EROSKI_MAYO_2020_EUSKERA

Page 1

#56 ‘20ko maiatza

www.eroski.es

Gourmet

Berriena

erakoak

Gluten

gabekoa

Hemen bai, hauta dezakezu

Aukera

Aukera

arduratsuena

Aurrezteko

osasungarriena Aukera

errazena

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 56 SANEX ULTIMA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/04/20

13:59


aurkibidea 2020ko maiatza

www.eroski.es

16 Urdaitegia

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

10 Hemen bai, hauta dezakezu

18 Arrandegia

24 Pasta 04 Zenbaki honetan.

28 Olioak.

06 Elkartasun kanpaina.

30 Garagardoak.

08 Gure dendetako azken kontuak.

32 Garbigarriak.

10 EROSKI supermerkatuak:

34 Ilerako produktuak.

Heme bai, hauta dezakezu. 12 Orburuak eta zainzuriak.

46 Bidaiak

30 Garagardoak

38 Elikagaien bidaia: baratzetik dendara.

16 Urdaitegia.

46 Bidaiak: Kanaria Handia.

18 Arrandegia.

48 EROSKI club-en abantailak.

22 Arrain kontserbak.

51 Aurrezki-kupoiak.

24 Pasta.

54 Sariak: ‘Diverhortaliza’ proiektua.

3

003 SUMARIO_EUS.indd 3

6/4/20 23:06


zenbaki honetan

Zurekin gaude Itxaso Cuesta EROSKI clubeko arduraduna

G

ure kooperatiba sortu zen unetik beretik, erabat sinetsi izan dugu gizakion gaitasunetik eta kooperaziotik emango geniela erantzun sozial eta kolektiboa pertsonen eguneroko beharrizanei. Azken asteetan gure jarduera egokitu egin behar izan dugu koronabirusak sortu duen salbuespenezko egoerara, eta eskuz esku aritu gara lanean gure hornitzaileekin. Horretaz gain, indartu egin behar izan ditugu gure plataforma logistikoetako eta dendetako zerbitzuak, gure bezeroen beharrizanei erantzun ahal izateko. Eskertu egin nahi dizugu egoera hau ulertzeko izan duzun jarrera, eta esan nahi dizugu EROSKIko talde guztien lanak eta ahaleginak helburu bakarra izan duela: zuri ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzen jarraitzea. Eta, jakina, eskerrak eman nahi dizkizuegu, Gurutze Gorriarekin lankidetzan, gure elkartasun kanpainan parte hartu duzuen bezero guztiei. Kanpaina horren bidez, dirua bildu dugu gizarte

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San AgustĂ­n s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

bazterketa pairatzeko arriskuan dauden haurrei eta familiei elikagaiak eta higienea helarazteko, krisi honek are egoera txarragoan utzi ditu eta. Apirilean ezinezkoa izan zaigu aldizkaria eskaintzea, dendei babesa ematea izan baita gure lehentasun nagusia, baina apirileko zereginak gaindituta, maiatzean hemen da berriz ere EROSKI Club, eta orrialde hauen bidez ezagutarazi nahi dizugu gure 1.600 supermerkatuetan aurkituko duzunaren lagin txiki bat, zuk aukeratu dezazun nahi duzuna egunaren, gustuen eta konbentzimenduen arabera, ziurtasun osoz gainera, badakizu-eta gauzarik onenak eta azken berrikuntzak eskainiko dizkizugula. Modu osasungarrian elikatu zaitezen, ingurua zaindu, produkturik onenak preziorik onenean aurkitu, gonbidatuak otordu berezi batekin harritu edo zerbait berria probatu, EROSKIn handitu egin dugu gure supermerkaturik txikienetan izaten den produktu sorta, beti aurki dezazun behar duzuna. Maiatzeko zenbaki honetan, bestalde, kontatu egingo dizugu nola gauzatzen dugun nekazaritzako produktuak ekoizten dituen industria sarea babesteko konpromisoa, eta erakutsi egingo dizugu, etxeetan gehien jaten den elikagaietako baten bidez, patataren bidez alegia, jakiek nolako bidea egiten duten baratzetik zure mahairaino. Eta, beti bezala, sasoiko produkturik onenak ere aurkituko dituzu zenbaki honetan, azken berrikuntzak eta merkaturatzeak, aurrezki-kupoiak, nutrizio arloko aholkuak eta, nola ez, sukaldean eta mahaian gozatzeko errezetak.

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

ARGITALPENAREN EGILEA

Publizitatea: Antonio GarcĂ­a. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ValentĂ­n Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: MCC Graphics. Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11. 20100 Errenteria (Gipuzkoa). Tel. +34 943 344 614

EROSKI club aldizkariak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

4

04 editorial_EUS.indd 4

6/4/20 23:10


EROSKI 56 BIMBOI NATURAL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

03/04/20

12:17


hilabete honetan

Eskerrik asko! Salbuespenezko egoeretan ohi ez bezalako erantzunak behar omen dira, halaxe diote. Eta egokitu zaigun hau halaxe izan da, zalantzarik gabe. Beste hau ere esaten da: krisi garaietan ateratzen omen du norberak bere alderdirik onena. Eta horixe egin dugu EROSKIn: onena ematen saiatu. Baina ez genuen lortuko gutako bakoitzak bere aletxoa jarri ez balu. Eskerrak eman eta aitortza egiteko garaia da. Gure langile guztiei eta gure hornitzaileei, egunero-egunero lanean jarraitu dutelako eta ahalegin handia egin dutelako besteren mesedetan. Eta bezeroei, zintzo errespetatu dituzuelako segurtasun neurriak eta une orotan ulertu duzuelako zer eskatzen zuen egoerak. Bereziki, osasun arloko langileei, haurdunei eta adineko pertsonei, gure dendetara etorri eta lehentasunezko arreta eskaintzen duen zerbitzua erabiltzeagatik. Zuei guztiei, mila esker orain ere EROSKIrengan konfiantza izateagatik. Krisi honek ederki erakutsi du gure leloa, EROSKI Zurekin, esaldi bat baino gehiago dela. Uneotan, aldarrikapen hori bizi-bizirik dago eta ongi laburbiltzen du zein garrantzitsua den komunitatea egitea, kooperazioan aritzea eta elkar laguntzea. Orain, sekula baino gehiago: EROSKI Zurekin. 6

006-07 Cruz Roja_EUS.indd 8

7/4/20 17:47


EROSKI GURUTZE GORRIAREKIN Martxo bukaeran, EROSKIk bat egin zuen Gurutze Gorriaren RESPONDE planarekin, eta elkartasun kanpaina bat abian jarri zuen bere supermerkatu eta hipermerkatu guztietan. Kanpaina horren bidez, dirua bildu nahi izan dugu gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden haurrei eta familiei elikagaiak eta higienea helarazteko, osasun arloko krisi honek are egoera txarragoan utzi ditu eta. Orrialde hauetatik, aitortza berezia egin nahi dizuegu ordainlekutik pasatzean zuen diru ekarpena egin duzuenei. EROSKIk ere jarri du bere alea, eta berdindu egingo du bezeroek egindako ekarpena: 50.000 euroko diru kopurua jarri du hasiera batean, laguntza lehenbiziko egunetik bertatik eskuragarri egon zedin.

RESPONDE PLANA EROSKIk bildu duen dirua osorik eman zaio Gurutze Gorriari, lanean ari baita COVID-19 pandemiak gizartean eragindako inpaktua murrizteko Espainia osoan, batez ere zaurgarrienak diren kolektiboen mesedetan. Gurutze Gorriaren RESPONDE planaren bidez (horren barrenean sartzen da EROSKIren kanpaina), telefono bidezko arreta eta hurbiltasuna eman nahi zaie milioi bat pertsonari baino gehiagori. Horretaz gain, oinarrizko ondasunak helaraziko zaizkie 25.000 familiari, lan arloko laguntzak emango 16.000 pertsonari eta lotarako lekua etxerik gabeko 3.000 pertsonari.

Lagundu COVID-19 gaitzak jo dituen haur eta familia zaurgarrien oinarrizko beharrak ase ahal izateko. Eskerrik asko

7

006-07 Cruz Roja_EUS.indd 9

7/4/20 14:28


azken kontuak

Ontzi berri eta jasangarriagoak Gure produktuen ontziak hobetzeko lanean ari gara, %100 birziklagarriak eta konpostagarriak izan daitezen. EROSKI Natur sailean, barazkirik onenak eskaintzeaz gain, plastikoak murrizten ere ari gara zenbait produktutan, adibidez tipula gozoan eta adar-tomatean, eta orain kartoizko ontzietan merkaturatzen ditugu, FSC zigiluarekin egiaztatuta dauden basoetatik datorren kartoiarekin egindako ontzietan alegia.

Zapore leuna du eta oso testura samurra.

Ingurumenaren gaineko eragina ahalik eta gehiena murriztuz landatzen dituzte, eta ez diete tratamendurik ematen uzta bildu ondoren.

Oso egokia da entsaladetan erabiltzeko, gisatuen osagai gisa eta labean erreta jateko.

GLOBAL G.A.P ziurtagiria daukaten nekazariek ekoizten dituzte, eta horren bidez bermatu egiten da jardunbide onak darabiltzatela eta ingurumena errespetatu egiten dutela.

Zapore leun eta lurrintsua daukate, eta oso testura mamitsua.

8

08-09-lo_ultimo_EUS.indd 8

7/4/20 14:30


MANTSOMANTSO ONDU DEN ZAPOREA

Fres贸n de Palos mintzo da EROSKI club-erako

Fres贸n de Palos eta Sony Pictures elkartu egin dira bizi ohitura osasungarriak sustatzeko

F

res贸n de Palos eta Sony Pictures enpresek elkar hartu dute bizimodu osasungarriaren aldeko kanpaina batean. Marrubien arloan Europan liderra den enpresak lagundu egingo du Peter Rabbit: a la fuga, izeneko filma, eta opariak emango ditu, adibidez Londresera familian joateko bidaiak, telebistak, bideokontsolak

eta zinemara joateko milaka sarrera. Filma landa eremuan gertatzen da eta frutak agertzen dira bertan, eta horrek eraman du Fres贸n de Palos proiektu horrekin bat egitera, betidanik babestu izan baitu elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa egiteko mezua. Informazio gehiago hemen: fresonpromocion.com.

