu
egin daiteke, eta arazoak ager daitezke: hats txarra, gorriuneak, hantura, hortzoiak atzeratzea eta, azkenik, hortzak edo haginak galtzea. Bakterio pilaketa desagerrarazteko garaian, Parodontax lau aldiz
eraginkorragoa da* hortzetarako ohiko pasta bat baino. Eutsi egiten dio hortzoiaren eta hortzaren arteko loturari eta lagundu egiten du hortzoien odoljarioa geldiarazten eta horri aurrea hartzen egunean bitan erabiltzen denean.
*Profesional batek garbiketa egin ondoren eta egunean bitan eskuilatuta. Parodontax hortzetako pastarentzat bakarrik balio du, eta eguneroko zuritzailearentzat ere bai. Parodontax hortzetako pastek egoki betetzen dute osasun produktuentzat indarrean dagoen legedia. PM-ES-PAD-20-00063.
ORAIN GATZ GUTXIAGOREKIN EROSKIren berdura salda irtenbide ezin hobea da errezeta askoren oinarri gisa erabiltzeko. Berdura sortarik onenekin egina dago, eta orain, gainera, gatz gutxiago dauka. Kontuz handiz prestatzen denez eta UHT tratamendu termikoa ematen diotenez, eutsi egiten die propietate eta zapore guztiari, gehigarririk eta kontserbagarririk eransteko beharrik gabe.
7
006-007 LO ULTIMO EUS.indd 7
17/6/20 21:20
hilabete honetan
Arrainik udatiarrena Uda iristearekin eta itsasoko tenperaturak gora egitearekin, bi espezie preziatu iristen dira gure itsasertzera: hegaluzea eta bonitol esaten zaiona. Lehenbizikoa ur hotzagoen bila heldu da Kantauri itsasora, eta bigarrena Mediterraneorantz doa. Bi tunido horien zaporea eta nutrizio arloko propietateak estimu handitan ditu jendeak, eta oraintxe daude kanpaina betean. Biak ere aukera paregabeak dira plater osasungarriak prestatzeko.
EROSKI NATUR HEGALUZEA URRIA BITARTE. Gure arrandegietan hortxe aurkituko duzu hegaluzea; arrain ezin hobea da, eta zati askori atera ahalko diozu probetxua. Udako errege bihurtu da bere propietateei eta sukaldean eskaintzen dituen aukera ugariei esker. ATLANTIKO IPARRALDETIK. Ekaina eta iraila bitartean, Kantauri itsasoaren itsasertzetara hurbiltzen da. Tokiko ontziek kanaberaz arrantzatzen dute, banan-banan, beita biziarekin. Horrela saihestu egiten da kolpeak har ditzan edo zapalduta geldi dadin (horixe gertatzen zaie sareekin harrapatuta), eta horrek bermatu egiten du haragiak kalitate handiagoa izango duela.
Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es MSC-C-55670
SUKALDEAN. Aukera asko ematen du. Kokotea mami heze eta zapore leunekoa izaten da; solomoek haragi giharra izaten dute, hezurrik gabea; xerrak oso gustagarriak dira, eta erraz prestatzen dira; isatsa da gantz gutxien duen zatia, eta hezur gutxikoa da; eta mendrezka, berriz, zatirik samurrena eta preziatuena da. JASANGARRIA. Gure arrandegietan EROSKI Natur hegaluzea hautatzen baduzu, kalitate handiko arrain batekin gozatzeaz gain, ziurtatu egingo duzu jasangarritasunari dagozkion berme guztiak betetzen dituen produktu bat dela. Halaxe bermatzen du MSC zigilu urdinak.
8
008-009 BONITO DEL NORTE EUS.indd 8
17/6/20 21:38
BONITOLA MEDITERRANEOKOA. Arrain urdin hori oso estimatua da. Neurri handikoa da, Mediterraneo inguruan bizi dena, eta marra beltz bereizgarriak izaten ditu sabelaldean.
SASOIKOA. Apiril bukaeran edo maiatz hasieran hasi eta urria bitarte aurkituko duzu gure arrandegietan. Arrainak garai horretan hurbiltzen dira itsasertzera ugaltzera.
HONELA ARRANTZATZEN DUTE. Garai batean almadrabekin harrapatzen zituzten arrainak itsasertzetik hurbil pasatzen zirenean. Gaur egun, sareekin inguratuz eta tretzarekin harrapatzen dituzte, hau da, amuarekin. Era horretan, haragiak kalitate hobea izaten du.
ERREZETAK. Mendrezka eta solomoak izaten ditu zatirik preziatuenak, baina era askotan presta daiteke sarrerako edo plater nagusi gisa. Erregosita jar daiteke, hanburgesa eginda... nahiz eta ohikoena tomatearekin eta tipularekin prestatzea den.
ZUK NAHI BEZALA JARRIKO DIZUGU Gure dendetan, arrain horiek nahi duzun bezala presta ditzatela eska dezakezu. Arrandegiko langileek garbitu egingo dute eta aholkua emango dizute, jakin dezazun errezeta bakoitzari zernolako zatia komeni zaion zure gonbidatuak harritzeko.
9
008-009 BONITO DEL NORTE EUS.indd 9
17/6/20 21:38
hilabete honetan
Hegaluze takoak Oinarria egiteko: 300 g hegaluze 16 tomate (cherry erakoak) Tipula gorri baten erdia 100 g entsalada (hosto askotarikoak) 8 talo txiki takoak egiteko, garizkoak Limoi 1 Tzatziki saltsa egiteko: 250 g greziar jogurt Luzoker 1 Baratxuri atal baten erdia 2 koilarakada ozpin 2 koilarakada oliba olio Koilarakada 1 mendafin xehatu Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU. Zuritu eta birrindu luzokerra. Jarri zapi baten gainean eta zapaldu zuku guztia askatzen duen arte. Birrindu baratxuria ere. Ontzi batean, erantsi jogurta, baratxuria,
olioa, ozpina, gatza eta piperbeltza. Nahasi ongi osagai guztiak, erabat bateratzen diren arte.
daitekeenez, gantz saturatu dezente dauka, baina iturri osasungarrietatik datoz, adibidez esneki naturaletik.
Erantsi luzoker eta mendafin xehatuak eta nahasi.
Sartu takoak egiteko talotxoak labean, 170 ºC-an, bost minutuz.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Nahiko plater osatua da: barazkiak ditu, zerealak eta hegaluzeak ematen dituen proteina osasungarri eta kalitatezkoak. Gainera, osagai begetalak ez dira kozinatzen, eta horrela oso-osorik eusten diete nutrizio arloko ezaugarriei.
Eman gatza eta piperbeltza hegaluzeari eta egin plantxa batean oliba olio pittin batekin, gorritzen den arte. Kendu kanpoko azala eta moztu laukitxoetan.
Trikimailua. Gantz saturatuak gutxitu nahi badituzu eta, ondorioz, plateraren kaloriak ere bai, jogurt natural osoa edo gaingabetua erabil dezakezu greziarraren ordez.
Moztu tipula eta tomateak laukitxoetan.
Jarri talotxoen gainean entsaladako hostoak, tipula, tomatea eta hegaluzea. Busti talotxoak saltsarekin, erantsi limoi pittin bat eta zerbitzatu. OHAR DIETETIKOA Errezeta originala da, eta egokia izan daiteke haurrak arraina jatera ohitu daitezen. Nutrizio arloko semaforoan ikus
Hutsik egiten ez duten errezetak
1,14 € ERRAZIOAK
Errazioak: 4
Zailtasuna
Denbora
35’ NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
425 %21
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
20,02G 7,01G %29
%35
AZUKREAK
GATZA
7,96G
1,27G
%9
%21
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
10
010 RECETA BONITO EUS.indd 10
17/6/20 21:40
EROSKI 58 SERRATS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/06/20
13:30
hilabete honetan
Hegaluze marinatuz eta tipulinez egindako entsalada Entsaladarako: 300 g hegaluze (izoztua egon behar du, gordinik jan behar baita) 4 abrikot Mugurdi freskoak, eskutada 1 Errukula eta kanonigoak, 4 kimu berde Tipulin fresko 1 Sesamo haziak Marinatzeko: 2 koilarakada sesamo olio 6 koilarakada arroz ozpin Gatza eta piperbeltz eho berria Lima baten birrina Ongailua egiteko: 4 koilarakada oliba olio birjina estra 2 koilarakada sagar ozpin Abrikot heldu 1 Gatza eta piperbeltz eho berria
NOLA PRESTATU. Prestatu marinatzeko likidoa osagai guztiak nahasita beirazko poto batean. Astindu eta gorde geroko. Prestatu ongailua osagai guztiak irabiagailuaren edalontzira botata. Birrindu abrikota ongi xehatu eta nahasturarekin bateratzen den arte. Gorde geroko. Moztu hegaluzea laukitxoetan, aldeetan 0,5 cm dituztela. Bota gainetik marinatzeko likidoa eta sartu hozkailuan 10-15 minutuz. Garbitu abrikotak eta kendu hezurra. Moztu zatietan.
ordez, sasoiko beste fruta batzuk ere erabil daitezke, adibidez nektarina edo mertxika. Nutrizio arloko ezaugarriak. Hegaluzea arrain urdina da, eta dezente ematen ditu omega-3 gantz azidoak, baita kalitate oneko proteinak, D eta B12 bitaminak eta mineralak ere: fosforoa eta selenioa. Errezeta honetako gantzak kalitate onekoak dira, kardio-osasungarriak alegia; izan ere, hegaluzearenak ez ezik, oliba olioarenak eta sesamoarenak ere baditu. Gainerako osagai begetalek zuntza ematen dute, eta mineral eta bitamina gehiago, beste substantzia batzuekin batera (fitokimikoak).
Zuritu eta moztu tipulina luma finetan. Entsalada muntatzeko, jarri kimu berde batzuk zerbitzatuko den ontziaren hondoan. Erantsi hegaluze marinatuaren zatiak, fruta freskoa eta tipulin lumak. Zabaldu ongailua eta bota sesamo haziak. OHAR DIETETIKOA Entsalada osatua eta osasungarria da. Hegaluze marinatua duenez, oso hezea eta freskoa gelditzen da. Nahi bada, abrikotaren
1,90 â‚Ź ERRAZIOAK
Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Zailtasuna
Denbora
15’ NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
295 %15
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
21,09G 3,50G 6,96G 0,34G %30
%18
%8
%6
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
12
012 RECETA ENSALADA BONITO EUS.indd 12
18/6/20 13:19
hilabete este honetan mes
Ahuakatea labean izokin ketuarekin eta galeper arrautzarekin 2 ahuakate 4 arrautza, galeperrarenak 4 xerra izokin ketu Gatza Piperbeltza Usain belarrak
OHAR DIETETIKOA Fruta asko egin daitezke labean, plantxan edo parrilan. Nahiz eta galdu egiten duten bitaminen zati bat beroaren eraginez, modu ona da egunaren buruan hartzea komeni den errazioak hartzeko. Izokinaren ordez, beste elikagai batzuk ere erabil ditzakegu, adibidez perretxikoa, gari zainzuriak, piperrak, tomateak, eta abar. Nutrizio arloko ezaugarriak. Nabarmentzekoa da gantz kardioosasungarriz hornitua dagoela (saturatugabeak): ahuakatearen azido oleikoa eta izokinaren omega-3a.
NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 220 ºC-an. Moztu ahuakateak erditik eta kendu hezurra. Tarte txikia gelditzen bada betetzeko, kendu ahuakatearen mami zati bat ere.
Egokia da: izokinaren ordez landare jatorriko elikagai bat jarriz gero, egokia litzateke obobegetarianoentzat eta obolaktobegetarianoentzat.
Jarri hezurraren zuloan izokin ketua eta ipini arrautza gainean. Sartu labean 15 minutuz. Eman gatza eta piperbeltza.
1,19 €
Hutsik egiten ez duten errezetak
ERRAZIOAK
Errazioak: 4
Zailtasuna
Denbora
20’ NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
149 %7
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
10,63G 1,47G %15
%7
AZUKREAK
GATZA
4,23G
1,21G
%5
%20
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
13
013 RECETA AGUACATE CON SALMON EUS.indd 13
18/6/20 13:19
hilabete honetan
Kolorea eta zaporea zure plateretarako Arraina aukera gustagarri eta osasungarria izan daiteke udako bazkari, afari eta baita otordu arteko mokadutxoetarako ere. EROSKIn, sasoiko produktu freskoaz gain (hegaluzea adibidez), oak, bestelako aukera zabala ere aurkituko duzu: angulen suzedaneoak, esta surimia, gatzunetan datozenak edo ketuak, errezeta azkarrak presta ditzazun edo bestelako ukitu bat eman diezaiezun zure platerei.
ANGULEN SUZEDANEOA SUZEDANEOAK K La Gula del NorteÂŽ. Aukera goxoa, erraz prestatzekoa eta errezeta askorekin konbinatzeko modukoa (arrainekin, itsaskiekin, pastarekin edo berdurekin). Kalitatea ematen n die platerei, harritu egiten ditu guztiak eta sekula ez du hutsik egiten! Gainera, sukaldean aritzeko ko denborarik edo gogorik ez baduzu, u, La Gula del NorteÂŽ AlminutoÂŽ errazio prestatuetara jo dezakezu: mikrouhinean minutu batez berotu u eta jateko prest!
14
014-016 PICOTEO SANO EUS.indd 14
17/6/20 21:58
SURIMIA SURIM S Aukera asko ematen du, eta era A guztietako guztieta plateretan erabili ahalko g duzu: entsaladak, brotxetak, d en sandwichak, kanapeak... Harritu ssandwic egingo eg g zaitu aldiro.
Krissia ÂŽ barratxoak. Aukera paregabea da zure errezetei kolorea eta zaporea emateko eta, aldi berean, zure osasuna zaintzeko, iturri naturala baitira proteina eta omega-3 hartzeko. Orain, gainera, %0 barratxoak ere badituzu aukeran, zapore eta kalitate guztia ematen dutenak, baina %0 materia gantzatsurekin. EROSKI MSC surimi makilatxoak Gure dendetan aurkituko dituzun surimi makilatxoek MSC zigilua daramate, eta horrek egiaztatu egiten du modu jasangarrian eta ingurumena errespetatuz harrapatu den arrainarekin eginak daudela.
MUSKUILUAK ÂŽ Ag Aguinamar . Inoiz ez da hain erraza izan itsasoko ha produktuekin gozatzea. Muskuilu pr ilu gozo hauek jateko prest daude go e minutu batzuetan mikrouhinean mi n berotuta. Erabil itzazu be bere horretan edo zenbait be errezetatan, adibidez pasta er edo arrozarekin. ed
EROSKI. Pasteurizatuta eta ER hutsean ontziratuta daude, hu minutu batzuetan Maria m bainuan egin ditzazun edo ba mikrouhinean. Galiziako mi Muskuilua Jatorri Izen Babestuak Mu bermatzen du beren jatorria. be
15
014-016 PICOTEO SANO EUS.indd 15
17/6/20 21:58
hilabete honetan
ANTXOAK ETA GILDAK Lorea. 1867. urteaz geroztik, 150 urte baino gehiago kontserbak egiten. Kontu handiz hautatzen dira antxoak beren freskotasun eta neurriagatik, Kantauri itsasoan harrapatuak udaberriko arrantzaldian. Ontzen edukitzen dituzte 12 hilabetez, eta modu tradizionalean xerratzen dituzte. Leunak dira, garbiak eta neurri egokikoak, eta ezaugarri horiekin nota bikaina eskuratzen dute.
Zubelzu. Euskadiko pintxorik ohikoenetakoa dastatu nahi baduzu, marka honek betiko gilda aurkezten dizu. Antxoarekin eta Ibarrako Eusko Label zigilua duen piperminarekin egina dago. SELEQTIA. Kantauri itsasoan arrantzatutako antxoak. Metodo tradizionalarekin ontzen dira, eta oliba oliotan ontziratzen dituzte.
ArteiĂąaki. Arrantzako portu onenetan aukeratzen den produktua bere jatorri eta freskotasunagatik. Zorrotz kontrolatzen dute elaborazio prozesua, eta kalitate gorena eskaintzen dute, garbiago daudela eta gatz puntu egokian gozatzeko.
IZOKIN KETUA Martiko. Ugari dauka omega3a, eta leun ketua dago pago egurrarekin eta eskuz ontziratua modu tradizionalean; era horretan, produktu delikatua lortzen da zaporez eta itxuraz, ezin hobea mokadutxo osasungarrienak egiteko. SELEQTIA. Pago egurrarekin ketua dago izokin bikain hori, eta Norvegiako fiordoetako ur izoztuek ematen dioten testura leun eta trinkoa dauka. Kolore laranjaxka dauka, arrosa ukituko Ăąabardurekin, eta horrexek islatzen du bere kalitate paregabea. Haragi hezea du, ahoan urtzen dena eta ke leunaren zaporea uzten duena, ezin hobeto orekatua. EROSKI basic. Izokin ketua, omega-3 eta proteina ugarikoa eta prezio onekoa.
16
014-016 PICOTEO SANO EUS.indd 16
17/6/20 21:59
EROSKI 58 COCIMAR.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
16/06/20
15:52
hilabete honetan
ANTXOAREN BIDAIA
Itsasotik arrandegira Zer gertatzen da arrain bat harrapatzen dutenetik supermerkatura iristen den arte? Zenbat kostatzen da dendara eramatea eta nork parte hartzen du prozesuan? Zergatik da garrantzitsua 24 orduan baino gutxiagoan iristea?
A
zaldu egingo dizugu antxoak nolako bidea egiten duen itsasotik dendaraino. Arrantzatu ondoren, deskargatu egiten dute portuan, enkantea gauzatu, sailkatu, plataformara bidali eta gure arrandegietara iristen da.
Gardentasun ariketa bat da, zuzenean lotua dagoena kontsumoko kooperatiba gisa dugun izaera sozialari eta kontsumitzaileei informazioa emateko daukagun konpromisoari, zuk zeuk aukeratu dezazun gehien zer komeni zaizun erosketa egiteko garaian.
1
Lerro hauen bidez azalduko dizugu nolako bidaia egiten duen EROSKI Natur antxoak Kantauri itsasoan arrantzatzen dutenetik zure mahaira iristen den arte eta nola laguntzen duen prozesu horretan parte hartzen duten eragileen bilakaera ekonomiko eta soziala. Denbora izaten da alderdirik garrantzitsuena prozesu horretan.
ARRANTZATZEA
Udaberrian eta udan, eguzkiak itsasoaren gainaldea berotzen duenean, antxoak gainazaleko geruzetara igotzen dira elikatzera eta ugaltzera. Une horretantxe edukitzen dute gantz mailarik handiena, eta horien haragia lurrintsuagoa eta zaporetsuagoa izaten da; ondorioz, horixe da arrantzatzeko garairik onena. Orduan hasten da antxoaren arrantzaldia Kantauri itsasoan, eta gehienetan, martxotik ekaina arte irauten du. Urte honetan martxoan hasi da, nahiz eta hilabetez geldituta egon den COVID19ak eragindako egoeragatik. Antxoaren arrantzan muga edo kuota batzuk ezartzen dituzte espeziea babesteko. Martxoan hasten dira arrantzatzeko baimenak, eta ezarritako kuota bukatu arte irauten du; adibidez, ekaina baino
lehen muga horretara iritsiz gero, ez daiteke gehiago harrapatu. Arrantzaldiak irauten duen garaian, itsasontziak egunsentia arte ibiltzen dira itsasoan antxoa bankuen bila. Bat aurkitzen dutenean, sareak botatzen dituzte. EROSKI Natur antxoak harrapatzen dituzten ontzi guztiak MSC zigiluarekin egiaztatuak daude (Marine Stewardship Council); ingurasareekin lan egiten dute, metodo selektiboa delako eta errespetatu egiten duelako itsasoa: ez du harrapatzen beste espezierik eta kalte txikia egiten zaio ekosistemari. Kanpotik egindako ikuskatzeen bidez kontrolatzen dira MSC zigiluak ezartzen dituen baldintzak, eta oniritzia emateko, bermatu egin behar da prozesua zorrotz zaindu dela, modu metodikoan eta egiaztatzeko eran.
18
018-022 CADENA DE VALOR ANCHOA EUS.indd 18
17/6/20 22:03
2 3
PORTURA IRISTEA Arrantzako lana bukatu ondoren, ontziak portura iristen dira eta han saltzen dute arraina. Ontzitik deskargatu eta enkantea hasten da. Une horretan, gure erosleek aztertu egiten dute antxoa kantitatea eta aleen neurria,
GUTXIENEKO NEURRIAK eta erabaki egiten dute zer eta zenbat erosi. Hurbileko jarduera ekonomikoa sustatzeko helburuz, EROSKIn lehentasuna ematen diogu tokiko portuetara inguruko hornitzaileen eskutik iristen den antxoa erosteari.
ENKANTEA Ontziak arrainarekin iristen direnean egiten dira enkanteak. Lonjara eramaten dutenean, antxoa zertarako erabili nahi duten, erosleek ezaugarri batzuk edo besteak hartzen dituzte kontuan. Arrandegian saltzeko denean, arrainaren distirak eta freskotasunak
hatzen du garrantzia neurriaren gainetik, baina kontserbak egiteko denean, tamainari begiratzen zaio beste ezaugarriei baino lehenago. Kontserbako antxoa horregatik erosten da apirilean eta maiatzean, orduan izaten baita handiena eta mamitsuena.
