EROSKI_OCTUBRE_2020_EUSKERA

Page 1

#60 ‘20ko urria

www.eroski.es

Familia Chef

Sukaldean ikasteko eta ongi pasatzeko

Edergintza

Hemen duzu belle&MAKE-UP edizio mugatu berria

Deskargatu

DOAN

AURREZTEKO ETA ASKOZ GEHIAGORAKO BALIO DUEN APLIKAZIOA

EROSKI guztia zure mugikorrean EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 60 CUCA OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/09/20

16:19


aurkibidea 2020ko urria

www.eroski.es

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

18 Sasoiko fruta

24 Untxi haragia

26 EROSKI Natur oilaskoa:

32 EROSKI Natur arraina,

etxaldetik zure mahaira

haztegi arduratsuetatik

04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak. 08 EROSKI club-en abantailak. 14 Familia Chef.

eskualdea

36 Bihotz-hodietako Eskola Programa (PESCA). 40 EROSKI produktuak, glutenik gabeak.

16 Haurren elikadura.

42 Produktu beganoak.

18 Sasoiko fruta.

46 Lekaleak guztientzat.

24 Untxi haragia.

50 Imperfectly Perfect, belle&MAKE-

26 EROSKI Natur oilaskoa: etxaldetik

52 Bidaiak: Murtziako

42 Produktu beganoak.

zure mahaira. 32 EROSKI Natur arraina, haztegi arduratsuetatik.

UP saileko edizio mugatu berria. 52 Bidaiak: Murtziako eskualdea. 55 Aurrezki-kupoiak. 58 Albisteak.

3

03 SUMARIO_EUS.indd 3

17/9/20 20:02


zenbaki honetan Aurreztu eta askoz gehiago Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna

G

uretzat bezero bat baino gehiago zara. Horregatik, EROSKI club-ek ezin hobeto islatzen du gure eguneroko konpromisoa, bazkide gisa eskura izan dezazun eskaintzen dizugun guztia: aurrezki pertsonalizatuak ongi eros dezazun preziorik onenean, EROSKIren aplikazio, gure web-orria... Hori guztia zure esku jartzen dugu, erosketa saskian aurrezteaz gain, hobetu antola dezazun zure elikatzeko modua eta informazio egokia jaso dezazun bezero gisa interesatzen zaizun guztiaren inguruan (aurrezkia, deskontu bonuak, erosketa

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

tiketa, txartel digitala...), modurik erosoenean eta azkarrenean. Urriko hilabete honek ere aukera bikaina eskaintzen du gure neska-mutikoek ohitura osasungarri batzuk har ditzaten berriro ere, uda sasoian albora utzi izango dituzteeta agian. Oso garrantzitsua da etxean zer jaten den erabakitzea, dieta orekatua egitea funtsezkoa baita haien garapena laguntzeko eta eskolan emaitza onak lortzeko. EROSKIn, osasuna eta ongizatea dira gure izateko arrazoia. Hori dela eta, hainbat ekintza egiten dugu zuri eta zure familiari errazagoa gerta dakizuen bizimodu osasungarriagoa egitea: adibidez, modu orekatuagoan eta prezio onean elikatzeko aukera emango dizuten elikagaiak jartzen dizkizugu eskura, edo tailerrak, ikastaroak eta gomendioak eskaintzen ditugu elikadura orekatua eta ohitura osasungarriak sustatzeko haurtzarotik bertatik. Zenbaki honetan hori guztia aurkituko duzu eta askoz gehiago ere bai (errezetak, merkaturatzeak, aholkuak eta aurrezki kupoiak) udazken honetan ez dezazun eduki ezeren faltarik.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ARGITALPENAREN EGILEA

4

04-05 EDITORIAL_EUS.indd 4

17/9/20 20:04


Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua. Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan.

1

Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea

4

40. or.

Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea

7

Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea

9

Langile garen aldetik geure burua zaintzea

2

Elikadura orekatua sustatzea

5

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Haurren gizentasunari aurrea hartzea

3

16-17. or.

6

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

32-33 or.

8

Argitasunez eta gardentasunez jardutea

10

Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea 5

04-05 EDITORIAL_EUS.indd 5

17/9/20 20:04


azken kontuak Kaixo,

berriak gara EROSKI marka gara

Enpanada fresko berriak Iritsi dira gure okindegietara EROSKI enpanada berriak, zaporerik benetakoenarekin eta gustu guztiak asetzeko moduko betegarriekin.

Atunez egindako enpanada

E

npanada aski plater tradizionala da familian jateko, lantokira eramateko jakiontzian sartuta edo txango bat egitera goazenean. EROSKI enpanadak berotu

Oilasko eta txanpiĂąoiz egindako enpanada

beharrik ez dago eta hozkailuan ere ez dira eduki behar; edozein ordutan jan ahalko dituzu aperitibo, sarrerako edo bazkari gisa. Betegarri bat baino gehiago daukate, gehien atsegin zaizuna

hauta dezazun: atuna, haragia edo oilaskoa txanpiĂąoiekin. Lehen mailako lehengaiekin egina dago, orea arina eta zaporetsua dauka eta Galiziako enpanadarik onenen errezetari

Haragi ogitartekoz egindako enpanada jarraitzen dio. Gainera, ez daukate koloragarririk, kontserbagarririk eta lodigarririk. Neurri batekoak baino gehiagotakoak dituzu aukeran: 680 gramokoa, 450 gramokoa eta bi aleko erretiluak.

Zapore desberdina

M

okadutxoak egiteko, sandwich bat prestatzeko edo txigorki baten gainean jartzeko, hortxe dituzu EROSKIren oilasko bularki txingarreztatuak: ukitu berezia emango diezu zure platerei, elikagai ketuen ukitua. Oilasko bularkia darama eta ez fi anbrea, ez baitiogu erantsi patata fekularik. Ugari ematen ditu, gainera, proteinak, eta gantz gutxikoa da. Xerra fi netan

Noranahi eramateko

E moztua dago, eta erraz bereizteko moduan jarrita daude. Bularki hau aukera ona duzu zapore desberdinaren bila bazabiltza.

ROSKIren zereal barratxo berriek behar duzun energia emango dizute. Betiko errezetari eutsi diogu eta, gure konpromisoari jarraituz, desagerrarazi egin dugu palma gantza. Lau zapore berri dakartzagu, zein baino zein hobea: txokolate

haziak esnearekin eta txokolate beltzarekin; ahabiak, sagarra, marrubia eta mugurdia txokolate zuriz egindako oinarri baten gainean; kakahuetea, almendra eta hurra txokolate beltzaren gainean; eta kakahuetea almendrekin, ahabiekin eta mahatsekin.

6

06-07 LO ULTIMO_EUS.indd 6

17/9/20 20:10


Flora mintzo da EROSKI club-erako

Flora Original, aukera %100 begetala gurinaren ordez

U

*Kontsumo joeren inguruko azterketa, 2019an egina.

pfield etxeak egindako ikerketa baten arabera (Ohitura osasungarri berriak*), itxialdiak iraun duen garaian, Estatuko herritarren %70ek aldatu egin dute elikadura, eta begetal gehiago jateari ekin diote, eta hamarretik zortzik berdin jarraitzeko asmoa zuten gerora ere; dirudienez, beraz, begetalekin egindako errezetak protagonista izango dira aurten. Aldaketa txiki batzuekin, adibidez esnekiak kendu eta margarina erabilita, asmo horiei eutsi ahalko diezu zaporeari uko egin gabe. Flora Original, landare jatorrikoa izateaz gain, kontserbagarririk gabea da, lurrinik eta koloragarri artifizialik gabea, eta ezin hobeto sartzen da azterketa horrek islatu duen kontsumo joeran.

Nesquik mintzo da EROSKI club-erako

Prest al zaude esperientzia zaporetsuago baterako?

G

oza ezazu eguneko edozein unetan Nesquik-en sorkuntza berriekin; ahosabairik zorrotzenentzat pentsatuta daude, eta ezin hobeto konbinatzen dituzte Nesquik-en betiko zapore paregabeak eta kontu handiz hautatu diren kakaoak. Nesquik Intenso (kakaoa %40) eta Nesquik Intenso %70 dira esnea txokolate zaporez hornitzeko bi hauts berriak; kakaoarekin eginak dauden %100, zeina modu jasangarrian eskuratu den. Hazten zarenean, izan ere, lehengo gauza berberak maite dituzu, baina zapore gehiagorekin.

7

06-07 LO ULTIMO_EUS.indd 7

17/9/20 20:10


hilabete honetan

Abantaila gehiago bazkide izateagatik Aurreztea izaten da etxe guztietako kezka nagusietakoa. Horregatik, EROSKI club-en hainbat modu eskaintzen dizugu zure erosketetan gehiago aurrezteko. Ikusi nahi?

Gehiago aurreztu

Ba al dakizu zenbat aurreztu dezakezun? Erraz ikus dezakezu hemen: www.eroski.es/ ventajas-socio/

Aurreztu

4a

%

Bazkideentzat bakarrik

2x1 produktu markatuetan

Oraindik ez al daukazu? Eskaintza esklusiboak eta kupoi Proba ezazu doan pertsonalizatuak. hilabetez. (1)

“Klub oneneko bazkidea naiz. Hilean 150 €-ko gastua eginda, urtean 198 € baino gehiago aurrezten dut. Dena gehitzen da: nire kupoiak, nire sustapenak, %4 urrezko txartelarekin, %1 ordainketa txartelarekin... Gainera, uda honetan 90 €-ko balioa duen e-book bat trukatu dut Travel puntuekin. EROSKI club-ekin ederki ateratzen zaizkit kontuak!” Rosa, EROSKI club-eko bazkidea

Deskontu plataforma

Aurreztu

1

% a

(2)

EROSKItik kanpo ordainketa txartelarekin egiten dituzun erosketetan.

%10erainoko aurrezki gehigarria zure marketan.

Batu puntuak eta trukatu Travel Cluben.

(1) %4 EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan. Begiratu Urrezko txartelaren baldintzak eroski.es/oro helbidean. (2) Kanpoan gelditzen dira hipermerkatuak eta bere gasolindegiak, supermerkatuak eta bere gasolindegiak, elikadura dendak, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten erabilerak eta eskudiru ateratzeak eta uzteak, ez baitira ondasunak edo zerbitzuak erosteko operazioak. Zenbatekoa kalkulatzeko, erosketa garbia hartzen da (abonuak eta itzulketak kenduta), dendako saltzaileak komunikatutako jarduera tipologiaren arabera.

08

08-13 VENTAJAS_2_EUS.indd 8

17/9/20 20:14


“Familia Planari esker, %5eko beherapena egiten didate pixoihaletan, haurrarentzako produktuetan, doako finantzaketa daukat... Eta doako sarbidea nutrizio arloko aholkuetara eta emagin baten zerbitzuetara�

Sonia, EROSKI club-eko bazkidea

Familia Plana Zure ondoan garai berri bakoitzean

Hiru urte egin arte

%5

aurreztu pixoihal eta toallatxoetan

Guraso izatea abentura handi bat da. EROSKI club-en 0-12 Familia Plana zure ondoan dago garai berri bakoitzean. Izena eman nahi? www.eroski.es/familias012/ 09

08-13 VENTAJAS_2_EUS.indd 9

17/9/20 20:14


hilabete honetan

Errazagoa

EROSKI guztia zure mugikorrean

B

erritu egin dugu geure burua EROSKI aplikazioaren onena eskura dezazun. Abantaila guztiez baliatu zaitezke mugikorretik zuzenean, modu erraz eta erosoan. Gure aplikazioa deskargatu baino ez duzu egin behar, eta EROSKI club-eko bazkide gisa erregistratu edo identifikatu. Oso erraz eta azkar egiten da! Hilabete honetan egiten baduzu, 5 € opari emango dizkizugu erabiltzen hasteagatik*

Aurrezteko eta askoz gehiagorako balio duen aplikazioa! BIDEOERREZETAK Errezeta errazak, osasungarriak eta merkeak egiten ikasiko duzu gure bideoerrezeten azalpen gidatuekin. NIRE EROSKETEN ZERRENDA Akabo papera EROSKI aplikazioarekin! Oso erraza da produktuak zerrendan txertatzea: zure eskaintza pertsonalizatuak erabil ditzakezu edo zure ohiko produktuak hautatu, testu bidez edo zuzenean eskanerrean pasatuz erosi nahi duzun produktuaren barra kodea. Eta kito!

“EROSKI aplikazioa nonahi erabil dezaket, eta horixe gustatzen zait gehien. Erosketa egin bitartean, begiratu bat ematen diet nire aurrezki kupoiei, eta etxean nagoenean, eskuorriak ikusten ditut eskaintza guztien berri izateko” Ana, EROSKI club-eko bazkidea

10

08-13 VENTAJAS_2_EUS.indd 10

17/9/20 20:14


ZURE ESKUORRIAK Nahi duzunean ikus ditzakezu zure dendako eskuorriak. Erraz eta eroso! EROSKI CLUB TXARTEL DIGITALA Gure dendetan bazkide gisa identifikatu ahalko duzu zeure burua EROSKI club txartelaren bertsio digitalarekin, txartela bera aldean eraman gabe ere. ZURE AURREZKI KUPOIAK Une orotan eskura izango dituzu zure aurrezki kupoi pertsonalizatuak. Oso erraz aktibatu ditzakezu aplikaziotik, eta automatikoki trukatuko dira zure EROSKI club txartelarekin erostean. ZURE ESKAINTZA PERTSONALIZATUAK Esan egingo dizugu zure gogoko produktuen artean zein dagoen merkatua. ZURE EROSKETA TIKETAK Zure erosketa tiketa ikusi eta deskargatzeko modua izango duzu, paperarekin atzera eta aurrera ibili gabe. Oso erraza da zure tiket guztiak antolatuago eta beti eskura edukitzea. Zure aplikazioan aktibatu besterik ez duzu egin behar! Gainera, ingurumenari mesede egingo diozu, murriztu egingo baita CO2 isuria.

