EROSKI_SEPTIEMBRE_2021_EUSKERA

Page 1

#70 ‘21eko iraila

Plan osasungarri, goxo eta merkea

15 eguneko menua, otordu bakoitza 1 €

Tokiko produktua

Hemen dituzu gure gaztak Jatorri Izenarekin

www.eroski.es

EROSKI produktuak, palma gantzez %100

Libre Urrats bat gehiago elikadura osasungarria

eskaintzeko bidean

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 70 GARAVILLA OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

28/07/21

11:07


aurkibidea

2021eko iraila

www.eroski.es

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

10 EROSKI produktuak palma gantzik gabe

27 Familian

38 Zerealak

42 Edergintza

04 Zenbaki honetan.

34 Familian: haurren inguruko aholkuak.

06 Gure dendetako azken kontuak.

38 Zerealak.

10 EROSKI produktuak palma

42 Edergintza: aurpegiko garbiketa,

gantzik gabe.

ezinbesteko errutina.

14 EROSKI gaztak Jatorri Izenarekin.

46 Elkartasuna.

18 Bi menu, otordu bakoitza

48 Bidaiak: Tenerife.

euro batean.

48 Bidaiak

14

EROSKI gaztak Jatorri Izenarekin

50 EROSKI club-en abantailak.

27 Familian: gantz motak.

55 Aurrezki-kupoiak.

29 Familian: jolasak eta eskulanak.

58 Albisteak.

3

03 Sumario_EUS.indd 3

29/7/21 21:19


editoriala

zenbaki honetan Ongi hastea Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna

G

ogo handiz ekin diogu irailari, eta protagonismo berezia eskaini diegu osasunaren eta iraunkortasunaren alde hartu ditugun 10 konpromisoen artean nabarmentzen diren bi zutaberi: tokiko produktuak sustatzea eta gure produktuetan palma olioa desagerraraztea. Berriz ere oroitarazi egin nahi dugu erabateko konpromisoa dugula tokiko produktuen alde egiteko;

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

balioa ematen diogu hurbileko elikagaien kalitateari, eta horrexegatik eskaintzen ditugu gure saltokietan. Sasoiko elikagaiak dira, nekazari txikiek, abeltzainek eta inguruko ekoizleek arreta eta mimo handiz ekoitziak, eta horiei esker, etxekoak zaintzeko modua izango duzu eta lagundu egingo duzu herrien etorkizuna bermatzen, ingurua, tradizioa eta kultura babestuz. Horrekin batean, lanean jarraitzen dugu gure markako produktuetatik palma olioa desagerrarazteko, 2021. urtean ere aukera zabala eduki dezazun eskura. Oraingoz, helburu hori lortu dugu EROSKI markako produktu guztietan. Eta ikasturtea hastear denez, zenbaki honetan ere ez ditugu ahaztu errutinara itzultzeko proposamenak: menu osasungarri eta merkeak familia guztiarentzat, deskontu kupoiak, nutrizio arloko aholkuak eta etxekoekin partekatzeko errezetak.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ARGITALPENAREN EGILEA

4

04_Editorial_EUS.indd 4

29/7/21 21:17


EROSKI 70 GARDEN GOURMET SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/07/21

14:04


Azken kontuak Hona hemen EROSKIk zer-nolako berrikuntzak dakartzan ikasturte berri honetarako. Urdaitegiko produktuak, izoztuak, zukuak, eta abar. Guztiak ere zu eta zure ingurukoak zaintzeko pentsatuak, errezeta hobetuekin, formatu erosoagoekin eta ontzi jasangarriagoekin.

EROSKI ganba egosiak

I

tsaski gustagarri honek ugari izaten ditu bitaminak, eta proteinen eta mineralen kopuru handiak -iodoa adibidez - lagundu egiten du metabolismoa eta gure energia mailak doitzen. EROSKI ganba egosiak ontzian bertan izoztu daitezke, eta horrela errazagoa izaten da produktu moldakor hau beti eskura izatea; sarrerako gisa jar daiteke, plater baten osagarria ere izan daiteke edo ongailu paregabea zure entsaladetarako.

ETXEKOAK BEZALAKO TORTILLAK Sukaldean aritzeko denbora gutxi baduzu edo denbora hori beste zerbaitetan eman nahi baduzu, EROSKI tortillak aukera erraz eta azkarra dira eguneko edozein unetarako, lanean jateko, txango batera eramateko... Dauden bezala jan daitezke edo mikrouhinean berotzera sartu ontzian bertan. Etxean egiteko erabiltzen den errezeta berdinarekin eginak daude: patatak oliba oliotan frijitu eta zartaginean mamitu. Aukeran dituzu patata tortilla tipularekin, pintxo formatuan, edo beste espezialitate batzuk, adibidez landakoa edo kuiatxoduna, landako arrautzekin eginak.

6

06-08 Lo ultimo_EUS.indd 6

29/7/21 21:12


Ultima mintzo da

B

a al dakizu katu antzutuek pisua hartzeko joera izaten dutela? Horregatik, komeni izaten da haien beharrizanetara egokitzen diren errezeta espezifikoekin elikatzea. Ultima Esterilizados izeneko produktuen errezetekin, elikadura lehorraren eta hezearen onurak konbinatu ahalko dituzu, eta lagundu egingo dizu katua sasoian egon dadin zaporeari uko egin gabe. Proba itzazu Ultima Fit & Delicious saileko errezeta berriak. Xerra samurrak saltsa gustagarri batekin, bereziki formulatuak katu antzutuen beharrizanak asetzeko, zeinak lagundu egiten duten pisua kontrolatzen, neurrian ematen baitute energia, eta L-Carnitina ere badaramate.

club-erako

Osasuna eta plazera zure katu antzutuarentzat

Dasta ezazu edamame eta soja mix-a ZUKUAK, %100 ZUKUTUTA: FRUTA ETA EZ BESTE EZER Zuku egin berriekin etxean gozatzea osoa erraza da mandarina eta fruitu gorrien aukera berriekin. Lehenbizikoak 11 mandarinaren zukua dauka eta fruitu gorriena, berriz, mugurdi, gerezi, ahabia eta andere mahatsekin egina dago. Plastikozko botila erabat birziklagarrian aurkituko dituzu, zeinak material birziklatua daramaten %50 baino gehiago.

G

ure mix berriak nahasian ditu soja berdearen babak (edamame), zuriarenak eta beltzarenak, txigortuta eta gatza emanda. Txinan, Japonian, Taiwanen eta Korean du

jatorria edamameak, eta soja berdearen babetatik dator, zeinak guztiz heldu aurretik biltzen diren. Iturri ona da landare jatorriko proteinak hartzeko, ugari ematen du zuntza eta baita zenbait mineral ere: kaltzioa, burdina eta magnesioa. Gainera, gantz gutxi izaten du, eta herdoilaren aurka egiteko gaitasuna dauka. Nutri-Score sisteman B letra ageri du, eta horrek esan nahi du oso mokadu osasungarria dela.

7

06-08 Lo ultimo_EUS.indd 7

29/7/21 21:12


azken kontuak

Olio eta ozpin ekologikoak

E

ROSKI BIO olio berriak Sierra de Segura Jatorri Izen Babestua dauka, eta picual motako olibekin egina dago. Jaenen landatzen dira olibondoak, mendilerro horretako mendietan. Inguru horrek daukan altuerari eta eguzki orduei esker, indar, gorputz eta zapore sendoa izaten dute olioek, eta horri gehitu behar zaio picual motako olibek ematen dioten mikaztasun eta ukitu berezia. Ongarri eta pestizida kimikorik gabe landatzen dituzte, eta aberastasun organikoaz eta zoruen hezetasunaz baliatzen dira, non flora autoktono eta konpost

naturala erabiltzen dituzten olibondo ekologikoak elikatzeko eta eta izurrite eta gaixotasunetatik modu eraginkorrean babesteko. EROSKI BIO italiar ozpin berriak ardo ozpina eta mahats muztioa dauzka, landaketa jasangarrietatik datozenak, ongarri eta pestizida artifizialik erabili gabe. Modena Adierazpen Geografiko Babestuak bermatu egiten du produktua eskualde horretan egina dela, hango mahats tipikoekin. Marroi kolore iluneko ozpina da, zapore orekatua eta lurrin sendo eta delikatua duena, egurraren ukitu arinekin, zurezko upeletan hartzitzen da eta.

PARTEKATUKO AL DUGU APERITIBOA?

GATZ GUTXIKOAK Goza ezazu urdaitegiko produkturik onenekin konplikaziorik gabe. EROSKI urdaiazpikoaren erdialdeak %26 gatz gutxiago dauka beste batzuek baino, eta zuk nahi bezala mozteko eska dezakezu urdaitegiko salmahaian. EROSKI saltxitxoiak ere, piperbeltz erakoak, %30 gatz gutxiagoko errezeta dakar orain.

Ogiaz gozatzeko bi modu. Grissiniak oso produktu ospetsuak dira Italian, eta aperitibo bikainak. Arinak eta gustagarriak dira, eta huts-hutsik jan daitezke edo ogiaren ordezko gisa. Ekilore olioarekin eginak daude, eta edozein plater laguntzeko ere erabil ditzakezu. EROSKI markako ogi kurruskatsuek ekilore haziak eta barbakoa zaporea daukate, oleiko ugariko ekilore olioarekin eginak dauden labean eta zizka-mizka egokiak dira eguneko edozein unetarako.

8

06-08 Lo ultimo_EUS.indd 8

29/7/21 21:43


EROSKI 70 HELIOS SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/07/21

14:18


hilabete honetan

EROSKI produktuak palma gantzez %100

Libre Urrats bat gehiago elikadura osasungarria eskaintzeko bidean

P

alma olioa ohiko osagaia da maiz samar kontsumitzen diren produktu askotan. Merkea da eta ukitu krematsua eta trinkotasuna ematen du, eta horregatik, ohikoa izaten da hainbat elikagaitan erabiltzea: izozkiak, saltsak, margarinak, gailetak, opilak, pizzak, txokolateak, aperitibo gozo eta gaziak, plater prestatuak... Landare jatorriko beste batzuek ez bezala, palma olioak ugari izaten ditu gantz azido saturatuak: ia %50, eta oliba olioak, berriz, %16. Eta gantz saturatu ugariko dieta egiteak lotura dauka bihotz-hodietako gaixotasunekin. Bestalde, palmondoaren monolaborantza hedatzen ari da, palma olioa lortzeko hain zuzen, eta hori kalte handia ari zaio egiten ingurumenari. Askotan inolako kontrolik gabe egiten da monolaborantza intentsibo hori, ingurua zaintzeko inolako neurritik hartu gabe, eta horrek deforestazioa eta bioaniztasunaren galera eragiten ditu (oso agerikoa da Indonesian eta Malaysian).

LAU URTE BAINO GEHIAGOKO BIDEA Palma olioa desagerrarazteko konpromiso argia hartuta, EROSKIn lanean hasi ginen 2017an, eta olio hori ordezkatzeari ekin genion produktu osasungarriagoak eskaintzeko, zaporerik galdu gabe eta,

jakina, preziorik onenean. Prozesu konplexua izan da, orain dela lau urte ideia guztiz berritzailea baitzen, bai ekoizleentzat eta bai kontsumitzaileentzat ere. Palma olioa ordezkatzeko, lankidetzan aritu gara gure produktuak egiten dituzten ekoizle guztiekin eta hainbat elikagaitarako lehengaiak eskaintzen dituzten hornitzaileekin: kremak, margarinak, hostoreak, esne gainak, txokolatezko estalkiak... Guztira, 100 pertsonak baino gehiagok jardun dute proiektu honetan, eta helburua gauzatzea lortu dugu (aurrendariak izan gara horretan). Lehengoak bezain produktu guriak, harroak eta samurrak lortzea izan da helburua, baina osasungarriagoak. Denbora honetan guztian, hainbat proba egin dugu zenbait gantz eta osagai proportzio jakinetan erabilita, eta entsegu eta dastatze saioak ere egin ditugu aditurik zorrotzenekin. Lan handia izan da, eta eskuz esku aritu gara EROSKIren teknikariekin eta gure hornitzaileen I+G, Kalitate eta Ekoizpen arloekin. Emaitzak aztertu ondoren, gure produkturik gehienetan oleiko ugariko ekilore olioa hautatu dugu ordezko gisa. Palmaren antzeko harrotasuna eta testura ematen ditu, eta nabarmen murrizten ditu gantz saturatuak, %50etik %13ra; horri esker,

10

10-11_SinGrasadePalma_EUS.indd 42

29/7/21 21:01


antzeko testura duen produktu bat lortzen da, baina osasungarriagoa. Proiektu honen beste erronka bat izan da aldaketa egitean prezioak ez igotzea. Palma olioak kostu txikia izaten du, eta ez da erraza aukera osasungarriagoekin ordezkatzea eta prezioak ez igotzea. Gure hornitzaileek egin duten apustuari esker lortu dugu hori, zeinak lankidetzan aritu diren prozesuak optimizatzeko eta lehengaiak elkarrekin erosteko, hartara merkeago atera dakien ordezkapena egitea. Esperientzia interesgarria izan da partehartzaileentzat, eta pozik gelditu dira guztiak, lortu dutelako gure produktuetatik palma olioa kentzea eta, ekoizleek eskuratu duten jakintzari esker, beste batzuek ere bide berari ekitea.

Kakao krema hurrekin

-%32

GANTZ SATURATUAK

308

PRODUKTU 43 EKOIZLE LAGUNTZAILE

4 URTEKO LANA

Mueslia txokolate beltzarekin eta txokolare esnedunarekin

-%55

GANTZ SATURATUAK

Kremazko hostopila, gure Croissant beteak kakao eta hur kremarekin

-%35

GANTZ SATURATUAK

okindegikoa

-%66

GANTZ SATURATUAK

EROSKI basic Maria gaileta EROSKI gaileta beteak txokolatearekin

-%53

GANTZ SATURATUAK

gorrituak

-%80

GANTZ SATURATUAK

11

10-11_SinGrasadePalma_EUS.indd 43

29/7/21 21:01


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

NOLA PRESTATU. Txigortu fruitu lehorrak labean 180 ºC-an 10 minutuz, beroa goitik eta behetik ematen duela. Birrindu irabiagailuarekin fruitu lehorrak eta gainerako osagaiak, pasta bat eratu eta olioa ateratzen den arte. Prozesu horrek 15-20 minutu hartuko ditu, irabiagailuak zenbateko potentzia duen. Motorra gelditu egin beharko dugu eta ontziaren alboetan gelditzen den nahastura espatula batekin beherantz jaitsi emaraman beharko dugu.

