Eroski marzo 2018 euskera

Page 1

www.eroski.es

#34

‘18ko martxoa 1 EURO

EROSKI NATUR PATATA

Osagai perfektua ZURE OSASUNAREN ALDE Urtebete egin du Ekilibria gure programak

DENDAN ZUREKIN Ikus ezazu gure markako zenbat produktu dituzun eskura

PROTAGONISTAK Zigilu iraunkorra duten arrain eta itsaski gehiago


EROSKI 34 GARAVILLA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/02/18

10:54


a u r ki b i d e a www.eroski.es

‘18ko martxoa

10 sasoi honetan... Eroski NATUR patatak, errezeta bakoitzak berea.

14 urrezko txartela Eskura ezazu gure Urrezko txartel berria eta metatu zure erosketa guztien %4.

16 EROSKI protagonistak EROSKIk handitu egin du MSCren zigilua daramaten arrain eta itsaskien familia.

20 erakusleihoa Ezagutu ezazu gure tomate kontserba eta saltsa guztien saila.

26 aurreztu EROSKIrekin ’Elikagairik ez alferrik galtzea’: saia zaitez gurekin!

30 dendan zurekin Gure markako produktu guztiak erakutsiko dizkizugu.

34 zure osasunaren alde

10

Ekilibriak, modu osasungarrian elikatzeko sortu dugun ekimenak, urtebete egin du.

40 energia hazteko ’Energia hazteko’ heziketa programa gero eta ikasle gehiagorengana heltzen da Estatu osoan.

44 edergintza Zaindu itzazu zure kizkurrak belle sailak eskaintzen dizkizun produktu espezifi koekin.

49 Eroski club aurrezki bonuak Aurrezten lagunduko dizugu Eroski club aurrezki bonuekin.

14

44

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

bazkide izatearen abantailak

003 SUMARIO ORO EUS.indd 3

52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.

3

21/2/18 16:26


hilabete honetan... ‘18ko martxoa

www.eroski.es

#34

“EROSKI cluben Urrezko txartela sortu dugu. Horri esker, %4 aurreztuko duzu gure saltokietan egiten dituzun erosketa guztietan”

‘18ko martxoa 1 EURO

Aurrezki-bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean

EROSKI NATUR PATATA

Osagai perfektua ZURE OSASUNAREN ALDE Urtebete egin du Ekilibria gure programak

DENDAN ZUREKIN Ikus ezazu gure markako zenbat produktu dituzun eskura

PROTAGONISTAK Zigilu iraunkorra duten arrain eta itsaski gehiago

Itxaso Cuesta — Eroski clubeko ARDURADUNA 001 PORTADA PATATAS ORO EUS.indd 1

#34. argitalpena ‘18ko martxoa

Urrez jantzi da EROSKI

B

etidanik, EROSKIk lagundu egin nahi zaitu zure erosketetan aurreztu dezazun. Urte hauetan guztietan hainbat ekimen jarri dugu abian egunero egiten dituzun erosketak ahalik eta merkeenak izan daitezen zuretzat. Orain beste pauso bat eman dugu eta EROSKI cluben Urrezko txartela sortu dugu. Horri esker, %4 aurreztuko duzu gure saltokietan egiten dituzun erosketa guztietan. Baina ez bakarrik supermerkatu eta hipermerkatuetan, baita gasolina zerbitzuguneetan, optiketan eta bidaia agentzietan ere. Erosten duzun guztiak balio du, aurrerantzean, errazago aurreztu dezazun. Aldizkari honetan informazio guztia aurkituko duzu txartel hori nola lor dezakezun jakiteko, baina horretaz gain, beti bezala, gure produktuen berrikuntza guztiak zertan diren ere azalduko dizugu: berriak, berrituak, eskaintzak, eta abar.

21/2/18 16:25

Gure betiko kezken artean ingurumena eta iraunkortasuna ere badaude, jakina. Beti bermatu nahi izaten dugu gure produktuek ez diotela kalterik egiten ingurumenari, eta, horretarako, ikuskaritzak egiten ditugu, hornitzaile guztiek jardunbide egokiak darabiltzatela egiaztatzeko. Nekazaritzako produktuei, adibidez, Global GAP zigilua eskatzen diegu, eta arrantzaeredu iraunkorra bermatzeko, berriz, MSC zigilua darabilgu. Zigilu horiek daramatzaten produktuak gero eta ugariagoak dira gure saltokietan, eta horietako batzuen inguruan hitz egingo dizugu aldizkari honetan. Aurreztea, modu osasungarrian elikatzea eta iraunkortasuna zaintzea dira esku artean duzun aldizkari honen zutabe nagusiak. Gozagarria gerta dakizula!

EDITOR EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915386104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607973913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015

Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena seigarren urtez jarraian

20 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarlanean

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

Eroski club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena

www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak

4

004 EDITORIAL ORO EUS.indd 4

21/2/18 16:30


EROSKI 34 COMPO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

19/02/18

15:13


EROSKI 34 DOBLE VIAJES EUSKADI.indd 2

19/02/18 15:40


EROSKI 34 DOBLE VIAJES EUSKADI.indd 3

19/02/18 15:40


gosea pizteko

Berrikuntza

Eman zapore ukitu bat zure platerei

N

ekatu al zara betiko entsaladekin? Urtea hasi denetik, EROSKIren saltokietan entsalada berri bat daukagu, pikilloko piperrekin egina. Zerrendatan moztuta eta tipula freskoz onduta daude, eta bere horretan jan daiteke edo beste plater batzuk alaitzeko erabili, arrainez edo haragiz eginak, hotzak bezala beroak.

Berrituta

Estreina

Zaindu ezazu ingurumena EROSKI leungarri berriekin

Hementxe dituzu Eroski SELEQTIA sardinatxoak

H

M

anditzen ari gara ekopack formatuan datozen leungarrien saila. Orain arte, botilatan merkaturatu izan dugu, baina ontzi berri honi esker, 72 garbialdi egin ahalko dituzu, eta ekonomia eta ekologia biak zaindu. Izan ere, batetik aurreztu egingo duzu, eta bestetik murriztu egingo duzu ingurumenaren gaineko eragina, ontzi hau egiteko plastiko gutxiago erabiltzen baita botilak egiteko baino. Horrekin batean, lurrin berriak estreinatu ditugu: Aire de colonia, Aromaterapia spa, Aromaterapia zen eta Caricias de talco.

editerraneotik datoz Eroski SELEQTIA saileko sardinatxo berriak, eta osagaien artean, oliba olio birjina estra dute %30. Basque Culinary Center ospetsuak oso ontzat jo du horien zaporea, testura sendoa, kanpoko itxura, gatz puntua eta olio portzentajea.

8

008 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 8

21/2/18 16:32


publirreportaje

W.K.Kellogg , una nueva forma de desayunar: ®

Super Foods, Sin Azúcar Añadido y Bio

L

nueva marca W.K.Kellogg®, llamada así como homenaje al fundador de la compañía Kellogg, William Keith Kellogg, nace para ofrecer cereales de desayuno a los consumidores que cada vez buscan más alimentos de origen vegetal, ricos en nutrientes y con el poder de la naturaleza. Las 6 variedades que se presentan bajo la marca W.K.Kellogg® no contienen aceite de palma, ni colorantes, ni aromas artificiales, son ricos en fibra y tienen un bajo contenido en sal.

Granolas Súper Foods Crujientes granolas con cereales integrales de granos ancestrales como la avena, la espelta, la cebada y el centeno, mezclados con semillas de chía, de calabaza o arándanos rojos. Son fuente natural de fósforo y magnesio y se presentan en dos variedades: granolas de espelta y arándanos rojos y granolas de semillas de calabaza y chía. Granolas Sin Azúcar Añadido En estas deliciosas granolas con cereales integrales el sabor dulce lo aporta la fruta, no contienen azúcar añadido ni edulcorantes artificiales y son fuente natural de magnesio. También en dos variedades: granolas con frutos secos y granolas con albaricoque y semillas. Almohadillas integrales Bio Una pequeña selección de ingredientes con todo lo bueno del trigo integral en dos variedades, una original y otra de chocolate, que son fuente natural de magnesio. Por cada paquete de W.K.Kellogg vendido, se donará 0.10€ a proyectos que promueven la agricultura sostenible y entregan desayunos a aquellos que los necesitan. W.K. Kellogg® contienen >15% del Valor de Referencia de nutrientes (VRN) de magnesio que contribuye a la reducción del cansancio y la fatiga. *Las variedades sin azúcar añadido contienen azúcares naturalmente presentes.

EROSKI 34 PUBLIREPORTAJE KELLOGG.indd 17

20/02/18 13:40


sasoi honetan...

