www.eroski.es
#46
’19ko maiatza - 1 EURO
EROSKI PRODUKTUAK
Beharrizan bakoitzerako
ERAKUSLEIHOA Hazten ari da EROSKI ekologikoen familia
PROTAGONISTAK EROSKI Natur zainzuriak eta orburuak: unerik onenean
EDERGINTZA belle&MAKE-UP saileko Ocean Secrets edizio mugatua
EROSKI 46 YOPRO DANONE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
25/04/19
13:35
a u r ki b i d e a www.eroski.es
’19ko maiatza
10 sasoi honetan... Glutenik gabeko produktuak, laktosarik gabeak, gatz gutxikoak, azukre gutxikoak‌ Elikagai sorta osatua daukagu beharrizan espezifikoetarako.
20 erakusleihoa Ekologikoen familian mila produktu baino gehiago bildu ditugu dagoeneko.
24 aurreztu EROSKIrekin EROSKIn plater prestatuak aurkituko dituzu gustu eta une guztietarako.
26 EROSKI protagonistak EROSKI Natur zainzurien eta orburuen garaia da.
36 zurekin dendan On-line supermerkatuan aukera izango duzu erosketa egin eta egun berean jasotzeko, ilaran zain egon gabe, eta gure produktuen inguruko iritzia emateko modua ere izango duzu.
10
40 energia hazteko Haurren ogitartekoak betetzeko, bada aukera gehiago hestebeteetatik harago.
44 edergintza Hemen da belle&MAKE-UP saileko Ocean Secrets edizio mugatua, eta belle produktu berriak ere baditugu aurpegirako.
49 EROSKI club aurrezki-kupoiak Aurrezten lagunduko dizugu EROSKI club aurrezki-kupoiekin.
36 Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
44
52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
3
003 SUMARIO EUS.indd 3
25/4/19 16:10
hilabete honetan... ‘19ko maiatza
www.eroski.es
#46 ’19ko maiatza - 1 EURO
“EROSKIn saiatzen gara beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek gure dendetan aurki dezatela elikaduraren arloan behar duten guztia” Itxaso Cuesta — EROSKI club-eko arduraduna
EROSKI PRODUKTUAK
Beharrizan bakoitzerako
Aurrezki-kupoiak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean
ERAKUSLEIHOA Hazten ari da EROSKI ekologikoen familia
PROTAGONISTAK EROSKI Natur zainzuriak eta orburuak: unerik onenean
EDERGINTZA belle&MAKE-UP saileko Ocean Secrets edizio mugatua
001 PORTADA NECESIDADES ESPECIALES EUS.indd 1
Behar duzun guztia eskainiko dizugu
G
uztiok ez gara berdinak eta, horregatik, elikadura ere aldatu egiten da norbanako bakoitzak dituen beharrizanen arabera. Baina erosketak egitean beti ez dugu kontuan hartzen berezitasun hori. EROSKIn konpromisoa hartu dugu gure bezeroen beharrei erantzuteko, eta saiatzen gara beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek gure dendetan aurki dezatela elikaduraren arloan behar duten guztia. Konpromiso hori ongi islatzen da apalategietan, eta horren erakusle dira glutenik gabeko produktuak, laktosarik gabeak, gatz gutxikoak... Behar duzuna behar duzula, gure saltokietan izango duzu, betiko kalitatearekin eta aurrezpenarekin. Intolerantziak edo alergiak dituztenek hartzeko moduko produktuak eskaintzeaz gain, bestelako batzuk ere aurkituko dituzu, gure gizartean gertatu diren aldaketek sorrarazi dituzten beharrei erantzutera datozenak hain zuzen. Alde batetik, hortxe daude ekologikoak, non argi islatzen den
elikaduraren eta ingurumenaren gaineko kontzientzia handitzen ari dela. Mila produktu ekologiko baino gehiago ditugu, eta bereziki nabarmentzekoak dira fruta eta barazki freskoak, esnekiak, gatzak, arrozak, olioak eta kontserbak. Bestetik, bizi erritmo presatuagoak aldarazi egin ditu elikadurari eta sukaldeari lotutako ohiturak, eta gaur egun plater prestatuak aukera on bihurtu dira jende askorentzat. EROSKIn konpromisoa hartu dugu elikadura orekatuaren alde egiteko, eta zabaltzen eta hobetzen ari gara gure eskaintza, gero eta plater osasungarriagoak egiteko eta ahalik eta osagai onenekin. Hilabete guztietan bezala, gauza gehiago ere baduzu EROSKI club aldizkari honetan: gure produktu berriak, errezetak eta erosketa gomendioak. Goza ezazu!
25/4/19 16:10
#46. argitalpena ‘19ko maiatza
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015
Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena izan da gurea zazpigarren urtez jarraian
Hogeita bi urte daramatzagu Elikagai Bankuarekin lankidetzan
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
EROSKI club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
4
004 EDITORIAL EUS.indd 4
25/4/19 16:13
EROSKI 46 BIMBO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/04/19
11:43
gosea pizteko
OZPINKI TRADIZIONALAK
Betiko mokadutxoak
E
guraldi ona iristen denean, denek izaten dugu gogoa familiakoekin eta lagunekin mahai baten inguruan biltzeko. Olibak, luzokertxoak eta banderillak izaten dira aukerarik onenak une horietarako, eta berdin balio dute otordu artean mokadutxo bat egiteko edo entsalada freskagarri bat laguntzeko. EROSKIn berritu egin dugu ozpinki tradizionalen gure sorta, eta inoiz baino aukera gehiago duzu orain: oliba hezurdunak eta gabeak, antxoa zaporekoak, luzokertxoarekin, pikanteak edo minak... Dasta itzazu guztiak! MANZANILLA OLIBA HEZURDUNAK, HEZUR GABEAK ETA ANTXOA ZAPOREKOAK Lehen mailako kalitatea duen oliba da; bildu eta hautatu ondoren, hartzitze prozesu zorrotz bat ematen diote, eta Nafarroako instalazioetara eramaten dute, han ontziratu ditzaten. Prozesatzeko garaian, azterketa xeheak egiten dizkiote, eta gure ekoizleak ere kontrol zorrotzak egiten ditu jatorritik bertatik, produktuak freskotasun eta zapore guztia izango duela bermatzeko.
ozpinarekin elkartuta, aperitibo ezin gustagarriagoa izaten da, eta oso egokia, halaber, entsaladak eta abar laguntzeko.
GORDAL OLIBA LUZOKERTXOAREKIN Gordal motako oliba preziatuak dira, eta hezurra kendu ondoren, luzokertxo bat sartzen diete eskuz. Prozesu delikatua da, eta horren bidez, bermatu egiten da zapore leuna izango duela, eta aperitibo gustagarria izango dela, antxoa ukitu eta guzti.
BANDERILLAK Izenak iradokitzen duen gisan, zotz batean sartuta dagoen ozpinki multzo bat izaten da: luzokertxoak, tipulatxoak, piperrak eta piperminak izaten ditu. Ozpin leunak ematen dion zapore bereizgarria izaten du, baina piperminaren ukitu minarekin.
GORDAL OLIBA PIKANTEA Kaiena izeneko piper naturalak eransten zaizkie oliba horiei, eta horrek ematen die ukitu pikante edo min berezi hori. KOKTELA Nahasian izaten ditu manzanilla olibak (lehen mailakoak),
luzokertxoak eta tipulatxoak, guztiak ere arreta handiz aukeratuak. Antxoa zapore arin bat izaten dute, eta
LUZOKERTXOAK OZPINETAN Mini neurrikoak dira, kontu handiz aukeratuak eta ozpin leunetan kontserbatuak. Ezin hobeak dira entsaladak eta beste plater batzuk laguntzeko edo bere horretan aperitibo gisa hartzeko.
6
006-008 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 6
25/4/19 16:13
EROSKI 46 RIOVERDE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/04/19
12:07
gosea pizteko
EROSKI ATUNA ETA HEGALUZEA
HAINBAT AUKERA
Itsasoa eta beste espezieak errespetatuz
Txokolatezko gailetarik gustagarrienak
P
E
ROSKI markarekin kontserban saltzen den atun eta hegaluze guztiak -baita 50. urteurreneko edizio bereziak ere - Dolphin Safe zigilua darama. Etiketa horrek egiaztatu egiten du arrantzatzeko garaian ingurasareekin ez dela izurderik nahita preso hartu. Bermatu egiten du, halaber, ontziek ez dutela erabili jito-sarerik, eta horrela ez zaie kalterik, jazarpenik edo heriotzarik eragiten itsasoko ugaztunei, hegaztiei, dortokei eta beste espezie batzuei, eta murriztu egiten dira atun gazteen harrapaketak. Kanaberarekin arrantzatu den hegaluzearekin egiten dira EROSKIren produktu sorta guztiak. Metodo horixe da iraunkorrena eta ongien errespetatzen dituena bai harrapatu nahi den espeziea eta bai beste espezie batzuk ere. Teknika horrek eragotzi egiten du arrainak kolpeak hartzea eta estresa jasatea (egoera hori pairatu behar izaten dute
arrasteko sareekin edo ingurasareekin harrapatzen dituztenean). Horri esker, hobeto mantentzen dute testura, zaporea eta hezetasuna. Horretaz gain, EROSKI markako atun kontserba guztiak egiteko erabiltzen den arraina itsasontzi arduratsuek harrapatua izaten da; erregistratuta daude guztiak, eta behar bezala betetzen dituzte Arrantza Jasangarriaren aldeko Nazioarteko Fundazioak (ISSF) ematen dituen printzipioak.
ozik egon daitezke txokolatearen zaleak. Hobetu egin dugu txokolatezko haziak dituzten cookieen errezeta eta kremaz beteta dauden gailetena. EROSKI markakoak dira biak. Gure cookieek txokolatezko hazi gehiago dute orain, %40 gehiago hain zuzen, eta orain gozatu ederra har dezakezu Ameriketan hain ohikoak diren gaileta horien zapore paregabearekin. Eta kremaz beteta daudenak nahiago badituzu, gure EROSKI markakoek ere formula hobetua daukate. Orain, gainera, formatu erosoetan aurkituko dituzu, eta horrek aukera emango dizu gosari eta askaritan jateko, eta baita edozein lekutara eramateko ere. Kremaz betetako gaileta klasikoak lau aleko poltsatxoetan heldu dira, eta kremaz beteta eta txokolate zuriz estalita daudenak, bi aleko paketeetan.