Fruitu lehorren krema aromatizatuak Gorde beirazko poto hermetiko batean. Pistatxo eta kaiena krema

Hur eta kanela krema

OHAR DIETETIKOA

• 400 g pistatxo gordin, gatzik gabeak

• 400 g hur txigortu

Segur aski, ezaguna egingo zaizu

• Koilarakadatxo eta erdi kanela hauts

kakahuete krema ospetsua. Guk beste bi

• Gatz pittin bat

aukera hauek aurkezten dizkizugu beste

eta zurituak • Koilarakadatxo bat ekilore olio

fruitu lehor batzuekin egin dezazun: hurrak

(aukerakoa)

NUTRI-SCORE

• Koilarakadatxo laurden gatz • 2 kaiena ertain edo koilarakadatxo

eta pistatxoak. Nutrizio arloko ezaugarriak. Fruitu lehorrek

A B C D E

erdi kaiena eho

dituzten onura guztiak berekin dituzte: proteinak, gantz kardio-osasungarriak,

• Limoi baten zukua

zuntza, bitaminak eta mineralak, adibidez

ERRAZIO BATEK DAUKA:

NUTRI-SCORE

KCAL

168

B C D E

%8

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

15,54G 1,11G %22

%6

E bitamina, azido folikoa, B1, B2, B3 eta AZUKREAK

GATZA

1,03G 0,00G %1

%0

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

180 %9

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

Errazioak: 400 g gutxi gorabehera. GATZA

15,40G 2,02G 3,14G 0,08G %22

%10

%3

magnesioa, fosforoa eta zinka. Ba al zenekien...? C bitaminak lagundu egiten du landare jatorriko burdina xurgatzen, eta, beraz, krema hauek

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

B6 bitaminak, kaltzioa, burdina, potasioa,

%1

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

laguntzeko, fruta batzuk oso egokiak izan daitezke (zitrikoak, marrubiak edo kiwiak),

Zailtasuna

Denbora

30’

edo osoko txigorki bat ere jar daiteke tomatez igurtzia. Egokia da: beganoentzat.

12

12_RecetaCremas_EUS.indd 14

29/7/21 20:58


Rincón de Soto Udareak mintzo da

club-erako

Berdinik gabeko udarea Rincón de Soto Udareak Jatorri Izena (JI) 2004. urtean onartu zuen Europako Batasunak, eta udareen artean lehenbizikoa izan zen Espainiako Estatuan.

F

e elipe V.aren kortean ere, XVIII. mendean, estimu X handitan zeuzkaten h Rincón de Sotoko udareak, Rincó zaporea berezia zeukatelako zapo orduan ere, eta horrek argi ordu erakusten du inguru horretan eraku tradizio handia dagoela tradi udarea landatzeko. Jatorrizko udar Izen Babestuak bi udare mota hartzen ditu bere barnean, hartz Blanquilla eta Konferentzia, Blanq azken hori da ugariena. eta a Zaporeak eta testura urtsuak Zapo egiten ditu hain bereziak. egite Zapore sendo eta iraunkor Za azukreek ematen diete, hori a beste inguru batzuetan ekoitzitako udareek baino ekoit gehiago izaten dute eta. Horien gehia azukrea, gainera, fruktosa azuk da, kaloria gutxiago dituena eta errazago metabolizatzen dena; hori dela eta, diabetesa dutenentzat ere egokiagoa da. Testura urtsua, berriz, landatze eremuko ibarretako lur sakonek ematen diete. Udarea behar bezala onduta dagoenean, beste udare batzuetan ez bezala, mamiak ez du pikorrik izaten (zelula harrikarak), eta urtu bezala egiten da ahosabaian eta oso freskagarria izaten da. Egun hauetan hasi da 2021 honetan bildutako udareak merkaturatzeko kanpaina berria; supermerkatuan eskuratzeko moduan daude, eta horiekin gozatzeko aukera duzu, bai bere horretan, bai postre gisa eta bai era guztietako platerak laguntzeko ere.

www.perasderincondesoto.com

13_BrandedPera_EUS.indd 19

29/7/21 20:55


hilabete honetan

Historia duten gaztak Idiazabal, Erronkari edo Mahón gaztak dastatzen dituzunean, familiako bazkarien, ospakizunen eta tradizioen oroitzapenak pizten zaizkizu. Tokiko produktuak zure bizitzaren eta zure etxekoen bizitzaren zati direlako, historia horiek bizirik jarrai dezatela nahi dugu EROSKIn eta berriak ere sor daitezela, eta horregatik jartzen dizkizugu eskura tokiko gaztarik onenak, Idiazabal, Mahón eta Erronkari Jatorri Izena dutenak.

Idiazabal

Iraileko bigarren asteazkenean, urteko Idiazabal gaztarik onena zein izan den erabakitzeko lehiaketa egiten da Ordizian, eta ikusmin handia sortzen du. Gure familian asko maite dugu gazta hori, eta sekula ez dugu huts egiten Ordiziako hitzordua. Aitzakia ona izaten da elkartu eta Idiazabal gaztarik onena dastatzeko. Maider, Azpeitia

E Euskal Herriko paisaia berdeetatik ssortzen da gazta hau. Inguru horretan, 8.000 urtean baino gehiagoan ia aldaketarik gabe, artzainek Latxa eta Karranzana arrazako ardiak hazi dituzte; kalitate handiko esnea ematen dute ardi horiek, eta bertako klimatologiara egokitzen dira. Larretako bazka jaten dute, neguan aran eta ibarretan eta udaberrian eta udan mendi goietan. Hain zuzen, artzaintzak eman die paraje horiei orain duten itxura, eta ekarpen handia egiten du mantentzeko ere. Ondoren, artzainak berak egiten du gazta gatzagiarekin, eta ontzera uzten du. Gure supermerkatuetan, Idiazabal gazta naturalak eta

ketuak aurkituko dituzu, EROSKI SELEQTIA markakoak; Idiazabal Jatorri Izenarekin eta Artzai Gazta elkartearekin lankidetzan egiten dugu eskaintza hori. Eskuz egiten dituzte elkarte horretako artzainik onenek, artisau eran, eta gure dendetan bakarrik saltzen dira.

14

14-15_local_EUS.indd 42

29/7/21 20:49


Mahón-Menorca Mahón-Menorca Jatorri Izena duen gazta Menorcako etxaldeetako behin esnearekin eta animalien gatzagiarekin egiten da. Hezetasuna, tenperatura eta Mediterraneo itsasotik datorren haizea funtsezkoak dira; haize horrek gatza itsasten du larreetan, eta gazta egiteko tradizio antzinakoari esker, errezeta paregabea osatzen dute, Biosferaren Erreserba batean ekoizten dena. Altxor gastronomiko horrek lagundu egiten du Menorcako landa eremuaren jasangarritasuna bermatzen. Gainera, animalien ongizateari dagokion ziurtagiria darama. Gazta hori egiteko prozesuak (formatjat esaten diote) antzinako eran bezala iraun du Menorcako etxalde guztietan (lloc), non

arbasoek bezalako jardunbideak eak darabiltzaten betiko zapore eta ta testura bereziak eduki ditzan. K Kotoizko t i k oihal batean (fogaser) sartzen dute molde lanak egin ditzan eta lau ertzetatik zintzilik jartzen dute; ondoren, eskuz zapaltzen dute eta listari batekin lotzen (lligam), berezko forma berezi hori har dezan. Gure dendetan, bi modutan onduta aurkituko duzu produktu hori: Mahón ondua eta erdiondua, EROSKI markarekin.

Mahón gazta gure bizitzaren zati da. Usaintzen eta jaten dudanean, aitonarekin eta amarekin oroitzen naiz, nola aritzen ziren fogaserarekin forma ematen. Irudi horiek grabatuta dauzkat eta irribarre eginarazten didate. Marc, Menorca

Erronkari Erronkariko Ibaxa da izen bereko gaztaren sorlekua (hango euskalkian horrela esaten zaio ibarrari), eta paisaia horrek leku gutxitan bezala eskaintzen du natura basati eta ukitu gabearen edertasuna. Han betidanik izan dira artzainak, eta Erronkariko gazta ardi latxen esnearekin egiten dute ibarra osatzen duten zazpi herrietan: Burgi, Garde, Izaba, Erronkari, Urzainki, Uztarroze eta Bidankoze. Gazta hori ere eskuz egiten dute, esnea, animalien gatzagia eta gatza erabiliz. Lau hilabetez edukitzen

Gure familian ohitura izaten zen Etxauriko krosean parte hartzea. Indarrak berritzeko, Erronkariko gaztaren zati handi bat jaten genuen, txantxigorriak eta, bukatzeko, Etxauriko gereziak. Hura bai plana! Íñigo, Olite

dute ontzen gutxienez, eta mantsomantso hartzen du bere lurrina, testura eta zapore paregabea. EROSKIn lankidetza hitzarmen bat daukagu Nafarroako Gobernuarekin eta Erronkari JIBeko Kontseilu Arautzailearekin gazta hori sustatu eta bultzatzeko, eta horregatik, artisau erako gazta berezia eskaintzen dugu gure dendetan: EROSKI SELEQTIA Erronkari Jatorri Izena.

15

14-15_local_EUS.indd 43

29/7/21 20:49


hilabete honetan

2,14 € ERRAZIOAK

Erronkari gaztaz egindako tarta intxaurrekin Oinarria egiteko • 75 g Maria gaileta • 75 g intxaur (zurituta) • 70 g gurin urtu Betegarria egiteko • 500 g krema gazta • 200 ml esne-gain likido • 70 g glas azukre • 10 g gelatina hauts • 125 ml esne • 200 g Erronkari gazta (birrinduta) • 60 g ezti • Intxaurrak NOLA PRESTATU. Birrindu intxaurrak eta oinarrian jarriko ditugun gailetak sukaldeko robotarekin. Jarri papurrak ontzi batean, erantsi gurina eta nahasi ore uniforme bat gelditu arte.

Errazioak: 12 Zailtasuna

Denbora

40’

Banatu orea moldean eta zapaldu sendo samar

+ 12 h egonean

koilara baten laguntzarekin. Sartu hozkailuan. Hidratatu gelatina lau koilarakada ur hotzetan

NUTRI-SCORE

bost minutuz. Jarri eltzetxo batean esnea eta

B C D E

Erronkari gazta, eta berotu urtzen den arte. Erantsi

Hutsik egiten ez duten errezetak

gelatina hidratatua eta nahasi disolbatzen den arte. Utzi epeltzera.

ERRAZIO BATEK DAUKA: Irabiatu ontzi batean krema gazta, glas azukrea eta esnez, gaztaz eta gelatinaz egindako nahastura.

KCAL

407 %20

Harrotu esne gaina eta erantsi aurreko

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

31,66G 16,25G 14,59G 1,39G %45

%81

%16

%23

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

nahasturari mugimenduak biribilean eginez. Bota likidoa gailetaz egindako oinarriaren gainean, berdindu eta leundu eta sartu hozkailuan mamitu arte (gau osoan uztea da onena). Intxaurrekin eta eztiarekin lagunduta zerbitzatuko dugu. OHAR DIETETIKOA Kaloria askoko errezeta da eta, beraz, noizbehinka jatekoa eta betiere neurrian. Gantz saturatu asko samar dauka, gaztek ematen dutena eta intxaurrek ere bai hein batean, nahiz eta intxaurrena kardio-osasungarria den.

16

16_RecetaTartaQueso_EUS.indd 14

29/7/21 20:26


1,13 € ERRAZIOAK

Kuiatxo gainerrea • 3 kuiatxo • 3 tomate • 2 tipula more • 750 ml tomate saltsa natural • 30 ml oliba olio • 100 g Idiazabal gazta • Proventzako belarrak • Gazta eta piperbeltz beltza NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Garbitu tomateak eta kuiatxoak, eta zuritu tipulak. Moztu berdura guztiak xerratan (lodiera berdina eduki dezatela). Estali laberako erretilu bat tomate saltsarekin, eta jarri gainean berdurak, txandakatuz. Bota gainean oliba olioaren haritxo batzuk. Eman gatza eta piperbeltza eta zabaldu gainetik usain belarrak. Eduki labean 30 minutuz. Atera labetik, estali gaztarekin eta sartu labean beste hamar minutuz, gazta zertxobait gorritzen den arte. Utzi egonean bost minutuz zerbitzatu aurretik. OHAR DIETETIKOA Errezeta aldatu egin dezakegu sasoi bakoitzeko berduren arabera. Aukera ona da lehenbiziko plater gisa edo berduraz egindako guarnizio gisa hartzeko.

