EROSKI_MAYO_2023_EUSKERA

Page 1

www.eroski.es #88 ‘23ko maiatza Entsaladak Eskaintza osatua, jateko prest Glutenik gabea 2.300 produktu baino gehiago Erruz aurreztu dezazun, maiteminduta bukatzeraino Maitemintzeko moduko club-a AURREZKIKUPOIAK dakartza 47. orrialdean EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero. 20 kupoi perts nalizatu hilean % %10 AURR ZKI-KUPOIA AURR ZKI-KUPOIA
20 kupoi perts nalizatu hilean www.eroski.es 2023ko maiatza 04 Zenbaki honetan 06 Gure dendetako azken kontuak 10 Maitemintzeko moduko club-a 18 Glutenik gabeko produktuak 24 Entsaladak 30 Tokiko esnekiak 38 Edergintza: larruazala eta ilea puntu-puntuan uda sasoirako 42 Elkartasuna 44 Bidaiak: Costa Daurada 47 Aurrezki-kupoiak 50 Albisteak 30 Tokiko esnekiak 18 Glutenik gabeko produktuak 3 10 Maitemintzeko moduko club-a 24 Entsaladak 44 Bidaiak 38 Edergintza Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan. aurkibidea %10 %10 AURR ZKI-KUPOIA AURR ZKI-KUPOIA Erruz aurreztu dezazun, maiteminduta bukatzeraino

Maitemindu zaitez gure club-arekin

Guztion eskubidea da modu osasungarri eta jasangarrian elikatzea, baina beti ez dago bermatua. Eta batzuetan dena maldan gora jartzen dela iruditu arren, EROSKIn konpromisoa hartu dugu ongi jateko aukera izan dezazun prezio onean. Hori dela eta, duela hilabete eta erdi saski bat aurkeztu genizun, eta 1.000 produktu baino gehiago bildu ditugu bertan zure biltegia eta hozkailua bete ditzazun maitemintzeko moduko prezioekin. Baina aurrezteko egin nahi dizugun proposamena urrunago doa.

Hilabetero kontatu egingo dizugu nola pilatu dezakezun aurrezkia, eta harritu egingo zaitugu gure

zenbaki honetan

kalitate, aukera zabal eta prezio onekin, beti bezain maiteminduta jarrai dezazun EROSKIrekin. Oraingoan, maitemintzeko moduko club-a aurkeztuko dizugu. Ba al dakizu egiaz zer eskaintzen dizun bazkide izateak? Orrialde hauetan azalduko dizugu. Esan egingo dizugu zenbat aurrezten duzun gure kupoi eta egun bereziekin, nolako zozketa erakargarriak egiten ditugun eta beste zenbat abantaila eskuratu ditzakezun.

Mantala jartzeko gonbita ere egingo dizugu errezeta berri eta gustagarriekin, eta glutenik gabeko produktu sorta zabala aurkeztuko dizugu. Euskadiko, Nafarroako, Errioxako, Kataluniako eta Balearretako zeliakoen elkarteetako kide diren familiek %20ko deskontua izaten dute EROSKIn glutenik gabeko produktu jakinak erosten dituztenean.

Tokian-tokian egiten dituzten esnezko postreak dastatzeko aukera ere eman nahi dizugu, zapore eta kalitate apartak dituzte eta. Letxugari buruz hitz egingo dugu, zure ilea eta larruazala nola zaindu behar duzun azalduko dizugu uda sasoira begira, eta kontatu egingo dizugu gure keinu txikiek nola alda dezaketen mundua. Aldatuko al dugu elkarrekin?

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP.

Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

4
Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna
editoriala

Azken kontuak

Beti ongi informatuta egon zaitezela nahi dugu, aukeratzen dituzun produktuak egokienak izan daitezen zuretzat eta zure familiarentzat. Gure dendetara iritsi diren azken produktuak aurkeztuko dizkizugu atal honetan, ezerk ez diezazun ihes egin eta azken berrikuntzen berri izan dezazun. Hartu gogoan!

EROSKI KAKAHUETE ZURITU TXIGORTUA GATZIK GABE

Zizka-mizka osasungarri

eta asegarria

Kakahuetea ez da fruitu lehor bat, lekalea baizik, baina aukera osasungarria da mokadutxo bat egiteko, baldin eta neurrian jaten bada. EROSKIn are aukera osasungarriagoa eskaintzen dizugu, gatzik gabeko kakahuetea, zuritua eta txigortua, ezin hobea beren burua zertxobait gehiago zaindu nahi dutenentzat. Oliorik eta gatzik erabiltzen ez denez, kakahuetea huts-hutsik jatearen plazerarekin gozatuko duzu. Lekale horren eskutada batek kopuru aipagarrietan ematen du magnesioa, fosforoa, nikela eta burdina ere asko.

EROSKI BIO GAILETAK

HORNITU ZAITEZ ENERGIAZ OLOA, FRUITU LEHORRAK ETA

HAZIAK ELKARTZEN DITUZTEN MOKADU GOXO-GOXOEKIN

Ase egiten dute eta ahogozo gustagarria uzten. EROSKI BIO olo gailetak fruitu lehor eta haziekin ezin gustagarriagoak dira gosaritan hartzeko, askaritan edo otordu artean bestela. Zuntz ugari daukate eta palma gantzik

ga z go ed g

ez, oloa daramate zereal nagusi gisa eta oinarria kakahuetez egina. Bi eratakoak dituzu, batzuk fruitu lehorrekin eta besteak haziekin.

Gaileta horien osagai guztiak metodo tradizionalekin lortu dira eta ingurumena errespetatuz.

6

TULIPÁN PLANTEQUILLA

Aldaketak tentatu

egingo zaitu

Zaporea maite duten guztientzat, hemen da Tulipán Plantequilla. Gurina bezala zabaltzen, jaten G ur i na b eza l a za b a lt zen, ja ten eta labeztatzen da, osagaiak %100 naturalak eta begetalak dira, eta gur in zap ore gu sta garria du .

Laguntzaile perfektua une txiki handietan

Faustino ardo onduak etiketa berria dakar. Diseinu berri horrek izaera modernoagoa ematen dio, eta bi elemetu ikoniko darabiltza horretarako, Rembrandt-en erretratua eta Faustinoren

“F” letra, biak ere Errioxako ardo handien artean sartu dutenak marka hori; horren erakusgarri, beste urte batez munduan zale gehien dutenen artean ageri da, Drinks International aldizkari ospetsuaren arabera.

7
Elaborazio prozesuak %73 eragin txikiagoa du ingurumenean. * Bizi-zikloaren Analisirako Tresnan oinarrituta (Quantis-ek sortu du), zeinak alderatu egiten dituen Tulipán eta animalia jatorriko gurin kantitate berdina Espainian (2022). Ikus gehiago hemen: www.tulipan.es
Faustino Onduaren etiketa berria! i za e m ele ho e “
Faustino mintzo da club-erako Tulipán mintzo da club-erako

COLNATUR BEAUTY

Edergintzaren Garaipena 2023 saria

Ordesa Laborategiek sorturiko gehigarria da Colnatur Beauty, Verisol® kolagenoan oinarritua eta azido hialuronikoa eta antioxidatzaileak daramatzana, eta Edergitzaren Garaipena izeneko saria eskuratu du 2023ko ekitaldian.

Edergintzaren, kosmetikaren eta zainketa pertsonalen arloan Espainian ematen duten kalitate zigilu bakarra da sari hori. Produktuen eraginkortasuna eta gogobetetze globala hartzen ditu kontuan, eta kontsumitzaileek probatzen eta saritzen dituzte. Colnatur ® Beauty gehigarriak lagundu egiten du larruazalaren

elastikotasuna hobetzen, zimurrak gutxitzen eta zelulitisa murrizten; horretaz gain, zaindu egiten ditu azazkalak eta ilea. 30 zorroko kutxatxo batean dator, basoko fruituen zaporearekin, eta formatu ezin egokiagoa du noranahi eramateko. Har ezazu gogoan elikadura arloko gehigarriek ez dituztela ordezkatu behar dieta askotariko eta orekatua eta bizimodu osasungarria.

Babes gorena betiko lurrinekin

belle eta MEN by belle sailetako gure desodoranteak, sprai erakoak, berrikuntzekin datoz: formula berriak dituzte eta ontzietan hobetu egin dugu ihinztagailua. Gure markako lurrinei fi dela bazara, ez kezkatu, aurreko produktu sortek zituztenekin jarraitzen baitugu. Gainera, desodorante antitranspiratzaile guztiek odour control darabilte eraginkortasuna hobetzeko, eta 48 orduko babesa eskaintzen dute. Aukeratu ezazu zuri ongien egokitzen zaizuna.

azken kontuak 8
ERAKO DESODORANTEAK, BELLE ETA MEN BY BELLE
SPRAI
Colnatur mintzo da club-erako

Esgirmintzo da club-erako

Naturalki ona

Glutenik gabeko produktuak egiten dituzten ekoizleen artean, Esgir da aipagarrienetakoa Espainian. Valentzian daukaten plantan egiten dute prozesu osoa: kozinatu, muntatu, lehortu, txigortu, karamelizatu eta ontziratu, berme guztiak hartuta, ez dadin gertatu kutsadura gurutzaturik.

Glutenik gabea

Egokiak dira dieta beganoak egiteko

Azukre gabea

Nutri-Score A

Orain etxean dasta dezakezu Euskal Herriko tabernetan arrakasta gehien duen pintxoetako bat, modu eroso eta azkarrean gainera. La Cocina del Norte etxearen Urdaiazpiko eta porru entsalada jateko prest dago nonahi zaudela ere,

eta harritu egingo zaitu bere zapore leunak, ukitu fresko eta zertxobait azidoarekin, eta testura krematsuarekin, non nabarmendu egiten diren porruaren eta urdaiazpikoaren ukitu kurruskatsua.

Aperitiboetan, sarrerakoetan edo tapetan entsaladilla gisa erabil daiteke, ogi xerra baten gainean jar daiteke pintxo gisa eta sandwichak eta ogitartekoak egiteko ere egokia da.

NUTRI-SCORE A

A B D E C

Pintxo klasiko bat etxean gozatzeko

9
URDAIAZPIKO ETA PORRU ENTSALADA
Elaboración tradicional
La Cocina Del Norte La Cocina del Norte mintzo da club-erako

Utz ezazu EROSKI CLUB-EK

MAITEMINDU ZAITZAN

EROSKIn, airean dago maitasuna. Maitemintzeko moduko prezioa duten 1.000 produktu baino gehiagotan dago eta gure clubean ere bai. Zu bertako kide zara, baina ba al dakizu egiaz zenbat

aurreztu dezakezun bazkide izanik?