OILASKO IZTERTXOA, EROSKI MAESTRO URDAIAZPIKOZ BETEA
Ongi egindako gauzen kalitatea
H
estebete-egileen artean, batzuek gorde egiten dute urdaitegiko produktuak egiteko modu berezien tradizioa, eta belaunaldiz belaunaldi pasarazteko ardura izaten dute. EROSKI Maestro produktuekin omenaldi bat egin nahi diogu gauzak egiteko modu horri. Adibide ona da oilasko iztertxo errea, EROSKI Maestro urdaiazpikoz betea dagoena; xerratan dator, eta formatu hori duen lehen produktu errea da marka propiokoetan. Kalitate handiko produktu horrek ez dauka glutenik, eta modu
tradizionalean egina dago. Orduak ematen ditu labean zapore paregabe eta benetakoa lortu arte. Osagaien artean, gainera, Estatuko oilaskoak eta urdaiazpikoa bakarrik erabiltzen dira. Hotza dagoela jan daiteke edo berotuta, sandwich baten osagai gisa edo ogi tartean, zuzenean mokadutxo bat egiteko edo bigarren plater gisa jartzeko, saltsa, guarnizio edo pure batekin lagunduta.
8
006-008 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 8
25/4/19 16:13
EROSKI 46 COLGATE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/04/19
11:45
sasoi honetan...
Mundu guztiak aukera izan dezan Glutenik ez duten elikagaiak, laktosarik gabeak, azukre, gantz edo gatz gutxikoak, kaltzio iturri direnak, proteinaz aberastuak, osagai %100 naturalak dituztenak edo landare jatorrikoak. EROSKIn erraz aurkituko duzu behar duzun hori.
U
rtetik urtera handitzen ari da beharrizan bereziak dituzten pertsonen kopurua. Elikadura arloko intolerantzia bat daukazulako, mantenugai jakin bat kantitate handiagoetan hartzea komeni zaizulako edo zure bizi estiloak edo garapen aldiak produktu espezifikoak eskatzen dituelako, ohiz kanpoko elikagaiak behar izaten dira zenbaitetan, eta beti ez da erraza izaten behar duzun hori aurkitzea. EROSKIn, behar duzuna behar duzula, badugu irtenbidea zure beharrei erantzuteko. Sinetsita gaude elikadurak osatua, eskuragarria eta denek ordaintzeko modukoa izan behar duela, eta halaxe jaso dugu osasunaren eta iraunkortasunaren aldeko konpromisoetan ere, zehazki laugarrenean. Eta lanean ari gara erosketak egitean aurki ditzakezun oztopoak desagerrarazteko. Gure saltokietan era guztietako produktuak aurkituko dituzu zure beharrizanak asetzeko, eta edukiko ez bagenitu, eskatu egin ditzakezu eta ekarri egingo dizkizugu mandatuak banatzeko zerbitzuaren bidez edo helarazi
egingo dizkizugu gure on-line dendaren bidez. GUZTIENTZAKO PRODUKTUAK Elikadura arloko intolerantziaren bat badaukazu, EROSKIn eskura dituzu glutenik eta laktosarik gabeko produktuak, bai EROSKI markakoak eta bai beste etxe batzuenak ere; horri esker, berme guztiekin eta betiko kalitate eta aurrezpenarekin egin ahalko dituzu gosariak, bazkariak, afariak eta baita otordu arteko mokadutxoak ere. Horretaz gain, bizitzako aldi jakin batzuetan izaten diren beharrizan bereziei erantzuteko produktuak ere baditugu, mantenugai batzuk murriztu eta ugaritu egin behar izaten direnerako, adibidez gatza, azukrea, kaltzioa edo bitaminak. Haurtxoentzako produktu sorta bat ere badaukagu, tartean ahiak eta hazkunde garaiko esneak, eta adineko pertsonentzakoak ere bai, adibidez kaltzioz aberastutako esnea, kolesterola murrizteko balio duten elikagaiak, gatz edo azukre gutxikoak... Azken urteetan, elikatzeko modua asko aldatu da gure gizartean, bai eguneroko martxak
eraginda eta bai norberaren sinesmenek eraginda, eta elikadura beti ez da antolatzen osasunari eta adinari dagozkion beharrak kontuan hartuta. Produktu ekologokikoek eta prestatuta datozen jakiek leku gehiago hartu dute. Hori dela eta, EROSKIn baditugu plater prestatuak ere, azken orduko ezustekoei aurre egiteko balioko dizutenak edo kalitatezko otordu bat prestatzeko modua emango dizutenak ahalegin eta denbora gutxiagorekin.
Egunetik egunera, informazio erabilgarria eskaintzen dizugu modu osasungarrian elikatu zaitezen. Bitarteko hauek erabiltzen ditugu: • EROSKI Consumer aldizkaria. • www.eroski.es web-orria, non nutrizio arloko informazioa ematen dizugun. • Bazkideei hilero bidaltzen dizkiegun informazio buletinak (aurrezki kupoiak ere izaten ditu).
10
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 10
25/4/19 16:14
INFORMAZIO ERABILGARRIA Beharrizan espezifikoei erantzuteko produktu sorta hori guztia ez litzateke aski izango EROSKIn oso garrantzitsua iruditzen zaigun beste zutabe bat zorrotz zainduko ez bagenu: informazioaren gardentasuna. Argitasun guztia nahi
dugu gure ontzietan ematen dugun informazioan. Hori dela eta, nutrizio arloko semaforoa eta berriki sartu dugun Nutri-Score etiketa erabiltzeaz gain, beste ikur batzuk ere ageri dira EROSKI produktuetan nutrizio arloko informazioa emateko; modu errazean, bezeroari argi azaltzen diote nolako mantenugaiak dituzten produktu jakin batzuek eta nondik datozen, eta baita zein diren ere intolerantziak eragin ditzaketen osagaiak. Erraz bereiziko dituzu glutenik eta laktosarik ez duten produktuak eta gatz gutxikoak, ontziaren
aurrealdean ageri den piktogramari esker. Atzeko aldean, gainera, alergenoei buruzko koadro bat ageri da. Era horretan, erraztu egin nahi dizugu gehien komeni zaizkizun produktuak zein diren jakiteko lana. Adibide horiek guztiek ongi islatzen dute EROSKIn erabateko konpromisoa dugula elikadura arloan dituzun beharrizan guztiei erantzuteko, jabetzen baikara zein garrantzitsua den zuri gauzak erraztea, eskura eduki ditzazun egunerokoan ohikoak diren elikagai horiek, eta prezio onean, gainera. Hori dela eta, EROSKI markako produktuetan, gero eta gehiago dira glutenik gabeak, laktosarik gabeak, aberastuak, ekologikoak, begetarianoak eta bizitzako aldi jakinetarako pentsatuta daudenak.
11
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 11
25/4/19 16:14
Glutenik gabeko produktuak
Goza ezazu berme guztiekin Herritarren %1ek dauka glutenarekiko intolerantzia. Landare jatorriko proteina bat da glutena, eta zenbait zerealek izaten dute (horien haziak, zehazki), adibidez gariak, oloak, garagarrak edo zekaleak, eta baita zereal horiekin eginda dauden elikagai eta edariek ere. EROSKIn konpromisoa hartu dugu beharrizan mota guztietarako aukerak eskaintzeko, eta gure dendetan glutenik gabeko produktu sorta ugaria aurkituko duzu, EROSKI markakoak eta beste etxe batzuetakoak. 12
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 12
25/4/19 16:14
sasoi honetan...
J
ende gehienak elikagai jakin batzuekin lotzen du glutena, adibidez ogiarekin, pastarekin eta garagardoarekin. Baina beste hainbat produktuk ere badaukate landare jatorriko proteina hori, adibidez gurinak, plater prestatuek, saltsek eta baita hestebeteek ere. Loditzeko gaitasuna duenez, produktu askoren trinkotasuna hobetzeko erabiltzen da. Hori dela eta, zeliakia daukaten pertsonek zailtasunak izaten dituzte erosketak egiteko garaian, eta arreta handiz irakurri behar izaten dituzte osagaien zerrendak. EROSKIn zaindu egin nahi dugu zure osasuna, eta konpromisoa hartu dugu aukerarik ez dezazun falta izan erosketak egiteko garaian,
behar duzuna behar duzula ere. Hori dela eta, glutenik gabeko 2.500 produktu egiaztatu baino gehiago dauzkagu, horietako 500 marka propiokoak, pertsona zeliakoek jateko modukoak. Horretaz gain, glutenik gabeko EROSKI produktuen arteko hamar, berariaz pertsona zeliakoentzat eginak dira: gozogintzako irina, madalenak eta ogi birrina (arto irinez eginak); moldeko ogi normala eta zerealez eta haziz egina (arroz irinez), eta bost zaporeko cookieak (glutenik gabeko oloz). Zeliakoei zuzendutako produktu berezi horiek, gainera, oso prezio ona daukate. Beste marka batzuenak baino %20 eta %50 merkeagoak dira (glutenik gabeko
Mireia Apraiz Euskadiko Zeliakoen Elkarteko zuzendaria (EZE)
“Hitzarmenaren bidez, erosketa ona egiteko erraztasunak eman nahi zaizkie beharrizan espezifikoak dituzten bezeroei” Euskadiko Zeliakoen Elkarteko zuzendaria da Mireia Apraiz (EZE), eta lankidetza hitzarmen bat sinatu dugu berriki erakunde horrekin. Harekin hitz egin dugu. Zer da erosketa egitea pertsona zeliako batentzat? Haiek denbora bat hartu behar izaten dute produktuen etiketa irakurtzeko, egiaztatu egin behar izaten dute alergenoen oharra eta beste aipu batzuk, glutenik eduki dezaketen jakiteko edo glutenagatik kutsadura gurutzaturik egon ote daitekeen ziurtatzeko. Erosketa saskia, gainera, zeliakoa ez denari baino mila euro gehiago kostatzen zaio urtean zeliako bati.
Mireia Apraiz eta Alejandro Martinez Berriochoa, EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendaria.
Arreta gehiago jarri behar diete produktuei? Pertsona zeliakoak arreta berezia jarri behar du glutenik gabeko produktuak
2005. Glutenik gabeko lehen produktuak atera ziren EROSKI markarekin.
elikagaiak gehienetan garestiagoak izaten dira ohikoak baino). Erraz bereiziko dituzu: ‘sin gluten’ piktograma ageri baita ontzien aurrealdean, nutrizio arloko beste informazio batzuekin batean. Eta ‘Glutenik gabeko denda’ izeneko atalean ere aurkituko dituzu gure on-line supermerkatuan.
erostean. Etiketa irakurtzeak neurri segurua izan behar luke, baina beti ez da hala. Askotan, letraren neurria eta kolorea dela medio, edo osagaiak ontzian ez daudelako batere ongi kokatuta, ezinezkoa izaten da irakurtzea. Bestetik, prebentzio gisako etiketek (“osagai baten edo bestearen hondarrak eduki ditzake” eta gisakoek), lagundu beharrean, are gehiago murrizten dituzte erosketak egiteko aukerak. EROSKIrekin sinatu duzuen hitzarmenak erraztu egiten al du erosketa egiteko lana? Hitzarmen honekin, besteak beste, EZEko bazkideek %20ko deskontua izango dute glutenik gabeko produktu espezifiko batzuetan; zerrenda hori berrikusi egingo da urtero, eta 2019. urterako 240 erreferentzia baino gehiago edukiko ditu. Bestalde, hitzarmenean EROSKIk konpromisoa hartu du glutenik gabeko produktu espezifikoak eskainiko dituela bere markaren barrenean. Eransten dituen produktu berriak, gainera, aztertu egingo dituzte EZEko bazkideek.
