2018 Noviembre Euskera

Page 1

www.eroski.es

#41

’18ko azaroa

1 EURO

BETIKO KALITATE ETA AURREZKIAREKIN

EROSKI Basic, azala berrituta PROTAGONISTAK EROSKI Natur ‘baguette’-a: beti samur eta fresko

DENDAN ZUREKIN Bigarren urtez jarraian, ‘on-line’ supermerkatu onena izan gara

EDERGINTZA belle NATURAL: errespetatu egiten ditu zure larruazala eta ingurua


EROSKI 41 ATREVETE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

25/10/18

13:46


a u r ki b i d e a www.eroski.es

’18ko azaroa

08 sasoi honetan... EROSKI Basic sailak berritu egin du irudia. Kalitatezko produktuak preziorik doituenean.

14 EROSKI protagonistak Hemen duzu EROSKI Natur saileko azkena: gehiago irauten duen ‘baguette’-a eta Royal Gala sagarra.

20 erakusleihoa Zapore berriak Biactive motako jogurt gaingabetuetan.

22 zurekin dendan Elkartasun Izarra gure supermerkatuetara heldu da beste urte batez.

32 zure osasunaren alde

08

Kakiak sasoi betean daude. Ikus ezazu zer eskaintzen duen fruta horrek.

38 energia hazteko Haurrentzako otorduetan ere, egin apustu lekaleen alde.

42 edergintza Gure dendetan daukazu belle saileko kosmetiko naturalen sorta berria: NATURAL.

49 EROSKI club aurrezki bonuak Aurrezten lagunduko dizugu EROSKI club aurrezki bonuekin.

22 Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

42

52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.

3

003 SUMARIO EUS.indd 3

25/10/18 16:56


hilabete honetan... ‘18ko azaroa

“EROSKI Basic aldatu egin da, baina bere horretan eutsi dio sortu zenean egin zuen promesari: ohiko elikagaiekin erosketa adimentsua egiteko aukera ematea”

www.eroski.es

#41 ’18ko azaroa 1 EURO

Aurrezki-bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean

BETIKO KALITATE ETA AURREZKIAREKIN

Itxaso Cuesta — Eroski clubeko ARDURADUNA

EROSKI Basic, azala berrituta PROTAGONISTAK EROSKI Natur ‘baguette’-a: beti samur eta fresko

DENDAN ZUREKIN Bigarren urtez jarraian, ‘on-line’ supermerkatu onena izan gara

EDERGINTZA belle NATURAL: errespetatu egiten ditu zure larruazala eta ingurua

001 PORTADA EUS.indd 1

Geure burua berritu eta onena eskaintzen jarraitu

E

ROSKIn ongi dakigu denboraren joanak nahitaez eskatzen duela aldaketak egitea. Geure burua berritu egin behar dugu zuen beharrizanei erantzuteko, baina ez dezakegu ahaztu zein den gure helburua: produktuak prezio onean eskaintzea, zuen elikadura orekatua eta arduratsua izan dadin, kalitateari uko egin gabe. Hori dela eta, EROSKI Basic sailak aldatu egin du kanpoko itxura, baina bere horretan eusten dio sortu zenean egin zuen promesari: ohiko elikagaiekin erosketa adimentsua egiteko aukera ematea, prezio doituari esker eta gure kalitate kontrolek bermatzen duten segurtasunari esker. Baina EROSKI Basic sailaren irudi berria ez da hilabete honetako berrikuntza bakarra. Urrian iragarri genuen kosmetiko natural egiaztatuak izango genituela belle sailean, eta azaroan merkaturatuko ditugu. Guztira 16 produktu dira, eta eguneroko higienearen eta edergintzaren oinarrizko

beharrizanei erantzuteko balio dute. Kopuru handietan dauzkate jatorri naturaleko aktiboak, eta zaindu eta errespetatu egiten dituzte bai zure larruazalaren osasuna eta bai ingurumena ere. Aldizkari honetan, gainera, informazio guztia emango dizugu ‘Sustapen gehiago’ atal berria nola erabili jakiteko; horren bidez, aurrezteko modua izango duzu markarik ezagunenek on-line dituzten dendetan. Eta, beti bezala, gure produktuei buruzko azken kontuak ere kontatuko dizkizugu. Azaroan gure saltokietara iritsiko dira EROSKI Natur saileko Royal Gala sagarrak, kakiak eta baguette berri bat ere bai, hori ere EROSKI Natur sailekoa. Kalitatea eta iraunkortasuna dira zenbaki honetako zutabe nagusiak. Gozagarria gerta dakizula!

25/10/18 16:49

#41. argitalpena ’18ko azaroa

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015

Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena seigarren urtez jarraian

20 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarlanean

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

EROSKI club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena

www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak

4

004 EDITORIAL EUS.indd 4

25/10/18 16:55


EROSKI 41 LINDOR.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

23/10/18

11:55


gosea pizteko

HARTU GOGOAN

Ogitan zabaltzeko bi aukera bikain

G

azta krematsua eta leuna izan daiteke edo light erakoa bestela. EROSKIn bi aukerak dituzu eskura zabaltzeko gaztetan: EROSKI gazta naturala eta Sannia saileko light gazta. Ezin egokiagoak dira aperitibo gisa hartzeko, askaritarako edo gehien maite dituzun platerak laguntzeko.

PALMA OLIORIK GABE

Hanburgesak eta 'hot dog'-ak egiteko ogi osasungarriagoak

H

anburgesak eta hot dogak prestatzea aukera ezin hobea da askari eta afari erraz eta azkarrak antolatzeko eta egiazko errezeta amerikarrekin gozatzeko. EROSKIn jarraitu egiten dugu gure produktu guztiei palma eta koko olioa kentzeko zereginean, eta 2020. urterako lortu nahi dugu helburu hori. Hori dela eta, EROSKIk hartua duen konpromisoarekin bat eginez, hanburgesak eta hot dogak egiteko

gure ogietan argi idatzita azalduko da ez daukatela palma oliorik.

EROSKI Seleqtia fuet-a: primerakoa!

H

SELEQTIA SAILEKO OLIBA OLIO BIRJINA ESTRA

Tanta bat bera ere ez galtzeko

A

rbequina eta Hojiblanca motakoak dira EROSKI Seleqtia saileko oliba olio birjina estrak, biak ere goren mailakoak. Prozedura mekanikoak baino ez dira erabiltzen oliba horiek hautatzeko, eta Jatorri Izen eta guzti heldu dira; horretaz gain, Basque Culinary Centerren (BCC) bermea daukate, erakunde horrek egiaztatzen baititu. Zapore leun eta atsegineko olioak dira, eta isurtzeko

GOMENDIOA

tapoi berriarekin datoz orain; horri esker, hobeto kontrolatuko duzu zenbat olio eransten diezun zure platerei, eta ez duzu tantarik ere alferrik galduko. Etekin guztiguztia ateratzeko eta zure platerak zaporez hornitzeko.

estebete bat da fuet-a, eta azken urteetan ospe eta hedadura handia hartu du. Berdin iritsi da herritarren etxeetara eta goi mailako jatetxeetara. EROSKIn, Seleqtia saileko fuet-a aurkituko duzu, gourmet erako mokadu bat, estra mailakoa (horixe da kalitate gorenekoa); Katalunian egiten dute, Garrotxa eskualdean, non tradizio eta ospe handia duten hestebeteen eremuan. Seleqtia saileko fuet horrek, zapore eta kalitate apartak ez ezik, proteinak ere baditu, kopuru handian, eta glutenik ez batere.

6

006 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 6

25/10/18 16:53


EROSKI 41 GREFUSA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

23/10/18

12:05


sasoi honetan...

Irudi berria dauka EROSKI Basic sailak

Kalitatea oinarrian EROSKI Basic berritu egin da kanpotik, baina bere horretan eusten dio sortu zenean egin zuen promesari: kalitatezko produktuak eskaintzea, berme guztiekin eta preziorik onenean. Ongi dakigu zuretzat oso garrantzitsua dela etxekoei gauzarik onenak ematea, eta, horregatik, urtean 11.000 analisi baino gehiago egiten dizkiegu gure produktuei, eta bezeroekin egindako dastatze saioetan frogatzen ditugu.

P

rezioa doitzeak ez du traba izan behar produkturik onena lortzeko. Zuk bezala, guk ere oso garbi daukagu kalitatea oinarri-oinarrizkoa dela eta ezin zaiola uko egin; horregatik, EROSKI Basic sailak 300 erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu eguneroko beharrizanei erantzuteko, berme guztiekin eta gastu txikiagoarekin. 2010. urtean sortu zen Basic saila. Ohiko produktuekin erosketa adimentsua egiteko aukera ematea, horixe zen helburua, prezio ona eskainita eta segurtasuna bermatuta kalitate kontrolen bidez, bai kanpoan egindakoekin eta bai guk geuk barnean egindakoekin. Asmo eta promesa horrek indarrean jarraitzen du orain ere, eta irudia berritu dugun honetan, indartu ere egin dela esan daiteke. Orain, diseinu berriarekin aurkituko dituzu EROSKI Basic saileko produktuak, kolore biziz eta ilustrazioz hornituta. Kalitatea preziorik onenean, EROSKIren berme guztiekin. Formula arrakastatsua izan da hori, eta zure erosketa saskian leku finko bat eman die Basic saileko produktuei. Txokolatezko irabiakia, hirugihar ketua, fuet estra, surimi makilatxoak... horiek eta beste hainbat estimu handitan dituzu beren kalitate bereizgarriari esker. EROSKI Basic saileko produktu guztiek bezala, ezin hobeto betetzen dituzte eguneroko elikadurari jartzen dizkiozun eskakizunak.

KONFIANTZAZKOAK ERABAT Kalitatea eta aurrezkia dira gure Basic sailaren ardatz nagusiak, eta baita produktu horiengan erabateko konfiantza izateko arrazoia ere. Bezeroengan eta langileengan sumatzen dugu konfiantza hori.

Jaime Castillok, adibidez, bere familiarentzako janaria erosteko ardura dauka, eta onena bilatzen du beti. Hori dela eta, ilobarentzat dilistak prestatzen dituenean, EROSKI Basic saileko pardina dilistak hautatzen ditu beti; estra mailako

8

008-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 8

25/10/18 16:52


produktua da, zuntz eta proteina ugari ematen duena, eta gantz gutxi: “Ilobaren dilistekin ez du edozerk balio�, azaldu du. EROSKI Basic tomate frijitua da beste adibide bat, kalitatezko osagaiekin eta ekilore olioarekin egina, eta glutenik gabea. Saltsa leuna da, gatza ere neurrian daukana. Isabel Osorio EROSKIko langilea da, eta haien etxean oinarrioinarrizkoa dela dio. Beste elikagai batzuekin konbinatuta, lagungarria omen da haurrek hain atsegin ez dituzten platerak dastatzeko, adibidez arraina, berdurak eta lekaleak. “Lehenbiziko aldiz pastarekin jan zuten tomatea Basic sailekoa izan zen, eta izugarri gustatu zitzaien�. Bi adibide horiek ongi azaltzen dute Basic produktuak zergatik diren zuretzat hain kuttunak erosketa egiteko garaian. Betidanik, EROSKIn lanean aritu gara preziorik onenak eduki ditzazun modu orekatu eta arduratsuan elikatzeko behar dituzun produktuetan. Sail honekin, aurreztu egingo duzu eta kalitate berme guztiak edukiko dituzu.