EROSKI Maestro gure markak kalitate goreneko produktuak eskaintzen dizkizu urdaitegian, lehengairik onenarekin eta artisau erako metodoekin eginak; halakoxeak dira, adibidez, Salamancako hestebete onduak. Txorizoa, saltxitxoia eta solomoa, guztiak ere sotoetan mantsomantso onduak, garai batean etxeetan egiten zen bezala. Mantsoago ontzen denean, modu naturalean galtzen da hezetasuna, eta hestebeteak lurrin sendoagoa eta sakonagoa hartzen du, eta zapore hobea eta aldi berean leunagoa. Glutenik ere ez daukate, eta, hortaz, egokiak dira zeliakoentzat ere.

HARRIZKO LABEAN Pizzak egiteko ore berriak dakartza EROSKI basic markak, eta berehala antzemango duzu harrizko labeak bestelako zapore bat ematen diola eta ukitu kurruskatsuagoa ere bai. Oliba olioarekin eginak daude, ez daukate palma oliorik, eta ezta kontserbagarri eta koloragarririk ere. Gainera, diametro handiagoa daukate. Zuk nahi dituzun osagaiak erantsi ditzakezu, eta etxean egindako pizza onenarekin gozatu.

9

08-09-lo_ultimo_EUS.indd 9

7/4/20 14:31


hilabete honetan

SAIOA ZARRAGA Elikagaien saileko arduraduna EROSKI Durangon

Hemen bai, hauta dezakezu Erosketak egitera zoazenean, une bakoitzerako behar duzuna hautatu nahi izaten duzu, gauzarik onenak eta berrienak hortxe aurkituko dituzula jakinda. Aukera sorta zabala izatea funtsezkoa da, eta EROSKIn produktu gehiago aurkituko duzu supermerkatu gehiagotan.

M

odu osasungarrian elikatzea, ingurua zaintzea, produktu onena prezio onenean aurkitzea, ingurukoak harrituta uztea otordu berezi batekin edo gauzarik berrienak dastatzea... Pertsona bakoitzak

JOSUNE LARREA Durangoko bezeroa

bere desirak izaten ditu, eta erosketen gurditxoa izaten da desira horien isla. Gure saltokietan (1.600 baino gehiago ditugu) hainbat produktu aurkituko duzu, EROSKI markakoak eta beste etxe batzuenak ere bai.

10

10-11 surtido OK_EUS.indd 10

7/4/20 14:32


800

PRODUKTU GEHIAGO ZURE DENDAN Aukera gehiago izateak esan nahi du non aukeratu gehiago dugula, baina garrantzitsuena da etxetik gertu egin ahal izatea. Horregatik, gure dendak ere aldatzen ari dira, produktu sorta gehiago eskaini ahal izateko. Gure dendarik txikienetako batzuetan (50etik gora) %15 ugaritu dugu produktuen eskaintza: guztira, 800 erreferentzia gehiago jarri ditugu apalategietan. Proiektu horrek zabaltzen jarraituko du, eta urte honetan 100 supermerkatutara iritsiko da. Aldaketa txikia da, baina betebetean erantzuten dio gure bezeroen eskari bati. Halaxe baieztatu digu Saioa Zarragak, Elikagaien saileko arduraduna denak Durangoko EROSKI supermerkatuan (Bizkaia); guztira, 900 erreferentzia gehiagoren artean aukeratu dezakete orain bezeroek. “Denda txikia da, mugimendu handikoa, eta bezeroek eskatzen zizkiguten produktu batzuk beti ez genituen izaten. Orain bete egin ditugu beharrizan horiek guztiak eta bezeroek sumatu egin dute”, azaldu du. “Lehen oinarrizko gauzak eros zenitzakeen hemen; orain produktu gehiago dago eta ez dut beste norabait joan behar zerbait desberdina nahi dudanean”, adierazi du Josune Larreak, ‘bizi guztian’ supermerkatu horretako bezeroa izan denak. Maizmaiz joaten da dendara, “etxe ondoan dagoelako eta, gainera, behar dudan guztia aurkitzen dudalako”.

11

10-11 surtido OK_EUS.indd 11

7/4/20 14:32


hilabete honetan

Nahi duzun bezala eta nahi duzunean jateko Baratzeko lorea esaten diote orburuari, itxura geh ehie ien ie n halakoxea duelako, eta sukaldariek eta adituek gehien OSKI OS KI KI goraipatzen dituzten barazkien artean dago. EROSKI orburu motarik preziatuena daukagu, Blanca de Tudela delakoa; fresko dagoela saltzen dugu sasoia denean, eta kontserban gainerako hilabeteetan.

SASOIKOA

KONTSERBAN EROSKI orburua 6/8 (240 g), EROSKI orburua 20/30 (175 g), EROSKI orburua (400 g) Kontserbek aukera ematen dizute barazki hau urte osoa jateko; gainera, zuk nahi duzun neurrikoak hauta ditzakezu, eta kopurua ere zure esku dago.

Benicarlรณ-ko Orburua eta Tuterako Orburua Orburu moten artean, gastronomoek gehien estimatzen dituztenak dira. Udazkenean eta neguan Benicarlรณ-ko Orburua eskaintzen dugu, Jatorri Izen eta guzti. Udaberrian, Tuterako Orburua, Adierazpen Geografi ko Babestuarekin.

SAMURRENAK EROSKI SELEQTIA orburu bihotz txikiak (300 g)

GATZIK GABEA EROSKI orburua gatzik gabe (175 g) Erraz bereiziko dituzu gatz gutxiko orburu kontserbak, etiketa urdina daramate eta.

Nafarroan eta Murtzian landatzen dituzte, samurrak eta zaporetsuak dira, eta ez daukate haririk eta gogortasunik. Ultraizozteko prozesua ematen diete, eta horri esker, urteko edozein unetan jan ahalko dituzu.

12

012-013 alcachofas2_EUS.indd 12

6/4/20 23:23


Itxura IIt t aski berezia izaten du zainzuriak, eta zaporea ere parerik g gabea. Orain bere unerik onenean dago. EROSKIn, freskoa ez ezik, b beste hainbat aukera ere baditugu gutizia hau urte osoan eskura e eduki dezazun kontserbetan. AURREZKIA A EROSKI zainzuria 9/12, (250 g-ko lata), E EROSKI zainzuri motz lodia (110 g), E EROSKI zainzuria 9/12 (325 g), EROSKI E zzainzuri muturrak (110 g) Aurreztu nahi baduzu eta neurri A eta kopuru batekoak baino e gehiagotakoak aukeratu, kontserbak g dira irtenbiderik onenak. Lodiak, oso d lodiak, latakoak, beirazko potoan lo datozenak, zurtoinak, muturrak... d

GOURMET EROSKI JI-ko zainzuria 9/12 (205 g), EROSKI SELEQTIA JI-ko zainzuria 6/8 (325 g), EROSKI JI-ko zainzuria 6/9 (Lata 125 g) Horra aukera bat baino gehiago Nafarroako zainzuri kontserbekin gozatzeko, Adierazpen Geografiko Babestu eta guzti. EROSKI SELEQTIA gourmet zigiluaren barrenean eta Nafarroako Zainzuria egiaztagiriarekin, jatorriaren berme gisa.

SASOIKOA EROSKI Natur Nafarroako zainzuria AGBa (500 g) Nafarroako zainzuria Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) aurkituko duzu gure frutategietan. Testura leuna izaten du, hari gutxi eta mikaztasun oso orekatu eta leuna ahosabaian; hori dela eta, zainzuri motarik estimatuenetakoa da.

19 19

012-013 alcachofas2_EUS.indd 13

6/4/20 23:23


hilabete honetan

0,84 â‚Ź

Hutsik egiten ez duten errezetak

ERRAZIOAK

Orburuak tenpuran 400 g orburu Litro eta erdi ur Gatza 4 hosto perrexil Tenpura 750 ml ekilore olio 200 g irin 450 g ur hotz Arrautza baten gorringoa Eztia

NOLA PRESTATU. Jarri irakiten ura, gatza eta perrexilaren erdia. Prestatu ontzi bat urarekin eta gainerako perrexilarekin. Zuritu orburuak: kanpoko hostoak kenduko dizkiogu, zatirik samurrenera iritsi arte. Moztu hostoen eta zurtoinaren muturrak, eta zuritu zurtoina zatirik argiena agerian gelditu arte. Zuritu ditugunean, sartu urarekin eta perrexilarekin prestatu dugun ontzian, ez daitezen herdoildu. Denak moztuta daudenean, sartu ur irakinetan eta jarri plater bat gainean (kazola baino zertxobait txikiagoa), uretan murgilduta egon daitezen eta ez airearekin harremanetan. Bestela, egosteko garaian herdoildu egingo dira. 20 minutu igarotzen direnean, atera sutatik eta utzi hoztera ur horretan bertan.

14

014 RECETA_EUS.indd 15

Orburuak egosteko denbora aldatu egiten da neurriaren arabera. Onena da labana batekin zizta egitea 20 minutu igaro direnean, eta gurituta ez badaude, beste 5 edo 15 minutu uztea. Tenpura prestatzeko, jarri ontzi batean irina, ur hotza eta arrautzaren gorringoa, eta irabiatu osagaiak bateratu arte. Jarri zartagin bat su ertain-bizian 200 ÂşC-ko tenperatura hartzen duen arte.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Ura da orburuaren osagai nagusia, %12 izaten ditu karbohidratoak, batez ere zuntz eran, eta %3 proteinak. Ura ia izoztuta egotea komeni da, oreak hotz-hotza eta olioak ongi berotua egon behar baitu tenpura kurruskatsu eta arina lortzeko. Egokia da begetarianoentzat.