13
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 13
25/4/19 16:14
sasoi honetan...
Laktosarik gabeko produktuak
Zure ongizatea dugu buruan Gaur egun beharrizan bat da norberak dituen ezaugarrien arabera elikatzea, eta EROSKIn oso ongi dakigu hori. Ez dugu nahi inongo eragozpenik izan dezazun elikagai onenak eskuratzeko, eta, horregatik, jarraitu egiten dugu gure eskaintza handitzen. Laktosarekiko intolerantzia dutenentzat, adibidez, orain dela urte batzuk hasi ginen produktu espezifikoak eskaintzen. Eta sail hori etenik gabe handitu da ordudanik.
O
rganismoak behar adina laktasa sortzen ez duenean agertzen da laktosarekiko intolerantzia. Entzima bat da laktasa, eta lagundu egiten du esneak berez duen azukrea (laktosa) xurgatzen. Horrek sintoma desatseginak eragin ditzake esnekiak hartzean. Orain dela gutxi arte, tratamendu bakarra zegoen: sintomak sorrarazten zituen elikagaia dietatik kentzea, kasu honetan esnea eta esnekiak.
14
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 14
25/4/19 16:14
Aldi berean, dietarako beste aukera batzuk proposatzen ziren nutrizio arloko gabeziarik ager ez zedin. Urte batzuetatik hona, ordea, laktosarik gabeko edo laktosa gutxiko elikagaien saila daukagu EROSKIn, arazo hori duten pertsonek ez dezaten izan elikagai horiek baztertu beharrik. Ez dugu nahi esnekiak zure dietatik kendu ditzazun, eta, horregatik, gure supermerkatuetan badituzu laktosarik gabeko esnea, margarina, jogurtak eta baita gazta zati erdiondua ere. Zuk jateko pentsatuta daude, beren zapore guztiarekin. ERABATEKO BERMEA Zure segurtasunaren eta
lasaitasunaren izenean, kontrolatu egiten ditugu laktosarik gabeko gure produktu guztiak, eta horrela bermatzen dugu ongi beteko dela sorta horretako elikagaiei ezartzen zaien berezitasuna: %0,01 baino gutxiago izango dutela azukre hori. Komeni da jakitea esnearen proteinarekiko alergia dutenek ez ditzaketela jan produktu horiek, intolerantzia eta alergia ez baitira gauza bera. Alergia, izan ere, immunitate sistemaren erreakzioa da; esnekietan, kaseina esaten zaion proteinak sortzen du, eta, horregatik, laktosarik gabeko produktuak ez dira egokiak esnearen proteina horrekiko alergia dutenentzat.
15
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 15
25/4/19 17:15
sasoi honetan...
ENDIBIAK SURIMIZ BETEAK IZOKINAREKIN
4
0,72 €
erraza
-30’
OSAGAIAK
pertsona bakoitzeko
• 2 endibia • 50 g surimi, MSC EROSKI glutenik gabea • 50 g izokin ketu, EROSKI • 80 g maionesa, EROSKI, glutenik gabea • 10 g tipulin ozpinetan • 2 luzokertxo ozpinetan • 6 oliba beltz • 6 oliba berde • Perrexila NOLA PRESTATU ● Bete endibiak maionesarekin
eta surimi papurtuarekin. Jarri gainean izokin ketua, zerrendatan moztua. ● Moztu brunoise eran
luzokertxoak, tipulinak, olibak eta perrexila, eta bota gainetik. ● Unean bertan zerbitzatuko
dugu, giroko tenperaturan. Hozkailuan gordetzekoan, erretilu batean jarri eta sukaldeko plastikoarekin tapatuko ditugu edo estalkia duen ontzi batean jarriko ditugu.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
133
9,7g 0,4g 3,4g 0,65g
%7
%14
%2
%4
GATZA
%11
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
16
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 16
25/4/19 16:14
es tiempo de...
0,60 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
275 5,9g 1,2g %14
%8
%6
GATZA
25g 0,08g %28
%1
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
KREPEAK ENTSALADAREKIN
• 100 g aranpasa (hezurrik gabeak), EROSKI • 10 ml oliba olio, EROSKI • Gatza
piper berdea, udare zatitxo batzuk eta aranpasa hezurrik gabeak. ● Sartu krepeak mikrouhinean
4
ertaina
30-60’
OSAGAIAK • 100 g irin, EROSKI, gozogintzakoa glutenik gabea • 250 ml esne, laktosarik gabea, EROSKI • Arrautza 1 • 15 ml ekilore olio, EROSKI • Tomate 1, EROSKI Natur • Tipulin 1, EROSKI Natur • Piper berde 1 • 2 udare (konferentzia), EROSKI Natur
NOLA PRESTATU
30 segundoz potentzia ertainean.
● Jarri irabiagailuaren ontzian
irina, esnea, arrautza, ekilore olioa eta gatz pittin bat. Nahasi ongi.
● Ondu oliba olioarekin eta
gatzarekin. OHAR DIETETIKOA
● Jarri zartagin bat sutan eta
erantsi olio pittin bat. Bota ore pixka bat, zabaldu ongi eta egin bi aldeetatik. Egin krepeak ore guztia bukatu arte. ● Bete krepeak honako
osagai hauekin: tomate zatitua, tipulin freskoa,
Krepeen orea oso elikagarria da, oinarrizko hiru elikagai biltzen baititu (irina, esnea eta arrautza), eta hiru horiek karbohidratoz eta proteinaz aberasten dute platera. Errezeta sinplea da, osagaiak elkarrekin irabiatuta
lortzen baitugu krepeak egiteko pasta; plater azkarra eta gustagarria da bazkari edo afarietan sartzeko. Honako hau glutenik gabeko irinarekin egina dago, eta egokia da zeliakoek ere jateko. Horretaz gain, zapore nahasketa bitxia proposatzen digu, konbinatu egiten baititu fruten eta aranpasen gozotasuna eta tomateen. Azken batean, plater interesgarria da, elikagarria eta proposamen arina afari informal baterako.
17
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 17
25/4/19 16:14
sasoi honetan...
JOGURT NATURALA HUR TXIGORTUEKIN ETA ARANEKIN
4
0,63 €
pertsona bakoitzeko
erraza
-30’
OSAGAIAK • 4 jogurt natural azukredun, EROSKI laktosarik gabeak • 20 g ezti • 4 arto talotxo, EROSKI Sannia • 40 g hur txigortu, EROSKI • Aranpasa hezur gabeak, EROSKI NOLA PRESTATU ● Irabiatu jogurt naturalak eta
eztia, eta banatu nahastura lau ontzitan. ● Zatitu artozko talotxoak eta
jarri jogurten gainean. ● Birrindu hurrak eta
aranpasak, eta erantsi nahasturari
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
161
6g
%8
%9
GATZA
0,6g 13g 0,13g %3
%14
%2
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
18
010-018 ES TIEMPO DE EUS.indd 18
25/4/19 16:14
EROSKI 46 MEXIFOODS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/04/19
12:03
erakusleihoa
Produktu ekologikoak
Handitzen eta handitzen ari den aukera Zure elikaduran aukera ekologikoei leku bat egin nahian bazabiltza, mila produktu baino gehiago aurkituko dituzu gure saltokietan, eta bereziki nabarmentzekoak dira fruta eta barazki freskoak, esnekiak, gatzak, arrozak, olioak eta kontserbak. Egunetik egunera handitzen da produktu sorta horren eskaintza, eta horrek argi azaltzen du zernolako konpromisoa daukagun ingurumena eta inguru hurbila errespetatuko duten elikagaiak eskaintzeko. Oso erraz bereizi ahalko dituzu, bakoitzak bere marka ez ezik, Europako logotipo ekologikoa ere ageri dute eta: eko-hostoa, agintari kontrolatzailearen kodearekin. Espainiako Estatuan, gainera, autonomia erkidego bakoitzaren kontrol zigilua ere badaramate, nahiz eta ez den nahitaezkoa. Hona hemen EROSKI markako produktu ekologikoetako batzuk.
Europako logotipo ekologikoa - eko-hostoa
Tomate ekologikoa Tomate saltsa hori egiteko, Ebroren erriberako baratzeetatik datozen tomate freskoak erabiltzen dira, eta ez zaie eransten ez koloratzailerik, ez loditzailerik, ez lurrinik eta ez esentzia artifizialik ere. Gatzik eta azukrerik ere ez zaie eransten zaporea aldatzeko; hau da, tomate birrindu guztiz naturala lortzen da, nekazaritza ekologikotik datorrena.
Arto ekologikoa Supersweet motakoa da; arto gozoa da berez, eta, horregatik, ez zaio azukrerik eransten. Gatz ukitu bat ematea, hori ere ekologikoa aukeran, horixe da sekretua produktu osasungarri eta natural batekin zure entsaladak osatzeko, adibidez. Arto sail horietan ez da erabiltzen ez ongarri eta ez pestizida kimikorik.
2004. Konpromisoa hartu genuen gure marka propioan ez erabiltzeko genetikoki eraldatutako organismorik.
20
020-023 ESCAPARATE ECO EUS.indd 20
25/4/19 16:15
Arroz ekologikoa Espainiako Estatuan du jatorria arroz horrek, eta sintesiko ongarri eta pestizidarik gabe landatu dute. Ebroren Deltan landatzen dute, eta ahalik eta gehiena errespetatzen du hango oreka naturala eta behar bezala betetzen ditu Europako Araudi Ekologikoak ezartzen dituen baldintza guztiak.
Camargue-ko Seleqtia gatzak Balio gastronomiko handia hartu du gatz loreak, eta gero eta eskari handiagoa du artisau erako elikagaien eta elikagai ekologiko eta osasungarrien merkatuan. Teknika tradizionalak erabiliz biltzen dute, eta ez darama gehigarririk; hortaz, produktu naturala lortzen da. Hiru motatakoak ditugu: probentzako belarrak, tomate eta albaka, eta baratxuri eta perrexila.
21
020-023 ESCAPARATE ECO EUS.indd 21
25/4/19 16:15
el escaparate
1,16 €
pertsona bakoitzeko
JOGURTEZ EGINDAKO PIZZA BERDUREKIN
osagai guztiak bateratu arte eta orea zertxobait elastikoa dagoela ikusi arte. ● Banatu orea zenbait zatitan eta sartu
4
erraza
30-60’
bakoitza ontzi batean, estalita eta olioz igurtzita. Hozkailuan utziko ditugu hurrengo eguna arte, bolumena bikoiztu dadin.
Egonean utzi besterik ez da egin behar, 24 orduz hozkailuan sartuta, eta zenbait egunetarako orea izango dugu. Lurrin ukitu bat emateko, lima birrina erabil daiteke, espeziak, eta abar. Adibidez, erromeroa erantsi dezakegu, xehe-xehe moztuta, zaporea eta lurrina emateko.
