Asmo onak oporretatik BUELTAN
Iraila aldaketen garaia izaten da. Ondo merezitako oporrak atzean utzi, eta lanean eta egunerokoan hasten gara berriz, indarberrituta eta gure asmo eta helburu berriei ekiteko gogoz. Horregatik, ohitura osasungarrien dekalogo bat prestatu dugu oporretatik bueltan hutsetik hasteko. Zuk ere ohitura onekin hasi nahi duzu ikasturte berria? Hartu gogoan!
Elikadura osasungarria egitea proposatzen dizugu: barazki, zuntz eta proteina gehiago jan, ur gehiago edan, fruitu lehor gozo eta osasungarriak jan zizkamizka moduan, eta zergatik ez, aurreztu EROSKI club-eko bazkide izateagatik dituzun eskaintzei eta abantailei esker.
Ohiturak txikitatik hartu behar dira, eta horregatik, hamar urte baino gehiago daramatzagu tailerrak eta ekintzak antolatzen lehen hezkuntzako eskoletan, gure Elikadura Eskolaren bitartez. Haren berri jakin nahi duzu? Animatu eta parte hartu egitasmo honetan: dohainik da, eta familian jaten ikasiko duzu.
Laguntza ere eskatu nahi dizugu datorren urtean laguntzak jasoko dituzten proiektu sozialak aukeratzeko.
GKE bat bazara, ez itxaron gehiago eta hartu parte ‘Elkartasun Zentimoak 2024’ programan. Hain zuzen ere, irailean, bakarrik bizi direnei laguntzera bideratuko dugu programa.
Jarrai iezaguzu
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Hasieratik bertatik, EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.
Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea
Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea
2 5 4 Elikadura orekatua sustatzea
Zenbaki honetan Zenbaki honetan
Haurren gizentasunari aurrea hartzea
Kontsumo arduratsua egiten laguntzea
Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea
1 3 6
Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea
7 10
Argitasunez eta gardentasunez jardutea
Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan. 8 9
Langile garen aldetik geure burua zaintzea
Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea
Azken kontuak
EROSKIREN FINEZZA PIZZA
Buon appetito!
Pizza hauek ore gustagarri eta finfinarekin eginda daude. Tolestuta datoz, eta betiko errezeta bizirik mantentzen dute. Bi zapore daude aukeran: urdaiazpiko egosia pestoarekin eta lau gazta. Kalitate goreneko osagaiak dituzte, ez dute palma gantzik, eta ontziak kartoi gutxiago dauka. Zein dastatuko duzu aurrena? Zabaldu, labean egin, eta kito!
EROSKI BASIC GULICIOSAS
BEROTU ETA KITO!
Badaude azkar eta erraz prestatzen diren platerak, eta horien artean gulak dira nagusi. Huts-hutsik, nahaskia eginda, entsalada epel bat ontzeko, guarnizio moduan...
EROSKI basic
Guliciosas gulak erretilu
berri batean datoz, eta erraz zatitzeko modukoa da. 200 gramoko bi zati ditu eta erraz bereizten dira, zuretzat errazagoa izan dadin.
AZUKRERIK ETA EZTITZAILERIK GABEKO
KOILARAKADA OSASUNGARRIAK
Kefir hitzak ‘bedeinkazio’ esan nahi du turkieraz. Zaporez eta osasunez betetako koilarakadak, azukrerik eta eztitzailerik gabeak. Orain 125 gramoko banakako formatuan datoz. Esne oso pasteurizatuarekin, esnearen proteinekin eta kefirraren ohiko
hartzigarriekin soilik eginak dira. Zapore leuna dute, eta proteina ugari.
Erabili zure errezetetan, edo topping gisa zure postreetan. Berariazko bedeinkazioa eta mendeetako tradizioduna!
Kefir ‘panna cotta’ frutarekin
10 ’ 4 + 2 ordu egonean
‘Panna cotta’ egiteko
• 3 hosto gelatina
• 225 g esne gain (harrotzekoa)
• 2 koilarakada azukre
• 5 ml banilla estraktu
• 300 ml kefir
Hidratatu gelatina ur hotzetan.
Laguntzeko eta apaintzeko
• 2 laranja EROSKI
Natur BIO
• Granada bat EROSKI Natur
• 40 g mahats berde
• Mendafina
Berotu esne gaina azukrearekin eta banilla estraktuarekin kea botatzen hasi arte. Atera sutatik eta diluitu gelatina xukatua. Diluitu denean, erantsi kefirra eta nahasi ongi.
Bota panna cotta pittin bat edalontzietan, eta utzi hoztera bi orduan gutxienez.
Zukutu laranja bat eta moztu bestea ataletan, azala kenduta. Aletu granada eta moztu mahats aleak erditik.
Panna cotta gelifikatu denean, apaindu fruta moztuekin, laranja zuku pittin batekin eta mendafinaren hostoekin.
OHAR DIETETIKOA. Italiako postre ezaguna da panna cotta.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Kefirra daramanez (esne gainarekin batean), zertxobait gutxitu egiten da errezetak osotara duen gantz kopurua, eta gantz saturatuak ere bai; kaloria kopuruak, dena den, handi samarra izaten jarraitzen du. Azukreei dagokienez, zortzi gramo libreak dira errazio bakoitzean (azukrea eta zukua) eta gainerakoak esnekietatik eta fruta osoetatik datoz, eta azken horiek ez dute eragin kaltegarririk.
Egokia da dieta laktobegetarianoetarako.
Trikimailua. Irudian bezala aurkeztuta geldi dadin, jarri ontziak zertxobait etzanda platerak aurkezteko uztai metalikoen gainean edo madalena moldeen gainean.
0,68€ ERRAZIOAK
Udapa mintzo da club-erako
PRINCESA AMANDINE PATATA
Zure errezeta guztietarako g
KLASIKOA
Fina, gozoa eta krematsua da, eta edozein plateretarako egokia. Errezeta guztietarako balio du: gorrituta, salteatuta, gratinatuta, lurrunetan edo labean eginda eta entsaladan jan daiteke. Azal leuna eta erregularra du, eta itxura berezia ematen dio horrek. Samurra da, krematsua, eta zapore bizikoa: kontsumitzaileen lagun bikaina. Zalantzarik gabe, nutrizio balio handikoa da. Egosita, ez du kaloria askorik: 80 kcal/100 gr. 1,5 kg-ko poltsatan saltzen da.
LURRUNETAN PROVENZAKO BELARREKIN
BEL Esp Zap Au be be olio eta kar eg arr pre p
Espainian eta Portugalen Urteko Zaporea saria eskuratu dute. Aurrez lurrunetan prestatuta, beren saltsan eta 2-3 minutuan berotuta jateko prest. Azalarekin, olioarekin, provenzako belarrekin eta gatzarekin datoz, 450 g-ko kartoizko kaxa batean. Oso egokiak dira haragiarekin edo arrainarekin jateko. Aurrez prestatutako produktu erosoa eta kalitate handikoa.
Calvo mintzo da club-erako
CALVOK ERRAZTU EGINGO DIZU BIZITZA
ZURE ALOKAIRUA EDO
HIPOTEKA DOAN URTEBETEZ*
Parte har ezazu 12.000 €-ko azken zozketa handian eta lor itzazu egunero 200 € zure gastuetarako.
Eros itzazu Calvo Erraz Iraultzeko bi produktu, gorde itzazu parte hartzeko tiketak eta ZORTE ON! Unean bertan jakingo duzu 200 €-ko laguntza irabazi duzun, eta zure partaidetza 12.000 €-ko azken zozketa handian sartuko da.
Geldiarazi zure seme-alaben miopia, eta ez beren etorkizuna
Presta zaitez ikasturte berrirako! Zure semeak edo alabak miopia badu, ez kezkatu, bada irtenbide bat miopiak okerrera egin ez dezan. Zoaz gertuen duzun EROSKIren optikara, eta eskatu MiSight¨ 1 day erabili eta botatzeko lentillak. Seguruak eta
erosoak dira, zure seme-alabei ondo ikusten lagunduko die eta miopiak ez die okerrera egingo*. Izan konfiantza EROSKIko adituekin: zure familiak ikusmen arazorik eta kezkarik gabe hasiko du ikasturte berria. Ez gehiago itxaron, zatoz gure optikara!
zat
Pipitak benetan maite dituztenentzat
Grefusaren pipitarik handienak. Errezeta berezi batekin eginak dira, oliba olio pittin batekin eta itsasoko gatzarekin; zapore eta itxura paregabea ematen die horrek.
ONDOREN OPORREN HUTSETIK HASI
10 ohitura osasungarri zure elikadura goitik behera berritzeko udako oporren ondoren.
Udako oporren ondoren, iluntzean poteoan, terrazetan, lagunekin eta familiarekin mokadutxoak jaten ibili ondoren, berriz lanean eta eskolan hasi behar dugu, eta hobe baikortasunez egiten badugu. Aukera bikaina da ohitura egokiak hartzeko. Zuretzat errazagoa izan dadin, ohitura osasungarrien dekalogo bat prestatu dugu oporren ondoren hutsetik hasteko.
Elikadura osasungarriak esan nahi du barazki eta zuntz gehiago jatea, ura edatea beti, proteinak eta gantzak ondo
aukeratzea eta azukrearen eta gatzaren ordez beste alternatiba batzuk bilatzea zure errezetetarako. Gure gomendioekin, elikadura ohitura egokiak hartuko dituzu irailaren hasieratik, modu praktiko eta erraz batean.
