EROSKI_SEPTIEMBRE_2019_EUSKERA

Page 1

#49 ’19ko iraila

www.eroski.es

- 1 EURO

NUTRI-SCORE

Etiketa berria, produktu bakoitzak nolako nutrizio balioa duen jakin dezazun

Esnea eta arrautzak

Biltegian ezinbestekoak diren bi elikagai, zugandik gertu ekoitziak

Jatorriak badu garrantzia

Galesko Arkumea eta Aragoiko Axuria

EROSKI MAHATSAK

Onen-onenean


EROSKI 49 NUII.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

14:29


aurkibidea ‘19ko iraila

www.eroski.es

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

20 Aragoiko Axuria eta Galesko Arkumea

40 Kontsumo jasangarria

14 EROSKI mahatsak 04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak.

30 EROSKI esnea eta arrautzak

30 EROSKI esnea eta arrautzak, tokian tokikoak.

08 Nutri-Score.

36 EROSKI fruitu lehorrak.

14 Desagerrarazi egin dugu

40 Sare itxurako poltsa berrerabilgarri

mahatsen plastikoa 16 RincĂłn de Soto udarea, EROSKI Natur sailekoa.

46 Club-aren abantailak

08 Nutri-Score

berriak frutategirako. 44 belle sailak zaindu egiten du zure ilea uda ostean ere.

18 Ikazkina: bakailaoaren ordezkoa.

46 EROSKI club-en abantailak.

20 Aragoiko Axuria eta Galesko

49 Aurrezki-kupoiak.

Arkumea. 26 Eroski NATUR patatak.

52 Bidaiak adineko turistentzat. 54 Zure produkturik gogokoenak.

3

003 SUMARIO EUS.indd 3

7/8/19 18:45


zenbaki honetan

Hemen gatoz, indarrak berrituta Itxaso Cuesta Eroski clubeko arduraduna

B

atzuetan kosta egiten da oporraldiaren ostean eguneroko zereginetara itzultzea. EROSKI club-en ez gara geldirik egon oporretan, eta berrikuntza batzuk egin ditugu aldizkarian, freskoagoa eta erakargarriagoa izan dadin eta berta bildu dezan zuri bazkide gisa eskain diezazukegun guztia: modu osasungarrian elikatzeko proposamenak, modu arduratsuagoan kontsumitzeko alternatibak eta elikagai eskaintza zabala prezio onean, zure beharrizan guztietarako. Azken batean, zurekin pentsatuta egindako aldizkari bat eskaini nahi dizugu. Zenbaki honetan, zure interesekoak diren gaiak aurkituko dituzu, sasoiko produkturik onenak, azken berrikuntza eta merkaturatzeak, aurrezki-kupoiak, nutrizio arloko

aholkuak eta, jakina, sukaldean arrakasta lortzeko moduko errezetak. Aldizkaria erabili nahi dugu, halaber, zuri azaltzeko EROSKIn zer-nolako proiektuak lantzen ditugun elikadura osasungarriagoa sustatzeko eta ingurumena zaintzeko. Nutri-Score etiketa berria nola dabilen azalduko dizugu eta zalantza guztiak argituko dizkizugu; nutrizio arloko informazioa ematen duen etiketa bat da, eta berriki hasi gara erabiltzen gure produktuen aurrealdean. Horrekin batean, gertu-gertutik azalduko dizugu EROSKIk zer-nolako konpromisoa duen tokiko ekoizpenaren alde egiteko; oraingoan, esnearen eta arrautzen adibideak erakutsiko dizkizugu. Barneratu zaitez aldizkari berri honetan, eta ekin irailari indar betean.

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San AgustĂ­n s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

ARGITALPENAREN EGILEA

Publizitatea: Antonio GarcĂ­a. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ValentĂ­n Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: MCC Graphics. Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11. 20100 Errenteria (Gipuzkoa). Tel. +34 943 344 614

Eroski club aldizkariak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

4

004 EDITORIAL EUS.indd 4

9/8/19 13:13


EROSKI 49 COLGATE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

15:05


azken kontuak Oilasko haragi onenarekin Gure hanburgesa eta saltxitxa berriak EROSKI Natur baserriko oilaskoaren haragiarekin eginak daude, zeinak zapore, testura eta kolore aparta izaten duen.

Elikadura

%100 naturala duten oilaskoak

E

ROSKI Natur saileko oilaskoaren haragiz eginak daude gure urdaitegietan aurkituko dituzun hanburgesa eta saltxitxa berriak (bi hanburgesa edo hamar saltxitxa izaten ditu sorta bakoitzak), eta haragi horrek ezin hobeto eusten die zapore, testura eta kolorearen propietate guztiei. Oilasko horiek, izan ere, mantso-mantso hazten dira, eta errespetatu egiten da haien ongizatea. Animalia horien elikadura %100 naturala izaten da eta artoz osatua %50a gutxienez;horri esker, haragiak bereganatu

TALOTXOAK ETA MINITALOTXOAK

Arinak eta zaporez beteak

G

ero eta jende gehiagok nahi izaten ditu zerealekin egindako opiltxoak

egiten ditu propietate guztiak, eta zapore eta kolore bereziak izaten ditu. EROSKI Natur saileko oilaskoak hazten dituzten etxaldeek Animalien Ongizateari dagokion ziurtagiria daukate, Certicarek emana; agiri hori lortzeko, oilaskoek argi eta aireztapen

naturalak eduki behar dituzte, leku gehiago mugitzeko (gehienez hamabi oilasko metro koadro bakoitzeko) eta berezko jokabidea erraztuko dieten elementuak, adibidez lasto fardelak, zertxak edo kotak, eta hareazko edo lur begetalezko bainuak. Horrek guztiak eragina izaten du haragiaren kalitatean.

zizka-mizka gisa. Ohikoak dira bulegoetako mahaietan, ikasleen bizkar zorroetan, askarietan... eta baita plater landuetan ere. Orain handitu egin dugu opilen saila, eta betikoekin batean (artoz eta arrozez eginak edo txokolatez estaliak), beste bi zapore

berri merkaturatu ditugu, puntu estrakurruskatsuarekin: EROSKIren Sour Cream and Onion eta Barbakoa zaporekoak. Eta betiko formatua ez ezik, mini erakoa ere atera dugu. Glutenik gabeak dira guztiak eta, beraz, zeliakoek ere jan ditzakete.

EROSKI Natur oilaskoak kalitate bikaineko haragia dauka, eta hazteko moduak errespetatu egiten du ingurua eta landa eremua. Oilasko horiek familien etxaldeetan hazten dira, eta jarduera horrek lagundu egiten du populazioa mantentzen eta landa eremuan enplegua sustatzen.

6

06-07 LO ULTIMO EUS.indd 6

7/8/19 18:52


OGITAN ZABALTZEKO KREMAK, PALMA OLIORIK GABE ABE

EROSKIn konpromisoa hartua dugu gure produktuen osaera hobetzeko, eta aurrera jarraitzen dugu bide horretan. Orain, ogitan zabaltzeko kremei (hurrekin egindakoei) kendu egin diegu palma olioa. Ontzian ageri den logotipoari esker identifikatuko dituzu.

ALDELĂ?S-EN PLATER BERRIAK

Lurrunetan eginak: azkarrak eta osasungarriak ldelĂ­s etxeak plater prestatuen sorta berria merkaturatu du, lurrunetan egiteko prest. Bi errezeta berritzaile dira, oilasko bularkiarekin eginak: Oilaskoa arrozarekin, berdurekin eta tikka masala saltsarekin eta Oilaskoa tagliatellearekin, berdurekin eta saltsa

A

mediterraneoarekin. Mikrouhinean bost minutuz sartu eta aukera paregabea eskaintzen dizute edozein bazkari edo afaritarako. Izan ere, osagaiak ontzian banatzeko moduari esker, lurrunetan egiten dira, eta errezeta ezin gustagarriagoa eta osasungarria gelditzen da,

jateko prest gainera. Era berean, plater osatuak dira nutrizioaren ikuspegitik, bi proposamenek konbinatu egiten baitituzte karbohidratoak (pasta eta arroza), berdura freskoak (bitaminak, mineralak eta zuntza) eta oilasko bularkiaren xerrak (proteina).

UNDERGREEN: COMPO ETXEAREN BERRIENA Landareak eta barazkiak landatu eta zaintzeko produktu sorta ekologiko berri hau freskoa da, jasangarria eta erraz erabiltzekoa. Undergreen by Compo izenekoak esperientzia berria eskaintzen du lorezaintzan, eta giro berdea, naturala eta osasungarria sortzen du zure etxean. Produktu ekologikoen

hiru lerrok osatzen dute, bat landare berdeetarako, bestea baratzeetarako eta hirugarrena usain landareetarako: Kitchen Passion, Jungle Fever eta Detox. Produktu sorta horretan,

gainera, badira substratuak, mantenugai likidoak eta solidoak. Landatu ezazu berdea! Oihan bat sor dezakezu etxean!

HAURREN ILEA, GARBI ETA ONGI ZAINDUTA Neska-mutilen ilea sentiberagoa izaten da. Hori dela eta, EROSKIk haurrentzat atera duen xanpu eta egokitzaileak formula estraleuna dauka, eta alergia arriskuak saihesteko diseinatua dago. Baltsamo belarraren estraktua eta gari hozia daramatza; hidratatzeko eta lehengoratzeko balio dute, eta distiratsu uzten dute ilea, leun eta erraz orrazteko moduan. Eta aparrak ez ditu begiak erretzen.

7

06-07 LO ULTIMO EUS.indd 7

7/8/19 18:52


hilabete honetan

Nutri-Scorek laguntza ematen dizu zer jaten duzun jakiteko Erraza, argia eta erabilgarria. Nutri-Score etiketak begiratu bakarrean azaltzen dizu produktu bakoitzak nolako nutrizio balioa duen. Beste laguntza bat dieta osasungarria egin dezazun.

S

artu zara dendara, jarri zara apalategiaren aurrean eta hamaika produktu agertu zaizkizu begien aurrean, denak ere antzeko samarrak. Zein aukeratu? Zeinek ematen dizu nutrizioaren arloan behar duzun informazioa? Horrexetara heldu da Nutri-Score, zure zalantza guztiak argitzera. • Etiketa horrek (ontzien aurrealdean ageri da) bost letra eta koloreko eskala bat darabil: hasi A-tik (berde iluna, baloraziorik onena) eta E-raino (laranja iluna, baloraziorik

kaskarrena). Horrela berehala jakingo duzu produktuak nolako nutrizio kalitatea duen. • Nutri-Scorek neurtu egiten du (100 gramoko kopurua eredutzat hartuta) produktuak zenbat mantenugai osasungarri duen (zuntza; proteina; fruta, berdura, fruitu lehor eta lekale kopurua), eta zenbait mantenugai dituen kontrolatu beharrekoak eta/ edo murriztu beharrekoak (gantz saturatuak, gatza, kaloriak eta azukreak). Lehenbizikoek zenbat eta pisu handiagoa eduki

eta bigarrengoek zenbat eta txikiagoa, produktua orduan eta gertuago egongo da A letratik. • Baliagarria da, halaber, otordu mota berdintsua egiteko balio duten produktuen artean hautatzeko, nahiz eta desberdinak izan. Adibidez, pizza bat edo plater prestatu bat aukeratu nahi dugunean irtenbide azkar bat behar dugulako bazkaria edo afaria egiteko. Nutri-Scorek lagundu egingo digu ikusten zein den aukerarik osasungarriena.

