www.eroski.es
#39
’18ko iraila - 1 EURO
EROSKI NATUR TOKIKO ABELGORRI HARAGIA
Jatorria, zaporea eta kalitatea ZUREKIN DENDAN EROSKI club-en Urrezko txartela: aurreztu ezazu zuk ere
ENERGIA HAZTEKO Ikasgeletara itzuli da Elikadura Eskola
EDERGINTZA belle saileko produktuak ile ederra erakusteko
EROSKI 39 HOCHLAND.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/07/18
12:17
a u r ki b i d e a www.eroski.es
’18ko iraila
08 sasoi honetan... Tokiko abelgorrien haragia: zapore eta kalitate berdingabeak.
14 EROSKI protagonistak Guztiek jateko moduko produktuak: EROSKIren gazta zati berria, laktosarik gabea, eta Eroski Natur Kanarietako platanoa.
20 erakusleihoa Egin itzazu mokadutxo osasungarriak gure markako fruitu lehor gordinekin; horretaz gain, bikaintasunaren saria lortu duten hiru produktu dakartzagu.
28 aurreztu EROSKIrekin Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako astea egingo dugu.
34 zurekin dendan EROSKI club-eko Urrezko txartela: ikusi zer-nolako abantailak dituen eta has zaitez aurrezten.
36 zure osasunaren alde
08
Udako gehiegikeriak gainditu eta gure onera etortzeko aholkuak.
40 energia hazteko Ikasturte berria hastearekin batean, ikasgeletara itzuliko da EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskola.
44 edergintza Zaindu ezazu zure ilea belle saileko produktuekin.
49 EROSKI club aurrezki bonuak Aurrezten lagunduko dizugu EROSKI club aurrezki bonuekin.
14
44
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
3
003 SUMARIO EUS.indd 3
30/07/18 11:26
hilabete honetan... ’18ko iraila
“Konpromisoa hartu dugu gure bezeroekin lan egingo dugula kontsumo arduratsuagoa sustatu eta gauzatzeko” Itxaso Cuesta — Responsable EROSKI club
Zaporea eta ardura
H
ilabete honetan hiru urte beteko dira Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako Helburuak onartu zituenetik, eta EROSKIn gure aletxoa jarriko dugu. Banatzaile gisa, konpromisoa hartu dugu gure bezeroekin lan egingo dugula kontsumo arduratsuagoa sustatu eta gauzatzeko. Eroski Natur sailean (elikagai freskoen saila da), jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartu dugu. Elikagai hautatuak izaten dira, zapore berdingabea dutenak eta modu jasangarriagoan ekoitziak; berme gisa, gainera, kalitate ziurtagiriak daramatzate. Tokiko produktuaren alde egiten dugu ahal dugun guztietan, eta horrekin indartu egiten dugu landa eremuetako ekonomia eta murriztu egiten dugu ustiategietatik dendetarako bidea. Horren adibide dira Eroski Natur saileko gure abelgorri haragiak. Saltokietatik hurbilago hazi, hil eta landu diren txahaletatik datoz, eta kalitate estandarrik handienak dauzkate. Eta berdin gertatzen da Natur saileko Kanarietako
#39. argitalpena ’18ko iraila
platanoarekin ere. Produktu berdingabea eta kalitate bikainekoa da, eta bere jatorri goraipatuari esker, bermatu egiten du ale bakoitzaren berezitasuna. 8.500 nekazari aritzen dira platanoaren ekoizpenean, artisau eran betiere. Baina zuek ere zeregin garrantzitsua duzue. Tokiko produktuak eta kalitatezkoak eskatzen dituzue, ingurumena errespetatuko dutenak beren prozesu guztietan. Eta hori eredu ona da. Baina, horretaz gain, zuen esku dago hondakin gutxiago sortzea, adibidez erosketa egiteko garaian zuen beharrizanetara ongien egokitzen dena hautatuz eta sasoiko produktuen aldeko apustua eginez. Guztion ahalegina beharrezkoa da modu arduratsuan kontsumitzeko, eta EROSKIn zurekin lan egin nahi dugu planeta hau jasangarriagoa izan dadin.
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA LA FACTORÍA
Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015
Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena seigarren urtez jarraian
20 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarlanean
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
EROSKI club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
4
004 EDITORIAL EUS.indd 4
30/07/18 11:31
EROSKI 39 MAY TE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
19/07/18
13:38
gosea pizteko
GLUTENIK GABEKO SALDA
Emaiezu zapore ukitu bat zure paellei
E
EROSKI NATUR PATATAK
Frijitzeko ezin hobeak
E
gosiak, erreak, gisatuak, frijituak... Gure gastronomiako elikagairik ezagunenetakoa da patata, eta sukaldean hainbat prestaera onartzen du, eta hori ere aldekoa du. Plater ugaritan erabiltzen da, eta energia iturri ona da egunaren buruan egin beharreko jarduerei erantzuteko. Horretaz gain, osasungarriak, merkeak eta aski gustagarriak ere badira. Irailean, frijitzeko patatak aurkituko dituzu Eroski Natur sailean; beranduko patata mota da, luzaroago egoten den ontzen eta ur gutxiago izaten duena. Gainera, Natur zigilua daramanez, badakizu kalitatezko produktua dela, bermatuta dituela jatorria eta zaporea, eta errespetatu egiten duela ingurumena. Natur saileko gainerako produktuak bezala, produktu hautatua da patata mota hau ere, eta gure saltokietara iritsi aurretik, azterketa bat egiten die gure kalitate taldeak. Horrela ziur jakingo duzu aukerarik onena erosiko duzula.
OLIO GELA
EROSKI NATUR TIPULINA
Larruazal lehor eta Freskoa, gozoa eta sentiberak goxatzeko samurra
b
elle saileko gel hau, larruazal lehor eta sentiberetan ematekoa, xaboirik gabea da, errespetatu egiten du familia osoaren larruazala eta egokia da haur eta haurtxoentzat ere. Glizerina darama %10 eta almendra olioa ere bai; horri esker, malgutasuna ematen dio larruazalari, eta hidratatu egiten du.
E
roski Natur saileko tipulin berria sorta gisa saltzen da, eta ezaugarri aipagarrienak zapore leun-leuna eta testura samur eta kurruskatsua ditu. Ezin hobea da entsaladetan jateko, gazpatxoetan, salmorejoetan...
l Joan da uda, baina horrek ez du esan nahi bazterrean utzi behar dugunik urte sasoi horretako plater izarra. EROSKIn paellak egiteko salda berri bat eskaintzen dizugu, glutenik gabea; gantz gutxiko salda da, eta energia balio apala dauka. Litro bateko formatuan dator, eta ganba eta arrain saldaz egina du %97a. Produktu honek irtenbide azkarra eskaintzen dizu Valentziako platerik tipikoena presta dezazun. EROSKIren gainerako salda likidoak bezala, ingurumen arloko FSC ziurtagiria darama (Forest Stewardship Council), zeinak bermatu egiten duen ekoizpen bideragarria dela ekonomikoki, sozialki bidezkoa eta ingurumen arloari dagokionez egokia.
TOMATE ZATITUA ETA OSOA
Saltsako erregea
T
omate saltsa izango da gure gastronomiako ezagunenetakoa. EROSKIn aukera emango dizugu gure tomateekin egin dezazun, nahi izanez gero osoekin edo bestela zatituekin; biak ere Ebroren erriberatik datoz. Jatorrizko produktu honi kendu egin diogu gatz erantsia, eta, ondorioz, kalitatezko produktu bat eraman ahalko duzu etxera, zapore aparta duena eta gatz puntu egokia. Zuk nahi bezala ontzeko aukera izango duzu, eta zure ukitu berezi hori hartuko dute platerek.
6
006 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 6
30/07/18 12:54
EROSKI 39 DEPATATA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
11/07/18
15:59
sasoi honetan...
Tokian tokiko abelgorri haragia
Jatorriak egiten ditu berezi Eroski Natur saileko abelgorri haragiak berdingabeak dira. Tokiko ustiategietatik datoz, eta horrexegatik izaten dute halako kalitatea, zaporea, samurtasuna eta hezetasuna. Jatorria zainduz, gainera, bermatu egiten dugu abeltzaintzan ari diren eskualdeen jasangarritasuna, eta etorkizun bat ematen diegu inguru horietako herri eta langileei.
E
ROSKIn kalitate handiko haragia aurkituko duzu beti, tokian-tokian hazitako animalietatik datorrena: Balearretakoa, Nafarroakoa, Galiziako, Provedella erakundearena (Katalunia) edo Euskal Okela zigilua daramana. Beharbeharrezkoa iruditzen zaigu haragiaren zaporea berreskuratzea, baina inguruak eta ustiategiek jasangarriak izan behar dutela ahaztu gabe. Hori dela eta, Eroski Natur saileko abelgorria erosten duzunean, zaporearen alde ari zara apustu egiten, baina baita arduraren alde ere.
HAZTEKO MODU TRADIZIONALA 1996. urtean sortu zen Eroski Natur, eta ordudanik hazi egin gara, zuri produktu freskorik onenak eskaintzeko, jatorri hautatuetatik datozenak. Orain, gainera, are modu arduratsuagoan egin nahi dugu. Horren adibide dira abelgorri haragiak, tokian tokiko produktuak guztiak ere –Adierazpen Geografiko Babestuak (AGB) edo kalitate zigiluak daramatzate–, zapore aparta dutenak eta inguruarekin arduraz jokatzen dutenak. Olaia Aurrek azaltzen duen bezala (tokiko abelgorriaren arduraduna da EROSKIn), haragi mota bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina denek dute gauza bat elkarrekin: “Toki batzuek arraza autoktonoak dituzte eta beste batzuek Adierazpen Geografiko Babestua daramate, baina denak datoz tokiko hornitzaileengandik eta denak daude teknika tradizionalekin haziak”. Horrela, Olaiak nabarmentzen duenez, bermatu egiten da zaporea “berdingabea eta
kalitate handikoa” izango dela. Natur saileko txahal haragia, gainera, gutxienez zazpi egunez edukitzen dute ontzen, eta horri esker, oso samurra eta hezea egoten da. Gutxi bezala. Gure arduradunak nabarmentzen du abeltzainek oso modu berezian zaintzen dituztela animaliak, eta horrexegatik da hain estimatua haragi hori. TOKIKOAREN GARRANTZIA Guk ematen diegun babesarekin, abeltzainek eutsi egin diezaiokete beren bizimoduari, eta horrek aberastasuna sortzen du. “Tokiko haragien aldeko apustua eginez ere, lehen sektoreko ekonomia sustatzen ari gara eta tokian tokiko sareak ehuntzen”, azaldu du Olaiak. Haragi horiek on egiten diote jasangarritasunaren aldeko borrokari ere, ekoizten diren inguru berean saltzen direnez, askoz distantzia txikiagoa egin behar izaten dutelako eta, hortaz, murriztu egiten delako karbono arrastoa. “Gure haragiak, gainera, segurtasun arloko betebehar guztiak betetzen ditu”, adierazi du Olaiak.
OLAIA AURRE EROSKI NATUR TOKIKO ABELGORRI HARAGIEN EROSKETA ARDURADUNA
8
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 8
30/07/18 11:22
INGURU BAKOITZAK BEREA
E
ROSKIn badakigu tokiko elikagaien aldeko apustua ez daitekeela hitzetan gelditu. Horrexegatik, gure saltokiak dauden inguruetan hazten diren abelgorrien haragia eskaintzen dugu. Banaketaren arloan, guk bakarrik lotzen dugu gure marka tokian tokira, eta Jatorri Izenak dituzten haragiak eskaintzen ditugu, Balearretako, Kataluniako, Galiziako, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ziurtagiri eta berme guztiekin datozenak. Haragi berdingabeak dira, zapore, samurtasun eta hezetasun aparta dutenak, eta horrexegatik hautatzen ditugu.