Hutsik egiten ez duten errezetak

Nutrizio arloko ezaugarriak. Kuiatxoa da errezeta honetako osagai nagusia, eta iturri ona da potasioa, azido folikoa eta C bitamina hartzeko. Azken horiek zertxobait galdu egingo dira beroaren eraginez, eta

NUTRI-SCORE

potasioak ez du galerarik izango, ez baita

C D E

A

soberako urik sortzen. Egokia da: laktobegetarianoentzat. Errazioak: 4

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

241 %12

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

17,14G 7,62G 11,86G 0,56G %24

%38

%13

%9

Zailtasuna

Denbora

45’

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

17

17_RecetaLocal_EUS.indd 14

29/7/21 20:24


Plan osasungarria,

hilabete honetan

goxoa eta merkea

E EROSKIREN ZERRE ENDA, A ERO OSKETA OSASUNG GARRIA A EGIN DEZAZUN N (*) Pedrosillano garbantzua EROSKI basic, 1 kg Azenarioa, 1 kg

A

Berenjena, 500 g Kuiatxoa, 500 g

1. Eguna una

A

Gosaria

A

Koroa tomate berdea

Patatak, 1 kg

2. Eguna

B

A

Iceberg letxuga bat

Tipulak, 1 kg

A

A

A

Meloia Esne osoa, basokad basokada bat Osoko moldeko ogia oliba olio birjinarekin

B

Meloia Esne osoa, basokada bat Corn Flakes

A A

EROSKI tomate frijitua, 550 g Txanpiñoi zuria, erretilu bat EROSKI kalabaza krema

Bazkaria

A

A

Plater osatua: Garbantzu eltzekaria berdura eta arrautza egosiarekin Jogurta ananarekin

A

Plater osatua: Osoko pasta berdura eta oilasko bularkiarekin Jogurt naturala

B A

EROSKI leka zapala, 1 kg-ko poltsa EROSKI ilarrak, 1 kg

Intxaurrak

A

Askaria

A

Baratxuri zuria, 400 g

A

EROSKI arrautza freskoa L, zoruan hazia, dozena bat Kanarietako platanoa, 12 ale Zapo azaleko meloia

A

A

Golden sagarra, 2 kg-ko poltsa

A

Afaria

A

EROSKI anana bere zukutan, 340 g-ko lata

Aran gorria, 1 kg

A

Banana urrak Intxaurrak

1. Eguna

A

2 jogurt natural EROSKI basic, 8 x 125 g

A

B

EROSKI moldeko 2 ogi, osokoak, 460 g EROSKI basic Corn Flakes, 500 g

2-3 oilasko bularki, 510 g

B

Gosaria

Sagarra Esne osoa, basokada bat Corn Flakes

Bazkaria

1.a: Kuiatxo krema 2.a: Txerri erregosia txanpiñoiekin Jogurt naturala

A

2. Eguna

B

Aranak Esne osoa, basokada bat Osoko moldeko ogia oliba olio birjinarekin

A

C

EROSKI legatz xerra azalik gabea, 540 g Dani izokina naturalean, 3 x 80 g

A

Plater osatua: Garbantzu hanburgesa letxuga entsaladarekin Anana

A

A

Bomilk esne osoa, 4 litro

1.a: Tomate entsalada 2.a: Legatza baratxuri frijituekin Banana

A

B

A

Plater osatua: Garbantzu entsalada izokinarekin Sagarra

A A

B

EROSKI Natur Duroc txerri erregosia EROSKI intxaur zurituak, 2 poltsa

C

EROSKI basic atun argia ekilore oliotan, 3 x 80 g EROSKI osoko pasta, 500 g

Intxaurrak

Askaria

A

EROSKI oliba olio birjina estra, 1 litro

A

Aran irabiakia

A

C

A

Afaria

Plater osatua: mate Falafela tomate Banana

1.a: Leka purea 2.a: Arrautza frijitua tomate saltsarekin Jogurt naturala

A

* PERTSONA BATENTZAT

18

18-20_Menus.indd 42

29/7/21 20:16


EROSKIn erraztu egingo dizkizugu gauzak 15 eguneko plan batekin, eta produktu freskoak eta gure markakoak dituen zerrenda bat eskainiko dizugu, Nutri-Score sisteman A eta B sailkapena dutenak eta palma oliorik gabeak. Bi menu (aste bakoitzerako bat) eta errezeta errazak dakartzagu, jaki osasungarri eta gozoak egiteaz gain, otordu bakoitza euro bat bakarrik kosta dakizun pertsona bakoitzeko. Horrela, bakoitzaren otordua euro batean!

3. Eguna

4. Eguna

Meloia Esne osoa, basokada bat Corn Flakes

Sagar errea intxaurrekin Esne osoa, basokada bat

A

3. Eguna

4. Eguna

B

Sagarra Esne osoa, basokada bat Corn Flakes

1.a: Lekak tomate saltsarekin 2.a: Oilasko bularkia plantxan letxugarekin Banana

A

1.a: Berenjena eta kuiatxo erregosiak 2.a: Oilasko bularkia ilar tipuleztatuekin Jogurt naturala

A

Basokada bat esne Arrautza nahaskia tosta gainean

1.a: Kuiatxo krema 2.a: Pasta tomate ta saltsarekin eta atunarekin Aranak

A

5. Eguna

A

A

B

Bi jogurt bananarekin Intxaurrak Corn Flakes

7. Eguna

A

Plater osatua: Pasta eta ilar entsalada Banana irabiakia

A

Intxaurrak Aranak

A

Plater osatua: Txanpiñoi nahaskia Aran irabiakia

B

Sagarra Esne osoa, basokada bat Corn Flakes

A

A

1.a: Berdura erregosiak 2.a: Txerri takotxoak azenarioarekin Jogurt naturala

A

Plater osatua: Garbantzu hanburgesak letxuga entsaladarekin Sagarra

A

Plater osatua: Txerri erregosia ilar eta azenarioekin Sagarra

Garbantzu espeziadunen zizka-mizka Jogurt naturala

Intxaurrak

A

Plater osatua: Falafela letxuga entsaladarekin Sagarra

6. Eguna

A

B

B

Anana a irabiakia

A

A

Plater osatua: Garbantzuak lekekin eta ur irakinetan egindako kin arrautzekin Banana

A

Plater osatua: Pasta berdurekin arekin eta izokinarekin Banana

A

Intxaurrak

1.a: Kuiatxo krema 2.a: Legatz tipuleztatua ilarrekin Banana

B

B

Bi jogurt sagarrarekin Meloia Corn Flakes

A

Plater osatua: Oilasko eta berdura moussaka Jogurt naturala

A

Plater osatua: Atun tortilla letxuga entsaladarekin Sagarra

Aran erreak Esne osoa, basokada bat Corn Flakes

Banana irabiakia

Intxaurrak

Plater osatua: arrekin Izokin tortilla ilarrekin Aranak

B

Sagarra Esne osoa, basokada bat Corn Flakes

A

Jogurta meloiarekin

7. Eguna B

A

1.a: Garbantzu purea 2.a: Legatza patata eg egosiarekin B Banana

a irabiakia irabia Banana

A

Meloia Esne osoa, basokada bat Corn Flakes

B

A

Intxaurrak

6. Eguna B

A

ua: Plater osatua: tsalada Patata entsalada arrautza egosiarekin narekin eta atunarekin Meloia

Plater osatua: Ilarrak berdura eta legatzarekin Jogurt naturala

Plater osatua: Patata tortilla letxuga eta azenario entsaladarekin Sagarra

5. Eguna A

B

A

1.a: Lekak patatekin eta baratxuri frijituekin 2.a: Haragia tomate saltsarekin Jogurt naturala

19

18-20_Menus.indd 43

29/7/21 20:16


hilabete honetan

Zuen gustuetara

egokitzen den plan bat Hamabost egunerako proposatu dugun menu hau zorrotz jarraitu nahi ez baduzu, lasai egin ditzakezu aldaketak. Pauso erraz hauekin, egokitu egin ahalko duzu plan hau etxeko kideen gustuetara, zure inguruko produktuetara eta, jakina, urteko sasoi bakoitzera.

Garrantzitsuena da erosten dituzun produkturik gehienak Nutrizio arloko Piramidearen oinarrian daudenak izan daitezela: frutak, barazkiak, pastak, arrozak, osoko zerealak, lekaleak, eta abar. Eta horiek laguntzeko, maiztasun txikiagoarekin, haragi zuriak hauta ditzakezu, arrautza, arraina eta esneki osoak.

Frutak, barazkiak eta arraina erostean, produktu freskoa eta sasoikoa hautatu behar da beti. Iraileko hilabete honetan, honako hauek dituzu aukeraaukerakoak: berenjenak, azalorea, pikuak edo sagarrak, beste fruta eta barazki batzuen artean. Sasoiko fruta eta barazkien egutegia:

Otorduak laguntzeko, osoko ogiaren xerra bat jar dezakezu eta, edateko, ura hautatu behar litzateke beti.

Produktu mota bakoitzak erosketa zerrendan zenbateko proportzioa eduki behar duen kalkulatzeko, plater osatuaren teknika erabil dezakezu. Frutak eta barazkiak behar lituzke %50; zerealak %25, adibidez osoko pasta, haziak edo osoko arroza; eta beste %25a proteina osasungarriek osatu behar lukete, adibidez lekaleek, arrautzek, arraina eta haragi zuriek.

Menu osasungarria elikagai freskoen gain eraikitzen da, eta horrek esan nahi du supermerkatura maizago joan behar dela erosketak egitera. Denborarik ez baduzu, etxeko biltegia ongi hornituta edukitzea izan liteke irtenbidea: begetalen eta arrainen kontserbak, lekaleak (egosiak edo lehorrak), pasta eta arroza. Horrela beti edukiko dituzu eskura produktu osasungarriak zure menuak planifi katzeko eta edozein ustekaberi aurre egiteko.

Menu bat prestatzea erraza eta azkarra izan daiteke. Zuri gauzak errazteko, gure planeko errezeta guztietan osagai gutxi erabili dugu, sukaldeko teknika errazak eta denbora gutxi eskatzen dutenak. Inspiratu zaitez orrialde hauetan eskaintzen dizkizugun errezetekin.

DESKARGATU EZAZU ZURE PLANA ONGI JATEKO

20

18-20_Menus.indd 44

29/7/21 20:17


EROSKI 66 BERTAKO OILOAK SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/03/21

13:11


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

Oilasko moussaka • Patata handi bat

gainean. Eman gainetik olio espeziaduna,

Nutrizio arloko ezaugarriak. Patatak, ilarrek,

• Tipula ertain bat

eta eduki labean beste 15 minutu.

ogiak eta barazkiek hidratoak ematen

• Berenjena eta kuiatxo handi bana • 4 baratxuri atal

dituzte, eta proteinak eta gantza, berriz, Gorritu zartagin batean baratxuriak eta

haragitik, esnekietatik eta oliba oliba oliotik

• 3 azenario

azenarioak xehe-xehe moztuta. Erantsi oilasko

datoz. Egunaren buruan hartu beharreko

• 280 g ilar

zatitua, ilarrak ere bai, eman gatza eta

zuntzaren erdia ematen du, eta hainbat

• 400 g oilasko bularki

piperbeltza eta utzi beste 5 minutuz egiten.

koloretako barazkiak ere baditu, bitamina, mineral eta fitokimiko ugari izaten dutenak.

• Oliba olioa • Gatza, piperbeltz beltza eta ezkaia

Bexamela egiteko: erregosi irina oliotan

Ba al zenekien...? Greziako errezeta

Bexamela egiteko:

eta berotu esnea beste ontzi batean. Irina

tradizionala da moussaka. Lasagna baten

• 40 ml oliba olio

zertxobait txigortua dagoela, bota mantso-

antzekoa da, baina berenjena izaten du

• 40 g gari irin

mantso esne beroari etengabe eragiten

pastaren lekuan. Berez arkume haragiarekin

• 40 ml esne (osoa)

diogula ez dadin pikorrik gelditu. Bota

egiten da, baina hainbat aukera onartzen

• 40 gazta birrin (gratinatzekoa)

gazta eta eman gatza eta piperbeltza.

ditu, eta guk oilaskoarekin egin dugu.

• Gazta eta piperbeltz beltza Laguntzeko:

Erantsi bexamelaren laurdena

• Osoko moldeko ogia

zartaginean egindako oilaskoari eta

• Jogurt naturala

zabaldu berduren gainean ere, geruza

Errazioak:4

Zailtasuna

Denbora

1 h 30’

uniforma bat eratzen dela. NOLA PRESTATU Moussaka egiteko: zuritu patata eta moztu

Estali haragia gainerako bexamelarekin,

xerra finetan, eta berdin tipula ere. Jarri biak

eta sartu labean gresilla ere jarrita duela

labeko erretilu batean eta ondu oliba olioz,

200 ºC-an 15 minutuz, gainazala gorritzen

gatzez, piperbeltzez eta ezkai pittin batez

zaion arte. Apaindu ezkaiarekin (norberak

egindako nahasturarekin. Sartu labean180

nahi adina) eta lagundu osoko ogi

ºC-an 20 minutuz, gorritzen hasi arte.

txigortuarekin eta jogurt natural batekin.

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA:

Moztu berenjenak xerratan, jarri patata

OHAR DIETETIKOA

gorrituen gainean eta igurtzi aurreko

Proposamen osasungarri eta

nahasturarekin. Eduki labean beste 20 minutu.

merkea da bazkari osatu bat egiteko

Egin prozesu berdina kuiatxoa xerratan

plater bakarrarekin, postrearekin eta

moztuta, eta jarri berenjena gorrituen

osoko ogiarekin.

KCAL

654 %33

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

24,35G 6,70G 29,67G 1,22G %35

%33

%33

%20

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

22

22-23_Recetas_EUS.indd 14

29/7/21 20:12


Garbantzu hanburgesa

Moztu xehe-xehe baratxuri atala eta

prestatzeko modukoa, osasungarria

azenario zurituak. Erregosi zartagin batean

eta merkea.

oliba olioarekin gorritzen diren arte.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Berdura eta fruta daramatza errezetak, eta

• 2 baratxuri atal eta 2 azenario

Birrindu garbantzuak eta nahasi

karbohidratoak ematen ditu, frutek,

• 60 ml oliba olio birjina estra

berdurekin, irinarekin, gatzarekin eta

barazkiek eta garbantzuak izaten

• 100 g garbantzu lehor

piperbeltzarekin. Xeheago birrintzeko,

dituztenak; lekaleek proteinak ematen

• 2 koilarakada gari irin

egosaldiko ur pittin bat erantsi daiteke.

dituzte; oliba olio birjinak gantz osasungarriak; barazki eta garbantzuek

• Gatza eta piperbeltza Entsaladarako:

Eman hanburgesaren forma eta kozinatu

zuntza, eta askotariko bitaminak, mineralak

• 200 g iceberg letxuga

plantxan bi aldeetatik su ertainean olio

eta fitokimikoak ere bai.

• Tipula 1

pittin batekin.

Egokia da: beganoentzat.

• Oliba olio birjina estra • Gatza eta ozpina (sagarrarena,

Entsaladarako: Garbitu eta moztu xehe-

ardiarena, Jerez ardoarena... nahi dena)

xehe letxuga, moztu juliana eran tipula

Laguntzeko:

eta elkartu bi barazkiak entsalada batean.

• Osoko moldeko ogia

Eman gatza, ondu olio eta ozpinarekin eta

• 12-16 anana xerra bere zukutan

zerbitzatu hanburgesen ondoan.

Errazioak:4 Zailtasuna

Denbora

1 h 45’ + 12 h beratzen

Lagundu osoko ogi xerra txigortu batekin, NOLA PRESTATU

eta postrerako, anana xerra batzuk,

Hanburgesak egiteko: jarri garbantzuak

zatietan moztuta.

