www.eroski.es
#37
‘18ko ekaina - 1 EURO
BAZKIDEAREN HILABETEA
Zatoz eta ospa ezazu! ZOZKETAK, SUSTAPENAK ETA ABANTAILAK
ERAKUSLEIHOA EROSKIren kontserba ekologikoak: zaindu egiten zaitugu
SASOI HONETAN... Eroski Natur haragiak AGBarekin: Galiziako txahala eta Aragoiko axuria
EDERGINTZA Babestu ezazu zeure burua belle&SUN produktuekin
EROSKI 37 PASCUAL YOGIKIDS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/05/18
15:56
a u r ki b i d e a www.eroski.es
’18ko ekaina
06 bazkidearen hilabetea
Ikus ezazu zer prestatu dugun zure hilabetea ospatzeko.
20 sasoi honetan... Aragoiko axuria eta Galiziako txahalkia, Eroski Natur sailekoak: haragi estilodunak.
26 EROSKI protagonistak Gereziak eta abrikotak oraintxe daude onen-onenean.
30 erakusleihoa Dasta itzazu gure produktu ekologikoak: arroza, tomatea eta artoa.
32 aurreztu EROSKIrekin
20
Zenbait ideia mokadutxo merke eta osasungarriak egiteko.
36 zurekin dendan EROSKI Consumer aldizkaria berrikuntza askorekin dator hilabete honetan.
40 zure osasunaren alde Ahuakatearen Mundu mailako Hilabetea: EROSKIn ere bai.
45 edergintza Babestu ezazu larruazala belle&SUN produktuekin.
06
45
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
51 EROSKI club aurrezki bonuak Aurrezten lagunduko dizugu EROSKI club aurrezki bonuekin.
3
003 SUMARIO EUS.indd 3
24/5/18 20:59
hilabete honetan... ‘18ko ekaina
www.eroski.es
#37 ‘18ko ekaina - 1 EURO
“EROSKI club sortu zenetik, orain dela lau urte ia, 3,7 milioi bazkide baino gehiago egin ditugu”
Aurrezki-bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 51. orrialdean
BAZKIDEAREN HILABETEA
Zatoz eta ospa ezazu!
Itxaso Cuesta — Eroski clubeko ARDURADUNA
ZOZKETAK, SUSTAPENAK ETA ABANTAILAK
ERAKUSLEIHOA EROSKIren kontserba ekologikoak: zaindu egiten zaitugu
SASOI HONETAN... Eroski Natur haragiak AGBarekin: Galiziako txahala eta Aragoiko axuria
EDERGINTZA Babestu ezazu zeure burua belle&SUN produktuekin
001 PORTADA EUS.indd 1
Mila esker!
24/5/18 20:58
#37. argitalpena ‘18ko ekaina
H
itz arruntak dira, baina esanahi asko dutenak. Eta horixe esan nahi dizuegu zuei, EROSKI clubeko bazkideei, egunero eta gure proiektu guztietan ondoan zaituztegunei. Cluba sortu zenetik, 2014. urteko urrian, 3,7 milioi bazkide baino gehiago egin ditugu. Atsegin hartzen dugu horrekin, eta, batez ere, indarra ematen digu lanean jarraitzeko eta zuri beti gauzarik onenak preziorik onenean eskaintzeko. Berrikuntzak eginez eta hobetuz, egunez eguneko betebeharretan probetxua atera diezaiezun gure abantaila berriei eta zerbitzuei. Produktuen zozketak, erosketak edo ordainketak egiteko aplikazioak, elikagai osasungarriak... Guk modu horretan ematen dizkizugu eskerrak, eta halaxe egiaztatuko duzu bazkidearen hilabete honetan. Ekainean, gainera, udan sartuko gara, eta eguraldi ona ere iritsiko zaigu. Garai honetan, kolorez eta zaporez betetzen
dira gure frutategiak, eta elikagai horiei esker, otordu osasungarriak eta gozoak egingo dituzu. Gauza bera gertatzen da gure elikagai ekologikoekin ere: beren prozesu naturalari esker, zaindu eta errespetatu egiten dute ingurumena, eta zure osasunari ere mesede egiten diote. Zaindu egiten gaituzte barrenetik, baina kanpotik ere egin beharra dago. Eguzkia indarrez jotzen hasia da, eta nahitaezkoa da gure larruazala zaintzea. Gure belle&SUN sailean erraz aurkituko duzu zure beharrizanetara ongien egokitzen den produktua. Jar zaitez eroso eta goza ezazu aldizkaria irakurriz. Ekin!
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915386104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607973913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015
Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena seigarren urtez jarraian
20 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarlanean
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
EROSKI club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
4
004 EDITORIAL EUS.indd 4
24/5/18 21:01
EROSKI 37 MAY TEA 2.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/05/18
16:15
BAZKIDEAREN HILABETEA
Bazkide izateak saria dauka Hilabete honetan badugu zer ospatua. Zuri esker eta zuri begira egiten dugu: bazkidearen hilabetea ari gara ospatzen. Zuek konfiantza jartzen duzue gugan, eta zenbait eskaintza eta zozketarekin eskertu nahi dizuegu. Ikus ezazu zenbait abantaila daukazun zain bazkide izateagatik. 2X1 ESKAINTZA PRODUKTUETAN Aurrezteko aukera da bazkide izatearen abantaila nagusietakoa. Aurreztea erraza izan dadin, ekaineko lehen hamabostaldian 2x1 erako eskaintza izango duzu elikadurako hainbat
produktutan eta elikagai freskoetan. Eskaintza horretan sartuko dira frutak, haragiak, urdaitegiak, arrandegiak eta okindegiak, eta baita olioak, garbigarriak, freskagarriek, eta abar ere.
100 EUROKO 100 ORGA ZOTZ EGINGO DITUGU Halaxe bermatzen du gure zazpigarren konpromisoak: prezio onak ditugu modu orekatu eta arduratsuan elikatzeko beharrezkoak diren produktuetan, eta aurrezteko proposamen pertsonalizatuak egiten dizkiegu gure bazkideei. Gure eskaintza eta sustapenen bidez, beharrezkoak zaizkizun produktuak zuri hurbiltzen saiatzen gara, egunerokoa
errazagoa gerta dakizun. Bazkidearen hilabetea da hau eta, hori ospatzeko, eskaintza berriak prestatu ditugu zuretzat: oraingoan, zozketa bat. EROSKIn erosketak egitean 100 euro baino gehiago gastatzen duzuen bazkide guztiek zozketa batean parte hartuko duzue, eta 100 euroko balioa duen ehun orga irabazteko aukera izango duzue.
*2018ko maiatzaren 31tik uztailaren 1era erosketak egiten badituzu (erostaldi batean edo gehiagotan) eta 100 euro edo gehiago gastatzen badituzu, 100 euroko balioa duten 100 orgaren zozketan sartuko zara. Diru hori zuren EROSKI club txartelean sartuko zaizu zuzenean. Zure saria lortzeko, harremanetarako telefono zenbaki bat utzi izan beharko duzu EROSKI cluben izena ematean. Oraindik egin ez baduzu, deitu ezazu lehenbailehen EROSKI clubera (944 943 444) eta eman itzazu zure datuak. Hemen eskuratuko dituzu sustapen honen oinarri guztiak: www.eroski.es/sorteo-carros/ helbidean eta EROSKI dendetan.
HILABETE HONETAN, PILATU ITZAZU TRAVEL CLUBEKO PUNTU GEHIAGO Travel Club puntuak errotuta daude gure egunerokoan. Hain zuzen, EROSKI clubeko bazkideek 1.365.000 opari baino gehiago trukatzen dituzte urtero. Udan puntu asko erabiltzen du jendeak, eta ohikoa izaten da trukean bidaia exotikoak hartzea, oporretarako hegaldien eta
hotelen erreserbak egitea, parke tematikoetarako sarrerak eskuratzea eta era guztietako produktuak eskatzea: hondartzako aulkiak, patineteak, futboleko ateak, toallak, piknik-erako motxilak, eta abar. Opari horiek guztiak eta askoz gehiago ere aurkituko dituzu Travel Cluben Viajes y Mรกs katalogoan.
Ekainean, EROSKI clubek kanpaina esklusibo bat eskaintzen du: bazkideentzat bakarrik izango da, eta itzuli egingo dizkie maiatzaren 31tik uztailaren 1era Travel Cluben katalogo guztian trukatzen dituzten puntuen %15. Atera probetxua gure eskaintza guztiei ekaineko hilabete honetan eta pilatu itzazu puntuak.
* Sustapen hau ezin zaie gehitu puntuak trukatzeko beste sustapen batzuei. Zure puntuak 2018/05/31tik 2018/07/01era trukatzeko balio du. EROSKI clubeko bazkideentzat bakarrik da eskaintza hau. Gehienez, 20.000 puntu itzuliko zaizkio bazkide bakoitzari. Sustapena bukatu ondoren emango zaizkizu puntuak. Hemen ikus dezakezu zer-nolako opariak dituzun eskura: www.travelclub.es.
6
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 6
24/5/18 21:06
Zatoz gurekin ospatzera! EROSKIrengan jartzen duzun konfiantza eskertzeko, zozketez gain, hilabete honetan abantaila gehiago ere izango duzu. Alde batetik, gonbidapena egiten dizugu bazkide bezeroentzat antolatu dugun informazio jardunaldira etor zaitezen, partekatzera, iritzia ematera eta gozatzera; izan ere, Demode Quartet eta Gari etorriko zaizkigu beren emanaldiak eskaintzera. Ekainaren 11n izango da ekitaldi hori, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta ekainaren 15ean, Bilboko Euskalduna jauregian. Hitzordu horietara joaten den pertsona bakoitzeko, bost minutu emango ditugu gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketak egiteko The WalkOn Project fundazioaren eskutik. Eman ezazu
izena helbide honetan, www.eroski. es/diadelsocio, edo bidal ezazu mezu bat diadelsocio@eroski.es helbidera edo deitu 943 318 630 zenbakira. Ekitaldi eta zozketa horietan parte hartzeko aukera izateaz gain, abantaila gehiago ere baditu EROSKI clubeko bazkide izateak. Jarrai ezazu irakurtzen eta jabetuko zara.
ORAIN, ZURE EROSKI APLIKAZIOAK SARIA DAUKA 5S SAMSUNG GALAXY S9 ZOTZ EGINGO DITUGU Truka itzazu gutxienez bi kupoi eta sar zaitez Samsung TTru Galaxy S9 markako bost mugikorren zozketan*
EROSKI aplikazioa ez badaukazu,
DESKARGATU EZAZU BEREHALA! D Google Play eta App Store guneetan aurkituko duzu G
* ERO EROSKI aplikazioaren Nire sustapenak atalean dauzkazun bi kupoi gutxienez trukatzen badituzu 2018ko 2 018k maiatzaren 31 eta uztailaren 1a bitartean, zotz egingo ditugun SAMSUNG GALAXY S9 markako bost mugikorretako bat lortu ahalko duzu. Hemen eskuratuko dituzu sustapen honen marka m oinarri guztiak: www.eroski.es/sorteo-apperoski helbidean eta EROSKI dendetan. oinar o
7
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 7
24/5/18 21:06
BAZKIDEAREN HILABETEA
Bazkide izatearen abantailak Zuek zarete, gure bazkideak, gure lehentasun nagusia, eta halaxe izango zarete beti. Zuengatik saiatzen gara egunero gauzak hobeto egiten eta zuengatik gara gaur egun kontsumoko kooperatiba handi bat, non bazkideak zareten protagonista.