Produktu batzuek ez daramate Nutri-Score etiketarik, nutrizio balio apala daukatelako eta kontsumitzaileari ez liokeelako informazio handirik emango. Sail horretakoak dira ozpina, gatza, legamiak, infusioak, eta espeziak, adibidez. Horiek guztiak, berez, osagaiak dira, eta ez dira jaten elikagai bat balira bezala.

8

008-011 NUTRI SCORE EUS.indd 8

7/8/19 18:58


Errazio batek dauka: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

150 9,61g 1,96g 7,98g %7

%14

%10

%9

GATZA

0g %0

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

NUTRI-SCORE

A B C D E Gure produktuen aurrealdeko etiketan aurkituko duzu Nutri-Score kodea.

Nutrizio arloko semaforoa ere badaramate gure produktuek, eta aurrerantzean biak elkarrekin agertuko dira. Era horretan, nutrizioaren ikuspegitik produktu bakoitzak nolako balorazio globala jaso duen ikusiko duzu, eta mantenugai bakoitzari buruzko informazio xehea ere bai.

NUTRI-SCORE

A B C D E Eta dendako apalategian ere ikusiko duzu, prezioa daraman etiketan. Horrela, are argiago edukiko duzu informazio guztia.

9

008-011 NUTRI SCORE EUS.indd 9

7/8/19 18:58


hilabete honetan

Eva Gosenje Ă balos EROSKIren Osasun Saileko nutrizionista

“Nutrizio arloko semaforoari gehitu diogu Nutri-Score, errazago har ditzazun erabakiak eta dieta osasungarriagoa egin dezazun� Nola jarri da abian Nutri-Score? Prozesu konplexu bat behar izaten da etiketa hori ezartzeko; EROSKIren funtzio eta sail askori eragiten die, eta baita gure markako produktuen hornitzaileei ere. Tresna informatiko bat sortu dugu gure produktuei Nutri-Score sisteman dagokien nota kalkulatzeko; horretarako, nutrizio osaerari buruzko datuak hartu ditugu oinarritzat, eta aldatu egin ditugu ontziak, NutriScore etiketa ongi ikus dadin. Estatuan aitzindariak izan garenez eredu hori ezartzen, harreman estuan egon behar izan dugu Frantziako osasun agintariekin (haien jabetzakoa da kode hori), prozesuak ongi bete zitzan baldintza guztiak. EROSKIren produktuak hobetzeko ere erabiliko al da sistema hori? Beti lan egin dugu gure produktuen nutrizio profila hobetzeko, eta helburua da gehienak A, B edo C sailekoak izatea. Nutri-Scorek eskaintzen duen kalkuluak, izan ere, aukera ematen digu erraz samar jakiteko nola birformulatu eta hobetu behar ditugun produktuak. Zer esan nahi du horrek, supermerkatuetan gero eta produktu osasungarriagoak ikusiko ditugula? EROSKIn lanean ari gara nutrizio profil gero eta hobea duten produktuak lortzeko. Baina argi eduki behar da produktu batzuek sekula ez dutela edukiko balorazio onik eta, hain zuzen, horiek jan behar dira maiztasun gutxiagorekin eta kopuru txikiagoetan. Guk Nutrizio arloko semaforoari gehitu

diogu Nutri-Score, erosketa egiteko garaian errazago har ditzazun erabakiak eta dieta osasungarriagoa egin dezazun. Egokiena zer litzateke, Nutri-Scoreren etiketa berdea daramaten elikagaiekin betetzea gurditxoa? Asmoa da frutak, barazkiak eta elikagai freskoak izatea nagusi, nahiz eta gehienek, ontziratuta ez daudenez, ez dezaketen eraman Nutri-Score (ezta nutrizio arloko bestelako informaziorik ere). Etiketa daramatenen artean, hobe A edo B letra berdeak ageri dituztenak hautatzea. Baina elikagai batzuk osagai gisa erabiltzen dira eta oso osasungarriak dira, eta salbuespen bat izan daitezke, adibidez oliba olioa. Oliba olioak jasotzen duen balorazioak kritika asko eragin du. Hobetu beharra al dago Nutri-Score etiketa? Kalkulua egiteko orain erabiltzen den algoritmoarekin, oliba olioaren balorazioak ez du islatzen errealitatea, D sailean sartzen baita, ugari ematen dituelako kaloriak, gantz saturatuak dituelako eta faltan dituelako Nutri-Scorek mesedegarritzat jotzen dituen alderdiak: proteinak, zuntza, berdurak eta fruta edukitzea... Hori dela eta, osasun arloko agintariak aztertzen ari dira zer egin daitekeen modu errealistagoan kalkulatzeko olio horren eta beste batzuen nutrizio kalitatea. Bestalde, garrantzitsua da kontuan hartzea olioa ez dela elikagai gisa hartzen bera bakarrik, eta 100 ml hartzea

ere ez litzateke oso gomendagarria, izugarrizko energia pila hartzen ariko ginateke eta. EROSKI produktuetan bakarrik ikusiko al dugu Nutri-Score? Borondatezko ekimen bat da. Gu aitzindariak izan gara, eta oraingoz EROSKIn bakarrik ikus daiteke. Beste marka batek bakarrik ezarri du

10

008-011 NUTRI SCORE EUS.indd 10

7/8/19 18:58


Nutri-Scorek mesedegarritzat jotzen dituen osagaiak • Proteinak. Elikagai osasungarri batzuek alderdi ezkor batzuk izaten dituzte, adibidez gantz saturatuak edo energia (arrautzek, arrain urdinak eta fruitu lehorrek, esaterako); elementu horiek ez dute eragin kaltegarririk, eta proteinek orekatu egiten dute kalkulua. • Zuntza. Doitu egiten du hesteetako igarotze prozesua, hobetu egiten du hesteetako mikrobiota, lagundu egiten du koloneko minbiziaren prebentzio lanean... • Kopuru handietan izatea frutak, berdurak, lekaleak eta fruitu lehorrak. Elikagai mesedegarriak dira, eta zenbat eta gehiago eduki, orduan eta hobea izango da nutrizio kalitatea. Horiek dira bitaminak eta mineralak hartzeko iturri nagusiak. Horiei esker, gainera, frutak berez izaten dituen azukreen eragin kaltegarria orekatu egiten da, eta azukre erantsiak bakarrik zigortzen dira.

Kaltegarritzat jotzen dituenak • Energia. Kaloria gehiegi izatea zuzenean lotzen da gehiegizko pisuarekin. • Azukreak. Gehiegi hartzeak zerikusia du haurren txantxarrarekin eta zenbait gaixotasunekin: diabetesa, gizentasuna... • Gantz saturatuak. Kopuru handietan hartzeak areagotu egin dezake bihotzhodietako gaitzak izateko arriskua. • Gatza. Kalte egiten dio arteria tentsioari eta bihotz-hodien osasunari.

produkturen batean, eta beste bik asmo bera iragarri dute. Zenbateraino da garrantzitsua neurri horiek ezartzea eta bizimodu osasungarria sustatzen duten programak lantzea? Osasunaren eta jasangarritasunaren arloan gizartearekin hartu dugun konpromisoaren barrenean dago

Nola neurtzen dira alderdi mesedegarriak eta kaltegarriak Osagai bakoitza zenbateko kopuruan duen ikusi, eta formula bat erabiltzen da puntuak eman edo kentzeko; horrekin batean, beste zenbait baldintza ere ezartzen dira: • Osagai bat zenbateko kantitatean ageri den, horren arabera banatzen dira puntuak, baina puntu kopurua ez da berdina osagai guztietarako: kopuru berean agertuta ere, batzuei puntu gehiago dagokie eta beste batzuei gutxiago. Hori horrela da bakoitzari dagokion kantitate gomendatua desberdina delako. Adibidez, gomendioa da egunean ez hartzea 5 gramo gatz baino gehiago; azukreentzat, berriz, 25-50 gramo artekoa da gehienezko muga. • Osagai kaltegarriengatik puntu asko metatzen direnean, garrantzi gutxiago ematen zaie mesedegarriei. Horrela, produktu batean osagai kaltegarri asko dagoenean, ez du balorazio onik lortuko, nahiz eta mesedegarritzat jotzen direnak ere asko eduki. • Kalkulua aldatu egiten da produktu hori edaria edo gazta denean. Edarien sailean, A balorazioa (berde iluna) lor dezakeen bakarra ura da. Edarietan, gainera, mantenugai gehiago behar dira puntuak lortzeko, kopuru berean, izan ere, edari batek mantenugai gutxiago edukiko duelako solido batek baino, zatirik handiena ura izango duelako. Eta edari batekin gutxienez 200-250 ml hartzen ditugunez (edalontzi bat), kalkulua doitu egiten da. Gazten atalean, berriz, gutxiago zigortzen dira alderdi kaltegarriak, puntu asko metatzen baitute gantz saturatuen erruz, baina esnearen gantza ez da hain kaltegarria beste elikagai batzuek izaten dutenaren aldean (hestebeteak, opilak...).

produktuei buruzko informazio argi eta erabilgarria eskaintzea gure bezeroei, ahal dugun neurrian laguntza emateko jendeak dieta osasungarriagoa eta jasangarriagoa egin dezan. Konpromiso horretan, baditugu formazio programak eta askotariko ekimenak herritar multzo bati baino gehiagori zuzenduta, bizimodu osasungarriagoa sustatzeko asmoarekin betiere.

NUTRI-SCORE GURE ERREZETETAN

Proposatu dizkizugun errezetetan beti jartzen dugu nutrizio arloko informazioa. Eta aurrerantzean errezetari dagokion Nutri-Score balorazioa ere txertatuko dugu, ahalik eta informaziorik osatuena eduki dezazun.

11

008-011 NUTRI SCORE EUS.indd 11

7/8/19 18:58


hilabete honetan

NUTRI-SCORE

A

C D E

Jogurt naturala eta marrubi zaporeko edangarri berriak, Nutri-Score A etiketa daramaten bi produktu, Danone etxearenak.

Modu osasungarriagoan eta jasangarriagoan elikatzeko, erosteko orduan ongi erabaki behar Elikadura osasungarria egin nahi duenak erosketak ere halakoxeak egin behar ditu, osasungarriak alegia. Testuinguru horretan, elikadura arloko enpresek erantzukizun handia daukate. Danone orain dela 100 urte sortu zen, elikagai sinple eta natural batetik abiatuta. Jogurta zen elikagai hori, eta neska-mutilen osasuna hobetzea zen haren helburua. Ikuspegi horrekin berarekin dihardu gaur egun ere, eta elikagai gero eta naturalagoak eta sinpleagoak eskaintzen ditu, eta nutrizio kalitate handikoak.