OSAGAIAK ● Jarri labea berotzen tenperaturarik
• Jogurt natural 1 • Okintzako legamia, zorrotxo erdia • 600 g irin • Tipulin erdia • Piper bat • Kuiatxo txiki 1 • 4 txanpiñoi • Arto ekologikoa, EROSKI
• Tomate ekologikoa, EROSKI • Gazta freskoa • Oliba olioa • Azukre koilarakadatxo 1 • Gatza
NOLA PRESTATU ● Nahasi ontzi batean irina, gatza, azukrea, legamia eta jogurta. Eragin ongi
handienean. Moztu berdurak zatietan. Hartu ore zati bat, jarri labeko paperaren gainean eta eman nahi dugun forma eskuarekin edo arrabolarekin. ● Jarri bi koilarakada tomate eta,
gainean, gazta freskoaren xerra batzuk eta berduratxoak. Ondu oliba olio txorrotadatxo batekin.
Errazio batek dauka:
● Sartu labean, tenperatura handienean,
lehenik beheko aldean, behetik kurruskatsu gelditu arte, eta ondoren gratinatu egingo dugu behar balitz. ● Pizza honen errezetak ez du behar orea lantzen aritzerik, eta oso erraza da.
KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
622 7,2g %31
%10
GATZA
2,1g 9,3g 0,24g %11
%10
%4
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
22
020-023 ESCAPARATE ECO EUS.indd 22
25/4/19 16:15
erakusleihoa
TOMATEAK ARROZEZ, ARTOZ ETA SOJAZ BETETA 4
erraza
30-60’
0,44 €
OSAGAIAK • 4 tomate • 75 g arroz ekologiko, EROSKI • 10 g soja adartxo • 40 g arto ekologiko, EROSKI • Tipula 1
pertsona bakoitzeko
• 60 ml oliba olio • 20 ml sagardo ozpin • Gatz lorea, EROSKI Seleqtia
NOLA PRESTATU ● Garbitu tomateak eta lehortu ongi
zapi batekin. Moztu gaineko aldea eta atera mamia kontu pixka batekin, gero betetzerakoan ez dezaten berezko forma galdu. ● Bota gatza tomateen barrenaldera eta
jarri buruz behera gresilla baten gainean, zukua aska dezaten, ordu erdiz. ● Egosi arroza 20 minutuz ur irakinetan
(gatza erantsita). Xukatu eta gorde geroko oliba olio pittin bat erantsita. ● Nahasi arroza soja adartxoekin,
tipula xehatuarekin, tomate mamiarekin eta artoarekin. Ondu oliba olio, ozpin eta gatzarekin, eta bete tomateak nahastura horrekin. OHAR DIETETIKOA Errezeta honek ezin hobeto konbinatzen ditu barazkien eta zerealen ezaugarriak, eta bien onurak ematen dizkigu, platerari kaloria gehigarririk erantsi gabe ia. Tomateak ugari izaten ditu bitaminak, mineralak eta herdoilaren aurkako substantziak, adibidez likopenoa (horrexek ematen dio kolore gorri hori). Gainera, gordinik jaten denez, ez du galtzen ez bitaminarik eta ez mineralik. Plater honek, bestalde, ugari ematen ditu karbohidratoak ere, tomateak berak dituenak eta baita arrozarenak ere, zeinak B multzoko bitaminak eta mineralak ere badituen. Arto ekologikoak aberastu egiten du nutrizio arloko ekarpena, eta gozo ukituko zaporea ematen dio.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
245
16g
3g
%12
%22
%13
GATZA
6,5g 0,5g %7
%8
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
23
020-023 ESCAPARATE ECO EUS.indd 23
25/4/19 16:15
aurreztu EROSKIrekin Supremme entsalada
Tortellinia tomatearekin eta mozzarellarekin
Bakailaoa bizkaitar eran EROSKI Seleqtia
EROSKIren plater prestatuak
Minutu batzuetako kontua Plater prestatuak gero eta leku gehiago hartzen ari dira erosketa saskian. Gaur egungo bizimoduak eta erritmoak eraginda, denbora gutxiago daukagu sukaldean aritzeko, eta, ondorioz, errezeta horiek aukera onak dira jende askorentzat. EROSKIn era askotakoak aurkituko dituzu, gustu guztiak asetzeko modukoak, hasi plater beroetatik eta entsaladetaraino.
E
txe askotan ohikoa da plater prestatuak jatea. Kalitatezko produktuak dira, erraz eta azkar prestatzen direnak, askotarikoak eta otordu bati edo ustekabeko bati konponbidea jartzeko aproposak. Izan ere, errezeta horiek prest edukitzeko, minutu batzuk baino ez dituzu beharko. Berehala egongo dira jateko moduan. Aukeren artean, gainera, era askotakoak daude. Platerak prestatzeko osagaietan, aniztasun handia dago, guztiak ez dira une berean jatekoak eta errezeten konplexutasuna ere ez da berdina guztietan. EROSKIn aukera bat baino gehiago daukagu une eta beharrizan bakoitzerako. Baditugu pastak, lasagnak eta arrozak, esaterako, errezeta mota batekin baino gehiagorekin prestatuak familia guztiarentzat, etxean jateko edo kanpoan; humusa, gazpatxoa edo hainbat eratako entsaladak ere bai, ireki eta jateko prest daudenak... Eta baditugu plater tradizional batzuk ere, adibidez patata
Bakailaoz betetako piperrak EROSKI Seleqtia
tortilla eta oilasko errea, denbora eta ahalegin gutxirekin prest izango dituzunak. Nabarmentzekoak dira, halaber, Seleqtia saileko gure plater prestatuak: bakailaoa pil-pil eran, txipiroiak bere tintan, piper beteak (haragiz edo bakailaoz), arrain budina... Gourmet errezetak dira guztiak, Basque Culinary Centerrek (BCC) egiaztatuak, eta ezin hobeak goi mailako bazkari batekin gozatzeko. EROSKI markako plater prestatu guztietan erabiltzen diren prozesuek bermatu egiten dute ezin hobeto kontserbatuko direla elikagaiak eta horien freskotasuna. Gure produktu guztiek bezala, kontrol zorrotzak egiten dizkiete elaborazio prozesu guztian, horien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko helburuz, horiek dira-eta elikadura onaren eta kontsumo arduratsuagoaren zutabeak, eta halaxe jaso dugu Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde egiteko hartu ditugun 10 konpromisoetan ere.
24
024-025 AHORRA CON EUS.indd 24
25/4/19 16:16
Menditar entsalada
Patata tortilla
Oilasko errea
Gazpatxoa
Humusa oliba olioarekin
Lasagna berde bolognarra espinakekin Entsalada mediterraneoa
25
024-025 AHORRA CON EUS.indd 25
25/4/19 16:16
EROSKI protagonistak
Nafarroako baratzeetako perlak Nafarroako baratzeak ezin ederragoak egoten dira udaberrian, eta horiek ematen duten uzta ez da nolanahikoa izaten. Barazki ugari ateratzen da horietatik, eta horien arteko batzuk estimu handitan izaten dituzte gastronomiaren arloan. Bi nabarmenduko ditugu: Tuterako orburua eta Nafarroako zainzuria, biak EROSKI Natur sailekoak. Adierazpen Geografiko Babestuaren zigilua eta Reyno Gourmet ikurra daramatzate biek; egiaztagiri horiek bermatu egiten dute Nafarroatik datozela, kalitaterik handienekoak direla eta garairik onenean daudela.
EROSKI Natur Tuterako orburua, AGBarekin
B
aratzeko lorea esaten diote, itxura halakoxea duelako, eta sukaldariek eta adituek gehien goraipatzen dituzten barazkien artean dago. Orburu mota asko dago, baina Nafarroan bat bakarra landatzen dute, Blanca de Tudela esaten zaiona. Biribilduagoa da besteak baino, eta zirkulu erako zulotxo bat izaten du gainalean, hostoak ez baitira erabat elkartzen burua ixteko. Inguru horretako klimak ematen dio ukitu berezi hori orburu mota horri. Hotza behar izaten du, baina hazten hasitakoan, tenperatura beroak nahi izaten ditu egunez, eta epelak gauez. Horretaz gain, hezetasuna ere behar izaten du, hostoak ez daitezen ireki, baina euri gehiegirik gabe. Nafarroako Erriberan aurkitzen ditu baldintza berezi horiek, eta leku ezin hobea da Blanca de Tudela motako orburua landatzeko.
NAFARROAKO ERRIBERATIK Orburu mota ezagun eta preziatu horrek Adierazpen Geografiko Babestua ere badarama: Tuterako Orburua. AGBak egiaztatu egiten du produktua inguru jakin batetik datorrela, eta leku horri lotzen zaion berezitasun, ospe edo ezaugarriren bat daukala; era berean, bermatu egiten du ekoizpen faseetako
bat, gutxienez, inguru horretan egiten dela. Tuterako orburuari dagokionez, AGBak ziurtatu egiten du Nafarroako Erriberan dauden 33 herrietako batean landatu dutela. Tuterako AGBa daramaten orburuak, gainera, EROSKI Natur sailean daude, eta horrek esan nahi du ausazko kontrolak egiten dizkietela prozesu guztietan: landatzen direnean, uzta biltzean, biltegiratzean eta salgai jartzean. Landatze guneetan, adibidez, azterketak egiten dituzte, egiaz Blanca de Tudela motako orburuak direla ziurtatzeko eta baldintza egokietan daudela ikusteko. Ziurtatu egiten da, halaber, Kontseilu Arautzaileak emandako jarraibideen arabera manipulatzen dituztela. Horretaz gain, laginak ere hartzen dituzte laborategian aztertu eta kalitate onekoak direla bermatzeko. Eta, nahitaez, Kontseilu horrek ematen duen etiketa ere eraman beharko dute, bere zenbakiarekin.
26
026-032 PROTA ALCACHOFAS Y ESPARRAGOS EUS.indd 26
25/4/19 16:31
27
026-032 PROTA ALCACHOFAS Y ESPARRAGOS EUS.indd 27
25/4/19 16:31
EROSKI protagonistak
EROSKI Natur Nafarroako Zainzuria, AGBarekin
I
txura nahasezina duen barazkia da zainzuria. Testura eta zaporea ere oso bereziak ditu, eta bi ezaugarri horiei esker hartu du gutiziaren maila. Sarrerako gisa edo osagai nagusi gisa, kalitatezko produktua da eta zapore paregabea izaten du. EROSKI Natur markaren barrenean, zainzuri motarik preziatuenetakoa aurkituko duzu gure saltokietan: Nafarroako zainzuria, Adierazpen Geografiko Babestu eta guzti (AGB). Kolore zuria izaten du, testura leuna, hari gutxi edo ia bat ere ez, eta oreka bikaineko mikaztasun arina.