Xukatu orburuak eta birrineztatu orean sartuta. Kendu soberan gelditzen zaiona eta frijitu oliotan 1-2 minutu alde bakoitzetik. Errazioak: 4 Atera zartaginetik bitsadera baten laguntzaz eta utzi xukatzen sukaldeko paperaren gainean.

Zailtasuna

Denbora

60’

Berehala zerbitzatuko ditugu, ezti pittin batekin lagunduta. Trikimailua: orburu sasoia ez denean edo aurreztu egin nahi duzunean, kontserbako orburuekin presta dezakezu errezeta hau. OHAR DIETETIKOA Tenpura azkar-azkar frijitzen da eta birrineztatu ere ohi baino finago eta arinago egiten da; horregatik, oso egokia da arrainekin, itsaskiekin eta barazkiekin erabiltzeko, minutu gutxi batzuetan al dente eginak gelditzen baitira. Oraingoan, sasoiko barazki bat hautatu dugu.

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

310 %15

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

SAL

15,67G 2,17G 15,51G 0,37G %22

%11

%17

%6

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

15

6/4/20 23:27


EROSKI 56 NOEL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/04/20

12:33


hilabete honetan

Aukeratzea inoiz ez da izan hain erraza Arrazoi asko dago gure urdaitegiari bisitatxo bat egiteko. Kalitatea eskaintzen dugu, marka handiak eta era askotako produktuak, eta zerbitzu profesionala ere bai, jakina, zatirik eta aukerarik onenak zein diren jakin dezazun.

G

aztak, iberiarrak, fi anbreak, pateak... Horra hor lurrinez, testuraz eta zaporez betetako mundu baten atera irekiko dizuten produktuak. Ongi hautatu ahal izateko, garrantzitsua da aukerak edukitzea, eta ziur gaude gure urdaitegian, preziorik onenak ez ezik, gourmet produktuak ere aurkituko dituzula, edo zure beharrizan espezifi koetara egokitzen

direnak (gatz gutxikoak edo laktosarik gabeak). Gure nahia da erosketa egitera zoazenean erraz eta eroso molda zaitezela. Salmahaia ez ezik, gure urdaitegian hozkailuak ere baditugu, eta horietan moztuta eta ontziratuta datozen produktuak hautatu ahalko dituzu, zuk nahi duzun neurrikoak eta nahi adina erraziotakoak, ilaran zain egon gabe.

OSASUNGARRIAGOA

Navidul Urdaiazpiko Ondua, %25 gatz gutxiagorekin (50 g)

El Pozo BienStar Urdaiazpiko egosi estra, gantz gutxikoa (85 g)

EROSKI Havarti gazta, gantz gutxikoa (300 g)

GOURMET

EROSKI SELEQTIA ezkur urdaiazpiko %100 iberiarra (80 g)

Argal Bonnatur urdaiazpiko errea (125 g)

EROSKI SELEQTIA foie gras bloc-a (100 g)

16

016-017 quesos 2_EUS.indd 16

6/4/20 23:29


AURREZKIA

EROSKI basic urdaiazpiko ondua (100 g)

EROSKI basic sandwicherako fianbrea (300 g)

BERRIA

EROSKI gazta ondua (250 g)

Noel besoa, labean errea (150 g)

LAKTOSARIK GABEAK

EROSKI gazta erdiondua, laktosarik gabea (250 g)

El Ventero gazta samurra xerratan, laktosarik gabea (140 g)

17

016-017 quesos 2_EUS.indd 17

6/4/20 23:29


hilabete honetan

Itsasoa, zure neurrira EROSKIko arrandegiak aukera asko eskaintzen dizu, zuk uste baino gehiago, era guztietako errezetak presta ditzazun. Badira sasoiko arrainak, adibidez antxoa eta Skrei bakailaoa, eta badira proposamen ontziratuak ere, erosketa errazago egin dezazun eta otordua prestatu ere bai.

EROSKI NATUR IZOKIN SOLOMOAK Aukera asko ematen duen arraina da, moldakorrenetakoa, eta urte guztian erosi ahalko duzu zuk nahi duzun errezetak prestatzeko. GGN zigilua darama, eta horrek egiaztatu egiten du modu seguru eta jasangarrian hazi direla.

BAKAILAOAREN KOKOTXAK Bakailaoaren zati preziatuak dira, testura atsegina eta zapore bikaina dutelako. Haragi trinko eta hezea daukate.

18

018-019 pescaderia_EUS.indd 18

7/4/20 14:34


BAKAILAO GEZATU PAPURTUA Ondu eta gezatu egiten da bakailaoa, zuretzat erosoagoa izan dadin. Amuarekin arrantzatzen dute Islandiako, Norvegiako eta Faroe Uharteetako itsasertzean.

ARRAIN BROTXETAK Gure brotxetekin, arrainaren onura guztiak eskura izango dituzu, hezurrik gabe eta modu dibertigarri eta originalean. Hiru eratakoak ditugu: izokina otarrainxkekin, izokina zapoarekin eta izokina piperrekin.

EROSKI NATUR ANTXOA Sasoi betean dago oraintxe antxoa. Kantauri itsasoan harrapatzen dute, portura eraman eta 24 ordu baino gutxiago behar izaten du gure dendetara iristeko; ondorioz, eutsi egiten dio freskotasun guztiari. EROSKI Natur antxoak MSC zigilua dauka, eta horrek bermatu egiten du arrantzatzeko orduan gutxitu egin dela beste espezieen eta itsas hondoen gaineko eragina.

LEGATZ SOLOMOAK Samurrak dira, zapore leunekoak eta hezur gutxikoak. Kantauri itsasoan arrantzatzen dute legatz hori, eta aukerarik onenetakoak dira haurrentzat. Aukera asko eskaintzen dute sukaldean, baina errazena labean edo plantxan prestatzea da.

19

018-019 pescaderia_EUS.indd 19

6/4/20 23:30


hilabete honetan

2,42 â‚Ź ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

45’

Antxoak eskabetxean Antxoak frijitzeko 70 ml oliba olio 30 g irin Eskabetxerako 700 g antxoa 2 azenario Tipula ertain bat Mihilu baten erraboila 4 baratxuri atal 280 ml oliba olio 100 ml sagar ozpin 100 ml ardo zuri (lehorra) Piperbeltza Iltzea 2 hosto ereinotz Ezkaia eta erromeroa Gatza

NOLA PRESTATU. Garbitu antxoak, pasatu irinetan eta frijitu olio ugaritan. Gorde geroko.

NUTRI-SCORE

A B C D E

Eskabetxea: Zuritu eta moztu azenarioak xerratan, tipula eta mihilua zerrendatan eta baratxuriak erditik.

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

Estali zartaginaren hondoa hiru koilarakada oliba oliorekin eta erregosi barazkiak kolorea hartzen hasi arte. Erantsi ozpina, gainerako olioa, ardoa eta espeziak, eta utzi irakiten zapi minutuz. Jarri antxoak poto batean eta estali eskabetxearekin. Utzi hoztera eta zerbitzatu.

516 %26

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

41,67G 6,90G 4,88G 0,67G %60

%34

%5

%11

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Oharra: eskabetxe hau beste hainbat arrainekin ere egin daiteke.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Gantz dezente dauka, baina gehienak gantz saturatugabe kardio-osasungarriak dira, oliba olioak eta antxoek ematen dituztenak.

OHAR DIETETIKOA Elikagaiak kontserbatzeko teknika gisa sortu zen eskabetxea, eta orain kozinatzeko teknika gisa ere erabiltzen dugu.

Trikimailuak. Errezeta hau osasungarriagoa izango da antxoak labean erreta eta ez frijituta. Eskabetxea guk nahi bezain leuna egin dezakegu ozpin kantitatea murriztuta.

20

020 RECETA_EUS.indd 20

6/4/20 23:32


EROSKI 56 ISABEL NUEVA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

03/04/20

12:13


hilabete honetan

Itsasotik zure biltegira Hegaluzea, atuna, sardinatxoak, mendrezka, txipiroiak... EROSKIn aurkituko dituzun arrain kontserbekin, itsasoak eskaintzen dituen gauzarik onenak izango dituzu eskura modu erosoan eta prezio onean. AURREZKIA EROSKI atuna oliba oliotan, EROSKI basic atuna ekilore eliotan, EROSKI atuna eskabetxean. Formatu handiekin, aurrezteko aukera izango duzu kalitateari uko egin gabe.

OSASUNGARRIAGOA EROSKI Sannia hegaluzea oliba oliotan eta gatz gutxirekin, EROSKI Sannia sardinatxoa gatz gutxirekin. Arrain kontserbak oso egokiak dira elikagai horren onura guztiak eskuratzeko. Gatz gutxiko aukerak ere badituzu EROSKIn, eta naturalean ontziratuak ere bai.

22

22-23 conservas NUEVA_EUS.indd 38

6/4/20 23:35


BERRIA EROSKI atun argia kanaberaz arrantzatua oliba oliotan, EROSKI atun argia naturalera.

ARDURATSUAGOA

GOURMET Cuca sardinak eta sardinatxoak oliba oliotan. Galizia eta Portugalgo itsasertzean arrantzatzen dituzte eta eskuz ontziratzen, ez dezaten freskotasunik galdu. Albo olagarroa oliba oliotan, Txipiroiak beren tintan, Muskuiluak eskabetxean, Hegaluzea oliba oliotan Conservas Albo enpresan 150 urte baino gehiago daramatzagu lehengairik onenarekin betetzen latak, eta horretan

jartzen dugu gure arima eta gauzak egiteko modu berezi bat. Zuri eskaintzen dizkizugu guztiak, une gozoak pasatu ditzazun eta gogoan har ditzazun betiko. Garavilla hegaluzea. Kalitate oneneko oliotan dator gure hegaluzea, eta zaporean antzemango diozu. EROSKI SELEQTIA mendrezka eta muskuilua. Lehengairik onenekin eginak daude, zure platerek ukitu berezia izan dezaten.

EROSKI Kantauriko hegaluzea oliba oliotan, EROSKI hegaluzea oliba oliotan, EROSKI hegaluzea eskabetxean. Kontserbako gure hegaluze guztia kanaberaz arrantzatzen da, metodo horrek errespetatzen dituelako gehien espezieak eta arrantzalekuak.

