EROSKI_MARZO_2023_EUSKERA

Page 1

www.eroski.es #86 ‘23ko martxoa Gaztak Tradizioa, jatorria eta kalitatea Ardoak 27 aukera topa egiteko EROSKI NATUR ANTXOA EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero. duen arraina hautatu
3
2023ko martxoa Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan. 04 Zenbaki honetan 06 Gure dendetako azken kontuak 10 MSC zigilua duen arraina 12 EROSKI Natur antxoa 16 Artisau erako gaztak 30 ‘Mama goxoa’: Estatu osoko 27 ardo
Edergintza: Aitaren Eguna
Elkartasuna
EROSKI club-en abantailak
Bidaiak
Aurrezki-kupoiak
Albisteak 44 Bidaiak
Artisau
Ardoak
EROSKI Natur antxoa aurkibidea
www.eroski.es
34
38
40
44
47
50
34 Edergintza 38 Elkartasuna 16
erako gaztak 30
12

zenbaki honetan

Arrantza jasangarriaren aldeko konpromisoa

Cuesta EROSKI club-eko arduraduna

Erabateko konpromisoa dugu inguruan dugun gauzarik handienarekin: gure itsasoak.

Arrantzatzeko modu jasangarrienen alde egiten dugu EROSKIn, eta horregatik, gure dendetan MSC zigilua aurkituko duzu kontserbetan, izoztuetan eta produktu freskoetan.

Itsasoko produktuak erosten dituzunean, beraz, metodo tradizionalekin harrapatu dituztenak aukeratzeko gonbita egin nahi dizugu, sasoian sasoikoa jan dezazun eta gure ingurutik datorrena.

Erostean, aukeratu ezazu arrantza jasangarria, MSC zigilu urdinarekin datorrena, adibidez. Itsasoa bezain urdina! Martxoan, EROSKI Natur Kantauriko antxoa da aukerarik onenetakoa, MSC zigilua duen bakarra Espainian. Mahaira ateratzen duzunean, bermatuta izango duzu kalitaterik onena eta baita jatorria ere: Kantauri itsasokoak dira. Tokikoak izateak ematen die bikaintasun hori.

Itsasertzetik barnealdera joko dugu, eta Jatorri Izena daraman gazta eta ardo sorta paregabea aurkeztuko dizugu, gure dendetan eskura duzuna. EROSKIn lagundu egiten ditugu gure inguruko ardo ekoizle txikiak eta gaztandegiak, gure lurrak ematen duen onena eskaintzen jarrai dezaten. Egingo al dugu ibilalditxo bat?

Horretaz gain, azaldu egingo dizugu hilabete honetan ere opariak eskuratzeko modua izango duzula EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, eta zure aletxoa jar dezakezula Elkartasun Zentimoak ekimenean. Hilabete honetan, genero indarkeria pairatu duten emakume eta haurrentzat izango da laguntza.

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP.

Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

4
editoriala
Itxaso

Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.

Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea

Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea

2 5 4

Elikadura orekatua sustatzea

Haurren gizentasunari aurrea hartzea

Zenbaki honetan

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Zenbaki honetan

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

1 3 6

Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea

7 10

Argitasunez eta gardentasunez jardutea

Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan. 8 9

Langile garen aldetik geure burua zaintzea

Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea

5

Azken kontuak

Beti ongi informatuta egon zaitezela nahi dugu, aukeratzen dituzun produktuak egokienak izan daitezen zuretzat eta zure familiarentzat. Gure dendetara iritsi diren azken produktuak aurkeztuko dizkizugu atal honetan, ezerk ez diezazun ihes egin eta azken berrikuntzen berri izan dezazun. Hartu gogoan!

belle XANPU SOLIDOA

Ilea modu jasangarrian garbitzeko

Garbitu ezazu zure ilea belle saileko xanpu solido berriekin. Aukerarik jasangarriena da zure ilea garbi eta zainduta edukitzeko eta, gainera, aurrezkia pilatzeko. Pastilla bakar batek 400 ml xanpuk adina ematen du. Hori erabilita, lagundu egingo duzu ingurumena zaintzen, ur gutxiago erabiltzen delako xanpu hori egiteko eta plastikozko ontzirik ez daukalako.

belle saileko xanpu solidoen sorta berri honetan, ile koipetsuetarako pastilla atera dugu lehenik, aloe vera eta menda dituena. Xanpu freskagarria da, ile koipetsuak zaintzeko diseinatua, aloe vera eta

mendafinarekin egina, zure ilea garbi eta fresko geldi dadin. Beste aukera bat ere badugu denda batzuetan, laranjaz eta papaiaz egindako xanpu hidratatzailea, ile mota guztietarako modukoa.

Produktu beganoak dira, eta ez dute animalia jatorriko osagairik.

EROSKI TONIKA

FORMATU BERRIA TRAGO FRESKAGARRIENARENTZAT

Zapore mikatz berezi horrekin, tonika da freskagarri karbonatatuen artean aipagarrienetakoa. Orain, EROSKI tonikak berritu egin du irudia, begiratu hutsean bereizi dezazun bere betiko koloreari esker. Gure dendetan aurkituko duzu 33 zentilitroko latetan.

6

EROSKI PRODUKTU BERRIAK GLUTENIK GABE

Eguneko edozein unetarako

Gutenik gabeko gure produktu sortak handitzen jarraitzen du, eta beste bost aukera merkaturatu ditugu: bizkotxoa txokolate haziekin, ogia egiteko irin mix -a, ogi makilatxoak haziekin eta ogitartekoak eta burgerrak egiteko ogiak. Era horretan, zeliakia duten pertsonen beharrizanetara egokitzen jarraitzen dugu gure produktu sorta.

Elikagai horien segurtasuna bermatua dago, eta, gainera, Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioaren ziurtagiria ere badugu EROSKIn; horrek are berme handiagoa ematen die.

Orain BIO etiketarekin

Plantxan eginda, egosita edo arrozak eta pastak laguntzeko. Otarrainxka estimu handiko elikagaia da gure mahaietan. Orain jumbo formatuan datoz gure dendetara, gordinik akuikulturako haztegietatik eta BIO zigiluarekin.

Nekazaritza biologikoaren estandarretan sartzen dira bete-betean, eta bermatua dago ingurumena errespetatzen duten metodo naturalekin hazi dituztela.

TRIKIMAILUA

‘Hamarreko’ errezeta bat lortzeko, ur ugaritan egosi behar dira otarrainxkak, bi koilarakada gatzekin litro bakoitzeko. Ereinotz lehorraren hostotxo batzuk ere bota daitezke. Ura irakiten hastean, bost minutu eduki behar dira eltzean. Egosi ondoren, uretan eta izotzetan sartzea komeni da. Horrela haragia askatu egingo da oskoletik eta errazago zurituko dira.

HEMEN DA TERUELGO

Teruel Jatorri Izen Babestua duen txerriaren haragiarekin egina da EROSKI SELEQTIA saileko lukainka hau, eta leku berezia hartzen du gure urdaitegiko gourmet produktuen artean. Jerezko ardoaren lurrina eta zaporea ditu, espezia naturalak, eta hestebeteen artean arrakastatsuenetakoa da. Proteinak hartzeko iturri izateaz gain, ez dauka glutenik eta, beraz, egokia da pertsona zeliakoentzat.

7
EROSKI SELEQTIA
en ke
LUKAINKA
EROSKI JUMBO OTARRAINXKAK

EROSKI KAKAHUETE KREMA

%100 naturala eta ontzi birziklagarrian

Proteina asko ematen ditu eta kaloria asko-asko ere ez; hori dela eta, kakahuete krema aukera ederra da askaritarako. EROSKI kakahuete krema berria %100 kakahuetez egina dago, gatza, azukrea eta bestelako gantzak erantsi gabe. %100 naturala,

beraz. Txigorraldi ertaina eman zaie eta kolore leuna daukate; testura, berriz, crunchy-aren eta egitura likidoago baten tartekoa.

Merkatuan dauden beste kakahuete krema batzuen aldean, fruitua frijitu gabe egina da gure errezeta, eta ez du hartzen frijitzean erabiltzen den gantzik. Gure kakahuete

krema egiteko, gainera, kakahuete naturalak, txigortuak eta azalik gabeak erabiltzen dira. Ingurumenaren aldeko konpromisoaren erakusgarri, ontzia %100 birziklagarria da. Ez dago aitzakiarik dastatu gabe uzteko! Hori bai, neurrian jatea komeni da!

ENERGIA GEHIGARRIA

EROSKIn zaindu egin nahi dugu zure osasuna, eta konpromisoa hartu dugu aukerarik ez dezazun falta izan erosketak egiteko garaian, behar duzuna behar duzula ere. Hori dela eta, proteina gehigarria

daraman

produktu sorta bat merkaturatu dugu; gainera, glutenik gabeak dira eta aproposak pertsona zeliakoek jan ditzaten.

+ PROTEINA produktu sorta modu gozo-gozoan abiarazi dugu, banilla budinarekin. Ez dauka glutenik, eta ontzi bakoitzak 20 gramo proteina ematen ditu. Horretaz gain, gantz gutxikoa denez eta azukre erantsirik ere ez duenez, Nutri-Score sisteman A letra darama.

Gure supermerkatu batzuetan txokolatezko budina ere baduzu aukeran.

Hartu gogoan elikadura onak orekatua izan behar duela.