Ekoizleekin batean, kontsumitzaileak dira tokiko haragien alde egiten dugun apustuaren onuradun nagusiak, bermatu egiten dugulako kalitate handiko produktuak direla, prezio hobea daukatela eta abelgorriaren jatorria eta benetakotasuna identifikatuta daudela. NATUR GALIZIAKO TXAHALA AGB-A Kolorez, arrosa argia edo gorri leuna izaten da, gantz zuria edukitzen du (nakarrarena), itxura gihartsua, testura leuna eta zapore atsegina. EROSKIn eskaintzen duguna Galizian jaio, hazi eta hil dituzten txahalena da, 10 hilabetetik beherakoena. Arraza autoktonoen edo horien gurutzaketen haragia izaten da beti, eta kontrol integraleko programa zorrotz bat gainditu behar izaten dute. Landare jatorriko pentsuak eta ustiategian bertan ekoizten den bazka baino ez dute jaten, eta zapi hilabete egiten dituzten arte gutxienez, amaren esnea izaten dute elikaduraren oinarria. Jaiotzen direnetik saltokietara iritsi bitartean, kontrol zorrotzak egiten dizkiete aldian-aldian. NATUR EUSKAL OKELA Euskadin jaio eta hazitako animalietatik dator haragia. Txahalak kontrolatu egiten dituzte beren bizitzako fase guztietan, eta kalitatea izaten da irizpide nagusia hautatzeko garaian. Eusko Label zigilua da haragiaren kalitate berezia bermatzen duen Adierazpen Geografiko Babestua. HAZI erakundeak egiaztatzen du Euskal Okela haragia, eta hark ezartzen du zer-nolako baldintzak bete behar dituen: arraza, elikadura, haragiaren tratamendua, eta eraldatze eta ontziratze prozesuak. Bazka naturalekin elikatzen dituzte txahalak, eta osagarri gisa, pentsu baimenduak ematen dizkiete. Haragia merkaturatu aurretik, HAZIk ikuskaritzak egiten dizkie saltokiei,
eta horrela egiaztatzen du denda egokiak direla saltzeko. Era berean, kontrolatu egiten ditu Eusko Label etiketarekin doan haragiaren sarrera eta irteera guztiak. NATUR NAFARROAKO ARATXEA AGB-A Jatorri Izen Bermatua duen haragia da, eta Pirinioetako behi arrazatik dator gehienbat. Txahalak amaren esnearekin elikatzen dituzte gutxienez lau hilabete egin arte. Ondoren, bazka jaten dute, artoa, garagarra, garia, soja... Adierazpen Geografiko Babestuak jarraipen eta kontrol prozesuak ezartzen ditu aldian behin, hasi ustiategietatik eta harategietara iritsi arte. Beste baldintza bat ere ezartzen dio haragiari: zazpi egunez gutxienez ontzen egon behar du hiltegitik saltokira eraman baino lehen, behar bezalako kolorea, zaporea, lurrina eta samurtasuna eskuratu ditzan. NATUR BALEARRETAKO TXAHALA Certicar erakundeak egiaztatzen du Balearretako txahalak zapore guztia eta behar bezalako samurtasuna edukiko dituela. Balearretan ditugun saltokietan aurkituko duzuena 12 hilabetetik beherako txahaletatik dator, eta uharteetan jaio, hazi eta hildako animaliak dira. Horri esker, produktuak dendetara iristeko egin behar duen bidea askoz txikiagoa izaten da. Gainera, bermatua dago landare jatorriko elikadura egiten dutela %100. NATUR PROVEDELLA TXAHALA Certicar erakundeak bermatzen du haragi hori. Katalunian hazitako animalietatik dator, eta estandarrik handiena dauka zaporeari eta testurarik dagokionez, eta hori lortzeko, kontrol eta egiaztatze prozesuak egiten dizkiete animaliei eta ustiategiei. Ziurtatu egiten da landare jatorriko elikagaiak baino ez dituztela jaten.
9
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 9
30/07/18 11:23
sasoi honetan...
TXAHAL XERRA PLANTXAN PIPERRADAREKIN
• 250 g pikilloko piper gorri • Piper berde 1 • 60 ml tomate saltsa (etxean egina) • 100 ml oliba olio • Gatza
Erregosi berdurak zartagin batean lau koilarakada oliorekin eta baratxuri xerratuekin.
● Zerbitzatu txahal xerrak ● Berdurak guritu direnean,
OSAGAIAK
● Hasteko, piperrada egingo
erantsi sei koilarakada tomate saltsa (etxean egina) eta eman gatza. Gorde geroko.
• 400 g txahal xerra • Tipula 1 • 2 baratxuri atal
dugu. Horretarako, moztu juliana eran (zerrenda finetan) tipula, piper berdea eta pikilloko piperrak.
● Egin txahal xerrak plantxa batean edo zartagin bero-bero batean, olio
4
erraza
30-40’
NOLA PRESTATU
koilarakada batekin. Gorritu bi minutuz alde bakoitzetik. Eman gatza.
piperrada beroa ondoan dutela.
1,69 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
172
6,3g
2g
%9
%9
%12
GATZA
5,4g 0,5g %6
%9
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
10
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 10
30/07/18 11:23
es tiempo de...
ZAPORE GUZTIA Plater hau hobea gelditzen da hurrengo egunean jateko uzten badugu. Berotu eta guarnizioren bat erantsi dezakegu: patatak, perretxikoak, berdurak...
2,07 €
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
193
4,2g 1,7g
%10
%6
%9
pertsona bakoitzeko
GATZA
8,1g
2g
%9
%25
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
TXAHALA KAZOLA ERAN, ALBAKA, EZKAI ETA BABY AZENARIOEKIN
• Ezkai hostotxo bat • Piperbeltz askotariko ehorrak • 100 ml oliba olio • Gatza NOLA PRESTATU
4
erraza
+ 2 ordu
OSAGAIAK • 400 g txahal (tapa) • 300 g baby azenario • 100 g tipula • 2 porru (zati zuria) • 100 g tomate • 100 ml ardo zuri • Litro 1 haragi salda • 20 g irin • Azukre koilarakadatxo 1 • Albaka
● Moztu haragia lau
zentimetroko laukitxoetan, eta pasatu irinetan arin-arin. Gorritu kazola batean olio bero-beroarekin. Txandaka egingo ditugu eta plater batera ateratzen joango gara. ● Bota oliba olio gehixeago
kazolara, apaldu sua eta erregosi tipula, juliana eran moztua (zerrenda finetan). Eragin noizean behin, erre ez dadin, eta kolorea hartzen
hasten denean, erantsi porrua, xerra finetan moztua. ● Eduki sutan hiruzpalau minutuz, noizbehinka zurezko koilararekin eragiten diogula. Une horretan, erantsi azukrea, tomatea (zuritua, hazirik gabe eta birrindua), ardo zuria eta haragi salda. Eman gatza eta piperbeltza, eragin ongi eta bota usain belarrak. Estali kazola eta utzi irakiten has dadin.
● Estali ongi kazola eta
utzi mantso-mantso egos dadin, bi ordu eta erditik hiru ordurako tartean; nolanahi ere, haragia samur-samur gelditzen den arte. ● Haragia ia egina
dagoenean, guarnizio gisa, erantsi baby azenarioak zurituta, haragiarekin batean egin daitezen hamar minutuan.
● Irakiten hasten denean, sartu haragi zatiak eta horiek askatu izango duten zukua; osagai guztiek likidoarekin estalita gelditu behar dute. Hala ez bada, haragi salda gehiago edo ura erantsi dezakegu.
11
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 11
30/07/18 12:55
sasoi honetan...
TXAHAL CARPACCIOA 4
ertaina
+ 2 ordu
OSAGAIAK • 250 g azpizun (txahalarena) • 40 g errukula eta berro • 50 g laranja • 10 g sesamo txigortu • 30 ml oliba olio birjina estra • Lima 1 • Gatza
MEDITERRANEOKOA Italian du jatorria carpaccio esaten zaion errezetak. Oso plater gustagarria da eta erraz prestatzen dena: kalitate handiko haragia eta ongailu onak, ez da besterik behar
2,34 €
pertsona bakoitzeko
NOLA PRESTATU ● Labana zorrotz-zorrotz
batekin, kendu azpizunari gantz zatiak eta zati gogorrak. Bildu haragia film paperean, gozoki baten itxura ematen diogula, eta egin korapiloak muturretan. Sartu zorrotxoa izozkailuan bi orduz, gogortu dadin, baina ez du erabat izoztu behar. ● Moztu haragia xerra fi n-
finetan (ia gardenak izan daitezela), urdaiazpikoa mozteko labana batekin edo makina ebakitzaile batekin. Lodi samarrak ateratzen badira, jarri xerra bakoitza film paperen artean, eta eman kolpe batzuk sukaldeko mailu edo arrabola batekin, fin-fina geldi dadin. ● Aurkeztu xerrak erretilu
batean, errukula eta berro hosto batzuekin. Banatu sesamo txigortua eta laranja zatitxoak ausaz (edo bestelako fruta freskoren batenak), laurdenetan moztuta eta hazirik gabe. Ondu oliba olio birjina estrarekin eta eman gatza. Bukatzeko, lima uraren tanta batzuk eta lima birrina botako dizkiogu gainetik.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
160
11g
3g
%8
%16
%12
GATZA
1,3g 0,4g %1
%7
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
12
008-012 ES TIEMPO DE EUS.indd 12
30/07/18 11:23
publirreportaje
ELPOZO, comprometido con la seguridad alimentaria y el bienestar animal Los alimentos que consumimos todos los días están sometidos a un estricto control por parte de las autoridades europeas y españolas y, gracias a esa vigilancia, podemos disfrutar de productos cada vez más seguros y de calidad.
E
L POZO ALIMENTACIÓN, con más de 64 años de historia, dedica gran parte de sus recursos a garantizar que los productos cárnicos que comercializa son de la máxima calidad y seguros para su consumo. Cuenta con un sistema productivo propio (CIP), que controla todas las fases de la cadena alimentaria: agricultura, ganadería, selección de materias primas, elaboración y servicio
PRODUCTOS MÁS SEGUROS, SALUDABLES Y DE MAYOR CALIDAD al cliente, lo que le permite asegurar la calidad de todos sus productos, más de 1.500 referencias cárnicas.
Este esfuerzo permanente por la innovación, la calidad y la seguridad alimentaria le ha llevado a consolidar, año tras año, su liderazgo en el sector. Los productos de ELPOZO están presentes en ocho de cada diez hogares españoles y la compañía exporta a más de 80 países en todo el mundo. El valor nutritivo, la seguridad de los alimentos y el bienestar animal son tres de los temas que más preocupan al consumidor sobre los sistemas de producción actuales y son, a su vez, aspectos completamente integrados en la estrategia empresarial de ELPOZO, que ha sabido establecer estándares cada vez más exigentes, por encima incluso de lo que marca la legislación. En la actualidad, la compañía está implantando el protocolo de ‘Bienestar Animal y Bioseguridad’ más ambicioso de España, que abarca las tres especies con las que trabaja la empresa: porcino, vacuno y ave. El desarrollo de este protocolo implica certificar y auditar en materia de bienestar animal a las más de 4.500 explotaciones ganaderas y 200 proveedores que colaboran con ELPOZO. El consumidor de hoy exige, no solo que la alimentación esté adaptada a sus necesidades, sino que el cuidado de los animales y sus instalaciones sea excelente. Para ELPOZO, cumplir con estas exigencias permite obtener un producto más seguro, saludable y de mayor calidad.
13
EROSKI 39 PUBLIREPORTAJE POZO.indd 13
20/07/18 13:31
EROSKI protagonistak
Gazta erdiondua, laktosarik gabea
Kalitatea berme guztiekin EROSKIn konpromisoa hartu dugu beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek elikagai egokiak aurki ditzaten gure saltokietan. Hori dela eta, laktosarik gabeko lehenbiziko produktu freskoa erantsi diogu laktosarik gabeko gure esneki sailari. Gazta zati erdiondua da, prezio egokia eta berme guztiak dituena zaporeari eta osagaiei dagokienez.
G
aur egun beharrizan bat da norberak dituen ezaugarrien arabera elikatzea. Eta EROSKIn oso ongi dakigu hori. Ez dugu nahi inongo eragozpenik izan dezazuen elikagai onenak eskuratzeko, eta, horregatik, jarraitu egiten dugu produktu espezifikoen eskaintza handitzen.
Laktosarekiko intolerantzia dutenentzat, adibidez, orain dela urte batzuk hasi ginen produktu mota hori eskaintzen. Sail hori etenik gabe handitu da ordudanik. Orain beste pauso bat eman dugu: laktosarik gabeko EROSKIren gazta zati erdiondu honekin, era horretako
lehen produktu freskoa eskaintzen dizugu. Ez du inolako inbidiarik beste edozein gazta erdiondurekin, ez zaporean eta ez testuran ere. Produktu hau ere aztertu egiten da merkatura iritsi aurretik, bermatua geldi dadin egokia dela laktosarekiko intolerantzia dutenentzat.
14
014-016 PROTA QUESO SIN LACTOSA EUS.indd 14
30/07/18 11:21
EROSKI 39 Millรกn Vicente.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/07/18
13:33
EROSKI protagonistak
JATORRIKO ESNEAK Laktosarik gabeko gazta hau Leongo probintzian egiten da; behi esnea, ardiarena eta ahuntzarena daramatza nahasita (Espainiako Estatuan dute jatorria), eta zapore bakana ematen diote. Kalitate handiko produktua da, eta ontziratzeko moduari esker, ez du galtzen zapore eta testura izpirik. Baina zaporeaz gain, beste alderdi bat ere badu nabarmentzeko modukoa EROSKIren gazta zati erdionduak: proteina iturri ona da, eta kaltzio ugari ematen du. Baina nutrizio arloko ezaugarririk behinena beste bat du: laktosarik ez duenez, produktu egokia da intolerantzia dutenentzat. LAKTASA ERANTSIRIK GABEA Laktosa kentzeko prozesuan ez diogu laktasarik eransten gure gazta zatiari; fabrikazio tratamendu bateratua ematen diogu, non hartzitzaileek eta prozesuak berak, gazta ontzeko baldintzekin batean, ematen duten laktosarekiko intolerantzia dutenek jateko moduko produktua, laktasaren entzima erantsi beharrik izan gabe. Esnearen azukrea da laktosa. Eta osagai horrexek sortzen dio pertsona askori gazta jan ezina, ezta gainerako esnekiak ere. Orain dela gutxi arte, laktosarekiko intolerantzia tratatzeko, sintomak sorrarazten zituen elikagaia dietatik kendu beste biderik ez zegoen, kasu honetan esnea eta esnekiak. Aldi berean, dieta arloko beste aukera batzuk proposatzen ziren nutrizio arloko gabeziarik ager ez zedin. Urte batzuetatik hona, laktosarik gabeko edo laktosa gutxiko elikagaien saila sortu du EROSKIk, arazo hori duten pertsonek ez dezaten izan elikagai horiek baztertu beharrik. Gure proposamen guztiak aztertu egiten ditugu, azken produktuaren kalitatea bermatzeko helburuz, eta horrela lortzen dugu laktosari atxikitako sintomak eta arazoak saihestea. Gehienean, laktasa eranstea izaten da horrelako produktuak lortzeko prozedura teknologikoa, esnearen
laktosa digeritzeaz arduratzen den entzima alegia. Gure organismoak modu naturalean sortzen du entzima hori, eta gai izaten da laktosa bi azukre sinpleagotan puskatzeko (glukosa eta galaktosa), eta, horrela, hesteak biak xurga ditzake inolako arazorik gabe. Batzuetan, ordea, entzima hori eskas samar izaten da gure organismoan, eta hortik sortzen da laktosarekiko intolerantzia. Laktosarekiko intolerantzia batzuk iragankorrak izaten dira, unean uneko digestio nahasmenduek eraginak, adibidez ultzerek edo urdail-hesteetako gertakariek, eta, ondorioz, hesteetako muki mintzak ez du sortzen behar adina laktasa. Kasu guztietan, esnekiak jateko ezintasuna eragiten du laktosak, eta horri esaten zaio laktosarekiko intolerantzia. EROSKIn horregatik erabaki dugu gure ahalegin guztia egitea nutrizio arloko beharrizan espezifi koak dituztenei produktu sorta handia eskaintzeko.
