www.eroski.es
#40
’18ko urria - 1 EURO
EROSKI NATUR AKUIKULTURAKO ARRAINA
Kalitatea urte guztian EDERGINTZA Kosmetiko naturalen sorta berria belle sailean
DENDAN ZUREKIN Truka itzazu zure aurrezki bonuak eta irabaz ezazu Huawei Mate 10 motako mugikor bat
PROTAGONISTAK Agur palma olioari pizza freskoetan
EROSKI 40 ACTIVIA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/09/18
10:51
a u r ki b i d e a www.eroski.es
’18ko urria
08 sasoi honetan... Akuikulturako arrainak: Global GAPek egiaztatuak.
14 EROSKI protagonistak Dasta itzazu Natur saileko gure oilasko berria, palma oliorik gabeko pizza freskoak eta EROSKI Natur sailean RincĂłn de Soto JIBa daraman Konferentzia udarea.
20 erakusleihoa Gure arrain izoztuak MSC etiketarekin.
26 zurekin dendan Birzikla itzazu zure kafe kapsulak gure ekimen aitzindariarekin; bestalde, zure aurrezki bonuak trukatuta, Huawei Mate 10 motako mugikor bat irabazi ahalko duzu.
32 zure osasunaren alde
08
Sasoiko menuak: oraintxe da lekaleen, basoko fruituen eta perretxikoen garaia.
38 energia hazteko Has ezazu eguna gosari original eta osasungarri batekin.
42 edergintza Kosmetiko naturalen belle sorta berria eta belle&MAKE-UP edizio mugatua udazkenerako.
49 EROSKI club aurrezki bonuak Aurrezten lagunduko dizugu EROSKI club aurrezki bonuekin.
26 Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
42
52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
3
003 SUMARIO EUS.indd 3
21/9/18 16:01
hilabete honetan... ’18ko urria
“Kosmetiko naturalen produktu sorta estreinatu dugu belle sailean eta akuikulturako espezieetan Global GAP zigilua eskaintzen duen lehen banatzailea gara”
www.eroski.es
#40 ’18ko urria - 1 EURO
Aurrezki-bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean
EROSKI NATUR AKUIKULTURAKO ARRAINA
Kalitatea urte guztian
Itxaso Cuesta — Eroski clubeko ARDURADUNA
EDERGINTZA Kosmetiko naturalen sorta berria belle sailean
DENDAN ZUREKIN Truka itzazu zure aurrezki bonuak eta irabaz ezazu Huawei Mate 10 motako mugikor bat
PROTAGONISTAK Agur palma olioari pizza freskoetan
001 PORTADA EUS.indd 1
Berrikuntzaz beteta dator hilabete hau
U
rrian, udazken bete-betean sartuta egoten gara, eta egunak motzagoak izaten dira. Baina guretzat ez da oharkabean joaten den hilabetea. belle sailean berrikuntza batekin gatoz: kosmetiko naturalen produktu sorta bat atera dugu merkatura, gisa horretako ziurtagiria daraman lehena. Produktu guztietan, naturalak edo jatorri naturalekoak dira osagaien %98. Aitzindariak izan gara horretan, baina ez horretan bakarrik. Natur sailean, akuikulturako espezieen artean, Global GAP zigilua eskaintzen duen lehen banatzailea gara, eta horrek esan nahi du modu seguru eta jasangarrian ekoitziak daudela. EROSKIren konpromisoa ez baita mugatzen kalitatezko produktuak eskaintzera; lanean dihardugu gure elikagai freskoek arduraz joka dezaten ingurumenarekin eta garapen ekonomikoa susta dezaten horiek ekoizten diren inguruetan. Helburu horiek daude Natur saileko elikagai
fresko guztien oinarrian: arraina (itsasoan harrapatzen dena eta haztegikoa), haragiak, frutak eta berdurak. Horrekin batean, aurrerantzean gure pizza freskoak ere aukeran izango dituzu, palma oliorik gabeak. Horrekin beste pauso bat eman dugu gure produktu guztietatik palma eta koko olioa desagerrarazteko 2020. urterako. Urria hilabete ezin egokiagoa da, halaber, irailean hartu genituen ohitura osasungarriei jarraipena emateko. Aldizkari honetan, guztien gustukoak izango diren gosariak prestatzeko moduak proposatuko dizkizugu, eta aholkuak ere emango ditugu sasoiko produktuetan oinarritzen den dieta bati ekiteko.
21/9/18 14:17
#40. argitalpena ’18ko urria
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA LA FACTORÍA
Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015
Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena seigarren urtez jarraian
20 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarlanean
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
EROSKI club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
4
004 EDITORIAL EUS.indd 4
21/9/18 16:01
EROSKI 40 HERO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/09/18
13:27
DASTA ITZAZU
EROSKI Seleqtia lekaleak, orain AGBarekin
B
añeza izeneko eskualdetik datoz EROSKI Seleqtia saileko gure lekaleak. Leonen dago eskualde hori, eta oso lotua dago lekaleen tradizioari; hainbeste, ezen hango nortasunaren zati bihurtu baitira. Gure sailean eskaintzen ditugun lekaleek kalitate aparta dute, eta horren erakusgarri, aurrerantzean Adierazpen Geografiko Babestuarekin (AGB) egiaztatuak egongo dira babarrun zuri egosiak eta riñon motako gordinak eta babarrun gorriak: Alubia de la Bañeza-León izena eramango dute. Kontseilu Arautzaileak ematen du zigilu hori, zeina lanean ari den Leongo eta
Zamora iparraldeko babarrun motarik tradizionalenak hobetzeko (gorria, riñon delakoa, kanela eta plancheta) eta horien kontrola gauzatzeko. JATORRIAK BERMATZEN DU KALITATEA AGBa daramaten babarrun motekin
batean, nabarmentzekoa da Tierra de Camposko dilista ere. Lekale horren bikaintasuna ere jatorri geografikoari lotu-lotua dago. Eskualdeko leku hautatu batean landatzen da, eta lau probintziatako eremuak hartzen ditu: Leon, Palentzia, Valladolid eta Zamora.
6
006-007 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 6
21/9/18 15:59
gosea pizteko
PRODUKTU GEHIAGO
belle saileko xanpuetan, berritu egin dugu silikonarik gabekoen sorta
GOMENDIOA
EROSKI Natur baratxuri morea: ukitu mina eta lurrin sendoa
L
as PedroĂąeras Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) darama EROSKI Natur saileko baratxuri moreak. Lurrin sendoa dauka, eta zaporea min ukitukoa eta suspertzailea. Batik bat baratxuri atala moztean sumatzen da hori. AGBaren zigiluak ez ezik, itxurak ere salatzen du baratxuri mota hau: neurri ertaineko burua izaten du, biribila eta more kolore biziko azal distiratsuz estalia egoten da. Nutrizionistek diote egunero hartu behar litzatekeela baratxuria, gordinik,
entsaladetan, ogi txigortuarekin edo alioli saltsan, adibidez. Balio gastronomiko handikoa izateaz gain, beste zenbait onura ere baditu: lagundu egiten du onddoei eta bakterioei aurre egiten, espektoratzailea da, hobetu egiten du zirkulazioa eta murriztu egiten du odol presioa.
P
omelo arrosa xanpu eta egokitzailea merkaturatuta, bururako produktuetan, osatu egin dugu silikonarik gabekoen sorta, eta, gainera, berritu egin dugu ile naturalentzat pentsatuta dauden beste hiru xanpuren irudia: Camomila eta Mimosa (distira eta argia), Romero (arazgarria) eta PeonĂa (hipoalergenikoa). Lurrin leuna dute guztiek, ez daukate ez silikonarik eta ez parabenorik, eta test dermatologikoen bidez frogatuta daude. Hauta ezazu zurea.
IRADOKIZUNA
Ospa ezazu 'Oktoberfest' etxean, gure saltxitxekin A lemaniako festarik berezienetakoa da Oktoberfest delakoa, eta garagardoaren inguruan munduan egiten den ospetsuena. Baina garagardoaz gain, Alemanian ohikoak diren jakiak ere izaten dira. Seleqtia sailean ditugu horretarako ezin aproposagoak diren elikagaiak, Bratwurst eta Bockwurst saltxitxak alegia. EROSKIren saltokietan, Seleqtia kalitate zigiluarekin erosi ahalko
dituzu. Alemanian eginak dira, eta oso egokiak zartaginean egiteko, parrilan edo barbakoan. Zuk erabaki.
7
006-007 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 7
21/9/18 15:59
sasoi honetan...
EROSKI Natur akuikulturako arraina
Segurua eta jasangarria Itsasoko arraina bezain zaporetsua da gure arrandegietara akuikulturako haztegietatik heltzen dena; ezaugarri guztiak mantentzen ditu, prezio ona izaten du eta segurua da. Aurten, gainera, akuikultura egiaztatuaren GGN zigilua eskuratu duen lehenbiziko banaketa katea izan gara Espainiako Estatuan. Horren bidez, bermatua gelditzen da gure Natur saileko espezieak ingurua eta animaliak errespetatuz ekoitzi direla.
A
Horren eraginez, metal astun gutxiago izaten dute, eta hainbat ikerketak frogatu duen bezala, anisakisik gabeak izaten dira.
BERME GUZTIA Akuikulturak oraindik ere zalantza batzuk sortzen ditu. Batez ere, zaporea, testura, animalien ongizatea eta elikadura mintzagai hartzen direnean. Europako Batzordeak egindako ikerketa batek dioenez, kontsumitzaileen %18 ez dira gai arrain basatia eta akuikulturakoa bereizteko. Eta halaxe baieztatzen dute adituek eta kontsumitzaileek ere. Egiari zor, akuikulturako arraina oso zorrotz kontrolatzen da, bai hazteko modua eta bai garraiatzekoa ere, kontsumitzailearengana iristen den arte. Elikadura ere oso zaindua egoten da. Europako araudia munduan dagoen zorrotzenetakoa da pentsuen osaerari dagokionez. Akuikulturak, gainera, baditu abantaila batzuk. Besteak beste, ez dago urte sasoiari lotua, eta urte guztian jan daiteke edozein espezie. Trazabilitatea da beste bat. Eremu kontrolatuetan hazitako arrainak izaki, badakigu nola hazi eta elikatu diren.
ELIKADURA ARDURATSUA Konpromisoa hartua dugu elikatzeko eredu jasangarriaren alde egiteko, eta pausoak ematen ari gara arrainek elikadura osasungarria eta arduratsua izan dezaten. Ildo horretan, akuikultura egiaztatuko zaintza-katearen gainean GGN erakundeak egiten duen ikuskaritza gainditu dugu, eta hori lortu duen lehen enpresa banatzailea izan gara Estatuan; horrek bermatu egiten du haztegitik datozen espezieak bide seguruak eta errespetuzkoak erabiliz ekoitzi direla. Hortaz, aurrerantzean, nazioarteko GGN etiketa daramaten arrainak aurkituko dituzu gure saltokietan. Zigilu horren eskakizunetan, gainditu egin behar izaten dira, besteren artean, ingurumen eraginaren analisiak, elikagaien kaltegabetasun kontrolak, uraren kalitate kontrolak, trazabilitate kontrolak eta emariaren erabilera egokiari dagozkionak. Era berean, pentsu kontsumoa egokia dela ere egiaztatzen da, eta, horri esker, hobeto zainduta dago itsas hondoa, eta hobeto aprobetxatzen da arrantzaren baliabidea; ihesbideak kontrolatuta, berriz, espezie inbaditzaileen ugalkortasuna mugatzen da; animalien ongizaterako neurriak jartzen dira; eta kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzen. Zigilu berri hau lehendik lortua dugun
kuikulturak urteetako ibilbidea egina du, eta azken urteetan garrantzi handia hartu du, arrain basatia urritzen ari da eta. Aukera jasangarri eta segurua da, eta kalitatezko arraina ematen du, urte osoan. Horrela hazitako arrainak itsasokoak bezain osasungarriak dira, eta hainbat mantenugai ematen dute, besteak beste proteinak, bitaminak eta mineralak.
beste bati gehitu zaio; izan ere, gure saltokietan MSC etiketa daramaten arrainak aurkituko dituzu: arrantzaleku jasangarrietatik datozen arrain basatiek daramate. Bi horiekin, buru-buruan jarraitzen dugu produktu freskoen eskaintzan eta modu arduratsuagoan ekoitzitako elikagaien salmentan; hain zuzen, alderdi hori berariaz aipatzen da osasunaren eta iraunkortasunaren alde oraintsu berritu ditugun konpromisoetan.
