Revista EROSKI Club Octubre 2015 EUS

Page 1

#07

‘15eko urria 1 euro

www.eroski.es

AURREZTU EROSKIrekin

Menu bikain eta sasoikoa NI BELLE NAIZ

Ikus itzazu gure produktu izarrak

Altxor gastronomikoa

PERRETXIKOAK

Udazkenak opari ematen dizkigu bitxi zoragarri hauek. Presta itzazu gurekin!



bazkide izatearen abantailak



bazkide izatearen abantailak


‘15eko urria

“Udazkenean, zalantzarik gabe, EROSKI Sannia gailenduko da”. Arantza Campos  —  Eroski clubeko arduraduna

#07 argitalpena ‘15eko urria

Ongi etorri, udazkena

H

Udako lasaialdiaren ondotik, udazkena

eldu da udazkena, eta heldu dira koilararekin jateko platerak

izaten da berriz ohitura onak hartzeko eta

eta salda lodiak. Sukaldaritza

dietari oreka emateko garaia. Hori dela

pausatuagoaren garaia da, egosaldi

eta, EROSKI Sannia sailean merkaturatu

luzeagoak eskatzen dituena eta arreta eta

ditugun berrikuntza guztiak aurkituko dituzu

mimo gehixeago.

aldizkari honetan. Adibidez, oloz egindako

Urte sasoi berriak aukera ematen digu

ogia, kolesterola murrizten duena, edo

gure menuetan sasoiko elikagaiak eta

Pamplona txorizo harrigarria, gantz eta

plater beroak sartzeko, udako hilabeteetan

gatz gutxiagokoa. Udazkenean, zalantzarik

ahaztuxeak eduki ditugunak hain zuzen.

gabe, EROSKI Sannia gailenduko da. Eta ohiko errutinara itzultzea ez

Esku artean duzun aldizkari honek omenalditxo bat egin nahi dio udazkeneko

dadin hain nekagarria izan, har ezazu

sukaldaritzari. Perretxikoak hautatu ditugu

gogoan aurrezki bonuak dituzula azken

oraingoan errezeten saila kolorez eta

orrialdeetan, gure dendetan truka

zaporez betetzeko, urte sasoi honetako

ditzazun.

elikagairik berezi eta estimatuenetakoak

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel: +34 946 211 211

argitalpenaren egilea

Carrer Parlament, 29 08015 Bartzelona Tel: +34 935 216 920 www.loftworks.es Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Loft Works/NAT, SL Roger Aguadé Tel. +34 934 263 020 raguade@natcomunicacion.com

dira eta. Gainerako errezetak egiteko, berriz, sasoiko produktuak eta prestaera beroak erabili ditugu, hilabete hauek

Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614

halaxe eskatzen dute eta.

Lege gordailua BI-241-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

Eroski club sortu da

Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena

www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak

6

Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.


aurkibidea ‘15eko urria

8 gosea pizteko

ZENBAKI HONETAN NABARMENDU DITUGU

Gaur egungoa eta berrikuntzak.

10 sasoi honetan...

Perretxikoak altxor gastronomikoa dira. Prestatzeko aholku batzuk emango dizkizugu.

16 EROSKI protagonistak EROSKI Sannia ogitxoek lagundu egingo dizute kolesterola murrizten.

SOS! Kolesterola zeruan!

20 aurreztu EROSKIrekin

Hiperkolesterolemia saihestea funtsezkoa da bihotza osasuntsu edukitzeko. Kirola egiteak, erretzeari uzteak eta landare jatorriko elikagaiei lehentasuna emateak lagundu egingo dizu kolesterola kontrolatzen. 24. or.

Sasoiko produktu hauekin, udazkeneko menu goxoak prestatu eta planifikatuko dituzu.

24 zure osasunaren alde Prebentzioa funtsezkoa da odoleko kolesterola arrastoan sartzeko. Hemen azalduko dizugu.

10

30  erakusleihoa

38

Ezagutu itzazu EROSKI Sannia saileko haragiaren berrikuntzak eta errezeta berriak. Gustagarria eta orekatua.

32  hemengoa eta hangoa

belle berezia

Egizu topa gure ardo zuri frizzante berriekin. Osasuna!

Hazten eta berritzen jarraitzen du belle sailak, era guztietako emakumeen beharrizanetara egokitzen diren produktuak eskaintzeko. Beti abangoardian! 43. or

30 24

Gozoak, urtsuak eta bitaminaz beteak: horrelakoxeak dira Eroski NATUR udareak, Rincón de Soto Jatorri Izenekoak.