SEGURU ETA LASAI JATEKO Laktosarik gabeko gazta zati erdionduarekin, EROSKIn handitu egin nahi izan dugu intolerantzia dutenentzako produktu eskaintza. Seguru eta lasai egon zaitezen, gure produktu guztiei eskatzen dizkiegun kontrolez gain, aztertu egiten da laktosarik gabeko gazta erdionduaren sorta bakoitza. Horrela bermatzen dugu laktosarik gabeko produktuei dagokien araua betetzen dela: %0,01 baino gutxiago eduki behar dute azukre hori. EROSKIren gazta zati erdiondua, hortaz, egokia da laktosarekiko intolerantzia dutenentzat, baina ez esnearen proteinarekiko alergia dutenentzat. Ez dira nahasi behar intolerantzia eta alergia. Alergia immunitate sistemaren erreakzioa da, kaseina esaten zaion proteinak sortzen duena, eta, horregatik, laktosarik gabeko produktuak ez dira egokiak esnearen proteina horrekiko alergia dutenentzat.
16
014-016 PROTA QUESO SIN LACTOSA EUS.indd 16
30/07/18 11:21
EROSKI 38 PLATANO DE CANARIAS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
15:14
EROSKI Natur
Kanarietako platanoa, bere espeziean bakarra Platanoak zapore berdingabea dauka eta ekarpen handia egiten du nutrizioaren ikuspegitik. EROSKI Natur markarekin, Adierazpen Geografiko Babestuek sailean ospetsuenetakoa dena eta aitortza handiena duenetakoa eskaintzen dizugu: Kanarietako platanoa. Kalitatezko produktua da, elikagarria eta zaporetsua, eta bere jatorriak bermatu egiten du ale bakoitzaren berezitasuna.
B
adira platanoak eta badira bananak... Eta gero, Kanarietako platanoa dago, ospe handiko produktua, jatorri aski goraipatua duena. Kanarietako platanoa AGBa Espainiako Estatuko produkturik preziatuenetakoa da, eta Adierazpen Geografiko Babestu gisa Europako aitortza eskuratu duen
bakarra munduan. Kanarietako Platanoa AGBak babesturik dago, eta gure saltokietan Eroski Natur markaren barrenean aurkituko duzu. AGB zigiluak aitortza eta babes maila gorenak ematen dizkio, eta kalitate bikaineko fruten sailean kokatzen du; eta horretaz gain, bermatu egiten dizkio berezitasuna eta jatorria.
Nutrizio balio handiko elikagaia da platanoa, eta urte osoan jan dezakegu. Fruta ezin hobea da edozein ordutan jateko, eta baita hainbat plateretan laguntzaile edo osagai nagusi gisa erabiltzeko ere. Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da platanoak kalitate handikoak izatea, ziurtatuta eduki ditzaten
18
018-019 PROTA PLATANOS EUS.indd 18
30/07/18 11:20
EROSKI protagonistak
zapore guztia eta nutrizio balioa. EROSKIn oso argi daukagu; hori dela eta, Kanarietako platanoaren sortarik ederrenak aurkituko dituzu gure frutategietan, Eroski Natur sailean.
eran: hori da platano honek duen berezitasunaren beste arrazoi bat. EROSKIn bermatu egiten dugu jatorri hori duela eta ekoizpen modu tradizionalak erabili dituztela.
MUNDU OSOAN EZAGUN Jatorri Izen Babestuen Erregistroan eta Europako Batasuneko Adierazpen Geografiko Babestuen Erregistroan izena emana dago Kanarietako Platanoa AGBa, eta horrek mundu osoan ezagutarazi du produktu honen kalitatea. Produktu berezia da, eta inguru geografikoak eta landatzeko modu tradizionalek ematen diote, hain zuzen, berezitasun hori. Zigilu hori daramaten produktuek kalitate eta ospe nabarmenak izaten dituzte, landatzeko moduak bereziki zainduak izaten dira eta baldintza klimatologiko berezi-bereziak dituzten inguruetan sortzen dira, eta horrexek egiten ditu hain bakan eta desberdin. Eroski Natur platanoak modu jasangarriagoan landatzen dituzte, ahalik eta gehiena txikitzen dute ingurumenaren gaineko eragina eta inguru hurbilaren garapena bilatzen dute. Eroski Natur saileko gainerako frutak bezala, Global Gap ziurtagiria eskuratu duten nekazariek landatzen dituzte (nazioarteko arau bat da, nekazaritza segurua eta jasangarria bermatzen duena). Kanarietako platanoa Cavendish motakoa da, Musa generokoa. Uharteetan ekoizten da, hango baldintza klimatikoez baliatuta: tenperatura leunak eta oso aldian behingo prezipitazioak izaten dituzte, eta klima subtropikala eta alisio haizeak konbinatzen dira. Toki hartako ezaugarri meteorologikoei esker eskuratzen da produktu berezi eta bakan hau. Munduan platanoak ekoizten dituzten beste leku batzuen aldean, Kanarietako ustiategiak neurri txikikoak dira. Gehien-gehienak, %80 baino gehiago, hektarea batetik beherakoak dira, eta orografia gorabeheratsua duten eremuetan daude. Han, 8.500 nekazari aritzen dira ekoizpen lanean artisau
ZERK EGITEN DU BEREZI? Orain arte esandakoaz gain, Kanarietako Platanoak beste alderdi bat ere alde eduki du Adierazpen Geografiko Babestua lortzeko garaian: frutak berak oso ezaugarri bereziak dituela alegia, beste ezein frutak ez bezalakoak. Gozo zapore sendokoa da, azukre ugari duelako eta almidoi gutxi. Testura leuna du -hozka egitea eskatzen duen horietakoa -, hezea da, trinkoa, baina guria. Lurrin handia sumatzen zaio (‘platano inpaktua’ esaten diote), eta kalitate eta zapore handiko fruta dela oroitarazten digu horrek. Itxura ere oso berezia du: orbantxo beltzak izaten ditu, mundu guztian ezagunak eta preziatuak direnak. Kanarietako platanoaren entzimek daukaten jarduera handiaren ondorioz sortzen dira, horrek eragiten du azalean puntu ilunak agertzea. Horrelakoxeak dira Natur markan aurkituko dituzun platano guztiak, zeinak heltze punturik onenera iristen direnean hautatzen dituzten, kontu handiz, kalitate estandarrik handienak eta zorrotzenak kontuan hartuta.
Ezaugarri horiek guztiak, bai produktuaren kalitateari dagozkionak eta bai ezartzen zaizkion kontrolak, berme gehigarriak dira kalitaterako, eta elikagai bikain bihurtzen dute fruta hau, edozeinek jateko modukoa. Zapore gozo eta lurrin nabarmen hori dela medio, elikagai erakargarri eta gustagarria gertatzen da, eta aski egokia da edozein ordutan jateko, haurrek bezala helduek ere. NUTRIZIO ARLOKO EKARPENA Nutrizioaren ikuspegitik, balio handia dauka Kanarietako platanoak. C bitamina ugari ematen du, eta horrek lagundu egiten du hezurren eta larruazalaren bilakaera. Potasioa ere kopuru handietan ematen du. Horri esker, frutarik egokienetakoa da kirola egin aurretik, egiteko garaian eta egin ondoren jateko. Horretaz gain, zuntza ere ematen du, B6 bitamina ere bai -lagundu egiten du immunitate sistemak egoki funtziona dezan - eta manganesoa ere badauka, zeinak herdoilaren aurka egiten duen. Osagai horiekin guztiekin, funtsezko fruta da gure dietarako. Laburbilduz, Kanarietako platanoa fruta goxoa da, nutrizio balio handikoa eta erraz jaten dena, bai helduek eta bai haurrek ere. Bere horretan, frijituta, irabiaki batean edo tarta baten osagai nagusi gisa... ea nork esaten dion ezetz mokadu gustagarri honi.
19
018-019 PROTA PLATANOS EUS.indd 19
30/07/18 11:20
erakusleihoa
EROSKIren fruitu lehor gordinen sorta, terrinan aurkeztua
Mokadutxorik osasungarriena Gero eta jende gehiagok erabakitzen du bere dietan fruitu lehorrei leku bat egitea. Hurbil daude produktu freskoetatik, eta EROSKIn aukera handia eskainiko dizugu. Intxaurrak, anakardoak, almendrak, pinaziak... Aperitibo gisa erabili ahal izango dituzu eta lehengai gisa ere bai hainbat plater prestatzeko: hasi entsaladetatik eta tartak bitarte.
F
ruitu lehorrei leku bat gorde behar zaie etxeko biltegian. Elikagai bikainak dira, errezeta askotan erabil daitezke eta ugari ematen dute zuntza, bitaminak, mineralak, landare jatorriko
proteinak eta gantz osasungarriak. Gustagarriak eta elikagarriak izaki, edozein unetan jan daitezke. Era askotako fruitu lehorrak daude, eta horien barrenean,
bereziki aipagarriak dira gordinik datozenak, horiek baitaude hurbilen produktu freskoetatik, eta osasunari ere mesede gehiago egiten diote frijituek baino.
20
020-022 ESCAPARATE FRUTOS SECOS EUS.indd 20
30/07/18 11:15
EROSKI 39 BORGES PIZARRO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/07/18
13:39
erakusleihoa
EROSKIn aukera handia dugu terrinan datozen fruitu lehor gordinetan: intxaur mota bat baino gehiago, pinaziak eta almendrak izaten dituzte. Orain mix bat merkaturatu dugu horietako zenbaiten konbinazioarekin, eta anakardoak ere erantsi dizkiegu. Fruitu lehor gordinak prozesatu gabe egoten dira; hau da, bildu eta ontziratu egiten dituzte, eta gehienez ere, oskola edo azala kentzen diete tarte horretan. Merkatuan, oro har, fruitu lehor frijituak izaten dira ohikoenak, eta horiei tenperatura handiak ematen dizkiete bildu ostean. Gordinak, berriz, fruta eta berdura freskoak bezalakoak dira, interferentzia oso txikiak jasan dituzten elikagaiak. EROSKIn aurkituko duzuna hauxe izango da: zuzenean zuhaitzetik bildu dituzten fruituak, garraiatzeko eta merkaturatzeko prest jarri dituztenak, eta beren ezaugarri fisikoei eta nutrizio arloko ezaugarriei eragingo dien beste prozesurik harrarazi ez dietenak. AUKERA ASKO Ezin hobeak dira mokadutxo osasungarriak egiteko edo hainbat plateretan osagarri gisa erabiltzeko, adibidez entsaladetan. Postre gisa ere balio dezakete edo berdura eta haragia daramaten errezetak laguntzeko, adibidez oilaskoa edo arkumea daramatenak, elikagai hauek ordu artean jateko baino askoz gehiagotarako erabil baitaitezke. Fruitu lehorrekin egindako entsaladak oso gustagarriak eta originalak izaten dira. Saia zaitez kukulu entsalada bat egiten fruitu lehorren ozpin saltsa batekin. Aukera ona da, halaber, eskarolarekin eta laranjarekin konbinatzea, edo errukularekin. Postrerako edo otordu arterako, berriz, gomendio gustagarria da fruitu lehorrak matĂł gaztarekin eta kanelarekin konbinatzea, jogurt karameludunarekin edo sagar erreekin. Eta ez hori bakarrik: produktu hauek ezinbesteko osagai bihurtu dira plater beganoak prestatzeko, adibidez gazta egiteko anakardo gordinetatik abiatuta, edo tarten oinarriak prestatzeko almendra gordinekin.