Nafarroa hegoaldean eta Errioxarekin eta Aragoirekin muga egiten duten lekuetan landatzen dute zainzuri mota hori; inguru horietan, hotz egiten du gauez, eta nagusiki horri zor dizkio ezaugarri berezi horiek. Uraren kalitateak ere zerikusi zuzena
du, baita erabiltzen den landaketa sistemak ere. Nafarroako zainzuriak gauez biltzen dituzte, fruituen zuritasuna bermatzeko helburuz. BERME GUZTIEKIN AGBak bermatu egiten du zainzuriak ezaugarri berezi eta bakan horiek guztiak edukiko dituela. Onespena jasotzeko, zuriak izan behar dute kolorez, 16 milimetrotik gorako lodiera eduki behar dute eta Estra eta Lehen Mailakoak izan. Gainera, Kontseilu Arautzaileak ematen duen etiketa ere eraman beharko dute nahitaez, beren zenbakiarekin. Zigiluak ziurtatu egiten du zainzuriek egoki betetzen dituztela ezarrita dauden kalitate irizpideak, eta, horretarako, Kontseiluak ikuskaritzak egiten ditu bai landatze guneetan, bai ekoizpen guneetan eta bai kontserba industrietan ere. Aldianaldian azterketak egiten dituzte ikusteko landareek eta fruituek ongi betetzen dituztela gutxieneko kalitate estandarrak. Besteren artean, egiaztatu egiten da behar bezalako baldintzetan landatzen dituztela eta ontziek egoki betetzen dituztela legeak ezarritako arauak; horretaz gain, produktuaren laginak ere hartzen dituzte gero aztertzeko.
LANDATZEA Zainzuri landarea erabat ondu aurretik biltzen dira kimuak, gogortu aurretik. Euskarazko izenak oso ongi azaltzen du horien izaera: lurpean egoten dira ‘zain’ horiek, eta argirik iristen ez zaienez, ez dute klorofilarik sintetizatzen, eta horregatik dira zuriak.
28
026-032 PROTA ALCACHOFAS Y ESPARRAGOS EUS.indd 28
25/4/19 16:31
protagonistas EROSKI
NOLA JAN?
Nafarroako AGBa duten zainzuriak apiriletik ekaina bitartean aurkituko dituzu gure supermerkatuetan, EROSKI Natur sailean betiere. Fresko daudela jateko, zuritu egin behar dira sukaldeko labana batekin edo zurigailu batekin, goiko muturraren azpitik zurtoinerantz. Goiko muturra zuritu gabe utzi behar da. Bukatzean, moztu egin behar da zutoinaren azken zatia. Zuritu ondoren, egosi egin behar dira kazola batean ur irakinarekin eta gatz pittin batekin, nahi dugun testura hartzen duten arte. Hogei minutu beharko dute, gutxi gorabehera. Egosi ondoren, epelak daudela jatea komeni da.
1990. Espainiako Estatuan, Jatorri Izen bati lotuta dauden produktuen artean, Nafarroako Zainzuria izan zen lehena banatzaile baten markarekin merkaturatzen.
29
026-032 PROTA ALCACHOFAS Y ESPARRAGOS EUS.indd 29
25/4/19 16:31
EROSKI protagonistak
ZAINZURI, ORBURU ETA OTARRAINXKA GISATUA 4
erraza
30’
OSAGAIAK
2,56 € por persona
• 6 zainzuri egosi, Nafarroakoak, EROSKI Natur • 4 orburu, Tuterakoak, EROSKI Natur • 4 otarrainxka
• Tipula erdia • Baratxuri atal 1 • Azafraia • Oliba olio birjina estra • 250 ml hegazti salda
NOLA PRESTATU ● Garbitu eta zuritu orburuak eta moztu lau zatitan luzetara. ● Zuritu otarrainxkak, eta gorde mamia geroko. ● Busti azafrai hari batzuk salda pittin batean eta zapaldu motrailu batean. ● Moztu xehe-xehe tipula eta baratxuria, eta frijitu su eztian kazola batean olio pittin batekin. ● Erantsi hegazti salda, azafraia eta orburuak kazolara, eta utzi egosten su eztian orburuak guritzen diren arte. ● Erantsi otarrainxkak, itzali sua eta estali kazola. ● Sartu gisatuan Nafarroako zainzuriak, zatituta.
2,56 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
422
13g
%21
%19
GATZA
1,9g 3,3g 0,79g %10
%4
%13
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
30
026-032 PROTA ALCACHOFAS Y ESPARRAGOS EUS.indd 30
25/4/19 16:31
EROSKI 46 CUCA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/04/19
11:48
protagonistas EROSKI protagonistak EROSKI
0,40 €
pertsona bakoitzeko
0,40 € por persona
ORBURU ERREAK ‘PICADA’-REKIN
NOLA PRESTATU ● Berotu labea 190 ºC-an eta jarri orburuak
ongi-ongi, harik eta pasta fi n bat lortzen dugun arte; gero, orburuen gainetik zabalduko dugu.
labeko erretilu batean. 4
erraza
30’
pasatzen denean, atera labetik eta utzi egonean tartetxo batez, zapi batekin estalita.
OSAGAIAK • 5 orburu (pertsona bakoitzeko), EROSKI Natur sailekoak • 30 g ogi frijitu edo txigortu • 30 g almendra txigortu (marcona erakoak)
● Erre orburuak 15 minutuz. Denbora hori
• 300 ml oliba olio birjina estra • Piper txorizeroaren mamia, 10 g • 10 g piperrauts gozo • 4 baratxuri atal frijitu, azal eta guzti • Maldon gatza
● Zuritu orburuak, eta ondu olio
gordinarekin, Maldon gatzarekin eta picadarekin. Picada prestatzeko ● Jarri motrailu batean ogia, almendrak, piper txorizeroaren mamia, piperrautsa eta baratxuri atalak (zurituta). Birrindu
Errazio batek dauka: KCAL
237 %12
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
20g 2,6g %29
%13
GATZA
5g 0,07g %6
%1
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
32
026-032 PROTA ALCACHOFAS Y ESPARRAGOS EUS.indd 32
25/4/19 16:31
EROSKI 46 DANONE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/04/19
11:52
EROSKI 46 DOBLE CLUB EUSKADI.indd 2
24/04/19 11:55
EROSKI 46 DOBLE CLUB EUSKADI.indd 3
24/04/19 11:55
en la tienda contigo
Jaso ezazu zure ‘on-line’ erosketa lau orduan eta doan Elikatzeko ohitura aldatu den bezalaxe, kontsumitzeko ohiturak ere aldatu egin dira. Lan erritmoek eta eguneroko zereginek behartuta, ordutegiak etengabe moldatu behar izaten ditugu, eta gero eta garrantzitsuagoa da erosketak egiteko aukera nork bere neurrira moldatu ahal izatea. Hori dela eta, EROSKIn hainbat dendatara zabaldu dugu on-line egindako erosketak jasotzeko zerbitzua. Doako da, eta ilaran zain egon gabe eraman ahalko duzu erosketa etxera.
O
n-line egindako erosketak jasotzeko zerbitzuak aukera ematen dizu eskaria edozein unetan eta lekutan egiteko ordenagailuaren, tabletaren edo mugikorraren bidez, eta egunean bertan jaso dezakezu dendan. Ordu gutxi batzuk behar izaten dituzte
prestatzeko, eta saltoki bakoitzak izaten du jasotzeko gune bat; han har dezakezu, ibilgailutik bertatik zuzenean, edo supermerkatura oinez joanda. Mari Mar Escrig EROSKIren On-line negozioaren zuzendaria da, eta azaldu duenez, “kontua
da eramateko ordu gehiago eskaintzea erosketak hartzera joan nahiago duten bezeroei, ondoena datorkienean joan daitezen etxean zain egon gabe”. Zerbitzu hori erabiltzeko, on-line supermerkatura sartu baino ez duzu egin behar.
36
036-037 EN LA TIENDA CLIC AND DRIVE EUS.indd 36
26/4/19 12:51
zurekin dendan
GURE BEZEROEN IRITZIAK Gure bezeroek oso balorazio ona egin dute on-line supermerkatuko erosketak jasotzeko zerbitzuaren inguruan. Arrazoi bat baino gehiago izaten dute zerbitzu hori erabiltzeko. Hona hemen horietako batzuk.
“Nahiago dut erosketa aurrez egin eta lanetik ateratakoan jaso. Horrela denbora aurrezten dut”.
webgunetik: supermercado.EROSKI. es, eta zure eskaria egin, 09:00etatik 21:30era astelehenetik ostirala bitartean, edo larunbat goizetan. Erosketa hiru aste lehenagotik ere egin daiteke. Eta lau ordu baino ez dituzte beharko prestatzeko. Zerbitzu horrekin, bezeroei are malgutasun gehiago eman nahi diegu erosketak egiteko orduan. “Negozio tradizionala eta digitala uztartzearen alde dihardugu; horrela, on-line zein off-line ibiltzen denak inolako akatsik gabe egingo ditu erosketak, bere beharretara egokituta”, esan du EROSKIren Online negozioaren zuzendariak. BALORAZIORIK ONENA EROSKIren on-line supermerkatuak 18 urteko ibilbidea dauka, 20.000 erreferentzia baino gehiago ditu elikagaietan eta produktu freskoetan, eta merkatuko eskaintza osatuena eskaintzen du prezio berean eta EROSKIren supermerkatu eta hipermerkatuetan izaten diren sustapen berberekin. Gure bezeroek nabarmendu duten bezala, denda erraz eta intuitiboa da, eta aukera ematen du produktu sortarik osatuena hautatzeko eta erosketa modu azkar eta arinean egiteko. Gure bezeroen esperientzia on horrek izan du bere ondorioa, eta On-line supermerkaturik onena izendatu gaituzte bigarren urtez jarraian.
“Laguntza paregabea da azken orduko erosketa horiek egiteko, zerbait falta zaizula ohartzen zarenean. Lau ordutan prest izaten dut eta etxerako bidean joaten naiz jasotzera”.
“Ezin hobeto etortzen zaigu lagun taldearekin asteburu pasa goazenean. Guztion erosketak egiten ditugu eta abiatzeko unean jasotzen dugu. Erraztu egiten dizkigu gauzak”.
JASOTZEKO GUNE GEHIAGO Azken urteetan, on-line supermerkatuko erosketak jasotzeko zerbitzua zabaldu eta sendotu egin dugu, eta gaur egun 11 saltokitan baino gehiagotan dago. Zehazki, autoz jasotzeko guneak dauzkagu Euskal Autonomia Erkidegoan (8), Nafarroan (1), Gibraltarren (1) eta Galizian (1). Eta urte honetan Galiziako beste leku batzuetara ere hedatu nahi dugu. Horretaz gain, erosketak oinez jasotzeko 31 gune ere baditugu.
1. Egin erosketa hemen: supermercado.eroski.es.
Aukera hori ere doakoa da eta hirikoagoa den bezeroarentzat pentsatua dago, zeinak bi orduan jaso ahalko duen erosketa, dendan bertan, ilaran zain egon gabe. Poltsetan sartuta edukiko du, eta berariaz horretarako prestatua dagoen gune batean jasoko du. Zerbitzu hori non eskaintzen den begiratu dezakezu, eta erosketa egiten duzun garaian zein gune gelditzen zaizun gertuen.