Ikusi nola egin dezakezun erosketa osasungarriago bat, eta prezio onean gainera. Maiteminezko saskian 1.000 produktu baino gehiago dituzu aukeran, gure erosketa-txartelak ere baliatu ditzakezu, BEZik gabeko egunak, Travel puntuak... Martxan hasteko prest?
hilabete honetan
1BERDEARI
KOSK
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren arabera, Espainiako
herritar bakoitzak
57,9 kilo barazki
jaten ditu urtean batez beste, 158 gramo inguru egunean, Italiako piper bat adina.
Garai honetan letxuga, eskarola, borokolia eta aza, piperra, kalabazina, luzokerra, lekak, tomatea... ugari izaten da. Horrela bai erraza berdeari kosk egitea irailean! Zuntza, bitaminak eta mineralak dituztenez,
osasuna zaintzeko ezin hobeak dira, eta ingurumena zaintzeko ere bai. Mediterranear dietan, planetarian, dieta beganoan, begetarianoan eta Harvard plateraren moduko proposamenetan, barazkiak dira nagusi. Jan ezazu gutxieneko
barazki kantitate bat egunean -horietako bat gordinik -, eta bete zure erosketa saskia sasoiko eta bertako produktuekin: gure fruta dendetan puntu-puntuan eta maitemintzeko moduko prezioetan dituzu eskura.
Aukeratu sasoiko barazkiak eta zure inguruko ekoizleak. Osasungarriak, jasangarriak eta prezio onean. Ba al dakizu 50 EROSKI Natur fruta eta barazki baino gehiago ditugula GGN ziurtagiriarekin?
Zergatik aukeratu GGN ziurtagiria?
Ziurtagiri horri esker ziurtatuta daukagu jakiak ura modu arduratsuan erabiliz eta ingurumena zainduz landu direla, segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz bai uzta biltzeko orduan eta bai ontziratzeko eta gordetzeko orduan ere.
Langileen osasuna eta segurtasuna zaindu direla ere bermatzen du.
EZ DAUKAZU ASTIRIK?
KONTSERBAK
Ez badaukazu sukalderako astirik baina modu osasungarrian jan nahi baduzu, barazki kontserbak aukera bikaina dira zuretzat, di-da batean prestatuko dituzu plater arin eta nutritibo askoak. Ebakita, puskatan, salteatuta, menestrak edo erregosteko nahasketak. EROSKIren barazki izoztuak puntu-puntuan zeudela bildutakoak dira, eta balio nutritiboa gordetzen dute.
JATEKO PREST
IZOZTUAK
ERREZETA ORIGINALAK
Barazkiak nutrizio piramidearen oinarria dira, eta lehen pausoa
osasuna zaindu eta
pisua kontrolatzeko.
Hautsi zure errutina, eta prestatu tallarin ‘faltsu’ batzuk edo lasagna
bat kalabazinarekin, azenarioarekin edo
Probatu al dituzu gure entsaladak? EROSKI markak aukera zabala eskaintzen du, ireki eta jateko prest dituzu. Urteko garai honetan ederki sartuko zaizkigu ontziratutako barazkiak ere, mikrouhin labean berotu, lurrunetan egin edo gordinik jateko primerakoak. Pistoa ere baduzu aukeran.
kalabazarekin: pastaren
ordezko bikainak dira.
Pizzaren oinarria zuk zeuk
ere egin dezakezu, azalorea
txikituta, arrautzak eta
almendra irina erabilita.
Askatu irudimena!
hilabete honetan
Batata, ziazerba eta perretxikoen pastela
1 h4
• Batata bat
• 60 ml oliba olio birjina estra
• 60 g agabe ziropa
• Tipula bat
• Askoratiko perretxikoak, 200 g
• 80 g ziazerba
• Filo pasta edo hostorea, 10 xafla
• Gatza eta piperbeltz beltza
• Provenzako belarrak
Jarri labea berotzen 180º-tan.
Ebaki batata xerra finetan, busti ondo olioarekin, eta eman gatza, piperbeltza, provenzako belarrak eta agabe ziropa pixka bat. Zabaldu labeko erretilu batean, eta erre labean 25 minutuz.
Ebaki tipula juliana eran, eta txikitu perretxikoak ere. Erregosi tipula zartagin batean oliba olioarekin, su txikian, eta gardentzen denean, bota ziropa pixka bat. Eduki sutan tipula karamelizatzen den arte. Eginda dagoenean, gehitu perretxikoak eta gorritu horiek ere.
Zabaldu filo orearen xaflak, eta jarri horietako lau lehendik koipeztatutako laberako moduko molde baten oinarrian.
Jarraian, eman olioa oreari, eta egin geruza bat batata errearekin. Jarri filo orearen bi xafla gainean, eman olioa, eta egin beste geruza bat tipularekin eta perretxikoekin. Jarri
ERRAZIO BATEK DAUKA:
ziazerbak ere gainean. Egin berriz prozesua barazkiak amaitu arte.
Itxi pastela filo orearen beste lau xaflarekin, eta koipeztatu ondo gainaldea, gorritu dadin. Gehitu ezti haritxo batzuk, eta apaindu intxaurrekin, txikituta.
Azkenik, sartu labean beste 40 minutuz 180º-tan, eta atera platerera pastela puskatan eginda.
OHAR DIETETIKOA Askatu irudimena! Askotariko betegarriak erabili daitezke errezeta honetan, eta hozkailuan dituzun soberakinak apropetxatu ditzakezu horiek egiteko; horrela ez zaizu ezer alferrik galduko. Hori bai, neurrian, plater honek energia asko ematen baitu, eta irin finduak ditu.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Karbohidratoak ematen ditu gehien bat, oreak eta batatak asko baitituzte.
0,99 €
OREKATU ZURE ZUNTZA
NOLA LORTU EGUNEAN
Zuntza frutetan, lekaleetan eta osoko zerealetan dago batik bat, eta gure dietaren parte izan behar du. Zeure burua zaindu nahi baduzu, zuntza hartu beharra duzu. Bihotz-hodien osasuna hobetzen du, kolesterol maila ere bai, hesteetako igarotze prozesua orekatzen du, asebete egiten gaitu... Eta, hala ere, Espainiako Bihotzaren
Fundazioaren arabera, herritarren %93,2-98,5ek ez dute gomendatutako gutxienekoa hartzen: 25 gramo egunean. Ikusi zer jakik duten zuntza, eta ez izan ehuneko horren parte.
+ FRUTA
Naturala edo izoztua! Egiezu
kosk. Ez da
komeni zuku eginda edo
likuatuta hartzea, hor galdu egiten
baita zuntzaren zati bat.
eta osoko du. Zeure a har tu suna eetako Bihotzaren n ekoa har tzen: k duten zuntza, e
30 g zuntz HARTZEA Begiratu taula honetan
FRUITU LEHORRAK ETA HAZIAK
Almendrak (eskukada txiki bat/25 g) = 3,1 g.
Pistatxoak (eskukada bat/49 pistatxo) = 2,9 g.
Ekilore pipitak (eskukada bat/25 g) = 2,8 g.
Sesamo haziak (25 g) = 2,7 g.
LEKALEAK
Garbantzuak (125 g) = 6,8 g.
Lekak (125 g) = 6,1 g.
Dilistak (125 g) = 5,5 g.
Ilarrak (80 g) = 4,2 g.
FRUTA
Aguakatea (bat/150 g) = 6,8 g.
LEKALEAK
Edozein direla ere
gehien gustatzen
zaizkizun lekaleak, gure dendetan modu askotara aurkituko
dituzu: ontziratu gabe, lehortuta, egosita eta lehendik prestatuta, berotu eta jateko prest.
+ OSOKO ZEREALAK
Ogia, pasta, arroza, irina edo gosaritarako zerealak... Hobe
osokoak badira! Zuntza ez ezik, proteinak, mineralak eta B
taldeko bitaminak edo antioxidatzaileak ere ematen dituzte.
Aranpasa (2/25 g) = 4,1 g.
Udarea (bat/150 g) = 3,5 g.
Mugurdiak (80 g) = 2,7 g.
BARAZKIAK
Aza (80 g) = 3,3 g.
Brokolia (80 g) = 3,2 g.
Azenarioa (80 g) = 3,1 g.
Ziazerba (80 g) = 1,7 g.
ZEREALAK
Osoko ogia
(xerra bat) = 2,8 g.
Garizko eta zekalezko ama
orearekin egindako ogia (xerra bat) = 2 g.
Oloa (40 g) = 3,1 g.
Artozko krispeta gaziak (25 g) = 2,7 g.
hilabete honetan
Muskuilu beteak
• Koilarakada erdi oliba olio birjina estra (muskuilu beteak frijituta prestatu nahi baditugu, olio gehiago beharko dugu; labean edo aire-frijigailu batean egiten baditugu, beste koilarakada erdi batekin igurtziko ditugu)
• Gatza eta piperbeltza
• Tipula bat eta piper gorri erdi bat
• 150 g ganba
• Kilo erdi muskuilu
• Baratxuri atal bat eta kaiena erdi bat xehatuta
0,57 € ERRAZIOAK
• Bi koilarakada tomate frijitu
• Ogi birrindua
• Arrautza bat
• 250 ml bexamel
Garbitu muskuiluak eta egosi lurrunetan. Kendu haragia muskuiluei, eta gorde oskola. Iragazi muskuiluak egosteko erabilitako ura, eta gorde hori ere.
Xehatu muskuiluen eta ganben haragia. Jarri koilarakada erdi bat oliba olio birjina estra zartagin batean, eta erregosi baratxuria, tipula eta piper gorria. Gehitu ganben eta muskuiluen haragia ere.
Eragin ondo eta bota muskuiluak irakiteko erabilitako ura, baso erdi bat. Gehitu tomate frijitua eta kaiena ere. Utzi su eztitan urritu arte.