Patatarik iraunkorrena Sukaldean aukera gehien ematen duen elikagaietako bat da patata. Mota asko dago, eta ohikoa da pentsatzea edozein erabil daitekeela edozer prestatzeko. Baina ez da hala, sukaldean prestatu nahi den errezeta bakoitzak bere patata mota berezia eskatzen du. EROSKIn beti aurkituko duzu aldi bakoitzean behar duzun hori: nahi baduzu Eroski NATUR patata frijitzeko, eta nahi baduzu Eroski NATUR egosteko eta gisatuak egiteko.

S

asoiko produktua da patata, eta, batzuetan, zaila izaten da barietate egokia aurkitzea. Urte guztian eskura izan dezazun, EROSKIn hainbat eskualdetako hornitzaileak ditugu, eta sasoiaren arabera, bat edo bestea hautatzen dugu. Era horretan, gure dendetan Eroski NATUR patatarik onena aurkituko duzu beti. FRIJITZEKO PATATAK, URTE GUZTIAN Martxotik aurrera, patataren almidoia azukre bihurtzen hasten da, eta frijitzean kolore iluna hartzen du. Hori dela eta, garai honetan, prozesu hori mantsoago egiten duen patata hautatzen dugu gure saltokietan; ondorioz, frijitzeko ezin egokiagoa izaten jarraitzen du. HOTZAREN AURKA, ELTZEKARIAK Egostekoak eta gisatzekoak bereziki egokiak dira entsaladak egiteko eta barazki eta haragi eltzekariak prestatzeko. Patata horien alde ona da, beste batzuk ez bezala, osorik irauten dutela egosi ondoren, baina oso erraz papurtzen direla platerean daudenean. KALITATE BERMATUA Sukaldean bakoitzari dagokion erabilera emateaz gain, EROSKIn

bermatu egin nahi dugu bezeroari produkturik egokiena iritsiko zaiola eta kalitate baldintzarik onenetan. Horretarako, Eroski NATUR saileko gure patatak biltzeko eta hautatzeko garaian, oso kontuan hartzen dugu horien itxura, eta ezartzen ditugun baldintza guztiak egoki betetzen dituztenean baino ez dugu egiten bilketa eta sailkapena. Horretaz gain, kalitatea aztertzeko ikuskaritzak egiten dizkiegu, barrenekoak eta kanpokoak. Eroski NATUR patatek 50 eta 140 mm artean neurtzen dute, eta kolore horixka daukate. Osorik aurkezten ditugu, zauririk, kolperik eta urraturik gabe. Garbi-garbiak egoten dira, ezeren arrastorik gabe eta izurriteen kalterik gabe. Eta faktore klimatologikoek eragindako aldaketak dituzten patatak ere saihestu egiten dira hautatzeko garaian. Bezeroari kalitate oneko produktua helduko zaiola bermatzeaz gain, ingurumena ere zaintzen dugu; izan ere, asko jaten den produktua da patata, eta modu kontrolatuan ekoitzi ezean, eragin kaltegarria izan dezake planetan. Arazorik larrienak ongarrien eta pestiziden erabilerak sor dezake,

eta ureztatze masiboak ere bai, milaka litro ur galtzen dira eta. Kalte horiek kontrolatzeko eta produktuak ingurumenean kalterik ez duela egingo ziurtatzeko, Global GAP izeneko ziurtagiria darabilgu; nekazaritzako, abeltzaintzako eta akuikulturako jardunbide onak bermatzeko araudi bat ezartzen du (Good Agricultural Practice), eta nazioartean aitortza handia eskuratu du. Zigilu hori daramaten produktuetan bermatua dago elikagai horiek ekoizteko jardunbide onak erabili dituztela jatorrian –murriztu egiten baita produktu kimikoen erabilera–, eta ureztatze sistemak optimizatu egin dituztela ura birziklatzeko eta berrerabiltzeko sistemen bidez, eta zaindu eta babestu egiten dela inguruko bioaniztasuna. Zigilu horri esker, frogatuta dago Eroski NATUR patatek ez diotela kalterik egiten ingurumenari, eta horrekin batean, zaindu eta errespetatu egiten dituztela espezie guztiak. Gure supermerkatuetan, oso erraz identifikatuko dituzu: Eroski NATUR markako etiketa argiak lagundu dizu besteetatik bereizten.

10

010-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 10

22/2/18 12:55


NOLA PRESTATU

PATATA ETA ZAPO BOLAK AMERIKAR SALTSAREKIN

● Egosi patatak, zuritu eta

zapaldu. Bitartean, jarri ogi mamia esnetan beratzen. ● Garbitu arraina, egosi eta

4

handia

papurtu. Nahasi patatarekin, perrexilarekin eta arrautza gorringoarekin. Eman gatza eta piperbeltza. Erregosi tipula gorria eta erantsi ogi mamiari.

40-50’

OSAGAIAK • 500 g zapo • 300 g patata • 50 g tipula gorri eta 100 g tipula normal • Perrexila • Arrautza baten gorringoa • Arrautza 1 • Irina • 100 g ogi mami • 200 ml esne • Gatza • Piperbeltza • Baratxuri atal 1 • Azenario 1 • Porru 1 • 100 g tomate • 100 g arroz • 300 ml arrain salda • 20 ml koñak • Piperrauts gozoa

● Egin bolak ore horrekin.

AMERIKAR SALTSA. Zatitu tipula, azenarioa eta baratxuria, eta egin kazola batean olioarekin. Erdi guritu direnean, sartu porrua (zati zuria) xerratan moztuta. Utzi sutan egin dadin eta erantsi tomatea. Egin guztia beste 15 minutuz. ● Garreztatu koñakarekin. Erantsi arroza eta piperrautsa. Eduki su eztian frijitzen eta erantsi salda. Utzi sutan beste 20 minutuz. Birrindu eta eman gatza.

Pasatu irinetan eta arrautza irabiatutan, eta frijitu. ● Jarri sukaldeko paperaren

gainean olioa kentzeko. ● Sartu bolak amerikar saltsan

5,62 €

eta utzi guztiak irakin dezan.

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

262 5,5g %13

%8

GATZA

2g

5,6g

1g

%10

%6

%11

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

Patatak ez du gizentzen, prestatzeko moduak bai Patatak ospe txarra bereganatu du, eta askok uste du gizendu egiten duela. Baina, egiaz, ez du kaloria askorik ematen: 80 kaloria 100 gramo bakoitzeko. Hori ez da aldatzen patata erreta edo egosita janez gero, baina frijituta edo gisatuta

jaten denean, hirukoiztu egin dezake balio hori, xurgatu egiten baitu prestatzeko garaian erabiltzen den gantzaren zati bat. Patatari ondoan jartzen zaizkion elikagaiek ere lagundu egin dezakete gizentzen. Adibidez, koilarakada bat saltsa

bazkide izatearen abantailak

010-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 11

arrosak (25 gramo) 180 Kcal ematen ditu, platerean dagoen patatak halako bi baino gehiago! Patata egosita jatea da onena, lurrunetan eginda edo labean erreta, azal eta guzti, horrelaxe mantentzen baititu ongien nutrizio arloko ezaugarriak.

11

21/2/18 16:43


sasoi honetan...

PATATAK SALTSA BERDEAN LEGATZAREKIN 4

erraza

NOLA PRESTATU

papurtua eta perrexila, xehexehe moztuta.

● Zuritu baratxuriak eta

moztu xehe-xehe. Zuritu eta moztu patatak xerratan (bost zentimetroko lodiera izan dezatela).

30-40’

OSAGAIAK

● Eman minutu bateko irakinaldia, gutxi gorabehera. Jarri estalkia, perrexilak kolorea eman diezaion, eta eman gatza.

• 800 g patata • 4 baratxuri atal • Perrexila • 300 g legatz • 100 ml oliba olio • Litro 1 ur edo salda • Gatza

4

erraza

+60’

OSAGAIAK

● Kazola batean, jarri

olioa berotzen eta erantsi baratxuria. Kolorea hartzen hasi aurretik, erantsi patatak eta frijitu su eztian.

SOJA ELTZEKARIA ESPINAKA ETA PATATEKIN

● Utzi egonean bost minutuz

zerbitzatu aurretik.

● Bota ura edo salda, eta

utzi irakiten. Patata egina dagoenean, erantsi legatz

• 200 g soja berde • 250 g espinaka • Azenario 1 • Tipula 1 • 2 patata • 3 baratxuri atal • 1,5 l ur (edo berdura salda, gatzik gabe) • 40 ml oliba olio • Gatza NOLA PRESTATU ● Jarri soja berdea uretan beratzen (ekoizleak etiketan esaten duen bezala).

2,03 €

pertsona bakoitzeko

● Moztu tipula brunoise eran, eta egin kazola batean olio pittin batekin. Gorritzen hasten denean, erantsi espinakak (zatituta). Ondoren, erantsi soja eta estali guztia urarekin edo saldarekin. ● Egosi su ertainean 35 minutuz. ● Bota patatak eta azenarioa,

zurituta eta laukitxoetan moztuta. Utzi sutan 20 minutuz. ● Frijitu baratxuri atalak oliba

oliotan (sei koilarakada erabiliko ditugu), zurituta eta xaflatan moztuta. Erantsi baratxuri frijituak eltzekariari, eman gatza eta zerbitzatu berotan.