PRODUKTUEN ESKANERRA Dendan edo etxean erabili ahalko duzu, produktuen barra kodea eskanerrean paratuz. Horrela eskuratuko duzu: • Produktuaren informazio pertsonalizatua: azkenekoz noiz erosi zenuen eta aurrezki kupoirik baduen. • Nutrizio arloko informazioa eta Nutri-Score sailkapena. • Beste erabiltzaile batzuek produktuaren inguruan egin duten balorazioa.

JOLASTU ETA IRABAZI EROSKIn erosteak saria dakar! Jolas gehiago, berehalako sariekin. Jolas mota bat hilero eta sari gehiago.

HEMEN DITUZU ABANTAILA HORIEK ETA ASKOZ GEHIAGO

Eta hori guztia diseinu berrituarekin, abantaila guztiak pantailan dituzula: • Hauta ezazu ohiko denda zure eskaintzak eguneratuta edukitzeko. • Azken berrikuntzak: gure dendetako kontu aipagarrienen inguruko informazio eguneratua. • Sarbide zuzena on-line supermerkatura. • Ikusi zure saldoa, aurrezkia eta Travel puntuak begiratu batean. *5 €-ko kupoia, gutxienez 40 €-ko erosketa egindakoan trukatzeko; gehienez astebete egongo da bezeroaren eskura, eta 2020ko azaroaren 15a arte. EROSKI club-eko bazkideei emango zaie, EROSKI aplikazioaren bidez lehenbiziko aldiz identifikatzen direnean EROSKI club kontu digital batean edo aplikaziotik kontua sortzen dutenean. Lehenengo 100.000 bazkideentzat bakarrik.

11

08-13 VENTAJAS_2_EUS.indd 11

17/9/20 20:14


hilabete honetan

Ideia gehiago EROSKI club-en lagundu egin nahi dizugu dieta osasungarriagoa egiten eta modu orekatuagoan elikatzen. Horregatik, errezetak eskaintzen dizkizugu, artikuluak eta aurrezki kupoiak ongi jateko plan batekin, nutrizio arloko aholkulari batekin, txosten pertsonalizatu batekin eta askoz gehiagorekin.

“Elikadura zaindu nahi dut eta ohitura osasungarriak nahi ditut etxekoentzat. EROSKIren webgunean profil batzuk sortu ditut nire familiaren nutrizio kalkulagailua izateko, eta adituei galdetzeko aukera dut. Oso aipagarria iruditzen zait aholkuak eskuratzea ongi jateko, aldizkarian errezetak argitaratzea edo elikadura arloko tailer eta ekitaldietan parte hartu ahal izatea�

Mikel, EROSKI club-eko bazkidea

12

08-13 VENTAJAS_2_EUS.indd 12

17/9/20 20:14


Ongi jateko plana Jaso itzazu errezetak, ideiak, erronkak... ohitura osasungarriak sustatzeko: www.eroski.es/ plan-comerbien.

Nutrizio aholkularitza doan Elikadura arloko adituek erantzun egingo diete zure zalantzei eta galderei erabat doan.

Nutrizio arloko txostena

Nutrizio kalkulagailua zuretzat

Aztertu egiten du zure erosketak nolakoak diren eta hobetu egiten du zure etxeko elikadura.

Ikus ezazu zein de zure pisu osasungarria, zure gorputz masaren indizea edo egunero zenbat kaloria hartzen duzun.

ETA GAINERA... Tailerrak eta ekitaldiak

Entzute aktiboaren bidez parte hartzea

Gonbidapenak jasoko dituzu jardunaldi eta ekitaldietarako, adibidez sukaldaritza tailerretarako, dastatze saioetarako... www.eroski.es/eventos

Iritziak emateko eta solasean aritzeko eremuak, bezeroen focus group direlakoak... Probatu eta eman iritzia, zuri entzuteak lagundu egiten baitigu hobetzen.

EROSKI club aldizkaria Hor jakinaraziko dizkizugu joerak, berrikuntzak, ekitaldiak... eta zugan pentsatuz egiten dugun guztia.

13

08-13 VENTAJAS_2_EUS.indd 13

17/9/20 20:14


hilabete honetan

Ikasi eta ongi pasatu familian Familia Chef ikastaro-lehiaketa aurkeztu nahi dizugu, Basque Culinary Center ikastegiko BBC Culinary Club-ekin lankidetzan antolatu duguna. Familiei zuzendua dago, eta aukera emango die ez bakarrik onenekin sukaldean ikasteko, baita lehiaketa dibertigarri batean parte hartzeko ere, eta sari handi bat eskuratzeko bukaeran.

F

amilian kozinatzeak esan nahi du kalitatezko denbora pasatuko dugula elkarrekin, ikasi egingo dugula eta partekatu. Eta Familia Chef ekimenari esker, etxean denek ikusiko dute ikasteak beti uzten duela zaporerik onena. Gure webguneko plataforma digitaletik sartzen da ikastarora, eta familiek edozein unetan egin ahalko dute, eta modu dibertigarrian aurrera egin. Sarrerako modulu bat dauka eta beste lau ere bai,

bakoitzean sukaldeko zenbait alderdi lantzeko. Proposamen errazekin hasten da, eta mailan aurrera egin ahala, zailduz joango dira. Moduluetako bakoitzak zati teoriko bat dakar, ariketa praktikoak, errezeta bat pausoz pauso emana, bideoerrezeta bat eta azken galdetegia. Familia guztiak ikasiko du kozinatzen eta, trebezia gehiago hartu ahala, gora egingo du postuetan, eta aldatuz joango da mantalaren kolorea.

HONELAKOA DA FAMILIA CHEF

0. MAILA

1. MAILA

2. MAILA

3. MAILA

4. MAILA

Ikastaroari sarrera ematen zaio eta gastronomiaren historia kontatuz hasten da, sukaldeko oinarrizko kontzeptuak ikastearekin batean: tresneria, prozesuak, teknikak...

Sukaldean elikagaiak mozteko teknikak zein diren azaltzen da eta elikagai bakoitza zehazki nola mozten den. Aldi berean, zenbait labana mota erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek.

Ikastaroaren atal honetan sukaldean erabiltzen diren oinarrizko teknikak ikusten dira: irakitea, txingarretan egitea, erregostea, frijitzea... Zenbait errezetaren bidez, sakondu egingo da ikasketa prozesuan, eta elikagai bakoitzari behar duen puntua aurkituko zaio.

Gozogintza izango da protagonista. Zenbait errezeta landuko dira, eta horien bidez ikasiko dute zer-nolako teknikak dauden era guztietako gozoak eta postreak egiteko.

Platerak sorkuntzaz osatzen ikastea izango da ikastaroko azken pausoa. Errezetak aurkezten ikasteaz gain, azaldu egingo dute zer den janari hondarrei probetxua ateratzen dien sukaldaritza, hozkailuan daukaguna erabiltzen duena alegia.

14

14-15 BCC Especial Infantil_EUS.indd 14

17/9/20 20:15


ER

la en co OS KI

bo ra

ció n

co n

BC C

Cu lin

ub ar y Cl

pr es en

ta :

: IZA JE RE ND UN AP PL ATO SO Y ER NC UR PR IM UN CO PR E ES EL RS O , M UN CU M ILI A SIE FA LA

Un a

ve nt

ra aja pa

fa mi

lia s de

MANTAL GORRIA LORTU NAHI? Lehiaketa bat izango da eta familiek ek hor frogatu ahalko dute kide guztiak egiazko giazko sukaldari bihurtu direla. Parte-hartzaileak aileak sari baten zozketan sartuko dira, eta a ongi pasatzeko eta ikasten jarraitzeko aukera ukera emango die.

Thermomix TM6 + Familia Chef mantala bakoitzarentzat + ‘Imagine Food’ liburua EMAN IZENA FAMILIA CHEF-EN N eroski.es/eu/familia-chef/

15

14-15 BCC Especial Infantil_EUS.indd 15

17/9/20 20:15


hilabete honetan

Ohitura osasungarrietan heziz haurtzaro guztian Haurrei dieta orekatua egiten erakustea funtsezkoa da haien bilakaerarako. EROSKIn hainbat ekintza egiten dugu elikadura osasungarria sustatzeko, adibidez Elikadura Eskola eta Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa, zeina zabaldu egin den 3 urtetik 12ra, eta hainbat berrikuntzarekin dator gainera.

izentasuna bidea egiten ari da, bereziki haurtzaroan. Horrelaxe baieztatu dute Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta ikerketa zientifikoek, besteak beste Aladino Ikerketak (Espainiako Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioak egina da) eta Espainiako Herritarren Nutrizio eta Elikadura Ohituren Azterketak (EROSKI Fundazioak sustatu du). EROSKItik, prebentzio lana egiten ari gara haurren gizentasunarekin, elikadura orekatua sustatuz eta

bizi ohitura osasungarrietan heziz. Gainera, Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa lantzen ari gara ikastetxeetan, Hazteko energia ekimenaren barrenean. Programak zati teoriko bat dauka, adin bakoitzera egokitua: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Unitate didaktikoetan honako gai hauek lantzen dira besteren artean: elikadura orekatua, bizi ohitura osasungarriak, tokiko produktuak, munduko

1.305.174 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programan, eta helburua da bi milioi haurrengana eta haien familietara iristea 2025erako.

16

16-17 ALIMENTACION INFANTIL_2_EUS.indd 16

18/09/20 12:06


Batzorde batekin lankidetzan ari gara, non hainbat arlotako profesionalak biltzen diren: medikuntza, nutrizioa eta dietetika, psikopedagogia eta pedagogia. Eta beste erakunde batzuekin ere bai, adibidez Basque Culinary Center, Unicef eta WWF-rekin.

beste leku batzuetako dietak eta planetaren iraunkortasuna. Bigarren zatia praktikoagoa da, eta tailerrak eta jolasak izaten ditu, non menu orekatu eta osasungarri bat nola egin ikasten duten haurrek. Horretarako, ekoizleak ezagutuko dituzte lehen eskutik, erosketa zerrenda orekatu bat egiten ikasiko dute eta, azkenik, kozinatu egingo dituzte dendan erositako produktuak, Basque Culinary Centerreko sukaldarien laguntzarekin. 2012. urtean jarri zen abian ekimen hori, eta aurten berritu eginda; eduki berriak eskainiko ditu, eta Covid-19ak eragindako beharrizan berriei egokitzeko, on-line

tailerrak eskaniko dira lehen aldiz. Gure dendetan bertan eta tokiko ekoizleen instalazioetan egiten ziren tailerren ordez, bideoak landuko dira aurten, ikasgelan eta familian ikusteko. Horretaz gain, Ikasgelako Sukaldariaren Tailerraren bertsio digital bat sortu da, zeina Basque Culinary Centerrekin lankidetzan egiten dugun. IKASTURTE HONETARAKO BERRIKUNTZAK • Webgune hobetua. Urriko lehen astetik aurrera, berritu egingo dugu Hazteko Energia Heziketa Programako Elikadura Eskolaren weborria, errazagoa, dibertigarriagoa eta intuitiboagoa izan dadin.

• Interakzio jolasa. Interakzio jolas bat txertatu dugu elikadura orekatua sustatzeko; maila bat baino gehiago izango du, adin tarte batzuetara egokituta: 6-8 urte, 8-10 urte eta 1012 urte. • Baliabide digital gehiago guraso eta irakasleentzat. Tresna baliagarri eta dibertigarriak txertatu ditugu baliabide digitaletan: ipuinak, jolasak, bideoak, eta abar. • Baita 3-6 eta 6-8 urte arteko haurrentzat ere. Zabaldu egin dugu Heziketa Programa 3 urtetik 8ra bitarteko neska-mutilentzat; berariaz adin horietarako diseinatuta dauden edukiak txertatu ditugu (ipuinak, unitate didaktikoak, jarduera esperimentalak eta jolasak),horien motibazioa eta jakin-mina pizteko eta ohitura osasungarriak modu dibertigarrian ikasteko. Horretaz gain, jarraitu egingo dugu Elikadura Eskolak dituen gainerako ekimenekin, adibidez Imagine Food lehiaketarekin, non errezeta osasungarrien marrazkiak lantzen diren. Azken ekitaldiko liburua gure web-orrian dago, 30 errezetarik onenekin: www. escueladealimentacion.es/es

17

16-17 ALIMENTACION INFANTIL_2_EUS.indd 17

18/09/20 12:07


hilabete honetan

SASOIKO FRUTAK

Udazken koloretan Sasoian sasoiko frutak une horretantxe egoten dira ongien helduta eta orduan izaten dute zapore gehien. Gainera, hurbileko lekuetatik etorri ohi dira saltokietara, eta horregatik, eragin txikiagoa izaten dute ingurumenean.

rutak oso aberatsak dira nutrizioaren ikuspegitik, bitamina eta mineral asko eta askotarikoak ematen dituztelako eta zuntza ere bai. Osagai horiek edukita, ordezkaezinak dira neska-mutikoen dietan. Urrian, gure frutategiei aldatu egiten zaie kolorea, eta udako fruten lekuan, beste batzuk agertzen dira, adibidez txirimoiak, gaztainak, granadak, mertxikak, sagarrak eta mandarinak. Etxera sasoiko frutak eramateak aurrezteko aukera ematen du, prezioz doituagoak egoten baitira. Freskotasunari eta propietateei ere hobeto eusten diete, eta, aldi berean, lagundu egiten dizute ingurumena zaintzen, hurbileko elikagaiek arrasto ekologiko txikiagoa uzten duelako.

18

18-19 FRUTA_EUS.indd 18

17/9/20 20:24


EROSKI NATUR MANDARINA Oso erraz zuritzen da, eta horrexegatik da hain egokia haurren elikaduran zitrikoei leku bat egiteko. EROSKI Natur mandarinak Valentziako Erkidegotik datoz, non tenperaturak epelak diren gauez eta beroak egunean zehar; horri esker, hobetu egiten zaie zaporea eta lurrina. Ugari izaten dituzte flabonoideak, folatoak, C bitamina eta potasioa.

