EROSKI_NOVIEMBRE_2020_EUSKERA

Page 1

#61 ‘20ko azaroa

www.eroski.es

EROSKIREN BIO PRODUKTU SORTA BERRIA

Naturalagoa eta jasangarriagoa Elkartasun zentimoak Gehien axola zaizkizun kausak laguntzeko modu bat

Edergintza

belle NATURAL: kosmetikorik arduratsuenak

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 61 JUVER sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/20

20:07


aurkibidea

2020ko azaroa

www.eroski.es

12 EROSKIren BIO

18 Produktu ekologikoak

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

produktu sorta berria

24 Frutategi jasangarria

32 Gailetak

04 Zenbaki honetan.

34 NestlĂŠ-ren Behatokia.

06 Gure dendetako azken kontuak.

38 Etxerako garbigarriak.

10 Erosketa arduratsua.

40 belle NATURAL produktu sorta.

12 EROSKIren BIO produktu sorta

42 belle desodoranteak.

berria.

52 Bidaiak: Fuerteventura

44 Elkartasun zentimoak

44 Elkartasun zentimoak.

18 Produktu ekologikoak.

50 EROSKI club-en abantailak.

22 Zigiluak eta ziurtagiriak.

52 Bidaiak: Fuerteventura.

24 Frutategi jasangarria.

55 Aurrezki-kupoiak.

32 Gailetak.

58 Albisteak.

3

03 Sumario_EUS.indd 3

19/10/20 15:35


editoriala

zenbaki honetan Erosketa arduratsua egiteko Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna

E

ROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua. Uste sendo hori jasota dago osasunaren eta iraunkortasunaren alde hartu ditugun 10 konpromisoetan. Eta horien artean dago zuri gauzak erraztea erosketa orekatuagoa egin dezazun. Hori lortzeko, zaindu egiten dugu prozesu guztiak ahalik eta arduratsuenak izan daitezela ingurumenarekin, hasi ekoizpenetik eta dendaraino, eta berdin tartekoak ere, eraldatzeko, garraiatzeko eta manipulatzeko prozesuak alegia.

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Eta lan horren emaitza dira, besteak beste, EROSKI Natur saileko produktuak eta EROSKIren BIO eskaintza berria. Frutak, barazkiak, arrainak, kontserbak, lekaleak, zukuak eta beste hainbat elikagai eskaintzen ditugu, erosketa saskia preziorik onenean bete dezazun eta zigilu jasangarriek ematen duten bermearekin. Eta elkartasunaren izenean, lanean ari gara elikagairik ez alferrik galtzeko ere. 1996. urteaz geroztik Kilo Operazioa antolatzen dugu, eta elikagaiak biltzen ditugu Elikagai Bankuen Espainiako Federazioarekin lankidetzan (FESBAL). Aurten berriz ere parte hartuko dugu ekimen horretan, behar diren higiene eta segurtasun neurri guztiak hartuta, jakina. Horrekin batean, beharrizan gehien dutenei gure laguntza emateko konpromisoaren barrenean, laguntzeko modu berri bat eskaini nahi dizuegu: elkartasun zentimoak. Dohaintzak egiteko sistema erraz eta azkarra da, eta txartelarekin ordainduta egiten da. EROSKIrekin, zeure burua zainduko duzu, etxekoak eta ingurua ere bai.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ARGITALPENAREN EGILEA

4

04-05 EDITORIAL_EUS ok.indd 4

19/10/20 17:35


Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua. Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan.

1

Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea

4

Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea

7

Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea

9

Langile garen aldetik geure burua zaintzea

04-05 EDITORIAL_EUS.indd 5

2

Elikadura orekatua sustatzea

5

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Haurren gizentasunari aurrea hartzea

6

3

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

8

Argitasunez eta gardentasunez jardutea

10

Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea

18/10/20 20:23


Azken kontuak EROSKIn konpromisoa hartu dugu osasunarekin eta iraunkortasunarekin, eta gure markako produktuak dira adibiderik onena. Berrikuntzak gehitzen ari gara etengabe zu eta zure ingurukoak zaintzeko.

EROSKI NATUR ‘KIDS’ FRUTAK

Txikienentzat Kurruskatsuak, gozoak eta zaporetsuak, horrelakoxeak dira EROSKI Natur saileko Kids sagarrak eta udareak, ezin hobeak haurrek zizka-mizka osasungarria egin dezaten eguneko edozein ordutan.

Kaixo,

berriak gara EROSKI marka gara

G

ure elikagai freskoek bezalako ezaugarri berberak dituzte EROSKI Natur saileko Kids frutek, baina txikiagoak dira neurriz, eta errazago jaten dira. Udareak konferentzia motakoak dira eta sagarrak, berriz, goldenak eta gorriak; zaporetsuak eta urtsuak dira, denbora gehiago egiten dute zuhaitzean ontzen eta, horregatik, gozotasun gehiago izaten dute. Bestalde, egoki betetzen dituzte GLOBALG.A.P. zigiluaren eskakizunak, zeinak bermatu egiten duen modu jasangarriagoan landatu direla. EROSKI Natur sailak haurrentzat merkaturatu dituen fruta horiek kartoizko kutxatxoetan datoz, FSC® ziurtagiriarekin; kartoi birziklatua da %90, eta jolas dibertigarriak dakartzate denbora pasatzeko.

MODU GUSTAGARRIAN AURKEZTEN DU FRUTA. Zure seme-alabek fruta gehiago jan dezaten, komeni izaten da moztuta prestatzea, modu dibertigarrian jartzea eta formatu batean baino gehiagotan aurkeztea: freskoa, konpota eginda, pure eran, erreta...

HOBE ASKOTARIKOAK IZATEA ETA KOLORETSUAK ANIMATU ITZAZU SEME-ALABAK eskolara fruta eraman dezaten hamaiketakoa egiteko.

FRUTAK OSO ERRAZ ERAMAN daitezke leku guztietara eta horrela haurrak energiaz hornituko ditugu edozein unetan.

6

06 Lo ultimo_EUS.indd 6

19/10/20 15:37


EROSKI 61 VITALINEA sc.indd 1

15/10/20 20:05


Kaixo,

Azken kontuak

Handitzen ari da EROSKI irinen familia: %100 osokoa eta ekologikoa

I

rina funtsezko osagaia da era guztietako platerak egiteko, eta EROSKIn nahi dugu produktu osasungarriagoekin egin ditzazula, ingurumena gehiago errespetatzen dutenekin. Horregatik, bi irin berri merkaturatu ditugu era guztietako errezetak prestatzeko: ogia, bizkotxoak, elikagai birrineztatuak, eta abar.

berriak gara EROSKI marka gara

Osoko gari irina (1 kg) Osokoa da %100, gari ale osoarekin egina, eta, beraz, berekin ditu zerealaren onura guztiak. Zuntz gehiago edukitzeaz gain, mineralak, bitaminak eta proteinak ere gehiago ditu. Gari irina BIO (500 g) Nekazaritza ekologikotik datorren gariz egina dago. Organismo genetikoki eraldaturik gabe landatzen da eta ez du jasotzen produktu kimikoen bidezko tratamendurik, ezta pestizida eta intsektizida bidezkorik ere, eta horixe ziurtatzen du ontzian ageri den eurohostoak.

Oleoestepa mintzo da EROSKI club-erako

Oleoestepa ‘Urteko Kooperatiba’ gisa saritu dute gizartearekin eta ingurumenarekin duen konpromisoagatik

C

ooperativas Agroalimentarias de España elkarteak saritu egin du Oleoestepa, eta ‘Urteko Kooperatiba 2020’ izendatu du garapen jasangarriaren aldeko konpromisoagatik eta kalitate handiko oliba olio birjina estraren ekoizpenean lortu duen bikaintasunagatik. Oleoestepak 18 olio errota ditu atxikita eta 6.500 bazkide baino gehiago, eta arlo horretan lehena izan da AENOR IQNet SR10 ziurtagiria lortzen, zeinak bermatu egiten duen erantzukizun sozial korporatiboaren kudeaketa egokia.

8

08 Lo ultimo_EUS.indd 6

18/10/20 20:24


EROSKI 61 CESTA NAVIDAD sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

9/10/20

18:57


kontsumo arduratsua

Erosketa arduratsua egiteko erraztasunak Gure lehentasuna da elikadura orekatua eskaintzea prezio onean eta, gainera, gure ingurua zainduz eta errespetatuz egitea. Hori lortzeko, zenbait ekintza eta proiektu gauzatzen ari gara kontsumo arduratsuarekin daukagun konpromisoari erantzuteko.

I

ngurumenaren gainean dugun eragina murrizteko, produktuaren bizi ziklo guztian esku hartu beharra dago nahitaez: hasi jatorritik eta etxeraino. Egunero kontsumitzen dituzun produktuek egiten duten ibilbide horren barrenean, supermerkatuak garrantzi handia du, desberdintasun handiak egon bailitezke batzuen eta besteen artean. EROSKIn lanean ari gara gure dendak eraldatzeko eta kontsumo jasangarriagoa eta arduratsuagoa sustatzeko.

ZIGILU JASANGARRIAK EROSKI Natur saileko frutek, barazkiek eta arrainek zenbait zigilu daramatzate, adibidez GLOBALG.A.P, MSC, GGN eta Ekoizpen Integratukoak. Eta animalien ongizateari dagozkionak ere baditugu EROSKI Natur saileko txerrian, oilaskoan eta arkumean eta haztegiko arrainean.

EKO POLTSAK Ordainlekuan FSCÂŽ zigilua daraman paperezko poltsa bat eskaintzen dugu, poltsa konpostagarri bat eta berrerabili daitekeen beste bat, plastikozkoa eta %100 birziklagarria. Frutategian sare berrerabilgarri bat daukagu handizka erosten dena sartzeko, eta harategian eta arrandegian aukera ematen dugu ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko.

PLASTIKO GUTXIAGO Kontsumo arduratsua sustatzen dugu eta murriztu egiten ditugu erabilera bakarreko plastikoak: produktu gehiago eskaintzen ditugu handizka, diseinu ekologikoa duten bilgarriak darabiltzagu ontzien ordez, eta poltsak eta bilgarriak berrerabiltzeko modua ematen dugu.

ONTZIAK ERE ERRESPETUZ Ekodiseinua lantzen jarraitzen dugu gure ontzi eta bilgarrietan. EROSKI Natur saileko frutak kartoizko erretiluetan aurkituko dituzu, eta haragi eta arrain erretiluetan plastiko birziklatua da %80.

10

10-11 Compromiso_EUS.indd 10

18/10/20 20:28


ARRANTZA JASANGARRIA BAKARRIK Gure arrantza politikak bermatu egiten du guk saltzen ditugun produktuak arrantza jasangarritik datozela eta errespetatu egiten dituztela gutxieneko neurriak; horrek bermatu egiten du itsasoko espezieak bizirik jarrai

5

Arduraz kontsumitzen laguntzea

PRODUKTU EKOLOGIKOAK Kontsumo ekologikoa sustatzen dugu, eta 1.500 produktu baino gehiago ditugu era horretakoak: frutak, barazkiak, esnekiak, olioak eta kontserbak. Lanean jarraituko dugu aukera biologiko bat izan dezazun beharrizan guztietarako preziorik onenean, eta horren adibidea da produktu ekologikoen EROSKIren BIO saila.

TOKIKO ELIKAGAIAK Sustatu egiten dugu tokiko produktuen salmenta, eta 20.000 erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditugu 20.000 ekoizle txikirekin lankidetzan. Era horretan, ingurumena zaintzeaz gain, lagundu egiten dugu gure denden hurbileko bilakaera sozial eta ekonomikoa.

ELIKAGAIRIK EZ ALFERRIK GALTZEKO

ERAGINKORRAGOAK

Fruta itsusien aldeko kanpainak egiten ditugu eta azkar kontsumitzeko etiketa jartzen diegu produktu batzuei, eta %15 merkeago saltzen ditugu. Iraungitze-data hurbil duten bi produktu edo gehiago konbinatzen dituzunean, lehenbizikoak %10eko deskontua izaten du eta gainerakoek %40koa.

Berritu eta handitu egin dugu hotz, klimatizazio eta argiztatze sistema eta ekipamendu eraginkor berriak darabiltzaten saltokien sarea. Horrekin, gure karbono arrastoa %20 baino gehiago murriztu da.