38 hazteko energia

Zer dugu afaltzeko? Hemen ageri diren aholkuekin, menu osasungarri eta orekatua ziurtatuko duzu, eta eguerdiko otordua nola osatu jakingo duzu.

20

43  edergintza

belle produktuen familia handia aurkeztuko dizugu. Ezin hobeak dira zeure burua eta higienea zaintzeko.

Eroski club aurrezki bonuak Aurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club aurrezki bonuei esker Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 47. or. Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

47  Eroski club aurrezki bonuak

Aurrezten lagunduko dizugu Eroski club aurrezki bonuekin.

50 albiste korporatiboak 16 bazkide izatearen abantailak

Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.

7


gosea pizteko

berrikuntza

EROSKI Sannia saileko saltxitxak (170 g).

Dasta itzazu EROSKI Sannia saileko gure saltxitxa berriak

merkaturatzea

berrikuntza

Presta ezazu askaria EROSKI Sannia saileko oilasko pate berriarekin

Gantzak eta gatza murriztuta

O

nar dezagun. Baliteke pateak ez izatea elikagairik orekatuenaren ospea. Gantz gehiegi duela esaten da, eta horrek itzal egiten dio. Baina EROSKIk asmatu du horri ere irtenbidea jartzen: nutrizioaren ikuspegitik orekatua den aukera bat jarriko dizu mahai gainean. EROSKI Sannia saileko oilasko pate berria da. Haragi zuriarekin egina dago, eta errezetak ez du oliorik. Horregatik, EROSKI basic saileko txerri patearen aldean, %40 gantz saturatu gutxiago du (gantz horiek saihestea komeni da). Ez al duzu nahi pate ogitartekoa bat?

8

A

fari azkar bat egiteko, pasta plater batean osagai berezi gisa jartzeko, pizza bati ukitu erakargarria emateko edo ogi tartean jateko. Saltxitxek joko handia ematen dute sukaldean, eta are gehiago etxean haurrak izanez gero. Orain aukera ona duzu zure errezetetan EROSKI Sannia saileko gure saltxitxa berriak erabiltzeko. EROSKIren beste saltxitxa batzuek baino %30 gantz gutxiago dute eta %25 gatz gutxiago, egokiak dira zeliakoentzat eta proteina ugari ematen dute. Gehienbat oilasko haragiarekin eginak daude.

EROSKI Sannia saileko oilasko patea (156 g).

G

antz eta gatz gutxiago duen Pamplona txorizoa. Ez, ez gabiltza txantxetan. Benetan lortu dugu. EROSKI Sannia saileko Pamplona txorizo berria da. AZTI erakundearekin izandako lankidetzari esker (elikadura arloko ikerkuntzak egiten dituen zentro teknologiko aditua da) eta produktu horren hornitzailearekin batean, banaketa enpresen artean lehenbizikoak gara halako eskaintza bat egiten. EROSKI basic saileko Pamplona txorizoak baino %30 gantz gutxiago du eta %25 gatz gutxiago. EROSKI Sannia saileko Pamplona txorizoa (100 g).


ikerketa

Haurrek zergatik maite dute azukrea eta zergatik baztertzen dituzte berdurak?

berriz merkaturatzea

EROSKI Sannia saileko tomate frijitua: agur brik-ari, kaixo beirari

N

ori ez zaio noizbait hondatu hozkailuan erdi ahaztuta utzi duen tomate frijitu brik bat. EROSKI Sannia saileko tomate frijitua hobeto kontserbatzeko, orain beirazko potoetan aurkituko duzu, ez tetrabrik ontzietan orain arte bezala. Horrela, behin irekita, erosoagoa eta errazagoa izango da kontserbatzea. EROSKI Sannia saileko gure tomatea aukera osasungarria da pastarekin eta arrozarekin erabiltzeko, tortilla bat laguntzeko... Tomate hori, izan ere, gatz gutxikoa da, ez baitu gatz erantsirik.

L EROSKI Sannia saileko tomate frijitua (300 g).

joera

Baina zer da ‘smoothie’ bat?