Osasuna, gure produktuen beste zutabea

Osasuna lehentasuneko gaia da EROSKIrentzat, eta, hala izanik, hori islatu egiten da gure marka guztietan. Urteak daramatzagu, adibidez, azukre, gantz eta gatz kopuruak murrizten gure markako produktuetan. Hain zuzen, dagoeneko 467 tona azukre, 93 tona gatz eta 998 tona gantz desagerrarazi ditugu gure produktuetatik, eta baita landare gantz partzialki hidrogenatuak

ere, zeinak areagotu egiten duten kolesterol txarra. Eta gure ontziek nutrizio arloko semaforoa daramate. Sistema horri esker, kontsumitzaileek begiratu batean jakin dezakete zenbat kaloria, azukre, gantz, gantz saturatu eta gatz ematen duen produktu baten errazioak, eta egunean hartu behar litzatekeen kopuruaren gainean zenbateko portzentajea osatzen duen (berdez, horiz eta laranjaz adierazitako kolore sistema bat darabil horretarako). Semaforoa laguntzeko, gainera, nutrizio arloko informazioa ematen duten beste sinbolo batzuk ere badaude, zeinak modu errazean adierazten duten zer-nolako mantenugaiak ematen dituzten produktu batzuek eta zein den haien jatorria, eta intolerantziak eragin ditzaketen osagaien berri ere ageri da.

9

008-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 9

25/10/18 16:52


sasoi honetan...

MAURO RIVAS, EROSKIREN KALITATE SAILEKO ARDURADUNA

“EROSKI Basic-en adibideak erakusten du prezio ona edukitzeak ez dakarrela kalitateari uko egitea�

K

alitate saileko arduradun gisa, Mauro Rivas-ek gertutik ezagutzen du EROSKI Basic produktuak hautatzeko eta kontrolatzeko prozesua. Bere ardurapean dagoen sailak zaintzen du behar bezala betetzen direla estandarrik zorrotzenak, eta horrela lortu du etxe askotan apustu finkoa izan dadin marka hori.

Produktu batzuek oso harrera ona izan dute, adibidez tomate frijituak, corn flakes zerealek eta osoko gailetek. Adibide horiek ongi erakusten dute EROSKI Basic sailak aurrezkia baino gehiago eskaintzen duela, ezta? Gure bezeroek estimutan dituzte EROSKI Basic produktuak, eta halaxe ikusten da salmentetan. Horrek erakusten du prezio ona edukitzeak ez dakarrela kalitateari uko egitea. Gure bezeroek badakite, eta, horregatik, fidel zaizkio produktu horiei, eta esaten digute euren gogokoenak direla. Oinarrizko produktuak dira, kalitate onekoak eta oso prezio ona dutenak. Kalitatea da alderdirik garrantzitsuena, horrek islatzen baitu gu garena. Zer-nolako abantailak eskaintzen dituzte beste marka batzuen aldean? Prezio bera edukita, EROSKIren markak hobeak dira. Edo bestela esanda: kalitate bera edukita, merkeagoak dira. Zer-nolako kalitate kontrolak egiten dizkiete EROSKI Basic produktuei? Kalitatea kudeatzeko gure sistemak monitorizatu egiten ditu gure markako hornitzaile guztiak, ikuskaritzak egiten zaizkie eta kontrol analitikoak ere bai gure produktu guztiei. Horretaz gain, kontrol programa espezifi ko bat ere badugu EROSKI Basic sailerako,

non egiaztatu egiten den egoki betetzen direla legedia eta fi txa teknikoaren zehaztapenak. Zergatik dira garrantzitsuak kontrolak? Sistemak darabiltzan kontrol programa guztiek prebentzio gisa balio dute, elikadura arloko segurtasunean zerbaitek huts egingo balu ere edo zerbait behar bezala beteko ez balitz ere, eta bermatu egiten dute gure hornitzaileek egoki zaintzen dituztela produktuentzat hitzartu ditugun ezaugarriak. Dastatze saioak ere egiten dira bezeroekin. Zer dira, zehazki? Bezeroek gastatu eta ebaluatu egiten dituzte gure produktuak, eta haien iritzia baliagarria izaten da jakiteko zer-nolako onespena duen bakoitzak eta erabakitzeko merkatura atera daitekeen edo ez. Ildo horretan, bezeroak dauka beti azken hitza.

EROSKI Basic produktuek berme guztiak betetzen al dituzte? Bai, nahiz eta batzuetan desegokitasun batzuk antzematen ditugun, eta halakoetan neurri zuzentzaileak ezartzen ditugu hornitzaile bakoitzarekin. Kalitateaz gain, osasuna da EROSKI markako produktuen beste ardatz nagusietakoa. Osasuna lehentasuneko gaia da EROSKIrentzat, eta, hala izanik, hori islatu egiten da gure marka guztietan. Urte asko daramatzagu lanean gure markako produktuei azukrea, gantza eta gatza kentzeko, landare gantz partzialki hidrogenatuak ere kendu egin dizkiegu gure produktu guztiei eta gure ontziek -eta hor sartzen dira EROSKI Basic sailekoak ere - nutrizio arloko semaforoa daramate. Modu erraz eta oso grafikoa eskaintzen du nutrizio arloko informazioa ulertzeko. Nola lan egiten da kontsumitzaileen kezkei erantzuteko? Azterketak egiten ditugu gure marka guztietan eta analisiak ere bai maila guztietako produktuetan; horrela jakiten dugu zer-nolako eskariak eta beharrak dituzten gure bezeroek. Baina, batez ere, gure helburua da eurek gurekin parte hartzea, bezeroek alegia, gure bazkideek, gure marka hobetzen joateko. Entzun egin nahi diegu, eta azal ditzatela beren proposamenak, hobekuntzak, iritziak... Gure dendetan egin dezakete, eta telefono bidez ere bai, bezeroei erantzuteko zerbitzura deituta (ontzi guztietan ageri da zenbakia). Gure web-orriaren bidez ere egin dezakete eta, nola ez, gure sare sozialetan ere bai.

10

008-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 10

25/10/18 16:52


DILISTA, LARANJA ETA GARAGAR ZOPA KALITATEZKO PROTEINAK Lekaleak eta zerealak konbinatuz gero, haragiaren proteinek daukaten kalitatearen antzekoa lortzen da.

4

ertaina

+ 60’

OSAGAIAK • 100 g dilista • 50 g garagar perlatua • Tipula 1 • 3 baratxuri atal • Piper berde 1 • Piperrauts gozoa • 10 ml oliba olio • 500 ml ur (edo salda begetala) • Laranja 1 • Gatza NOLA PRESTATU ● Jarri garagarra uretan

platera egiten hasi baino hiru ordu lehenago. Xehatu tipula, piper berdea eta baratxuria brunoise eran. ● Berotu olioa zartagin batean

eta, su eztian, frijitu berdurak. Hamar minutu inguru pasatu direnean, erantsi piperrautsa eta erregosi minutu batez. ● Jarri ura eta laranja zukua

kazola batean eta, irakiten duenean, erantsi garagarra, berdura erregosiak eta gatza. Egosi 15 minutuz su eztian, bota dilistak eta eduki sutan beste 30 minutuz (presioko eltzean denbora erdia beharko du). Bere horretan zerbitzatu daiteke edo birrindu egin daiteke irabiagailuarekin.

0,42 €

pertsona bakoitzeko

OHAR DIETETIKOA

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

129

0,7g 0,1g 3,9g 0,1g

6%

1%

1%

4%

GATZA

2%

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Lekaleek energia ematen dute, eta gantz gutxi. Dilistak iturri bikaina dira karbohidrato konplexuak hartzeko, eta berdin landare jatorriko proteinak, zuntza, bitaminak eta mineralak ere. Azken horietan, burdina nabarmentzen da, eta gure gorputzak hobeto xurga dezan, C bitamina ugariko elikagaiak sartzea komeni da errezetan, adibidez piperrak eta zopa honetako laranja.

11

008-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 11

25/10/18 16:52


es tiempo de...

1,50 €

pertsona bakoitzeko

ZAINDU EZAZU ZURE DIETA Legatza arrain zuria da, gantz gutxikoa, eta zainzuriak, berriz, diuretikoak dira eta zuntza daukate. Bi horiek lagun onak dira pisua kontrolatzeko.

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

123

3,5g 0,6g 0,5g 0,5g

6%

5%

3%

1%

GATZA

8%

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

LEGATZ ERREA, GARI ZAINZURIEN, PERRETXIKOEN ETA TXIRLEN SALTSAREKIN 4

ertaina

20-25’

OSAGAIAK • 600 g legatz solomo • 100 g gari zainzuri (zurtoinak) • 50 g perretxiko • 100 gramo txirla • 2 baratxuri atal • 40 ml oliba olio birjina estra • 5 g agar-agar • 5 g perrexil fresko (xehatuta) • Gatza

NOLA PRESTATU ● Garbitu zainzuriak eta moztu makilatxoetan. Egosi eltzetxo batean ur pittin batekin hiru minutuz. Xukatu eta gorde alde batetik ura eta bestetik zainzuriak. ● Ireki txirlak lurrunetan ur pittin batekin. Iragazi salda eta gorde geroko. Moztu baratxuriak fi n-fi n eta erregosi olio pittin batekin. Erantsi zainzuriak eta perretxikoak, garbituta eta zatietan moztuta. Gorritu baino lehen, atera zainzuriak eta perretxikoak, eta jarri txirlekin batean. ● Utzi baratxuriak kazolan eta busti txirlen salda pittin

batekin eta zainzurien ur pixka batekin. Loditu saltsa agar-agarrarekin, eta erantsi perrexil xehatua. ● Gazitu legatza eta pasatu sutan buelta eta buelta, kanpotik egin dadin baina barrenetik egin gabe gelditu dadin. Sartu saltsa berdean txirlekin, perretxikoekin eta zainzuriekin batean. ● Eman irakinaldi bat guztiari bi minutuz eta bota gatza. Atera kazola sutatik, bost minutu egin ditzan egonean zerbitzatu aurretik. Noizean behin, eragin kazolari saltsa gehixeago loditu dadin legatzaren zuku eta gelatinarekin.

OHAR DIETETIKOA Mantenugaiz beteta dago errezeta hau, eta kaloria eta gantz gutxi dauka. Legatzak burdina ematen du, potasioa, iodoa, magnesioa, fosforoa, sodioa eta bitaminak. Zainzuriek, berriz, zuntza eta mineralak dituzte. Alde batetik txirlak daramatza, itsaski gustagarriak oso, eta bestetik perretxikoak, zeinak kaloria gutxi duten eta kopuru aipagarrietan ematen dituzten B5 bitamina eta beste mineral batzuk.

12

008-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 12

25/10/18 16:52


sasoi honetan...

ESPAGETIAK GANBA ETA TXIRLEKIN

• 30 ml oliba olio birjina estra • Gatza NOLA PRESTATU

4

ertaina

eztian, guritu daitezen. Gorritzen hasten direnean, erantsi kaiena eta txirlak (ireki ahala, plater batera aterako ditugu).