Gure supermerkatuetara zatozenean, badakigu aukera osasungarriak, freskoak eta kalitatezkoen bila zabiltzalako aukeratzen dituzula fruitu lehorrak, eta gordinik daudenak egokiagoak iruditzen zaizkizula, freskoetatik hurbilago daudelako. EROSKIn erantzun egin nahi izan diogu eskari horri, gero eta handiagoa baita, eta kalitate handiko fruitu lehor sorta eskaintzen dugu, poltsan datozenek izaten duten baino iraugitze-data laburragoarekin eta ontzi askoz ere erabilgarriagoan, terrinan hain zuzen. Eta beti daukagu gogoan produktu gustagarri eta aldi berean osasungarria nahi izaten duzula. ZIZKA-MIZKA OSASUNGARRIA Akademiaren arloan denek esango dizute fruitu lehorrak aski onuragarriak direla osasunerako. Dozenaka ikerketak azaltzen dute oso gomendagarria dela maiz-maiz eskutada bat jatea. Landare jatorriko elikagai ugari dituen dieta batek murriztu egiten du gaixotasun kroniko batzuk eta endekapenezko beste batzuk izateko arriskua. Fruitu lehorrek prebentzio lana egiten dute horien aurrean. Horretaz gain, begetalen
artean zuntz gehien ematen duten elikagaiak dira, zerealen ondotik. Beste zenbait onuraren artean, aipagarria da B9 bitamina edo azido folikoa ematen dutela, eta konposatu hori oso onuragarria da haurdun dauden emakumeentzat, zeren, neurri egokian hartuta, nahitaezkoa baita haurtxoaren nerbio sistema zentrala ongi eratu dadin lehenbiziko asteetan. Mineral batzuk ere kopuru onetan ematen dituzte, besteak beste burdina, magnesioa eta kaltzioa, eta horiek funtsezkoak dira kirola bizi samar egiten denean higadura fisikoa berdintzeko. GIZENDU EGITEN OTE DUTE? Jende askok uste du, hala entzun duelako, fruitu lehorrek gizendu egiten dutela. Uste hori, ordea, gezurtatu egin dute nutrizio arloko hainbat ikerketak; horietan ageri denez, fruitu lehorren kontsumoa handitzen denean, murriztu egiten da urteen joanak dakarren pisu igoera. Eta kontuan hartzen badugu, gainera, prebentzio lana egin dezaketela gaixotasun kronikoak ez agertzeko, ez dago zalantzarik edozein une izan daitekeela ona gordinik jateko eskutada bat intxaur, almendra, anakardo edo pinazi.
22
020-022 ESCAPARATE FRUTOS SECOS EUS.indd 22
30/07/18 11:15
EROSKI 39 BOULANGERE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/07/18
14:41
‘Salute to Excellence’ sariak
Gure markak, bikainak Beste urte batez, gure markako produktuak nabarmendu egin dira Banatzaile Markaren Mundua izeneko nazioarteko azoka profesionalean, zeina Private Label Manufacturers Association (PLMA) erakundeak antolatzen duen. Saria jaso du gure produktuetako hiruren bikaintasunak.
G
uretzat, gure marka da zuekin daukagun konpromiso handiaren erakusgarria. Kalitatearen, aurrezpenaren, osasunaren eta gure bezeroen ongizatearen aldeko apustua da, eta berriz ere aitortza egin diote, non eta banaketaren arloan nazioartean egiten den ekitaldi handietako batean. EROSKI markako hiru produktu hauek jaso dute saria: belle saileko eskuetako krema, xurgapen arinekoa (osasun eta edergintzarako osagarrien sailean), Basilic & Agrumes Eau de parfum NÂş3 lurrina, hori ere belle sailekoa (aurreko sail berean) eta SadEyes ardo gorri txinpartadun gaztea (xanpainen eta ardo apardunen sailean). Sari horiek aitortza egiten diote gure markari, eta aurrerantzean nondik jarraitu behar dugun adierazten digute. Baina orain arteko ibilbidea ez dugu guk bakarrik egin: aitortza hau zuei ere badagokizue, gure bezeroen iritzi eta iradokizunekin eraikitzen, hazten eta hobetzen baitira marka hauek. Gure produktuek lortu dituzten sariak, dena den, ez dira lehenbizikoak izan. Iaz, esaterako, hamar lortu genituen, hainbat sailetan gainera: edariak, lurrinak, gozoak, elikadura... Produktuen artean, berriz, baziren
berdura erreekin egindako pizza, kinoazko talotxoak edo Seleqtia saileko gaileta sorta. Salute to Excellence nazioarteko sariekin, PLMA erakundeak nabarmendu egiten du txikizkako banatzaileek beren markaren inguruko programetan egiten duten berrikuntza eta sormenaren kalitatea. Aurten 430 produktu baino gehiago lehiatu dira, eta txikizkako 76 banatzaile, 26 herrialdetakoak. EROSKIk goren mailako emaitza lortu du ekitaldiak zituen bost sailetatik hirutan: elikadura, edariak, etxea, osasuna eta ongizatea. Arlo bakoitzeko profesionalek osatu dute epaimahaia, eta haiek aztertu dute produktuen zaporea, itxura, aurkezpena eta kalitateprezioen harremana. Epaimahaiko kideak hautatzeko garaian, kontuan hartzen da garai bateko eta egungo esperientzia, eta sei lagunetik zortzi bitarteko taldeetan banatzen dituzte batzorde bakoitzeko. Orrialde hauetan aurkeztuko dizkizugu aurten saria eskuratu duten gure hiru produktuak. SADEYES GORRI TXINPARTADUNA: FRESKAGARRIA ETA BALIO HANDIKOA Ardoen arloko profesionalik onenek erabaki dute SadEyes ardo gorri
Perfumearen eraldaketa zainketan
txinpartadun gaztea dela balio handienekoa. Guztira, 300 ardok zeukaten saria eskuratzeko aukera (txikizkako 39 banatzailerenak, 13 herrialdetakoak), eta epaimahaian, ardoaren arloko maisuak, sommelierrak, idazleak eta industriako profesionalak aritu dira. Ardo txinpartadun gasifikatua da SadEyes, erdilehorra, eta kolore erakargarria du, arrosa bizi eta distiratsua. Mahats mota bat baino gehiago erabiltzen da salda hau egiteko; burbuila mantso-mantso ateratzen zaio, eta koroa polita eratzen
24
024-025 ESCAPARATE PREMIOS EUS.indd 24
30/07/18 11:13
erakusleihoa
Apartsua, freskoa eta bizia
GURE
MARKA BIKAINAK
Karite gantzarekin, ilen eta alantoina estraktuarekin
du kopan. Sudurrean, lurrin primario eta delikatuak antzematen zaizkio, batez ere fruitu gorrien ñabardurekin, zeinak oso argi sumatzen diren. Ahoan freskoa, bizia eta oso zaporetsua da. Hori dela eta, oso ardo egokia da aperitibo garairako eta plater arinekin hartzeko. Oso hotza zerbitzatzea gomendatzen dugu, 4 eta 6 ºC artean. AROMACARE Nº3 LURRIN BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO Basilic & Agrumes Eau de parfum Nº3 delakoa izendatu dute perfume/ lurrin onena. Konbinatu egiten ditu
zitrikoen esentziak eta arabarba, arrosa eta geranio ukitu txinpartadun bat. Gainera, olio esentzialekin egina dago (limoia, bergamota, laranja, litsea cubeba eta piperbeltz arrosa), eta albaka estraktua ere badarama, eltxoei urruti eusteko balio duena modu bakan eta naturalean, pestizidarik gabe. Aromacare sailekoa da Nº3 lurrin hau, eta larruazala zaintzeaz gain, Neutrascent teknologia ere badarama, zeinak lagundu egiten duen usain txarrak neutralizatzen, hidratatzen eta erlaxatzen. Formatua 50 ml-koa da, ezin egokiagoa nezeserrean edo maletan eramateko.
Sail honetan bertan badira beste bi lurrin mota ere: Nº1 eta Nº2 delakoak. Lehenbizikoak konbinatu egiten ditu lore ukitu delikatuak -jasmina, arrosa eta laranja lorea - eta anbarrezko hondo bat, zenbat olio esentzial dituena (bergamota, mandarina, piperbeltza, nerolia eta limoia). Nº2 izenekoak, berriz, mandarinaren, bergamotaren eta labandinaren olio esentzialak daramatza. Lurrin iradokitzaile honek, gainera, erraztu egiten du loaldia, erlaxatzeko gaitasuna ematen baitiote izpiliku estraktuak eta mandarina olio esentzialak. Olio esentzialekin eginak daude hiru lurrin motak, eta horri esker, usain ona ematea baino zerbait gehiago lortzen da hirurekin. Aspaldiaspalditik, hainbat terapiatan erabili dituzten olio horiek, era askotako onurak egiten dituzte eta. Txinatarrek, egiptoarrek, hinduek, greziarrek eta erromatarrek erabili izan dituzte kosmetikan, lurrinetan eta baita sendatzeko ere. Guk ere gureganatu egin dugu ideia hori Aromacare saileko proposamen hauetan. Horretaz gain, funtzio anitzeko produktu gisa, bost ezaugarri dituzte: lurrinaren usainak ematen dien nortasuna; aromakologiaren ongizatea; hidratazioak eskaintzen duen zainketa eta edergintzari egiten dion mesedea; olio esentzialek osasunari egiten dioten onura; eta, azkenik, funtzio aniztasun horrek dakarren berrikuntza. ESKUETAKO KREMA: ONENA LARRUAZALARENTZAT Eskuetako krema hidratatzaile sarituak, xurgapen arinekoak, testura leun eta arina dauka. Larruazala lehengoratzeko eta hidratatzeko gaitasun handia duten osagaiak daramatza, adibidez karité gantza eta baltsamo belarraren estraktua. Horretaz gain, alantoinarekin aberastua dago, zeinak larruazala leuntzeko eta baretzeko balio duen. Formatu erabilgarria dauka, dosifikatzaile eta guzti, zure eskuak edozein leku eta egoeratan zaindu ditzazun, modu azkar eta erosoan.
25
024-025 ESCAPARATE PREMIOS EUS.indd 25
30/07/18 11:13
EROSKI 39 DOBLE CLUB EUSKADI.indd 2
20/07/18 13:50
EROSKI 39 DOBLE CLUB EUSKADI.indd 3
20/07/18 13:50
aurreztu EROSKIrekin
Konpromisoa dugu jasangarritasunarekin
Elkarrekin jardungo dugu elikagaiak alferrik galtzearen aurka Alferrik galtzen den elikagai kopurua murriztea funtsezkoa da planetak iraun dezan. Katearen maila guztietan lortu behar da hori, eta erantzun bat eman behar diogu arazo horri, guztiei eragiten digu eta. Kontsumitzaile gisa, pauso erraz batzuk har ditzakegu kontuan. EROSKIn, zeregin horretan lagunduko dizuten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu.
I
rail bukaeran, elikagaiak alferrik galtzearen aurkako astea egingo dugu. EROSKIn hasieratik uste izan dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko lekua. Horretarako, banatzaile gisa, elikagaiak alferrik galtzeko joera
bukarazi nahi duten proiektuetan parte hartzen jarraitzen dugu. Gure ustez, ekarpen handia egin dezakegu elikagai gutxiago alferrik galtzeko, eta, horregatik, 2017. urtean 4.700 tona elikagai baino gehiago eman dizkiegu 47 gizarte erakunderi. Jateko
moduan dauden produktu freskoak eta elikagaiak izan dira, baina kendu egin ditugu apalategietatik, bezeroei erabat fresko dauden elikagaiak eskaintzea baita gure konpromisoa, eta ontziaren itxura ere zaintzea (baztertu egiten ditugu kolpeak eta urratuak
28
028-030 AHORRA CON EUS.indd 28
30/07/18 11:11
dituztenak). Horretaz gain, produktu ekologikoak sustatzen ditugu, baita ekoizpen prozesu jasangarriagoak darabiltzatenak ere. Baina iruditzen zaigu kontsumitzaile guztien artean ere lan aipagarria egin dezakegula ohitura horiek aldarazteko, eta berebiziko garrantzia du horrek, etxeetan galtzen baita elikagaien %42. Elkar hartuta, beraz, badugu gaitasuna eta baditugu baliabideak elikagairik ez alferrik galtzeko helburua lortzeko. Betidanik eta betirako, EROSKIn konpromisoa hartua dugu iraunkortasunarekin. Horregatik, aholku hauek ematen ditugu, lagungarriak izango direlakoan etxean elikagai gutxiago alferrik galtzeko.
1
PLANIFIKATU EZAZU ASTEKO MENUA ETA EZ INPROBISATU Aste osoko menua antolatzen badugu, familiak nolako beharrizanak dituen eta etxean zer-nolako elikagaiak ditugun kontuan hartuta, elikadura askotarikoa eta orekatua egingo dugu eta lagungarria izango da elikagai gutxiago hondatu dadin. Biltegian daukagunetik abiatuta, menu askotarikoa, neurritsua eta orekatua planifikatu behar dugu. Multzo guztietako elikagaiek agertu behar dute, eta, ahal den neurrian, Mediterraneoko dietaren jarraibideak hartu behar dira kontuan.
2
ARDURAZ EROSI Begiratu bat eman behar diegu biltegiari eta hozkailuari, zerrenda bat egin eta behar dena erosi, ez gehiago. Pentsa dezagun zenbat beharko dugun elikagai bakoitzetik, eta hori kalkulatzeko, kontuan hartu beharko da zenbat otordu egingo ditugun, zenbat lagun eseriko diren mahaira eta zernolako beharrizanak dituen bakoitzak. Luzaroan irauten duten elikagaiak oso aukera onak izaten dira ustekabeak sortzen direnerako, adibidez elikagai izoztuak eta kontserbakoak. Zerrenda egitean, lagungarria izango da elikagaiak multzoka jartzea –berdurak, frutak, plater landuak, izoztuak...–, eta horrela denbora gutxiago beharko duzu dendan horien bila ibiltzeko.
Zerrenda antolatzeko beste aukera bat izan daiteke etxera eramanda non jarriko dituzun kontuan hartzea: biltegian, hozkailuan edo izozkailuan, eta horrela hurrenkera egokian egin ahal izango duzu erosketa. Zerrenda horretan, behar dituzun produktu guztiek agertu behar dute eta kopuruak ere bai.