E

likagai likidoturik krematsuena da smoothiea, tartean esnekiak dituen irabiaki bat, frutekin eta berdurekin egindako nahasturari testura leuna eta koipetsua emateko. Horixe da, hain zuzen, ohiko fruta irabiaki baten eta smoothie baten arteko alde nagusia: testura. Izenak ere horixe salatzen du, smooth hitzak ‘leuna’ esan nahi baitu ingelesez. Smoothieak beti dira krematsuak, eta esnekiak erantsiz lortzen da hori; esne gaingabetua izan daiteke, jogurt naturalak, kremaz, banillaz edo esne gainez egindako izozkiak... Gainerakoan, fruta eta berdura irabiakiek izaten dituzten ezaugarri guztiak ditu: mantenugaiak hatzeko modu freskagarri eta gustagarriak dira.

bazkide izatearen abantailak

aAmaren esneak, laktosa izaki, zapore gozo berezia izaten du. Nahitaezkoa izaten da jaioberriak amaren esnea nahiago izatea beste elikagai batzuek baino; hala ez balitz, gosez hilko litzateke. Eta halaxe gertatzen da hain zuzen: haurtxoek jaiotzetik beretik dakarte berekin zapore mikatzak baztertzeko gaitasuna, eta berezkoa dute, halaber, amaren esnea detektatzeko eta nahiago izateko ahalmena ere. Zapore mikatzei berehala uko egiteko gaitasun horrek babestu egiten ditu haurrak, pozoiak hartzetik babestu ere, konposatu mikatz asko —guztiak ez — toxikoak baitira. Horregatik ez dute maite izaten berduren zaporea, adibidez, ezta zenbait sendagairena ere (batzuetan nahitaez eman behar izaten zaizkie). Beste azalpen bat ere ematen zaio eremu zientifikoan (aski hedatua dago): elikagai horiek kaloria gutxi izaten dutela. Haurtxoak nahiago ditu elikagai energetikoagoak, modu eraginkorragoan lagunduko diotenak hazten eta garatzen.

9


sasoi honetan...

Perretxikoak Ekaitzetik ekaitzerako tartean. Horrelaxe sortzen dira perretxikoak. Udazkena da horien urte sasoia. Kontsumitzaileek estimu handitan dituzte, eta platerei ukitu berezia ematen diete, inor oharkabean uzten ez duena. Hasi ezazu udazkena gure errezetak prestatuz.

10


PERRETXIKO ETA URDAIAZPIKO ENTSALADA JOGURTAREKIN 4

erraza

erregosi arin-arin zertxobait txigortzen diren arte. Atera zartaginetik eta gorde geroko. l Nahasi jogurt naturala eta

oliba olioa, ozpina, gatza, piperbeltza eta tipulina, saltsa homogeneo bat egin arte.

20-30’

OSAGAIAK

l Garbitu letxuga hostoak eta

moztu zerrenda lodietan. • Tipulin 1 • 200 g perretxiko (plantxan egiteko) • 200 g urdaiazpiko ondu (EROSKI), zatitxo lodietan moztua • Jogurt natural 1, EROSKI basic • 80 ml oliba olio • 40 ml sagardo ozpin • Tipulina • 100 g letxuga (askotarikoak) • Gatz eta piperbeltz beltz pittin bat

l Jarri letxuga hostoak

platerean eta, gainean, zabaldu perretxiko erregosiak eta urdaiazpiko zati gorrituak. Ondu jogurt saltsarekin.

0,99 €

pertsona bakoitzeko

NOLA PRESTATU l Moztu tipulina zerrenda

finetan eta erregosi arin-arin zartagin batean oliba olio sorta batekin eta gatzarekin. Tipulina horitzen denean, erantsi perretxiko zatituak eta eman gatza. Behin perretxikoak egin direnean, atera zartaginetik eta gorde geroko. l Zartagin berean, jarri

urdaiazpiko zatitxoak eta

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

8%

11%

164

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

7,9g 2,8g 4,1g 14%

5%

GATZA

1g

16%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

Perretxikoak EROSKIn, Errioxako tradizioa eta jatorria EROSKIk dituen hornitzaileen erdiak baino gehiago tokiko ekoizleak dira, tokian-tokian eta eskualde mailan lan egiten dutenak. Horien produktu bakoitzak historia bat du atzetik, lehengai bikainetan oinarritua, leku bakanei lotua edo jardun modu bereziei atxikia. Gure

perretxikoak dira horren adibiderik adierazgarriena. Errioxatik datoz guztiak, perretxikoen hazkuntzan betidanik aritu izan den erkidego batetik. EROSKIn, era askotako perretxikoak aurkituko dituzu garai honetan: belarri landuak, plantxan egitekoak, kardubazkide izatearen abantailak

zizak, shiitakeak, onddoak eta esnegorriak ere bai. Horiek dira osagairik egokienak hemen proposatu dizkizugun errezetak egiteko. Plater osasungarriak dira guztiak, perretxikoek ura izaten baitute %90. Zaporea, tradizioa eta oreka zure platerean.