A

shoka Fundazioak, Danonek, Gizentasuna Ikertzeko Espainiako Elkarteak (SEEDO) eta Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak ekimen bat jarri dute abian, Alimentando el cambio izenekoa (Aldaketa elikatuz), eta

horren bidez indarrak batu nahi dituzte elikadura oinarritik bertatik iraultzeko ekintzak egin nahi dituzten erakundeen artean, belaunaldi berriak ahaldundu daitezen eta aldaketaren eragileak izan daitezen. Lehenbiziko pausoa izan da eskolaren zereginari garrantzia ematea

elikaduraren eta osasunaren inguruko ezagutzak jasotzeko gune gisa. Ikastetxean hasten da aldaketa, baina denboran iraun dezan, ezinbestekoa da familiek partaide izateko pausoa ematea eta erosketa osasungarriagoak egin ditzaten bitartekoak eskaintzea. Danonek erraztu egin nahi du hori, eta laguntza ematea erabaki du elikagaiak hobeto ezagutzeko. Ildo horretan, beharbeharrezkoa da nutrizio arloko etiketa argiagoa eta intuitiboa erabiltzea. NUTRIZIO ARLOKO ETIKETAK Danone irail honetan hasiko da Nutri-Score etiketa erabiltzen bere produktuen aurrealdean. Osasunaren eta nutrizioaren arloko adituen babesa dauka Nutri-Scorek, besteak beste Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziarena (AESAN). Gainera, frogatuta dago kontsumitzaileek sistema hori ulertzen dutela ongien, eta baliagarria zaiela erosketa osasungarriagoak egiteko. Etiketa berri hori mantso-mantso ezarriko da: haurrei zuzendutako jogurt eta esne hartzituekin hasiko da. Era berean, danone.es webgunean kontsumitzaileen esku jarri du NutriScorek bere produktuen inguruan ematen duen informazioa.

12

012 PUBLIRREPORTAJE DANONE EUS.indd 12

07/08/19 19:49


EROSKI 49 DONONE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

13:40


hilabete honetan

Desagerrarazi egin dugu mahatsen plastikoa

Gure frutategietako eskaintzan, handizka saltzen diren fruta eta barazkiak

%60 dira dagoeneko

EROSKIren frutategietan aukera zabala eskaintzen dugu sasoiko elikagaietan, eta horri esker, modu osasungarriagoan elikatu gaitezke eta murriztu egin dezakegu ingurumenaren gaineko eragina; elikagai horiek, izan ere, inguru hurbilean landatzen dituzte, eta horrela txikitu egiten da energia kontsumoa eta isuri gutxiago sorrarazten dira. Irailean, gure frutategietatik desagertzen hasten dira fruta hezurdunak, eta beste batzuk azaltzen dira, adibidez mahatsa, zeina aurrerantzean ez den etorriko plastikozko ontzian bilduta. Ingurumenaren gaineko eragina murrizteko konpromisoaren barrenean, murriztu egin nahi dugu fruten eta barazkien bilgarrietan izaten den plastikoa. Horrexegatik, gure mahats guztiei kendu egin diegu plastikozko bilgarria, eta urtean hamabi tona plastiko aurreztea lortu dugu. MAHATS ZURIA ETA MOREA Murtziatik eta Alacantetik datoz, eta oso gustagarriak eta erraz jateko modukoak dira. Gainera, kendu egin dizkiegu plastikozko kutxatxoak, eta handizka eskaintzen ditugu.

Hazirik gabeko mahatsen bila bazabiltza, paperezko poltsa batzuen barrenean aurkituko dituzu, errazago bereizi ditzazun. Gutxi gorabehera, 500 gramo mahats izaten dute, eta kopuru hori handitzeko

edo gutxitzeko aukera daukazu. Ordainlekutik pasatu aurretik, pisatu egin beharko duzu paperezko poltsa eta etiketa jarri, handizka hartzen diren beste frutekin egiten den bezala.

14 18

014-015 ESTE MES UVAS EUS.indd 18

07/08/19 19:50


EROSKI NATUR MAHATSA, VINALOPĂ“ JIB-EKOA Jatorri egiaztatua duen mahatsa da, gozotasun handia duena eta zapore eta testura paregabeak (landatzeko moduari esker lortzen ditu ezaugarri horiek). EROSKIn irailean eta urrian baino ez duzu aurkituko,

garairik onenean dagoenean bakarrik eskaini nahi dizugulako. Mahaiko beste mahats batzuk ez bezala, VinalopĂłkoa paperezko poltsa batekin

babestuta hazten da, eta horrek zaindu eta gorde egiten ditu mulkoak dauzkan ale guztiak kontsumitzailearen eskuetara iritsi arte. Poltsak babestu egiten du mahatsa gorabehera meteorologikoetatik eta txori eta intsektuetatik, eta azala askoz ere finagoa gelditzen zaio, eta errazago jaten da. Poltsaren eraginez, gainera, beranduago heltzen da eta gozotasun handiagoa lortzen du;

mulkoa osatzen duten aleak, bestalde, berdintsuak izaten dira kolorez, poltsak iragazi egiten baitu eguzkiaren argia. Mahats mota hori ere handizka aurkituko duzu gure frutategietan, paperezko poltsatan sartuta eta ez plastikoan bilduta, eta Jatorri Izen Babestuaren (JIB) zigilua eraman ohi du. Izendapen horren babesean, 13.000 lanpostu baino gehiago sortzen dira VinalopĂł Erdiko Ibarrean.

Erosteko garaian Astindu ezazu mulkoa leun-leun. Aleek beren lekuan jarraitu behar dute, eta baten bat erortzen bada, mahatsa helduegia dagoela esan nahi du. Mulkoek mardulak izan behar dute eta aleek trinkoak, azal leunekoak eta kolore eta neurri berdintsukoak. Mahats beltz edo gorriek ez dute eduki behar arrasto berderik.

19 15

014-015 ESTE MES UVAS EUS.indd 19

07/08/19 19:50


hilabete honetan

Rincรณn de Soto udarea, EROSKI Natur sailekoa: ez dauka parekorik! Sasoiko elikagaiak jatea abantailaz beteriko aukera da. Klima aproposagoan landatzen direnez, hobeto eusten diete beren propietateei, zaporeari eta lurrinari. Gainera, horien alde eginez, errespetatu egiten da ekoizpenaren ziklo naturala eta murriztu egiten da kostua. Rincรณn de Soto udarea, EROSKI Natur sailekoa, eta ikazkina esaten zaion arraina hilabete honetan aurkituko dituzu gure frutategi eta arrandegietan.

ZUHAITZEAN ONTZEN DA Zaporerik onena eduki dezaten, azukre mailarik egokienera iritsi direnean biltzen dituzte EROSKI Natur saileko Rincรณn de Soto udareak. Horretarako, zuhaitzean ontzen dira eta beharrezkoa duten puntura iristean biltzen dituzte, ez lehenago.

UDARE MOTA HANDIAGOA ETA LUZEAGOA Hilabete honetan udare mota hau izango duzu aukeran gure frutategietan. Gainerakoak baino handiagoa eta luzeagoa da, eta kolore berdexkagoa dauka. Zaporea, berriz, paregabea izaten du, gozo ukitukoa eta lurrin bikainekoa.

EZAUGARRI BEREZI BAT Udare hau landatzen den lurretan lainoa izan ohi da goizeko lehen orduetan, eta horrek erraztu egiten du russeting delakoa agertzea, azaleko herdoila alegia, zeina oso preziatua den fruta horretan.

JATORRI IZEN ETA GUZTI Izendapenari esker, bermatu egiten da udarearen jatorria: Errioxako haran emankorretatik dator, eta ezaugarriak ere handik hartuak ditu. Ebro, Zidakos, Alhama, Iregua eta Najerilla ibaien terrazetan landatzen dute; inguru lauak dira, ongi aireztatuak, eta lur sakon, heze, iragazkor eta osasuntsuak izaten dituzte, kare edo silizerik gabeak, eta hortik datozkio bere ezaugarri bereziak.

16

016 ESTE MES PERA EUS.indd 16

07/08/19 19:51


EROSKI 49 MONIX.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

14:06


hilabete honetan

Ikazkina: bakailaoaren ordezkoa

HAZKUNDE BASATIA Jatorriak ematen du ongien produktu baten berri. Arrain hau bakailaoaren familiakoa da, eta urte sasoi honetan aurkituko duzu gure arrandegietan. Hazi, berriz, itsasoan egiten da, parekorik ez duen inguru batean: Ipar itsasoko ur hotzetan, Norvegian.

ARRANTZA JASANGARRIA Hauxe da ikazkinaren sasoia, eta arrantzatzeko orduan, jardunbide jasangarriak erabiltzen dira. Hala izango dela ziurtatzeko, Norvegiako agintariek urtero-urtero ezartzen dute arrantzarako kuota, espezie horrek ahalik eta egoerarik onenean iraun dezan.

ZURE ERREZETETAN Sukaldean, aukera asko eskaintzen duen elikagaia da: labean egin daiteke, parrilan, egosita edo lurrunetan. Oso erraz kozinatzen da, eta bakailaoarekin gertatzen den bezala, haragia ezpaletan bereizten zaio. Ongi etorri ohi da ongailu sendoekin eta baita minekin ere. Ez badakizu nola prestatu, aholkua eska diezaiekezu gure arrain saltzaileei, eta haiek esango dizute zein den modurik onena arrain horrekin gozatzeko.

ZUK NAHI BEZALA JARRIKO DIZUGU Gure arrandegietako salmahaietan aurkituko dituzun gainerako arrainak bezalaxe, osorik edo xerratan moztuta eraman ahalko duzu etxera, garbituta eta errezetetan erabiltzeko prest.

ARRAIN ZURIA PREZIO ONEAN Ikazkina arrain zuria da, eta bakailaoaren antzeko testura eta zaporea ditu, baina prezio hobea.

18

018-019 FOGONERO EUS.indd 18

07/08/19 20:00


4,14 â‚Ź ERRAZIOAK

Norvegiako ikazkin tradizionala urdaiazpiko kurruskatsuarekin eta mihilu kremarekin 800 g ikazkin Litro 1 esne 4 xerra urdaiazpiko ondu 2 baratxuri atal 2 koilarakada oliba olio birjina estra Katilukada 1 ardo zuri lehor 3 cl esne-gain likido Mihilua Aza kizkur 1 Aza 1 Gatza

NOLA PRESTATU. Berotu esnea kazola batean eta erantsi baratxuri birrinduak. Sartu arrain zatiak eta eduki sutan 5-10 minutuz. Atera arraina kontu pixka batekin bitsadera baten laguntzaz eta utzi esnea xuka dezan. Eman gatza. MIHILU SALTSA. Moztu mihilua xerratan eta birrindu aza kizkurra eta aza. Berotu oliba olioa zartagin batean eta erantsi berdurak. Bota ardoa eta eduki sutan bost minutuz, ardoa lurruntzen den arte eta berdurak guritzen diren arte. Erantsi esne-gain likidoa, eta berotu su eztian hamar minutuz, krema loditzen den arte. URDAIAZPIKO KURRUSKATSUA. Berotu zartagin bat su ertainean eta txigortu urdaiazpiko xerrak (aurrez, erditik moztuko ditugu). Zerbitzatu ikazkina urdaiazpiko xerra kurruskatsuaren gainean, eta ondoan, jarri mihilu saltsa.