INGURUMENAREN GAINEKO KALTEA MURRIZTUZ EROSKI Natur frutek egoki betetzen dituzte GLOBALG.A.P zigiluaren baldintzak, zeinak bermatu egiten duen modu jasangarriagoan landatu direla, ahalik eta gehiena txikituz ingurumenaren gaineko kalteak. Produktu kimiko gutxiago erabiltzen da izurriteak kontrolatzeko, eta probetxu handiagoa ateratzen zaie inguruko baliabide naturalei.

EROSKI NATUR GRANADA Oso fruta originala da eta erraz jaten dena bere hazi gozo eta guriei esker, gominolak balira bezala. EROSKI Natur granadek Mollar de Elche Jatorri Izen Babestua dute eta Alacantetik heldu dira, non klima pribilegiatua duten neguan tenperatura leunekin eta prezipitazio gutxirekin; horrek gozotasun handiagoa ematen dio fruituari.

MERTXIKA

SAGARRA

TXIRIMOIA

Fruta hezurdunak oso atsegin izaten dituzte haurrek, eta mertxika berantiarrari esker (uzta bukaeran biltzen da), urriko barietate horren gozotasunarekin eta freskotasunarekin gozatzen jarraitu ahalko dute. Kolore horia eta laranjaxka duten gainerako frutek bezala, betakarotenoa dauka, zeinak herdoilaren aurka egiten baitu.

Ezin egokiagoa da otordu artean mokadutxo bat egiteko, eta aski egokia haurren dietan sartzeko. Oso osatua da, freskagarria eta erraz jaten eta digeritzen dena. Sagar motarik gozoenak nabarmentzen dira, Red Delicious eta Anbrosia esaterako, baina guztira hamabost mota aurkituko dituzu gure frutategietan.

Oso fruta interesgarria da, zapore gozoa eta testura krematsua duena, koilara batekin jateko modukoa. EROSKI markako txirimoia guztiak Itsasertz Tropikala esaten zaion eremutik datoz, Granada hegoaldetik, Malaga eta Almeria artean. Hurbilekoak izateak hobetu egiten du horien kalitatea, fruta hori oso sentibera baita kolpe eta urratuekin, eta zenbat eta bidaia motzagoak egin, orduan eta egoera hobean iritsiko dira.

19

18-19 FRUTA_EUS.indd 19

17/9/20 20:24


hilabete honetan

Mandarina tarta OREA EGITEKO 50 g espelta irin 50 g zekale irin (osokoa) 30 g intxaur (makadamiakoak, birrinduta) 20 g almendra irin 50 g azukre hauts (glas) 80 g gurin hotz (laukitxoetan) Arrautza 1 (ertaina) Gatza MANDARINA KREMA EGITEKO 100 ml mandarina zuku eta bi mandarinaren azal birrina 150 g azukre 3 arrautza 2 hosto gelatina 150 g gurin Arrautzaren zuringoak, 112 ml 160 g azukre Koilarakada 1 arto fekula Koilarakada erdi ozpin

NOLA PRESTATU. Nahasi ontzi batean irinak, intxaurrak, glas azukrea eta gatza. Erantsi gurina eta bateratu guztia. Bota arrautza eta egin ore bat. Jarri orea gainazal irineztatu batean eta landu. Bildu film garden batekin eta utzi egonean hozkailuan ordubetez. Zabaldu orea arrabola baten laguntzarekin, 5 mm-ko lodiera duen zirkulu bat osatu arte. Eman koipea moldeari, estali orearekin, moztu sobera gelditu dena eta estali film gardenarekin. Utzi hozkailuan beste 30 minutuz. Estali orea labeko paperarekin, bete moldea pisuekin edo lekale lehorrekin eta sartu labean 20 minutuz 180 ºC-an. Kendu papera eta pisuak, eta eduki labean beste 10 minutuz. Gorde geroko. Hidratatu gelatina ur hotzetan 10 minutuz. Nahasi ontzi batean azukrea, mandarina

azalaren birrina, mandarinen zukua eta arrautzak, eta irabiatu. Egin eltzetxo batean su eztian, eragiteari utzi gabe, loditzen den arte. Sartu gelatina eltzetxoan eta utzi desegin arte. Atera sutatik eta erantsi gurina. Nahasi dena bateratu arte. Zabaldu krema orearen gainean eta utzi hozkailuan hoztu dadin solidotzen den arte. Prestatu merengea arrautza zuringoekin. Bahetu arto fekula merengearen gainean, erantsi ozpina eta irabiatu berriz ere. Sartu merengea gozogintzako mauka batean eta apaindu tarta. OHAR DIETETIKOA Errezeta honek ugari ematen ditu gantz saturatuak eta azukreak, eta hortaz, neurrian jatea komeni da. Nutrizio arloko profila hobetzeko, osoko irinak, datilak edo aranpasa irabiatuak erabil ditzakegu azukreen ordez, eta oliba olio leun bat gurinaren lekuan.

0,89 € ERRAZIOAK

Errazioak: 8 - 12

Zailtasuna

Denbora

90’

30’ hozteko

NUTRI-SCORE

A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

448 %22

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

31,43G 14,40G 26,56G 0,25G %45

%72

%30

%4

Hutsik egiten ez duten errezetak

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

20

20 RECETA MANDARINA_EUS.indd 36

17/9/20 20:30


Danone mintzo da

erako

‘Aldaketa elikatuz’: erosketa osasungarriago eta jasangarriagorantz Danone orain dela 100 urte sortu zen, elikagai sinple eta natural batetik abiatuta. Jogurta zen elikagai hori, eta neska-mutilen osasuna hobetzea zen haren helburua. Gaur egun ere jarraitu egiten du osagai naturalekin eta nutrizio kalitate handikoekin egindako produktuak eskainiz. hobetzen, adibidez nutrizio arloko etiketaren bidez.Nutri-Score sistemak osasunaren eta nutrizioaren arloko adituen babesa dauka, eta erraztu egiten du elikagaiak hautatu eta alderatzea horien nutrizio profila kontuan hartuta, 100 gramo bakoitzeko datuak ematen baititu. Danone borondatez hasi zen Nutri-Score sistema erabiltzen bere markako elikagaietan, 2019an; jogurtekin eta haurrentzako esne hartzituekin hasi zen, eta mantsomantso, bere produktu eta marka guztiei ari zaie ezartzen. Familiek hautatzen dituzten Danone elikagaien %83k* A eta B mailak dituzte Nutri-Score sisteman.

ALDAKETA JASANGARRIA Kontsumo handiko enpresen artean, Danone izan da lehena Espainian BCORP ziurtagiria lortzen, zeinak aitortu egiten dituen jardunbide egokiak balio kate guztian eta enpresen jarduna ere balioetsi egiten du estandarrik zorrotzenak betetzen dituztenean gizarte ekintzan eta ingurumen, gardentasun eta erantzukizun arloetan.

21 BRANDED DANONE_EUS.indd 50

NUTRI-SCORE

A B C D E

NUTRI-SCORE

A B C D E

NUTRI-SCORE

A B C D E

Iturria: Danone. Salmentei buruzko barne datuak, 2018ko urria-2019ko azaroa.

A

ldaketa elikatuz ekimena abiarazi dute Danonek eta beste erakunde batzuek, asmo handi batekin: indarrak batu eta elikadura oinarritik bertatik iraultzea. Lehenbiziko pausoa izan da eskolaren zereginari garrantzia ematea elikatzeko ohituren, jasangarritasunaren eta osasunaren inguruko ezagutzak jasotzeko gune gisa. Eskolan hasten da aldaketa eta etxean ere bai, eta horregatik da beharrezkoa familiak partaide egitea eta erosteko garaian hartzen dituzten erabakietan laguntzea. Danonek tresna sinpleak eskaintzen dizkie familiei, eta horien bidez laguntzen die elikagaien ezagutza

17/9/20 20:27


hilabete honetan

Txirimoia biscuit-a 500 g txirimoia (mamia) 3 laranjaren zukua (200 g) 4 zatitxo jengibre (zuritua) Kanela zotz 1 Lima edo limoi azalaren zatitxo 1 200 g esne gain (%35) Bi arrautzaren zuringoak Koilarakada eta erdi ezti Agabe ziropa edo datil ziropa NOLA PRESTATU. Birrindu txirimoiaren mamia eta gorde geroko. Zukutu laranjak eta iragazi zukua. Jarri eltzetxo batean egosten su eztian beste osagai hauekin: jengibrea, kanela eta limaren edo limoiaren azala. Irakiten hasten denean, atera sutatik eta estali. Utzi egonean ordubete gutxienez (zenbat eta denbora gehiago, orduan eta zapore biziagoa izango dute espeziek). Atera jengibrea, kanela eta azala, eta nahasi laranja zuku espeziaduna txirimoiaren azalarekin.

Harrotu zuringoak eta erantsi aurreko nahasturari, orain ere biribilean eginez mugimenduak. Izoztu ordubetez. Ondoren, bota moldeetan eta sartu berriz ere izozkailuan gutxienez 6-8 orduz. (Izozki makina badugu, utzi 2 orduz hozkailuan eta eman izozki itxura makinan).

Errazioak: 4

Zailtasuna

75’

+ hozteko tartea

NUTRI-SCORE

Zerbitzatu baino hamar minutu lehenago, atera izozkailutik, kendu moldeak eta zerbitzatu. OHAR DIETETIKOA Izozki krematsua da, ahosabaian ukitu berezia uzten duena fruta eta espezien nahasturari esker. Izozki makinarik gabe ere egin daiteke.

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

324 %16

Nutrizio arloko ezaugarriak. Zapore gozoko fruta da txirimoia, eta bananak adina karbohidrato izaten du, %20 inguru. Nutrizio arloko Semaforoan ageri diren azukreetako asko txirimoiak berez dituenak dira, eta mami guztia hartzen dugunez, horien eragina ez da azukre libreena bezalakoa (zukuak eta eztiak izaten dituztenak). Gainera, C eta B6 bitaminak eta potasioa hartzeko iturria da.

Denbora

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

17,28G 10,80G 35,95G 0,14G %25

%54

%40

%2

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

1,60 â‚Ź ERRAZIOAK

Trikimailua. Azukre libreak erdira murriztu daitezke eztia kenduta.

Erdi-harrotu esne gaina hotz-hotza dagoela, eta bota agabe edo datil ziropa eta eztia. Nahasi esne gain harrotua txirimoia purearekin eta laranjarekin, mugimenduak biribilean eginez.

Hutsik egiten ez duten errezetak

22

22 RECETA CHIRIMOYA_EUS.indd 22

17/9/20 20:28


Kellogg mintzo da

erako

W. K. Kellogg Proteina Begetalak: aukera begano bat zure gosarietarako Eguna hastean, gosaria izaten da lehenbizi egiten dugun gauzetako bat. Hori dela era, funtsezkoa da egunari ekitean elikadura askotarikoa, orekatua eta gustagarria egitea, horrek lagundu egin baikaitzake egunean zehar ongi sentitzen.

roteinak ezinbestekoak dira elikaduran, mantenugai horrek zuzenean parte hartzen baitu giharrak eta hezurrak hazteko eta osatzeko prozesuan. Eta zer hobea eguna hastean mantenugai horri tarte bat egitea baino proteina iturri diren zerealak janez gosari garaian! Eta gainera aukera begano bat nahi baduzu gosari gustagarri bat egiteko eta mantenugaiak zureganatzeko, W.K Kellogg Proteina Begetalak hauta dezakezu, zereal kurruskatsuak eta labean egindakoak konbinatzen dituen aukera gustagarri bat. W.K Kellogg markako produktu

ere; izan ere, konpainia sortu zuenaren espiritu filantropikoari jarraituz, pakete bakoitzarekin 0,10 â‚Ź bideratzen dira nekazaritza jasangarria sustatzen duten proiektuetara, eta gosariak eskaintzen dizkiete beharrean direnei. Gainera, elikadura askotarikoa eta orekatua egiten duzunean, zapore sorta ezin gozoagoa da eta, gainera, ona duten elikagaiak ere txertatuz eta komunitateari lagunduz, ongi lagundu egingo digu geure burua sentitzen zara. zaintzen, landare jatorriko osagai elikagarriekin eginak baitago. Halakoxeak dira W.K Kellogg Proteina Begetalak ere; bi motatakoak daude, Granola Originala eta Granola Txokolate Beltzarekin eta Kokoarekin, eta proteina begetalak hartzeko iturriak dira eta zuntz ugari ematen dute. Ez daukate palma oliorik, ezta lurrin eta koloragarri artifizialik ere, eta egokiak dira dieta beganoa egiten dutenentzat. W.K. Kellogg zerealak eta granolak, ongi jaten laguntzeaz gain, lagungarriak dira ongi senti zaitezen

W.K.Kellogg Proteina Begetalak proteina iturri dira, eta lagundu egiten dute zure gihar masari eusten. Goza ezazu horiekin dieta askotariko eta orekatu baten barrenean eta bizimodu osasungarria eginez. Sar zaitez www.wkkellogg.com helbidera eta ikusi zenbat ekimen on ari garen laguntzen.

23 BRANDED KELLOGS_2_EUS.indd 50

18/09/20 16:20


hilabete honetan UNTXI HARAGIA

Osasungarria eta merkea Ez da oso ezaguna haragi zurien artean. Indioilar eta oilasko haragiak bezala, untxiarenak ere gantz gutxi izaten du, eta oso aukera erakargarria da etxeko haurrentzat, era askotan presta daitekeelako eta nutrizio balio aipagarriak dituelako. Eta prezioa ere ona izaten du, gainera.