11


sasoi honetan... PERRETXIKO SAN JAKOBOAK

• 200 ml oliba olio • Gatz pittin bat • Tomateak (laguntzeko)

artean, gouda gazta xerra bat eta gazta urdin zati bat. l Irabiatu arrautzak eta

NOLA PRESTATU 4

erraza

erregosi arin-arin zartagin batean oliba olioarekin eta gatzarekin, gordinik izaten duten leuntasuna gal dezaten. Behin erregosita, jarri xukagailu batean olio guztia aska dezaten.

pasatu San Jakoboak irinetan, arrautzetan eta ogi birrinetan. Frijitu zartagin batean olio bero-beroarekin, alde batetik eta bestetik, gainaldea gorritzen zaien arte. Behin gorrituta, jarri San Jakoboak plater batean, sukaldeko paperaren gainean, soberan gelditu zaien olioa kentzeko.

l San Jakoboak egiteko,

l Minutu batzuk igaro

jarri bi perretxikoren artean indioilar bularki egosia (bi xerra), eta bi xerra horien

ondoren, zerbitzatu San Jakoboak tomate entsalada batekin.

20-30’ l Garbitu perretxikoak eta

OSAGAIAK • 400 g belarri landu (Pleurotus ostreatus) • 100 g indioilar bularki xerratan, EROSKI Sannia • 100 g gouda gazta xerratan, EROSKI • 50 g gazta urdin • 50 g irin • 2 arrautza • 50 ogi birrin

ONDDO RISOTTOA GAZTAREKIN 4

erraza

30-40’

OSAGAIAK • Tipula 1 • 2 baratxuri atal • 250 g onddo edo boletus • 300 g bonba arroz, EROSKI SeleQtia • Litro 1 berdura salda • 60 g gazta ondu (nahasketakoa), EROSKI • 40 ml oliba olio • Gatz pittin bat NOLA PRESTATU l Xehatu tipula eta

1,45 €

pertsona bakoitzeko

baratxuriak fin-fin, eta jarri kazola apal batean oliba olioarekin frijitzen. Behin tipula egin denean, erantsi perretxikoak zerrenda finetan moztuta. Eragin guztiari eta bota arroza, eta jarraitu minutu batez eragiten, berdura frijituen zaporea har dezan arrozak. l Erantsi salda beroa mantso-

mantso, eta utzi su eztian, 16 minutuz edo. Eragin noizean behin, arroza ez dadin gelditu saldarik gabe, harik eta arroz krematsuaren testura hartzen duen arte. l Azkeneko unean, eman

gatza eta erantsi gazta birrindua (xafla finetan); horrek itxura krematsuagoa emango dio arrozari. Pausatzen utzi gabe zerbitzatuko dugu.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

16%

24%

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

322 16,5g 7,9g 3,6g 0,7g 40%

4%

12%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

12


1,19 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

25%

20%

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

499 14,2g 3,9g 7,6g 1,5g 19%

8%

24%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

bazkide izatearen abantailak

13


sasoi honetan... PATATAK ESNEGORRIEKIN

4

tartekoa

ERREZETA, PAUSOZ PAUSO

1

2

l Zuritu tipula, garbitu piper berdea,

l Berdurak erregosi direnean eta

piper gorria eta baratxuri atalak, eta moztu guztia laukitxo txikietan. Erregosi kazola batean su eztian oliba olio koilarakada batzuekin.

zertxobait gorrituta daudenean, erantsi esnegorriak (garbituta), eta nahasi guztia. Ondoren, erantsi patata zuritu eta “apurtuak” (labanarekin kraskatuz, eta ez zuzen ebakiz).

3

4

l Erantsi piperrauts gozo koilarakada

l Patatak eta esnegorriak egin

bat, nahasi guztia eta estali berehala urarekin edo saldarekin. Utzi su ertainean egosten, mantso baina etenik gabe, 20 edo 30 minutuz.

direnean, eman gatza eta utzi egonean sutatik kanpora eta kazola estalita, 15 minutuz. Gisatu krematsua gelditu behar zaigu, ur gehiegirik gabea. Beharrezkoa balitz, patata bat birrinduko genuke saltsa loditzeko.