EROSKI ikazkina

OHAR DIETETIKOA Pentsa liteke arraina dela osagai nagusia, baina berdurak ere leku nabarmena hartzen du errezeta honetan, eta errazio bat izatera iristen da. Postrerako fruta jarriz gero eta ogi pittin batekin osatuz gero, menu osatua izan liteke bazkari edo afari baterako. Esnearen eta esne-gainaren bidez, esneki errazio bat ere ematen du. Nutrizioaren ikuspegitik, platerak zer-nolako elikagaiak dituen ikusita, kalitate handiko proteinak ematen ditu arrainaren, esnekien era urdaiazpikoaren bidez. Gantzak, berriz, esnekitik, oliotik eta urdaiazpikotik datoz. Berdurek zuntza ematen dute eta bitamina eta mineral sorta, eta baita kaltzioa, fosforoa eta D bitaminak ere; horiek dira elementurik aipagarrienak gainerako elikagaiek dituztenekin alderatuta.

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

40-60’

NUTRI-SCORE

A B C D E Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

374 15,6g 6,6g 10,8g

1g

%19

%17

KCAL

GANTZA

%22

%33

%12

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

19

018-019 FOGONERO EUS.indd 19

07/08/19 20:01


hilabete honetan

Galesko Arkumea AGBa eta Aragoiko Axuria AGBa

Jatorriaren garrantzia Urte guztian zehar, axuri eskaintza zabala izaten dugu EROSKIren harategietan, jatorririk onenekoa gainera. Esnekoak baino adin gehiago izaten du, eta esnea ez ezik, bazka eta pentsu begetalak ere jaten ditu. Horri esker, bestelako zaporea izaten du, gantz saturatu gutxiago eta neurri handiagoa, eta ezin egokiagoa da zati txikiagoetan mozteko, adibidez txuletatxoetan eta xerratan.

EROSKI NATUR ARAGOIKO AXURIA AGB-A Aragoiko abeltegietan jaio eta hazi diren axuriak izaten dira; Adierazpen Geografiko Babestuaren barrenean izena emanda daude guztiak (AGB), eta baldintza zehatz batzuk bete behar

dituzte animaliaren pisuari dagokionez (8 eta 12 kilo artekoa izan behar du). Haragi samurra izaten du, hezea, zapore leunekoa eta homogeneoa, eta beste axuri edo arkume batzuek baino gantz gutxiago. Amaren esnearekin eta zereal naturalekin elikatzen dira axuri horiek, eta hortik datozkio haragiari ezaugarri bakan horiek. Artzaintzako metodoak ere badu eragina: larre zabaletan bazkatzen dira, bai goi

mendietan eta tartekoetan, bai Ebroren ibarreko eremu lehorragoetan ere. Horretaz gain, abeltegiek osasun programa bat bete behar izaten dute, eta animalien ongizatea bermatu. Hori lortzen da hazteko prozesua aurrez zehaztua dagoelako eta Aragoiko Axuriaren Kontseilu Arautzaileak kontrolak egiten dituelako maiz-maiz.

20 21

020-022 ESTE MES CORDERO EUS.indd 21

7/8/19 21:58


GALESKO AXURIA AGB-A Galesko Arkumearen txuletatxoak ere baditugu gure saltokietan, horiek ere AGB eta guzti. Arkume horiek aire zabalean hazten dira, eta baldintzarik onenetan. Animalien ongizateari dagozkion estandarretan mailarik onenetakoa

dute, eta erabateko trazabilitatea landaguneetatik dendaraino. Hori horrela izan dadin arduratzen da Hybu Cig Cymru - Meat Promotion Wales (HCC) erakundea, hark zaintzen baitu behar bezala beteko direla Galesko Arkumea AGBaren baldintza guztiak. EROSKIren dendetan urte guztian aurkituko duzu arkume hori, Galesko inguru aldakorrak aukera ematen baitu sasoia luzatzeko: behealdeko lurretan hasten da -epelagoak dira - eta ondoren eremu menditsuagoetan jarraitzen du.

Gure harakinek lagundu egingo dizute Gure harategietako salmahaietan, nahi duzun bezala prestatzeko eska dezakezu: osorik, erditik moztuta, laurdenetan, txuletak aterata... Telefonoz ere eska ditzakezu, zuk nahi duzun kantitatea eta zuk nahi duzun eran moztuta presta diezazuten. Ontziratu ere egingo dizute nahi izanez gero, eta aholkua eman ere bai zati bakoitza nola prestatu jakin dezazun. Zein dira arkumearen zatirik onenak? Arkumearen haragia urte sasoi bakoitzera egokitzen da, eta ezin hobea da udan barbakoak egiteko edo neguan erreta jateko. Zer-nolako erabilera eman nahi zaion, axuriaren txuletatxoak aukeratu daitezke edo esneko arkumea bestela, osorik edo zatietan moztuta. Eta ontziratuta ere aurkituko dituzu besoak, zangoak, xerrak eta txuletatxoak, eramateko prest. Zergatik aukeratu EROSKIren arkume haragia? Prezio ona duelako, kalitate hobea eta Aragoiko Axuria AGBak eta Galesko Arkumea AGBak bermatu egiten dutelako haragia modu arduratsu eta jasangarrian ekoitzi dutela. Haragi horiek, gainera, bultzada ematen diote artzaintzari, eta ardi aziendak eredu horrekin hazita, zaindu egiten da inguru naturala eta eutsi egiten zaio landa eremuko populazioari.

21

020-022 ESTE MES CORDERO EUS.indd 21

7/8/19 21:58


hilabete honetan

Arkume errea murtziar eran, sagar berdearen chutney-arekin

4,09 € ERRAZIOAK

800 g arkume beso 50 pinazi 4 baratxuri atal 2 tomate 100 ml ardo zuri 250 ml ur 50 ml oliba olio Sagar 2 Tipula 1 Limoi 1 Jengibrea 100 ml sagardo ozpin 20 g azukre Piperbeltz askotarikoak 10 g gurin Gatza Perrexila

NOLA PRESTATU. Eman gatza eta piperbeltza arkumeari eta prestatu saltsa bat osagai hauekin: pinaziak, baratxuriak, perrexila eta oliba olioa. Estali arkume besoak saltsa horrekin. Labeko erretilu batean, jarri oinarrian tomateak, arkumea eta saltsa. Sartu labean 200 ºC-an ordubetez. Erantsi ura eta ardoa noizean behin. Behin haragia egin delarik, bildu erretiluan sortu diren zukuak eta pasatu txano batean tomateekin eta hasieran egindako saltsarekin. Sagar chutney-a. Zuritu sagarrak eta tipula, eta moztu biak laukitxoetan. Egin tipula su eztian, gurin eta oliba olio pittin batekin, eta guritu denean, erantsi sagarra, limoi zukua (tanta batzuk), jengibre birrina, ozpina eta azukrea. Egin 30 minutuz su eztian, eta, azkenik, eman gatza eta piperbeltza. Marmelada baten testura baino zertxobait arinagoa izan behar du, sagar zatitxo batzuekin. OHAR DIETETIKOA Arkumea haragi gustagarria da oso, baina neurrian hartu beharra dago, gantz saturatu asko dauka eta. Onena izaten da, adibide honetan bezala, barazki guarnizio batekin prestatzea (tomatea). Hemen, gainera, sagarrarekin osatzen da, eta horrek ukitu berezia ematen dio, nahasi egiten baititu sagarraren gozoa eta plateraren gazia. Errezeta desberdina da, egun berezietarako

NUTRI-SCORE

EROSKI Natur arkume besoa

A B C D E

Errazioak: 4

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

559 41,1g 12,2g 17,1g 0,7g %28

%59

%61

%19

%13

Zailtasuna

Denbora

+ 60’

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

22

020-022 ESTE MES CORDERO EUS.indd 22

7/8/19 21:58


EROSKI 49 NOEL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

14:25


masterclass hilabete honetan

Arkume zangoa, fruituz eta konpotaz betea

Nola berrasmatu klasiko bat Arkume haragiak proteina ugari izaten du, eta oso elikagarria da. Ohikoa izaten da erreta jatea, batez ere Eguberrietan, baina hemen beste proposamen bat egingo dizugu, errutinatik irten zaitezen: saia zaitez barrenaldea beteta prestatzen. Ez dizu hutsik egingo! 24

024-025 ESTE MES MASTERCLASS EUS.indd 24

7/8/19 22:05


Arkume zango 1, hezurgabea

100 ml ardo zuri

3 errege sagar

30 ml txerri gantz

50 g urdai

Baratxuri atal 1

100 g aranpasa (hezurrik gabeak)

Oliba olio birjina

150 g perretxiko

Gatza eta piperbeltza

1

Jarri arkume zangoa irekia labeko paperaren gainean. Igurtzi haragia ongi-ongi gantzarekin, eta ondoren, eman gatza eta piperbeltza.

2

3

4

Moztu perretxikoak, urdaia eta aranpasak. Prestatu sagar konpota ere, ur pittin batekin egosita, eta ondoren, birrindu.

7,03 â‚Ź ERRAZIOAK

Bete arkumearen zangoa urdaiarekin, aranpasekin eta perretxikoekin (baratxuri atal batekin eta oliba olio sorta batekin erregosiko ditugu zartaginean). Ondoren, bildu zangoa bere baitan, eta itxi.

Lotu haragia eta sartu labean 180 ÂşC-an bi orduz. Noizean behin, erantsi ur eta ardo zuri sorta bat, eta bota gainera erretiluan sortzen diren zukuak. Xerratan moztuta zerbitzatuko dugu, konpotarekin batean.

NUTRI-SCORE

A B C D E Errazioak: 4

Errazio batek dauka: KCAL

EROSKI Natur arkume zangoa

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

493 31,4g

14g

%25

%70

%45

GATZA

20,6g 1,03g %23

%17

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Zailtasuna

Denbora

+2 ordu

25

024-025 ESTE MES MASTERCLASS EUS.indd 25

7/8/19 22:05


hilabete honetan EROSKI Natur

Patata mota bat plater bakoitzerako Patata zaharrak baino neurri txikiagoa eta mami hezeagoa dauka patata berriak, eta ezin egokiagoa da guarnizio gisa erabiltzeko edo frijitzeko. Bildu eta hurrengo 60 egunetan bakarrik izaten da berria, eta horrek mugatu egiten du eskuratzeko aukera. EROSKI Natur markarekin, ekainetik abendura bitartean aurkituko duzu gure dendetan, eskualde guztietako nekazariekin lan egiten baitugu. Horri esker, garai batean baino gehiagotan biltzen den patata izaten dugu: klimaren eta tenperaturaren eraginez, udaberrian biltzen dute hegoaldean, eta urrian iparraldean.