NUTRI-SCORE

A B C D E

uretan beratzen bezperako gauean. OHAR DIETETIKOA Egosi garbantzuak urarekin eta gatzarekin

Proposamen osatua da afaritarako,

ordubete eta 15 minutuz su ezti-ertainean,

plater bakarra eta guarnizioa, postrea

guriak gelditzen diren arte.

eta ogia, beti osokoa. Menu osatua, erraz

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

591 %30

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

22,62G 3,13G 30,80G 0,68G %32

%16

%34

%11

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Hutsik egiten ez duten errezetak

23

22-23_Recetas_EUS.indd 15

29/7/21 20:12


Wao mintzo da

club-erako

Ahuakatea, superkirolarien elikagaia ZURE DIETAN NAHITAEZ SARTU BEHARREKOA ELIKAGAI GOXOA ETA OSO OSASUNGARRIA

XAVIER EQUIHUA, WAO ETXEKO CEO Zergatik da ahuakatea supermerkatuko produktu ‘sexy’-a? Zerk egiten du hain erakargarri? Gauza askok! Nutrizio balio handia eta osasunerako mesedea aipa litezke, izaera moldakorra eta zapore paregabea... Horiek egiten dute munduko superelikagai ezagunena. Kontsumoa handitzen ari da etengabe! Proteina eta zuntz asko ematen duen fruta bakarretakoa da, baita gantz monosaturatugabeak ere, bihotzerako onak direnak. Beste gauza bat ere gehitu behar zaio horri: 20 bitamina eta mineral dauzka. Eta askok ez dakien beste

24-26_BrandedAguacate.indd 16

gauza bat ere bai: banana batek baino %60 potasio gehiago ematen du. Bizitzaren benetako fruta da! Ahuakatea gosaritan jan daiteke, bazkaritan, askaritan eta afaritan, lehenbiziko plater gisa, bigarren platerean eta postrean ere bai. Plater errazak presta daitezke eta landuagoak ere bai. Zer nahi duzu, plater gozoa edo gazia? Bietara presta daiteke. Ahuakatearekin egindako postreek eta irabiakiek gero eta zale gehiago daukate. Nori ez zaio gustatzen ahuakatea?

Nola sustatu daiteke hainbeste arrakastarekin superelikagai bat? Kontsumoa eta onurak nabarmenduz heziketaren ikuspegitik eta ikuspegi praktikotik. Nola? Bada, adibidez, sukaldeko gure liburuak doan deskargatzeko aukera emanez QR kodearen bidez, zeinak ahuakate paketeen stickeretan ageri diren, sare digital eta sozialetan eta saltokietan ere bai. 40 errezeta baino gehiago ditu ahuakatea prestatzeko, gosaritan, bazkaritan edo afaritan. Kupoi digitalaren kontzeptua ere sartu dugu Espainian; supermerkatuak deskontu kupoi bat ematen du

29/7/21 20:05


Ba al zenekien…? Deskargatu ezazu hemen Descarga aquí nuestro

librosukaldeko de cocinaliburua gratuito gure doan

Gero eta gehiago, jasangarritasunaren bidetik doaz ahuakatearen landaketa eta ekoizpena. Nola lortu duzue? Oraindik ere okerreko mito asko dago ahuakatea ekoizteko behar den ur kantitatearen inguruan. Eta egia beste bat da: uste baino arrasto hidriko txikiagoa uzten du. Ahuakate kilo bat lortzeko, 600 litro ur behar izaten da, eta munduan 800 eta 1.000 litro artekoa da batez bestekoa. Nazioarteko estandarren azpitik gabiltza! Jan dezakezun elikagairik osasungarrienetakoa da eta ekoizpenean ur gutxien kontsumitzen duenetakoa. Nabarmen murriztu dugu ingurumenaren gaineko eragina, eta jarraitu egiten dugu nutrizio balio eta zapore handiko produktu bat eskaintzen.

ahuakateak erostean. WAOren beste berrikuntza bat da komarketin kontzeptua produktu eta talde mota guztiekin, adibidez oliba olioarekin edo Espainiako Belako Olinpiar Taldearekin, Espainiako Bela Federazioarekin lankidetzan. Horrek aukera eman digu Espainiako olinpiar taldearen superelikagai ofi ziala izateko, zeinak egunero ahuakatea jaten duen sasoian egoteko. Komunikazio taktika horiek eta beste batzuek lagundu egiten dute mundu guztiak jakin dezan bizitzaren fruituak nolako zaporea duen, zein moldakorra den eta zein aberatsa nutrizioaren ikuspegitik.

24-26_BrandedAguacate.indd 17

Berriz eskolara hasi garen honetan, beharrezkoa da haurren artean berriro elikadura osasungarriari ekitea. Ahuakateak lagundu al dezake horretan? Zalantzarik gabe! Guraso askok ahuakatea hautatzen dute semealabei emango dieten lehen elikagai solido gisa, testura leuna duelako eta nutrizio ahalmen handia, eta behin hasita, haurtzaro osoan eusten diote. Ahuakatea erraz sartzen da haurren eguneroko menuan, adibidez ogitartekoan, zizka-mizka gisa, txigorkietan, irabiakitan... Eta baita saltxitxa ogitartekoetan ere, adibidez gure Avodog ospetsuan: osasungarria da, gustagarria eta dibertigarria aldi berean! Eskola adinean dauden haurrek inoiz baino gehiago behar dute elikaduraren bidez mantenugaiak eta anergia hartzea, hazten laguntzeko, baina aspergarria izan gabe.

Ahuakatearen gantzak monosaturatugabeak eta polisaturatugabeak dira, eta horrek esan nahi du lagundu egiten dutela ‘kolesterol txarra’ murrizten.

20 bitamina eta mineral ditu, eta bizitasuna ematen du B6 bitaminari esker, zeinak lagundu egiten duen gure organismoak egoki funtziona dezan eta eragotzi egiten du neke irudipena.

Larruazalari ere on egiten dio, ugari izaten dituelako herdoilaren aurkakoak eta E bitamina.

Osagarri paregabea da kirolarientzat, kopuru handietan ematen dituelako proteinak eta energia iturri delako.

Banana batek baino %60 potasio gehiago ematen du. Gosaritan sartuta, goiz lanpetu batean behar izaten den energiaren zati handi bat ematen du.

Ahuakatea ongi hautatzeko trikimailu bat izaten da ertzetako bat kontu pixka batekin zapaltzea eta, guritasun pittin bat sumatzen bada, esan nahi du erabiltzeko moduan dagoela.

Paperezko poltsa batean sartuz gero banana edo sagar batekin, azkarrago onduko da.

29/7/21 20:05


Wao mintzo da

club-erako

Eskolara itzultzean, zaindu egin behar dugu superatletak bezala JAKIN NAHI AL DUZU ZEIN DITUZTEN ZIZKA-MIZKA GOGOKOENAK?

A

tletek sasoi bikainean egon behar dute eta oso ongi zaindu behar dute dieta osasungarri eta egokiarekin. WAO da Espainiako Bela Federazioaren superelikagai ofiziala, eta laguntzaile eta zutabe ezinbestekoa da lehiaketetan emaitzarik onena lortzeko. Haien zizkamizka gogokoenen errezetak emango dizkizuegu! Ahuakateak funtsezko mantenugaiak, bitaminak eta mineralak ematen ditu gure organismoak ongi funtziona dezan eta, batez ere, egunari aurre egiteko behar duen energia eduki dezan. Horrexegatik hartzen dute atletek, eta guk ere hartu egin behar genuke. Osasungarria eta gustagarria!

24-26_BrandedAguacate.indd 18

AHUAKATE TXIGORKIA Osagaiak: Ogi txigortua, arrautza bat, ahuakate bat xerratan, oliba olioa, gatza eta piperbeltza. • Jarri ogi txigortua plater batean eta zabaldu gainean ahuakate xerratua. Berotu olioa zartagin batean, frijitu arrautza eta jarri gainean. Eman gatza eta piperbeltza, eta olio pittin bat ere bai. GUAKAMOLEA Osagaiak: 2 ahuakate, tomate handi bat (zurituta), 2 koilarakada martorri, tipula more baten erdia, koilarakadatxo bat pipermin (osagai guztiek xehe-xehe moztuta egon behar dute), koilarakada bat oliba olio, gatza eta piperbeltza. • Ontzi batean, nahasi ahuakate ongi birrindua, tomatea eta tipula laukitxoetan moztuta eta oliba olioa. Erantsi martorri xehatua, gatza, piperbeltza eta pipermina. Nahasi guztia ongi, nahasketa homogeneo bat lortu arte. AHUAKATE ENTSALADA Osagaiak: Luzoker bat hazirik gabea, 150 g cherry tomate, 2 ahuakate zuritu, martorria, limoi ura (katilu erdia), oliba olioa (katilu laurdena) eta piperbeltza. • Ontzi batean, nahasi luzokerra, cherry tomatea eta ahuakatea, dena laukitxoetan moztuta. Nahasi ongi eta eman gatza, piperbeltza, olioa eta limoi ura.

29/7/21 20:05


Familian 6. ZBK

Gantzek haurtzaroan duten garrantzia EROSKIn ongi dakigu zenbat axola zaizun etxekoen elikadura eta osasuna, eta horregatik sortu dugu atal hau. Bertan aurkituko duzu nutrizio arloko informazioa, zure zalantzarik ohikoenak argitzeko leku bat, haurrentzat osasungarriak diren produktuen iradokizunak, familian egiteko errezetak, eta... ez da hor bukatzen kontua! Haurrentzako jolasak eta jarduerak ere baditugu, etxeko umeekin partekatu ditzazun; zalantzarik gabe, lagungarriak izango zaizkizu elikadura osasungarria sustatzeko jolasaren bidez.

S

aturatuak, monosaturatugabeak eta polisaturatugabeak. Horiek osatzen dituzte gantz azidoen hiru taldeak, eta jaten dituzun hainbat elikagaitan agertzen dira. Gantzak dira guztiak, baina denak ez dira berdinak, eta horietako batzuk oso garrantzitsuak dira elikadura osasungarriaren barnean. Ezagutu itzazu eta ikas ezazu bereizten, zure familiaren bihotz-hodiek osasun ona eduki dezaten.

Zer-nolako funtzioa dute gantzek? Gantzek zapore atseginagoa ematen diete elikagaiei, eta testura ere hobetu egiten dute. Beharrezkoa da haurrek garapen egokia izan dezaten; izan ere: • Gorputzak berez ekoitzi ez ditzakeen gantz azido esentzialak ematen ditu eta A, D, K eta E bitaminak xurgatzeko balio du. • Kolesterolak lagundu egiten du hormona batzuk ekoizten, adibidez estrogenoa eta testosterona, D bitamina eta beste konposatu oso garrantzitsu batzuk. • Lagundu egiten du energia gordetzen, egiten ditugun jarduera guztien motorra, alegia. • Oliba oliotik, fruitu lehorretatik, arrain urdinetik, arrautzatik edo esnekietatik heldu denean, ez du arriskurik izaten bihotzhodietarako, alderantziz baizik.

27

27-28-34_Familia_V3.indd 27

29/7/21 19:49


familian

Gantzak elikagaietan Gantz mota bakoitzak era bateko gantz azidoak ematen ditu organismorako. Monosaturatugabeak eta polisaturatugabeak dira gomendagarrienetakoak.

G GANTZ AZIDO MONOSATURATUGABEAK M G Gantz batean gehiengoa horiek osatzen dutenean, h gantz hori likidoa izango g da giroko tenperaturan. d “Olioak” esaten diegu, eta “ azido oleikoa da gantz horien a ordezkari nagusia, oliba o olioan ageri dena. o Gure dietan sartuta, la lagundu egin dezake guztizko kolesterola eta LDLa murrizten k ((kolesterol txarra). (k

GANTZ AZIDO POLISATURATUGABEAK Landare jatorriko gantzetan egoten dira nagusiki, baita arrainetan eta itsaskietan ere. Ez dute handitzen bihotz-hodietako arriskua, eta gantz azido esentzialak ematen dituzte. Hazi bidezko olioek izaten dute, adibidez ekilore eta arto olioek, fruitu lehorrek, zerealek, arrainek eta itsaskiek.

GANTZ AZIDO SATURATUAK Gantz batean gehiengoa osatzen dutenean, solidoa izango da giroko tenperaturan, eta “gantza” esaten diegu. Animalia jatorriko elikagaiek izaten dituzte, adibidez haragiak, arrautzak eta esnekiek. Guztiek ez dute eragin berdina osasunean. Hazkunde garaian, esnekien gantzak energia ematen du, gantz azido esentzialak eta bitamina lipodisolbagarriak, horien artean D bitamina, zeinak lagundu egiten duen immunitate sistemak ongi funtziona dezan eta beharrezkoa da, kaltzioarekin batean, hezurrak hazteko eta garatzeko. Arrautzek, berriz, hainbat mantenugai izaten dute herdoilaren aurka egiteko gaitasunarekin (fosfolipidoak, zinka, selenioa, A bitamina...), eta babestu egiten gaituzte bihotz-hodietako gaitzetatik. Gomendagarria da arrautzak maizago jatea eta gutxiagotan haragiak eta hestebeteak. Hamabi hilabete egin bitartean, astean hiru edo lau arrautza jan daitezke, eta hortik aurrera, egunean bat. Haragiari dagokionez, gorria bada, astean gehienez ere bi aldiz jatea gomendatzen dute. Beste gantz azido saturatu batzuek, adibidez palmitikoak (palma olioak izaten du), handitu egiten du bihotz-hodietako arriskua gehiegizko kopuruetan hartuz gero. Merkea denez eta ukitu krematsua eta trinkotasuna ematen duenez, asko erabiltzen dute elikagai prozesatuetan.

GANTZ AZIDO PARTZIALKI HIDROGENATUAK (TRANS GANTZAK) Ez da jan behar gantz horiekin egindako elikagairik, horiek baitira kaltegarrienak bihotz-hodien osasunerako. Opil industrialek izaten dute, produktu aurrekozinatuek, izozkiek, mikrouhinerako kruxpetek... EROSKI markako gure produktu bakar bati ere ez zaio erantsi gantz partzialki hidrogenaturik (trans erakorik).

28

27-28-34_Familia_V3.indd 28

Kendu aldizkariari hurrengo orriak eta partekatu itzazu neska-mutikoekin.