20’

OSAGAIAK • 300 g espageti • 100 g ganba zuritu • 100 g txirla fresko • 2 baratxuri atal • 50 g tipulin fresko • Perrexila • Kaiena piper mina, xerratxo bat

● Egosi pasta 5 minutuz ur irakinetan (gatza erantsita). Xukatu eta jarri freskatzen iturriko uraren azpian. ● Erantsi txorrotada bat oliba olio eta gorde espagetiak geroko. ● Xehatu baratxuria eta tipulina fin-fin, eta jarri su

● Erantsi ganba zurituak eta perrexila, xehe-xehe moztuta. Utzi sutan segundotxo batzuk, ganben gainazalari kolorea aldatzen zaion arte baino ez. Eman gatza. ● Nahasi ganba eta txirla erregosiak eta horien zukuak espagetiekin. Nahasi guztia eta zerbitzatu.

OHAR DIETETIKOA Espagetiek ugari ematen dituzte karbohidratoak, eta iturri egokia dira burdina hartzeko, proteinak, kaltzioa, zuntza, potasioa, iodoa, zinka, magnesioa, sodioa, fosforoa eta bitaminak. Ganbekin eta txirlekin prestatuta daude. Lehenbizikoek iodoa ematen dute kopuru handietan, eta bietan ageri dira B3, B9, B12 eta E bitaminak. Purinak eta kolesterola ere badituzte, ordea, eta azido urikoa eta kolesterola goi samarrean dituztenek neurrian jan beharko dute.

0,64 €

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

358

7g

1g

18%

11%

5%

GATZA

2,6g 0,4g 3%

7%

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

13

008-013 ES TIEMPO DE EUS.indd 13

25/10/18 16:52


EROSKI Natur ‘baguette’-a

Iraun egiten du zaporeak

14

014-015 PROTA PAN EUS.indd 14

26/10/18 13:14


erakusleihoa

Ogia, izan mota batekoa edo bestekoa, etxe guztietan izaten da. Baina ogi guztiak ez dira berdinak: aldatu egiten dira batzuen eta besteen osagaiak, eta ogia egiteko moduak ere bai. EROSKIn, gure Natur baguettea eskaintzen dizugu; kalitate handiko irin egiaztatuekin egina dago, eta elaborazio metodoari esker, gehiago irauten du.

B

adakigu zuetako askok ez dakizuela ogirik gabe jaten eta ogi egin berriaren usaina bezalakorik ez dagoela mahaira esertzen garenean. Etxe askotan elikagaia ordezkaezina izaki, EROSKIn uste dugu, batez ere, ogiaren kalitateari eta iraupenari eman behar zaiola garrantzia. Hori dela eta, Natur baguettea aurkeztu dugu; osagaiak eta elaborazio prozesu zainduekin egina da, eta luzaroago eutsiko die bere ezaugarri bikainei. Osagaien artean, irina, ura, ama orea, legamia eta gatza baino ez ditu, eta ez darama inolako gehigarririk. Nutrizioaren ikuspegitik, gainera, zuntza eta proteina iturri da. EROSKIren okindegiko arduradunak azaldu ditu ogi berri honen ezaugarriak, Javier Beitiak: “Zapore delikatua du, azal fin eta kurruskatsua, eta mami harro eta albeolatua, zeinak testura bakana ematen dion”. Orea luzaroan egoten da hartzitzen, eta elaborazio metodo horri esker, iraun ere luzaroago egiten du, eta egun osoan egoten da jateko baldintza onetan. IRIN EGIAZTATUAK Irina da edozein ogiren osagai funtsezkoa. Irinaren kalitateak eta jatorriak baldintzatzen dute zaporea eta ogiaren beraren testura, eta ogitik

ogirako aldea ere hortxe egoten da. Gure baguetteak gari irin egiaztatuak eta kalitate handikoak izaten ditu, propio ogia egiteko direnak. Beren kalitate ezaugarriez gain, ogi honetan erabiltzen diren irinek Label Rouge zigilua ere badaramate, zeinak bermatu egiten duen nekazaritzan jardunbide egokiagoak erabili direla zereal landaketak errespetatzeko. Javier Beitiak azaltzen duen bezala, “EROSKIren erantzukizuna da, ogia egiteko irina lortzeko garaian, ingurumena gehiago errespetatzen duten bitartekoak erabiltzea, adibidez landaketa sailak txandakatzea eta garia ekoizteko erabiltzen diren produktu kimikoak murriztea”. LAGUNTZEKO BAINO GEHIAGO Eraman ezazu egunero etxera EROSKI Natur baguettea, bai otorduak laguntzeko eta bai ogitarteko bikainak prestatzeko ere. Ogi hau ezin egokiagoa da, halaber, sukaldean zenbait plater egiteko, batzuetan osagai nagusi gisa eta besteetan lagungarri gisa, errezeta batzuei zaporea eta testura eman nahi zaienean. Orain, hotza hastearekin batean, aukera ederra da, adibidez, ogi torrada batzuk edo baratxuri zopa egiteko, gure gastronomian leku berezi eta kuttuna duten bi plater aipatzeagatik.

15

014-015 PROTA PAN EUS.indd 15

26/10/18 13:14


EROSKI protagonistak

Royal Gala EROSKI Natur sagarra

Frutaontziko erregina Dagoeneko gure dendetan daukazu sagar motarik estimatuenetakoa: EROSKI Natur saileko Royal Gala. Fruta urtsua da, azidotasun gutxi dauka eta zapore gozoa, baina ez gehiegi ere. Erraz jatekoa da, gozoa eta freskagarria, eta modu jasangarrian ekoitzia dago. Ez diezaiokezu gehiago eskatu! guztiei bezala, saltokietara iritsi aurretik, azterketa fi siko-kimikoa eta organoleptikoa egiten die gure Kalitatea taldeak. Hain sagar urtsua eta zapore gozokoa izanik, gordinik jatea da onena: postre gisa, ordu artean, gosaritan edo plater hotz eta entsaladetan. Sagar mota egokia da, halaber, tartak egiteko edo labean erretzeko. Beste aukera on bat izaten da konpotak egiteko erabiltzea edo plater nagusien saltsak prestatzeko.

G

ozoak, mikatzak, gorriak, berdeak, kurruskatsuak, irinkarak... Era askotako sagarrak daude, eta bakoitzak ditu bere ezaugarriak eta erabilerak. Gaur egun, gustu guztiak asetzeko modukoak aurki ditzakegu. Baina bat nabarmentzekotan, Royal Gala sagarra bereiziko genuke, zalantzarik gabe. Gure supermerkatuetan, EROSKI Natur zigiluarekin aurkituko duzu. Kalitate handiko sagarra da, mami trinko eta kurruskatsua duena. Azala, berriz, leuna izaten du, gorri kolorekoa. Gozotasun ukitua sumatzen zaio zaporean, baina ez gehiegizkoa ere; lurrina, berriz, orekatua dauka, eta azidotasun gutxi. EROSKI Natur logoak, gainera, bermatu egiten du, zapore aparta izateaz gain, ingurua errespetatuz

ekoitzi dutela. Eroski Natur saileko Royal Gala sagarrak modu jasangarriagoan landatzen dituzte, ahalik eta gehiena murrizten dute ingurumenaren gaineko eragina eta inguru hurbilaren garapena sustatzen dute. Eroski Natur saileko gainerako frutak bezala, GLOBALG.A.P ziurtagiria eskuratu duten nekazariek landatzen dituzte (nazioarteko arau bat da, nekazaritza segurua eta jasangarria bermatzen duena), eta ez diete ematen inolako tratamendurik uzta bildu ondoren. ONEN-ONENEAN Sagar horiek kontu handiz aukeratzen dituzte, eta heltze punturik onenean egoten dira. Ondorioz, zapore paregabea izaten dute. Natur saileko produktu mota

EGIN APUSTU GORRIAREN ALDE Sagarra oso fruta osatua da nutrizioaren ikuspegitik. Ur asko izaten du (%85 inguru), zuntza ere badu eta herdoilaren aurkako osagaiak ere bai, eta, ondorioz, ezinbesteko elikagaia da edozein dieta osasungarri egiteko. Hortik dator ingelesek darabilten esaldi hau: “Egunean sagar bat, medikutik urruti ibiltzeko modurik onena�. Baina hainbeste motatakoak izaki, zein hautatzea komeni da? Gehien maite duzuna, guztiak baitira berdin osasungarriak, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu, gainera. Royal Gala motakoek, adibidez, gorriak direnez, herdoilaren aurkako substantzia gehiago izaten dute azalean. Horregatik da garrantzitsua zuritu gabe jatea. Sagarrak, fruta den neurrian, propietate onuragarriak ditu, batez ere elementu fitokimikoek ematen dituztenak. Horien arteko batzuk nabarmentzekotan, flabonoideak eta kerzetina egingo genituzke, herdoilaren aurka egiteko gaitasuna baitute.

16

016-018 PROTA MANZANA ROYAL GALA EUS.indd 16

26/10/18 13:06


EROSKI 41 NESTLE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

09/10/18

15:33


EROSKI protagonistak

0,67 €

pertsona bakoitzeko

SAGAR KRUXPETAK

NOLA PRESTATU

eta atera gainera. Epelak daudela, birrineztatu glas azukrea eta kanelarekin.

● Ontzi sakon batean, nahasi arrautza,

4

ertaina

10-15’

● Beste ontzi batean, nahasi legamia

OSAGAIAK • 2 sagar, Royal Gala • 100 g irin • 50 g azukre • Arrautza handi 1 • 10 g gurin • 7 g legamia • 45 ml ardo zuri • 510 ml oliba olio • Limoi 1

azukrea, gatza, limoi birrina eta gurin likidoa oliba olio pittin batekin.

• Glas azukrea • Kanela hautsa • Gatza

eta irina, eta erantsi ardo zuria. Elkartu arrautzak eta azukrea dituen nahasketa legamia eta irina dituenarekin, eta egin ore bat.

OHAR DIETETIKOA Errezeta trinkoa osatzen dute kruxpetek. Nahiz eta etxean eginak izan eta betegarria sagarrekin egin, kaloria askoko elikagaia da, eta, horrexegatik, kopuru txikietan jan beharko dugu, eta noizbehinka.

● Moztu sagarrak xerra fi netan edo zatitxo

txikietan, eta erantsi aurreko kremari.

Errazio batek dauka:

● Berotu olioa zartagin sakon batean eta

joan botatzen ore bolatxoak koilararekin (txikiak badira, biribilagoak geldituko zaizkigu kruxpetak). Frijitu gorritzen diren arte.

KCAL

246 6,5g 12%

● Jarri sukaldeko papera plater batean,

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

9%

GATZA

2g

19g

0,2g

10%

21%

4%

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

18

016-018 PROTA MANZANA ROYAL GALA EUS.indd 18

26/10/18 13:06


EROSKI 41 GUILLON.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

24/10/18

15:18


Are aukera gehiago geure buruak zaintzeko Biactive motako jogurt gaingabetuen familia handitu egin da, eta beste lau zapore izango ditu: udarea, marrubia, olo haziak eta kinoa, eta ahabiak eta lihoa. Guztira, bederatzi jogurt mota izango dira aukeran; gantz gutxikoak dira guztiak eta oso mesedegarriak hesteetako florarentzat, bifidusa daramaten jogurt guztiak bezala.