50’-1 h

OSAGAIAK • 50 g tipula gozo, Eroski NATUR • 30 g piper gorri • 30 g piper berde • 2 baratxuri atal • 150 g esnegorri • 600 g patata (egostekoa), Eroski NATUR • Koilarakada bat piperrauts gozo, EROSKI • 400 ml berdura salda (EROSKI) edo ur • 20 ml oliba olio • Gatz pittin bat HAR EZAZU GOGOAN... l Garrantzitsua dela patata

“apurtuz” zatitzea, horrela bere fekula aska dezan eta salda lodiagoa geldi dadin.

Oroitu Perretxikoak egiten hasi aurretik, oso garrantzitsua da egoki garbitzea. Guk bilduak badira, kontuz ibili behar dugu eta ezagutzen ditugunak bakarrik eraman behar ditugu etxera; zalantzak sortzen dizkigutenak bota egin behar dira. Garbitzeko modurik onena zapi heze batekin egitea da. Garrantzitsua da gainazala garbitzea eta leku fresko batean gordetzea, zapi batekin estalita (ez plastikozko poltsa itxietan), beren testura eta lurrina gal ez dezaten eta egoera onean iraun dezaten.

14


0,80 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

Errazio batek dauka: KALORIAK

167 8%

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

4,3g 0,7g 2,3g 0,4g 6%

4%

3%

7%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

bazkide izatearen abantailak

15


EROSKI protagonistak

EROSKI Sannia ogitxoak

Kolesterola murrizten laguntzen duen ogi berria Ez da edozein ogi. Oloaren zuntzarekin egina dago eta betaglukanoak dauzka, odoleko kolesterola murrizten laguntzen duten osagaiak. Eraman itzazu egin berriak daudenean, eta gozatu: ia oharkabean kontrolatuko duzu kolesterola.

16


Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziaren babesarekin Ogia da Espainiako Estatuan gehien jaten den elikagaietako bat. Hiperkolesterolemia hain gaitz hedatua izanik eta hainbeste jenderi eragiten diola, badu zentzua beta-glukanoekin aberasteak. EROSKI Sannia ogitxo horiek EFSAren oniritzia jaso dute, eta ezaugarri osasungarriak dituela esateko baldintza guztiak betetzen ditu; kasu honetan, kolesterol maila murrizten laguntzen duela esateko. Ogi hori, dena den, dieta orekatu eta askotariko baten barrenean jan behar da, eta gure bizimoduak ere osasungarria izan behar du.

E

spainiako Estatuan, helduen ia erdiek daukate hiperkolesterolemia. Datu kezkagarria da hori; izan ere, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) dioenaren arabera, urtearen buruan gertatzen diren heriotza guztietatik, 2,6 milioik zerikusia dute nahasmendu horrekin. Beste behin, EROSKIk zure osasuna zaintzeko apustua egin du produktu hau merkaturatuz: EROSKI Sannia ogitxoak dira, olo zuntzez eginak gure ogitegietako labeetan; betaglukanoak dauzkate, eta osagai horiek lagundu egiten dute odoleko kolesterol maila murrizten. GUZTIENTZAT Produktu hau ez da hiperkolesterolemia arazoak dituzten pertsonentzat bakarrik. Oloaren betaglukanoak lagundu egiten du odoleko kolesterola maila egokian mantentzen, eta hori familia guztiarentzat da ona, betaglukanoa osagai naturala baita, kontraindikaziorik ez duena eta mugarik ere ez kontsumitzeko orduan. EROSKI Sannia saileko ogi hori AZTIrekin lankidetzan egin dugu (elikadura arloko ikerkuntzak egiten dituen zentro teknologiko aditua da). Ogitxo bazkide izatearen abantailak

horiek dakarten berrikuntza da, lehen aldiz, kontsumitzaileari eskaintzen zaion errezetak eta errazioak (hiru ogitxo egunean, bakoitza gramo bat betaglukanorekin) 3 gramo betaglukano ematen dituela egunean, eta lagungarria dela odoleko kolesterola murrizteko. Hain zuzen, Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak (EFSA) nabarmentzen duen bezala, kolesterol mailan eragiteko, egunean hiru gramo betaglukano hartu behar dira, eta oloarenak izan behar dute.

Hartu gogoan: zure iritziak balio du... eta asko, gainera. Maite dugu zurekin egotea eta zuri entzutea. Horregatik, zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu eta lehenengoz merkatuan jartzen ditugun produktuak eta berrikuntzak zer iruditzen zaizkizun esatera

17


EROSKI protagonistak

Ogiarekin gozatzeko 4 ideia 1

Gosaltzeko: ogia margarinarekin jatea maite baduzu, zorioneko zaude. Txigortu ezazu gure ogitxoetako bat eta eman iezaiozu EROSKI Sannia margarina begetala. Gosari aproposa egingo duzu eguna ongi hasteko.