EROSKI Natur patatak biltzeko eta hautatzeko garaian, kontuan hartzen da bai kanpoko itxura eta bai barreneko ezaugarriak ere. Ez dute izaten zati berderik eta muskilik, eta ohiko patatek baino marka gutxiago izaten dute azalean. Gainera, neurri desberdintasunak ez dira izaten hain agerikoak. Natur saileko produktuen hornitzaile guztiek bezala, patata ekoizleek ere Ekoizpen Integratuko egiaztagiria izaten dute; ekoizpen modu horrek ahalik eta gehiena erabiltzen ditu baliabide naturalak eta ekoizpen mekanismo naturalak, eta epe luzera bermatu egiten du nekazaritza seguru eta jasangarria eta kalitatezko ekoizpena. GLOBALG.A.P zigilua ere izaten dute, zeinak egiaztatu egiten duen elikagaia modu jasangarriagoan landatu dela eta ahalik eta gehiena txikitu direla ingurumenaren gaineko kalteak. Natur patatei dagokienez, ziurtagiri horiek esan nahi dute produktu kimiko gutxiago erabili direla izurriteen kontra eta ura ere gutxiago erabili dela ekoizpen prozesuan. Hau da, ureztatze sistema hobetuekin landatzen dituzte, eta teknika berriak erabiltzen dituzte hezetasuna neurtzeko eta produktuak zehazki zenbat ur behar duen kalkulatzeko; era horretan, eragotzi egiten da ura alferrik gastatzea.

GUARNIZIOETARAKO Charlotte eta Nicola motako patatak dira, neurri eta itxura biribilekoak -sekula ez dituzte gainditzen 80 mmak -, eta ezin egokiagoak dira haragi, ehizaki eta arrain platerak laguntzeko. Gainera, osorik irauten dute eltzean.

26

026-028 ESTE MES PATATAS EUS.indd 26

07/08/19 20:06


FRIJITZEKO Turbo, Caesar, Aida, Victoria eta Inova motako patatak dira, eta bereziki egokiak dira frijitzeko eta patata tortilla egiteko, beste patata mota batzuek baino hezetasun gutxiago baitute, eta mamiak trinko eta kurruskatsu jarraitzen du kozinatu ondoren ere.

EGOSTEKO ETA GISATUETARAKO Bereziki aproposak dira entsaladetan eta barazkiekin edo haragiekin egindako gisatuetan erabiltzeko; izan ere, ur gehiago daukate frijitzekoek baino, eta erraz-erraz papurtzen dira gisatu ondoren. Patata horiek Agata, Dali, Inova, Lady Chrystl eta Monalisa motakoak dira.

27

026-028 ESTE MES PATATAS EUS.indd 27

07/08/19 20:06


hilabete honetan

Patata pastela olagarroarekin eta mangoz egindako ozpin saltsarekin

1,26 € ERRAZIOAK

250 g olagarro egosi 30 ml oliba olio birjina estra Gatza Ozpin saltsa egiteko: Mango 1 10 g oliba beltz 15 g tipulin fresko 30 ml sagar zuku 10 ml lima zuku 30 ml oliba olio birjina estra Gatza Patata pastela egiteko: 300 g patata 100 ml esne-gain likido (%18 koipekia) 10 ml oliba olio 3 g gatz 2 g piperbeltz zuri Askotariko letxugak, hostotxo batzuk

NOLA PRESTATU. Bildu molde bat labeko paperarekin. Jarri patata (xerra finetan moztuta) gatza eta piperbeltza emanda, olio ukitu batekin. Estali esne-gainarekin eta sartu labean 35 minutuz 180 ºC-an. Utzi hoztera.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Zuritu mangoa, zatitu eta nahasi olibekin eta tipulinarekin. Erantsi sagar zukua, lima zukua, oliba olioa eta gatza. Gorde geroko.

40-50’

Jarri olagarro zati bat patata pastelaren zatitxo baten gainean eta ondu olioarekin, ozpin saltsarekin eta gatzarekin. Zerbitzatu letxugarekin batean. OHAR DIETETIKOA Olagarroak ugari izaten ditu iodoa, burdina, proteinak eta kaltzioa. Errezeta hau patatarekin egina da, eta elikagai horrek ugari ematen ditu karbohidrato konplexuak, baita C bitamina, zuntza, potasioa, magnesioa eta kaltzioa ere.

Denbora

NUTRI-SCORE

A B C D E Errazio batek dauka:

EROSKI Natur patata, egosteko eta gisatzeko

KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

343 22,3g 5,76g 10,9g 1,06g %17

%32

%29

%12

%18

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

28

026-028 ESTE MES PATATAS EUS.indd 28

07/08/19 20:06


EROSKI 49 GARAVILLA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

13:46


hilabete honetan

EROSKI esnea eta arrautzak

Tokiko ekoizleen etorkizuna bermatzeko EROSKIn konpromisoa hartua dugu tokiko ekoizleen iraunkortasunarekin, eta nekazaritzako elikagaien arloan ere horretan ari gara. Gure saltokietan, 20.000 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, 2.000 ekoizle txikik baino gehiagok ekoitziak. Horien artean, badira gure biltegietan oinarri-oinarrizkoak direnak, besteak beste esnea eta arrautzak, Balearretatik, Kataluniatik, Galiziarik, Nafarroatik eta Euskal Autonomia Erkidegotik datozenak. Ez da lan erraza elikagai horiek gure saltokietara irits daitezen, baina bai oso esker onekoa, era horretan aberastasuna sortzen dugulako eta bermatu egiten dugulako tokiko ekoizleen etorkizuna.

30

030-034 ESTE MES LECHE Y HUEVOS EUS.indd 30

07/08/19 20:13


ESNEA, %100 TOKIKOA Gure esne guztia (osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua) tokikoa da, eta erabateko trazabilitatea dauka abeltegitik saltokietara egiten duen bidean. Balearretan 70 abeltegirekin baino gehiagorekin ari gara lanean, Katalunian 48rekin, Euskal Autonomia Erkidegoan 30ekin eta Nafarroan 10ekin.

GALIZIA

ditugu ekoizleekin (gutxienez urtebetekoak), eta horrek aukera ematen du hobeto planifikatzeko bai ekoizpena eta bai ontziratzeko prozesua, eta etengabe harreman zuzenean egoten gara funtsezkoak diren eragileekin. Esneak jatorrian duen prezioaren arabera ezartzen dugu salneurria, eta konpromisoa hartzen dugu esnea ez dugula erabiliko amu gisa edo sustapenerako produktu gisa. Horretaz gain,

Saltokiak ditugun eskualdeetan tokiko esnea bakarrik saltzeko erabakiarekin, ziurtatu egin nahi dugu abeltzain belaunaldien arteko transmisioa eta jarraipena eta sektorearen iraunkortasuna. Horregatik, hitzarmen egonkorrak eta iraupen luzekoak egiten

kontsumoaren alde ere egiten dugu, dendan leku gehiago emanda, eta berrikuntza sustatzen dugu tokiko esne produktu berrietan. Jardunbide horiei esker, gure esneak behar bezala betetzen ditu PLS zigiluaren baldintza guztiak (Esne Produktu Iraunkorra); Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak sustatzen du ikur hori, eta betekizun sorta bat biltzen du, zeinak lagundu egin nahi duen kontsumitzaileak kontzientzia har dezan eta erosketak modu arduratsuan egin ditzan.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA NAFARROA

KATALUNIA

BALEARRAK

ARRAUTZAK, ZUGANDIK GERTU EKOITZIAK EROSKI markako arrautza guztiak dira tokiko etxaldeetan hazitako oiloenak. Badira lurrean hazitako oiloenak eta badira landako oiloenak ere, Balearretan, Katalunian, Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ekoitziak, tokiantokian saltzeko.

Etxaldeak gertu daude gure dendetatik, eta banaketa sistemak aski arinak eta eraginkorrak dira (arrautzak bildu eta 24 orduren buruan prest egoten dira dendetara banatzeko); horri esker, freskotasun eta kalitate handia izaten dute.

Ekoizle eta hornitzaile txikiekin bakarrik lan eginez, bultzada eta laguntza ematen zaio gure inguruaren iraunkortasunari eta abeltzainen etorkizunari. Eta ez hori bakarrik: EROSKIn pausoak ematen ari gara animalien ongizatea hobetzeko, eta konpromisoa hartu dugu 2024. urterako kaiolatik kanpo hazitako olioenak izango direla gure dendetako arrautza guztiak.

31

030-034 ESTE MES LECHE Y HUEVOS EUS.indd 31

07/08/19 20:13


hilabete honetan

Sergio Ramos Eusko Label arrautzen ekoizlea Txintxetrun (Araba)

“Tokiko produktua hautatuta, lagundu egiten da gure baserriek jarduera eduki dezaten”

Label eta Reyno Gourmet zigiluek eta ziurtagiri ekologikoek. Horretaz gain, lagundu egiten dute gure baserriek jarduera eduki dezaten, baserritarrak egon daitezen beren oiloak mimatzeko eta gure ingurua, paisaia eta kultura zaintzeko. Eta ekoizleak? Gaur egun, gurea bezain industrializatua dagoen inguru batean, bokazioa behar da baserritarra izateko; ahalegin asko eskatzen duen bizimodua da, baina pozak ere ematen ditu, batez ere ahalegin hori kontsumitzaileek eskertu egiten dutenean zure produktuak hautatuz beren elikadurarako eta osasunerako. Ez dago esker hobeko lanik zure bizilagunentzat elikagai osasungarriak eta kalitatezkoak ekoiztea baino.

Euskaber erakundeko kidea da Sergio. Oiloak aske hazten dituzten hegaztizainak biltzen ditu (landakoak eta ekologikoak), eta landa eremuaren garapena sustatu nahi dute; hau da, baserrian eta baserritik bizitzeko aukera eman nahi diete hazleei. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 26 ekoizlek osatzen dute, eta arrautza ekologikoak ekoizten dituzte. Euskadiko etxaldeek Eusko Label jatorri eta kalitate ziurtagiria daramate, eta Nafarroakoek Reyno Gourmet zigilua.

ematen diote kalitateari, ekoizteko moduari eta hurbiltasunari.

Handitzen ari al da tokiko produktuen eskaria? Kontsumitzaileak gero eta zorrotzagoak eta arduratsuagoak dira jango dituzten elikagaiak hautatzean, eta garrantzi handiagoa

Zer irabazten du kontsumitzaileak tokiko produktua erosita? Lehenik eta behin, kalitatea eta jatorria bermatua dituen produktu bat erosten du, gure arrautzak kontrolatu eta egiaztatu egiten baitituzte Eusko

3ES6401049 96

Hurbiltasunak ba al du eraginik produktuaren kalitatean? Jakina. Ekoizteko eta merkaturatzeko lekuak hain gertu daudenean, laburtu egiten da banaketarako denbora. Gainera, Euskaberren lehentasunetako bat da kontsumitzaileek ahalik eta arrautzarik freskoenak eskuratzea.