8
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 8
21/9/18 15:56
GGN ZIGILUA DARAMATEN BOST ARRAIN EROSKIn akuikulturako arraina aurkituko duzu bai salmahaian eta bai ontzietan ere, osorik edo era batean baino gehiagotan moztuta. URRABURUA. Arrain zuri edo erdigantzatsua da, eta obalo itxurako gorputza du, zertxobait zapaldua alboetarantz. Arrainik gustagarrienetakoa da, eta oso egokia prestaera errazetarako, adibidez parrilan egiteko, lurrunetan edo labean. Mediterraneoko ia herrialde guztiek hazten dituzte urraburuak akuikulturaren bidez, eta horiek osatzen dute arrandegietako eskaintzaren zatirik handiena. Gantz saturatugabeak ematen ditu, eta kalitate handiko proteinak. Ugari ematen du E bitamina ere, eta hori ona da zirkulazio sistemarako. Natur urraburua oso-osorik eros dezakezue salmahaian, edo ontziratuta bestela, osorik edo xerratuta. LUPIA. Arrain zuria da hau ere, haragi trinkoa eta zapore fin eta delikatua duena. Sukaldean ia teknika guztiak
onartzen ditu eta, bere zaporeari esker, ezin egokiagoa da labean egiteko, plantxan edo parrilan. Espezie hau ere Mediterraneo inguruko ia herrialde guztiek hazten dute akuikulturaren bidez. Balio handiko proteinak ematen ditu, B multzoko bitaminak eta mineralak, bereziki fosforoa. Lupiak ugari izaten ditu omega-3 gantz azidoak. Urraburua bezala, EROSKIn osorik eskaintzen dugu salmahaian, edo ontziratuta bestela, osorik edo xerratuta. BURBINA. Ez da oso ezaguna gure artean, baina oso egokia da plater desberdin batekin bazkaltiarrak harritzeko. Arrain zuria da, eta ur gazietan eta ur gezetan bizi da. Oso ezaguna da penintsularen hegoaldean, balio gastronomiko handia baitu eta testura atsegineko haragia; gutiziatzat daukate,
zapore aparta duelako, propietate bikainak eta sukaldean aukera asko ematen duelako, kalitate handiko haragia baitauka. Era batean baino gehiagotan presta daiteke, eta beti gelditzen da goxoa. Arrain honek ere ugari ematen ditu gantz azido saturatugabeak, eta osotara, gantz gutxi izaten du. Salmahaian aurkituko duzu gure saltokietan, ale osoetan. ERREBOILOA. Arrain zuria da hau ere, eta oso preziatua besteak bezala. Testura atsegina eta zapore gustagarria ditu, eta erraz digeritzen da. Nutrizio balio handia dauka, B9 bitaminarekin eta potasioarekin hornitua baitago. Hilabeterik beroenak izaten dira erosteko garairik onena, baina akuikulturak konponbidea ematen dio arazo horri, urte osoan izaten delako arrain hori, eta ez urte sasoi jakin batean, basatia bezala. IZOKINA. Espezierik ezagunenetakoa da munduan, eta akuikultura bidez gehien ekoizten denetakoa. Europan, honako herrialde hauetan hazten da: Eskozia, Irlanda, Islandia, Faroe uharteak (Danimarka) eta Norvegia. Arrain urdin honek ugari ematen ditu omega-3 gantz azidoak, eta hori lagungarria da odoleko kolesterolaren eta triglizeridoen mailak apaltzeko. Horretaz gain, proteina iturri gisa ere bikaina da, balio biologiko handikoak izaten ditu eta. Magnesioa eta iodoa ere ematen ditu, eta horiek lagundu egiten dute gure egoera fisikoa eta psikologikoa doitzen. Fresko dagoela jatea da onena, eta EROSKIn ontziratuta aurkituko duzu akuikulturako izokina. Arrain honek ere aukera asko ematen du sukaldean, prestaera ugari onartzen du eta. Hori dela eta, EROSKIn lau modutan aurkeztuta eskaintzen dizugu haztegiko izokina, zuk nahi duzun bezala presta dezazun.
9
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 9
21/9/18 15:56
sasoi honetan...
ERREBOILOA ‘SALDA MOTZEAN’ PIPERRAUTS ERREGOSIAREKIN
• Piperrauts gozoa • 20 ml sagardo ozpin • Gatza NOLA PRESTATU ● Garbitu arraina, moztu lau
4
ertaina
eta jarri erretilu bero baten gainean. Erregosia egiteko, gorritu baratxuriak zartagin batean oliba olioarekin.
zatitan eta eman gatz pittin bat.
30-40’
OSAGAIAK
● Atera zartagina sutatik, eta erregosia erabat hoztu gabe, erantsi piperrautsa eta ozpina. Nahasi saltsa beratu arte.
● Zatitu azenarioak eta
moztu tipulak erditik, eta sartu horietan iltzeak. Kazola batean, jarri irakiten ura, berdurak, piperbeltz birrindua, perrexila, gatza, ardo zuria eta ereinotz hostoa. Utzi egosten hamar minutuz, salda motza eratu dadin, eta bota erreboiloa. Egosi beste hamar minutuz.
• 800 g erreboilo • 2 tipula • 2 azenario • Litro 1 ur • Piperbeltz beltza • 3 iltze • Perrexila • Ereinotz hosto bat • 100 ml ardo zuri • 2 baratxuri atal • 80 ml oliba olio
● Xukatu salda erreboilo zatiei,
● Bota saltsa beroa erreboiloaren gainera. Laguntzeko, patata egosi batzuk jarriko ditugu, eta saldan erabili ditugun azenarioak ere bai, zati txikietan moztuta.
zapore atseginekoa. Errezeta honetan, barazki batzuekin laguntzen da (azenarioa eta tipula), eta osagai horiek bitaminak, mineralak eta herdoilaren aurka egiteko gaitasuna duten substantziak ematen dituzte. Horretaz gain, platerak zapore gustagarri eta bereizgarria har dezan, zenbait espezia eransten zaizkio, eta horrela saihestu egiten da gatza erabiltzea; hori, jakina, mesedegarria da hipertentsioa eta likido debekua duten pertsonentzat.
OHAR DIETETIKOA Erreboiloa arrain erdigantzatsua da, oso
PROTEINA ETA MINERAL UGARI
3,50 €
pertsona bakoitzeko
Erreboiloak kopuru aipagarrietan ematen ditu balio biologiko handiko proteinak. Horretaz gain, mineralak ere baditu, adibidez magnesioa, sodioa eta fosforoa.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
200
6g
1g
6,3g
1g
10%
9%
5%
7%
10%
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
10
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 10
21/9/18 15:56
es tiempo de...
PROPIETATE UGARI
1,71 €
Izokina arrain urdina da, eta ugari izaten ditu gantz saturatugabeak eta omega-3, eta bi horiek babestu egiten dute bihotz-hodietako osasuna.
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
245 20g 12%
28%
3g 17%
GATZA
0,1g 0,5g 0%
8%
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
IZOKINA TXIRLEKIN 4
ertaina
30-60’
● Moztu baratxuriak xehe-
xehe eta egin kazola batean (buztinezkoa bada, hobe) olio pittin batekin. ● Erantsi irina, nahasi dena,
OSAGAIAK • 500 g izokin xerratan • 2 baratxuri atal • 100 gramo txirla • 5 g irin • 50 ml oliba olio birjina • Gatza • Perrexila NOLA PRESTATU
eta busti txirlen ur pittin bat eta beste ur pittin bat erantsita. Bateratu saltsa eta zabaldu gainetik perrexila; ondoren, eman irakinaldi bat. Gorde geroko. ● Egin izokina plantxan buelta
eta buelta gatz pittin batekin, eta sartu saltsa berdean txirlekin batean. Eman irakinaldi bat guztiari eta bota gatza.
● Ireki txirlak lurrunetan ur pittin
batekin, eta gorde geroko. Iragazi txirlak egosteko erabili dugun ura.
● Utzi kazola estalita egonean
sutatik kanpo bost minutu inguru zerbitzatu aurretik.
OHAR DIETETIKOA Izokinaren zapore sendoa eta txirlena konbinatzen ditu errezeta honek, eta aski gustagarria gertatzen da. Bi osagai horiek ugari ematen dituzte kalitate handiko proteinak (27 gramo inguru errazio bakoitzeko). Bitaminei eta mineralei dagokienez, kontuan hartu behar da gure gorputzak behar duen D bitamina guztia hartzen dugula errezeta honekin (elementu horrek lagundu egiten du kaltzioa geureganatzen). Kopuru aipagarrietan ematen ditu, halaber, B12 bitamina, B multzoko gainerakoak, burdina, potasioa, fosforoa
eta selenioa. Plater hau laguntzeko guarniziorik egokiena, berriz, barazkiz osatua izango litzateke: entsalada, lurrunetan egindako berdura batzuk...
11
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 11
21/9/18 15:56
sasoi honetan...
URRABURU SOLOMOAK PAPILLOTE ERAN BERDUREKIN 4
ertaina
30-40’
OSAGAIAK
PAPILLOTEA Labean egitekoa da teknika hau, eta honexek gordetzen ditu ongien elikagaien zaporea eta ezaugarriak, beren zukutan egosten baitira, likidorik galdu gabe.
• 800 g urraburu • 175 g gari zainzuri • 2 kuiatxo • 225 g txanpiñoi • 50 g espinaka • 80 ml oliba olio • Piperbeltz zuria • Gatza
2,35 €
pertsona bakoitzeko
NOLA PRESTATU ● Garbitu urraburuak, atera
solomoak eta eman gatza eta piperbeltza. ● Garbitu zainzuriak eta kuiatxoak, eta moztu biak makilatxoetan; moztu txanpiñoiak ere, horiek laurdenetan. ● Jarri solomo bakoitza
aluminiozko paper zati batean, eta osatu zorrotxo bat. Banatu berdurak urraburuen inguruan eta erantsi bi koilarakada olio solomo bakoitzari. ● Itxi zorrotxoak, barrenean aire pittin bat uzten dugula. Jarri labea aurrez berotzen 200 ºC-an, eta egin 15 minutuz edo papera zertxobait puzten den arte. Atera solomoak eta berdurak aluminiozko paperetik, eta zerbitzatu.
OHAR DIETETIKOA Urraburua arrain zuria da, eta omega-3 ematen du, besteak beste. Berdurez egindako guarnizioarekin, aski errezeta osasungarria gelditzen da: urraburuaren proteinak (kalitate handikoak) eta gantz kardio-osasungarriak daude alde batetik, eta berduren zuntza, bitaminak eta mineralak bestetik.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
296
22g
3g
3g
0,4g
15%
31%
17%
3%
7%
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
12
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 12
21/9/18 15:56
EROSKI 40 CUCA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/09/18
10:54
EROSKI Natur oilaskoa
Zapore guztiarekin Oilaskoak hazteko sistema bereizgarria darabilgu eta ardura handiagoz jokatzen dugu animalien ongizatea zaindu nahian, eta horren eraginez, Natur saileko oilasko berriaren haragiak berekin ditu zaporeak, testurak eta koloreak behar dituen propietate guztiak. Ezaugarri berezi horiek kalitate hobea ematen diote, eta hazteko sistemak bermatu egiten du arduraz jokatzen dela inguruarekin eta landa eremuarekin.