11

10-11 Compromiso_EUS.indd 11

18/10/20 20:28


kontsumo arduratsua

EROSKIren BIO produktuak: elikadura naturalagoa eta jasangarriagoa zuretzat Kezkatu egiten zaitu modu osasungarriagoan elikatzeak, eta jaten duzun horrek ingurua errespeta dezala nahi duzu. Elikagai ekologiko eta eskuragarrien alde egiten duzunean, adibidez EROSKIren BIO elikagaien alde, dieta naturalagoa eta jasangarriagoa lortzen ari zara. 12

12-13 BIO_EUS.indd 12

19/10/20 15:52


5

O

sasunaren eta jasangarritasunaren alde hartu ditugun konpromisoen artean, batek esaten du erraztasunak emango dizkizugula ongi jan dezazun prezio onean eta zaindu egingo dugula gure ingurua. Horregatik, produktu ekologikoen saila merkaturatu dugu, EROSKIen BIO produktuak eta EROSKI Natur BIO markakoak; ingurumen arloko jardunbide hobeak darabiltzaten produktuak dira, bioaniztasuna eta inguru naturalak babesten dituzten jardunbideak hain zuzen. Ekoizpen metodo jakinak erabiliz gauzatzen dira printzipio horiek, eta halakoxeak dira EROSKI Natur BIO saileko fruta eta barazkiak: Kanarietako platanoa, sagar gorri eta Golden sagarra, mandarina, ahuakatea, tipula, tomatea, baratxuria eta brokolia. EROSKIren BIO saileko beste produktu batzuetan ere premisa horiek berak erabiltzen dituzte: pasta, tomate birrindua, kontserba begetalak, zukuak, kafea, talotxoak, gailetak eta zerealak. Guztira, 50 produktu ekologikorekin baino gehiagorekin jokatzen dugu horrela.

Arduraz kontsumitzen laguntzea

ZERK EGITEN DITU BIO? O? • Landatzeko orduan, teknika naturalak eta tradizionalak erabiltzen dira, adibidez ongarri organikoak, animalia jatorriko ongarriak, lurrak txandaka landatzea eta lugorri uztea. • Lehentasuna ematen zaie tokian bertan ekoizten diren baliabideei, adibidez etxaldeko bertako ongarriari. • Metodo naturalak erabiltzen dira izurriteei eta gaixotasunei aurrea hartzeko, eta animaliak edukitzen dira landaketa guneetan, adibidez sugandilak eta untxiak, eta bertako landaredia sustatzen da. • Genetikoki eraldatu gabe dauden espeziek eta labore motak hautatzen dira, tokiko baldintzetara moldatuko direnak eta parasitoei eta gaixotasunei eutsiko dietenak.

•H Horrek k guztiak ti k zaindu egiten du lurraren emankortasuna, bioaniztasuna eta baliabide naturalak. • Sustatu egiten dute landa garapena. Eskala txikiagoan ekoizten direnez, zeregin garrantzitsua izaten dute landa eremuak aurrera egin dezan. • Nekazaritza ekologikoak balio ematen dio landa eremuko langileek ingurua zaintzeko eta bertako bizimoduari eusteko egiten duten lanari.

PRODUKTU EKOLOGIKOEN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO

NOLA BEREIZI PRODUKTU EKOLOGIKO BAT? Nekazaritzako produktu ekologiko ontziratuek (akuikulturakoak barne), Europako Araudia betetzen dutenean, eurohostoaren logotipoa eraman behar dute nahitaez. Horrek bermatu egiten du Europan nekazaritza ekologikoari ezartzen zaizkion irizpideekin ekoitzi dituztela: galarazia dago genetikoki eraldatuta dauden organismoak erabiltzea, eta mugatu egiten da ongarri, herbizida eta pestizida artifizialen erabilera, antibiotikoena...

Logo horrekin batera, Estatu mailako beste zigilu batzuk eta estandar pribatuenak ere eraman ditzakete. Oso ohikoa izaten da, adibidez, autonomia erkidegoek nekazaritza ekologikorako darabilten logoa ere jartzea. Espainiako Estatuan, erkidego bakoitzak du Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzailea, eta horiek ematen dituzte ziurtagiri ekologikoen zigiluak.

13

12-13 BIO_EUS.indd 13

19/10/20 15:52


kontsumo arduratsua

EROSKIren produktu ekologikoekin egindako errezetak Pikillo eta intxaur muhammara ERRAZIOAK

PRODUKTU ERREZETA 1

ZAILTASUNA

250 g piper erre, EROSKIren BIO sailekoa 2 baratxuri atal, EROSKI Natur BIO 2 koilarakada granada zirope 75 g intxaur Koilarakada 1 piperrauts gozo Koilarakada erdi piperrauts min Koilarakadatxo 1 kumino (ehoa) 50 ml oliba olio Gatza eta piperbeltza NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 200 ยบC-an. Txigortu intxaurrak labean 7 minutuz. Atera eta utzi hoztera. Jarri osagai guztiak irabiagailurako ontzi batean (oliba olioa izan ezik), eta birrindu krema bat lortu arte. Bota oliba olioa irabiatzen ari garen bitartean. Zerbitzatu ogitxoekin lagunduta.

Piperren C bitamina eta azido folikoa oso erraz desegiten dira beroarekin. Gordinik jatea gomendatzen da edo al dente kozinatuta.

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

264

22,7G

2,8G

8,2G

0,8G

%13

%33

%14

%9

%14

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

14

14-15 recetas BIO_EUS.indd 14

18/10/20 20:26


5

Kinoa hanburgesa brokoli eta azenarioarekin ERRAZIOAK

ZAILTASUNA

1 ORDU EGONEAN

375 g kinoa, EROSKIren BIO sailekoa

Arduraz kontsumitzen laguntzea

PRODUKTU ERREZETA 1

2 koilarakada irin, EROSKIren BIO sailekoa Tipula erdia (xehe-xehe moztua), EROSKI Natur BIO Azenario erdia (xehe-xehe moztua), EROSKI Natur BIO 25 d brokoli, EROSKI NATUR BIO Koilarakada 1 sesamo, EROSKIren BIO sailekoa 2 arrautza Piperrauts gozoa, koilarakadatxo baten laurdena Koilarakada 1 gazta parmesano, birrindua NOLA PRESTATU. Irabiatu arrautzak eta jarri ontzi batean beste osagai hauekin: kinoa egosia, brokoli egosia, eta azenarioa eta tipula, xehe-xehe moztuta. Nahasi ore uniforme bat lortu arte. Utzi hozkailuan ordubetez. Osatu hanburgesak, ongi presio eginez desegin ez daitezen. Jarri olio koilarakada bat zartaginean, eta frijitu ongi

Hanburgesa begetalak oso erraz egiten dira. Berdurekin egin daitezke, lekaleekin edo, hau bezala, kinoarekin; osagai horrek kalitatezko proteinak ematen ditu, karbohidratoak, bitaminak, mineralak eta zuntza ere bai (%9).

gorritzen diren arte. Laguntzeko, jarri itzazu ogitxoak, tipula, tomatea eta letxuga, eta gehien maite duzun saltsa.

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

467 %23

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

13,8G 3,08G %20

%15

AZUKREAK

GATZA

6,9G

0,9G

%8

%17

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

15

14-15 recetas BIO_EUS.indd 32

18/10/20 20:26


Oxfam Intermón mintzo da

erako

@Pablo Tosco/Oxfam Intermón

Tierra Madre: sobera dagoen guztia kenduta Oxfam Intermón erakundeak 25 urte baino gehiago daramatza nekazari familiei babesa emanez kooperatibak edo mikroenpresak eratu ditzaten, modu jasangarrian landatu ditzaten beren lurrak eta beren bizi baldintzak hobetu.

O

xfam Intermón-ek babesten dituen familia horientzat lurra da diru sarrerak lortzeko iturri bakarra. Landatzen dituzten fruituei esker lortzen dute pobreziatik ateratzea, eta garapena ere horrela sustatzen dute beren inguruan. Baina kooperatiba horiei kafea, tea edo azukrea erosteko, besteren artean, banaketa kateak aurkitu behar dira, eta horien bidez saldu. Horregatik, bidezko merkataritzako produktuak merkaturatzen ditugu Oxfam Intermón-en, eta EROSKI supermerkatu eta hipermerkatuetan jartzen ditugu salgai. Hainbat eratako elikagaiak banatzen ditugu Tierra Madre -Oxfam Intermón markarekin, eta sentsibilizatzeko ekintzak ere egiten

16 Branded Oxfam_EUS.indd 40

ditugu produktu horietako bakoitzaren atzean zer dagoen azaltzeko. Orain, kanpaina bat jarri dugu abian: Libre de todo lo que sobra (Sobera dagoen guztia kenduta). Horrekin adierazi nahi dugu kalitatezko lehengaiekin eginak daudela elikagaiak, ez daukatela gehigarririk, landatzeko garaian ez zaiola lurrari erasotzen eta ez dela erabiltzen alferreko bitartekaririk. Produktu horiek, gainera, errespetatu egiten dituzte langileen eskubideak, desberdinkeriarik gabe eta haurrei lana eginarazi gabe. Tierra Madre markako elikagai bat erostea kalitatezko produktu bat hartzea baino askoz gehiago da, horien bidez pauso handiak eman ditzakegulako pertsonen

eskubideen alde, apustu egin dezakegulako bidezko merkataritzaren alde eta familia ekoizleen eta haien komunitateen alde. Tierra Madre produktuei buruz eta horien atzean dauden kooperatibei buruz gehiago jakiteko, sar zaitez hemen: tierramadre.org.

18/10/20 20:30


EROSKI 61 JAE sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/20

20:08


kontsumo arduratsua

EROSKIn produktu ekologikoak aurkituko dituzu Ingurumena errespetatuko duen elikadura hautatzen duzunean, garrantzitsua da produktu ekologikoak eskura izatea erosketa gurditxoa betetzeko. EROSKIn egin dezakezu.

18

18-19 bodegon ECO_EUS.indd 42

19/10/20 15:53


5

GURE SUPERMERKATUAN EROS DITZAKEZU ETA ‘ON-LINE’ DENDAN ERE BAI

Arduraz kontsumitzen laguntzea

ZEREALAK

ZIZKA-MIZKAK

Ecocesta osoko olo maluta leunak bio (500 g) Oloak zuntza ematen du digestio sistema laguntzeko, baita bitaminak eta mineralak ere (zinka, manganesoa, B1 bitamina, eta abar).

Vitasnack Mango, Ahabia eta Sagar kurruskatsua %100 fruta ekologikoa, sasoiansasoian hautatua. Gehigarririk eta kontserbagarririk gabea eta azukre erantsirik gabea.

Berry Verival Crunchy-a (375 g) Kalitate handiko osagai organikoekin eginak. Beganoak dira eta osoko zerealekin eginak daude. Ez daukate palma oliorik.

GURINAK

W.K. Kellogg Bio kuxintxoak Osoko gari biologikoarekin eginak (%76) eta txokolatez beteak (%19). Pakete bakoitzarekin 0,10 € bideratzen dituzte Ebroren Deltan nekazaritzako jardunbide egokiak sustatzen dituzten proiektuetara.

IRINAK Ecocesta garbantzu irina bio (500 g) Ogia egiteko, gozogintzarako, eta abar; betiko irinaren antzera erabiltzekoa da. Ezin hobea da arrautzaren ordezko gisa erabiltzeko tortilla beganoetan.

PASTA Ecocesta osoko espeltaz egindako makarroiak bio (500 g) Osoko pasta da, nekazaritza ekologikotik datorrena; 10 minutuan prestatzen da. Espeltak onura gehiago dakar nutrizio ikuspegitik eta ingurumen aldetik; ohiko garia baino azkarrago digeritzen da.

HOTZEAN EDUKITZEKO JOGURTAK ETA POSTREAK Cantero de Letur ahuntz jogurta eta kefirra (420 g) Ahuntz jogurtak kopuru handietan dauka kaltzioa, leuna da eta harrigarriki krematsua. Kefirra leuna eta zertxobait azidoa da, eta elkartu egiten ditu ahuntz esnearen onurak eta kefirrarenak berarenak.

Fresc Naturli Spread beganoa (225 g) Gurinaren ordezko %100 begetaletan onena. Bio eta beganoa da, glutenik gabea, laktosarik eta sojarik gabea eta palma oliorik gabea.

HOTZEAN EDUKITZEKO HARAGI BEGETALAK Ecocesta Lonchi-vegan italiar estiloa (100 g) Ilar proteinarekin eta espezia nahasketa batekin egina dago. Nekazaritza ekologikotik datoz lehengaiak. Laktosarik eta azukre erantsirik gabea.

BARRATXOAK Delicatalia zereal barratxoak Fruta&txokolatea eta Zerealak&fruta askotarikoak (50 g) Artisau eran eginak daude, ekologikoak dira, glutenik gabeak, palma oliorik gabeak, beganoak eta arroz ziroparekin gozatuak.

KREMAK Whole Earth kakahuete krema Bio (225 g) Nekazaritza ekologikotik datozen kakahuete txigortuekin egina. Azukre eta gatz erantsirik gabea, glutenik gabea eta palma oliorik gabea.