D
agoeneko 3,7 milioi bazkide baino gehiago gara EROSKI cluben. Eta merezi duzuen protagonismo guztia eman nahi dizuegu. Hori dela eta, hilabete hau zuei eskainiko dizuegu, ematen diguzuen babesa eskertu nahi baitizuegu, zuen etxeetan sartzen uzteagatik eta gugan konfiantza jartzeagatik zuek eta zuen familia elikatzeko garaian. Maite dugu gure ekimen guztietan parte har dezazuen, EROSKI proiektu kolektibo bat delako eta gizarte osoari zabalik dagoelako. Gure antolamendu kooperatiboaren eredua den bezalako delako, hasieratik bertatik egiten ditugu gauzak bestela, lehentasuna ematen baitiogu proiektu kolektiboari eta ez banakoari. Gure proiektuan bateratu egiten ditugu merkatuko ekonomiaren egoera eta balio kooperatiboak, eta argi dugu zein dagoen erdigunean: kontsumitzailea, bazkide langilea eta gizartea.
JARDUN EREDUGARRIA EROSKIren eredu sozio-enpresarialak badu berezitasun bat; jabetza, izan ere, langileena da eta kudeaketa, berriz, partaidetzazkoa, non bazkide kontsumitzaileak bezala baitaude sartuta langileak ere. Hain zuzen, Joseph Stiglitz Ekonomiako Nobel sariduna (2001) bisitan izan da hilabete honetan EROSKIk Arrasaten duen hipermerkatuan, bertatik bertara ezagutzeko gure kooperatiba eredua, non langileak ez ezik kontsumitzaileak ere partaide diren; hain zuzen, bereziki
8
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 8
24/5/18 21:06
ezagutu nahi izan du bi kolektibo horiek kooperatibaren kudeaketan parte hartzeko darabilgun sistema, eta ikusi nahi izan du pertsona batek zenbateko harremana eta konpromisoa agertzen duen proiektu baten jabe denean eta hala sentitzen denean. Eta hortxe dago, hain justu, gure ereduaren berezitasuna. ABANTAILA HANDIAK EROSKIn bestelako abantailak aurkituko dituzu beti. Adibidez, zure iritzia kontuan hartzen dugu bezeroei entzuteko proiektuetan. Horren adibide garbia dira osasunaren eta
iraunkortasunaren arloan hartu ditugun hamar konpromisoak, urte honetako apirilean ezagutarazi ditugunak. 7.500 pertsonak baino gehiagok lagundu diguzue dekalogo hori osatzen, zuen iritzia emanez eta zuen beharrizanak eta kezkak adieraziz. Hain zuzen, halaxe islatzen du gure zortzigarren konpromisoak, non bermatu egiten dugun modu garbi eta gardenean jokatuko dugula, beti zuen partehartzea kontuan hartuta. Aurreztea da zuen kezka handienetakoa. 2014ko urrian, EROSKI club sortu zen, aurrezkia sustatzeko
helburuarekin eta bazkide guztien harremana eta parte-hartzea lantzeko asmoarekin. Gaur egun, 3,7 milioi bazkide baino gehiago ditu, eta 2017. urtean, 260 milioi eurora iritsi ziren familiei aurrezki bidez egindako transferentziak, zuentzat pertsonalizatuta zeuden eskaintzak eta sustapenak erabilita. LAGUNDU EGITEN DIZUGU AURREZTEN Gure saltokietan aurkitzen dituzuen eskaintza eta sustapenez gain, beste hainbat aukera ere eskaintzen dizugu aurrezteko. • Urrezko txartela EROSKI cluben Urrezko txartel berria aurkeztu genuen apirilean. Hilean 4,99 euroko kuota ordainduta, %4 pilatuko duzu EROSKIren dendetan egiten dituzun erosketa guztietan. Era horretan, hilean 60 euro gastatzen badituzu janaritan, eta horri kuotaren gastua eransten badiozu, urtean 50 euro aurrezten ariko zara, eta oso ongi etorriko zaizu, adibidez, autoari gasolina botatzeko. Eta hauxe da onena: zenbat eta gehiago erosi, orduan eta gehiago aurreztuko duzu. Deskontu hori, gainera, ez da supermerkatuetarako bakarrik, gure denda guztietarako balio du: gasolindegiak, bidaiak, optikak, bitxi dendak, etxetresnak... EROSKIn erosten duzun guztiaren %4 pilatuko duzu, zure hurrengo erosketetan nahi duzunean gasta dezazun. Itxura ona du, ezta? • Aurrezki bonuak Aldizkari honetan, webgunean eta mugikorreko zure aplikazioan, aurrezki bonu pertsonalizatuak aurkituko dituzu, zuri ongien egokitzen zaizkizunak. Horiekin, eskurago edukiko dituzu gehien behar dituzun produktuak, gehien kontsumitzen dituzunak edo gure ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeenak. • Travel Club puntuak Zure EROSKI club txartelarekin Travel puntuak pilatuko dituzu, eta trukean, opariak, bidaiak, zerbitzuak... eskuratu ditzakezu. Zenbat eta gehiago gastatu, orduan eta puntu gehiago pilatuko duzu.
9
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 9
24/5/18 21:06
BAZKIDEAREN HILABETEA
Urtea bete dugu eta 10 € opari
EROSKI club kreditu txartelak urtebete egin du, eta zuri 10 € opari eginez ospatu nahi dugu. Oraindik ez al duzu eskuratu? Eska ezazu berehala!
G
ure klubeko kide izan nahi baduzu, eman ezazu izena ekainaren 14aren eta uztailaren 15aren artean, eta txartel berriarekin, 10€-ko aurrezki bonu bat jasoko duzu. Lehendik eskuratua baduzu, zuk ere eramango dituzu 10 €. Horretarako, gutxienez 200 euroko
erosketak egin beharko dituzu EROSKIren saltokietan ekainaren 14tik uztailaren 15era, eta 10 € sartuko dizkizugu atxikitako EROSKI club txartelean. * Hamar euro horietaz gain, EROSKI club Mastercard txartelak baditu beste hainbat abantaila ere: • Doakoa da betiko, jaulkitze eta
mantentze kuotarik gabea. • EROSKItik kanpo egiten dituzun erosketen %1 itzultzen dizu. ** • Txartel bakarrarekin egingo dituzu ordainketak EROSKIn, bazkide izatearen abantaila guztiekin. • Gehiago aurreztuko duzu EROSKIn: sustapenak eta kanpaina esklusiboak eskainiko dizkizugu. • Dirua komisiorik gabe atera ahalko duzu EROSKIren hipermerkatu eta supermerkatuetako kutxazain automatikoetan. *** Denen esku jarri genuenetik, 200.000 bezerok baino gehiagok daukate EROSKI club kreditu txartela, eta horiei 1,7 milioi euro baino gehiago sartu dizkiegu txartelean aurrezki gisa.
* Txartela baldin badaukazu eta EROSKI club txartelarekin EROSKIn ordaindutako erosketak (2018ko ekainaren 14tik uztailaren 15era) 200 eurora iristen badira, 10€ itzuliko dizkizugu. Diru hori uztailaren 24an sartuko zaizu EROSKI club txartelean, aurrerantzean EROSKIn egiten dituzun erosketak ordaintzeko. Txartela orain egiten baduzu, 10€-ko bonu bat bidaliko dizugu etxera txartel berriarekin, eta EROSKIn egindako edozein erosketatan trukatu ahalko duzu, 10€-tik gorakoa denean eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaintzen denean. Bonuak dakarren diru kopurua zuzenean sartuko zaizu EROSKI club txartelean, hurrengo erosketetan erabil dezazun. Sustapen honek soilik balio du ekainaren 14tik uztailaren 15era eskatzen diren eta 2018ko abuztuaren 15a bitarte jaulkitzen diren EROSKI club kreditu txartel berrientzat. Bonua 2018ko urriaren 15a arte trukatu ahalko da. ** Kanpoan gelditzen dira hipermerkatuak eta bere gasolindegiak, supermerkatuak eta bere gasolindegiak, elikadura dendak, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten erabilerak eta eskudiru ateratzeak eta uzteak, ez baitira ondasunak edo zerbitzuak erosteko operazioak. Zenbatekoa kalkulatzeko, erosketa garbia hartzen da (abonuak eta itzulketak kenduta), dendako saltzaileak komunikatutako jarduera tipologiaren arabera. *** Egunean 300 euro arte, titularrak erabil dezakeen mugaren barrenean eta ordaintzeko duen ohiko eran.
10
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 10
25/5/18 16:05
EROSKI 37 DANONE OIKOS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
22/05/18
13:56
por tu salud
BAZKIDEAREN HILABETEA
1
2
3
Desblokeatu ezazu pantaila
Hurbildu ezazu mugikorra ordainketa terminalera
Egina dago erosketa!
Eta orain, mugikorrarekin ere ordaindu ezazu, nonahi eta noiznahi Mugikor bidez ordaintzeko gure aplikazio berriak aukera emango dizu zure EROSKI club Mastercard txartelarekin erosketak eroso eta modu seguruan egiteko.
E
ROSKI club kreditu txartelarekin ordaintzea are erosoagoa eta azkarragoa izan dadin -une orotan eragiketen segurtasuna bermatzen dela -, mugikor bidez ordaintzeko gure aplikazio berria aurkeztuko dizugu. Txartelaren jabe izanez gero, probetxua atera ahalko diezu ordainketa modu berri honen abantaila guztiei. Zure telefonoa Android bada, joan zaitez EROSKIren aplikaziora, deskargatu ezazu EROSKI club Pay aplikazioa eta has zaitez zure mugikorrarekin ordaintzen, azkar, eroso eta modu seguruan:
• Desblokeatu ezazu mugikorraren pantaila eta egiaztatu ezazu NFC antena konektatuta dagoela (sartu ezarpenetan, konexioetan, aktibatu NFC antena). • Hurbildu ezazu mugikorra saltokiko ordainketa terminalera baieztapenaren soinua entzuten den arte. • Erosketa 20€-tik gorakoa bada, sar ezazu txartelaren PINa. • EROSKI denda bateko finantzaketa denean, ordainlekuan adierazi besterik ez duzu egin behar, eta eskura izango dituzu indarrean dagoen sustapenaren baldintzak. *
Orain azkarragoa, erosoagoa eta seguruagoa mugikor bidez ordainduta * Santander Consumer Finance, S.A-k baimendu beharreko fi nantzaketa da.
12
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 12
24/5/18 21:06
EROSKI 37 FREIXENET.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
08/05/18
11:51
BAZKIDEAREN HILABETEA
Zuri informazioa eta formazioa ematea da gure lehentasuna EROSKI cluben ez dituzu aurkituko eskaintzak, sustapenak eta aurrezteko moduak bakarrik. Askoz gehiago eskaintzen du! Halaxe frogatzen du kalitatezko informazioa ematearen alde hartua dugun konpromisoak, eta horri jarraiki, 40 urte baino gehiago daramatzagu hedapen lana egiten osasunaren eta iraunkortasunaren inguruan.