Errazio batek dauka: KALORIAK

221 %11

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

2,6g 0,5g 1,7g

0,1g

%4

%2

%2

%1

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

12

010-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 12

21/2/18 16:43


es tiempo de...

0,64 €

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

387 20g %19

%28

3g %14

GATZA

7,7g 0,5g %9

%9

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

bazkide izatearen abantailak

010-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 13

13

21/2/18 16:43


urrezko txartela

Aurrez ezazu EROSKI cluben Urrezko txartelarekin EROSKIren helburua da zuri dirua aurrezten laguntzea, eta beste pauso bat eman nahi izan dugu horretan. Horregatik, hona hemen EROSKI cluben Urrezko txartel berria. Horri esker, %4 aurreztuko duzu gure saltokietan egiten dituzun erosketa guztietan. Ez pentsatu gehiago, eta hasi zu ere aurrezten!

H

ilean 4,99 euroko kuota ordainduta, Urrezko txartelarekin %4 pilatuko duzu EROSKIren dendetan egiten dituzun erosketa guztietan. Astean 30 eurotik gora bakarrik gastatuta, ongi aterako zara dagoeneko. Esaterako, astean 60 euro gastatzen badituzu eta kuota kentzen badiozu kopuru horri, urtean 50 euro aurreztuko dituzu, eta beste gastu batzuetarako erabili ahalko duzu; esate baterako, ibilgailua erregaiz betetzeko. Eta onena hauxe da: zenbat eta gehiago erosi, orduan eta gehiago aurreztu. Baina aurrezpen hori ez da bakarrik supermerkatuetarako. Balio du gure denda guztietan ere: gasolindegietan, bidaietan, optiketan, bitxi dendetan, on line erosketetan... EROSKIn erosten duzun guztiaren %4 pilatuko duzu, eta noiznahi gastatu ahalko duzu gure saltokietan beste aldi batean egindako erosketetan. Itxura ona du, ezta? Adibide bat: Ume bat duen bikote batek hilean 100 euro gastatzen baditu erregaian eta 400 janarian, 180 euro aurreztuko ditu urtean, eta adibidez telebista bat erosteko balioko dio. EROSKIk ekimen hau gauzatzeko orduan, kontsumo kooperatiba

gisa duen konpromisoa dago, zuekin duen konpromisoa, bezeroekin, alegia. Gure sorburutik prestatu izan ditugu ekimenak modernizatzeko eta gure aurrezpen proposamena gaurkotzeko. Urrezko txartel berriarekin, beste pauso

bat eman dugu, eta eskertuko duzulakoan gaude. Izan ere, txartel hau dagoeneko erabiltzen dute zenbait tokitan, eta dagoeneko 15.000 familiak ematen diote abala eta ari dira Urrezko bazkide izatearen alde onak ikusten.

14

014-015 ES TIEMPO DE ORO EUS.indd 14

21/2/18 16:40


es tiempo de...

PROBA EZAZU DOAN HILABETEZ Oraindik ez bazaude seguru, ez kezkatu. Urrezko txartel honen abantailak doakoak dituzu lehen hilabetean, eta, horrela, onurak zeure begiekin ikusiko dituzu. Gainera, izen-ematearekin ez duzu inolako obligaziorik, eta nahi duzunean baliogabetu ahalko duzu. Urrezko txartela uztea eskatzea bezain erraza da.

• Gasolindegietan, Via Express bide automatikoak barne. • EROSKI Bidaiak. Deskontua ezin da pilatu beste eskaintza eta promozio batzuekin.

SALTOKI HAUETAN DITUZU ONURAK • EROSKI Center eta EROSKI City supermerkatuetan. • EROSKI hipermerkatuetan, optikak eta bitxi dendak barne. • EROSKIren on line supermerkatuan, janarian, elektronikan eta etxetresna elektrikoetan.

ORAINDIK DUDATAN ZAUDE? Zatoz gure dendetara edo deitu EROSKI cluben zenbakira: 944 943 444. Pozik hartuko zaitugu, eta zalantza guztiak argitu. Has zaitez aurrezten EROSKI clubekin!

bazkide izatearen abantailak

014-015 ES TIEMPO DE ORO EUS.indd 15

BI TXARTEL, ZENBAKI BAKARRA Izena ematen baduzu zerbitzu berri honetan, Urrezko txartela helaraziko dizugu. Baina EROSKI cluben txartel guztiak dagoeneko ‘Urrezkoak dira’, zeren eta, gure saltokietan erosketak egiten dituzun bakoitzean, kopuru horren beherapena pilatuko duzu txartelean. Eta, EROSKI club MasterCard ordainketa txartelarekin ere, Urrezko deskontuak izango dituzu.

15

21/2/18 16:40


EROSKI protagonistak

Eroski NATUR arrain eta itsaski iraunkorrak

Hauta ezazu zigilu urdina

16

016-018 PROTA MSC EUS.indd 16

21/2/18 16:41


Orain dela urtebete hasi ginen eskaintzen EROSKIren arrandegietan MSC erakundearen zigilu urdina daramaten produktuak. Zigilu horrekin, bermatu egiten da arraina modu iraunkorrean eta ingurumena errespetatuz harrapatu dela.

B

atzuetan zaila izaten da arrandegian zer aukeratuko dugun erabakitzea. Interneten irakurtzen dugu eta adituei entzuten diegu azaltzen nola bereizi behar diren produktu fresko bat eta freskotasunik ez duen beste bat, eta trikimailu batzuk ere ikasten ditugu horretarako, adibidez begien koloreari begiratzea, ezkatei, eta abar. Baina bada kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat ere: harrapatzeko modua. Gaur egun, arrantza mota asko dago: batzuk iraunkorrak dira, eta zaindu egiten dituzte ingurumena eta itsas espezieak; beste batzuek, aldiz, harrapaketa masiboak egiteko bidea ematen dute, kalte egiten diete ekosistemei eta galtzeko arriskuan jartzen dituzte espezie batzuk. MSC (Marine Stewardship Council) nazioarteko erakunde bat da, irabazteko asmorik gabea, eta planeta zaintzeko beharretik sortu zen, zehazki itsasoko produktuen merkatua iraunkorragoa izan dadin. Horretarako, ekoetiketa bidezko programa bat dauka (MSCren etiketa urdina) eta arrantzaeredu iraunkorraren estandar bat.

las ventajas de ser socio

016-018 PROTA MSC EUS.indd 17

17

21/2/18 16:41


EROSKI protagonistak

EROSKIk konpromiso argia du ingurumena eta animaliak errespetatzeko, eta helburu hori betetzeko bidean, MSCren ikuskaritza gainditu duen txikizkako lehen banatzailea izan da Espainian (iaz izan zen hori), eta horren bidez bermatu egiten da arrain freskoaren zaintza katea errespetatzen dela eta produktuak arrantzaleku iraunkorretatik datozela. Horren ondorioz, MSCren zigilu urdina daramaten arrainak aurkituko dituzu gure arrandegietan. Ziurtagiri hori lortu duten enpresei ikuskaritzak egin dizkiete manipulazio prozesu guztian, eta horrela ziurtatu egiten dira trazabilitatea eta jardunbide egokiak, hasi arraina harrapatzen dutenetik eta arrandegietara iristen den arte. Arrantzaleku bati MSC ekoetiketa urdina eman edo ez erabakitzeko unean, honako alderdi hauek hartzen dira kontuan: stockaren egoera (arrainaren osasuna, kantitatea eta iraunkortasuna), ingurumenari kalterik ez zaiola egiten (ahalik eta espezie gutxiena arrantzatuko direla nahi gabe, adibidez dortokak eta izurdeak, arrantza egiterakoan hegaztirik ez dela hilko eta itsaso hondoan kalte itzulezinik ez duela eragingo), eta prozesu osoaren

Osasuna eta ongizatea

kudeaketa bai, arrantza egiten denetik saltokira iristen deneraino. Ziurtagiria lortu genuenetik (orain dela hamabi hilabete), EROSKIn mila toma arrain erosi ditugu MSC zigilu urdinarekin, eta Eroski NATUR gure markaren barrenean merkaturatu ditugu guztiak.

nutrizio arloko semaforoa

Gure arrandegietan, zigilu horrekin egiaztatuta dauden hiru arrain mota eskaintzen hasi gara: • Eroski NATUR hegaluzea • Eroski NATUR Skrei bakailaoa • Eroski NATUR Kantauriko antxoa Horretaz gain, produktu ontziratuak ere baditugu zigilu horrekin, eta lanean ari gara aukera berriak eskaintzeko. Hain zuzen, hemendik aurrera, abakandoa ere aurkituko duzu gure arrandegietan, eta bakailao gezatua eta surimia ere bai, biak erretiluetan. Zigilu urdina hautatzen baduzu, iraunkortasuna aukeratzen duzu, ingurumena eta ‘Itsasoak betiko’.