O
ilaskoaren haragia da, zalantzarik gabe, sukaldeko izarretako bat. Dohain ugariko elikagaia da, eta horrexegatik dauka halako arrakasta: zapore leuna izaten du, eta era guztietako prestaerak onartzen ditu sukaldean. EROSKIn
kalitate hobeko oilaskoa eskaintzen dizugu, oso prezio lehiakorrean. Hazteko sistema bereizgarria erabiltzen da oilasko horiekin, zaindu egiten da animalien ongizatea eta begetalen bidez elikatzen dira; horri esker, zapore hobea lortzen dugu, haragiak tonu
horixka eduki ohi du eta testura trinkoagoa. Behar bezala egiaztatuta daude gure oilasko berri guztiak; familien etxaldeetan hazten dira, eta horren sendotu egiten ditu landa eremuko lanpostuak. Elikagai honek ongi islatzen du
14
014-015 PROTA POLLO NATUR EUS.indd 14
21/9/18 15:55
EROSKI protagonistak
EROSKI Natur sailak zer-nolako lana egiten duen tokian tokiko produktuak sustatzeko. Produktu freskoak izaten dira guztiak, beren zaporeagatik aukeratuak eta modu jasangarriagoan ekoitziak, animaliak zaintzeko era errespetatzen dela. BESTEEK EZ BEZALAKO EZAUGARRIAK Kalitate handiko haragia lortu eta, aldi berean, animaliaren ongizateari begira, Natur oilaskoa lau printzipiotan oinarritzen da animaliek tratu egokia jasoko dutela ziurtatzeko: elikadura, bizilekua, osasuna eta jokabidea. Arreta berezia jartzen zaio hazteko sistemari, eta hegaztiek leku gehiago eta mugitzeko askatasun handiagoa izaten dute etxalde konbentzionaletan baino. Animalien Ongizate Sailak egiaztatzen ditu Natur oilasko berriak hazteko instalazioak, eta argi eta aireztapen naturalak dituzte. Eta horri erantsi behar zaizkio aberaste materiala izeneko elementuak: eskura jartzen zaizkie kaltzio karbonatoa, silikatoa, zereal aleak, lasto fardelak, zertxak edo kotak, eta harea edo lur begetalezko bainuak, nahi dutenek erabil ditzaten. Animalien egunerokoa hobetzeko helburua duten faktoreak dira. Elementu horietako batzuek lagundu egiten dute digestio funtzioa hobetzen; horrek on egiten dio oilaskoen immunitate sistemari, eta, ondorioz, handitu egiten ditu haien defentsak. Besteek, berriz, aukera ematen diete berezko jokabidea lantzeko beren inguruan, eta segurtasun handiagoa ematen diete. Natur oilaskoaren ezaugarriak ez dira oilasko konbentzionalarenak bezalakoak. Mantso hazten den oilasko mota da, eta gutxienez 56 egun bizi izaten dira hiltegira eraman aurretik. Elikadura %100 begetala izaten dute (zerealak jaten dituzte %65 eta artoa %50), eta ezaugarri horiei guztiei esker,
haragiak bereganatu egiten ditu propietate guztiak, eta zapore eta kolore bereziak izaten ditu. OILASKO BERRI EGIAZTATUA Hiru alderdik bermatzen dute produktu honen kalitate gorena: zaporeak, jatorriak eta animaliaren ezaugarriek. Baina EROSKIn, gainera, egiaztatu egin nahi dugu oilasko guztiak behar bezala hazi direla haien ongizatea laguntzen duten etxaldeetan. Kontsumitzaileek gero eta gehiago eskatzen dute ekoizpen baldintzak egokiak izan daitezela, eta hori ere ezinbesteko baldintza da produktuak kalitate hobea eduki dezan. Hori dela eta, Certicar erakundeak egiaztatzen dituen etxaldeetan hazten dira animaliak. ELIKAGAI OSASUNGARRIA ETA AUKERAZ BETEA Oilaskoa haragi zuria da eta, hortaz, oso osasungarria. Proteinak ematen dizkigu, bitaminak -B bitamina bereziki - eta mineralak. Oilaskoak, gainera, gantz gutxi eduki ohi du gehienean (alderdi hori lotu-lotua dago animaliak
hazteko garaian izan duen elikadurari). Egia da, den den, zati batzuek gehiago eta besteek gutxiago izaten dutela. Zatirik gihartsuenetan, gantz gutxi izaten da, eta gehien-gehiena azalean. Ezaugarri horiek edukita, oilaskoa lasai jan daiteke beste haragi batzuk baino maizago. Hain zuzen, nutrizio arloko adituen gomendioa da astean hiruzpalau aldiz egitea. Oilaskoaren beste gauza on bat ere aipatu behar da: ia zati guztiak dira probetxua ateratzeko modukoak, hegalak, bularkia, izterrak... EROSKIn era askotan aurkeztuta aurkituko duzu oilaskoa: osorik, zatitua, izterrak eta izter ondoak, hegalak, bularkiak, xerrak eta karkasak. Natur oilaskoak zer-nolako ezaugarri bereziak dituen ikusita, sukaldean edozein errezetarekin ausartu zaitezke: txingarretan egin dezakezu, gisatuta, plantxan, frijituta, labean... Teknika guztietara ezin hobeto moldatzen da. Berdin balio du plater nagusi gisa edo laguntzaile izateko, eta oso ongi etorri ohi da usain belarrekin, nabarmendu egiten dute-eta haren zaporea.
15
014-015 PROTA POLLO NATUR EUS.indd 15
21/9/18 15:55
EROSKI protagonistak
Konpromisoa dugu elikadura osasungarriarekin
Gure pizza freskoek orain ez dute palma oliorik Gure produktu guztietatik palma eta koko olioak desagerrarazteko konpromisoa hartua dugu 2020. urterako, eta bide horretan, gure pizza freskoek ez dute palma oliorik edukiko aurrerantzean.
P
alma olioak (eta koko olioak ere bai) ugari izaten du gantz saturatua. Erruz erabiltzen da elikadura arloko industrian, oso egokia delako zaporea eta testura emateko, eta horrekin batean, lagundu egiten du produktuak hobeto kontserbatu daitezen. Aurrez eginda datozen produktuetan egon ohi da, besteak beste pizzetan. Baina EROSKIn ez da hala izango aurrerantzean, konpromisoa hartua dugulako gure produktuen osaera hobetuko duten neurriak hartzeko, eta horri jarraituz, palma olioa desagerrarazi egin dugu gure pizza freskoetatik.
Gure pizzak oso egokiak dira afaritan eta bazkaritan jateko edo mokadutxo batzuk prestatzeko. Erraz kontserbatzen eta prestatzen dira denboraz larri gabiltzanean, eta aukera-aukerako irtenbidea eskaintzen dute etxekoekin edo lagunekin partekatzeko. Horretaz gain, kalitatezko osagaiekin eginak daude, eta prezio egokia dute, edozeinek ordaintzeko modukoa. Palma olioa kenduta, hain zuzen, ezaugarri horiek sendotu nahi izan ditugu, eta, aldi berean, askoz ere osasungarriagoa eta jasangarriagoa den produktu bat eskaini.
ERAGIN KALTEGARRIAK Palma olioak eragin kaltegarriak ditu osasunean eta ingurumenean. Hori dela eta, lanean ari gara gure produktu guztietatik desagerrarazteko. Olio horrek nutrizioaren ikuspegitik daukan profila hartu eta oliba olioak duenarekin alderatzen badugu, ikusiko dugu olibarenean %16,3 direla gantz saturatuak eta palmarenean ia %50. Arrazoi horrexengatik, OMEren gomendioa da (Osasunaren Mundu Erakundea) gantz horiek neurrian hartzea, arazoak eragin baititzake hodietan eta bihotzean. Palma olioaren landaketa intentsiboek, bestalde, kalte egiten diote ingurumenari. Lur sail handiak ari dira erabiltzen palma olioa eskuratzeko, eta jarduera hori guztiz hondatzen ari da Malaysiako eta Indonesiako basoak (herrialde horiek ekoizten dute mundu osoko palma olioaren %85).
16
016 PROTA - PIZZA SIN ACEITE DE PALMA EUS.indd 16
21/9/18 15:55
EROSKI 38 RED BULL.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
15:19
Konferentzia udarea, Rincรณn de Soto JIBarekin
Udazkeneko fruta 18
018-019 PROTA PERA EUS.indd 18
21/9/18 15:54
EROSKI protagonistak
Udarea fruta gozo eta freskagarria da, familia guztiak jateko modukoa. EROSKIn, konferentzia udare berezi-berezi bat eskaintzen dizugu Natur sailean, Rincรณn de Soto Jatorri Izen Babestua daramana. Kalitate bikaineko produktua da, ingurumena errespetatuz lortzen dena, eta guztiz bermatuta ditu jatorria eta zaporea.
U
dazkena heltzen denean, fruta aski ezagunak, gustagarriak eta osasungarriak dastatzeko aukera izaten dugu, adibidez udarea, zeina urtsua, lurrintsua eta zapore handikoa izaten den. EROSKIn badakigu arrakasta handia duela kontsumitzaileen artean, eta horrexegatik eskaintzen dizugu Rincรณn de Soto JIBa daraman konferentzia udarea EROSKI Natur sailean. Zapore, gozotasun eta lurrin paregabeko udare mota da, eta itxura ere deigarria du: handiagoa eta luzeagoa da, eta kolore berdexkagoa du. Izenak dioen bezala, Errioxako haran emankorretatik dator, eta ezaugarri bereizgarriak ere handik hartuak ditu. Ebro, Cidacos, Alhama, Iregua eta Najerilla ibaien terrazetan landatzen da Rincรณn de Soto JIBeko konferentzia udarea, eta lur horiek ezaugarri bereziak eransten dizkiote. Eremu lauak dira, ongi haizeztatuak, sakonak, hezeak eta iragazkorrak, eta han ez da izaten ez karerik eta ez lur silizedunik. Inguru haietan, lainoa izan ohi da goizeko lehen orduetan, eta horrek erraztu egiten du russeting delakoa agertzea, azaleko herdoila alegia, zeina oso preziatua den fruta horretan. Mami zuri eta fi nekoa izaten da, eta zertxobait pikortsuagoa bihotzean; ongi helduta dagoenean, zukuz eta zaporez betetzen du ahoa.
sortzen du. Urak, gainera, bolumena ematen du, baina kaloriarik ez, eta horrek lagundu egiten du osotara hartzen den kaloria kopuru orekatzen. Udarea energia dentsitate txikiko elikagaia da, eta hori lagungarria izan daiteke gorputz pisuari eusten laguntzeko, eta, horrekin batean, likidoak harrarazten dizkigu. FRESKOTASUN BERMATUA EROSKI Natur sailean Rincรณn de Soto JIBa daraman konferentzia udarea oso erraz bereiziko duzu gure frutategietan: Jatorri Izenari dagokion zigiluak lagunduko dizu horretan, eta ziurtatu egingo dizu Errioxako haran emankorretatik datozela guztiak. Natur zigiluak ere badaramate, eta horri esker jakingo duzu heltze punturik egokienean bildu dituztela. Ingurumenaren gaineko eragina ahalik eta gehiena arinduz landatu dituzte udare horiek, eta ez diete eman inolako tratamendurik uzta bildu ondoren.
EGUNEAN BOST Frutek eta barazkiek zuntza ematen dute, bitamina eta mineral ugari, eta horiek guztiak onuragarriak dira organismorako. Hori dela eta, elikadura osasungarriaren oinarrian egon behar dute, eta egunean, gutxienez, bost errazio hartzea gomendatzen dute, ahal dela sasoikoak eta hurbilekoak. Rincรณn de Soto JIBa daramaten udareek izan behar lukete postrerako aukera nagusia, eta otordu arteko mokadutxoak egiteko ere erabil daitezke. Osorik jan daitezke, zatituta, mazedonian, irabiatua, konpotan edo errea, jogurtarekin, fruitu lehorrekin... Udareak era askotako prestaerak onartzen ditu. Eta sukaldean, teknika bat baino gehiago onartzen du: tarta bat estaltzeko erabil daiteke, beste jakiren baten saltsa prestatzeko, edo errezeta tradizionalak egiteko, adibidez udareak ardo eran.
