Edergintza
belle saileko
produktu berriak
aurpegia zaintzeko
Barbakoa
Aukera oparoa
parrilan txinpartak
ateratzeko
Edergintza
belle saileko
produktu berriak
aurpegia zaintzeko
Barbakoa
Aukera oparoa
parrilan txinpartak
ateratzeko
Eta gogoan izan: udan merkatuko 1.000 produktu aipagarri baino gehiago izango dituzu eskura zure saskia betetzeko. Izugarri aurreztuko duzu eta maitemindu egingo zara.
Udako arrainik erakargarriena gure dendetan dago jada. Hegaluzea. Gure gastronomiako arrainik preziatuenetako bat da, eta EROSKIn eskuratu dezakezu. Oraintxe da hegaluzearen garairik onena. Patatekin, tomatearekin erregosita, tipularekin, labean, tartar xerratan... Mila modu daude hegaluzea prestatzeko, eta denak goxo-goxoak! Bide batez, badakizu parrilan ere bikaina gelditzen dela?
Haragia nahiago baduzu, hainbat aukera ditugu barbakoa bikain bat egiteko: kalitatezko produktuak eta maitemintzeko moduko prezioak.
Urdaiazpikoaren zapore bizia osatzeko, aukeratu garaiko meloiak eta sandiak: freskoak, gozoak eta urtsuak dira. Identifi katzen erakutsiko dizugu, errezeta paregabeak egiteko erabili ditzazun. Elikadura alde batera utzita, belle produktu sorta aurkeztuko dizugu, aurpegia zaintzeko eta hidratatzeko.
Gainera, zenbaki honetan kontatuko dizugu nola irabazi astero banatzen ditugun 100.000 opari horietako bat, eta nola hartu parte EROSKI club-en udako zozketa handian. Gure egitasmo solidarioen lehen seihilekoaren balantzea ere aurkeztuko dizugu, eta Elkartasun Zentimoak programan parte hartzeko deia egingo dizugu; hala, gaixotasun neurodegeneratiboak eta buru osasuneko arazoak dituztenei lagunduko diegu.
Gozatu udaraz. Eta planik ez baduzu. Zer iruditzen zaizu Cancun?
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Beti ongi informatuta egon zaitezela nahi dugu, aukeratzen dituzun produktuak egokienak izan daitezen zuretzat eta zure familiarentzat. Gure dendetara iritsi diren azken produktuak aurkeztuko dizkizugu atal honetan, ezerk ez diezazun ihes egin eta azken berrikuntzen berri izan dezazun. Hartu gogoan!
EROSKI MOJO PICÓN SALTSA
EROSKIren mojo picón saltsa berriak Kanarietara eramango zaitu mokadu bakoitzean. Uharteko errezeta tradizionalarekin egina dago mojoa, eta zaporeak eta testurak harritu egingo zaitu. Zaporez ez da ez minegia eta ez leunegia ere, eta ezinbesteko osagaietako bat
izango duzu era guztietako platerak laguntzeko, patatak bezala haragiak, arrainak edo sarrerakoak.
Errezeta, gainera, egokia da zeliakia dutenentzat, ez baitu glutenik, eta ontzia tanten kontrako formularekin egina dago, eta segurtasun zigilua darama tapoian bertan.
Bodegas Zintzo mintzo da club-erako
Bodegas Zintzoren helburua lurraren, klimaren eta ardo mota guztien aztarna daraman ardo on bat egitea da. Bodegas Zintzoren ardoak gozarazi egingo dizu, eta inolako konplexurik gabe sentiarazi.
Zintzo ardoek nortasun berezia dute: fruta ukitua dute, eta edaten errazak dira. Bodega hauetan pasioz egiten dute lan, eta errespetatu egiten dituzte lurra eta paisaia.
5. Zintzo kriantza
Orekaduna eta tipikoa. Harmonia handikoa. Ardo heldua da, zapore luzekoa eta leuna. Fruta ukitua du.
Zintzo tenpranilloa Freskoa eta zaporetsua. Lurrin handikoa. Ondo orekatua eta gorputz handikoa.
OTARRAINXKA PIKANTEAK
iza e m e l e ho e
Faustino ardo onduak etiketa berria dakar. Diseinu berri horrek izaera modernoagoa ematen dio, eta bi elemetu ikoniko darabiltza horretarako, Rembrandt-en erretratua eta Faustinoren “F” letra, biak ere Errioxako ardo handien artean sartu dutenak marka hori; horren erakusgarri, beste urte batez munduan zale gehien dutenen artean ageri da, Drinks International aldizkari ospetsuaren arabera.
La Cocina del Norte etxeko otarrainxka minak plater goxo eta osasungarria dira; ezin hobeto konbinatzen ditu itsasoaren zaporea eta kaienaren pikantea. Osagai sinple eta kalitate onenekoak erabiliz egiten da, batez ere otarrainxkak, zeinak zapore gozoa eta haragi sendo eta mamitsua baitute.
Oso modu praktikoan prestaturik daude, zuzenean
berotu baitaitezke mikrouhinean minutu batez potentzia ertainean edo zartaginean su eztian 3-4 minutuz. Eta jateko prest izango dituzu!
Oso plater moldakorra da, bereziki aproposa zerbait arina hartu nahi den egunetarako, baina baita sarrerako edo pintxo gisa hartzeko ere, arrain on bat plantxan laguntzeko edo pasta errezeta bati gehitzeko.
Zer ederra den berriz elkartzea urtebetean elkarrengandik urrun egon eta gero. EROSKIn ongietorria egin nahi diogu hegaluzeari, urte osoan Atlantikoan
barrena ibili ondoren gure kostara itzuli baita berriz.
Oraintxe du kalitaterik eta preziorik onena, eta hauxe da kontsumitzeko sasoirik aproposena. Haragi trinkoa du, gantz puntu ezin
EROSKI Natur hegaluzea freskoa da, arrantzaleku jasangarrietan harrapatua, eta hori nabaritu egiten da bai zaporean, bai jasangarritasunean. Gainera, halaxe egiaztatzen du MSC zigiluak. Ba al dakizu artisau eran arrantzatzen dela, amuarekin, banan-banan?
hobea, eta hezur gutxi. Sukaldean oso moldakorra da, eta gainera, omega 3 eta proteinak ematen ditu. Horregatik, ez da harritzekoa haren esperoan egotea uda hurbiltzearekin bat.
Arrain freskoa nahi baduzu, jasangarria eta ontziratu gabea, zatoz EROSKIra. Uda honetan, MSC zigiludun hegaluzea izango duzu eskura zure arrandegian. Zigilu horrek bermatu egiten du etxean jango duzun arraina teknika jasangarriekin harrapatu dela, itsasoko espezieak eta bizitza errespetatuz.
Salmahaietan arraina zigilu urdinarekin saltzeko egiten dugun ahalegin horrek aitortza izan du Mares para Siempre sarien hirugarren ekitaldian. Marine Stewardship Council (MSC) GKEak antolatzen ditu sari horiek. Aurtengo ekitaldian, Arrandegi Egiaztatuak kategorian eman digute saria.
EROSKIn itsasoko bizitza zaintzeko konpromisoa dugu, eta horretarako, itsasoko bioaniztasuna bermatu behar da ezinbestean. Horregatik, kontserbako atuna saltzen diguten hornitzaile guztiek akordio bat sinatu dute ISSFren jasangarritasun printzipioak errespetatzeko. Printzipio horiek atun gehiegi arrantzatu ez dadin zaintzen dute.
Eskatu osorik, trontzotan edo hainbat zatitan. Zure EROSKI arrandegian aholkurik onena emango dizute zure errezetak egiteko.
KOKOTEA
Samurra da, eta zapore leuna du. Marmitakoa (gisatua patatekin)
MENDREZKA
Zatirik samurrena da, eta preziatuena ere bai, zapore handikoa eta mamitsua baita.
Barbakoan edo labean, gatz eta baratxuri pixka batekin.
EROSKI ARTEA HIPERMERKATUKO ARRANDEGIKO LANGILEA (BIZKAIA)
Mila modu daude udan hegaluzea prestatzeko.
TRONTZOA
Giharra da, eta erdian hezur bat du, erraz kentzeko modukoa. Hegaluzea plantxan, tipularekin, laukitxoetan egosita entsaladari botatzeko, ontziratuta.