G

ozatu egiten baduzu jogurta janez eta aukera arinagoen bila bazabiltza, gaingabetuak dira aukerarik onena zuretzat: oso elikagarriak dira, kaloria gutxikoak eta gantzik gabeak. EROSKIn zaindu egin nahi dugu zure osasuna. Hori

dela eta, beste pauso bat eman dugu eta light erako produktu sorta oparoa eskaintzen dizugu, besteak beste Biactive jogurtak. Gaingabetuak dira, eta, gainera, bifidus aktiboak daramatzate. Jogurt sorta osasungarria da oso, eta zure

ahosabaiari ere plazer emateko, zapore berriak merkaturatu ditugu. Bioactive jogurten familia osatu egin dugu, eta lau zapore berri izango ditu: marrubia, udarea, oloa eta kinoa, eta ahabiak eta lihoa. Ez dute batere azukrerik eta gantzik (%0), salbu

20

020-021 ESCAPARATE - YOGURES EUS.indd 20

25/10/18 17:06


erakusleihoa

eta ahabiekin eta lihoarekin egina dagoenak. Liho haziak berez duen gantza dauka azken horrek, baina gantz gutxikoen sailean sartzekoa da. Zaporeetako Bioactive berriek, gainera, glutenik ere ez daukate (oloz eta kinoaz egindakoak izan ezik). ONURAK ORGANISMORAKO Hesteetako gure flora aldakorra da eta ohikoa izaten da zenbait egoerak aldaketak eragitea (estresa, dieta, infekzioak, sendagaiak eta adina). Zahartu ahala, aldatu egiten da flora, eta murriztu egiten da bifidobakterioen kopurua. Elikagai hartzituak jateak, adibidez Biactive jogurtak, lagundu egin dezake balantze hori orekatzen, hobetu egin dezake hestearen osasuna eta, gainera, immunitate funtzioa suspertu. Hau da, esneki baten onura guztiak ematen dizkigute, eta, horretaz gain, orekari eusten diote hesteetako floran.

020-021 ESCAPARATE - YOGURES EUS.indd 21

25/10/18 17:06


Hemen da berriz ere Elkartasun Izarra

Gure esku dago gauzak aldatzea Berriz ere gure saltokietan da EROSKIren Elkartasun Izarra, urtean zehar bizi izan dituzun une onak oroitzeko aukera emango dizuna eta elkartasun proiektuak laguntzeko ere bai. Aurten, EROSKI Fundazioak eta Unicef-ek jasoko dute izarra salduta lortzen den dirua, eta era horretan, lanean jarraitu ahal izango dute larrialdi egoeran dauden milaka neska-mutilen bizitzak hobetzeko zereginean.

22

Betidanik eta betirako

Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak

022-023 EN LA TIENDA - ESTRELLA EUS.indd 22

askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/

25/10/18 17:03


zurekin dendan

Z

uek, bazkideek, haurtzaroaren kausa laguntzea erabaki duzue aurten. Elkartasun Izarra salduz eskuratzen den dirua EROSKI Fundazioak eta Unicefek jasoko dute, eta horri esker, milaka neska-mutilek haurtzaro hobea eduki dezaten lan egingo dute beren proiektuen bidez. Eguberrietako apaingarri hori erostea (bi euro baino ez du balio) keinu txikia izan arren, ondorio handiak ekartzen ditu. Elkartasun Izarrak, gainera, desira eta itxaropen onekin beteko du gure etxea, aukera emango baitigu urteko oroitzapenik onenak bertan idazteko, eta, aldi berean, lagundu egingo dugu hurrengo urtea zertxobait hobea izan dadin gehien behar dutenentzat. BIREKIN HOBETO BAKARRAREKIN BAINO Gure saltokietan Elkartasun Izarra eskuratzen duzuenean, ohartuko zarete bi daudela. Berdin-berdinak dira biak: Eguberrietako irudiak ageri dituzte eta lerro batzuk ere bai, urtea idazteko eta urtean zehar bizi izandako unerik onenak oroitzeko. Izarretako batean, une berezi hori ekar dezakezu gogora: lan berria bilatu duzula, aspaldian ikusi ez duzun senide kuttunen batekin elkartu zarela, ahaztuko ez duzun egun seinalatu hori nabarmendu nahi duzula... Beste izarrean, berriz, norbaitekin partekatu duzun oroitzapen bat idatz dezakezu -bidaia bat, ospakizun bat, keinu bat... - eta berari opari egin; elkartasun kate bat abian jartzeko balioko du. GURE KAUSAK EROSKIk oraintsu berritu ditu bere hamar konpromisoak, zuen beharrizan eta interesetan oinarrituta, eta horietan elkartasuna da ardatzetako bat. Ez gara beste enpresak bezalakoak, gure nortasun eta etika berezia daukagu, sentiberagoak gara gure inguruarekin, eta, jakina, solidarioagoak ere bai; hori horrela izanik, urte hauetan lortu dugunari

heltzen diogu lanean jarraitzeko eta aurrera egiteko gure balio horiek indartu eta sakondu nahian. Orain dela lau urte jarri genuen abian Elkartasun Izarra, eta kausa batekin baino gehiagorekin aritu gara lankidetzan: haurtzaroarekin zerikusia dutenak, iheslarien aldeko lanean ari direnak eta adineko pertsonak laguntzen dihardutenak, eta urtez urte bildu den diruarekin, bultzada eman diegu ACNUR erakundeari, Unicefi , eta Adinekoen Lagunak Fundazioari. Zuen laguntzari esker, iaz 70.000 euro bildu genituen, eta Unicef eta ACNUR erakundeei eman genizkien, beren proiektuetan erabil zitzaten. Aurten, zifra hori gainditzea da gure helburua eta horregatik da hain garrantzitsua zuen laguntza. ACNURek Siriako iheslariekin sortu den larrialdi egoera nolabait arintzeko erabili zituen 35.000 euroak. Unicef-ek, berriz, bere Larraldi Funtsa hornitzeko erabili zuen, zeinak aukera ematen dion munduko edozein lekutan esku hartzeko eta milioika neska-mutili laguntza emateko; ura ematen zaie, saneamendua, nutrizioa, osasuna, heziketa... Diru horrekin, adibidez, 26 kanpadenda erosi zituzten, aldi baterako eskolak ireki, eta 103.000 haurri koleraren aurkako txertoa jarri. IDEIA EDER BAT Elkartasun Izarrak bide luzea egin du lau urte hauetan, baina merezi du jakitea nola sortu zen. Berez, EROSKIko langile baten tradiziotik dator, zeinak galdu egin zituen Eguberrietako apaingarri guztiak, eta erabaki zuen paperezko izar batean idatziko zituela urteroko oroitzapenik onenak. Era horretan, bere familiak bizi izandako unerik onenen bilduma bihurtu zen zuhaitza. Tradizio eder horri eusteko borondateak ekarri zuen Elkartasun Izarraren ideia piztea; orain, apaingarri horren bidez, urteko unerik onenak goxotasunez oroitzeaz gain, gehien behar dutenen bizimodua zertxobait hobetzeko aukera ere badugu.

23

022-023 EN LA TIENDA - ESTRELLA EUS.indd 23

25/10/18 17:03


EROSKI 41 DOBLE CLUB EUSKADI.indd 2

23/10/18 12:11


EROSKI 41 DOBLE CLUB EUSKADI.indd 3

23/10/18 12:11


zurekin dendan

Urteko ‘webshop’ onenaren saria

Beste urte batez, ‘on-line’ dendarik onena daukagu Bigarren urtez jarraian, on-line supermerkaturik onena EROSKIrena dela erabaki dute bezeroek. Sari horrek aitortu egiten du berrikuntzaren alde egindako apustua eta erosteko esperientzia etengabe hobetzeko asmoz egindako ahalegina.

E

ROSKI merkataritza elektronikoaren esparruan sartu zenean (e-commerce esaten zaio ingelesez), berrikuntzaren aldeko apustua egin zuen. 2000. urtean,

on-line denda abian jarri zuenean, inork ez zekien zer ekarriko zuen, eta, hala ere, parte hartzera erabaki genuen eta teknologia berriekin bat egitea, gure bezeroek modu

Supermercados

26

berri bat izan zezaten erosketak egiteko. Horren atzean dagoen lan horri guztiari esker (gure on-line dendaz arduratzen den taldeak egiten du), webshop onenaren saria eman digute bigarren urtez jarraian, bezeroek hala aukeratuta. Bartzelonan jaso genuen saria, 2018-2019 Urteko Merkataritza Sariak banatu zituzten ekitaldian; kontsumitzaileekin Estatuan egiten den sariketarik handiena da, eta merkatu azterketarik handienetakoa ere egiten dute bertan. EROSKIk jaso duen bereizgarri hori kontsumitzaileek emana da: on-line egindako bozketa baten bidez erabakitzen da, eta bezeroen gogobetetzea eta supermerkatuaren funtzionamendu orokorra balioesten dituzte. Bozketan, zenbait ezaugarri neurtzen dituzte: kalitatea eta prezioa, produktu sortaren ugaritasuna, bezeroarenganako zerbitzua, eskariak emateko zerbitzua, sustapenak eta eskaintzak, eta erabiltzaileen esperientzia. EROSKIren on-line supermerkatuak eskaintzen duen zerbitzuari esker, gure etxeraino eramaten digute denda fisikoa eguneko 24 orduetan. Horretaz gain, aukera ematen du bezeroen iritziak txertatzeko eta jarraibideak emateko ere bai eskariak prestatu behar dituztenei eta baita banatu behar dituztenei ere.

Betidanik eta betirako

Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak

026-028 EN LA TIENDA - WEBSHOP EUS.indd 26

askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/

25/10/18 17:01


EROSKI 41 KELLOGGS.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/18

13:16


zurekin dendan

Jokin Jauregi ’On-line’ dendaren arduraduna

“Sariak sendotu egin gaitu erreferente gisa eta indartu egin du EROSKIk bitarteko horren alde egiten duen apustua� Jokin Jauregi da gure on-line supermerkatuak agerian izaten duen aurpegietako bat. Webshoparen arduradunetako bat da. Talde handi bat zuzentzen du, eta talde horren ardura da, hain zuzen, zuen eskariak ahalik eta denbora tarte txikienean iristea eta kalitate estandarrik handienekin.

N

abigazioa hobetzea, erosketa errazteko bitartekoak txertatzea eta gure supermerkatu fisikoekin bat eginda lan egitea izan dira Jokin Jauregik gurekin daraman denboran egin dituen lorpen aipagarrienetakoak. Bigarren urtez jarraian irabazi du EROSKI sari hori. Zer-nolako balioa ematen diozue? Oso pozik gaude aitortza hori egin digutelako. Alde batetik, bezeroen balorazioetan oinarritzen delako. Bestetik, bigarren urtez jarraian jasotzeak sendotu egiten du online supermerkatua erreferente gisa alor horretan, eta indartu egiten du bitarteko horren aldeko apustua. On-line egindako erosketak gorantz doazen garai honetan, zer-nolako garrantzia du sariak? Talde guztiaren lana biribiltzen du. Bide onetik goazela frogatzen du, eta handitu egin dugula lehiakideenganako tartea. Adierazten du ongi egiten ari garela zerbait eta, batez ere, gure lehiakideek baino hobeto. Aldaketa bati ekin genion orain dela hiru urte maila guztietan, eta sari honek berretsi egin du bide hori. Zerk bereizten du EROSKIren on-line supermerkatua? Bezeroen esanetan, oso intuitiboa, arina da gure web-orria. Gero eta denbora gutxiago behar izaten dute erosketak egiteko eta, gainera, bezeroen esku jartzen duzu EROSKIk eskaintzen duen produktu sorta ugaria.

Jokin Jauregi (ezkerretik hasita laugarrena), taldeko beste kide batzuekin.