29/7/21 19:49


6.ZBK

PALMA OLIORIK GABE? HAINBAT HOBE!

Jakin behar duzu...

Patata frijituak, bai! Txokolatezko gailetatxoak, mmm! Kakao krema, ñam!

Palma olioa gantz bat dela eta palmondoaren fruitutik lortzen dela. Zuhaitz horiek modu masiboan landatzeko, deuseztatu egiten dituzte basoak eta oihanak!

Dena saskira! A zer otordua, Tix!

Edda, ez al zara ari neurritik pasatzen? Horiek ez dira batere osasungarriak, eta, gainera,

Elikagai ultraprozesatu askok izaten dute, gustagarriagoak eta ahogozo hobekoak egiten dituelako.

palma olioa eduki dezakete.

ZER DIOZU OLIOAZ?

Lagun desegokiak zure iltegian Palma olioak zure etxeko biltegira iristea lortu al du? Presta ezazu lupa eta aztertu etxean dituzun elikagai batzuen etiketak. Idatzi koaderno batean zer-nolako elikagaiek daramaten palma olioa.

Egizu denen bilduma!

Olio horrek dituen gantzen erdiak baino gehiago saturatuak dira. Ez batere osasungarriak!

Palma olioaren izengoitiak Erne! Palma olioa beti ez da agertzen izen horrekin etiketetan. Palmiste olioa jar dezake, gantz begetal frakzionatua, palma estearina, palmoleina, palmitato askorbila, sodio palmaren kernelatoa... 200 izen baino gehiago daude aukeran! Trikimailu bat? PALM irakurtzen baduzu han edo hemen, ez fidatu!

Adi produktu hauekin: margarinak, gailetak, opilak, pastelak, txokolate eta bonboiak, izozkiak, kiak, zizka-mizkak... gehienek olio hori izaten dute. e.

29-32_Familia.indd 1

a aren palm inak, e d u g da in e olioa hiago lioek tu ge k diren o in. Palma ikak u d k ro oa utx eta p rriag lioare da g Gero osasunga ekilore o tzen ari egin eta e o ik b baino z oliba ed a ere ho ion kalter etei! e du tik za adibid tzeko mo ari ez die in. ¡Adi e t d landa a, plane izan da ik gutx sangarria ja

29

29/7/21 19:38


Zergatik ez da osasungarria palma olio asko hartzea?

Ez saturatu!

MA L HA AYSI R T AR ZA

Ordenatu itzazu olio hauek gomendagarrienetik hasita, bakoitzak zenbat gantz saturatu duen kontuan hartuta.

Palma olioak gantz saturatu asko izaten du, eta gantz hori ez da beste batzuk bezain osasungarria.

Oliba olio birjina

ZER DIRA GANTZ SATURATUAK?

Koko olioa

G.S. %86

G.S. %15

Ekilore olioa, oleiko ugarikoa

G.S. %12

Palma olioa

G.S. %50

Elikagai batzuetan izaten diren gantzak dira, eta ez dira onak osasunerako. Gure arterietan metatzen badira, gaixotasunak eragin ditzakete. Zenbat eta gantz satu ratu gutxiago hartu, hainbat hobeto gure osasunerako. K

A AO L A

Oliba olio birjina da onena zure osasunerako!

Gantz saturatu gutxi dauka, eta, aldiz, bitamina pila bat eta gantz saturatu onak ere bai zure gorputza poz-pozik jar dadin.

Eddaren galdera deseros a A EF N TE A

Gainera, oso leuna da eta badirudi gailetak, patatak, kremak eta izozkiak goxoagoak egoten direla. Baina horrek ez du esan nahi elikagarriagoak direla.

r

Osasungarriagoak diren beste olio batzuk baino askoz merkeagoa delako.

EL

Palma olioa asko hartzea ez bada ona gure osasunerako, zergatik ageri da bazter guztietan?

GIBO

IA

Palma olioa ez da elikadura osasungarriaren laguna. ERRINOZEROA

30

29-32_Familia_EUS.indd 2

2/8/21 16:16


Palm ndorik ga eko ihana Ba al zenekien…? Asian, Afrikan eta Hego Amerikan dauden landaketetatik heldu da palma olioa. Landatzen duten zazpi M A L herrialde nagusiak ageri K K O dira letra zopa honetan. Bila A M J ezazu. K É P INDONESIA D X K MALAYSIA C I S KOLONBIA O K K THAILANDIA L O S KANBODIA K L P BRASIL P I N MEXIKO

A Y S I A S E K T L O N B I

I K V S B K B I

X K H K K N K O L K U L K N WK D A S K O K K O K I

N

K B R A S I L A D K V B K M N I I

K I

N D O N E S I

A

Ba al zenekien… Ez dute sufritzen orangutanek bakarrik palma olioa modu masiboan landatuta. Beste animalia batzuk ere arriskuan daude; idatz itzazu horien izenetan falta diren letrak.

Palma olioaren zati handi bat Malaysiako oihanetatik dator.

O R AN G

UTANA

Tximino ilegorri handi bat bizi da han: orangutana!

A A A H

K L K R K K G N A I

Ba al zenekien…?

Zeinen garrantzitsua den oihanak zaintzea!

Olioa emango duten palmondoak landatzeko, orain arte baso eta oihan asko desegin da, eta horietan animalia mordoa bizi da, besteren artean orangutana. Tximino horiek frutak eta zuhaitzetako hostoak jaten dituzte, eta haien habitata hondatzen badugu, desagertu egin daitezke. Horiek gabe, zuhaitz espezie asko eta beste landare batzuk ere desagertu egingo dira, zeren animalia guztiek baitute zeregin bat naturaren orekan.

Margotu ezazu oihan hau eta berregin ezazu Sumatrako orangutan horren etxea. Ikusi al duzu zeinen tximu polita? G BOIA T G EA E

F N

M LA SIAR

A ART A

ER IN Z ROA SAN A

O EI

K L OA

Irtenbidea: giboia, tigrea, elefantea, Malaysiar hartza, errinozeroa, sanbar oreina, kalaoa

SA N ORE BAR I NA

TIGREA Ba al zenekien orangutanek fruituak jaten dituztela eta beren gorozkiekin haziak barreiatzen dituztela basoan zehar? Horrela zuhaitzak eta landareak hazten dira.

Gorozki bakoitzean 800 hazi baino gehiago daude hainbat espezietakoak.

29-32_Familia_EUS.indd 3

2/8/21 16:16


JARDUERA

Hartuko al duzu k npr mis a? Zure osasunak eta ekosistemek eskertuko dute! Orain badakizu palma olioa ez dela oso ona, ez osasunerako eta ez gure planetarako ere. Seguru gaude dagoeneko hasi zarela zerbait egiten laguntzeko! Markatu zerrendan zer-nolako trikimailuak erabiltzen hasi zaren dagoeneko, eta besteak ere kontuan hartu.

Etiketak irakurri eta elikagaiek palma oliorik baduten ikusi. Beste gantz osasungarri batzuk kontsumitu, adibidez oliba olio birjina. Txokolatea, opilak, patata frijituak... noizean behin bakarrik jan eta kopuru txikietan. Lagunei eta familiakoei kontatu.

ERREZETA

Gox ag a ezin!

OSAGAIAK puru 150 g kakao 150 g hur 150 gramo da

u bat Banana held

Ba al zenekien etxean egin dezakezula kakao krema? Ez du azukrerik eta palma oliorik ere ez, eta goxo-goxoa dago!

Oliba olio bir

jina

Banilla lurrin

Jarri datilak ontzi batean ur pittin batekin (estali gabe), eta sartu mikrouhinean hiru minutu.

1

beak) til (hezurrik ga

4

a

Erantsi txorrotada bat oliba olio oreari eta banilla lurrun pittin bat.

3 Birrindu itzazu bananarekin, hurrekin eta kakaoarekin.

2

5 Prest dago jateko!

Hidratatu direnean, kendu hezurra.

32

29-32_Familia.indd 4

29/7/21 19:38


Nola identifikatu gantza erosketa egitean Produktu prozesatuek eta ultraprozesatuek errezetan hainbat osagai daramatenean, zaila izaten da bereiztea zer-nolako gantzak erabili dituzten elaborazio prozesuan. Halakoetan, oso lagungarria gertatzen da etiketa.

NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA ETA PIKTOGRAMAK Nutrizio arloko semaforoa ageri dute EROSKIren produktuek, eta horrekin eta nutrizio arloko informazio taularekin jakin dezakezu guztira zenbat gantz duen produktu batek eta zenbat gantz saturatu. Gure produktuetan zenbait piktograma ere aurkituko duzu, eta batzuek esan egiten dute zer-nolako olioa darabilten, eta besteek nabarmendu egiten dute osagai kaltegarriren bat kendu egin zaiola, adibidez palma olioa. CON ACEITE DE

OLIVA

IRAKURRI ETIKETA • Legediak behartu egiten du adieraztera nolako olioa erabili den produktua egiteko: olioa edo landare olioa dela esaten du, eta ondotik zein landarerena den (hori da gaztelaniazko ordena; euskaraz alderantzizkoa izango luke). Adibidez: palma olio begetala, ekilore olioa, oliba... Batzuetan, izen bat baino gehiago har dezake olio batek. Adibidez, koltza olioari kanola edo nabina olioa ere esaten zaio. • Komeni izaten da, halaber, beste osagai batzuk agertzen ote diren ikustea, adibidez gurina, gantza, margarina, esne gaina... horiek gantz azido saturatuak ematen dituzte eta.

Zenbat gantz hartu behar da egunean?

KALITATE ONEKO GANTZA DUTEN PRODUKTUAK, ETA BAKOITZAK ZENBAT DUEN • Ahuakate bat (200 g) = 22 g

Gutxieneko bat hartzea komeni izaten da, horrela bermatzen baita bitamina lipodisolbagarriak eta gantz azido esentzialak geureganatuko ditugula, baina gehiegirik gabe, gantzak baitira kaloria gehien ematen duten mantenugaiak, eta neurriz kanpo hartzeak gehiegizko pisua eragin lezake. Oso zaila da egunero zenbat gantz hartzen dugun kontrolatzea. Horregatik, zenbat gramo hartu dugun baino gehiago, beste alderdi hauek hartu behar dira kontuan: • Beti produktu osasungarriak hautatzea egunero edo astero jateko (nutrizio piramidearen erdialdean edo behealdean ageri direnak). Frutak eta berdurak dira, osoko zerealak, lekaleak, esnekiak, arraina, haragi zuriak... • Beti elikagai freskoen edo gutxi prozesatuta daudenen alde egitea. • Jaki frijituekin ez egitea gehiegikeriarik.

• Eskutada bat almendra (30 g) =14 g

• Gazta freskoa, banakako terrina bat (75 g) = 11 g • 3 ontza txokolate beltz %75 kakao (30 g) = 14 g •E Errazio bat izokin, esku s ireki baten neurrikoa (150 g) = 18 g

• Koilarakada bat oliba olio = 10 ml

33

27-28-34_Familia_V3_EUS.indd 29

2/8/21 16:02


familian

Hobeak al dira gantzik gabeko edo gantz gutxiko produktuak? Andrea

Ez dira hobeak, bereziki haurrentzat, gantzak oso beharrezkoak baitituzte hazteko, energia eta bitamina lipodisolbagarriak ematen dizkietelako. Gainera, kontu handia eduki behar da gantzik gabeko edo gantz gutxiko produktuekin, zeren askotan elikagai prozesatuak izaten baitira, kopuru handiagoetan izaten dituztenak gatza, irin finduak edo azukrea, eta gutxiago asetzen dute.

Zurekin garai bakoitzean: lagundu egingo dizugu haurren nutrizioari buruz sortzen diren galdera ohikoenak argitzen.

Haurrentzat gomendagarriagoak al dira esne eta jogurt gaingabetuak? Joan Hobea al da iberiar produktuen gantza? Maria

Iberiarren gantza ezkurrekin elikaturik dauden eta aske hazi diren animalietatik dator, eta gehiago izaten ditu gantz azido saturatugabeak. Baina gantzaren kalitatea ona izateak ez du esan nahi mugarik gabe jan litezkeenik, produktu horiek gantz saturatuak eta gatza ere izaten baitute. Iberiar produktu bat, adibidez solomo freskoa (haragi gorri freskoa da), astean bitan jan behar litzateke gehienez, eta beti neurrian. Produktu elaboratua denean, adibidez ondua dagoenean, zenbat eta gutxiago jan, hainbat hobeto.

Gantz gutxiko produktuek bezala, esneki gaingabetuek ere galduak izaten dituzte bitamina lipodisolbagarriak, eta, beraz, ez dituzte ematen beharrezko zaizkigun mantenugai guztiak. Hazkunde garai guztian hobe da esne eta esneki osoak hartzea, gorputzak oso bilakaera azkarra izaten duelako eta, bereziki, nerbio sistemak, non beharrezkoagoak diren gantzak.

Bidal itzazu zure galderak Familia plana 0·12 programako kontsultara Nutrizio arloko aholkulari batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure galdera, eta mezu elektroniko bidez erantzungo dizu gehienez 72 orduko epean.

Jakin nahi nuke zer-nolako elikagaiak hauta ditzakedan haurrek gantz osasungarriak har ditzaten. Felipe

Adinaren araberakoa izaten da hori. Sei hilabete bitartean, amaren esnea bakarrik hartu behar lukete edo, ezin bada, formulako esnea. Elikadura osagarriarekin hasten direnean, beste hauek ere eskain ditzakegu: oliba olioa, arrautza, arrain urdina, fruitu lehor birrinduak (ez daitezen ito), eta baita gantz gutxiko haragia ere, edo gantza kenduta duten zatiak, haragia ere oso

garrantzitsua baita burdina har dezaten. Hamabi hilabetetik aurrera, eta hazkunde garai guztian, behi esne osoa gomendatzen da, esneki osoak azukre erantsirik gabe, arrautzak eta lehen aipatu ditugun elikagaiak. Garrantzitsua da muga jartzea gurinari eta gazta gantzatsuei, eta oso noizbehinka jateko uztea hestebeteak eta produktu ultraprozesatuak.

34

27-28-34_Familia_V3.indd 30

29/7/21 19:49


EROSKI 70 NOEL SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/07/21

14:25


hilabete honetan

e t e b a u l i Kat a t u r f , t r jogu FRUITU LEHOR ETA

4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 10 MIN.