2. Hautatu denda eta jasotzeko ordua
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
036-037 EN LA TIENDA CLIC AND DRIVE EUS.indd 37
“Oporretan goazenean, erosketa egin eta iritsitakoan jasotzen dut. Horrela, han izaten dugu behar dugun guztia supermerkatura lasterka joan beharrik gabe”.
3. Jaso eskaria
askoz gehiago web orrian 37 eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
26/4/19 12:51
zurekin dendan
Zein dira zure produktu kuttunak?
Zure iritziaren balioa Aukeratzeko orduan, oso kontuan hartzen dugu besteek produktu bati buruz kontatzen digutena. Baina besteek esaten dutena jakitea bezain garrantzitsua da gehien atsegin zaizkigun produktuen inguruko iritzia gainerako bezeroekin partekatzea, haiek ere gauzarik onenak hauta ditzaten. Gure on-line supermerkatuan aukera emango dizugu EROSKI produktuei buruzko iritziak emateko eta beste bezero batzuenak irakurtzeko.
Oso erraza da iritzia ematea. Aski da on-line supermerkatuan sartzea edo kode hau eskanerrean pasatzea.
1
Sar zaitez helbide honetan: supermercado.eroski.es. Identifikatu ezazu zeure burua bezero gisa zure helbide elektronikoa erabilita.
2
Sartu dendan eta on-line erosi dituzun produktuetara, eta hauta ezazu zeini buruzko iritzia eman nahi duzun.
3
Beheko aldean aurkituko duzu zure iritzia idazteko botoia.
4
Eman iezaiozu produktuari nahi duzun izar kopurua eta idatz ezazu zure iruzkina.
38
038-039 EN LA TIENDA PRODUCTOS GANCHO EUS.indd 38
25/4/19 17:23
EROSKI Natur MSC Kantauriko antxoa
EROSKI paper higieniko leuna, geruza bikoitzekoa
Errealitate areagotua EROSKI aplikazioarekin. Gehiago
jakin nahi baduzu, enfokatu ezazu hemen.
“Sasoia heltzean, izugarri gozatzen dugu. Asko gustatzen zaigu arrautza eta irinetan pasatuta”. Maite
EROSKI Natur oilasko bularki estrafina
“Estrafinak, oso gozoak, birrineztatzeko edo zerbaitekin betetzeko”. Irene
“Leuna, sendoa eta prezio onekoa. Ezin hobea”. Marian
Valencia Jatorri Izeneko EROSKI arroza, 1 kg-ko paketea
“Paellarako, nik ez dut aurkitu beste bat hobea. Oso ona”. Juan
BALORAZIO ONENA DAUKATENAK ***** EROSKIn, zuk jartzen dituzu izarrak, eta produktu bati buruz idazten duzun balorazioa beste bezero batzuenaren ondoan agertuko da. Horrela, zuk ere jakin ahalko duzu zer esaten duten eta zein diren balorazio onena eskuratu duten produktuak. Preziatuenen artean daude, besteak beste, honako hauek: Valencia Jatorri Izeneko EROSKI arroz estra. Baita EROSKI Nartur oilasko bularkiak ere,
hazkunde mantsoko animalietatik datozenak, zeinak zereal ugarirekin elikatu baitira, batez ere artoarekin, eta antibiotikorik hartu gabe, animalien ongizateari dagokion ziurtagiria daukaten etxaldeetan. Kantauriko antxoa ere estimu handitan daukate gure bezeroek. Haragi trinkoa eta zapore paregabea izaten du, eta MSCren zigilu urdina darama, zeinak
bermatu egiten duen modu jasangarrian arrantzatu dela, itsasoko ekosistemaren aniztasuna errespetatuz. Etxeko produktu batzuek ere oso balorazio ona izan dute, adibidez geruza bikoitzeko paper higienikoak, zelula zuntz %100 puruekin eginak. Leuna da, sendoa eta FSC zeiurtagiria darama, zeinak bermatu egiten duen iturri arduratsuetatik datorrela.
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
038-039 EN LA TIENDA PRODUCTOS GANCHO EUS.indd 39
askoz gehiago web orrian 39 eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
25/4/19 16:36
Eta zer jarriko dut ogi tartean? 40
040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 40
25/4/19 16:37
energia hazteko
Hestebeteak eta txokolatea ohiko elikagaiak izaten dira ogitartekoetan. Neska-mutikoei goiz erdian edo arratsaldean goseak erasaten dienean, modu ona eta azkarra da haien gustuko mokadutxo bat prestatzeko. Baina ez dira elikagairik onenak egunero jateko. Arreta eta irudimen pittin bat jarrita, badago aukera ogitartekoak eta sandwichak mokadu osasungarriak eta originalak izan daitezen. Hona hemen zenbait gako helburu hori lortzeko.
O
gitartekoa betetzen hastean, bi aukera izaten dira: hozkailua zabaldu eta eskura dagoen lehenbiziko gauza hautatzea edo ongi planifi katuta aukeratzea, otordu oso bat balitz bezala; hau da, osagaiak erosi aurretik, zein unetan jango diren kontuan hartzea. Horrela, eguneko otordu nagusi batekoak bezain ugariak eta askotarikoak izan daitezke aukerak. Ogitarteko batek mantenugai guztiak eduki ditzan, ogiaz gain (karbohidratoak ematen ditu), beste hauek ere eduki behar ditu: landare jatorriko elementuak (gordinak edo sutan eginak), proteinak (haragitik, arrainetik edo arrautzatik datozenak) eta gantz kopuru mugatu bat. Hortaz, neurrian zaindu beharko dira hestebeteak, gaztak eta saltsak. Latan datozen arrainak eta pate begetalak aukera oso onak dira, gustagarriak eta osasungarriak, eta oso erraz prestatzen dira. Arraina sandwichean eta ogi tartean jartzeak baditu abantaila batzuk. Alde batetik, atunak, sardinek,
Zure Tu salud osasunak para nosotrosdu lehentasuna es lo primero guretzat
antxoek eta berdelak ugari ematen dituzte gantz saturatugabe kardioosasungarriak. Bestetik, modu ona da haurrak ohitzen joan daitezen arrainaren zaporera, askotan eta askotan ez baitute oso gustura jaten. Beste aukera paregabe bat landare jatorriko osagaiak izaten dira. Haurrek oso maite izaten dituzte ogitartekoak, baina ez da berdin gertatzen osagai berdeekin. Beraz, ogitarteko begetal batean elkartuta, errazagoa izango da etxeko txikienek berdura gehiago jan dezaten eta haren zaporera ohitu daitezen. Minutu gutxi batzuetan prestatzen dira, eta emaitzak merezi izaten du. Ezin konta ahala aukera dago, era askotako barazkiak erabil baitaitezke, eta beste elikagai batzuekin konbinatu ere bai, adibidez arrautza, urdaiazpiko, gazta, oilasko eta arrainarekin. Horrek ez du esan nahi, dena den, hestebeteak baztertu egin behar ditugunik haurren ogitartekoetatik. Urdaiazpiko egosi naturala edo urdaiazpiko ondua aukera osasungarriagoak
ZER-NOLAKO OGIA AUKERATU Oso garrantzitsua da ogi egokia hautatzea, funtsezkoa izaten baita ogitartekoaren trinkotasunean eta emaitzan. ● Ogi haziduna, zereal anitzekoa edo txapata erakoa: saltsaren bat daramaten ogitartekoak prestatzeko, elikagai zukutsuak dituztenak (tomatea) edo berdura kozinatuak (tipula eta piper bigunduak). ● Baguettea, vienarra edo moldeko ogia: betegarri lehorragoak jartzeko, adibidez oilasko edo indioilar fianbrea, arrautza, arraina...
dira beste hestebete batzuk baino, kopuru txikiagoetan izaten baitituzte gehigarriak eta substantzia erantsiak.
460.401niños 73.819 haurrek haneta participado 3.192 en el Programa ikastetxek parte Educativo hartu dute Eroski de la Escuela de Fundazioaren Elikadura Alimentación Eskolak de la Fundación abian jarritako Heziketa Eroski Programan www.escueladealimentacion.es www.escueladealimentación.es
41
040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 41
25/4/19 16:37
energia hazteko
OSOKO OGITARTEKO BEGETALA IZOKIN KETUAREKIN
4
hasiberrientzat
-30’
OSAGAIAK • 4 ogi, zekalez eginak • 150 g izokin ketu • 200 g piper gorri (erreak) • Tipulin 1
• 2 baratxuri atal • 50 g letxuga • 2 tomate • 40 ml oliba olio • Gatza
NOLA PRESTATU ● Erregosi piperrak zartagin batean su
bizian oliba olioarekin, tipulina zerrenda fi netan moztua eta baratxuri atalak brunoise eran. Eman gatza eta xukatu olioa iragazki baten laguntzarekin. Gorde geroko. ● Ireki zekalez egindako ogiak luzetara eta
bota piperrak erregosteko erabili dugun olioa, txorrotadatxo bat. ● Jarri ogi gainean tomatea xerra fi netan
moztuta, letxuga hosto batzuk, izokin ketua eta lehen erregosi ditugun berdurak (tipulina, piperrak eta baratxuria). OHAR DIETETIKOA ● Oso ogitarteko osatua da, eta kalitate
1,98 €
pertsona bakoitzeko
bikainekoa, barazki freskoak baititu, letxuga, tomatea, piperra eta tipula hain zuzen, osoko zerealez egindako ogia ere bai, izokinaren proteinak, kalitate handikoak, eta arrainak eta oliba olioak ematen dituen gantz osasungarriak. Fruta errazio batekin lagunduta, afari bikaina izango litzateke edo irtenbide ona etxetik kanpo otordua azkar eta erraz prestatu behar duenarentzat.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
439 3,7g 0,5g 14g %22
%5
%3
%16
GATZA
2 %31
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
42
040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 42
25/4/19 16:37
0,89 €
pertsona bakoitzeko
PIPER GORRIEN TORTILLA TXIGORKIA BARATXURI ERAN
piperrak, nahasi guztia eta eduki sutan zertxobait egin arte. Eman gatza. ● Irabiatu arrautzak, erantsi piper eta
berdura erregosiak, eta nahasi ongi. 4
hasiberrientzat
-30’
● Bota olio pittin bat zartagin batean, eta
egin banakako lau tortilla. OSAGAIAK ● Jarri tortilla bakoitza txigorki baten
• 4 arrautza • 4 txigorki (osoko ogiz eginak) • 200 g pikilloko piper gorri • Tipulin 1 • 2 baratxuri atal
• 100 g letxuga • 75 g berro • 20 ml oliba olio birjina estra • Ozpina • Gatza
NOLA PRESTATU ● Moztu piperrak zerrendatan eta
tipulina eta baratxuriak brunoise eran. Erregosi azken horiek zartagin batean olio beroarekin. Guritu denean, erantsi
gainean, eta laguntzeko, prestatu letxuga eta berro entsalada bat, ozpin saltsa batekin ondua.
eta karbohidrato konplexuak eta zuntza ere bai, osoko ogiarenak. Bitaminei eta mineralei dagokienez, aipagarriak dira arrautzaren bitamina lipodisolbagarriak (A, E eta D). Gaur egun badakigu arrautzaren kolesterolak ez duela eraginik odoleko kolesterol mailan eta egunean bat jatea egokia izan daitekeela modu osasungarrian elikatzeko, lagundu egingo bailuke beste elikagai batzuk kopuru txikiagoetan jaten, adibidez haragi gorriak eta hestebeteak.