Gure markako 2.075 produktu semaforoarekin

18

016-018 PROTA MSC EUS.indd 18

21/2/18 16:41


EROSKI 34 HIDA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/02/18

11:01


Errezeta bakoitzak bere tomate saltsa 20

020-023 ESCAPARATE TOMATE EUS.indd 20

21/2/18 16:45


erakusleihoa

Saltsa guztien artean, tomatearena da ezagunenetakoa eta sukaldean aukera gehien ematen duenetakoa. Osagai bat gehiago izan daiteke edo laguntzaile gisa erabil daiteke hainbat errezeta eta plateretan: pastak, arrainak, arrautzak kazola eran, itsaskia, haragi bolak, zopak, pureak, pizzak, patatak... Herrialde bakoitzean dituzten ohiturek eta osagai tipikoek agintzen dute saltsa bera nola ondu.

G

ure saltsak egiteko erabiltzen diren tomateak hautatzeko orduan, tomate motak eta heldutasuna hartzen ditugu kontuan. Neurria ere ezaugarri garrantzitsua da tomateak osorik datozenean, adibidez kontserbetan, naturalean ontziratuta. Horretaz gain, zorrotz zaintzen ditugu produktuaren kalitatea baldintzatzen duten ezaugarriak ere, adibidez azidotasuna, azukre kopurua eta materia lehorra. Hori dela eta, entsaladako tomateak eta udare tomateak erabiltzen dira gehien saltsa egiteko, mamitsuagoak direlako eta ur gutxiago dutelako; horri esker, probetxu gehiago ateratzen zaie. Hona hemen gure saltokietan aurkituko dituzun tomate saltsak eta kontserbak, bakoitza bere ezaugarriekin.

21

020-023 ESCAPARATE TOMATE EUS.indd 21

21/2/18 16:45


TOMATE NATURAL OSOA Ebroren erriberan landatzen dira tomate horiek, eta kontserban sartzerako, zuritu egiten dituzte eta ondoren tratamendu termiko bat ematen diete. TOMATE BIRRINDUA Tomateak birrindu egiten dira eta ondoren bahetu, azala eta haziak bereizteko. Horrela prestatzen den tomatea homogeneoa izaten da eta zapore naturalekoa; gehigarri bakarrak gatza eta azido zitrikoa izaten ditu. Ekologikoa Nafarroan egina da, nekazaritza mota horretatik datozen tomateekin.

TOMATE NATURAL ZATITUA Ebroren erriberako tomateekin egina dago. Zuritu egiten dituzte, zatitu eta prozesu termiko bat ematen diete kontserban sartuta.

22

020-023 ESCAPARATE TOMATE EUS.indd 22

21/2/18 16:45


erakusleihoa

TOMATE FRIJITUA Tomatez egindako oinarri bat dauka, eta zenbait osagai eransten zaizkio horri (azukrea, gatza, olioa...); ondoren, egoste prozesu bat ematen diote. Nahiko saltsa homogeneoa da, pikorrik gabea, eta, horrexegatik, osagai ezin hobea da hainbat plater laguntzeko. Ez du glutenik. Oliba olioa, berriz, birjina estra motakoa da.

TOMATE ZATITUA, ‘CONCASSÉ’ ESTILOAN Teknika horrekin, tomatea ur irakinetan egosten da aurrez, kanpoko azala errazago kendu dakion. Ondoren zatitu egiten da, barreneko haziak hobeto kentzeko. Concassé terminoak (frantsesetik hartua da) mozteko modu jakin bat ere aipatzen du, non tomatea laukietan mozten den, alde bakoitza 0,5 zentimetrokoa duela, gutxi gorabehera. Kontserba honek ez du ez glutenik eta ez kontserbagarririk. Olio oliba birjina estra darama (%6), tipula eta espeziak.

SALTSA PRESTATUAK Tomate saltsaren aldaerak dira: pizza egiteko saltsa, tumaca, tomate lehorra eta barazki fritada.

ARTISAU ERAKO ERREZETA Ez dauka tipula zatirik, tomate zatirik eta ezta beste barazkien zatirik ere. Portzentaje handian darama oliba olioa, eta azukrea ere gehixeago. Tomate honen testura ez da etxeko estiloan egindakoak duena bezain birrindua.

ETXEKO ESTILOAN EGINA Nafarroan egina da, lehengai %100 naturalekin; tipula zatitxoak ditu eta oliba olioa ere bai (%8). Glutenik gabea da.

bazkide izatearen abantailak

020-023 ESCAPARATE TOMATE EUS.indd 23

GATZ ERANTSIRIK ETA AZUKRERIK GABEA Sannia saileko tomate saltsa hau ekilore olioarekin egina dago, eta ez dauka ez kontserbagarririk, ez gatzik eta ez azukre erantsirik ere.

23

21/2/18 16:45


EROSKI 34 CARBONEL DOBLE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

22/02/18

11:00


EROSKI 34 CARBONEL DOBLE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

2

22/02/18

11:00


aurreztu EROSKIrekin

Barrenean daramate edertasuna!

U

rtero milioika tona jangai galtzen da munduan estandarizatze maila jakin bat betetzen ez dutelako. Adibidez, Europan sortzen diren fruta eta berduren %20 eta %40 inguru bota egiten dituzte saltokietara iritsi aurretik, itsusiak direlako besterik gabe. Zaporea, lurrina eta testura besteenak bezalakoak izaten dituzte, baina ez itxura. Hori dela eta, EROSKIn merezi duten aitortza egin nahi diegu. Merkeago eskaintzen ditugu fruta eta berdura horiek, zeure begiz ikus dezazun ez dagoela inolako alderik. Hementxe duzu frutaren eta berduraren alderdirik onena, prezio hobean eta modu iraunkorragoan. Zure sakelak eta ingurumenak sumatuko dute aldea! Elikagairik ez alferrik galdu kanpainarekin, EROSKIn apustu handia egin dugu elikagairik ez botatzeko. Espainiako Estatuan diharduten banaketa enpresen artean, EROSKI da lehena bere saltoki sarean elikagairik alferrik galtzen ez duena, eta, horregatik, gure saltokietan merkatuta aurkituko dituzu fruta eta berdura itsusiak: laranjak, mandarinak, limoiak, sagarrak, kuiatxoak, piperrak eta beste hainbat. Zatoz eta jar ezazu zure aletxoa Elikagairik ez alferrik galtzeko!

26

026-028 AHORRA CON EUS.indd 26

22/2/18 12:55


bazkide bazkid ba baz kide iizatearen kid zzat attear ea en en aba a abantailak b ntail nta nta aila ak

026-028 AHORRA CON EUS.indd 27

27

21/2/18 16:47


aurreztu EROSKIrekin

BERENJENAK ESKABETXEAN 4

ertaina

ENTSALADA EPELA, KARDUZ, BARATXURI BERRIZ, KONFERENTZIA UDAREZ, GULAZ ETA PERRETXIKOZ EGINA

KUIATXO TALLARINAK TOMATE ETA GANBEKIN + 2 ordu

0,49

OSAGAIAK

4

ertaina

10-15’

0,93 4

OSAGAIAK

• Berenjena 1 • 20 g gatz larri • 200 ml sagardo ozpin • 200 ml ur • 2 baratxuri atal

• Ereinotz hosto 1 • 4 g piperbeltz beltz (bolatxoetan) • Oliba olioa

• 400 g kuiatxo • 100 g ganba zuritu • 300 g tomate (ongi heldua) • 2 baratxuri atal • 30 ml oliba olio birjina estra

• 5 g gatz • 5 g azukre • 2 g piperbeltz zuri • 2 g oregano lehor

NOLA PRESTATU

ertaina

+ 60’

1,87

OSAGAIAK • 400 g kardu • 2 baratxuri atal • 20 g irin • 50 g limoi ur • 250 g gula • 250 g perretxiko

• 2 udare (konferentzia) • 30 g baratxuri berri (freskoak) • 80 ml oliba olio • Gatza

NOLA PRESTATU ● Garbitu berenjenak eta moztu zentimetro

bateko xerratxoetan. Zabaldu gainetik gatz larria eta jarri gresilla batean, ura aska dezaten. Ondoren, kendu gatza eta askatu duten zukua sukaldeko paperarekin. ● Eskabetxea prestatzeko, jarri eltzetxo

batean ura, ozpina, baratxuriak, piperbeltza eta ereinotza. Irakiten hasten denean, sartu berenjena xerrak bananbanan, eta utzi sutan minutu batez. Atera eta jarri gresilla betean, ura xukatzeko.