23

22-23 conservas NUEVA_EUS.indd 39

6/4/20 23:35


hilabete honetan

Itxura eta kolore guztietakoak Pasta oinarri-oinarrizkoa da sukaldean, eta aukera ematen du errezeta erraz eta gustagarriak prestatzeko denbora gutxian. EROSKIn mundu oso bat duzu pasten sailean.

ARDURATSUAGOA Penne Rigate kinoa Bio Intermon Oxfam eta Kinoa espageti Bio Intermon Oxfam. Bidezko merkataritzatik heldu den pasta ekologikoa da; konbinatu egiten ditu Boliviako gari gogorra eta kinoa, eta trinkotasun samur-samurra gelditzen zaio kozinatu ondoren.

AURREZKIA Preziorik onenaren bila bazabiltza, EROSKI basic da zure aukerarik onena. Era askotakoak ditugu: makarroiak, fideoak, espagetiak... Formatuak 500 g-koak eta kilo batekoak dira.

BERRIA Gallo Nature helizeak, begetal anitzekoak. Osagai ugariko pasta da, %100 naturala, eta aukera ematen du nutrizio arloan ongizate osatuagoa izateko nahasian dituen osagaiei esker (espirulina, kurkuma, erremolatxa, azenarioa eta kalea). Itsas algak dituen pasta. Eman iezaiezu bueltatxo bat zure pasta platerei algen gisako osagai berritzaileekin.

GOURMET Tagliatelle Uovo di Aldo, Pasta Radiatori Garofalo, Pasta Elicoidale Garofalo, EROSKI SELEQTIA Espagueti Nero di sepia, EROSKI SELEQTIA Gigli hiru kolorekoa. Osagairik onenekin eginak daude di Aldo eta EROSKI SELEQTIA pastak, eta goi mailako platerak prestatzeko aukera emango dizute. Garofalo enpresan, artisau belaunaldiak ari dira lanean 1789. urteaz geroztik parerik ez duen pasta egiten, zeinak Pasta de Gragnano Adierazpen Geografiko Babestua daraman.

24

024-025 pastas_EUS.indd 38

7/4/20 17:48


OSASUNGARRIAGOA

nolako osagaiekin lagunduko dugun. Ez Funtsezkoa da kontuan hartzea

da gauza bera espagetiak txorizoarekin jartzea edo osoko pasta bat kontserbako hegaluzearekin.

Gallo Nature osoko espagetia, La Molisana osoko espagetia eta osoko fusilia, eta EROSKI Sannia osoko lumak. Osoko pastak propietate hobeak ditu nutrizioaren ikuspegitik, ale osoarekin egina baitago, eta horixe dastatzeko gonbita egin nahi dizugu. Pasta mota horrek mantenugai gehiago izaten du, besteak beste karbohidratoak, proteina, zuntza, burdina, magnesioa eta zinka.

HAURRENGAN PENTSATUZ

ERRAZAGOA

Kids Zoo Dalla Costa. Haurrek atsegin izaten dute pasta. Eta itxura dibertigarriak eta koloreak izanez gero, ziurtatua dago arrakasta.

EROSKI espagetiak eta helizeak, azkar egostekoak. Denbora aurreztu nahi duzunean, hauxe duzu pasta egokiena: finagoa da, eta hiru minutuan egingo da al dente.

25

024-025 pastas_EUS.indd 39

7/4/20 14:36


hilabete honetan

Pasta putanesca eran 85 ml oliba olio 7 xerra antxoa Baratxuri atal 1 750 g tomate natural (birrindua) Koilarakadatxo 1 oregano 2 koilarakada kapar (16 g) 15 oliba beltz 60 g gazta parmesano (birrindua) 300 g Gigli pasta Gatza

NOLA PRESTATU. Moztu antxoak zati txikietan eta xehatu baratxuri atala.

Bota tomatea gatz pittin batekin, igo sua irakiten hasten den arte eta, segundo pare bat igaro ondoren, jaitsi eta egin su eztian 25 minutuz gutxi gorabehera, edo tomateak urritzen diren arte.

Horregatik, Nutri-Score sistemak nutrizio kalitate oneko platera dela esaten du. Trikimailua. Gatz gutxiko kontserbak hautatuz eta ozpinkiak garbituz, murriztu egingo dugu gatz kantitatea.

Saltsa loditu denean, erantsi koilarakada bat oliba olio, oreganoa, kaparrak eta oliba beltzak, zatituta. Saltsa bukatu baino minutu batzuk lehenago, egosi pasta eltze handi batean ur ugarirekin eta gatzarekin. Ura irakiten hasten denean, erantsi pasta eta utzi egosten ekoizleak esaten duen denboran.

Errazioak: 4

Zailtasuna

50’

Denbora hori pasatzen denean, iragazi eta nahasi saltsarekin. Zabaldu gainetik gazta parmesanoa.

Jarri olioa (koilarakada bat izan ezik) zartagin batean su eztian eta erantsi antxoak. Papurtu zurezko koilara baten laguntzarekin eta kozinatu.

OHAR DIETETIKOA Sukaldaritza mediterraneoan oso ohikoa da pasta plater hau.

Erantsi baratxuri xehatua eta kozinatu 12 segundoz, gutxi gorabehera. Ongi zaindu behar dugu, baratxuria gehiegi txigortzen denean zapore mikatza hartzen baitu eta hondatu egin dezake saltsaren zaporea.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Nahiz eta semaforoan gantz kopuru handi samarra ageri den, gehienak saturatugabeak dira, iturri osasungarrietatik datozenak, adibidez oliba olio birjinatik, antxoetatik eta olibetatik.

Denbora

NUTRI-SCORE

A

C D E

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

585 %29

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

27,94G 5,94G %40

%30

AZUKREAK

GATZA

7,10G

2,48G

%8

%41

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

1,06 â‚Ź ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

26

026 RECETA_EUS.indd 15

15

6/4/20 23:41


EROSKI 56 ASTURIANA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/04/20

12:11


hilabete honetan

Urre likidoa Oliba olioa ezinbesteko osagaia da gure gastronomian, ugari ematen dituelako gantz saturatugabeak eta E bitamina.

N

olako zapore eta lurrina duen ikusita eta tenperatura handiei nola eusten dien jakinda, oliba olioa da aukerarik onena bai kozinatzeko eta bai entsaladak, txigorkiak eta abar laguntzeko ere. EROSKIn eskaintza zabala dugu: baditugu birjina estra motakoak aurrezteko formatuetan, eta baditugu Jatorri Izena duten olioak ere, bakoitza bere Ăąabardura eta zapore bereziarekin.

ZURE ERREZETA GUZTIETARAKO Urzante oliba olioa birjina estra (1 l), Carbonell oliba olio birjina estra (750 ml), EROSKI oliba olio birjina estra (750 ml).

AURREZKIA Carbonell oliba olioa 0,4 (3 l), Carbonell oliba olioa (1 l), Olilan olioa (1 l). Horiek dira kalitate-prezio onenak dituzten olioak eta neurri handieneko formatua dutenak.

28

028-029 aceitesB_EUS.indd 38

6/4/20 23:43


GOURMET

ARDURATSUAGOA

Hojiblanca oliba olio birjina estra, Blend NÂş5. Fruta ukituko olioa da, eta ahogozoan sumatzen zaizkio landako belarren arrastoa, adibidez mendafinarena, tomate adarrarena eta ukitu berdeak ere bai, orburuarena esaterako.

Oro de GĂŠnave oliba olio birjina estra ekologikoa (750 ml). Hauxe da birjina estrarik naturalena, lurrin freskoa eta fruta ukituko zaporea dituena. Landaketa ekologikotik dator, eta ez da erabiltzen ez ongarri eta ez pestizida kimikorik; errespetatu egiten du ingurumena eta behar bezala erabiltzen ditu baliabide naturalak. Aitzindariak izan dira olibondoak modu ekologikoan landatzen eta ustiatzen 1986. urtetik.

EROSKI SELEQTIA Siurana oliba olio birjina estra. Siurana Jatorri Izen Babestua dauka, eta horrek bermatu egiten du Camp de Tarragona eskualdeko arbequina olibekin bakarrik egina dagoela.

EROSKI SELEQTIA Estepa JI-ko oliba olio birjina estra (0,5 l). Hojiblanca motako olibekin bakarrik egiten da, Ekoizpen Integratuko metodoez baliatuta, non zentzuz erabiltzen diren baliabide naturalak eta saihestu egiten den lurra higatzea.

ERRAZAGOA Carbonell oliba olio birjina estra, esprai erakoa (200 ml), Carbonell oliba olioa plantxarako, Dosi bakarreko ongailua. Gauzak erraztu egingo dizkizugu esprai erako olioekin, dosiak hobeto neurtu ditzazun. Etxetik kanpo jaten baduzu, baditugu dosi bakarreko ongailu zorrotxoak ere oliba olioarekin, ozpinarekin eta gatzarekin.

29

028-029 aceitesB_EUS.indd 39

6/4/20 23:43


hilabete honetan

GLUTENIK GABEA San Miguel Berezia. Zeliakoentzat egokia den garagardoa.

AUKERA OSASUNGARRIA Heineken %0,0. Premium aukera bat eskaintzen dizu alkoholik gabe, erakargarria eta kalitatezkoa.

Trago freskagarria baino zerbait gehiago Lager, IPA, txigortuak‌ Gero eta garagardo mota gehiago agertzen ari da, errezeta berriekin eta zaporeak konbinatuz.. EROSKIn baditugu artisau erakoak, garagardotegi txikietan eginak, eta baditugu betiko lager-ak ere, garagardogile handien eskutik datozenak. AURREZKIA Amstel originala, San Miguel Berezia, Alhambra Tradizionala, Aurum Txigortua. Prezio txikia edukitzeak ez du esan nahi uko egin behar diozunik lager garagardorik onenari. Amstel etxekoa %100 dago garagar maltarekin egina; garagardo horia da, apar zuri bizikoa eta fruta ukituko lurrin arina duena. San Miguel etxekoa ezin egokiagoa da zure lagun taldearekin pasatzen duzun denbora betetzeko, horrexegatik da-eta Berezia. Zenbat eta San Miguel Berezi gehiago, orduan eta zabalagoa zure mundua. Alhambra Tradizionala ez da Alemaniakoak bezain mikatza, eta lupulu karga arinagoa dauka. Gure Aurum txigortua Alemaniako garagardo iluna da.