Nahasi betegarria bexamelarekin, eta bete oskolak nahasketa horrekin. Utzi hozten.
Birrineztatu arrautza irabiatuarekin eta ogi birrindu pixka batekin. Hiru modu daude muskuilu beteak egiteko: frijitu doratzen diren arte (hori da modu tradizionala), labean erre 180º-tan, beroak goitik eta behetik ematen diela, edo aire-frijigailu batean prestatu.
OHAR DIETETIKOA ‘Tigreak’, muskuilu beteak, muskuiluen kroketak... Hainbat modu daude mokadutxo klasiko hau izendatzeko.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Itsaskiek kalitate oneko proteinak ematen dituzte, eta bexamelak, gantzak. Frijitu beharrean labean edo aire-frijigailu batean eginez gero, osasungarriagoa da errezeta. Trikimailua. Igurtzi ondo oskolak ahalik eta
EGIZU ETXEAN!
Sagar zaporeko EROSKI ura
URA zure lagunik onena
Kolorerik eta zaporerik gabea, baina ze gozoa! Ura izan dadila zure edaria, eta zapore gehiago nahi baduzu, EROSKIn ideiak emango dizkizugu. Gure dendetan behar duzun guztia aurkituko duzu
infusioak egiteko, ura lurrintzeko, kafe hotz edo te izoztu bat prestatzeko, ur gasdunarekin eta limoi pixka batekin freskagarri bat egiteko, etab. Oso egokiak dira hidratatzeko behar handia dugun egunetarako.
Jengibrea limoiarekin, te berdea eta BIO kamamila
Infusio hotzak
Te berdearen infusio izoztua mendafinarekin, ahabien infusioa limoiarekin, edo gereziekin eta mendarekin egina.Etxean prestatu dezakezu gure EROSKI infusioekin, edo hotzak hartu nahiago baduzu.
Ur gasduna
URAREN KONTSUMOA:
ZER DA EGIA ETA ZER MITOA?
Edari honek eferbeszentzia mantentzen du, freskagarriagoa da, mineral asko ditu eta ez dauka ez azukrerik eta ez kaloriarik.
Hotz-hotza eta limoi pixka batekin primerakoa da!
EROSKI ur gasduna
Limoi zaporeko EROSKI ura
ZAPOREDUNAK
Zaporedun urek, infusioek eta frutadunek ez dute azukre gehigarririk, baina tarteka soilik hartu behar dira; izan ere, ura da, baina askok aromatizatzaile, kontserbatzaile eta edulkoratzaile artifizialak dituzte. Limoizkoak, sagarrarenak, ananazkoak, mendafin zaporekoak...
Ur naturalari zapore handiagoa emateko eta edari osasungarri bat prestatzeko, sartu sasoiko frutak eta barazkiak laukitxotan eginda ur pitxer batean, eta sartu belar usaintsuak ere, ukitu desberdina ematen diote eta. Gure fruta dendatan dituzu! Ordu batzuk izozkailuan eduki ondoren, hartzeko moduan egongo da.
Frutak: Meloia, sandia, melokotoia, limoia, sagarra...
Gomendioa: fruta gero eta helduagoa izan, orduan eta zapore eta gozotasun handiagoa emango dio urari.
Barazkiak: luzokerra, azenarioa, jenjibrea edo apioa.
Belar usaintsuak eta
espeziak: menda, erromeroa, ezkaia, mendafina, albahaka edo banilla.
GURE ERREZETA
Ura, luzokerra, limoia eta albahaka. Ezin hobea eta oso freskagarria!
#EROSKI trikimailua: ez bota zakarretara fruten eta barazkien azalak. Erabili urari zaporea emateko!
hilabete honetan
MOKADUTXO arduratsuak
4
ERABILI BENTO BOX ZUK ERE!
Boladan daude. Japoniarren moduko jakiontzi hauek hiru edo lau konpartimentu dituzte, errazio txikiak sartzeko modukoak. Hala, erraza eta dibertigarria da modu osasungarrian jatea. ‘Modu osasungarrian jateko platera’ gidari kasu eginez, eman tokirik handiena barazkiei, eta konpartimenturik txikienetan, sartu osoko zerealak, proteina duen zerbait eta baita fruta ere.
SUNNGAARR R R IA A
OHITURA OSASUNGARRIA
IZAN DAITEKE
Mokadutxo osasungarria, kaloria gutxikoa eta asetzeko modukoa. Bai, badira halakoak ere! Fruitu lehorrak, ozpinkiak, jogurt bat frutarekin edo haziekin, azenarioa, apioa, luzokerra hummusarekin edo labean erretako garbantzuak: zer deritzozu? Gozatzea eta zeure burua zaintzea bateragarriak dira!
Minutu bat baino gutxiago Nahiago baduzu sukaldean egin...
• 400 g garbantzu egosi
• 60 ml oliba olio
• Koilarakadatxo erdi baratxuri hauts
• 2 koilarakadatxo piperrauts gozo
• Koilarakadatxo bat curry
• Koilarakadatxo erdi kumino
Xukatu garbantzu egosiak eta ondo garbitu.
Jarri ontzi batean oliba olioarekin, baratxuriarekin, piperrautsarekin, curryarekin eta kominoarekin.
Nahasi ondo eta zabaldu aire-frijigailuaren ontzian, laberako paper baten gainean.
Sartu frijigailuan 190º-tan 25 minutuz, edo kurruskatsu geratzen diren arte.
Zizka-mizka moduan, entsaladetan topping gisa erabiltzeko edo edozein plater laguntzeko.
OHAR DIETETIKOA Zizka-mizka gozo eta osasungarri honekin, landare proteinak eta lekaleak sartuko ditugu gure dietan. Nutrizio arloko ezaugarriak. Garbantzuek kalitate oneko proteinak dituzte, eta baita hidratoak, zuntza, mineralak eta bitaminak ere: hala nola E bitamina, azido folikoa, kaltzioa, burdina, potasioa, magnesioa eta fosforoa. Badakizu lekaleak oso onak direla gure organismoarentzat: beraz, zergatik ez lekale gehiago jan? Gomendagarria da astean gutxienez lau aldiz lekaleak jatea.
0,38 €
hilabete honetan
• 400 g arrain zuri, azalik eta hezurrik gabe
• 200 g ganba
• Porru erdi bat eta tipulin erdi bat
• 4 arrautza (L tamainakoak)
• 200 ml esnegain (%18 mg)
• 60 ml tomate frijitu
• Koilarakada erdi oliba olio birjina estra
• Gatza, piperbeltza (ehotu berria) eta intxaur muskatua
Apaintzeko
• Saltsa arrosa edo maionesa, 2-3 koilarakada
• 4 ganba zurituta
• Galeperraren arrautzak egosita, 2
• 2 tomate (cherry erakoak)
• Perrexila
Jarri labea berotzen 190º-tan, beroa goitik eta behetik ematen diola. Sartu urez betetako erretilu bat labean.
Erregosi porrua eta tipulina zartagin batean olio pixka batekin.
Zuritu eta egosi arraina eta ganbak. Izoztua bada, desizoztu egin beharko dugu aurrena.
Xehatu arraina eta nahasi erregositako barazkiekin, tomatearekin, esnegainarekin eta arrautzekin. Eman gatza eta piperra, eta birrindu krema homogeneo bat lortu arte.
Bildu laberako moduko molde bat labeko paperarekin, eta bota nahasketa horra. Estali aluminiozko paperarekin.
Labean egin maria bainuan, 50 minutuz. Eginda dagoen jakiteko, sartu orratz bat erdian: orratza garbi ateratzen bada, eginda dago.
Utzi hozten giroko tenperaturan. Zerbitzatu baino 2-3 ordu lehenago, sartu izozkailuan. Aurreko egunean sartzen badugu, hobe.
Atera moldetik. Horretarako, erabili labana bat izkinak askatzeko, eta eman buelta erretiluari. Apaindu saltsa arrosarekin, ganbekin, cherry tomateekin, galeperraren arrautza egosiekin eta perrexil xehatuarekin.
OHAR DIETETIKOA Errezeta freskoa eta gozoa, oso egokia lehendik prestatuta edukitzeko. Animatu eta probatu arrain mota desberdinekin!
Nutrizio arloko ezaugarriak. Kalitate oneko proteinak ematen ditu plater honek, eta esnegainak eta arrautzak gantzak ere ematen dituzte. Barazkiekin, entsalada batekin edo gazpatxoarekin lagundu dezakezu.
ESAN BAIETZ PROTEINEI
Harvardeko
Osasun Publikoko
Eskolako nutrizio arloko adituek proteinei ematen diete ‘plater osasungarriaren’ laurdena. Nutrizionista guztien ahotan daude... Zergatik? Osasunerako onura asko dituztelako. Zelulak, ehunak, entzimak, neurotransmisoreak eta hormonak sortzen laguntzen dute, eta gainera, asebete
egiten gaituzte. Hitz egin dezagun proteinei buruz. Berdin dio nondik datozen, arrautzetatik, haragitik, esnetik eta esnekietatik, arrainetik... Animalia-jatorriko proteinek kalitate biologiko handia dute, eta, landarejatorrikoek ez bezala, organismoak sortu ezin dituen oinarrizko aminoazido guztiak dituzte. Horregatik da hain garrantzitsua proteinak hartzea.
SENDOTASUNA
ETA PURUTASUNA
Bi arrazoi sendo arraina jateko. Arrainaren haragia trinkoa da, eta ur purutan hazten dira: freskoak, zapore handikoak eta arduraz harrapatuak. Halakoxeak dira
EROSKI Natur izokinak, lupiak, urraburuak eta burbinak. GGN ziurtagiria dute, eta horrek esan nahi du oso denbora gutxi pasatzen dela harrapatzen direnetik gure arrandegietara iristen diren arte. Proteinak, bitaminak eta mineralak dituzte, eta hori gehigarri bat da zure platerentzat.