NOLA PRESTATU ● Lehenbizi, concassé erako tomatea

prestatuko dugu. Horretarako, egin ebakitxo bat labanarekin tomateen inguruan eta sartu kazola batean ur irakinetan 20 segundoz. Atera tomateak eta jarri 30 segundoz ur hotzetan. Kendu azala eta zukuak, eta moztu mamia laukitxoetan.

● Garbitu karduak, moztu eta sartu ur irakinetan (gatza ere erantsiko diogu). Ur horretan bertan, diluitu irina eta limoi ura (horrela ez da herdoilduko kardua). Utzi ordubetez egosten, xukatu eta gorde geroko.

● Bota olioa zartagin batean eta erregosi

● Bota oliba olioa zartagin batean eta erregosi su bizian baratxuriak, baratxuri berriak eta udareak. Gorritzen hasten denean, erantsi perretxikoak. Eman gatza eta bota kardua, eta utzi beste bi minutuz sutan. Zartagin horretan bertan, erregosi su bizian gulak 30 segundoz.

baratxuri xehatu bat. Erantsi tomatea eta utzi egiten. Bota azukrea, gatza, piperbeltza eta oreganoa.

● Atera baratxuriak, ereinotza eta

piperbeltza saldatik. Jarri berenjena xerrak beirazko poto batean, eta txandakatu baratxuriekin, ereinotzarekin... Estali olioarekin. Itxi potoa eta utzi beratzen 30 egunez hozkailuan.

KALORIAK

su bizian zartagin batean olioarekin eta baratxuri atal batekin (xerratan moztuta). Erantsi ganbak. Erregosi guztia 4 minutuz, zabaldu gainetik piperbeltza eta gatza, eta lagundu tomatearekin.

Errazio batek dauka:

Errazio batek dauka:

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

104 2,3g %5

● Moztu kuiatxoa xerra fin-finetan. Erregosi

GATZA

KALORIAK

94

6g

%5

%9

0g

15g

2g

%0

%17

%33

%3

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

Errazio batek dauka: GATZA

0,8g 5,1g 0,5g %4

%6

● Antolatu entsalada: jarri oinarrian baratxuri berriak, kardua, udareak eta, gainean, gulak eta perretxikoak. Eman gatzozpina norberak nahi duen eran.

%8

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

157

1,1g

0,2g

14g

0,5g

%8

%2

%1

%16

%8

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

28

026-028 AHORRA CON EUS.indd 28

21/2/18 16:47


EROSKI 34 NOEL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

22/02/18

12:48


dendan zurekin

Gure markakoak

Zure produkturik kuttunenak gureak ere badira Gure markakoen artean, badira asko gustatzen zaizkigun produktuak. Zure hozkailuan ez dute hutsik egiten, biltegian beti izaten dituzu eta bainugelan esku-eskura egon ohi dira. Ahal duzun bakoitzean, gomendatu egiten dituzu, eta zalantzaren bat sortzen bazaizu osagairen baten inguruan edo hobetzeko ideiaren bat etortzen bazaizu, jakinarazi egiten diguzu. EROSKIren dendetan, horiek dira zure kuttunak, eta, horregatik, gureak ere bai.

2

017. urtean egin ditugu ospakizunak. Orain dela 40 urte hasi ginen gure markako produktuak eskaintzen, kalitatezkoak eta konfiantza osoa ematen dutenak, preziorik onenean. EROSKI saila izan zen lehena, Eroski NATUR etorri zen gero, elikagai freskoen saila, eta EROSKI Basic ondoren, are gehiago aurrezteko aukera izan zenezan. EROSKI Sannia

sailarekin, berriz, baieztatu egin dugu oso erraza dela geure burua zaintzea. Eta mokadurik onenak Eroski SELEQTIA sailean aurkituko dituzu, gure gourmet markan. Horretaz gain, higieneak, zainketa pertsonalak eta edergintzak ere badu bere marka gurean: belle. Gure marka guztietan aurkituko dituzu kalitate-preziorik onenak, eta informaziorik gardenena. Zurekin dugun konpromisoak

gidatzen gaitu horiek sortzeko garaian. Eta asmo horri erantzuteko, beti entzuten dugu zure iritzia. Axola zaizkigu zure ideiak, zure iritzia, zure iradokizunak. Gure markak eraiki egiten dira, hazi, hobetu... zurekin. Zuk, izan ere, lagundu egiten diguzu egunero, gure markako produktu bakoitzak erantzuna eman diezaien zure beharrizanei eta, hartara, zure kuttunak bihur daitezen.

30

030-031 EN LA TIENDA MARCA PROPIA EUS.indd 30

21/2/18 16:52


ZURE IRITZIAK BALIO DU Elikadura, garbiketa edo edergintza arloko berrikuntza bat merkaturatu aurretik, zurekin zehazten dugu haren kalitate komertziala, dastatze saioen eta bestelako proben bidez. Gure bazkide askok parte hartzen du horietan. Eta supermerkatu eta hipermerkatuetara iristen direnean, hortxe probatzen dugu ‘eltzea sutan’. Salmenta datuak ez ezik, oso kontuan hartzen dugu zure balorazioa ere. Zure erreklamazioei erantzuten diegu gure saltokietan, entzun egiten dizugu kontsumitzailearentzako arreta zerbitzuan, eta web bidez helarazi dizkiguzun iritziak aztertzen ditugu. Eta gure marketan egin dugun azken berrikuntza ere hor dago: produktua doan probatzeko aukera ematen dizugu. Sare sozialak ere bide onak dira zure ikuspegia guri helarazteko. Zuk ere parte hartzen duzulako prozesu horretan guztian, esan liteke gure markako produktu asko zure zatitzat har ditzakezula. Horrexegatik dira ordezkaezinak zure mahaian, horrexegatik maite dituzu hainbeste haurren askariak prestatzeko eta horrexegatik dira ezinbestekoak zure sukaldean edo bainugelan. Esperientzia bakan eta atseginak bizi izan dituzu horiei esker, eta ahal duzun guztietan gomendatzen dituzu. Atsegin dugu horien zapore nahastezina, maite duzu tokiko ekoizleengandik etortzea, beren osaeran kopuru txikiagoetan agertzea gatza, azukrea edo gantz saturatuak... ZURE OSASUNAREN ALDE Hala eta guztiz ere, oraindik egon liteke produkturen bat zure lehentasunei bete-betean egokitzen ez zaiena; halakoetan, irtenbide berritzaileak

Gizarte eraldaketa

bilatzen ditugu helburua ahalik eta ongiena lortzeko. Elkarrekin, berriz definitzen ditugu produktuak, hobetzea lortzen dugu, zapore berriak merkaturatzen ditugu, beste formatu batekin aurkezten... Berrogei urte hauetan, zuri esker erdietsi ditugu gure lorpen asko, zure eskariei esker, zure osasunari eta ongizateari esker. Parabenoekin zenuen kezka helarazi diguzu, eta guk aintzat hartu dugu (gehigarri kimikoak dira, bularreko minbiziarekin zerikusia dutenak), eta berdin gertatu da landare gantz partzialki hidrogenatuekin (trans gantzak dira eta kalte egiten diote bihotz-

HEMEN ENTZUNGO DIZUGU:

• Saltokietako informazio mahaiak. Jo ezazu gure lankideengana zure iradokizunak eta ideiak azaltzeko. • Kontsumitzaileari erantzuteko telefonoa. Deitu ezazu 944 946 444 zenbakira

eta konta iezaguzu zer iritzi duzun. Zure erreklamazio guztiei erantzungo diegu. • Eroski.es. Webgunean zenbait botoi daude, kritika bat bidaltzeko, zerbaitegatik zorionak emateko, balorazio

elkartasuna

bazkide izatearen abantailak

030-031 EN LA TIENDA MARCA PROPIA EUS.indd 31

hodien osasunari), eta produktuek izaten duten gatz, azukre eta/ edo gantzekin edo organismo genetikoki eraldatuekin (OGE). Eta ikerketak egin ditugu, eta azkenean aurkitu ditugu parabenorik ez duten produktuak, trans gantzik ez dutenak eta ezta OGErik ere, eta lortu dugu, halaber, elikagaiei gatza, gantzak eta azukrea murriztea. Gure nahia da gure markako produkturik kuttunenek horrelaxe jarrai dezatela eta gero eta gehiago sar ditzazula kuttunen sailean. Lagundu gaitzazu hori gauzatzen, eta ikusi ezazu beste bazkide batzuek zer-nolako produktuak maite dituzten gehien.

bat egiteko... Egizu klik, bete ezazu formulario bat edo bidali mezu elektroniko bat. • ‘Gure markakoen azkena’ izeneko programa. Lehen eskutik eta doan ezagutu ditzakezu gure berrikuntza guztiak gure webguneko atal horretan. • Sare sozialak. Eman zure iritzia gure profiletan. Eman ezazu izena gure YouTube kanalean, egin zaitez gure laguna Facebook-en (@Eroski), jarrai ezazu @Eroski kontua Twitterren eta eman izena Instagramen (@eroskioficial).