BERRIA Desperados Lima Hona hemen tekila zaporea duen garagardoa, kaktusaren eta limaren freskotasun harrigarriarekin konbinatuta. Fresh ukitu bat eguneko edozein unetarako.

30

030-031 cerveza_EUS.indd 38

6/4/20 23:47


GOURMET Lagunitas IPA. Artisau erakoa, Kaliforniatik datorrena. Oso erraz edaten da, erabiltzen den maltak leundu egiten baitu Ameriketako lupuluaren zaporea. Cruzcampo IPA. Lupulu asko dauka eta loreen lurrina. Franziskaner. Gariz egindako garagardo horia, Alemaniatik datorrena haragi gorriko plater onenak laguntzera. Cruzcampo erreserba handia. Konbinatu egiten ditu lupulu lurrintsuak eta malta hautatuak. Zapore sendoa eta gorputz orekatua ditu, upategian emandako denboraren ondorioz. El Ă guila iragazi gabea. Bere sendotasuna eta freskotasuna sumatzeko, botila biratu egin behar da zerbitzatu aurretik, barnean duen legamia esnatu dadin; malta karamelizatua ere badu, zenbait lupulu nahasian, eta osagai horiekin guztiekin, gorputz handia hartzen du eta zapore aski berezia. Amstel Urrezkoa. Lager berezi txigortu da, lurrin sendokoa eta zapore zertxobait karamelizatua duena, osagaien konbinazio bereziari esker: garagar maltak daramatza, hiru denboratan txigortuak, lupuloa ere bai eta, azkenik, Amstel-en legamia esklusiboa. Cruzcampo gariz egina. Ale motako garagardoa da, Alemaniakoen antzekoa; mikaztasun gutxi du eta fruta ukituko lurrin nabarmenak. Cruzcampo Andalusian IPA. Errazen edaten den IPA garagardoa da. Oso freskagarria da, eta konbinatu egiten ditu zitrikoen eta fruta tropikalen ukituak.

ARDURATSUAGOA San Miguel garagardo ekologikoa. Hauxe da merkatuko lehen ekologikoa, nekazaritza ekologikotik datozen osagaiekin egina.

31

030-031 cerveza_EUS.indd 39

6/4/20 23:47


hilabete honetan

Lixiba, konplikaziorik gabe Gero eta arropa gehiago daukagu armairuan eta kezka ere gero eta handiagoa guk erabiltzen ditugun produktuek ingurumenean duten eraginagatik. EROSKIn garbigarri sorta osatua daukagu, errazagoa izan dadin lixiba egitea.

AURREZKIA EROSKI basic garbigarri likidoa (40 dosi). EROSKI CorazĂłn de Marsella garbigarri likidoa (40 dosi) Ezin egokiagoak dira arropa zuriarentzat eta koloreetakoentzat, eraginkorrak baitira hotzean bezala beroan ere. Emaitzarik onena lortuko duzu preziorik onenean.

ONGI-ONGI ZAINTZEKO Norit delikatua eskuz (42 dosi) Horixe da garbigarririk onena arroparik delikatuenak zaintzeko. Formula neutro eta hipoalergenikoa du, eta zaindu egiten ditu zure eskuak eta leun eta lurrin goxoz blaituta uzten ditu arropak, leungarria erabili beharrik gabe. Norit delikatua makinaz (37 dosi) Oso egokia da modu berezian zaindu behar diren arropak garbigailuan garbitzeko. Ez du uzten bolatxorik sortu dadin eta zaindu egiten du zuntzen elastikotasuna, deformatu ez daitezen. Aproposa da artilea, zeta, puntua, canalĂŠ delakoa, gaza, likra, brodatuak... garbitzeko.

32

032-033 detergentes NUEVO_EUS.indd 32

6/4/20 23:52


ARDURATSUAGOA Botanical Origin (35 dosi) Jatorri botanikoa dute osagaien %97k, koloragarririk ez batere eta distira-emaile artifizialik ere ez. Eta eraginkortasunik galdu gabe. Brisa L’Arbre Vert (2 l) Hipoalergenikoa da, oso egokia larruazal sentibera dutenentzat eta ez dauka larruazaleko alergiak sortzen dituen substantziarik.

INGURUA ZAINTZEKO Ontzi %100 birziklagarriak eta EB-ko etiketa ekologikoa daukatenak. Etiketa horrek bermatu egiten du produktuak egoki betetzen dituela irizpide zorrotz batzuk, baliabideak modu eraginkorrean erabili direla eta ingurumena zaindu egiten dutela.

ERRAZAGOA, GARBIAGOA Ariel All in 1 Pods Eguneratu ezazu arropa garbitzeko modua Ariel All in 1 Pods garbigarriarekin, eta ikusiko duzu zer-nolako aldea! Guztia batean eskaintzen du bere formula berriak, eta desagerrarazi egiten ditu orban zailenak, usain konplikatuenak eta argitu eta babestu egiten du zure arropa garbialdi bakarrean. Pod erako garbigarriek sinplifikatu egiten dute lixiba guztia: bota Pod garbigarria garbigailuko danbor hutsera, jarri arropa gainean eta kito! Eguneratu zaitez eta egizu Pod!

EZIN GARBIAGOA Colon Higiene (60 dosi) Aktibo higienikoak daramatza formulan, eta sakon garbitzen du arropa eta higienizatu ere bai, usain txarrak errotik kentzen dituela, baita ur hotzetan ereColon Vanish (40 dosi) Bi batean dituen garbigarria da, orban zailak kentzeko balio duena, Vanish-ek ahalmen handia baitu orbanak kentzeko. Ur hotzetan ere eraginkorra da.

NEURRI-NEURRIAN Xaboi gehiago erabiltzeak ez du esan nahi arropa garbiagoa aterako dela. Garbigarri gehiago erabilita gastu gehiago izaten da, eta emaitza kaskarragoa. Garbigarri kopurua doitu egin behar zaio zikintasun mailari eta arropa kantitateari, eta kontuan hartu behar da xaboi gehiago behar izaten dela ura gogorragoa denean.

33

032-033 detergentes NUEVO_EUS.indd 33

6/4/20 23:52


edergintza

Ile zaindua eta babestua Eguraldi ona heltzearekin bat, ilea hondatzen hasten da eta sekula baino gehiago zaindu beharra dago uda sasoirako prest egon dadin. Edergintzako erritualaren zati garrantzitsu bat izaten da ilea ongi garbitzea eta moldatzea, leun-leuna eta ederra agertu dadin.

U

V izpiek hondatu egiten dituzte ilearen pigmentuak, berdin du naturalak diren edo tinduarenak, lehortu egiten dute ilea eta kendu egiten diote distira, indarra eta lehen zeukan itxura osasungarria. Ilearen keratina ere desegiten dute, eta itxura ahula, delikatua eta hauskorra ematen diote. Ilea ez dadin eten edo erori urte osoan, elikatu eta hidratatu egin behar izaten da, baina are gehiago orain, kanpoan denbora gehiago pasatzen badugu. Gaitz handiagoak saihesteko helburuz, oso garrantzitsua da zainketa guztiak ongi egitea. Baina ile guztiak ez dira berdinak eta produktu espezifikoak behar dituzte, bakoitzak dituen ezaugarriak eta lortu nahi den emaitza kontuan hartuko dutenak. Haurrekin, bestalde, garrantzitsua da produktuak leunagoak izatea ilerako eta buruko larruazalerako. Onena merezi duzu, barrenetik eta kanpotik, eta belle sailak xanpu eta egokitzaile sorta handia eskaintzen dizu familia osoarentzat preziorik onenean.

ZAINDU ZEURE BURUA ETA INGURUA Herbal Essences sulfatorik gabea Aloe puruaren ahalmena eransten zaio Herbal Essences-en bilduma berriari (sulfatorik gabea da).

NOLA ZAINDU ILEA

1 Eskuilatu ilea lehorra dagoela garbitu aurretik, korapiloak askatzeko.

2 Garbitu. Xanpu gutxi erabili eta eman masaje leuna buruko larruazalean, garondotik hasita lehenbizi, alboetan ondoren eta gainaldean azkenik.

3 Egokitzailea. Erabili egokitzailea edo maskaratxoa, eta beharrezkoa denean, eman tratamendu sendo bat elikatzeko eta lehengoratzeko.

34

34-37 belleza1_EUS.indd 34

6/4/20 23:53


GUZTIENTZAT belle xanpuak: peonia, pomeloa, erromeroa eta kamamila (400 ml) Xanpu bat dugu ile mota bakoitzerako. Peonia duena hipoalergenikoa da buruko larruazal sentiberetarako, pomelozkoa hidratatzailea ile mota guztietarako, kamamila xanpua argi-emailea eta erromerozkoa bereziki formulatua dago koipeztatzeko joera duten ileetarako. Parabenorik gabeak dira guztiak, eta silikonarik ere ez dute, ilearen akabera naturalagoa izan dadin.

AUKERA ESPEZIFIKOAK Cuidado Clรกsico xanpua EROSKI Laua & Argitsua, Kizkurrak & Uhinak. Keratina ile kizkurretarako, eztia eta pantenola zainketa klasikorako, eta keratina eta zetaren proteinak argia emateko. Parabenorik gabeak.