OSKOLA Lehen zenbakia. Oiloak hazteko moduari buruzkoa da: • 0: ekoizpen ekologikoa. • 1: landakoak. • 2: lurrekoak. • 3: kaiolakoak. Hurrengo bi letrak: EBko zein herrialdetatik datozen adierazten du (Espainia: ES). Gainerako zifrak. Ekoitzi den etxaldearen identifikazioa. • Lehenbiziko bi zenbakiak: probintziaren kodea. • Hurrengo hiru zenbakiak: etxaldea dagoen udalerriaren kodea. • Hurrengo zenbakiek udalerri horretako etxalde bakoitza adierazten dute.

32

030-034 ESTE MES LECHE Y HUEVOS EUS.indd 32

07/08/19 20:13


EROSKI 49 LA ASTURIANA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

13:51


masterclass hilabete honetan

Arrautzak ur irakinetan almendra saltsarekin 4 arrautza 80 ml esne 20 g almendra (txigortuak) 20 ml ardo zuri Baratxuri atal 1 40 g tomate frijitu 200 ml oliba olio 4 xerra ogi, labean txigortuak Ozpina Gatza eta perrexila

1997. Tokian tokiko ekoizpenaren aldeko programa abiatu zen.

0,25 â‚Ź ERRAZIOAK

NOLA PRESTATU. Birrindu irabiagailuarekin baratxuria, almendrak eta zortzi koilarakada esne, krema bat eratzen den arte. Irabiatzeari utzi gabe, erantsi txorrotadatxo bat olio, maionesaren trinkotasuna har dezan. Behin saltsa egin denean, erantsi tomate frijitua eta ardo zuria. Jarri saltsa su eztian bost minutuz eta, lodiegia egongo balitz, esne txorrotadatxo bat erantsiko genioke. Arrautzak ur irakinetan egiteko, prestatu kazola zabal eta baxu bat ur irakinarekin, gatzarekin eta ozpin txorrotadatxo batekin. Sartu arrautzak banan-banan ur irakinetan eta, bitsadera baten laguntzarekin, bildu gorringoa zuringoarekin. Mamitzen direnean, atera egingo ditugu. Jarri arrautzak ogi xerra txigortu baten gainean, eta zabaldu gainetik almendra saltsa. Azkenik, bota gainetik perrexil xehatua. Beroak daudela zerbitzatuko ditugu. OHAR DIETETIKOA Prestaera hau oso originala eta osasungarria da, elikagai gomendagarriak daramatzalako, adibidez arrautzak, fruitu lehorrak, esnea, tomate saltsa (hobe etxean egina izatea edo, bestela, nutrizio osaera onena duena hautatzea komeni), ogia eta oliba olioa. Esnea eta almendrak elkartuta, almendra edari bat egitea bezala da, baratxuri ukitu batekin. Proteinen artean, arrautzarenak du kalitate onena, eta badakigu astean hiru arrautza baino gehiago ez jatearen inguruko kontu hori mito bat dela. Aukera ona da afari ikusgarri bat egiteko.

EROSKI Natur landako arrautzak

NUTRI-SCORE

A B C D E Errazioak: 4

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

301 19,8g 3,82g 2,42g 0,89g %15

%28

%19

%3

%15

Zailtasuna

Denbora

20-30’

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

34

030-034 ESTE MES LECHE Y HUEVOS EUS.indd 34

07/08/19 20:13


EROSKI 49 HOBEA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

13:48


hilabete honetan GORDINAK Aukerarik osasungarriena nahi izanez gero, fruitu lehor gordinak dira produktu freskoei gehien hurbiltzen zaizkienak: ez daude eraldatuta eta bildu berritan ontziratzen dituzte. Ez zaie gatzik eransten, eta, ondorioz, eutsi egiten diete produktu naturalaren ezaugarri guztiei.

Fruitu lehorrak eta fruta lehortuak

Aukera sorta ederra Fruitu lehorrak eta fruta lehortuak aperitibo gustagarriak dira, eta leku bat eduki behar lukete zure biltegian. Hainbat errezetatan erabil ditzakezu, eta nutrizioaren ikuspegitik oso mesedegarriak dira, ugari ematen baitute zuntza, bitaminak, mineralak, landare jatorriko proteinak eta gantz osasungarriak.

E

ROSKIn era askotako fruitu lehorrak eta fruta lehortuak dituzu (kakahueteak, almendrak, intxaurrak, hurrak, ekilore haziak, anakardoak, pistatxoak, aranak, mahaspasak....), bai gure markakoak eta bai beste zenbait marka ezagunetakoak ere: Borges, Matutano, Wonderful, Snatts, Grefusa eta Sunbites. Guztira, gisa horretako 200 produktu mota baino gehiago ditugu, eta era askotan erabil daitezke: mokadutxoak egiteko, platerak laguntzeko, errezeten osagai gisa, kremak prestatzeko... Horien artean, gero eta garrantzi gehiago daukate gordinik saltzen direnek eta frijituta eta labean eginda heldu direnek (gatz eta olio gutxiagorekin eskaintzen ditugu). EROSKI markako fruitu lehor eta fruta lehortuei dagokienez, mota eta prestaera guztietakoak dauzkagu, bai poltsan datozenak eta bai terrinatan, kalitatezko produktu onuragarri horiei leku bat egin diezaiezun zure egunerokoan prezio hobean.

FRIJITUAK EROSKI fruitu lehor frijituak ekilore oliotan eginak daude %100, eta azalik gabe saltzen dira. Bai frijituetan eta bai txigortuetan, baditugu gatza daramaten errezetak eta gatzik gabeak.

36

036-038 ESTE MES FRUTOS SECOS EUS.indd 36

07/08/19 20:16


FRUTA LEHORTUAK Tratamendu baten bidez, kendu egiten diete uraren zati bat, eta, ondorioz, kontzentratuagoak izaten dituzte mantenugaiak. Gure eskaintzan, badira aranak (hezurrarekin eta gabe), mahaspasak (Thompson, sultana eta moskatel), datilak (hezurrarekin eta gabe), gojii baiak, ahabiak eta orejoiak (mertxikarenak eta abrikotarenak).

KOZINATZEKO Fruitu lehorrak ez dira mokadutxoak egiteko bakarrik, beste hainbat aukera ere ematen dute. Hori dela eta, berariaz sukaldean erabiltzeko produktu sorta bat landu dugu. Horiekin, ukitu desberdina emango diezu zure gosariei (zerealekin edo jogurtarekin nahasita), edo entsaladetan erabili ahalko dituzu, pasta plateretan...

LABEAN EGINAK Fruitu lehor frijituek izaten duten zaporea eta testura atsegin bazaizkizu baina oliorik nahi ez baduzu, labean egindakoak dira zuretzat aproposenak.

37

036-038 ESTE MES FRUTOS SECOS EUS.indd 37

07/08/19 20:16


hilabete honetan

0,99 â‚Ź

Kakao eta hur krema

ERRAZIOAK

150 gramo hur 150 gramo kakao puru 100 gramo datil (hezurrik gabeak) Banana heldu 1 Oliba olio birjina (leuna) Banilla lurruna

NOLA PRESTATU Hidratatu datilak. Horretarako, jarri edalontzi batean eta erantsi ura, erabat estali gabe. Sartu mikrouhinean hiru minutuz, potentzia gorenean. Irabiatu datilak banana helduarekin, hurrekin eta kakaoarekin. Erantsi olioa, nahi dugun testura hartzen duen arte. Bota banilla lurruna (tanta batzuk). OHAR DIETETIKOA Errezeta honek ongi erakusten du produktu ultraprozesatu bat (prestatua erosten dugu eta ugari ematen ditu azukreak eta kalitate apaleko gantzak) elikagai osasungarri bihur daitekeela nutrizio kalitate handiko osagaiekin eginda. Izugarri gustatzen zaie neska-mutilei, eta honela prestatuta, arazorik gabe jan ahalko dute, nahiz eta kontuan eduki behar den kaloria asko samar ematen duela eta neurrian jan beharra dagoela.

NUTRI-SCORE Datilak, banana eta banilla lurruna erabiltzen dira azukreen ordez, eta, ondorioz, berekin daramatza fruta horien ezaugarri osasungarriak. Eta nutrizio profi l kaskarra duten gantzak pilatu beharrean, oliba olioarekin egina dago. Horri erantsi behar zaizkio, bestalde, fruitu lehorren onura ugariak: gantz kardioosasungarriak, proteinak, zuntza eta bitamina eta mineral ugari: E bitamina, kaltzioa, burdina, magnesioa...

EROSKI hur gordina

A B C D E

Errazioak: 4

Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

150 9,61g 1,96g 7,98g

0g

KCAL

%7

GANTZA

%14

%10

%9

%0

Zailtasuna

Denbora

10’

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

38

036-038 ESTE MES FRUTOS SECOS EUS.indd 38

07/08/19 20:16


EROSKI 49 GREFUSA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

31/07/19

16:12


kontsumo jasangarria

Sare berrerabilgarri berria frutategirako

Agur plastikoari Kontsumo arduratsuaren aldeko konpromisoari jarraiki, EROSKIn sare berrerabilgarri berria eskaintzen dizugu fruta eta berdura handizka erosteko, erabilera bakarreko plastikozko poltsaren ordez erabil dezazun.

P

oltsak berrerabiltzearen alde egiteko eta erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa murrizteko, sare itxurako poltsa berrerabilgarri berriak jarri ditugu gure frutategietan. Lau aleko packetan saltzen dira, eta orain arteko poltsak bezalaxe erabiltzen dira: • barrenean sartzen da aukeratzen den elikagaia, • pisatu egiten da balantzan, • itsatsi egiten zaio prezioa daraman etiketa, • ordaindu egiten da ordainlekutik pasatzean. Sare hori eskaintzeaz gain, beste hobekuntza batzuk ere egin ditugu frutategietan: handitu egin dugu handizkako eskaintza (guztia kontuan hartuta, %60tik gorakoa da dagoeneko) eta ordezkatu egin ditugu EROSKI Natur markako fruta eta berdura batzuen plastikozko erretiluak.

Sare hori behin eta berriz erabilita, murriztu egingo duzu plastikoaren erabilera. Hain zuzen, EROSKIn fruta eta berdura handizka erostean poltsa mota hori erabiliko bagenu, utzi egingo genioke urtean plastikozko 50 milioi poltsa erabiltzeari (erabilera bakarrekoak). Horrek esan nahi du urtean 100 tona murriztuko genukeela material horren erabilera. Gainera, zikintzen denean, garbigailuan sartu daiteke (40 ºC-rainoko tenperatura onartzen du).

40

040-041 CONSUMO SOSTENIBLE - BOLSAS EUS.indd 42

07/08/19 20:20


Gaurko lana, biharko ongizatea

P

lastikozko hondakinak ugaritu izanak eta horiek behar bezala kudeatu ez izanak arazo larriak eragin ditu ingurumenean. Sare berrerabilgarriekin beste pauso bat eman dugu eta sendotu egin dugu plastikozko poltsak berrerabiltzeko eta horien erabilera murrizteko gure konpromiso historikoa.

EROSKIn urteak daramatzagu lanean hainbat eratako poltsa berrerabilgarriak eskaintzeko edo plastikoa ez den beste material batzuekin egindakoak eskura jartzeko. 1997. urtean merkaturatu genituen lehenbizikoak, eta kalkuluak eginda, uste dugu erabilera bakarreko 1.300 milioi poltsa inguru erabiltzeari utzi izango diogula.