Antxoa enkantean salgai jartzen denean, portuetako ikuskatzaileek kontrolatu egiten dute aleen neurria. Harrapatu den arraina ez daiteke egon legez onartuta dagoen gutxieneko neurriaren azpitik; antxoarentzat, 60 alekoa da kilo bakoitzaren kopurua. Gutxieneko neurria zaintzea funtsezko baldintza da espezieak iraun dezan. Jatorriaren arabera, neurri hori aldatu egiten da: txikiena Italiatik dator, eta handiena Kantauritik. EROSKI Natur antxoari dagokionez, gutxieneko neurri hori are handiagoa izan dadila eskatzen dugu. EROSKI Natur: 14 cm*
Kantauriko: 12 cm*
Mediterraneokoa: 10 cm*
Italiakoa: 9 cm* *Gutxieneko neurriak
0 1 2 3 4
5 6
7 8 9 10 11 12 13 14 15
19
018-022 CADENA DE VALOR ANCHOA EUS.indd 19
17/6/20 22:03
hilabete honetan
4
GARRAIATZEKO PRESTATZEA Erosi ondoren, kutxatan sartzen da antxoa, urarekin eta izotzarekin, eta hozkailu erako kamioietan garraiatzen dute, tenperatura kontrolatuan: ez dituzte gainditzen 2 graduak. Horrela arrainak ez du freskotasunik galtzen.
5
GURE PLATAFORMARA IRISTEA Hurrengo pausoan, elikagai freskoentzat ditugun plataformetara iristen dira antxoa kutxak; horietatik banatzen ditugu gure supermerkatu guztietara. Portu guztietan erosi ditugun arrainak eta itsaskiak prestatu egin behar izaten dira eta arrandegi bakoitzak egindako eskarira egokitu. Era horretan, gerta liteke supermerkatu batera arrain eta itsaski asko bidali behar izatea, adibidez Kantauriko portuetatik datozen antxoak, legatza eta hegaluzea, Norvegiako izokina, Eskoziako itsasoko idiak, Galiziako muskuiluak, Murtziako urraburua... Egunero egin behar izaten da prozesu hori bera, betiere portuetara iristen den arrain kopurua eta denda bakoitzak dituen beharrizanak kontuan hartuta.
20
018-022 CADENA DE VALOR ANCHOA EUS.indd 20
17/6/20 22:03
6
PLATAFORMATIK DENDARA Garraiatzeko garaian, freskotasunak izaten du lehentasuna. Horregatik, arraina gauez eramaten dute plataformetatik dendetara, saltokia ireki aurretik irits dadin bertara. Freskotasuna mantentzeko beste baldintza bat izaten da hotz kateari eustea, eta horregatik, hozkailu erako kamioietan eramaten dute, tenperatura behar bezala kontrolatzen dutela GPS bidezko termografoekin. Horrek guztiak garestitu egiten du logistika.
7
ARRANDEGIAN Antxoa arrantzatu eta 24 ordu igaro baino lehen EROSKI dendetan egoten dira erosleen eskura. Azkartasun horri esker, fresko-fresko iristen da zure mahaira, eta berezko zapore eta testura guztia izaten du. Freskotasun eta jatorri bermatua eskaintzen dugu gure dendetan, eta arraina garbitu ere egiten dugu eta
aholkuak eman ere bai prestatzeko modurik onenaren inguruan. Eta mandatuak hartzen ditugu, produktua azkar eta eroso zureganatu dezazun. Edozein zalantza izanez gero, gure profesionalek azalduko dizute antxoari buruz jakin nahi duzun guztia, horien jatorria eta zigilu eta ziurtagirien esanahia, eta gomendioak emango dizkizute kontserbatzeko moduaz, eta errezeta originalen bat ere proposatuko dizute. EROSKIko gainerako espezialistek bezala, sail horretako profesionalek ere aditu talde bikain batekin ikasten dute, eta beren jakintza eta esperientzia azaltzen diete produktuen eta erabileren inguruan, prestatze tekniketan, elikadura arloko segurtasunean, kalitatean eta dendako zerbitzuetan.
Aurten Europako Ingurumen Saria irabazi dugu arrantzaleku jasangarrietatik datorren arraina kudeatzeko eta banatzeko egiten dugun lana dela eta. 2019. urtean, 3.144 tona arrain erosi genituen jasangarritasunaren zigiluarekin.
21
018-022 CADENA DE VALOR ANCHOA EUS.indd 21
17/6/20 22:03
hilabete honetan
Honela banatzen da EROSKI Natur antxoaren prezioa (kilo batena) %100
BEZa
0,52€
%90
EROSKI denda
1,34€
%80
Jasotzea eta salmahaia prestatzea, produktu galerak, hotzeko gastuak (ganbera izoztuak eta izotza sortzea) eta salmentako aholkularitza (produktua garbitu, ontziratzeko eta biltzeko materialak).
%70
EROSKI banaketa
0,77€
%60
Handizkako saltzailea
%50
Makineria, instalazioak, kalitate kontrola, dendako eskariak hartzea, logistika (jatorritik plataformara, dendetara, langileak).
0,63€
Kutxak, izotza, erosketa egiteko eta bidalketak prestatzeko langileak.
%40
Arrantzalea eta kofradia
1,93€
%30
Ontzia mantentzea, soldata, arrantzarako sareak eta materiala.
%20
Dendako prezioa kilo bakoitzeko
5,19€
%10
Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es MSC-C-55670
%0
22
018-022 CADENA DE VALOR ANCHOA EUS.indd 22
17/6/20 22:03
Jose Antonio Bereziartua, handizkako saltzailea (Bereciartua Arrainak)
“Arraina tokiko portuetan erosita, bultzada bat ematen zaio arrantzale herrietako ekoizpen ehunari� Konpromisoa hartua dugu kalitatezko arraina eta ingurua errespetatzen duena saltzeko, eta horrexegatik lan egiten dugu Bereciartua Arrainak hornitzailearekin. Familiako enpresa txiki bat da Jose Antonio Bereziartuarena, eta 25 urte baino gehiago daramatza EROSKIrekin lankidetzan, portuetara egunero iristen den arrainik onena egon dadin gure dendetan.
Zeri ematen diozue balio gehien gurekin lan egiteko orduan? Elkar ulertzeko moduari. EROSKIn barneratuta bageunde bezala lan egiten dugu. Horrek, guri hornitzaileoi, lehiakortasuna ematen digu eta hazteko gaitasuna, bai kalitatean eta bai darabilgun arrain ugaritasunean ere, gero bezeroak horixe aurkitzen baitu arrandegian. EROSKIk tokiko produktuaren alde egiten du arrantzan ere. Horrek zer ematen dizue zuei? Aukera ematen digu produktuak guk geuk erosteko gure portuetako lonjetan. Hurbiltasun horrek, eta jeneroa hain ongi ezagutzeak, erraztu egiten du kalitate handiko produktuak hautatzea. Gainera, tokiko portuetan lan eginda, bitartekari gutxiagok parte hartzen du erosketan. Kontsumitzaileari zer ekartzen dio ontziak tokikoak izateak eta antxoa Kantauri itsasoan harrapatzeak? Tokiko produktuaren abantaila handiena hurbiltasuna izaten da, eta horrek zuzeneko eragina du kalitatean. Aukera ematen du, portuan enkantea egiten delarik, arraina 24 orduren buruan iristeko dendara. Azpimarratu beharreko
beste datu bat da ontziek MSC ziurtagiria dutela, eta bete egiten dutela arrantza jasangarriaren konpromisoa; horri esker, bermatua dago gero ere izango dela antxoa. Eta zer esan nahi du arrantzale eta kofradientzat? Kofradientzat berebiziko garrantzia du EROSKI eta gisako banatzaileen babesak, arraina tokiko portuetan erosteak bultzada ematen baitio arrantzale herrietako ekoizpen ehunari.
EROSKI Natur-ek kalitatezko produktu bat eskaintzen du, baina baldintza zorrotzagoekin. Nola eragiten dio horrek antxoari? Kalitatean, koska bat gainditzeko beharra ezartzen du eta lanerako segurtasuna eskaintzen du. EROSKI Natur-ek eta MSC-k jasangarritasunean eta trazabilitatean ezartzen dituzten betebeharrek eraginda, eguneratu eta modernizatu egin behar izan ditugu gure instalazioak.
23
023-024 CADENA DE VALOR ENTREVISTAS EUS.indd 23
17/6/20 22:06
hilabete honetan
Xabier Irigoien, AZTI zentro teknologikoko zuzendari zientifikoa
“EROSKIren konpromisoek lagundu egiten dute arrantza zaintzen, eta kontsumitzaileari aukera ematen diote modu informatuan hautatzeko� espezie bera arrantzatuagatik, modu desberdinean harrapatu eta kudeatu daitekeela. Ziurtagiriak kontsumitzaileari bermatu egiten dio arrain jakin hori harrapatu duten ontziek arau batzuk darabiltzatela kudeaketarako, errespetatu egiten dituztela eta bermatu egiten dutela arrantza jasangarria dela.
AZTI zentro teknologiko bat da, eta irtenbideak bilatzen ditu elikadura arloko balio kateak eta itsasoak dituen erronka handiei erantzuteko. Xabier Irigoien da bertako zuzendari zientifikoa, eta berak azaldu digu arrantza jasangarriak nolako garrantzia duen itsasoko ekosistemak zaintzeko eta espezieek bizirik iraun dezaten, adibidez antxoak.
Urteetan arrisku egoeran egon ondoren, nola lortu da antxoaren egoera lehengoratzea? Eragileen arteko lankidetza historia bat da: arrantza sektorea, zeina jabetzen den beharrezkoa dela jarduera jasangarria izatea eta apustu egiten duen epe luzera begira eta ez berehalako etekinen alde; Administrazioa, zeinak babestu egiten duen sektorea eta Madrilera eta Bruselara eramaten dituen haren eskariak; eta arlo zientifikoa, zeinak aski ezagutza metatu duen arrantzatzeko arau batzuk sortu eta jardueraren jasangarritasuna bermatzeko. Zein dira arau horiek? Antxoaren ugaritasuna baldintzatu egiten du, batez ere, urtero arrantzaldian sartzen den kantitateak, eta hori asko aldatu daiteke urtetik urtera. Gaur egun, arau batzuk ezarrita daude ustiatzeko. Behin biomasa kalkulatuta (komunitate edo ekosistema batean dagoen materia bizi guztia), mundu guztiak badaki zenbat harrapatu daitekeen. Arauak sinple samarrak dira: biomasa 24.000 tonatik beherakoa denean, ez dago arrantzarik; 24.000 eta 88.000 artekoa denean, biomasaren %34 inguru arrantzatzen da, eta gehienez ere 33.000 tona.