ERRESPETU GEHIAGO belle xanpua sulfatorik gabea (400 ml) Askotan, produktu eta tratamendu gogorrak ematen zaizkio ileari. Xanpu hau eragile garbitzaile ultraleunekin formulatua dago, biodegradagarriak dira eta iturri jasangarrietatik datoz. Ez dauka ez silikonarik, ez parabenorik eta ez koloragarririk ere. Errespetatu egiten du ilearen zuntza eta ongi elikatzen du ilea, suspertuta, leun eta zetatsu geldi dadin

4 Kendu hezetasuna leun-leun toalla batekin (igurtzi gabe).

5 Orraztu. Hasi korapiloak askatzen erdialdetik muturretara, ilea eten ez dadin, eta gero, askatu korapiloak goiko aldetik. Garrantzitsua da orrazi edo eskuila egokia erabiltzea.

6 Lehortu aire beroarekin. Hasi alboetatik eta bukatu goiko aldean, lehorgailuarekin mugimendu zirkularrak eginez.

35

34-37 belleza1_EUS.indd 35

7/4/20 14:37


edergintza

DISTIRA ETA NUTRIZIOA belle xanpua eta maskara Urre magikoa (300 ml) Elikatu eta distira ematen diete ile lehor eta itzaliei, eta hiru osagai aktibo konbinatzen dituzte horretarako: argan olioa, ilea lehengoratzeko eta berregituratzen laguntzeko; jojoba olioa, hidratatzeko eta indartzeko; eta keratina, ile moldatu, leundu eta lehengoratzeko.

LEHENGORATZEA belle xanpu lehengoratzailea edo lehengoratze intentsiborako maskara (300 ml) Ilea lehengoratzeko beharra baduzu, produktu sorta honekin errotik muturreraino berregituratuko duzu. SymrepairÂŽ darama formulan; ilean izaten dituen zeramiden antzekoak dauzka osagaien artean, eta horrek gaitasun lehengoratzailea ematen dio. Argan olioa ere badauka, gantz azido esentzialekin, eta horiek lehengoratu, berregituratu eta hidratatu egiten dute.

ILE ZURIA ile zurietarako & platinoetarako belle xanpua (300 ml) Bereziki formulatua dago ile zurietarako, eta babestu egiten ditu, tonu horixkak desagerraraziz. Ilea distiratsu eta argiz betea geldituko da lirio zuriaren estraktuari esker, gaitasun handia baitu herdoilaren aurka egiteko. Kerarize delakoa ere badauka, eta aktibo horrek babestu egiten du kolorea eguzki erradiazioaren aurrean eta lehengoratu egiten du ilearen zuntza barneko egituratik beretik.

BOLUMENA ETA DISTIRA Pantene Hair Biology Larruazala bezala, ilea ere aldatu egiten da denborarekin. Pantene Hair Biology, bizi guztian ile zoragarria edukitzeko.

36

34-37 belleza1_EUS.indd 36

6/4/20 23:53


KORAPILOAK ERRAZ ASKATZEKO Haurren xanpua eta moldatzailea (400 ml) Kalendula estraktua eta gari hozia daramatzate; hidratatzeko eta lehengoratzeko balio dute, eta leun eta erraz orrazteko moduan uzten dute ilea. Bietako inork ez darama parabenorik, eta xanpuak silikonarik ere ez. Hipoalergenikoak dira, eta test dermatologiko, oftalmologiko eta pediatrikoen bidez frogatuta daude.

BEGIETAN AZKURARIK EZ Haurrentzako xanpua 2 1ean Bere formulari esker, ez du azkurarik eragiten begietan, eta erraztu egiten du korapiloak askatzeko lana. Ilea leun eta lurrintsu geldituko da, marrubi lurrin gozo batekin. Gorputza leun-leun garbitzeko ere balio du. Ez dauka parabenorik eta silikonarik, eta test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogatua dago.

Haurrentzako xanpuak eta moldatzaileak Neska-mutikoen ileak ere arreta berezia behar izaten du. Xanpu egokiak hautatzea komeni da, horien ilea zaintzeko eta babesteko balio dutenak.

ILEARI TIRA EGIN GABE

PRODUKTU SORTA A OSATUA Champús Johnson’s Gold, Camomila, Gotas de Brillo, No Más Tirones, Gotas de Fuerza (500ml) Johnson’s etxeak xanpu sorta osatua dauka familia guztiarentzat.

Haurren korapiloak askatzekoa, udare usainekoa (250 ml) Esprai estraleuna da eta erraztu egiten du korapiloak askatzeko lana ileari tiraka ibili gabe; leunleun uzten du ilea, eta usain atseginarekin, udare lurrina darama eta.

37

34-37 belleza1_EUS.indd 37

6/4/20 23:53


baratzetik mahaira

Elikagaien bidaia: baratzetik dendaraino Zer gertatzen da elikagai bat baratzean biltzen denetik supermerkatura iristen den arte? Zenbat kostatzen da denda bakoitzera eramatea eta nork parte hartzen du prozesu horretan? Zergatik izaten du produktu batek prezio bat baino gehiago?

E

ROSKIn elikagai freskoen aldeko apustua egin dugu, hori delako elikadura osasungarriaren oinarria gure ustez. Hainbat konpromiso hartu dugu osasunaren eta jasangarritasunaren alde, eta nekazaritzako elikagaiak ekoizten dituen industriarekin lankidetzan ari gara kudeaketa komertzialak

1

behar bezala erantzun diezaien konpromiso horiei. Gardentasun ariketa bat da, zuzenean lotua dagoena kontsumoko kooperatiba gisa dugun izaera sozialari eta kontsumitzaileei informazioa emateko daukagun konpromisoari, zuk zeuk aukeratu dezazun zer komeni zaizun gehien

erosketa egiteko garaian. Gehien kontsumitzen den elikagaietako bati jarriko digu arreta, eta erakutsi egingo dizugu zer-nolako bidea egiten duen baratzetik zure mahairaino, eta nolako ekarpena egiten duen bidaia horretan parte hartzen duen eragileen bilakaera ekonomiko eta sozialean.

NEKAZARIAREN LANA Patata landatzeko, lur emankorrak eta ongi ongarrituak behar dira.

gain, ekoizpena handiagoa izan daiteke eta lurren kalitatea hobetu egin daiteke.

Erein ondoren, zaindu egin behar da landarea eta ohikoa izaten da onddoen aurkako tratamenduak ematea izurrite nagusietatik babesteko: mildiu onddoa eta kakalardoa. Ureztatzean, oso garrantzitsua da landaketa fase bakoitzean behar den ura ematea. Ureztatze sistema eraginkorra erabilita, nekazariek asko aurreztu dezakete, eta horretaz

Biltzeko prozesua Cartagenan eta Sevillan hasten da (apirila-maiatza), handik Gaztela Mantxara eta eta Gaztela eta Leonera zabaltzen da (uda), eta Arabara, Galiziara eta Kataluniara azkenik (udazkena). Bildu ondoren, Udapa zentral hortofrutikolari saltzen zaizkio, zeinak aurretik kalitate kontrolak egiten dizkion landareari landaketa eremuetan.

EREITEA

BARATZEAK AZTERTZEA

BILTZEA

38

38-41 huerta2_EUS.indd 38

6/4/20 23:59


BARATZETIK ZENTRAL HORTOFRUTIKOLARA ERAMATEA

2

Udapa arduratzen da patata landaketa eremuetan hartu eta zentralera eramateaz (Gasteizen dago, Araban). Hortxe hasten da produktua dendaraino eramango duen prozesua, gu erostera joaten garenean apalategietan aurki dezagun.

LANTEGIAN HARTZEA

Patatak Udapara iristen direnean, pisatu egiten dituzte eta lehenbiziko kalitate kontrola egiten diete. Hortxe sailkatzen dituzte bere erabileraren arabera (kontsumorako, ostalaritzarako edo industriarako).

SAILKATZEA

Eskuilarekin lurra kendu, neurrien eta kalitateen arabera bereizi, eta biltegiratu egiten dira hotz ganberetan.

IDENTIFIKATZEA

ZENTRAL HORTOFRUTIKOLAN

3

Sailkatu ondoren, patatak identifikatu egiten dira, produktuak prozesu guztian izan duen trazabilitatea eskuratzeko; era horretan, jarraipena egin daiteke osasun arazoak agertuz gero.

BILTEGIRATZEA

Eskaria egiten dugunean, patatak atera egiten dituzte biltegitik, berriz ere aztertu, poltsetan sartu eta kutxetan jartzen dituzte EROSKIren plataformetara bidaltzeko.

39

38-41 huerta2_EUS.indd 39

6/4/20 23:59


baratzetik mahaira

4

BANATZEA ZENTRAL HORTOFRUTIKOLATIK EROSKIREN M50 PLATAFORMARA Gure plataforman sartzean, produktua ikuskatu egiten dugu begiz. Baldintzak betetzen dituztenean, lurralde bakoitzeko plataformetara banatzen ditugu, Andaluzian, Balearretan, Zaragozan, Bartzelonan eta Galizian; kamioietan joaten dira, beste fruta eta barazki batzuekin, inguru bakoitzeko dendek behar dutenaren arabera.

GARRAIATZEA

5

PLATAFORMATIK DENDARA Lurralde bakoitzeko plataformetan, kutxaz kutxa prestatzen ditugu eskariak, denda bakoitzaren beharretara egokituta; denda horietara kamioi txikiagoetan banatzen dituzte. Plataforma sare horrekin, koordinatu egiten ditugu banaketak, eta horri esker, kamioi gutxiago erabili behar izaten da eta handitu egiten da eraginkortasuna.

FRUTATEGIA

6

SUPERMERKATUAN Kamioia iristen denean, frutategiko sailean uzten da produktua. Elikagaia etengabe kontrolatzen da, gehiago behar den ikusteko eta kalitatea eta segurtasuna zaintzeko. Produktuak saldu ondoren, bildu egiten dira kutxak, ontziak eta sortu izango diren hondakin guztiak.

7

ERREZETA ASKO Platerean bukatzen da patataren bidaia. On egin!

40

38-41 huerta2_EUS.indd 40

6/4/20 23:59


Honela banatzen da patata baten prezioa

Nahi al duzu Udapa bisitatu? Ikas ezazu nola iristen diren patatak zure mahaira Eman ezazu izena hemen: www. eroski.es/eventos

0,86 €/KILO

0,22 €/kg EROSKIREN PLATAFORMAK ETA DENDAK

0,21* €/kg EKOIZLEA Haziak, ura eta ureztatze sistema, tratamenduak (herbizidak...), landatzeko eta biltzeko makineria eta langileak.