8
d g d pr m e ga gab apr ze l ia
EROSKI + PROTEINA SAILEKO BANILLA BUDINA
azken kontuak

hilabete honetan

DUEN arraina hautatu

Zigilu urdina aukeratuta, arrantza jasangarriaren aldeko eragile aktibo bihurtuko zara. Arrantzatzeko modu jasangarrienen alde egiten dugu EROSKIn, eta horregatik, gure dendetan MSC zigilua aurkituko duzu kontserbetan, izoztuetan eta produktu freskoetan. Horrelaxe babesten dugu arrantzaren etorkizuna eta horrelaxe zaintzen ditugu gure itsasoak.

MSC-ren ikuskaritzak arrantzalekua egiaztatzen du eta manipulazio prozesuan parte hartzen duten enpresak ere bai. Arrain izoztuen sailari esker, zigilu hori gero eta produktu gehiagotan ageri da.

10
EROSKI Platas de Aguinaga EROSKI bakailao xerrak EROSKI basic Divinas del mar EROSKI bakailao legatz medailoiak EROSKI legatz xerrak, azalarekin eta azalik gabe ERO bak xerr EROSKI SELEQTIA bakailao solomoak EROSKISELEQTIA Capitán Findus makilatxo klasikoak legatzmedailoiak

Azken ekitaldian 4.759 tona atun kontserba merkaturatu ditugu arrantzatzeko metodo arduratsuei esker, EROSKI markako kontserbetarako harrapatu den atun guztiaren %82; hor barnean sartzen dira arrantza jasangarriaren MSC zigilua daramatenak eta APR zigilua dutenak (Arrantza Arduratsuko Atuna, AENORek egiaztatua).

EROSKI Auténticas de Aguinaga

EROSKI SELEQTIA hegaluzea oliba oliotan

Urtertehanditenarigara

Urtez urte, handitzen ari gara MSC produktuen eskaintza. Gure dendetan bakailao ketua aurkituko duzu zigilu urdinarekin, zenbait surimi mota eta Aguinaga etxeko angulen ordezkoak ere bai, besteren artean. Ahogozo ederra izan dezazun zuk, eta planetak ere bai.

Campos hegaluzea oliba oliotan, latan edo beirazko potoan

11
Martiko bakailao ketua
EROSKI surimi birrina
EROSKI surimi Martiko atun ketuaren tartarra
oliotan I ina
Alakrana atuna oliba
at Arroyabe hegaluzea oliba oliotan Serrats hegaluzea oliba oliotan an tuna

hilabete honetan

Kantaurikoa, osasungarria eta jasangarria

Kantauri itsasoa zilarreztatu egiten da martxoan. Eta EROSKIko arrandegiek ere kolore horixe hartzen dute antxoaren denboraldia hasten denean. Zure

platereraino eraman nahi dugu Kantauri itsasoak eskaintzen duena, oraingo honetan EROSKI Natur antxoa, modu askotan goza dezazun haren kalitatearekin: frijituta, birrineztaturik, marinatuta...

Zaporetik eta freskotasunetik ezagutuko duzu, baina, batez ere, ezinbestekoa den ezaugarri batengatik: jasangarritasuna. EROSKIn konpromisoz jokatzen dugu ingurumenarekin eta, horregatik, EROSKI Natur Kantauriko antxoak MSC zigilu urdina darama, zeinak bermatu egiten duen babestu egiten direla itsasoko espezieak eta ozeanoen etorkizuna.

Arrantza jasangarriaren aldeko konpromisoa

Kantauri itsasoko ur hotzek ematen diete zapore eta trinkotasun hori antxoei.

Haziz joan dira 100 metrotik gorako sakontasunean, eta orain itsasertzera hurbiltzen dira elikatzera eta arrautzak jartzera. Eta oraintxe daude unerik onenean haragiz, zaporez eta omega-3 gantzez. Hastear da antxoaren denboraldia, eta ekainaren 30a arte iraungo du. Hilabete hauetan, gure arrandegiko eta zure dietako produkturik

aipagarriena izango da, aukera osasungarria delako familia osoarentzat, kalitate handikoa, gantz onuragarriak eskaintzen dituena eta askotariko bitaminak eta mineralak ere bai.

EROSKI Natur antxoak hozkailu erako kamioietan joaten dira banaketa plataformetara. Joan-etorri horiek azkar egiten dira, eta horrexegatik iristen dira hain fresko gure arrandegietara, ezaugarririk onenekin.

12
EROSKI NATUR ANTXOA

AITZINDARIAK GARA

Espainiako Estatuan txikizka diharduten banaketa enpresen artean, EROSKI izan zen lehena eta bakarra MSC nazioarteko erakundearen ikuskaritza gainditzen; 2018. urtean izan zen hori. Ziurtagiri horrek adierazten du arrantzaleku jasangarrietatik datorrela arraina, arrantzatzeko teknikek ahalik eta eragin txikiena dutela beste espezieetan eta itsas hondoetan, eta errespetatu egiten dela arrain freskoaren zaintza kate guztia.

Handik urtebetera, berriz ere Espainiako lehen banaketa katea

GUTXIENEKO NEURRIAK

Antxoaren neurria kontrolatu eta ikuskatu egiten da lonja bakoitzean egiten diren enkante eta erosketa guztietan. Galbahe hori ezartzeak lagundu egiten du espeziearen iraupena bermatzen. Jatorriaren arabera, neurri hori aldatu egiten da: txikiena Italiatik dator, eta handiena Kantauritik. EROSKI Natur antxoari dagokionez, gutxieneko neurri hori are handiagoa izan dadila eskatzen dugu.

eta Europako bigarrena izan ginen akuikulturako GlobalG.A.P. ziurtagiriak zaintza-katearen gainean egiten duen ikuskaritza gainditzen; horrek bermatu egiten du gure arrandegietara haztegi horietatik iristen diren espezieak bide seguruak eta jasangarriak erabiliz ekoitzi dituztela.

Gaur egun, gure arrandegietako 461 salmahaitan daukagu MSC zigilua, eta zortzi plataforma egiaztatutan, non handizka saltzen den MSC zigilua duen arraina eta haztegietatik GGN zigiluarekin datorrena.

JAVIER OLLEROS

Culler de Pau jatetxeko sukaldari eta jabea (O Grove, Galizia), 3 Michelin izarrekoa

EROSKI Natur: 14 cm*

Arrantza jasangarriaren alde ari direnen ontzira igo zara, zergatik?

Guztiok goaz ontzi horretan. Bizitzea egokitu zaigun garai hauetan, erronka bat du gizarteak eta baita sukaldariek ere. Hor egon behar dugu ezinbestean.

MSC zigiluak ba al du lekurik zure hozkailuan eta zure biltegian?

Kantaurikoa: 12 cm*

Gure itsasargiaren zati da, Culler de Pau-n eta nire bizitzan. Zigiluak sustatzen duen guztia berezko joera da gure etxean. Europan arrain gehien kontsumitzen duen herrialdeen artean dago Espainia. Jabetzen al gara kontsumitzaileok zer-nolako ardura dugun?

Mediterraneokoa: 10 cm*

Italiakoa: 9 cm* *Gutxieneko neurriak

Ezetz esango nuke. Begietatik benda kendu behar zaigula dirudi norbanako gisa dugun ardura hori gure gain nabarmenago har dezagun erosketa egitean. Funtsezkoa da erosten duguna nondik datorren aztertzea eta etiketan ageri den informazioan argitasuna eskatzea. Ekiteko garaia da, eta lehenbailehen egin behar dugu.

13
1 0 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 14 13
JA C su Ar al za G Biz ha gi er ez M le zu G C Zig be Eu ko he Es ko a r Ez be di du na er da da ag ar ga e g

Antxoa beteak labean

• Kilo bat antxoa

Betegarria egiteko:

• 100 g gaztanbera edo ricotta gazta

• Arrautza bat (ertaina)

• 30 g ogi (bezperakoa)

• 200 g espinaka

• 3 baratxuri atal

• Tipulin erdi bat

• 60 ml oliba olio birjina estra

• Gatza

• Piperbeltz beltza, eho berria

• Perrexila

NOLA PRESTATU. Birrindu bezperako ogia eta txigortu.

Prestatu betegarria: moztu baratxuriak fin-fin eta tipulina brunoise eran. Jarri

koilarakada erdi oliba olio sutan, guritu tipula eta baratxuriak, eta erantsi espinakak. Atera sutatik, erantsi ogi birrindua, perrexila

(xehe-xehe moztuta), gaztanbera eta arrautza. Eman gatza eta piperbeltza.

Jarri labea berotzen 180 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.

Jarri koilarakadatxo bat betegarri antxoa bakoitzean eta egin biribilkitxo bat. Jarri antxoa guztiak labeko erretilu batean oliba olio geruza fin batekin estalita, eta eduki 10-12 minutuz.

1,95 €

14
ERRAZIOAK
Hutsik egiten ez duten errezetak hilabete honetan 1h %16 317 %20 1,19g %2 1,58g %21 4,13g %24 16,47g A
E NUTRI-SCORE B C A
4
D
Errazioak:
Denbora
Zailtasuna
KCAL
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

Antxoak eskabetxean

Antxoak frijitzeko

• 70 ml oliba olio

• 30 g irin

Eskabetxerako

• 700 g antxoa

• 2 azenario

• Tipula ertain bat

• Mihilu baten erraboila

• 4 baratxuri atal

• 280 ml oliba olio

• 100 ml sagar ozpin

• 100 ml ardo zuri (lehorra)

• Piperbeltza

• Iltzea

• 2 hosto ereinotz

• Ezkaia eta erromeroa

• Gatza

NOLA PRESTATU. Garbitu antxoak, pasatu irinetan eta frijitu olio ugaritan. Gorde geroko.