BANANA ETA KAKAO KATILUA 125 ml jogurt natural Banana bat, xerratan izoztua 20 g kakao 20 g hur 5 g txia hazi 10 g mugurdi fresko 5 g kakao nib 5 g kakahuete txigortu 5 g pistatxo zatitu 5 g koko birrin

1. PAUSOA

FRUITU GORRIEN KATILUA 125 ml jogurt natural 80 g fruitu gorri izoztu 40 g almendra 10 g txia hazi Banana laurdena, xerratan 5 g kakao nib 10 g txia hazi 10 g pistatxo zatitu

1. PAUSOA

Irabiatu jogurta bananarekin, kakaoarekin, hurrekin eta txia haziekin.

2. PAUSOA

Irabiagailuarekin, irabiatu jogurta fruitu gorriekin, hurrekin eta txia haziekin.

2. PAUSOA

Jarri katilu batean eta apaindu bananarekin, kakao nibekin, koko birrinarekin eta fruitu lehorrekin, lerroak edo kiribilak osatuz.

Jarri katilu batean, eta apaindu mugurdiekin, marrubiekin, kakao nibekin, txia haziekin eta fruitu lehorrekin.

NUTRI-SCORE

NUTRI-SCORE

A B C D E

A B C D E

ERRAZIO BATEK DAUKA:

ERRAZIO BATEK DAUKA:

KCAL

GANTZA

472

27,18

%26

%39

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

9,68G 26,75G 0,26G %48

%31

%7

haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KCAL

531 %30

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

36,22G 6,08G 16,86G 0,27G %52

%30

%20

%7

haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

36

36-37_PekeReceta.indd 36

29/7/21 19:26


BA AL ZENEKIEN…? Kakao nibak kakao hazi txigortu eta zatituak dira.

OHAR DIETETIK OA

Zenbat fruta, fru itu lehor eta hazi duten ikusita, errezeta horiek proteinak ematen dituzte , gantz kardio -osasung arriak, hidratoak, zunt za eta hainbat bitamina eta m ineral. Zuntza nabarmentzen da: egunean hartu behar litz atekeenaren %50 baino gehia go.

37

36-37_PekeReceta.indd 37

29/7/21 19:26


hilabete honetan

Toppings, Brunch, Crunch Ontzi hutsean, hondoraino. Smoothie batean, top-ean. Barratxo moduan. Jogurtari nahasita postrearen orduan. Espelta, zekalea, garia, oloa... 170 zereal baino gehiago forma eta formatu guztietan. Egizu crunch, izan gosari, afari edo brunch. MUESLIA FRUTEKIN ETA FRUITUEKIN Gari malutak, oloa eta gari txigortua daramatza fruta zatitxoekin eta fruituekin (mahaspasak, sagarra, abrikota, almendrak eta hurrak), guztiak ere ekoizpen ekologiko kontrolatutik datozenak. Palma eta koko oliorik gabe eta Nutri-Score sailkapenean A letrarekin.

FROSTIES Arto maluta txigortu eta azukretsuak. Bitaminak eta m mineralak ditu.

NAT N ATURE RE VALLEY VALLE VA LLE EY NATURE Osagaii gustagarriak gusta gu stagar garria iak k Osagai dituzt dit uzte e barratxo barr arratx atx xo horiek, horiek, hori ek, dituzte kontu handiz hautatuak, eta ez daramate ez koloragarririk, ez lurrinik eta ez kontserbagarri artifizialik.

CORN FLAKES Arto organikoaren maluta horiek aukera bikaina dira ekoizpen ekologikoan landatu duten produktu bat nahi baduzu. Gantz eta azukre gutxiko errezeta da, eta zuntza hartzeko iturri ona.

SPECIAL K Gari ale naturalak eta %100 osokoak ditu, arroza eta garagarra, eta aberastua dago bitaminekin, mineralekin eta proteinekin.

Oloa eta eztia Barratxo kurruskatsua da, eta konbinatu egiten ditu olo %100 osokoa eta egiazko eztia. Mokadutxo ezin egokiagoa nonahi hartzeko. Beti prest gehien behar duzunerako. Kakahuetea eta txokolatea 10 gramo proteina ditu behar duzun energia eskuratzeko, eta, gainera, kakahuetea, txokolate gustagarria eta kakahuete gurina, zapore leherketa paregabearekin goza dezazun. Glutenik gabea!

Zerealak esnearekin, zukuarekin edo jogurtarekin jaten ditugu gehienean, eta eguneko an ga lehen otorduan gainera, baina ez du beti zertan ezeta gozoen hala izan. Errezeta eta gazien osagai ere izan ozogintzakoak, daitezke (gozogintzakoak, postrerako frutekin, tan), eta entsaladetan), ineztatuei plater birrineztatuei uskatsu berezia ukitu kurruskatsu o ere erabil emateko e. Atera probetxu x a daitezke. probetxua horien zapore eta testura askotarikoei, eta mentatu errezeta esperimentatu kin sukaldean. berriekin

38

38-39_Cereales.indd 42

29/7/21 0:36


TXOKOLATE BELTZEZ EGINDAKO BARRATXOA Zerealak, txokolate esnedunaren haziak eta txokolate beltzarenak. Betiko errezeta, orain palma oliorik gabe. Eraman itzazu mendira, gimnasiora, bulegora, eskolara edo zoazen lekura.

Gomendatzekoak erabat. Oso zapore gozokoak eta kurruskatsuak. Izugarri gustatu zaizkit. Brais (Ponteareas-eko bezeroa, Pontevedra)

CHOCO HOCO KRISPIES Arroz puztua kakaoz estalia. Orain %30 azukre gutxiagorekin, baina txokolatezko zapore re apartari eusten diola. ola.

TXOKOLATE ESNEDUNEZ EGINDAKO BARRATXOA Ale osoko zerealekin eta Rainforest Alliance kakao egiaztatuarekin. Ez daukate palma oliorik.

Aukerarik osasungarrienaren bila bazabiltza zuretzat eta etxekoentzat, A hauta it itzazu ale osoarekin eginda daudenak eta azukre erantsirik gabeak. Emaiezu gozotasuna frutarekin, datilekin, eztiarekin, kanelarekin... n...

OSOKO OSO OLO MALUTAK Olo %100 osokoa, zuntz zzun ugarikoa. Nahasi ezazu eza esnearekin edo e jogurtarekin, jo og eta erabil ezazu ezza zure errezetetan.

IZARTXOAK Osoko gariz egindako zereal bikainak, izartxo itxurakoak eta eztiaren zapore g tiarekin. Palma guz guztiarekin. gabe oliorik gabe.

TXOKOLATE ESNEDUNA %0-REKIN EGINDAKO BARRATXOA Txokolatea eta ale osoko zerealak daramatza. Ez dauka ez palma oliorik eta ez azukre erantsirik. 65 Kcal baino ez ditu.

TXOKOLATE BELTZEZ EGINDAKO BARRATXOA Ale osoko zerealak ditu eta txokolate beltz gustagarria. Kakao jasangarriarekin eta palma oliorik gabe.

C CRUESLI FRUITU L LEHORRAK G Granola k kurruskatsuak osoko o txigortuarekin olo e fruitu lehorrekin. eta K Koloragarririk eta g gehigarri artifizialik g gabe. LI TXOKOLATEA A CRUESLI Granola kurruskatsuak osoko olo txigortuarekin eta txokolate zatiekin. Koloragarririk eta alik gabe. gehigarri artifizialik

L LION KARAMELUA ETA T TXOKOLATEA O Osoko zereal kurruskatsuak, t txokolatearen eta karameluaren z zapore paregabearekin. Palma o oliorik gabe.

39

38-39_Cereales.indd 43

29/7/21 0:36


Nestlé mintzo da

club-erako

Nutriplato, metodo lagungarria zure haurrek ongi jan dezaten Nutrizio arloko heziketarako tresna horrek proportzio bat ematen dio elikagai multzo bakoitzari, eta horiek zaindu behar dira haurren bazkari eta afarietan. Adierazi egiten du, gainera, adin bakoitzean zenbateko kantitateak komeni diren.

A

zken urteetan, urrundu egin gara dieta mediterraneotik eta, aldi berean, bizi ohitura sedentarioagoak hartu ditugu. Horren ondorioz, zenbait nahasmendu erruz ugaritu dira, adibidez gehiegizko pisua eta gizentasuna, bai helduen artean eta bai haurren artean ere. Gizarteko arazo horren aurrean, Nestlé etxeko eta Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleko hogei adituk baino gehiagok Nutriplato

40-41_BrandedNestle foto nueva.indd 42

sortu zuten 2017an elkarrekin; nutrizio arloko heziketa emateko metodo bat da, haurrentzat diseinatua, eta helburua da familiei laguntza ematea haien seme-alabek bizimodu osasungarria eta elikadura orekatua egin dezaten, eta horretarako, esan egiten zaie zer-nolako elikagaiak eta zenbat jan behar dituzten adin bakoitzean. Sortu zenetik, 211.000 erabiltzailek baino gehiagok eman dute izena programan.

Alde batetik, Sant Joan de Déu ospitaleko Nutrizio klinikoko eta Dietetikako Unitateak programa bat lantzen du gehiegizko pisua eta bestelako patologia batzuk dituzten mila haurrengana iristeko, elikatzean ohiturak hobetzeko beharra dute eta. Duela hiru urte baino gehiago hasi ziren astero kontsultan hartzen haur horiek, eta beren begiz ikusi dute, ea Nutriplato metodoa erabilita, haur horiek bereganatu ote dituzten dieta mediterraneoaren ohiturak.

29/7/21 0:30


PROPORTZIOAN DAGO GAKOA Harvard-eko Platera hartu du eredutzat Nutriplatok, baina dieta mediterraneora egokitu zaio eta 3 eta 12 urte arteko haurrek dituzten beharrizanetara. Metodoaren oinarri nagusia da elikagai multzo bakoitzari proportzio egokia eskaintzea eta kantitate egokiak finkatzea, betiere haurraren adina kontuan hartuta, eta horrela antolatzea eguneko bi otordu nagusiak: bazkaria eta afaria. Berdurek hartu behar dute plateraren erdia, proteinek laurden bat eta, beste laurdena, karbohidrato ugari ematen duten elikagaiek. Horrela, saihestu egingo da haurren elikaduran maiz egiten den hutsegitea: karbohidratoek hartzea plateraren %50 baino gehiago, eta ez berdurek. IZAN NAHI AL DUZU PARTAIDE NUTRIPLATO KOMUNITATEAN? Beti ez da erraz lortzen haurrek modu orekatuan jatea. Horregatik, Nestlé-k gonbita egiten die familiei Nutriplato Komunitatean partaide izan daitezen; gurasoek eta zaintzaileek osatzen dute taldea, eta guztiek daukate helburu berbera: haurrek modu orekatuan jan dezatela. Webgune honetan azaltzen da nola funtzionatzen duen metodoak: www.nutriplatonestle. Profesionalek sortu dituzten eduki eta tresna esklusiboetarako sarbidea izango dute erabiltzaileek, eta horiek esango diete zer egin haurrek modu orekatuan jan dezaten. Besteren artean, aholku gida bat eskaintzen zaie metodoa nola gauzatu jakin dezaten, errezeta erraz eta gustagarriak ere bai elikagai multzo bakoitzari dagokion proportzioarekin, eta Nestlé etxeko Nutrinannyk ematen dituen gomendioak (haurren elikaduran konpainiak duen aditua da). Gainera, aldian behin, Nutriplato plater fisikoak zotz egiten dira eta bestelako sutapen batzuk ere izaten dira.

%50

%25

BERDURAK ETA BARAZKIAK

HARAGIAK, ARRAINAK, ARRAUTZAK, LEKALEAK ETA FRUITU LEHORRAK

%25

OSOKO ZEREALAK ETA TUBERKULUAK

Udako errezeta: hiru koloreko entsalada OSAGAIAK

NOLA PRESTATU

3 urtetik 6 urtera (420 kcal edo 500 kcal)

• Moztu tomatea laukitxoetan

• 5 koilarakada babarrun egosi

• Zatitu olibak uztai eran eta, bestetik,

• Tomate ertain bat

papurtu bakailaoa.

• 4 oliba beltz

• Jarri osagai guztiak ontzi batean eta

• 4 koilarakada piper berde (xehe-xehe

ondu limoiarekin, gatzarekin eta oliba

moztua)

olioarekin.

• 60 g bakailao gezatu • 2 koilarakada oliba olio • 2 koilarakada limoi zuku eta gatz pittin bat

Errezeta hau laguntzeko, gazpatxo gustagarria jar dezakezu (basokada bat), eta ilarrak, garbantzuak edo dilistak erabil ditzakezu babarrunen ordez. Lekaleek karbohidratoak eta proteinak izaten dituzte, eta zerealen multzoan sar daitezke

EMAN EZAZU IZENA HEMEN!

edo haragi, arrautza eta arrainen multzoan. Platera osatzeko garaian, berdurek har dezakete erdia eta lekaleek beste erdia, haragi, arrain edo esneki kantitate txikiekin lagunduta. Era berean, zerealekin eta lekaleekin osa dezakezu plateraren zati bat, biak kopuru berean, eta berdurei eskaini beste erdia.

40-41_BrandedNestle foto nueva.indd 43

29/7/21 0:30


edergintza

Aurpegiko garbiketa: ezinbesteko errutina Funtsezko pausoa da larruazala osasuntsu, argi eta polit egon dadin. Oso erraza izango da aholku erraz hauekin eta belle saileko garbitzaile sorta berriarekin.