Maitemindu zaitez gure kupoi pertsonalizatuek emango dizuten aurrezkiarekin, gure sustapen eta eskaintza esklusiboekin eta gure zozketa eta txartelekin. Gure

maitasunak taupaka jarrai dezan nahi dugu, eta horregatik, EROSKI clubeko bazkide izanda eskura dituzun abantaila guztien berri emango dizugu. Hartu gogoan! Erruz aurreztuko duzu, maiteminduta bukatzeraino!

20 KUPOI

PERTSONALIZATU HILEAN

Maite nauzu?

BALE BALE

maiteminduta buka dezazun

Gustoko nauzu?

Batzuetan, bale bat gehien balio duena da

Erosketak egin eta EROSKI club txartela erakuste hutsak abantaila besterik ez dakar. Hilero 20 aurrezki-kupoi pertsonalizatu izango dituzu zain, zure lehentasunen eta ohiko erosketen arabera banatuak. Horiekin, batez beste gastatzen duzunaren %5 aurreztu ahalko duzu, EROSKI club-en 1,2 milioi bazkide dagoeneko egiten ari diren bezala.

Kupoiak erabiltzea erosketa bakoitzean errazago aurrezteko modu bat da. Kupoiak zuretzat pentsaturik daude. Deskontuak eskaintzen dituzte maiz-maiz erosten dituzun produktuetan, horiek erabiliz gehiago aurreztu dezazun.

Zuk nahi duzun bezala eskuratu ditzakezu:

Aktibatu itzazu zure kupoiak eta maitemindu zaitez aplikazioaren abantaila guztiekin

Zure aurrezki-kupoiak eta eskaintzak

Zure eskuorriak

Zure erosketa tiketak

Produktuen eskanerra

Hileko zure aurrezkia

Zure txartel digitala

Nire erosketen zerrenda

Eta askoz gehiago!

1. Digitala zarela eta EROSKI aplikazioa daukazula? Sar zaitez ‘aurrezki kupoiak’ atalean eta aktibatu itzazu.

2. Gure mezu elektronikoa jasotzen duzula? Egizu klik ‘aurrezki kupoiak’ atalean eta berehala aktibatuko dituzu eroski.es webgunean.

3. Eta papera nahiago baduzu, postaz iritsiko zaizkizu etxera edo gure supermerkatuetako ordainlekutik pasatzean aterako zaizkizu. Hala denean, zure ohiko EROSKI dendara eraman beharko dituzu hurrengoan erosketa egitera zoazenean.

10
hilabete honetan

Pilatu Aurrezkia BAZKIDE IZANIK

Eskuratu itzazu deskontu eta eskaintza esklusiboak, adibidez 2x1 erakoak, edo baliatu

itzazu erosketa guztietan BEZa itzultzen dizugun egunak, gasolinatarako kupoiak...

SERGIO BLASCO MONTERO (Caceres)

Bazkidea da 2014an EROSKI club txartela sortu genuenetik, eta nabarmendu duenez, “pizgarri handia da erosten jarraitzeko”.

-Zergatik egin zinen bazkide? Travel Club-etik beste pauso bat ematea izan zen, aurrezki gehigarri bat eguneroko erosketan, eta ez nuen aukera galdu nahi.

-Ia hamar urte pasatu dira. Zerk mantentzen zaitu maiteminduta? Batez ere EROSKI produktuen kalitateak eta prezioak, azkenerako merkeago ateratzen delako puntu gehigarriak

Atera probetxurik handiena

ZURE ORDAINKETA TXARTELARI

Gorria omen da maitasunaren kolorea. Baita EROSKI club ordainketa txartelarena ere. Oraindik ez baduzu, seguru gaude lehenbiziko kolpean maiteminduko zarela. Arrazoirik ez zaizu faltako: ez dauka jaulkitze eta mantentzen kuotarik, dirua atera

eta txartelean itzultzen dizuten dirua gehituta. Gainera, txoratzen egoten naiz BEZik gabeko egunekin. Egun horietan Madrilera joaten naiz eta erosketa handi bat egiten dut. Gauza batzuetan, adibidez etxetresnetan, %21 aurrezten duzu, eta hori diru asko da. Erosketa bakoitzean, gainera, Urrezko txartela ere badudanez, itzuli egiten didate gastatu dudanaren %4.

Mundu guztirako balio du

Finantzaketa EROSKIn

dezakezu gure kutxazainetan eta itzuli egiten dizu EROSKItik kanpoko saltokietan egiten dituzun erosketen %1. Eta hori hasiera baino ez da, abantailen zerrenda askoz luzeagoa da eta. Oraindik pentsatzen ari al zara? Eskuratu ezazu lehenbailehen!

ITZULI EGINGO DIZU EROSKITIK KANPOKO EROSKETEN %1 (1) ETA DOAKOA DA BIZI OSORAKO Ez dauka jaulkitze eta mantentze kuotarik eta itzuli egingo dizu jatetxeetan, zineman, modan, eta abarretan egiten dituzun erosketen %1.

ESKUDIRUA GURE KUTXAZAINETAN Dirua komisiorik gabe atera ahalko duzu EROSKIren hipermerkatu eta supermerkatuetako kutxazain automatikoetan.

(1) Ikusi baldintzak hemen: www.eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski/ahorros-y-ventajas/ Santander Consumer Finance,

Txartel gehigarriak

Istripu asegurua barne Paperik gabeko zerbitzua

Ordainketa errazak

Dirua berehala

‘Contactless’ eta ‘PIN’-a

Informazio xehea

Ordainketa mugikorra

S.A. erakundeak jaulkitako txartela da.
11
“Txoratzen egoten naiz BEZik gabeko egunekin”
Abantailak

Seme-alabak badituzu, hona hemen

PLAN BAT MAITASUNA JALGI DADIN

Plan ona aurrezteko

Familia Plana 0·12 programa EROSKI club-eko bazkideei zuzentzen zaie, 12 urte arteko haurrak dituztenei, eta konbinatu egiten ditu deskontu esklusiboak eta gai jakin batzuen inguruko aholkuak (nutrizioa, higienea...), zure egunerokoa eta zure familiarena errazagoak izan daitezen. Doan eman dezakezu izena. Webgunean inprimakia bete baino ez duzu egin behar: eroski.es/familias012.

Familia Plana 0·12 programakoa (1) bazara, %2 aurreztuko duzu EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan (elikadura, erregaia, moda, teknologia eta gehiago), hilean 150 €-tik gorako gastua eginez gero. Zure EROSKI club txartelean sartuko dizute dirua, erosketak egin eta hurrengo hileko 10. egunean gutxi gorabehera, eta nahi duzunean erabili ahalko duzu erosketa gehiago egiteko.

Plan bat, gehiago jakiteko

Familia Plana 0·12 programaren webgunean eduki

interesgarriak aurkituko dituzu garaian garaiko zainketari, elikadurari eta heziketa emozionalari buruz. Zeren zain zaude gehiago jakiteko?

Nutrizio aholkularitza doan Gure nutrizionista taldeak modu pertsonalizatuan eta doan aztertuko ditu zure kontsulta guztiak. Txikientzako errezeta dibertigarriak ere aurkituko dituzu eta EROSKIren Elikadura Eskola praktikoetan parte hartzeko aukera ere izango duzu, non gehiago ikasteko modua izango duzun elikadura osasungarriari eta jasangarriari buruz.

%2 en eta

EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan

4 AURREZKI KUPOI HILEAN

zure familiaren beharrizanetara egokituta

%5 ta

Pixoihal eta toallatxoetan

Hilean 150 €-tik aurrerako erosketa eginda

Zure haurtxoak 3 urte egin arte

Emaginaren aholkularitza doan Bidal itzazu galderak erditu aurreko uneei, erditzeari edo erditu ostekoari buruz, eta emagin profesional batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta eta doan erantzungo dizu. Bideoak eta gidak ikusteko aukera ere izango duzu erditu aurreko eta osteko ariketei buruz. Eta, gainera, beste gauza batzuen artean, zure haurtxoarekin masajeak eta ariketak nola egin ditzakezun ere azalduko dizugu.

12
Aurreztu
Eman ezazu hemen izena
(1) Ikus itzazu baldintzak hemen: eroski.es/familias012/ hilabete honetan

TXARTEL HONEK URREA BALIO DU Bermatua izango duzu %4ko aurrezkia

Zer-nolako abantailak eskaintzen ditu?

Nork

HANDIA URREZKO

nahi du HARRI BITXI XARTELA izanda

Urrezko txartelarekin %4 aurreztuko duzu EROSKIn egiten dituzun erosketa GUZTIETAN (1). Elikaduran, etxeko gauzetan, gasolinan, bidaia bat egiten duzuenean, eta baita betaurrekoetan ere!

Hilabete bat doan

Iraupen konpromisorik gabe

% 4

EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan hilean

Bateragarria da gainerako eskaintza eta sustapenekin

MARIA DIESTE (Pontevedra)

zure

ezaz

Erakuts ezazu zure Urrezko txartela ordainlekutik pasatzean, eta aurrezkia automatikoki sartuko dizute zure EROSKI club txartelean.

Truka ezazu pilatu duzun dirua zuk nahi duzunean.

Truka ezazu

Animatu zaitez probatzera eta, gustatzen ez bazaizu, automatikoki baja eman dezakezu zure eremu pribatutik.

Urrezko txartela erabiltzen hastea prozesu naturala izan da Maria Diesterentzat. EROSKIren 160.000 Urrezko bazkideetako bat.

- Zerk bultzatu zintuen pauso hori ematera? Erosketak EROSKIn egin ohi ditut eta bertako gasolindegian hartzen dugu erregaia. Kalkuluak egin nituen webguneko

simulagailuan eta ikusi nuen Urrezko txartelarekin irabazten ateratzen naizela.

A partir de 150€ de compra mensual

-Hilean zenbat aurrezten duzu txartelarekin? 100 euro bai lasai asko, hilabetearen arabera.

-Gomendatuko zenuke? Zalantzarik gabe. Nire ahizpetako batek ere atera du. Gasolinarekin eta gehien kontsumitzen dituzun produktuen bidez iristen zaizkizun kupoiekin, aurrezkia bermatua dago.

-Familia Plana 0·12 programako kide ere bazara. Eskertzen da pixoihaletan, toallatxoetan eta haurrentzako janarian halako deskontuak izatea.

“Hilean 100 euro inguru aurrezten ditut lasai asko”
hilean 4,99 €-ko kuota ordainduta
13
Egin zaitez Urrezko eta proba ezazu DOAN lehenbiziko hilabetean
A a E z T
(1) Ikusi Urrezko txartelaren baldintzak hemen: eroski.es/tarjeta-oro-eroski-club/

hilabete honetan

MAITEMINDU ZAITEZ

Sustapen Gehiago atalarekin

EROSKItik kanpo ere aurreztu dezakezu.