BASOKADA BAT UR EDATEA BEZALA Frutarik gehienek bezala, udareak ere ura du osagai nagusia (%87 dauka). Fruktosa ere izaten du (frutaren berezko azukrea), eta zuntza ere bai. Horregatik guztiagatik, asetasun irudipena
19
018-019 PROTA PERA EUS.indd 19
21/9/18 15:54
Arrain izoztua MSC zigiluarekin
Berme erabatekoa 20
020-022 ESCAPARATE EUS.indd 20
21/9/18 15:53
erakusleihoa
EROSKIn lanean jarraitzen dugu MSC ekoetiketa daraman arrainaren eskaintza ugaritzeko, zigilu horrek egiaztatu egiten baitu itsasoa eta gainerako espezieak errespetatuz arrantzatu dela. Bi milioi kiloetara iritsi nahi dugu 2020. urtean, eta hori lortzeko bidean, eskaintza berriak erantsi dizkiogu orain artekoari: legatz izoztua (lau mota) eta Divinas del mar eta Platas de Aguinaga direlakoak.
G
aur egungo bizimodu presatu honekin, elikagai izoztuak asko zabaldu dira kontsumitzaileen artean eta, bereziki, egunero erosketa egiteko denborarik ez dutenen artean. Arrainari dagokionez, saltokietatik urruti harrapatzen delako eta arrain bakoitza urte sasoi jakinetan izaten delako, izoztea asko erabiltzen da kontserbazio metodo gisa, eraginkorra delako eta oso ongi eusten dielako elikagaiaren ezaugarriei eta nutrizio balioari. ULTRAIZOZTEAREN ABANTAILAK Arrain mota horiek izozteko modua oso berezia izaten da, eta horixe dute, hain zuzen, abantailarik onenetakoa: ultraizoztu egiten dituzte. Ia berehala izozten da arraina, eta horrek aukera ematen du zaporeari eta testurari eusteko, eta, gainera, ez zaio izotzezko beirarik sortzen. Nutrizio arloko ezaugarriak, berriz, arrain freskoarenak bezalakoak izaten ditu. Alderdi hori oso kontuan edukitzekoa da erosketa egiteko garaian. Izozteari esker, arrainaren nutrizio balioari eustea lortzen da, eta, gainera, eragotzi egiten da bakterioak haztea eta ugaltzea. Era horretan, bere horretan mantentzen ditu proteinen balio biologiko handia eta gantz azido saturatugabeen kopuruak, horien artean omega-3 gantz azidoenak, eta berdin gertatzen
da bitaminekin eta mineralekin ere. Abantaila horiek guztiak lortzeko, arrain izoztua erosi ondoren, komeni izaten da hotz katea ez haustea saltokitik etxerako bidean. Eta, horretarako, poltsa termiko batean garraiatzea izaten da egokiena. Arrain izoztuak bizitza luzeagoa izaten du, eta horrek aukera ematen du erosketak noizbehinka egiteko eta menuak aldez aurretik planifikatu beharrik ez izateko. Era berean, izozkailuan arraina edukitzea lagungarria izan daiteke
ustekabekoren bati irtenbidea emateko. Eta, horretaz gain, diru kontuak ere ez dira ahaztu behar: arrain izoztua merkeago egoten da, eta aurreztu egin daiteke. ARRAIN SORTARIK HANDIENA, EROSKIN Ez dago aitzakiarik gure dietan arrainari lekutxo bat ez egiteko. Arrain freskoa eskaintzeaz gain, EROSKIn askotariko produktu izoztuak ere badauzkagu, gustu guztiak asetzeko moduan moztuak eta
ZER ESAN NAHI DU MSC ZIGILUAK? Gure saltokietara iristen diren arrain izoztu guztiek MSC-ren ekoetiketa urdina daramate. Ziurtagiri horrek bermatu egiten du gure saltokietan saltzen dugun arrain eta itsaski guztia arrantzaleku jasangarrietatik datorrela eta banaketa katean parte hartzen duen enpresa bakoitzak behar bezala gainditu duela trazabilitateari buruzko ikuskaritza xehea. Produktu izoztu horiek daramaten ekoetiketak nazioarteko erakundeen onespena dauka, eta bere egiten ditu FAOk arrantzalekuen kudeaketa egokirako eta jarduera jasangarrirako ematen dituen gomendioak. Besteren artean, zaintza katearen kodea ageri da etiketan, eta produktua nork ekoitzi duen adierazten du horrek.
21
020-022 ESCAPARATE EUS.indd 21
21/9/18 15:53
erakusleihoa
aurkeztuak. Horrek aukera emango dizu hainbat plater prestatzeko eta elikaduran beste aukera batzuk txertatzeko, eta denboraz larri zabiltzanean ere, otordua azkar prestatzeko modua emango dizu. Arraina, gainera, moztuta dator, xerra finetan, xerra loditan, solomotan edo ziritxotan, hezurrik ez du izaten, eta hori ere bere alde dauka. Eta lanean ari gara itsasoa eta ingurumena errespetatuz arrantzatu ditzaten, eta beste espezieei kalterik egin gabe. Horrexegatik, orain MSC ekoetiketa urdinarekin datoz arrain izoztu horiek. Arrain izoztu berri horien arean, legatza nabarmendu nahi dugu. Zaporez eta testuraz oso arrain atsegina da, eta jendeak estimu handitan dauka; horretaz gain, oso ezaugarri onuragarriak ditu osasunerako. MSC zigilua daraman legatza lau modutan aurkeztua eskainiko dizugu: xerrak azalarekin eta azalik gabe, xerra lodiak eta medailoiak. Kalitatez lehen mailakoak dira guztiak, eta izozteko eta prestatzeko prozesuek berme guztiak eskaintzen dituzte. Legatzak oso gantz gutxi izaten du eta, ondorioz, ezin egokiagoa da modu osasungarri eta orekatuan
elikatzeko. Proteinak dauzka eta B multzoko bitaminak, eta horiek oso garrantzitsuak dira organismoak ongi funtziona dezan. Abantaila horiei guztiei esker, gure mahaietako elikagairik osasungarrienetakoa eta gozoenetakoa da legatza, eta ez da ahaztu behar nutrizio arloko espezialistek ere bereziki gomendatzen dutela arrain gehiago jan behar dela astero-astero. Egosita jar dezakezu, irinetan eta arrautzetan pasatuta, plantxan, gisatuta... Beti dago bikaina! Platas de Aguinaga eta Divinas del mar direlakoak, berriz, angulen gisako elikagaiak dira itxuraz eta testuraz. Surimiarekin egiten dituzte biak; arrain zuri batzuen solomoekin egindako pasta da (espezierik ugarienak erabiltzen dituzte), eta arrainaren eta itsaskien ordezkoak egiteko baliatzen dute (hotzean edukitzekoak izan daitezke edo izoztekoak). Bai Platas de Aguinaga direlakoak eta Divinas del mar esaten zaienak elikagai interesgarriak dira, zapore atsegina dutelako eta erraz prestatzen direlako, eta ez dute izaten kaloria eta gantz askorik, nahiz eta menuan sartzean, komeni izaten den errezetak osotara zenbat gatz duen zaintzea.
DESIZOZTEA, UNE KRITIKOA Arrain desizoztua prestatzeko unean, ongi desizoztu beharra dago. Egokiena litzateke jan baino hamabi ordu lehenago ateratzea izozkailutik, eta hozkailuaren beheko aldean jartzea. Horixe da modurik egokiena eta seguruena higienearen ikuspegitik, eta kalterik txikiena ere horrexek egiten dio elikagaiaren trinkotasunari, testurari eta zaporeari. Denbora gutxirekin gabiltzanean, mikrouhinean ere desizoztu daiteke arraina (tenperatura txikian) edo maria bainuan sartuta. Azken hori egiteko, ur epeletan sartu behar da, film paperarekin ongi babestuta eta bilduta, edo ontzi batean sartuta, urak ez dezan elikagaia ukitu. Ukituko balu, azkar desizoztuko litzateke, baina kalte egingo lioke zaporeari, eta prestatu ondoren oso urtsua eta oso guria geldituko litzateke. Arrain izoztuaren ezaugarriak freskoaren berdin-berdinak izaten dira; ultraizozteko prozesuari esker, ia ez du testurarik eta zaporerik galtzen, eta guztiz segurua da. Abantaila bat ere badu, gainera: luzaroago gorde dezakezu etxean, eta nahi duzunean erosi, gehien komeni zaizun moduan aurkeztuta.
22
020-022 ESCAPARATE EUS.indd 22
21/9/18 15:53
EROSKI 40 DANONE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/09/18
10:58
EROSKI 40 DOBLE CLUB EUSKADI.indd 2
19/09/18 11:54
EROSKI 40 DOBLE CLUB EUSKADI.indd 3
19/09/18 11:54
zurekin dendan
Ez galdu ‘Consumer EROSKI’ aldizkariaren zenbaki berria Gaileten inguruko erosketa gidarik osatuena, erregaiei buruzko etiketa berria eta perretxikoen gainean jakin behar duzun guztia aurkituko duzu Consumer EROSKI aldizkariaren urriko zenbakian. Eraman ezazu zeurea!
•I formazio erabilgarri •In et eta praktikoa ko kontsumitzailearentzat •I •Informazio erabilgarri et eta praktikoa ko kontsumitzailearentzat • •Eduki gehiago e eta hobeak • •Betiko zorroztasuna, e egiazkotasuna eta in independentzia
1€
BAINO EZ
26
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
026 EN LA TIENDA REVISTA CONSUMER EUS.indd 26
askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
21/9/18 14:27
EROSKI 40 LINDOR.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/09/18
10:49
Zaindu ezazu ingurua eta birzikla itzazu zure kafe kapsulak Azken urteetan asko handitu da dosi bakarreko kafe kapsulen erabilera. Baina kapsula horien osaera dela eta -aluminioa, plastikoa eta hondakin organikoak izaten dituzte -, oso zaila da horiek birziklatzea. Arazo horri aurre egiteko, EROSKIk ekimen aitzindaria jarri du abian kapsula horiek biltzeko.
D
osi bakarreko kafe kapsulek irauli egin dute merkatua eta jende asko zaletu da horietara. Zoritxarrez, hondakin asko uzten dute, eta horrek zenbait arazo sortzen du. Alde batetik, kapsulen osaerak zaildu egiten du horiek biltzeko prozesua eta
28
osagai bakoitza birziklatzeko lana (plastikoa, aluminioa eta material konpostagarria dituzte, tartean hondakin organikoak). Kapsula horiek ez dira ontzien sailekoak eta, hortaz, ez daitezke utzi edukiontzi horian. Bestetik, gaur egun oso gune gutxi dago kapsula horiek biltzeko.
Horren ondorioz, Espainiako Estatuan %20 baino ez dira birziklatzen. EROSKIn konpromisoa dugu kontsumo arduratsua sustatu eta ingurumenarekin errespetuz jokatzeko, eta, ildo horretan, arazo horri heltzeko ekimen bat jarri nahi izan dugu abian. Kafe kapuslak
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
028-029 EN LA TIENDA - RECICLAR CAPSULAS CAFE EUS.indd 28
askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
21/9/18 14:27
zurekin dendan
birziklatzeko proiektu pilotu bat da, eta uztailean abiarazi genuen, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Balearretako 15 saltokitan. Horrela, Espainiako Estatuan diharduten banatzaileetan, lehenbizikoak izan gara edozein material eta markatako kapsulak biltzeko guneak jartzen gure dendetan. Bilketa gauzatzeko, edukiontzi bereziak jarri ditugu gure saltokietan, bezeroek han utz ditzaten birziklatzeko diren kafe kapsulak. EKONOMIA ZIRKULARRA Ekimen honen bidez, kapsulek dauzkaten lehengai guztiak berreskuratzea espero dugu eta, era horretan, ekonomia zirkularra sustatzea. Adibide gisa, kafearekin eta kapsula biodegradagarriekin konposta egingo da, eta perretxikoei, onddoei eta beste begetal batzuei elikagaia ematen dien substatua ongarritzeko erabiliko da; ontzi batzuek
028-029 EN LA TIENDA - RECICLAR CAPSULAS CAFE EUS.indd 29
egiteko erabiltzen den plastikoa eta aluminioa, berriz, birziklatu egingo dira, eta urtu ondoren, ontzi berriak egingo dituzte horiekin. Horretaz gain, alderantzizko logistika prozesu bat diseinatu dugu, eta asmoa da dendetara produktuak eramaten dituzten kamioietan garraiatzea horietako bakoitzean biltzen diren kapsulak. Era horretan, ez da beste kamioirik erabili beharko, eta murriztu egiten da karbono arrastoa. Saltoki bakoitzean biltzen diren kapsulak EROSKIren planta logistikora eramaten dituzte, eta han, kudeatzaile baimendu batek eskuratuko ditu, tratatu eta birziklatzeko. Prozesua bukatzean, bildu eta birziklatu diren kapsulen kudeaketari buruzko ziurtagiri bat osatuko da hilero, eta hor ikusi ahalko da zenbatekoa izan den karbono arrastoa eta zenbat gas isurtzeari utzi zaion horri esker.