EROSKI Natur antxoa ingurasareekin arrantzatzen da. Garrantzitsua al da arrantzatzeko modua? Bai, ingurasarea oso modu selektiboa delako, bestelako espezieak oso gutxi harrapatzen ditu-eta antxoa arrantzatzen ari direnean. Eta sarean sartzen den espeziea antxoa ez denean, gainera aukera ematen du bizirik dauden arrainak askatzeko. Horri esker, oso selektiboa da, eta kalte txikia egiten dio ekosistemari. Zer-nolako balioa dute MSC zigilu urdinak edo EROSKI Natur markak? Egiaztatu egiten dute erosten den arraina modu jasangarrian kudeatua dagoela. Garrantzitsua da ohartzea leku batean eta bestean
Tokiko arrantzaleekin lan egitea ere bada jasangarritasunaren alde egitea, ezta? Bai, jakina. Arrantza, gure gizarteko gainerako arloak bezala, lehiaren testuinguruan sartua dago eta hainbat jatorritako produktuak daude tartean, oso baldintza desberdinetan harrapatzen dituztenak. Kate motz batean, freskotasuna eta kalitatea bermatzeaz gain, harreman oso hurbila izaten da arrantzalearen, merkaturatzailearen eta kontsumitzailearen artean, eta erraztu egiten du arrantzako baldintzei buruzko informazioak modu fidagarrian transmititzea. Banaketak zeregin garrantzitsua dauka sektorearen jasangarritasunean eta etorkizunean. Arrantza jasangarriaren alde hartu ditugun konpromisoek ere laguntzen al dute horiek zaintzen? Bistan da. Esaten da kontsumitzaileek daukatela azken ahalmena, baina hark aukeratzeko ahalmen hori erabil dezake informatua dagoenean bakarrik, eta informazio hori falta izaten da. Horregatik, garrantzitsuak dira EROSKIk hartu dituen konpromisoak, lagundu egiten baitute arrantza zaintzen, baina, batez ere, kontsumitzaileei aukera ematen diete beti informazioarekin aukeratzeko.
24
023-024 CADENA DE VALOR ENTREVISTAS EUS.indd 24
17/6/20 22:06
Antxoa eta pikillo pintxoak 24 antxoa Pikillo piperrak (6) 12 xerra ogi (osokoa) 2 arrautza Tuterako kukulu 1 2 koilarakada alioli Irina Oliba olio birjina estra Gatza
Zerbitzatu aurretik, igurtzi xerrak alioliarekin, jarri kukuluaren hostotxo bat eta, haren gainean, antxoa betea. OHAR DIETETIKOA Oso errezeta osatua da; sarrerako gisa erabil daiteke edo plater nagusi gisa, barazki errazio batekin osatzen dugula menua (entsalada, gazpatxoa...) eta frutarekin. Aukera originala da arrain urdin hori jateko eta denboraldiari etekinik handiena ateratzeko. Antxoak birrineztatu egiten direnez eta piperra ere badaramatenez, oso plater zaporetsua eta gustagarria lortzen da.
Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Zailtasuna
Denbora
25’ NOLA PRESTATU. Garbitu antxoak, ireki eta kendu hezurra. Moztu pikilloak erditik. Jarri pikillo xafla bat bi antxoaren artean eta eman gatza. Berotu olioa su ertain-bizian, pasatu antxoa beteak irinetan eta arrautza irabiatutan, eta frijitu. Sartu ogi xerrak labean hamar minutuz 180 ºC-an.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Gantz kopuru aipagarria du errezeta honek, antxoek, frijitzean hartzen duen olioak eta alioliak emana. Gehienak gantz osasungarriak dira: oliba olioaren azido oleikoa eta arrain urdinetik datorren omega-3a.
NUTRI-SCORE
A B C D E
Trikimailua. Jar ezazu sukaldeko papera platerean, antxoa birrineztatuek hartu duten olioa xuka dezan.
ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
Ba al zenekien? Antxoak kaltzio iturri onak izan daitezkeela, beren hezurrik finenak jan egin baitaitezke.
444 %22
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
25,43G 4,62G 3,41G 2,03G %36
%23
%4
%34
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
1,52 € ERRAZIOAK
25
025 RECETA ANCHOA EUS.indd 25
18/6/20 16:51
hilabete honetan
Nola egin barbakoa perfektua Roberto Ojeda Salvador EROSKI Arcco saltokiko harakina
I
txuraz erraza dirudi parrilada bat egitea, baina oso garrantzitsua da lehengairik onena eskura izatea eta ulertzea zati eta haragi mota bakoitzak bere denbora behar duela, modu jakinean prestatu behar dela eta laguntzeko ere gauza bat eskatzen duela. Gure harategietan zatirik onenak aurkituko dituzu zure barbakoarako, adibidez tokiko haragiak eta kalitate zigilu bereizgarriak dituztenak, eta gomendioak emango dizkizugu horiek prestatzeko modurik egokienari buruz, ezerk ere ez dezan hutsik egin. Gainera, telefonoz egin dezakezu zure eskaria, modu azkar eta erosoan.
Eroski NATUR Aragoiko Axuriaren txuletatxoak Aragoiko axuria samurra eta mamitsua da, eta ezin egokiagoa haurrek eta adinekoek jateko. Amaren esnearekin eta zereal naturalekin elikatzen dira axuri horiek, eta hortik datozkio haragiari ezaugarri bakan horiek. Aragoiko abeltegietan hazten dira animaliak; Adierazpen Geografiko Babestuaren barrenean izena emanda daude guztiak, eta mendiko artzaintza sustatzen dute, funtsezkoa delako inguru naturala eta landa eremuko populazioa mantentzeko. Aholkua: beharrezkoa da txingarrek indar handia edukitzea, axuriaren txuletatxoak denbora gutxian kozinatzea komeni baita, barrenetik hezeak
egon daitezen. Aski da alde bakoitzetik bost minutu edukitzea kurruskatsuak geldi daitezen. Laguntzeko: jogurt saltsa edo zesar saltsa.
EROSKI Natur abelgorri entrekota Zatirik estimatuenetakoa da entrekota, eta EROSKI Natur zigilua darama; horrek esan nahi du nabarmentzeko moduko kalitatea, zaporea eta samurtasuna dituela. Balearretako, Nafarroako, Galiziako, Provedellako (Katalunia) eta Euskadiko (Euskal Okela) txahala aurkituko duzu gure dendetan; jatorri horiek bermatu egiten dute animaliaren benetakotasuna, eta ziurtatu
egiten dute abeltzaintzatik bizi diren eskualdeen etorkizuna. Aholkua: entrekota, abelgorriaren zati guztiak bezala, hobe da bukaeran erretzea. Bikainak geldituko dira alde bakoitzetik bost minutu edukita parrilan, txingarretatik gertu. Laguntzeko: saltsa mina.
26
026-027 CARNES BARBACOA EUS.indd 24
17/6/20 22:12
Brotxetak eta hanburgesak Gure harategietan era askotako hanburgesak aurkituko dituzu, abelgorriarenak, oilaskoarenak edo txerriarenak, eta baita mistoak ere, indioilarraespinakak eta oilaskoaazenarioa. Horrekin batean, barbakoarako prest dauden brotxetak ere baditugu: oilaskoa, indioilarra eta txerria, berduraz lagunduak edo curryz igurtziak. Aholkua: brotxetak eta hanburgesak oso erraz prestatzen dira parrilan. Makilak
suarekin erre ez daitezen, urez busti behar dira edo aluminiozko paper pittin batekin estali muturrak. Laguntzeko: ziapea edo aliolia.
EROSKI Natur Duroc txerriaren saiheskia Duroc txerriaren haragiak zapore sendoagoa dauka, hezeagoa eta samurragoa izaten da, arraza horrek gantz gehiago izaten baitu giharrean txertatua eta elikadura zerealetan oinarritua neurri handian. Aholkua: haragi hori erretzeko, jaitsi egin behar da txingarren tenperatura eta mantsoago egin. Saiheskiek denbora behar dute kozinatzeko. Gakoa da atal bakoitzari buelta ematea ordu erditik behin, eta brotxa edo koilara batekin, saltsaz edo ongailuz igurztea ez dadin lehortu. Laguntzeko: barbakoa saltsa edo ketchup mina.
27
026-027 CARNES BARBACOA EUS.indd 25
17/6/20 22:13
hilabete honetan
Haragi barbakoa 250 g arkume txuletatxo (12 txuletatxo) 200 g txerri saiheski (adobatuta) 360 g indioilar brotxeta (4 brotxeta)
OHAR DIETETIKOA Aukera bat baino gehiago dago barbakoa bat osatzeko; adibidez, berdura parrilada bat egin daiteke, entsalada askotariko batzuk, gazpatxoa... Arrainarekin ere konbinatu dezakegu barbakoa, adibidez atunarekin, sardinekin edo izokinarekin. Nutrizio arloko ezaugarriak. Kalitatezko proteinak ematen ditu, baina baita gantz saturatuak ere, batez ere arkumeak.
1,91 â‚Ź ERRAZIOAK
Trikimailuak. Saiheski adobatuek eta brotxetek emana izaten dute gatza, eta, hortaz, gatz pittin bat baino ez zaie erantsi behar saiheskiei. Hobe da haragia egina dagoenean botatzea, hezeagoa gelditu dadin. Garrantzitsua da kontuan hartzea haragi mota bakoitza nolako den eta zenbateko lodiera duen, bakoitza une jakin batean jarri beharko baita barbakoan guztiak puntuan eginda gelditu daitezen. Honako honetan, lehenik txerri saiheskiak jarri behar dira, denbora gehiago behar izaten dute eta. Azkenak txuletatxoak izango lirateke, horiek azkarrago egiten baitira.
Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Zailtasuna
Denbora
180’ NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
312 %16
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
17,10G 7,42G 0,99G 1,69G %24
%37
%1
%28
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
28
028 RECETA CARNE BARBACOA EUS.indd 28
18/6/20 13:26
hilabete honetan
Berdura parrilada eztiarekin eta espeziekin ondua Kuiatxo 1 Berenjena 1 Piper gorri 1 Batata 1 65 g ezti (leuna) 2 koilarakada oliba olio birjina estra Martorri hazi zapalduak, koilarakada 1 Koilarakadatxo bat eta erdi kumino (ehoa) Oregano freskoaren hostoak Gatza eta perrexil freskoa
NOLA PRESTATU. Erretilu zabal batean, jarri martorri haziak, kuminoa, eztia, olioa eta oreganoa. Garbitu eta moztu berdurak xerra lodietan (zentimetro eta erdikoak edo). Garbitu eta zuritu batata eta moztu zatietan, luzetara.
Erantsi berdura guztiak ongailua dagoen erretilura, eta nahasi ongi lurrin eta zapore guztiak itsatsi daitezen. Erre berdurak kanpotik txigortzen diren arte (barrenetik hezeak egon daitezela). Eman gatza berdurei eta zabaldu gainetik perrexil freskoa. OHAR DIETETIKOA Barbakoa guztietan hartu behar lukete leku bat berdurek, kontuan izan behar baita otordu baten erdia frutek eta berdurek osatu behar dutela.