Gure on-line dendarekin, ez dago ezustekorik: bezeroak garaiz eskuratzen du eskatu duena. Zeri ematen diote balio gehien bezeroek? Produktuen kalitateari eta jasotzen duten zerbitzuari. Hornitze kate guztiaren kudeaketa ari dira ontzat ematen -web-orria bera, produktuak prestatzea, hautatzea eta eramatea -, eta bertan parte hartzen duten pertsona guztien lana. Batez bestekotik gorakoa da freskoei egiten diegun lekua, eta, hain zuzen, produktu delikatua izanik ere, bezeroek oso balorazio ona egiten dute. Nor dago zerbitzu horren atzean? Web-orria kudeatzen dugun guztiok gaude, produktu sortekin dabiltzanak, sustapen eta eskaintzekin. Dendan eskariak jasotzen dituen taldea -hautatu egiten ditu produktuak, bezeroek emandako jarraibideak kontuan hartuz, kalitatea ziurtatzeko -, banaketan ari diren langileak eta baita bezeroak ere, zeinak feedbacka ematen diguten eta hobetzeko ideiak. Zer-nolako konpromisoa duzue bezeroekin? Kalitate gorena eskaintzea, gertatzen dena gertatzen dela eta zailtasunak zailtasun. Zer-nolako hobekuntzak izan dira azken urteetan? Jauzi kualitatibo oso adierazgarria egin da azken hiru urteetan. Alde batetik, erosketa errazago egiteko bitartekoak jartzen ditugu bezeroen esku, adibidez

azkenaldiko eskariak, EROSKIn erosi dituen produktuak, erosketa zerrendak sortzeko aukera... Bestetik, supermerkatua erabat txertatu dago EROSKI club-en: bonuak, profilaren araberako taldekatzeak, eskaintzak... Horrek guztiak erraztu egiten du arinago nabigatzea, eta eskariak eramateko eta jasotzeko zerbitzu guztiek ixten dute zirkulua, Drive, Collect, Express eta etxerainoko zerbitzuek. Izango al da zerbitzu berririk laster samar? Lanean jarraitzen dugu, hobetu egin nahi baititugu bezeroen esperientzia eta web-aren errendimendua, eta behar bezala bete eskatzen digutena. Bilatzailea hobetzeko asmoa dugu, bezeroei tarte gehiago eman nahi diegu -gure produktuen gaineko iritzia emateko aukera ere izan dezaten -, eta horretaz gain, laguntza eta euskarri gisa balioko duten bitarteko berriak ere zabaldu nahi ditugu eta gardentasuna sendotu eskatu dutenaren eta jaso dutenaren inguruan. Egokitzen ari gara etengabe. EROSKIren ordezkariak gara Sarean, eta erantzukizun handia da hori. Zer-nolako erronkak eta helburuak ditu EROSKIren on-line supermerkatuak erreferente izaten jarraitzeko? Gure bezeroekin batean hobetzeko modukotzat identifikatu ditugun gaietan eta eremuetan saiatzea. Gaur egun ez da aski besteak bezalakoa izatea, hobeak izan beharra dago. Eta horretarako, argi dago non jarri arreta: gure bezeroengan.

28

026-028 EN LA TIENDA - WEBSHOP EUS.indd 28

25/10/18 17:01


EROSKI 41 CAPRICE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

24/10/18

11:57


zurekin dendan

‘Sustapen Gehiago’

Aurrezteko modu berria Deskarga ezazu EROSKIren aplikazioa edo sar zaitez gure web-orrian eta ikusi ezazu zer eskaintzen dizun ‘Sustapen Gehiago’ atal berriak. Zure markarik gogokoenen sustapenak aurkituko dituzu hainbat sailetan: moda, oinetakoak, edergintza, etxea, kirola, eta abar. Horretaz gain, deskontuak ere badira errestaurazioan, entretenimenduan eta teknologian.

A

te joka ditugu Eguberriak, eta EROSKIn erraztu egin nahi dizkizugu gauzak. Sustapen Gehiago atal berriarekin, zure familiarentzat ezin hobeak izango diren opariak aurkitzeko aukera eskainiko dizugu, eta, gainera, EROSKI club txartelean aurrezki gehiago metatuko duzu. Kontzertu batera joateko sarrerak, oinetako batzuk, punta-puntako gailu teknologikoak, perlazko lepoko berezi hori... Plataforma horretan (bazkide guztien eskura dago), sustapenak aurkituko dituzu gogoen dituzun markek on-line dituzten dendetan. Hirurogei denda baino gehiago dira (Nike, Zalando, Ebay, JustEat...), arlo batekoak baino gehiagotakoak: moda, oinetakoak, errestaurazioa, entretenimendua, teknologia, kirola, edergintza, etxea... Deskontu horiek eskuratzeko prozesua a oso erraza da. Zure bazkide datuekin sartu behar duzu, denda aukeratu eta nahi dituzun produktuak erosi. Zure bazkide zenbakiarekin erregistratuko da erosketa, eta EROSKI club txartelean sartuko dizute lortu duzun aurrezkia. Zenbateko gastua egiten duzun, diru gehiago edo gutxiago metatuko duzu zure txartelean, baina hilean 20 euroraino irits zaitezke. Oso erraza da Sustapen Gehiago atalera sartzea. EROSKIren webgunetik egin dezakezu, www.eroski. es/eroski-club/mas-promociones, edo EROSKI aplikazioarekin (Sustapen gehiago botoian).

30

Betidanik eta betirako

Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak

030 EN LA TIENDA - DESCUENTO ONLINE EUS.indd 30

askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/

26/10/18 13:11


EROSKI 41 ARLA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

09/10/18

11:10


por tu salud

EROSKI Natur kakia

Ezezagun handia Gero eta aitortza eta balio handiagoak ematen zaizkio kakiari, baina oraindik ere ez da ohiko fruta gure mahaietan. Zapore gozoa izaten du, lurrin delikatua, eta aukera asko ematen du sukaldean. Gure saltokietan, EROSKI Natur sailean aurkituko dituzu kakiak, Ribera del Xúquer Jatorri Izen Babestuarekin, zeinak bermatu egiten duen horien kalitatea eta jatorria.

F

ruta tropikala da kakia. Txinan ekin zioten landatzeari, eta XX. mendean, Xúquer ibaiaren erriberan ekoizten hasi ziren (Valentzia), eta espezie autoktono berri bat sortu zuten: Ribera de Xúquer Jatorri Izen Babestuko kakia, zeina Natur zigiluarekin aurkituko duzun EROSKIn. Gorri distiratsua esaten zaio kaki mota horri, eta

besteen aldean, neurri handiko aleak ematen ditu, itxura luzanga dutenak eta kolore laranjakara. Gozo ukituko fruta izaten da, lurrin eta zapore erakargarriak dituena. Erraz zuritzen eta mozten da, eta mami ugari izaten du. Eta horri guztiari nutrizio arloko propietateak eransten badizkiogu, argi dago oso fruta gomendagarria dela familia osoarentzat.

Persimon markarekin merkaturatzen da (horrek identifi katzen ditu Ribera del Xúquer JIBarekin egiaztatuta daudenak), eta ezaugarri berezi eta bereizgarriak ditu EROSKI Natur saileko kaki horrek. Jatorri Izenaren ardura izaten da kalitate berme gorenak eskaintzea produktuarentzat. Ekoizleen lanari

32

032-036 POR TU SALUD EUS.indd 32

26/10/18 13:07


zure osasunaren alde

aitortza egiteko modu ere bada, zeinak konpromiso handia duten beren lurrarekin; horri esker, eutsi egiten zaio nekazaritza eremuen aberastasun naturalari eta babestu egiten da lurraldea, eta horrek lagundu egiten du landa eremuak eta bertako biztanleak zaintzen. JIBak eskaintzen dituen berme horiei, gainera, beste alderdi bat erantsi behar zaie: kaki hori modu jasangarriagoan ekoizten dute, eta murriztu egiten da ingurumenaren gaineko eragina. Eroski Natur saileko gainerako frutak bezala, GLOBALG.A.P ziurtagiria eskuratu duten nekazariek landatzen dituzte kakiak (nazioarteko arau bat da, nekazaritza segurua eta jasangarria bermatzen duena). Gainera, ez diete tratamendurik ematen uzta bildu ondoren; kakiek kolore distiratsu hori berezkoa izaten da, eta ez argizariak eman dizkiotelako.

bihurtu behar dugu gure etxeetan, zeren mami osasungarri eta elikagarria baitauka barrenean, eta aukera asko ematen du era guztietako platerak prestatzeko. Fruta egokia da bere horretan gordinik jateko. Azala, berez, ez da jaten, baina ongi-ongi garbituta egonez gero, jan liteke. Plater tradizionalekin erabil daiteke, zapore eta testura berriak emateko (atal honetako errezetak dira horren adibide). Kakiak, bai osorik eta bai krema eginda ere, lagungarri bikainak dira, eta osagai nagusi gisa era jar daitezke zenbait plateretan. Oso ongi etorri ohi da gaztanberarekin, jogurtarekin, esne gainarekin eta flanarekin. Eta kaki helduekin, berriz, pureak egin daitezke, haragi platerak osatzeko. Osagai aparta da, halaber, beste hainbat errezeta prestatzeko:

konfi turak, sorbeteak, fl anak, tartak, budinak, bizkotxoak, konpotak, gelatinak... Kolore eta testura berezi horiek izanik, gainera, etekin handia atera dakioke edozein plater mota apaintzeko.

GOZOA ETA BITAMINAZ HORNITUA Urria eta azaroa artean hasten da kakiaren sasoia, eta abendua eta urtarrila arte irauten du, gutxi gorabehera. Kakiek ugari izaten dute ura, kopuru aipagarrietan ematen dituzte karbohidratoak (fruktosa eta glukosa), eta kopuru txikietan gantzak eta proteinak. Hori dela eta, kaloria dezente izaten ditu beste fruta batzuen aldean. Nutrizioaren ikuspegitik, C bitamina izaten du ugari, eta dezente izaten ditu A probitamina, pektinak eta zuntza ere. HAINBAT AUKERA SUKALDEAN Baliteke kakia fruta ezezaguna izatea askorentzat, baina ohiko

Osasuna eta ongizatea

EROSKI Fundazioak sustatzen du Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE), herritarrek dituzten ohituren inguruko azterketa

33

032-036 POR TU SALUD EUS.indd 33

25/10/18 17:41


zure osasunaren alde

OILASKO ETA KAKI BROTXETA CURRY ERAN 4

erraza

20’

0,97

OSAGAIAK

IZOKINA KAKIAREKIN PAPILLOTE ERAN

minutuz. Izokinak zenbateko lodiera duen, denbora gehiago edo gutxiago beharko du. OHAR DIETETIKOA

4

erraza

30’

• 500 gramo izokin • 2 kaki (250 g) • 2 koilarakada oliba olio birjina estra • Tipulin 1

• Gatza • Usain belarrak (baratxuria, ereinotza, oreganoa…), nahieran

NOLA PRESTATU ● Garbitu izokina eta moztu bi edo lau

zatitan. ● Zartagin batean, erregosi tipulina xehe-xehe moztuta, gardena gelditzen den arte. ● Moztu kakia xerra finetan eta egin papilloterako zorrotxoak aluminiozko paperarekin. ● Zorrotxo bakoitzean, kaki xerra batzuk jarriko ditugu, tipulin pittin bat eta, gainean, izokin zatia gatz pixka batekin, usain belarrak eta olio koilarakada bat. ● Itxi zorrotxoak eta sartu labean (aurrez berotzen jarrita), 200 ºC-an 10

• Gatza • Baratxuri 1 • 2 koilarakada oliba olio birjina estra

NOLA PRESTATU ● Moztu baratxuriak brunoise eran eta

1,5

OSAGAIAK

• 500 g oilasko bularki • Kaki 1 (125 g) • 2 koilarakada curry

zatitu bularkia zati ez oso handietan. Errezeta berezia da, kakia erabili baitugu, udazkenean izaten den fruta bat, baina gure ohiko elikaduran sartu ez duguna, nahiz eta etekin handia atera dakiokeen. Oso testura hezea eta mamitsua dauka (koilararekin jan daiteke), eta zapore bereziki gozoa. Oraingo honetan, izokina laguntzeko erabili dugu, eta zaporeen arteko kontraste oso berezia sortu dugu. Bere osoan hartuta, propietate onuragarri agerikoak dituen platera da. Alde batetik, izokina dago; arrain urdina da, eta kalitatezko proteinak eta gantz kardio-osasungarriak ematen ditu. Kakiak berezko azukreak dauzka (%15 inguru), zuntza, mineralak eta bitaminak (A bitamina nabarmentzen da). Platera prestatzeko teknika horri esker, mantenugaiek oso ongi irauten dute, ez baitu likidorik galtzen, eta askatzen dituen zukuak erabiltzen ditu egosteko.