Eskabetxea:

Zuritu eta moztu azenarioak xerratan, tipula eta mihilua zerrendatan eta baratxuriak erditik.

Estali zartaginaren hondoa hiru koilarakada oliba oliorekin eta erregosi barazkiak kolorea hartzen hasi arte. Erantsi ozpina, gainerako olioa, ardoa eta espeziak, eta utzi irakiten zapi minutuz.

Jarri antxoak poto batean eta estali eskabetxearekin. Utzi hoztera eta zerbitzatu.

Oharra: eskabetxe hau beste hainbat arrainekin ere egin daiteke.

OHAR DIETETIKOA

Elikagaiak kontserbatzeko teknika gisa sortu zen eskabetxea, eta orain kozinatzeko teknika gisa ere erabiltzen dugu.

ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Nutrizio arloko ezaugarriak. Gantz dezente dauka, baina gehienak gantz saturatugabe kardio-osasungarriak dira, oliba olioak eta antxoek ematen dituztenak.

Trikimailuak. Errezeta hau osasungarriagoa izango da antxoak labean erreta eta ez frijituta. Eskabetxea guk nahi bezain leuna egin dezakegu ozpin kantitatea murriztuta.

15
ERRAZIOAK
1,49 €
Hutsik egiten ez duten errezetak 45’ %26 516 %11 0,67g %5 4,88g %34 6,90g %60 41,67g A D E NUTRI-SCORE B C B
KCAL
GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

hilabete honetan

PERLAK gure larreetan

Familien gaztandegiak, gure lurraren zaporeei

Itxura, testura, zapore eta lurrin paregabeak dituzte. Gure gastronomiaren estandarte bereizgarrienetakoak dira gaztak, gure larreetako perlak eta herrialde bakoitzaren nortasuna ongien azaltzen dutenetakoak. Gaztandegi txikietan egiten dituzte, artisau eran lan eginez eta betiko zaporeak bilatuz, eta horrek

LEIZEETATIK GURE DENDETARA

Cueva del Molín Cabrales. Emozio bortitzak maite badituzu, Cabrales herriaren inguruan egiten duten gaztak harrapatu egingo zaitu dastatze hutsarekin. Badakigu duela lau mende ere egiten zutela gazta hori, eta artzainek leizeetan gordetzen zituztela gaztak ondu zitezen, aziendarekin mendian hilabeteak pasatu behar zituzten garaian. Gaur egun ere halaxe egoten dira bi eta lau hilabete artean, eta horrelaxe lortzen dute ukitu krematsu eta zapore

lotuak

ematen die benetakotasuna. EROSKIn babestu egiten dugu tradizioa, babestu egiten ditugu mimoz egindako gaztak eta hurbileko lehengairik onenak. Hori dela eta, babesa ematen diegu gure denden inguruan Jatorri Izen Babestuarekin lanean ari diren gaztandegiei, gure historia gastronomikoa elikatzen jarraitzeko.

ASTURIAS

bereizgarri hori. Bitxikeria gisa, jakin behar da gazta urdinen artean Cabrales motakoa dela bakarretakoa zulorik egiten ez diotena oxigenoa sar dadin eta lizuna errazago agertu.

Cueva del Molín gaztandegiak, zeina Francisco Alvarez maisu gaztagileak sortu zuen 1913an, jarraitu egin du tradizio horrekin. Gazta eskuz egiten jarraitzen dute inguruko abeltegietatik datorren behi esne gordinarekin.

JIB

Cabrales, Afuega’l Pitu, Gamoneu eta Casín

GAZTANDEGI

16
6

BIZIGARRI ON BAT BIDERAKO GALIZIA

Mendebaldeko itsasertzeraino joan gara Galiziako gaztak dastatu nahian. Arzúa-Ulloa eta Tetilla dira aipagarrienetakoak.

Ruta Xacobea Arzúa-Ulloa. Arzúa-Ulloa gazta Galiziaren bihotzetik zuzen-zuzenean irteten dela esaten da. Moztean, herrialde horretako mendien eta larren oihartzuna sumatzen da. Esne freskoaren eta gurinaren lurrina da nagusi, ukitu gozoekin. Ahogozo krematsukoa da oso, hezea, zapore handi baina orekatukoa, eta jogurtaren, banillaren eta fruitu lehorren ukituak antzematen zaizkio.

Ruta Xacobea gaztandegiak ongi adierazten du non dagoen kokatua, Donejakue bidearen bazterrean, eta inguruko larreetan bazkatzen dira gazta egiteko esnea ematen duten behiak.

JIB

Arzúa-Ulloa, Cebreiro, Queixo Tetilla eta San Simón da Costa

Gaztandegiak eutsi egiten dio tradizioari, gure aitona-amonek egiten zuten bezala. Zapiarekin bilduz jarraitzen dugu gazta zapaltzeko prozesuan, eta horri esker, azala leuna izaten da eta itxura perfektua hartzen du.

Brais Perez, Ruta Xacobea gaztandegiko arduraduna

17
17
GAZTANDEGI

hilabete honetan

ZAPOREAK AUKERAN

Kantabrian hiru gazta daude JIBarekin, eta zapore ukitu berezia dute hirurek ere, esne-gain erako gaztaren zapore leunetik hasi eta Picón Bejes-Tresviso izenekoaren zapore sendora.

Río Corvera etxeko

Picón Bejes-Tresviso. “Irmotasun eta lan handiz, egunero saiatzen gara metodorik tradizionalenarekin egindako gazta eskaintzeko zuei”. Marta Roiz eta Jaime Gutierrez gaztagileek esaldi horrekin laburbiltzen dute familiako enpresa batean Picón-Bejes-Tresviso gazta egiteko tradizioarekin jarraitzeko egin duten apustua Europako

mendietan bertan. Trinkotasun koipetsua duen gazta da, ildaska urdin-berdexkak dituena eta zertxobait mina; Río Corvera gaztandegian egiten dute, beren senitartekoek belaunaldiz belaunaldi egin duten modu berean, eta kareharrizko leize naturaletan jartzen dute gazta ontzera, mendi inguru horretan ugariak dira eta.

La Pasiega de Peña Pelada etxeko Queso Nata. 1917. urtera jo beharko genuke La Pasiega de Peña Pelada gaztandegiko gazta horren sorrera aurkitzeko. Brigida Ruizek erabaki zuen berak egiten zituen gaztak hartu eta Peña Peladako mendi magaletik Rubalcabara jaitsiko zela (Liérganes), seme-alabak aurrera atera beharrak bultzatuta. Gaur egun, bide beretik jarraitzen dute haren birbilobek, errezeta berdinei eutsiz eta tradizioa eta berrikuntza uztartuz. “Sekula ez ditugu ahaztu gure sustraiak, eta gure kalitateari eustea lortu badugu, neurri handian izan da gure inguruko abeltzain txikiekin lanean jarraitzen dugulako”, azaldu du Cesar Ruiz Solana maisu gaztagileak. Produktu horren izaera krematsuak zapore sendoko gazta bat ezkutatzen du, belaunaldiz belaunaldi Kantabriako gaztagileek egiten asmatu dutena. Frisiar arrazako behien esne pasteurizatuarekin egina da Nata de Cantabria JIBeko gazta, azal natural eta horixka duena eta mami guri eta krematsua. Oso egokia da sukaldean erabiltzeko, adibidez risotto bat egitean.

EROSKIk tokiko ekoizleei eman dien babesa funtsezkoa izan da guk lekukoa har dezagun eta gaztandegia desagertu ez dadin.

18
Bejes-Tresviso, Nata de Cantabria eta Quesucos de Liébana
KANTABRIA JIB Picón
5 GAZTANDEGI

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

JIB Idiazabal 35

GAZTANDEGI

LARREEN ZAPORE SENDOA

Euskal Herriko gastronomiaren historia ulertzerik ez dago Idiazabal gazta gabe. Lotu-lotua dago mendiei, artzaintzari eta latxa eta karrantzana ardiei, horiek bakarrik izan baitira gai inguruko klimatologia gogorrera moldatzeko.

Idiazabal Baga. Oihan Txiki kooperatiba duela hiru hamarkada sortu zen Orexako herriak zituen erronkei erantzun nahian: gazteei lana eskaintzea eta landa eremuari eustea. Baga gaztak ongi islatzen du zer lortu daitekeen inguru horretan hazi eta zaindutako ardiekin: kalitatezko produktu bat, mundu mailan zenbait sari irabazi dituena gainera. Pertsona batek gazta hori etxera daramanean, Orexaren zatitxo bat ere badarama.

SEKTOREARI BULTZADA EMATEKO GURE PLANA

EROSKIn urteak daramatzagu

lanean Idiazabal gaztaren hobekuntzan laguntzeko. Gure tokiko planak bermatu egiten du, besteak beste, lehengaien gastuak izan duen igoeraren araberako

prezioa izango dutela, eta laguntza eskaintzen du jasangarritasunaren arloan araudiei egokitzeko. Plan horri esker, azken urteetan bost ekoizle txiki gehiago hasi dira beren inguruko dendak hornitzen.

Idiazabal Baskaran. Bere testurak, trinkotasunak eta zaporeak munduko sailkapenaren goreneko mailara eraman dute azal naturaleko gazta hau bere sailekoen artean. Zaporean sumatzen zaio udaberriko esnearen indarra eta artisau erako elaborazioak uzten duen arrastoa. Baskaran familiak hamarkadak daramatza gazta hau egiten -Patxi eta haren seme-alabak aritzen dira, Bidane eta Arkaitz -, Santamañe baserrian, Markinan.