Berdurak, gatz punttu bat eta oliba olio birjina estraren txorrotada bat eta txingarrek ematen duten zapore; horrekin, plater bikaina aterako zaizu. Egokia da: eztia hartzen duten beganoentzat.
Errazioak: 4
Zailtasuna
Denbora
30’ NUTRI-SCORE
Nutrizio arloko ezaugarriak. Errezeta honek bitamina eta mineral sorta ederra ematen du, eta, batez ere, zuntza. Ongailuak, bestalde, azukreak eransten ditu. Ba al zenekien? Berdurak parrilan egiten direnean ez dutela likidorik galtzen. Horrek hobetu egiten du nutrizio ekarpena eta hezeagoak gelditzen dira.
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
160 %8
Trikimailua. Eztia baztertu egin dezakezu.
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
5,07G 0,78G 19,99G 0,27G %7
%4
%22
%4
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
1,28 â‚Ź ERRAZIOAK
Hutsik egiten ez duten errezetak
29
029 RECETA PARRILLADA VERDURAS EUS.indd 29
17/6/20 22:28
hilabete honetan
AUSARTU ZAITEZ ZERBAIT DESBERDINAREKIN
Gozatu konplikaziorik gabe Otordu bat aire zabalean edo etxean lagunekin edo familiakoekin partekatzea ez da hain zaila. EROSKIn era guztietako produktuak aurkituko dituzu aitaren batean prestatzeko mokadutxo azkar eta goxo batzuk.
EROSKI HUMUSA. Errezeta original eta osasungarria, gustu guztietarako moduko aukerekin.
JATEKO PREST ENSALANDIA. Iparraldeko pintxoa. Iparraldeko zapore guztia zure txigorkian zabaldu edo ogi tartean jartzeko. Kinoa ensaladilla. Produktu natural eta elikagarria, gure lurreko osagaiekin. Karramarro ensaladilla. Oso freskagarria da, anana tropikalari esker. Zapore leherketa bat!
ZANUY NACHO-AK, TALOTXOAK ETA TACO-ETARAKO SALTSA. Afaria duzula etxean? Zer moduz aukera dibertigarri bat prestatzen baduzu, erraz partekatzeko modukoa? Aukera biribila eskaintzen dizu Zanuy-k, eta berehala ohartuko zara zergatik den Europako kontsumitzaileen gogokoena. Jarraitu markaren inguruko kontuak @Zanuy-ren bidez eta ezagutu itzazu nekazari hornitzaileak #ZanuyKm0-ren bidez.
Campesina eta CĂŠsar, eta sardexka eta ongailua dakartzate hirurek. ISABEL ERRUSIAR ENSALADILLA ETA ITALIAR ENTSALADA. Osagai fresko eta naturalak, eta atunik onena. Ezin egokiagoak dira otordu osasungarri bat egiteko zauden lekuan zaudela bere formatu erosoari esker. Sardexka eta guzti datoz.
EROSKI ENTSALADAK. Hiru eratakoak daude, MontaĂąesa,
GAZPATXOAK ETA SALMOREJOAK AUZOLAN GAZPATXOA. Gure baratzeko produktu ekologikoekin egina. Hoztu eta jateko prest. Nahi izanez gero, erantsi zure gustuko osagaiak.
EROSKI SALMOREJOA. Osagai guztiak naturalak dira %100 eta ontze punturik onenean bildu diren barazkiekin egina dago.
30
030-031 SOLUCIONES CULINARIAS EUS.indd 30
17/6/20 22:25
BEROTU ETA KITO LA COCINA DE SENÉN. Patata tortilla. Hemen duzu ‘Espainiako Tortilla Onena’ izendatu dutenaren errezeta tradizionala. Bost minutuan, emaiozu zure ukitua eta lortu ezazu nahi duzun ahogozo krematsu eta hezea. Arrautza pintxoa. Arrautza frijituek patatekin izaten duten zaporea mokadu bakar batean bildua.
Patata deshidratatuaren xafla batek eta hirugihar gurutze fin batek biltzen dute oilo arrautza baten gorringo delikatua. Egiazko harribitxi txiki bat, 60 segundoan prestatzen dena. Kroketak. Zazpi mota krematsu eta kurruskatsu, lehengai %100 naturalekin eginak, 0 kmkoak eta kalitate gorenekoak. Glutenik gabeak.
ETA POSTRERAKO DHUL GOURMAND JOGURTAK Koko intxaurrarekin. Esne osoarekin eta koko zati ederrekin egina. Koilarakada bakoitzak zapore leherketa bizi eta tentagarria dakar. Anana eta marakuiarekin. Konbinazio ausarta jogurt baterako, non esne osoa eta anana eta marakuia zatitxoak elkartzen diren. Mandarina eta limarekin. Limaren freskotasun mina eta mandarinaren gozotasuna elkartzen ditu. Esne osoarekin eta frutekin egina.
MOKADUTXOAK EGITEKO EDO LAGUNTZEKO CAMPOFRÍO SNACK’IN. Gosea sumatzen dugunean, zer hoberik Snack’in bat eskura edukitzea baino. Fuet-a. Betiko hestebetea formatu egokienean nahi duzun lekuan eta nahi duzunean gozatzeko. Indioilar fuet-a. Barratxo ezin gozoagoak mini formatuan. Fuet barratxoak, gantz gutxirekin. Zizka-mizkak
osasungarriak izan badaitezke, hainbat hobeto! FRAGATA OLIBA BERDEA ANTXOAREKIN BETEA. Aukerarik naturalena, zapore gustagarri bati uko egin gabe. Zaporea indartzeko osagairik gabe. AUZOLAN PIKILLO PIPERRAK ZERRENDATAN. Pikillo ekologikoak artisau eran landuak, eskuz erre eta zurituak (urik ukitu gabe), bere-berea duten usain, kolore eta zaporearekin.
31
030-031 SOLUCIONES CULINARIAS EUS.indd 31
17/6/20 22:25
hilabete honetan
Zapore freskagarriak Beroak gogor astintzen duenean oso garrantzitsua da ongi hidratatzea. Ura da aukerarik onena horretarako, baina badira beste modu batzuk ere, adibidez zukuak, gasik gabeko freskagarriak, te izoztuak eta zaporeetako urak.
GASIK GABEA EROSKIren freskagarria gasik gabe, laranja eta sagarrezkoa.
URAK
%0 FRESKAGARRIAK EROSKI Zero laranja eta limoia. Goza ezazu betiko freskagarriekin, baina azukre erantsirik gabe.
Fonter Leuna (1 l eta 0,5 l). Sekula ez duzu sentitu izango hain edari leunik. Gas gutxiago eta burbuila fina ditu Fonteren bertsiorik leunenak. NestlĂŠ Aquarel ur mineral naturala (1,5 l). Neurririk egokiena etxerako. Mahaian otordu garaian, sofaren
ondoan, hozkailuan... eskura eduki dezatela etxeko guztiek. CabreiroĂĄ ur mineral naturala (1,5 l). Osaera mineral bakana dauka, eta hidratatzeko behar duzun guztia eskaintzen du. Verin-go iturburutik dator, Ourensetik, eta lurpeko mineralei
esker, oso-osorik eusten die bere ezaugarriei; ondorioz, osasun iturri paregabea da. San Pellegrino ur mineral gasduna (50 cl). Italiako Alpeetako ura da, zapore berdingabea duena eta otordu bakoitzari ukitu berezia ematen diona.
32
032-033 ZUMOS Y REFRESCOS EUS.indd 32
17/6/20 22:29
TE IZOZTUA EROSKI Ice Te-a. Te izoztua maite baduzu, EROSKIn gustu guztietarako modukoak ditugu: tea limoi eran, tea mertxika eran eta tea limoi eran %0 azukrerekin eta kaloriarik gabe.
FRUTA ZUKUTUAK
AZUKRE GABEKO ZUKUAK
EROSKI fruta %100 zukutuak. Sagarra, laranja, eta anana eta mahatsa ditugu aukeran, eta oso erraza izango duzu fruta zukutu berriarekin gozatzea etxean.
EROSKI fruta anitzekoa eta mertxika. Hemen dituzu azukre erantsirik gabeko zuku berriak, mertxikaz, ananaz, laranjaz eta fruta anitzez eginak (lehen, Sannia). A, C eta E bitaminak ematen dituzte, gantz gutxi daukate eta frutak berez duen azukrea baino ez.
GOURMET Mango eta marakuia zukuak, ZĂź etxekoak (1 l). Dasta ezazu marakuia eta mangoz egindako zukuen zapore exotiko eta desberdina. Bestelako zerbaiten bila bazabiltza, hemen dituzu premium zukuak: meloia, anana eta kokoa, eta anana eta guaiaba... Aukera sorta zabala eramango dizu ZĂź-k etxera.
ZAPOREETAKO URAK Font Vella Menafina eta laranja limonada (1,25 l). Betiko limonadaren ereduari jarraituz, ur mineral naturala eta limoizko zukua daramatza, mendafinaren ukituarekin batean eta laranjaren ukituarekin bestean. Azukrerik gabe.
Perrier ur mineral natural gasduna limoi zaporearekin (50 cl). Konbinatu ezazu limoiaren zapore sotila burbuila pindartsuekin; eguneko edozein unetan freskatuko zaituzte. Ez du azukrerik, ezta eztitzaile artifizialik ere.
33
032-033 ZUMOS Y REFRESCOS EUS.indd 33
17/6/20 22:29
hilabete honetan
0,49 â‚Ź ERRAZIOAK
Granada zukuz eta jogurt krematsuz egindako poloak
Hutsik egiten ez duten errezetak
bat itxarongo dugu moldetik hobeto atera daitezen. 400 ml granada zuku, EROSKI SELEQTIA 2 jogurt greziar (250 ml) 100 g azukre 100 g ur
NOLA PRESTATU. Ziropa bat egingo dugu ura eta azukrea eltzetxo batean egosten jarrita. Irakiten hasten denean, jaitsi egingo dugu sua eta bi minutuz utziko dugu egosten. Atera sutatik eta utzi erabat hoztera. Poloak egiteko molde batzuetan, txandakatu zukua, ziropa eta jogurta modu irregularrean, eta sartu izozkailuan 24 orduz. Poloak egiteko molderik ez badugu, plastikozko edo silikonazko edalontzitxoak erabil ditzakegu eta poloaren makilatxoa sartu nahasturak izozkailuan denboratxo bat daramanean, ongi finkatu dadin. Moldeak silikonazkoak badira, izozkiak berehala atera ahalko ditugu moldetik. Plastikozko edalontzitxoak badira, minutu
Zapore gehiagotako poloak ere egin daitezke beste zuku batzuk erabilita: anana, mahatsa, laranja... OHAR DIETETIKOA Polo krematsu eta freskoa da, udan noizbehinka jateko. Nutrizio arloko ezaugarriak. Azukre dezente dauka errezeta honek, alde batetik zukuan libre daudenak eta bestetik guk erantsi ditugunak. Polo errazio batek dituen kaloria guztien %70 inguru dira azukreek emanak. Trikimailua. Azukrerik erantsi gabe ere egin daiteke, zukua eta jogurta nahasi eta moldea beteta. Horiek ere goxo-goxoak egongo dira, nahiz eta gogorragoa egongo den zukuaren zatia eta ez hain krematsua jogurtarena. Koloreak geruzaka geldituko zaizkigu, baina trukean, zukuarekin gozatuko dugu jogurta eta dezente azukre gutxiago edukiko du. Egokia da laktobegetarianoentzat.