E
ROSKI Consumer aldizkaria hilero heltzen du gure saltokietara guztiz berrituta, eta eskaintza berezi gisa, bazkideei merkeago eskainiko dizuegu hasiera honetan, orain arte bezala informatuta egon zaitezten elikadurari, osasunari, iraunkortasunari aisialdiari... lotutako gaien inguruan. EROSKI Consumer aldizkariaz gain, EROSKI club izenekoa ere ateratzen hasi ginen orain dela hiru urte baino gehiago. Hainbat informazio eskaintzen dizu, EROSKIren berritasun guztiak, sasoiko produktuak, gure kooperatibari lotutako albisteak, edertasunaren arloko trikimailuak... Gure produktuen inguruko informazio guzti-guztia eskura eduki dezazun
EROSKIn erosketak egiteko garaian, eta, gainera, aurrezki bonuak ere badakartza. Eta aldizkari horiekin batean, beste hainbat ekitaldi eta euskarri ere erabiltzen dugu informazioa emateko. Urtean zehar formazio tailerrak eta hitzaldiak antolatzen ditugu gure saltokietan, batez ere elikadura osasungarriaren inguruan. Dastatze saioak ere egiten ditugu gure produktuak merkatura atera aurretik, zuen iritzia eman diezaguzuen, eta gure webgunean atal bat daukagu puntuazioa jar diezaiezuen gure produktuei, jakin egin nahi izaten baitugu zer gustatzen zaizuen eta zertan hobetu behar dugun. Konpromisoekin egin
dugun bezalaxe, non 7.500 pertsonak baino gehiagok lagundu diguzuen gure katalogoa osatzen. Eta nola ahaztu teknologia berriak. Gure webgunean, www. eroski.es atarian alegia, zure EROSKI club atala daukazu, eta hor eskueskura edukiko dituzu abantaila guztiak: aurrezki bonuak, aldizkaria formatu digitalean, zure saldoa, zure erosketa zerrenda... Beharrezko zaizun guztia, klik bakarrean. Eta beti aldean eraman nahi baduzu... hortxe duzu EROSKI club aplikazioa. Oraindik ez al duzu ezagutzen?
14
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 14
24/5/18 21:06
Honelakoa da EROSKI club aplikazioa Gure aplikazioak aukera emango dizu bazkide izatearen abantaila guztiei etekina ateratzeko azkarrago, errazago eta edozein lekutan zaudela. Dagoeneko 250.000 erabiltzaile baino gehiago gara. Ez egin zalantzarik eta zatoz zu ere!
B
ezeroei gauzak errazteko zerbitzuak eskaintzea da gure helburu nagusietakoa, erosketak erosoago egin ditzaten eta eguneroko zereginetan hobeto moldatu daitezen. Horrexetarako sortu genuen, hain zuzen, EROSKI aplikazioa. EROSKI clubeko bazkideentzat pentsatua dago, eta erabiltzailearen eskura jartzen ditu gure abantaila guztiak, modu eroso eta errazean. EROSKIren doako aplikazioarekin (iPhoneetan eta Android erako gailuetan erabil daiteke), aurreztu egingo duzu zure erosketa txartelean, baina ez hor bakarrik: denbora ere aurreztuko duzu eta eroso-eroso egingo dituzu erosketak. Honako abantaila hauek eskuratuko dituzu EROSKI aplikazioarekin.
NIRE SUSTAPENAK Nire bonuak: Joan zaitez zure deskontu bonuetara are modu erosoagoan. Eta modu ekologikoagoan ere bai, paperik ez
baituzu erabiliko. Beti eskura edukiko dituzu aktibatzeko eta noiznahi trukatzeko.
erosketak egitera zoazenean; produktu berriak behar dituzun neurrian, horiek ere erantsi ditzakezu zerrendara.
Nire eskaintzak: Erosketetan dirua aurreztu dezazun, zuri gehien egokitzen zaizkizun eskaintzak bilatuko dizkizu aplikazioak.
NIRE KREDITU TXARTELA Aplikazioari esker, mugikorrarekin aski eroso ordaintzeko modua izango duzu.
NIRE TXARTEL DIGITALA Gure saltoki guztietan identifi katu ahalko zara EROSKI club txartela aldean eraman gabe ere.
NIRE SALDOA Edozein unetan ikus dezakezu modu azkar eta erosoan zenbateko saldoa duen zure EROSKI club txartelak.
NIRE EROSKETEN ZERRENDA Gorde egin ditzakezu zure ohiko zerrendak eta beti eskura eduki
NIRE TRAVEL CLUB PUNTUAK Ikus itzazu zure saldoa eta Travel Club txartelaren mugimenduak.
5 SAMSUNG GALAXY S9 ZOTZ EGINGO DITUGU Truka itzazu bi kupoi gutxienez ekainean eta sar zaitez Samsung Galaxy S9 markako bost mugikorren zozketan
EROSKI aplikazioa ez badaukazu, DESKARGATU EZAZU BEREHALA� *Galde ezazu lege oinarrien berri dendan edo begiratu www.eroski.es/sorteo-apperoski/ helbidean
15
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 15
24/5/18 21:07
BAZKIDEAREN HILABETEA
Zaindu egin nahi zaitugu Aurreztea eta informazioa ematea dira EROSKIren ardatz nagusietakoak. Baina bazkidearen hilabete honetan, kezka sortzen digun beste gai bati buruz ere hitz egin behar dugu: osasunari buruz.
O
sasuna zaintzea eta, bereziki, modu osasungarrian elikatzea kezka iturri handienetakoak dira kontsumitzaileentzat, eta ez dute argi izaten zer jatea komeni den edo nola presta daitekeen menu orekatu bat. Guk laguntza eman nahi izan diegu EROSKI clubeko bazkideei, bizimodu osasungarriagoa egin dezaten, elikadura orekatuan eta ohitura osasungarriagoetan oinarrituta. Hori dela eta, Ekilibria aurkeztu genuen iaz, dieta orekatua egiteko gomendioak ematen dituen ekimen bat, elikagai multzo bakoitzetik
zenbat jan behar den esaten duena (zenbateko errazioak eta zernolako maiztasunez). Hori kontuan hartuz, bermatua dago kaloria eta mantenugai proportzio egokia hartuko dugula. Proposamen fidagarrienetan oinarritzen den piramide bat eraiki dugu nutrizio arlorako, eta gure aditu taldearen ezagutza ez ezik, kanpoko aholkularitza espezializatua ere jaso dugu horretarako. Ekilibria proiektua osatzen duten zerbitzu guztiak erabateko oinarri zientifikoarekin eta teknikoaren landu dira. Eta gure bezeroen esku jartzen dugu
plan erabat pertsonalizatua egiteko aukera, modu orekatuagoan elikatzen lagunduko diena, guztiz doan gainera. Ekilibria programak, hain zuzen, sari bat jaso du joan den apirilean Estrategia NAOS sarietan (Nutrizioa, Jarduera Fisikoa eta Gizentasunaren Prebentzioa), Enpresa Ekimen Onenaren sailean. Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak ematen du sari hori, Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikia dagoen erakundeak.
16
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 16
24/5/18 21:07
NOLA FUNTZIONATZEN DU? • Nutrizio arloko txostena. Hauxe da programaren atalik aipagarriena. Ekilibrian izena ematen duzunean, hilero nutrizio arloko txosten bat helaraziko zaizu, non alderatuta agertuko diren EROSKI club txartelarekin egin dituzun erosketak eta zure etxerako kontsumo gomendioak. Nutrizio arloko piramideak esaten duena abiapuntu hartuta, zuk erositako elikagaiak zenbateraino diren egokiak adieraziko dizugu. • Niretzako gomendioak. Hilero, aurrezki bonuak eta gomendioak eskuratuko dituzu, eta lagundu egingo dizute elikadura orekatua lortzen zuretzat eta zure familiarentzat, preziorik onenari uko egin gabe.
gehiago, guztiz egokia iruditzen zaigu horiengana jotzea informazio gehiago eskuratzeko edo osasun arazoren bat agertuz gero. • Errezetak eta gaurkotasuna duen informazioa. Atal honetan, gustu eta aurrekontu guztietarako platerak aurkituko dituzu, sukaldean trebezia handia duten erabiltzaileentzat eta eltze artean hain ongi moldatzen ez direnentzat, baina beti osasunaren ikuspegia lehenetsita. Dieta orekatu batean sartzeko moduko menuak eskainiko dizkizugu, nutrizio arloko gure semaforoan oinarrituta beti, non koloreen bidez sailkatzen den mantenugai kopurua: berdea, horia edo laranja.
• Nutrizio arloko aholkularitza. Zalantzaren bat baduzu, nutrizionisten taldeak pozik erantzungo dizu. Helbide honetan egin dezakezu zure galdera, erabat doan: www.eroski.es/ekilibria-clubsalud. Jakin behar duzu, dena den, gomendio horiek ez dutela ordezkatzen eta ez direla, inondik ere, mediku espezialista batekin edo dietista-nutrizionista batekin aurrez aurre egindako kontsulta bat; are
EROSKI CLUBEKO BAZKIDEA BAZARA ETA ZEURE BURUA ZAINDU NAHI BADUZU, ANIMATU ZAITEZ Elikatu modu osasungarri eta orekatuan. Elikadurari eta osasunari buruzko informazioa eskuratu ahalko duzu zure helbide elektronikoan gure buletinaren bidez, edo Ekilibriaren webgunean begiratu dezakezu. Egiazkotasuna, praktikotasuna, ukitu atsegina eta aurrezteko aukera, horiek dira gure gomendioen ikurrak. Eman ezazu izena www.eroski.es/ekilibria
17
006-017 MES DEL SOCIO EUS.indd 17
24/5/18 21:07
gosea pizteko
berrikuntza
Dasta ezazu izarrekin egindako gure zopa
H
aragiz eta izar itxurako pastaz egindako zopa beti-betiko platera da, eta komeni izaten da biltegian tokitxo bat egitea, sukaldean aritzeko gogorik ez dugunerako edo gorputzak bero pittin bat eskatzen digunerako. Gainera, berehala prestatzen da: aski da ura botatzea eta irakin dezan uztea. Gure saltokietan, lau errazioko formatuan aurkituko duzu.
iradokizuna
gomendioa
Zapore berriak salda deshidratatuetan
Makillajea kentzea inoiz ez da izan hain erraza
H
A
ona hemen EROSKIren salda deshidratatuek dakartzaten zapore berriak: haragia, oilaskoa, arraina eta begetala. Askoz naturalagoak dira eta hamar pastillatako formatuan datoz, errazago erabil ditzazun eltzeko edozein errezeta prestatzean. Zopa horiek, gainera, ez dute glutamatorik, substantzia hori kaltegarria eta mendekotasun-sortzailea izan baitaiteke kopuru handietan hartuz gero. Eskuratu itzazu eta aberastu zure platerak.
ldatu egin dugu belle saileko gure toallatxoen formula, zure larruazala zaindu dezazun makillajea kentzen ari zarenean. Beharrizan guztietara egokitzen da gure toallatxo sorta: Esfoliatzaileak: kendu egiten dituzte zikin arrastoak eta zelula hilak, eta ongi-ongi garbitzen dute larruazala, berrituta eta lau-laua uzten dutela. Larruazal lehorra: Kotoi estraktua eta almendra gozoen olioa daramatzate, zeinak hidratatzeko gaitasuna duten. Egokiak dira sentiberatasun handieneko larruazalentzat. Larruazal normala: aloe verarekin, loto lorearekin eta E bitaminarekin aberastuta daude, eta hidratatu egiten dute larruazala, eta leun eta lau gelditzen da. Mizela ura: Testura leunekoak dira, mizela uretan bustita baitaude, eta modu eraginkorrean harrapatzen dute makillajea, zikin arrastoak eta seboa, igurtzi beharrik gabe.