EROSKI SELEQTIA markako

Idiazabal gaztak ere aurkituko dituzu gure dendetan, naturalak eta ketuak. Artisau erakoak dira, Idiazabal markako maisu gaztagileek eginak.

19

NAFARROA

MILURTEKO TRADIZIOA

MENDIARI LOTU-LOTUA

Nortasun handiko gaztak daude Nafarroan. Idiazabal eta Roncal izenekoek milurteko tradizioa dute atzean, Pirinioetako naturarekin estuki lotuta.

Roncal Larra. Heli eta Mikel Aznarez Lus anaiek ikusi zuten Roncal ardi gazta urritzen ari zela, eta 1985. urtean etxalde bat eraikitzea erabaki zuten, ardi esnea ekoitzi eta harekin gazta egiten hasteko artisau eran. Halaxe hasi zen Quesos Larra gaztandegiaren ibilbidea, zeinak historia eta tradizioa biltzen dituen.

Idiazabal Udabe. Lurrarekiko konpromisoak bultzaturik, Dorrea enpresak bere Idiazabal gaztarekin eskaintzen ditu latxa eta karrantzana ardiek goiko larreetan ematen duten esnearen zaporea. Antzinako teknikarekin jarraitu dute Udabe gazta egiten, eta lehengo konpromiso berbera dute landa eremuaren alde.

BALEARRAK

“Inguru honetan artzainek ardiekin margotzen ditugu mendi kasko berdeak. Harro esan dezakegu sugar horri bizirik eusteko ardura hartu genuela”, adierazi dute. Jatorritik beretik, mimo handiz lantzen dute beren produktuen prozesu guztia.

Idiazabal Larrezabal. Elaborazio luzeko zapore sendoa du, garai bateko gaztak oroitarazten dituena. Horrelakoa da Larrezabal etxeko Idiazabal gazta ekologikoa, Patxi Amillanok egina, zeinak EKO abizena erantsi dion Jatorri Izen Babestuari, kontsumitzaileek beste aukera bat ere eduki dezaten erosteko garaian. Artzaintzarekin maitemindurik dago Amillano, eta lurrari eta bere sustraiei lotuta bizi du bere lanbidea.

20
JIB
6
Idiazabal eta Roncal
GAZTANDEGI
JIB
honetan
Mahón-Menorca 1 GAZTANDEGI hilabete

ERRIOXA JIB

Queso Camerano 2 GAZTANDEGI

ERRIOXAKO GAZTA BIZIBERRITUZ

Camerano Celia eta Los Cameros. Bi gaztandegik lantzen dute Queso Camerano JIBeko gazta, eta biak aurkituko dituzu EROSKIn. Lácteos Martínez etxeko gazta onduak eta erdionduak zapore oso bizia eta zertxobait laktikoa dute, eta kanpoaldean dituzten markei esker bereizten dira lehen begiratuan, zumitzezko molde batean sartzen baitute gazta egin dadin, eta horrek uzten dizkio markak. Quesos Celia gaztandegiak, berriz, gazta freskoa eskaintzen du, ahuntz jetzi

berrien esne pasteurizatuarekin egina. Martinez familiako maisu gaztagileen ahaleginagatik ez balitz edo Antonio Abad eta Celia Blanco senar-emazteen ekina tartean ez balego, Camerosko gazta desagertua egongo zen zazpi mendetako historia pilatu ondoren. Betiko zaporeak lehengoratzeko gogoak eraman zituen duela zenbait mende monjeek eta erlijio ordenek erabiltzen zituzten errezetak eguneratzera. Gaur egun, Errioxako Cameros mendilerroko ahuntzen esnearekin egiten den gutizia hori da Errioxako gazten artean Jatorri Izen Babestua duen bakarra.

TRAMONTANAREN ARRASTOA

Torralba Mahón-Menorca. Balear uharteetaraino joan gara Mahón gazta dastatzeko asmoz.

Zapore sendokoa da, Tramontanako haizeek ondua, larre lurrinekoa eta Mediterraneoaren izatea biltzen duena.

Mahongo gazta gure bizitzetako zati da, eta lagun egin digu unerik berezienetan.

Nicolau Cardona, Torralba etxeko maisu gaztagilea

Torralba gaztandegian egiten dute, maisu gaztagileen

laugarren

belaunaldiak egin

ere, esne gordinarekin eta modu tradizionalean onduz gazta. Pieza bakoitza olioz eta piperrauts gorriz blaitzen dute, eta hiru egunetik behin buelta ematen diote eskuz. Josep Cardonaren lekukoa hartzeko gai izan dira belaunaldi berriak. Gerraoste betean, Cardona ohartu zen zein garrantzitsua zen gazta horren muinari eustea, eta onenak beretzat gordetzen zituen herriz herriko salmenta eta trukea egiten zuenean.

21

hilabete honetan

1,40 € ERRAZIOAK

‘Fritatta’ karduarekin eta ahuntz gaztarekin

• 400 g kardu egosi

• 2 tipula more

• Tipulin fresko bat

• Baratxuri atal bat

• 8 arrautza

• 250 ml esne-gain likido

• 200 g ahuntz gazta (biribila)

• 4 koilarakada oliba olio

• Gatza

• Piperbeltz beltza

• Perrexila

NOLA PRESTATU. Jarri berotzen labeko gresilla.

Moztu tipula xerratan eta baratxuria xehe-xehe. Xukatu kardua. Gorde geroko.

Labean sartzeko moduko zartagin batean, jarri oliba olioa eta erregosi tipulak baratxuriarekin, gorritzen hasten diren arte. Erantsi kardua eta erregosi beste 5 minutuz.

Bitartean, ontzi batean, irabiatu arrautzak, erantsi esne-gain likidoa, gatz pittin bat eta piperbeltza.

Bota zartaginera arrautza nahastura, nahasi berdurekin eta kozina beste bost minutuz, gutxi gorabehera. Erantsi ahuntz gazta biribila (papurtuta), modu uniformean banatzen dugula.

Hutsik egiten ez duten errezetak

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

Sartu zartagina labean, erdialdeanbehealdean, eta utzi mamitu dadin bost minutuz edo zertxobait gorritzen den arte.

Atera zartagina labetik eta jarri tipulin fresko pixka bat laguntzeko, xerratan moztuta. Zabaldu perrexila gainetik eta zerbitzatu.

40’ %27 5,30 %23 1,37g %13 11,86g %90 17,92g %60 42,22g A B D E C NUTRI-SCORE B 22
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA Orlando mintzo da club-erako

Arroz FRIJITUA

Tipulin bat Azenario bat Piper gorri baten erdia

30 ml oliba olio

2 arrautza

200 g indioilar saltxitxa EROSKI

200 g basmati arroz (egosia)

Sesamoa Gatza

Moztu saltxitxak zati txikietan eta txigortu su bizian wok batean olio pittin batekin, etengabe eragiten diogula haragia papurtzeko. Gorde geroko.

Moztu xaflatan tipulina, birrindu azenarioa eta moztu xehe-xehe piper gorria.

Erregosi berdurak wok berean olio pittin batekin kanpotik gorritzen diren arte. Erantsi arrautzak gatz pittin batekin eta kozinatu eragiteari utzi gabe, harik eta arrautza nahaskia lortzen dugun arte.

Bota berriz ere saltxitxa kozinatuak eta arroz egosia, eta erregosi guztia elkarrekin pare bat minutuz. Eman gatza eta zerbitzatu gainetik sesamo pittin bat botata.

4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 30 MIN 1. PAUSOA 2. PAUSOA 3. PAUSOA
24
4. PAUSOA hilabete honetan
25 %12 246 %19 1,13g %4 3,71g %13 2,55g %19 13,13g
D E C B NUTRI-SCORE A
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

hilabete honetan

Gazta tarta intxaurrekin

Oinarria egiteko

• 75 g Maria gaileta

• 75 g intxaur (zurituta)

• 70 g gurin urtu

Betegarria egiteko

• 500 g gazta krema

• 200 ml esne-gain likido

• 70 g glas azukre

• 10 g gelatina hauts

• 125 ml esne

• 200 g gazta (birrinduta)

• 60 g ezti

• Intxaurrak

NOLA PRESTATU. Birrindu intxaurrak eta oinarrian jarriko ditugun gailetak sukaldeko robotarekin. Jarri papurrak ontzi batean, erantsi gurina eta nahasi ore uniforme bat gelditu arte.

Banatu orea moldean eta zapaldu sendo samar koilara baten laguntzarekin. Sartu hozkailuan.

Hidratatu gelatina lau koilarakada ur hotzetan bost minutuz. Jarri eltzetxo batean esnea eta gazta birrinduta, eta berotu urtzen den arte. Erantsi gelatina hidratatua eta nahasi disolbatzen den arte. Utzi epeltzera.

Irabiatu ontzi batean gazta krema, glas azukrea eta esnez, gaztaz eta gelatinaz egindako nahastura.

Harrotu esne gaina eta erantsi aurreko nahasturari mugimenduak biribilean eginez.

Bota likidoa gailetaz egindako oinarriaren gainean, berdindu eta leundu eta sartu hozkailuan mamitu arte (gau osoan uztea da onena).

Intxaurrekin eta eztiarekin lagunduta zerbitzatuko dugu.

OHAR DIETETIKOA

Kaloria askoko errezeta da eta, beraz, noizbehinka jatekoa eta betiere neurrian. Gantz saturatu asko samar dauka, gaztek ematen dutena eta intxaurrek ere bai hein batean, nahiz eta intxaurrena kardioosasungarria den.