0,40 €/kg ZENTRAL HORTOFRUTIKOLA (UDAPA) Kamioiak, instalazioak eta makineria (pisatzea, sailkatzea, eskuilatzea, poltsetan sartzea), galerak (produktua hondatu egin daiteke), hozkailuan gordetzea, antolatzeko materiala (kutxak, paletak), kalitate ikuskatzeak, fase bakoitzerako langileak.

Makineria, instalazioak, kalitate eta iraungitze kontrola, beste plataformetara eta dendetara banatzeko logistika, prozesuaren fase bakoitzerako langileak, produktu galerak eta saltokietako langileek ematen duten laguntza.

0,03 €/kg BEZa

*Batez besteko prezioa da; uztan eta produktuaren kalitatea nolakoa izan den, 0,18 € eta 0,24 € artean ibili ohi da.

41

38-41 huerta2_EUS.indd 41

6/4/20 23:59


baratzetik mahaira Adolfo Nájera Lapedriza Valle del Rincón Frutas y Verduras elkarteko presidentea

“EROSKIk egonkortasuna eman digu eta modu duinean bizitzeko prezioak” Errioxako nekazariak biltzen dituen elkarte bat da Valle del Rincon Frutas y Verduras. Guztira 200 familiak osatzen dute, eta beren arbasoek helarazi dizkieten balio tradizionalei jarraitzen diete lan egiteko moduetan, eta errespetuz tratatzen dituzte beren lurrak eta fruituak.

G

urekin lanean hasi aurretik, nolakoa zen egoera? 1998an fruta eta barazki mota batzuk ezin salduz ibiltzen ginen, merkatua beteta zegoelako, eta beste batzuk ekoitzi behar ziren. Bitartekarien bidez saltzen genuen eta espekulazioaren mende geunden, inolako planifikaziorik eta segurtasunik gabe. Orduan sortu zen EROSKIrekin harremanetan hasteko aukera. Zer aldatu zen gurekin hasi zinetenean? Guk ahalik eta urrutiena iritsi nahi genuen merkaturatze katean eta zuek zuzenean lan egin nahi zenuten ekoizlearekin. Bi estrategiak bat zetozen, eta, gainera, helburu bera genuen: produkturik onenak eramatea etxeetara, inguruak zainduta eta nekazariaren lanari ordain duina emanda. Hogeita bi urteren buruan, zer eskertzen duzue gehien gurekin lan egiteko orduan? Nekazariek egonkortasuna bilatzen dugu eta modu duinean bizi izateko aukera emango diguten prezioak, eta horixe lortu dugu EROSKIrekin. Harreman ekonomiko horretan pertsonak daude erdigunean, bai ekoizleak eta bai merkaturatzaileak eta kontsumitzaileak ere. Produktu

osasungarrien eta kalitatezkoen eskaintzan oinarritzen da harreman hori. Zer egin dezakegu ekoizpen kateko eragile guztiok baserri mundua jasaten ari den egoeraren aurrean? Ekoizleentzat benetan una zaila da oraingoa, ekoizpenaren kostuak gero eta handiagoak direlako eta zailtasunak daudelako salmenta prezioak igotzeko, lehia handiaren eraginez; egoera horretan, gure proposamena da kontsumitzaileak sentsibilizatzeko plan bat abiaraztea, eta ekoizleek, banatzaileek eta Administrazioak informazio gardena ematea produktuak duen prezioaren balio katea zein den erakusteko, baserritik dendarainokoa. Zuen kooperatibarako pauso handia izan zen EROSKI Natur sailean sartzea. Hasieran inork ez zuen uste EROSKI Natur-ek babesten duen ideiak funtzionatuko zuenik: jasangarritasuna eta elikadura orekatua, zaporea eta jatorria errespetatuz, baina arrakasta izan du. Aukera eman digu landaketa guneak hobetzeko, baita produktuak eta nekazarien ezagutza ere, eta lagundu egin digu jendeak gure produktuak ezagutu ditzan.

42

42-43 huerta_EUS.indd 32

7/4/20 0:04


Alejandro Carrasco Cultivos Hispalus-eko zuzendaria

“EROSKIrekin, prezioak egokitu egiten dira ekoizpenaren egiazko kostura� Almeriako enpresa txiki bat da Cultivos Hispalus. 70 hektarea ditu bereak eta beste 25 zenbait nekazari txikirenak, eta gure frutategietan izaten diren tomateak iristen dira handik.

N

oiztik ari zarete gurekin lanean? Nekazaritza arloko eragileekin garapenaren eta berrikuntzaren inguruan egindako lan batzuen ondorioz ezagutu zintuztegun. Esperientzia ona izan zen, eta 2007. urteaz geroztik gure tomateekin hornitzen zaituztegu. Nola iraun du harremanak hainbeste urtez? EROSKIn prest zeundeten dibertsifikatzera eta tomate mota bat baino gehiago sustatzera, eta ikuspegi hori bat zetorren gure estrategiarekin. Nolako harremana duzue gurekin? Helburuak elkarrekin ezartzen ditugu eta harremana errespetuzkoa eta profesionala da. Egoera kritikoak izan ditugunean, hortxe egon zarete, adibidez 2011n E.coli-aren krisia gertatu zenean. EROSKIk handitu egin zituen erosketak eta salmenta prezio erakargarria jarri zuen. Ustiapenaren gastu guztiak estali genituen eta urte negargarria izan zitekeena salbatu egin genuen azkenerako. Zuen ustez behar den balioa ematen al diegu zuen produktuei eta horiek ekoizteko egin behar den lanari? EROSKIrekin astez aste finkatzen ditugu prezioak, eta egokitu egiten da ekoizpen kostuetara. Kalkulua bada produktu batentzat euro batean jarri behar dela metro koadroa, bildutako kiloen arabera jartzen dugu prezioa, errentagarria izan dadin. Horrela egokitu egiten gara egiazko eskaintzara eta eskarira.

EROSKIren konpromisoa zenbateraino da lagungarria nekazarientzat? Nik uste hori dela etorkizuneko lan moldea. EROSKIn ez dituzue bilatzen hornitzaile merkeagoak beste herrialde batzuetan; mantendu egiten duzue harremana, eta horrek egonkortasuna ematen digu. Gainera, horri esker, zuen bezeroei produktu berezi eta bermatua eskain diezaiekezue. Zer esan nahi du iraupen luzeko kontratu baten egonkortasunak? Aukera ematen digu planifikatzeko, ikertzeko eta tomate mota berriak ekoizteko, etekinen %10 ikerkuntzan inbertitu baititzakegu. Etxaldeak hobetzeko modua ere ematen digu, eta langileek soldata finkoak eta osagarri aldakorrak dituzte, lehiakideenak baino %30 kotizazio hobearekin. Zuen produktuetako batzuek EROSKI Natur zigilua daramate. Zer ekarri dizue proiektu horrekin bat egiteak? Zailtasuna izan dugu etxaldeak EROSKI Natur-en eskakizunetara egokitzeko, baina kalitatezko marka batekin lan egiten dugunez, kontsumitzaileak jabetzen dira produktu hobea dela, eta balio erantsi hori ekoizpen kate guztira zabaltzen da.

43

42-43 huerta_EUS.indd 33

7/4/20 0:04


baratzetik mahaira

Konpromisoa dugu landa eremuarekin EROSKIn sustatu egiten dugu nekarazitzako elikagaiak ekoizten dituen industriako ehun produktiboa, funtsezkoa baita sektorea jasangarria izan dadin eta tokiko ekonomiak, kulturak eta paisaiak iraun dezan. • Epe luzerako harremanak ditugu. Gurekin lankidetzan hasi ziren lehen 30 hornitzaileei egiten dizkiegu gure erosketa guztien %80, eta zortzi urte baino gehiago daramatzagu elkarrekin. • Produktua ekarri baino lehen adosten dugu transakzio komertzial guztien prezioa, eta hornitzaileak oniritzia ematen dio.

• Eskarian eta eskaintzan oinarritzen da prezioen negoziazioa. Merkatuan kilo gutxiago dagoenean, prezio handiagoa ordaintzen zaie ekoizleei, eta uzta oparoagoa denean, jaitsi egiten da prezioa. EROSKIn bermatu egiten dugu ekoizlearen errentagarritasuna. Kilo gehiago dagoenean, prezio txikiagoa ordaintzen dugu. Ekoizpena apaltzen denean, berriz, gehiago ordaintzen dugu.

• Ez gara joaren enkanteetara eta ez dugu egiten likidazioko erosketarik, non produktua saldu ondoren ordaintzen diren erositako kiloak, saldu den kantitatearen arabera. • Sustatu egiten dugu Estatuan ekoitzitako produktuen salmenta, eta produkturik ez dagoenean edo sasoiz kanpo dagoenean bakarrik jotzen dugu beste jatorri batzuetara.

Sustatu egiten dugu kalitatezko produktuen eta balio erantsia duten ekoizpenen aurrerabidea. EROSKI Natur da horren adibiderik onena, produktu freskoetarako sortu dugun marka.

%58

handitu dira EROSKI Natur fruta eta barazkien salmentak azken 3 urteetan

90

EROSKI Natur-en salmentak

6.000 tonatik

gorakoak dira 2019an

fruta eta barazki baino gehiago saltzen ditugu EROSKI Natur markaren barrenean gure supermerkatuetan

44

44-45 huerta_EUS[1].indd 44

7/4/20 14:39


EROSKI Natur sailak ongi islatzen du nolako apustua egiten dugun baliozko produktuen alde, zeinak eragin onuragarria duen kate guztian: kontsumitzaileetatik nekazarietaraino. Zer eskaintzen dizu EROSKI Natur-ek?

Zer ematen dio nekazariari?