HAZIAK Ecocesta Quinoa real bio (500 g) Nutrizio ezaugarri bereziak ditu. Zaporetsuagoa da eta modu uniformeagoan kozinatzen da.

19

18-19 bodegon ECO_EUS.indd 19

19/10/20 17:33


Oleoestepa mintzo da

erako

‘2020 urteko kooperatiba’ hautatu dute Oleoestepa

Gizartearekin eta ingurumenarekin daukaten konpromisoari esker, ‘Urteko kooperatiba’ gisa saritu ditu Cooperativas Agroalimentarias de España elkarteak.

K

ontsumitzaileek konfi antzazko elikagaiak eskatzen dituzte gero eta gehiago, gizartearen eta ingurumenaren aldeko konpromisoa duten enpresek ekoitziak. Era horretakoa da Oleoestepa, olibondoak dituzten 6.500 familia baino gehiago biltzen dituen kooperatiba bat, zeina ‘Urteko kooperatiba’ izendatu duen berrikitan Cooperativas Agroalimentarias de España

20 Branded Oleoestepa_EUS.indd 40

elkarteak. Garapen jasangarria sustatzeko eta kalitate handiko oliba olio birjina estra lortzeko egiten duten ahalegin eskergari egin diote aitortza. Enpresa jasangarria izateko helburu horretan, erantzukizunez jokatzen dute gizartearekin eta ingurumenarekin. Horrexegatik izan da Oleoestepa arlo horretako lehen konpainia IQNet SR10 ziurtagiria lortzen, nazioartean aitortuta dauden printzipioekin jarduteagatik gizarte erantzukizunaren arloan, eta kudeaketa arduratsua, jasangarria, gardena eta konprometitua egiteagatik gizartearekin, ingurumenarekin, langileekin eta bezeroekin. Kalitate handiko oliba olio birjina estra izaten da horren guztiaren emaitza, zeina Estepa Jatorri Izenarekin merkaturatzen

den. Ekoizpen jasangarriko olioa da, uzta goiztiarrekoa eta hotzean zukutua; ugari dauka E bitamina, eta oso moldakorra da sukaldean, frijitzeko bezala balio baitu, gisatuak egiteko eta gordinik hartzeko ere. Kalitate bikainekoa izaki, OCU kontsumitzaileen elkarteak merkatuko oliba olio birjina estra onena izendatu du bere azterketa guztietan.

18/10/20 20:32


EROSKI 61 BONDUELLE sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

9/10/20

18:56


kontsumo arduratsua

Zigilu bat baino askoz gehiago

Kontserban datorren EROSKIren hegaluze guztia arrantza modu tradizionalekin eta kanaberaz harrapatzen dute, bai beirazko ontzian saltzen dena eta bai latan. Aurrendariak gara kontserbako hegaluze guztia arrantza metodo horrekin eskaintzen, horixe baita ingurumena gehien errespetatzen duena, selektiboena eta jasangarriena, saihestu egiten baitu nahi gabe beste espezie batzuk harrapatzea eta itsas hondoari kalte egitea.

Marine Stewardship Council (MSC) erakundearen zigilua da, eta arrantzaleku jasangarrietatik datozen itsas produktuei ematen zaie. MSCren ikuskaritzak arrantzalekua egiaztatzen du eta manipulazio prozesuan parte hartzen duten enpresak ere bai. Arrain eta itsaski izoztuek ere erabiltzen dute. Hegaluzeak badarama, Kantauriko antxoak ere bai, EROSKI Natur Skrei bakailaoak, bakailao gezatu ontziratuak eta legatz eta bakailao izoztuak.

Produktu batek animalien ongizateari dagokion araudia betetzen duela argi adierazteko, Welfair™ zigilu berrian bateratu ditugu gure ziurtagiri guztiak. IRTA eta NEIKER ikerkuntza institutuek aurkeztu dute, eta bermatu egiten du animaliak ongizate baldintza etikoki arduratsuetan bizi izan direla egin dituztela, Welfare Quality eta AWIN (Animal Welfare Indicators) proiektuetan ezartzen diren protokoloei jarraituz.

22

22-23 sellos_EUS.indd 22

18/10/20 20:33


EROSKIn kalitatezko produktuak bilatzen ditugu, ingurua errespetatuko dutenak. Elikagaien jatorria jasangarria dela egiaztatzeko, urteak dira ziurtagiriak, etiketak eta marka jakinak erabiltzen hasi ginela.

Bermatu egiten du esnekiaren kalitatea eta haren jatorria, eta ziurtatu egiten du merkaturatzeko baldintzek zaindu egiten dutela sektorearen jasangarritasuna. Herrialde hauetako esneetan aurkituko duzu: Galizia, Balearrak, Katalunia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa.

Nazioartean erabiltzen den arau sorta bat da, eta nekazaritzako jardunbide onak bermatzea du helburu. Kontsumitzaile eta banatzaileentzat, ziurtagiri horrek esan nahi du elikagaiak modu jasangarrian ekoitzi dituztela eta ongi betetzen dituztela elikagaien segurtasunari eta langileen ongizateari dagozkion baldintzak. EROSKI Natur markako gure fruta guztiak ziurtagiri hori lortu duten nekazarienak dira, eta baita gure dendetan aurkituko dituzun barazkietako asko ere.

5

Arduraz kontsumitzen laguntzea

Forest Stewardship Council erakundearen zigiluak (irabazteko asmorik gabea da, eta basoen kudeaketa arduratsua sustatzen du munduan) egiaztatu egiten du produktua egiteko erabili den zura modu arduratsuan kudeatzen diren basoetatik datorrela. EROSKIn 53 produktu saltzen ditugu FSCÂŽ zigilua daramatenak: paperez eginak, lorategiko altzariak, eta garbiketa eta higieneko produktuak. Produktu batzuei jartzen dizkiegun paperezko etiketek ere ziurtagiri hori daramate (harategikoek, fruta eta barazki batzuen erretiluek) eta gure paperezko poltsak eta eskuartean duzun aldizkari hau ere egiaztatuta daude. Horrek bermatu egiten du iturri arduratsuetatik datozela.

23

22-23 sellos_EUS.indd 32

18/10/20 20:33


kontsumo arduratsua

Frutategi jasangarriagoa Frutategian aski ongi islatzen da zer-nolako lana egiten dugun ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuak eskura izan ditzazun. Beti kalitaterik onena aurkituko duzu sasoiko fruta eta barazkietan, bai handizka saltzen ditugunetan, bai ekodiseinuzko ontzietan datozenetan; zigilu jasangarrien bermearekin datoz gainera, besteak beste GLOBALG.A.P zigiluarekin.

ONTZIEN EKODISEINUA: FSCÂŽ KARTOIA PLASTIKOAREN ORDEZ

SARE BERRERABILGARRIAK

Plastikozko ontziak erabili ordez, kartoizkoak erabiltzen ditugu frutarik sentiberena babesteko (kartoiak FSCÂŽ ziurtagiria daramana). Horrelaxe eskaintzen dugu kakia -oraintxe dago sasoi beteaneta EROSKI Natur saileko beste fruta eta barazki batzuk, adibidez tomatea, tipula, mertxika horia, gerezia, mahatsak eta ahuakatea.

Gure frutategietan handizka saltzen dugu frutaren %60. Erosteko garaian, sare itxurako poltsa berrerabilgarriak erabil ditzakezu, aukera ona dira-eta erabilera bakarrekoen ordez erabiltzeko. Frutategian bertan daude salgai, lau aleko paketeetan (1,99 euro). Lau eta bost kilo arteko pisua har dezakete, eta gutxienez 20 aldiz erabiltzekoak dira. Gainera, garbigailuan sar daitezke.

24

24-25 fruta sostenible_EUS.indd 24

18/10/20 20:31


SASOIKOAK ETA HURBILEKOAK

5

Arduraz kontsumitzen laguntzea

Sasoiko fruta eta barazkia aukeratzen duzunean, zugandik gertu ekoitzi diren elikagaiak aukeratzen ari zara. Ezaugarri hori oso garrantzitsua da gure inguruko ekonomia, kultura eta paisaia jasangarriak izan daitezen. Hurbileko produktuek karbono arrasto txikiagoa uzten dute, ez baitute ehunka kilometroko biderik egin behar saltokietara iristeko.

EROSKI NATUR, ZAPORE ARDURATSUA Azaroan sasoirik onenean egoten dira EROSKI Natur zitrikoak, sagarrak eta granadak. Frutarik onena eskaintzen dizu gure markak, unerik onenean eta kalitate gorenarekin. Hori gertatzen da denbora gehiago egiten duelako zuhaitzean ontzen, eta, ondorioz, zapore gozoagoa eta sendoagoa izaten du; hautatzeko orduan, bestalde, itxura eta neurri onena daukatenak bakarrik bereizten ditugu. Modu jasangarriagoan landatzen dituzte guztiak, ahalik eta gehiena txikituz ingurumenaren gaineko eragina, eta horrek lagundu egiten du inguru hurbilaren garapena sustatzen. Eroski Natur saileko gainerako frutak bezala, GLOBALG.A.P ziurtagiria eskuratu duten nekazariek landatzen dituzte (nazioarteko arau bat da, nekazaritza segurua eta jasangarria bermatzen duena).

FRUTA ‘ITSUSIAK’ Europan ekoizten den frutaren %40 bota egiten dute dendara iritsi aurretik, itsusia delako. Bukarazi egin nahi dugu joera hori, elikagai asko galtzen delako alferrik, eta fruta eta barazki itsusiak eskainiko dizkizugu gure dendetan, ohi baino merkeago: laranjak, mandarinak, limoiak, golden sagarrak, patatak, letxugak, kuiatxoak, piperrak, berenjenak eta tomateak. Fruta eta barazki horiek ez dute ohiko itxurarik, baina kalitate berbera daukate zaporeari eta propietateei dagokienez.

25

24-25 fruta sostenible_EUS.indd 25

18/10/20 20:31


hilabete honetan

1,12 € ERRAZIOAK

Kaki kurruskatsua

moztuta eta egin orea hatz muturrekin,

4 kaki (Persimon erakoak)

harearen antzeko testura duen nahastura

40 g panela azukre

bat lortu arte.

Hutsik egiten ez duten errezetak

30 g arto irin (Maizena) Kanela hautsa

Erantsi esne gain likidoa, eta nahasi ongi ore bat eratu arte.

OREA EGITEKO 100 g irin

Banatu kaki nahastura hori laberako

Legamia zorro 1

moduko molde batean eta estali orearekin.

40 g azukre

Zabaldu gainetik azukre pittin bat eta

50 g gurin

almendrak. Eduki labean 30 minutuz edo

100 ml esne-gain likido

orea kurruskatsua gelditzen den arte eta

Kanela

frutari burbuilak ateratzen zaizkion arte.

Errazioak: 6

Zailtasuna

Denbora

50’

Jengibrea 50 g almendra (xaflatan)

OHAR DIETETIKOA

Gatza

Fruta zenbat eta helduagoa egon, orduan

NUTRI-SCORE

eta gozotasun handiagoa izaten du eta, NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen

ondorioz, errezetari azukre gutxiago erantsi

190 ºC-an. Zuritu eta moztu kakiak. Jarri ontzi

beharko diogu. Postre honen nutrizio

batean panelarekin, kanelarekin eta arto

profila hobetzeko, banana heldua erabil

irinarekin. Eragin guztiari eta utzi egonean.

dezakegu azukrearen ordez edo datil

Bahetu irina eta legamia ontzi batean

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA:

hidratatu irabiatuak; maizenaren ordez,

KCAL

berriz, osoko irina jar dezakegu, eta oliba

273

eta erantsi azukrea, kanela, jengibrea

olioa gurinaren lekuan eta esnea, berriz,

eta gatza. Bota gurina laukitxo txikietan

esne gaina beharrean.

%14

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

11,54G 4,69G 24,37G 0,16G %16

%23

%27

%3

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

26

26 Receta Caqui_EUS.indd 26

18/10/20 20:55


Bouquet mintzo da

erako

Persimon® Bouquet®kakia: fruta aparta Udazkeneko fruten artean, noranahikoa dela esan liteke kakia. Azalarekin edo gabe jan daiteke, eutsi egiten dio jatorrizko zaporeari eta beti dago punturik onenean! NONDIK HELDU DA? Asiatik dator, eta hasieran, landare apaingarri gisa heldu zen hainbat herrialdetara, besteak beste Espainia, India, Israel eta Brasilera. Fruituak testura lakatza eta zapore mikatza izaten du biltzen denean, eta, horregatik, guztiz ontzen utzi ondoren bakarrik jan zitekeen, mamiak kaki klasikoen testura guria eta gelatinatsua hartzen zuenean.