OHAR DIETETIKOA ● Txigorki hau eguneko edozein unetan
jan daiteke: gosaritan, goiz erdian, askaritan edo afari garaian. Errezeta begetarianoa da, aski egokia dieta mota hori egiten dutenentzat, baina baita modu osasungarrian elikatu nahi dutenentzat ere. Nutrizioaren ikuspegitik, kalitaterik oneneko proteinak ditu, arrautzarenak,
Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
KCAL
GANTZA
264
11g
3g
9g
GATZA
1g
%13
%15
%14
%10
%18
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
43
040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 43
25/4/19 16:37
Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/
belle&MAKE-UP Ocean Secrets edizio mugatua
Ozeanoak gordean dituen sekretuak Ozeanoaren koloreak hartu ditu inspirazio iturritzat belle&MAKE-UP Ocean Secrets edizio mugatuak, eta ur sakonetan murgil egin du, freskotasunez eta argiz betetako bilduma batekin. Oso moldakorra da, eta berdin egokitzen zaie eguneko lookari edo gauekoari, estilo soilei edo ausartei. Ezinbestekoa da udaberriko zure nezeserrean.
M
endiak, aintzirak, amildegiak edo argi printza bat iluntasun erabatekoan; horra hor ozeanoak gordean dituen altxorretako batzuk. Itsasoko ekosistematik hartuta dauden tonalitateak fusionatzen ditu Ocean Secrets bildumak, eta look fresko eta argitsuak sortzen. Pigmentu metalizatuak, akabera irideszenteak eta testura krematsuak dakartza zortzi produktu berritan, non ozeanoaren koloreak eta
koralezko uharriak kontzentratzen diren; eta sasoi honetako joerei jarraituz, protagonismoa ematen dio tonu arrosen paletari. Badira arrosa delikatuak, ia gardenak, eta badira bertsio sofistikatuagoak ere, borgoina arrosa sakon-biziak. SUMMER PEARLS EZPAINETAKOA Pigmentu ugari eta formulazio aurreratua ditu, eta, horri esker, kolorea errazago atxikitzen zaie ezpainei;
emaitza uniforme eta malgua uzten du, eta zortzi ordu baino gehiago irauten. Bi tonu eskaintzen ditu, Sea Rose (arrosa delikatua) eta Coral Reef (borgoina arrosa); biek daukate testura itsaskorra eta oso arina, eta akabera distiratsua lortzen dute, metal ukitu arinekoa, azken joerek agintzen duten bezala. Erromero estraktua eta ekilore olioa daramatza, eta bi horiek herdoilaren aurka egiteko eta hidratatzeko gaitasuna daukate; horri esker, oso
44
044-047 BELLEZA EUS.indd 44
25/4/19 16:39
edergintza
2014. Gure bezerobazkideek eskatuta, higienerako eta zainketa pertsonalerako produktuetatik parabeno guztiak eta triklosana kentzea erabaki genuen.
atseginak gertatzen da, eta elikatuta eta leun mantentzen du ezpainetako larruazal delikatua. Ezpainetan errazago emateko, gainera, mutur alakatua duen esponja bat dauka, eta zehaztasunean ere asko laguntzen du, baita ertzetan emateko garaian ere. Test dermatologikoekin frogatua dago, eta ez dauka parabenorik. KOLORETE IRISATUA Masailetako kolorea funtsezkoa da edozein looketan. Oraingoan, koralezko uharrietan murgil egin du belle&MAKE-UP sailak, arrosa kolore bizi eta sendoko eta efektu irisatuko ezkatak dituen arrain baten bila Coral Rose. Efektu freskagarria dauka, bizitasuna eman die larruazal argiei eta erakargarritasuna larruazal beltzaranduei. Oso erraz difuminatzen da, eta bere formula zetatsuari esker, modulatuz zabaldu daiteke kolorea. Konbinatu egiten ditu esker oneko tonu arrosakara bat eta mikropigmentu argi-egileak, zeinak kolorea eta argia ematen dieten masailei berehalakoan, eta nabarmendu egiten dituzte modu naturalean. Hori ere test dermatologikoekin frogatua dago, eta ez dauka parabenorik. DUO ARKATZA: ITZALA ETA DELINEATZAILEA Erabilera ugariko arkatz horrekin, itzala eman ahalko duzu betazal guztian, betileen arrasean egin ahalko duzu marra eta kolorea eman ere bai ur lerroan. Testura ultrakrematsua dauka, eta Be Ocean tonu urdin bizi eta kartsua. Pigmentu metalizatuak dauzka eta olio eta argizari nahasketa orekatua, eta akabera distiratsu
eta argitsua lortzen du, begiradari freskotasuna ematen diona. Candelilla argizariarekin aberastua dago (Euphorbia cerifera landaretik lortzen da), eta baditu, halaber, landare olioak eta E bitamina ere, zeinak hidratatu egiten duten eta lagundu egun osoan akabera erosoa lortzen. Oftalmologia testen bidez egiaztatua dago, eta ez du parabenorik. BEGIETAKO ARKATZ AUTOMATIKOA Gris antrazita kolorekoa da begietako arkatz hau, Ocean Rocks izenekoa; testura beluskara dauka, erraz ematen eta difuminatzen dena, eta iraupen luzeko eta nekez ezabatzen den emaitza eskaintzen du, goizetik gauera ezin hobeto iraun dezan. Urarekiko erresistentea da, oftalmologia testen bidez egiaztatua dago eta ez dauka parabenorik. Zorrozkailu bat ere badakar, aski erabilgarria.
AZAZKALETARAKO LAKAK Azazkaletarako hiru lakak osatzen dute, azkenik, edizio mugatua: Pearly Rose (perla arrosa), Pink Lake (dantzari arrosa) eta Starfish (borgoina arrosa). Formula begano berria daukate, distira handikoa eta iraupen luzekoa, eta Gloss Seal’R teknologia esklusiboa darabilte, zeinak berehalako distira ematen duen eta iraun egiten duen denboran. Argia hobeto islatzen dute, kolore biziagoa ematen eta argitasun handiagoa. Guztiak ere animal friendly eta 10 free erakoak dira. belle&MAKE-UP azazkaletarako laka horiek, formula hobetzeaz gain, pintzel berria ere badaukate: laua da, zabalagoa eta akabera biribildua du muturrean. Horri esker, zehaztasun gehiago lortzen da eta askoz errazago ematen da, eta saihestu egiten dira akatsak. Test dermatologiko bidez frogatuta daude.
45 45
044-047 BELLEZA EUS.indd 45
25/4/19 16:40
belleza b elleza
Kosmetikako belle produktu berriak aurpegirako
Zure aurpegiak onena merezi du Aurpegiko larruazala oso agerian egoten da, eta kanpotik datozen erasoek nabarmen eragiten diote. Zaintzeko eta beti gazte edukitzeko, kosmetikako produktu sorta osatua daukagu belle sailean, eta orain beste batzuk erantsi dizkiogu zure beharrizanei erantzuteko. 46
044-047 BELLEZA EUS.indd 46
25/4/19 16:40
edergintza
L
arruazala zahartzeko prozesuari aurre egiteko, oso garrantzitsua da eguneroegunero edergintzako errutina bat mantentzea. Garbitu, suspertu eta hidratatu egin behar da etengabe, horixe da larruazala osasuntsu edukitzeko gakoa. Merezi duen zainketa ematea oso erraza da belle sailak aurpegirako dituen kosmetikoekin. Berrikuntza aipagarriak iritsi dira gure dendetara, eta horien berri emango dizugu. Irtenbide bat ematen diogu beharrizan bakoitzari. AURPEGIA GARBITZEKO Larruazala ongi garbitzea da lehen pausoa fresko eta gazte egon dadin. Aurpegia garbitzeko bi produktu aurkeztuko dizkizugu, bereziki larruazal sentiberekin erabiltzeko: gel erako desmakillatzailea eta desmakillatzaile bifasikoa. Hidratatu egiten dute biek, garbitu eta makillaje arrastoak desagerrarazten dituzte begi, betazal eta ezpainetatik, eta
hipoalergenikoak dira. Gel erako desmakillatzaileak testura leuna dauka eta ez du koiperik uzten; bifasikoak, berriz, urarekiko erresistentea den makillajearekin ere funtzionatzen du. Biek errespetatzen dute begi-txokoaren pH-a. PURE SKIN LARRUAZAL MISTORAKO / KOIPETSURAKO Bi produktu horiek bereziki formulatuta daude larruazal mistoetarako eta joera koipetsua duten larruazaletarako. Gel garbitzaile leunak desagerrarazi egiten du larruazalaren gainaldean izaten den gehiegizko koipea; garbitu egiten ditu zikin arrastoak eta baita makillajearen hondarrak ere, poroak ez daitezen buxatu. Emaitza biribiltzeko eta larruazala leunagoa, freskoagoa eta leunagoa gelditu dadin, komeni da Pure Skin jariakin hidratatzailea ere ematea. Bereziki formulatua dago iris estraktuarekin, zeinak lagundu egiten duen aknea eta hantura desagerrarazten, eta normalizatu egiten du sebo jarioa; ondorioz, urritu
egiten dira distirak. Azido hialuronikoa ere badarama, eta gauza jakina da gaitasun handia duela hidratatzeko eta larruazalean agertzen diren gorriuneak eta hanturak hobetzeko. C BITAMINA DARAMAN SERUMA Garbitu ondoren, serumak izan behar du hurrengo pausoa eguneroko edergintza errutinan. belle saileko serumak laranja estraktua eta azido hialuronikoa daramatza, eta hidratazio handia lortzen du eta gorriuneak eta hanturak murriztea ere bai, C bitaminaren eraginari esker eta formulan daramatzan gainerako osagaiei esker. ZERNAHITARAKO KREMA Garrantzitsua da larruazala hidratatua eta elikatua edukitzea. Denbora askorik ez dugunerako, belle sailak badu irtenbide bat: zernahitarako krema, zeina ezin hobea den poltsan edo nezeserrean noranahi eramateko. Glizerina eta E bitamina daramatza, eta horri esker, hidratatu egiten ditu aurpegia, gorputza, eskuak eta ile lehorren muturrak.