9.000 tona elikagai baino gehiago ematen ditugu, 13.595 pertsonak urtebetean jateko eta edateko kontsumitzen duten kopurua.

31

22/2/18 12:56


EROSKI 34 DOBLE REVISTA ORO EUSKADI.indd 2

20/02/18 14:06


EROSKI 34 DOBLE REVISTA ORO EUSKADI.indd 3

20/02/18 14:06


por tu salud

Urtemuga ospatzen ari gara! Ekilibria izeneko gure programak lehenbiziko urtea bete du, eta orain arte, 23.000 familiak eman dute izena, modu osasungarri eta orekatuan elikatzen ikasteko asmoz. Zuk oraindik ez duzula egin? Anima zaitez eta hasi zure osasuna zaintzen gaurtik bertatik! 34

034-038 POR TU SALUD EUS.indd 34

21/2/18 16:57


zure osasunaren alde

O

sasuna zaintzea eta, bereziki, modu osasungarrian elikatzea kezka iturri dira kontsumitzaileentzat. Garai batean, osasun arazoak zituzten pertsonen kontutzat hartzen ziren horiek edo dieta egin eta kiloak galdu nahi zituztenen buruhaustetzat, baina aspaldi gainditu da ikuspegi hori. Gaur egun jende askok onartzen du oso garrantzitsua dela dieta osasungarri eta orekatua egitea eta, horren bidez, osasuna zaintzea.

EROSKIn ere garbi ikusi genuen gizarteari lagundu egin behar diogula bizimodu osasungarriagoa egiten, eta horretarako, modu orekatuan elikatzeko eta ohitura osasungarriagoak barneratzeko jarraibideak eman behar dizkiogula. Hori dela eta, Ekilibria aurkeztu genuen iaz, dieta orekatua egiteko gomendioak ematen dituen ekimen bat, elikagai multzo bakoitzetik zenbat jan behar den esaten duena (zenbateko errazioak eta zer-nolako maiztasunez). Hori kontuan hartuz, bermatua dago kaloria eta mantenugai proportzio egokia hartuko dugula. Proposamen fidagarrienetan

Osasuna eta ongizatea

oinarritzen den piramide bat eraiki dugu nutrizio arlorako, eta gure aditu taldearen ezagutza ez ezik, kanpoko aholkularitza espezializatua ere jaso dugu horretarako. Oinarri zientifiko eta tekniko sendoarekin eraiki ditugu Ekilibria proiektuaren barrenean sartzen diren zerbitzu guztiak, eta gure bezeroen eskura jarri dugu plan guztiz pertsonalizatu baterako sarbidea (erabat doan), zeinak lagundu egingo dien modu orekatuagoan elikatzen. NOLA FUNTZIONATZEN DU? • Nutrizio arloko txostena. Ekilibrian izena ematen duzunean, hilabetero nutrizio arloko txosten bat helaraziko zaizu, non alderatuta agertuko diren EROSKI club txartelarekin egin dituzun erosketak eta zure etxerako kontsumo gomendioak. Nutrizio arloko piramideak esaten duena abiapuntu hartuta, zuk erositako elikagaiak zenbateraino diren egokiak adieraziko dizugu. • Niretzako gomendioak. Hilabetero, aurrezki bonuak eta gomendioak eskuratuko dituzu, eta lagundu egingo dizute elikadura orekatua lortzen zuretzat eta zure familiarentzat, preziorik onenari uko egin gabe. • Nutrizio arloko aholkularitza. Zalantzaren bat baduzu, nutrizionisten taldeak pozik erantzungo dizu. Egizu zure galdera www.eroski.es/ ekilibria-club-salud gunean; doakoa da guztiz. Jakin behar duzu, dena den, gomendio horiek ez dutela ordezkatzen eta ez direla, inondik ere, mediku espezialista batekin edo

EMAN EZAZU IZENA Horretaz gain, elikadurari eta osasunari buruzko informazioa jaso ahalko duzu zure helbide elektronikoan gure buletinarekin edo Ekilibriaren webgunean begiratuta. Egiazkotasuna, praktikotasuna eta ukitu atsegina, horiek dira gure gomendioen ikurrak. Lor ezazu modu osasungarri eta orekatuan elikatzea www.eroski.es/ ekilibria-ren bidez.

EROSKI Fundazioak sustatzen du Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE), herritarrek dituzten ohituren inguruko azterketa

bazkide izatearen abantailak

034-038 POR TU SALUD EUS.indd 35

dietista-nutrizionista batekin aurrez aurre egindako kontsulta bat; are gehiago, guztiz egokia iruditzen zaigu horiengana jotzea informazio gehiago eskuratzeko. • Errezetak eta gaurkotasuna duen informazioa. Atal honetan, gustu eta aurrekontu guztietarako platerak aurkituko dituzu, sukaldean trebezia handia duten erabiltzaileentzat eta eltze artean hain ongi moldatzen ez direnentzat, baina beti osasunaren ikuspegia lehenetsita. Menu horiek badute bere lekua dieta orekatu batean, eta proposamen guztiek aintzat hartzen dute EROSKIren nutrizio arloko semaforoa.

35

21/2/18 16:57


por tu zure osasunaren salud alde

batekin. Guritu direnean, erantsi kalabaza (zati irregularretan moztua) eta azenarioa (xerratan). Nahasi guztia eta erantsi kuiatxoa.

KALABAZA ETA LARANJA PUREA

● Nahi izanez gero, ogi zati frijitu batzuekin

eta laranja zerrenda erregosi batzuekin lagundu dezakegu pure hau.

● Estali urez, berduren gain-gaineraino.

4

ertaina

+60’

-5

OSAGAIAK • 250 g kalabaza • 100 g porru • 100 g kuiatxo • 100 g azenario • 50 g tipulin fresko • 100 ml laranja zuku

• 2 baratxuri atal • 100 ml esne-gain (kozinatzekoa) • 30 ml oliba olio • Gatza • 50 g ogi-pusketa txigortu

Irakiten hasten denean, bota gatza. Tapatu kazola eta utzi irakiten, su eztian, 40 minutuz. Egosi direnean, erantsi zukua eta esne gaina. ● Baratxuri frijituak prestatuko ditugu.

Horretarako, zuritu baratxuri atalak, moztu xerratan eta gorritu arin-arin zartagin batean oliba olioarekin. Atera zartagina sutatik eta bota berehala baratxuri frijituak berduren kazolara. Estali eta utzi egonean bost minutuz.

NOLA PRESTATU ● Pasatu berdurak pure egitekotik edo ● Moztu tipula eta porrua juliana eran, eta egin kazola batean su eztian olio pittin

irabiagailutik, harik eta krema leun eta uniforme bat lortzen dugun arte.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

198

13g

5g

%10

%19

%23

GATZA

8,3g 0,5g %9

%8

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

36

034-038 POR TU SALUD EUS.indd 36

21/2/18 16:58


por tu salud

LEGATZ ISATSA PORRUZ ETA OTARRAINXKAZ BETEA 4

handia

60’

10-20

OSAGAIAK • Legatz baten isatsa, 800 g-koa, hezurrik gabea • 200 g otarrainxka • 3 baratxuri atal • Tipula 1 • Azenario 1 • 2 porru • 100 g ganba • 50 ml koñak

• 40 g tomate frijitu • 300 ml arrain salda • 50 g irin • 250 ml esne gaingabetu • Gatza • Oliba olioa

NOLA PRESTATU ● Saltsa egiteko, moztu berdurak juliana

eran (gorde geroko baratxuri atal bat

eta porru bat), erregosi eta erantsi ganbak. Egin direnean, bota koñaka eta utzi alkohola agortu dadin su bizian. Erantsi tomatea eta salda, eta utzi berriz ere likidoa agortzen. Xehatu nahastura hori irabiagailuarekin eta pasatu txanotik. Eman gatza (beharko balu) eta gorde geroko. ● Betegarria egiteko, moztu lehen gorde ditugun baratxuria eta porrua brunoise eran eta guritu olio pittin batekin. Erantsi otarrainxka zatituak. Bota irina, eta eduki sutan desegiten den arte. Ondoren, bota esne beroa. Ore krematsu bat geldituko zaigu, eta epeltzera utziko dugu, gero isatsa betetzeko. ● Bete dugunean, itxi legatza, eman gatza

kanpotik eta igurtzi olio pittin batekin. Sartu labean 15-20 minutuz, 180 ºC-an.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

334 6,6g 1,2g 7,6g %17

%9

%6

%8

GATZA

1g %16

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

● Moztu xerratan eta erantsi itsaski saltsa bero-beroa.

bazkide las ventajas izatearen de ser abantailak socio

034-038 POR TU SALUD EUS.indd 37

Orain arte, 23.000 familiak eman dute izena Ekilibria programan, modu osasungarri eta orekatuan elikatzen ikasteko asmoz

37

21/2/18 16:58


por tu zure osasunaren salud alde

EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.