Errazioak: 8
Zailtasuna
Denbora
15’ NUTRI-SCORE
A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL
237 %12
GANTZA
GANTZ SATURATUAK
AZUKREAK
GATZA
6,38G 4,25G 40,55G 0,11G %9
%21
%45
%2
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
34
034 RECETA POLO EUS.indd 34
17/6/20 22:36
EROSKI 58 JUVER.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
16/06/20
15:56
hilabete honetan
Freskatu ezazu zure uda Izozkien denboraldia abian jarri dugu guztientzako moduko aukerekin. Betibetiko zaporeak izan daitezke, txokolatez edo frutaz eginak adibidez, edo zaporerik berritzaileenak dasta ditzakezu. Formatuetan ere bada non hautatu: konoak, terrinak, makiladunak... EROSKIn era guztietakoak ditugu, eta ezinezkoa da zuk nahi duzun hori ez aurkitzea.
BONBOIAK Magnum mini. Plazer txiki batekin gozatzeko modurik onena eguneko edozein unetan. Hiru zapore daude aukeran: klasikoa, almendraduna eta txokolate zuria. Nuii mini izozki sorta. Esne gain eta marrubiz eginak, eta txokolate onenarekin
estaliak. Jatorri exotikoa duten hiru osagairekin osatu den packa: Javako banilla, iparraldeko ahabiak eta Australiako makadamia intxaurrak.
SANDWICHA S M Maxibon Cookie. Egiazko cookie gaileta txokotxipekin eta banillazko g izozkia txokolate haziekin. iz Kakaoarekin eta txokolatezko K haziak dituen gailetarekin egina h dago estalki kurruskatsua. d Oreo mini sandwicha. Sandwich O izoztua egiazko Oreo gailetarekin. iz ZZure gaileta marka gogokoena izozki formatuan. iz
36
036-038 HELADOS EUS.indd 36
17/6/20 22:32
POLOAK Pirulo Fantasmikos. Izozkirik dibertigarrienak eta freskagarrienak, ak, frutazko sorbeteekin eginak. Ezin hobea ea norbaitekin partekatzeko. Kelia poloak. Flash erako polo paregabea da, formula berezia duena, ena, zeinak edari izoztuen testura ematen en dion eta lagundu egiten duen koloreari eari hobeto eusten; zapore biziagoa eta iraunkorragoa du. Marrubia, limoia, a, kola, laranja eta tropikala. Kelia azukrerik gabea. Azukre erantsirik tsirrik gabeko poloak, berezko izaerari eta a zaporeari eusten diotenak. Marrubia, a, limoia, kola, laranja eta tropikala. Mini poloa eta EROSKI Tornadoa. Laranjazko eta limoizko betiko poloek eta Tornado izozkiaren zapore leherketak ez dute hutsik egiten n beroak gogor estutzen duenean.
KONOAK Oreo. Zure gaileta marka gogokoena izozki formatuan. Banilla eta egiazko Oreo gaileten zatiak daramatza. Ez daukate parekorik!
TERRINAK Mahala, hurrarekin eta jogurtarekin. Izozki naturalak eta artisau eran eginak, zapore berezi-berezikoak. Mahala baserritik zuzenean heldu dira zure ahora.
Häagen-Dazs, banilla eta makadamiako intxaurrekin egina. Banillazko izozki gozo eta krematsua, makadamiako intxaur karamelizatu kurruskatsuekin. Osagai apartak izozki paregabe batean. Carte D’or stracciatella. Zapore klasikoak nahiago dituztenentzat: esne gainez egindako izozkia txokolate saltsarekin eta txokolate zati gozo-gozoekin.
37
036-038 HELADOS EUS.indd 37
17/6/20 22:32
hilabete honetan
IZOZKI BEGETALAK Valsoia konoak, soja eta banillazkoak. Osagai begetal hautatuekin eginak, zapore berdingabea emateko sojazko izozki honi, zeina kakao zatiz eta hur birrinduz estalia dagoen. Kukurutxo kurruskatsua da, eta txokolate gustagarriz betea du mutur bat. Valsoia sojazko sandwicha. Bi zaporeko izozkia -erdia kakaoa eta erdia banilla -, bi gaileta gozoren artean bildua. Neurri ezin hobea du aperitibo arin bat egiteko. p g
Alpro 360 mango eta Alpro 360 caramel macchiato %100 begetala. Postre izoztu bat plazerez gozatu nahi dutenentzat kaloriak neurtuz; honek 360 kcal baino ez ditu ematen terrina bakoitzeko! Testura krematsua du eta ez darama eztitzailerik. Alpro almendra eta karamelua %100 begetala. Zapore lehergarria eta ezin gustagarriagoa konbinatzen ditu, almendra kurruskatsuz eta karamelu ukituz. Azukre gutxiago dauka, eztitzailerik ez eta koloratzailerik ere ez.
GOZATZERA! • Izozkiak izozkailuan eduki behar dira, -18 °C-an edo hortik behera. • Trikimailu bat: girotu ondoren jan behar dira; hau da, izozkailutik minutu batzuk lehenago atera behar dira, mahaira iristen direnerako tenperatura egokian egon daitezen jateko.. Horrela, ahogozo hobea uzten dute.
EGUN BEREZIETARAKO Casa Eceiza txokolatezko tarta krematsua. Postrea nire kontu! Txokolate eta esne gain mousse krematsua oso, erraz desizozten dena. Casa Eceiza mango eta gerezia. Artisau erako izozkia, naturala eta gehigarririk gabea. Testura
krematsua dauka, eta ezin hobeto konbinatzen ditu mangoaren zapore mikatza eta gereziaren gozoa. EROSKI limoizko eta mandarinazko sorbeteak. Aukerarik freskoena, %10 fruta gehiagorekin. Ezin hobeak bazkalosterako.
38
036-038 HELADOS EUS.indd 38
17/6/20 22:33
Kelia mintzo da
Kelia poloak: jostagarriak eta freskoak! Flash marka irudi berriarekin dator uda honetan. Proposamen freskoa, modernoa eta dibertigarria familia guztiarentzat!
J
oan de maiatzaren 3an, Espainiako Hizkuntza akademiak txio bat argitaratu zuen eta jarraitzaileei galdetu zien nola izendatzen ote duten “izozki luzekara” hori, izen bat baino gehiago hartzen duena lekuaren arabera: “flasha”, “polo flasha”, “polo flana”... Milaka erantzunen artean, hitz bat behin eta berriz agertu zen: Kelia. Izan ere, gozoki likido hori egiten duen marka aitzindarietako bat izan zen Espainian produktu hori ekoizten, eta zenbait hamarkadatako historiaren ondoren, gaur da eguna
non leku batzuetan markaren izena erabiltzen duten produktua izendatzeko. Alegia, batzuek “flash” deitzen dutena “kelia” da beste batzuentzat. Gaur egun, markak sasoi betean jarraitzen du, eta eskaintza zabal eta erakargarria dauka mundu guztiarentzat.
Aukeratu ezazu Kelia polorik gogokoena eta goza ezazu udako gozoki dibertigarri eta freskagarrienarekin!
KELIA ‘CLASSIC’ Beti-betikoa, kontsumitzaileek gehien maite dutena azken 50 urteetan. Polo paregabea da, formula berezia duena, zeinak edari izoztuen testura ematen dion eta lagundu egiten duen koloreari hobeto eusten; zapore biziagoa eta iraunkorragoa du. Marrubia, limoia, kola, laranja edo tropikala. Zuk aukeratu.
KELIA AZUKRERIK GABEA Azukrea %0, Kelia %100! Aitzindariak izan ginen azukre erantsirik gabeko poloak egiten, zapore eta izaera guztiari eusten diotenak jakina. Zaporeetan, bila itzazu marrubia, limoia, kola, laranja eta tropikala.
KELIA BI ZAPOREKOA Bi kolore kanpotik, bi zapore barrenetik! Hauxe da aukerarik eroena eta dibertigarriena flashak maite dituztenentzat. Aukeratu ezazu gehien atsegin duzun konbinazioa: marrubia-laranja, laranja-limoia edo marrubia-tropikala.
039 BRANDED HELADOS KELIA EUS.indd 37
17/6/20 22:37
Finish mintzo da
‘Etorkizunak ura eduki dezan’
Ur eskasiaren kontzientzia hartzeko Finish-ek inoiz egin duen kanpaina handiena Finish-en formula berriak, Quantum Ultimate delakoak, sendotu egiten du marka horrek ura aurrezteko egin duen apustua. Aurregarbiketa betiko bukatzeko asmoz sortu da, eta 47 litroraino aurrezten du garbialdi bakoitzean.
O
ntzi garbigailuetarako garbigarrien marka nagusia da Finish, eta kanpaina bat abiarazi du zenbait erakunderekin lankidetzan, Mediaset, Bosch, National Geographic eta Inguruaren Diagnostikorako eta Uraren Azterketarako Institutua (IDAEA): Por un futuro con agua (Etorkizunak ura eduki dezan). Ekimen horren helburua da jendeari ikusaraztea Espainian nolako arazoa dagoen ur eskasiarekin, eta pentsaraztea zer egin dezakegun erabilera arduratsuagoa lortzeko bitarteko masiboen eta propioen bidez. ETORKIZUNERAKO ARAZOA Azken 20 urteetan, Espainiak galdu egin du bere ur freskoaren %20, eta klima aldaketaren eraginek horrela jarraitzen badute, zifra hori %25era igoko da 2021. urtea bitarte. World Resources Institute delakoaren arabera, kalkuluek diote estres hidrikoa oso handia izango dela Espainian 2040an: lehena izango litzateke Europan (Greziarekin batean) eta 33.a munduan. Klima aldaketarekin, fenomeno natural batzuk, adibidez lehorteak, muturrekoagoak eta ohikoagoak izaten dira, eta euri jasa bortitzekin txandakatzen dira. Datuek diotenez, ur erreserbak %30eraino murrizten ari dira leku batzuetan. GASTATU ETA AURREZTU Gure markak eta IPSOS erakunde independenteak elkarrekin egin duten ikerketa baten arabera, ontzi
040-041 BRANDED RECKITT BENCKISER EUS.indd 40
17/6/20 22:39
ELKARREKIN, ETORKIZUNAK URA EDUKI DEZAN
garbigailua darabilten erabiltzaileen %67k aurregarbiketa bat egiten diete platerei eta 47 litro* xahutzen dituzte aurregarbialdi bakoitzean (iturria lau minutuz irekita edukitzearen parekoa da). Gastu hori kenduz gero, urtean 65.000 milio litro ur aurreztera irits gintezke. Horrekin, edateko ura
040-041 BRANDED RECKITT BENCKISER EUS.indd 41
eman ahalko genieke 0 eta 14 urte bitarteko haur guztiei Espainiako Estatuan hurrengo 29 urteetan. Zorionez, aurregarbialdia saihesteko moduan gaude Finish Quantum Ultimate teknologia berriari esker, eta 47 litro aurreztu ditzakegu garbialdi bakoitzeko.