Zure veggie aukera
Lekaleek, fruitu lehorrek eta haziek proteinak dituzte. Osasuna zaindu nahi baduzu, animaliak errespetatu, ingurumena zaindu edo besterik gabe dieta begetarianoak nahiago badituzu edo haragi gutxiago jan nahi baduzu, landarejatorriko proteinak aukera ezin hobea dira.
EROSKI SELEQTIA garbantzu egosiak, EROSKI BIO chia haziak eta EROSKI hur txigortuak
PROTEINA
Dasta itzazu proteina gehigarriak dituzten
EROSKI produktuak
Banilla irabiakia, Gazta
xerrak eta Txokolate
zaporeko budina
Txerri azpizuna sagar karamelizatuarekin
1,21 € ERRAZIOAK
• 2 txerri azpizun (600g)
• 200 ml barazki salda
• 30 ml oliba olio birjina estra
• Gatza eta piperbeltza
• 300 g tipula
Sagarra karamelizatzeko:
• 500 g sagar
• 30 g gurin
• Piperbeltza
Eman gatza eta piperbeltza azpizunei.
Zuritu eta moztu tipula juliana eran, eta egin oinarri moduko bat horrekin labeko erretilu batean.
Gorritu azpizunak zartagin batean su handitan, 2 minutu alde bakoitza.
Jarri haragia labeko erretiluan eta bota barazki saldaren erdia ere.
Jarri labea berotzen 180º-tan, eta egin haragia 20 minutuz. 10 minutu pasatutakoan, eman buelta azpizunari, eta bota salda pixka bat gehiago, behar badu.
Zuritu eta moztu sagarra xafla finetan. Egin zartagin batean gurinarekin, su eztitan, 30 bat minutuz. Azukrea botatzen
badiogu, prozesua azkarragoa izango da eta azkarrago karamelizatuko da.
Atera azpizuna platerera, eta zerbitzatu bere saldarekin eta sagar karamelizatuarekin.
OHAR DIETETIKOA. Azpizuna haragiaren zatirik onenetako bat da, goza ezazu.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Txerri haragia, barazkiak eta fruta dituenez, plater honek kalitate oneko proteinak eta gantzak emango dizkigu. Gogoan izan: azpizuna zatirik giharrenetako bat da. Neurrian kontsumitu.
Trikimailua. Gantz saturatu eta energia gutxiago izatea nahi baduzu, zer iruditzen zaizu sagarra karamelizatu beharrean sagar krema bat egitea?
B D E C
NUTRI-SCORE A ERRAZIO BATEK DAUKA:
Erabili oliba olioa beste gantz begetalen ordez, bai gatzozpintzeko eta bai sukalderako. Utzi gosaritako gurina asteburuetarako bakarrik. Egunerokoan, hobe oliba olioa erabiltzea.
GANTZAK ARRASTOAN SARTZEKO
Urteetan deabruaren pare ikusi ditugu gantzak, eta esan izan da gizentasunaren kausa nagusietako bat gantzak jatea dela, baina beharrezkoak ditugu gure organismoak ondo funtziona dezan, eta ase egiten gaituzte gainera. Hona hemen zenbait gomendio gantzei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta arrastoan sartuta edukitzeko.
GABEAK
Gure EROSKI produktuak %100 palma gantzik gabeak dira. Olio horren ordez, aukera osasungarriagoak erabili ditugu, zaporea eta prezioa ahaztu gabe. 2013an hasi ginen horretan lanean. Izan ere, konpromisoa hartu genuen nutrizio-balio handiagoko produktuak eskaintzeko. Horretarako, elikadura osasungarria eta orekatua prezio egokian eskaini nahi izan dugu, gure EROSKI markaren bidez.
Arkumeak, txerriaren zati batzuek eta behi haragiak gantz asko dituzte: utzi horiek egun berezietarako, eta aukeratu haragi zuriak egunerokorako.
Txigorkietan eta ogitartekoetan hestebeteak erabili beharrean, jarri aguakatea, perretxikoen nahaskia, hummusa, tomate eta gazta xerra batzuk, indioilarra...
Aukeratu fruitu lehor txigortuak edo gordinak, eta erabili haziak zure entsaladetan, txigorkietan, jogurtetan...
Hobe da gazta berria jatea, esne erdigaingabetua hartzea eta gantz eta gatz gutxi dituzten esnekiak aukeratzea.
hilabete honetan
ZENBAT ETA GUTXIAGO ORDUAN ETA GEHIAGO
ZURE PLATERETAN
GATZ ETA AZUKRE
GUTXIAGO ERABILTZEKO GOMENDIOAK
Gutxitu
gatz eta azukre kontsumoa zure egunerokoan. Ez da zaila. Hemen dituzu zenbait trikimailu.
Erabili datilak, kanela edo platano helduak zure postreak gozatzeko. Aldaketa txiki horiek on egingo diote zure osasunari.
EROSKIn datil mota preziatuenetakoa daukagu, medjoul datila. Handiagoak dira, azal meheagoa eta koipetsuagoa dute, eta oso nutritiboak dira. Datilek zuntz asko dute -ale batek 1,8 gramo ditu -, eta gantz gutxi. E bitamina, azido folikoa, burdina, magnesioa eta potasioa ere badituzte.
Jaki freskoak eta naturalak kontsumitu.
Erabili espeziak edo belar usaintsuak.
Prestatu jakiak labean, lurrunetan, salteatuta...
Gatza bukaeran eman (ez prestatu baino lehen).
Itsasoko gatza erabili (zapore handiagoa du).
Ehotu haziak erraz asko, eta sartu zure plateretan espezia ukitu bat emateko.
Gatzaren ordez, erabili espeziak entsaladak egiteko, haragiari emateko, arroza eta pasta egiteko... Zaporea ematen dute, eta jakien zaporea bizitzen dute tentsioari kalterik egin gabe!
Ondo egin lo eta ariketa fi sikoa egin
Lo egitea, ariketa fisikoa egitea eta dieta osasungarria egitea oinarri-oinarrizkoak dira osasunerako eta ongizaterako. Ohitura hartu oinez ibiltzeko edo kirolen bat praktikatzeko, eta gutxienez zazpi ordu egin lo.
Hobe jakiak gezak izatea, gatz eta azukre gehiegi erabiltzea baino.
Azukrearen ordez, erabili kanela, datilak...
Fruta ere gozagarria da.
Ahal dela, ez edan freskagarririk, ura baizik.
Irakurri etiketetan datorren nutrizio informazioa.
Hur eta kanela krema
• 400 g hur txigortu
• Koilarakadatxo eta erdi kanela hauts
• Gatz pittin bat
Pistatxo eta kaiena krema
• 400 g pistatxo gordin, gatzik gabeak eta zurituak
• Koilarakadatxo bat ekilore olio (aukerakoa)
• Koilarakadatxo laurden gatz
• 2 kaiena ertain edo koilarakadatxo erdi kaiena eho
• Limoi baten zukua
Txigortu fruitu lehorrak labean 180 ºC-an 10 minutuz, beroa goitik eta behetik ematen duela.
Birrindu irabiagailuarekin fruitu lehorrak eta gainerako osagaiak, pasta bat eratu eta olioa ateratzen den arte.
Prozesu horrek 15-20 minutu hartuko ditu, irabiagailuak zenbateko potentzia duen. Motorra gelditu egin beharko dugu eta ontziaren alboetan gelditzen den nahastura espatula batekin beherantz jaitsi beharko dugu.
Gorde beirazko poto hermetiko batean.
OHAR DIETETIKOA. Fruitu lehorrek dituzten onura guztiak berekin dituzte.
Ba al zenekien...? C bitaminak lagundu egiten du landare jatorriko burdina xurgatzen, eta, beraz, krema hauek laguntzeko, fruta batzuk oso egokiak izan daitezke (zitrikoak, marrubiak edo kiwiak), edo osoko txigorki bat ere jar daiteke tomatez igurtzia.
Hur eta kanela krema
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
Pistatxo eta kaiena krema
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
hilabete honetan
QUICHE TXIKIAK
4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 20 MIN
10 ml oliba olio birjina estra
70 g brokoli eta tipulin erdi bat
Indioilarraren urdaiazpiko
egosia, 50 g
80 g emmental gazta (birrina)
2 arrautza
100 ml esne lurrundu
Laguntzeko, fruta
1. PAUSOA
Jarri labea berotzen 180º-tan. Moztu ore hautsia zirkulutan (quiche txikiak baino zertxobait handiagoak), eta eman olio pixka bat.
2. PAUSOA
Txikitu brokolia eta tipulina, eta moztu indioilarra laukitxo txiki-txikitan. Nahasi ontzi batean arrautza, gazta eta esnea. Gehitu lehenagoko osagaiak eta nahasi.
4. PAUSOA
Bota nahasketa orearen
gainean, eta eduki beste 10-15 minutuz labean. Utzi hozten, atera moldetik eta jarri sasoiko fruta laguntzeko.
Jarri orea molde bakoitzean, eta kendu izkinetan soberan geratzen dena. Orea puztu ez dadin, ziztatu oinarria sardexka batekin, eta labeko paperaren gainean, bota garbantzu lehorrak gainetik. Eduki labean 10 minutuz. Kendu garbantzuak eta papera.
OHAR DIETETIKOA
Quiche-a noizean behin bakarrik jan behar da, ore hautsiak gantz asko baititu. Anima zaitez eta egizu etxean.
Ba al dakizu...?