3
ZAINDU AURREKONTUA: JANARIA BOTATZEA DIRUA BOTATZEA DA! Prezioa funtsezko faktorea da zuretzat, baina merke erosteak ez luke ekarri behar kalitate apalagoko elikagaiak hartzea. Horrexegatik, kalitate-preziorik onena daukate gure produktuek, gure ustez bi alderdi horiek elkarrekin baitoaz beti. Horri esker, aurreztu egingo duzu, baina kalitate izpirik galdu gabe.
4
ELIKAGAIAK EGOKI KONTSERBATZEA Elikagaiak kalitate-prezioen arabera hautatzeaz gain, kontuan har dezakezu zer-nolako balioa duten nutrizioaren ikuspegitik eta ikuspegi sozial eta ekologikotik. EROSKIren produktu guztiek informazio egokia dakarte, kontsumitzaile gisa une orotan jakin dezazun zer erosten eta jaten duzun. Gure etiketak oso argiak, errazak eta erabilgarriak dira, eta helburu garbia dute: modu orekatuagoan elikatu zaitezela. Bateratu egin ditugu gure markako produktu guztien diseinuak, sinpleagoak eta ulerterrazagoak izan daitezen bezeroentzat.
5
EROSTEAN, BEGIRATU ONGI DATARI Erosketa egitean, garrantzitsua izaten da iraungitze-data eta kontsumo-data gomendatua zaintzea. Lehenbiziko datu horrek adierazten du elikagaia noiz arte jan daitekeen modu seguruan. Bigarrenak, berriz, zera esan nahi du: elikagaiak noiz arte edukiko dituen berezko zaporea eta testura, baina data horretatik aurrera ere jan daiteke.
6
EGIN APUSTU SASOIKO PRODUKTUEN ALDE Trikimailuak ez du inolako zailtasunik: etxean denbora gehien daramana
jan behar da lehenbizi. Bestalde, komeni izaten da sasoiko elikagaien aldeko apustua egitea. Tokiko produktuak izan ohi dira, eta prezioa zentzuzkoagoa izaten dute, saihestu egiten baitira garraio gastuak eta ontziratzeari dagozkionak. Ez ahaztu elikagai freskoak oso galkorrak direla, eta, hortaz, eros ezazu beharrezko duzun hori bakarrik.
7
DOITU ERRAZIOAK ETA BEHAR DUZUNA BAKARRIK PRESTATU Orain arte eman ditugun gomendioak kontuan hartzeaz gain, elikagairik ez alferrik galtzeko modu erraz-erraza da aurrez kalkulatzea zehazki zenbat elikagai beharko den.
8
ATERA PROBETXUA JANARI HONDARREI IRUDIMENEZ Behar baino janari gehiago prestatzeak ez du esan nahi janaria bota egin behar denik, janari hondarrekin hainbat plater presta daiteke eta. Aski da sobera gelditu dena jakiontzietan gorde eta izoztea, beste noizbait jateko. Beste aukera bat izaten da bigarren bizitza ematea plater horiei eta errezeta interesgarri eta zaporetsuetan berrerabiltzea (adibidez, orrialde hauetan proposatu dizkizugun horietan). Sarrerakoak eta itsaskiak – jateko moduan daudela egiaztatu ondoren– laguntzaile bikainak izan daitezke barazki freskoz egindako entsaladetan (adibidez, berroarekin edo letxuga askotarikoekin jartzeko). Sobera gelditu den entsaladarekin ezer gutxi egin ahalko da, barazkiak gatzozpinarekin egongo direnez, galdu egingo baitute jatorrizko testura eta zaporea. Gatzozpinduta ez daudenean, berdura krema bat prestatzeko erabil daitezke, edo krema laguntzeko. Sobera gelditu den arrainarekin –berdin du saltsan egina dagoen edo labean–, aukera bat baino gehiago izaten da: zopa bat egitea, betegarria prestatzea piperrentzat edo kroketa batzuk egitea, adibidez. Gauza bera egin daiteke haragi kozinatuarekin ere.
29
028-030 AHORRA CON EUS.indd 29
30/07/18 11:11
aurreztu EROSKIrekin
KINOAZ BETETAKO PIPERRAK
ARROZ ZOPA ZAPOAREKIN 4
4
ertaina
30-40’
ertaina
+ 60’
PATATA LASAGNA, BERDURA ERREGOSIEKIN BETEA
10-20 4
-5
erraza
5-10
40-50’
OSAGAIAK OSAGAIAK
OSAGAIAK
• 4 piper gorri • 100 g kinoa • Kuiatxo 1 • 50 g tipula • 100 g tomate • 50 g piper berde
• 2 baratxuri atal • 20 ml oliba olio • 40 g mozzarella gazta birrindu • Gatza • Perrexila
• 200 g zapo eta buru 1 • 40 g arroz • 1,25 l ur • 100 g ganba • 100 g azenario • 100 g tipula
• 3 porru • 3 tomate • 100 ml koñak • 60 ml oliba olio • Gatza • Perrexila
• 300 g patata • Tipula 1 • Kuiatxo 1 • 50 g leka • 100 g emmental gazta
• 60 ml oliba olio • Baratxuri atal 1 • 250 ml tomate saltsa (etxean egina) • Gatza
NOLA PRESTATU
NOLA PRESTATU
NOLA PRESTATU
● Kendu haziak piperrei eta sartu labean
● Egosi uretan zapoaren burua, porruaren
● Moztu baratxuria xaflatan eta gorritu
10 minutuz 250 ºC-an, olioarekin eta gatzarekin. Gorde geroko.
zati berdea eta perrexila. Utzi ordubetez irakiten, iragazi eta gorde geroko.
● Zuritu tomateak eta moztu laukitxoetan,
● Xehatu fin-fin berdurak, eta guritu kazola
eta berdin kuiatxoa (azal eta guzti), tipula eta piperra. Moztu baratxuria xerratan. Frijitu tipula su eztian olio beroarekin, erantsi gainerako berdurak eta utzi sutan 35 minutuz. Eman gatza eta gorde geroko.
batean. Erantsi tomatea, ataletan moztuta. Kendu burua ganbei eta erantsi isats zurituak kazolara. Eragin guztiari, flanbeatu edo garreztatu koñakarekin, eta busti litro bat saldarekin. Utzi egosten 10 minutuz, birrindu eta iragazi. Erantsi arroza eta utzi 30 minutuz mantso-mantso irakiten.
zartagin batean oliba olio pittin batekin. Erantsi tipula juliana eran moztuta, kuiatxoa xerratan eta lekak zatietan. Estali eta utzi 20 minutuz su ertainean egiten. Eman gatza eta xukatu egosaldiko zukua iragazki batekin. Gorde geroko.
● Garbitu kinoa eta kozinatu ur
178 %9
● Eman gatza eta zerbitzatu zapo zati
handi batzuekin; zapoa frijitu egingo dugu zartaginean oliba olio pittin batekin eta gainetik perrexil xehatua zabalduta.
beroz egindako oinarri baten gainean zerbitzatuko dugu.
Errazio batek dauka:
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
1,7g
%10
%8
GATZA
8,1g 0,5g %9
%9
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
laguntzarekin, txandakatu patata eta berdura geruzak. Jarri gainean gazta eta sartu labean gainerretzera. ● Etxean egindako tomate saltsa
Errazio batek dauka:
7g
egosi 5 minutuz urarekin eta gatzarekin. ● Platera antolatzeko uztai baten
irakinarekin eta gatzarekin 15 minutuz. Xukatu eta nahasi berdura pistoarekin. Bete piperrak eta zabaldu gainetik gazta. Sartu labean 180 ºC-an, gainerretzen diren arte. Beroa dagoela zerbitzatuko dugu, perrexil xehatua gainetik zabalduta.
KCAL
● Zuritu eta moztu patatak xerra finetan eta
KCAL
228 %11
1,2g 0,2g %2
%1
Errazio batek dauka: GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
KCAL
9g
1g
188
8g
4g
4,6g
1g
%10
%10
%9
%12
%21
%5
%10
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
GATZA
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
30
028-030 AHORRA CON EUS.indd 30
30/07/18 11:11
EROSKI8 39 ISABEL.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
19/07/18
13:45
zurekin dendan
Hemen duzu ‘Consumer EROSKI’ aldizkariaren zenbaki berria Gantza ona al da organismorako? Nola gaindituko dugu iraileko aldapa? Zer jaten dute gure seme-alabek eskolako jantokian? Galdera horien eta beste hainbaten erantzunak aurkituko dituzu Consumer EROSKI aldizkariaren iraileko zenbakian. Eta hilabete honetan, erdi prezioan erosi ahalko duzu!
Consumer Tu ‘Eroski Consumer’ de toda la vida se renueva,
LA REVISTA DE LOS CONSU MIDORE S RESPON
con otra imagen y más contenidos
SABLES
No te sobra GRASA
Juicio a los lípidos
SEPTIEMBRE 2018
POR SÓLO
1€
•D •Diseinu berritu eta m modernoagoa • uki gehiago eta hobeak •Ed
FUNDAMENTAL PARA EL ORGANISMO, TAN IMPORTANTE ES LA QUE INGERIMOS COMO ALGUNAS QUE RECHAZAMOS.
POR QUÉ LOS BUEN OS ACEIT ES DE OLIVA RESULTAN MÁS AMAR GOS
Economía
•I formazio erabilgarri •In et eta praktikoa ko kontsumitzailearentzat
• •Betiko zorroztasuna, e egiazkotasuna eta in independentzia
SEPTIEMBRE YA NO CUESTA TANTO CLAVES PARA SUPERAR LA NUEVA TEMPORADA
RINC ÓN INFAN TIL
COMEDORES ESCOLARES: ¿SABES LO QUE DAN A TUS HIJOS?
27
Salud ocular
Eta hilabete honetan
0,50 € BAINO EZ
AÑOS... Y MIOPE (EL MÓVIL MULTIPLICA TUS DIOPTRÍAS)
32
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
032 EN LA TIENDA REVISTA CONSUMER EUS.indd 32
askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
30/07/18 11:09
EROSKI 39 FINISH.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
11/07/18
16:02
zurekin dendan
Aurreztu zure erosketetan Urrezko txartelarekin Dagoeneko EROSKIren 100.000 bezero ari dira eskuratzen EROSKI Club-en Urrezko txartelak aurrezkietan eskaintzen dituen onurak, eta hemendik, animatu egin nahi zaitugu, oraindik eskatu ez baduzu, egin dezazun. Aurrezteko programa bat da Urrezko txartela, era guztietako bezeroentzat pentsatua. Zure familia era batekoa edo bestekoa izan, horri esker, %4ko deskontua pilatuko duzu gure saltokietan egiten dituzun erosketa guztietan. Aurrezteko modu erraza da eta iraunkorra denboran.
E
rraz erabiltzekoa da, aurrezkia handitu egiten da erosketak egin ahala, eta gure saltoki guztietarako balio du. Horrelakoxea da EROSKI Club-en Urrezko txartela. Proposamen bakana da, eta edozein bezero-bazkidek eskuratu dezake; horren bidez, deskontuak
izango ditu gure saltokietan egiten dituen erosketa guztietan. Hilean 4,99 euroren truke, %4 aurrezteko modua izango duzu erosketa guztietan, eta astean 30 eurotik gorako gastuarekin, berdindu egingo duzu kuotaren ordaina. Dagoeneko 100.000 familiak bat
egin dute aurrezki programa honekin -aurtengo otsailean atera dugu -, eta EROSKIn baino ez duzu aurkituko. Demagun, familia batek hilean 300 euro gastatzen dituela EROSKIn elikagaietan, 160 euro baino gehiago gasolinatan eta aurten ihesalditxo bat egitea erabaki dutela EROSKI bidaiekin, 400 eurokoa hain zuzen; zenbaki horiekin, urtean 170 euro inguru aurreztuko ditu Urrezko txartelari esker. Erosketekin aurrezten den dirua automatikoki sartuko da bezero bakoitzaren txarteleko diru-zorroan, eta nahi duenean erabili ahal izango du. Horretaz gain, gasturik handiena duten etxeek deskontu handiagoa eskuratzeko aukera izango dute, %6koa, hilean 12,99 euroko kuota ordainduta. SINPLEA, MAILAKATUA ETA UNIBERTSALA Modalitate bat edo bestea aukeratzen duzula ere, Urrezko txartelarekin lortzen den aurrezpenaren oinarria beti berdina da: zenbat eta gastu handiagoa egin, hainbat eta aurrezki handiagoa sortzen du. Eta garrantzitsuena: txartel berria gure saltoki guztietan erabil daiteke, eta edozein produktu erosteko. Elikaduran bakarrik ez, gainerako arloetan ere aurreztu ahalko duzu: etxetresnak,
34
034-035 EN LA TIENDA TARJETA ORO EUS.indd 34
30/07/18 12:56
es tiempo de...
optika, bidaiak, gasolina, bitxitegia, on-line erosketak... Oso erraza da Urrezko txartelak hilero duen kuota txikia amortizatzea. Astean 30 eurotik gora bakarrik gastatuta, ongi aterako zara dagoeneko. Gainera, oso erraza da Urrezko txartela eskuratzea. Zure ohiko dendan eska dezakezu edo gure web-orriaren bidez: www.eroski. es/oro. Oraindik ere gehixeago pentsatu beharra badaukazu, ez kezkatu, zeren lehen hilean doan eskainiko baitizugu, iraupen konpromisorik gabe eta baja
emateko ere erraztasun guztiekin. Horrela, zerorrek egiaztatu ahalko duzu, inolako kosturik gabe, zernolako onurak eskaintzen dituen Urrezko txartelak EROSKIn erostean.
elektronika eta etxetresnak erostean. • EROSKI Bidaietan (deskontua ezin da pilatu beste eskaintza eta sustapen batzuekin).