18
018 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 18
24/5/18 21:10
EROSKI 37 CHIKILIN.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/05/18
15:56
Ternasco de Aragรณn eta Ternera Gallega AGBak
EROSKI Natur haragiak: gustagarrienak 20
020-022 ES TIEMPO DE EUS.indd 20
24/5/18 21:11
sasoi honetan...
Eroski Natur sailean, Adierazpen Geografiko Babestuak dituzten bi haragi paregabe dauzkagu: Galiziako txahalkia (Ternera Gallega) eta Aragoiko axuria (Ternasco de Aragón). Oso kontrol zorrotzak gainditu behar izaten dituzte, eta horri esker, kalitate gorena lortzen da, eta berdinik ez duen haragi zaporetsu, heze eta samurra. Biak ere, gainera, ingurumena eta animalien ongizatea errespetatuz ekoizten dira, eta horrek bermatu egiten ditu lan baldintza duinak langileentzat eta iraunkortasuna landa eremuarentzat. Horretan datza, hain zuzen, herrien eta langileen etorkizuna.
T
ernera Gallega eta Ternasco de Aragón AGBaren barrenean dauden abeltzainek badute ezaugarri bat elkarrekin: harro daude lurralde berezi eta bakan batean dihardutelako eta maite dute egunero egiten duten hori, hau da, merkatuan dagoen txahal eta arkume haragirik onena ekoiztea. Abeltzain horiek azienda zaintzeko daukaten era arretatsuari esker, kontsumo modu berri bat finkatzen ari da, osasuna zaintzeko eta dieta orekatu eta osasungarria egiteko nahiari gehiago atxikitzen zaiona. Modu naturalean hazitako animalietatik datoz bi haragi horiek, eta osasungarriagoak dira, pisua eta kolesterola handitzen ez dutenak dieta orekatu baten barrenean janez gero. TERNASCO DE ARAGÓN AGB-A Ternasco de Aragón izena daraman axuriak 90 egun baino gutxiago izaten ditu, eta amaren esnearekin eta zereal naturalekin elikatzen dute pisu egokia iristen duen arte: 8 eta 12,5 kg artekoa. 1989. urteaz geroztik, kontseilu arautzaile batek kontrolatzen du hazte prozesua (Ternasco de Aragón Adierazpen Geografiko Babestuaren Kontseilu Arautzaileak), eta horren ondorioz, izendapen espezifikoa lortu duen lehenbiziko haragi freskoa izan da Espainian. Hazte prozesu guztia aurrez zehaztua dagoenez, eta sarri-sarri egiten diren kontrolei esker, bermatu egiten da kalitate estandar bikainak edukiko dituela eta, ondorioz, haragia samurra, gustagarria eta osasungarria izango dela. Axuriak edo arkumeak, gainera, aukera asko
ematen du sukaldean, eta egokia da kontsumitzaile mota berriengana iristeko eta kontsumo modu berriak bultzatzeko. Onura gehigarri gisa, Eroski Natur saileko produktu hau lagungarria da landa eremu hartako ekonomia sustatzeko, baita tokiko kultura eta bizibidea ere; izan ere, lagundu egiten du populazioari eusten eta inguru naturala babesten. TERNERA GALLEGA AGB-A Europako Batasunak 1996. urteaz geroztik onartzen du Ternera Gallega Adierazpen Geografiko Babestua, eta kontrol integrala eta berme ziurtagiria duen lehenbiziko abelgorri haragia da. Galizian jaio, hazi eta hil diren txahaletatik bakarrik dator Ternera Gallega Adierazpen Geografiko Babestuarekin merkaturatzen den haragia; arraza autoktonoak eta horien gurutzatzeak erabiltzen dituzte, eta kontrol integraleko programa zorrotz bat gainditu behar izaten dute. Hamar hilabete baino gutxiagoko txahalak izaten dira, abeltegi eta haztegi tradizionaletan haziak, eta landare jatorriko pentsu baimenduekin bakarrik elikatzen dituzte. Gainera, Ternera Gallega Suprema saileko haragia denean (goren mailakoa), amaren esnearekin elikatzen dituzte gutxienez zazpi hilabete egin arte. Haragia gihar finekoa izaten da testuraz, hezea, zaporetsua eta ezin samurragoa. Zure supermerkatuan aurkituko dituzu merkatu guztian estilo gehien duten haragiak, eta oso erraz bereiziko dituzu, Eroski Natur saileko etiketa baitaramate, eta Ternera Gallega eta Ternasco de Aragón Adierazpen Geografiko Babestuaren zigilua, kalitatearen bermerik onena.
21
020-022 ES TIEMPO DE EUS.indd 21
24/5/18 21:11
Susana NuĂąez: Galiziako abeltzaintzaren muinean Baten bati oraindik ere harrigarria egingo zaio emakume bat ikustea ganadutegi bateko buru, baina Susana NuĂąezena ez da salbuespena: emakumeek zuzentzen dituzte Ternera Gallega AGBaren barrenean dauden ganadu ustiategien %51. Zer da zuretzat A Parrocha (Lugo) ganadutegiaren arduradun nagusia izatea? Ganadutegia nire bizitzaren zati izan da eta familiako tradizioaren zati. Nire gurasoak honetan aritu dira beti, eta 18 urteak bete nituenean, ni ere hementxe hasi nintzen. Rubia Gallega arrazako ganaduetan espezializatuta zaudete; zergatik egin duzue arraza horren alde? Ospea ematen digun abelburu mota bat delako. Ganadutegi gisa, Ternera Gallega AGBan partaide izateaz gain, parte hartzen dugu halaber Rubia Gallega Arraza Hazleen Espainiako Elkartean (ACRUGA), zeinak babestu egiten duen gure lurraldean berezkoa
den arraza hori mantendu egingo dela eta zaindu egingo dela arraza autoktono horretako abelburuak hazten diren lekuetako ingurumen oreka. Elikadurari dagokionez, zer-nolako estandarrak bete behar izaten dituzue? Ternera Gallega AGBaren barrenean egoteak behartu egiten gaitu kalitate kontrol oso zorrotzak egitera. Ustiategian bertan ekoizten den bazkarekin elikatzen dira gure behiak nagusiki. Txahalek amaren esnea hartzen dute zazpi hilabetez gutxienez, eta dieta osatzeko, belar lehorra eta AGBaren Kontseilu Arautzaileak baimendutako kontzentratuak ematen zaizkie. Dena oso ongi kontrolatua dago haragiak
kalitate eta zapore gorena eduki ditzan. Zer ematen dizue Ternera Gallega AGBaren barrenean egoteak? Guretzat oso onuragarria da, ez bakarrik estandar zorrotz batzuekin lan egitera behartzen gaituelako, baita produktua bereizteko ere lagungarria delako kalitateari eta lurraldeari lotuta egotea. AGBak lagundu egiten digu kalitate hori babesten, eta prezio bidezkoago bat segurtatzen digu. Eta maila pertsonalean, merezi al du hain lan gogorra egitea? Niretzat bai; animaliekin eta naturarekin harremanetan egoteak arindu egiten du astelehenetik astelehenerako lana, atsedenerako tarterik uzten ez duena.
Alberto Riba: Aragoiko axuriaren tradizioa Abeltzainen seme eta iloba da, eta maiteminduta bizi da bere lanbidearekin. Eguna motz gelditzen zaio, eta goizaldean ekiten die eguneko zereginei, ardiak eta axuriak ahalik eta ongiena zaintzeko.
Artzaintza zer da, bizitzeko modu bat edo lan soil bat? Bizitza guztia daraman nire ardiak zaintzen. Berrogei urte daramatzat nire pasioari emana; pasioa ez ezik, nire bizibidea ere bada, aitarengandik eta aitonarengandik ikasia. Zure lanbideak egun osoa hartzen du. Nolakoa da zure errutina? Goizeko 06:00etan hasten naiz, eguzkia atera aurretik, eta ondoren 600 hektarea baino gehiago zeharkatzen ditugu. Zortzi txakurrek laguntzen didate ardiak
zaintzen larrean dauden bitartean. Ahalegin handia eskatzen du, baina kalitateak merezi du saiatzea. Oso harro nago. Rasa aragonesa delako hazten duzu, eta Ternasco de AragĂłn AGBa daukazu. Zer esan nahi du horrek? Kontsumitzailearentzat kalitate berme bat da axuria jaiotzen denetik salmenta tokira iristen den arte. Behartu egiten gaitu oso prozesu kontrolatua egitera produktu bakan bat lortzeko:
axuria Aragoiko ikur nagusia da eta rasa aragonesa delakoa, berriz, AGBaren aitortza duen gure arraza autoktonoetako bat. Ekoizlearen ikuspegitik, zigiluak babes handia ekarri die artzainei, eta bizia ematen dio 400 herri baino gehiago dituen eskualde bati.
22
020-022 ES TIEMPO DE EUS.indd 22
24/5/18 21:11
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
El contenido de la presente campaña promocional representa únicamente la opinión de su autor y es responsabilidad exclusiva del mismo. La Comisión Europea no asume ninguna responsabilidad por el uso que pudiera hacerse de la información que contiene. EROSKI 37 REVISTA TG.ai 1 18/05/18 15:57
CARNES CON ESTILO CON SELLOS EUROPEOS DE CALIDAD
sasoi honetan...
TXAHAL XERRAK OPORTO SALTSAREKIN ETA ZIAPEAREKIN 4
erraza
15-20’
OSAGAIAK • 600 g txahal xerra (Galiziakoak, Eroski Natur) • 100 ml oliba olio • 100 ml oporto ardo • 20 g ziape • Perrexila • Gatza
MUNDUKO ZAPOREAK Zapore berezia nahi dutenek wok bat presta dezakete berdurekin eta soja saltsarekin, edo picanha bat 5 piperbeltzekin (Ekialdetik dator errezeta hori).
NOLA PRESTATU ● Zartagin batean, oliba olio
pittin batekin, erregosi xerrak su bizian. Bukaeran emango diegu gatza, ez daitezen lehortu. ● Kendu olio pittin bat xerrak
egin ditugun zartaginetik eta erantsi ardoa. Igo sua, alkohola lurrundu dadin, eta utzi minutu batzuetan egin dadin. ● Erantsi ziapea eta eragin
bitsadera batekin, saltsa modu homogeneoan loditu dadin; utzi bi minutuz egiten du eztian. Zabaldu gainetik perrexil xehatua. ● Saltsa puntu egokian
dagoenean, sartu berriz ere xerrak zartaginean eta utzi su ezti-eztian egin dadin minutu batzuetan. Zerbitzatu berehala.