A

urpegiko larruazala garbi edukitzea da lehenbiziko pausoa eder eta polita egon dadin. Garbiketak lagundu egiten du toxinak, zelula hilak eta bestelako hondarrak kentzen, zeinak pilatu egiten diren egunaren buruan, eta energia eta argitasuna itzultzen dio aurpegiari. Horregatik, makillajea emana eduki edo ez, egokiena da larruazala goizean eta gauean garbitzea; izan ere, lagungarria da pikortxo edo puntutxo beltzik ager ez dadin, mesede egiten dio zelulak berritzeko prozesuari eta bermatu egiten du ondoren emango ditugun tratamenduek modu eraginkorrean jardungo dutela. Horixe da larruazalak testura bateratua eta itxura argitsua edukitzeko sekretuetako bat, goizeko eta gaueko garbiketa hori egitea. Lehenik, oinarri oliotsua duen produktu bat erabiltzen da makillajea eta kremen arrastoak modu eraginkorrean kentzeko eta, ondoren, oinarri urtsua duen garbitzaile bat, zeinak desagerrarazi egiten dituen seboa eta zikin hondarrak eta sakondu egiten du higienean. belle sailak aurpegia garbitzeko merkaturatu duen produktu sorta berriak errespetatu egiten du larruazala eta leunleun garbitzen du. Ez daukate xaboirik, eta horri esker, narritatu gabe garbitzen dute, eta egokiak dira sentiberatasun handieneko larruazaletarako, formula guztiak test dermatologikoekin probatuta daudelako eta hipoalergenikoak direlako (alergia arriskua murrizteko daude formulatuta). Gainera, ez daukate animalia jatorriko osagairik.

MIZELA UR BIFASIKOA Oinarri oliotsua Kamelia olioa dauka, ekialdean edertasunari lotzen zaion osagai aipagarria (Japonian, tsubaki olioa esaten zaio). Oso egokia da larruazal lehorretarako eta makillajean waterproof produktuak eta iraupen luzekoak maiz erabiltzen dituzten pertsonentzat.

MIZELA URA Oinarri urtsua Garbitu, leundu eta suspertu egiten du keinu bakarrean. Konbinatu egiten ditu arrosa, jasmin eta bitxilore estraktuak eta ginkgo biloba, eta garbialdi delikatua uzten du, larruazala araztu, elikatu eta biziberritzen duena, lehortasuna kenduz eta tenkatze irudipena baretuz.

42

42-44_Belleza_OK.indd 44

29/7/21 0:20


ESNE GARBITZAILEA Oinarri urtsua Mahats haziaren olioak ugari izaten ditu E bitamina, gantz azido saturatugabeak eta herdoilaren aurkakoak, zeinak babestu egiten duten larruazala eta lagundu egiten duten hidratatzen eta lehengoratzen. Gainera, zikin hondarrak xurgatzeko balio du eta, arrosa petaloen propietate lasaigarri eta leungarriekin batean, garbialdi eraginkor eta delikatua eskaintzen du.

MOUSSE GARBITZAILEA Oinarri urtsua Testura krematsu eta arina dauka, eta sortzen duen aparrak desagerrarazi egiten ditu zikin hondarrak, zelula hilak eta makillajea. Xaboirik gabeko formula darabil, eta konbinatu egiten ditu arrosa, jasmin eta bitxilore

estraktuak, zeinak garbialdi delikatua eskaintzen duten eta larruazala leuntzen. Estraktu horiekin batean, ginkgo biloba ere badu, herdoilaren aurka egiteko eta baretzeko gaitasuna duena, eta araztu eta elikatu egiten du larruazala eta irudipen atsegina uzten du.

BEGIAK ETA EZPAINAK DESMAKILLATZEKOA Oinarri oliotsua Laranja ura eta kamelia olioa daramatza. Olio arina da horrako hori, azkar eta sakon xurgatzen dena, eta hidratatzeko balio du, herdoilaren aurka egiteko eta lehortzeko ere bai; iman batek bezala erakartzen ditu zikin hondarrak eta makillajea.

GEL GARBITZAILEA Oinarri urtsua Ez dauka xaboirik, eta, ondorioz, leunleun garbitzen du, larruazala lehortu gabe eta pH-a errespetatzen duela. Aloe vera darama, lehortzeko balio duena eta

ezin egokiagoa dena larruazala sakon garbitzeko, elikaturik egon dadin eta lehengoratu dadin. Luzoker estraktua darama, zeinak suspertu eta freskatu egiten duen.

AURPEGIRAKO TONIKOA Oinarri urtsua Ba al zenekien aurpegirako tonikoek seboa doitzeko balio dutela, freskatu egiten dutela eta oinarrizko mantenugaiak ematen dituztela larruazala berriz orekatzeko garbitzaileak erabili ondoren? Horregatik, ezinbestekoak dira garbiketako errutinan. belle saileko tonikoak ez dauka alkoholik eta honako osagai hauek daramatza: azido hialuronikoa, arrosa eta jasmin estraktuak, ginkgo biloba eta niazinamina, zeinak lagundu egiten duten larruazala hidratatzen, argitzen, baretzen, suspertzen eta leuntzen.

43

42-44_Belleza_OK.indd 45

29/7/21 0:20


edergintza

Osa ezazu garbiketa errituala AURPEGIRAKO KREMA, AZIDO HIALURONIKOA Zimurren aurkako dohain betegarria dauka, eta leun, argitsu eta berrituta uzten du larruazala. Konbinatu egiten ditu azido hialuronikoa, espilantola, aminoazido esentzialak eta fukus algaren eta garagarraren estraktuak, eta horien guztien eraginak gaztetzeko dohain handia dauka, eta larruazala babestuta mantentzen du eguzki iragazkiei esker.

SERUM KONTZENTRATUA, C BITAMINA C eta E bitaminak herdoilaren aurka egiteko duten gaitasun handiarekin eta azido hialuronikoak hidratatzeko eta lehengoratzeko duen dohainarekin, lagundu egiten du larruazala hidrataturik egon dadin eta zimurrei eta inperfekzioei aurka egiten, adibidez gorritasunei eta hanturei.

SERUM KONTZENTRATUA, AZIDO HIALURONIKOA Azido hialuroniko konbinatua eta Pollustop® daramatza; poluzioaren aurkako konplexua da azken hori, eta ezkutu gisa jokatzen du giroko kutsaduraren aurrean. Berezko argitasuna itzultzen dio aurpegiari, lagundu egiten du larruazala hidratatzen eta halaxe iraunarazten, eta aurka egiten die zimurrei eta inperfekzioei.

EZINBESTEKO LAGUNA Aurpegirako gandua ua Ur termala dauka %100, zeinak ugari dituen oliogoelementuak, eta freskatu, suspertu eta hidratatu egiten du u larruazala, desagerrarazi rrarazi egiten du tenkatze irudipena eta aparteko erosotasun irudipena eskaintzen du.

44

42-44_Belleza_OK.indd 46

29/7/21 0:20


Lysol mintzo da

club-erako

ETA

ZIENTZIA ETA DIBULGAZIOA INFEKZIO KATEA ETETEKO L

YSOL lankidetzan ari da Osasunean Hezteko Fundazioarekin (FUNDADEPS) etxeetan higiene eta desinfekziorako ohitura onak sustatzeko, eta 130 urteko historia metatu du pandemien aurkako borrokan (Espainiako gripea eta kolera aipa daitezke). Maria Sainz Martin irakasle eta doktoreak azaltzen duenez (Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialista da eta FUNDADEPSeko presidentea), “etxeak garbia eta desinfektatua egon behar du seguru eta babestuta senti gaitezen birus eta bakterio potentzialetatik. Desinfekzioak segurtasun maila handia eskaintzen du etxeko higienean, eta leku batean sortzen diren hondakin organikoak eta ezorganikoak kendu eta segidan egin beharrekoa da”. FUNDADEPSek gomendatzen du gainazalak desinfektatu egin behar direla beharrezkoa den guztietan, eta berdin du eguneroko garbiketa eta desinfekzioa egina badago ere.

Etxe babestuak

DESINFEKZIOAREKIN ZIENTIFIKOKI FROGATUA (1) LYSOL produktu sortak lagundu egiten du etxeetako ongizatea sukalde, komun eta beste gainazal batzuetako desinfekzioari esker, eta gainera, eraginkorra da etxeko ehunak eta arropak higienizatzeko ere. Ez daukate ez lixibarik eta ez fosfatorik, eta ez dute uzten hondakin kimiko erregarririk gainazaletan. Gainera, lagundu egiten dute gainazaletatik ohiko alergenoak desagerrarazten, adibidez hautsaren akaroak, polena edo txakur eta katuen ileak.

Erabilera anitzeko produktu guztiak egokiak dira etxekoa gainazal eta gela guztiak desinfektatzeko. Sukaldean limoia duen formula hauta daiteke, zeinak lagundu egiten duen koipea kentzen, eta komunean, berriz, itsasoko freskotasuna duenak lagundu egiten du karearen eta xaboi orbanen aurka egiten. Sagarra duena ere egokia izan daiteke gainazal horietarako eta beste batzuetarako, adibidez egongelarako eta logeletarako.

(1) Lysolek zientifikoki frogatu du desagerrarazi egiten dituela birus hauek gainazaletan, PN-EN 13697, UNE 14476 arauari jarraiki: Errinobirusa (ohiko hotzeria), A H3N2 Hegazti Influentza eta A H1N1 Influentza (gripea). Pistola desinfektatzaileetarako ere balio du horrek. Informazio gehiago hemen: www.lysol.es

45 BrandedLysol.indd 19

29/7/21 0:14


hilabete honetan

ELKARTASUN ZENTIMOAK

Zuk proposatu nor lagundu, eta denon artean aukeratuko dugu Hitza eta botoa eman nahi dizugu 2022. urteko Elkartasun Kausak hautatzeko. Zuk baino hobeto inork ez dakielako zenbat balio duen irribarre batek. Zuk proposatu, eta guk entzun egingo dizugu. Eta denon artean aukeratuko dugu!

K

einu txikiekin, adibidez ordainlekuan zentimo batzuk emanda, mesede handia egin diezaiokegu gehien behar duenari. Badira hilabete batzuk Elkartasun Zentimoak programaren bidez ari garela zenbait proiektu laguntzen zure elkartasunari eta EROSKIrenari esker. Eskerrak eman nahi dizkizugu zure laguntzagatik. Zure ekarpenek eta EROSKIk horiek osatzeko jarri duenak batuta, bi milioi euro biltzea lortu dugu guztion artean (osotara, 30 milioi ekarpen egin ditu jendeak). Horrela, hobetu egin dugu pandemiaren kalteak jasan dituzten familien elikadura, higienea eta bizi kalitatea, minbizia duten pertsonen familiak lagundu ditugu, garapen bidean dauden herrialdeetara txertoak helarazi

dizkiegu neska-mutilei, bitartekoak jarri ditugu genero bortizkeria jasan duten emakumeentzat eta adingabeko biktimentzat, Siriako haur iheslarientzat, gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonek ere jaso dute gure laguntza, gure auzo eta herrietan etxerik gabe daudenek, egoera zaurgarrian dauden adinekoek... ingurumenak eskatzen duen babesa ahaztu gabe. Erakunde askok eskuratu du laguntza hori eta proiektu asko sendotu da baliabide horiekin. Orain, laguntza egoki iruditzen bazaizu, eskatu nahi dizugu elkartasun proiektuen berri eman diezaguzula guk laguntza emateko, izan herrialde mailako edo nazioarteko proiektu handiak, izan auzoko edo tokiko

46

46-47_Solidaridad_EUS.indd 42

29/7/21 0:10


proiektuak. Guztiak dira interesgarriak, eta ezagutu egin nahi ditugu. Zure ekarpenak guri helarazteko, web bidezko galdetegi erraz bat sortu dugu –QR kodearen bidez sar zaitezke–, eta minututxo batzuk besterik ez duzu beharko betetzeko. Jasotzen ditugun ekarpen guztiekin osatuko dugu heldu den urterako laguntza programa. Horrekin batean, kanal bat ireki dugu GKEek eta elkarteek beren proiektuak aurkeztu ditzaten. EROSKIn iruditzen zaigu parte hartzea eta entzutea direla lehengairik onenak etorkizuna eraikitzeko. Mila esker.

IRAILEAN

LAGUNDU EGOERA ZAURGARRIAN DAUDEN NESKA-MUTILEI ELIKAGAIAK HELARAZTEN

Aukeratu itzazu 2022ko Elkartasun Kausak

GKE bat zara? Aurkeztu zure proiektua

COVID-19ak eragin duen krisiak larritu egin du familia askoren egoera zaurgarria. Hilabete honetan, Save the Children, Meniños eta Educa proiektuak lagunduko ditugu, eta elikadura osasungarri eta kalitatezkoa bermatzeko aukera emango diegu arrisku egoeran dauden familiei. Eskerrik asko!

47

46-47_Solidaridad_EUS.indd 43

29/7/21 0:10


Tenerifek era askotako esperientziak eta helmugak eskaintzen ditu gozatzeko. Hamar arrazoi emango dizkizugu uharte horrekin maitemintzeko. Baina askoz gehiago daude.

bidaiak

10 ezinbestekoak Tenerifen 1

NATURA IDILIKO ETA ZORAGARRIA Uharteak 43 eremu ditu babestuta, eta horien artean Teideko Parke Nazionala, zeina Munduko Ondare izendatu duen Unescok. Anaga eta Tenoko landa parkeetako baso sarriek eta iratze erraldoiek maitagarrien ipuinetara eramango zaituzte... Eta Los Gigantes izeneko itsaslabarrak hipnotizatu egingo zaitu.

Teideko Parke Nazionala

3

AISIALDIA ETA ABENTURA Leku paregabea da kirola eta hainbat jarduera egiteko: kayak-a, windsurf-a, surfa, txirrindularitza, mendi ibilaldiak... Aisialdirako ere eskaintza handia du, era guztietako proposamenekin.

ico -ko Garach na turala u k le igeri

2

HONDARTZA ETA IGERILEKU FRESKAGARRIAK Harea horiko edo beltzeko hondartzak aurkituko dituzu (Playa Jardín, Puerto de la Cruz-en), eta igerileku naturalak, ‘charco’ izena hartzen dutenak (putzuak alegia): Charco de La Laja (San Juan de la Rambla), Charco del Viento (La Guancha) edo Charco La Jaquita (Guía de Isora). (Guía de Isora).

4

ZETAZEOAK BEHATZEA: ESPERIENTZIA SINESTEZINA Hegoaldeko uretan, itsasertzetik hiru miliatara, zetazeoak ikusten dira urteko 365 egunetan. Izurde handien kolonia egonkor bat izaten da Tenerifen, eta 400 kalderoi edo pilotu-izurde ere bai.