2

Aperitibo osasungarria: eraman ezazu EROSKI Sannia ogitxo bat lantokian edo eskolan atsedenaldia egiten duzunerako. Ogitarteko gustagarri eta osasungarria egiteko, EROSKI Sannia indioilarraren xerra batzuk jar ditzakezu edo gure oilasko pate berria. Bizigarri egokia izango duzu goizeko lanaldiari berriz ekiteko.

3

Askari gozoa: EROSKI Sannia saileko gure marmeladekin askari gozoa prestatuko duzu (azukre kantitatea murriztua dute marmelada horiek). Zabaldu ezazu gehien maite duzun zaporekoa gure ogitxoetan: marrubia, laranja, arana, mertxika edo melokotoia, abrikota eta mugurdi-ahabia.

4

Afari arina: astean behin, mini-ogitarteko gazi bat presta dezakezu EROSKI Sannia saileko ogitxo horiekin, eta sasoiko entsalada bat jarri laguntzeko. Afari arina egingo duzu, eta prestatu ere halaxe egingo duzu, arin-arin. Eta zer jarri ogi tartean? EROSKI Sannia saileko oilasko saltxitxa berriak, adibidez, tomate xerra batekin eta letxuga hosto batzuekin.

18

EROSKI Sannia saileko ogien tartean Ogia elikagai egokia da dieta askotariko batean jateko, eta lekua egin behar zaio. Eta, gainera, kolesterol maila murrizten laguntzen badu, hainbat hobeto. EROSKI Sannia saileko gure ogitxoak karratuak dira, kurruskatsuak ere bai eta irineztatua izaten dute azala; nahi bada, bakarrik jan daitezke, edo zerbaitekin lagunduta. Era askotako konbinazioak egin daitezke, batzuk gaziagoak eta besteak gozoagoak. Hona hemen gomendio batzuk. Nutrizioaren ikuspegitik, EROSKI Sannia sailekoak dira osasungarrienak produktu bakoitzak eskaintzen dituen aukeretan, eta oloaren betaglukanoz egindako ogitxo hauek sail horretakoak dira. Elikagai horiek egiteko erabiltzen diren errezetek kopuru txikiagoetan izaten dituzte gatza, azukreak edo gantzak, edo mantenugai jakin batzuekin aberastuta egoten dira, ogi mota berri hau bezala, zeinak olo zuntza baitu, betaglukanoz hornitua.


DESCUBRE LAS MEJORES HERRAMIENTAS para ayudarte a desarrollar hábitos de vida saludables, entrenando tu salud y la de toda tu familia. www.lasaludseentrena.es

Plan Familias

entrénala con La pulsera que te ayuda a cuidarte Compra 3 productos Nestlé y participa

SORTEAMOS UNA PULSERA CADA HORA (*) ¡NO OLVIDES GUARDAR TUS TICKETS DE COMPRA!

¡Compatible con la web y la app Nestlé Trainer! PARTICIPA Y CONSIGUE LA TUYA: POR CORREO: Envía 3 códigos de barras (**) a Pulseras Nestlé Trainer, apartado 100, 08080 Barcelona, junto con tu nombre y apellidos, dirección postal y teléfono. POR INTERNET: Entra en www.pulseras.nestletrainer.es NO OLVIDES GUARDAR LOS TICKETS DE COMPRA, LOS NECESITARÁS SI ERES GANADOR.

Promoción válida del 1 de octubre de 2015 al 29 de febrero de 2016. Más información en las etiquetas de producto o en el 902 106 244. Consulta las bases en www.pulseras.nestletrainer.es. Promoción limitada a mayores de edad residentes en España. Bases depositadas ante notario. *Se sortea una pulsera por hora cada día de la promoción. **Cada 3 códigos tienes una participación.

¡ESCANÉALO!


aurreztu EROSKIrekin

Sasoikoa Sasoiko produktuekin menuak prestatu eta antolatzeak saria dakar. Alde batetik, hobetu egiten du gure dieta, elikagaiak orduantxe egoten direlako onen-onenean, zaporez gainezka eta behar bezala helduta. Eta, bestetik, prezioa ere hobea izaten dute, eta ez da gertatzen gorabehera handirik. Porruak, mandarinak, sagarrak, udareak... Udazkena osagaiz betea dator sukaldera.