O

so gomendagarria da haurren elikaduran untxi haragia sartzea. Proteina iturri bikaina da, eta proteinak beharrezkoak dira hezurrak handitu eta garatu daitezen. Mineralak ere ematen ditu, adibidez fosforoa, zeinak lagundu egiten duen hezurrak eta hortzak egoki mantendu daitezen, eta selenioa ere badu, immunitate sistemaren

funtzionamendua laguntzen duen minerala; bitaminetan, berriz, B6 eta B12a nabarmentzen dira. Horretaz gain, oso haragi moldakorra da sukaldean eta erraz prestatzen dena. Ongi etorri ohi da sarrerako edo lehen plater gisa, eta erreta jar daiteke, labean, plantxan, erregosita, gisatuta... Zapore leunekoa eta digestio errazekoa

da gainera, eta horrek oso egoki bihurtzen du neska-mutikoentzat. EROSKIn aukera zabala duzu untxi haragietan, bai salmahaian (zuk nahi bezala prestatuko dizute gure langileek) eta bai ontziratuta ere. Haurrentzat bereziki egokiak dira hezurrik gabeko zatiak (prestatuta heldu dira), adibidez hezurrik gabeko solomo osoak eta xerratuak.

SAIHETSAK

SOLOMOAK ETA SOLOMO XERRAK

Beste zatiek baino haragi gutxiago daukate, baina oso egokiak dira gisatuetan eta arrozekin jartzeko, zapore handia ematen dute eta.

Solomoari hezurra kentzean lortzen da xerra, eta praktikoagoa izateaz gain, errazago jaten da.

IZTERRAK Zapore leunekoa da, eta gantz gutxien duena untxi haragietan.

BESOAK Hezurra daukaten arren, haurrek estimu handitan izaten dituzte, oso erraz jaten baitira.

24

24 CONEJO_MD_EUS.indd 36

17/9/20 20:46


Untxi kazola espeziaduna zitrikoekin, olibekin eta kuskusarekin Untxi 1, zatitua ¼ koilarakadatxo kanela ½ koilarakadatxo piperbeltz (beltza) 2 tipula 2 baratxuri atal 100 ml ardo zuri 500 ml oilasko salda Ereinotz hosto 1 Limoi 1 Laranja 1 150 g oliba berde Limoi erdia Laranja erdia Martorri xehatua Oliba olioa 120 g kuskus Gatza

NOLA PRESTATU. Jarri untxia beratzen espeziekin eta gatzarekin kozinatu baino ordubete lehenago. Bota olioa zartagin batera eta gorritu untxia. Atera eta gorde geroko. Zartagin horretan bertan, erregosi tipula eta baratxuria kolorea hartzen hasten diren arte. Erantsi ardo zuria eta kozinatu minutu batzuetan, lurruntzen den arte. Bota oilasko salda, limoiaren eta laranjaren zukua, ereinotza eta gatza. Kozinatu guritzen den arte. Erantsi olibak eta limoiaren eta laranjaren azala. Eduki 15 minutu su ertainean, estalita. Atera sutatik eta erantsi martorria.

OHAR DIETETIKOA Oso plater mediterraneoa da, non olibak eta espeziak ez diren oso ohikoak. Entsalada batek edo berdurekin egindako beste edozein errezetak lagunduta, oso menu osasungarria osatuko dugu. Nutrizio arloko ezaugarriak. Olibak gantz ugariko fruituak dira, ahuakateak bezala; bereziki, azido oleikoa ematen dute. E bitamina daukate, burdina eta potasioa, eta baita kaltzio pittin bat ere. Trikimailua. Oliben artean, hauta itzazu gatz gutxikoak, eta egin gauza bera saldarekin ere, errezetak gatz gutxiago eduki dezan.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

100’

Prestatu kuskusa paketean ageri diren jarraibideekin, eta zerbitzatu untxia kuskusarekin batean.

NUTRI-SCORE

A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

482 %24

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

17,99G 4,16G 6,40G 3,03G %26

%21

%7

%50

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Hutsik egiten ez duten errezetak

1,93 € ERRAZIOAK

25

25 RECETA CONEJO_EUS.indd 25

17/9/20 20:47


etxaldetik mahaira

EROSKI NATUR OILASKOA, ANIMALIEN ONGIZATEA ZAINDUZ

Etxaldetik mahaira Hazteko sistema bereizgarri batek eta animalien ongizatearekin dugun konpromisoak ezaugarri paregabeak eta kalitate handiagoa ematen dizkiote EROSKI Natur oilaskoari. Kontatu egingo dizugu oilasko horiek nola iristen diren etxaldetik gure dendetaraino.

E

ROSKIn zuzenean lan egiten dugu ekoizle kooperatibekin edo elkarteekin, adibidez AN Taldearekin, zeinak Taxoaren baitu egoitza, Nafarroan. Guztira 42.000 nekazari eta abeltzain baino gehiago biltzen ditu, eta horiek kudeatzen dute pentsu eta zerealen

1

ekoizpena, arrautzak inkubatzeko prozesua, gizentzeko etxaldeak, oilasko haragia prestatzeko eta zatikatzeko lanak eta garraioa. Era horretan, bermatu egiten da prozesu osoaren balio katea eta kontrola, eta inguruaren jasangarritasuna ere bai.

EROSKI NATUR OILASKOA HAZTEKO PROZESUA

EROSKI Natur oilaskoa lantzen duten etxaldeetan darabilten teknologiak neurtu egiten ditu tenperatura eta hezetasuna, eta bermatu egiten du egokienak direla hegaztiaren bizi ziklo bakoitzerako. Gainera, segurtasun sistemak

ere badituzte argia, ura eta elikadura kontrolatzeko. Bestalde, hegazti hazleek formazioa eta laguntza jasotzen dute albaitari taldearengandik, eta talde horrek ikuskatze lanak egiten ditu animaliak baldintzarik

onenetan haziko direla ziurtatzeko. Etxaldean lau espezialitate daude: hazkuntza, ugalketa, inkubagailua eta gizentzea. Instalazio guztiak penintsula iparraldean daude, Nafarroako ekoizpen zentrotik ahalik eta gertuena.

UGALTZEKO ETXALDEAK Oilo erruleak etxalde horietara eramaten dituzte, eta 40 aste inguru egiten dituzte horietan. Arrautzak jartzen hasiko dira 24. astetik 60. astea bitarte.

HAZTEKO ETXALDEAK Oilo erruleak haziz hasten da prozesua; horiek jarritako arrautzetatik jaioko dira txitak. Oiloak egun batekin iristen dira hazteko etxaldera, eta 20 aste egiten dituzte han. Kontrolatu egiten diete elikadura, eta bermatu egiten da behar bezalako zainketak jasoko dituztela.

26

26-29 POLLO_2_EUS.indd 50

17/9/20 20:49


Carmen Ropon, Zaldibian AN Taldeko etxaldea duen kidea (Gipuzkoa).

ELIKADURA KONTROLATUA Hegaztien dieta egokitu egiten da bizitzako ziklo bakoitzera, eta EROSKI Natur oilaskoen elikadura %100 begetala da: %50 artoa -horrek ematen dio kolore horia haragiari - eta zereal aleak. Animalien ongizaterako jardunbideetako bat da hori, zereala mokokatzeak lagundu egiten baitu hegaztien bilakaera naturala eta hobetu egiten du digestio funtzioa.

INKUBAGAILUA

GIZENTZEKO ETXALDEAK

Oiloek arrautzak jarri ondoren, inkubagailura eramaten dituzte, eta 21 egun egiten dituzte han txitak jaio arte. Inkubagailuak azken teknologiak darabiltza girorik erosoena lortzeko. Biosferarik egokiena sortzen da arrautzentzat, inguru naturalean inkubatze zikloak izaten dituen baldintza berberekin. Informatikoki kontrolatzen dira tenperatura, hezetasuna eta CO2 maila. Gainera, arrautzei modu automatikoan ematen zaie buelta, inkubatze prozesu naturala ahalik eta modurik fi delenean irudikatzeko txita arrautza barrenean hazten ari denean.

Jaio eta egun bat egin dutenean, garraio klimatizatuetan sartu eta gizentzeko etxaldeetara eramaten dituzte txitak. Abeltzainek animalien ongizaterako teknikak erabiltzen dituzte hegaztiek behar bezalako bilakaera eduki dezaten neurri egokira iritsi eta prozesatze plantara eramateko.

AN Taldeak hornitzen ditu etxaldeetako oilo erruleak eta oilaskoak elikagaiz, eta kooperatiba horretako nutrologoek bermatu egiten dute zerealak eta mantenugaiak modu seguruan eta egoki konbinatuta daudela.

27

26-29 POLLO_2_EUS.indd 26

17/9/20 20:49


etxaldetik mahaira

2 3

ETXALDETIK, HEGAZTIAK PROZESATZEKO ZENTRORA Oilaskoak kamioietan eramaten dituzte Hegaztiak Prozesatzeko Zentrora, kutxatxo zimurtsuetan sartuta; Air Flow sistema daramate, aireari sartzen uzten diona. Horrela erosotasunik handiena lortzen da hegaztientzat.

HEGAZTIAK PROZESATZEKO ZENTROAN HARRERA Hegaztiak iristeko gelak 24 ยบC-ko tenperatura dauka eta argi ultramorea. Horrek, eta tenperatura kontrolatzeak, aukera ematen du baldintzarik egokienak birsortzeko hegaztiak lasai eta ongi egon daitezen harreran zain daudenean. Oilasko etxalde bakoitzak identifikazio bat izaten du, eta horrela kontrolatzen da produktuaren trazabilitatea.

PROZESATZEA Oilaskoak hil egiten dituzte, ur irakinetan sartu eta zatikatu; AN Taldearen instalazioetan egiten dute hori guztia. Zati bakoitza (izterra, hegoak, bularkiak...) ontziratu egiten da, etiketa jartzen zaio, eta 2 ยบC-ko tenperaturan edukitzen dute. Planta automatizatu batean egiten dute hori guztia, eta prozesuaren, kokapenaren eta instalazioetako materialen helburua izaten da arriskuak murriztea eta garbitzeko eta esterilizatzeko lanak erraztea.

KALITATE KONTROLA Ikusmen sistema artifizial batekin egiten da prozesu hori. Oilasko bakoitzari zortzi argazki ateratzen dizkiote, eta gero ordenagailu batek aztertzen ditu; horri esker, animaliak sailkatu egiten dituzte ezarrita dauden parametro batzuen arabera: pisua, kolorea, forma... Gainera, ontziratzeko fase bakoitzean, kalitate saileko profesionalek ziurtatu egiten dute dena ongi egokitzen zaiela jarritako eskakizunei, bai produktuari berari jartzen zaizkienei eta bai ontziei eta etiketei ere.

BANATZEA Oilasko erretiluak prozesatu eta azken kalitate kontrola egiten diete eskariak prestatu aurretik, eta ondoren garraiatu egiten dituzte hozkailu sistemak dituzten kamioietan. Kargatzeko nasek ixte bikoitzeko teknologia darabilte, eta horrela bermatzen da tenperatura egokia izango dutela eta saihestu egiten da produktua kanpoko eragileekin harremanetan egon dadin.

28

26-29 POLLO_2_EUS.indd 27

17/9/20 20:49


ANIMALIEN ONGIZATEA EROSKI Natur oilaskoak Animalien Ongizate ziurtagiria dauka, zeina Nekazaritzako Elikagaiak Ikertzeko Institutuak (IRTA) eta Nekazaritza Ikerketarako Euskal Institutuak (Neiker) homologatuta dagoen; bi erakunde horiek Europan ereduzkoak diren protokoloak erabiltzen dituzte, Welfare Quality eta AWIN hain zuzen. Animalien ongizate baldintzak neurtzeko, alderdi hauek hartzen dira kontuan: egoitza, elikadura, osasun egoera eta animalien jokabidea. Adierazle batzuk kontuan hartuta neurtzen dira alderdi horiek, adibidez tamaina, itxura, hegaztiaren lumak, gaixotasunak eta oilaskoaren jokabidearen inguruko behaketa. Bestalde, hazten diren etxaldeek argi eta aireztatze naturala izaten dute, oilaskoek leku gehiago izaten dute mugitzeko, eta aberasteko materialak ere jartzen dizkiete, adibidez idulkiak, pertxak, makilak edo zabuak horietan gora igo daitezen eta altuera batean baino gehiagotan ibili.

5

4

GURE PLATAFORMETARA GARRAIATZEA Hegaztiak Prozesatzeko Zentrotik atera eta EROSKI Taldeko plataformetara bidaltzen dituzte hozkailua duten kamioietan, hotz katea ez dadin eten.

EROSKIREN PLATAFORMA Gure plataforman begiz ikuskatzen da produktua, ontzia eta etiketa, eta egiaztatu egiten da kalitatea. Baldintza guztiak betetzen badituzte, eskariak kutxaz kutxa prestatzen dituzte, denda bakoitzaren beharretara egokituta. Plataformatik, oilaskoak kamioi txikiagoetan joaten dira supermerkatu bakoitzera.

6

GURE DENDETAN Oilasko haragiaren erretiluen eremura iristen dira produktuak, eta harategiko langileek dendan kokatzen dituzte; atal osoak, berriz, salmahaian jartzen dituzte. Edozein zalantza sortzen bazaizu, haiek azalduko dizute Natur oilaskoaren inguruan jakin nahi duzun guztia: jatorria, hazteko metodoa, ziurtagiriak... Gainera, kozinatzeko moduei buruzko aholkuak ere emango dizkizute, eta eskariak ere egin ahalko dituzu, produktua azkar eta eroso eraman dezazun etxera. EROSKIko gainerako espezialistek bezala, aditu talde bikain batekin ikasten dute, eta beren jakintza eta esperientzia azaltzen diete produktuen eta erabileren inguruan, prestatze tekniketan eta elikadura arloko segurtasunean.