ERRAZIOAK
1,97 €
Errazioak:
Zailtasuna Denbora 40’ ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL %20 407 %23 1,39G GATZA %16 14,59G AZUKREAK %81 16,25G GANTZ SATURATUAK %45 31,66G GANTZA + 12 h egonean A B D E C NUTRI-SCORE E Hutsik egiten ez duten errezetak PRESTA EZAZU ERREZETAREN BAT JIB-A DUEN GURE GAZTAREN BATEKIN 26
12

Vivesoy mintzo da club-erako

HEMENGOA BADA ZAPORE HOBEA DU

Vivesoy-n Espainian

Eskuz esku lan egiten dugu baino gehiagorekin, eta lagundu egiten dugu nekazaritzaren jasangarritasuna eta landa eremuaren etorkizuna bermatze

Gainera, gure edariak

Espainian landatuz eta eginez

Hurbileko k osagaiak k erabilit it i a l a ort o zen dugu kalalitate te gorena etta z azapore re r paregabea beea a du d en pro p duk u tu bat ba egiteea.

Hurbileko erabilita lortzen kalitate gorena eta zapore duen produktu bat egitea.

kilometro gutxiago egiten ditugu-eta kanpotik datozen beste aukera batzuek bain

Dasta ezazu gure edari begetalen zinbestekoak diren mantenugaiak emango dizkizu,

HURBILEKOAK ZAPORE HOBEA

Ikus ezazu hemen zerk egiten gaituen hain berezi.

hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

Bakailaoz egindako hostopil epela fruitu lehorren ozpin saltsarekin

• 2 solomo bakailao gezatu (250 g)

• Erremolatxa egosi 1

• Tipula gorri 1

• Letxuga askotarikoak

Ozpin saltsa:

• 3 koilarakada ozpin (ardo zuriz egina)

• 3 koilarakada sesamo olio

• 3 koilarakada oliba olio birjina estra

• Ezti leuna (postreko koilarakada 1)

• Fruitu lehorrak, eskutada 1

• Gatza eta piperbeltz eho berria

NOLA PRESTATU. Egin ozpin saltsa osagai guztiak nahasita, eta moztu xaflatan tipula gorria eta erremolatxa.

Jarri bakailao solomoak mikrouhinean sartzeko balio duen ontzi batean, estali urez eta sartu 2-3 minutuz tenperaturarik handienean. Denbora hori behar izaten da bakailao ezpalak bereizteko.

Platera muntatzeko, jarri bakailao ezpal batzuk, zabaldu gainetik fruitu lehorrez egindako ozpin saltsa, eta estali tipularekin, erremolatxarekin eta letxuga askotarikoekin. Berehala zerbitzatzen da.

OHAR DIETETIKOA

Mantenugai asko ematen duen errezeta da, elikagai osasungarrietatik datozenak, gainera: arraina (zuria), berdurak, fruitu lehorrak eta olioak. Bereziki nabarmentzekoak dira proteina kopurua eta gantz osasungarriak.

Trikimailua. Errezeta hau legatzarekin ere egin daiteke, eta arrain ketuekin ere bai (bakailaoa edo izokina).

4

1,82€ ERRAZIOAK
KCAL %12
ZailtasunaDenbora
ERRAZIO BATEK DAUKA: %6 0,5g GATZA %6 5,6g AZUKREAK %12 2,3g GANTZ SATURATUAK %26 18g GANTZA
NUTRI-SCORE
245 Errazioak:
10’
A D E
A B C
28
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

1,49 €

Osoko pasta seitanarekin, tomate lehorrarekin eta espinakekin

• 250 g seitan

• Oliba olioa

• 80 g espinaka

• 100 g tomate lehor

• 300 g espageti (osokoak)

• Oregano lehorra

Bexamel beganoa egiteko:

• 30 ml oliba olio

• 30 g irin

• 400 ml soja edari

• Gatza

• Piperbeltza

• Intxaur muskatua

NOLA PRESTATU. Berotu eltzetxo batean olioa irinarekin, eta gorritu pittin bat. Gorritu denean, erantsi olo edari sortatxo bat eta eragin bizi-bizi bitsadera batekin, pikorrik ez dadin sortu.

Errepikatu prozesua edari begetal guztia erantsi arte, eman gatza eta piperbeltza, bota intxaur muskatua eta gorde geroko.

Egosi pasta ur ugari eta gatzarekin (ontzian ageri den denbora baino bi minutu gutxiago), xukatu eta gorde egosteko erabili dugun uraren zati bat. Bitartean, txigortu zartagin batean seitana laukitxoetan moztuta oliba olio pittin batekin. Txigortu denean, erantsi espinakak, tomate lehorra eta erregosi beste pare bat minutuz.

Bota pasta, bexamela eta egosalditik gorde dugun uraren zati bat.

Eduki sutan beste pare bat minutuz, etengabe eragiten diogula, eta zerbitzatu gainetik oregano pittin bat zabaltzen dugula.

Errazioak: 4

29
ERRAZIOAK
Hutsik egiten ez duten errezetak 20’ %26 528 %21 1,27g %7 6,49g %11 2,11g %21 15,02g A D E
NUTRI-SCORE B C A
heldu
KCAL
Zailtasuna Denbora ERRAZIO BATEK DAUKA: batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

hilabete honetan

HEMENGO ARDOAK

Topa kalitatearen eta gure lurraren alde!

Gure lurraren espiritua estuki loturik dago ardo handiei. EROSKIn urteak

Calatayud JI VIÑAS DE MIEDES Beltza Erraz konbinatzen da gazta, hestebete eta haragi zuriekin.

Hemen bertakoa

daramatzagu lanean Jatorri Izena duten ardorik onenak eskaintzeko, zure inguru hurbilean eginak. Upategi txikietatik datoz, eta ahalegin berezia egiten dute gure lurraren kalitatea, esentzia eta benetakotasuna mantentzeko.

Cariñena JI

MONTE DUCAY

Beltz Ondua

Aukera ederra da ehizakiz eta haragi gorriz egindako platerak laguntzeko.

C M Be B A Au eh e go g pl la a

Cariñena JI

Campo de Borja JI

BORSAO Beltz Gaztea

Pasta, txahal eta hegazti haragiarekin hartzeko.

Campo de Borja JI BODEGAS ARAGONESAS AZZULO Zuri Erdigozoa Laguntzaile ezin hobea itsaski eta paelletarako.

LONGARES CHEN de Passion

Beltz Gaztea

Ezin hobea haragi gorri guztiekin eta txokolate beltzeko postreekin hartzeko.

30
ARAGOI
C iñ JI
Ca MO e u h o la ag Ona da hemengoa izatea

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Errioxa JI Ka.

MILFLORES Beltz Gaztea

Oso egokia da gazta leun, pasta, arroz, entsalada eta arrain urdinetarako.

Arabako Errioxa JI Ka.

COTA 585 Gazte

Tenpranilloa

Ehizako hegazti gantzatsuak, gazta onduak eta erdionduak laguntzeko aproposa.

Errioxa JI Ka.

SOLAR VIEJO

Gazte Tenpranilloa

Ezin hobea da arrozekin eta era guztietako pintxoekin hartzeko.

ri oxa a I K

Arabako Errioxa JI Ka.

EGUREN UGARTE Gorria

Berdura, arrain eta haragi zuriekin. Aproposa da modan dauden sukaldaritza batzuk laguntzeko ere, adibidez Japoniako sushia eta Thailandiako sukaldaritza.

Errioxa JI Ka.

EGUREN UGARTE Zuria

Arrain zuriek, itsaskiek, aperitiboek eta mokadutxoek eskatzen dutena.

ZINTZO Beltz Gaztea

Oso ongi dator

arrain urdinekin, haragi zuriekin eta urdaitegiko jakiekin.

Errioxa JI Ka.

SOLAGÜEN Ondua

Egoki laguntzen ditu arkumea eta haragi gorriak, gisatuak, erregosiak, txorizoa, gazta gogorrak eta urdinak.

31
Err rr ioxaJ IKa.
AU

hilabete honetan

ERRIOXA

Errioxa JI Ka.

MOCETE Beltz

Gaztea

Oso egokia da aperitiboak eta plater arinak laguntzeko, haragiak eta arrainak.

NAFARROA

Nafarroa JI

MARCO REAL Syrah Beltza

Oso ongi hartzen ditu gazta sendoak, haragi gorriak eta ehizakoak, saltsa biziko pastak eta labean egindako berdurak.

Errioxa JI Ka.

CIENCUEVAS

Tempranillo 6 Ezin aproposagoa da barazkiekin jartzeko eta txingarretan edo plantxan egindako haragi eta arrainekin ere bai.

Errioxa JI Ka.

CIENCUEVAS Beltz

Ondua

Oso ongi bat egiten du labean erretako jakiekin, haragi gorriekin, ehizakiekin eta hestebete, gazta eta pate taulekin.

Nafarroa JI

OTAZU Chardonnay

Itsaskiak, arrainak, haragi zuriak, pasta ez oso onduak, entsaladak, arrozak, foie ak eta ardi gazta freskoak laguntzeko aproposa.

Nafarroa JI

PAGOS DE ARAIZ Gorria

Egoki dator arrainak, arrozak, haragiak eta berdurak laguntzeko, baita orburuak eta zainzuriak ere.

Nafarroa JI

OCHOA Moskatela

Beranduko Uzta

Oso ongi hartzen ditu foie -ak eta

gazta sendoak, baita urdinak ere.

Nafarroa JI

SEÑORÍO DE SARRÍA

Garnaxa

Ezin hobea arroz, pasta eta berdurei lagun egiteko.