EROSKI Natur fruta eta barazkiak unerik onenean biltzen dituzte, behar bezala helduta daudenean eta freskotasun guztia dutela, gutxieneko gozotasun bat behar dute, neurri egokiak eta izen oneko jatorri eta barietateak, eta horrek bermatzen du horien zapore bikaina. Fruta eta berdura guztiek jasangarritasunaren Global GAP ziurtagiria dute, edo Ekoizpen Integratuarena. Gainera, ahal den guztietan, saiatzen gara Natur saileko ekoizleek Jatorri Izena edo Adierazpen Geografiko Babestua eduki dezatela, horiek, izan ere, berme gehigarria izaten dute kalitateari eta jatorriari dagokienez, eta apustu egiten dute landa eremuak aurrera egin dezan.

Elikagai batek Natur zigilua eduki dezan, nekazariak baldintza zorrotzagoak bete behar ditu landatzeko garaian, eta ingurumena ere errespetatu egin behar du, eta horrek handitu egiten dizkio kostuak. Baina lortzen den produktuak kalitate hobea izaten du eta ordaintzen dugun prezioa bi edo hiru aldiz handiagoa izaten da. EROSKI Natur-ek ezartzen dituen baldintza horiek, gainera, aukera ematen diote ikasi dituen hobekuntzak beste labore batzuetan ere txertatzeko eta horrela haren produktu guztiek balioa irabazten dute merkatuan, eta ingurumena zaintzeko ere lagungarriak dira, ekoizpena naturalagoa eta jasangarriagoa izaten baita.

45

44-45 huerta_EUS[1].indd 45

7/4/20 14:39


bidaiak

Kanaria Handia, oporleku handia

U

harteak ez dira uda sasoirako bakarrik. Kanaria Handia leku paregabea da urteko edozein sasoitan gozatzeko hango hondartza zuri eta urre kolorekoekin, paisaia harrigarriekin eta berdinik ez duen tenperaturarekin. BIOSFERAREN ERRESERBA. Uharteak duen gainazalaren ia erdia Biosferaren Erreserba izendatu zuen Unescok 2005. urtean, espezie aberastasun handia dagoelako eta inguruak oso ongi zainduta daudelako, gizakien eragina ahalik eta gehiena murrizteari esker. Gizakien arrasto hori ia ez da ikusten eremu natural babestuetan, eta

bisitarien begiei liluragarria gertatzen zaie ikusmira. Itsasertzean edo mendian, lur zati bakoitzak edertasun printza bat biltzen du bere baitan. NATURA MAITE DUTENENTZAT. Kanaria Handian bizi den fauna endemikoa arriskugabea da. Muskerrak, perenquenea edo hango ikur bihurtu diren txoriak ez ezik, txonta urdina adibidez, habiak egitera joaten diren berrogeita hamar hegazti espezie ere ikus daitezke. Itsasoan ere noiznahi agertzen dira ezusteak, hainbat arrain mota, izurdeak eta baleak ere bai, han urrutitik itsasertzera begira egoten direnak, gehiegi hurbildu

Akuariorako bisitak Kanaria Handiko Las Palmas hiriak duen eskaintzarik onenetakoa akuarioa da, Poema del Mar izenekoa; aisialdirako eremu handi bat da, eta hiru gune ditu, non 350 animalia espezie sartzen diren.

46

046-047 VIAJES_EUS[1].indd 46

7/4/20 14:41


Itsasertza apaintzen duen harea horia alfonbra bikaina da energia askatzeko. Dena den, atseden intimoa nahiago duenarentzat, hotelez kanpoko eskaintza ere hortxe dago: Maspalomasek, Ingelesaren Hondartzak edo Mogango itsasertzak balkoi paregabeak eskainiko dizkigute itsasoaren handitasunari begira egoteko.

“Kanaria Handia, Jainkoaren sorkaria� (Stephen Curry, Golden State Warriors taldeko jokalaria, NBA).

gabe. Bioaniztasun hori guztia geure begiz ikusteko, begiratoki sare bat dauka uharteak: 31 balkoi freskagarri, ikusmirarik onena izan dezagun. Mendi bideetan ibiltzeko zaletasuna dutenentzat ere leku aparta da, orografia gorabeheratsua baitu uharteak, eta berdin eskaladan edo bizikletan aritzea maite dutenentzat ere, ibilbide asko baitaude prestatuta, batzuk zailagoak eta besteak samurragoak. GIZATERIAREN ONDAREA. Tejedako harriek eta paisaiek arnasa hartzen dute eta taupaka ari dira. Aro prehispanikoan han bizi izan ziren antzinako gizakiengandik

dator aberastasun arkeologikoa, nagusiki Bentayga-ko Mendilerroko aztarnategietan pilatzen dena. Hain zuzen, Tejedak egiten duen ekarpena funtsezkoa da Risco CaĂ­do-ko paisaia kulturalean eta Kanaria Handiko Mendi Eremu Sakratuetakoan (Gizateriaren Mundu Ondare izendatu zituzten 2019ko uztailean).

MENDEBALDE URRUNAREN ZATI BAT. Sioux City parke tematikoak (Maspalomas, Las Palmas) eskala txikian irudikatzen du Ameriketako Mendebaldeko herrixka bat, non gaizkileek eta justizia zaleek beren kontuak garbituko dituzten ikuskizun efektista batean. Haurrak gehien erakartzen dituen atrakzioetako bat Palmitos Park izenekoa da: ingurumena dago unibertso horren erdigunean, non hegaztiak, narrastiak, ugaztunak eta landare espezie bitxiak elkarrekin bizi diren. Baina badira leku interesgarri gehiago ere Kanaria Handiko geografian barrena: Viera eta Clavijo lorategi botanikoa eta Cocodrilo Park delakoa, adibidez. Eta Zientzia eta Teknologiaren Elder Museoan heziketak eta aisialdiak bat egiten dute. Han, izarrak lurretik gertuago daudela dirudi. Aqualand ur parkeak eta Angry Birds Activity Park Puerto Rico delakoak ere ospe handia dute, eta leku apartak dira familia guztia jolasean aritu dadin.

GALARAZIA DAGO ASPERTZEA. Klima paregabea izaten da urte osoan, eta horri esker, neskamutikoek ez dute izango hondartzan aspertzeko betarik, gehienak ere oso egokiak eta seguruak baitira bainatzeko eta azpiegitura eta zerbitzu modernoz hornituak.

47

046-047 VIAJES_EUS[1].indd 47

7/4/20 0:10


Abantaila gehiago bazkide izateagatik Hilabete honetan, aurrezki gehiago Zenbait proposamen egingo dizkizugu EROSKI club-ekin gehiago aurreztu dezazun hilabete honetan. Zure armairua berritzeko proposamenetatik hasi eta aisialdiko aukeretaraino. EROSKI club-eko bazkide izateak dakartzan abantaila guztiei probetxua ateratzeko arrazoiak emango dizkizugu.

Prest al zaude eguraldi ona iristen denerako?

%8 arte

%10 arte EROSKI club-ekin aukera duzu aurrezki gehigarria eskuratzeko zure marka gustukoenak dituzten 80 dendatan baino gehiagotan, eta horrela berritu egin dezakezu zure armairua eguraldi onari ongietorria emateko.

%6

%7 arte

hilean

-%4 arte Aisialdiko aukerak ere baditugu: irakurgai berriak eskuratu ditzakezu Casa del Libro-rekin, edo otordu bereziak Just Eat zerbitzuan, une onak pasatu ahal izateko konpainiarik onenean.

-%10 EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, leku esklusiboa izango duzu Sustapen Gehiago atalean, eta askoz aurrezki gehiago eskuratu ahal izango duzu EROSKIren aplikazioan eta eroski. es helbidean.

48

048 VENTAJAS CLUB_EUS[1].indd 48

7/4/20 0:14


EROSKI 56 COLGATE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/04/20

12:32


EROSKI 56 BIMBO SILUETA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/04/20

12:03


EROSKI 56 XLS MEDICAL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/04/20

12:25


sariak

2.493

Tokian tokiko ekoizle txikirekin ari gara lanean

‘Diverhortaliza’: proiekturik berritzaileena Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokiak orain dela gutxi aurkeztu du zer-nolako erronkak dituen kontsumo handiko kateak eta zein diren arlo horretako hogei proiekturik berritzaileenak, eta horien artean, Diverhortaliza nabarmendu du, EROSKIk abian jarri duen ekimena.

B

aratzeen errentagarritasuna hobetzea da Diverhortalizaren helburu nagusia, eta horretarako, dibertsifi kazioa eta landaketa berrien erabilera jasangarria sustatu nahi ditu. EROSKIk jarri du abian, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizleekin lankidetzan. Ekimen hori diruz lagundu dute Eusko Jaurlaritzak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (FEADER), eta partaide dira, halaber, NEIKER Tecnalia zentro teknologikoa

eta tokiko ekoizle kooperatiba anitz.Parte-hartzaile bakoitzak bere ezagutza eta jakinduria eskaini du. EROSKIri dagokionez, proiektua gidatu ez ezik, EAEn interes komertzial gehien daukaten laboreak identifi katu ditugu, eta gure ardura da metodologia hedatzea, beste ekoizpen talde batzuetan ezarria izan dadin. NEIKERen zeregina izan da landaketa gune horietarako egokienak diren haziak eta aldaerak hautatzea; haiek diseinatu dituzte proba pilotuak eta

metodologia ere bai, nekazariek probak sistematizatzeko helburuz. Kooperatibek, berriz, etxaldeak aukeratu dituzte, eta hasiak dira probak egiten, produktu eta aldaera batzuei onespena ematen eta beste batzuk baztertzen. Ekimena urte honetan amaituko da, eta bukaeran, identifi katuta izango dituzte porruak, brokoliak, berenjenak eta eskarolak ekoizteko aldaerarik eta laborantza erarik onenak. Hala diote proiektuko arduradunek, 2019an egindako azterketen emaitzetan oinarrituta.

54

054 premio_EUS.indd 54

7/4/20 0:22


EROSKI 56 BOTANICAL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/04/20

11:53


EROSKI 56 FOX NUEVA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

03/04/20

12:15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.