EROSKI club-en

‘Sustapen Gehiago’ atalean aurrezten jarraitu ahalko duzu

80 markatan baino gehiagotan (moda, aisialdia, elektronika, errestaurazioa, etab).

Guztietan

%15erainoko aurrezkia izango duzu, eta gehitu egingo zaizkie zure

EROSKI club

txarteleko abantailei.

EROSKIREN

WEBGUNEA

eros.ki/mas-promociones

Pilatu Travel Club puntuak

Markatuta dauden ehunka produktu erosita eta puntuak trukatuta opariekin, bidaiekin eta askoz gehiagorekin.

Eman begiratu bat Travel Club-eko katalogoari eta maitemindu zaitez opari guztiekin!

EROSKI APLIKAZIOA

Kupoien eta eskaintzen atalean

14
Hemen aurkituko duzu:
CATÁLOGO INTERACTIVO DE TRAVEL CLUB VIAJES Y MÁS El club que enamora

Maitemintzeko moduko ZOZKETAK

EROSKIn saritu egiten dugu zure fideltasuna urtean hainbat zozketa eginda. Aurrezteko 100 saski, 200 smartwatch, bidaiak Eguberrietan edo udan, Eurodisney-ra joateko, Finlandiara, Karibera, Laponiara eta munduari itzuli bat emateko aukera ere bai, eta 70.000 eurorainoko sariak EROSKIren aplikazioan. Zure fideltasuna saritu nahi dugulako, data berezietan, udan adibidez, milioi eta erdi opari banatzen ditugu bazkideen artean, 400.000 €-tik gorako balioa dutenak.

ari it zuli a 70.000 plikazioan. ulako, data oi eta erdi e an, enak.

ZOZKETAN

maitemintzeko moduko

Eraman ezazu 90 €-ko

40 saski hauetako bat

Parte hartzeko, sar zaitez gure aplikazioan edo eroski.es helbidean eta aktibatu ezazu edozein

aurrezki kupoi

€ -ko o ba t ar e do an dozein

produktuz beteriko

beteriko sa skiak

a tzaren 11tik ekainaren 14ra. Sustapen honetan parte hartuko dute ER OS KI zioan ztiak:eroskies/sorteo - carros/

Zozketa indarrean egongo da 2023ko maiatzaren 11tik ekainaren 14ra. Sustapen honetan parte hartuko dute EROSKI club txartelaren jabeek, EROSKIren aplikazioan edo webgunean sartu eta deskontu kupoi digital bat aktibatzen dutenean. Ikus itzazu hemen baldintza guztiak: eroski.es/sorteo-carros/

2 eta 9 urteko seme-alaben aita da Jose Luis Garcia Fobo, eta Familia Plana 0.12 programak eskaintzen dituen abantailak eskuratzen ditu; EROSKIren zozketa batean saria eskuratu du

-Laponiarako bidaia zer izan da, amets bat betetzea? Sekulako zortea izan dugu. Oso bitxia izan zen. EROSKIk Azkoienen duen dendan sartu ginen, han egiten baititugu erosketak, eta alabak esan zidan Disney-ra eta Laponiara joateko bidaiak zotz egiten zituztela. Emazteak berehala esan zuen sekula ez direla egokitzen, eta hara!, handik 15 egunera hots egin zidaten esanez horietako bat gurea zela. Bidaia zoragarria izan zen, amets bat familia osoarentzat. Oraindik ez dut sinesten.

-Hori izan al zen parte hartu zenuen lehen zozketa? Ez, guztietan ematen dut izena eta 100 euroko saskietarako ere bai. Orain, gainera, lehen baino ilusio gehiagorekin.

-Zerk maitemintzen zaitu gure club-etik? Egia esan, deskontu, kupoi eta puntu guztiak batzen badituzu, koska ederra da. Gainera, 12 urtetik beherako haurrak dituen familia izaki, Familia Planeko kide izateak dakarren gehigarria dugu, aski eskaintza interesgarriekin haurrak hazten ari garen garai honetarako.

15
JOSE LUIS GARCIA FOBO (Nafarroa)
“Bidaia zoragarria izan zen, amets bat familia osoarentzat”
ko

hilabete honetan

Korear talotxoak berdurekin

• 100 g kuiatxo

• 100 g azenario

• 80 g tipulin

• 100 g perretxiko (shitake)

• 100 g garbantzu irin

• 100 g gari irin

• 25 g arto irin

• 100 ml ur

• Gatza

Saltsa egiteko:

• 80 ml soja saltsa

• 40 ml arroz ozpin

• 40 ml sesamo olio

• 4 g sesamo hazi

• Txile malutak (aukerakoa)

NOLA PRESTATU. Garbitu berdurak eta moztu zerrenda finetan mandolina batekin edo labana batekin.

0,99 € ERRAZIOAK

Jarri berdurak ontzi batean eta bota irinak eta gatza. Nahasi ongi.

Erantsi ura eta nahasi berdura guztiak ore lodi batekin estali arte.

Bota plantxa batean edo zartagin ez-itsaskor batean nahastura horren zenbait koilarakada eta egin talotxoak. Kozinatu su ertain-eztian. Barnetik erabat egina dagoenean, eman buelta eta egin beste aldetik.

Saltsarekin lagunduta zerbitzatuko dugu, eta saltsa egiteko, nahasi egingo ditugu soja, arroz ozpina, olioa eta sesamo haziak, eta ukitu mina maite baduzu, baita txile malutak ere.

OHAR DIETETIKOA

Talotxo hauen antzekoak izango lirateke Cadizen egiten dituzten izkira talotxoak, baina honako hauek berduraz eginak daude.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Karbohidratoak eta proteinak ematen ditu -batez ere garbantzu irinetik datozenak-, eta kalitate oneko gantzak, sesamo oliorenak. Egokiena litzateke berdura pixka bat gehiago jartzea eta, horrela, errazio batera iristea. Horrekin batean proteina iturri osasungarri bat eransten badugu, plater aski osatua lortuko genuke. Egokia da dieta beganoak egiteko.

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

ERRAZIO BATEK DAUKA:

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Hutsik egiten ez duten errezetak

30’ %17 331 %37 2,22g %7 6,28g 9% 1,73g %17 12,14g A B D E C NUTRI-SCORE A
16
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

hilabete honetan

GLUTENIK GABE AUPA ETXEBESTE

Batzuetan film batean adina gorabehera pasatu behar izaten dira glutenik gabe jateko.

Norbaiti zeliakia duela esaten diotenean, etxekoek kolpe handi samarra hartzen dute. Aldatu egin behar da kozinatzeko modua, erosketen zerrenda, zalantzak agertzen dira, beldurrak... Horrexegatik, zure erosketa drama bat izan ez dadin, gauzak erraztu egin nahi dizkizugu. EROSKIn gure markako 500 produktu baino gehiago ditugu zure elikadura

Ogiak kalte egiten dit, zeliakoa pro ro duk du d tu u bai b i ba no geh g iag g o d od itu tu u gu g zur u e e ee likkadu a ad ra a osooa e ae rra ra zag oa o eta me m rkeagoa i ai a zan an da din d eg g iten en d it, zeelliakoa iz i ango ote naiz?

ESKURATU

%20ko

DESKONTUA EROSKI CLUB-EKIN

EROSKIk eta Euskadiko, Nafarroako, Errioxako, Kataluniako eta Balearretako zeliakoen elkarteek egin

dituzten lankidetza hitzarmenei esker, gure dendetan %20

deskontua eskaintzen diegu horien bazkide direnei glutenik gabeko 200 produktutan baino gehiagotan, batzuk gure

markakoak eta besteak beste ekoizle batzuenak. Deskontua gauzatzeko, dirua sartzen dugu EROSKI club txartelaren diru zorroan.

3.000 bazkide baino gehiago baliatzen dira deskontu horretaz. Hurrengoa zu izan zaitezen, EROSKI club txartela eskuratu beharko duzu (doakoa da) eta elkarte hauetakoren bateko bazkide izan behar duzu: Euskadiko Zeliakoen Elkartea (EZE), Errioxako Zeliakia Elkartea (ACERI), Nafarroako Zeliakoen Elkartea (NZE), Balear uharteetako Zeliakoen Elkartea (ACIB) eta Associació Celíacs de Catalunya.

EROSKI produktuak GLUTENIK GABE

Bezero bakoitzaren nutrizio beharrei erantzutea da gure lehentasuna. Horregatik, lankidetzan ari gara Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioarekin (FACE), eta zeliakoek jateko modukoak diren EROSKI produktuak merkaturatzen ari gara, segurtasuna guztiz bermatua dutenak. Gaur egun, 550 baino gehiago ditugu.

Produktu horietan, arroz eta arto irina darabilgu gari irinaren ordez, salbu eta gailetetan, horiek glutenik gabeko olo irinez eginak daude eta. Eta oso prezio lehiakorretan egiten dugu gainera, pertsona zeliakoek eskura eduki ditzaten eta baita dietan glutenik sartu nahi ez duten pertsonek ere.

19
+550
etabesteak be b ste t

hilabete honetan

NUTRIFREE

MOLDEKO OGIA

PanBaulettok zapore berdingabea dauka. Ama orez egina dago, eta ezin egokiagoa da sandwichak egiteko.

P

CIABATTA BASERRIKOA

Ogitxo aproposa zure ogitartekoak prestatzeko edo zure plater gogokoa laguntzeko. Baserriko txapata klasikoa, mami samurrekoa eta kurruskatsua. Zuntz ugari ematen du eta azukre gutxi. Glutenik gabea, laktosarik gabea eta palma oliorik gabea.

C O ed e tx t ku k az a z et e

Glutenik gabeko 2.300 produktu baino gehiago

AUKERATZEKO

EROSKIn gure nahia da ez dezazula izan ezeri uko egin beharrik, goizean corn flake edo madalena batzuk janez has dezazula eguna hala nahi baduzu, ez dezazula egun berezietarako utzi hainbeste maite duzun pasta platerkada hori, zure seme-alabei

ogitarteko bat presta diezaiezula askaritarako edo etxean egindako hanburgesa osasungarri bat dasta dezazuela guztiek. Horretarako, gure markako 550 produktuei beste marka batzuetako 1.800 erantsi dizkiegu, eta horiei guztiei esker, aukera zabala duzu eskura.

PROCELI GULLÓN

MARIA GAILETA

Oleiko ugariko ekilore olioarekin eginak daude. Zuntza ematen dute, eta ez daukate laktosarik, fruitu lehorrik eta arrautzarik, eta beganoak dira. Hozka eginez jateko, gehien maite duzun edari begetaletan bustita edo postre batean topping gisa. Goza ezazu nahi duzun bezala!

20

SCHÄR

MAXI TXOKO

Sandwich erako gaileta klasikoak, txokolatez beteak. Oso egokiak eguneko edozein unetarako.