Jakiak arrautzekin prestatzen baditugu, arrisku handiagoa dute kutsatzeko. Gorde arrautzak hozkailuan, eta inoiz ez utzi bi ordu baino gehiago giroko tenperaturan.
Osasungarria eta jasangarria POSIBLE DA
Ez ahaztu: elikadura osasungarria naturarentzat ere onuragarria izatea posible da. Planeta zaintzeko, bete gomendio hauek zure erosketa saskia betetzean.
SAIATU
JAKIAK ALFERRIK
EZ GALTZEN
Modu asko daude hori egiteko:
Jaki freskoak, BERTAKOAK ETA
koak, OAK ETA
SASOIKOAK
kontsumitu
Kalitatezko produktuz beteko duzu saskia, eta kutsadura gutxitzen lagunduko duzu -bertako produktuak erosita garraioaren aztarna murriztuko dugu -. Gainera, zure inguruko ekonomiari mesede egingo diozu. EROSKI markaren barruan bertako
1.800 produktu daude, eta beste
OAK tu roduktuz utxitzen uzu -ber tako erosita aztarna murriztuko era, zure mesede diozu. aren ktu daude, eta beste
Hasteko, zer iruditzen ‘fruta zatarrak’ erosten hastea? Duela zazpi urte hasi ginen gure dendetan itxura edo tamaina eskasa duten frutak eta barazkiak merkeago saltzeko kanpainak egiten. Kalitatea barruan dago! Aukeratu iraungitzear dauden jakiak: alferrik galtzea eragozteaz gain, %10-40 inguru aurreztuko duzu.
3.678 produktuk kalitate eta jatorri zigilua dute –JIB, AGB, etab.–.
ktuk –JIB, AGB, etab.–.
Bilatu gure aplikazioan Too Good to Go eta eskuratu gure produktu sortaren bat: 12 €-ko balioa dute, baina 3,99 €-an ditugu.
PLASTIKORIK GABE, ASKOZ HOBE
KORIK
2022an, EROSKIk 14 milioi jatordu eman zizkien gizarte erakundeei.
Ahal duzun guztietan, ontziratu gabeko jakiak aukeratu. EROSKIn lanean ari gara eskaintza hori handitzeko eta 2025ean gure markako ontziak %100 birziklagarriak izan daitezen.
ontziratu
atu. EROSKIn lanean ari za hori handitzeko eta e markako ontziak %100 k izan daitezen.
Ez kontsumitu produktu ultraprozesatu asko
Gainera, soberan geratzen zaizkigun jakiak lehengai gisa erabiltzen dira irinak, olioak eta animealientzako pentsuak egiteko.
Irailaren 27tik urriaren 3ra, ospa ezazu gurekin Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako Astea
hilabete honetan
Pasta berenjenarekin, piper errearekin eta ricottarekin
• Berenjena 1 eta tipula 1
• Piper gorri handi bat
• 100 g ricotta gazta edo gaztanbera
• 400 g pasta
• 30 g almendra txigortu
• Koilarakadatxo bat oliba olio birjina estra
• Gatza, piperbeltza eta perrexila
Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Moztu berenjenak laukitxotan, piperrak zerrendatan eta tipula juliana eran, lodi samar. Eman oliba olioa, gatza eta piperbeltza, eta eduki labean 20 bat minutuz. Eragin tarteka.
Jarri ura gatzarekin eltze batean, eta irakiten duenean, egosi pasta ontzian
jartzen duen denboran. Xukatu eta gorde egosteko erabilitako uraren 100 ml.
Saltsa prestatzeko, bota ontzi batera labean erretako berenjena eta piperra (erdia bakarrik), tipula, ricotta gazta edo gaztanbera, pasta egosteko erabilitako ura, gatza eta piperbeltza, eta birrindu dena.
Nahasi saltsa hori pastarekin zartagin batean, eta bota soberan geratutako berenjena eta piperra. Eragin ondo eta atera platerera.
Apaintzeko, jarri perrexila txiki-txiki eginda eta almendra txigortuak puskatan eginda.
OHAR DIETETIKOA. Pasta errezeta hau maiteminezko saskian dituzun produktuekin egin dezakezu oso-osorik.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Hobe osoko pasta erabiltzea, zuntz gehiago, proteinak, bitaminak, mineralak eta beste zenbait substantzia osasungarri ematen baititu. Gainera, gehiago asetzen du. Laguntzeko entsalada arin bat prestatuz gero, arrakasta izango duzu ziur!
Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.
Eskaintzek, kupoiek eta prezio onek dirua hobeto erabiltzen laguntzen dute, eta oporren bueltan aurrezten lagunduko dizute. EROSKIn, jarraitu aurrezten.
en 2x1
Oporren bueltan AURREZTEKO TRIKIMAILUAK
20 Bazkidea bazara,
APARTEKO PRODUKTUAK
PRESTATU
BILATU
MAITEMINEZKO
SASKIA
Bete zure saskia top produktuekin: 1.000 baino gehiago dira, bihotz bat dute eta zuren dendan edo online supermerkatuan aurkituko dituzu. Aukera zabala duzu elikadura osoa eta askotarikoa eskaintzeko familia osoari.
2 € BAINO GUTXIAGO BALIO DUTEN PRODUKTUAK
Gure maiteminezko saskiko produktuen erdiek baino gehiagok 2 € baino gutxiago balio dute. Eta gainera, beste 200 jaki eta produktu ditugu 1 € baino gutxiagoan.
MAITEMINEZKO ESKAINTZAK
Zure inguruko
produktuak erosi
ESKAINTZAN DAUDE
EROSKIn 5.700 eskaintza ditugu bertako produktuentzat.
NEMEH D I T U ZU ZENBAKI HO NETAKOERREZE T A KAITZUG
ZURE PLATERAK ERRAZIOKO
1 € Baino Gutxiagoren Truke
Gure errezeta bilduman, errazioak 1 € baino gutxiago balio duen platerak dituzu eskura. Nutri-Score A eta B mailakoak dira, aukera osasungarriak eta gozoak izan ditzazun eta aldi berean aurreztu dezazun.
Goza ezazu bazkide izatearen ABANTAILEZ
EROSKI club txartela dohainik da, eta abantailak besterik ez du ematen: eskaintza esklusiboak produktuetan, BEZa itzuliko dizugun egunak, zuri egokitutako deskontu-kupoiak (eroski.es webgunean eta aplikazioan aktibatu ditzakezu behar dituzunean), eta askoz gehiago.
Eta urrezko txartela
baduzu, %4 gehiago
Eskaintza hauez guztiez gain, gozatu %4ko deskontuaz EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan, zerbitzuguneetan, optiketan, etab. Eta EROSKI club ordainketa-txartelarekin, jatetxeetan, gimnasioetan, modan, zineman... egindako erosketen %1 itzuliko dizute.
Familientzako PLANA
EROSKI club-eko bazkide bazara eta 12 urte bitarteko semealabak badituzu, eman izena 0·12 Familientzako Planean. Dohainik da, eta %2 aurrezteko aukera ematen dizu zure erosketa guztietan. Lehen 3 urteetan %5eko deskontu gehigarri bat duzu pixohialetan eta toallatxoetan.
hilabete honetan
FRUITU LEHORRAK OSASUNA ZURE ESKU DAGO
Fruitu lehorren eskutada batek bihotzerako onak diren gantzak ematen dizkigu, proteinak ere bai, karbohidrato gutxi, zuntza, bitaminak eta mineralak. Hain zuzen, adituen arabera horixe da eguneroko dosi egokia: eskua ondo itxita sartzen zaizkigun adina. Ez egin tranparik! Gainera, aukera bikaina dira gosea engainatu eta dieta osasungarria egiteko.
Nutrizio arloan ezaugarri bikainak ditu, eta gainera, gordinik daudenak eraldaketarik
gabeak dira: bildu orduko ontziratzen dira, eta ez zaie gatzik ematen. Osasungarriago ezin!
Gure dendetan kalitate goreneko fruitu lehorrak dituzu eskura, zure gustukoenak, eta EROSKI markakoek prezio oso erakargarriak dituzte. Zorroetan, doypacks -etan, tarrinetan eta handizka.
Omega 3 nahasketa Almendrak, intxaurrak, sultana mahaspasak eta ahabi gorriak ditu.
E bitamina nahasketa Almendrak, hurrak, makadamiako intxaurrak eta sultana mahaspasak ditu.
Zuntz nahasketa Almendrak, hurrak, ahabi gorriak eta intxaurrak ditu.
Potasio nahasketa
Kakahueteak, almendrak, intxaurrak eta golden berry -ak ditu.
Zip itxigailu berria eta praktikoa
Produktua ezin hobeto kontserbatzen du, eta poltsan, motxilan edo kajoian barreiatzea eragozten. Ireki zorroa, gozatu aperitiboaz eta itxi berriz hurrengo jan nahi duzun arte!
EROSKI MARKAKO
20 MOTA BAINO GEHIAGO
AUKERAN
Gordinik: ez dira ez txigortzen eta ez frijitzen; bildu orduko ontziratzen dira zuzenean. Gehienez ere, oskola edo azala kentzen zaie. Inoiz ez zaie gatzik ematen.
Txigortuta: fruitu lehor gordinak labean egiten dira (oskolarekin edo gabe), batere oliorik gabe.
Frijituta: ekilore oliotan frijitzen dira.
Txunditu ingurukoak
PLATER KURRUSKATSU
ETA AUSARTAK EGINEZ
Intxaurra zurituta
Hurra txigortuta
Fruitu lehorrak errezetetan erabilita, mantenugaiak sartzeaz gain, testura eta zapore kontraste interesgarriak lortuko dituzu. Hasi entsaladetan edo barazki kremetan askotariko fruitu lehorren eskutada bat sartzen, eta eman ukitu berezi bat zure saltsei, birrineztatzeko nahasketei edo betegarriei. Zer iruditzen birrindu eta ogian zabaltzeko erabiltzea edo gosaritarako jogurtari edo kefirrari botatzea?