21/9/18 14:27
zurekin dendan
EROSKI aplikazioa
Abantaila guztiak esku-eskura Orain, aurrezki bonu bat trukatze hutsarekin, Huawei Mate 10 motako hiru mugikorren zozketan sartuko zara. Horretaz gain, EROSKI club-eko bazkide izateak dituen abantaila guztiak eskuratu ahalko dituzu nonahi zaudela ere, berariaz bazkideentzat prestatu ditugun sustapenak eskainiko dizkizugu eta hilean 20 euroraino aurrezteko aukera izango duzu zure marka kuttunek on-line dituzten dendetan.
D
agoeneko 250.000 erabiltzailek baino gehiagok darabilte EROSKIren doako aplikazioa beren mugikorretan, eta EROSKI club-eko bazkide izateak ematen dituen abantaila guztiak eskuratzen dituzte, erosoago eta azkarrago. Bazkideentzat pentsatua dago, eta sustapen guztiei probetxua ateratzeko aukera ematen du orain arte baino errazago. Aplikazio horrekin -iPhone eta Android darabilten gailuentzat prestatua dago -, denbora eta dirua aurreztuko dituzu erosketak egiteko garaian.
NIRE SUSTAPENAK. Ahaztu ezazu papera! Sar zaitez zure aurrezki bonuetara erraztasun osoz, eta aktibatu itzazu edozein unetan. Aplikazioak berak bilatuko dizkizu zuri ongien egokitzen zaizkizun eskaintzak. Orain, gainera, sustapen gehiago eskuratzeko aukera izango duzu zure
marka kuttunetan. Aurreztu ezazu on-line dendan erosiz aplikazioaren bidez: moda, jatetxeak, aisialdia, teknologia eta askoz gehiago jarriko dizugu eskura. NIRE TXARTEL DIGITALA. Gure saltoki guztietan identifikatu ahalko zara EROSKI club txartela aldean eraman gabe ere. NIRE EROSKETEN ZERRENDA. Gorde ezazu zure erosketen zerrenda beti eskura edukitzeko, eta erantsi itzazu produktu berriak ere horien beharra sortu ahala. NIRE KREDITU TXARTELA. Aplikazioari esker, mugikorrarekin aski eroso ordaintzeko modua izango duzu. NIRE SALDOA. Edozein une eta lekutan ikus dezakezu modu azkar eta erosoan zenbateko saldoa duen zure EROSKI club txartelak. NIRE TRAVEL CLUB PUNTUAK. Ikus itzazu zure saldoa eta Travel Club txartelaren mugimenduak.
ORAIN, ZURE EROSKI APLIKAZIOA SARI ETA GUZTI DATOR HUAWEI MATE 10 MOTAKO 3 MUGIKOR ZOTZ EGINGO DITUGU Urriko hilabete honetan, truka ezazu Nire sustapenak atalean dituzun aurrezki bonuetako bat, gutxienez, eta sar zaitez Huawei Mate 10 motako hiru mugikorren zozketan. Hemen eskuratuko dituzu sustapen honen oinarriak: www.eroski.es/ sorteo-apperoski helbidean eta EROSKI dendetan.
30
030 EN LA TIENDA - APP EUS.indd 30
21/9/18 14:22
EROSKI 40 AVENA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/09/18
13:25
por tu salud
Sasoiko menuak
Utzi sardexka, hartu koilara Udazkenean giroa hozten hasten da, eta plater beroei lekua egiteko garaia izaten da; entsaladak eta gazpatxoak beharrean, zopa, gisatuak eta pureak eskatzen ditu gorputzak. Garai ona izaten da, halaber, familia barrenean elikatzeko ohiturak berrantolatzeko.
H
otza iristearekin batean, barazki eta berdura berriekin betetzen da baratzea. Hori dela eta, urria hilabete ezin egokiagoa da menu osasungarri eta orekatu bat diseinatzeko eta, bide batez, udako gehiegikeriak albo batera uzteko. Sasoiko produktuen aldeko apustua egitea da onena, oso ongi egoten baitira kalitatez eta prezioz, eta lagundu egiten dute platerean bestelako elikagai batzuk sar ditzagun. Eta are hobeto hurbilekoak badira, horrekin sustatu egiten dugueta inguruko bilakaera ekonomikoa. Goizeko lehen otordutik hasi behar dugu elikatzeko ohiturak hobetzen. Frutek eta begetalek izan behar dute
gosariaren oinarria, eta proteina iturriren bat erantsi behar zaio horri, adibidez fruitu lehorrak edo arrautzak. Bazkariei eta afariei dagokienez, udazkena garai aproposa izaten da saldak, gisatuak eta pureak prestatzeko. Garai horretako barazki batzuk ezin hobeak dira menu osasungarri, orekatu eta originalak egiteko, adibidez kalabazak, azak, espinakak eta zerbak (oso kaloria gutxi ematen dute guztiek ere). EROSKIn ugari aurkituko dituzu produktu freskoak, ekologikoak eta jateko unerik onenean daudenak; horiekin, era guztietako errezetak prestatu ahalko dituzu gorputzetik hotzak ateratzeko.
AUKERA ASKO ETA ONAK Udazkeneko otorduetan, bada besteen gainetik nabarmentzen den elikagai bat. Lekaleak dira: leka lehorrak, babarrunak, garbantzuak eta dilistak. Ugari ematen dituzte proteinak, karbohidrato konplexuak eta zuntza, eta ezaugarri horiekin, oso gomendagarriak dira dieta orekatu baten barrenean jateko. Astean hiru-bost aldiz jatea komeni da lekaleak. Elikadura osasungarria egin nahi izanez gero, garrantzitsuena da ongi zaintzea lekaleak zerekin laguntzen diren; besteak beste, saihestu egin behar dira hestebeteak eta haragi gantzatsuak, eta berdurekin aberastea komeni da.
32
032-036 POR TU SALUD EUS.indd 32
21/9/18 14:22
zure osasunaren alde
BASOKO SEKRETUAK Basoak itxuraldatu egiten dira udazkenean, eta tenperatura hotzagoen eta euri sarriagoen eskutik, gutizia paregabeak azaltzen dira, basoko fruituak (masustak, mugurdiak eta ahabiak) eta perretxikoak, besteren artean. Lehenbizikoek ugari ematen dute C bitamina, eta zuntza ere dezente. Fruitu horiek badute beste ezaugarri aski aipagarri bat ere: kopuru handietan izaten dituzte pigmentu naturalak, eta horiek herdoilaren aurka egiteko gaitasuna dute. Bere horretan jan daitezke, huts-hutsik edo beste zerbaitekin lagunduta, adibidez etxean egindako izozki batekin, jogurt naturalarekin, gazta freskoarekin... Eta sorbete eta konfitura goxo eta gustagarriak prestatzeko ere balio dute. Ezin egokiagoak dira, halaber, haragien guarnizio gisa erabiltzeko, edo entsaladak aberasteko.
Udazkenak beste altxor bat ere ezkutatzen du basoetan, perretxikoak alegia, eta horiek ere joko handia ematen dute. Oso kaloria gutxikoak dira, eta kopuru aipagarrietan ematen dituzte B multzoko bitaminak, potasioa eta fosforoa. Perretxiko hutsez osa daiteke plater bat, oliba olio birjinaz erregosita. Entsaladan ere jar daitezke, edo beste errezeta batzuen guarnizio gisa. Perretxikoekin, dena den, kontuz
ibili behar da, eta ezagutzen direnak bakarrik jan behar dira, eta gainerakoak baztertu. Zalantza izanez gero, garrantzitsua da jakitea arriskutsuenetako batzuek bolba izaten dutela, eraztuna eta xafl a zuriak; hortaz, hobe da ez jatea ezaugarri horiek dituztenak. Erabat seguru egon zaitezen eta gauzak errazte aldera, gure supermerkatuetan badituzu perretxiko garbitu eta moztuak, jateko prest datozenak.
33
032-036 POR TU SALUD EUS.indd 33
21/9/18 14:22
por tu salud
GARBANTZUAK ESPINAKA ETA BAKAILAOAREKIN 4
ertaina
40’
1,62
OSAGAIAK
BERENJENA ATUNEZ BETEA 4
ertaina
+60’
1,12
OSAGAIAK • 2 berenjena • 4 koilarakada oliba olio • Tipula 1 • Piper gorri 1 • Azenario 1 • 4 lata atun argi (oliba oliotan)
• 2 baratxuri atal • 100 g gazta birrindu • 100 ml tomate saltsa • Gatza eta piperbeltza
● Zartagin batean, erantsi gainerako
olioa eta erregosi berdurak berenjenaren mamiarekin batean, dena ongi-ongi xehatuta. Atera sutatik, erantsi atun xukatua eta papurtua, eta nahasi guztia. Bete berenjenak, bota tomate saltsa eta zabaldu gainetik gazta birrindua. Sartu labean ordu erdiz. OHAR DIETETIKOA
• 250 g garbantzu • 160 g espinaka • 250 g bakailao gezatu • 2 arrautza • 2 baratxuri atal
• Ereinotza • Piperrauts gozoa • 4 koilarakada oliba olio • Gatza
NOLA PRESTATU ● Jarri garbantzuak beratzen ur epeletan aurreko gauean. Garbitu, xukatu eta sartu presioko eltzean baratxuri atalarekin, ereinotzarekin, gatza eta piperrauts pittin batekin. Estali urez eta egosi 25 minutuz.
Errezeta honetan barazkiak dira nagusi, eta atunak ematen dizkio proteina osasungarriak; gantza, berriz, olioak eta gaztak. Osoko zereal batekin osatu behar genuke menua (ogiarekin, adibidez), eta sasoiko fruta bat hartu behar genuke postrerako.
● Egosi arrautzak, zatitu bakailaoa eta garbitu eta zatitu espinakak. Erantsi guztia garbantzuei olioarekin batean, eta egosi 10 minutuz su eztian.
Errazio batek dauka:
Errazio batek dauka:
NOLA PRESTATU ● Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik
eta behetik ematen duela. Atera berenjenen mamia, eta jarri labeko paperaren gainean. Bota koilarakada erdi olio gainetik eta eman gatza eta piperbeltza. Eduki labean 20 minutuz.
Osasuna eta ongizatea
KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
314
18g
6g
16%
26%
30%
GATZA
9,9g 0,52g 11%
9%
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
KCAL
402 20%
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
16g 2,4g 2,1g 0,22g 23%
12%
2%
4%
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
EROSKI Fundazioak sustatzen du Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE), herritarrek dituzten ohituren inguruko azterketa
34
032-036 POR TU SALUD EUS.indd 34
21/9/18 14:22
publirreportaje
La producción ecológica, un valor añadido Apostar por el respeto a la naturaleza es un valor fundamental para Peregrín, que ofrece frutas y hortalizas cien por cien ecológicas.
D
esde que Peregrín comenzara con la distribución ha buscado la satisfacción y el compromiso con el cliente final. “Estamos seguros de que la distribución ecológica irá ganando peso en los lineales y queremos ofrecer al cliente un producto libre de componentes no naturales y, por supuesto, de calidad”, afirma Felipe Gómez, director de la compañía. Cuando hablamos de la producción ecológica no hablamos de una moda, sino de un hábito que ha llegado para quedarse. Por ello, Peregrín ya cuenta con una amplia gama de producto bío como ajo, lechuga, brócoli, pimiento, patata, pepino o calabacín.