ISATSA
Zati honek du gantzik gutxien. Hezur gutxi ditu. Umeentzat ezin egokiagoa da! Hegaluzea tomatearekin edo tipularekin.
Pedro Nogueira 25 urtez aritu da lanean EROSKI ARTEAko arrandegian, eta itsas azpiko arrantza da bere zaletasunetako bat. Bezeroei gomendatzen die udako arrainen artean preziatuenaz gozatzeko: hegaluzea. Hori bai, bertakoa izan dadila.
Zergatik da ba hain berezia arrain hori? Gure kostara hegaluzerik indartsuenak eta onenak iristen dira. Itsasoak hautespena egina du jada, eta Azoreen eta Kantauri itsasoaren artean ibili denez, haragi leunagoa eta samurragoa du, eta zapore fi nagoa eta goxoagoa. Horrek egiten du berezi thunnus familiako arrain guztien artean.
Nola jakin hegaluzea freskoa eta ona dela? Beste arrainekin egiten den bezalaxe. Leuna eta gogorra izan behar du, eta begi distiratsuak eta zakatz gorriak izan behar ditu.
Hegaluzea banan-banan harrapatzen da, amuarekin. Horrek eragina al du zaporean? Bai, noski. Teknika hori erabiliz, hegaluzeak ez du sufritzen eta ez du borroka egin beharrik izaten; sarean harrapatu izan balute, berriz, bai. Sarean harrapatu izan balute, arrainek elkar joko lukete, distira galdu, eta haragia bigundu egingo litzaieke.
Hegaluzea edo atuna? Hegaluzea. Atunak zapore sendoagoa du, gorriagoa da eta distirak ditu. Hegaluzea, berriz, fi nagoa da, lirainagoa, haragi deigarriagoa du,
eta gastronomian erabilgarriagoa da. Hain zuzen, jatetxeek nahiago izaten dute hegaluzea beti.
Zer zati nahi izaten du jendeak?
Trontzoak saltzen ditugu gehien, baina goxoena, zalantzarik gabe, mendrezka da.
Ba al dakigu zatirik onena aukeratzen? Hegaluzea eskaintzen dudanean, lehenbizi galdetu egiten dut ea nola prestatuko duten, eta horren arabera, zati bat edo bestea gomendatzen dut. Beti ematen diet errezeta errazen bat, eskatzen badidate.
“Hegaluzea trontzotan saltzen dugu gehien, baina mendrezka da goxoena”
Arrain kontserbak aukera erraz, azkar eta osasungarria
dira arraina jateko eta afari edo aperitibo gustagarriak prestatzeko, sukaldean gauzak erraz eginez. EROSKIn hainbat marka eta produktu ditugu, formatu eta tamaina desberdinetakoak, oliotan batzuk, eskabetxean beste batzuk eta bestelako
saltsetan ere bai, une bakoitzean hobekien egokitzen dena aukera dezazun. Sartuko al ditugu kontserbako atuna edo muskuiluak entsalada fresko batean? Prestatuko al dugu hegaluze ogitartekoa pikillo piperrekin? Ausartzen al zara patata eta sardina entsalada batekin?
Hamaika errezeta probatu daitezke.
Hegaluzea, atuna eta muskuiluak Gure kontserbak
kalitate eta arrantza
jasangarriaren bermea dira. Badugu MSC
zigilua duen EROSKI
SELEQTIA hegaluzea, badugu Kantauriko hegaluzea ere, kanaberarekin bananbanan harrapatuta, baita atun argia ere, zeinak ISSF arrantza
jasangarriaren
nazioarteko printzipioak betetzen dituen. Zer nahi zenuke gaur?
Sardinatxoak
oliba oliotan
Kalitatezko sardinak. Freskoan ontziratuak eta lurrunetan txigortuak.
Atun argia oliba oliotan
Atun argiaren trontzoekin egina dago %100, eta bi aldiz izoztu gabe. Zaporea eta osasuna elkarren eskutik doaz.
Atun argia oliba oliotan Erraz Iraultzeko ontziari esker, oliotan datorren betiko atun argia errazago zerbitzatzen da eta irekitzeko ere erosoagoa da. Gainera, ontziak gehiago errespetatzen du ingurumena.
Atun argia ekilore oliotan
Atun mota hau ere Erraz Iraultzeko ontzian dator orain. Atuna jateko modu berri bat da, zure errezetarik gustagarrienak presta ditzazun.
Txibiak beren tintan
Kalitate handiko txibiak, beren tintan prestatuak artisau eran.
Hegaluzea
Kanaberarekin arrantzatzen
dute banan-banan, eta artisau eran egiten dute erabat, tradizioak agintzen duen bezala. Zapore paregabea dauka eta testura oso samurra.
Muskuiluak eskabetxean
Kontu handiz aukeratuak eta osagai naturalekin eginak dira; eskabetxea etxekoa bezalakoa da, zapore, testura eta kalitate bikainekin goza dezazun.
Atun argia ekilore oliotan eta naturalean
Markako bi formatu arrakastatsuenetan datorren atun argi honek APR ziurtagiria du, modu arduratsuan arrantzatu dela bermatzen duena.
• 600 g hegaluze trontzo, azalik eta hezurrik gabe
• 3 tipula
• 3 baratxuri atal
• Piper txorizeroaren mamia (koilarakada bat)
• 2 piper berde
• Koilarakada bat eta erdi oliba olio birjina estra
• Gatza eta piperbeltza
• Perrexila
NOLA PRESTATU. Moztu tipula eta piperra juliana finetan, eta baratxuria xerratan. Jarri baratxuria zartagin batean koilarakada bat oliba olio birjina estrarekin, eta erregosi; gehitu tipula eta erregosi hori ere. Dena erdi eginda dagoenean, gehitu piper txorizeroa eta piper berdea, eta utzi sutan erabat egin arte.
2,32 €
Eman gatza eta piperbeltza hegaluze trontzoei, eta jarri zartagin batean oliba olio pixka batekin; egin 30-40 segundoz alde bakoitza.
Bota zartaginera erregositako tipula, eta zerbitzatu. Apaindu perrexilarekin.
OHAR DIETETIKOA
Errezeta klasikoa da, eta nutrizio-kalitate handikoa. Piper berdea bota diogunez, barazki gehiago jango dugu.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Hegaluzea arrain urdina da, eta beraz, arrain zuriak baino kaloria gehiago ditu. Hala ere, kaloria horiek ez dira kezkagarriak, bihotzarentzat onak diren gantzak ematen baitituzte: hau da, omega 3. Gainera, gantza duenez, bitamina lipodisolbagarriak ematen ditu, hala nola D eta E bitaminak.
Ba al dakizu...? Hegaluzea eta atuna familia berekoak dira: thunnus familiakoak. Hegaluzeari atun zuria ere esaten zaio, eta txikiagoa da; horregatik, merkurio gutxiago izaten du.
Barbakoarik gabe, uda ez litzateke berdina izango. Lagunak, familia, jateko ona... EROSKI dendako harategietan behar duzun guztia aurkituko duzu parrilarekin arrakasta izateko. Zaude ziur!
Etxeko txikiei asko gustatzen zaie oilaskoa, haragi zuria eta samurra baita. Anima zaitez hegoak eta izterrak prestatzera, barbakoan oso kurruskatsuak eta goxoak gelditzen dira eta.
Puntu-puntuan: txingarretatik 10 cm-ra jarri. Nahikoa da alde bakoitza 10 minutuz edukitzea.
Arraina eta barazkiak txingarren lagun onak badira ere, haragia da izarra. Gogoan izan haragia txingarretan egin baino lehen giroko tenperaturara egokitu behar dela, ez dela ziztatu behar eta ez zaiola buelta askorik eman behar. Lau kilo nahikoa dira 10 lagunentzat.
Animalien elikadura bikaina, haien arraza eta haiek hazteko baldintzak: arrazoi horiek egiten dute EROSKI NATUR haragia hain berezi, eta horregatik da hain kalitate onekoa. Gure oilasko haragia, txerri haragia, untxi haragia, indioilarra eta Aragoiko Axuria arduraz egindakoak dira, eta hala egiaztatzen dute Adierazpen Geografiko Babestuaren zigiluak (AGB) eta Animalien Ongizatearen Welfair zigiluak (erregistro ikur eta guzti).