• Ez eman aurregarbialdirik platerak ontzi garbigailuan sartu aurretik. 47 litro aurreztu ahalko dituzu garbialdi bakoitzeko*. • Garbitu ontzi garbigailuan. Eskuz eginda, 113 litro xahutzera irits gaitezke, eta garbigailuak 8-10 litro behar izaten ditu. • Itxi txorrota erabili behar ez duzunean, adibidez hortzak garbitzen ari zarenean. Txorrota irekita, minutuan 8-12 litro galtzen ditugu alferrik. • Har itzazu dutxa motz eta azkarrak. Bost minutuko dutxan 60 litro ur joan daitezke. • Jaso ura ontzi batean berotzen den bitartean, eta erabil ezazu gero landareak ureztatzeko, adibidez. Minutuan 2 eta 8 litro artean aurreztu ditzakezu.
*IPSOSek 2019ko abenduan egindako ikerketa.
NOLA AURREZTU URA ETXEAN?
17/6/20 22:39
edergintza
Zure larruazalak udan behar dituen ezinbesteko zainketak Urte sasoi honetan, inoiz baino gehiago zaindu behar da larruazala, ohi baino gehiago de deshidratatzen baita eta zahartu ere garaia bain baino lehen eguzkitan luzaroan egoten delako, iger igerilekuetako kloroak kalte egiten diolako eta giroko hez hezetasuna aldatu egiten delako. BABESTU Udan ezinbestekoa da eguzki babes bat erabiltzea, baita egun lainotuetan ere. belle&SUN saileko ko eguzki babesak sendoak eta eraginkorrak dira UVA eta UVB izpien aurrean, eta ez daukate parabenorik. Eguzkitako gel berria aurkezten dizugu, FPS 50 mailakoa, aurpegi eta bularralderako, eta eguzkitako esne berria ere bai, FPS 30 mailakoa, azkar xurgatzen dena. Erresistenteak dira urarekiko, testura arinekoak eta iragazkiak fotoegonkorrak dituzte.
42
042-043 BELLEZA CUIDADOS PIEL EUS.indd 42
17/6/20 22:43
GARBITASUNA
MIMO GEHIGARRIAK K
Urte sasoi honetan, garrantzitsua da larruazala garbitzeko eta esfoliatzeko errutinari eustea azkarrago lehengoratu dadin. Aukeratu itzazu larruazala leun garbitzen duten produktuak, adibidez belle NATURAL mizela ura. Azido hialuronikoa, aloe vera, Alpeetako arrosaren estraktua, luzokerra eta algak daramatza osagaien artean, eta guztiek daukate hidratatzeko eta babesteko gaitasuna. Beste aukera on bat da gorputzeko esfoliatzaileak erabiltzea, adibidez kokozko scruba gorputzerako, belle sailekoa, zeinak koko azalaren hautsa eta koko intxaurraren estraktua daramatzan. Ez dauka plastikozko partikularik, eta esfoliatzean errespetatu egiten du larruazala eta itsas ingurua.
Larruazalari zainketa gehigarriak emateko, belle NATURAL Oil Elixir olioa gomendatzen dizugu. Honela erabil dezakezu: • Aurpegirako zure kremarekin, sérumaren ordezko gisa haren eraginak sendotzeko. • Gaueko tratamendua aurpegirako, leporako eta bularralderako. • Oinarri gisa, makillajea eman aurretik. • Tratamendu lagungarri gisa ezpain lehorretarako edo oso deshidratatuta dauden ataletarako. • Garbigarri gisa (errespetatu egiten du larruazala). Ukitu zetatsua dauka, ez koipetsua, eta ugari daramatza jojoba olioa eta sesamo olioa, biak ere egokiak suspertzeko, herdoilaren aurka egiteko eta elikatzeko.
Sixuango piperraren badauka, estraktua ere badauka zeinak lagundu egiten duen zimurrak gutxitzen eta horiei aurrea hartzen, eta Gromwell artoaren estraktua ere bai, zeinak indartu egiten duen larruazalaren hesi funtzioa eta hobetu hidratazio maila.
HIDRATATU ETA ELIKATU
ZAINKETA ESPEZIFIKOAK
Zure larruazalak nutrizio gehigarria behar du bere elastikotasuna, leuntasuna eta argitasuna eskuratzeko, eta komeni da egunero ematea, dutxaren ondoren, hidratazio eta babes handia eskaintzen duten produktuak, adibidez belle saileko gure koko gantza gorputzerako.
Udan, oinek denbora gehiago egiten dute airean, eta produktu egokiekin zaindu behar dira, adibidez oinetarako belle NATURAL kremarekin, zeinak hidratazio iraunkorra eskaintzen duen; labanda estraktua dauka, eta freskatu, lasaitu eta kongestioa arintzen du; ekilore olioak leundu eta sendotu egiten du larruazala, eta azido laktikoak egokitu egiten du.
Larruazal lehorretarako formulatua dago, testura koipetsu eta zetatsua dauka, eta azkar xurgatzen da. Jatorri naturaleko osagaiekin formulatua dago, adibidez koko intxaurraren estraktuarekin, karité gantzarekin eta E bitaminarekin, larruazala moldatzeko eta herdoilaren aurka egiteko; horretaz gain, eragin ultrahidratatzaile sendoa du.
belle NATURAL Kosmetiko natural egiaztatuak, COSMOS estandarraren araberakoak (ECOCERTek homologatua da). Naturalak dituzte osagaien %98 gutxienez.
43
042-043 BELLEZA CUIDADOS PIEL EUS.indd 43
17/6/20 22:43
edergintza
Jar iezaiozu kolorea udari! ‘L.A. Confidential’ izena du belle&MAKE-UP makillaje saileko edizio mugatu berriak, zeinak 70 eta 80 urteetako Kalifornia distiratsura garamatzan. Aurpegi beltzaran eta argitsua aurkezten du, eta protagonismoa ematen die ezpain gorri biziei eta arrosei, azazkalak ere tonu berean datoz, eta urdin gautar ia beltza dakar begietarako, TOP 3 maskara berriarekin batean begirada nabarmentzeko. belle: kosmetiko klinikoki egiaztatuak, parabenorik gabe
TOP 3 betazaletarako maskara • Hiru Hi u mask Hir s ara sk ra ba bat a ean: luze uze z ra, r ra ku bat kur a ura eta b um bo bol umena. • Geruza uz bat bain aino ain o gehiag ago go eman e d te dai tezzke e lorr tu na ahi d den effekt e ua uaren ara abera, pik p or o ik eta orr trinkotasuni tri tr uniik gabe a . • S illiko ik nazko k esk sk kui u a uil zertxo er txobai b t kurb bai urbatu atu tu ua,
zeinak ak kk ko onbinat attu egiten te diitue t n luze uzera r desber erdin d eko din zu dak zur zu d , beta t zall bakoit bak ba oitza za orr rrraz azt ztu u eta a es e tal taltz tzeko, o o, ze ehazt ehazt a asu asun n eta a luz uzera era r go goren e a lo ort r zen ze dituel dit uela a eta e berreizit ita t ma ten man ntz tze z n ditu i ela a. • Te Test ofta talm ta molog giko oen n bid dezz frogat fro oga gatua. gat ua
Ezpainetako likidoa, Kolore Bizia 01 Par a ty in Mal Ma ibú b (gorri ilun na) 02 Ven Venice ce Sunse et (gor (g ri laranj njaxk axk x a ara a) 03 Zum Zuma a Beach (arr ar osa) • Testura leuna eta akabera satinatu eta argitsua. • Iraupen luzeko estaldura eskai kaintz n en du, ezpainak le l hortu gabe. • Aplikagailu angeluar a lauari
esk esker, errrazago er e ema ten en da eta marra perfektua marrazten du ezpainen ertzetan. • Formula beganoa (animalia jatorriko osagairik gabe) eta a glutenik gabea.
44
044-045 BELLEZA MAKE UP EUS.indd 44
17/6/20 22:42
Begietako arkatz automatikoa, ‘waterproof’ 01 Ocean Park • Kolore urdin sakona, ia beltza: sofistikazioa ematen dio begiradari, gogortu gabe. • Pigmentu ugariko formula, kol k orearen n bizitasuna moldatzeko
aukera ematen duena: eguneko makillaje arinetik hasi, eta gaueko look dramatiko bateraino. • Aparrezko esponja d ka lau dau u sotzek eko, o
eta zorrozkailua ere badakar. • Formula beganoa. Lurrinik gabea. • Test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogat gatua.
Eguzki hauts Argi-emaileak 01 San Santa Món Sa ónica ica • Hau auts au tss ari a n eta a zetatsuak ak k, tonu ton u epel epel e en e kon konbin binazio be ezi ber be e are ez a kin kin;; argita tasuna a eta tonu osasun ungar gar a ri eta udatiarra ematen diote begitarteari, ‘aurpegi ona’ erakusten dutela berehalakoan. • Moldagarriak: nahi duzun estaldura lortzeko aukera eskaintzen dute, geruza gutxiago edo gehiago emanda. • Ispilua eta hautsak emateko esponja dakartza. • Formula beganoa a. Lurrinik gabea.
Azazkaletarako laka 01 Pink wall (fuksia) 02 Pacifific c Avenue (koral bi bizia z ) • Gloss Se Seal’R teknologi og a patentatu a a darabil gure form rmula berriak, muturreko ek distira ematen n duena lu luz u a aro roago g , eta go kolore kol o ak ere ore e bizitasun
handiagoa izaten du, azkarrago lehortzen da eta iraupen luzeagoa dauka. • #10 free e formula. • Pintzel laua eta punta biribildukoa • Formula beganoa.
45
044-045 BELLEZA MAKE UP EUS.indd 45
17/6/20 22:42
masterclass bidaiak
COSTA DAURADA
Eta oporlekurik onena aukeratuko bagenu? Hondartza zoragarriak daude Costa Dauradan, eta hain zuzen, eguzkia harean islatzen denean sortzen den koloreari zor dio izena. Sei eskualde ditu, bakoitza bere estilo bereziarekin. Guztiak elkartuta, ezagutzea merezi duen mosaiko bat sortzen dute. Zuk aukeratu!