32
E Er C O O d ja g et et E M G O
p
afarrroa
a
la h a

BALEAR UHARTEAK

Binisalem JI

MAR BLAVA Zuria

Aproposa da berdura, arroz eta arrainekin jartzeko.

Binisalem JI

Bodegas J.L. FERRER

Beltz Ondua

Bikain heldu da gazta erdionduak eta onduak laguntzeko, hestebeteak, haragi zuriak eta gorriak.

Menorca uharteko ardoak

BINIFADET Zuria

Chardonnay

Laguntzaile ona da itsaski, pasta, gazta guri, arroz eta arrainekin hartzeko.

Pla i LLevant de Mallorca JI

PERE SEDA

Novell Zuria

Eivissako lurraldea CAN MAYMÓ

Tradizio Beltza

GALIZIA

Valdeorras JI

VIÑA COSTEIRA Beltza

Oso gomendagarria da galiziar eran egindako olagarroa, gazta taulak, pateak eta chacinado direlakoak laguntzeko, baita gisatuak eta haragi gorriak ere.

Konbinazio ona egiten du arrainekin, oinarrian berdurak dituzten platerekin, elikagai ketuen entsaladarekin eta krema hotzekin.

Ezin hobea hestebete tipikoak, haragiak eta gaztak laguntzeko.

e

Ribeiro JI

VIÑA COSTEIRA Zuria

Laguntzaile ezin hobea arrain guztiekin hartzeko, itsaskiekin eta krustazeoekin, eta Galiziako gazta tradizionaletarako ere aproposa da.

33
iss ako ko lu rra l ldea

Zainketarik onenak HARENTZAT AITAREN EGUNA

Norbaiti ustekabeko opari bat egitea beti da keinu polita. Eta, gainera, zaintzeko balio badu, arrakastarako bidea bermatua egongo da. Ideia batzuk proposatu nahi dizkizugu zure bikotekidea eta aita harritu eta mimatu dezazun martxoaren 19 honetan. Bizarra duen, bibotea edo egunero bizarra egin zalea den, berdin du: gure dendetan behar duen guztia aurkituko duzu larruazala osasuntsu eta ongi zainduta eduki dezan.

BIZARRA ONGI EGITEKO

Gillette Labs bizar labana berriek konbinatu egiten dute teknologia eta diseinua, eta goi mailako emaitza uzten dute.

Eguneroko errutina osatzeko, erantsi iezaiozu opariari prestakin

berrietako bat, ilea leundu eta guritzeko; gainera, lagundu egiten dute bizarra larru-arrasean mozten eta freskatu eta zaindu egiten dute larruazala, ez dadin narritatu (B3 bitaminari eta itsasoko algen estraktuari esker).

Gillette Labs bizarra egiteko gel-a, apar azkarrekoa Freskatu egiten du larruazala bare gelditu dadin, eta babestu bizarra egitean. Alkoholik eta koloratzailerik gabe egina dago, eta lurrin arin eta freskagarria dauka. Ontzia egiteko materiala nahi adina alditan birziklatu daiteke.

Giderrean teknologia esfoliatzailea barneratua duen lehen bizar labana da. Barrak desagerrarazi egiten ditu zikin hondarrak xafl etara igaro aurretik. Bizarra azkar eta erraz egiteko diseinatua dago, eta euskarri magnetiko eroso bat ere badu.

Gillette Labs bizarra egiteko aparra, uretan azkar kentzekoa

Formula ultraarina eta freskagarria du, eta erraztu egiten du uretan eragitea. Ez dauka alkoholik eta koloratzailerik, eta ontzia aluminio %100 birziklagarriz egina dago.

34
edergintza
Gillette Labs bizar labana

King C Gillette bizar labana, bi ahokoa

King Camp Gillette-k 1901ean merkaturatu zuen bizar labana original enblematikoan inspiratua dago; modelo honek gider bereziki optimizatua du, eta bi ahoko xafl ak, emaitza leun eta erosoa lortzeko zure bizarraren eta bibotearen inguruan.

EGIN OPARI BIZAR

ZAINDU BAT

Bere bizarra asko maite badu, hona hemen ezinbesteko hiru produktu emaitza profesional eta paregabea lortzeko.

King C Gillette baltsamo leuna

OROITZEKO LURRINAK

Jean Paul Guerlain-en hitzetan, “lurrina da oroitzapen modurik biziena”. Horregatik, lurrinak beti dira opari egokiak, erabilgarriak eta ziurrak halako egun berezietan.

Victorio & Lucchino

Eau de toilette

8. zbk

King C Gillette gel garbitzailea bizar eta aurpegirako

Argan olio elikagarria eta koko olio freskagarria ditu mentolarekin batean; garbitzaile leunak eta moldatzaile optimizatuak dira, bereziki aurpegiko ilerako. Kendu egiten du zikinkeria, zelula hilak eta bizarrean dagoen gehiegizko olioa, eta elikatu egiten du larruazal lehorra.

illett Gillett bizar eta au rp e olio elika dit leun d ilerako. Kendu zelula hilak eta olio lehorr

Formula elikagarria dauka, argan olioarekin eta kakao gantzarekin, eta aukera ematen du moldatzaile gisa erabiltzeko uretan eragin gabe edo maskara gisa. Bizarra eta larruazala ezin leunago uzten ditu, eta ongi zainduta.

Espeziaz hornitua du bihotza (kardamomoa eta piperbeltz beltza), eta izaera eta nortasun bereziak ematen dizkio. Ekialdeko ukituek eta sandaloak indartu egiten dute sedukzioa eta iraupena. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %94 baino gehiago.

maskulinitate aromatikoa konbinatu egiten dira ukitu zitrikoekin, zeinak indartu egiten diren zenbait espeziari esker, adibidez intxaur muskatua eta kardamomoa. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %94 baino gehiago.

35

edergintza

ERRUTINA OSATUA PREZIORIK ONENEAN

Ezinbestekoa da larruazala osasuntsu edukitzea, hesi gisa jokatzen baitu kanpoko erasoen aurrean. Aurpegiko larruazala oso agerian egoten da eta, gainera, finagoa eta sentiberagoa da; hori dela eta, oso garrantzitsua da produktu espezifikoekin tratatzea eta albait gehiena arintzea poluzioaren, muturreko klimaren eta denboraren eragina. Ongi zainduz gero, osasuntsu eta gazte egongo da.

MEN by belle aurpegirako produktuak oso egokiak dira hori lortzeko. Opari ezin hobea

Aitaren Egunerako!

HIDRATATZAILEA LARRUAZAL

SENTIBERA

MEN by belle 2 1ean baltsamoa Testura ez-gantzatsua dauka, eta baretu eta hidratatu egiten du larruazala bizarra egin ondoren, ez dadin gelditu narritaturik eta tenkatuta. Aloe verak eta niazinamidak lagundu egiten dute berritzen, eta alantoina eta betaina bereziki egokiak dira larruazal sentiberak baretzeko. Sojaren proteinarekin indartua dago formula, eta indarberritu egiten du larruazala eta arindu neke zantzuak.

PORO GARBIAK

MEN by bell aurpegiko gel esfoliatzailea Desagerrarazi egiten ditu zikin hondarrak eta lagundu egiten du zelulak berritzen, formulazio berezia du eta, non konbinatu egiten diren papaiaren eta ananaren eratorriekin egindako konplexu entzimatiko bat eta zelulosaren partikula esfoliatzaileak. Bere testura freskagarriak ez du uzten hondakinik eta prestatu egiten du larruazala bizarra egiteko eta ondoren eman beharreko tratamenduetarako.

BABESA ETA NORTASUNA

MEN by belle bodyspray desodoranteak

Babes eraginkorra ematen dute usain txarraren eta izerdiaren aurka, arropan orbanik utzi gabe. Ontzi berria dakar, eta nortasunez beteriko lurrin paregabea.

LEUNA, FRESKAGARRIA

ETA EGUNERO ERABILTZEKOA

MEN by belle gel garbitzailea Sakon garbitzen du eta, aldi berean, errespetatu egiten du aurpegiko larruazala. Lagundu egiten du gehiegizko gantza doitzen, baina lehortu gabe; izan ere, aktibo hidratatzaileak eta moldatzaileak ditu, adibidez aloe vera eta sumendietako ur termala. B3 bitaminak (niazinamida ere esaten zaio) lagundu egiten du hesi funtzioa hobetzen eta garbitzean narritadura prebenitzen, larruazala leun, fresko eta zainduta uzten duela.

36

PREBENITU ETA BABESTU

MEN by belle adinaren aurkako krema

Testura arineko jariakina da, aurpegian ematekoa eta azkar xurgatzen dena; gaitasun handia du indarberritzeko eta hidratatzeko. Aurre egiten die adinaren arrastoei, besteak beste hazpegietako marrei eta trinkotasun galerari; formula aski osatua du, kolagenoz, moringa estraktuz eta niazinamidaz egina, eta larruazala tenkatu eta indarberritu egiten dute, eta herdoilaren aurka egin. E bitamina dauka, eta poluzioaren eraginak neutralizatzen dituen eragile patentatu bat, larruazalari babes hesi bat ematen diona. Salbia estraktuak eta karité gantzak berehala hidratatzen dute larruazala, eta alantoinak lagundu egiten du lehengoratzen.

BABESA ETA NORTASUNA

MEN by belle bodyspray desodoranteak

Babes eraginkorra ematen dute usain txarraren eta izerdiaren aurka, arropan orbanik utzi gabe. Ontzi berria dakar, eta nortasunez beteriko lurrin

Oceanic Sense

Itsas lurrin freskoa dauka, ukitu zitriko freskagarriekin eta zuraren hondo biziarekin.