Dasta itzazu EROSKIren txerri haragirik onenak. Kalitatezigiludun txerri iberiarraz gain, gure dendetan duroc haragia ere badaukagu. Zapore biziagoa du, mamitsuagoa da, eta baita samurragoa ere; izan ere, Duroc arrazako txerriek gantz ildo gehiago dauzkate txertatuta, eta zereal asko jaten dute. Dasta itzazu zatirik estimatuenak, hala nola sekretua, iberiar presa eta saiheskiak. Gure harategian aurkituko dituzu, berezko eran, adobatuta, belar fi nekin edo barbakoa zaporearekin.
Puntu-puntuan: txerrikiak egingo ditugu lehenengo. Txingarretatik 10 cm-ra. Nahikoa da alde bakoitza 10 minutuz edukitzea.
ETA PINTXOAK
Ezin gozoagoak dira eta txingarretan egiteko prest daude: ezinbestekoak dira barbakoan. EROSKIn oilasko eta txerri brotxetak aurkituko dituzu, adobatuta, berezko eran edo barazkiekin.
Puntu-puntuan: txingarretatik 10 cm-ra. Nahikoa da alde bakoitza 10 minutuz edukitzea.
Txorizoa, odolostea, hirugiharra edo saltxitxa zuriak.
Puntu-puntuan: hestebeteak eta saltxitxak jarri behar dira lehenik parrilan, zizka-mizka moduan. Txingarretatik 10-15 cm-ra. Nahikoa da alde bakoitza 10 minutuz edukitzea.
Hanburgesak gustatzen bazaizkizu, EROSKIn mota guztietakoak dituzu eskura. Abelgorriarena, oilaskoarena, txerriarena edo untxiarena, kalitatezigiluarekin eta zero kilometrokoak. Baita mistoak ere, oilaskoarenak ziazerbarekin, azenarioarekin edo gaztarekin. Gainera, veggie erakoak eta mini hanburgesak ere baditugu.
Puntu-puntuan: txingarretatik 20 cmra, alde bakoitza 2-3 minutuz. Horrela kanpotik eginda geratuko dira, eta barrutik samurrak.
Arkumea barbakoan errez gero, arrakasta izango duzu beti. Dastatu al dituzu gure EROSKI Natur Aragoiko Axuriaren saiheskiak? AGBren zigiluari esker, samurtasuna eta goxotasuna bermatuta daude, eta baita artzaintza eredu egokia ere.
Puntu-puntuan: txingarretatik 5 cm-ra. Nahikoa da alde bakoitza 5 minutuz edukitzea.
Abelgorri haragia barbakoetako erregina da. Txuleta, entrekota eta azpizuna dira zatirik estimatuenak. Gure dendetan kalitatea bermatzen duten zigiluak aurkituko dituzu, hala nola EROSKI Natur, Nafarroako, Galiziako, Kantabriako eta EAEko txahalaren AGBa, eta Balearretako, Kataluniako eta Aragoiko kalitate-zigiluak.
Puntu-puntuan: txingarretatik 5 cm-ra. Alde bakoitza 2-5 minutuz edukita puntuan egongo dira.
aziak edo gozoak?
Meloia edo sandia?
Eta zergatik ez dena batera? Gozatu
udaren zapore osasungarriaz: zapore biziko urdaiazpikoa eta meloi eta sandia fresko eta
EROSKIko sandiek mami gorria izaten dute, Bouquet motakoak izan ezik: horrek azal berdea eta marraduna du, eta mami horia. Sandia beltzak eta marradunak ditugu, baita txikiak ere, hala nola minia (gozoagoa da), eta obalo formakoak, hala nola meloi itxurakoa, haziekin edo gabe. Dasta ezazu sandia gazpatxoa. Izugarri gustatuko zaizu!
Uda honetan, murgildu
zaitez gure EROSKI web-orriko
errezeten itsasoan, eta eman bizitasuna zure platerei gure
proposamenekin: meloia
plantxan anana saldarekin, sandia eta feta entsalada, edo meloi salda urdaiazpikoarekin.
Bila itzazu gure errezetak
urtsuak. Ba al dakizu meloien eta sandien %90 ura dela, ez dutela ia kaloriarik, eta bitaminak eta antioxidatzaileak ematen dituztela? Eraman hondartzara edo erabili modu originalean zure errezetak egiteko! EROSKIn mota askotakoak aurkituko dituzu: hainbat testura, zapore eta koloretakoak.
Apo-azal motako meloia kontsumitzen da gehien. Kolore berde bizikoa delako deitzen zaio horrela. Obalo forma du, eta mami horixka, trinkoa eta zaporetsua. Baina badaude aukera gehiago ere. Kantalupoa, adibidez, biribila da, eta mami laranja du; Sugar Baby, berriz, obalo formakoa da, horia,
mami laranjaduna eta bereziki gozoa. Matisse ere halakoxea da, gozoa, baina azal zuria du, orban berdeekin, eta mami zuria. Galia ez da hain gozoa: azala hori-berdexka du, orbain argi batzuekin, eta barrutik zuria eta berdexka da. Ahuntz gaztarekin eta urdaiazpikoarekin bikain moldatzen da meloia!
Ez daukazu hatzkoskorrekin kolpeak eman beharrik. Heldutasun puntu egokia eta gozotasun egokia duten frutak nahi badituzu, aukeratu EROSKI Natur zigiludunak. Zaporez eta gozotasunez beteko zaituzte!
Bouquet sandiak dira urte sasoi honetako benetako izarrak. Izan ere, bizitzaren maitaleek badakizue zain egoten gauzak bere onenean egon daitezen, gero behar bezala gozatu ahal izateko. Sandia hauek nekazari txikiek landatzen dituzte, zugandik hurbil, eta zaporerik onena ematen diote zure udari. Nola ez dituzu maite izango! %100 gustagarriak eta osasungarriak, bizitzari zuku guztia atera diezaiozun, zuk dakizun bezala.
Arrazoi on asko duzu Bouquet sandiak aukeratzeko.
Aukera asko
Bakarrik jateko, lagunekin, familian, haurrentzat, helduenentzat... Une bakoitzera egokitu dezakezu zure hautua:
Erreferentziazko izarra, hemen eta Europan, azal marraduna duen sandia gorria da, zeina formatu estandarrean edo mini neurrian aurkituko duzun.
Bouquet sandia horia harrigarria gertatzen zaie oraindik ere askori bere kolore eta zaporeagatik, azal berde ilunbeltza eta mami gorria ahaztu gabe.
Mini neurriko sandia ezin egokiagoa da pertsona bat edo bi bizi diren etxeetarako, tamaina eta pisu txikia baitu, 2 eta 3 kilo artekoa.
Sandia konbentzionalak bezala, ekologikoak ere baditugu, jakina, Bouquet Bio markaren pean.
Altxorra nutrizioaren ikuspegitik Ezaugarri guzti-guztiak dituzte zure gogokoenak izan daitezen oraintxetik bertatik: freskagarriak dira, herdoilaren aurka egiten dute, C eta A bitaminak dituzte, testura kurruskatsukoak dira eta oso hidratatzaileak, eta ezin egokiagoak eguneroko jarduerari erantzuteko.
Kontsumitzeko garaian sormena mugarik gabe erabiltzeko aukera ere ematen dute: postre gisa jar ditzakegu errazioak eginda, edo hainbat errezeta tentagarri prestatu.
Eta bada beste arrazoi are sendoagoa:
Trikimailua: zure familiak zatirik txikiena ere utz ez dezan, nola egin adieraziko
dizugu: eros ezazu Bouquet sandia bat eta, etxean hozten jarri aurretik, ireki ezazu eta moztu laukitxo txikietan. Gorde ezazu hozkailuan ontzi itxi batean. Eta jateko prest egongo da.
DESKARGATU EZAZU HEMEN errezeta bilduma bat, BOUQUET sandiak propio eskaintzen dizuna Egunean 5 ekimenaren gomendioa da egunero 5 errazio fruta eta berdura jatea Sandías Bouquet mintzo da club-erako hazirik gabeko sandiaUrdaiazpiko ondua osagai bikaina da gosaritan ogia eta olioarekin
jateko, edozein ordutan hamaiketakotxo bat egiteko, zizka-mizka moduan edo platereko osagai nagusi gisa. Zure EROSKI dendako harategian urdaiazpikorik onenak aurkituko dituzu, xerratan eginda eta jateko prest.