2,84 €
pertsona bakoitzeko
● Ternera Gallega
Adierazpen Geografiko Babestua duen haragiak aukera asko ematen du eta berdin presta daitezke errezeta tradizionalak edo berritzaileak. Xerrak presta ditzakegu Milango eran, eskalopinak, entrekot gustagarri bat edo osobukoa.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
245
9g
3g
%12
%13
%17
GATZA
3,4g 0,5g %4
%9
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
24
020-022 ES TIEMPO DE EUS.indd 24
24/5/18 21:11
EROSKI 37 NOEL JAMON COCIDO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
22/05/18
13:53
EROSKI Natur gereziak eta abrikotak
Hemen dira fruta hezurdunak! 26
026-027 PROTA CEREZAS Y ALBARICOQUES EUS.indd 26
24/5/18 21:12
EROSKI protagonistak
Ate joka dugu uda, eta gure frutategiak kolorez eta zaporez bete dira. Inoiz baino aukera handiagoa dago sasoiko fruten artean, eta hauxe da garairik onena horiek dastatzeko, osasungarriak izateaz gain unerik onenean daudelako.
F
ruta hezurdunak oraintxe daude onen-onenean, adibidez gereziak eta abrikotak. Gure frutategietan, Eroski Natur markarekin aurkituko dituzu, eta Global GAP ziurtagiria ere badaramate, nekazaritza seguruaren eta iraunkorraren nazioarteko araua. Ziurtagiri horrek bermatu egiten du elikagaiek ongi betetzen dituztela ezarrita dauden kalitate eta segurtasun mailak, eta iraunkortasun irizpideak erabiliz landu direla, langileen segurtasuna, higienea eta ongizatea errespetatuz, ingurumena zainduz eta animaliei tratu egokia emanez. Eroski Natur saileko gereziek eta abrikotek ez dute jasotzen inolako tratamendurik uzta bildu ondoren, eta oso kontrol zorrotzak gainditzen dituzte; horrela bermatzen da ekoizpen prozesu osoaren kalitatea. Kontu handiz aukeratzen dira produktu horiek,
eta oso baldintza zorrotzak bete behar izaten dituzte. Egiten zaizkien azterketetan, adibidez, kontrolatu egiten da azukre mailarik egokiena daukatela. Eta fruta kolpatua ez dagoela ere ziurtatzen da. EROSKI NATUR GEREZIA Ontze punturik onena iritsi dutenean biltzen dira, eta horrexek ematen die gorritasun distiratsu eta zapore bakan hori. Zure EROSKI dendetan aurkituko dituzunen artean, Jerte ibarrekoak daude. Klima paregabea izaten da eremu horretan, eta mantso-mantso hazteko modua izaten dute, eguzkipean. Ibar horretako mikroklimari eta lurrak berak izaten duen freskotasunari esker, gerezia gozoagoa eta urtsuagoa izaten da. Landatzeko modua, gainera, artisau erakoa izaten da ia erabat, Jerten ez baitute erabiltzen traktore handirik eta makineriarik lurra prestatzeko; eskuz lantzen
dute. Landatzeko modu horrek errespetatu egiten du ingurumena, nekazariak ongi baitaki inguru natural hartatik zer behar duen uzta ona biltzeko. Gereziondoak mendi magalean landatzen dira, alor txikietan. Bildu ere eskuz egiten dituzte, gaztaina zurez egindako saskiekin (horiek ere Jerteko ibarrean bertan egiten dituzte). Biltzeko garaian, garabato delakoa eransten diote saskiari: “S� itxurako haga bat da, lizarraren zurarekin egina; besagainean jarri, eta nekazariari aukera ematen dio bi eskuekin lan egiteko. EROSKI NATUR ABRIKOTA Frutarik gozoenetakoa da. Udan egoten da garairik onenean, orduantxe izaten baitu zapore eta gozotasun gehien. Fruta hau, gainera, gustagarria, freskagarria eta nonahi jateko bezain erosoa da; hori dela eta, egokia da bai helduentzat eta bai etxeko txikienentzat ere.
27
026-027 PROTA CEREZAS Y ALBARICOQUES EUS.indd 27
24/5/18 21:12
EROSKI 37 DOBLE VIAJES EUSKADI.indd 2
23/05/18 16:03
EROSKI 37 DOBLE VIAJES EUSKADI.indd 3
23/05/18 16:03
Kontserba ekologikoak
Zaindu egiten zaituztegu zu eta ingurumena Nekazaritzako produktuak dira kontserba ekologikoak, ingurumena errespetatzen duten ekoizpen metodoekin ontziratzen eta kontserbatzen direnak.
N
ekazaritza ekologikoak lurra lantzeko eta zaintzeko darabilen moduak errespetatu egiten du natura. Ez du erabiltzen genetikoki eraldatuta dagoen hazirik eta ezta landare transgenikorik ere, eta landaketa autoktonoen alde egiten du, tokiko baldintzetara hobeto egokitzen direnen alde, horiekin zaindu egiten baita aniztasuna. Europako Batasun osoan dago arautua, eta produktu ekologikoak egiten dituzten enpresa guztiek egiaztagiria eskuratu behar dute EBk onespena eman dion kontrol agintaritza baten eskutik; agintaritza horien ardura da, gainera, kontrolak egitea ekoizleei, lehengaiei eta enpresa ontziratzaileei ere bai. Nekazaritza ekologikotik datozen produktuek, markaz gain, bereizgarri bat ere izaten dute ontzian, Europako logotipo ekologikoa alegia (eko-orria), kontrol agintaritzaren kodearekin. Espainiako Estatuan, horretaz gain, autonomia erkidego bakoitzaren kontrol organismoaren ikurra ere eraman ohi dute. EROSKIk konpromisoa du ingurumena zaindu eta babesteko, eta, horregatik, produktu ekologiko
30
030-031 ESCAPARATE PRODUCTOS ECOLOGICOS EUS.indd 30
24/5/18 21:36
erakusleihoa
ontziratuak aurkituko dituzu gure markarekin. Dasta itzazu! ARTO EKOLOGIKOA Europako Araudi Ekologikoak ezartzen dituen baldintza guztiak beteta landatu da, eta horrek gure bezeroei bermatu egiten die artoak ez duela inolako pestizidarik edo osagai kimikorik. Gainera, supersweet motakoa denez, berezko gozotasuna dauka, eta ez zaio azukrerik erantsi behar prestatzerakoan. Gatz ukitu bat ematea, hori ere ekologikoa aukeran, horixe da sekretua produktu osasungarri eta natural batekin gozatzeko, zeina ezin egokiagoa baita zure entsaladak osatzen laguntzeko. EROSKI markako berrikuntza hau arto sail handietan landatzen da, eta ez da erabiltzen ez ongarri eta ez pestizida kimikorik. Horretaz gain, gure markako produktuekin darabilgun kalitate politikak ezartzen duen gisan, arto hau ez da transgenikoa, hau da, ez da izan genetikoki eraldatua.
mota guztietarako. Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoaren Kataluniako Kontseiluaren zigiluarekin egiaztatua egoten da (CCPAE), eta horrek bermatu egiten du elikagai osasungarria eta naturala dela. Hutsean ontziratua etorri ohi da, eta horri esker, luzaroago irauten du eta oso ongi eusten die nutrizio arloko ezaugarri guztiei. Hortaz, egoera ezin hobean egoten da kontsumo data iritsi bitartean. TOMATE EKOLOGIKOA Tomate saltsa hau egiteko, Ebroren erriberako baratzeetatik datozen tomate freskoak erabiltzen dira, eta ez zaio eransten ez koloratzailerik, ez loditzailerik, ez lurrinik eta ez esentzia artifizialik ere.
Abuztuan eta irailean biltzen dituzte fruituak, eta sailkatu ostean, azkar egiten dute tomatea eta tratamendu termiko motz bat ematen diote, produktu trinkoagoa lortzeko asmoz. Bahe egokiekin iragazten dituzte, eta lortzen den tomate birrindua hutsean ontziratzen da, testura eta trinkotasun hobeak eduki ditzan, eta horrekin batean, behar bezala gorde ditzan bere ezaugarri guztiak eta lurrina. Gatzik eta azukrerik ere ez zaio eransten zaporea aldatzeko; hau da, tomate birrindu guztiz naturala lortzen da. EROSKIren tomate ekologikoak, gainera, Reyno Gourmet zigilua darama, eta horrek bermatu egiten du Nafarroako kalitatea izango duela.
ARROZ EKOLOGIKOA Espainiako Estatuan du jatorria arroz honek, eta sintesiko ongarri eta pestizidarik gabe landatu dute. Ebroren Deltako inguruan dagoen oreka naturala ahalik eta gehiena errespetatzen du eta behar bezala betetzen ditu Europako Araudi Ekologikoak ezartzen dituen baldintza guztiak. Tradizio handia dute arroz sailek Ebroren Deltan, lehen hazia, izan ere, 1860. urtean erein zuten. Leku aproposa da zereal hori landatzeko, apirilean urak azpian hartzen baititu arroza landatzeko eremuak ereiteko garaia iristen den arte (irail erdialdean bukatzen da), eta ondoren uzta biltzeko sasoia izaten da. Ziklo horretan harmonia ezin hobea lortzen da nekazaritzako ustiategien eta inguru hartako balio naturalen artean. Itxura biribileko arroza izaten da (japoniar erakoa) eta zaporea ere atsegina izaten du oso; hori dela eta, egoki-egokia da plater
31
030-031 ESCAPARATE PRODUCTOS ECOLOGICOS EUS.indd 31
24/5/18 21:36
ahorra con EROSKI
Egin itzazu mokadutxo osasungarriak eta merkeak 32
032-034 AHORRA CON EUS.indd 32
25/5/18 17:31
aurreztu EROSKIrekin
Heldu da eguraldi ona, eguna luzeagoa da eta gustura egoten da aire zabalean, lagunekin eta familiakoekin txolartean. Eta hitz-aspertu eta solasaldi artean, denek nahi izaten dugu mokadutxoren bat egin. Ideia batzuk proposatuko dizkizugu gustagarriak eta aldi berean osasungarriak izan daitezen.
E
guraldi ona heltzearekin batean, gogoa izaten da lagunekin planak egiteko, etxera norbait gonbidatzeko afaltzera edo askaltzera... Halakoetan, beti-betiko jakiak ateratzen ditugu mokadutxoak egiteko eta partekatzeko: olibak, patatak, hanburgesak, pizzak... Ohikoa izaten da, halaber, janari lasterra egiten duten jatetxeetan erosi eta etxera ekartzea edo aurrez eginda datozenak erostea saltokietan. Halakoak noizbehinka jateak ez du sortzen arazorik, baina sortuko lituzke horiek astero jango bagenitu edo, are okerrago, egunero. Gure osasunari kalte egiteaz gain, sakelari ere astindu dezentekoa emango lioke, etxean egindako janaria baino garestiagoa izaten da eta. Egin al daitezke mokadutxo osasungarri eta merkeak? Nola ez ba! EROSKIn aukera asko aurkituko duzu sasoiko produktuetan, eta ideia original eta merkeak ere bai era guztietako platerak prestatzeko.
ETXEKO HANBURGESAK ETA PIZZAK: Industrialak baino askoz ere osasungarriagoak. Etxean egiten dituzunean, saia zaitez berdurak eransten osagaiei, orekatuagoak izan daitezen. Berduraz egindako hanburgesak prestatzen ere saia zaitezke, edo pizzaren orea egiteko begetalak erabil ditzakezu (adibidez, azalorea). Osasungarriak izateaz gain, ukitu originala emango diezu, eta harritu egingo dituzu gonbidatuak. ‘CHIP’ BEGETALAK: Azkenaldian boladan jarri zaizkigu, eta ordezko ezin hobeak dira patata frijituentzat. Proba ezazu sagarrezko chipak labean egiten, edo humusa azenario eta luzokertxo cruditéekin. FRUTA: Fruta brotxetak, mazedoniak… Begiekin jaten dugu eta, beraz, saia zaitez gauza originalak prestatzen, eta liluratu egingo dituzu gonbidatuak.