NUTRI-SCORE A
A B D E C
Gisatuak loditzeko edo pasta edo haragi platerei emateko ere erabil ditzakezu.
hilabete honetan
GOZATZEKO MOMENTUTXOAK
Fruitu lehorrak izugarri maite ditugu. Nola liteke hain gauza txiki batek hain zapore bizia, hain usain ederra eta hainbeste onura izatea osasunerako?
EROSKIn aukera zabala dugu, eta kalitate handiko marka ugari, edozein momentutan goza dezazun.
FRIT RAVICH
Almendra txigortuak
Ez dute gatz erantsirik, eta zuntz asko dute. Proteina ere ugari dute, eta baita kaltzioa ere: hezurrak egoki mantentzeko ezinbestekoa.
PIZARRO
Pistatxoak, hurrak, intxaurrak eta almendrak Fruitu lehor hauek nazionalak dira, eta zapore bizia dute, bakarra. Borgesen etxalderik onenetan berariaz aukeratuak, kalitaterik onena izango dutela bermatzeko. Ingurumena zaintzen dute beren prozesuetan, eta baita nekazariak ere. Borgesen zorrotz aukeratzen dituzte fruituak, eta mokadu bakoitzean antzematen da hori.
FACUNDO
Pipita txigortuak gatzik gabe
Suprema pipitak: denetan zaporetsuenak.
Gatzik gabe ere primerakoak dira.
Suprema pipitak
Extrahandiak eta oso kurruskatsuak, bai barrutik eta bai kanpotik.
Anakardo txigortuak
Zuntz eta proteina ugari dute, eta baita burdina ere: nekea eta akidura murrizten laguntzen du burdinak. Gatz erantsirik gabeak.
Cocteleo Top 5
Askotariko nahasketa da, momentu onak partekatzeko eta gozatzeko bikaina. Kakahueteak, artua, anakardoak, almendrak eta pistatxoak ditu.
Cocteleo originala azalik gabea
Nahasketa ezin hobea. Kakahueteak, artua, baba, garbantzuak, aperitibo frijituz egindako produktua eta artua erraldoia ditu.
BORGES
ECO NATURA intxaurrak, hurrak eta almendrak
Fruitu lehorren sorta honen
bidez, Borgesek ekoizpen ekologikoarekin eta ingurumena
zaintzearekin duen konpromisoa erakusten du. Fruituak lantzean ez dute ez pestizida eta ez herbizida kimikorik erabiltzen, eta bai nekazaritza-metodoak, bai baliabideak berriztagarriak dira.
NATURA Oreka nahasketa
Fruitu lehor gordinen nahasketa hau bikaina da otorduen artean mokadutxo bat jateko. %100 naturalak dira: Kaliforniako intxaurrak, almendrak, hurrak eta pekana intxaurrak. Zeure burua zainduz gozatzeko ezin hobea.
GREFUSA WONDERFUL
Piponazo Gourmet
Pipitak benetan maite dituztenentzat. Pipitarik handienak dira, eta Grefusaren errezeta berezi batekin eginak: oliba olio pittin batekin eta itsasoko gatzarekin. Zapore eta itxura paregabea ematen die horrek.
AIR NUTS
Pistatxoak Zizka-mizka berritzailea eta osasuntsua: %83 fruitu lehorrak dira. Patentatua eta zoragarria.
Snatts
Fruitu lehor naturalen konbinazio hauek zoragarriak dira, eta deshidratatutako frutaren zaporea eta onura guztiak dituzte.
Almendrak
Zizka-mizka osasungarrien iraultza: %83 almendrak dira. Patentatua eta ezin erakargarriagoa.
Pistatxo txigortuak gatzik gabe Gatza kendu dezakegu, baina zaporea ez. Pistatxo hauek zizka-mizka ezin hobea dira dieta elikagarria egiteko. Eta aukera natural bikaina gatzik gabeko mokadutxo gozagarri bat jan nahi duenarentzat.
Pistatxo txigortuak gatzarekin
Proteinak, eta B1 (tiamina) eta B6 bitaminak ditu: goza ezazu! Eguneko edozein ordutan indarberritzeko ezin hobeak. Zure dastamen papilak txundituta geratuko dira pistatxo zoragarri hauekin.
Almendrak zurituta, frijituta eta gatzarekin Ezin mokadutxorik egin hauek gabe. Ausartak eta kurruskatsuak dira, bikainak.
Almendra naturalak Ama lurraren errezeta liburutik zuzenean dator errezeta hau. Horregatik, almendra hauen zaporea ama lurrak nahi duena bezalakoa da: sekulakoa.
hilabete honetan
Elikadura eskola
MODU OSASUNGARRIAN JATEN IKASTEKO TOKIA
Elikadura ohitura osasungarriak ikastea dibertigarria da. EROSKI Fundazioaren
Elikadura Eskola heziketa proiektu bat da, eta elikadura osasungarria sustatzea du helburu. Hamar urte baino gehiago
daramatza lanean ikastetxeei eta familiei baliabideak emateko modu osasungarrian
HAZTEKO ENERGIA
Heziketa programa hau dohainik da, eta 3 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Pedagogiako adituen eta dietista-nutrizionisten laguntzaz, ohitura osasungarriak erakusten ditugu, adinaren
araberakoak. Eta modu dibertigarrian egiten dugu: ipuinen bitartez, jarduera esperimental eta sentsorialekin, jolas interaktiboekin eta baliabide digitalen eta bideoen bidez.
Eskolan eta familian ikasteko!
eta jasangarrian bizi daitezen elikaduraren eta kirolaren bitartez.
Jaten ikastea dibertigarria da! Sar zaitez gure webgunean, www.escueladealimentacion.es helbidean, eta ikusi zenbat gauzatan lagundu zaitzakegun.
ELIKADURA JASANGARRIA
‘Hazteko energia’ proiektuaren bidez, umeek hainbat gauza ikasiko dituzte: hala nola elikadurak ingurumenean dituen ondorioak ‘Cómo me alimento y cuido mi mundo’ moduluan, eta elikadurak munduan dituen errealitate askotarikoak
‘Nutrición en el mundo’ moduluan. Gainera, materialak birziklatu eta berrerabiltzearekin lotutako jolasak eta jarduerak ere egiten dira.
GAIAK
Programan hainbat gai lantzen dira: elikagaien jatorria, mantenugai multzoak, tokiko eta sasoiko produktuak, jasangarritasuna, kontsumo arduratsua, nutrizio arloko etiketa eta ohitura osasungarriak (jarduera fisikoa, loa, higienea eta hidratazioa).
IKASGELAKO SUKALDARIA
Txikienek menu bat diseinatzen ikasiko dute, erosketa zerrenda bat nola egiten den dirua xahutu gabe, eta baita plater osasungarri eta dibertigarriak
(patata gisatuak bakailaoarekin, barazkien pistoa arrautzarekin) nola prestatzen diren ere, Basque Culinary Centerreko sukaldariekin.
ONDO PASATU
‘IMAGINE FOOD’
Ikasleek plater original eta osasungarriak
marrazten dituzte ‘Imagine Food’ lehiaketarako, eta fi nalerako sailkatzen diren marrazkietako platerak benetako errezeta bihurtzen ditu Peio Gartzia sukaldariak.
1,5 milioi
TIX ETA LOYREN MISIOA
Programaren barruan
erronken joku bat dago: bizitza osasungarri eta arduratsua izateko gakoak asmatu behar dira.
SARTU GURE WEBGUNEAN
www.escueladealimentacion.es Zalantzaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honen bitartez: info@escueladealimentacion.es
Telefonoa: 664 613 353, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara.
Ikastetxe bat zara?
Eman zure ikasgelaren izena gure webgunean
Ikusi zer tailer eta material ditugun dohainik maila bakoitzerako.
GASTROENTERITISA UMETAN Zer emango diot JATEKO?
Zer zaila den oporren ondoren berriz modu osasungarrian jaten hastea! Are gehiago kontuan hartuta berriz eskolan hastean arrisku handiagoa dagoela gaixotasun infekziosoak harrapatzeko, hala nola gastroenteritisa: digestio sistemaren hantura da, eta horren ondorioz umeek ezin izaten dituzte jaki guztiak ondo jan. Zer egin halakoetan? Nola elikatu gure seme-alabak? Zer jaki dira egokienak hanturak okerrera egin ez dezan? Nola egin dieta guri bat?
SINTOMA NAGUSIAK
Espainiako Pediatria Elkartearen arabera, gastroenteritis akutua urdaileko eta hesteetako mukosaren hantura da, infekzio batek sortua normalean. Sintoma nagusia beherakoa da, eta litekeena da gorakoak eta sukarra ere izatea, eta baita abdomeneko min kolikoa ere. Orokorrean, hiruzpa bost egunean sendatzen da gaixotasuna. Bi aste baino gehiago irauten badu, beste zerbaitek eragindakoa izango da segur aski.
KONTUZ DESHIDRATAZIOAREKIN!
Gorakoek eta beherakoak deshidratazioa eragiten dute, eta horregatik, umeei ura sarri ematea gomendatzen da. Pixkanaka eta sarri edatea gomendatzen da. Uraren ordez, infusioak ere hartu daitezke, edo arrozaren edo azenarioaren ura. Umea deshidratatuta dagoela ikusten baduzu, onena substantzia mineralak dituen soluzio bat ematea da, hidratazio egokia berreskuratzeko.