PAUSA CIOK

Esne kremaz beteriko bizkotxo txikiak, txokolatez estaliak. Haurren gogokoenak!

MEDIANOTXEAK

Ogitxo gozo hauek samurrak eta harroak dira. Tentaldi eutsiezina!

MOLDEKO OGI KLASIKOA

Ama orez, artatxikiz eta kinoaz egina dago, zuntz ugari ematen du, eta sekula baino samurragoa eta harroagoa da.

LASAGNA

HOSTOREA

Oso egokia tartak, enpanadak eta kanapeak egiteko. Glutenik eta laktosarik gabea.

CRACKERS-AK

Crackers kurruskatsuak, glutenik gabeak, zapore gustagarrikoak oso. Beti aldean eramango dituzu!

ROSETTE OGITXOAK

Ogitxo izoztu kurruskatsuak, glutenik gabeak. Aproposak dira ogitartekoak egiteko edo otorduak laguntzeko.

PENNE RIGATE

PASTA Glutenik gabeko makarroiak, %20 artatxikia dutenak. Beti gelditzen dira punturik onenean.

CONO HANDIA

Barkilloz egindako kono kurruskatsua, glutenik gabea, esne-gainez eta txokolatez egindako krema leun batekin biribildua.

BULÉ

Hurrekin egindako bonboia, txokolatez estalia eta glutenik gabeko barkilloz egina.

Ezin hobea gutizia gozo bat eskaintzeko geure buruari.

PANZEROTTINI

Boloniako benetako lasagnaren zaporea. Ireki, berotu eta jan, hori bezain erraza da. Dastatu beharrekoa, zalantzarik gabe!

Italiar enpanadilla tipikoak, urdaiazpikoz eta gaztaz beteak. Ezin hobeak!

CHICKEN FINGERS

Oilasko zerrenda gustagarri eta samurrak, birrineztatuak eta glutenik gabeak. Oso egokiak afari inprobisatuetarako!

Glutenik gabeko pizza, ahosabairik zorrotzenak bereganatuko dituena. Dasta ezazu!

4 GAZTAKO PIZZA
21
C O g b g a HOS O TOR TO R EA A MO M KL L Am A kin k zu z du sa ha P E b t e g P P G g m % d g d o R O g e C C k g z o e

hilabete honetan

‘Veggie’ ogitartekoa glutenik gabe

• 4 baguette glutenik gabe

• 200 g de tempeh (beratua)

• 125 g txanpiñoi

• 2 tomate

• Kanonigoak, 4 eskutada

• Koilarakada bat eta erdi oliba olio birjina estra

• Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

• Oreganoa

Saltsa egiteko

• 125 ml jogurt

• Koilarakadatxo erdi curry

NOLA PRESTATU. Egin tomateak labean oliba olio hari batekin, gatzarekin eta oregano pittin batekin.

Frijitu su bizian txanpiñoi zatituak koilarakada erdi oliba oliorekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin. Gorde geroko.

Pasatu tenpeh-a plantxan oliba olio haritxo batekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin.

Txigortu ogia tenpeh-a egin dugun zartagin berean.

Prestatu jogurt eta curry saltsa. Muntatu ogitartekoa: jarri jogurta eta curry saltsa ogiaren gainean, koilarakadatxo bat, kanonigoen oinarri bat, koilarakada bat txanpiñoi erregosi, tempeh xafla batzuk eta tomate errea. Erantsi curry saltsa gehixeago.

OHAR DIETETIKOA

Nutrizio kalitate oneko ogitartekoa da honako hau.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Kalitate handiko proteinak ditu, sojak emanak; izan ere, animalia jatorriko proteinak bezala, berekin ditu aminoazido esentzial guztiak. Gantz gehienak saturatugabeak dira. Horretaz gain, berdura errazio bat ere ematen du.

Ba al zenekien...? Soja haziak hartzituz lortzen da tempeh-a, eta mantendu egiten du sojaren nutrizio ezaugarrien zati bat. Egokia da dieta beganoak egiteko.

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

2,43 € ERRAZIOAK Hutsik egiten ez duten errezetak

60’ %24 486 %31 1,87g %6 5,17g %16 3,19g %34 23,64g A B D E C NUTRI-SCORE A
22
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

2,39 €

Glutenik gabeko hanburgesa

• Hanburgesa egiteko 4 ogi, glutenik gabeak

• 4 hanburgesa lodi, txahalarenak, glutenik gabeak

• 4 koilarakadatxo guakamole

• 4 letxuga hosto

• 4 tomate xerra

• Berenjena ertain bat xaflatan, plantxan eginda

• Tipula gorri bat

• Luzoker bat, kontserbakoa

• Koilarakada erdi oliba olio birjina estra

NOLA PRESTATU. Moztu berenjena xaflatan eta egin plantxan.

Kozinatu hanburgesak, horiek ere plantxan.

Txigortu ogiak, eta ondoren, muntatu hanburgesak: jarri koilarakadatxo bat guakamole, letxuga, berenjena xafla bat pantxan eginda, bi xafla luzoker, tomate xerra bat, tipula gorriaren uztaiak eta beste guakamole pixka bat.

OHAR DIETETIKOA

Hanburgesa ez da sailkatzen errezeta osasungarrien artean, baina lortu daiteke hala izatea lehengaiak, osagaiak

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

Hutsik egiten ez duten errezetak

eta laguntzaileak ongi aukeratuz gero. Entsalada batekin laguntzea da gomendiorik onena, ozpinki batzuekin edo labean egindako berdura chip batzuekin.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Batez ere, kalitate oneko proteinak eta gantzak ematen ditu, gehienak saturatugabeak. Azken horietako gehienak haragiak eta ogiak emanak dira, ogiak ere olioa darama-eta osagaien artean.

Trikimailua. Errezeta aldatu egin daiteke eta hanburgesa lekaleekin, arrainarekin edo oilaskoarekin egin, eta osoko ogia erabili; hartara, hobetu egingo dugu nutrizio kalitatea.

23
ERRAZIOAK 30’ %20 392 %36 2,19g %7 6,33g %19 3,88g %23 15,75g A B D E C NUTRI-SCORE A
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

ENTSALADAK

Jateko prest

Eguraldi onarekin, gure mahaietako plater nagusietako bat bihurtzen da entsalada. Freskotasuna ematen du, ase egiten du, askotariko hostoak izaten ditu bakoitza bere kolore, itxura, zapore eta testurekin, eta oso ongi etorri ohi da bestelako osagai batzuekin. Ezaugarri horiekin, ez da harritzekoa leku hori irabazi izana. EROSKIn 10 letxuga mota baino gehiago eskaintzen dizkizugu eta 30 baino gehiago poltsan prestatuak, zerbitzatzeko prest datozenak.

EROSKIn hainbat eratako entsalada ontziratuak aurkituko dituzu jateko prest. Lau urtaroetakoak, Zesar, adartxo mix-a, errukula, kanonigoak, erromatar letxuga, eskarola, entsalada tentagarria... Gure dendetan eskaintzen dugun aukera hain da zabala, ez zara aspertuko konbinazio berriak dastatzeaz.

Propietate guztiei behar bezala eusteko helburuz, entsalada horiek atmosfera babestuan ontziratzen dituzte germenik ez dadin agertu.

Zuk behar duzun barietatea eta kantitatea dakarren poltsa aukeratzeko modua izango duzu. Ontzian idatzita ageri da “garbitua’ dagoela edo ‘jateko prest’ datorrela; zuk, beraz, ireki, ondu eta janez gozatu besterik ez duzu egin beharko.

PLASTIKO GUTXIAGO

EROSKI entsaladen poltsak ekodiseinu bidez egin dira, eta %15 plastiko gutxiagorekin eginak daude. EROSKIk jasangarritasunaren alde erakusten duen konpromisoaren emaitza da.

–15 %

-15% PLÁSTICO*

24
uga mota
hilabete honetan

LETXUGAK: era guztietakoak

‘GOURMET’

Eskarola

Zapore zertxobait mikatza du eta zaporea eta gorputza ematen ditu. Ongi etorri ohi da ongailu leunekin eta ukitu gozoa ematen dioten osagaiekin, adibidez frutekin (granadarekin batez ere), ahuntz gaztarekin eta fruitu lehorrekin.

KLASIKOA

Erromatarra

ASIKOA t

EROSKI Natur letxugen bihotzak klima leuneko eta lur askeko inguruetan landatzen dira, eta horrek ematen die berezko zapore hori eta baita testura leun eta zertxobait kurruskatsua ere. Gainera, ez diete tratamendurik ematen uzta bildu ondoren.

AUKERA OSO MOLDAKORRA

Endibia

Luzexka da, hosto leun eta zurixkak ditu, eta zapore mikatza, oso ongi konbinatzen dena jogurtarekin, gaztarekin edo antxoekin. Frantzian, esaterako, kozinatuta jaten dute.

SAMURRA

SAMURR A

Gurintsua

Zapore eta kolore sendoak ditu, forma leun eta mamitsuak, eta horrek oso egoki bihurtzen du letxuga gurintsua. Oso aukera ona da adartxo freskoen edo kanonigoen ordez jartzeko.

FORMATU TXIKIAN

Kukulu bihotzak

EROSKI Natur kukuluak

freskoak dira, eta kukulua ongi eratua dute. Zurtoin txikiko letxuga samurrak dira, zapore sendokoak.

Batavia

KOLORETSUA

OLORETS UA A

Haritz hostoa

Gozoa da, samurra eta kurruskatsua, eta tonutik bereiziko duzu, zeina berdetik marroira doan. Kolore ukitua ematen dio platerari.

KANTABRIARRA

Gehien kontsumitzen denetakoa da Kantauri itsasertzean, eta zapore eta leuntasun gehien duenetakoa. Hosto ireki eta kizkurrak ditu, kolore berde bizikoak. Euskadin Eusko Label zigiluarekin saltzen da.

saltsa, aukera asko ematen duen ongailu klasikoa

Ozpin

25
F K E f r o t x za
Ozpin saltsa on bat egiteko, hiru olio neurri eta ozpin neurri bat nahastea komeni da, eta gatz pittin bat eranstea ere bai. Osagaiak ontzi batean nahasi eta irabiatzea da gakoa, krema uniforme bat eratu dadin. K B G K e H b z Ozp
Bila ezazu bihotza etiketetan

hilabete honetan

Entsalada tropikala

• Ahuakate bat (200 g)

• Mango 1 (300 g)

• 250 g tomate (cherry erakoak)

• 50 g intxaur

• 175 g gourmet entsalada, EROSKI

Ongailu tropikala egiteko

• Mango erdia (150 g)

• Limoi 1

• 100 ml oliba olio

• 2 g gatz

• 30 ml ur

NOLA PRESTATU. Zuritu ahuakatea eta mangoa, eta moztu laukitxoetan. Moztu erditik cherry tomateak eta birrindu intxaurrak. Nahasi entsaladarako ontzi batean aurreko osagaiak eta gourmet entsalada.