29

26-29 POLLO_2_EUS.indd 28

17/9/20 20:49


etxaldetik mahaira

EROSKIn aurkituko dituzun oilasko motak KONBENTZIONALA Modu intentsiboan hazten dituzte, baina ez daitezke egon 19 oilasko baino gehiago metro koadro bakoitzean. Landare jatorriko elikagaiak jaten dituzte, garia, soja eta garagarra oinarri hartuta. Hazkunde azkarreko hegaztiak dira, eta 42. egunerako 2 kilo izaten dituzte. Kiloak 2,49 € inguru balio du.

EROSKI NATUR LANDAKO OILASKOA EROSKI Natur oilaskoa ez bezala, landako hau kanpora irten daiteke hazkunde garaian. Zerealen bidez elikatzen da (%70), eta artoa izaten da %50-%60 artean. Hazkunde denbora: 60 egun. Oilasko osoaren prezioa: 4,95 € kiloak.

EROSKI NATUR OILASKOA Barnealdeko hazkunde sistema estentsiboa erabiltzen da. Animalien ongizatea hobetzeko elementuak jartzen dituzte, adibidez lasto fardoak, kotak eta gisakoak. Landare jatorriko elikagaiak jaten dituzte, artoa (%50) eta zerealak. Hazkundea 56 egunekoa izaten dute. Prezioa 3,95 €-koa da kiloko, eta aukerarik onena da kalitate-prezioetan.

OILASKO EKOLOGIKOA Aske hazten dira, eta gutxieneko eremu bat eduki behar dute (4 m2-ko larrea oilasko bakoitzeko) eta gutxienez zortzi orduko atsedena argi artifizialik gabe. Pentsu ekologikoa edo arto naturala jaten dute. Hazkunde mantsokoak dira (81. egunean hiltzen dituzte). Alderdi horiek bermatzea garestiagoa da ekoizlearentzat, eta horregatik izaten du prezio handiagoa: 9-10 € kiloak.

30

30-31 POLLO_3_EUS.indd 30

17/9/20 20:51


Iokin Zuloaga, AN Avícola Mélida, SL enpresako zuzendari nagusia

“Oilaskoak ongi bizi izateak esan nahi du haragia kalitate gorenekoa izango dela” AN Taldea kooperatiba bat da, eta 42.000 bazkide baino gehiago ditu zortzi erkidegotan. Laurogeiko urteen bukaeran hasi zuen jarduera. 2006. urtean AN Avícola Mélida sortu zen, eta egunean 160.000 oilasko prozesatzeko gaitasuna duen zentro bat eraiki zuten, non 450 lagun ari diren lanean.

Noiztik ari zarete EROSKIrekin lankidetzan? Gure proiektua abian jarri genuenean bertan hasi ginen EROSKIrekin, eta sendotu egin da hornitzaile gisa dugun harremana, zeina komertziala baino gehiago den. Zer-nolako erronkei aurre egin behar izan diezue? Natur oilaskoa lortzea izan zen handiena, merkatuan gainerakoetatik bereiziko gaituen produktua eskaintzeko, eta oso harrera ona izan du. Eta beste bat izan da Animalien Ongizatearen zigilua txertatzea. Zeri ematen diozue balio gehien gurekin lan egiteko orduan?

Bi enpresek balio berberak ditugu: kooperatibak gara, eta funtsezkoak dira gizarte erantzukizuna, ongizatea eta hurbiltasuna. Zer dakar harreman horrek? Egonkortasuna, eta horrek aukera ematen digu gure bizimodua ziurtatzeko eta EROSKIren dendetara iristen diren oilaskoak hainbesteko arretarekin zaintzen jarraitzeko. Zergatik da garrantzitsua oilaskoak hazteko modua? Oilaskoak ongi bizi izateak esan nahi du haragia kalitate gorenekoa izango dela. Hazteko

Honela banatzen da EROSKI Natur oilaskoaren prezioa BEZa

baldintzek erabateko eragina dute azken produktuaren emaitzan. Beharrezkoa al da zerealen eta pentsuen ekoizpena ere kontrolatzea? AN Taldeko kide izanik (Espainiako lehen zereal ekoizlea da), pentsuaren elaborazioa koordinatua dago, eta dieta espezifikoa izaten du oilasko mota bakoitzak. Norantz ari da egiten oilaskoen hazkuntza? Uste dut kontsumitzaileek garrantzia emango diotela hurbileko ekoizpenari eta ekoizpen eredu jasangarriei eta ingurumena errespetatzen dutenei.

Kiloaren salmenta prezioa

3,95€

0,36€

HAZKUNTZA KOSTUA

1,20€

Elikadura, soldatak, etxaldeko inbertsioen amortizazioa (berogailua, argia, ura, eta abar), mantentze lanak eta garraioa (arrautzak inkubagailura eramatea, oilaskoak etxaldera, eta oilaskoak prozesatzeko zentrora).

HEGAZTIAK PROZESATZEKO ZENTROKO KOSTUAK

1,43€

Instalazioak, makineria, langileak, energia (hiltzeko, sailkatzeko, zatikatzeko, ontziratzeko), kalitate kontrola, ikuskaritzak eta ziurtagiriak, galtzen diren zatiak, EROSKIren plataformara garraiatzea.

EROSKIREN BANAKETA KOSTUAK ETA DENDAKOAK

0,96€

Lantegiak ikuskatzea, produktua kontrolatzea, etiketak eta kontsumitzailea informatzekoak, hozkailuen instalazioak, produktua jasotzea, apalategiak hornitzea, produktuak izaten dituen galerak, langileak eta dendara garraiatzea.

31

30-31 POLLO_3_EUS.indd 31

17/9/20 20:51


hilabete honetan

EROSKI NATUR ARRAINA, HAZTEGI ARDURATSUETATIK

Moldakorra eta jasangarria Arrainak balio biologiko handiko proteinak ematen ditu, mantenugaiak, bitaminak eta omega-3 gantz azidoak ere bai. EROSKI Natur markak eskaintzen dizun aukera zabalarekin, ez duzu hutsik egingo neska-mutikoen otorduetan sartu nahi duzunean, eta, gainera, errespetatu egingo duzu itsasoa bera eta animalien ongizatea.

H

aurren menuan arraina sartu nahi duzunean, zapore leunagoa dutenak eta errazago jaten direnak aukeratzeaz gain, xerratan edo solomotan datorrena eskaintzea izaten da onena, eta espezie bat baino gehiago txandakatzea, errutinan ez erortzeko. Gure arrandegietan, EROSKI Natur markak aukera zabala eskainiko dizu haztegiko arrainetan, guztiak ere modu arduratsuan haziak. Basatia bezain zaporetsua izaten da haztegiko arraina, berekin izaten ditu ezaugarri guztiak eta, urte osoan eskuratu daitekeenez, prezioa ere hobea izaten du. Gure arrainak GGN zigilua darama, eta bermatu egiten du modu seguru eta jasangarrian hazi dela, animalien ongizatea zainduta. GGN zigiluak eskatu egiten du ingurumenaren gaineko eraginaren analisiak egitea, elikagaien kaltegabetasun kontrolak, uraren

kalitate kontrolak eta produktuaren trazabilitateari dagozkionak. Egiaztatu egiten du, halaber, pentsua kopuru egokietan jan dutela, eta horrek lagundu egiten du itsas hondoa hobeto zaintzen. Bestalde, arrainen osasuna modu jarraituan kontrolatzen da ekoizpen fase guztietan. Horrek eskatzen du zaindu egin behar dela uraren kalitate ona, saihestu egin behar direla alferreko estres egoerak eta arrainak etengabe behatu behar direla eta txertoak jarri behar zaizkiela. Horrekin batean, mugatu egiten da espezie inbaditzaileen hedapena, eta eragotzi egiten da haztegietan ihesak gertatzea. Hona hemen EROSKIko arrandegietan aurkituko dituzun arrainetako batzuk, haztegitik salmahaira etorriak. Eska itzazu arrandegian bertan (aleka) edo ontziratuta (atalak eta xerrak).

ITSASOAN ERRESPETUZ HAZIA EROSKI Natur haztegiko arrainak modu arduratsuan hazten dituzte Mediterraneoaren itsasertzean dauden etxaldeetan: lupia, izokina, burbina, urraburua eta erreboiloa, besteak beste.

32

32-33 ACUICULTURA_EUS.indd 32

18/09/20 12:10


ESKA ITZAZU EROSKIN

IGNORIS GONZALEZ Arrandegiko espezialista Burlatako EROSKI City saltokian, Nafarroan bilatuko nuke eta proposamen originalak probatuko nituzke, gure errezeta bildumetan aurkituko dituzunak bezalakoak, bai EROSKI club aldizkarian eta bai gure web-ean: www. eroski.es. Eta gure dendetako arrandegietan ere emango dizkizugu aholkuak, nahi izanez gero. Gure profesionalei galdetu baino ez duzu egin behar.

Zer-nolako abantailak ditu haztegiko arrainak? Urte guztian eros dezakezu, kanpainen zain egon gabe, eta prezio hobea izaten dute. Nola kozinatu dezakegu arraina neska-mutilek ere atsegin izan dezaten? Aukera bat baino gehiago

Nola aurreztu dezaket lana eta denbora arraina erostean? EROSKIren arrandegian garbitu egiten ditugu arrain guztiak, eta nahi duzun bezala mozten dugu. Gainera, erosketa egiteko denbora askorik ez baduzu, telefonoz deitu eta zure eskaria egin dezakezu 48 ordu lehenago, edo dendan bertan ere eska dezakezu; prest dagoenean, ilaran zain egon gabe eramango duzu.

Urraburua

Izzokina Izokina

Lupia

Burbina

Erreboiloa oiloa

33

32-33 ACUICULTURA_EUS.indd 32

18/09/20 12:10


hilabete honetan

Urraburua labean kaponatarekin eta arrozarekin Urraburu 1 (600 g) Txorrotada 1 oliba olio birjina estra Gatza eta piperbeltz eho berria Limoia eta erromeroa

Hutsik egiten ez duten errezetak

ARROZA EGITEKO 120 g basmati arroz Baratxuri atal 1 Belar gatza KAPONATA EGITEKO Berenjena 1 Piper gorri eta berde bana Tipula 1 Koilarakada 1 kapar Koilarakadatxo 1 mahaspasa Koilarakada 1 pinazi 200 g tomate Edalontzi erdi ozpin Koilarakadatxo 1 azukre 3 koilarakada oliba olio birjina estra Gatza eta piperbeltz eho berria NOLA PRESTATU. Kazola batean, bota kaponataren olioa eta guritu tipula erdi bat fin-fin moztuta, kolorerik hartu gabe. Erantsi tomatea (zurituta eta zatituta) eta gatz pittin bat. Eduki 15 minutu su ertainean. Gorde geroko.

2,48 € ERRAZIOAK

Zatitu berenjena laukitxoetan eta jarri gatzarekin iragazki batean 30 minutuz, mingostasuna gal dezan. Garbitu eta lehortu. Hidratatu urarekin mahaspasak. Jarri labea berotzen 180 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Ontzi batean, nahasi berenjena, tipula xehatuaren erdia, piperrak laukitxoetan moztuta, kaparrak, pinaziak, mahaspasa xukatuak eta tipularekin egindako tomatea. Eman gatza eta piperbeltza. Igurtzi olioarekin labeko erretilu bat, eta jarri berdurak. Erantsi basokada bat ur eta bi koilarakada olio. Eduki labean 40 minutuz. Bost minutu falta direnean, nahasi ozpina azukrearekin eta bota hori ere. Utzi erabat egin dadin, atera labetik eta gorde geroko. Eman olioa labeko erretilu batean

eta jarri urraburua osorik erromeroa sabelean duela. Egin ebaki batzuk solomoan eta jarri limoi xerra batzuk. Eman gatza eta piperbeltza eta eduki labean 20 minutuz. Egosi arroza baratxuri atal batekin. Iragazi eta eman belar gatza. Platerean aurkezteko, jarri urraburua kaponata ohe baten gainean eta lagundu arrozarekin. OHAR DIETETIKOA Italia hegoaldeko errezeta tradizionala da kaponata, eta hemen guarnizio gisa erabili dugu urraburuarekin. Arroza sartuta, plater osatua eta osasungarria lortzen da. Nutrizio arloko ezaugarriak. Plater osatua da nutrizioaren ikuspegitik:

baditu kalitate handiko proteinak (urraburuarenak), arrozaren hidratoak, urraburuaren eta oliba olioaren gantz kardio-osasungarriak, berduren eta arrainaren bitaminak eta mineralak, eta baita berdurek ematen duten zuntza ere.

Errazioak: 4

NUTRI-SCORE

Zailtasuna:

A B C D E

Denbora: 60’

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

502 %25

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

24,42G 4,08G 13,48G 0,57G %35

%20

%15

%10

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

34

34 RECETA DORADA_EUS.indd 34

17/9/20 20:55


Izokin hanburgesa gezurrezko berenjena patatekin eta tomate erreekin

NOLA EGIN HANBURGESAK. Birrindu tipulina eta kuiatxoa elikagaiak prozesatzeko gailu batean.

HANBURGESAK EGITEKO 500 g izokin (azalik eta hezurrik gabe) 75 g tipulin fresko 75 g kuiatxo, azalik gabe 150 patata egosi Arrautza baten zuringoa Koilarakada 1 ogi birrin Gatza eta piperbeltz eho berria Perrexil fresko xehatuta Ogi birrina, hanburgesei itxura emateko Oliba olio birjina estra

Egin bolak, 70 gramo ingurukoak, eta eman hanburgesa itxura ogi birrin pixka baten laguntzarekin. Orea guri samarra gelditzen bada, bota ogi birrin gehixeago guk nahi dugun testura hartzen duen arte. Hezetasuna ez galtzeko adina, ez gehiago.