Urdaiazpiko ondua Espainiako produktuen artean lehena izan zen BTB izendapena eskuratzen. Europako Batasunak ematen die izendapen hori kalitate handiko
eta tradizioz egindako jakiei. EROSKI markako urdaiazpiko ondu guztiek dute izendapen hori. Edozein tokitara eramateko modukoak dira, ontziratuta dauden moduagatik. Zalantzaren bat geratu zaizu?
mo duagatik. en gerat u zaiz u?
Urdaiazpiko serranoa
Arrosakara da, orbanak ditu, eta gantza maila egokian eta begibistan; horregatik, gure urdaiazpiko serranoa
bikaina da hamaiketako bat egiteko edo txikien ogitartekoak prestatzeko.
Urdaiazpiko ondua Erreserba Handia
ndua Erreserba Handia markak
Gure harategietako Maestro markak kalitate gorena eskaintzen du. Gutxienez 24 hilabetez ontzen dute, eta %50 duroc arrazakoak diren txerriekin egiten da. Arraza horrek gantz ildo kantitate egokia izaten du txertatuta. Ezin dastatu gabe utzi urdaiazpiko bikain hau.
Teruelgo urdaiazpikoa JIB-A
Teruelgo Jatorri Izen Babestua duen urdaiazpikoa jatea gozamen hutsa da. Landrace eta large-white arrazak nahastuta dituenez, zaporetsua da, eta testura, osaera eta haragi kolore bereziak ditu. 14 hilabetez ontzen dute.
Urdaiazpiko ondua
Kalitateak eta prezioak ematen die nortasuna gure basic produktuei. Gainera, ontzia ingurumenarekin errespetuzkoagoa da, erretilua %70 plastiko birzkilatuarekin egina baita.
Urdaiazpiko ondua
Delizias moztua
Freskotasuna nabari zaie zati moztuei, benetako zaporea eta naturaltasuna; duroc arrazako txerriarena da, eta animalien ongizateari buruzko ziurtagiria dauka.
Urdaiazpiko ondua
Delizias Petaloak
Eskuz jarrita daude txirbil delikatuak; zapore eta kalitate bikainak ditu, eta animalien ongizateari buruzko ziurtagiria ere bai. Gure urdaitegiko maisuen hestebeterik berezienetakoa da.
Urdaiazpiko ondua
Kalitate oneneko produktua da, ontze prozesu arduratsuarekin egina, antzeman egiten da zaporean. Ezin hobea da huts-hutsik jateko, tapa eran edo ogitartekoan.
Urdaiazpiko ondu fi na Xerra meheetan
hobeto ikusten da urdaiazpikoaren buket tradizionala. Kolore uniformea du eta usain eta zapore delikatua.
Urdaiazpiko ondu klasikoa
Xerra erdiak dituen ontzi praktiko batean dator urdaiazpiko hau, eta bi osagairekin bakarrik eginda dago (urdaiazpikoa eta gatza); lagun ezin hobea da askarirako, mokadu bat egiteko edo gosaltzeko.
Urdaiazpiko ondua %25 gatz
gutxiagokoa
Gure g hai den e eskaintz eta guz ti %2
Gure gastronomian hain bereizgarria den produktu batek eskaintzen dituen zapore eta nutrizio-propietate guztiak mantentzen ditu, %25 gatz gutxiagorekin.
Extremadurako urdaiazpiko ondua
Gutxienez 10 hilabete egiten ditu ontzen, eta kontu handiz hautaturiko lehengaiekin egiten da. Kalitate, zapore eta testura bikaineko produktua da. ‘2023ko Zaporea’ saria eman diote kontsumitzaileek.
Urdaiazpiko ondua, bodega 10 hilabetean baino gehiagoan ontzen da urdaiazpikoa, eta xerratan moztuta, ezin hobeto egokitzen zaizkio egungo bizimoduari.
Zapore gorena. Xerrak bereizteko mikrofi lm baten datoz.
1,50 €
• 500 g meloi
• Izokin trontzo bat
Ozpin saltsa egiteko:
• 30 ml arroz ozpin
• 40 ml oliba olio birjina estra
• Lima bat
• 10 g sesamo hazi
Apaintzeko:
• 100 g feta gazta
• 150 g osoko ogi txigorki
NOLA PRESTATU. Zuritu eta moztu
meloia tamaina bereko laukitxotan. Gorde hozkailuan.
Moztu izokina ere tamaina bereko laukitxotan, eta sartu hozkailuan hori ere.
Ozpin saltsa prestatzeko, nahasi osagai guztiak ontzi batean, eta ondo irabiatu bateratuta gelditzen diren arte.
Gehitu sesamo haziak, eta gorde batzuk bukaerarako.
Jarri ontzi batean meloia, izokina eta ozpin saltsa, eta nahasi, osagai guztiak ondo beratu daitezen. Eman gatza, beharrezkoa bada.
Molde baten laguntzaz, jarri prestatutakoa plater baten erdian, moldea bete arte. Kendu moldea eta bota sesamo hazi batzuk eta olio eta gatz pixka bat.
Osoko ogi txigorki batzuekin lagunduko dugu, eta feta gazta papurtua zabalduko dugu gainean.
OHAR DIETETIKOA
Oso errezeta osasungarria da. Hala ere, osagai guztiak gordinik daudenez, arreta berezia jarri behar dugu higiene neurrietan, eta hotz-katea mantendu.
Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
22,10g
6,41g
9,44g
1,45g
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
Nutrizio arloko ezaugarriak. Errezeta orekatua da, kalitate handiko proteinak emate baititu, eta baita osoko hidratoak, osagaiek berezkoak dituzten azukreak, gantz osasungarriak eta zuntz pixka bat ere.
Ba al zenekien...? Meloiak C bitamina asko du.
Orea egiteko:
• 400 g patata
• Tipulin bat
• 4 arrautza
• Oliba olio birjina estra
Topping-a egiteko:
• Tzatziki saltsa (aukerakoa)
• Luzoker bat
• 150 g izokin ketu
• Limoi bat
• Martorria
NOLA PRESTATU. Zuritu barazkiak eta birrindu patata eta tipulina birringailu batekin. Gorde kristalezko ontzi batean olio eta gatz pixka batekin. Estali film gardenarekin eta egin mikrouhin labean sei minutuz.
Irabiatu arrautzak gatz pixka batekin, eta bota lehendik prestatutako barazkiei.
Jarri gofre-makina berotzen eta bota olio pixka bat. Sartu arrautzen eta barazkien nahasketa gofre-makinan, eta itxi; egin 3 minutuz.
Garbitu eta moztu luzokerra, zukutu limoia eta kendu hostoak martorriari.
Atera gofreak gofre-makinatik, eta bota izokin ketua, luzokerra, martorria eta limoia gainean.
OHAR DIETETIKOA
Merkeak ez ezik, gofre hauek osasungarriak ere badira. Eta izokinaren ordez ahuakatea, urdaiazpikoa, antxoak... erabiltzen baditugu?
Nutrizio arloko ezaugarriak. Karbohidratoen oinarri egokia ematen dute, eta oinarri horri barazkiak eta proteina osasungarriak gehitu diezazkiokegu, hala nola izokina.
Azkenik, nahi bada, gehitu tzatziki saltsa pixka bat.
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
Ba al zenekien...? Patatak azal eta guzti eginez gero, zuntz eta mineral gehiago ematen dituzte. Nolanahi ere, garrantzitsua da ondo garbitzea eta zati berdeak kentzea. Egokia da dieta obobegetarianoak egiteko. Hutsik
Itsaski paella egiteko salda %100 naturala eskaintzen du Anetok, eta oinarri ezin hobea da itsasoko produktuekin zerikusia duten hainbat plater prestatzeko. Anetoren arrain salda klasikoari arrain erregosia, itsaskiak eta berdura freskoak erantsita, errezeta aski landua lortzen da, eta oso egokia gure plateren zaporea indartzeko.