Orain dela 20 urte merkaturatu genituen lehenbiziko poltsa berrerabilgarriak. 15 aldiz erabiltzeko aukera ematen zuten, eta neurriz, %40 handiagoak ziren.

lehenengoz; oso erraz tolesten da, eta ederki eraman daiteke sakelan, poltsan edo autoko eskularru-kaxan. Ingurumenaren aldeko jokabide arduratsua eta elkartasuna bateratzen ditu, elkartasun kausetarako erabiltzen baita hura salduta lortzen den etekina.

1997

Beste mota bateko poltsa berrerabilgarria atera genuen eta saritu egin genituen hura erabiltzearen alde agertzen ziren pertsonak: euro zentimo bateko deskontua egiten genien erabiltzen ez zuten poltsa bakoitzeko.

2009

Prezioa : 1,99 euro. Gaitasuna: 5 kilo artekoa. Neurria: 35 cm x 30 cm. Erabilera: 20 aldiz ere berrerabil daiteke.

Erabilera bakarreko poltsak kobratzeari ekin genion dendetan, eta zortzi urte aurreratu gintzaizkion legeari. Neurri horri esker, urtean 293 milioi poltsa erabiltzeari utzi zitzaion (2009an baino %62 gutxiago erabili ziren).

2010

2013

Oihalez egindako poltsa berrerabilgarri solidarioa merkaturatu genuen

Ohiko plastikoa ez den material batekin egindako poltsak aurkeztu genituen. Lehena paperezko poltsa bat da, FSCÂŽ mistoaren zigiluarekin, zeinak bermatu egiten duen arduraz kudeatzen diren basoetatik datorrela paperaren zuntza, edo material birziklatutik, eta %100 birziklagarria dela. Bigarren poltsa material begetalekin egina da, eta erabili ondoren, hondakin organikoentzat jar daiteke zabor poltsa gisa, eta konpostaren ontzira bota. Eta, azkenik, plastiko %100 birziklagarriarekin egindako poltsa berrerabilgarria daukagu, lehengai gisa plastiko birziklatua duena gutxienez %55ean.

2019

41 43

040-041 CONSUMO SOSTENIBLE - BOLSAS EUS.indd 43

07/08/19 20:20


kontsumo jasangarria

Beste mugarri bat itsasoaren eta itsasoko langileen aldeko konpromisoan Isabel eta Campos marken eskutik, APR-AENOR Conform zigilua daramaten lehenbiziko atun latak aurkituko dituzu EROSKIn. Ziurtagiri berri horrek bermatu egiten du ingurumena errespetatzen duten jardunbideak erabili direla, sistemarik aurreratuenekin kontrolatu dela segurtasuna eta, batez ere, arrantzontzietan lan baldintzarik onenak izan dituztela.

J

aten duzun atuna modu arduratsuan arrantzatu dela bermatzeko, Isabel eta Campos markek APR -AENOR Conform ziurtagiria lortu dute. Conservas Garavilla eta Conservas Salica taldeko markak dira, eta merkatuan lehenak izan dira egiaztagiri horiek lortzen. Hemendik aurrera, zigilu berri hori agertuko da atun sorta horietan. Borondatezkoa da eta munduan bakarra, eta bermatu egiten du estandar zorrotzak bete direla hainbat arlotan: ingurumenean, itsasoko kontrol eta zaintzan, eta batez ere, itsasoan dabiltzan pertsonen lan baldintzetan. Horren bidez, nazioartean buru-buruan jarri da gure arrantza sektorea eta ziurtagiri

horri atxiki zaizkion kontserba enpresak. APR-AENOR CONFORM ZIGILUA Zigilu hori daramaten produktuak hautatzen dituzunean, ziur jakingo duzu etxera daramazun produktua Arrantza Hobetzeko Programa Sakon batetik datorrela (Robust FIP esaten zaie ingelesez). Logotipo horrek esan nahi du atun hori harrapatu duten ontziak UNE 195.006 arauarekin egiaztatuta daudela, eta, ondorioz, kontuan hartu dituztela naturako baliabideak eta pertsonen lan baldintzak zaintzeko faktore guztiak, arau horrekin zorrotz kontrolatzen baita atunaren trazabilitate guztia, itsasoan harrapatzen dutenetik kontserbak banatzen dituzten arte.

1. Jardunbide egokiak. Zigiluak bermatu egiten du produktuak arduraz jokatzen duela itsasoarekin eta espezieekin, eta ziurtatu egiten du arrantzan jardunbide onenak erabili direla. Kapitainei eta patroiei formazioa ematen zaie atun populazioa nolako egoeran dagoen jakin dezaten eta ohar daitezen arrantzak zer-nolako eragina duen itsasoko ekosisteman.

42

042-043 PUBLIRREPORTAJE GARAVILLA EUS.indd 40

07/08/19 20:21


2. Arrantzako jarduera kontrolatzea. Segurtatu egiten da ontziak kontrolatuta daudela eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan; helburu horrekin betearazten zaizkie baimenen araudia, aseguruek eta osasun erregistroek ezartzen dituzten betekizunak eta beste elementu batzuk, adibidez harrapaketen egunerokoa eta kokapen geografikoa, ontzien ibilbidea eta abiadura. Horrela saihesten da legez kanpoko eta neurriz kanpoko arrantza, itsasoa kontrolatzeko eta zaintzeko sistemarik aurreratuenekin.

Atun lata horiek zigilu bereizgarri bat daramate, eta horri esker bereiziko dituzu

3. Baldintza soziolaboralak eta segurtasuna. Ziurtagiri horrek bermatu egiten du itsasoan lanean ari diren pertsonen baldintzak bidezkoak, duinak eta seguruak izango direla eta horrek isla izango duela kontratuetan, oporretan, formazioan, atseden orduetan eta bizi baldintzetan (OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearen 188 Hitzarmeneko estandarrak erabiltzen dira horretarako). Ziurtatu egiten du, halaber, atuna arrantzatzen ari diren ontziek ezin hobeto betetzen dituztela segurtasun baldintzak itsasora ateratzeko.

Hemen aurkituko duzu informazio gehiago: www.atundepescaresponsableaenor.com 43

042-043 PUBLIRREPORTAJE GARAVILLA EUS.indd 43

07/08/19 20:22


zainketa pertsonala

Zure ilea ezin hobeto uda ondoren ere Eguzkiak eragiten dio, gatzak, kloroak, hareak... eta ileak sumatu egiten du. Zaindu egin behar da egunero, eta udazkena garai ona da berriz hidratatu eta are gehiago elikatzeko. belle saileko produktu espezifikoek eta aholku erraz batzuek lagundu egingo dizute ilea eder eta osasungarri edukitzen.

2 EGOKI GARBITZEA

1 GARBITU AURRETIK Garrantzitsua da ilea lehor dagoela eskuilatzea, ez dadin apurtu edo eten. Horretarako, belle H ssaileko a erraketa eskuila erabil es de dezakezu.

Ilea modu egokian garbitzeko, belle xanpua bota behar dugu eskura, intxaur baten neurriko kopurua (Urre magikoa, Indarra eta sendotasuna edo Lehengoratze intentsua), eta leunleun eman masajea. Ondoren, ur askorekin garbituko dugu eta, beharrezkoa bada, berriz emango dugu xanpua.

44

044-045 CUIDADO PERSONAL EUS.indd 44

07/08/19 20:26


2014. Konpromisoa hartu genuen parabenorik eta triklosanik ez erabiltzeko gure markako produktuetan.

4 3 HEZETASUNA DESAGERRARAZTEKO belle saileko turbante toalla ezin egokiagoa da ileak metatu duen hezetasun gehiegizkoa kentzeko.

BABESTU ETA ELIKATU Astean bi edo hiru aldiz, komeni izaten da egokitzaile edo maskara bat ematea, adibidez belle saileko Indarra eta Sendotasuna izenekoa (Fuerza y Resistencia). Beharrezkoa denean, nutrizio eta/ edo lehengoratze tratamendu intentsibo bat erabil dezakegu, adibidez ilerako urre olioa, belle sailekoa, batez ere kolorea eman ondoren. Gainera, bero iturriak erabiltzen baditugu, adibidez lisagailua eta/edo idorgailua, beharrezkoa da ilea babestea belle saileko babes termikoarekin.

6 5 ORRAZTEKO TEKNIKA Ile hezea leunleun orraztu behar dugu. Ez apurtzeko, lehenbizi askatu egingo ditugu ileko korapiloak, erdialdetik muturrerantz daudenak, eta gero goiko aldekoak. Nahitaezkoa da gure ileari ongi heldu zaion orrazi edo eskuila erabiltzea: kizkurretarako orrazia, orrazi larria, sakelakoa... Aukera zabala eskaintzen dizu belle sailak.

AZKENIK, LEHORTU Hezurdura itxurako orrazia berezia da ilea lehortu eta airea tartetik pasatu dadin, gehiegi ez berotzeko; eskuila termikoa, berriz, oso egokia da ilea edo kopetailea moldatzeko lehorgailuaren laguntzarekin.

Bisita ezazu gure web-orria eta ikusi belle sailean ditugun produktu guztiak Askoz gehiago daude hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/

45

044-045 CUIDADO PERSONAL EUS.indd 45

07/08/19 20:26


bazkidearen abantailak

EROSKI club-ek lagundu egingo dizu oporretatik itzultzen Bukatzear da uda, baina EROSKI club-en jarraitu egiten dugu EROSKIren 50 50. urteurrena ospatzen bazkide guztiekin. Dagoeneko hainbat zozketa egin ditugu: bidaia zoragarriak, auto bat, dirua (txartelean sartzeko) eta Travel Club-eko milaka Puntu. Eta oraindik badugu sari gehiago ere zuen artean banatzeko!

E

z dago eguneroko zereginetara itzultzeko modu hoberik gure 50. urteurrena ospatzen jarraitzea baino. Guk opari eder bat eskaini nahi dizugu, haurrentzat eta hain haur ez direnentzat ere bai. Angry Birds film berria aurki estreinatuko dutela baliatuz, eta Travel Club-eko 700 punturen truke, Angry Birds peluxe berrien bilduma esklusiboa zeureganatu dezakezu (1). Peluxea hartu besterik ez duzu egin beharko, eta ordainlekutik pasatzean, EROSKI club-eko bazkidea zarela erakutsi. Puntu horiek ez badituzu eta beste peluxe bat eraman nahi baduzu, 7,99 €-an lor dezakezu, gutxienez 15 €-ko erosketa eginda.

Bizi nahi al dituzu esperientzia berriak? Udan indarrak berritu ondoren, EROSKI club-ek 500 Esperientzia Pack (3) zotz egingo ditu horiekin goza dezazun. Erabil ezazu irailean zure EROSKI club kreditu txartela EROSKI barrenean eta esperientzia kanpoan, eta automatikoki parte hartuko pack a duzu zozketan. Txartelarekin egiten duzun mugimendu bakoitza partaidetza bat izango da. Zenbat eta gehiago erabili, hainbat hobeto! Oraindik ez al duzu txartelik? Eska ezazu www.eroski.es gunean edo dendaren batean.