Erantsi izokina, laukitxoetan moztuta, patata egosia (zapalduta), ogi birrina, arrautzaren zuringoa, perrexila (xehe-xehe moztuta) eta gatza eta piperbeltza, eta birrindu ore bat lortu arte.

GEZURREZKO BERENJENA PATATA FRIJITUAK EGITEKO Berenjena 1, zuritua eta hatzaren lodierako makilatxoekin moztua Oliba olio birjina estra, makilatxoak bernizatzeko Ogi birrina, gainetik zabaltzeko, Gatza TOMATE ERREAK EGITEKO Cherry tomateak, 2 sortatxo Oliba olio birjina estra, haritxo bat Gatza eta piperbeltz eho berria Oregano lehorra

Zartagin batean, su ertainean eta olio hari batekin, egin hanburgesak. Zerbitzatu letxuga hostotxo batzuekin, tomate erreekin (edo xerratan moztuta) eta gezurrezko berenjena patatekin. NOLA EGIN GEZURREZKO PATATAK. Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.

olio txorrotada bat eta oregano hosto lehor batzuk. Sartu labean berenjenarekin batean 25 minutuz, tomateei azala irekitzen zaien arte eta zertxobait zimurtzen diren arte. Nahasi jogurta eta tomate saltsa, eta zerbitzatu lagungarri gisa. OHAR DIETETIKOA Arrainez egindako hanburgesak oso erosoak dira egun batzuetarako janaria prestatzeko edo izozteko, oso ongi eusten baitiete zaporeari eta testurari. Honako hauek izokinarekin eginak daude, arrain urdinik onenetakoarekin; gantz asko samar izaten du, baina oso kalitate onekoa, gantz kardiobabeslea baita, ugari ematen ditu-eta omega-3 gantz azidoak. Gainerako osagai guztiak berdurak dira ia, eta ondorioz, plater osasungarria eta orekatua da honako hau. Begetalez egindako chipak aukera onak dira guarnizio gisa jartzeko eta baita mokadutxo gisa hartzeko ere otordu artean; honako hauek berenjenaz eginak daude.

Zuritu eta moztu berenjena. Bernizatu makilatxoak olioarekin eta zabaldu gainetik ogi birrina. Sartu 15 minutuz labean, gorritzen diren arte. Atera labetik eta eman gatza.

JOGURT SALTSA ETA TOMATEA 2 koilarakada jogurt natural 2 koilarakada tomate frijitu

NOLA EGIN CHERRY TOMATE ERREAK. Jarri tomateak labeko erretilu batean, eman gatza eta piperbeltza, zabaldu gainetik

Hutsik egiten ez duten errezetak

Errazioak: 9

Zailtasuna

Denbora

30’

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

332 %17

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

18,99G 3,25G 6,34G 0,89G %27

%16

%7

%15

3,01 € ERRAZIOAK

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

35

35 RECETA SALMON_EUS.indd 35

17/9/20 21:00


hilabete honetan

NestlĂŠ mintzo da EROSKI club-erako

Eskola, ongi jaten ikasteko lekua Bihotz-hodien Osasunerako Eskola Programa (PESCA) eta Nutriplato metodoa ikasgeletan sartu dira 10.000 ikasleren nutrizio ohiturak hobetzeko. 36

36-38 NUTRIPESCA_EUS.indd 36

18/09/20 12:32


G

ehiegizko pisuaren prebalentzia oso handia da haurren artean Espainiako Estatuan. Sei eta bederatzi urte arteko neska-mutikoen %41,3k daukate, halaxe dio Aladino Ikerketak (2015)* eta 8 eta 16 urte arteko haur eta nerabeen %34,9k, Pasos txostenaren arabera (2019). Nahiz eta gizentasunaren eta gehiegizko pisuaren datuak oso handiak izan, askotan ez da egiten diagnostikorik egokiena, eta horrek atzeratu egiten ditu esku-hartzeak adinik goiztiarrenetan. Testuinguru horretan, Bihotzhodietako Osasunaren Eskola Programak (PESCA) helburutzat jarri du haurren artean gehiegizko pisuari aurrea hartzea, garaiz antzematea eta egoera aldatzea. Fernando Zarate doktoreak sustatu du programa hori; aditua da eskola adinekoen osasunean eta Pediatriako mediku laguntzailea Quirónsalud Toledo eta Quirónsalud Sur ospitaleetan. Hori lortzeko, nutrizio arloko heziketarako metodo bat txertatu du, Nutriplato izenekoa; Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleko adituek eta Nestlé etxeak sortu dute tresna hori, funtsezkoa delakoan haurren elikatzeko ohiturak hobetzeko. Gutxi gorabehera mila ikasle pasatu dira programatik, denak ere borondatez izena eman ondoren. Helburu handinahia du bost urterako: 10.000 ikaslerengana iristea, eta Espainiako Estatuko ahalik eta eskola gehienetakoak izan daitezela. OSASUNEAN HEZTEA Programa hasten denean, PESCAko profesional talde batek (osasun arlokoak, ikertzaileak, epidemiologoak eta irakasleak biltzen ditu) izena eman duten eskoletako ikasleak hartu, 3 eta 17 urte bitartekoak, eta bihotz-hodietako diagnostiko zorrotza egiten die.

Fernando Zarate Bihotz-hodietako Eskola Programaren koordinatzailea (PESCA) Zer-nolako helburua du PESCA programak? Gaur egun badakigu gehiegizko pisuaren ondorioak aurreikustekoak bezain kaltegarriak direla haurrengan, eta gure organismoko sistema guztiei erasaten dietela, epe motzean, ertainean eta luzean. Egungo adibide bat: badakigu gizentasuna arrisku faktore bat dela Covid-19a duten gaixo larrietan konplikazioak agertzeko. Programa honekin erantzuna eman nahi diogu adituek eta erakundeek egiten duten eskari gero eta handiagoari, eta modu eraginkorrean heldu nahi diogu haurren gehiegizko pisuaren arazoari. Zure ustez, zein da modurik onena hori lortzeko? Iruditzen zaigu arazori zeharkako ikuspegiarekin aurre egitea dela gakoa. Hau da, ez etxean bakarrik, baita eskolan ere, eta osasun etxeekin koordinazioan. Horregatik, garrantzizko informazio guztia ematen diegu gurasoei, baina baita pediatrari eta haurraren ohiko medikuari ere, eta berdin eskolako Gorputz Heziketako sailari eta jantokiko zerbitzuari ere. Asmoa da horien guztien lankidetza lortzea haurren eta nerabeen osasuna hobetzeko. Zergatik da hain garrantzitsua eskolatik bertatik heltzea gaiari? Eskolak, gero eta gehiago, haurren bizitzaren erdiguneak dira: eskolako orduak, jantokia, eskolaz kanpoko jarduerak... Han ematen dute denboraren zatirik handiena eta, beraz, zein leku hoberik osasunean prebentzioa lantzeko? Gainera, jarraipenak etenik ez duenez, ikasturte bakoitzean monitorizatu egin dezakegu haurraren osasuna, eta bilakaeraren jarraipena egin.

*Aladino Ikerketa 2015: Hazkundea, elikadura, jarduera fisikoa, haurren bilakaera eta gizentasuna zaintzeko azterketa Espainian. Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia. Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa.

37

36-38 NUTRIPESCA_EUS.indd 37

18/09/20 12:32


hilabete honetan

BIHOTZ-HODIETAKO ESKOLA PROGRAMAREN INGURUKO ARGIBIDE GEHIAGO 2018an jarri zen abian Bihotz-hodietako Eskola Programa (PESCA), eta asmoa zen zeharkako ikuspegiarekin lan egitea ikastetxeak, osasun arloko hornitzaileek eta familiek, tresnarik onena izan dadin prebentzioa lantzeko, arazoa antzemateko eta jokabideak moldatzeko bai haurren gizentasunarekin eta bai haurrengan bihotzhodietako arriskuak eragiten dituzten beste faktore batzuekin ere. Programa lantzeko, aholkulari independenteen laguntza jaso du PESCAk, akademiaren, gizarte laguntzaren eta ikerketaren arloko elkarte eta erakunde ospetsuenetako kideena hain zuzen. Horien artean dago Helmut Schröder doktorea, CIBER taldeak Epidemiologian eta Osasun Publikoan duen arduraduna; Marcela Gonzalez-Gross doktorea, Nutrizioko eta Kiroleko Fisiologiako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan; Augusto Garcia Zapico, Jarduera Fisikoaren eta Osasunaren arloko doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatean; Susana Aznar Lain doktorea, Jarduera Fisikoaren eta Osasunaren arloko irakaslea Gaztela-Mantxako Unibertsitatean; eta Javier Martin de Carpi eta Marta Ramon Krauel doktoreak, pediatra gastroenterologoa lehena eta pediatriako endokrinologoa bigarrena Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitalean.

https://programapesca.com

Aztertu egiten dute haurrek zer-nolako aurrekariak dituzten, nola elikatzen diren eta zenbat ariketa egiten duten. Ondoren, azterketa fisiko bat egiten diete, eta gorputz masaren indizea neurtzen diote ikasle bakoitzari, eta 7 urtetik gorakoei baita bioinpedantzia ere (BIA), zeinak gorputzaren osaera aztertzen duen, zenbat gihar, hezur eta gantz duen jakiteko. Faktore horiek aztertu ondoren, ekintza plan bat lantzen da gehiegizko pisua edo gizentasuna daukaten ikasleentzat; zeharkako ikuspegiarekin heltzen zaio arazoari eta koordinazioan aritzen dira familia, ikastetxea eta lehen mailako arretako medikua. Plan horretan gomendioak biltzen dira sedentarismoa murrizteko eta haurren elikadura ohiturak hobetzeko, haien adina eta egoera fisikoa kontuan hartuta. Elikadura hobetzeko, Nutriplato metodoa darabil PESCAk. “Harvard-eko Plater ospetsuan oinarritzen da heziketa metodo hori, baina egokitu egin zaio dieta mediterraneoari eta haurrei. Plater fisikoa du elementu nagusia, zeina erakargarria den haurrentzat eta oso erabilgarria gurasoentzat, adierazi egiten baitu zein diren proportzio egokiak elikagai multzo bakoitzerako”, azaldu du Laura Gonzalezek, Nestlé etxeak Espainian duen Nutrizio arduradunak. Ikastetxeen ohiko ordutegian lantzen da PESCA programa, eta era horretan eskolari uzten zaio protagonismoa osasunaren arloan haurrekin prebentzioa lantzeko, diagnostikoa egiteko eta jarraibideak emateko.

ZER DA NUTRIPLATO METODOA? Nutrizio arloko heziketa emateko programa bat da, familiei eta osasun arloko profesionalei zuzendua, eta elikadura osasungarria eta orekatua sustatu nahi du 4 eta 12 urte arteko haurren artean. Benetako neurria duen plater bat dakar, eta modu bisualean erakusten du bazkarian eta afarian zenbat hartu

behar den elikagai multzo bakoitzetik, eta azalpen gida bat ere badakar informazioarekin, aholkuekin eta errezetekin. Gainera, metodoaren euskarri gisa, webgune bat dauka (www.nutriplatonestle.es), gurasoei laguntza emateko prestatua nutrizio arloko heziketa prozesuan.

38

36-38 NUTRIPESCA_EUS.indd 38

18/09/20 12:32


Coronation Chicken Sandwicha 200 g oilasko bularki, egosia edo errea, glutenik gabea Tipula erdia (xehatuta) Tomate kontzentratua (koilarakadatxo erdia) 3 koilarakadatxo curry, glutenik gabea Limoi erdia (zukua) Koilarakada 1 mertxika marmelada Koilarakada 1 mahaspasa 100 g maionesa, etxean egina edo glutenik gabea 100 g crème fraîche Gatza Piperbeltza Oliba olioa EROSKI moldeko ogia, glutenik gabea Letxuga Elikagai hozituen adartxoak

NOLA PRESTATU. Zatitu oilaskoa. Bota olioa zartaginean eta erregosi tipula, gorritzen den arte. Erantsi tomatea, curry-a eta eragin minutu batez. Jarri ontzi batean oilaskoa, tipula eta curry nahastura, marmelada, mahaspasak, limoi ura, maionesa eta crème fraîche delakoa. Bateratu guztia. Jarri ogi gainean letxuga hostoak, oilaskoa eta hozituen adartxoak.

eta crème fraîcheak gantz asko ematen baitute, nahiz eta kontuan hartu behar den gantz horren laurdena bakarrik dela saturatua. Maionesa etxean prestatzen badugu eta oliba olio leuna erabili, hobetu egingo da gantzen kalitatea. Trikimailua. Maionesa kentzen badiogu, %30 murriztuko ditugu kaloriak, gantzak erdira jaitsiko ditugu eta gantz saturatuak ere %30 gutxiago izango dira. Hezetasun pixka bat galduko luke, baina orekatzeko, aski litzateke tomate birrindua erabiltzea kontzentratuaren ordez. Egokia da. Zeliakia duten pertsonentzat.

OHAR DIETETIKOA Sandwich gustagarri eta originala da, zapore eta testura harrigarriak nahasten dituena. Nutrizio arloko ezaugarriak. Energia dezente duen sandwicha da, maionesak

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

15’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

553 %28

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

39,02G 9,61G 12,70G 1,22G %56

%48

%14

%20

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

0,94 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

39

39 RECETA SIN GLUTEN_EUS.indd 39

17/9/20 21:05


hilabete honetan

Glutenik gabeko produktuak, zuretzat pentsatuak Nutrizio arloko beharrizan partikularrei erantzuteko aukerak aurkituko dituzu gure dendetan. Horien artean, EROSKI markako 21 produktu ditugu glutenik gabeak zeliakia duten pertsonentzat.