Paella gustagarri, natural eta kalitatezkoa prestatzea aurrerantzean ez da izango sukaldari onenen zeregina bakarrik. Salda hau eta 250 gramo arroz aski dira paella bikain bat lortzeko.
Aneto etxeko gainerako salda %100 naturalak bezala, errezeta hau ere osagai fresko eta naturalekin egina da, eta ez dauka elikagai deshidrataturik eta kontzentraturik, ezta lurrin erantsirik ere; etxean egingo zenukeena bezalakoa da.
Errezeta: arroz saldatsua itsaskiekin
OSAGAIAK (4 lagunentzat)
Anetoren paellarako salda (1l)
180 g bonba arroz
Tipula baten erdia, piper berde baten erdia, piper gorri baten erdia eta 2 baratxuri ale, dena ondo xehatuta
NOLA PRESTATU
1. Garbitu eta moztu osagai guztiak.
2. Jarri olio txorrotada bat berotzen paella egiteko ontzian, eta pasatu otarrainxkak bi aldetatik olio horretan, gatz pixka batekin. Atera plater batera eta gorde geroko.
3. Gehitu txirlak eta tapatu: egin irekitzen diren arte. Atera eta gorde txirlek bota duten ura.
Koilarakada erdi bat piperrauts gozo
4 koilarakada tomate frijitu
10 otarrainxka
500 g txirla
Txibia uztaitxotan moztuta (150 g)
Oliba olio birjina eta gatza
4. Garbitu paella egiteko ontzia, bota pare bat olio koilarakada eta erregosi tipula 5-6 bat minutuz.
5. Eman gatz pittin bat eta eragin.
6. Gehitu piperrak eta erregosi 7-8 minutuz.
7. Bota baratxuria txikituta eta egin minutu batzuez.
8. Erantsi txibia eta eduki sutan beste 5 minutu.
9. Gehitu lehendik gordetako txirlen ura.
10. Eman piperrautsa,
Ikusi bideoa YouTuben: https://youtu.be/mfeTxl6EgD0
bota tomate frijitua ere eta eragin denari.
11. Erantsi arroza eta eduki su eztitan beste minutu pare bat.
12. Bota Anetoren paellarako salda.
13. Egosi su bizian
14 bat minutuz.
14. Gehitu txirlak eta otarrainxkak, eta eduki egosten 4 bat minutu gehiago.
15. Kendu sutatik eta zerbitzatu.
Aneto mintzo da club-erako0,52 € ERRAZIOAK
• 300 g garbantzu egosi
• Tipula gorri baten erdia
• Ziape aleak (koilarakada bat)
• Ekilore hazien koilarakada bat eta kalabaza hazien beste bat
• 30 ml agabe ziropa
• Zereal anitzeko ogia (4 xerra)
• 40 ml oliba olio birjina estra (AOVE)
• 20 g kanonigo edo ziazerba
• 20 g azenario
• Albaka
NOLA PRESTATU. Xukatu garbantzuak, ondo garbitu eta jarri ontzi batean. Gehitu tipula xehatuta, ziapea, haziak eta agabe ziropa. Ondo nahastu dena, eta gorde.
Eman oliba olioa ogi xerrei, eta txigortu zartagin batean edo txigorgailuan.
Jarri lehenik kanonigoak edo ziazerbak ogi xerretan, eta gainean, garbantzuen nahasketa. Apaindu azenario xaflekin eta albaka hosto batzuekin.
OHAR DIETETIKOA
Ogitartekoak, sandwichak eta ogi txigorkiak oso egokiak dira askaritarako edo afari azkar bat egiteko, baina garrantzitsua da osagai osasungarriak erabiltzea, errezeta honetan bezala. Entsalada batekin primeran osatuko dugu platera.
Propietate osasungarriak. Proteina, gantz osasungarriak, hidratoak eta zuntz kantitate egokia ematen du errezeta honek. Plater orekatua da, osagai osasungarriak baititu.
Trikimailua. Nutrizio kalitatea hobetzeko, kendu ziropa, azukre gehigarriak ematen baititu, eta osoko ogia erabili.
Egokia da dieta beganoak egiteko.
Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
Izozkia egiteko:
• 575 g jogurt greziar
•150 g masusta
• 50 g andere mahats
Galleta egiteko:
• 4 arrautzaren zuringoa
• 150 g olo irin
• 150 g greziar jogurt
• 125 g kakao hauts
• 10 g legamia
• 30 ml ezti
NOLA PRESTATU. Garbitu masustak eta andere mahatsak. Birrindu minutu batez, baina utzi zati txiki batzuk birrindu gabe. Nahasi greziar jogurtarekin, eta jarri ontzi angeluzuzen batean. Sartu izozkailuan.
Gau osoan izozten utzi, eta lehen bi orduetan eragin ordu erdiero.
GALLETA. Irabiatu arrautzen zuringoak eztiarekin, aparra atera arte. Gehitu jogurta eta jarraitu irabiatzen.
Bihurtu zaitez handia chef errezeta honekin
Gehitu olo irina, legamia eta kakaoa. Nahasi ore homogeneo bat lortu arte. Zabaldu eta moztu 30 zirkulu.
Sartu labean 180 ºC-tan 10 minutuz. Utzi hozten.
NOLA ATERA PLATERERA. Moztu izozkia galleten formarekin.
Jarri galleta bat aurrena, izozkia gainean, eta gero beste galleta bat.
OHAR DIETETIKOA
Eguraldi ona hasi da, eta horrek izozkiak jateko gogoa pizten digu. Izozkia ez
1,27 € ERRAZIOAK
da oso sarri jan behar, azukre, gantz eta energia asko baitu, baina izozki osasungarri bat egin bagenezake? Ba erraza da, ikusi duzunez.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Osagai nagusiek, hau da jogurtak, arrautzen zuringoak, olo irinak eta kakaoak kalitate handiko proteinak ematen dituzte, gantz pixka bat ere bai, eta energia gehiena ere horiek ematen dute. Azukreak frutak berak ematen ditu, berezkoak baititu, eta baita eztiak ere.
Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko.
Hutsik egiten ez duten errezetak
0,54 € ERRAZIOAK
• 570 g greziar jogurt
• 4 koilarakadatxo ezti
• Koilarakada bat banilla estraktu
• 2 eskutada fruitu gorri (marrubiak, mugurdiak eta ahabiak)
• 30 g pistatxo
• 40 g txokolate, kakaoa %70-85 duena
NOLA PRESTATU. Kendu gazura jogurtari, eta nahasi eztiarekin eta banilla estraktuarekin.
Zabaldu erretilu batean, paper sulfurizatuaren gainean, eta zabaldu gainean fruitu gorriak, pistatxoak eta txokolatea, urtuta edo puskatan.
Sartu izozkailuan 2-3 orduz.
OHAR DIETETIKOA
Errezeta hau egokia da zizka-mizka hotz batez gozatu eta aldi berean modu osasungarrian elikatzeko.
Nutrizio arloko ezaugarriak. NutriScore sisteman C sailekoa da errezeta hau, greziar jogurtak gantz saturatuak baititu, baina esnearen gantza denez, ez da kaltegarria. Nutrizio kalitatea hobetzeko, kendu eztia. Ohitu zaitez hain gozoak ez diren zaporeetara!
Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.
Errazioak: 4
4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 20 MIN
75 g txokolate, kakaoa %70-85 duena
Mango 1
2 sandia xerra Menda hostoak
Urtu txokolatea maria bainuan eta gorde, pixka bat epeldu dadin.
Zuritu mangoa, moztu xaflatan, eta zatitu orea mozteko gailu formadun batekin.
OHAR DIETETIKOA
Batzuetan, txikiei kosta egiten zaie fruta jatea, eta horregatik, garrantzitsua da fruta mota desberdinak ematea, eta modu dibertigarrian. Haiei uzten badiegu formak eta apaingarriak egiten, errazago jango dute.
Moztu sandia xerrak
triangelutan. Koilara batekin edo biberoi batekin, egin txokolate
haritxo batzuk, eta
apaindu sandia triangeluak horiekin, mangoaren bi iruditxorekin eta menda hostoekin.
Fruten koloreak adierazten du errezeta honek karoteno asko duela, hau da, barazkiei kolore hori-laranjagorria ematen dien pigmentua. Karotenoa onuragarria da, eta antioxidatzailea.