KLASIKOTIK PERSIMON® MOTAKORA Orain dela bost hamarkada, Ribera del Xúquer eskualdeko nekazariek (Valentzia) kaki mota autoktono bat aurkitu zuten, biribilagoa eta hazirik gabea, eta ‘Gorri Distiratsua’ izena jarri zioten. Aurreko mende bukaeran, 90eko hamarkadan, antzinako metodo bat eguneratu zuten fruta ontzeko: oxigenoa kentzen zioten aldi batez, eta horrela desagerrarazi egiten zen mamiaren mikaztasuna. Kaki ‘Gorri Distiratsua’ izaten da horren emaitza, oso zaporetsua, gozoa eta mertxika baten antzeko trinkotasuna duena.

JATORRI IZENA Kaki de la Ribera del Xúquer Jatorri Izena darama, eta horrek argi bermatzen du ‘Gorri Distiratsua’ izeneko kaki motaren kalitatea. Eta Persimon® marka erabiltzen du merkatuan ongi bereizteko onduta eta jateko prest dagoen fruitua dela (Persimon kakia) eta ez kaki klasikoa zakarrarena. Anecoop-ek merkaturatzen du Persimon® kakia bere Jatorri Izen eta guzti, Bouquet® marka ospetsuarekin, eta horrekin argi gelditzen da zein den bere konpromisoa: aparteko kalitatea duen fruta eskaintzea.

LANDA EREMUARI BIZIA EMATEN DIOTEN BITAMINAK Persimon® Bouquet kakia oso erraz jaten da. C eta A bitaminak ditu, eta zuntza ere bai. Gainera, kopuru handietan izaten ditu ura, fruktosa eta potasioa; hori dela eta, fruta ezin hobea da kirolarientzat. Azkenik, gaitasun handia du herdoilaren aurka egiteko, eta babestu egiten gaitu estres oxidatzailetik. Espainian ekoizten da %100, eta horri esker, nekazariek modua dute beren jarduerarekin jarraitzeko, lagundu egiten baitie Bizitza errazioak ematen landa gunerako. Persimon® Bouquet® hautatzen duenak lagundu egiten du nekazaritzaren jasangarritasuna, geldiarazi egiten du landaketa lurrak husteko joera, sendotu egiten du populazioa landa eremuan eta erraztu egiten du belaunaldi berritzea. Landa eremuaren alde sustatu nahi ditugun ekimenen berri jakiteko, sartu bouquet.es helbidean.

27 Branded caquis_EUS.indd 50

19/10/20 15:53


hilabete honetan

Txahalkia, espinakaz eta gaztainaz betea

Kendu listaria, moztu xerratan eta zerbitzatu. OHAR DIETETIKOA

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

Haragi gorriz egindako plater bat dugu 300 g espinaka fresko

hemen, berdura errazio batekin lagunduta.

200 g gaztaina

Gaztainek handitu egiten dute errezeta

4 baratxuri atal

honek ematen duen mantenugai kopurua,

Tipula 1

eta, gainera, ukitu originala ematen diote.

+120’ NUTRI-SCORE

2 azenario 600 g txahalki (biribilkia)

Nutrizio arloko ezaugarriak: txahalaren

80 ml oliba olio

biribilkiak beste zati batzuek baino gantz

Edalontzi 1 ardo zuri

gutxiago dauka. Plater osatua dela esan

2 koilarakada piperrauts gozo

daiteke (berdura gehiago ere erantsi

Ereinotz hosto 1

daitezke nahi izanez gero), berduren

Gatza eta piperbeltza

zuntza, bitaminak eta mineralak ematen baititu, haragiaren proteina eta

NOLA PRESTATU. Garbitu espinakak eta

gaztainen karbohidratoak.

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

558 %28

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

28,08G 6,15G 14,12G 0,72G %40

%31

%16

%12

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

lehortu. Zuritu gaztainak eta baratxuriak, eta birrindu guztia. Zuritu tipula eta azenarioak, eta moztu xerratan. Berotu zartagin bat bi koilarakada oliba oliorekin, erantsi baratxuriaren eta espinaken erdia, eta frijitu su bizian minutu batez. Erantsi gaztainak, eman gatza eta piperbeltza eta atera sutatik. Ireki biribilkia, eta moztu geruza lodi bat gelditzeko moduan, eman gatza eta piperbeltza, bete espinakekin, bildu eta lotu listariarekin. Birrindu olioa ardoarekin, baratxuriarekin eta piperrautsarekin, bota biribilkiaren gainean eta utzi beratzen ordubetez. Jarri azenario eta tipula xerrak labeko erretilu batean, ondoren biribilkia eta ereinotza, bota gainetik beratzeko erabili dugun nahasketa eta eduki labean ordubete 180 ÂşC-an, aldian behin buelta ematen diogula.

Hutsik egiten ez duten errezetak

2,26 â‚Ź ERRAZIOAK

28

28 Receta carne_EUS.indd 28

18/10/20 20:36


Berdurak curry eran azalore kuskusarekin eta espinaka gatzozpinduekin BERDURAK CURRY ERAN PRESTATZEKO: Erremolatxa handi 1, gordinik Batata 1 4 azenario 2 koilarakadatxo curry 2 koilarakada oliba olio birjina estra Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria AZALORE KUSKUSA EGITEKO: 4 adartxo azalore Koilarakada 1 oliba olio birjina estra Tipulin erdia, brunoise eran moztua 100 ml koko esne Koilarakadatxo eta erdi ezkai lehor Koilarakadatxo 1 oregano lehor Gatza eta piperbeltz eho berria 6 anakardo eta eskutada 1 mahaspasa Martorri freskoa (birrinduta) ESPINAKAK GATZOZPINAREKIN EGITEKO: 4 sorta baby espinaka Koilarakada 1 ardo ozpin 3 koilarakada oliba olio birjina estra

Hutsik egiten ez duten errezetak

1,73 € ERRAZIOAK

Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Mahaspasak eta anakardoak NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 230 ºCan, beroa goitik eta behetik ematen diola.

Prestatu espinakei botatzeko ongailua, eta

nabarmentzen diren A bitamina, azido

horretarako, nahasi olioa, ozpina, gatza eta

folikoa, B6 bitamina, C bitamina, E bitamina

piperbeltza, eta bateratu guztia.

eta potasioa.

Garbitu batata, azenarioak eta erremolatxa, zatitu eta jarri labeko erretilu batean. Erantsi

Jarri espinakak eta gainerako mahaspasak

Ba al zenekien...? Fitokimiko batzuek

olioa, limoi ura, currya, gatza eta piperbeltza,

eta anakardoak azalorearen ondoan,

ematen diete kolorea begetalei. Horregatik,

eta nahasi. Eduki labean 30 minutuz.

zabaldu gainetik martorri fresko birrindua eta

plater hau bezalakoak hartzea gomendatzen

erantsi berdura erreak.

dute, hainbat koloretako berdurak dituztenak.

Prestatu azalorez egindako gezurrezko

Adibidez, karotenoek kolore laranjaxka

kuskusa birringailu lodi batekin edo

OHAR DIETETIKOA

ematen dute eta antozianinek, gorria,

sukaldeko robotarekin.

Modu original, gustagarri eta osasungarria

purpura edo urdina.

da udazkeneko barazkiak hartzeko. Nutrizio Jarri zartagin bat sutan koilaraka bat

kalitate handiko platera da, era askotako

oliorekin eta erantsi tipula, xehe-xehe

begetalekin hornitua baitago; lehen plater

Errazioak: 4

NUTRI-SCORE

moztuta. Utzi guritu dadin. Bota azalore

gisa balio dezake edo elikagai proteiko

Zailtasuna:

birrindua, belarrak eta utzi sutan pare bat

osasungarri bat laguntzeko ere bai (arrautza,

A

minutu. Erantsi koko esnea, eragin eta utzi

arraina, lekalea edo gantz gutxiko haragia).

Denbora: 35’

ERRAZIO BATEK DAUKA:

sutan beste bi minutu. Bota mahaspasen erdiak eta anakardoak,

C D E

Nutrizio arloko ezaugarriak: Zuntz ugari

KCAL

edukitzeaz gain, fitokimikoak ere baditu

327

txigortuta eta birrinduta. Nahasi. Eman gatza

(herdoilaren aurka egiten dute), baita

eta piperbeltza. Gorde geroko.

bitaminak eta mineralak ere, non bereziki

%16

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

21,38G 7,57G 17,73G 0,50G %31

%38

%20

%8

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

29

29 Receta_verduras_EUS.indd 29

18/10/20 20:41


hilabete honetan

Tomatez eta txirlaz egindako zopa mina

Erantsi tomate birrindua, kaiena hautsa, kumino hautsa eta utzi bost minutuz egiten. Tomatea egin bitartean, jarri zartagin

birrindu ugarirekin, lima birrinarekin eta pipermin xerrekin. OHAR DIETETIKOA

1 Poto 1 tomate natural (birrindua, 400 ml)

bat sutan 200 ml urekin eta txirlekin, eta

Hotza iristearekin batean, zopa oso gustura

Tipulin erdia, brunoise eran moztua

utzi zabaldu daitezen. Atera txirlak eta

hartzen du gorputzak. Errezeta honek oso

Baratxuri atal 1

gorde geroko.

aurkezpen originala dauka, baita testura,

Pipermin 1

zaporea eta kolorea ere, eta osagaiak ere

2 koilarakada oliba olio birjina estra

Iragazi txirlek askatu duten salda, eta erantsi tomate zopari.

Koilarakadatxo erdi kaiena (ehoa)

bereziak ditu, adibidez noodleak, eta berdin kokoaren eta piperminaren ukitua ere.

Koilarakadatxo bat eta erdi kumino (hautsa) 16 txirla

Birrindu aurreko prestakina eta bota koko

Nutrizio arloko ezaugarriak: Zopak plater

400 ml ur

esnea, eta beharrezkoa balitz nahi den

arinak izaten dira gehienean, ur asko

120 ml koko esne

testura lortzeko, gainerako ura ere bai.

eta gantz gutxi izaten baitute, baina

90 g noodle

honek zertxobait kaloria gehiago dauka,

Martorria (sortatxo 1)

Eman gatza eta piperbeltza, erantsi txirla

Lima baten zukua eta azal birrina

zabalduak eta lima zukua.

Pipermin xerra batzuk

koko esnearen gantzak daramatzalako eta, lodiagoa izaki, osagaiak kontzentratuagoak dituelako.

Gatza eta piperbeltza

Egosi noodleak paketean ageri diren jarraibideak kontuan hartuta, baina jartzen

Ba al zenekien...? Landare jatorrikoa den

NOLA PRESTATU. Jarri kazola bat su ertainean

duena baino minutu bat gutxiago utzita.

arren, kokoaren gantz gehienak (%80)

bi koilarakada oliorekin, eta erantsi

Xukatu eta bota zopari.

saturatuak dira.

tipulina xehe-xehe moztua, baratxuria eta pipermina, eta utzi sutan guritzen.

Zerbitzatzeko unean, estali martorri

Hutsik egiten ez duten errezetak

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

20’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

225 %11

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

12,41G 7,01G %18

%35

AZUKREAK

GATZA

4,48G 0,56G %5

%9

1,91 â‚Ź ERRAZIOAK

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

30

30 Receta_moluscos_EUS.indd 30

18/10/20 20:39


EROSKI 61 RIOJA sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

9/10/20

18:58


produktu sorta

Aukera zabala

EROSKIn era guztietako gailetak ditugu: klasikoak, beteak, txokolatez estaliak, ekologikoak, fruitu lehorrekin, zerealekin edo haziekin eginak, forma dibertigarriekin apainduak... Hainbesteko aukera edukita, seguru gaude aurkituko duzula zure gustukoren bat.

AURREZKIA Creme tropical GullĂłn (800 g) Gaileta gorritu goxo-goxoak, %61 zerealekin. Betiko gaileten zapore guztia! ChiquilĂ­n Artiach 875 g-ko kutxa Bene-benetakoak eta berdinik gabeak, zerealez, arrautzaz eta eztiz egindako errezeta bereziari esker. 100 urtetik gorako historia eta tradizioa gaileta batean. EROSKI basic Maria (4 x 200 g) Familiarako formatuan. Ekilore olioarekin eta palma oliorik gabe.

EKOLOGIKOAK Gurinez eginak eta EROSKIren BIO sagarrekin beteak (125 g) Artisau erako gailetak dira, ekoizpen ekologikotik datozen osagaiekin eginak. Sagarrezkoak aukera bikainak dira kafea, tea edo gustatzen zaizun edari begetala laguntzeko. Bretoi estiloan egindako gaileta kurruskatsu eta zaporetsuak ezin hobeak dira gurina maite dutenentzat.