Moztu mangoa laukitxoetan eta jarri irabiagailuaren ontzian. Erantsi limoi zukua, gatza, olioa eta ura. Irabiatu saltsa homogeneo bat lortu arte.

Zerbitzatu entsalada eta ondu norberak nahi bezala.

OHAR DIETETIKOA

Entsaladan gordinik egoten dira barazkiak, eta horri esker, probetxua ateratzen diogu nutrizio arloko ekarpen guztiari (kozinatzean galdu egiten dira mantenugai batzuk).

Nutrizio arloko ezaugarriak. Mangoa da osagai nagusia eta gainerako frutek baino zertxobait kopuru handiagoan izaten ditu karbohidratoak (horrexegatik izaten du gozotasun gehiago). Zuntza ematen du, azido folikoa eta C bitamina, eta betakaroteno ugari; horiexek ematen diote kolore hori, eta herdoilaren aurka egiteko gaitasuna ere horiek emana da (gorputzak gero A bitamina bihur ditzake antioxidatzaile horiek).

Gantza kardio-osasungarria da, oliba olioak eta ahuakateak emana delako, eta omega3a ere badu zertxobait, intxaurrek emana. Egokia beganoentzat.

Hutsik egiten ez duten errezetak

1,29 € ERRAZIOAK

A B D E C

NUTRI-SCORE A

15’ %21 414 %9 0,53g %19 17,09g %23 4,65g %50 34,88g
26
Errazioak: 4 Zailtasuna Denbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

‘PANCAKE’-AK AMAREN EGUNA

75 g gari irin

75 g zekale irin (osokoa)

2 koilarakadatxo legamia

15 g ezti

100 g jogurt

150 ml esne

Arrautza bat

Gatza

Oliba olioa

Irabiatu ontzi batean pancakeak egiteko osagai guztiak, olioa izan ezik. Jarri nahastura biberoi batean edo gozogintzako mahuka batean (ahorik gabekoa).

MARRUBI ETA BANANA KREMA EGITEKO

50 g marrubi

50 g banana

100 g gazta irabiatu

4. PAUSOA

Egin berriz prozesua orea amaitzen den arte.

Zabaldu olio pittin bat zartagin ez-itsaskor batean eta berotu su ertainean. Orearekin, marraztu bihotzak eta “ama” hitza.

Fruta krema egiteko, birrindu gazta irabiatuaren erdia marrubiekin, eta beste erdia bananekin.

6. PAUSOA

Burbuilak ateratzen hasten direnean, eman buelta eta kozinatu beste aldetik.

Zerbitzatu pancakeak erretilu batean “ama” hitza osatzen dutela, inguruan bihotzak jarrita. Jarri fruta krema bi ontzitan, lagungarri gisa.

4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 30 MIN 1. PAUSOA 2. PAUSOA 5. PAUSOA
28
3. PAUSOA hilabete honetan

TRIKIMAILUA

Osoko irin gehiago

erabiltzen badugu, hobetu egingo dugu nutrizio kalitatea. Errezeta honetan garrantzitsua da topping osasungarria hautatzea eta plateraren zati garrantzitsu bihurtzea.

OHAR DIETETIKOA

Honelako aurkezpen original eta desberdin batek askoz ere erakargarriagoa egin dezake platera. Gainera, haurren esku utz dezakegu formak sortzeko zeregina. Errezeta honek hidratoak ematen ditu, kalitate oneko proteinak eta gantz osasungarriak.

ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL %14 281 %6 0,35g GATZA %12 10,47g AZUKREAK %12 2,38g GANTZ SATURATUAK %13 8,86g GANTZA D E C B NUTRI-SCORE A
29

Azken mokadu bat

BERTAKOA ETA JASANGARRIA

Mamia, natillak, izozkiak, jogurt krematsu bat... EROSKIn leku berezia eman nahi diogu azken mokadu horri, eta tokiko ekoizleen esku

adituetan utzi nahi izaten dugu, bizirik eusten diotelako betiko zaporeari. Horixe egiten du, adibidez, Goenaga familiak, zeinak hamarkadak daramatzan postre horiek mimo handiz eginez Donostiako Pokopandegi baserrian, gure lurraren zaporeari lotu-lotuta.

Hainbat eratako jogurtak egiten dituzte inguruko

lehengairik onenekin, errezeta tradizionalei eutsiz eta barietate berriak sortuz, produktu hurbil, natural eta konfi antzazko bati forma emateko. Haiek bezala, beste hogeita hamar ekoizlek ere EROSKI supermerkatuetara eramaten dituzte euren etxeetako esnekiak, zuri ahogozo atsegina gelditu dakizun. Jakin nahi al duzu zer-nolako postreak egiten diren zure erkidegoan?

Hona hemen adibide batzuk. Zatoz gure dendetara eta dasta itzazu gainerakoak.

hilabete honetan
Xanceda
jogurt ekologikoa
Banillazko
30 NAFARROA 8 +150 TOKIKO EKOIZLEAK ZURE INGURUKO PRODUKTUAK Ultzama Mamia eta mamizko izozkia 8+75 GALIZIA Goshua Mamia
de Sarría
Señorío
Kalekói Jogurt naturala X Banillazko Larsa a Jog ur t na t urala a
Basoko fruituen jogurta
Goenaga familia, Pokopandegi baserria (Donostia, Gipuzkoa)

2 +25

BALEAR UHARTEAK

2 +10

C A e n

Can Caus Ahuntz kefi rra eta ahuntz gazta naturala

Bien aparecida Kefi rra eta jogurta ahabiekin

ahabie kin

La ermita Arroz-esnea eta jogurt naturala

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA ARAGOI

8 +40

Goenaga Jogurt naturala

3 +15

Mahala Jogurt naturala bifi dusarekin

EROSKI Jogurta ahabiekin, gereziekin eta marrubiekin

ERRIOXA 1 +10

Pastores Ardi gazta freskoa

Nayem Arroz-esnea

A rroz-esnea

Villa Villera Jogurt naturala

ASTURIAS 2 +10

Celia Gazta freskoa eta

C G

huntzare n g aztanbe Ga ah

Central Lechera Asturiana Jogurt natural krematsua eta gerezi zatiak dituena

31
KANTABRIA

ESNEZKO POSTREAK

Ekologikoak, 0 km-koak, eta

gainera inklusiboak

Aspace Biointegra erakundearekin bat egin dugu eta, horri esker, desgaitasuna duten pertsonek landutako produktuak merkaturatzeari ekingo diogu gure dendetan.

Proiektu batzuk hesiak gainditzeko asmoz sortzen dira. Aspace Biointegra da horietako bat. Nafarroako gaztandegi hori harro egon liteke kalitatea eta elkartasuna bateratu dituelako. Desgaitasuna duten pertsonek egiten dituzte esnezko postre horiek, Orreaga inguruko animaliek emandako esnearekin. Errezeta tradizionalak erabiltzen dituzte, eta larre eta ekoizpen ekologikoaren zaporea dute, baita tokiko enpleguarena eta integrazioarena ere. Eta dohain

gehiago ere badituzte: beira berrerabilgarriko ontzietan datoz eta plastikoa %1 baino gutxiago da produktu horietan.

EROSKIn balio handia ematen diogu planeta zaintzeko modu horri eta kolektibo zaurgarriak erdigunean jartzeko asmoari, eta ateak zabaldu dizkiegu beren produktuei. Jasangarritasuna eta erantzukizuna horrela konbinatzea funtsezkoa da gure lan ildoan. Horrexegatik, EROSKIn hitzarmen bat sinatu dugu Aspace Nafarroarekin eta INTIA sozietate publikoarekin,

Bertakoarekin konprometitua

EROSKIn urteak daramatzagu ekoizle txikiekin eskuz esku lanean, gure dendetako elikagaiak gero eta gehiago izan daitezen tokian tokikoak.

Berrikuntza sustatzen dugu barietate eta ontzi berrien bidez eta baita elaborazio

modu bat baino gehiago erabiliz ere, bere horretan eusten diegula produktu berezi horien tradizio eta balioei.

Bermatu egiten dugu prezioa bat datorrela lehengaiek izan duten igoerarekin.

eta desgaitasuna duten pertsonek tokiko lehengairik onenekin egindako esnekiak merkaturatuko ditugu. Aspace Nafarroako kideak dira langile guztiak, foru erkidegoan bizi direnak, eta gure inguruan aberastasuna sortzea eta enplegu soziala dibertsifi katzeko lanean aurrera egitea da asmoa, eta iruditzen zaigu horretan lagunduko duela produktu horiek Nafarroan ditugun ehun supermerkatu inguruetan salgai jartzeak.

Europako funtsen laguntza jaso du ekimen horrek, eta hamarkada bateko ibilbidea egina du; gaztarekin hasi ziren, eta gerora beste produktu batzuk gehitu zaizkio, adibidez gurina, esnea, jogurta eta kefi rra, guztiak ere ziurtagiri ekologikoa dutenak. Desgaitasuna duten zazpi pertsona aritzen dira lantegian, eta horrela lortzen da lan munduan txertatzea. Guk dagoeneko dastatu ditugu esneki horiek eta izugarri maite ditugu. Eta zuk?

Ona da hemengoa izatea

hemen bertakoa

Laguntza eskaintzen dugu jasangarritasun araudietara egokitu daitezen.

Urtez urte handitu egiten dugu hurbileko produktuen eskaintza, gure dendetako elikagaiak gero eta gehiago izan daitezen tokikoak.

hilabete honetan
32

hilabete honetan

Haragi bolak saltsan

• 400 g txahalki (xehatuta)

• 200 g txerriki (xehatuta)

• Arrautza bat

• Tipulin handi bat

• Baratxuri bat eta perrexil pittin bat

• Moldeko ogia, xerra bat (azalik gabea)

• Gazta, piperbeltz beltza eta irina

• Oliba olio birjina estra

Saltsa egiteko

• 2 tipula, baratxuri atal bat eta azenario bat

• Tomate txiki 1

• Ogi gogorra, zati bat

• Koilarakada bat arto irin edo maizena

• Litro bat salda (haragiz edo berduraz egina) edo ura

• Koilarakada 1 oliba olio

• Gatza, piperbeltz beltza eta perrexila

NOLA PRESTATU. Moztu fin-fin tipulak eta azenarioa, eta guritu kazola batean olioarekin. Erantsi baratxuria eta perrexila xehe-xehe moztuta, ogia (birrinduta) eta arto irina edo maizena. Bateratu guztia

eta erregosi. Erantsi tomatea xehe-xehe moztuta eta nahasi aurreko osagaiekin, dena erregosi dadin.