NON ERABIL DEZAKEZU Honako saltoki hauetan erabil daiteke EROSKIren Urrezko txartela: • EROSKI Center eta EROSKI City supermerkatuetan. • EROSKI hipermerkatuetan, optikak eta bitxi dendak barne. • Gasolindegietan, Via Express bide automatikoak barne. • Gure on-line dendetan, elikagaiak,
ORAINDIK DUDATAN AL ZAUDE? Zalantzak badituzu edo, besterik gabe, EROSKI Club-eko gure Urrezko txartelaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, zatoz gure dendetara edo dei egin ezazu EROSKI Cluben telefonora: 944 943 444. Pozik erantzungo dizugu eta gogotik saiatuko gara argitzen sortu zaizkizun zalantza guztiak.
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
034-035 EN LA TIENDA TARJETA ORO EUS.indd 35
askoz gehiago web orrian 35 eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
30/07/18 11:07
por tu salud
Udako gehiegikerietatik gure onera etortzeko jarraibideak
Betiko zereginetara ahalik eta ongiena itzultzeko Irailak itzularazi egiten gaitu: berriz lanera, eskolara eta eguneroko zereginetara. Atzean uzten ditugu udako gehiegikeriak, eta betiko errutinei heltzeko garaia iristen da, eta otordu osasungarriagoak egiteko hasteko tenorea ere bai, sasoiko begetaletan eta arrainetan oinarrituak. EROSKIn eskaintzen dugun produktu aukera zabalari esker, errazagoa gertatuko zaizu lehengora itzultzea.
D
enoi kostatzen zaigu iraileko aldapa ateratzea, eta ahal den guztia egin behar izaten dugu trantsizioa eramangarria izan dadin. Garrantzitsua da elikadura arloko errutinak gureganatzea berriro, eta sasoiko produktuen aldeko apustua egitea. Orriotan emango ditugun aholkuak kontuan hartzeak beste alderdi on bat ere badu itzulera prestatzeaz gain: udan egindako gehiegikeriak gainditu eta zure onera etortzeko ere balioko dizute, eta ikasturte hau indarberrituta hasteko
ere bai. EROSKIn, gainera, behar duzun guztia eskaintzen dizugu elikadura arloan ere aldaketa batzuk egin ditzazun. Hasi sasoiko produktuetatik eta Sannia sailekoetara, hainbat elikagai aurkituko dituzu tartean, eta hortxe daukazu Ekilibria programa ere, dieta orekatua egiten lagunduko dizun tresna. SASOIKO PRODUKTUAK Udan menu arinagoak eskatzen ditu gorputzak. Baina, era berean, ohikoa izaten da etxetik kanpo denbora
gehiago pasatzea eta otorduekin lizentziatxo batzuk hartzea. Hori dela eta, irailean garrantzitsua izaten da menuan osagai egokiak hautatzea, organismoari laguntza emango diotenak udako gehiegikerietatik suspertu dadin. Hori lortzeko, honako jarraibide hauek ematen dituzte nutrizionistek eta adituek. Oinarri gisa, sasoiko elikagaiak eta hurbiletik datozenak erabili behar dira, nutrizio arloko ezaugarri onenak eta zapore bikaina dutenak. EROSKIn sasoiko hainbat produktu fresko
36
036-038 POR TU SALUD EUS.indd 36
30/07/18 10:51
zure osasunaren alde
aurkituko duzu. Era horretan, bermatu egiten da beti unerik onenean egongo direla. Horretaz gain, ziurtatu egiten dugu horien trazabilitatea, eta horri esker, egiaztatua gelditzen da produktu horien jatorria eta baita ingurumena errespetatuz landu direla ere. Irailean, bere onenean egoten dira honako elikagai hauek, besteren artean: sagarrak, pipermorroak, kuiatxoak, berenjenak, urraburuak eta amuarrainak. Elikagai horiek ezin egokiagoak dira menu arin eta osasungarri bat prestatzeko. LANDARE JATORRIKO PRODUKTUAK Sasoiko produktuak ez ezik, landare jatorriko elikagaiek ere ezinbestekoak dira, adibidez frutak, berdurak, osoko zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak eta oliba olio birjina. Zuntza funtsezkoa da hautua egiteko orduan, elementu horrek asetasuna ematen baitigu eta, ondorioz, lagundu egiten du hain osasungarriak ez diren elikagai gutxiago jaten. Frutek eta berdurek ematen duten zuntzaz gain, komeni da, pasta eta arroza hautatzean, osokoak edo integralak aukeratzea. EROSKIn era askotakoak aurkituko dituzu. Landare jatorriko elikagai horiek egon behar dute oinarrian, eta horien osagarri gisa, arrautzak, esnekiak eta arrainak sar daitezke dietan, aski onuragarriak baitira nutrizioaren ikuspegitik. Esnekiek, hala ere, sinpleak izan behar dute, hau da, osoak eta naturalak. Arrainen artean, gantzatsuak (urdinak) eta erdigantzatsuak dira gomendagarrienak, gantz kardioosasungarriak ematen baitituzte, omega-3 erakoak besteak beste. Gisa horretako arrainak dira, esaterako, Eroski Natur amuarraina eta barbarinak,
Osasuna eta ongizatea
hilabete honetan gure dendetan salgai izango dituzunak. Eta txitxarroa ere aurki dezakezu oraindik. Menua osatzeko, frutak izan behar du postrerako aukera, eta edateko, berriz, ura. Fruta ere, gainerako produktu freskoak bezala, hobe sasoikoa izatea. Hilabete honetan, Kanarietako Eroski Natur platanoa eta Eroski Natur melokotoi edo mertxika horia nabarmenduko genituzke. Fruitu gorriak ere aurkituko dituzu (ezin hobeak dira entsaladetarako eta postrean hartzeko), eta oraintxe dago hastear granadaren, laranjaren, mandarinen eta mahatsaren sasoia ere. Menua antolatzeko orduan, honako proportzio hau kontuan hartzea gomendatzen da: otorduaren erdia begetalek, frutek eta barazkiek osatu behar lukete, laurden bat osoko zerealek, adibidez pastak, kuskusak, kinoak edo arrozak, eta beste laurden bat proteinek (lekaleak, arrautza, arrain urdina...). Produktu horiek janda, zure gorputzak behar dituen mantenugai guztiak barneratuko dituzu, eta onuragarriak izango dira zure osasunerako.
egin, baina ordutegi finko samarra edukitzea komeni da. Haurrek ere sumatu egiten dute aldaketa eta kostata egokitzen dira berriz ere otordu ordenatuen erritmora eta elikatzeko modu orekatuagora, udako oporretako lasaikeriarik gabe. Ikasturtea ere irailean hasten da, eta, ahal dela, aste osoko menuak planifikatzera jo behar da, ahalik eta gutxiena inprobisatzeko. Haurren kasuan, komeni izaten da gutxienez ordubete eta bi ordu artean pasatzea afaltzen dutenetik lotara joan arte, eta aholku hori baliagarria da helduentzat ere. ANTOLATZEA ETA KONTSERBATZEA Jakiak aurrez presta ditzakegu, eta horrek aukera emango digu platerak egunez egun banatu eta dieta osatu eta orekatua lortzeko. Hozkailuan, ontzi itxietan gorde behar dira jaki prestatuak, eta ongi iraungo dute bi eta lau egun artean. Gisatuak eta eltzekariak izoztu egin daitezke, eta jateko egunaren bezperan desizoztu. Horrek lagundu egingo du ez inprobisatzen eta beti oreka errespetatzen.
OTORDUAK ETA EROSKETAK PLANIFIKATZEA Errutinara itzultzeak ez dakar berriz ere menu orekatuei ekitea bakarrik. Udak sortzen duen beste arazo bat izaten da urrundu egiten garela otordu egonkorretatik. Menuak planifikatzea ezinbestekoa izaten da modu osasungarrian elikatzeko. Erosketak ere planifikatu egin behar dira eta elikagaiak etxean kontserbatzeko modua ere bai. Aukeratu egin dezakegu egunean hiru edo bost otordu
EROSKI Fundazioak sustatzen du Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE), herritarrek dituzten ohituren inguruko azterketa
37
036-038 POR TU SALUD EUS.indd 37
30/07/18 10:51
por tu zure osasunaren salud alde
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGO
OSOKO ARROZA PORRU, KALABAZA ETA PIPER GORRI ERREGOSIEKIN
● Berdura erdi egina dagoenean, eman
gatza eta erantsi arroza, eta nahasi guztia sutan egiten den bitartean.
GATZ GUTXIAGO ● Bota salda mantso-mantso, eragiteari
4
erraza
40-50’
-5
OSAGAIAK • 250 g arroz (osokoa) • Tipulin 1 • 100 g kalabaza • 2 piper gorri • Porru 1 • 2 baratxuri atal • Litro 1 berdura salda
EROSKI markako produktuetatik 93 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
utzi gabe. Eman gatza eta utzi sutan 35 minutu inguru. ● Osoko arrozak denbora gehiago behar
• 20 ml oliba olio birjina • Gatza
izaten du egosteko ohiko arrozek baino, baina bezperako gauean beratzen jartzen badugu, lekaleekin egiten den bezala, arroz zuri bat bezala egin ahalko dugu. ● Behin arroza egin denean, beroa
dagoela zerbitzatuko dugu, ez dadin gelditu morokil bat eginda.
jarri erregosten porrua, baratxuri atalak, kalabaza, piperrak eta tipulina, zerrenda lodietan moztuta.
Osasuna eta ongizatea
KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
311
3,7g 0,6g 7,2g
%16
%5
%3
%8
GANTZ GUTXIAGO Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 998 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.
LANDARE GANTZ PARTZIALKI HIDROGENATURIK GABE
Errazio batek dauka:
NOLA PRESTATU ● Bota olio pittin bat kazola batean eta
Gure produktuetatik 467 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
GATZA
Gantz horiek igoarazi egiten dute kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin ditugu gure marketatik.
1g %21
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
gantzak
Urtean 467 tona azukre kendu dizkiegu gure elikagaiei, 998 tona gantz eta 93 tona gatz
38
036-038 POR TU SALUD EUS.indd 38
30/07/18 10:51
EROSKI 39 HOBEA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
11/07/18
16:10
energía para crecer
Ikasgairik gozoena Beste urte batez, hemen da EROSKI Fundazioaren Energia hazteko heziketa programa. Aurreko ikasturtean gainditu egin ditugu partaidetza zifra guztiak, eta iraila heltzearekin batean, berrikuntzaz beteta gatoz berriz ere. Gure helburua, dena den, betikoa da: elikatzeko ohitura osasungarriak eta bizimodu osasungarria sustatzea neska-mutilen artean.