Ate joka dugu uda. Eguraldi eguzkitsua esan nahi du horrek, terrazan jarri eta aire zabalean gozatzea, eta giro goxo horrek gosari lasaiagoak eskatzen ditu, eta gutiziaren bat ere bai.
Ongi sentitzeari uzteak kezka eragiten badizu, baina aldi berean alaitasun pittin bat jarri nahi baduzu zure mahaian, albiste onak ditugu zuretzat! Ez duzu uko egin beharrik ez batari eta ez besteari. Gosari on batek ez du zertan izan tristea edo
guztiz prozesatua; badago modua bitaminak, mineralak eta beste mantenugai batzuk eman ditzan eta, aldi berean, koloretsua eta oso gustagarria izan dadin.
Sinetsita gaude horretan, eta errezeta harrigarri hau sortu dugu zure goizari bestelako ukitu bat emateko Zespri™ Sungold™ kiwi zoragarriak erabiliz; mami horia dute eta gozotasun aparta, eta harritu egiten dute dastatzen duen guztia.
kiwiarekin, marrubiekin eta almendra xaflekin
4 Errazio / Zailtasuna 1 / 15 min
OSAGAIAK
Olo ogia, 4 txigorki (120 g)
150 g marrubi
2 kiwi Zespri™
Sungold™
40 g almendra xafl a (txigortuta)
Humusa egiteko
250 g garbantzu egosi
Baratxuri atal bat edo bi
4 koilarakada limoi zuku
2 koilarakada (20 g) tahin (sesamo pasta, aukerakoa)
2 koilarakada (10 g) oliba olio Koilarakada erdi piperrauts gozo
Presta ezazu errezeta hau edo bila itzazu beste batzuk ebgunean: www.zespri.com
Aukera paregabeak eskainiko dizkizute kiwirik gustagarrienek!
NOLA PRESTATU
1. Zuritu baratxuriak eta sartu irabiagailuaren ontzian osagai hauekin: garbantzu xukatuak, limoi zukua, tahina, koilarakada bat oliba olio eta gatza.
2. Birrindu dena krema lau eta homogeneo bat lortu arte eta erantsi ura (koilarakada batzuk) krematsuagoa izan dadin.
3. Jarri ontzi batean, bota olioa, erantsi piperrautsa eta gorde geroko.
4. Zuritu eta moztu Zespri kiwiak xerra ez oso lodietan. Garbitu marrubiak, kendu pedunkulua, eta moztu xafla finetan.
5. Zabaldu humusa txigorkietan, jarri kiwi eta marrubi xerrak eta zabaldu gainetik almendra xaflak.
Zespri mintzo da club-erakoedergintza
Uda garaian, kanpoko erasoek gehiago erasaten diote gure larruazalari. Hori dela eta, larruazala eguzkitik babesteaz gain, beharrezkoa da etengabe eta egunero zaintzea.
Hondartza, iluntzeko paseoak, mendira txangoak... Udan aire zabalean ibiltzea gustatzen zaigu, eta horrek gure larruazalaren osasunari eta itxurari eragin diezaioke, aurpegia ageriagerian izaten baitugu.
Hemen duzu aupegia zaindu eta hidratatzeko belle-ren produktu sorta, goitik behera berrituta. Azala zaintzeko orduan sortzen diren arazo eta kezkarik handienei irtenbidea emateko produktuak dira. Gure produktuen osagaiak joera berrietara egokitu ditugu, eta formulazio aurreratuak eta azterketa klinikoen bidez egiaztatuak eskaini.
*Procellular sortako aurpegirako anpuluak izan ezik
Plastikozko bilgarria kendu dugu, eta bere kabuz ez irekitzeko moduko zigilu txiki batekin ordezkatu dugu.
Zorro guztiak kartoizkoak dira, arduraz ekoitziak %100, FSC ® zigiludunak. Hodiak egiteko, plastiko %50 birziklatua erabili dugu.
Produktuen itxura eta ontziak berritu ditugu, arreta berezia jarrita ekodiseinuan, jasangarriagoak izan daitezen.Hidratatzeko ezinbestekoak
Arinak eta freskoak dira, hipoalergenikoak, alergiak izateko arriskua gutxitzeko diseinatuak, eta osagaien konbinazio berezia dute: horregatik, aurpegirako krema hauek ezinbestekoak dira larruazala zaintzeko, ongi hidratatuta, leun eta fi n uzten baitute.
Egokiak dira larruazal sentibera
dutenentzat
Jatorri naturalekoak dituzte
osagaien %91
Test dermatologiko bidez frogatuak
Sendogarriak eta zimurren aurkakoak
Produktu hauek larruazala sendo eta elastiko mantentzen laguntzen dute; gainera, larruazala ondo hidratatu eta betetzen dute, zimurrei aurre egiteko. Hala, larruazala ez da behar baino lehen zahartzen.
AURPEGIKO KREMA, AZIDO
HIALURONIKOA ETA ESPILANTOLA
Zimur gutxiago ager daitezen laguntzen du, azala elastiko mantentzen du eta hidratazioa hobetzen, aminoazido esentzialak, azido hialuronikoa eta fucus algaren, garagarraren eta akmellaren estraktuak baititu osagaien artean. Akmella k espilantol ugari du.
BEGI ERTZETAKOA, NEKEAREN AURKAKOA ETA SENDOGARRIA
GEL-KR EMA
HIDRATATZAILEA LARRUAZAL
HIDRATATZ AILEA LAR RUA ZAL
NORMAL/MISTOENTZAT
Azido hialuronikoa + kamamila + lapa-belarra + B5 probitamina
Larruazala biziberritu, hidratatu eta lehengoratzen du. Begi zuloen eta zimurren aurkakoa da, eta begirada gaztetzen du, atsedena ematen baitio; izan ere, Afrikako urkiaren eta akmella ren estraktuak ditu, eta baita abisinia olioa ere. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %98.
GEL-KREMA
HIDRATATZAILEA LARRUAZAL
LEHORRENTZAT
Azido hialuronikoa + aloe vera + kamamila + B5 probitamina
SERUM SENDOGARRIA
AZIDO HIALURONIKOAREKIN
Larruazala sendotzen du, nekearen seinaleak gutxitu, eta baita zimurrak eta hazpegietako marrak murriztu ere. Izan ere, pisu molekular txikiko eta handiko azido hialuronikoa du, eta Dermotenseur ® aktibo patentatua ere bai.
Argitasuna emateko eta orbanei aurre egiteko
Larruazalari argitasuna eta energia ematen dio, eta, aldi berean, orbanen eta zahartzaroaren seinaleei aurre egin eta horietatik babesten du larruazala, zenbait osagairen propietateei esker: C bitamina, niazinamida eta erregalizaren estraktua, besteak beste.
BITAMINAREKIN ETA AZIDO
HIALURONIKOAREKIN
C bitamina, azido hialuroniko konbinatua eta laranja estraktua ditu, eta horri esker, akatsak murriztu, kolagenoaren ekoizpena suspertu eta larruazalaren testura hobetzen du.
Jatorri naturalekoak ditu osagaien %98.
AURPEGIRAKO ANPULUAK
Formula kontzentratuari esker, eraginkorra da orbanen, hiperpigmentazioaren eta tonu irregularraren aurka; gainera, argitasuna indartzen du, eta seboaren ekoizpena kontrolatu, C bitaminak, niazinamidak, betainak, azido salizilikoak eta erregalizaren estraktuak egiten duten interakzioari esker.
Jatorri naturalekoak ditu osagaien %89.
Mikrobioma eta larruazal sentiberak zaintzeko
BITAMINAREKIN
SPF20, azido hilauronikoa eta C bitamina bere formarik orekatuenetako batean dituenez, orbanen kontra egiteko gai da, eta baita tonua berdindu eta argitasuna indartzeko ere.
BEGI ERTZETAKOA, ANTIOXIDATZAILEA ETA ARGI-EMAILEA
Tratamentu honek C bitamina, erregalizaren estraktua eta azido hialuronikoa ditu, eta beraz, gai da begi inguruak hidratatuta, uniforme eta argi mantentzeko, eta begi zuloak eta hazpegietako marrak zuzendu eta ez agertzen laguntzen du. Lurrinik gabea da, eta osagaien %98 jatorri naturalekoak ditu.