Ante la situación actual del bío, y en previsión de un crecimiento progresivo del mismo, Peregrín trabaja en la ampliación de su gama ecológica, buscando, como siempre, la satisfacción del cliente final. TRABAJAMOS RESPETANDO EL MEDIOAMBIENTE Para esta empresa almeriense es importante la satisfacción del cliente, pero también el medioambiente. En cada uno de los procesos de producción de sus productos, Peregrín minimiza su impacto en el medio con proyectos como la utilización de palets retornables y la reducción de plásticos.
¿QUIERES SABER MÁS DE NOSOTROS? Te esperamos en: www.peregrin.es Y en nuestras redes sociales. Twitter: @PeregrinESP Facebook: @www.peregrin.es
35
EROSKI 40 PUBLIREPORTAJE PEREGRIN.indd 35
18/09/18 11:30
por tu salud
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGO
LIBANOAR HARAGI BOLAK (OILASKOZ ETA PISTATXOZ EGINAK)
Gure produktuetatik 467 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
● Pasatu bolak irinetan, eta frijitu olio
bero-berotan, alde guztietatik berdin gorrituta gelditzen diren arte.
GATZ GUTXIAGO ● Jarri sukaldeko papera erretilu batean,
eta atera zartaginetik hara gainera. 4
ertaina
20’
0,83 OHAR DIETETIKOA
OSAGAIAK • 250 g oilasko bularki oliba olio birjinatan • 50 g ogi gogor • Arrautza 1 • 50 g pistatxo, gatzik gabe • Gari irina, Bio
• Koilarakada erdi kanela eho • Koilarakada 1 martorri eho • 5 koilarakada oliba olio birjina estra • Gatza
Kontserbako oilaskoa erabiltzen da errezeta honetan, eta horrek aukera ematen digu sukaldean denbora eta energia aurrezteko. Oilaskoak dakarren likidoak, bestalde, gatza izaten du, eta segur aski, ez dugu erantsi beharrik izango. Platera laguntzeko, begetalekin egindako guarnizio bat jarri behar diogu, eta barazki plater bat sarrerako edo osagarri gisa.
● Birrindu oilaskoa eta gainerako osagaiak:
ogia, pistatxo zurituak, arrautza, espezieak eta gatz pittin bat, eta egin golfeko pilota baten neurriko haragi bolak.
Osasuna eta ongizatea
KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
318
21g
16%
30%
GATZA
3,4g 1,3g 0,24g 17%
1%
GANTZ GUTXIAGO Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 998 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.
LANDARE GANTZ PARTZIALKI HIDROGENATURIK GABE
Errazio batek dauka:
NOLA PRESTATU
EROSKI markako produktuetatik 93 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
4%
Gantz horiek igoarazi egiten dute kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin ditugu gure marketatik.
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
gantzak
Urtean 467 tona azukre kendu dizkiegu gure elikagaiei, 998 tona gantz eta 93 tona gatz
36
032-036 POR TU SALUD EUS.indd 36
21/9/18 14:22
publirreportaje
Frutas ecológicas de máxima calidad Desde el año 1998, la empresa Biosanz Organic está produciendo frutas de máxima calidad bajo el sistema de producción ecológica.
O
frecer al consumidor alimentos saludables y producidos con el mayor respeto y cuidado al medioambiente han sido los retos que nos hemos marcado en nuestra
empresa, en benefi cio de toda la sociedad para un presente y futuro. Nuestras frutas aportan al consumidor los parámetros de calidad que él está exigiendo –como el sabor–, y todas las
vitaminas y minerales que requiere una dieta sana y equilibrada. Nuestro objetivo es seguir creciendo aportando valores sociales y medioambientales a través de un modelo de alimentación más sostenible.
37
000 PUBLIREPORTAJE BIOSANZ.indd 37
21/09/18 11:07
energĂa para crecer
Eguna hasteko, ukitu osasungarri eta originala Sarri askotan, haurren gosariak berdintsu samarrak izaten dira eguna joan eta eguna etorri: fruta, esnekiak eta zerealak. Errutina hori eten nahi izanez gero, hainbat produktu eta konbinazio dugu eskura, eta goizero zerbait berria eskaintzeko aukera emango digute, haurrek otordu erakargarri eta osasungarria egin dezaten.
U
ste oker asko dago gosariaren inguruan. Ez da nahitaezkoa, ez da eguneko otordurik garrantzitsuena, azukrea ez da beharrezkoa gure garuna lanean has dadin, eta ez dago gosari idealik. Zer jaten dugun, horixe da garrantzitsuena, eta ez noiz eta nola. Horrexegatik, haurrak goizean goiz gosetuta daudenean, beti aukera osasungarriak eskaintzea izango da onena, eta ez egunero zukua, zereal azukretsuak eta esnekiak gosaltzea, hortik atera gabe.
Txigorki batzuk ahuakatearekin, humusa berduraz egindako makilatxo batzuekin, fruta, fruitu lehorrak... Baten batek pentsatuko du aukera horiek ez direla egokienak eguna hasteko, baina haurren gosaria erakargarria, elikagarria eta osasungarria izatea nahi badugu, horiexek dira aukerarik onenak. Kontuan hartu beharreko lehen gauza hauxe da: zerealak ez daitezke izan gosariko elikagai nagusiak. Frutek eta begetalek egon behar dute oinarrian. Proteina iturri osasungarri bat
ere eduki behar du -fruitu lehorrak, arrautzak, lekaleak, arrainak, gazta edo hegaztiak - eta osoko zerealen bat. Arrautza nahaski bat, adibidez, ezin hobea da eguna hasteko. Nahi izanez gero, gainera, beste jaki batzuekin ere lagundu dezakegu, adibidez txanpiĂąoiekin edo urdaiazpikoarekin. Gauza bera gertatzen da tortillarekin ere; errezeta horrek, gainera, denbora aurrezteko aukera emango digu, bezperatik prestatu eta hozkailuan gorde baitaiteke.
38
038-041 ENERGIA PARA EUS.indd 38
21/9/18 14:20
energia hazteko
Plater horiek beste otordu batzuetan jatekoak direla pentsa dezakegu, baina gosaritarako ere horiek dira aproposenak. Humusa, adibidez, gosaritan jateko elikagaia izan da tradizionalki. Beste aukera bat da bezperan jan gabe gelditu zaigun plateren bati probetxua ateratzea. Osasungarria izanez gero, gosaritan hartu ohi den beste edozein aukera bezain egokia da. Horri esker, berritasun ukitu bat emango diogu gosariari eta eten egingo dugu goizetako errutina; haurrak, ondorioz, desiratzen egongo dira gosaltzeko. ‘BETIKOAK’ EZ DIREN BESTE AUKERA BATZUK Batzuetan ez da erraza izaten gosaritan betidanik hartu izan diren produktuak alboratzea: kakao hautsa, txigorkiak, zerealak, zukuak... Guztiak ere erraz samar prestatzen dira eta haurrek atsegin izaten dituzte, baina oso antzekoak diren beste aukera batzuk ere eskain ditzakegu, horiek ere aski osasungarriak. Ikuspegia zabaltzea da kontua, eta zukua, zerealak eta gailetak ez den beste zerbait bilatzea. Gosaritan elikagai ezagunik baldin bada, kakao hauts azukretsua eta kakao krema dira. Goxoak eta erraz prestatzekoak dira, eta ia denek maite dituzte. Ezagunak bai, baina, zoritxarrez, ez dira osasungarriak. Horien ordez, hain prozesatuak ez dauden beste batzuk aukeratu behar lirateke. Kakao hauts azukretsuaren ordezko gisa, kakao purua hautatu behar da, eta kakao krema beharrean, txokolate urtua (%80), kakahuete krema (%100), hur krema edo almendra krema (horiek ere %100), eta baita tahina ere.
Zure Tu salud osasunak para nosotrosdu lehentasuna es lo primero guretzat
Zukua ere oso ohikoa izaten da gosaritan. Askok uste du aukera ona dela haurrek fruta har dezaten, baina hobe da albo batera uztea. Zukuek ugari ematen dituzte azukre libreak, eta azukre erantsirik gabekoak ere badiren arren, ez dute izaten mamirik, eta, horrexegatik, ez da fruta atal bat bere horretan jatea bezala. Gosaltzeko, frutekin eta berdurekin egindako irabiaki bat ere presta dezakegu (gure errezetetan proposatu dizuguna bezalakoa), eta horrek bai, zuntz guztia berekin izango du. Eta hilabete hotzetan, fruta freskoarekin txandakatzeko, fruta egosia, errea edo konpota hauta daiteke. Eta zer esango dugu gaileten inguruan? Gosaritan leku nabarmena hartzen duten produktuak dira, baina beti da hobea etxean eginak izan daitezela, prozesatuak ez baitira hain osasungarriak, inondik ere. Noizbehinka gozoren bat jan nahi bada, etxean presta dezakegu gaileta sorta bat. Horretarako, ongi legoke oloa erabiltzea irinaren ordez, eta fruta birrindua eranstea azukrea ordezkatzeko. Txigorkiekin berdin gertatzen da: ongi aukeratu behar da zerekin lagundu. Hasteko, ogiak osokoa izan behar du, eta margarinak eta gurina beharrean, oliba olioa edo humusa erabili behar dira. Beste osagai batzuk ere jar daitezke txigorki gainean: ahuakatea, tomatea, gazta... Produktu fresko eta osasungarriak izan behar dute beti, eta saihestu egin behar dira prozesatuak. Aholku erraz hori kontuan hartzen baduzu, hainbat eta hainbat osagai erabili ahal izango dituzu zure txigorkiak osatzeko.
Azkenik, gosaritako zerealak daude. Jenderik gehienak azukretsuak edo txokolatedunak jaten ditu. Eguneko lehen otordua, hortaz, ez da oso osasungarria izaten horientzat. Beste aukera batzuk: geure mueslia egin dezakegu, guk nahi dugun zerealak nahasita, eta gero mahaspasak erantsi, edo banana zatiak, fruitu gorriak... Zereal prestatuetara ohituta bagaude eta mueslia egiteko denborarik ez badugu, hobe da zereal horiek osokoak izatea. Eguna hasteko beste aukera on-on bat izaten da arroz aleak edo beste zereal batzuen aleak gosaltzea; adibidez, arroz-esne gustagarri bat. Halakoetan, bezperan sobera gelditu diren jakiei probetxua ateratzeko aukera ere izaten da. EREDU ONA EMATEA Haurrei gosari osasungarria eta elikagarria ematea bezain garrantzitsua da gurasoek eredu ona ematea. Zuek gosaltzen ari zaretenean, haurrei emandako jarraibide berberak hartu behar dituzue kontuan. Ez du deusetarako balio haiei fruta, osoko zerealak edo gazta janarazi eta zuek opilak eta gisakoak jaten aritzeak. Mahaian elkarrekin gosaltzea lagungarria izango da guztiek dieta osasungarriagoa egin dezazuen eta inor ez dadin behartua sentitu elikagai jakin batzuk jatera. Garrantzitsua da, halaber, haurren gustuak errespetatzea eta haiei aukeratzen uztea zer gosaldu nahi duten aukera osasungarrien artean, eta, batez ere, ez ditugu behartu behar nahitaez jatera.
398.685niños 73.819 haurrek haneta participado 2.821 en el Programa ikastetxek parte Educativo hartu dute Eroski de la Escuela de Fundazioaren Elikadura Alimentación Eskolak de la Fundación abian jarritako Heziketa Eroski Programan www.escueladealimentacion.es www.escueladealimentación.es
39
038-041 ENERGIA PARA EUS.indd 39
21/9/18 14:20
energía para crecer
0,66 €
pertsona bakoitzeko
AZENARIO BIZKOTXOA AZUKRERIK GABE 4
erraza
30’
OHAR DIETETIKOA
● Nahasi irina, legamia, kanela eta
Errezeta honetan, datilak erabili dira gozotasuna emateko, eta horri esker, ez da azukrearen beharrik. Horrela, probetxua aterako diogu horien zapore gozoari, eta baita nutrizio arloko ezaugarri onuragarriei ere. Bizkotxo honek, gainera, badu beste abantaila bat ere: osoko irina eta oliba olio birjina estra erabili ditugunez, hobetu egin dugu errezetaren nutrizio kalitatea. Eta horri gehitu behar zaizkio azenarioen onurak eta gozotasuna.
intxaur muskatua. Kendu hezurra datilei, eta hidratatu bost minutu inguru ur berotan. ● Garbitu eta birrindu azenarioak,
OSAGAIAK • 250 g irin (osokoa) • Koilarakada 1 legamia • Koilarakada 1 kanela • Intxaur muskatua (pittin bat) • 6 datil • 400 g azenario • Banilla adartxo bat • 3 arrautza
NOLA PRESTATU
• 12 koilarakada oliba olio birjina estra • Marrubizko marmelada
eta sartu irabiagailuan datilekin eta banilla haziekin. Nahasi ongi ore hori arrautzekin. Erantsi oliba olioa eta irabiatu berriz ere. ● Azkenik, erantsi irinarekin eta
legamiarekin egindako nahastura.