33
032-034 AHORRA CON EUS.indd 33
25/5/18 17:31
aurreztu EROSKIrekin
ARROZ ETA DILISTA HANBURGESAK 4
ertaina
30-40’
BERENJENA FRIJITUAK SALMOREJOAREKIN 4
-5
OSAGAIAK
ertaina
+ 1 ordu
BERDURA PIZZA GAZTARIK GABE -5
OSAGAIAK
• 200 g arroz • 100 g dilista egosi • 15 g tipula • Baratxuri atal 1 • 30 g piper berde • 30 g piper gorri • 10 ogi birrin • 20 ml oliba olio
• Tipulin gorri 1 • 100 g tomate • 5 ml soja saltsa • 2 g jengibre lehor (hautsa) • Gatza • Perrexila
4
ertaina
-5
50-60’
OSAGAIAK
• 400 g tomate (udare erakoak) • 200 g piper gorri (erreak) • Baratxuri atal 1 • 150 g ogi mami gogor • Arrautza egosi 1
• 40 ml oliba olio birjina estra • 10 ml xerez ozpin • Berenjena 1 • 30 g irin • Gatza • Frijitzeko olioa
NOLA PRESTATU
NOLA PRESTATU
● Moztu berdurak laukitxoetan eta fijitu su
● Moztu berenjena zerrenda fi netan.
bizian zartagin batean oliba olioarekin. Erantsi arroza eta estali urarekin; utzi 20 minutuz egosi dadin.
Eman gatz pittin bat, pasatu irinetan eta frijitu zartagin batean olio beroberoarekin. Jarri sukaldeko papera erretilu batean, eta atera hara, koipea xurga dezan.
• Pizza egiteko ore 1 • 200 ml tomate saltsa (etxean egina) • 50 g tipulin • Baratxuri atal 1 • 50 g tomate (cherry erakoak) • 50 g gari zainzuri
• 50 g txanpiñoi fresko • 40 g kuiatxo • 15 ml oliba olio birjina estra • Oreganoa eta albaka freskoa • Gatza
NOLA PRESTATU
● Xukatu dilistak eta bota aurreko nahasturari. Eman gatza eta erantsi soja eta jengibrea. ● Egin bolak eta zapaldu, hanburgesa
itxura ematen diegula. Pasatu ogi birrinetan eta gorritu zartagin batean oliba olio pittin batekin, buelta eta buelta. Zerbitzatu tomatez eta tipulin gorriz egindako entsalada batekin, eta ondu oliba olioarekin eta gatzarekin.
● Beratu ogia uretan eta xukatu. Jarri
irabiatzeko ontzi batean beste osagai hauekin batean: olioa, tomatea, piperrak, baratxuria, gatza eta ozpin pittin bat. Irabiatu abiadura ertain-handian bost minutuz. Jarri salmorejoa pitxer batean eta hoztu hozkailuan ordubetez. ● Zerbitzatu hotzean arrautza egosiaren
zatitxo batzuekin eta berenjena xerrekin.
KCAL
Errazio batek dauka:
Errazio batek dauka:
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
274 4,4g 0,8g %14
%6
%4
3g %3
GATZA
1g %11
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
KCAL
207 2,6g 0,6g %10
%4
%3
● Jarri pizza egiteko oinarriaren gainean tomate saltsa, tipulina juliana eran moztua (zerrenda fin-finetan) eta baratxuri atala, xehe-xehe moztuta. Banatu gainerako osagaiak modu homogeneoan: zainzuriak, zatitxoetan; tomatetxoak, erdibituta; eta kuiatxoa eta txanpiñoiak, zerrenda finetan. ● Erantsi gatz pittin bat. Nahasi oreganoa eta albaka freskoa (xehe-xehe moztuta) oliba olio koilarakada batekin, eta zabaldu gainetik. ● Sartu labean 200 ºC-an, berdurak egiten diren arte (20 minutu inguru beharko dute). Beroa dagoela zerbitzatuko dugu.
Errazio batek dauka: GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
KCAL
9g
1g
173
7g
1g
2,9g
1g
%10
%17
%9
%10
%5
%3
%10
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
GATZA
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
34
032-034 AHORRA CON EUS.indd 34
25/5/18 17:31
EROSKI 37 ZALLO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
08/05/18
12:01
‘EROSKI Consumer’ dotoreziaz jantzi da Ezagutzen al duzu EROSKI Consumer aldizkaria? Betidanik, EROSKIk kalitatezko informazioa eman nahi izan du osasunaren eta iraunkortasunaren inguruan. Eta hori dela eta, orain dela 40 urte baino gehiago, EROSKI Consumer sortu zuen, eta ereduzko informazio iturria izan da milioika pertsonarentzat, konfiantza baitute haren edukiek informazio baliagarria emango dietela kontsumitzaile gisa dituzten eskubide eta interesen inguruan. 36
036-037 EN LA TIENDA REVISTA CONSUMER EUS.indd 36
24/5/18 21:28
zurekin dendan
H
azi egin da zure kontsumo aldizkaria, eta handiagoa eta erakargarriagoa ageri da orain. Gaiak zorrotz lantzea izan da gure ahalegin nagusia betidanik, egiatasunez eta independentziaz jardutea, eta informazioa modu atsegin eta erabilgarrian ematea; orain arte horiek izan dira zenbaki eta orri bakoitzaren zutabe nagusiak, eta aurrerantzean ere hala izango dira. Sinesten dugu informazio fidagarria eman behar zaiela bizimodu osasungarriagoa eta iraunkorragoa egin nahi duten kontsumitzaileei, eta horretan sinesten dugulako saiatzen
gara egunero gure informazio produktua zuri eskaintzen. Elikadura, osasuna, elikadura arloko segurtasuna, haurren eta adinekoen zainketa, etxeko ekonomia, ingurumena, aisialdia... gai horiek izango dira arretagune nagusiak aldizkari hau egiten duen profesional eta aditu taldearentzat. Baina hemendik aurrera hobetu egingo da zure betiko aldizkaria. Handitu egin dugu orrialde kopurua, eta, ondorioz, informazio gehiago eta eduki osatuagoak eskaintzen ditu. Paperaren kalitatea ere hobetu egin da. Diseinu berriak maketazio
freskoagoa eta argazki landuagoak dakartza, eta horri esker, irakurketa atsegin bezain probetxuzkoa egingo duzu. Aldaketa garrantzitsuak dira, zure eskari eta beharrizanetara egokitzeko asmoz eginak. EROSKI Consumer berritua hilabete bakoitzeko lehen egunean iritsiko da EROSKIren saltokietara, eta bazkideek EROSKI club euro 1ean eskuratuko duzue. Prezio horri esker, independentziari eusteko eta aldizkarian publizitaterik sartu gabe jarraitzeko bermea izango dugu. Eta hilabete honetan, eskaintza berezi gisa, 0,20 euroan izango duzu.
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
036-037 EN LA TIENDA REVISTA CONSUMER EUS.indd 37
askoz gehiago web orrian 37 eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
24/5/18 21:28
por tu salud
Uxatu itzazu eltxoak modu iraunkorrean Henkel taldean konpromiso sendoa dugu iraunkortasunaren arloan liderrak izateko. Gure kultura korporatiboan, ezinbestekoa da hiru alderdiren arteko orekari eustea: arrakasta ekonomikoa, ingurumenaren babesa eta gizarte erantzukizuna. Horrela, berrikuntzaren eta pentsamendu adimendunaren bitartez, arrasto ekologikoa murriztea da gure helburua, gero eta urrunago iritsiz baina gero eta baliabide gutxiago kontsumituz. Hori lortzeko, ingurumenarekin iraunkorrak diren produktuak sortu ditugu eltxoak uxatzeko.
B
eroa hemen izango da aurki, eta harekin batean, baita eltxo gogaikarriak ere. Zenbatetan esnatu ote gaituzte gauez, zenbatetan josi ote gaituzte ziztadaz edo zenbat saio egin ote ditugu haien atzetik zapatilla eskuan hartuta hegan doazen bitartean harrapatzeko asmoz? Ez kezkatu, uda honetan irtenbiderik onena eskainiko dizugu eta: Bloom.
Ohiko eltxoa eta tigre eltxoa odol hotzeko intsektuak dira. Eguzkiak berotzen duenean, azkartu egiten da haien metabolismoa eta, ondorioz, aktiboago egoten dira. Tenperatura handiekin, gainera, errazago garatzen eta ugaltzen dira. Eltxoek bi arazo sortzen dituzte, nagusiki. Alde batetik, ziztatu egiten dute, eta oso trabagarria izan ohi da
hori. Eta, bestetik, zenbait gaixotasun transmititu ditzakete. Emeak izaten dira arazo horien sortzaileak, haiek bakarrik egiten baitute zizta: ugaztunen odola xurgatu behar izaten dute proteinak lortu eta gero arrautzak jartzeko. Eltxoen ziztadak aski gogaikarriak eta trabagarriak izaten dira, erreakzio alergiko bat eragiten baitigute
38
038-039 PUBLIREPORTAJE INSECTICIDAS EUS.indd 38
24/5/18 21:22
publirreportajea
tronparekin edo proboszidearekin larruazalean zulo bat egiten digutenean. Ezten baten gisako organoa izaten da tronpa hori, eta larruazala zulatzeko erabiltzen dute. Zuloa egindakoan, bi hodi sartzen dituzte larruazalean, eta batek listua askatzen du eta besteak odola xurgatzen. Odola xurgatu aurretik, eltxoak substantzia bat jariatzen du odola ez dadin koagulatu. Gaitasun handia dauka koagulazioaren aurka egiteko, eta horrexek sortzen du, hain zuzen, azkura.
AHOLKU ERABILGARRIAK Ezinezkoa da eltxoak saihestea, baina trikimailu batzuek lagundu egin dezakete: • Nabarmentzen ez diren koloreak erabiltzea eta lurrinik ez ematea. • Hesi fi sikoak erabiltzea, adibidez eltxoen aurkako sareak arazo handia izaten den lekuetan. • Argi meheak saihestea. • Ura geldoak saihestea ontzietan, potoetan, objektu abandonatuetan, isurbideetan, loreontzietan... Leku horiek aproposak izaten dira eltxoak ugaritzeko.
• Ur putzuak eta ura luzaroan metatu daitekeen lekuak lehortzea. • Eltxoak uxatzekoak erabiltzea. Hainbat eratakoak daude, bai etxean jartzekoak eta bai larruazalean ematekoak ere. Aerosolak dira ezagunenetakoak, eta eraginkorrak diren arren, beste metodo batzuek baino gehiago kutsatzen dute. Hori dela eta, ingurumenarekin duen konpromisoak bultzatuta, eltxoak uxatzeko produktu iraunkorrak sortu ditu Bloomek.