I
kasturtea hastearekin batean, hemen da berriz ere EROSKIren Elikadura Eskola eta haren heziketa programa. Aurreko ikasturtean izandako emaitza bikainetan oinarrituta, jarraitu egin nahi dugu programa arrakastatsua ikasleen artean zabaltzen. 2017-2018 ikasturtean, guztira 3.192 ikastetxetako 460.401 ikaslek parte hartu dute Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko gure Heziketa Programan (PEAHS). Lehen Hezkuntzako ikasleak izan dira guztiak, Estatu osokoak. Aurreko ikasturtearekin
Zure Tu salud osasunak para nosotrosdu lehentasuna es lo primero guretzat
alderatuta, %143koa izan da partehartzaileen igoera. Aurten ere jarraitu egin nahi dugu bilakaera horrekin. Eta zenbait berrikuntza dakartzagu horretarako; Ikasgelako chefa tailerraren formatu berriak landu ditugu, bideo berri batekin, eta handitu egin dugu ekimenean parte hartzen duten tokiko elikagai ekoizleen kopurua. Horrekin batean, errepasoa egiteko modulu bat txertatu dugu, programaren osagarri gisa erabiliko dena, hiruhileko bakoitzean
azpimarratzeko zein garrantzitsua den dieta osasungarri eta elikatua egitea. Eta unitate didaktikoetako jarduerak ere eguneratu ditugu. EROSKIren Elikadura Eskolak sukaldearen inguruko jakin-mina sortzen du neska-mutilen artean eta aukera ematen die testurak, zaporeak eta elikagaien inguruko prozesuak ezagutzeko; eta horretaz gain, bizi ohitura osasungarriak sustatzen ditu haurren artean. Horretarako, lanean aritu gara funtsezkoak iruditzen zaizkigun 10 helburu
460.401niños 73.819 haurrek haneta participado 3.192 en el Programa ikastetxek parte Educativo hartu dute Eroski de la Escuela de Fundazioaren Elikadura Alimentación Eskolak de la Fundación abian jarritako Heziketa Eroski Programan www.escueladealimentacion.es
40
040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 40
30/07/18 12:56
energia hazteko
betetzeko. Gure eskolaren ekimenean parte hartzen dutenak, bizi ohitura osasungarriak hartzeaz gain, ohartu egingo dira zeinen mesedegarriak diren balio horiek. Ikasi eta ulertu egingo dute zer den nutrizio arloko piramidea, eta horrek aukera emango die beren egunerokoan txartatzeko. Elikagai multzoen berri izatea lagungarria gertatuko zaie dieta orekatua egiteko, eta gai izango dira beren kabuz osasungarri bihurtzeko. Ikasi egingo dute, halaber, tokiko produktuen balioa aintzat hartzen, eta jasangarritasunaren aldeko jarrera sustatuko dugu haurrengan kontsumoaren eta elikaduraren bidez. Eta hori guztia landuko dute kozinatzen ikasten duten bitartean eta ongi pasatuz. ZURE GUSTUKO JARDUERAK ETA ESKOLAK Programa irekia eta doakoa da, eta parte hartzen duten ikastetxe guztiek aukeraz betetako unibertso bat eskainiko diete ikasleei: eduki didaktikoak, jarduerak eta tailer praktikoak. Lehen Hezkuntzako haurrentzat prestatua dago programa, zehazki 4. eta 5. mailako ikasleentzat. Moduluka antolatua dago, eta ez da zertan ordena jakin bati jarraitu, eta modulu guztiak lantzea ere ez da beharrezkoa. Tailerrak eta jarduerak egiteko materialak eta bideoak Elikadura Eskolaren webgunean zintzilikatuta daude. Era horretan, ikastetxeek malgutasun gehiago edukiko dute, eta horretaz gain, haurrek etxetik ere eskuratu ahalko dituzte materialak. Unitate didaktikoaren helburu nagusia da haurrak sentsibilizatzea, ohar daitezen zein garrantzitsua den modu orekatuan elikatzea eta bizi estilo osasungarria edukitzea. Unitatea hamar saiotan banatua dago, eta ikastetxe barrenean lantzen dira. Zati teoriko bat daukate guztiek, eta taldean lantzeko jarduerak ere bai. Askotariko gaiak lantzen dituzte, guztiak ere garrantzitsuak: ontzien etiketa eta nutrizio arloko semaforoa, Mediterraneoko dieta, nutrizio arloko piramidea eta elikagai multzoak, ohitura osasungarriak eta bihotza zaintzeko moduak, besteren artean. Elikaduraren arloan ez ezik, EROSKIri funtsezkoak
iruditzen zaizkion beste gai batzuetan ere jartzen dugu arreta, adibidez iraunkortasunean eta tokiko ekoizpenean (hain zuzen, bi alderdi horiek bihurtu ditugu gure markaren ardatz). Ikasleen curriculumean txertatzeko moduan prestatu da unitate didaktikoa, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera izeneko eremuaren barrenean hain zuzen, eta hainbat erakunderekin lankidetzan egin dugu: Bihotzaren Espainiako Fundazioa, Unicef, WWF eta Basque Culinary Center. Era horretan, curriculumaren hainbat eremutan lan egiteko aukera ematen du (Hizkuntza, Matematika eta Arte heziketa), eta bermatu egiten du oinarrizko konpetentzia guztiak tratatuko eta agertuko direla. TAILERRAK GUZTIEN ESKURA Jarduerak eta saio teorikoak osatzeko, tailerrak lantzen dira errestaurazioaren eta elikaduraren arloko adituekin. Lehenbizikoan, erosketa orekatua egiteko jarraibideak ematen zaizkie neska-mutilei. Ikasleak erosketa egitera joaten dira, eta menu osatu bat presta dezatela eskatzen zaie, Mediterraneoko dietan oinarrituta; horretarako, nutrizio arloko etiketari erreparatu behar diote eta elikagaiak alderatu egin beharko dituzte nutrizioaren ikuspegitik. Beste tailer batean, tokiko nekazariek edo abeltzainek ekoizten dituzten produktuen berri ikasten dute. Nekazaritzako produktuak ekoizten dituen ekoizle baten instalazioetara joaten dira eskolarekin, eta ikasleek beren begiz ikusten dute nola egiten diren elikagaiak. Horri
esker, elikagaiak nondik datozen ikasten dute eta nola lantzen diren haien etxeetara iritsi aurretik. Instalazio horietakoren batera joateko aukerarik ez dutenek, berriz, webgunean dauden bideoen bidez bizi ahalko dute esperientzia hori. Horretaz gain, Interneten aukera izango da haien inguruko eta beste leku batzuetako ekoizleengandik ikasteko. Azkenik, Ikasgelako chefa izeneko tailerrean, eltze artera eraman beharko dute produktuen, dieten eta menuen inguruan ikasi duten guztia. Basque Culinary Centerreko profesionalak laguntzaile eta gidari dituztela, ikasleek menu orekatu bat prestatuko dute. Tailer horretan, menu osasungarri baten hiru platerak kozinatuko dituzte: lehena, bigarrena eta postrea (zuk ere dasta ditzakezu gure errezetei jarraituz, plater horietako bi sartu ditugu eta). Sukaldean hasi aurretik, neskamutilekin erosketak egitera joan zaitez gure supermerkatuetara. Tokiko produktuen tailerrak bezala, Ikasgelako chefaren saio guztiak ere Internet zintzilikatuko dira, eta nahi duten guztiek aukera izango dute sukaldean saltsan ibiltzeko lagunekin edo familiakoekin. Bideo-errezetei esker, gaztetxoek egun batez sukaldari bihurtzeko aukera izango dute.
Oso erraza da zure ikastetxeak Elikadura Eskolan parte hartzea eman izena gure web-orrian, www.escueladealimentacion.es edo deitu 946 072 821 zenbakira
41
040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 41
30/07/18 11:35
energía para crecer
0,57 €
pertsona bakoitzeko
TXANPIÑOI ERREGOSIAK ARRAUTZA LOREAREKIN 4
erraza
● Kendu zurtoina txanpiñoiei, eta garbitu
ur hotzetan. Lehortu eta moztu sei zatitan.
Atera arrautza plastikotik koilara baten laguntzarekin.
● Zuritu baratxuriak eta moztu xafl a
● Jarri txanpiñoiak plater batean eta,
fi n-fi netan.
horien gainean, arrautza. Azken ukitua emateko, zabaldu perrexila gainetik.
+60’ ● Bota oliba olio pittin bat eltze batean
OSAGAIAK • 500 g txanpiñoi (osorik) • 4 arrautza • 2 baratxuri atal • 1/2 edalontzi ardo zuri • Berdura salda
• 15 ml oliba olio birjina estra • Añanako gatz fina • Perrexil freskoa Salda egiteko: • 3 porru • 2 azenario
NOLA PRESTATU Berdura salda: ● Garbitu porruak, zuritu azenarioak, eta kendu muturrak. Moztu berdurak zatietan eta egosi urarekin ordubetez. Iragazi eta gorde geroko.
eta frijitu su eztian txanpiñoiak. Erantsi baratxuri xehatua eta utzi egin dadin. Bota ardo zuria eta utzi agortzera. ● Estali saldarekin eta eduki sutan
30 minutuz. ● Jarri film paperaren zatitxo bat katilu
batean eta busti olio pittin batekin. Sartu arrautza kraskatu bat, bota sei tanta oliba olio eta gatz pittin bat. Itxi zorrotxoa hari batekin eta egosi arrautza ur irakinetan lau minutu eta erdian. Gorde geroko. ● Erabil itzazu guraize batzuk plastikoa
hariaren azpitik mozteko, kontu handiz.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
161
10g 2,4g 4,2g 0,18g
%9
%14
%12
%5
%5
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
42
040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 42
30/07/18 12:57
energia hazteko
HEGALUZE MARMITAKOA 4
erraza
NOLA PRESTATU
● Moztu hegaluzea laukitxoetan eta eman
● Moztu tipula, piperra eta baratxuria zati
gatz pittin bat. Atera hegaluzearen azala heltzetik eta sartu arraina, perrexilarekin batean. Estali kazola eta atera sutatik.
txiki-txikietan, eta frijitu su eztian kazola batean olio pittin batekin.
15-20’
● Utzi bost minutuz egonean, arraina
OSAGAIAK
● Berdura guritu denean, erantsi patata
• 600 g patata • 300 g hegaluze • 75 g tipula • 2 piper berde • 2 piper txorizero
• 2 baratxuri atal • 10 ml oliba olio • Perrexila • Gatza
kraskatuak eta nahasi guztia sutan egiten ari den bitartean.
barrenetik egin dadin beroaren eraginez. Eman gatza eta zerbitzatu.
● Bota piper txorizeroaren mamia. Estali
guztia urez eta erantsi hegaluzearen azala. Utzi egosten patatak guritu arte.
1,55 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZA
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
274 4,8g 1,2g 3,9g 0,1g %14
%7
%6
%4
%1
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
43
040-043 ENERGIA PARA EUS.indd 43
30/07/18 11:35
belleza
Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/
belle sailak zaindu egiten du zure ilea
Edertasuna eta osasuna, sustraietatik muturreraino belle saileko tindu sortak aukera ematen dizu zuk zeuk hauta dezazun nola ikusi nahi duzun zeure burua, gehiago gastatu gabe eta ile-apaindegi onenetako kalitate berarekin. Gainera, edertasuna osasunari ere loturik doalako, belle sailean tratamenduak eta produktuak eskaintzen dizkizugu zure ilea, ederra ez ezik, osasuntsua eta indartsua ere ager dadin.
I
leari kolorea emateko produkturik onenak eskura edukita, zergatik ez duzu zerorrek emango tindua etxean? belle sailean 14 tonu dituzu aukeran, zure ileari zer-nolako kolorea eman nahi diozun hautatzeko eta, horrekin batean, ile-apaindegiko dirua aurrezteko. Ahaldundu zaitez: hauta ezazu nor zaren eta nola ikusi nahi zenukeen zeure burua. belle saileko tinduek kolore bizi, distiratsu eta iraunkorra eskaintzen dizute, eta ile zuriak erabat estaltzen dituzte. Oso erraz ematen dira eta usain atsegina daukate. Kolorea emateko packaren barrenean, beste osagai hauek ere
badituzu: babes krema koloratzailea, emultsio argigarria eta eskularru pare bat produktuak emateko. Horretaz gain, gomendatzen dizugu ontzi bat erabil dezazula nahasketak egiteko eta brotxa bat produktua hobeto zabaltzeko; toalla zahar bat edo, ahal bada, ile-apaindegiko kapa bat, arropa ez zikintzeko; baselina, aurrez aurpegian emateko tindua irits daitekeen lekuetan; eta dutxako txano bat. Kolorea emateko packean, gainera, ilea berregiteko produktu bat ere badago, uretan garbitu beharrik ez duena: tratamendu kontzentratu bat da, eta zigilatu egiten ditu kutikulako
etenak eta babestu egiten du kanpoko erasoetatik. Uretan garbitu beharrik ez du izaten maskara horrek, eta ileak berriz ere bere distira guztia eskuratuko du kolorea eman ondoren. Ilean zabalduta, ohartuko zara leunagoa eta oparoagoa gelditu dela, argan olioa eta higroplex delakoa baitaramatza. Osagai horiek ugari izaten dituzte gantz azido esentzialak, eta lehengoratu eta elikatu egiten dute ile lehor eta desbitalizatua. Gure tindua etxean eman eta hainbeste maite duzun look hori lor dezazun, oso garrantzitsua da eskuorrian ageri diren pausoak kontuan hartzea.
44
044-047 BELLEZA EUS.indd 44
30/07/18 10:46
edergintza
EDERTASUNA: OSASUNA ERE BADA Ile ederra erakusteko, garrantzitsua da osasuntsu eta sendo egon dadila. belle saileko tinduak kalitate handienekoak dira, baina ilerako beste tratamendu batzuekin gertatzen den bezala, adibidez koloregabetzekoekin, ilea behin betiko lisatzekoekin, plantxekin, ilea lehortzekoekin... egiturazko aldaketak eragiten dituzte, eta ahuldu egin dezakete ilea, sendotasuna gal dezake, sentiberagoa gelditu daiteke eta hauskorragoa.
Osasuna eta ongizatea
Horregatik guztiagatik, belle sailean produktu sorta osatua eskaintzen dizugu ilea zaintzeko, besteak beste ilea lehengoratzeko tratamenduak eta bi sorta xanpu eta egokitzaile. Horietako batek hausturak saihesteko eta ilea sendotzeko balio du. Besteak, berriz, bolumena eta dentsitatea irabazteko. Zure ilea ahalik eta gehiena zaintzeko dira guzti-guztiak, eta galdu duen bizitasuna itzultzeko, osasuntsu eta distiratsu ager dadin.
parabenorik
GABE
60 SEGUNDOAN LEHENGORATZEA Ilerako tratamendu kontzentratuak lagundu egingo dizu zure ile zigortuaren kalteak konpontzen, eta osasuntsu eta leun utziko du, baita kolorea eman ondoren ere. Osagai aktiboak konbinatzeko moduari esker lortzen da flash efektua; osagai horiek ile zuntzari eragiten diote, eta berehala hartzen du itxura osasuntsua. Osagaien artean, Abisinia olioa darama, zeinak ugari baititu omega 3 eta 6 gantz azidoak; horri esker, ilea elikatu egiten du nabarmen, eta puntarik hondatuenetaraino ere iristen da. Horretaz gain, egokitzaile sinergikoak ere baditu, eragin azkarrekoak, ileari bere distira, itxura askea eta leuntasuna ematen diotenak, eta erraztu egiten dute ileko korapiloak askatzea. Eman ezazu astean behin edo bitan, ilea garbitu ondoren, erdialdetik muturrerantz, masajea ematen diezula ile zuntz kaltetuenei, eta arreta berezia jarrita muturretan. Minutu baten buruan, eta ilea uretan garbitu ondoren, ikusiko duzu emaitza: harritzeko modukoa. Erosoagoa izan dadin, belle saileko lehengoratzailea lau hoditan dator, eta itxi egiten dira eman ondoren. Horrela, erosotasun guztiarekin gorde dezakezu erabili gabe gelditu zaizuna, eta noranahi eraman dezakezu.