MEN by belle saileko produktuak test dermatologiko bidez frogatuta daude eta gehienak hipoalergenikoak dira (alergia arriskua gutxitzeko formulatuak).

Gold Sensation

Ukitu epeleko lurrin

erakargarria, anbar eta musketa hondo sentsual batekin.

Black Lava

Ukitu espeziadunak dituen lurrin

enigmatikoa, larruaren eta zuraren hondo epel batekin.

Jungle Spirit Espiritu abenturazalea duen lurrina, belarraren, zitrikoen eta espezien ukitu original batekin.

37

hilabete honetan

Genero indarkeriaren

BIKTIMA DIREN

emakume eta haurren alde

Hamaika emakume hil dituzte 2022ko abenduan eta beste sei urte honetako urtarrilean Azken hilabeteetan, Espainiako Estatuan nabarmenak izan dira hilketa eta eraso matxistak. Datu horiek agerian uzten dute, beste behin, zenbateraino den larria genero indarkeriaren eragina. Emakume asko babesik gabe dago, eta premiazkoa da azkartasun eta irmotasun handiagorekin jokatzea gertaera onartezin horien aurrean.

Funtsezkoa da biktimak dauden lekuraino iristea eta osotasuneko ikuspegitik eskaintzea arreta. Gurutze Gorria, Ana Bella Fundazioa, Mujeres Unidas contra el Maltrato (MUM),

Lugoko Cáritas, Treball Solidari eta beste zenbait elkarte lanean ari dira biktimei beste aukera bat emateko bortizkeriarik gabe bizi daitezen. Osotasuneko arreta eskaintzen dute: laguntza materiala, juridikoa, psikologikoa, asistentziala eta lan arlokoa. Eta feminizidioen beste biktimak ere babesten eta laguntzen dituzte, seme-alabak alegia, askotan ahaztuta gelditzen baitira.

Hori dela eta, EROSKIn lankidetzan aritu nahi dugu elkarte horiekin, guztion artean ahalik eta laguntzarik handiena jaso dezaten emakume eta haur horiek. Gure aletxoa jarri nahi dugu 2022ak utzi zituen datu lazgarri horiek

EROSKIren Elkartasun Zentimoetako diru ekarpen bakoitza babes mezu bat da, ikus dezaten ez daudela bakarrik eta bizimodu hobe bat lortuko dutela haientzat eta haien seme-alabentzat.

Ana Bella, Ana Bella Fundazioko lehendakaria

gutxitzen joateko: Espainian 49 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide izandakoek, eta bi haur ere bai haien amaren kontrako bortizkeriaren eraginez. Horretaz gain, 38 neska eta mutiko umezurtz gelditu ziren arrazoi horregatik.

ZUGANDIK HURBIL

DAUDEN PROIEKTUAK

Elkartasun Zentimoak programari esker, genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeak lagundu ditzakegu independentzia ekonomikoa lor dezaten eta ez daitezen gelditu gizartetik baztertuta.

Antonio Sierra, Treball Solidari elkarteko zuzendaria

Elkartasun Zentimoak programan jasoko ditugun ekarpenak zuzenean helaraziko zaizkie bost elkarte horiei, zenbait laguntza programa landu ditzaten genero bortizkeria pairatu edo pairatzen duten emakumeekin. EROSKIren denda bakoitzaren inguruan diharduten elkarteek jasoko dituzte ekarpen horiek.

Lugoko Cáritasek, esaterako, Galiziako bezeroek egiten dituzten ekarpenak eskuratuko ditu eta Emakumea Osasuna programarako erabiliko ditu, non laguntza pertsonalizatua eskaintzen duten Galiziako erkidegoan egoera

38

zaurgarrian dauden emakumeekin osasunaren arloa osotasunean lantzeko. Treball Solidari elkarteak, berriz, Confía proiektua sortu du, eta horren bidez, Balear uharteetan genero bortizkeria pairatu duten emakumeak gizartean eta lan munduan txertatzeko lan egiten du.

Ana Bella Fundazioa eta Mujeres Unidas contra el Maltrato (MUM) elkarteek zenbait erkidegotan dihardute, tokian tokiko proiektuetan. Erasoetatik bizirik atera ziren bi emakumek sortu dituzte bi erakunde horiek, eta buru-belarri aritzen dira osotasuneko arreta eskaintzen haien moduko biktimei. Martxoan egiten dituzuen diru ekarpenekin, abian jarri dituzten bi proiektu lagunduko ditugu: Amiga Programa eta Berdintasun haziak.

Horretaz gain, Gurutze Gorriaren eta hark sortu duen ekimenaren bidez (Ahalduntzea eta autozaintza), beharrizan oinarrizkoei eta sozialei jarriko diegu arreta, eta lagundu egingo dugu amaren eta seme-alaben arteko familia loturak sendotzen.

Ikusi dugu beharrezkoa dela proiektu espezifiko bat sortzea emakumeen osasuna osotasunean zaindu eta sustatzeko, osasunaz bete-betean gozatuz bakarrik egin baitezake aurrera emakumeak hazkunde pertsonalean.

Cristina Reguera Perez, Lugoko Cáritas elkarteko ‘Emakumea Osasuna’ programako koordinatzailea

Gehien betetzen gaituena da ikustea zer-nolako bilakaera egiten duten indarkeria egoerak pairatu dituzten emakume batzuek, haiei lagun egitea eta ikustea nola osatzen diren eta nola egiten diren are indartsuagoak, haiek bezala daudenak lagunduz hainbatetan.

Lara Gavilan, Gurutze Gorriaren ‘Emakumeak zailtasun sozialean’ programako arduraduna.

Hamaika urtez tratu txarrak pairatu ondoren, esku hutsik atera nintzen etxetik, gutxika-gutxika dena galtzen duzulako, baita lagunak eta familia ere; ez neukan ezertxo ere. MUM elkartean beharrezko baliabideak eskaintzen ditugu emakumeek aurrera egin dezaten, eta prebentzioa lantzen dugu, eraso mota bakar bat ere ez dadin normalizatu.

Carmen Benito, MUMeko lehendakaria

ESKERRAK eman nahi dizkizugu otsailean laguntza eman diguzulako elkartasun programan eta ekarpena egin duzulako gaixotasun arraroak dituzten pertsonen alde eta Turkiako eta Siriako lurrikaren kalteak jasan dituzten pertsonen aldeko premiazko kanpaina ere babestu duzulako.

39 Más información: A favor de: Honen alde: Elkartasuna Solidaridad Enfermedades raras Gaixotasun arraroak Informazio gehiago: osasungarriak jasangarriak kon pro mi Elkartasuna Solidaridad CEntimo feb ermedades dd 21 21/12/2022 12:53:2

Hilabete honek sari ziurra dakar eta zozketa handi bat

Gainean dugu udaberria. EROSKI club-en aukera

ederra iruditzen zaigu

gure bazkideei are gehiago

aurrezteko moduak eskaintzeko.

Eta opariz eta ideiaz beteriko

kanpaina handi batekin

egingo dugu, zure aisialdiko

denboraz goza dezazun

aire zabalean, familiakoen artean edo lagunekin. EROSKI club-eko bazkide izateagatik

bakarrik opari hauetako bat

eraman dezakezu. Aski da gure webgunean edo zure ohiko

dendan izena ematea eta 200 €-ko gastua egitea martxoan. Hori bezain erraza da!

Gainera, izena emateagatik bakarrik, 4 bidaiaren zozketa handian parte hartuko duzu: asteburu pasa eramango

zaitugu Palma de Mallorcara!

Zenbat eta gehiago

erosi EROSKIn, orduan eta aukera gehiago izango duzu irabazteko. (1)

ZOZKETA!

4 bidaia asteburuan

Palma de Mallorcara

joateko

40
(1) EROSKI club-eko bazkideentzat da sustapen hau, eta parte hartzeko, martxoan 200 €-ko gastura iritsi behar dute eta sustapenean izena eman. Ikusi baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-marzo-club
Abantaila gehiago

bazkide izateagatik

Nola lortu zure oparia?

Gure webgunean egin dezakezu edo hurbilen duzun EROSKI dendan. Galde ezazu ordainlekutik pasatzean. Oraindik ez bazara EROSKI club-eko bazkide, egin zaitez oraintxe (doakoa da) eta eman izena sustapenean.

Eman izena hemen edo hurbilen duzun EROSKI dendako ordainlekutik pasatzean

KODE BAT JASOKO DUZU

Baldintzak egoki bete badituzu, Travel Club-eko deskontu kode bat iritsiko zaizu zure opariarekin trukatzeko.

1 2 4 3

EGIN GUTXIENEKO GASTU BAT!

Egin ezazu 200 €-ko gastua EROSKIn martxoko hilabete osoko erosketetan. Hartu gogoan EROSKI club txartela erakutsi behar duzula erosketa bukatzean.

OROITU!

Zurekin harremanetan jartzeko datuak eguneratuta eduki behar dituzu opariaren kodea lortu ahal izateko eta, batez ere, zuri deitzeko

TRUKATU ETA GOZATU SARIAREKIN

Kode horrekin opari bat eskuratuko duzu doan travelcub.es helbidean edo 913 874 387 telefonora deituta.

Palma de Mallorcara joateko

lau bidaia horietakoren bat irabaziz gero.