Erantsi salda eta eduki sutan irakiten hasten den arte. Jaitsi sua eta utzi su eztian ordubete. Eman gatza, beharko balu, eta piperbeltza. Birrindu saltsa, ahal dela txanoan pasatuta. Gorde geroko.

Haragi bolak egiteko, jarri sutan tipulina eta baratxuria xehe-xehe moztuta, gardenak eta oso guriak gelditzen diren arte.

Ontzi batean, jarri haragia, tipula eta baratxuri gurituak (epeldu ondoren), arrautza, moldeko ogiaren papurrak esnetan busti eta xukatuta, eta perrexila. Nahasi ongi osagai guztiak. Eman gatza eta piperbeltza.

Egin haragi bolatxoak eta pasatu arinarin irinetan. Ondoren, frijitu olio berotan, txandaka. Barnetik ia erabat eginak gelditu behar dute, eta kanpotik gorrituak, baina txigortu gabe.

Jarri haragi bolak kazola batean. Estali saltsarekin eta utzi su eztian 15-20 minutuz, zaporeak bateratu daitezen.

OHAR DIETETIKOA

Albondigak era askotan presta daitezke: arrainarekin, oilaskoarekin eta baita garbantzu edo berdurekin ere.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Haragi gorriz eginak daudenez, neurrian jatekoak dira, asko samar izaten dituzte-eta gantz saturatuak.

Trikimailua. Haragi xehatuak erostean, komeni izaten da etiketari begiratzea, zenbaitetan bestelako osagai batzuk ere eduki ditzakete-eta haragi gorriaz gain. Haragia unean bertan xehatzeko ere eska dezakegu salmahaian bertan.

Errazioak: 4

1,99 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

90’ %29 588 %58 3,49g %9 8,09g %57 11,36g %53 37,15g A B D E C NUTRI-SCORE C
34
Zailtasuna Denbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

hilabete honetan

1,39 € ERRAZIOAK

Indioilarra perretxiko saltsarekin eta patata purearekin

• 400 g indioilar bularki

• 500 g txanpiñoi

• 250 ml oilasko salda

• Tipula bat eta 2 baratxuri atal

• 200 g patata

• 150 ml esne (osoa)

• Gatza eta piperbeltza

• Oliba olioa

NOLA PRESTATU. Egosi patatak osorik eltze batean ur ugari eta gatzarekin. Zuritu eta pasatu txanoan. Eman gatza eta piperbeltza eta nahasi esnearekin testura leuna lortu arte.

Moztu indioilar bularkia laukitxoetan eta txanpiñoiak zati handietan.

Zartagin batean, bota txorrotada bat oliba olio eta markatu su bizian bularkia. Atera eta gorde geroko.

Zartagin berean, erantsi tipula eta baratxuriak, xehe-xehe moztuta biak, eta erregosi.

Kolorea hartzen hasitakoan, erantsi txanpiñoiak eta kozinatu ur guztia galtzen duten arte.

Bota indioilarra eta busti oilasko saldarekin. Kozinatu 10 minutuz salda agortu eta saltsa baten trinkotasuna hartzen duen arte.

Zerbitzatu patata purea plateraren hondoan, egin zulo bat erdian eta jarri indioilarra.

OHAR DIETETIKOA

Oso erraz eta azkar prestatzen da plater hau, eta oso gustagarria da.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Kalitate oneko proteinak ematen ditu (haragiarenak), karbohidratoak (patata eta berdurenak) eta

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

oso gantz gutxi, baina aski osasungarria, gehiena oliba olioarena da eta. Indioilar bularkiak gantz gutxi izaten du, B3, B6 eta B12 bitaminak ematen ditu, baita potasioa, fosforoa, selenioa eta zinka ere.

Ba al zenekien...? Errezeta honekin gertatzen den bezala, patata barazkiekin batean jatea komeni da zuntz gehiago eman dezan eta, era horretan, patataren hidratoak mantsoago xurga ditzagun.

36
Hutsik egiten ez duten errezetak
A B D E C NUTRI-SCORE A 40’ %13 268 %17 1,00g %11 9,54g %10 2,03g %12 8,60g
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

edergintza

Garbialdi leuna

Mizela ura C bitaminarekin

Garnier SkinActive

Zure larruazalari makillajea

kentzeko, garbialdi bat emateko eta argitasuna eskaintzeko modurik errazena duzu hau, hondakinik uzten ez duena gainera. Mizela ur lurrindua da, C bitaminaz aberastua, eta mizelek iman gisa jokatzen dute zikinkeria, makillajea eta poluzioa atxikitzeko.

Test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogatuta dago. Plastiko %100 birziklatuz egina dago botila.

Jar itzazu larruazala eta ilea puntuan

UDA SASOIRAKO

Maiatzak uda garaiaren atarian jartzen gaitu. Gure larruazalak eta ileak agur esaten diote hotzari, eta gehiago egoten dira eguzkiaren eraginpean aire zabalean. Eta aparteko zainketak behar dituzte. Gako batzuk emango dizkizugu zure edertasun

naturala nabarmentzeko eta distiratsu egon zaitezen udaberriko arratsalde eguzkitsuetan. Aholku bat izan daiteke fotobabesak erabiltzea, edo ilea eta larruazala lehengoratzeko balio duten produktuez baliatzea, edo garbialdi leun bat ematea biak ere polit mantendu daitezen.

Mousse garbitzailea belle

Leun-leun garbitzen du, eta modu delikatuan kentzen dizkizu makillajea eta zikin hondar guztiak. Apar erako testurak eta xaboi gabeko formulak ongizate irudipen atsegina eskaintzen dute, larruazala lehortu gabe.

Jatorri naturalekoak ditu osagaien %96, egokia da larruazal sentiberetarako, hipoalergenikoa eta test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogatuta dago. Formula beganoa dauka, animalia jatorriko osagairik gabea. Botila %100 birziklagarria.

38

Esfoliatzailea, intxaur eta japoniar zedroz osatua

belle

Purifikatu egiten ditu poroak eta lehengoratu egiten du larruazalaren testura, aurpegi berritua lortzeko, homogeneoagoa eta distiratsuagoa; horretan laguntzen dute japoniar zedroaren estraktuak eta intxaur oskolaren hautsak, lehengoratzeko eta herdoilaren aurka egiteko gaitasuna dute eta.

Astean behin erabiltzea gomendatzen da. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95. Plastiko %50 birziklatuz egina dago hodia. Test dermatologiko bidez frogatua. Formula beganoa du.

Tonikoa: jasmina, niazinamida eta azido hialuronikoa

Seboaren erregulatzaile natural gisa jokatzen du tonikoak, freskatu egiten du larruazala eta mantenugaiak ematen ditu oreka lehengoratzeko. belle saileko hau azido hialuronikoarekin eta niazinamidarekin formulatua dago, keinu bakarrean aurpegia hidratatu, leundu, argitu eta baretu dezazun garbitu ondoren.

Alkoholik gabea. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95. Egokia da larruazal sentiberetarako, hipoalergenikoa eta test dermatologiko bidez frogatua. Formula beganoa du eta botila %100 birziklagarria.

Natural Prebiotic dutxako gel-a

Sanex

Gel suspertzailea da, lurrin delikatu freskagarria duena, eta lagundu egiten du larruazala zaintzen, indartsu, osasuntsu eta sendo egon dadin. Konplexu prebiotiko aurreratu batekin formulatua dago, bio erako agabez eta B5 probitaminaz egina, larruazala hidrataturik egon dadin 12 orduz eta berezko orekari eutsi diezaion; aldi berean, babes hesi bat eratzen du kanpoko erasoen aurrean.

Formula beganoa du. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %92.

HEMEN DA EGURALDI ONA: 4 PAUSOTAN, PUNTU-PUNTUAN

1Esfoliatze. Esfoliatu ezazu zure larruazala astean bitan eta kendu itzazu neguan pilatu zaizkizun zelula hilak; hartara, larruazal distiratsu eta freskoa lortuko duzu, modu uniformean beltzarantzeko prest dagoena. Erabil itzazu formula leunak aurpegirako eta eman masajea gorputzean eskularruekin esfoliatu baino egun batzuk lehenago.

2

Seruma. Larruazal sentibera baduzu eta udaberrian alergiak izateko joera baduzu, erabil ezazu seruma aurpegia garbitu ondoren eta tratamendurako krema eman aurretik. Serumak geruza gehigarri bat eskaintzen du larruazala haizetik eta poluziotik babesteko. Testura arina du eta ez du eransten pisurik eta ez du uzten koipe irudipenik. 3

Eguzki babesa. Erabil ezazu eguzki babes espezifikoa egunero aurpegian eta lepoan, larruazala ez dadin zahartu garaia baino lehen eta minbizi mota batzuei aurre egin diezaion. Krema hidratatzaile batzuek eta makillaje oinarri batzuek ere izaten dute babes faktorea, eta horrela errazagoa izango zaizu eguneroko errutinan sartzea.

4

Hidratatzea. Nahiz eta lehortasun irudipena txikiagoa izan hezetasunaren edo izerdiaren eraginez, ezinbestekoa da larruazala deshidratatzea eragotziko duten produktuak erabiltzea. Hauta itzazu testura arinagoak, gelak eta ganduak dituztenak.

belle
39

edergintza

Larruazal babestu eta distiratsua

Bb cream matifikatzailea

Garnier SkinActive

Azido hialuronikoarekin eta aloe verarekin formulatua dago, tratatu eta borrokatu egiten ditu distirak, zuzendu egiten ditu inperfekzioak, eta hidratazio bizia eskaintzen du aurpegiko larruazalaren argitasuna eta itxura osasungarri eta distiratsua lehengoratzeko.

Testura arin eta jariakorra. 25eko FPSa dauka larruazala UV izpietatik babesteko. Test dermatologiko bidez frogatua.

Aurpegirako Vital + seruma C bitaminarekin belle

Murriztu egiten du inperfekzioen agerraldia, bizkortu egiten du kolageno eta elastina ekoizpena, eta handitu egiten du larruazalaren sendotasuna; horretarako, konbinatu egiten ditu C bitamina, pisu molekular txiki eta handiko azido konbinatua eta laranja estraktua, zeinak lagundu egiten duten zahartzearen sintomak murrizten, besteak beste zimurrak eta hazpegietako lerroak; horrekin batean, argitasuna handitu eta tonua bateratzen dute.

Aurpegirako eta paparrerako eguzki jariakina FPS 50+

belle & SUN

Aurpegiko eta paparreko larruazala eguzkitik babesteko formulatua dago, babes faktore handia du oso eta UVA eta UVB iragazki orekatuak. Eragotzi egiten du orbanak eta zimurrak agertzea, eta hidratatu eta elikatu egiten du koiperik gabe. Ezin egokiagoa da larruazal sentibera eta oso argietarako. Beren formulak orain gehiago errespetatzen ditu ozeanoak, ez baitarama itsas inguruari kalte egiten dion eguzki iragazkirik.