K

alitate eta prezio oneko aukerak eskaini nahi dizkiegu beharrizan espezifikoak dituzten pertsonei, eta horregatik, EROSKIn handitu egin dugu glutenik gabeko produktuen saila. Glutenik gabeko 2.500 erreferentzia bermatu eskaintzen ditugu, eta horietaz gain, EROSKI markako 21 elikagai espezifiko ere aurkituko dituzu: opilak, zerealak, pizzaren orea, pikoak, ragañá direlakoak, talotxoak, eta abar. Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioaren ziurtagiria daukate guztiek; erakunde horrek, izan ere, lanean dihardu pertsona zeliakoen bizi kalitatea hobetzeko, eta identifikatu egiten ditu glutenik gabeko dieta segurua egiteko balio duten produktuak. Elikagai horietan, arroz eta arto irina darabilgu gari irinaren ordez, salbu eta gailetetan, horiek glutenik gabeko olo irinez eginak daude eta. Eta, gainera, gurina erabiltzen dugu palma olioaren lekuan. Baina ez dira glutenik gabeko produktuak bakarrik; laktosarik ere ez daukate, ezta esnearen proteinarik, arrautzarik, fruitu lehorrik eta sojarik ere. EROSKI produktuek eskaintzen dizuten beste abantaila bat aurrezteko aukera izaten da. Glutenik gabeko elikagaiak garestiagoak izaten dira gehienean, baina zeliakoentzat daukagun produktu sorta espezifikoak prezio ona izaten du, eta beste markak baino merkeagoa izaten da, %20 eta %50 artean.

Erraz identifikatuko dituzu produktu horiek guztiak, ‘Sin gluten’ piktograma daramate eta. Eta

‘Glutenik gabeko denda’

izeneko atalean ere aurkituko dituzu gure on-line supermerkatuan: https:// supermercado.eroski.es/

40

40 SIN GLUTEN_MD_EUS.indd 36

17/9/20 21:07


Brokoli tot-ak 400 g brokoli 2 arrautza Tipula 1 Porru 1 75 g gazta (emmental) 30 g gazta (parmesanoa) Koilarakada 1 ogi birrin, glutenik gabea, EROSKI 3 koilarakadatxo perrexil Glutenik gabeko ogi birrina, EROSKI Oliba olioa Gatza TOT-AK LAGUNTZEKO SALTSA 150 g crème fraîche Limoi erdi baten zukua Koilarakada 1 tipulin Gatza eta piperbeltza

NOLA PRESTATU. Xehatu tipula eta porrua, eta gorritu zertxobait olio pittin batekin. Zatitu brokolia, zuritu minutu batez eta moztu xehe-xehe. Moztu perrexila ere xehe-xehe eta birrindu arrautzak (aurrez gogortu egingo ditugu).

OHAR DIETETIKOA Brokolia prestatzeko modu originala da, kroketa gisakoak egin eta labean sartuta, frijitu beharrean. Errezeta osasungarria da, eta txikiek ere lagundu dezakete prestatzen.

Egin bola txikiak orearekin eta eman zilindro itxura. Birrineztatu ogi birrinarekin.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Brokoliak, berdura guztiek bezala, oso kaloria gutxi ematen du, ia ez dauka gantzik, zuntz iturria da eta bitamina eta mineral asko eta askotarikoak izaten ditu. C bitamina, azido folikoa eta potasioa nabarmentzen dira. Baita E bitamina, kaltzioa eta burdina ere, eta horiek ez dira askotan ageri beste berduretan.

Sartu labean 20 minutuz 200 ºC-an edo gorritzen diren arte.

Egokia da. Zeliakia duten pertsonentzat eta obolaktobegetarianoentzat.

Nahasi osagai guztiak ontzi batean nahastura uniforme bat lortu arte. Utzi hoztera ordubetez.

Saltsa egiteko: Jarri osagai guztiak ontzi batean eta nahasi.

Hutsik egiten ez duten errezetak

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

30’

1h hozteko tartea

NUTRI-SCORE

B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA:

1,84 € ERRAZIOAK

KCAL

383 %19

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

29,31G 14,16G 7,89G %42

%71

%9

GATZA

1,12G %19

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

41

41 RECETA SIN GLUTEN_EUS.indd 41

18/09/20 12:25


produktu sorta

Aukera beganoak guztientzat Produktu beganoak erosteko erraztasunak eman nahi dizkizugu, preziorik onenean eta hainbat markatakoak. Behar duzun guztia daukagu zure biltegi beganoa hornitu dezazun: seitana, tofua, talotxoak eta edari begetalak.

SANTIVERI Osoko arrozez egindako bio talotxoak kinoarekin Zereal bikote perfektua da: elikatzeko gaitasuna dauka, glutenik eta laktosarik gabe. Guztientzat! Almendrazko esnea azukrerik gabe, Provamel Almendrek duten gauzarik onena, ez besterik.

TOKI 1986. urteaz geroztik elikagai ekologikoak eta begetarianoak ekoizten dituzte, kalitate handikoak, ingurumena errespetatuz. Seitan naturala. Landare jatorriko proteinarik gustagarriena. Erabil ezazu haragien ordezko gisa zure errezeta kuttunetan. Tofu eta alga begeburgerra. Hanburgesa begetal aski zaporetsua da, behar adina proteina ematen duena dieta orekatua egiteko. Goza ezazu ogian jarrita, entsaladan, arrozarekin edo bere horretan huts-hutsik.

42

42-43 VEGGIES_EUS.indd 42

17/9/20 21:11


GERBLÉ BIO Tofu eta alga hanburgesa; Zerealen hanburgesa, jardinera erakoa; Tofu eta azenario hanburgesa; Tofu eta txanpiñoi hanburgesa (160 g) Dasta itzazu Gerblé Bio hanburgesak; zapore ugaritakoak daude, tofu oinarriarekin edo zerealekin. Hanburgesa %100 begetalak: naturaltasuna zure gustura. Ogi etorri disfrutarianoak! Osoko arroz eta soja zerrenden bowl-a, Kuskus, bulgur eta soja zerrenden bowl-a, Tofuz egindako fusilli bowl-a, Kinoa eta bulgur bowl-a tofuarekin (220 g) Plater %100 begetala, %100 bio eta zapore paregabekoa bilatu nahi baduzu, hementxe ditu Gerblé etxeko lau bowlak. Zauden tokian zaudela, parkean, bulegoan edo etxean, goza ezazu fusillien zaporearekin edo kinoaz eta tofuz egindakoarekin, edo dasta ezazu ekialde hurbilaren zaporea kuskua, soja zerrendak eta berdura erregosiak nahasten dituen bowlarekin. Eta dena nahi duten horietakoa bazara, hauta ezazu osoko arroza, berdurak eta soja zerrendak biltzen dituen bowla.

DIET RADISSON Arroz eta arto txigorkiak (100 g) Zaindu ezazu zeure burua txigorki gustagarri hauekin. Digestio errazekoak, zaporetsuak eta kurruskatsuak. Ez dute glutenik eta azukrerik, egokiak dira beganoentzat eta ezin hobeak kaloria gutxiko dietak egiteko.

SOJASUN Naturala, Ahabiaz eta gereziz egina, Bananaz eta marakuiaz egina (400 g) Goza ezazu Sojasun produktuen benetako zaporearekin; ez daukate azukre erantsirik, eta formatua ezin egokiagoa da erabilera, nahi eta gustu guztietarako. Sojak nutrizioaren arloan dituen onura guztiak eskaintzen dizkizu, eta hainbat zapore, gehien maite duzuna aurki dezazun. Erabat ekologikoak, %100 begetalak eta Organismo Genetikoki Eraldaturik ez duen soja bermatuarekin eginak.

43

42-43 VEGGIES_EUS.indd 32

17/9/20 21:11


hilabete honetan

Beganoak, errazak eta gozo-gozoak Ba al dakizu zer diren buddha-bowl direlakoak? Irtenbide ezin egokiagoak dira mantenugaien konbinazio orekatua sortzeko: nahasian dituzte proteinak, begetalak, gantz osasungarriak, osoko aleak, berdurak eta frutak. Koloretsuak eta aski osatuak!

#1. Noodle-ak, edamame eta berdurak: kanonigoak, luzokerra, lekak, tipula eta brokolia. Ongailurako, baratxuria, jengibrea eta soja. ERRAZIO BATEK DAUKA:

NUTRI-SCORE

A B C D E

KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

560

37,1G

5,42G

12,7G

2,19G

%28

%53

%27

%14

%37

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

44

44-45 RECETA VEGANA_EUS.indd 44

17/9/20 21:12


#2. Tofu marinatua, arroza eta berdurak: espinakak, luzokerra, ahuakatea, tipula eta arbiak. Liho haziak, eta ongailurako, tahina.

#3. Batata errea, kinoa, frijoleak, garbantzuak eta berdurak: errukula, aza eta ahuakatea. Ongailurako, kakahuetea, jengibrea eta kokoa. ERRAZIO BATEK DAUKA:

NUTRI-SCORE KCAL

A B C D E

607 %30

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

43,0G 10,3G %62

%52

AZUKREAK

GATZA

13,8G

1,30G

%15

%22

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

ERRAZIO BATEK DAUKA:

NUTRI-SCORE

A B C D E

KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

503

32,1G

4,41G

13,7G

1,12G

%25

%46

%22

%15

%19

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

45

44-45 RECETA VEGANA_EUS.indd 32

17/9/20 21:12


produktu sorta

Diruditena baino askoz gehiago Lekaleek zuntza ematen dute, proteinak eta aminoazidoak, eta astean bilau aldiz jatea komeni da. EROSKIn aukera asko eskaintzen dizugu hala egin dezazun: bai formatu klasikoak eta bai aukera berriagoak ere, adibidez humusa.

EKO/BIO Luengo dilista ekologikoa (500 g) Nekazaritza ekologikoaren arau guztiei jarraituz, CAECyL zigiluarekin datoz dilista hauek (Nekazaritza Ekologikoaren Gaztela eta Leongo Kontseilua), eta ezin gozoagoak gelditzen dira edozein plater motatan. EROSKI garbantzu bio egosia, EROSKI dilista bio egosia (400 g) Nekazaritza ekologikoaren irizpideak kontuan hartuz landatu dituzte lekale horiek. Organismo genetikoki eraldaturik gabe, tratamendu kimikorik, pestizidarik eta intsektizidarik gabe.

OSASUNGARRIAGOA Luengo garbantzu egosia gatz gutxirekin (570 g) Aurkikuntza paregabea sodio gutxiagoko dieta egin behar dutenentzat: erabilgarria, gozoa, elikagarria eta, gainera, gatz gutxikoa. Izan ere, oso-oso azkar presta daitezke, baina lasaitasun guztiarekin jaten dira.

AURREZKIA EROSKI basic pardina dilista (1 kg) eta EROSKI basic garbantzu egosiak (400 g) Lekale sorta zabala eskaintzen dugu, bai lehorrak eta bai egosiak, prezio onean, eta BaĂąeza inguruan landatu izanak ematen duen kalitatearekin (Leongo probintzian dago) .

46

46-47 LEGUMBRES2_EUS.indd 46

17/9/20 21:13


BERRIA Luengo garbantzu zuritua (400 g) Ezin hobea lekale kremak, pureak eta humusa egin ditzazun. Jasangarritasunaren aldeko apustu bat da, ontzi berritzaile eta %100 birziklagarriarekin. Luengo humuserako kit-a (300 g) Presta ezazu egiazko humusa gehigarririk gabe bi minutuan. Xukatu, eman gatza, nahasi eta dipeatu. Luengo soja testurizatua (200 g) Gantz saturatu eta gatz gutxi dauka, eta %100 naturala da. Proteina begetala du %50, eta haragiaren ordezko bikaina da. Produktu honek jasangarritasunaren aldeko apustua egiten du ontzi %100 birziklagarriarekin.

FORMATU ASKO ETA AUKERA ZABALA Luengo pardina dilista (1 kg) Iluna delako izaten du izen hori dilista horrek, eta beste batzuk baino txikiagoa da. Azal leuna izaten du oso, ez da desegiten kozinatzean eta zapore aparta izaten du. Beste hitz batzuetan: txikia kanpotik eta handia barrenetik. Gvtarra potxa freskoak, Nafarroakoak (580 g) Erabat ondu aurretik biltzen da babarrun mota hori. Gvtarrak Nafarroako babarrun mota autoktono bat landatzen du, oso leuna eta sukaldean estimu handia duena bere zaporeagatik eta leuntasunagatik. JA’E garbantzuak (500 g) 1970. urteaz geroztik, JA’E garbantzuek samurtasuna eta zaporea bermatzen dute. Oso erraz prestatzen dira eltzekari tradizionaletan edo plater arinagoetan. Arroz eta pasta errezetetan ere erabil ditzakezu.

GOURMET

La Asturiana pardina dilista (1 kg), Babarrun zuria (1 kg), Garbantzuak (1 kg), Babarrun-handi egosia (580 g) eta Garbantzu egosia (580 g) Lehengai onenarekin, jaki naturalen zaporea ekarriko dizugu, lekale lehorren sortarik onenekin eta ekoizpen gune onenetan bilduta. Lekale lehorrekin batean, egosiak ere baditu, zapore eta testura guztiari eusten dioten aukerak.

Pedro Luis gourmet garbantzu hautatuak (500 g) Lehengaia kontu handiz hautatu, mimoz landu eta ur guritan mantso-mantso egosi, eta horrelaxe izaten dute lekale horiek zapore natural hori eta hain ezaugarri bereziak. EROSKI SELEQTIA pardina dilista (500 g) eta Babarrun zuri egosia. Tradizio handiko lekaleak dira, eta halaxe bermatzen dute Adierazpen Geografiko Babestuek: Bañeza-Leóngo Babarruna eta Tierra de Camposko Dilista (Gaztela eta Leongoan biak).