41
EMAN IZENA

bazkide izateagatik

Asteazkenero

kupoi

sorpresa bat aplikazioan

Club-ekoa izateagatik bakarrik, hilabete honetako asteazken guztietan aurrezki kupoi sorpresa bat aurkitu ahalko duzu aplikazioan.

Ez utzi alde egiten! Deskargatu ezazu aplikazioa doan eta eskuratu eskaintzak unean bertan. Har ezazu gogoan egun bakarra duzula kupoia aktibatzeko eta hiru egun trukatzeko. (1)

Gainera, eskuratu itzazu aplikazioaren abantaila guztiak

Gainera, eskuratu itzazu aplikazioaren abantaila guztiak

Esperientzia magikoa

Laponiarako bidaiaren irabazleentzat

Gu ere kutsatu gaitu Laponiarako bidaia eskuratu dutenen pozak; leku magiko bat bisitatu dute, aurora boreal sinestezinak ikusi dituzte, paseoak egin dituzte lera gainean eta

Aita Noelen etxean izan dira.

Zozketa, abantaila eta aurrezki gehiago galdu nahi ez baduzu, eman ezazu izena Familia Plana 0·12 programan, eta presta zaitez hurrengo abenturarako!

Doan eman dezakezu izena hemen: eroski.es/familias012/

Guraso gisa, oso pozik gaude bizi izan dugun guztiarekin eta oso hunkituta gure semealabekin gozatu ahal izan dugulako hain esperientzia zoragarriaz; egia esan, guk ezingo genukeen halako bidaia bat ordaindu. Gure alabak aurten egin du jaunartzea, eta agindu genion oporretan joango ginela. Orduan ez genuen modurik izan... eta Laponiara joan izana txundigarria izan da. A zer-nolako zortea izan dugun!

Jose Luis Garcia Fabo

42 Abantaila gehiago
Kupoiak eskuragarri 2023ko martxoko asteazken guztietan. Egun bat izango duzu kupoi bakoitza aktibatzeko eta hiru egun trukatzeko. Beharrezkoa da EROSKI club-eko bazkide izatea eta EROSKI aplikazioa deskargaturik edukitzea.
A s s o
FAMILIA PLANA 0·12
K Eg u truk

Dominikar Errepublika

Denetarik dauka

Eguraldi ona, ametsetako hondartzak, mendi berdeak eta aisialdi eta kultura ugari. Dominikar Errepublika leku paregabea da oporraldi baterako. Egizu erreserba orain eta, EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, bidaia guztiaren %5 itzuliko dizugu zure txartelean, hurrengo erosketetan erabil dezazun. Aukera ederra duzu dirua aurreztu eta ametsetako bidaia honekin gozatzeko!

Dominikar Errepublikak askotariko paisaiak eta esperientzia paregabeak eskaintzen dizkio bidaiariari. Leku ezin hobea da bai lasaitu nahi dutenentzat eta bai ongi pasatzeko gogoz daudenentzat edo Karibeko herrialde hartako naturak eskaintzen duen edertasunarekin gozatu nahi dutenentzat.

BIDAIATZEKO MODU BERRI BAT. Karibeko uharte hori ezagutzeko modurik onena Newblue-ren eskutik egitea da, Karibeko bidaietan espezializatua dagoen markaren eskutik alegia. Eskaintzarik onenak izaten ditu oporretan zenbait lekutara joateko, Punta Canara, Santo Domingora edo Bayahibera esaterako, eta pertsona bakoitzaren

44
Errekasto gazia, Barahona Snorkela, Bayahibe-n bidaiak

gustu eta beharrizanetara egokitzen ditu proposamenak.

NATURA ETA HIRIETAKO ONDAREA

Dominikar Errepublikan ez dago aspertzeko lekurik. Leku ezin ederragoak ezagutuko dituzu, adibidez Haitises natur parkea, non ekosistema harrigarria biltzen den eta hainbat espezie bizi diren (zenbait fi lm ere grabatu dituzte bertan, adibidez Jurassic park).

Santo Domingo hiriak duen xarma ere ez zaie oharkabean

pasatzen bisitariei. Gizateriaren Ondare izendatu du Unescok, eta era askotako aukerak eskaintzen ditu. Eremu kolonialean paseatu ahal izango duzu eta katedrala eta Ozama gotorlekua bisitatu, Amerikan eraiki ziren lehenak. Eraikin ikusgarri horiek ongi islatzen dute hiriko arkitektura ederra. Kaleak zeharkatu ondoren, Akuario Nazionala leku aproposa da itsasoko aniztasunaz gozatzeko, eta Tres Ojos Parke Nazionalean, berriz, naturan barneratu ahal izango duzu

bete-betean (hiriko erdigunetik bost minutura dago). Isla Saona ere ikusi beharreko lekua da Dominikar Errepublikara joanez gero. Flora eta fauna ugari dago bertan, eta paradisu bat da aire zabalean ibiltzea maite dutenentzat. Zure zain daude hango hondartza birjinak eta oihan tropikalak, eta itsasoan ere gozatu ederra hartuko duzu.

HONDARTZAK, GASTRONOMIA

ETA ASKOZ GEHIAGO. Karibearen benetakotasuna aurkituko duzu Dominikar Errepublikan. Harritzeko moduko gastronomia eskaintzen du, txerri haragiz eta banana frijituz egindako plater tipikoz osatua, baita itsasotik atera berri diren arrain eta itsaski sorta gustagarriak ere. Hori guztia edari tropikalekin lagunduta, adibidez anana iragaziarekin eta mojitoarekin.

Bidaiari mota guztientzako moduko paradisu tropikala da, zer eskaini ugari duena. Barneratu zaitez bertako kulturan, gozatu ezazu aisialdiko eskaintza oparoarekin eta dasta itzazu bertako ur urdin eta gardenak, ametsik onenetan bezala goza dezazun zure oporraldiaz. Azken batean, esperientzia errepikaezina bizi izango duzu.

EROSKI

Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan.

45
(1) Deskontuak opor paketeetan, erreserba martxoaren 1etik 31 bitartean eginez gero eta bidaia maiatzaren 31 bitartean. Hegaldiari bakarrik dagokio; tasak eta gestio tasak ez daude sartuta. Cayo Levantado Mangu-a, plater tradizional bat %5 Itzuli egingo dizugu zure EROSKI club txartelean

albisteak

Elikagaiak ez alferrik galtzeko

Zein den bidea? Too Good To Go

EROSKIn konpromisoa hartua dugu jasangarritasunaren eta kontsumo arduratsuaren alde, eta bat egin dugu Too Good To Go plataformarekin. Aplikazio bat da, eta jatetxeek, hotelek, supermerkatuek eta elikagaiekin lan egiten duten beste establezimendu batzuek sobera gelditu zaien janaria saltzen dute egunaren bukaeran. Jateko moduan dauden produktuak izaten dira beti, eta helburua da kalitatezko janaria eskaintzea prezio onean.

Ekimen honekin bigarren aukera bat ematen diegu soberakinei, eta janari sortak eskaintzen ditugu preziorik onenean, askotariko elikagaiz osatuak eta beti kontsumo-data gomendatuaren barnean. Sorta edo pakete bakoitzaren edukia egun horretako soberakinen araberakoa izango da, baina beti eskainiko dira kalitatezko produktuak, freskoak eta egunean bertan eginak. Pakete bakoitzaren prezioa 3,99 eurokoa izango da, nahiz eta berezko balioa

12 euro ingurukoa izan; hau da, ia %70 aurreztuko da.

Janari sorta horietako bat eskuratzeko, Too Good To Go aplikazioa deskargatu beharko duzu mugikorrean, gure paketeetako baten erreserba eta ordainketa egin aplikaziotik bertatik eta ondoren saltokira bila joan adierazten dizuten orduan. Une hauetan 31 supermerkatu eta hipermerkatutan eskaintzen ditugu, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Errioxan, eta sarea zabalduz joango gara.

2022ko ekainean hasi ginen Too Good To Go ekimenarekin lankidetzan; esperientzia pilotu gisa hasi ginen, eta 57.000 janari sorta baino gehiago banatzeko modua izan dugu. Horrek esan nahi du 57 tona elikagai baino gehiago gelditu direla zaborretara joan gabe. Horri esker, 142.000 kilo CO2 isurtzeari utzi diogu, 25 milioi telefono mugikor kargatzean sortzen den kopuru bera. Esperientzia horren emaitza onak baliagarriak izango zaizkigu supermerkatu atxikien kopurua handitzeko 2023an.

Bi hamarkada baino gehiago gure inguruaren alde eginez

EROSKIn bi hamarkada baino gehiago daramatzagu gure jarduerak sortzen dituen zaborrak gutxituz, besteak beste Zero Hondakin kanpainaren bidez edo elikagaiak ongitzazko elkarteei emanez. Zero Hondakin programarekin bakarrik, azken ekitaldian saihestu egin dugu 60 milioi otordu galtzea eta urtero 5.000 tona elikagai ematen dizkiegu egoera zaurgarrian dauden pertsonei. Urteak dira fruta eta barazki “itsusiak” merkaturatzeari egin geniola, estetika kontuengatik baztertuta gelditzen direnak, eta deskontuak eskaintzen ditugu iraungitze-data edo kontsumodata gomendatua hurbil duten produktuetan. Horretaz gain, animalien aterpetxeetara eta zoologikoetara bidaltzen ditugu gizakiek jateko moduan ez dauden elikagaiak, edo animalientzako pentsuak egitera.

50
#LaComidaNoSeTira #EROSKIXTGTG
Androiderako
Bat egizu gurekin elikagairik ez dadin alferrik galdu!
Aplikazio mugikorra doan eskuratu daiteke iOS eta

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.