48

48-49 Viajes_EUS.indd 48

30/7/21 18:33


Gertu egon. Urrun sentitu

6

5

XARMA DUTEN LEKUAK Santa Cruz-eko eraikin abangoardistekin batean (Tenerifeko Auditoriuma, Calatravak egina, edo Tenerife Espacio de las Artes izenekoa, Herzog eta De Meuron arkitektoena), aski ikusgarriak dira La Lagunako etxe tradizionalak ere, zeinak Gizateriaren Ondare izendatu dituzten, eta ikustekoak dira, halaber, La Orotava-ko, Garachico-ko eta Icod de los Vinos-eko alde zaharrak ere.

7

SUKALDARITZA BIKAINA Sukaldaritza tradizionalak sormenarekin bat egin du, eta kalitate handiko produktuak darabiltza, adibidez atuna, platanoa eta ahuakatea, eta laguntzaile paregabeak ere baditu: jatorri izena daukaten ardoak. Bost jatetxek eskuratu dituzte Michelin izarrak, eta horrek erakusten du zer-nolako maila duen bertako sukaldaritzak.

Siam Park

FAMILIEN PARADISUA Europako ur parkerik handiena hantxe dago, Siam Park izenekoa (Costa Adeje), eta Loro Parque izeneko zoologikoa ere bisitatu daiteke (Puerto de la Cruz-en dago), non animalia espezie asko dagoen; horietaz gain, beste hainbat leku ere badaude haurrekin ongi pasatzeko.

8

TRADIZIOZ BETERIKO MUNDUA Erromeriak dira Kanarietako kulturaren erakusgarririk onenetakoak. Oso gomendagarriak dira Aste Santua (batez ere, La Lagunakoa) eta Corpus Christi eguneko ospakizunak, non nahitaez ikusi beharrekoak diren La Orotavako lore eta harea tapizak. Eta otsailean, Inauteriak uharte osoan.

9

ZERU URDIN ETA ARGIA Planeta osoan leku gutxik eskaintzen dute hain zeru egokia izarrak ikusteko. Han dago Kanarietako Astrofisika Institutuaren egoitza, eta zenbait enpresak jarduerak eskaintzen dituzte gauez zerua eta izarrak behatzeko.

itzuli egingo dizugu

10

GEURE BURUA ETA GORPUTZA ZAINTZEKO Eskaintza paregabea dauka hotel, spa eta welnessetan, lasaitu eta erlaxatu nahi dugunerako, eta osasun arloko azpiegitura osatu eta modernoak ere bai, profesional bikainekin, tratamendu mediko edo kirurgikoren bat hartu nahi dutenentzat.

%5

EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan, eta zerbait gertatzen bada, ezeztatu gasturik gabe.

zure EROSKI club txartelean (1)

(1) %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean 2021eko irailaren 1etik 31ra egindako erreserbetarako eta 2022ko urtarrilaren 31 bitarteko egonaldietarako. Egizu erreserba gure webgunean eta EROSKI Bidaien bulegoetan. Eskaintza ez da metatzen.

49

48-49 Viajes_EUS.indd 49

28/7/21 23:59


Abantaila gehiago Hilabete honetan, gehiago aurreztu eta ongi pasatu Zuen etxean agian iraila izango da oporretan joateko garaia, edo agian oporretatik itzultzeko garaia izango da. Modu batean edo bestean izan, zure neurriko plana aurkituko duzu EROSKI clubgu eskolarako itzulera eramangarriag en. Zenbait ideia proposatuko dizkizugu eramangarriagoa eta dibertigarriagoa izan dadin, eta aurrezteko modua ere emango dizugu gure txartelarekin o ordaintzeagatik bakarrik.

5 € opari zure EROSKI club ordainketa dainketa txartela erabiltzeagatik bakarrik arrik Bai, ongi irakurri duzu. EROSKI club ordainketa a txartelarekin ordaintzeagatik bakarrik, 5 € emango dizkizugu opari. Oso erraza da. Iraileko hilabetetan, EROSKIn 200 € gastatuz gero (1) zure EROSKI club ordainketa a txartelarekin, 5 €-ko aurrezki-kupoia lortuko duzu uzu webgunean edo EROSKI aplikazioan. 2021eko urriaren 11tik 24ra aktibatu ahalko duzu uzu 5 €-ko aurrezki-kupoia areacliente.eroski.es gunean edo EROSKI aplikazioan. Hori bezain erraza da. Oraindik egin ez baduzu, deskargatu ezazu orain EROSKIren aplikazioa edo eman ezazu izena areacliente.eroski.es gunean eta atera etekina sustapen horri.

Oraindik ez al daukazu? Etxetik bertatik eska dezakezu edozein unetan, eroski.es gunean, edo hurbilen daukazun dendan. Gainera, txartel berria egiten duzunean, 10 €-ko aurrezki-kupoi bat eskuratuko duzu ongietorri gisa (2).

5€ Opari

aurrezki-kupoi batean

Doakoa da, ez da sarrerako kuotarik ordaindu behar, ezta mantentze kuotarik ere. Txartel bakarrarekin, ordainketak egin eta club-eko abantaila guztiak eskuratzeko modua izango duzu. Zer-nolako abantailak eskaintzen dituen jakiteko, sar zaitez eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski/ gunean.

10 €

aurrezki-kupoi batean

(1)

Saltoki hauetakoren batean egindako erosketetan: EROSKI hipermerkatuak, EROSKI center edo EROSKI city supermerkatuak, Familia Autozerbitzuak edo on-line supermerkatua (gasolindegietan izan ezik). Ordainketa txartelari atxikitako EROSKI club txartelean sartuko dizkizugu 5 €-ak. 10 €-ko aurrezki-kupoi bat emango zaizu txartel berriarekin, eta eskuratu eta hurrengo bi hilabetetan trukatu beharko duzu, EROSKIren saltokietan gutxienez 10 €-ko erosketa bat eginda. Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela da. (2)

50

50-51_Ventajas.indd 42

28/7/21 23:32


bazkide izateagatik Eraman itzazu etxera Mickey eta bere lagunak Eskolarako edo lanerako itzulera dibertigarriagoa izango da Disney-ko lagunik onenak ondoan izanda. Irailaren 16tik aurrera, zatoz EROSKIra eta opari pila bat lortzeko aukera izango duzu: gosaritako katiluak, botilak, eta abar, eta bi peluxe esklusibo ere bai. Zatoz zure dendara, eta bederatzi eratako opariak aurkituko ditugu. Aukeratu ezazu gehien gustatzen zaizuna, ordainlekuan erakutsi ezazu EROSKI club-eko bazkidea zarela, eta 699 Travel Punturekin edo prezio berezi batean eraman ahalko duzu ale bakoitza (3). Egizu guztien bilduma eta goza ezazu filmetan bezala Disney-ko zure lagunekin.

699

Zure oparia punturekin n rezian truke edo 4,99 €-ko prezio berezian edo 5,99 €-an bakoitza.

© Disney

Haurrentzako botila 699 puntu edo 4,99 € aleak.

Peluxeak 699 puntu edo 5,99 € aleak.

Helduentzako botila 699 puntu edo 5,99 € aleak.

Fruta ontzia 699 puntu edo 4,99 € aleak.

Haurrentzako tuperra 699 puntu edo 4,99 € aleak.

Katiluak 699 puntu edo 4,99 € aleak.

Oraindik ez al zara Familia Plana 0·12-ko kide?

5€

aurreztu hurrengo erosketetan Eta 3 urte egin artean aurreztu

%5

Familia Plana 0·12 programan izena ematen baduzu, deskontu esklusiboak eta aholku erabilgarriak eskuratuko dituzu, zure egunerokoa eta zure familiarena hobetuko dutenak, eta %5 aurreztuko duzu pixoihaletan eta toallatxoetan zuen haurtxoak 3 urte egin arte. Hilabete honetan, gainera, Familia Planeko kide izan eta gutxienez 150 €-ko erosketa eginez gero gure dendetan, 5 €-ko aurrezki-kupoi bat emango dizugu opari zure eremu pribatuan eta/edo EROSKI aplikazioan aktibatu dezazun, baldin eta 50 €-ko edo hortik gorako erosketa bat egiten baduzu urriaren 11 eta 31 artean(4).

Aurreztu nahi? Eman izena hemen: eroski.es/familias012

(3)

2021/11/03a arte balio du edo salgaiak agortu arte. Ikus itzazu baldintzak eroski.es helbidean. (4) 2021/09/30a baino lehen Familia Plana 0·12 programan izena ematen dutenentzat balio du, eta gutxienez 150 €-ko erosketak egin beharko dituzte EROSKI hipermerkatu eta supermerkatuetan iraileko hilean. 2021/10/11tik aurrera aurrezki-kupoi bat izango duzu www.eroski.es/familias012 gunean edo en pañales y toallitas zure EROSKI aplikazioan, eta 5 € sartuko dizkizute zure EROSKI club txartelean 50 €-ren erosketa edo hortik gorakoa egiten duzun lehen aldian, 2021/10/11tik 2021/10/31 bitarte, EROSKIren edozein hipermerkatutan, edo EROSKI center, EROSKI city, Familia eta on-line supermerkatuan.

51

50-51_Ventajas.indd 32

28/7/21 23:32


hilabete honetan

Berria!

Zure erosketa zerrenda Orain askoz ere osatuagoa eta erosoagoa! Hona hemen EROSKI aplikazioa eta haren azken berrikuntzak, erosketak egitean denbora eta dirua aurreztu ditzazun.

EROSKI guztia zure mugikorrean! Aurrezteko eta askoz gehiagorako balio duen aplikazioa! Aurrezki-kupoiak Zure eskuorriak

Deskargatu u n ezazu doan

Tiket digitala Produktuen eskanerra ‘Descubre jugando’ funtzioa EROSKI club txartela 52

53-53_APP_EUS.indd 42

29/7/21 19:09


Supermerkatuko erosketa antolatzea sekula ez da izan hain erosoa eta erraza. Sar zaitez Nire erosketa zerrenda-ren atal berritura aplikazioaren goian ezkerretara dagoen menutik, eta beti eskura eduki ahalko duzu behar duzun guztia funtzionalitate berriei esker:

2. 2. ERANTSI PRODUKTUAK Eroski aplikazioaren bilatzailean eta eskaintzen atalean aurkitzen dituzunez gain, orain eskanerrarekin ere gehitu ahalko dituzu produktuak, audio bidez eta baita... WhatsApp-ekin ere! W

1. SORTU HAINBAT ZERRENDA Nahi adina zerrenda sortu ahalko duzu. Bikoiztu itzazu, ordenatu, berriz izendatu... Antolatu itzazu zure produktu gogokoak erosotasun guztiarekin.

3. ESPORTATU ITZAZU ‘ON-LINE’ SUPERMERKATURA Erosketa txukun-txukun antolatua guztientzat, partekatzeko funtzioari eskerrak, zeinak aukera ematen duen zerrenda partekatu eta familiakoei eta lagunei g bidaltzeko,, eta produktuak zuzenean sartzeko on-line e supermerkatuko gurditxoan.

53

53-53_APP_EUS.indd 43

29/7/21 19:09


EROSKI 70 COLGATE SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/07/21

13:59


EROSKI 70 KAS SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/07/21

14:34


albisteak

Utzi egin diogu urtean 1.100 tona plastiko erabiltzeari E maitza hori lortu dugu material horren erabilera murrizteko hartu dugun konpromisoarekin eta egunero egiten dugun lanarekin, bai ordainlekuetan poltsa gutxiago banatuta eta bai dendako ontzietan eta gure markako produktuetan bilgarri gutxiago erabilita. Erabilera bakarreko plastikoak murrizteko helburuz, 2012. urtean beste era bateko poltsak erabiltzen hasi ginen ordainlekuetan. Ordudanik aukera berri batzuk eskaintzen ditugu: paperezko poltsak, %55etik gora material birziklatuz egindakoak eta poltsa konpostagarriak, zeinak lehendik zituen aukera berrerabilgarriei batu baitzaizkie, hau da, errafiazkoei eta oihalezkoei. Era berean, gure frutategi, arrandegi, ogitegi, urdaitegi eta harategietan poltsa konpostagarriak eskaintzen ditugu, paperezko zorroak

era bai, eta erretiluak plastiko birziklatuz eginak dauden %80an baino gehiagoan; horrekin batean, sare berrerabilgarriak ere baditugu. Ildo horretan berean, lanean jarraitzen dugu gure markako produktu guztien ontziak ekodiseinuaren bidez eginak izan daitezen 2025. urterako, eta ia osorik desagerrarazi ditugu erabilera bakarreko plastikoak (lastotxoak, belarrietako zotzak edo mahai tresnak) eta ordezkatzen ari gara freskagarri latek eta botilek izaten dituzten uztaitxoak eta horien ordez beste ontzi kolektibo batzuk atera ditugu, material birziklatuz edo kartoiz eginak. Plastikoen erabilera murrizteaz gain, birziklatzea eta berrerabiltzea sustatzen dugu, eta alderantzizko logistika prozesuak bultzatzen ditugu gure plataformetatik dendetaraino; era horretan, urtero 3.000 tona plastiko birziklatzea lortzen dugu.

2050. URTEAN NEUTROAK IZANGO GARA KARBONOAN EROSKIn ahalegin handia egiten ari gara berotegi efektuko gasen isuri gordinak zero izan daitezen 2050erako eta, era horretan, karbonoan neutraltasuna lortuko duen lehen banaketa katea izango gara elikagaien arloan. 2017. urtetik, %39 murriztu dugu gure karbono arrastoa. Zero isurien helburua lortzeko, Elikagainegozio eta marketinpraktika arduratsuei buruzko Jokabide Kodera atxiki gara, Europako Batasunak sustatu duena, non zazpi helburu handia ezartzen diren: dieta osasungarri, orekatu eta iraunkorrak sustatzea; alferrik galtzen diren elikagaiak prebenitzea eta gutxitzea; berotegi efektuko gasak gutxitzea eta Europan elikagai katea klimatikoki neutroa izatea; elikagai katea ekonomia zirkularrerantz bihurtzea eta baliabideen erabilera efizientea egitea; ekonomia hazkunde sostengatua, inklusiboa eta iraunkorra izatea; balio kate osoan parte hartzen dutenek lan duina izatea; eta balio iraunkorrak sorraraztea elkarlanaren eta lankidetzaren bitartez.

58

58_Noticias_EUS.indd 58

28/7/21 23:11


EROSKI 70 DANONE OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

28/07/21

12:40


CAPRABO 356 MULTIMARCA CAST OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

27/07/21

13:08


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.