Kendu egin ditugu parabenoak eta triklosana kosmetikako eta zainketa pertsonaleko gure produktuetatik
45
044-047 BELLEZA EUS.indd 45
30/07/18 10:46
edergintza
AHULTASUNAREN AURREAN, INDARRA ETA SENDOTASUNA Egitura ahula duen ilea nekez orraztu daiteke normaltasunez, eta moztu edo eten egiten da. Haren jokabidea ez da izaten ile osasuntsu eta malguarena, distira, mugimendua eta bolumena duen ilearena. Berez ahula izaki, joera handiagoa izango du erortzeko, eta are garrantzitsuagoa da prozesu hori geldiaraztea. Ez baduzu nahi ilea hautsi dadin eta sendo eta bizitasunez betea egon dadin nahi baduzu, proba ezazu belle saileko Indarra eta Sendotasuna produktu sorta berria (Fuerza y Resistencia), zeinak xanpua eta maskara dakartzan, urtean garbitu behar ez dena.
Xanpuak lagundu egingo dizu ilea berregituratzen, eta zaindu ere egingo du aldi berean: indartu egingo du sustraietatik muturreraino, eta sendotasuna emango dio eguneroko erasoei aurre egiteko. Maskara ez da uretan garbitu beharrekoa, eta gisa horretako lehena da belle sailean. Produktu horrek leuntasuna ematen dio ileari, elikatu egiten du, baina baliagarria da, aldi berean, indarra eta sendotasuna emateko ere. Maskara hori emanda, gainera, denbora irabaziko duzu, dutxan ez baituzu zain egon beharko uretan garbitzeko garaia iritsi arte. Era berean, oso eraginkorra da ile
leuna, elikatua, erraz orraztekoa eta korapilorik gabea lortzeko. Ginseng eta arginina daramatzate bi produktuek, eta ileari indarra eta malgutasuna emateko balio dutenez, sendotasunez eta bizitasunez betetako ilea uzten dute. Bi osagai horien artean, arginina nabarmendu behar da. Suspertu egiten du ilearen garapena eta hazkundea, eta proteinen zati bihurtzen da (horien artean, keratina da aipagarriena). Arginina ezin hobea da ile ahul edo oso kaltetuetarako: ezaugarri bikainak ditu ilea hobeto elikatu dadin, eta lehengoratzeko gaitasuna ere handia dauka. Hori dela eta, tratamendu hori oso eraginkorra da ile oso kaltetuentzat, ile ahulegiak edo erraz hausten direnentzat edo tinduekin eta koloregabetzeekin oso zigortuta daudenentzat. Indarra eta Sendotasuna xanpuaren eta egokitzailearen formulak, gainera, menda eta erromero hostoak ere baditu, eta gauza jakina da horiek lagungarriak direla herdoilaren aurka egiteko eta larruazala baretzeko. BOLUMEN ETA DENTSITATE GEHIAGO ZURE ILERAKO Zure ilea trinkotu egin zaizula iruditzen al zaizu eta bolumen gehixeago eman nahi al zenioke? Zure ilea fi na al da, ahula edo urri samarra itxuraz? Kezka horiek oso ohikoak dira ilearen higieneaz ari garenean. Ileko arazoak konpontzeaz eta ilea elikatzeaz gain, dentsitatea eta bolumena ematea ere oso garrantzitsua da ilea osasuntsu eta bizitasunez betea egon dadin. Guk ere pentsatu dugu horretan, eta ilea zaintzeko eta elikatzeko produktuak ez ezik, badugu Bolumena eta Dentsitatea izeneko produktu sorta ere: xanpuak, egokitzaileak eta espraiak. Ilea zaintzeko garaian, belle saileko erritual berriaz baliatu zaitezke, eta horrek lagunduko dizu arazo horri aurre egiten. Hiru produktuk osatzen dute, eta
hirurek ere aktibo teknologikoak daramatzate formulan, styleze delakoa adibidez, zeinak loditu egiten baitu ilearen zuntza pisurik erantsi gabe; CapauxeinÂŽ delakoa, ilea hobeto lehengoratzeko; eta urki estraktua, lehortzeko balio duena. Bolumena eta Dentsitatea xanpuarekin, zure adatsa askoz ere mardulagoa agertuko da, distiratsuagoa eta askeagoa. Egokitzailearekin, gainera, askoz ile leunagoa eta distiratsuagoa lortuko duzu, eta korapiloak ere askoz errazago askatuko dituzu. Formula berriari esker lortzen da hori, bolumen gehigarria ematen baitu, leuntasun arin-arinekoa, pisurik gabe eta ilea trinkotu gabe. Errituala osatzeko, Bolumena eta Dentsitatea maximizatzaileak ez du behar uretan garbitzerik (aerosol
46
044-047 BELLEZA EUS.indd 46
30/07/18 10:47
Aurreko produktuen osagarri gisa, edo ordezko gisa bestela, Bolumena eta Dentsitatea maximizatzailea erabil daiteke, esprai erakoa. Produktu horrek ilea leuntzeko ere balio du.
erakoa da), eta bolumen gehigarria ematen du sustraitik bertatik. Ezeren hondarrik utzi gabe, askatu egiten ditu ileko korapiloak eta egokitu egiten du, glamourrez betetako
distira ematen diola, gainera; ilea leun-leun eta lurrin ukitu batekin uzten du. NOLA EMAN BELLE ERRITUALA Bolumena eta Dentsitatea erritualarekin emaitza perfektua lortzeko, garbitu ezazu ilea xanpuarekin (erabili ezazu intxaur baten neurriko kopurua), eta, beharrezkoa bada, egizu birritan. Komeni da buruan masaje bat egitea, koipea kentzeko. Ondoren, erabili ezazu egokitzailea ileko korapiloak hobeto askatzeko, betiere masaje leun bat ematen duzula, baina buruko larruazala ukitu gabe. Ahalik eta bolumen eta dentsitate gehiena lortzeko, komeni da uretan garbitu beharrik ez duten produktuak erabiltzea, gure belle sailean eskaintzen ditugunak bezalakoak.
PRODUKTU EGOKIAK HAUTATZEA belle sailak ilearen hausturei eta ahultasunari aurre egiteko eskaintzen duen sorta espezifi koa erabiltzeaz gain, komeni izaten da ile mota bakoitzari dagozkion produktuak erabiltzea. Buruko larruazala nolakoa den (lehorra, sentibera, koipetsua, zoldaduna...), horren araberako xanpua aukeratu behar dugu, eta egokitzailea hautatzeko orduan, ilea nolakoa den begiratu behar da (lehorra, tindatua, normala...). Ilea egunero garbitzeak kalte egiten duela entzuten da maiz, baina frogatua dago higienea funtsezkoa dela osasuntsu egon dadin. Gutxi samar garbituta, pilatu egiten da seboa, zikina eta zelula hilen hondarrak. Gorputzeko larruazala bezala, burukoa ere orekatuta badago, zikin arrastorik, zelula hilik eta kalterik gabe, inguru osasuntsua sortuko du ilea bera ere osasuntsu eta sendo egon dadin. Ilerako produktu egokiak hautatzeaz gain, aholku erraz batzuk kontuan hartzea ere komeni izaten da. Ilea ahula denean, ez da garbitu behar ur bero-beroarekin, buruko larruazala baldintzarik onenetan eduki behar da eta ilea naturaltasunez lehortu, toallarekin gehiegi zapaldu gabe. Jakina, ilea oso ahulduta dagoenean, saihestu egin behar dira egoera hori sortu duten tratamendu estetikoak, adibidez plantxak, koloregabetzeak, tinduak... eta berdin gomina, laka eta aerosolaren gehiegizko erabilera ere. Har ezazu gogoan EROSKIk, ile mota bakoitzak behar duen produktu sorta espezifi koa eskaintzeaz gain, badituela kalitate goreneko produktuak ere, eta horiek lagundu egingo dizute ile ederra, osasuntsua eta sendoa edukitzen.
47
044-047 BELLEZA EUS.indd 47
30/07/18 10:47
EROSKI 39 DANONE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
24/07/18
14:44
EROSKI 39 HEINEKEN LADRÓN DE MANZANAS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
11/07/18
16:04
Arantza Acha, Unesco Etxeko zuzendaria
“EROSKIk eragin handia du gizartean hornitzaile eta gizarte eragile gisa” Unesco Etxeak eta EROSKIk lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten apirilean, elkarrekin zabaltzeko Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuak. Hilabete honetan ekingo diote. Unesco Etxeko zuzendaria da Arantza Acha, eta hitzarmen hori zer den eta nolako balioa duen azaldu digu.
G
arapen Jasangarrirako 2030 Agendak 17 helburu ditu; Garapen Jasangarrirako Helburuak esate zaie (GSH), eta 2015eko irailean onartu zituzten NBEko kide diren estatuek. Horien helburua da pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta mundu guztiaren oparotasuna bermatzea. Unesco Etxeak erabaki zuen arlo bakoitzeko erakunde ereduzko batzuekin landu behar zuela helburu bakoitza, erakunde horiek helburu bakoitzaren “jabe eta bultzatzaile” izan daitezen nor bere eremuan. Hamabigarren helburuak kontsumo jasangarria lantzen du, eta Unesco Etxeak EROSKIren aldeko apustua egitea erabaki zuen.
Zergatik egin duzue EROSKIren aldeko apustua kontsumo arloko konpromisoa gauzatzeko? Egin genezakeen tokian tokiko ekoizle txikien alde, baina horrek oso eragin mugatua edukiko zukeen, eta guk zera bilatu nahi genuen: edozeinek ekoizpenarekin eta kontsumoarekin lotuko zuen norbait. Badakigu EROSKIk zer-nolako konpromiso soziala duen eta nolako ibilbidea egin duen tokiko ikuspegia duten produktuak sustatzeko, zenbateko konpromisoa duen osasunari lotuta dagoen kontsumoarekin. Zer esaten du hitzarmenak eta zein dira lanerako lerro nagusiak? EROSKIk konpromisoa hartu du
Unesco Etxearekin lankidetzan aritzeko GJHak zabaltzeko lanean eta jasangarritasunaren eta kontsumo arduratsuaren aldeko aliantza honetan parte hartzeko. Unesco Etxeak, berriz, konpromisoa hartu du EROSKIri laguntza emateko, bere barne prozesuetan txertatzen joan dadin Garapen Jasangarrirako Helburuak. EROSKIk sustatzen duen eredua oinarri ona al da lanean hasteko? GJHak konplexuak dira, handinahiak, eta badituzte beren zailtasunak. Baina EROSKIren politikak oso oinarri onak dira aurrera egiteko. Ingurumenarekin, pertsonekin, genero berdintasunarekin, eta pertsonen osasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa funtsezko oinarria da. Saltokien eremutik harago iristen al dira konpromiso horiek? EROSKIk, hornitzaile eta gizarte eragile gisa, eragin handia du gizartean. Baditu komunikazio tresnak, Consumer EROSKI aldizkaria esaterako, eta saltokiak eurak ere gune egokiak dira helburu horiek lantzeko. Hori guztia ikasgeletara ere eraman daiteke EROSKI Fundazioaren bidez, esatera baterako ikastetxeetan ohitura osasungarrien inguruan lantzen duen heziketa programarekin. Zer-nolako ekarpena egin diezaioke EROSKI ereduak kontsumo kateari? Hornitzaile gisa, EROSKIk bere erosketa tresnak erabil ditzake hornitzaileak gero eta jasangarriagoak izan daitezen. Lagundu ote dezake bezeroek beren kontsumo ohiturak alda ditzaten? Handitu egin dezake produktu jasangarrien eskaintza eta bezeroen artean sustatu, indar gehiago har dezaten. EROSKI helburu horietan sendotzen bada, beste batzuk ere atzetik eramango ditu eredu hori jarraitzera. Kontsumitzaileak funtsezkoak dira kontsumo jasangarria lortzeko. Nola lan egin dezake EROSKIk horiekin? GJHak bere ereduan txertatuz eta bere ekoizpenean eraginez; eta bozgorailu gisa, kontsumitzaileei erakutsiz badituela produktu jasangarriak, eta kontsumitzaileekin kanalak irekiz. Azken batean, prozesu hau oso parte-hartzailea da.
52
052 NOTICIAS EUS.indd 52
30/07/18 12:57
EROSKI 39 PURINA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/07/18
12:09
EROSKIk konpromisoa hartu du 1
2
3
4
Betitik eta betiko, elikadura arloko segurtasunaren aldeko konpromisoa dugu
Sustatu egiten dugu elikadura orekatua
Aurrea hartzen diogu haurren gizentasunari
Arreta jartzen diegu nutrizio arloko beharrizan espezifikoei
5
6
Lagundu egiten dugu arduraz kontsumitzen eta ingurumena errespetatzen
Tokiko produktu gehiago eskaintzen dugu
7
8
9
10
Erraztu egiten dugu ongi eta merke jatea
Entzun egiten dugu, eta jokabide argia eta gardena darabilgu
Langile gisa zaindu egiten dugu geure burua
Sustatu egiten dugu bizi estilo osasungarriagoa
Gure nahia da beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek gure dendetan aurki dezatela behar duten guztia. Hori dela eta, haien eskura jartzen ditugu 2.500 erreferentzia baino gehiago punta-puntakoak diren marketan, eta nola ez, baita EROSKIren 550 produktu bermatu ere, glutenik gabeak eta beste ekoizle batzuenak baino %30 merkeago.
hurrengo hilean... ‘18ko urria
Sasoi honetan...
Protagonistak
Edergintza
Akuikultura
Eroski Natur oilaskoa
Estraktu xanpua
54
054 PROXIMO MES EUS.indd 54
30/07/18 10:40
EROSKI 39 PASCUAL.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/07/18
12:03
EROSKI 39 MAY TE.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
19/07/18
13:44