Elikadura gomendioak
Hasieran umeak ez badu jan nahi, eskaini edariak sarri. Pixkanaka, hasi jaki solidoak ematen, kantitate txikitan.
Karbohidratoak: arroza egosita, semola edo arrozaren purea.
Patata egosita edo purean, pasta txuria egosita (normalean baino gehiago egosi) oliba olio pixka batekin, edo ogi txuria txigortuta.
Barazkiak: azenarioa egosita edo txiribia.
Umea ondo egokitzen bada, sartu hauek ere pixkanaka:
Arrautza: gutxi egosita, ondo egosita edo tortillan.
Arrain txuria egosita edo plantxan: legatza, mihi-arraina, oilarra...
Haragia egosita edo plantxan, azalik gabe: oilaskoa, indioilarra, untxia edo galeperra.
Fruta: sagarra erreta edo egosita, platano heldua eta menbrilloa. Jogurt naturala azukrerik gabe edo eztiarekin eta gazta berriarekin.
Esnea eta gazta
Barazki eta fruta gordinak -lehen aipatutakoak izan ezik - eta fruitu lehorrak. Opilak, litxarreriak, karameloak...
Gasdun edariak. Edari oso hotzak hartzea ere ez da komeni.
Nutriplato metodoa
Umea emandakoa on d enean, b erriz ohitura hasibeharkog hasi beharko g
Umea emandakoa ondo jaten hasten denean, berriz ohitura osasungarriak hartzen hasi beharko genuke, eta Nutriplato metodoaren arabera prestatu ditzakegu menuak familia osoarentzat. Nestleko eta Sant Joan de Déu ospitaleko adituek sortu zuten, familiei laguntzeko beren seme-alabek elikadura osasungarria eta orekatua izan dezaten.
Nutriplato metodoa plater bat da, eta jatordu nagusietan zer elikagai talde eta bakoitzetik zer kantitate edo proportzio sartu behar diren zehazten du: bazkaritan eta afaritan, hain zuzen. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago.
Plateraz gain, azalpen gida osatu bat ere badu gurasoentzat, zaintzaileentzat eta osasun arloko adituentzat. Gida horretan nutrizio arloko gomendioak ageri dira, eta baita familian bizimodu osasungarriagoa egiteko aholkuak eta errezeten ideiak ere.
ORAINDIK EZ BADUZU ESKURATU NUTRIPLATO® PLATERA, ORAINTXE DUZU AUKERA. 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek, elikadura ohiturak hobetu nahi badituzte, izena eman dezakete nutriplatonestle.es webgunean, eta bizimodu osasungarria egiteko gomendioak jasoko dituzte, baita elikadura arloko gomendioak ere, etxeko txikien elikadura hobetu dezaten.
Gainera, nutriplatonestle.es webgunean zure Nutriplato* platera eskatzeko aukera izango duzu: plater didaktiko bat eta gida digital bat eskuratuko dituzu, errezeta eta guzti.
* Bidalketa gastuak bakarrik ordaindu beharko dituzu: 2 € plater bakoitzeko.
edergintza
Ohitura egokiak
AHOA osasuntsu mantentzeko
Colgate Max White Ultra Active Foam
Elikadura osasuntsua egiteko ohiturekin batera, ahoko higienea ondo zaindu behar da. Aho-hortzetako gaixotasunik ez izateko eta orokorrean osasuntsu egoteko, ezinbestekoa da hortzak eta ahoa ondo eta arduraz garbitzea beti. Hemen duzu behar duzun guztia hori lortzeko.
Hortzetako pasta honek apar epela sortzen du, eta oxigeno aktiboaren milioika molekula ditu orbanak atzeman eta ezabatzeko, bai azalekoak eta bai sakonak. Hiru egunetan bakarrik, hortzak txuriago izango dituzu. Segurua da esmaltearentzat, eta klinikoki frogatuta dago!
Colgate Total Zuritzailea
Ahoa bakterioen aurka babesten du, eta garbi mantentzen. Lertzoa murrizten du, hortz sentiberak babesten ditu, hatsa freskatzen du eta eraginkorra da orbanen aurka, hortz txuriagoak izan ditzazun. Birziklagarria da, bai kartoia eta bai hodia.
Colgate Total Advanced Esmalte Osasuntsua
Esmaltea zaintzen du, eta irribarrea distiratsu mantentzen du; gainera, txantxarraren aurka babestu eta plaka ezabatzen du. Hortzoiak ere biziberritzen ditu, lertzoa murriztu, hortz sentiberak babestu, zuritu eta hatsa freskatu. Birziklagarria da (kartoia eta hodia).
Colgate Total Advanced Hortzoiak eta Sentiberatasuna
Hortzetako pasta honek fluorra dauka, eta hortzak txantxarraren aurka babesteaz gain, plaka kendu eta esmaltea indartzen du. Hortzoiak biziberritzen ditu, lertzoa murriztu, hortz sentiberak babestu, zuritu eta hatsa freskatu. Gainera, hodia eta kartoia birziklagarriak dira.
Colgate ZigZag eskuila
Gogortasun ertaineko eskuila bat da, eta filamentuak gurutzatuta ditu, hortz-tarteak sakon garbitzeko diseinatuak. Mihia garbitzeko bat du. Lepo malgua du, hortzoietarako erosoagoa eta leunagoa izan dadin. Eskuila honen ontziaren %50 birziklatua da, eta gainera, eskuilaren %25 birziklatutako plastikoarekin eginda dago.
Colgate 360 eskuila Garbiketa sakona
Gogortasun ertainekoa da, eta hortzak, masailak eta mihia garbitzen ditu, ahoa osasuntsuago eta garbiago izan dezazun. %40 birziklatutako plastikoarekin ekoitzia da, Colgatek jasangarritasunarekin duen konpromisoari jarraikiz.
EROSKIren ESKUILAK ETA ORDEZKO PIEZAK
Eskuila elektrikoak eta eskukoak, biak dira eraginkorrak bakterio-plaka kentzeko. Aukeratu zure beharretara eta gustuetara ondoen egokitzen dena.
ORAL B ESKUILA
ELEKTRIKOEKIN
BATERAGARRIAK
Filamentuak gurutzatuta dituenez, plaka gehiago kentzen du, eta hortz-tarteak eta toki zailak hobeto garbitzen ditu.
BANBUZKO ESKUILA
Jasangarriagoa da; izan ere, heldulekua banbuzkoa du, eta filamentuak, errezino olioarekin eginak. % 100 naturala eta plastikorik gabea da.
Colgateren
ahoa garbitzekoa
Eragin Hirukoitza
Fluorra dauka, oso eraginkorra baita bakterioplaka kentzeko. Hats usaintsuaren aurkakoa da, esmaltea indartzen du eta hortzoietako arazoei aurrea hartzen laguntzen du. Ez dauka alkoholik.
GOMENDIOAK
Jatordu bakoitzaren ondoren hortzak garbitu
Pare bat minutu hartu horretarako, indar handirik egin gabe
Gogoratu mihia ere garbitzeaz
Pasta neurrian erabili: garbantzu bat adina
Fluorrarekin, hortzoietarako, txantxarrentzat... Aukeratu pasta egokia
Eskuilak gogortasun ertainekoa izan behar du, eta burua ez du oso handia izan behar
Aldatu zure hortzetako eskuila hiru edo lau hilean behin
Erabili hortztarteetarako eskuilak, hortzetarako haria eta ahoa garbitzekoak
hilabete honetan
EGIN DEZAGUN ELKARTASUNAZ Zuk proposatu egitasmoa, eta denon artean erabakiko dugu
HITZ
Zuk erabakitzea nahi dugu. Iragan bi urteetan bezalaxe, 2024an laguntza jasoko duten egitasmo eta proiektu sozialak aukeratzen laguntzea eskatu nahi dizugu. Nola? Sartu webgune honetan: https:// eros.ki/llamamiento-solidario edo QRaren bidez, eta bete
inkesta txiki bat. Minutu bat baino gutxiago beharko duzu, eta nori lagundu aukeratu ahal izango duzu, zure iritzia eman. Oso erraza da!
Entzun egingo dizugu!
Jasoko ditugun ekarpen guztiekin, heldu den urteko programa eraikiko dugu. Aldez aurretik eskerrik asko!
EMAN BOTOA HEMEN
GKE BAT ZARA?
AURKEZTU ZURE PROIEKTUA
Kanal bat ireki dugu GKEek eta elkarteek zuen elkartasun proiektuak edo ingurumenekoak aurkeztu ditzazuen, eta 2024ko laguntza txikiak jasotzeko hautagai izan zaitezten. Aurkeztu zure hautagaitza QR honen bidez edo webgune honetan sartuta https://eros.ki/convocatoriasolidaria, eta bete eskatzen dizkizugun datuak.
EPEAK . Bezeroek inkesta betetzeko epea irailaren 20an bukatuko da, eta GKEk hautagaitza aurkeztekoa, irailaren 8an. Zalantzaren bat baduzu, helbide honetara idatzi diezagukezu: sostenibilidad@eroski.es
2022AN
3.773 LAGUN ETA 525 EGITASMO
Iaz, 3.773 lagunek egin zizkiguten proposamenak, eta 525 proiektu aurkeztu ziren EROSKIren elkartasun programan parte hartzeko. Ea datu horiek hobetu ditzakegun. Elkarrekin, gure elkartasun zentimoak nora bideratu aukeratu dezakegu!
Lagundu adinekoei, BEHAR ZAITUZTE!
Bakardadea, bazterketa eta bakartze soziala ohikoak dira 65 urtetik gorakoen artean. Irailean, haiei laguntzeko eta askok duten egoera zailari aurre egiten saiatzeko erabiliko ditugu gure kanpainako ‘Elkartasun Zentimoak’.