AZUKRE GUTXIAGO Gure produktuetatik 368 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.

SAGAR SUFLEA 4

ertaina

30-40’

koilara baten laguntzarekin, harrotasunik ez dezan galdu zuringoen prestakinak.

-5

OSAGAIAK

● Jarri berehala suflea egiteko banakako

moldeetan (gurinez igurtziko ditugu aurrez). ● Sartu labean 20 minutuz 160 º C-an, eta

Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 749 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.

• Limoi 1 • 5 g azukre

NOLA PRESTATU ● Zuritu sagarrak, kendu haziak eta moztu

zatietan. Jarri kazolatxo batean eta egin ur pittin batekin konpota bat gelditu arte. Erantsi azukrea eta limoi birrina.

TRANS GANTZIK GABEAK Landare-gantz partzialki hidrogenatuak kaltegarriak dira (horiek izaten dituzte trans gantzak), igo egiten dutelako kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin dizkiegu gure markako produktuei.

● Bereizi arrautzen zuringoak eta

gorringoak bi ontzitan. Nahasi sagarra gorringoekin eta birrindu irabiagailuarekin, krema fin bat eratu arte. ● Irabiatu zuringoak elur puntuan eta nahasi aurreko kremarekin, leun-leun eta zurezko

Osasuna eta ongizatea

EROSKI markako produktuetatik 55 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.

GANTZ GUTXIAGO

zerbitzatu berotan. • 4 sagar • 3 arrautza

GATZ GUTXIAGO

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

130 4,8g 1,3g %7

%7

%7

GATZA

14g

0,1g

%16

%1

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

gantzak

Urtean 368 tona azukre kendu dizkiegu gure elikagaiei, 749 tona gantz eta 55 tona gatz.

38

034-038 POR TU SALUD EUS.indd 38

21/2/18 16:58


EROSKI 34 BODEGAS FAUSTINO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

22/02/18

10:53


energía para crecer

Heziketaren garrantzia Ba al zenekien haurren gizentasuna dela osasun arazorik ohikoenetakoa adin horretan? Heziketa da arazo horri aurre egiteko modurik onena, neskamutilak ohar daitezen zein garrantzitsua den modu orekatu eta osasungarrian elikatzea. Horrexegatik sortu zen ‘Energia hazteko’ elikadura eskola.

E

roski Fundazioak 2012an abiarazi zuen Energia hazteko heziketa programa, Lehen Hezkuntzako neska-mutilei zuzendua, helburu jakinarekin: Espainiako Estatuko haurren artean ageri zen gizentasun tasa gero eta handia murriztea. Ekimen honen bidez, sentsibilizatu egin nahi dira haurrak, ohar daitezen zein garrantzitsua den bizimodu osasungarria egitea.

Zure Tu salud osasunak para nosotrosdu lehentasuna es lo primero guretzat

Proiektuaren zati nagusia ikasgelan lantzen da, eta hamar saioko unitate didaktiko bat erabiltzen da horretarako; ikasgelatik kanpo, berriz, tailerrak egiten dira dendetan, ikasgelan ikasi dutena erabiltzeko. Saio bakoitzean liburu bat izaten du irakasleak, zenbait argibiderekin, eta beste bat ikasleek. Tix eta Loy dira protagonista nagusiak, eta haien bizipenen bidez, haurrei

azaldu nahi zaizkie zein diren elikadura eta bizi ohitura osasungarrien oinarrizko alderdiak, betiere modu dibertigarrian eta taldeko jardueran eginez. Ikasleen curriculumean txertatzeko moduan prestatu da Unitate didaktikoa, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera izeneko eremuaren barrenean hain zuzen, eta hainbat erakunderekin lankidetzan egin dugu: Bihotzaren Espainiako Fundazioa, Unicef, WWF eta Basque Culinary Center. Era horretan, curriculumaren hainbat eremutan lan egiteko aukera ematen du (Hizkuntza, Matematika eta Arte heziketa), eta bermatu egiten du oinarrizko konpetentzia guztiak tratatuko eta agertuko direla. Kontzeptu hauek lantzen dira, nagusiki: elikagai taldeen ezagutza, nutrizio arloko piramidea eta etiketa, Mediterraneoko dieta, tokiko produktuak kontsumitzearen balioa, elikadurak eta planetaren iraunkortasunak elkarrekin duten harremana, elikadurak nolako garrantzia duen gaixotasunen prebentzioan, menuen planifikazioa, eta errezeta eta menu osasungarriak prestatzeko modua. Orain arte, 620.000 ikaslek landu dituzte gure edukiak; ikasturte honetan, esaterako, 255.000 ari dira (Estatuko ikastetxeen %13tan hain zuzen). Datu horiek argi erakusten dute ikastetxeek zer-nolako interesa duten gure programa lantzeko, eta aipatzeko da, gainera, gehienek errepikatu egiten dutela. Zure ikastetxeak parte har dezan nahi baduzu, www.escueladealimentación helbidean eman dezakezu izena edo 946 072 821 telefonoan bestela.

398.685niños 73.819 haurrek haneta participado 2.821 en el Programa ikastetxek parte Educativo hartu dute Eroski de la Escuela de Fundazioaren Elikadura Alimentación Eskolak de la Fundación abian jarritako Heziketa Eroski Programan www.escueladealimentacion.es www.escueladealimentación.es

40

040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 40

21/2/18 17:00


energia hazteko

ARROZA LEKEKIN ETA SOLOMO ADOBATUAREKIN 4

erraza

30-40’

● Moztu tipula eta baratxuria brunoise eran (laukitxoetan) eta lekak juliana eran (zerrenda fin-finetan). Garbitu solomoa eta moztu zati txikietan.

salda (arroza halako bi), eman gatza eta utzi egostera 18 minutu inguru. ● Egina dagoenean, utzi egonean 5

minutuz sutatik kanpora.

● Paella egiteko kazola batean, erregosi

OSAGAIAK • 250 g arroz • 2 baratxuri atal • 150 g leka • 100 g solomo adobatu • 50 g tipula

NOLA PRESTATU

• 100 g shitake perretxiko • 60 ml oliba olio • Gatza

tipula eta baratxuria, kolorea hartzen hasten diren arte. Erantsi lekak eta, osagaiak erregosi direnean, bota haragia eta perretxikoak.

Errazio batek dauka: KALORIAK

291 %15

● Utzi tarte batez sutan, nahasi guztia eta

erantsi arroza. Bota paella ontzira ura edo

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

1,7g 0,4g 2,2g 0,4g %2

%2

%3

%7

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

0,77 €

pertsona bakoitzeko

bazkide las ventajas izatearen de ser abantailak socio

040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 41

41

21/2/18 17:00


energía para energia hazteko crecer

0,36 €

pertsona bakoitzeko

PATATA TORTILLA MIKROUHINEAN

● Utzi tipula egonean eta estalita

minutu batez.

estali gabe sartuko dugu, eta funtzio konbinatua jarriko dugu (mikro eta gresilla).

● Zuritu patatak eta moztu zati txiki-

4

erraza

30-40’

OSAGAIAK • 600 g patata • 10 ml oliba olio • 75 g tipula

• 6 arrautza • Gatza

NOLA PRESTATU

txikietan. Bota ontzira, tipulekin batean. Sartu guztia mikrouhinean hamar minutuz, potentzia handienean, noizbehinka eragiten diogula. ● Irabiatu arrautzak eta nahasi patatarekin

eta tipularekin. Eman gatza. Bota nahastura molde biribil batean (ertzak baxu samarrak izan ditzala). Estali eta sartu mikrouhinean minutu batzuetan, %80ko potentzian.

● Mikrouhinean sartzeko balio duen ontzi

batean, jarri tipula xehe-xehe moztuta olio koilarakada batekin, eta eduki bi minutuz potentzia handienean.

● Ikusi egina dagoen eta, beharrezkoa

balitz, eduki beste minutu batzuetan. Gainaldea gorritu dadin nahi badugu,

Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

KALORIAK

GANTZA

272

12g

3g

%14

%17

%15

GATZA

1,8g 0,6g %2

%9

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

42

040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 42

21/2/18 17:00


EROSKI 34 MCVITIES.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

22/02/18

11:03


belleza

Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/

Belle erritualak ileaz harro egoteko

Erakutsi zure kizkurrak Nekatua zaude kizkurrak ezkutatzeaz? Ez egin horrelakorik hemendik aurrera. Ile kizkurra edo kirrua baduzu, belle-k aholkuak eta produktuak emango dizkizu, ilea zaintzea erritual handi bat izan dadin eta zure adatsarekin harro egon zaitezen. Ez egon adatsa erakusteko beldurrik. 44

044-046 BELLEZA EUS.indd 44

21/2/18 17:01


edergintza

DUTXATZEAN

I

lea garbitzea ez da zaila, baina ile kizkurra primeran gelditzea eta esentziarik ez galtzea zailagoa da. Lehenengo gauza, produktu egokiak erabiltzea mota horretako ileetarako. belle saileko Kizkurren eta kirruen hiru pausoekin, baietz lortu: • Adats naturala berpiztea. • Kizkurra itxuratzea eta nabarmentzea. • Ilea indartzea B probitaminari esker. • Ilea babestea eta ez korapilatzea keratinari esker.