32

32-33 bodegon galletas_EUS.indd 32

19/10/20 17:34


BESTELAKO AUKERA BATZUK Chiquilín cereales milenarios (260 g) Zure betiko Chiquilín gailetak orain zekale eta espelta irinez eginak eta kinoa, txia eta liho haziz aberastuak. Aukera aski gustagarria, antzinatik datozen irinekin egina. Dinos Cookienss (185 g) Txikiek eta hain txikiak ez direnek gozagarri ederra izango dute azukre erantsirik eta eztitzaile artifizialik gabeko gaileta hauekin.

EROSOTASUNA Dinosaurus Cereales (411 g) Jurasiko guztian ez duzu aurkituko hain gaileta dibertigarririk; zerealez eginak daude, zazpi bitamina dituzte eta oleiko ugariko olioa. Dinosaurus Chocoleche (340 g) Goza ezazu inoiz baino gehiago zure betiko Dinosaurus gailetekin, txokolate esnedun gozoz igurtzita baitatoz. Chiquilín Energy (200 g) Zapore paregabea eta txokolate haziak konbinatzen dituzte. Dinohuevos (140g) Dinosauro arrautzaren itxura eta txokolate haziak dauzkate. Ezingo diezu eutsi! B-Ready Nutella (132 g) Gailetaren testura kurruskatsuak eta gazi ukitu arinak nabarmendu egiten dute Nutella® betegarriaren zapore paregabea. Banakako ataletan datoz. Kinder Cards (131 g) Kinder erako lehen gaileta. Esnez eta kakaoz eginak ditu olatak, aski finak eta kurruskatsuak. Bihotz krematsu harrigarria eta Kinderren benetako zaporea aurkituko dituzu. EROSKI Mini cookies (160 g) Txokolate haziekin eta palma eta koko oliorik gabe. Formatua erosoagoa da.

GOURMET Artiach sorta hautatua (500 g) Bizi guztiko gaileta sorta, partekatzeko ezin egokiagoa. Betiko gailetak, betiko zaporea eta benetako txokolatea. Artiach etxearen bikaintasuna bere horretan. EROSKI SELEQTIA gaileta bretoiak (130 g) Bretainiako gaileta tradizionalak, gurin freskoarekin eginak. Gaileta gorrituak, testura kurruskatsua eta gurin zapore sendoa dutenak.

33

32-33 bodegon galletas_EUS.indd 32

19/10/20 17:34


Nestlé mintzo da

erako

NESTLÉ-REN VII. BEHATOKIA

Nerabeek hobetu egin dituzte ohiturak Beste urte batez, Nutrizioaren Mundu Egunaren harira, VII. Behatokiak egindako ikerketaren emaitzak argitaratu zituen Nestlék: Familien nutrizio ohiturei eta bizi estiloei buruzkoa (1).

C

OVID-19ak munduan eragin duen pandemiak erabat baldintzatu du urte hau, eta Nestlé-k azterketa egin du Estatuko familien elikadura eta sukaldeko ohiturak nolakoak izan diren jakiteko itxialdian, eta arreta berezia jarri die nerabeak dituzten etxeei (15 eta 18 urte artekoak). Ikerketa horretan (1) gai jakin batzuekin zerikusia duten zenbait alderdi aztertzen dira, besteak beste nutrizioarekin, sukaldearen eta ohiturekin zerikusia dutenak (ariketa fisikoari eta loaldiari lotuta). Desberdintasun batzuk ageri dira familien eta nerabeen erantzunetan.

MODU OSASUNGARRIAGOAN JATEA Ez dago zalantzarik. Gozoak (pastelak, bizkotxoak eta gailetak) eta zizka-mizkak (patata frijituak, olibak...) izan dira familien tentaldi handiak itxialdi garaian, eta ia %50 handitu da horien kontsumoa. Inkestari erantzun dioten herritar gehienek aitortu dute itxialdian mokadutxo gehiago egin dituztela ordu artean. Nerabeei dagokienez, aipatu

34-35 Branded Nestle_EUS.indd 50

berri ditugun plazer horien mende erortzeaz gain, beste elikagai batzuk ere ugariago jan dituzte itxialdian, adibidez fruta, berdura eta lekaleak. Bestalde, etxean emandako denbora horretan, hidratazio ohiturak ere hobetu egin dituzte: gazteen %40 inguruk ur gehiago edan dute. Edari alkoholdunei dagokienez, helduen multzoan, %22k onartu dute ardo gehiago edan dutela eta %16k garagardo gehiago. Horretaz gain, inkestan parte hartu duten herritarren %20k onartu dute kafe gehiago hartu dutela eta %35ek txokolate gehiago. BERRIKUNTZA SUKALDEAN Itxialdiko denboran, berrikuntzak saiatzeko eremu bihurtu da sukaldea, nahiz eta ez izan plater bereziki zailak. Parte-hartzaileen erdiek baino gehiagok jantzi dute mantala errezeta berriak probatzeko. Nerabeen %30ek plater tradizional batekin egin dute estreinako saialdia: patata tortillarekin. Horrekin batean, lehenbizikoz prestatu dituzte postreak, arrozak eta pastak ere (zailtasun txiki-ertaineko platerak), eta izan dira paellarekin eta kubatar

erako arrozarekin saiatu direnak ere, nahiz eta gutxiago izan. Sukaldean aritzeko interesa areagotzearekin batean, jendeak errezeta gehiago bilatu ditu sarean eta plataforma espezializatuetan. Horren adibide izan da Nestlé Cocina ere; errezeta bilduma digitala da, eta 3.000 plater baino gehiago eskaintzen ditu, sukaldariek eta nutrizionistek gainbegiratuta. Errezeta bakoitza nutrizio arloko informazioarekin dator, eta itxialdian %185 ugaritu dira bisitak. Sail guztien artean, Postreena gailendu da nabarmen: %300eko igoera izan du. Errezeten sailkapenean, sagar hostopilez egindako tarta izan da hautatuena, txokolate beltzezko browniea ondoren eta amonaren tarta hirugarren lekuan. Errezeta gazi batzuek ere estimu handia izan dute, adibidez pisto enpanadak eta bolognar saltsarekin betetako berenjenek. ASTEROKO MENUAK ETA ORDUTEGIAK Gurasoek kezka handi bat izan dute

18/10/20 20:44


itxialdi garaian: nola planifikatu aste osoko menuak familia guztiarentzat eta nola lortu modu askotarikoan elikatzea. Sukaldean ardurak nola banatu diren ikusiz gero eta bakoitzak zenbat denbora eskaini duen aztertuz gero, ondorioa garbia da: gurasoak izan dira etxeetako sukaldari handiak, haiek prestatu dituzte otordu nagusiak eta lehen baino denbora gehiago eskaini diote zeregin horri. Otorduen programazioari dagokionez, familiek tresnak bilatu dituzte horretan laguntzeko, planifikatzeko zeregina ez zedin izan hain zaila. NestlĂŠ MenĂş Planner plataformak, hain zuzen, horretan laguntzen du, eta menu orekatuen proposamenak egiten ditu; itxialdian, %16 bisita gehiago izan ditu, eta handitu egin du ohiko erabiltzaileen fideltasuna. Bestalde, nerabeen zailtasun handiena otorduen ordutegiak betetzea izan da. Nahiz eta erdiek ongi errespetatu dituzten, %36k atzeratu egin dituzte.

GURASOAK ETA HAURRAK: TELEBISTA ETA MUGIKORRA Otorduetan, gazterik gehienek telebista gehiago ikusi dute, eta mugikorra ere maizago erabili dute watsapean aritzeko eta hirutik batek musika gehiago entzun du gailu horretan. Helduek, ordea, albo batera utzi dute mugikorra, eta denbora gehiago eman dute telebistari begira eta mahaian zeudenekin hizketan. Etxean itxita egon beharrak eraginda, bestalde, denbora gehiago hartu dute bazkaltzeko eta afaltzeko. Halaxe baieztatu du inkestan parte hartu duten hiru lagunetatik batek. Ordutegiei dagokienez, helduak, oro har, lehengo ordu berean eseri dira mahaira, eta gazteek, berriz, atzeratu egin dute zertxobait otordua. ARIKETA GEHIAGO Etxean egon beharrak areagotu egin du kirola egiteko joera nerabeen artean. Talde horretan, %27k egin dute jarduera fisiko gehiago: lehen kirola egiten zutenek

are maiztasun handiagoarekin egin dute astero, eta batere egiten ez zutenen taldea txikitu egin da. Gurasoen artean, aldeak areagotu egin dira: kirola egiten zutenek are gehiago egin dute, baina sedentarioenen taldea ere handitu egin da. Pisagailuak, hala ere, ez du gezurrik esaten: inkestan parte hartu duten herritarren erdiek aitortu dute gizendu egin direla. Nerabeen eta helduen artean, hamarretik batek kilo bat eta bi kilo artean hartu ditu, eta helduen taldean, kilo bat eta lau kilo artean gizendu dira %44. Nerabeen %30ek pisua galdu dute. INSOMNIOA Baina bidea ez da izan oztoporik gabea nerabeentzat. Erdiek baino gehiagok arazoak izan dituzte lo egiteko, eta %75ek atzeratu egin dute lotaratzeko eta jaikitzeko ordua. Atseden orduak gehien luzatu dituztenak ere nerabeak izan dira: %44k lo gehiago egin dute egunero, 30 minutu eta hiru ordu artean.

(1) Ikerketa honen emaitzak telefono bidez egindako inkesten bidez lortu dira; mugikorretara dei egin zaie 200 gurasori (15 eta 18 urte arteko nerabeen gurasoak izan dira) eta 16 eta 18 urte arteko 200 seme-alabari, guztiak ere Espainiako Estatuko bizilagunak. Iturria: Zinklar.

34-35 Branded Nestle_EUS.indd 51

18/10/20 20:45


Nestlé mintzo da

Fideoak txibiekin

erako

Erantsi tomate saltsa eta utzi sutan bost minutu. Bota fideoak eta arrain salda

200 g tomate frijitu, etxeko eran egina (Solís)

bero-beroa, eta egosi salda xurgatzen

300 g fideo

duen arte.

400 g txibia (garbituta eta moztuta) 100 g ilar

Egosaldia bukatu baino 10 minutu

1 l arrain salda

lehenago, erantsi ilarrak eta, beharko balu,

Baratxuri atal 1

eman gatza.

Oliba olioa Gatza

Laguntzeko, jar ezazu entsalada bat, edateko ura eta postrerako fruta atal bat

Trikimailua: azken 10 minutuetan labean sar daiteke, eta zertxobait

NOLA PRESTATU. Gorritu baratxuria paella

gainerreta zerbitzatu.

ontzi batean olio pittin batekin, atera eta, olio horretan bertan, frijitu fideoak su eztian

Ba al zenekien...? Solís tomate

harik eta ongi gorritzen diren arte. Xukatu

saltsak Guadiana ibaiaren ibarretik

sukaldeko paperaren gainean jarrita eta

datoz (Extremadura), tokiko landaketa

gorde geroko.

jasangarrietatik.

4-6 ERRAZIOAK

ZAILTASUNA

40’

Beti olio horretan bertan, frijitu txibia su eztian, guritzen den arte.

36 Receta fideos_BRANDED_EUS.indd 36

18/10/20 20:44


Flora mintzo da

erako

Zergatik egin landare jatorriko elikaduraren alde? Landare jatorriko elikaduraren aldeko apustua egitea hautu etiko bat da, mundu osasungarriago eta jasangarriago baten alde jardutea; gizartean, ordea, ezagutza falta sumatzen da horren inguruan.

F

lorak ikerketa bat egin du landare jatorriko elikaduraren inguruan, gizartean kontzientzia zabaltzeko helburuz, eta elikadura mota horren inguruko mitoak gainditzeko ere balio izan du. Kontsumitzailerik gehienek ez dute osoa argi egiaz zer diren dieta begetalak, eta uste okerrak ere aski hedatuta daude. Askok uste dute (%33) dieta murriztailea eta %100 begetala dela. Erantzun dutenen artean, %31k bakarrik dakite landare jatorriko produktuetan

37 Branded Flora_EUS.indd 50

oinarritzen den elikadura dela, eta noizbehinka onartzen dituela animalia jatorrikoak ere. Ikerketak ongi islatzen du ezagutza falta hori bi adibiderekin. Hamar lagunetatik lauk bakarrik dakite ogitan zabaltzeko kremek, adibidez Flora etxearenak, karbono arrasto txikiagoa uzten dutela gurinak baino, eta %34k bakarrik dakite margarina begetala, Florarena esaterako, jatorri naturaleko osagaiekin egina dagoela. Zorionez, kontzeptuen inguruko nahasmendu bat da,

eta egunerokoan ez da islatzen herritarren jokabidean. Ikerketak baieztatu egin du herritarrek benetan nahi dituztela bizimodu osasungarriagoa egiteko moduko elikagaiak (%75) eta jasangarriagoak izango direnak (%65), eta erakutsi du, halaber, asko ugaritu dela komunitate flexitarianoa: %29k sartu dute beren burua talde horretan (elikaduraren zati handi bat begetaletan oinarritzen dute, nahiz eta animalia jatorrikoak ere jaten dituzten noizbehinka).