47

46-47 LEGUMBRES2_EUS.indd 32

17/9/20 21:13


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

2,28 â‚Ź

Garbantzu eta bakailao entsalada OSAGAIAK 2 patata egosi 300 g garbantzu egosi 300 g bakailao solomo (gezatuta) OZPIN SALTSA EGITEKO Piper berde baten erdia (Italiakoa) Tipula erdia Baratxuri atal 1 2 koilarakada ardo ozpin Martorria 100 ml oliba olio birjina estra Gatza

NOLA PRESTATU. Garbitu piperra, lehortu eta zatitu. Zuritu tipula eta baratxuri atala, eta xehatu bakoitza bere aldetik. Zapaldu baratxuria motrailu batean gatz pittin batekin. Erantsi ozpina, martorri xehatua eta olioa. Eragin guztiari, harik eta nahastura uniforme bat lortzen den arte. Bota piperra eta tipula xehe-xehe moztuta eta gorde hozkailuan. Zuritu patata egosiak eta moztu laukitxo txikietan.

ERRAZIOAK

Kozinatu bakailao gezatuaren solomoak lurrunetan 5 minutuz. Utzi hoztera eta papurtu. Jarri garbantzuak eta patatak plateraren oinarrian, eta bakailaoa gainean. Ondu piperrez, tipulaz eta martorriz egindako ozpin saltsarekin eta zerbitzatu. OHAR DIETETIKOA Lekaleak oso gustagarriak izan daitezke entsaladan jarrita. Errezeta hau garbantzuekin prestatu da, baina berdin izan daitezke dilistak, babarrunak edo soja. Nutrizio arloko ezaugarriak. Lekaleak oso elikagai multzo interesgarriak dira nutrizioaren ikuspegitik, ugari izaten baitituzte proteinak eta zuntza, gantz gutxi eta bitamina eta mineral askotarikoak, adibidez azido folikoa, B3 eta B1 bitaminak, kaltzioa, burdina, zinka, magnesioa, potasioa eta fosforoa. Menua osatzeko, aski litzateke lekaleei eta arrainari berdura errazio bat eranstea, errezeta honetan egin dugun bezala.

Ba al zenekien...? Nutrizo arloko Semaforoan arreta jarri behar diegu gantz saturatuei. Errezeta honek ia 25 gramo gantz ematen ditu, baina horietatik 3,5 baino ez dira saturatuak.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

35’

NUTRI-SCORE

A

C D E

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

461 %23

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

24,78G 3,53G 2,85G 0,44G %35

%18

%3

%7

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

48

48 RECETA GARBANZOS_EUS.indd 48

17/9/20 21:14


EROSKI 60 COREN.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/09/20

11:55


edergintza

Inperfekzioaren ederra Hemen duzu Imperfectly Perfect, belle&MAKE-UP saileko edizio mugatua, zeinak inperfekzioaren edertasunaren alde egiten duen, makillajearen helburua ez baita okerrak zuzentzea, berez ederra eta ezohikoa dena goraipatzea baizik.

B

CREME MATTE EZPAINETAKOAK • Testura berritzailea daukate, eta leun-leun irristatzen dira ezpainetan; lehortzean akabera mate beluskara uzten dute, eta leun eta elastiko irauten dute, arintasun handiko irudipen erosoa uzten dutela. Ahaztu egingo duzu badaramazunik ere! • Koloreak homogeneo irauten du eta oso pigmentatua gelditzen da, eta bermatu egiten du ezpainak osorik eta berehala estalita egongo direla orduetan eta orduetan. • Formula ez da transfer erakoa eta itsaskorra ere ez, baina luze irauten du; waterproof erakoa da.

03 Olimpo: arrosa sakona

02 Sakura: tarteko arrosa

01 Marble Pink: arrosa argia

• Hiru tonu arrosa daude eskura: Marble Pink (arrosa argia), Sakura (tarteko arrosa) eta Olimpo (arrosa sakona).

KOLORETEA • Testura zetatsua du, edozein koloretako larruazalei mesede egiten diena. • Akabera argitsua ematen du, nabarmenkeriarik gabea, eta modu naturalean urtzen da larruazalarekin, ertzak bistaratzen dituela eta itxura osasungarriko begitartea agerrarazten. • Formula krematsu eta modulatzailea dauka, eta aukera ematen du tonuaren indarra doitzeko modu erraz eta homogeneoan. 01 Ancient bronce (brontze arrosakara)

elle&MAKE-UP sailak edizio mugatu berria atera du udazken-negu hauetarako, eta kontrajarri egin nahi ditu Greziako jainko-jainkosen perfekzioa (hori izan da mendebaldeko kulturaren sehaska) eta Wabi Sabi korronte estetikoaren naturaltasuna (Japoniako kulturaren oinarria da). Japoniako Kintsugi teknika darabil inspirazio gisa, zeinak urrearekin berreraikitzen dituen zeramika hondatuak eta bestelako objektu batzuk, berriz ere distira eduki dezaten, inperfekzioari forma emanda eta agerian utzita arrakalak eta ñabardurak ere bizitzaren eta edertasunaren zati direla. Elementu oinarrizkoen eta minimalisten estetika dakar Imperfectly Perfect bildumak; edertzen duten produktuak dira, edertu bai baina ezkutatu ez, eta pintzelarekin eman daitezke edo hatzekin bestela, emaitza sotilagoak lortzeko. Lerro pururik eta neurriz kanpoko argitasunik gabea da, zehaztasun infiniturik gabea. Kolore difuminatua duen estalkitxo bat uzten du, lur itxurakoa eta naturala, eta protagonismoa ematen die buztin koloreko tonuei eta tonu arrosakarei, urre zaharrarekin nahasita, akabera mateak hartzen dituela satinatu sotilen aurrean. Formula beganoekin datoz zortzi produktu berriak, ez daukate parabenorik eta test dermatologikoen bidez frogatuta daude.

50

50-51 BELLEZA_MD_EUS.indd 50

17/9/20 21:15


AZAZKALETARAKO LAKA • Gloss Seal’R teknologia patentatua darabil gure esmalteen formulak, eta muturreko distira ematen du luzaroago, eta koloreak ere bizitasun handiagoa izaten du, azkarrago lehortzen da eta luzaroago irauten du. • #10 free formula (oso gomendagarriak ez diren 10 osagairik gabea). • Azazkala guztiz estaltzeko testura dauka, eta erraz irristatzen da. • Pintzel laua eta mutur biribilekoa: zehatza eta delikatua da, zenbat kolore ematen den kontrolatzeko arrastotik atera gabe, azazkalaren itxura naturala errespetatuz.

01 Luxury Moss (goroldio itxurako berdea, pigmentu urrekara sotilekin)

• Feltrozko mutur zorroztua du, zeinak aukera ematen duen lerro fin-finak egiteko betazalaren arrasean, eta baita lerro lodiagoak eta artistikoagoak ere. • Erraz eman eta kontrolatzekoa da, kolorez betetzen duena pasaldi bakarrean. • Azkar lehortzeko formula darabil, luze irauten duena eta waterproof erakoa. • Test oftalmologikoen bidez frogatua.

01 Carbon black (beltz bizia)

BEGIETAKO DELINEATZAILEA 04 kobai: arrosa sakona

03 Earth Rose: arrosa hautseztatua

• Bi tonu arrosa daude: Earth Rose (arrosa hautseztatua) eta Kobai (arrosa sakona).

BEGIETAKO ITZALERAKO ARKATZA • Testura leuna dauka, zetatsua, urarekiko erresistentea eta iraupen luzekoa; goroldio tonu zertxobait perlatua uzten du, eta nabarmendu eta lagundu egiten du begietako edozein kolore. • Itzal gisa erabil daiteke bekainaren gainazal osoan edo delineatzaile gisa betazalaren arrasean. • Aktibo hidratatzaileak darabiltza, adibidez eskualenoa (olibatik datorren olio hidratatzaile bat da) eta soja olioa. • Zorroztu egin daiteke aho zabaleko zorrozkailu batekin. • Test oftalmologikoen bidez frogatua.

51 51

50-51 BELLEZA_MD_EUS.indd 51

17/9/20 21:16


masterclass bidaiak

MURTZIAKO ESKUALDEA

Itsasertz Beroa: zain duzu gozatzeko Barnera zaitez historian eta blaitu zaitez eskualde horretako kultura paregabearekin. Hiri horiek bisitatzea denboran zehar bidaiatzea da, non jakin-minak bultza egiten gaituen gehiago jakitera. Murtzia, Cartagena, Lorca, Cartagena de la Cruz eta xarma berezia duten beste hainbat herri daude zure bisitaren zain.

INDARBERRITU Eguzkia, lasaitasuna eta deskonexioa. Hiru hitz horiek paradisura eramango zaituzte zuzenean. Bete-betean asmatuko duzu eskualdeko bainuetxeak, talasoterapia zentroak eta spak bisitatuz. Utzi mimatu zaitzaten eta mundu bat zabalduko zaizu

osasunez, edertasunez eta ongizatez betea. EKIN Egizu kirola aire zabalean, berdin itsasertzean edo barnealdean. Eguraldi onak beti laguntzen du, eta, beraz, jar zaitez naturarekin harremanetan, proba ezazu zeure burua, bizi ezazu abentura eta askatu adrenalina. KONEKTATU Lurralde honetako edozein bazterretara ihesaldi bat egitea esperientzia ahaztezina da. Arnastu ezazu aire garbia, bete gorputza energiaz eta utzi paisaiaren edertasunak harrapa zaitzan. ERREPIKATU Berehala ulertuko duzu eskualde hau zergatik den mila eta bat zaporeen lurraldea: bertako gastronomiak erakutsiko dizu, non ezin hobeto uztartzen diren tradizioa eta abangoardia. Orduan dastatu nahiko duzu guztia eta, jakina, gero errepikatu egin nahiko duzu.

52

52-53 VIAJES_MD_EUS.indd 50

17/9/20 21:18


MURTZIA 8 egun/7 gau Urriaren 31tik azaroaren 7ra 4 izarreko hotela mantenu erdian (ura eta ardoa barne)

265€ MURTZIA 8 egun/7 gau Azaroaren 14tik 21era Ostatua bakarrik HAUTATU Lau eremu dituzu aukeran itsasertzean zure neurriko hondartza aurkitzeko: Manga eta Mar Menor, Lorca, Águilas eta Mazarrón. Edo guztietara joan zaitezke. Eguzkia eta Itsasertz Beroko ur gardenak elkartuz gero, gauza jakina da zer datorren: une zoriontsuak. MURGIL EGIN Egizu jolas olatuekin eta utz ezazu eguzkia eta haizea izan daitezen zure lagunik onenak. Hasiberria edo aditua izan, Itsasertz Beroan bi itsaso dituzu aukeraz beteta. Egin itzazu era guztietako jarduerak Mar Menorreko eta Mediterraneoko uretan, eta konbinatu itzazu kirola eta dibertsioa. BERPIZTU Itsasoko bi erreserba aurkituko dituzu helmuga honetan, Cabo de Palos eta Islas Hormigas, eta Cabo Tiñoso. Eta baita Mediterraneoko krosko historikoen kontzentraziorik handiena ere. Ez duzu beste ezeren beharrik arraina uretan bezala sentitzeko.

OPARITU Konfiantza eta segurtasun guztiarekin. Horrelaxe gozatzea nahi dugu Itsasertz Berora eta Murtziako Eskualdera egingo dituzun ihesalditxoetan. Harritu itzazu gehien maite dituzunak eta oparitu esperientzia paregabeak bi itsasoren artean, edo hango gastronomia eta mila eta bat zaporeak.

115€ MURTZIA 8 egun/7 gau Abenduaren 6tik 13ra 3 izarreko hotela gosariarekin

245€ Prezioa “hortik hasita” pertsona bakoitzeko, egonaldi bikoitzean. Baldintzen berri jakiteko, galdetu ezazu Eroski Bidaien bulegoetan. Leku mugatuak. CIE 618. 02/2020 Edizioa. Zatoz eta goza ezazu une seguruekin eta leku mugatuekin eremu irekietan, eta maitemindu zaitez eskualde honekin

53

52-53 VIAJES_MD_EUS.indd 51

17/9/20 21:18


EROSKI 60 CASA DE LA MONEDA ADAPTADA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

14/09/20

17:39


EROSKI 60 SANEX.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/09/20

11:21


albisteak

Hitzarmena egin dugu Nafarroako Zeliakoen Elkartearekin Hitzarmen bat egin dugu Nafarroako Zeliakoen Elkartearekin (ACN), eta elkarrekin lan egingo dugu elikadura espezifi koa behar duten pertsona zeliakoei erosketa baldintza hobeak eskaintzeko elikagaietan. Horrekin, konpromisoa hartu dugu EROSKI markak glutenik gabe merkaturatzen dituen produktuen eskaintza hobetzeko (gaur egun,

2.500 erreferentzia baino gehiago ditugu). Beste helburu bat da %20 ko deskontua eskaintzea ACN elkarteko bazkideei glutenik gabeko produktuak erosten dituztenean, bai gure markakoak eta bai ekoizle jakinen marketakoak. Deskontua egitean, dagokien kopurua sartuko zaie EROSKI club txartelean. Nafarroako Zeliakoen Elkarteak, bestalde, konpromisoa hartu du modu

aktiboan laguntzeko eta beharrezkoa den aholkularitza eskaintzeko gure kooperatibari, zeliakoen kolektiboak produktu eta zerbitzu eskaintza egokia eduki dezan.

Elkartasun kamisetak bularreko minbiziari aurka egiteko Urriaren 8tik 21era, gure hipermerkatuetako ehungintza sailean elkartasun kamiseta bat erosten duzun bakoitzeko, hiru euro emango ditugu bularreko minbiziaren aurka egiteko. Hiru koloretakoak dituzu aukeran: zuria, zuri distiratsua eta arrosa. Kamisetak 7,99 euro balio du, eta horiek salduz ateratzen duen dirua Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteri emango dio EROSKIk.

58

58 NOTICIAS_EUS.indd 58

17/9/20 21:56


EROSKI 60 TOFI TOKI OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/09/20

16:22


EROSKI 60 FINISH offset.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/09/20

16:28


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.