Test dermatologiko bidez frogatua dago. Hipoalergenikoa. Formula beganoa dauka, animalia jatorriko osagairik gabea.

Babes gandu ikusezina FPS 50+

Garnier delial

Larruazala babestu egiten du UVB eta UVA izpien kalteetatik. Aloe verarekin eta E bitaminarekin aberastua dago, freskatu egiten du larruazala ukipen lehorra eta idortze azkarra eskaintzen duen formula batekin.

Jatorri naturalekoak ditu osagaien %98. Test dermatologiko bidez frogatua. Formula beganoa du. Zorroa kartoizkoa da, %100 datorrena iturri arduratsuetatik, FSC ziurtagiriarekin.

Ez dauka alkoholik. Larruazaleko tonu guztiak babesteko formulatua dago.

40

Ile sendo eta elikatua

Nutri-plex xanpu sendotzailea Pantene

Bereziki formulatua dago ile kaltetuetarako. Lagundu egiten du ile luzea eta adats ertaina sendotzen eta elikatzen, eta itxura nabarmen osasuntsuagoa ematen dio. Niazinamidarekin eta E bitaminarekin aberastua dago. Eragotzi egiten du muturrak irekitzea eta leuntasuna eta distira osasungarria ematen dizkio ileari.

Plastiko %100 birziklatuz egina dago botila.

Urre Magikoa ilerako errituala belle

belle saileko Urre Magikoa xanpuak eta maskarak bizi-bizi elikatzen dute ilea sustraietatik muturreraino, eta distira ematen diote, koiperik erantsi gabe eta trinkotu gabe. Ezinbestekoak diren hiru printzipio aktibo konbinatzen ditu formulak, eta bizitzaz beteriko ilea lortzen da.

Argan olioa dauka, zeinak lehengoratu egiten duen ilea eta berregituratzen lagundu; jojoba olioa ere badauka, hidratatu eta indartu egiten duena, eta keratina, ilea moldatu, leundu eta lehengoratzeko gaitasuna duena.

Test dermatologiko bidez frogatuta dago.

Indartu zure errutina

Sendotu itzazu ariketa egiteko plana eta elikadura osasungarria, eta bateratu larruazala indartzen, lehengoratzen eta zehazten duten kosmetikoekin.

Instant Frizz Control orrazteko krema Pantene

Konbinatu egiten ditu Pro-V zientziaren ahalmena biotinarekin, kaktus lorearen estraktuarekin eta argan olioarekin, eta babestu egiten du ilea hezetasunetik eta eragotzi egiten du trinkotzea, ile diziplinatu eta leuna lortzen duela berehala.

Zelulitisaren aurkako gel-krema intentsiboa belle

Testura freskoa, zetatsua eta ez-gantzatsua du, zeinak ahalmen handia duen sendotzeko eta zelulitisaren aurka egiteko, kafeinak, karite gantzak eta Pronalen Sendogarria™ konplexu begetalak lortzen duten ekintza bateratuarekin. Defi nitu egiten du silueta, dentsitatea ematen dio larruazalari, lehengoratu eta prebenitu egiten ditu ildaskak, eta murriztu egiten du izterren bolumena zortzi egunetan*.

*Test biometrikoetan egiaztatua boluntarioen %75etan. Egokia da larruazal sentiberetarako. Test dermatologiko bidez frogatua eta hipoalergenikoa. Formula beganoa du.

41
100 bihotz baino gehiago zure zainketa pertsonalerako

Laguntza txiki bat

NESKA-MUTILAK HANDI EGIN DAITEZEN

Hilabete honetan, gure inguru hurbilean aski

egoera zaurgarrian bizi diren haurren elikadura eta ongizatea bermatzeko lan egiten duten zazpi elkarte laguntzeko erabiliko ditugu gure Elkartasun Zentimoak.

Orain dela hamarkada bat minbiziak eraman

zuen June Sanchez

Tolaretxipi neskatoa bi urte eskas zituela. Bizialdi laburra izan zuen, baina haren historiak arrasto sakona utzi du. Gurasoek

Juneren Hegoak izeneko elkartea sortu zuten alaba hil ondoren, eta Gipuzkoako beste familia batzuk laguntzeko ari da lanean, haur baten gaixotasunari edo haren galerak eragindako doluari aurre egin diezaioten.

Maiatzeko hilabetean, egoera prekarioan edo gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden haurrak eta familiak laguntzen dituzten elkarteei emango diegu Elkartasun Zentimoak programarekin biltzen dugun dirua; zazpi izango dira guztira, eta Juneren Hegoak da horietako bat. Eremu hurbil eta txikietan lan egiten duten erakundeak dira, zure auzoan, hirian edo inguru hurbilenean dihardutenak.

Juneren Hegoak elkarteak darabilen leloak ezin hobeto ordezkatzen du gehien behar duten neska-mutilen alde lanean ari diren elkarte horien asmoa: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez… mundua alda dezake”. Aldatuko al dugu elkarrekin?”. Guk, gure elkartasun programaren bidez. Zuek, keinu txiki bat eginez, ‘bai’ aukerari sakatuz zuen erosketa txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzen duzuenean gure saltokietan.

Zuek egindako ekarpenekin eta EROSKIk jarri duenarekin, apirilean

110.000 € eman dizkiogu kausa honi

42
Más información: Elkartasuna Solidaridad Personas con discapacidad Desgaitasuna duten pertsonak Honen alde: Elkartasuna Solidaridad Informazio gehiago: A favor de: osasungarria jasangarriak ko pro so hilabete
honetan

Laguntza jasoko duten proiektuak

Galizia JUAN SOÑADOR FUNDAZIOA

Askari osasungarriak proiektuak lagundu egiten du haurrek askaria jan dezaten astelehenetik ostiralera eta baita eskolan oporrak dituztenean ere.

Nafarroa eta Galizia GOSEAREN AURKAKO EKINTZA

Elikadura osasungarriaren aldeko laguntzari esker, egoera kaskarrenean dauden familiek modua izango dute oinarrizko elikagaiak erosteko.

Bizkaia

BILBOKO ELIZBARRUTIKO CÁRITAS

Eskolako lanetan laguntzen diete egoera zaurgarrian dauden familietako haurrei, eta denbora librerako eta aisialdirako jarduerak eskaintzen dizkiete.

‘KILO OPERAZIOA’

Gipuzkoa

JUNEREN HEGOAK

Laguntza ematen du gaixotasunak eta desgaitasunak dituzten haurren terapiak ordaintzeko, baita ospitaleetako laguntzak, garraio eta mantenu gastuak ere.

Aragoi

AMASOL FUNDAZIOA

Nadie atrás proiektuak (Inor ere ez atzean) lagundu egiten du guraso bakarreko familien oinarrizko beharrak asetzen.

Balearrak MENORCAKO ELIZBARRUTIKO CÁRITAS

Autonomia eskaintzen diete haur jaioberriak dituzten familiei edo oso haur txikiak dituztenei beharrezko produktuak eskuratu ditzaten haiek hazteko.

Erkidego guztiak, Aragoi, Nafarroa eta Galizia izan ezik

SAVE THE CHILDREN

Impulsa programak lagundu egiten du egoera zaurgarrian dauden haurrek nutrizio egokia jaso dezaten ikasturte osoan.

Erronka jarri diogu geure buruari: MILIOI BAT OTORDU LORTZEA

EROSKIn beste behin ere bat egin dugu Kilo Operazioaren beste ekitaldi batekin. Maiatzeko hau ere Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak bultzatu du (FESBAL). Garraioa eta logistika antolatzen laguntzen dugu geure borondatez, eta horretaz gain, bezeroek egindako ekarpenekin biltzen den guztiari beste %7 bat gehitzen diogu. Erronka da iazko kopurua gainditzea: milioi bat otordu baino gehiago biltzea (300 tona elikagai baino gehiago). Eta iaz lortu

bagenuen, zergatik ez aurten? Milioi bat otorduk esan nahi du milioi bat irribarre. Egizu bat erronkarekin!

NOLA PARTE HARTU?

FESBALeko boluntarioek poltsa bat emango dizute gure dendetan sartzean. Aukeratu ezazu zer-nolako produktuak emango dituzun, sar itzazu poltsan eta eman boluntarioei erosketa bukatzean.

Eman ezazu nahi duzun diru kopurua ordainlekutik pasatzean.

NOIZ?

Maiatzaren 8tik 14ra, gure denda guztietan, Galizian izan ezik.

Martxoan, Zampakilos Solidario kanpaina egin zen Galizian, eta 90 tona elikagai eta 15.289,32 euro bildu ziren; horrekin, 28.750 familiari emango zaie jaten.

5 €-ko laguntza bat izango litzateke:

KEINU TXIKI BATETIK LAGUNTZA
HANDIA
43

Mediterraneoaren urdina, mendiko paisaien berde bizia eta aisialdiko eskaintza bikaina, horra hor Costa Daurada zergatik den hain erakargarria familiarekin oporretan joateko. Egizu erreserba orain eta, EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, bidaia guztiaren %5 itzuliko dizugu zure txartelean, hurrengo erosketetan erabil dezazun. Goza ezazu opor paregabeekin eta pilatu aurrezkia.

COSTA DAURADA

Mediterraneoko oporlekurik osatuena familian joateko

Vila-secako

Costa Dauradara joanez gero, aukera izango duzu Salou, Cambrils, Vila-seca eta La Pineda ezagutzeko besteren artean; ‘Familia Turismorako Helmuga’ gisa izendaturik daude guztiak, eta haurrekin oporretan joateko leku paregabeak dira. PortAventura

World aisialdi gunea dago kilometro gutxira, eta komunikazio bikainak ditu Kataluniako beste leku batzuk ere bisitatzeko. Baditu, bestalde, aisialdirako beste hainbat aukera ere. Oporleku tradizionala da, eta horrek bermatu egiten du abegi ona, dibertsioa, zerbitzuak eta kalitatea.

SALOU: MEDITERRANEORA ZABALIK

Salouko Behatokien ibilbideak 23 talaia ikusgarri ditu, eta ibilbide atsegina egiteko aukera ematen

du Costa Dauradan barrena. Ibilbide horretan elkartu egiten dira Mediterraneoaren urdin bizia eta mendi ingurua, bertako basoz eta landarediaz inguratua. Ibilbide ezin egokiagoa da natura eta aire zabaleko kirola maite dutenentzat, eta aukera emango dizu bertako biodibertsitatea eta Costa Dauradaren berezitasunak ezagutzeko, Mediterraneoak lagun egiten dizula.