19/10/20 15:46


produktu sorta

BABES HANDIAGOA Lysol garbigarri desinfektatzailea, sukalderako, komunerako eta erabilera anitzekoa (500 ml) Desagerrarazi egiten ditu bakterioen eta birusen* %99, adibidez gripeak eta hotzeriak eragin ditzaketenak. *Desinfektatu egiten du eta gainazalak babestu egiten ditu errinobirusetik (ohiko hotzeria) eta Infl uenza A H1N1 eta H3N2 delakotik (gripea).

Garbitasuna eta desinfekzioa etxe guztian Etxe bakoitza berezia da, eta garbi edukitzeko eta gainazalak errespetatzeko, garrantzitsua da produktu egokiak erabiltzea. EROSKIn garbigarri sorta zabala aurkituko duzu etxeko txoko guztiak distiratsu uzteko.

AURREZKIA

ERRAZAGOA Pato disko aktiboak WC lima (gailua + kargatzekoa, 36 ml) Gel erako formula bat dauka, lurrin oso atseginekoa. Zintzilik jjartzen direnak ez bezala, germen gabeko garbiketa egiteko aukera ematen du eta eragotzi egiten du karea eta orbanak pilatzea.

EROSKI basic zorua garbitzekoa, pinu usainekoa (1,5 l) Garbitu ezazu zure zorua, eta utz ezazu distiratsu eta oinatzik gabe. Gainera, lurrin fresko eta atsegina emate dio etxeari. Emaitzarik bikaina lortuko duzu preziorik onenean.

38

38-39 limpiadores_EUS.indd 38

18/10/20 21:03


PREMIUM Cillit Bang zikinkeria eta hezetasun orbanak (750 ml) Oso erraz desagerrarazten ditu zikinkeria eta hezetasunak sorrarazitako orbanak, hamar aldiz eraginkorragoa den formula bat baitarabil. Pronto garbigarri xaboitsua (750 ml) Oliorik gabeko formula dauka, eta nabarmendu egiten du zoruen eta zuraren edertasuna, hondarrik utzi gabe. Berezko distira itzultzen du, eta akabera bikaina ematen. KH-7 Koipea kentzekoa (750 ml) Ahalegin txikia eta eraginkortasun handia. Erraz kentzen du koipea eta zikinkeria, baita gogortua eta sartu-sartua dagoena ere! Eta behar duzun dosia bakarrik erabilita.

JASANGARRITASUNA Botanical Origin erabilera anitzeko garbigarria (500 ml) Jatorri naturalekoa da, eta jasmin freskoa eta izpiliku basatia daramatza. Jatorri botanikoa dute osagaiek, eta errespetatu egiten dute ingurumena. Ekologikoa da eta funtzionatu egiten du.

L’Arbre Vert erabilera anitzekoa (740 ml) Kendu egiten du koipea, eta gainazal mota guztiak garbitu eta modu eraginkorrean askatzen du horietan dagoen zikina, lore zitrikoen usain leuna uzten duela. Formula hipoalergenikoa darabil, eta murriztu egiten du alergia arriskua larruazal sentiberetan ere.

39

38-39 limpiadores_EUS.indd 39

19/10/20 17:32


edergintza

BELLE NATURAL

Zaindu ezazu

gehien axola zaizuna Kosmetiko natural edo ekologiko egiaztatua hautatzea, adibidez belle NATURAL sailekoak, modu arduratsuagoan kontsumitzea da. Produktu horiek ugari izaten dituzte printzipio aktibo naturalak edo jatorri naturalekoak, eta larruazala eta ingurumena gehiago errespetatzen dute.

b

elle NATURAL saila kosmetiko natural gisa egiaztatu du ECOCERT erakundeak, COSMOS araua kontuan hartuta; arau horrek ezartzen du nola landu behar den osagai bakoitza, nolakoa izan behar duen ekoizpenak, ontziek, etiketak eta ingurumen arloko kudeaketak. Produktu horien osagaietan, jatorri naturalekoak izaten dira %98 gutxienez, eta osagai ekologikoek %5 izan behar dute gutxienez. Elixir olioa belle NATURAL sailekoei bete betebehar bat eransten diegu aipatu OINARRIZKO berri ditugun horietaz gain: kartoizko ERREMEDIOA ETA zorroek FSCÂŽ egiaztagiria eduki FUNTZIO ANITZEKOA dezatela, zeinak bermatu egiten duen produktua egiteko erabili den egurra modu arduratsuan kudeatzen dituzten basoetatik datorrela. COSMOS zigiluak bermatu egiten du ez daukatela konposatu eztabaidagarririk eta Eskuetako krema eta ezpainetako baltsamoa erabilitako formulak egokiak direla beganoentzat. MIMATU ESKUAK ETA Gure kosmetikoen atalean 26 EZPAINAK produktu aurkituko dituzu belle NATURAL sailean.

Gauerako krema sendogarria

ARGITASUNA, LEHENGORATZEA ETA NUTRIZIOA

Mizela ura INFORMAZIO GEHIAGO

LARRUAZALA BETI GARBI

40

40 Belleza_EUS.indd 40

19/10/20 15:45


EROSKI 61 AGUACATE sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/20

20:06


w

edergintza

Freskotasuna eta babesa Izerdia deserosoa izan daiteke, baina ezinbestekoa da larruazala hidratatuta egon dadin eta toxinarik gabe. Usain txarrik ager ez dadin eta bakterioak ugaritu ez daitezen, eguneroko higiene ohiturak zaintzeaz gain, garrantzitsua da norberaren larruazalari eta ohiturei egokitzen zaien desodorante bat hautatzea.

b

elle saileko desodoranteen bidez horixe lortu nahi da, izerditik babestea eta usain desatseginak saihestea egunean zehar. Test klinikoen bidez frogatu da eraginkorrak direla 24 eta 48 ordu arteko epean. Freskotasuna ematen dute, zaindu eta babestu egiten zaituzte izerdiaren eta usain txarren aurrean, eta larruazal eta jarduera mota guztietarako modukoak dira.

GOLD, BLACK, JUNGLE ETA OCEANIC MEN Berariaz gizonentzat sortuak dira, izerdiaren aurkako babes eraginkorra nahi dutenentzat eta, aldi berean, usain ukitu gehigarria eta larruazal lurrindua. Oso maskulinoak dira lau lurrinak, eta 24 orduko babesa ematen dute usain txarren aurrean, au urrea ean an n, eta eta et ta ez du dute d e or o orbanik rb rban bani anik n ik u uzten z te en a arro arropan. r op pa a

OCEANIC INVISIBLE MEN ETA FRESH PROTECTION MEN Desodorante hauek transpirazioaren aurkako teknologia darabilte, eta 48 ordu arteko babes gehigarria eskaintzen dute. Lurrin fresko eta maskulinoa daukate, eta alkoholik gabeak dira. Lehenbizikoak, larruazala babesteaz gain, murriztu egiten du arropan orbanak agertzeko arriskua, hondakin ikusgarriak murrizten dituzten aktiboak baitarabiltza. Bigarrenak freskotasuna eta babesa eskaintzen du izerdiaren eta usain txarraren aurka, bai kirola egiten duzunean eta bai egunerokoan.

42

42-43 Belleza_desodorantes_EUS.indd 42

18/10/20 21:00


Unisex erakoa

Unisex erakoa

Unisex erakoa

Emakumeentzat

Emakumeentzat

Emakumeentzat

DERMO SENTIBERA

LAKTO ZAINKETA

ALUNBRE MINERALA

ESTRA BABESA

FRESKOTASUN ESPRAIA

ESPRAI IKUSEZINA

Unisex erako desodorantea da, eta 48 orduko babesa eskaintzen du. Hauxe komeni zaie larruazal sentibera dutenei; izan ere, aloe vera darama, eta babestu eta zaindu egiten du. Hipoalergenikoa da, alergia arriskua murrizteko formulatua dago eta.

Esnearen proteinei esker, konbinatu egiten ditu 48 orduko babesa, lurrin leun eta arina, eta larruazalaren zainketa. Unisex erakoa da, eta 200 ml-ko eta 100 ml-ko formatuetan aurkituko duzu.

Alunbre harriak aukera naturalagoa eskaintzen du, baina belle saileko desodoranteei uko egin gabe. Unisex erakoa da eta 24ko eraginkortasuna eskaintzen du.

Lurrin leun eta arina dauka eta 48 orduko babesa ematen du; luzoker estraktuari eta lemongrass delakoari esker, babestu egiten du larruazala.

48 orduko babesa emateaz gain, gutxitu egiten du orbanak agertzeko arriskua, bai arropa ilunetan eta bai zurietan.

Oso lurrin atsegina dauka, eta odour control erako teknologia darabil; jarduera fisikoa egiten dutenentzat eta eguneroko babesa bilatzen dutenentzat pentsatua dago. 48 orduko babesa ematen du, zaindu egiten ditu arroparen koloreak eta txikitu egiten du orbanak agertzeko arriskua.

ZENBATEAN BEHIN ETA NOLA ERABILI BEHAR DIRA? • Egunero, dutxa hartu eta lehortu ondoren. Ez da komeni desodorantea ematea besapeko ileak egin edo depilatu ondoren edo larruazala minduta dagoenean. • Jarri potoa buruz behera, astindu bizi-bizi, zabaldu espraia 15 cm-ko tartean 2-3 segundoz eta utzi lehortzera jantzi aurretik.

43 4 3

42-43 Belleza_desodorantes_EUS.indd 43

18/10/20 21:01


hilabete honetan

EROSKIn, zentimo guztiek balio dute Elkartasun Zentimoak programa berriarekin, zure erosketa ordaintzeko garaian keinu txiki bat egin eta zentimo batzuk eman ditzakezu ongitzazko kausa baten alde. Azaroan Elikagai Bankua lagunduko dugu, zeinak bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonak laguntzen baititu COVID-19ak eragindako larrialdi egoeran.

E

ROSKIn gure bezeroekin partekatzen dugu egunerokoa, eta jabetzen gara familia askok ahalegin handia egin behar dutela uneotan, eta jabetzen gara, halaber, hainbatek gogo handia duela laguntzeko. Elkartasuna funtsezko printzipioa iruditzen zaigu gure jardueran. Horregatik, Elkartasun Zentimoak ekimena jarri dugu abian; programa iraunkor bat da, gizartean lagundu nahi ditugun kausei babesa emateko sortua, diru ekarpen

txikiak eginez gehien behar dutenei laguntza emateko. Ordainlekutik pasatzean egiten da diru ekarpena, erosketa txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzeko unean. Borondatezkoa eta konfidentziala da -zure datuak ez dira erregistratuta gelditzen ez EROSKIn eta ez dirua jasoko duen GKEan ere -, eta hamar edo hogei zentimo besterik ez duzu eman beharko. Eskuzabaltasun keinu hori egitera gonbidatzen zaitugu EROSKItik.

AUKERATU EZAZU NOIZ EMAN ZURE ZENTIMOAK

ZENBAT DIRU EMAN DEZAKEZU?

Ordainlekutik pasatzean egiten da diru ekarpena, erosketa txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzen duzunean, eta zuk erabakitzen duzu zenbat eman une horretan laguntzen ari garen kausari. Azaroan Elikagai Bankuak izango dira. Lagundu nahi izanez gero, datafonoaren botoi berdea sakatu beharko duzu eta, bestela, gorria. Ondoren, ohiko erosketa prozesuak jarraitu egiten du. Unean-unean egiten da ekarpena, eta zuk erabakiko duzu hurrengo erosketan berriz lagundu nahi duzun edo ez. Zure erabakia ez zaie atxikitzen zure datu pertsonalei, ezta zure banku txartelari eta EROSKI club-eko txartelari ere, eta ez da erregistratuta geldituko ezein datu basetan.

Ekarpena kantitate jakinekoa izaten da, eta aldatu egiten da zure erosketan guztira gastatu duzunaren arabera. • 5 eta 30 euro arteko erosketak: 10 euro zentimo. • 30 eurotik gorako erosketak: 20 euro zentimo Ekarpena zure bankuko kontuan islatuta agertuko da. Ordainlekuan, erosketa agiriaz gain, beste tiket bat ere aterako da, eta hor agertuko da ekarpenaren kopurua. Zure EROSKI club aplikazioan tiket digitala aktibatuta baldin baduzu, deskargatzeko PDFan agertuko da.

EKARPENAREN KODEA Ekarpenei dagozkien zerga kenkariak eskuratu nahi badituzu, zure dohaintzaziurtagiria eska diezaiokezu GKEari. Tramitea osatu ahal izateko, zure informazio pertsonala eman beharko duzu, eta ekarpenaren kodea ere bai (erosketa tiketean agertzen da).