PRODUKTU ESPEZIFIKOAK Belle saileko Kizkurren eta kirruen xanpua. Zaindu zure kizkurrak hidratatuta eta itxuratuta. Ile kizkurretarako produktu espezifiko bat da, eta B bitamina eta keratina ditu. Elementu horiek ilearen zuntzari ekiten diote, eta korapiloak egitea eragozten dute. Belle saileko Kizkur eta kirru leuntzailea. Ilea leuna eta erraz

Osasuna eta ongizatea

parabenorik

GABE bazkide izatearen abantailak

044-046 BELLEZA EUS.indd 45

deskorapilatzen dela utziko dizu. Ahaztu eskuilak; ile kizkurra hortz zabaleko orraziekin orraztu behar da, eta komeni da bustia dagoela orraztea, korapila ez dadin. Behatzak ere erabil ditzakezu azken ukitu naturalago bat emateko. Belle saileko Kizkur eta kirruetarako maskara. Tratamendu intentsibo bat da, zure ilea zaintzeko eta kizkurrak nabarmentzeko. Utzi kizkurra leuna eta hidratatua, koiperik eta trinkotasunik eman gabe. Ile kizkurrak besteak baino gehiago hidratatu behar dira; gehienetan, lehorragoak izaten baitira. Astean behin edo bitan, komeni zaizu maskara hau erabiltzea sakonsakon hidratatzeko. Ile garbitu eta xukatuaren gainean, aplikatu belle saileko maskara espezifikoa, ilearen erdialdetik puntara, eta utzi berebat egiten bost minutuz. Bukatzean, garbitu ongi-ongi urarekin.

Kendu egin ditugu parabenoak eta triklosana kosmetikako eta zainketa pertsonaleko gure produktuetatik

45

21/2/18 17:01


edergintza

FINKATZEA Dutxatik irtetean, inoiz ez igurtzi ile kizkurra toalla batekin. Erabiltzekotan, hobe da mikrozuntzezko bat erabiltzea (gutxiago igurzten du material horrek); adibidez, belleren durbantea. Egin mugimendu leunak, zapalduz, hezetasuna kentzeko. Bere gisa lehortzen utzi nahi baduzu, aplikatu krema bat kizkurrak aktibatzeko eta nabarmentzeko eta duten elastikotasunari eusteko. Lehorgailua erabiltzen baduzu, erabili beti barreiagailuarekin; horrela, ez da korapilatuko eta kizkurrek ez dute galduko beren itxura eta bolumena. Kizkurren eta kirruen apar finkatzailea. Ilea lehortu aurretik, eman aparra kizkurrak nabarmentzeko. Eta hasi zainak lehortzetik, mugimendu zirkularrak eginez. Belle-ren produktu honek kizkurra nabarmentzen du, ilea ihartu gabe, eta zure kizkurren itxura eta malgutasun naturalak agerrarazten ditu. Bolumena eta forma ematen dizkio, eta kizkur elastikoak eta distiratsuak lortzen dira. Ez du uzten ilea korapilatzen; ez du trinkotzen, eta ez du hondakinik uzten. Horrez gain, B5 probitamina eta UV izpien aurkako iragazkia du. Iragazki formula horrekin, ilea ez da hondatuko, eta bere zuntza indartu egingo da, distira naturala hartuz. Ile kizkurra orraztean azken ukitua emateko, erabili apar hau; horrela, kizkurrak itxura ezin hobean eutsiko dio egun osoan.

Kizkurrak eta kirruak aktibatzeko mousse berria. Kizkurra nabarmenago eta gertuago edukitzen lagunduko dizu. Eta, zure kizkurra ez bada oso nabarmena, aktibatu egingo du, eta kirru naturalagoa geldituko zaizu amaieran. Formula ultrarina duenez, ez du ilea ihartzen, ez eta trinkotzen ere. Hala, kirru leuneko look bat geldituko zaitu, eta luzaro eutsiko dio. Kizkurren eta kirruen krema definitzailea. Nabarmendu zure kizkur naturala krema leun honekin. Ilean azal mehe bat sortzen du, eta ura galtzea eta korapilatzea eragozten du; horrek distira eta leuntasuna ematen dizkio. Ilea garbitu ondotik erabil daiteke, hezean nahiz lehorrean, eta ez dago urarekin garbitu beharrik. ZURE KIZKURREI EUSTEKO TRIKIMAILUAK • Utzi toalla alde batera eta erabili kotoizko elastiko bat, ile kizkurra lehortzeko. Horrela, gutxiago korapilatuko da. Bildu zure ile bustia elastikoarekin 10-20 minutuan, hezetasuna xurgatzen duen arte, eta

gero, lehortu zure kizkurrak aire librean utzita edo barreiagailuarekin. • Lotarakoan, erabili satinezko burukoa; material horrek eragotziko du ilea korapilatzea edo leuntzea. Gainera, motots bat egin dezakezu goialdean, biharamunean zeuden bezala egon daitezen. • Eman bolumen gehigarria zure buruari, lehortzeko orduan behera begira jarrita eta barreiagailua erabilita. Lehenik, zainetara bideratu haizea, eta jarraitu horrela puntetara arte. Eta oso garrantzitsua, beti erabili haize hotza. • Ez baduzu astirik ilea garbitzeko edo kizkurrak zapalduta jaiki bazara, zertxobait hezetu urarekin, orraztu behatzekin eta erabili belle saileko Kizkurren eta kirruen mousse defi nitzailea. Bildu xerloak behatzen artean segundo batez edo biz, eta soltatu. • Ezinbesteko tresnak, ile kizkurra baduzu: hortz zabaleko orrazia, lehorgailua barreiagailuarekin, mikrozuntzezko toalla, gantxoetarako gomak, hortz zabaleko pintzak eta urkilak.

46

044-046 BELLEZA EUS.indd 46

21/2/18 17:01


EROSKI 34 PURINA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/02/18

13:57


EROSKI 33 MSC EUSKADI.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

23/01/18

14:22


EROSKI 34 DANONE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

19/02/18

15:16


@eroskioficial

Instagram-en ere bagaude!

I

rudi batek gehiago balio duelako mila hitzek baino, hemen duzu eroskioficial, Instagram-eko gure profila. Beste leiho bat zabaldu diegu sasoiko produktuei, gure markako berrikuntzei, zure platerak prestatzeko inspirazioari... Abendutik aurrera, errezeta gustagarriak eta osagai elikagarri eta orekatuak ari gara partekatzen gune horretan. Eta edergintzari eta ongizateari ere egingo dizkiogu keinuak. Zurekin pentsatuta sortu dugu, gozatu egiten duzulako egunero sukaldean trikimailu erabilgarri batzuk txertatuz, eta, aldi berean, zapore berri eta harrigarriak dastatzeko gogoa ere baduzulako, adibidez Basque Culinary Centerrekin hasi berri dugun lankidetzatik sortzen diren errezeta originalak. Eta har ezazu gogoan beste gune hauetan ere aurkituko gaituzula: Facebook (@eroski), Twitter(@eroski), YouTube eta Linkedin.

52

052-053 NOTICIAS EUS.indd 52

21/2/18 17:05


EROSKI 34 CREMA EUSKERA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

22/02/18

12:23


hurrengo hilean... ‘18ko apirila

Nutrizio arloko semaforoa Zer da? Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.

Errazio batek dauka: KALORIAK

Sasoi honetan... Antxoa

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

331

18g

7g

4,4g

1g

%17

%26

%34

%5

%13

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?

Zure osasunaren alde Entsaladak eguraldi ona hasten duenerako

ERRAZIOA. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.

da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.

MANTENUGAI KOPURUAK. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.

Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.

EGUNEKO KOPURU GOMENDATUA (EKG). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko. Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emakume heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2.000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fi sikoaren eta beste faktore batzuen arabera.

Edergintza belle saileko gel olioduna, larruazal sentiberak goxatzeko

ZER ESAN NAHI DUTE KOLOREEK? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez

Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta... ...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko ...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere ...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta. Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.

54

054 PROXIMO MES EUS.indd 54

22/2/18 12:56


EROSKI 34 LINDT.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

19/02/18

15:18


EROSKI 34 VIVESOY.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

19/02/18

15:22


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.