20

0,71 â‚Ź

pertsona bakoitzeko


1,19 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

0,99 â‚Ź

pertsona bakoitzeko

bazkide las ventajas izatearen de ser abantailak socio

21


aurreztu EROSKIrekin

LEHENBIZIKOA

BIGARRENA

POSTREA

ENDIBIA ENTSALADA ARTOAREKIN ETA MANDARINEKIN

PORRU EGOSIAK URDAIAZPIKO EGOSIAREKIN

SAGAR, UDARE ETA LARANJA SMOOTHIEA 4

4

erraza

4

5-10’

OSAGAIAK

tartekoa

OSAGAIAK

• 4 endibia • 250 g gazta urdin • 250 g krema gazta

• Mandarina 1 • 30 g arto txigortu

• 600 g porru • 100 g urdaiazpiko egosi • 40 g irin

erraza

5-10’

OSAGAIAK

30-40’

• 2 arrautza • Frijitzeko olioa • Gatz pittin bat • Laguntzeko saltsa

NOLA PRESTATU

• 3 sagar (golden) • 3 udare (konferentzia) • 4 laranja (zukua egitekoak)

• Limoi 1 • 125 g jogurt natural • M enda freskoa (hosto batzuk)

NOLA PRESTATU NOLA PRESTATU

l Garbitu kontu handiz endibien

l Zuritu golden sagarrak eta konferentzia

hosto guztiak eta lehortu sukaldeko paperarekin. Jarri erretilu batean eta gorde geroko. l Nahasi gazta urdina eta krema gazta,

eta irabiatu zertxobait krematsuagoa gelditu arte. Zuritu mandarina eta moztu zati txiki-txikietan. l Bete endibiak gazta kremarekin, eta

jarri gainean mandarina zatitxo batzuk eta arto txigortu eta zatitu batzuk.

l Moztu porruen sustraiak eta kendu

hosto berdeak. Ondoren, garbitu ur hotzarekin, xukatu, lehortu eta moztu 5 cm luzeko zatietan. Jarri porru zatiak uretan egosten gatz pittin batekin, 10 minutuz. Xukatu eta ongi lehortu.

udareak, eta kendu haziak eta zati gogorrak. Atera zukua laranjei eta limoiei. l Jarri sagarrak eta udareak

irabiagailuan, erantsi laranja eta limoi zukua eta jogurta, eta irabiatu guztia irabiaki krematsu bat egin arte.

l Bildu porru zati bakoitza urdaiazpiko

xerra batekin, eta pasatu lehenbizi irinetan eta gero arrautzetan. Olioa bero-beroa dagoela, frijitu gorritzen diren arte. Jarri sukaldeko paperaren gainean, olioa kentzeko.

l Zerbitzatu unean bertan banakako kopa

edo katiluetan, menda freskoaren hosto batekin apainduta.

l Saltsa batekin lagunduta zerbitzatuko

dugu (espainiar saltsa batekin edo tomatez eta berduraz egindako saltsa batekin). Saltsa berdearekin ere oso gozoak gelditzen dira.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

15%

31%

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

308 21,4g 11,5g 8,7g 0,6g 57%

10%

9%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

22

KALORIAK

170 9%

GANTZA

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

6,3g 1,9g 7,4g 0,7g 9%

9%

8%

12%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

KALORIAK

GANTZA

172

0,2g

9%

0,2%

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

0g 35,5g 0g 0%

40%

0%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta


Sin

Lactosa

rica en b a f e s a u t r A garina r a m la … é u q ¿Sabías )? , por Leioa (Vizcaya íz a m e d e it e c rtir de a a p a a r o b la e dible. Artua se n u f n o c in e o s únic eso su sabor e a, que id v la a d o t ucto de d o r p n u e d Disfruta ctosa. la e n ie t n o c o además n


zure osasunaren alde

SOS!

Kolesterola zeruan! Hiperkolesterolemiari aurrea hartzea funtsezkoa da, eta hori egiteko modua, berriz, sedentarismoa saihestea eta landare jatorriko elikagai gutxi prozesatuetan oinarritzen den elikadura egitea.