Larruazal ahulak zaintzeko bi produktu hipoalergeniko. Larruazalaren egitura indartzen dute, eta mikrobioma orekatzen laguntzen dute. Kanpoko erasoen aurka babesten dute larruazala, eta gorrituak eta lehortasuna ez agertzen laguntzen dute.
Formula kontzentratua du, eta larruazala indartu, suspertu, leundu eta orekatzen du. Izan ere, konplexu prebiotikoa osagai hauekin egina da: jogurta eta inulina, karnosina, orobanche rapum landarearen estraktua eta azido hialuroniko aurreratua, jatorri bioteknologikoduna.
Jatorri naturalekoak ditu osagaien %97.
Arindu egiten du larruazala tenkatzea, lehortzea eta gorritzea, eta gainera, akatsak konpontzen ditu. Izan ere, konplexu prebiotikoa osagai hauekin eginda dago: jogurta eta inulina, azido hialuronikoa, karité gantza eta orobanche rapum landarearen estraktua. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %89.
FPS15 KREMA SUSPERTZAILEA
FPS15, kiwiaren zelula amak eta Phylderm ® begetala ditu. Aktibo horiek antioxidatzaileak dira, eta larruazala lehengoratu, babestu eta biziberritzen dute.
Larruazala lehengoratu eta gaztetzeko
Denboraren joanak eragiten dituen ondorioei aurre egiten laguntzen dute, baita fotozahartzeari ere. Produktu hauek zelulak berritzen laguntzen dute, eta zimur sakonen eta orbanen aurkakoak dira. Hala, larruazalaren itxura gaztetzen dute.
GAUEKO KREMA SUSPERTZAILEA
Larruazala lehengoratzen du, eta itxura osasuntsuagoa eta argiagoa ematen dio. Kiwiaren zelula amei, azido hialuronikoari, jojoba olioari eta karité gantzari esker, zimurrak leuntzen ditu.
BEGI ERTZETAKO INTENTSIBOA, POLTSAK ETA BEGI ZULOAK
Kiwiaren zelula amak azido hialuronikoarekin eta
Phyladerm Vegetal aktibo suspertzaile patentatuarekin konbinatuta, begi inguruen itxura hobetzen laguntzen du: poltsak, zimurrak eta begi zuloak leuntzen ditu, eta larruazala lau-lau eta argitsu uzten du.
Jatorri naturalekoak ditu osagaien %91.
B E P PO Kiw az Ph su ko itx du be la uz Ja os
GAUEKO SERUM SUSPERTZAILEA
Zelulek jasaten dituzten kalteei eta larruazalaren zahartzeari aurrea hartzen die, eta horietatik babesten du larruazala. Hala, aurpegia gaztetu, argitu, berdindu eta zehaztu egiten du, erretinolaren, bakuchiolaren eta ‘txinpart asiarra’ delakoaren interakzioari esker.
Jatorri naturalekoak ditu
osagaien %98
AURPEGIRAKO ANPULUAK
Formula kontzentratu honek larruazala goitik behera gaztetzen du. Gainera, larruazala indarberritzeko gaitasuna ere badu, aurre egin eta aurrea hartzen baitie mengeltasunari, zimurrei, testura irregularrari eta argi galerari. Itsasoko elastinari eta kolagenoari esker, eta betaina eta niazinamidari esker lortzen du hori.
hilabete honetan
Uda honetan, solidarioak izatea dagokigu. EROSKIn egiten duzun erosketa bakoitzeko 10 edo 20 zentimoko ekarpena egin ahal duzu (egiten duzun gastuaren
arabera), eta horiek oso-osorik erabiliko dira Elkartasun Zentimoak programan parte hartzen duten elkarteentzat. Zuretzat ez da asko, baina EROSKIren eta zu bezalako
Alzheimerra, Parkinsona, ELA… Gure egunerokoan leku bat egin duten gaixotasunak dira, asko ugaritu zaizkigueta azken hamarkadetan. Sendaezinak dira eta neuronen gainbehera progresiboa eragiten dute, baita desgaitasuna, autonomia pertsonalaren galera eta karga psikosozialak ere. Hori dela eta, ezinbestekoa da ikertzea eta arreta soziosanitarioa eskaintzea. Errehabilitazio fi siko eta psikosoziala lantzeko, zainketa asistentzialak emateko eta zaintzaileak babesteko programetarako erabiliko dira gure ekarpenak. Zehazki, zu bizi zaren inguruan diharduen GKEa laguntzeko izango da zure ekarpena.
era k un d ee k b ere n p ro i e kt ua k t u dit za ten.
beste bezero batzuen ekarpena batuta, lagundu egingo duzu gehien behar dutenekin lan egiten duten erakundeek beren proiektuak gauzatu ditzaten.
Elkartasuna
ABUZTUA
Lehenbiziko aldiz, Espainiako Estatuan 4.000 suizidio baino gehiago izan dira urtearen buruan eta depresioak gora egin du haurren eta gazteen artean. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), Espainiako herritarren %9k buruko osasun arazoren bat daukate, eta lautik batek antzeko arazoren bat izango du bizitzako uneren batean. Kalkuluen arabera, 10 eta 19 urte bitarteko gazteen artean zazpitik batek buruko arazoak ditu.
Horregatik guztiagatik, abuztuan biltzen den diruarekin, laguntza emango zaie nahasmendu psikologikoak dituzten pazienteekin eta haien familiekin lan egiten duten elkarteei, haien beharrak ase ditzaten, bizimodu independentea egiteko modua izan dezaten eta aholkularitza jaso dezaten.
Elkartasunez beterik itxiko dugu 2023. urteko lehen seihileko hau. Zuek egindako ekarpenari esker eta EROSKIk jarri duenarekin, urtarriletik 10,8 milioi € eman dizkiegu elkartasun proiektuei.
Elkartasun zentimoak ordainlekutik pasatzean
4,3 MILIOI EKARPENETAN
639.119 € BILDU DITUGU
Turkia eta Siriako lurrikaren kalteak jasan dituztenei bidali zaien laguntza
305.895 €
EMAN DITUGU
UNICEF-EN BIDEZ
Gizarte erakundeekin eta administrazio publikoekin batera, txartel solidarioa kudeatzen dugu; txartel horri esker, gizarte bazterkeria
jasateko arriskuan dauden
pertsonek elikagaiak eta higiene produktuak eros ditzakete.
Berritu egin ditugu hainbat elkarterekin genituen hitzarmenak: Euskadiko, Errioxako, Kataluniako, Nafarroako eta Balearretako zeliakoen elkarteekin eta Euskadiko,
Kilo Operazioa eta Zero Hondakin EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskola
6 MILIOI OTORDU, JATEN EMATEKO
1.800
FAMILIARI URTEAN
181.786
PARTE-HARTZAILE 2022-2023
IKASTURTEAN
Galiziako eta Kataluniako familia ugarien elkarteekin, haien bazkideek %20ko deskontu bereziak izan ditzaten gure supermerkatuan glutenik gabeko 200 produktu espezifiko baino gehiago erostean. Kontsumitzaileentzako informazio erabilgarria eskaintzen dugu EROSKI
Consumer aldizkariaren eta weborriaren bidez. Kontsumitzaileari informazioa emateko Espainiako lehen ataria da, eta hilean 4 milioi bistaratze baino gehiago ditu.
MARKATU EZAZU BAI
ORDAINLEKUTIK PASATZEAN ETA EMANGO DITUZU
0,10€ o 0,20€
zure erosketa 30 €-tik beherakoa edo gorakoa den HORI BEZAIN ERRAZA DA! HORI BEZAIN SOLIDARIOA!
100.000 OPARI
baino gehiago
astero-astero, eta ZOZKETA handia
Gure EROSKI aplikazioan jolastuz, sari gehiago eskuratu ditzakezu. Bazkide bazara, aplikazioa deskargatu eta eguneratu beharko duzu, eta EROSKIn 30 €-ko erosketengatik ematen ditugun partaidetzaren bat izan beharko duzu.
Oraindik ez
baduzu EROSKI
aplikazioa, deskarga ezazu
doan eta ea
zer sari tokatzen zaizun
Oraindik ez al dakizu uda honetan opari asko eskuratu ditzakezula EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik? Abuztuaren 9 arte, egunero milaka opari banatuko ditugu zuzenean, eta baita zozketa handi baterako partaidetzak ere. Har ezazu parte, eta maitemindu EROSKI club-ekin!