47
044-047 BELLEZA EUS.indd 47
25/4/19 16:40
Hemen da ‘Consumer EROSKI’ aldizkariaren zenbaki berria Osasungarriak al dira zizka-mizkak? Erantzuna jakiteko, bila ezazu kioskoan Consumer EROSKI aldizkariaren zenbaki berria: poltsan datozen 29 aperitibo mota aztertu ditugu. Horretaz gain, azaldu egingo dizugu nola antzeman elikadura arloko alergiak eta intolerantziak, eta eztitzaileen inguruan jakin beharreko guztia ere kontatuko dizugu.
Consumer Berritu egin da zure betiko ‘Eroski Consumer’, eta
beste irudi bat eta eduki gehiago dakartza
KONTSU MITZAIL E ARDURATSUEN ALDIZK ARIA
2019KO MAIATZA
ZIZKA-MIZKAK xehe-xehe 1€ DITUGU POLTSAN DATOZEN 29 APERITIBO MOTA ALDERATU
BAKARRIK
• Informazio erabilgarri eta praktikoa kontsumitzailearentzat • Diseinu berritu eta modernoagoa • Eduki gehiago eta hobeak
ELIKAD URA ARLOK O INTOL ERANT ZIAK: NOLA ANTZE MAN
Gehiegikeriak Sarean
HONELA TRAFIKATZEN DU INTERNETEK ZURE DATU PRIBATUEKIN
07 Elikadura
• Betiko zorroztasuna, egiazkotasuna eta independentzia
EZTITZ AILEAK
HORTAZ, SAKARINAK ARGALDU EGITEN AL DU?
ESPEZIE BERRI ARRANDEGIAN
1€
BAINO EZ
NUTRIZIO ARLOAN DITUZTEN ABANTAILEI BURUZ JAKIN BEHARREKOA
5/4/19 14:26 01_EUS_portada-9.indd 01
26
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
048 EN LA TIENDA CONSUMER EUS.indd 26
askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
25/4/19 17:34
EROSKI 46 COLON.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
26/04/19
11:24
Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Andaluzia daude buruan
52 frankizia inauguratu ditugu 2018an
I
az frankizia erako 52 saltoki inauguratu genituen guztira; horietatik 37 denda berriak izan ziren eta gainerakoak saltoki eraldatuak, ‘Zurekin’ eredu komertzial berrira moldatu direnak, hori baita EROSKIren supermerkatu belaunaldi berria. Eredu oso lehiakorra da, eta kontsumitzaileek eurek ere oso balorazio ona egiten dute. Bezeroari tratu pertsonalizatuagoa eskaintzen dio, apustu handia egiten du tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde, elikadura osasungarria sustatzen du eta aurrezteko modu berriak eskaintzen ditu eguneroko erosketan. Guztira, irekiera berriek 308 lanpostu sortu dituzte, eta inbertsioa 7.650.000 eurokoa izan da. Autonomia erkidegoak kontuan hartuta, honako hauetan zabaldu ziren denda gehien: Katalunia (12), Euskal Autonomia Erkidegoa (9), Andaluzia (8), Balearrak (6) eta Nafarroa (3). Horien atzetik, bi denda inauguratu ziren beste hauetan: Madril, Galizia, Aragoi, Valentziako
Erkidegoa, Gaztela eta Leon, eta Extremadura. Azkenkik, frankizia erako denda bana zabaldu zen Gaztela Mantxan eta Kantabrian. HAZKUNDE HELBURUAK 2019RAKO Era horretan, frankizia erako denden zabalkundeari dagokionez, eutsi egin diogu beste urte batzuetako erritmoari, eta azken lau urteetako balantzeak erakusten du epe horretan 267 inauguratu ditugula; ondorioz, gaur egun mila denda baino gehiago ditugu frankizia erakoak. Eta gure asmoa da sare hori hedatzen jarraitzea, eta indar gehien Andaluzian, Madrilen, Gaztela Mantxan, Extremaduran eta Levanten egitea hurrengo urteetan. Zehazki, 2019an 50 frankizia inauguratzea aurreikusi dugu. Hain zuzen, irekiera berrien bultzadari esker eta bezeroek ‘Zurekin’ eredu komertzial berriari eman dioten erantzun onari esker, frankizia erako supermerkatuen salmentak %8 handitu zituen iaz EROSKIk.
52
052-053 NOTICIAS EUS.indd 52
25/4/19 16:58
Eredu arrakastatsua
Bederatzigarren urtez
IE University-n aztertzen ari dira ‘On-line’ supermerkatua
Bat egin du ‘Planetaren ordua’ kanpainarekin
O
M
n-line sortu dugun negozio eredua aztertzen ari dira IE University ikastegian, Marketin Digitala izeneko masterraren barrenean hain zuzen. EROSKIren Online Negozioaren zuzendariak aurkeztu zuen ikasgai hori, Mari Mar Escrig-ek, eta adierazi zuenez, “teknologiak aukera ematen digu beste modu batean lantzeko harremanak, eta modu integralean kudeatzen dugu bezeroaren esperientzia”. Eta erantsi zuen erosketa prozesuak “zeharkatu” egiten dituela “ekintza horretan parte hartzen duten bitarteko eta prozesu guztiak”, bezeroa gogobetetze aldera. Bigarren urtez jarraian, On-line supermerkaturik onena izendatu dute gure eredua, bezeroaren beharrizanei
gero eta gehiago egokitzen zaizkien irtenbideak eskaintzen dituelako. On-line egindako eskariak jasotzeko ia 50 gune zabaldu ditugu gunea ireki dugu, eta horrek esan nahi du Estatuan liderrak garela. Horri esker, bezeroek lau ordu igaro baino lehenago jaso ditzakete erosketak. Eta urtea hasi zenetik, produktuen balorazioak ere jarri ditugu Interneten, eta horrek aukera ematen du bezeroek beren esperientziak parteka ditzaten eta horrela beste erabiltzaile batzuei lagundu. “Lehen bi hilabeteetan, mila produktu baino gehiagoren iruzkinak lortu ditugu eta gure marka propioko %98k puntuazio bikaina
Igoerarik handiena, Errioxan
Handitu egin da tokiko produktuen salmenta
A
zken urteetan, gure saltokietan modu aipagarrian igo da tokiko produktuen salmenta. Zehazki, %82 Errioxan, %43 Kantabrian, %42 Nafarroan, %39 Aragoin, %33 Euskal Autonomia Erkidegoan eta %26 Balearretan. Produktu mota guztietan gertatu da igoera hori, adibidez Jatorri Izena daramaten gaztetan, haragietan, frutetan eta barazkietan. Igoera hori zuzenean lotuta dago ’Zurekin’ eredu komertzialak tokiko elikagaien alde egin duen apustu sendoari. Hain zuzen, belaunaldi berriko EROSKI denden berezko ezaugarria
da gune bereziak eskaintzea elikagai freskoei, horiek baitaude elikadura osasungarriaren oinarrian, eta hor leku handia hartzen dute tokian tokikoek. Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloko gure 10 konpromisoek islatzen duten moduan, EROSKIn apustu egiten dugu tokiko elikagaien alde. Eredu horrek ekoizpen ehun bat sustatzen du sektorearen iraunkortasuna bermatzeko elementu gisa, eta lagundu egiten du denden inguru hurbileko ekonomia, kultura eta paisaia hobetzen.
undu osoko milioika pertsonak argia itzali zuten ordubetez joan den martxoaren 30ean. Ingurumenak eta klima aldaketaren kontrako borrokak zer-nolako garrantzia duten erakusteko egiten da ekimen hori, mundua horretaz jabetu dadin, eta aurten honako lelo hau erabili du: Itzali naturaren alde. Bederatzigarren urtez jarraian, EROSKIn bat egin dugu Planetaren ordua kanpainarekin, eta itzalaldi sinboliko bat egin dugu Elorrioko gure egoitza sozialean. WWF erakundeak sustatzen du ekimena maila globalean (World Wildlife Fund, Naturaren aldeko Mundu Funtsa), Nazio Batuen babesarekin. Neurri bat baino gehiago hartu genuen egun horretan, eta, besteren artean, gure web-orria argi apalagoarekin egon zen aktibo, eta kanpainaren berri zabaldu genuen orri horren eta sare sozialen bidez. Caprabok ere bat egin zuen ekimenarekin, eta itzali egin zituen argien erdiak bere egoitzetan, plataformetan eta bere sareko denda guztietan, eta frankizietan ere bai Katalunian, Nafarroan, Huescan eta Andorran. Bestalde, Vegalsa galiziar konpainiak saltokietako errotuluak itzali zituen Galizian, Asturiasen, eta Gaztela eta Leonen.
53
052-053 NOTICIAS EUS.indd 53
25/4/19 16:58
Nutri-Score etiketarekin, oso erraza da hobeto hautatzea eta jatea Aurrerantzean, Nutri-Score etiketa berria ikusiko duzu EROSKI produktuen aurreko aldean, zeinak nutrizio kalitatearen arabera sailkatzen dituen elikagaiak.
P
roduktu batek nutrizioaren ikuspegitik zer-nolako kalitatea duen azaltzen du Nutri-Scorek, eta bost mailatako eskala bat darabil horretarako, letraz eta kolorez osatua: A mailakoak dira onenak, berde ilunak, eta E mailakoak kaskarrenak, laranja ilunak. Nutrizio arloko kalitate globala kalkulatzeko, 100 gramoko kopurua darabil eredu gisa, eta kontuan hartzen ditu, batetik, osasunerako onak izan daitezkeen osagaiak (zuntza, proteina, eta fruitu, barazki, fruitu lehor eta lekale kopuruak), eta, bestetik, murriztea komeni den mantenugaiak (kaloriak, gantz saturatuak, azukreak eta gatza). Horrela, modu bisual eta errazean, Nutri-Score etiketak esango dizu sail bereko produktuen artean zein den hobea nutrizioaren ikuspegitik.
Nutri-Score eta Nutrizio arloko semaforoa EROSKI produktuetan, Nutri-Score etiketa aurkituko duzu Nutrizio arloko semaforoaren ondoan. Bi sistema horiekin, begiratu batean jakin ahalko duzu elikagai batek zer-nolako nutrizio kalitatea duen; adibidez, zenbat kaloria, gantz, gantz saturatu, azukre eta gatz ematen duen (horiek guztiak, gehiegizko kopuruan, kaltegarriak izan daitezke osasunerako).
Jakin nahi al duzu zerbait gehiago Nutri-Scoreri buruz? 1. Ireki ezazu EROSKIren aplikazioa. 2. Hauta ezazu Errealitate Areagotua aukera (Realidad aumentada). 3. Enfokatu ezazu Nutri-Score etiketa. Hemen dituzu argibide gehiago www.eroski.es/nutriscore
Hurrengo hilean / ’19ko ekaina
Sasoi honetan...
Protagonistak
Edergintza
Bazkidearen hilabetea
Tokiko produktuak
Depilatzeko kremak belle sailean
54
054 NUTRI-SCORE - PROXIMO MES EUS.indd 54
25/4/19 17:01
EROSKI 46 BAILEYS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
25/04/19
13:31
EROSKI 46 MELONES EL ABUELO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/04/19
12:00