Proiektuaren web orriaren bidez egin dezakezu: eroski.worldcoo.com

worldcoo.com/ es/certificadode-donacion

Behin tramitea abian jarrita, dagokion GKEak zuzenean bidaliko dio dokumentua diru emaileari. GKE horrek igorriko du ziurtagiria, non segurtatu egingo den zenbateko ekarpena jaso duen, eta zerga kenkaria eskuratzeko aukera emango du.

44

44-45 centimos_EUS.indd 44

19/10/20 17:31


ETA DIRU GEHIAGO EMAN NAHI BADUZU EDO BESTE ELKARTASUN KAUSA BAT LAGUNDU?

NOLA JASOTZEN DUTE ERAKUNDEEK ZURE EKARPENA? EROSKIn ez ditugu gordetzen zure zentimoak, eta zuzenean bidaltzen ditugu zure bankutik elkartasun kanpainako kontura (erosketa egin duzun dendan aktibatuta dagoen kontu jakinera). Era horretan, kanpaina laguntzeko erabakia borondatezkoa izatea nahi dugu, intimoa eta konfidentziala.

Nahi baduzu, beste elkartasun kanpainak ere lagundu ditzakezu zuk nahi duzun kopuruarekin bankuko txartelaren bidez edo PayPal bidez eroski.worldcoo. com webgunean sartuta. Horretaz gain, xehetasun guztiekin jakin dezakezu unean-unean indarrean dauden kanpainen berri eta lehendik egin direnen berri, eta diru ekarpenen bilakaera jarraitu.

NORI ARI GARA LAGUNTZEN? Diru ekarpenen hartzaile izango diren elkarte eta erakundeak aldatu egingo dira aldian-aldian; elkartasun kausen zerrendarako hautatu ditugun horiek zuen iradokizunetatik atera ditugu, bazkide-bezeroek azaldu dizkiguzuen kezketatik. Horien artean daude, esaterako, haurtzaroarekin lan egiten duten kanpainak eta erakundeak, ingurumenaren alde ari direnak, gizarte bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonen aldekoak eta minbiziaren aurkako borrokan aritzen direnak. 3.500 bezerorekin baino gehiagorekin egin genuen entzute-saio batean gehien aipatu ziren kausak dira. Eta COVID19aren krisiak eraginda, kalte gehien pairatu dituen pertsonak laguntzeko ekimenak ere jarri nahi izan ditugu abian. Une orotan jakingo duzu nor laguntzen ari zaren gure dendetako ordainlekuetan aurkituko dituzun kartelei esker, horietan agertuko da-eta zein den une horretan lagundu beharreko kausa eta GKEa. Horrekin batean, kanpainaren web-orrian ikusi ahalko da kanpainari buruzko informazio guztia: eroski.worldcoo.com/

45

44-45 centimos_EUS.indd 45

19/10/20 15:44


hilabete honetan

Gure konpromisoa Elikagai Bankuekin Koronabirusaren krisiak agerian utzi du Elikagai Bankuek zer-nolako lana egiten duten, sekula baino pertsona gehiago baitago uneotan bazterketa pairatzeko arriskuan. Daniel Fernandez, Elikagaien Bankuen Euskal Federazioko presidentea, eta Cristina Rodriguez, EROSKIren Iraunkortasun arduraduna,biek azaldu digute nola ari diren lantzen elikagaiak emateko ekintzak.

Cristina Rodriguez, EROSKIren Iraunkortasun arduraduna

“Gustatuko litzaiguke lankidetzan jarraitzea Elikagai Bankuekin eta lankidetza hori indartzea gure langileen eta bezeroen boluntariotza ekintzekin�

Noiztik ari dira lankidetzan EROSKI eta Elikagai Bankuak? Daniel: EROSKI aurrendaria da elikagaiak ematen bere supermerkatu guztietan eta kanpaina guztietan duela 20 urte hasita. Beti gertu egon da Elikagai Bankuetatik, eta erabateko prestutasuna eduki du behar den guztia laguntzeko, behar gehien dutenei arreta eskaintzeko asmoz. Cristina: 1996. urtean hasi ginen, Bizkaiko Elikagai Bankuarekin, eta ordudanik lankidetzan aritu gara etenik gabe, eta dendak ditugun probintzia guztietara zabaldu dugu harremana. Aurten beste era batean egin beharko da. Zer-nolako eragina izan du COVID-19aren krisiak? Daniel: Alde batetik, ugaritu egin da bazterketa arriskuan dagoen pertsona kopurua eta aldatu egin da horien profila; ERTEan dagoen jendea da, aldizkako lanak dituena eta oso soldata apalak, eta itxi egin behar izan duten autonomoak. Bestalde, neurri batzuk ezarri behar izan ditugu, adibidez distantzia, musukoak eta desinfekzioa, sarbidea eta jendea mugatu, mugikortasuna eta boluntario kopurua kontrolatu, eta banaketa egunak gutxitu. Saiatu gara beharrezko neurri guztiak hartzen gure jjarduera erabat ez ixteko eta milaka pertsona janaririk gabe ez uzteko. Cristina: Gure dendetan egunero partekatzen ditugu esperientziak gure bezero guztiekin, eta jabetzen gara familia askok ahalegin handia egin behar dutela uneotan COVIDaren eraginez, eta jabetzen gara, halaber, beste askok gogo handia dutela laguntzeko. Horregatik, EROSKItik laguntza eman nahi dugu ez bakarrik elikagaiak eskainiz, baita gure bezeroen elkartasuna sustatuz ere.

46

46-47 entrevistas_EUS.indd 42

19/10/20 15:43


Murrizketa eta segurtasun neurri gehiagorekin, zer aldatu da elikagaiak lortzeko moduan? Daniel: Udaberrian egin ziren kanpainak oinarrizko gauzetara mugatu ziren, eta ongi atera ziren. Uneotan, azaroko Bilketa Handia prestatzen ari gara oso modu berezian, segurtasuna eta arrakasta bermatzeko. Elikagai kiloekin ez bada, diru ekarpenak egitera motibatuko dugu jendea, urtea bukatzeko falta diren hilabeteei aurre egiteko. Cristina: Zailtasunak daude elikagaiak fisikoki biltzeko, eta ekarpenak gutxitzeko arriskua egon zitekeela ikusiz, berrasmatu egin behar izan dugu ekimena, eta apirilean milioi bat otordu lortzeko erronka jarri genuen, eta Elkartasun Zentimoak kanpaina ere sortu ditugu eta bonu bidezko dohaintzak eskainiko ditugu Bilketa Handian. Horrek erakusten du, krisi soziala zenbat eta handiagoa izan, orduan eta sendoagoa dela Elikagai Bankuekin eta beharra daukaten pertsonekin dugun konpromisoa. Elkartasun Zentimoen kanpaina eta gisakoak gelditzeko etorri izango dira, noski? Cristina: Elkartasunaren oraina eta etorkizuna dira Elkartasun Zentimoak EROSKIn. Gustatuko litzaiguke ekarpen horiei jarraipena ematea eta nolabait indartzea gure langileen eta bezeroen boluntariotza ekintzekin. Zer iruditu zaizue pandemiaren hasieratik lortu duzuena eta gizartearen erantzuna? Nolako balorazioa egiten duzue? Daniel: Balorazioa oso ona da, bai supermerkatuetan egunero bildu denarena eta bai diru ekarpenena ere -gure webean eta Bizumen -, zeinaren bidez erosi ahal izan dugun ohiko bilketa sistemarekin iritsi ez den produktu asko.

Daniel Fernandez, Elikagaien Bankuen Euskal Federazioko presidentea

“Ekarpen ekonomikoak sustatu nahi ditugu ohiko bilketa sistemarekin iritsi ez diren produktu asko erosteko� Cristina: Inplikazioa ikusgarria izan da. Lehenik Gurutze Gorriaren Responde Planaren aldeko kanpaina izan zen eta gero milioi bat otordu lortzeko erronka, FESBALen aldekoa. Eskerrak ematea baino ez dago jendearen konpromisoagatik, zintzoki.

Albiste ona da edo zerbait gehiago behar litzateke? Daniel: Albiste ona da oso. Ikusten dugu herritarrak eskuzabalak direla eta, bakoitzak ahal duen neurrian, bere aletxoa jartzen duela. Espero dezagun berdin jarraituko dutela, dezente gehiago beharko da eta.

47

46-47 entrevistas_EUS.indd 32

19/10/20 15:43


hilabete honetan

Elikagai Bankuen Bilketa Handia Aurten bestelako modu batzuk ere izango dituzu Elikagai Bankuak laguntzeko Ordainlekutik pasatzean, adierazi egin dezakezu zenbat dirurekin lagundu nahi duzun, eta zure erosketa tiketean agertuko da.

B

este urtebetez, bat egin dugu Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) antolatu duen elikagai Bilketa Handiarekin; oraingoan, COVID-19ak eragin duen egoera berri honetara egokituta heldu zaigu, ezinbestean. Azaroaren 16tik 21era, gure dendek bat egingo dute kanpainarekin, baina aurtengoa berezia izango da, dendetan ez baita elikagairik bilduko. Horren ordez, Elikagai Bankuak dei egiten du diru ekarpenak egitera: ordainlekutik pasatzean egin ahalko duzu, zuk nahi duzun kopuruko bonu bat hartuta. Diru horrekin, elkarte horiek higieneko produktuak

eta elikagaiak eskainiko dizkiete koronabirusaren larrialdiak egoera zaurgarrian utzi dituen familiei. Ordainlekuak dauden eremuan hartu ahalko dituzu elikagaien bonuak. Ondoren, aski da erosketak ordaintzen dituzunean kutxan dagoen langileari ematea (adierazi egin beharko duzu zenbateko kopurua eman nahi duzun) eta zure erosketa tiketean agertuko da. Aurreko ekitaldietan bezala, EROSKIk kopuru gehigarri bat jarriko du kanpainan osotara bildu dena osatzeko. Horrekin batera, Elkartasun Zentimoak programara egiten diren ekarpen guztiak ere Elikagai Bankuarentzat izango dira.

10 euroko bonuarekin

20 otordu ateratzen dira

Eskerrik asko laguntzeagatik

FESBAL

Elikagai Bankuen Espainiako Federazioa

Zure Elikagai Bankurik hurbilenari laguntza indartzera animatzen zara? 48

48 banco alimentos_EUS.indd 44

18/10/20 21:22


EROSKI 61 FNMT sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

9/10/20

18:58


Abantaila gehiago Hilabete hau sorpresaz betea dago Azaroa berezi-berezia izan dadin, Eguberriak bezainbeste ia, ezusteko handi bat eskaini nahi dizugu, berehalakoan ahaztuko ez duzuna zuri egokitzen bazaizu; horretaz gain, aurrezteko moduen berri ere emango dizugu. Hemen dituzu EROSKI club-eko bazkide izateak ematen dituen abantaila guztiak.

Egunean 1.000 €? Demagun azaroko goiz batez telefonoak jotzen duela eta albiste eder bat ematen dizutela: 1.000 € irabazi dituzula... Imajinatzen? EROSKI club-ekin eskura eduki dezakezu. Egunero, 1.000 € zotz egingo ditugu bazkideen artean, eta EROSKI club txartelean sartuko zaizkie irabazleei (1). Parte hartzeko, 25 €-ko erosketa egin beharko duzu EROSKIn. Zenbat eta gehiago erosi, orduan eta aukera gehiago irabazteko! Oraindik ez al dakizu zertan gastatuko duzun? Zuk nahi duzunean truka dezakezu dirua EROSKIn erosketak eginda: elikagaiak izan daitezke, telebista bat... Baldintza bakarra bete beharko duzu: EROSKI club txartela erakutsi ordainlekuan.

Ongi pasatzeko, bilatu eta aurkitu! Jostailu batzuk ezkutatu ditugu zenbait lekutan. Aurkitu itzazu aplikazioko jolasean, eta parte har ezazu 150 €-ko 10 zozketetan (astero egingo ditugu) (2).

Gehiago aurreztu 80 marka baino gehiagotan Etxekoekin denbora pasatzeko garaia da, eta club-etik zenbait ideia emango dizkizugu denak harritu ditzazun.

• EROSKIn 30 €-ko erosketa egiten duzun bakoitzean, jokaldi bat izango duzu. • Sar zaitez Jolastu eta Irabazi atalean EROSKIren aplikazioan. • Bila itzazu eta aurkitu. Oraindik ez al daukazu aplikazioa? Doan deskargatu dezakezu

Ikus ezazu zenbat aurreztu dezakezun Sustapen gehiago atalean EROSKI aplikazioan eta eroski.es helbidean sartuta (3).