BLOOM ZERO VARILLAS Etxe barrenean jartzekoa da eltxoen aurkako berri hau; jatorri naturaleko osagai aktiboak ditu, eta %0 intsektizida. Haga edo ziri itxurako formatu eroso eta apaingarria dauka, eta hilabete arterainoko babesa eskaintzen du ohiko eltxoek eta tigre eltxoen aurka. Horretaz gain, babes jarraitua eskaintzen du argindarrari konektatu beharrik izan gabe. Bloom Zero Varillas,
gainera, oso erraz erabiltzen da. Eltxoen aurka egin dezan, ziritxoak likidoa daraman ontzian sartu besterik ez da egin behar, eta produktua aldatu ontzia husten denean. Bere diseinuari eta lurrin leunari esker, Bloom Zero Varillas berria oso ongi txertatzen da zure etxeko dekorazioan, eta 30 egun arterainoko babesa eskaintzen dizu eltxoen aurka.
BLOOM DERM ALOE VERA Intsektuen aurkako Bloom Derm lozioak berehala uxatzen ditu eltxoak eta babestu egiten zaitu haien ziztadetatik. Bere formula ultraeraginkorrari esker, intsektuak uxatzeko esprai honek sei orduz babesten du ziztadetatik. Alo vera dauka; osagai naturala da, lasaigarria, eta zaindu eta errespetatu egiten du larruazala. Test dermatologikoen bidez frogatu da bere formula, eta darabilen sistemari esker,
errespetatu egiten du ingurumena. Larruazaletik 15 eta 20 zentimetro arteko distantzian eman behar da intsektuak uxatzeko esprai hau, eta saihestu egin behar da ahoa eta begiak ukitzea. Aurpegia eta lepoa babesteko, lehenbizi eskuan ematea komeni da eta ondoren larruazalean zabaltzea. Aerosol honen eraginkortasuna sei ordukoa da. Tarte hori luzatzeko, aski da berriz ere modu berean ematea.
Henkel-en inguruan: Henkel taldeak mundu guztian dihardu goi mailako berrikuntzak, markak eta punta-puntako teknologiak sustatuz hiru negozio adarretan: Adhesive Technologies itsasgarriak, zigilatzekoak eta estalgarri bereziak), Beauty Care (kosmetika eta zainketa pertsonala) eta Laundry & Home Care (garbigarriak eta etxeko zainketa).
39
038-039 PUBLIREPORTAJE INSECTICIDAS EUS.indd 39
24/5/18 21:22
por tu salud
Ahuakatea: bizitzaren fruitua Osasungarria da eta oso ona dago. Nahiz eta ahuakateak ospe txarra eduki duen urteetan, kaloria asko ematen duelako, bitamina iturri paregabea da eta, gainera, joko handia ematen dezake sukaldean.
A
huakatea bizitzaren fruitua da. Lelo horrekin, ahuakatearen mundu erakundeak (WAO World Avocado Organization) kanpaina bati ekin dio mundu osoan, ahuakateak dakartzan onurak ezagutarazteko. Irabazteko asmorik gabeko erakundea da, eta ahuakate ekoizleak, esportatzaileak eta inportatzaileak ordezkatzen ditu. Kontsumoa sustatzea da haren helburu nagusia, eta ahuakateak nutrizioaren ikuspegitik dituen onuren inguruko kontzientzia zabaltzea. Espainiako Estatuan, EROSKI izango da kanpaina horren enbaxadorea. Hori dela eta, ekaineko hilabete osoan, ahuakaterik
onenak aurkituko dituzu, oraintxe dago-eta sasoi betean. Horretaz gain, zozketa handi batean parte hartzeko aukera ere izango duzu. Ahuakateak, nahiz eta beste fruta batzuek baino dezente gantz gehiago eduki (sagar batek 0,13 gramo gantz izaten du 100 gramo bakoitzeko, eta ahuakate batek, berriz, 14 gramo inguru), gantz horiek monosaturatugabeak izaten dira nagusiki, oliba olio birjinak izaten dituenak bezalakoak. Gantz horiek on egiten diete gure kolesterol mailari eta bihotz-hodien osasunari. Horretaz gain, zuntz dietetiko gehien duenetakoa da fruten artean. Zenbait ikerketak dio elikagai mota hau jateak murriztu egin
ditzakeela kolesterolaren zifrak, eta kopuru egokietan janez gero (egunean 25 gramo inguru), hilkortasun arriskua txikitu egiten dela dirudi. Hortaz, goza dezagun ahuakatearekin pisua hartzeko beldurrik gabe, ez baitaiteke esan gizendu egiten duenik. Are gehiago, pisua kontrolatzen lagundu dezakeela dirudi, ikusi baita, dieta berbera eginda, ahuakatea jaten dutenek asetasun handiagoa sumatzen dutela. Eta horri guztiari gehitu behar zaio E eta C bitaminek herdoilaren aurka egiten duten lana (bi bitamina horiek hartzeko iturria da ahuakatea), eta B6 bitaminak gure immunitate sistemari egiten dion mesedea.
40
040-042 POR TU SALUD EUS.indd 40
25/5/18 16:03
zure osasunaren alde
NOLA MOZTU
1
Ebaki bat egiten da luzetara, hezurreraino iritsi arte, eta bira emanarazten zaie bi erdiei, bakoitzari alde batera, hezurra aska dadin.
2
Hezurra kentzeko, labana bat sartzen zaio hezurrean bertan, eta erraz irteten da. Koilara baten laguntzarekin, hustu egingo ditugu bi erdiak.
3
Fresko dagoela jango badugu, xerratan ere moztu dezakegu ahuakatea, azal eta guzti, eta horrelaxe aurkeztu platerean.
4
Ahuakatea giroko tenperaturan hartzea komeni da. Xerratan moztu baduzu, erraz askatuko zaio azala.
EROSKI, AHUAKATEAREN ENBAXADOREA Alemanian, Edeka; Frantzian, Carrefour; Espainiako Estatuan, EROSKI... Ahuakatearen Mundu mailako Hilabetea itxura hartzen ari da herrialde bakoitzean, eta bitartekari lanetan arituko dira produktuaren bilakaeran jarrera proaktiboa duten banaketa kateak eta eskaintza sortak etengabe handitzen dituztenak. Urte sasoiaren arabera, ahuakate mota bat edo bestea aurkituko duzu gure saltokietan, beti bilatzen baitugu garai bakoitzera ongien egokituko dena. Baina hilabete honetan inoiz baino errazagoa jarriko dizugu. Ahuakate eskaintza bat baino gehiago daukagu gure dendetan, eta hainbat lehiaketa ere abiarazi ditugu sare sozialetan, fruta horri buruz zenbat dakizun
erakuts dezazun; horretaz gain, errezetarik onenak saritu egingo dira. Parte-hartzaileen artean, mugikorrak zotz egingo dira, errezeta liburuak, norberaren pisua ahuakatetan eta baita auto bat ere!
Bazkideentzat deenttza de bakarrik Ahuakatetan 10 â‚Ź* gastatzen duzun bakoitzean, partizipazio bat jasoko duzu auto baten zozketan parte hartzeko.
Zenbat eta gehiago erosi, hainbat eta aukera gehiago izango duzu*
*Ahuakatetan 10 â‚Ź gastatzen duzun bakoitzean (2018ko maiatzaren 31tik ekainaren 30era) EROSKIren edozein saltokitan edo EROSKIren online supermerkatuan, zure EROSKI club txartela aurkeztuz ordainlekuan edo EROSKI clubeko Urrezko txartela, automatikoki partizipazio bat lortuko duzu Renault ZOE auto elektriko baten zozketan parte hartzeko, zeinak nahitaez sustapenaren itsasgarriak agerian eraman beharko baititu hamabi hilabetez, autoa ematen den egunetik hasita. Erosketak metatu egin daitezke sustapenak irauten duen garaian. Zure saria lortzeko, harremanetarako telefono zenbaki bat utzi izan beharko duzu EROSKI cluben izena ematean. Oraindik egin ez baduzu, dei ezazu 944 943 444 zenbakira eta eman iezaguzu. Hartu gogoan: zenbat eta gehiago erosi, hainbat eta partizipazio gehiago lortuko duzu. Hemen aurkituko dituzu lege oinarri guztiak: www.eroski.es/sorteo-aguacate/.
Osasuna eta ongizatea
EROSKI Fundazioak sustatzen du Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE), herritarrek dituzten ohituren inguruko azterketa
41
040-042 POR TU SALUD EUS.indd 41
25/5/18 16:03
por tu zure osasunaren salud alde
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGO
ARROZ BERDEZ EGINDAKO ENTSALADA GANBEKIN, AHUAKATEAREKIN ETA ARRAUTZAREKIN
● Egosi 20 minutuz, ura gehitzen diogula,
mantso-mantso, salda xurgatzen duen heinean. Arrozak lehorra gelditu behar du (epeltzera utziko dugu).
(gatzarekin), ondoren hoztu eta zuritu. erraza
20-30’
5-10 ● Egosi ganbak minutu batez bi
GANTZ GUTXIAGO
koilarakada urekin, olio sortatxo batekin eta gatz pittin batekin, eta gorde geroko.
OSAGAIAK • 100 g bonba arroz • 50 g espinaka • 100 g ganba • 2 arrautza
• 2 ahuakate • 20 ml oliba olio • Gatza
● Moztu ahuakatea bi erditan, atera
mamia koilara batekin eta zatitu; azala gorde egingo dugu geroko. Nahasi osagai guztiak arrozarekin, eta bete ahuakateak. Epela dagoela zerbitzatuko dugu.
NOLA PRESTATU
bat zukugailu batean, eta atera zukua. Jarri kazola batean arrozarekin, oliba olio tanta batzuekin eta gatz pittin batekin. Beharrezkoa bada, erantsi ur gehiago, arroza estali arte.
KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 998 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.
LANDARE GANTZ PARTZIALKI HIDROGENATURIK GABE
Errazio batek dauka:
● Sartu espinaka hostoak eta ur pittin
Osasuna eta ongizatea
GATZ GUTXIAGO EROSKI markako produktuetatik 93 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
● Egosi arrautzak ur irakinetan
4
Gure produktuetatik 467 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
GATZA
312
18g
3g
5g
0,5g
%16
%26
%15
%6
%8
Gantz horiek igoarazi egiten dute kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin ditugu gure marketatik.
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
gantzak
Urtean 467 tona azukre kendu dizkiegu gure elikagaiei, 998 tona gantz eta 93 tona gatz
42
040-042 POR TU SALUD EUS.indd 42
24/5/18 21:21
EROSKI 37 MELONES EL ABUELO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/05/18
15:56
EROSKI 37 DANONE DRINKS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
22/05/18
14:01
edergintza
Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/
belle&SUN eguzkitakoak
Babestu zure larruazala eta zure osasuna eguzkitik uda honetan Hemen da beroa eta eguraldi ona, eta eguzkiak distira gehiago egiten du. Garai honetan are beharrezkoagoa da eguzki izpietatik babestea, zeren neurrian hartu ezean, kaltegarriak izan baitaitezke larruazalerako eta osasunerako. Norberak larruazal mota bat edo bestea izan, eguzki babes bat erabili behar dugu, gure fototipoarekin bat datorrena. belle&SUN eguzkitako produktuen sailak zuk behar duzun guztia dauka udan arriskuak saihesteko.