Errazio batek dauka: ● Jarri labea aurrez berotzen 180 ºC-an,
eta sartu bizkotxoa 30 minutuz. ● Utzi hoztera sareta baten gainean eta,
zerbitzatzeko unean, zabaldu gainetik marrubizko marmeladaren geruza fi n bat.
KCAL
GANTZA
252
15g
14%
21%
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
2,3g 6,5g 0,05g 12%
8%
1%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
40
038-041 ENERGIA PARA EUS.indd 40
21/9/18 14:20
energia hazteko
IRABIATU BERDEA 4
erraza
erabil dezakegu esnearen ordez, edo azukrerik gabeko edari begetalak). Ongiongi irabiatuko dugu. 10’
● Lodia gelditzen bada, esne gehixeago
bota dezakegu. OSAGAIAK OHAR DIETETIKOA • 120 g espinaka • 2 ahuakate • 2 sagar
• 300 ml esne (osoa)
NOLA PRESTATU ● Garbitu, zuritu eta moztu zatietan frutak
eta barazkiak. Jarri irabiatzeko ontzi batean esnearekin (nahi izanez gero, ura
Frutekin, barazkiekin eta esneki naturalekin egindako irabiakiek aukera asko ematen dute, era askotan konbinatu baitaitezke. Honako hau, oso osasungarria izateaz gain, oso erraz hartzekoa da neska-mutilentzat, edatekoa delako, testura krematsua duelako eta kolore deigarria. Nutrizio
arloko ezaugarri onuragarri bat baino gehiago dauka, osagaien artean frutak, barazkiak eta esneki naturala dauzka eta. Kalitatezko proteinak nabarmentzen dira, A bitamina ere badu zertxobait, eta horrekin batean, esnearen kaltzioa eta fosforoa, zuntza, eta hainbat bitamina eta mineral. Irabiako honek, zehazki, A, E eta C bitaminak ematen ditu, azido folikoa eta potasioa (espinakenak); gantz kardio -osasungarriak, E eta C bitaminak eta potasioa (ahuakatearena); eta A bitamina pittin bat, kaltzioa eta fosforoa (esnearena). Ageri den azukrea fruktosa da, eta irabiaki bat izaki, probetxua ateratzen zaie zuntz eta mineral guztiei.
1,30 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZA
199
13g
11%
19%
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
2,6g 15g 0,06 13%
18%
2%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
41
038-041 ENERGIA PARA EUS.indd 41
21/9/18 17:04
belleza
belle Natural produktu sorta berria
Naturalki eraginkorra Kosmetiko naturalen lehenbiziko lerro egiaztatua merkaturatu dugu belle Natural gure markaren barrenean. Eguneroko higienean eta edergintzan laguntzeko produktu sorta da; jatorri naturaleko aktibo ugariz osatuta daude, eta errespetatu egiten dute zure larruazalaren eta inguruaren osasuna.
G
ero eta jende gehiagok eskatzen duzue produktu naturalak nahi dituzuela, eraginkorrak izango direnak, etikoak eta larruazalaren eta inguruaren osasuna zainduko dutenak. Joera horri erantzunez, ugaritzen hasi dira “natural� izenarekin datozen kosmetikoak. Baina izen hori daramaten guztiak ez dira era horretakoak. Eta fenomeno horrek ere badu izena: greenwashing esaten zaio ingelesez. Marka batzuek era horretako produktuak iragartzen dituzte, baina, egiaz, betiko oinarri kimiko berbera izaten dute, osagai naturalen bat erantsita kopuru txiki-txikietan. EROSKIn konpromisoa hartu genuen erabateko argitasunez eta gardentasunez jokatuko genuela gure produktuen inguruko
informazioa ematean, eta entzun egingo genuela zuek zer behar duzuen eta erantzuna emango geniola horri. Hori dela eta, bere markaren barrenean kosmetiko naturalen produktu sorta bat merkaturatu dugun lehenbizikoak izan gara. Ecocert erakundeak egiaztatu ditu guztiak, eta bermatua dago osagaien %98 naturalak direla edo jatorri naturalekoak. Hamasei produktuko sorta da -etorkizunean gehiago izango dira -, eta eguneroko higienek eta edergintzak dakartzan beharrizanei erantzuteko prestatuta daude: badira dutxako gelak, aurpegirako serum-ak, eskuetarako kremak, desodoranteak... Osagaien artean, estraktu begetalak eta algen
estraktuak dauzkate, karitĂŠ gantza edo makadamiako intxaurren olioa. Sorta berri hau, hortaz, higienerako eta edergintzarako sortu dugun markaren barrenean dago; printzipio aktibo naturalez hornituta dago, eta eraginkorra izateari utzi gabe, esperientzia bakana eskaintzen die zentzumenei. Desagerrarazi egin ditugunez osagai kimikoak, adibidez lurrin eta koloratzaile sintetikoak, parabenoak eta silikonak, bestelako kosmetiko sorta bat eskaintzen dugu, zuen osasuna gehiago errespetatzen duena; horretaz gain, COSMOS Natural estandarra ere betetzen dute, eta horretan ere aitzindariak izan gara: ez dago marka propioko beste kosmetikorik baldintza zorrotz horiek errespetatzen dituenik.
42
042-046 BELLEZA EUS.indd 42
21/9/18 14:18
edergintza
ZER BEHAR DA KOSMETIKO BAT NATURALA IZATEKO? Kosmetiko bat natural gisa izendatu eta egiaztatu dezaten, COSMOSek baimentzen duen lehengai zerrendakoak izan behar dute osagai guztiek, eta jatorri naturalekoak gehiengehienek. Hau da, begetalak, animalia jatorrikoak, jatorri mineralekoak edo itsasokoak, eta aldaketarik egitekotan, berariaz baimenduta egon behar dute horiek ere, bestela ezin zaie egin. Jatorri naturalekoak ez diren zati sintetikoak, berriz, %2 izan daitezke, gehienez ere. Arau horrek, gainera, fase guztiak hartzen ditu: osagai bakoitza egiteko prozesua, produktu bukatuaren ekoizpena, ontziratzea eta biltzea, etiketa jartzea eta ingurumen arloko kudeaketa. Nahiz eta COSMOS Natural ziurtagiriak ez duen halakorik eskatzen, belle Natural izeneko produktu sortaren osagaien %5 ekologikoak dira, gainera. COSMOS ziurtagiriak mundu osoan eskuratu du onespena eta aitortza; nekazaritza ekologikotik datozen produktuak sustatzea da haren zeregina, eta bioaniztasuna errespetaraztea. Baliabide naturalak modu arduratsuan erabiltzearen alde ari da, eta produktuak prozesatzeko eta ekoizteko prozesuak garbiak izan daitezela bultzatzen du, gizakion osasuna eta ingurumena errespetatuz. Galarazi egiten du, gainera, bere estandarren barrenean merkaturatzen diren kosmetikoek nanopartikularik eduki dezatela, lurrin edo koloratzaile sintetikorik, isotiazolinonarik, parabenorik eta petroliotik datorren olio mineralik; animalia jatorriko osagairik ere ez du onartzen, non eta ez diren animaliak hil gabe eskuratzen, adibidez esnea, eztia edo propolia.
Osasuna eta ongizatea
Fabrikatzeko prozesu jakin batzuk ere baztertu egiten ditu, eta kutsatzaileak ez diren eraldatze teknikak erabiltzera behartzen du, osasuna eta ingurumena errespetatuko dituztenak eta animaliekin probatu gabeak. COSMOSek ezartzen dituen baldintzak bete nahi dituzten enpresek bermatu egin behar dute beren produktuen bilgarriak ahalik eta gehiena murriztuta daudela, ziurtatu egin behar dute ontziak biodegradatu edo birziklatu egin daitezkeela, eta ingurumen arloko eta hondakinak birziklatzeko kudeaketa plan bat eduki behar dute beren fabrikazio planta guztietan. belle Natural izeneko produktu sortari dagokionez, baldintza horiei beste bat erantsi diegu, eta horien
parabenorik
GABE
kartoizko zorroak FSC ziurtagiria darama, zeinak bermatu egiten duen materiala ekoizten duten basoak modu arduratsuan kudeatzen direla ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik. Produktuak egiaztatzeko ardura duen erakundeak (Ecocert da) ikuskaritza zorrotzak egiten ditu aldianaldian, eta horrela segurtatzen du behar bezala betetzen direla COSMOSek ezartzen dituen baldintza guztiak. Horren helburua da osotara bermatzea kontsumitzaileekin argi eta zintzo jokatuko dela herrialde eta merkatu guztietan, eta konfiantzazko giroa sortzea produktu egiaztatuen inguruan. Zerbait gehiago jakin nahi baduzu belle Natural produktu sortaren inguruan, sar zaitez webgunean: www.eroski.es/bellenatural/.
Kendu egin ditugu parabenoak eta triklosana kosmetikako eta zainketa pertsonaleko gure produktuetatik
43
042-046 BELLEZA EUS.indd 43
21/9/18 14:18
edergintza
belle&MAKE-UP udazkena-negua edizio mugatua
Natura basatia Artemisa greziar jainkosa bat zen, zehazki ehizaren jainkosa eta emakumearen zaindaria. Bada, hura izan da belle&MAKE-UP edizio mugatuaren inspirazio iturria denboraldi honetan. Feminitate mitiko baten jabe da, eta aldi berean ageri da amazona eta ehiztari gisa; bikoiztasun horrek kontrastez betetako paleta bat sortzen du.
H
otza iristearekin batean, aldatu egiten da koloreen paleta. bell&MAKE-UP bildumak, esan bezala, ehizaren, basoen eta animalien jainkosa darabil musa gisa, eta bere tonuek natura basatia, indarrez betea eta ahaltsua oroitarazten dute. Udazkeneko kolore distiratsuen konbinazio benetakoa eskaintzen du, inspirazio iturritzat mundu basati eta naturala darabilena: harkaitzak eta harriak, basafruitu gustagarriak, hegaztien lumak, sumendiak eta basamortuak. ‘WILD NATURE’ BILDUMA Udazkena-negua edizio mugatuak honako osagai hauek eskaintzen ditu aurten: azazkaletarako bi laka, ezpainetako bi barra, funtzio anitzeko arkatz krematsua, kolorete argi-emaile bat eta begietako delineatzaile
alakatua, test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogatuak eta parabenorik gabeak. AZAZKALETARAKO LAKA 5-free erakoak dira, hau da, osagaien artean ez daukate bost osagai kimiko eztabaidatuenetako bakar bat ere, eta parabenorik ere ez. Horregatik, arriskurik gabeko manikura egiteko aukera ematen dute, eta gehiago zaintzen dituzte osasuna eta ingurumena. Bilduma honetan mantendu egin ditugu formulazio, akabera eta pintzel berberak, eta bi tonu berri eskaintzen ditugu, edizio mugatukoak, inspirazio iturri gisa naturan dauden koloreak erabilita: Gaia, lur hareatsuaren kolorea duena, eta Glory, andere mahatsaren tonu gorria imitatzen duena.