● Jarri ontzi batean oilaskoa curry-arekin

eta baratxuri xehatuarekin nahasita, eta utzi beratzen minutu batzuetan. ● Zuritu kakia eta moztu laukitxoetan.

Osatu brotxetak, oilasko eta kaki zatiak txandakatuz, eman gatza eta egin zartagin batean olio pittin batekin.

OHAR DIETETIKOA Aurkezpen erakargarri eta dibertigarria dauka errezeta honek, eta prestatzeko garaian, haurrek ere oso erraz lagundu dezakete. Aski egokia da elikadura osasungarriaren barrenean leku bat egiteko, haragi zuri bat eta sasoiko fruta baitira osagaiak. Lagungarri gisa berdura eta/edo lekale platerkada edo guarnizio bat jartzen badugu, biribildu egingo dugu, eta menu oso orekatua geldituko zaigu.

Errazio batek dauka: KCAL

242 12%

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

15g 2,5g 9,5g 0,13g 21%

13%

11%

2%

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

205 8,6g 1,7g 4,4g 0,15g 10%

12%

9%

5%

3%

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

34

032-036 POR TU SALUD EUS.indd 34

26/10/18 13:07


EROSKI 41 KNORR.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

09/10/18

11:42


por tu zure osasunaren salud alde

EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.

AZUKRE GUTXIAGO

SAGAR TARTA KAKI KREMAREKIN 8

erraza

60’

finetan, eta jarri kakiaren gainean. Eman tartari gainetik estalkitarako gelatina eta zabaldu ondoren kanela hautsa eta fruitu lehorrak, xehatuta edo birrinduta. 0,39

● Jarri labea aurrez berotzen 180 ºC-an eta

sartu tarta 40 minutuz. OSAGAIAK OHAR DIETETIKOA • 1 Hostore plaka 1 (230 g) • 2 kaki (250 g) • 2 sagar • Kanela hautsa

• 50 g fruitu lehor • Gelatina (estalkia egiteko)

Gure produktuetatik 467 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.

GATZ GUTXIAGO EROSKI markako produktuetatik 93 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.

GANTZ GUTXIAGO

Errezeta honekin, ohiko sagar tartaren bertsio osasungarriagoa lortu dugu. Kaki helduek, kanelarekin batean, zaporea eta gozotasuna ematen dute, azukrerik erantsi gabe.

NOLA PRESTATU

Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 998 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.

● Zabaldu hostorea labeko paperaren

gainean.

LANDARE GANTZ PARTZIALKI HIDROGENATURIK GABE

Errazio batek dauka: ● Zuritu kakia, birrindu irabiagailuarekin,

erantsi kanela pittin bat eta nahasi berriz ere. ● Zabaldu kakiaren mamia hostorearen

gainean. Zuritu sagarrak, moztu xafla

Osasuna eta ongizatea

KCAL

185 9%

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

10g 3,6g 7,6g 0,11g 14%

18%

8%

2%

Gantz horiek igoarazi egiten dute kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin ditugu gure marketatik.

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

gantzak

Urtean 467 tona azukre kendu dizkiegu gure elikagaiei, 998 tona gantz eta 93 tona gatz

36

032-036 POR TU SALUD EUS.indd 36

26/10/18 13:07


EROSKI 41 DANONE ACTIMEL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/18

13:13


energĂ­a para crecer

Sar itzazu lekaleak sukaldean eta aho zabalik utziko dituzu Lekaleak funtsezkoak dira dieta orekatu batean, eta leku garrantzitsua hartzen dute errezeta tradizionaletan. Elikagarriak eta gustagarria dira, eta helduek gustura jaten dituzte oro har, baina haurrekin komeria gehiago izaten da. Hori dela eta, zenbait ideia emango dizkizugu, neska-mutilek ere gozatzeko modukoak.

G

ure dietaren zati izan behar dute lekaleek, eta adituen esanetan, astean hiru aldiz jatea komeni da, gutxienez. Ugari izaten dituzte karbohidratoak, eta oso-oso gantz gutxi (batere ez ia). Baina lekaleak beste elikagai batzuekin joaten dira gehienean, eta horiek aldatu egin dezakete plateraren nutrizio balioa. Txorizoa, urdaia edo odolkia daramatenean,

gantz asko pilatzen da. Horrexegatik, gure gomendioa da berdurak, arroza edo patata erabiltzea lagungarri horien ordez. Era horretan, plater gustagarria lortuko duzu eta, aldi berean, elikagarria. Lekaleak ere neska-mutilen plater gogokoenen artean egotea nahi badugu, garrantzitsua da errezetak ahalik eta gustagarrienak eta erakargarrienak izatea -ahorako eta begirako -, eta

garrantzitsua da, era berean, haurrek ez ditzatela behartuta jan. Hori lortzeko moduetako bat izaten da prestaera bat baino gehiago erabiltzea, zein urte sasoitan gauden kontuan hartuta. Udazkenean, adibidez, sasoi betean egoten dira, giroa hoztu ahala gorputzak plater beroak eskatzen baititu, koilararekin jatekoak. Urria eta azaroa hilabete ezin hobeak dira lekaleak jateko,

38

038-040 ENERGIA PARA EUS.indd 38

25/10/18 17:39


energia hazteko

izan mota batekoak edo bestekoak: garbantzuak, babarrunak, dilistak... Haurrek gustura hartuko dute pure bat edo eltzekari bat, eta, gainera, energia emango die eguneko zereginei aurre egiteko. Horrek ez du esan nahi hainbesteko hotzik ez dagoen garaian baztertu egin behar ditugunik. Errezeta egokiak bilatzea da kontua, haurrek horiekin ere goza dezaten. Aukera on bat izaten da entsaladak egiteko erabiltzea (proposamen bat jarri dizugu gure errezetetan). Beste aukera erraz eta gustagarri bat humusa izaten da. Garbantzuekin egindako pasta bat da, gero eta ezagunagoa, eta ekarpen handia egiten du nutrizioaren ikuspegitik. Berdin balio du gosaritarako, askaritarako eta lagungarri gisa erabiltzeko. Ogi edo txigorki gainean zabalduta emateko produktua da, baina berdura cruditéak ere erabil daitezke, eta, horrela, bestelako kolore batzuk hartuko ditu. Humusa oso erraz prestatzen da, baina, nahi baduzu, eginda eros dezakezu.

sartzen, ahal bezainbat. Koloreak funtsezkoak dira (zenbat eta gehiago, hainbat hobeto); hortaz, lekaleak laguntzeko, hauta itzazu kolorea emango duten osagaiak: adibidez, zerbak edo azenarioak erabil ditzakezu eltzekarietan. Plater hotzetan, berriz, errazagoa izaten da hori, entsaladek nahi adina osagai onartzen baitute kolore ukitu bat emateko, adibidez olibak, tomatea edo artoa. Horiek prestatzeko garaian, gainera, haurrek ere parte har dezakete. Osagaiak erantsi ditzakete, edo forma dibertigarriak sortu. Zeregin horietan parte hartuta, une atsegin batekin lotuko dituzte janariaren inguruko kontuak. TXIKIENENTZAT Bost urte baino gutxiago dituztenean, kontuan hartu behar da lekaleak murtxikatu eta digeritu egin behar direla.

Adin horretako haurrekin, egokiena izaten da sardexkarekin zapaltzea. Pure bat ere egin daiteke. Horretarako, hobe da irabiagailua erabiltzea, eta ez pure egitekoa, lekaleen zuntza ere purean gelditu dadin. Dena den, gerta daiteke haurrek ez jan nahi izatea lekalerik, gu modu batean eta bestean saiatuta ere. Halakoetan, ez da komeni behartzea. Garrantzitsuena da haurrek ikustea helduok jan egiten ditugula. Eredu ona ematea da modurik onena elikagai bat haurren dietan sartzeko. Eta halako batean haiek ere nahiko dituzte jan, are gehiago platera prestatzen aritu badira. Otorduak ez du izan behar giroa nahasi eta gu estresatzeko unea. Irudimena erabiliz eta haurrak jatera behartu gabe, gutxika-gutxika lortuko dugu lekaleak bezain elikagai garrantzitsuei leku bat egitea gure menuetan.

KOLOREAK ETA FORMAK Lekaleak, beste barazki asko bezala, ez dira izaten oso elikagai erakargarriak haurren begietara. Horregatik, oso garrantzitsua izaten da plater koloretsuak aurkeztea eta osagaiak modu originalean antolatzea. Hiru alderdi eduki behar dira kontuan errezeta erakargarri bat prestatzeko: elikagai mota ugari erabiltzea, zaporeak nahastea eta osagai nagusia leku egokian jartzea. Platera prestatu aurretik, pentsa ezazu zein izango litzatekeen modurik onena begiak ere goza dezan. Haurrek gogo onez hartzen dituzte plater berriak. Saia zaitez berrikuntzak

Zure Tu salud osasunak para nosotrosdu lehentasuna es lo primero guretzat

398.685niños 73.819 haurrek haneta participado 2.821 en el Programa ikastetxek parte Educativo hartu dute Eroski de la Escuela de Fundazioaren Elikadura Alimentación Eskolak de la Fundación abian jarritako Heziketa Eroski Programan www.escueladealimentacion.es www.escueladealimentación.es

39

038-040 ENERGIA PARA EUS.indd 39

25/10/18 17:39


energia hazteko

0,29 €

pertsona bakoitzeko

0,54 €

pertsona bakoitzeko

GARBANTZU ETA ESPINAKA ENTSALADA 4

erraza

10-15’

OSAGAIAK • 250 g garbantzu egosi • Entsaladarako tomate 1 • 50 g tipulin fresko • 150 g espinaka • Baratxuri atal 1 • 10 ml lima zuku

BABARRUN ZURIEN KREMA BERDUREKIN 4

erraza

30-60’

OSAGAIAK • 650 g babarrun zuri (egosiak) • 150 g kalabaza • 100 g tomate • 100 g tipula

• Perrexila • Baratxuri atal 1 • Piperrauts gozoa • 10 ml oliba olio • Gatza

NOLA PRESTATU

OHAR DIETETIKOA Lekalez eta berduraz egindako pureak oso elikagarriak dira, lehenbiziko horiek dituzten ezaugarri bikainei eransten zaizkielako bigarrenek ematen dituzten bitaminak, mineralak eta zuntza. Era horretan, errezeta arintzea ere lortzen da eta urdailik delikatuenek ere ongi onartzen dute. Elikadura ona egiteko, lekaleak astean hirutan jan behar direla esaten dute plater nagusi gisa, eta pureak egiteko garaian irabiagailua erabiltzea komeni dela, ez daitezen alferrik galdu ez zuntza eta ez beste zenbait mantenugai ere.