(1) Egunero egingo da zozketa, jaiegun eta igandeetan izan ezik, EROSKI club-eko bazkide guztien artean, baldin eta gutxienez 25 €-ko erosketa egin badute EROSKIren edozein saltokitan, 2020/11/05etik 2020/12/02a bitarte. Hortik kanpo gelditzen dira Gibraltarren egindako erosketak. Sariak 1.000 €-ko balioa du, eta irabazlearen EROSKI club txartelean sartuko da. Informazio gehiago: eroski.es/sorteo-eroskiclub/. (2) Ikus itzazu baldintzak eroski.es/juego-app/ helbidean. Partaidetza bat EROSKIn 30 €-ko erosketa egiten den bakoitzeko, 2020/11/05etik 2020/11/29a bitarte. Astero egingo da zozketa jolasean parte hartu eta ezkutuko objektu guztiak aurkitzen dituztenen artean. (3) Informazio gehiago hemen: https://www.eroski.es/eroski-club/mas-promociones/.

50

50-51 Ventajas_EUS.indd 42

19/10/20 15:43


bazkide izateagatik Hauta ezazu interesik gabeko finantzaketa EROSKIn egiten dituzun erosketetarako

%

0

Etxeko neska-mutilentzat egin nahi dituzun erosketa berezi horiek oraintxe egin ditzakezu zure EROSKI dendan, eta eroso-eroso ordaindu, kostu gehigarririk gabe.

UTB

Hiru hilabetean finantzatzeko aukera eskaintzen dizugu, u, erabat doan, EROSKIn 90 €-tik gora egiten dituzun erosketetarako, interesik gabe (4), zure EROSKI club ordainketa txartelarekin. Ordainlekutik pasatzean eskatu, ez duzu besterik egin behar. Erraz, azkar eta paperik gabe. Eskuratu nahi al dituzu EROSKI club ordainketa txartelak eskaintzen dizkizun abantaila guztiak? Eska ezazu doan, eta 10 €-ko aurrezki kupoi bat eskuratuko duzu EROSKIn egiten duzun hurrengo erosketarako. Zeren zain zaude? Eska ezazu informazio gehiago hemen: eroski.es/tarjeta-credito-bienvenida/

10 €-ko aurrezki kupoia

10 € Eguberrietan erosteko erosketan trukatu ahalko duzu gure dendetan, urtarrilaren 6a bitarte (5).

Familia Plana 0·12 programakoa bazara, 10 €-ko oparia egingo dizugu Eguberrietako erosketak egiteko. Planean izena emana baduzu eta azaroan egindako erosketa guztiak batuta 150 €-ra iritsi bazara, abenduaren 9tik aurrera aktibatu ahalko duzu 10 €-ko zure aurrezki kupoia eta 30 €-tik gorako lehen

lia Famia Plan

0.12

Eta, beti bezala, %5a aurreztu dezakezu pixoihal eta toallatxoetan zure haurtxoak 3 hilabete egin arte, eta hilean lau aurrezki kupoi izango dituzu zure familiaren beharrizanetara egokituta. Oraindik ez bazaude Familia Plana 0·12 programan, eman

Hiru urte egin arte

%5

aurreztuko duzu pixoihaletan eta toallatxoetan

ezazu izena azaroaren 30a baino lehen, eta abantaila horiek eskuratu ahalko dituzu. Izena eman nahi? www.eroski.es/ familias012.

Eta orain, gainera,

10 €

aurreztuko dituzu Eguberrietako erosketetan*

(4) Finantzaketaren adibidea: salmenta prezioa, 150 €. Prezio finantzatua: 150 €. Epea: 3 hilabete, 50 €-ko 3 kuota. Zor tasa finkoa %0, UTB %0. Irekitze komisioa, 0 €. Interesak, 0 €. Kredituaren kopuru osoa: 150 €, Kredituaren kostu osoa: 150 €, Guztizko kopuru zordundua: 150 € , Epekako prezio osoa: 150 €. Kontratazio eguna 2020/11/05a izanik eta lehen ordainketa eguna 2020/12/05a. Amortizazio sistema frantsesa. Eskaintzak 2021/01/06 arte balio du. Santander Consumer Finance, S.A-k eskaini, aztertu eta baimendu beharreko finantzaketa da. (5) 2020/11/30a baino lehen Familia Plana 0·12 programan izena ematen dutenentzat balio du, eta gutxienez 150 €-ko erosketak egin beharko dituzte EROSKI hipermerkatu eta supermerkatuetan azaroko hilean. Sustapenaren onuradun izateko, zure aurrezki kupoia aktibatu beharko duzu hemen, www.eroski.es/familias012, eta 10 € sartuko dizkizute zure EROSKI club txartelean 30 €-ko erosketa edo hortik gorakoa egiten duzun lehen aldian, 2020/12/09tik 2021/01/06a bitarte, EROSKIren edozein hipermerkatutan, edo EROSKI center, EROSKI city edo Familia supermerkatuetan.

51

50-51 Ventajas_EUS.indd 32

19/10/20 15:43


masterclass bidaiak

FUERTEVENTURA

Hondartza amaigabea Fuerteventurako klima pribilegiatuari esker, Kanarietako uharte hori leku ezin hobea da urteko edozein sasoitan bidaiatzeko. Zure zain dauzkazu hondartza amaigabeak, xarmaz betetako herriak eta era guztietako jarduerak.

HONDAR URREKARA ETA UR TURKESAK Fuerteventurako uhartean zenbait kilometrotako paseoa egin daiteke itsasertzean, urre koloreko hondarra zapalduz eta turkesa koloreko urek laztantzen gaituztela. Hegoaldean, Barlovento eta Sotaventoko itsasertzetako hondartza amaigabeetan aurkituko duzu bukaerarik gabeko paradisu hori, eta iparraldean, Corralejoko hondartzetan, besteren artean. BAZTER EZEZAGUNAK Nahiago baduzu zuretzat bakarrik izango den paraje batean galdu eta naturarekin harremanean egon, hauta ezazu uhartean dagoen kala basatietako bat. Badira hondarrezko kala txikiak, eta badira txoko ezkutuagoak ere itsaslabarren azpian. Beti aurkituko duzu bakarrik egoteko leku bat Fuerteventurak eskaintzen dituen bazterretan.

ARRANTZALE HERRI TXIKIAK Arrantzarako tradizio handia egon da uharteko biztanleen artean, eta iparraldetik hegoalderaino hedatzen dira arrantzaleen herriak: El Cotillo, Corralejo, Los Molinos, Puerto Lajas, Las Salinas, Pozo Negro, Las Playitas, El Puertito, Ajuy‌ Herri bakoitzak dauka bere xarma, kultura biziko lekuak baitira, eta, gainera, bakoitzak du bere hondartza txikia. Paisaiari kolore berezia ematen diote arrantza ontzi txikiek, eta kaleetan eta jatetxeetan eskura izaten dira itsasotik atera berri diren mokadu paregabeak.

EROSOTASUNAK ETA ZERBITZUAK Fuerteventurako itsasertza ez da paisaia birjina bakarrik. Uharte guztian barrena aurki daitezke erosotasunez eta zerbitzuz beteta dauden hondartzak oporraldia esperientzia atsegin eta paregabea izan dadin. Zortzi hondartza ditu bandera urdinarekin -Playa Blanca, Gran Tarajal, Las Playitas, grandes Playas de Corralejo, Costa Calma, Esquinzo-Butihondo, Solana Matorral, La Concha-El Cotillo -, eta beste batzuk ere bai oso ongi hornituta, adibidez Caleta de Fuste eta La Guirra, eguzki egun zoragarri bat igarotzeko.

52

52-53 Viajes_EUS.indd 50

18/10/20 21:14


URETAKO KIROLAK Uretako kirol kuttunean aritzeko leku bila bazabiltza, oso erraza daukazu. Iparraldean, erdialdean eta hegoaldean, uharteko udalerri guztietan daude leku egokiak itsasoko jarduerak baldintza onenetan egiteko: haizeak etengabe bultzatzen du windsurfean, kiteboardingean eta belan aritu nahi dutenentzat, olatu ezinezkoak izaten dira surfa eta stand up padela egin nahi dutenentzat, azken belaunaldiko kirol portuak daude kirol arrantzan jarduteko, bioaniztasun eta edertasun sinetsezineko itsas hondoak murgil egin nahi dutenentzat... Horretaz gain, uretako motorrak ere badituzu, denbora pasarako itsasontziak eta beste hainbat jarduera ere bai hondartzan eta itsasoan egiteko. Aisaldia, mugarik gabe.

ABENDUKO ZUBIA Hegaldiak + garraioak + 4 izarreko hotela mantenu erdian 8 egun / 7 gau

400€ ABENDUA Hegaldiak + garraioak + bungalow-a mantenu erdian 8 egun / 7 gau

270€ URTARRILA Hegaldiak + garraioak + hotela dena barne duela 8 egun / 7 gau

340€ Prezioa “hortik hasita” pertsona bakoitzeko, egonaldi bikoitzean. Baldintzen berri jakiteko, galdetu ezazu Eroski Bidaien bulegoetan. Leku mugatuak. CIE 618. 02/2020 Edizioa.

53

52-53 Viajes_EUS.indd 51

18/10/20 21:14


EROSKI 61 LYSOL sc.indd 1

15/10/20 20:06


EROSKI 61 BIMBO sc.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

9/10/20

18:55


albisteak

Urteko supermerkaturik onena ‘on-line’ eta gertukoetan

H

ainbat sari eskuratu dugu 2020-2021 Urteko Merkataritza Sarien hamargarren ekitaldian: Hurbileko supermerkatu onena, Frankizia onena eta Webshop onena. Kontsumitzaileek boto bidez emandako sariak dira, supermerkatuek eragin dieten gogobetetasuna eta balorazio globala kontuan hartuta. Ekitaldi horretan 100.000 parte-hartzaile inguru izan dira; Espainiako Estatuan kontsumo arloan egin den ekitaldirik handiena izan da, eta banaketaren arloan egin den merkatu azterketarik handienetakoa. Sari horiek aitortza egin diote Zurekin merkataritza

ereduari eta eskaintzen duten zerbitzuari, EROSKIren belaunaldi berriko denden ikur gisa. Saltoki horiek espezializatuta daude produktu freskoetan, apustu egiten dute tokiko produktuen alde, arreta pertsonalizatua eskaintzen dute eta aurrezteko modua ere bai EROSKI Club fidelizazio programarekin. Gainera, konbinatu egiten dituzte ekoizleen markak eta marka propioak, baita jarduera ekojasangarria eta berrikuntza teknologikoak ere ingurumenaren gaineko eragina murrizteko. Horrekin batean, aitortza egin zaio gure on-line supermerkatuaren

2.500 tona elikagai baino gehiago eman ditugu

2

020. urteko lehen seihilekoan, 2.500 tona elikagai eman ditugu “Ez alferrik galdu’ programaren bidez. EROSKIren saltokietatik kendu ditugun elikagaiak dira, freskotasuna zertxobait galdu dutelako edo, besterik gabe, ontziak akats txikiren bat duelako. Elikagai horiek

iraungitze-dataren edo kontsumodata gomendatuaren barrenean daude beti, eta egoera on-onean, eta denda bakoitzaren hurbilean diharduten gizarte erakundeei ematen zaizkie. Horretaz gain, protokolo bat landu dugu emandako elikagaien

kalitateari eta zerbitzuari ere, zeinak 15.000 erreferentzia baino gehiago dituen elikagaietan eta freskoetan, eta denda fisikoek bezalako eskaintza komertziala. Eta eredu hori indartu egin da COVID-19ak eragindako osasun krisiarekin. “Hiru sari horiek baieztatu egiten dute kontsumitzaileek bere osotasunean atsegin dutela gure proposamen omnikanala, egungo beharrizanetarako erantzunak aurkitzen dituztela EROSKI Zurekin ereduak eskaintzen dizkien kanal eta formatu guztietan”, azaldu du Mari Mar Escrig-ek, EROSKIren on-line negozioaren zuzendariak.

segurtasuna zaintzeko. Freskoekin, adibidez, bermatu egiten da hotz kateari egoki eutsiko zaiola. Programa horri esker, 5.000 familiak urte osoan jango luketen elikagai kopurua ematea lortu dugu. Programa gauzatzeko, lankidetzan aritzen gara Elikagai Bankuen Espainiako Federazioarekin (1996tik), Cáritasekin, Gurutze Gorriarekin eta Reto a la Esperanza elkartearekin. Guztiak ere kolektibo baztertuei laguntzen aritzen diren elkarteak dira.

58

58 noticias_EUS.indd 58

18/10/20 21:11


EROSKI 61 SANEX sc.indd 1

9/10/20 19:01


EROSKI 61 GOB ARAGON offset.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/20

19:58


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.