MARKATU EZAZU BAI
ordainlekutik pasatzean, eta
0,10€ edo 0,20€
zure erosketa 30 €-tik beherakoa edo gorakoa den, horren arabera. OSO
Zure laguntzarekin, inguruko adinekoen integrazioa eta bizi kalitatea hobetzen lagunduko dugu, eta baita aukeratu gabeko bakardadearen ondorioak arintzen ere. Horretarako, elkarte hauek abiatutako proiektuak lagunduko ditugu:
Bizkaiko Caritas, Grandes amigos, Munduko Medikuak, Mallorca Sense Fam, Gurutze Gorria, Cocina económica de Santiago eta Matia. Elkarrekin, adinekoei irribarre bat atera nahi diegu berriz.
Abantaila gehiago
Oporren ondoren hutsetik hasteko, hainbat sari eta bidaia bat Lisboara
Ez dago ilusioa bizibizi mantentzea bezalakorik irailean datorrenari aurre egiteko. Zer iruditzen
Lisboara bidaiatzea? Eta opari erabilgarri batzuk eskuratzea? Animatzen hasia zara, ezta?
EROSKI club-eko bazkide izatea nahikoa da: eman izena sustapenean, eta jarraitu gure dendetan erosten. Oso erraza da!
Opariak eskuratzeaz gain, kanpaina honetan
parte hartzeagatik bakarrik Lisboan asteburu baterako bidaia bat lortzeko zozketan sartuko zara.
Gogoratu: EROSKIn gero eta gehiago erosi, orduan eta aukera handiagoa izango duzu opariak eskuratzeko (1)
Gure dendetan 20 €-ko erosketa bat egiten duzun bakoitzean, zozketarako beste partaidetza bat gehiago eskuratuko duzu.
(1) EROSKI club-eko bazkideentzat da sustapen hau, eta parte hartzeko, 2023ko irailean 200 €-ko gastura iritsi behar dute, eta sustapenean izena eman. Ikusi baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-club/
M itemintzeko moduko bidaiak! Zozketan
Asteburu 1 LISBOAN
Nola lortu zure oparia?
1EMAN IZENA
Gure webgunean egin dezakezu, edo hurbilen duzun EROSKI dendan.
2 EGIN GUTXIENEKO GASTU BAT!
Egin ezazu 200 €-ko gastua EROSKIn iraileko hilabete osoko erosketetan.
Gogoan hartu EROSKI club txartela erakutsi behar duzula erosketa bukatzean.
3KODE BAT
JASOKO DUZU Baldintza guztiak betetzen badituzu.
4TRUKATU
ETA GOZATU SARIAREKIN
Kode horrekin opari bat eskuratuko duzu doan travelcub.es helbidean edo 913 874 387 telefonora deituta.
Pasatu QRa eskanerrean eta parte hartu
bazkide izateagatik
Eraman zure KUKI pertsonaia etxera
Club-ekoa
izateagatik
bakarrik opari
KUKI pila bat eskuratu ditzakezu. Maitagarriak eta dibertigarriak dira, berriz eskolan hasterako ezin hobeak. Zoaz hurbilen duzun EROSKI dendara, eta aukeratu nahi duzuna ordainlekutik
pasatzean: gosaritarako katiluak, eskolarako koadernoak, giltzatako
dibertigarriak, peluxe leun-leunak eta kuxin erosoak Travel Club-eko
599 punturen truke edo prezio berezi batean (1) .
Zure oparia
Irabazi itzazu 1.000 €
EROSKI aplikazioan jolasean ibiliz
Iraila pozik eta opariekin hasi nahi dugu. Zer iruditzen jolasean ondo pasatzen duzun bitartean zozketan ditugun 1.000 euroko bost sarietako bat eskuratzea? Bazkide izatea, gure aplikazioa deskargatuta eta eguneratuta izatea eta EROSKIn 30 €-ko partaidetza bat izatea baino ez dugu eskatzen. Sar zaitez ‘Descubre jugando’ atalean, eta zorte on!
Egizu guztien bilduma eta gozatu oparirik alai eta maitagarrienekin! (1) .
NOLA JOLASTU?
Mugitu gure EROSKI frutak eta lortu 3 frutako edo gehiagoko lerroak egitea puntuak biltzeko. Has gaitezen!
bidaiak
Magia eta izotza
Ametsetako paisaiak, elurretako kirolak, benetako sauna finlandiarrak erlaxatzeko, Bizarzuriri bisita bat... Icarionekin bidaiatzen baduzu, hori guztia eta askoz gehiago egiteko aukera izango duzu. Laponia zain duzu!
Oraintxe itzuli zara oporretatik eta hurrengo oporretan pentsatzen ari zara jada? Amaitu aurtengo urtea ametsetako bidaia batekin. Zer iruditzen Laponiara bidaiatzea negu honetan? Toki magikoa da, eta memorian iltzatuta geratuko zaio betiko familia osoari. Bidaiatzeko modua aldatuko dizu, eta une bereziei garrantzia ematen ikasiko duzu. Egizu erreserba orain, eta EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, bidaia guztiaren %5 itzuliko dizugu zure txartelean, hurrengo erosketetan erabil dezazun. Aurreztu eta gozatu Laponiaz.
Aurora borealak. Bada inoiz aurora borealak ikustearekin amestu ez duenik?
Aurora borealak ikustea erritual bat da: elurretako motoan joan, mokadutxo bat jan samien txabola tradizional batean,
eta gozatu zeruertzean leun mugitzen diren koloreei begira.
Bizarzuriri bisita. Demagun zure haurtzarora itzuli, fantasien eta ametsen mundu hartara, eta aukera duzula Bizarzuriren etxera joateko bisitan! Egia bihurtu desira hori, eta zure seme-alabek ere gozatu dezatela esperientzia hori. Bizarzuriren gune tematikoa Rovaniemiren aldirietan dago, eta han ikusiko dituzu eluroreinak, txakurrekin mugitzen diren lerak, gaztelu bat, izotzezko jatetxe bat, txirristak... Ipuinetakoa dirudi tokiak: bai haurrak eta bai helduak txundituta geratuko dira.
Sauna fi nlandiarra. Ezingo duzu probatu gabe utzi: negozioak itxi eta lagunekin elkartzen dira sauna horietan. Lurrunak gaitasun izugarria dauka bai gorputza eta bai gogamena erlaxatzeko.
Hotel txundigarriak. Instagramen bakarrik ikusten dituzun hotelez gozatzeko aukera izango duzu: kristalezko hormak eta sabaia, izotzetan egindako tailak, igluak... Xarma duten ostatuak nahiago badituzu, inguruko egurrezko txaboletan atseden hartzea onena.
Kuusamoko oihanak eta aintzirak. Kuusamoko hirira joatea beste mundu batean sartzea bezala da. Han eskiak, iltzedun bizikletak, elurretako erraketak, txakurrekin mugitzen diren lerak eta elurretako motoak erabiltzen dituzte eguneroko joan-etorrietarako.
Rukan eskiatzea. Eskia gustuko baduzu, ez gelditu estazio horretara joan gabe. Elur lehorra dute han, purua eta hautsaren modukoa. Horrelako toki gutxi daude munduan!
Sampo: izotza hausten duen ontzia Kemin. Izotza hausten duten gurutzaontzi gutxi daude munduan. Egizu txango bat horietako batean. Neguan itzotz kapa lodi batek estaltzen du itsasoa, gurinak ogia bezala. Gurutzaontziak itzotza nola hausten duen sentituko duzu. Bideak ireki eta bide emango duzue beste ontzi batzuek nabega dezaten. Itsasoan sartzeko aukera ere izango duzu, izoztutako uretan, traje termikoekin icefloating egin eta hotzik gabe igeri egiteko.
Balearretako goi mailako sukaldaritza
ZURE SUPERMERKATUAN
EROSKIren sukaldaritza eskolak tailerrak antolatzen ditu tokiko produktuak sustatu eta sukaldaritzako tradiziozko ohituren balioa azpimarratzeko.
EROSKIren Balearretako sukaldaritza eskolak hainbat tailer antolatzen ditu eskualdeko gastronomia eta jatorri izena duten bertako produktuak ezagutarazteko.
Udako geldialdiaren ondoren, irailean eta azaroan hamaika tailer berri antolatuko dituzte. Sukaldari adituek plater tradizionalak egiten erakutsiko dizute, hala nola flaó delakoa eta barazkien coca.
Lau tailer hauetan parte hartzeko aukera izango duzu:
Roqueta Experiencies, Cómete Menorca, Tierra de Ibiza eta Petit Cuiner. Izena ematen duzunean, tokia lortzeko zozketan sartuko zara.
ESKURATU EZAZU TOKIKO PLATEREN
Errezeta bilduma bat
Gure Balearretako EROSKI
dendetako bezeroa bazara, uharteetako ohiko plateren errezeta bilduma bat eskuratzeko aukera izango duzu. Bertako sukaldari ospetsuen errezetak
dira: Joan Marc, Marga Coll eta Tomeu Lassio Mallorcakoak dira; Jose Miguel Bonet Ibizako sukaldaria da; Borja Molins, berriz, Formenterakoa, eta Silvia Anglada, Joan Bagur eta Joan Canals, Menorcakoak.
Meroa barazkien
eskabetxearekin, Mallorcako tumbet -a... hainbat plater prestatzen ikasiko duzu. Errezeta bakoitzak sukaldariaren gomendio bat dakar, eta eman beharreko pausoen argazkiak ere bai.
Ale bakoitzak 2 euro balioko du; bazkide bazara, erdia, eta URREZKO txartelarekin, doan.