Abuztuaren 9 arte, gure dendetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean kupoi bat eskuratu ahal izango duzu, eta 100.000 opari horietako bat lortu.
Zer-nolako sariak daude aukeran?
EROSKI produktuen kupoi bat: hurrengo erosketa egitean, ordainlekutik pasatu kupoia EROSKI clubeko txartelarekin batera. Travel Club katalogoko opari kode bat: sar ezazu kodea Travel Club-en webgunean edo deitu telefono honetara: 913 874 387.
Uda honetan, EROSKI club-en zozketa handian sari asko irabazteko aukera izango duzu. Hartu gogoan!
aukera duzu. H
Bi urtez izan ezazu rentingeko auto bat (1), arrisku orotako aseguruarekin eta kalteak konpontzeko, pneumatikoak aldatzeko
eta mantentzelan prebentibo eta zuzentzaileak egiteko zerbitzuarekin. Erregaia botatzea beste lanik ez duzu izango!
(1) BIPI harpidetza baten zozketa ibilgailu bat eskuratzeko 24 hilabetez. Zer-nolako ibilgailuak dauden, horietako bat aukeratu beharko da. Sustapenaren balioa 2023/06/23tik 2023/08/09 arterainokoa da. Ikusi baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-verano-club/
Bizi ezazu esperientzia ahaztezina Kaliforniarako bidaia baten zozketan parte hartuz (2); astebeteko bidaia da, lau lagunentzat. Disney parkean ibiltzeko aukera izango duzu, Los Angeleseko Universal estudioetan bira bat egiteko edo Hollywoodeko Hard Rock kafea ikusteko.
Parte hartzeko:
balioa
Zozketa handian
100 €-ko 80 saski
eskuratzeko aukera izango duzu (2). Tokatzen bazaizu, EROSKI club-en txartelean sartuko dizugu dirua.
Gure dendetan 30 € edo gehiagoko erosketa bat egiten duzun bakoitzean, partaidetza bat eskuratuko duzu. Erosketa 60 €-tik gorakoa bada, bi partaidetza eskuratuko dituzu, eta abar.
EROSKI aplikazioan: eskuratu partaidetza eta opari gehiago.
Web-orrian: eskuratu beste partaidetza bat gehiago.
Ur gardenetan murgildu, naturaz gozatu eta
ondare kultural liluragarri bat aurkitzeko modua
emango dizun leku
baten bila al zabiltza?
Cancun eta Riviera Maya dira Karibe mexikarrak eskaintzen dizkizun altxor
paregabeak. Txoko
horretan oroitzapen
ahaztezinak izango dituzu
eta, aldi berean, EROSKI club txartelean aurrezkiak pilatuko dituzu.
Zatoz gurekin!
Karibe mexikarraren bihotzerako bidaia honetan, esna amestera gonbidatuko zaitu Quintana Roo-ko kostaldeak, edertasun berdingabekoa da eta. Hasi mangladiz inguratutako hondartza eta Emakumeen
Kostako oihan tropikaletik (Cancun iparraldean) eta Riviera Mayaraino (80 kilometro hegoaldera dago). Benetako paradisuak dira, kolore liluragarriz beteak.
AMETSETAKO HONDARTZAK
Harea zuriko hondartza ikusgarriak eta turkesa koloreko urak dira Cancunek dituen bereizgarri nagusietakoak. Horien artean, Izurdeen Hondartza edo Dortoken Hondartza ezagunak leku ezin hobeak dira erlaxatzeko
eta eguzkiaz eta hareaz gozatzeko, baita uretako kirolak egiteko ere, hala nola kayak-a eta snorkela.
MAIEN KULTURA
Hondartzekin batera, Riviera Maya da beste harribitxietako bat. Tulum-eraino zabaltzen du bere edertasun guztia Karibe itsasoak ureztatzen duen kostaldean zehar. Aztarnategi arkeologiko zoragarria aurkituko duzu han, eta maien kulturak bizia hartuko du.
Ezinbestekoa da, halaber, lurpeko kobazuloak bisitatzea, ur ezin gardenagoak dituztenak (cenote esaten diete), eta Xcaret Parkera joatea, non naturak eta kulturak bat egin eta ametsetako leku batera eramango zaituzten.
Harea zuriko hondartzak ere ez dira falta, hala nola Akumalekoa, eta hara joanda, itsas dortoken ondoan igeri egiteko esperientzia paregabea bizi izango duzu. Horregatik eta beste hainbat arrazoirengatik, Riviera Maya toki aproposa da leku bakar batean abentura eta kultura bilatzen dutenentzat.
Karibe mexikarra ezaguna da, halaber, gauez bizitza handia duelako. Taberna eta klub ugari
ditu, gauez eta egunez gozatzeko. Eskaintza gastronomikoa ere kontuan hartzekoa da. Dasta itzazu, besteak beste, egiazko ‘taco’ mexikarrak eta zebitxe freskoa, eta jatorri maia duten postreak ere tentagarriak irudituko zaizkizu oso. Hango jakiek bateratu egiten dituzte zapore tradizionalak eta sormena, eta mokadu bakoitza plazer paregabea izaten da. Izan ere, eguzkia eta hondartza baino askoz gehiago eskaintzen dute Cancunek eta Riviera Mayak. Kultura, gastronomia eta natura
Itzuli egingo dizugu
elkartuta, esperientzia ahaztezina izango da bidaia hau zuretzat. Oporleku baten bila bazabiltza, oso kontuan hartu behar zenuke paradisu hau. Eskuzabalik hartuko zaituzte!
EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
EROSKI frankizietako
Marketin arduradunak eta Alberto Cañas
EROSKI frankizietako zuzendariak jaso zuten elikadurako Frankiziatzaile Onenaren Saria.
Gure bezeroak gustura egoteko, EROSKIn lanean ari gara gure produktu eta zerbitzuak kalitatezkoak izan
daitezen eta denda sarea atsegina eta eraginkorra. Lan hori ez da oharkabean pasatzen, eta aitortza egin diote beste behin. 2022.
urtearen amaieran, Euskadiko
Saltoki Onenaren Saria eman zion
Eusko Jaurlaritzak Lakua-Arriagan daukagun denda jasangarriari.
Eta, orain, urteko Frankiziatzaile
Onenaren Espainiako Saria jaso
berri dugu elikaduraren sailean.
Espainiako Frankiziatzaileen Elkarteak (AEF) gure eredua bereizi du, zeinak ezaugarri hauek dituen: frankiziatuen laguntza eta aholkularitza, denden kalitatea eta errentagarritasuna. Gure sarearen
kudeaketa bikainak, gainera, marketin plan sendoa du EROSKIren frankizietarako.
Frankizia eredu oso lehiakorra eta errentagarria da gurea, eta lankidetzazko harreman estua izaten da EROSKIren eta frankiziatuaren artean. Eredu hori hobetzeko grinari esker lortu dugu halako arrakasta. “Kooperatiba
oinarria duen enpresa gara, langileena eta kontsumitzaileena, eta geure-geureak diren balioak ditugu. Horregatik, ulertu egiten ditugu gure frankiziatuen beharrak. Aurten egindako gogobetetze inkestaren arabera, %96,14k balorazio ona egin dute”, nabarmendu du gure Frankizietako zuzendari Alberto Cañasek, saria jasotzeaz arduratu denak.
45 urte daramatzagu frankizien negozioan, eta 600 baino gehiago ditugu. 2022. urtean, beste 67 inauguratu ditugu, eta 397 lanpostu sortu.
ORP Nazioarteko Fundazioak, zeinak laneko bizi-kalitatea eta enpresen berrikuntza hobetzeko lan egiten baitu, saritu egin du laneko arriskuei aurrea
hartzeko gure programa. Sari horrek aitortu egiten du EROSKIk gure langileen segurtasun eta osasunarekin duen
konpromisoa; horrekin batean, prestakuntza, aholkularitza, jarduerak eta hobetzeko tresnak ere eskaintzen dizkiegu.
Osasunaren eta
Jasangarritasunaren arloetan hartu genituen 10 Konpromisoetako bat da gure langileak zaintzea.