500

Zure peluxea

700 punturen truke bakoitza

Zu izango al zara 500 € irabaziko dituen hurrengo bazkidea? Dagoeneko 250 familiak irabazi dute 500 €-ko saria, eta EROSKIn egiten dituzten hurrengo erosketetan trukatu ahalko dituzte. Izan nahi al duzu hurrengo irabazlea? Hilabete honetan berriz ere 500 €-ko 50 sariren zozketa egingo dugu EROSKI club txartelean sartzeko (2). Oso erraza da irabaztea! Irailean 20 €-ko erosketa egin EROSKIn eta modu automatikoan parte hartuko duzu. Garrantzitsua: Oroitu zaitez EROSKI club txartela ordainlekutik pasatu behar duzula EROSKIra zoazen aldiro.

500€

(1)

Peluxe bakoitza Travel Club-eko 700 punturen truke edo 7,99 € ordainduta. 2019-10-09 arte iraungo du eskaintzak edo peluxeak agortu arte. Ikus itzazu baldintzak eroski.es helbidean. Angry Birds™ & ©2019 Rovio Entertainment Corporation and Rovio Animation Ltd. The Angry Birds Movie 2 ©2019 CPII. All Rights Reserved. Ikus itzazu lege oinarriak hemen: www.eroski.es/aniversario-promocion/. (3) Zozketa 2019-10-04an egingo da. Ikus itzazu lege oinarriak hemen: www.eroski.es/sorteo-mastercard. (2)

046-047 VENTAJAS CLUB EUS.indd 46

8/8/19 16:31


Sariak banatzen jarraitzen dugu Martxoan 50 urte bete genituen zurekin, eta ehunka sari banatuz ospatuko genuela erabaki genuen. Dagoeneko banatu ditugu: • Kariberako 5 bidaia • Costa Douradarako 50 bidaia • 5.000 €-ko 1 sari

(1)

• 500 €-ko 250 sari • Esperientzien 500 pack • eta markarik onenetako produktuak urtebetez doan eskuratzeko 250 sari: Procter & Gamble, Artiach-Cuétara, Mahou-San Miguel-Alhambra, Coca Cola, eta abar.

1.150 SARI

baino gehiago banatu ditugu!

Gehiago aurrezteko etxera eta eskolara itzultzean

Aurreztu gehiago zure erosketetan

Presta zaitez oporretatik etxera eta eskolara itzultzeko. Sar zaitez gure aplikazioko Sustapen gehiago atalean (Mas promociones) edo www.eroski.es gunean, eta eskura ezazu %10 arterainoko aurrezki gehigarria zure markarik gogokoenetan. Horretaz gain, doako finantzaketa eskainiko dizugu EROSKI club txartelarekin eskolako materialerako, etxetresnetarako eta EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietarako, %0ko TAEarekin (1) 3, 6 eta 10 hilabetetan. Eta ez izan kezkarik erosketengatik. Hartu kontuan EROSKI club Urrezko txartela edukita, %4 aurreztuko duzula EROSKIn egindako erosketa guztietan.

5 €-ko aurrezki-kupoi bat eman nahi dizugu opari! EROSKI club txartela erabiltzen baduzu 2019ko irailaren 2tik 15era EROSKI barrenean eta kanpoan, eta gutxienez 125 €-ko erosketak egiten badituzu, 5 €-ko aurrezkikupoia jasoko duzu etxean, nahi duzunean aurrezki-kupoi batean EROSKIn truka dezazun.

5€

Santander Consumer Finance S.A. erakundeak eskaintzen du fi nantzaketa. Bezeroentzat interesik gabe. EROSKIk hartzen ditu bere gain.

046-047 VENTAJAS CLUB EUS.indd 47

7/8/19 22:10


EROSKI 49 FINSH.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

13:42


EROSKI 49 SPONTEX.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

29/07/19

14:31


bidaiak

Munduan barrena

Bidaiatzea ona da adineko pertsonentzat A

din handiko bidaiariak hainbat onura izaten du bidaiei esker. Leku berriak ezagutzeaz gain, hobetu egiten da horien osasun fisiko eta emozionala, sozializatu egiten dute beste pertsonekin, apurtu egiten dute eguneroko errutina eta horrek murriztu egiten dizkie urduritasun sintomak, buru arintasuna irabazten dute erronka txikiei aurre egin behar dietelako, adibidez hiria aldatzea, beste diru bat erabiltzea edo garraiobide bat baino gehiago, hobetu egiten zaie zirkulazioa itsasertzeko lekuetara joan direnean, berritu egiten dituzte birikak naturan bidaiatu eta aire garbia arnastuta, eta hobetu egiten zaie osasun fisikoa paseoan ibili badira txoko zoragarrien bila.

egokituta dauden bidaiak eta txangoak. Gizakien interakzio funtsezkoa da, bai planifikazioan eta bai antolaketan, haiek topera gozatuko duten bidaia bat aurkitzeko.

TURISMO EGOKITUA Gero eta maizago eskaintzen dituzte adineko pertsonen beharrizanetara

HELMUGAK Itsasertzeko lekuak (Benidorm da kuttunena), Europako hiriak

LEHENBIZIKO URRATSA Bidaia bat aurkitzeko garaian, garaiz antolatzea da lehenengo gauza. Nora joan erabaki, garraiobidea hautatu, arropa, eraman beharreko sendagaiak eta txertoak zerrendatu. Hobe da hurbil samar dauden helmugak aukeratzea, garraiobidean denbora asko-asko ez pasatzeko, nahiz eta adineko pertsonen artean gero eta gehiagok ekiten dieten bidaia handiei, gazteagotan bete ezin izan zituzten ametsak gauzatu nahian.

zeharkatzen dituen zirkuitua, itsas bidaiak, bainuetxeak, txango kulturalak... Behin bizitzen omen gara, eta gure esku dago une bakoitzari probetxua ateratzea eta gozatzea. EROSKI BIDAIAK AGENTZIAN... Egokitu egiten gara bakoitzaren beharrizanetara, eta balio handiko produktuak sortzen ditugu eta mimo handiz prestatzen ditugu ibilbideak, gure adinekoek gozatu dezaten. Ibilbideak eskaintzen ditugu gidari laguntzaile eta guzti, jatorrizko aireportutik bertatik nahi izanez gero, eta ibilbide guztian ere bai. Bidaia horietan, jarduera, bisita, bazkari edo afari bakoitza behar bezala planifi katua dago norberaren nahiak asetzeko, bidaia gogoangarria izan dadin.

52

052-053 VIAJES EUS.indd 52

07/08/19 20:41


“Urtean behin, joan zaitez sekula izan gabeko lekuren batera” Dalai Lama

EGUBERRIETAN

BENIDORM Abenduaren 27a 8 egun / 7 gau Mantenu Osoa urarekin / ardoarekin eta Gabon Zaharreko galarekin

785

CAMBRILS Urriaren 5a 8 egun / 7 gau

425

VIETNAM ETA KANBODIA Azaroaren 27a 16 egun / 13 gau

GIDA ERABILGARRIA DOKUMENTAZIOA: Nortasun Agiria edo pasaportea (helmugaren arabera, baina beti indarrean egon behar du). TXERTOAK: EROSKI Bidaiak agentzian emango dizugu informazioa, helmugaren arabera baliteke-eta txertoren bat behar izatea.

OSASUNA: Espainiako Estatuan bidaiatzeko, banakako osasun txartela eraman beharko duzu. Europako herrialderen batera joanez gero, Europako Osasun Txartela eraman beharko duzu; eta ibilbide luzeko bidaietan, aseguru on bat.

SENDAGAIAK: bidaiatu aurretik, jarri medikua jakinaren gainean, jarraibide egokiak eman diezazkizun eta agentziari adieraz diezaiozun tratamendu berezia eman beharreko sendagairik eramango duzun edo ez (adibidez, hozkailuan eduki behar direnak).

3.195

Prezioa “hortik hasita” pertsona bakoitzeko, egonaldi bikoitzean. Baldintzen berri jakiteko, galdetu ezazu Eroski Bidaien bulegoetan. Leku mugatuak. CIE 618. 09/2019 Edizioa.

53

052-053 VIAJES EUS.indd 53

07/08/19 20:41


Zure gogokoenak Gure bezeroek kontatu egiten dute zein dituzten produkturik gogokoenak eta nola atera etekinik onena sukaldean. Mila esker iritziak eta ideia onak partekatzeagatik.

Duroc solomo xerra fina, EROSKI Natur “Balio segurua haurren afarirako. Gainera, animalien ongizateari dagokion ziurtagiria darama. Ongiiiiiii�. Ander

H

aurrek bai edo bai jango duten produktu bat nahi duenean, Anderrek ez du zalantzarik izaten: Duroc txerriaren solomo fi nak dira aukerarik onenak harentzat, EROSKI Natur sailekoak. Modu erosoan moztua daude eta erraz prestatzekoak dira; haragia, berriz, jatorria Espainian duen onena da. EROSKI Natur saileko Duroc txerriak iberiar arrazakoak dira %50 eta Duroc arrazakoak beste %50; gurutzaketa horretatik lortzen den txerriak giharrean bertan izaten ditu txertatuta gantz ildoak, eta horrek hobetu

egiten dio zaporea, lurrina, samurtasuna eta hezetasuna. Kalitatea ez ezik, Anderrentzat kezkagarria da haragia ekoizteko modua ere, eta horregatik aukeratzen du EROSKI Natur saileko Duroc txerria, animalien ongizatea errespetatzen duten jardunbideekin hazia. Haragi horrek Aenor ziurtagiria darama, eta lau alderdi hartzen ditu kontuan ikuskaritza egiteko garaian. Elikadura da lehenbizikoa: txerri horien elikagaia zerealak izaten dira hein handian. Bigarren alderdia bizilekua da, eta kontuan hartzen da animaliek gune

egokiak izatea atseden hartzeko eta erraz mugitzeko modua izatea. Osasun egoera eta animalien jokabidea dira kontuan hartzen diren hirugarren eta laugarren alderdiak. Betekizun horietaz gain, EROSKI Natur markak estandarrik zorrotzenak ezartzen ditu biosegurtasunaren arloan. Horretarako, elikadurak bermatu egin behar du zerealekin osatua izango dela %60a gutxienez, eta animaliek ez dute sendagairik hartu izango hil aurreko 40 egunetan. Animalien ongizateari dagozkion jardunbideak

ezartzeak eragin zuzena dauka produktuaren kalitatean eta lagundu egiten du ekoizpen gastuak murrizten ere; ondorioz, haragi hori eraginkorragoa eta jasangarriagoa izaten da. Anderrek produktu horri buruz eman duen iritzia lagungarria da beste batzuek ongi aukeratu dezaten. Zurea ere garrantzitsua da. Gurekin partekatu dezakezu.

54

054 TUS FAVORITOS EUS.indd 54

8/8/19 16:32


EROSKI 49 DON SIMON.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

31/07/19

16:10


EROSKI 49 SAN MIGUEL nuevo mat.indd 1

6/8/19 14:50


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.