Montblanc
Falset
Valls
El Vendrell
TARRAGONA
Reus
Tarragona
ERROMATARREN ONDAREA Tarragona Unescoren Ondare izendatua dago, eta ikusi beharrekoa da inondik ere. Hiri horretan bizilagunek elkar agurtzen dute goizean eta maiteminduak Rambla Novan paseatzen dira itsasoarekin topo egin arte, Balcó del Mediterrani delakoan. Handik, garai batean Tarraco izan zenaren harribitxietako bat ikus daiteke, erromatarren anfiteatroa.
© Alberich Fotògrafs_ Tarragona Turisme
©Pierre Grubius_ Casa Navàs
PASEO MODERNISTA ”Gauzak ongi egiteko, beharrezkoa da: lehenik, maitasuna; bigarrenik, teknika”, esaten zuen Antoni Gaudik, Kataluniak nazioartean izan duen arkitektorik ezagunenak. Reus da, Bartzelonaren ondotik, eraikin modernista gehien mantendu duen hiria eta, beraz, maisuaren hitzei jarraituz, maitasuna eta teknika arrakastaz elkartzen asmatu duena.
46
046-047 VIAJES EUS.indd 46
17/6/20 22:49
HONDARTZAK ETA MAHASTI AMAIEZINAK
©PereToda_ Ajuntament Valls
Kolore sinfonia bitxia eratzen dute mahastiek eta hareak, hasi lur koloretik eta okrea bitarte, berdea eta urdin elektrikoa tartean daudela. Itsasertzeko herriak ohiko helmugak dira turistentzat. Pau Casals-ek, beste jenio unibertsal batek, El Vendrell-eko villa batean ematen zituen udak; San Salvador-eko hondartzaren aurrean dago, eta museo bihurtu dute.
©José Carlos León
MONASTERIOAK ETA HERRI GALDUAK Erdi Aroko herrixka da Montblanc, eta handik abiatuta, mendiko ibilbideen zaleek paradisu bat aurkituko dute, Cisterreko Ibilbidearekin hasita. Santa María de Poblet-eko monasterioan bukatzen da bide hori; inguru horretako tenplurik aipagarrienetako bat da, eta Gizateriaren Ondare izendatu dute.
©José Carlos León
©Cristina Ubach_ Priorat
‘CASTELL’ ETA ‘CALÇOT’ DIRELAKOEN SUSTRAIAK Castells esaten zaien giza dorre ezinezko horiek eta calçot direlakoak jateko tradizioa dira Kataluniako kulturaren bereizgarrietako bat. Biek dute jatorria Alt Camp eskualdean, eta hantxe aurkituko dituzu pizgarririk onenak Kataluniako kulturan barneratzeko. Arnastu itzazu sustraiak!
ARDOAREN PAISAIAK Lur landu tradizionalak zaintzea, mendiak eta paisaiak errespetatzea, adibidez Serra de Montsanteko Parke Naturala, berezko joera izan da El Priorat eskualdean, eta jasangarritasunaren ikur bihurtu da. Familien upategiak, ermita txikiak eta Cartuja de Escaladei eraikin multzo bakana nabarmentzen dira nagusiki naturak betetzen duen paisaian.
47
046-047 VIAJES EUS.indd 47
17/6/20 22:49
Abantaila gehiago Aurrezki berezia Travel Club puntuetan Gure bazkideek uda honetan topera goza dezaten, udako lau opari esklusibo bereizi ditugu Travel Club Katalogotik, eta aurrezki berezia erantsi dugu puntutan. Zure udako oparia eramateko aukera duzu Travel Clubeko 999 punturen truke (1) ! EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik eta uztailaren 2tik 29ra EROSKIn erosketa bat egiteagatik, hondartzako aulki bat eraman dezakezu adibidez, edo akziozko kamera bat Travel Clubeko 999 punturekin. Atera probetxua. Uztailaren 29a arte bakarrik duzu. Nola lortu aurrezki handi hori? Sar zaitez Travel Club Katalogora eta truka ezazu gehien atsegin zaizun oparia puntu guztiekin. Sustapena bukatzen denean, itzuli egingo dizugu puntuetan dagoen aldea, eta, hartara, 999 puntu bakarrik gastatuko dituzu.
Zure oparia
999
truke soilik 750 ml aluminiozko botila PURO Marvel
EREDU 991/TX hondartzarako aulki-ohea
4.845 Puntu 3.846 Puntu itzuliko dizkizugu
Punturen
Wifi akziodun kamera 4K WiFi SUNSTECH Adrenaline
jogurtak egiteko makina ARIETE 617
6.900 Puntu 5.901 Puntu itzuliko dizkizugu
4.015 Puntu 3.016 Puntu itzuliko dizkizugu
3.720 Puntu 2.721 Puntu itzuliko dizkizugu
Eta abuztuan... Saia zaitez erne egoten eskaintzen ditugun abantailetara, zeren beste ezusteko bat ere emango baitugu, opariekin eta puntu sorta ederrekin. Oroitu zaitez zure EROSKI club txartela erakutsi behar duzula ordainlekutik pasatzean zure club-eko onura guztiak jasotzen jarraitzeko. (1) Sustapen honek 2020ko uztailaren 2tik 29ra balio du EROSKI club-eko bazkideentzat, epe horretan erosketak EROSKIn eginez gero eta beren puntuak trukatuz gero Travel Club katalogoan markatuta dauden lau produktu horiekin. Produktu bakoitzak 999 Travel Club puntu balioko du, eta sustapena bukatzean, puntuen diferentzia itzuli egingo da txartelean. Adibidez: aulkia 80283 erref.) 4.845 puntu kostatzen da eta 3.846 puntu itzuliko dira. Bazkide bakoitzari 20.000 puntu itzuliko zaizkio gehienez.
48
048-049 VENTAJAS EUS.indd 48
18/6/20 13:16
bazkide izateagatik Hemen dituzu EROSKI club-eko bazkide izateak ematen dituen abantaila guztiak Aurrezki bat bazkide mota bakoitzerako.
Eskaintza esklusiboekin eta kupoi pertsonalizatuekin.
Urrezko txartelarekin EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan (2).
EROSKItik kanpoko EROSKI club ordainketa txartelarekin egiten dituzun erosketetan (3).
%10erainoko aurrezki gehigarria moda, aisialdi eta errestaurazio arloko 80 dendatan baino gehiagotan.
EROSKIren doako aplikazioarekin, erraza jarriko dizugu: eskura daukazu guztia.
Travel Club Puntuak metatu ditzakezu EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan, beste marka batzuetako 10.000 saltokitan baino gehiagotan eta on-line diharduten 200 dendatan baino gehiagotan, eta nahi duzunean trukatu ahalko dituzu milaka oparirekin.
Haur txikiak badituzu, 0-12 urte artekoak, eman ezazu izena Familia Planean www.eroski.es helbidean. Haurrek hiru urte egin arte, %5eko aurrezkia duzu pixoihal eta toallatxoetan. Eta askoz abantaila gehiago!
Zure aurrezki kupoiak aktibatzea eta Sustapen Gehiago atalera sartzea Mugikorrarekin ordaintzea
Zure erosketa tiket digitalak Zure txartel digitala Esperientzia birtual berriak
(2)
Begiratu Urrezko txartelaren baldintzak eroski.es/oro helbidean. Kanpo gelditzen dira gune hauetan egindako erosketak: hipermerkatuak eta supermerkatuak (beren gasolindegiak barne), elikadura dendak, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten erabilerak eta eskudiru ateratzeak, ez baitira ondasunak edo zerbitzuak erosteko operazioak, establezimendu saltzaileak adierazitako jarduera tipologiaren arabera.EROSKI club ordainketa txartela, Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkia.
(3)
49
048-049 VENTAJAS EUS.indd 49
18/6/20 14:52
EROSKI 58 SANEX ZERO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
16/06/20
15:50
EROSKI 58 ISABEL.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
16/06/20
15:54
albisteak
EROSKItik, eskatzen dugu Nutri-Score etiketa nahitaezkoa izan dadila Espainiako Kontsumo Ministerioari eta Europako Batzordeari eskari bat bidali diete Nutri-Score etiketa sistema nahitaezkoa eta bateratua izan dadin. Berrogei erakundek baino gehiagok sinatu dute, eta tartean badira kontsumitzaile elkarteak, akademikoak, osasun publikoaren arloko erakundeak, eta baita enpresak eta banatzaileak ere.
I
ruditzen zaigu Nutri-Score etiketa funtsezko tresna dela kontsumitzaileek erabaki egokiak har ditzaten erosketak egiteko garaian eta modu osasungarrian elikatu daitezen. Zenbait herrialdetan egiten diren ikerketek erakusten dute Nutri-Score dela gaur egun sistemarik onena kontsumitzaileei nutrizio aldetik kalitatezko elikagaiak erosten laguntzeko eta erabaki osasungarriagoak hartzen laguntzeko. Espainiako Osasun Ministerioak eta Europako Batasunak balioztatua dago Nutri-Score eredua, eta Osasunaren Mundu Erakundearen babesa du.
AITZINDARIAK IZAN GARA HURA EZARTZEN 2018. urtearen bukaeran, Nutri-Score etiketa jartzea erabaki genuen gure markako produktuei, eta aitzindariak izan ginen Espainiako Estatuko banaketa kateen artean. Une horretatik aurrera, EROSKI club-eko milaka bazkidek helarazi dizkigute beren iritziak proposamen horren inguruan, eta argi adierazi digute aurrerapauso handia dela nutrizio arloko etiketa osatuagoa, erabilgarria eta ulergarriagoa lortzeko bidean, eta laguntza ona ematen diela dieta osasungarriagoa egiteko.
NUTRI-SCORE
A B C D E Nutri-Score etiketak sailkapen bat erakusten du nutrizio kalitatearen arabera, eta bost mailatako eskala soil bat darabil horretarako, bakoitza letra eta kolore batekin adierazia (A berdetik E laranja ilunera). Emaitza kalkulatzeko, 100 gramoko kopurua darabil eredu gisa, eta kontuan hartzen ditu, batetik, osasunerako onak izan daitezkeen mantenugaiak (zuntza, proteina, eta fruitu, berdura, fruitu lehor eta lekale kopuruak), eta, bestetik, murriztea komeni den mantenugaiak (gantz saturatuak, gatza eta azukreak). Lehenbizikoek zenbat eta pisu handiagoa eduki, produktua orduan eta gertuago egongo da A letratik eta kolore berdetik.
54
054 NOTICIA EUS.indd 54
17/6/20 22:49
EROSKI 58 AQUAREL.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
16/06/20
16:01
EROSKI 58 FINISH.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
17/06/20
13:28