CAMBRILS:

GASTRONOMIA BIKAINA

Itsasoko herri honek aski merezimendu badu Kataluniako sukaldaritzaren erdigune bihurtu izateko. Lurrak eta itsasoak ematen duten onenaz baliatzen dira bertako sukaldariak, betiere sasoiko

44
upategia (‘celler’ katalanez)
Salou bidaiak

VILA-SECA ETA LA PINEDA PLATJA: ARTEA, ITSASOA ETA PAISAIA

Vila-seca eta La Pineda Platja ez dira oharkabean gelditzen, eta bidaiariek beti itzuli nahi izaten dute horietara. Itsaso barea gozagarri egingo zaizu, Mediterraneoaren urdin berezi hori, Joan Manuel Serrat kantariak nabarmentzen duena, baita harea fin eta urrezko hondartzak, bertako kultura, historiaz beteriko parkeak eta eremu berdeak ere. Bisitatu beharreko lekuen artean, Celler de Vila-seca delakoa dago (Vilasecako upategia), zeina hiriaren bihotzean dagoen. Duela gutxi zaharberritu dute, eta Vila-secako gazteluari itsatsita dago; funtzio anitzeko gune eta museo gisa antolatu dute, eta arte garaikideko erakusketa asko hartu ditu.

Ikusi beharrekoak dira, halaber, Sèquia Major-eko hezeguneak eta Torre d’en Dolça-ko Parkea, hiriko birika berde garrantzitsua.

BARNEALDEKO IBILBIDEA

Itsasertzak eskaintzen dituen gauza ederrak ez ezik, barnealdeko herriak ere ezagutu beharrekoak dira, hainbat aukera erakargarri eskaintzen dute eta. Oso egokiak dira BTT bizikletekin

ibilbideak egiteko, hiriko edo landako turismoa egiteko edo Gizateriaren Ondare izendatuta dauden hainbat monumentu ikusteko.

Costa Dauradatik kilometro gutxira, Serra de Montsant-eko Parke Naturala eta Terres de l’Ebrekoa daude, azken hori Biosferaren Erreserba izendatua; naturan bete-betean barneratzeko aukera paregabea izango duzu.

zure EROSKI club txartelean (1)

45
(1) Egin erreserba maiatzaren 1etik 31ra, eta bidaiatu abuztuaren 31 bitarte; itzuli egingo dizugu %5a zure diru zorroan. Hegaldiari bakarrik dagokio; tasak eta gestio tasak ez daude sartuta. %5
PortAventura World
Itzuli egingo dizugu EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
produktuetan oinarrituz, eta errezeta gustagarriak prestatzen dituzte mimo handiz. Hiriburu gastronomiko horretan elkarren eskutik doaz oraina eta etorkizuna. Sukaldari belaunaldi berriek pasioz lantzen eta zaintzen dute familiatik jaso duten ondarea, eta abangoardian jarrita, aitortza eta sariak eskuratu dituzte, besteak beste Repsol Gidako Eguzkiak eta Michelin Izarrak.

Ardi esnez egindako mamia EROSKI SELEQTIA, 140 g

Gehienez ere, 4 aletan erabili ahal izango da.

Hipermerkatuak eta supermerkatuak

Ogi birrina glutenik gabea EROSKI, 200 g

Gehienez ere, 4 aletan erabili ahal izango da.

Hipermerkatuak eta supermerkatuak

Galde ezazu alerik baden zure supermerkatuan.

Vital seruma + C bitamina belle, 30 ml

Gehienez ere, 4 aletan erabili ahal izango da.

Hipermerkatuak eta supermerkatuak

Bifi dus jogurta muesliarekin EROSKI, 4 aleko pack-a Gehienez ere, 4 aletan erabili ahal izango da.

Hipermerkatuak eta supermerkatuak

%15

Aurpegiko esfoliatzailea belle, 100 ml

Gehienez ere, 4 aletan erabili ahal izango da.

Hipermerkatuak eta supermerkatuak

Galde ezazu alerik baden zure supermerkatuan.

%15

Aurpegiko krema FPS 50+ belle&SUN, 50 ml

Gehienez ere, 4 aletan erabili ahal izango da.

Hipermerkatuak eta supermerkatuak

Galde ezazu alerik baden zure supermerkatuan.

%15

Tortellini 4 gazta EROSKI, 250 g

Gehienez ere, 4 aletan erabili ahal izango da.

Hipermerkatuak eta supermerkatuak

Izokin ketua EROSKI SELEQTIA, 90 g

Gehienez ere, 4 aletan erabili ahal izango da.

Hipermerkatuak eta supermerkatuak

%15
%15
%15
%15
%15
Galde ezazu alerik baden zure supermerkatuan. Galde ezazu alerik baden zure supermerkatuan.

2023ko ekainaren 7a arte balio du

AURREZKI-KUPOIA

Erosketa bakarrerako balio du, eta zure EROSKI club txartela erakutsita. Ez daiteke metatu sustapen honetako kupoi bat baino gehiago tiket berean. Pertsonala eta besterenezina. Ez da dirurik itzuliko eta ezingo da zatika erabili.

2023ko ekainaren 7a arte balio du

AURREZKI-KUPOIA

Erosketa bakarrerako balio du, eta zure EROSKI club txartela erakutsita. Ez daiteke metatu sustapen honetako kupoi bat baino gehiago tiket berean. Pertsonala eta besterenezina. Ez da dirurik itzuliko eta ezingo da zatika erabili.

2023ko ekainaren 7a arte balio du

AURREZKI-KUPOIA

Erosketa bakarrerako balio du, eta zure EROSKI club txartela erakutsita. Ez daiteke metatu sustapen honetako kupoi bat baino gehiago tiket berean.

Pertsonala eta besterenezina. Ez da dirurik itzuliko eta ezingo da zatika erabili.

* Galde ezazu alerik baden zure Supermerkatuan.

2023ko ekainaren 7a arte balio du

AURREZKI-KUPOIA

Erosketa bakarrerako balio du, eta zure EROSKI club txartela erakutsita. Ez daiteke metatu sustapen honetako kupoi bat baino gehiago tiket berean. Pertsonala eta besterenezina. Ez da dirurik itzuliko eta ezingo da zatika erabili.

* Galde ezazu alerik baden zure Supermerkatuan.

2023ko ekainaren 7a arte balio du

AURREZKI-KUPOIA

Erosketa bakarrerako balio du, eta zure EROSKI club txartela erakutsita. Ez daiteke metatu sustapen honetako kupoi bat baino gehiago tiket berean. Pertsonala eta besterenezina. Ez da dirurik itzuliko eta ezingo da zatika erabili.

* Galde ezazu alerik baden zure Supermerkatuan.

2023ko ekainaren 7a arte balio du

AURREZKI-KUPOIA

Erosketa bakarrerako balio du, eta zure EROSKI club txartela erakutsita. Ez daiteke metatu sustapen honetako kupoi bat baino gehiago tiket berean. Pertsonala eta besterenezina. Ez da dirurik itzuliko eta ezingo da zatika erabili.

2023ko ekainaren 7a arte balio du

AURREZKI-KUPOIA

Erosketa bakarrerako balio du, eta zure EROSKI club txartela erakutsita. Ez daiteke metatu sustapen honetako kupoi bat baino gehiago tiket berean. Pertsonala eta besterenezina. Ez da dirurik itzuliko eta ezingo da zatika erabili.

* Galde ezazu alerik baden zure Supermerkatuan.

2023ko ekainaren 7a arte balio du

AURREZKI-KUPOIA

Erosketa bakarrerako balio du, eta zure EROSKI club txartela erakutsita. Ez daiteke metatu sustapen honetako kupoi bat baino gehiago tiket berean. Pertsonala eta besterenezina. Ez da dirurik itzuliko eta ezingo da zatika erabili.

* Galde ezazu alerik baden zure Supermerkatuan.

Vegalsa-EROSKI

Ikasleek badute zer ikasia

GURE SUPERMERKATUETAN

Gaztela eta Leongo eta Galiziako 4.200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Mates en tu súper programan (Matematika zure superrean).

Ekimen hori Vegalsa-EROSKIk antolatzen du bere dendetan duela zortzi urtetik hona.

Gure ingurua hobetzen laguntzeko ahaleginean, eskolekin ere lan egin beharra dago. Horregatik, Vegalsa-EROSKIn zortzi urte daramatzagu lanean Mates en tu súper heziketa programarekin, eta horri esker, Galiziako eta Gaztela eta Leongo ikasleek matematikako ikasgaian eskuratu dituzten ezagutzak erabil ditzakete egiazko testuinguru batean, gure supermerkatuetan hain zuzen. Era horretan, modu jostagarri eta praktikoan ikasten dute matematika.

Eva Capelete da programaren koordinatzailea Vegalsa-EROSKIn, eta haren iritziz, ekimen horren helburua beste bat ere bada, “eskola umeak sentsibilizatzea ohar

daitezen zein garrantzitsua den modu orekatuan elikatzea eta bizi ohitura osasungarriak edukitzea, bereziki jakinda zer-nola handitzen ari den gizentasun tasa haurren artean”. Azken zortzi urte hauetan, 175 tailer praktiko antolatu ditugu Galiziako eta Gaztela eta Leongo 4.200 ikaslerekin baino gehiagorekin. Tailer horiekin batean, gainera, material didaktikoa jartzen dugu ikastetxeen eskura, zeina hainbat adituk landu duten Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren jarraibideak kontuan hartuta. “Ikasleek praktikan jartzen dituzte ikasitako trebetasunak, eta zentzua ematen diete matematikako edukiei, ikusi egiten baitute zer-nolako erabilera eta funtzionalitatea duten, eta aldi berean, mundua ulertu egiten dute matematiken bidez”, azaldu du Capeletek. Matematikaz gain, beste arlo batzuk ere lantzen dira, adibidez komunikazioa, osasuna, nutrizioa eta autonomia.

ELIKADURA ESKOLAK

HAMARKADA BAT BETE DU

Hezkuntzaren arlo horretan bertan, Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko gure Heziketa Programa jarri

Galiziako Mos herriko 35 ikaslek parte hartu dute tailerretako batean, zeina Matematikaren Nazioarteko Egunean antolatu genuen.

zuen abian orain dela hamarkada bat EROSKI Fundazioak. Denbora horretan, 12 urteko milioi eta erdi ikasle baino gehiago pasatu dira eskola horretatik, non jarduera esperimentalak eta zentzumenei lotuak eskaintzen ditugun, jolas interaktiboak, bideoak, ipuinak eta baliabide digitalak ikasgeletan eta etxean lantzeko.

Ikasleek, gainera, Imagine Food lehiaketan parte har dezakete, non plater sortzaile eta osasungarriak marraztu behar dituzten eta ondoren Peio Gartzia sukaldariak egiazko errezetak prestatzen dituen horiekin; horrekin batean, aukera izaten dute menu osasungarriak lantzeko Basque Culinary Centerreko sukaldarien laguntzarekin.

Doan parte hartu daiteke. Eman izena hemen:

50
www.escueladealimentacion.es
albisteak

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.