NOLA PRESTATU

egosten tipula eta tomatea (biak osorik), kalabaza (zatietan moztua), baratxuria, perrexila eta piperrautsa.

gatza eransten ditugula. Beroa dagoela zerbitzatuko dugu.

erregularretan tipulinarekin batean. Kazola batean, jarri ura eta gatza, eta egosi espinaka zatituak bost minutuz. Xukatu garbantzuak eta erantsi baratxuria brunoise eran moztua. Gehitu tipulina, tomatea eta espinakak. Ozpin saltsa bat prestatuko dugu: ontzitxo batean, irabiatu oliba olioa, lima zukua, ozpina eta gatza. Zerbitzatzeko unean onduko dugu entsalada, eta arrautza egosiaren zatiak eta tipulina zabalduko dizkiogu gainetik. OHAR DIETETIKOA

Errazio batek dauka:

● Egin direnean, atera kazola sutatik

● Birrindu irabiagailuarekin, olioa eta

● Zatitu tomatea eta moztu laukitxo

Garbantzuek karbohidratoak ematen dituzte, zuntza, proteinak eta gantzak, bitaminak eta mineralak. Espinakek ugari izaten dituzte karotenoak, luteina eta klorofila, guztiak ere herdoilaren aurkakoak.

● Kazola batean, jarri ur pittin batekin

eta erantsi babarrun zuri egosiak. Utzi nahastura egonean hamar minutuz.

• 40 ml oliba olio birjina estra • 10 ml ozpin baltsamiko • Arrautza egosi 1 • Gatza • Tipulin zurtoin batzuk

KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

256 3,5g 0,4g 3,8g 0,5g 13%

5%

2%

4%

8%

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

347

13g

1,4g 4,3g

0,4

17%

19%

7%

5%

7%

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

40

038-040 ENERGIA PARA EUS.indd 40

26/10/18 13:08


EROSKI 41 PASCUAL YOGIKIDS.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

09/10/18

11:49


belleza

belle NATURAL kosmetiko sorta

Naturak duen onena, orain zure esku 42

042-046 BELLEZA EUS.indd 42

25/10/18 17:34


edergintza

Hemen da belle NATURAL produktu sorta, higienerako eta edergintzarako propio sortua jatorri naturaleko aktibo ugarirekin. Kosmetiko naturalen egiaztagiria daramate, eta beren formulei esker (osagaien %98 gutxienez naturalak dira), eraginkortasunari dagozkion eskakizunak egoki betetzeaz gain, esperientzia bakana eskaintzen die zentzumenei, eta gehiago errespetatzen ditu larruazala eta ingurua.

G

ero eta jende gehiagok aukeratzen ditu kosmetiko natural egiaztatuak; izan ere, gero eta interes handiagoa dago osasuna zaintzeko eta ingurumena gehiago errespetatzeko. Arazo bat ere badago, dena den: natural gisa iragartzen den guztia ez da sail horretakoa, eta ez dago araudirik edo gutxieneko betekizunik produktu bat natural izendatu ahal izateko. EROSKIn konpromisoa hartu dugu erabateko argitasunez eta gardentasunez jokatuko dugula eta, horregatik, Ecocert-ek egiaztatu du produktu sorta hori (erakunde pribatua da, mundu mailako onespena lortu duena eta 80 herrialdetan baino gehiagotan diharduena); horretarako, COSMOS Natural ziurtagiriaren estandarrak hartu ditu kontuan, zeina eredu gisa erabiltzen duten Europako erakunde egiaztatzaile nagusiek. Kosmetiko bat natural gisa izendatu eta egiaztatu dezaten, COSMOSek baimentzen duen lehengai zerrendakoak izan behar dute osagai guztiek, eta jatorri naturalekoak gehiengehienek. belle NATURAL sailean, osagai guztien %98 naturalak dira edo jatorri naturalekoak. Kontrolatu egiten da, halaber, ahalik eta bilgarri gutxiena darabiltela, ziurtatu egiten da ontziak biodegradatu edo birziklatu egin daitezkeela eta egiaztatu egiten da ekoizleek kudeaketa plan bat daukatela ingurumen arlorako eta hondakinak birziklatzeko. belle NATURAL

sailean, bestalde, baldintza horiei beste bat erantsi diegu, eta horien kartoizko zorroek FSC ziurtagiria daramate, zeinak bermatu egiten duen materiala ekoizten duten basoak modu arduratsuan kudeatzen direla ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik. Eta COSMOS Natural ziurtagiriak halakorik eskatu ez arren, osagaien %5 ekologikoak dira gure produktu berri guztietan. KENDU ETA IRABAZI belle NATURAL produktu sortak formula kosmetiko urriagoak bermatzen ditu, eta da erabiltzen, besteak beste, koloratzaile eta lurrin sintetikorik, petroliotik datorren olio sintetikorik, parabenorik eta silikonarik. Horrek ez du esan eraginkortasun txikiagoa dutenik; izan ere, elementu batzuk baztertuta eta beste batzuk ahalik eta gehiena murriztuta, adibidez osagai kimiko sintetikoak eta zentzumenetan bakarrik eragiten dutenak (testura emateko, adibidez), kosmetiko naturalek printzipio aktibo gehiago izaten dute proportzioan. Hori dela eta, produktu gutxiagorekin emaitza hobeak lortzen ditugu. belle NATURAL saileko produktuek modurik naturalenean erantzungo diete higienearen eta edergintzaren arloan egunero dituzun beharrizanei, eta horretarako daramatzate karitĂŠ gantza, alga estraktuak, makadamiako intxaurren olioa eta lore eta fruta estraktuak, adibidez jasminarena eta guaiabarena.

EZ DUTE Kosmetika natural egiaztatua

lurrin sintetikorik, koloratzaile sinetikorik, parabenorik, fenoxietanolik, isotiazolinonarik, olio mineralik, silikonarik, SLSrik/ SLESik, TEArik/ DEArik

Horrek guztiak bestelako aukera bat eskaintzen dizu, gehiago errespetatzen duena zure larruazalaren osasuna, zeren produktu natural egiaztatuen aldeko apustua eginda, saihestu egiten baitituzu dermisari erasotzen dioten osagai kimikoak eta alergenikoagoak izan daitezkeenak, adibidez koloratzaile sintetikoak edo kontserbagarri eta sulfato batzuk. Oro har, larruazalak hobeto onartzen ditu kosmetiko tradizionalak baino, baina naturala izateak ez du esan nahi kaltegabea denik larruazalerako edo hipoalergenikoa (alergia arriskua murrizteko formulatua), eta pertsona bakoitzak probatu egin behar ditu produktuak, ongien zein doakion ikusteko. ZURETZAT PENTSATUA Hamasei produktuko sorta merkaturatu dugu belle NATURAL sailean; kosmetikaren arloko beharrizan guztiak asetzen dituzte, eta aurrerantzean osatuz eta hobetuz joango da. Osagai kimiko batzuk desagerrarazita, adibidez lurrin eta koloratzaile sintetikoak, parabenoak eta fenoxietanola, olio mineralak, silikonak eta zenbait sulfato, zure larruazalaren osasuna gehiago errespetatzen duten produktuak eskaintzen ditugu. COSMOS Natural estandarraren bermea daukate, eta azpimarratzekoa da aitzindariak izan garela halako baldintza zorrotzak betetzen dituzten kosmetikoak merkaturatzen marka propioarekin.

Errespetatu egiten du zure larruazala eta natura. Kosmetikako eta higieneko produktu horien osagaien %98 gutxienez naturalak dira

43

042-046 BELLEZA EUS.indd 43

25/10/18 17:35


AURPEGIKO ZAINKETA • LARRUAZAL NORMAL EDO MISTOETARAKO KREMA: konbinatu egiten ditu arroz estraktuaren propietate lasaigarriak eta antioxidatzaileak eta kotoi estraktuaren eta E bitaminaren eragin elikagarri eta babeslea. Formulak badu, bestalde, tara hidrolizatua, zeinak bereganatu eta atxiki egiten duen ura, eta konjac landarearen sustraia ere bai, larruazala leundu eta lehengoratzeko balio duena. • LARRUAZAL NORMAL ETA LEHORRETARAKO KREMA: konbinatu egiten ditu konjac sustraia eta E bitamina. Te zuriaren estraktua ere badauka -babesteko eta herdoilaren aurka egiteko balio du -, eta piku estraktua ere bai (lehengoratu eta

hidratatu egiten du). Horietaz gain, karité gantza ere badarama, zelulak lehengoratzeko osagai bikaina. • BEGI ERTZETAKOA, NEKEAREN AURKAKOA: zahartze goiztiarraren aurka egiten du alga estraktuari esker. Ugari dauzka proteinak, mineralak eta oligoelementuak, eta kongestioaren aurka egiteko gaitasun handia du. Eskualenoari eta almendra gozoen olioari esker, herdoilaren aurka egin eta suspertu egiten du, eta karité gantzak, berriz, elikatzeko gaitasuna du. Ezaugarri horiek guztiak konbinatuta, lagundu egiten du neke arrastoei aurka egiten. • AURPEGIKO LARRUAZALA SENDOTZEKO KREMA, GAUERAKO: zenbait landareren estraktuak daramatza,

adibidez estreparena, zeina erremedio indartsu eta eraginkorra baita larruazala zahartzeko prozesuaren aurka. Jiaogulan estraktua ere badauka, eta osagai horrek sendotu egiten du larruazaleko egitura, eta tinkotasuna eta hidratazioa ematen dizkio; azkenik, banbu estraktua darama, larruazalari argitasuna eta leuntasuna ematen dizkion osagaia. • ADINAREN AURKAKO KREMA, EGUNERAKO: aurrea hartzen dio larruazala zahartzeko prozesuari, eta horretan laguntzen dute argan estraktuak (zimurren aurka egiteko gaitasun handia du eta egokitu egiten du larruazala), Alpeetako arrosak (babesteko eta herdoilaren aurka egiteko balio du) eta karité gantzak (lehengoratu egiten du larruazala). • AURPEGIRAKO SERUMA, ADINAREN AURKAKOA: algen estraktuarekin egin da, eta babestu egiten du zahartze goiztiarretik eta elikatu eta hidratatu egiten du larruazala; ondorioz, hobetu egiten zaio elastikotasuna, eta ez da mengeltzen. Azido hialutonikoa eta eskualenoa ere baditu, eta bi horiek osagai bikainak dira larruazala hidratatzeko eta kolageno ekoizpena laguntzeko (zimurren aurka egiten du). • BEGI ERTZETAKOA, ADINAREN AURKAKOA: algen estraktuak eta eskualenoak dituzten propietateei erantsi behar zaizkie almendra gozoen olioarenak (herdoilaren aurka egiten du eta larruazala babesten du) eta karité gantzarenak, zeinak lehengoratu eta egokitu egiten duen larruazala.