‘SOFT VELVET’ EZPAINETAKO BARRA Testura krematsuko ezpainetako bat da Wild Nature bildumaren berrikuntza esklusiboetako bat, zeinak kolore biziko akabera bat daukan, beluskara, eta banilla lurrin delikatua. Bi tonutan eskura daiteke, eta oraingoan, bi gorri zoragarriren aldeko apustua egin dugu: odolarenaren gisako gorri sakona (Garnet) eta arrastiko eguzkiak izaten duen laranja tonua (Wild red). E bitamina daukate bi ezpainetakoek, eta formatu erretraktilarekin, oso erraz ematekoak dira; gainerakoak bezala, test dermatologikoen bidez frogatuta daude. FUNTZIO ANITZEKO ARKATZ KREMATSUA Begietako delineatzailearen osagarri gisa, arkatz krematsu bat
44
042-046 BELLEZA EUS.indd 44
21/9/18 14:19
Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/
dakargu, betazalari argia ematen diona kopuru txiki bat zabaldu eta difuminatuz gero. Akabera dramatikoagoa lor daiteke betazal guztian ausarki ematen badugu eta difuminatu egiten badugu, dena arin samar beltzatzen duela. Begietarako ez ezik, aurpegia argitzeko ere erabil daiteke produktu hau, eta ezpainei bolumena emateko. Sotila eta dotorea da; metalezko akabera eskaintzen du, argiz betea, brontzezko tonu leunari esker. Oso testura krematsua dauka, ezitsaskorra, eta arkatz formatuan heldu da, zeina zorroztu ere egin daitekeen aho zabaleko zorrozkailu
batekin. Orbanen aurkako formula dauka arkatzak, urarekiko erresistentea, eta zortzi ordu irauten du; horri esker, ezin ederragoa egongo zara egun guztian. KOLORETE ARGI-EMAILEA Terrakota gisako hauts bat da, ilargi islaz zipriztindua, masailaren goialdeari dramatismoa emateko. Desert Moon koloreteak distira satinatua eta sotila ematen die zure masailei, lurraren tonua eta nakarraren distira bateratzen dituela. Formula krematsua eta leuna du, eta ukitzean ezin hobeto bat egiten du larruazalarekin, eta akabera arin bat ematen dio. Bera
bakarrik erabil daiteke edo beste kolorete batzuekin konbinatuta, argia eta bolumena emateko. BEGIETAKO DELINEATZAILE ALAKATUA Onyx tonuko delineatzaileak angelu formako muturra dauka, eta horrek aukera ematen du trazu bat baino gehiago egiteko, fi nagoetatik lodiagoetara, modu erraz eta intuitiboan. Hainbat look produktu bakarrean! Aparrezko aplikagailua dauka arkatzak, eta lehenbiziko trazutik, behar den produktu kantitatea uzten du emana. Bere formulak, gainera, akabera beltz sendoa ematen du, iraupen luzekoa.
45
042-046 BELLEZA EUS.indd 45
21/9/18 14:19
edergintza
ARRAKASTA LORTZEKO BI ‘LOOK’ 1. `Look’-a ‘Wild Nature’ edizio mugatua Larruazala: Azala garbi eta hidratatuta dagoela, eman itzazu oinarria eta zuzenketa espezifikoak aurpegi mota bakoitzerako. Argitu lokiak eta zehaztu
ezpainen ertza belle&MAKE-UP pintzen zuzentzaile argi-emailearekin. Finkatu aurretiazko pausoak hauts trinkoaren laguntzarekin, larruazalari egoki heldu zaion tonuan. Makillajearen azken pausoa izango da 01 Desert kolorete argi-emailea zabaltzea masailean, gorantz eramanez, kolore kantitatea kontrolatze aldera. Begiak: Eman ezazu Mystic Light funtzio anitzeko arkatz berria betazal mugikor guztian, eta urtu ezazu hatz muturren laguntzarekin. Helburua da nakarrezko geruza arin bat sortzea betazalean. Difuminatu itzazu ongi itzalaren muturrak, ez dadin etenik ikusi. Angelu formako delineatzaile berriaren laguntzaz, marraztu goiko eta beheko betileen lerroak, begiaren kanpoko ertzean gehiago nabarmentzen duzula. Elkartu itzazu bi lerroak gorantz doan “uve” batean, begiak almendra erako efektu bat har dezan. Begietako makillajea bukatzeko, kizkurtu itzazu betileak
2. ‘Look’-a ‘Wild Nature’ edizio mugatua Larruazala: Azala garbi eta hidratatuta dagoela, eman itzazu oinarria eta zuzenketa espezifikoak aurpegi mota bakoitzerako. Argitu
lokiak eta zehaztu ezpainen ertza belle&MAKE-UP pintzen zuzentzaile argi-emailearekin. Finkatu aurretiazko pausoak hauts trinkoaren laguntzarekin, larruazalari egoki heldu zaion tonuan. Makillajearen azken pausoa izango da 01 Desert kolore argi-emailea zabaltzea masailean, gorantz eramanez, kolore kantitatea kontrolatze aldera. Kopetan ere eman daiteke pittin bat. Begiak: Eman ezazu Mystic Light funtzio anitzeko arkatz krematsu berria betazal mugikor guztian, eta difuminatu itzazu ertzak, dena arin samar beltzatzen duela. Kobre koloreko eragin naturala lortzea da helburua, baina ez 1. lookean bezain difuminatua. Marraztu itzazu goiko eta beheko betileak trazu arin bat egiten duzula angelu formako delineatzaile berriarekin. Begiaren kanpoaldeko muturrean, handitu itzazu zertxobait
belle&MAKE-UP kizkurgailuarekin, eta eman ezazu betile estraluzeen efektua lortzeko maskara bat. Ezpainak: Eman ezazu Soft Velvet ezpainetako barra ezpain guztian, ezpainetako arkatzarekin lagunduta, zehatzagoa izateko eta ertz guztian marra ongi egiteko. Beldurrik gabe eman produktua, ezpainek sendotasuna ager dezaten. Egin ezazu ukitu bat funtzio anitzeko arkatzarekin ezpainaren erdialdean, bolumen handiagoa har dezan. Azazkalak: Makillaje hau osatzeko, azazkaletan ere sendotasuna bilatuko dugu, eskuaren mugimenduak lagundu ditzaten. Glory azazkaletako lakaren tonua gorri iluna da, eta oso ongi bat egiten du ezpainen kolorearekin. Perfektua izan dadin, eman emazu coat oinarriko geruza bat, bi kolore geruza eta, gainean, toap coat babesa.
goiko eta beheko lerroak, eta emaiozu arrain isatsaren efektu bat, egiptoarren erakoa. Begietako makillajea bukatzeko, kizkurtu betileak eta makillatu itzazu Extreme Curves maskararen geruza bat emanez, beltzean. Ezpainak: Eman ezazu ausarki Soft Velvet ezpainetako barraren geruza bat Wild Red tonuan. Gorria da, laranja aldera egiten duena, eta oso ongi osatzen du look epelago hau. Eman ezazu ezpainetakoa pintzelaren laguntzarekin, ez dadin ezpainetatik kanpo irten eta hobeto kontrolatu dezazun ertzetako muga. Azazkalak: Lagundu ezazu makillaje hau azazkal leunagoekin, lurraren itxurako tonuak emanda. Gaia lakaren tonua ezin egokiagoa da horretarako. Perfektua izan dadin, eman emazu coat oinarriko geruza bat, bi kolore geruza eta, gainean, toap coat babesa.
46
042-046 BELLEZA EUS.indd 46
21/9/18 14:19
EROSKI 35 AFFINITY.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
15/03/18
11:59
EROSKI 40 PURINA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/09/18
11:40
EROSKI 40 LINDT.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/09/18
13:55
500 erreferentzia baino gehiago EROSKI Natur sailean
Handitu egin da freskoen eskaintza
E
likadura eta kontsumo jasangarriaren alde hartu dugun konpromisoan sakonduz, handitu egin dugu Natur saileko produktu freskoen eskaintza, eta gaur-gaurkoz 500 erreferentzia baino gehiago ditugu fruta, barazki, haragi eta arrainetan. Eta produktu sorta berriak ere txertatu ditugu, adibidez aske hazitako oiloen arrautzak. Hazkunde horretan aurrera egiteko, jarraitu egiten dugu tokiko ekoizleekin lan eginez eta produktu motak ongi aukeratuz, bermatua egon dadin zapore bereizgarria edukiko dutela eta modu jasangarrian ekoitzita daudela. Natur saileko fruta eta berdura guztien ekoizleek Global GAP ziurtagiria daukate,
Lankidetza WWFrekin
Eros ezazu gure elkartasun poltsa
D
agoeneko gure dendetan salgai duzu ingurumena zaintzen lagunduko duen poltsa berria. WWF erakundearekin lankidetzan arituko gara basoak zaintzeko eta hondatuta dauden ekosistemak lehengoratzeko, eta erakunde horren esku jarriko ditugu elkartasun poltsa salduz lortzen ditugun irabaziak. Osasunaren eta iraunkortasunaren alde hartu dugun
konpromisoaren barrenean, berritu egin dugu erakunde horrekin geneukan lankidetza hitzarmena, eta horren harira dator kanpaina hau, zeinak azaroa arte iraungo duen. Oihalez egina dago poltsa berrerabilgarri hori, eta erraz-erraz
zeinak ziurtatu egiten duen produktuak modu jasangarriagoan landu dituztela, eta, hortaz, ingurumenaren gain eragin txikiagoa dutela eta inguru hurbilari laguntzen diotela; eta, ahal den guztietan, gainera, tokian tokiko produktuen eta ekoizleen alde egiten dela. Natur saileko arrainak, bestalde, MSC ziurtagiriaren bidez bermatzen du bere jatorria. Berrikitan, akuikulturako produktuetan Global GAP ziurtagiria lortu duen lehen banatzailea bihurtu gara Espainiako Estatuan (bigarrenak nazioartean), eta ikur horrek egiaztatu egiten du hazkunde mota horretatik datozen espezieak modu seguru eta jasangarrian ekoitzi direla.
tolestu eta eraman daiteke noranahi. Euro bat kostatzen da, eta WWF erakundeak hasitako lanari jarraipena emateko erabiliko da dirua: basoen eginkizuna berreskuratzea --hau da, baliabideak, ura eta kalitatezko airea ematea, uholdeetatik babestea eta klima erregulatzea--; baso espezie eta adin askotariko baso autoktonoak sortzea, aniztasunaren eta habitat askotarikoen alde eginez; basoen erabilera ugaritzea, landa eremuetako jarduera ekonomikoaren oinarria izan dadin; eta paisaia aniztuna eta errentagarria eratzea etorkizunean etor daitezkeen eragin kaltegarriei eusteko.
52
052 NOTICIAS EUS.indd 52
21/9/18 14:16
EROSKI 40 COLON.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/09/18
13:21
EROSKIk konpromisoa hartu du 1
2
3
4
Betitik eta betiko, elikadura arloko segurtasunaren aldeko konpromisoa dugu
Sustatu egiten dugu elikadura orekatua
Aurrea hartzen diogu haurren gizentasunari
Arreta jartzen diegu nutrizio arloko beharrizan espezifikoei
5
6
Lagundu egiten dugu arduraz kontsumitzen eta ingurumena errespetatzen
EROSKIn erraztu egiten dugu modu osasungarrian elikatzea, eta murriztu egiten dugu gure prozesuek, dendek eta produktuek ingurumenean duten eragina. 2017. urtean bakarrik, 4.700 tona elikagai eman dizkiegu gizarte lanean diharduten 48 elkarteri. Sustatu egiten ditugu produktu ekologikoak eta jasangarriak, murriztu egiten dugu gehigarri artifizialen erabilera eta babestu egiten dugu animalien ongizatea.
6 Tokiko produktu gehiago eskaintzen dugu
7
8
9
10
Erraztu egiten dugu ongi eta merke jatea
Entzun egiten dugu, eta jokabide argia eta gardena darabilgu
Langile gisa zaindu egiten dugu geure burua
Sustatu egiten dugu bizi estilo osasungarriagoa
hurrengo hilean... ‘18ko azaroa
nueva imagen
Sasoi honetan...
Dendan zurekin
Edergintza
EROSKI Basic
Elkartasun Izarra
Kosmetika naturala
54
054 PROXIMO MES EUS.indd 54
21/9/18 14:16
EROSKI 40 CAPSA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/09/18
11:32
EROSKI 39 HEINEKEN LADRÓN DE MANZANAS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
11/07/18
16:04