N
ahiz eta larruazala ez erre, eguzki erradiazioaren eraginpean egoten da. Eguzkia babesik gabe hartzen dugun bakoitzean edo erredura bakoitzarekin kalte iraunkorrak egiten zaizkio larruazalari. EROSKIn lagundu egiten dizugu babestu zaitezen eta, horregatik, zure beharrizanetara gehien egokitzen diren produktuak aurkituko dituzu gure saltokietan. Zure
Osasuna eta ongizatea
larruazala egoki zaintzeko modua zein den jakin dezazun, har itzazu kontuan aholku hauek. EGUZKIA MODU OSASUNGARRIAN HARTZEA • Ez egin denbora asko eguzkitan, nahiz eta babesa erabili. Erredura bakoitzak modu iraunkorrean kalte egiten dio larruazalari. Ez da
parabenorik
GABE
komeni eguzkitan egotea eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 16:00etara. • Eguzkiak ez die zuzenean eman behar haurrei eta haurtxoei. Txanoa eta kamiseta jantzi behar dituzte babesteko. • Babestu begiak eguzkitako betaurrekoekin (beira polarizatuak eduki behar dituzte). • Edan ur asko, ez deshidratatzeko.
Kendu egin ditugu parabenoak eta triklosana kosmetikako eta zainketa pertsonaleko gure produktuetatik
45
045-048 BELLEZA EUS.indd 45
24/5/18 21:17
BABESA EMATEKO GARAIAN • Zabaldu produktua modu uniformean larruazalean. Eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago egin behar da gutxienez, eta ez ahaztu eskuak, ezpainak, betazalak, oinak, izter txokoak, belarriak... • Produktu gutxi samar emanez gero, nabarmen murrizten da babesa. Heldu batentzat 36 gramokoa da kopuru gomendatua (kafeko 6 koilarakadatxo). Bi ordutik behin berritu egin behar da babesa, eta berdin uretan ibili ondoren edo jarduera fi sikoak egin ostean. • Hautatu larruazal mota bakoitzari dagokion fototipoa. Pertsona bakoitzak ezaugarri jakinak ditu, eta era bateko edo besteko erreakzioak izaten ditu eguzkia hartzen duenean. Hori dela eta, beharrezkoa da jakitea zer-nolako larruazala dugun eta zein de guretzat babes faktore egokia. • Etxera iritsitakoan, garrantzitsua da lozio freskagarriekin hidratatzea larruazala, lagundu egiten baitute elastikotasuna lehengoratzen.
BELLE&SUN BABESAK: KREMA BAT BEHARRIZAN BAKOITZERAKO
b
elle&SUN sailean, ziurtatu egin nahi dugu eguraldi onarekin eta eguzkiarekin gozatuko duzula, inolako kezkarik gabe. Horretarako, produktu sorta zabala sortu dugu, larruazal eta beharrizan guztietarako egokitua. Badira gorputza eta aurpegia babestekoak, badira autobeltzarantzekoak eta badira after sun direlakoak ere. belle&SUN produktuen familia UVB eta UVA iragazkiekin formulatua dago. Testura bat baino gehiago aurkituko duzu (esnea, krema, espraia eta olioa), eta denak dira urarekiko erresistenteak eta ezkoipetsuak. belle saileko gainerako produktu guztiak bezala, parabenorik gabeak dira eta test dermatologikoen bidez frogatuta daude. Aukeratu ezazu zuri ongien egokitzen zaizuna, eta has
zaitez eguzkiarekin gozatzen inolako kezkarik gabe.
BABES TXIKIA AZENARIO OLIOA FPS6 Testura jariakorra du eta lehorra da ukituan. Erraz zabaltzen da, eta larruazal beltz eta beltzaranduekin erabiltzekoa da. Iragazki fi sikoak eta kimikoak konbinatzen ditu babes honen formulak, eta larruazala babestu egiten du eguzki erradiaziotik. Azenario olioa darama, eta osagai horrek karoteno kontzentrazio handia izaten du, herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia eta ahalmen lehengoratzailea, eta babestu egiten du larruazala, nabarmendu egiten du kolore beltzarana, eta nutrizioa eta hidratazioa ematen dizkio. Koko lurrina dauka.
BABES ERTAINA ESPRAI GARDENA FPS 15 Larruazal ilunekin erabiltzekoa da, beltzaranduta daudenekin. Iragazki fisiko eta kimiko hautatuak konbinatzen ditu babes honen formulak, eta larruazala babestu egiten du UVB eta UVA eguzki erradiaziotik. E bitamina dauka; ahalmen handia du herdoilaren aurka egiteko, eta babestu egiten du DNA zelularra eguzki erradiazioak eragindako kalteetatik. Koko lurrina dauka.
46
045-048 BELLEZA EUS.indd 46
24/5/18 21:17
edergintza
BABES HANDIA ESPRAI GARDENAK FPS 30 ETA FPS 50 Testura koipetsuak maite ez dituztenentzako pentsatuta daude bereziki. Larruazal argi edo sentiberak dituztenek erabiltzeko dira egokiak babes hauek. E bitaminarekin formulatuta daude, zeinak babestu egiten duen DNA zelularra. Koko lurrina daukate.
ditu. Punpa dosifikatzailea dauka, produktua ez dadin kutsatu eta esnea emateko lana errazagoa eta garbiagoa izan dadin. AURPEGIKO BABESA FPS 30 Bere formulak lagundu egiten du zimurrik eta orbanik ez dadin agertu, eta oil free erako produktua da. Aloe
veraren gela eta E bitamina ditu. Punpa dosifikatzailea dauka, eta babestu egiten du produktuaren estankotasuna. EZPAINETAKO BABESA 30 Zure ezpainak babesteaz gain, zaindu ere egiten ditu, aloe vera eta kamamila estraktua baititu, eta E bitamina ugari.
AEROSOL GARDENA FPS 30 Ez da koipetsua eta azkar xurgatzen da. Larruazal bustiaren gainean ere zabaldu daiteke. Testura koipetsuak maite ez dituztenentzat da egokia. Larruazal argi edo sentiberek erabiltzekoa da. E bitaminarekin formulatua dago, ADN zelularra babestu dezan. EGUZKITAKO ESNEA FPS 30 Testura arina du, ez itsaskorra. Larruazal argiek edo eguzkiarekiko sentibera direnek erabiltzekoa da. Aloe veraren gela eta E bitamina
47
045-048 BELLEZA EUS.indd 47
25/5/18 13:03
edergintza
OSO BABES HANDIA ESPRAIA ETA EGUZKITAKO ESNEA FPS 50+ Eguzkitako familia guztiaren onurak dauzkate, baina, horretaz gain, bi produktu hauek hipoalergenikoak dira, eta ez daukate ez lurrinik eta ez alkoholik ere. Eguzkitako esneak punpa dosifikatzailea dauka. AURPEGIKO BABESA FPS 50+ Bere formulak lagundu egiten du zimurrik eta orbanik ez dadin agertu, eta oil free erako produktua da. Aloe vera gela eta E bitamina ditu, zeinak babestu egiten duen DNA zelularra. Hipoalergenikoa da, eta ez du lurrinik. Ontziak punpa dosifikatzailea dauka, eta bermatu egiten du produktuaren estankotasuna. BB SUN 50 Krema koloreduna da, bereziki egokia larruazal argientzat edo eguzkiarekiko sentibera direnentzat. Aloe veraren gela eta E bitamina ditu (herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia dute biek ere). Pigmentu sorta hautatu batek bateratu egiten du tonua, lausotu egiten ditu inperfekzioak eta handitu egiten du argitasuna; horri esker, lagundu egiten du begi-zuloak neutralizatzen eta larruazal sentiberen gorriuneak disimulatzen. EGUZKITAKO STICKA Kolore naturalekoa da, ez du orban zuririk uzten larruazalean eta oso erraz zabaltzen da. Bereziki babesten ditu aurpegia, eremu oso sentiberak, orbainak eta pigmentu orbanak edo haurdunaldikoak. Oso produktu egokia da aire zabalean kirola egiteko.
EGUZKIA HARTU ONDOREN ERAGIN HOTZEKO ALOE VERA Erraz zabaltzen eta xurgatzen da, eta freskotasun sentipen azkar eta atsegina ematen du zabaldu ondoren. Betaina darama -jatorri naturaleko azukrea da, ura atxikitzeko gaitasun handia duena -, aloe veraren gela eta pantenola ere bai, zeinak handitu egiten duen hidratazioa eta larruazala baretu eta lehengoratu, ez dadin ezkatagabetu eta luzaroago iraun dezan beltzaranduta. ‘AFTER SUN’ LOZIOA Emultsio jariakorra da, eta ura atxikitzeko gaitasun handia duten polisakaridoekin formulatua dago; osagai horrek, aloe veraren gelarekin, alantoinarekin eta pantenolarekin batean, handitu egiten du hidratazioa, eta larruazala baretu eta lehengoratu egiten du eguzkia hartu ostean, ez dadin ezkatagabetu eta luzaroago iraun dezan beltzaranduta. Punpa dosifikatzailearekin dator.
AUTOBELTZARANTZEKOAK Dihidroxiazetona (DHA) eta eritrulosa dauzkate, eta horiek kolore beltzaran distiratsua, naturala eta uniformea ematen diote larruazalari, eta egun batzuk irauten du, eguzkia hartu beharrik gabe. Polisakaridoak ere badituzte formulan, eta eragotzi egiten dute deshidratatzea eta leun eta egokituta uzten dute. Emaitza hobea lortzeko, esfoliatzea komeni izaten da autobeltzarantzeko lozio bat erabili aurretik. Modu uniformean eman behar da larruazal garbi eta lehorraren gainean, bekainak eta ileen erroak saihestuta. Eskuak ongi-ongi garbitu behar dira lozioak zabaldu ondoren.
48
045-048 BELLEZA EUS.indd 48
24/5/18 21:18
EROSKI 37 VEET.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/05/18
15:57
EROSKI 37 WILKINSON.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/05/18
16:04
EROSKI 37 PURINA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
25/05/18
11:57
EROSKIk konpromisoa hartu du 1
2
3
4
Betitik eta betiko, elikadura arloko segurtasunaren aldeko konpromisoa dugu
Sustatu egiten dugu elikadura orekatua
Aurrea hartzen diogu haurren gizentasunari
Arreta jartzen diegu nutrizio arloko beharrizan espezifikoei
5
6
Lagundu egiten dugu arduraz kontsumitzen eta ingurumena errespetatzen
Tokiko produktu gehiago eskaintzen dugu
Sustatu egiten dugu modu orekatuan elikatzeko behar ditugun elikagaien kontsumoa, murriztu egiten ditugu gehiegizko kopuruetan osasunari kalte egiten dioten mantenugaiak eta hobetu egiten dugu gantzen kalitatea. 2020. urtean, gure markako ezein produktuk ez du edukiko palma edo koko gantzik
7
8
9
10
Erraztu egiten dugu ongi eta merke jatea
Entzun egiten dugu, eta jokabide argia eta gardena darabilgu
Langile gisa zaindu egiten dugu geure burua
Sustatu egiten dugu bizi estilo osasungarriagoa
hurrengo hilean... ‘18ko uztaila-abuztua
Sasoi honetan...
EROSKI protagonistak
Erakusleihoa
Eroski Natur hegaluzea
Udako frutak
Izozkiak
54
054 PROXIMO MES EUS.indd 54
24/5/18 21:13
EROSKI 37 CAMPOS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
08/05/18
12:00
EROSKI 37 MAY TEA 1.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/05/18
16:15