GELAK ETA XABOIAK • DUTXAKO GEL SUSPERTZAILEAK: jasmin lorearen eta limoiaren estraktuak daramatza, larruazala suspertzeko eta freskatzeko gaitasuna dutenak. • DUTXAKO GEL ELIKAGARRIA: argan eta guaiaba estraktuak dauzka, eta bi horiek lagundu egiten dute larruazala egokitzen eta elikatzen; horretaz gain, lehengoratu ere egiten dute, eta herdoilaren aurkakoak ere badira. Aloe vera

daramate bi gelek, eta osagai horrek babestu eta freskatu egiten du larruazala, eta lagundu egiten du hidratazio mailari eusten. • MITXOLETAREN ETA TE ZURIAREN ESTRAKTUEKIN EGINDAKO XABOIA: eskuak beti garbi eta ongi zainduta edukitzeko. Bi osagai natural horiek leundu egiten dute larruazala eta herdoilaren aurkakoak dira; aloe vera ere badu, babestu eta hidratatzeko.

44

042-046 BELLEZA EUS.indd 44

25/10/18 17:35


edergintza

GORPUTZERAKO PRODUKTU ESPEZIFIKOAK • ESKUETAKO KREMA: ekilore olioa, limoi estraktua eta azido laktikoa daramatza. Ekilore olioak ugari izaten ditu gantz azido saturatugabeak, zeinak lagundu egiten duten larruazala leuntzen eta indartzen. Limoi estraktuak, berriz, herdoilaren aurka egiteko gaitasuna du, eta horrek sendotu egiten du larruazalaren berezko babes hesia. Eta, azkenik, azido laktikoak moldatu edo egokitu egiten du larruazala. • EZPAINETAKO BALTSAMOA: makadamiako intxaurren olioa eta karité gantza daramatza, eta babesa ematen du eta iraupen luzeko hidratazioa. Horietaz gain, granada estraktua ere badauka, eta osagai hori oso aproposa da herdoilaren aurka egiteko eta larruazala lehengoratzeko; almendra gozoen olioa ere badarama, gantz azido esentzial ugarikoa, eta baita E bitamina ere. Larruazala babestu eta leundu egiten dute bi horiek. • DESODORANTEA: Damaskoko arrosaren estraktua dauka, zeinak propietate antiseptikoak dituen eta bakterioen aurka egiteko gaitasuna ere bai. Gainerako osagaietan, azido laktikoa, ekilore hazien olioa eta E bitamina ageri dira. Bestalde, ez dauka aluminio gatzik.

ILEA ZAINTZEKO • XANPU LEUN ETA ELIKAGARRIA: distira emateko eta ilea sendotzeko pentsatua dago, eta horretan laguntzen du bere formulak: ylangylangaren estraktua darama, eztia -lehortu egiten du eta herdoilaren aurka egin ere bai, ilea ez dadin lehortu, eta distiratsua eta elikatuta egon dadin -, aloe vera -ilea egokitu eta hidratatu egiten du -, eta gari proteinak (ile zuntza lehengoratzen eta babesten du). • DETOX XANPUA: bella NATURAL saileko beste produktu guztiek bezala, ez dauka silikonarik, eta konbinatu egiten ditu gari proteinen eta aloe veraren propietateak

alde batetik, eta berbena limoi usainekoaren dohainak bestetik, zeinak suspertu, freskatu eta araztu egiten duen. • ILERAKO EGOKITZAILEA: ileari zainketa osatua emateko balio du. Sacha inchi-aren olioarekin formulatua dago, eta ugari izaten ditu gantz azidoak eta bitaminak, zeinak lagundu egiten duten ilearen deshidratazioari aurrea hartzen, elikatu egiten baitute sustraitik muturreraino. Almendra gozoen olioa darama, eta osagai horrek distira ematen du, hidratatu egiten du eta herdoilaren aurka egiteko gaitasuna eta badu.

45

042-046 BELLEZA EUS.indd 45

25/10/18 17:35


edergintza

Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/

belle saileko baltsamo lehengoratzaile unibertsala

Denetarako eta denentzat balio duen krema Krema bakarrarekin lortuko al dut nire larruazala babestea, lehengoratzea eta hidratatzea? Proba ezazu belle saileko baltsamo unibertsal berria, eta egin litekeela ikusiko duzu. Gorputzean, eskuetan eta aurpegian emateko balio du, eta osaera hipoalergenikoa duenez, egokia da familia guztiarentzat.

E

z da gauza berria erabilera unibertsaleko edo erabilera guztietarako kremen kontzeptua. Larruazala babesteko, hidratatzeko eta bere onera ekartzeko produktuak dira. Lehengoratzaile unibertsal honekin, familia osoarentzat izango den irtenbide bat gehitu du belle sailak bere produktu sortara. Lehengoratzaile unibertsal hau egokia da gorputzerako, eskuetarako eta aurpegirako, eta funtzio anitzeko osaera dauka; horri esker, ongiongi elikatzen du larruazala, eta, aldi berean, lehengoratu egiten du, baretu, babestu eta hidratatu. Gainera, alergia arriskuak ahalik eta gehiena urritzeko moduan egina dago. Ez dauka parabenorik,

koloratzailerik, fenoxietanolik eta etiketan jartzeko moduko alergenorik, eta egokia da larruazal sentiberetarako ere. belle saileko gainerako produktuak bezala, test dermatologikoen bidez frogatuta dago. Larruazaleko gune estralehorrak eta zartatuak elikatu eta lehengoratzeko formulatua dago baltsamo multilehengoratzaile hipoalergeniko hau, eta zatirik zimurrenak leuntzeko. Bere formulak konbinatu egiten ditu karitĂŠ gantzaren eta almendra olioaren eragin bigungarri eta babeslea, eta alantoinaren, kamamila estraktuaren eta bisabololaren propietateak (baretu egiten dute, hanturen aurka egin eta leundu).

Produktu ezin egokiagoa da, halaber, eguzkia hartu ondoren larruazala hidratatzeko edo depilatu ondorenerako, freskatu eta baretu egiten baitu, eta ongizate irudipena ematen. Gainera, krema bat den arren, bere testura arina urtu egiten da larruazalarekin, eta ondorioz, azkar xurgatzen du eta konfort sentipena eragiten du berehala.

46

042-046 BELLEZA EUS.indd 46

26/10/18 13:08


EROSKI 41 SANTAL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

09/10/18

15:31


Hemen da ‘Consumer EROSKI’ aldizkariaren zenbaki berria Lekaleen inguruan jakin beharreko guztia, ikus dezazun zenbat aukera ematen duten elikagai osatu eta osasungarri horiek, trikimailurik onenak arrain izoztuari etekin guztia ateratzeko, edo intsektuak jateko moda berria, horra hor hilabete honetako ‘Consumer EROSKI’ aldizkarian aurkituko dituzun gai aipagarri batzuk. Salgai duzue!

• Informazio erabilgarri eta praktikoa kontsumitzailearentzat • Diseinu berritu eta modernoagoa • Eduki gehiago eta hobeak • Betiko zorroztasuna, egiazkotasuna eta independentzia

1€

BAINO EZ

26

Betidanik eta betirako

Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak

048 EN LA TIENDA REVISTA CONSUMER EUS.indd 26

askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/

25/10/18 17:34


EROSKI 41 FLOR ELIXIR.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

09/10/18

11:37


Bilketa Handia

Elikagai Bankua laguntzeko

B

este urte batez, azaroaren 30etik abenduaren 1era, Bilketa Handia izeneko ekimena antolatuko dugu gure supermerkatuetan Elikagai Bankuak laguntzeko. Bezero gisa, produktuak erosi eta erakunde horiei emateko aukera izango duzue. Egun horietan, boluntario talde bat ariko da gure saltokietan produktuak jasotzen. Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) antolatu

`Fruta itsusiak’

Itxurak ez zaitzala engainatu

B

anaketa kateen eta kontsumitzaileen artean ohikoa da, zaporeari eta kanpoko itxurari dagokienez, estandarizatze maila jakin bat betetzen duten frutak eta berdurak nahi izatea. Eskari hori asetzeko, aukeratu eta bereizi egin behar izaten dira aleak, eta ekoizpenaren zati handi bat merkatutik kanpo gelditzen da horren ondorioz. Jateko guztiz egokiak dira horiek ere, mantenugai eta bitamina

berberak ematen dituzte, baina ez dira perfektuak. EROSKIn, horien aldeko lanean jarraitzen dugu, eta beste urte batzuetan egin dugun bezala, azaroan salgai jarriko ditugu fruta eta berdura

du kanpaina hau, eta laguntza emateko beste modu bat ere jarri du: txartelak eros ditzakezue, eta gehien behar dituen produktuak erosteko erabiliko ditu Elikagai Bankuak. Bost euro balio dute, eta bi lekutan eskuratu ahalko dira: ordainlekuan eta boluntarioak dauden mahaietan. Zuk hala nahi baduzu, kopuru handiagoko edo txikiagoko ekarpena ere egin dezakezu.

itsusi horiek. Itxura ez daukate ohiko estandar ezarrien araberakoa, baina besteek bezalako kalitatea dute zaporeari, nutrizio arloko ezaugarriei eta propietate organoleptikoei dagokienez. Itxuragatik eta neurriagatik bigarren mailakoen sailean sartzen diren frutak eta barazkiak dira, eta ohi baino merkeago eskainiko zaizkie kontsumitzaileei, %50erainoko beherapenarekin ere bai. Fruta itsusien aurtengo kanpainan honako hauek nabarmentzen dira: limoia, Golden sagarra, kakia, granada, banana, mangoa, laranja eta mandarina. Eta barazkien artean, gure saltokietan eskura izango dituzu kuiatxoa, Iceberg letxuga, piperra, berenjena, tomatea eta patata.

52

052 NOTICIAS EUS.indd 52

26/10/18 13:10


EROSKI 41 ASTURIANA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

23/10/18

12:35


EROSKIk konpromisoa hartu du 1

2

3

4

Betitik eta betiko, elikadura arloko segurtasunaren aldeko konpromisoa dugu

Sustatu egiten dugu elikadura orekatua

Aurrea hartzen diogu haurren gizentasunari

Arreta jartzen diegu nutrizio arloko beharrizan espezifikoei

5

66

Lagundu egiten dugu arduraz kontsumitzen eta ingurumena errespetatzen

Tokiko produktu gehiago eskaintzen dugu

7

8

9

10

Erraztu egiten dugu ongi eta merke jatea

Entzun egiten dugu, eta jokabide argia eta gardena darabilgu

Langile gisa zaindu egiten dugu geure burua

Sustatu egiten dugu bizi estilo osasungarriagoa

Lagundu egiten dugu gure denden inguruko garapen sozial eta ekonomikoa; guztira, tokiko 20.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditugu, 2.000 ekoizle txikirekin lankidetzan. Sinetsita gaude inguru hurbileneko produktuak jatea ona dela guztiontzat, eta, horregatik, EROSKIn urteak daramatzagu lanean, inguru bakoitzeko gauzarik onenak eskaintzeko.

hurrengo hilean... ‘18ko abendua

Sasoi honetan...

Protagonistak

Erakusleihoa

Eguberriak

Eroski NATUR saileko Golden sagarra

Seleqtia saileko gatz lorea

54

054 PROXIMO MES EUS.indd 54

25/10/18 17:19


EROSKI 41 MANILA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/18

13:18


EROSKI 40 AVENA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/09/18

13:25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.