G

aur-gaurkoz, osasun etxe batean “kolesterola” aipatzea antzoki batean “sua” oihu egitea bezain beldurgarria da ia. Txantxa dirudi, baina txantxetako gogoa joan egiten da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ematen duen datua jakinda: urtean gertatzen diren 2,6 milioi heriotzak zerikusia dute hiperkolesterolemiarekin (kolesterol maila handiarekin). Zergatik? Kolesterola izateak zerikusia duelako, modu independente, sendo eta jarraituan, gaixotasun iskemikoa izateko arriskuarekin, baita gazteengan eta arrisku koronario txikia duten herritarrengan ere. Halaxe dio Nutrizioari eta Arrisku Kardiobaskularrari buruz Espainian egin den Azterketak (ENRICA), zeina Revista Española de Cardiología aldizkarian argitaratu baitzen, 2012. urteko ekainean. Eta kontuan hartzen badugu Espainiako Estatuko herritarren ia erdiek hiperkolesterolemia dutela, bistan da ia sute bat bezain kezkagarria dela kolesterolaren arazoa.

24

PREBENTZIOA ZENBAT ETA LEHENAGO, HAINBAT HOBETO Gehienak halakoak ez diren arren, askotan izaten dira “familiako hiperkolesterolemia” kasuak; nahasmendu genetikoa da, jaiotzatik beretik agertzen dena. Oraingoz ez dezakegu eragotzi gaitz hori agertzea, baina bai okerrera egitea, medikuak agindutako sendagaiak hartuta eta bizimodu egokia eginda. Hiperkolesterolemia kasurik gehienak ez dira izaten familiakoen sailekoak, eta horiei bai, horiei aurrea hartu diezaiekegu. Baina lan horretan ez da hasi behar helduaroan, haurtzaroan bertan baizik: Espainiako Estatuko haurren %30ek ageri dute gaur egun kolesterol handia. Horrek erakusten du nola ari diren okertzen gure ohiturak. Eta are larriagoa dena: haur horiek askoz arrisku handiagoa pilatuko dute beren bizitzan, hiperkolesterolemia diagnostikatu dioten edozein helduk baino. Prebentzioak hauxe eskatzen du: • Sedentarismoa eta tabakismoa saihestea (aktiboa eta pasiboa). • Ariketa fisiko gehiago egitea (haurrek egunean ordubete baino


Nork ‘konpontzen’ du hiperkolesterolemia? Enpresa garrantzitsu bateko ordenagailu nagusia matxuratuta dagoenean, ez da komeni trebatuta ez dagoen norbaiten esku uztea hura konpontzeko lana. Berdin gertatzen da gure organismoari eragiten dioten nahasmenduekin ere; besteak beste, hiperkolesterolemiarekin. Bai diagnostikoa eta bai tratamendu farmakologiakoa (behar balitz, jakina), mediku batek egin behar lituzke. Garrantzitsua da oso gogoan hartzea honako gomendio hau, askotan ahaztu egiten zaigu eta: gure bizilaguna hartzen ari den pastillak agian ez dira batere egokiak guretzat. Hau da, gaixotasun bakoitzari ematen zaion irtenbide terapeutikoak indibidualizatua izan behar da. Diagnostikoa norberak egitea eta zer sendagai hartu norberak erabakitzea (automedikatzea alegia) ez da batere egokia, ordenagailuarekin saltsan hastea bezalaxe ea halako batean asmatzen dugun.

gehiago egin behar lukete ariketa, eta helduek egunean ez ordu erdi baino gutxiago). • Lehentasuna ematea landare jatorriko elikagai gutxi prozesatuei (frutak, barazkiak, lekaleak, fruitu lehorrak —ez gazituak— eta osoko aleak). • Oso noizbehinka jateko uztea alferrekotzat jotzen diren elikagaiak (freskagarriak, opilak, aperitibo gaziak, eta abar). Haurtxoen eta haurren kasuan, beste ohar bat ere hartu behar da kontuan: oso komenigarria izaten da haurrari amaren bularra baino ez ematea lehenbiziko sei hilabeteetan, eta bularra beste elikagai batzuekin konbinatzea haurrak bi urte bete arte gutxienez (horixe gomendatzen du Espainiako Pediatria Elkarteak). Hainbat ikerketak baieztatu dute edoskitzealdia zenbat eta gehiago luzatu, hainbat eta arrisku txikiagoa izaten dela hiperkolesterolemia izateko. Tratamendua: bizimodua edo bizi estiloa • Dieta: egokiena da dietistanutrizionista batek berrikusi dezala pazientearen dieta eta bizi estiloa,

“Egokiena da dietistanutrizionista batek berrikusi dezala pazientearen dieta eta bizi estiloa, betiere medikuaren diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua oinarri hartuta”. Julio Basulto, nutrizionista

betiere medikuaren diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua oinarri hartuta, eta dietistak eta pazienteak elkarrekin adostu ditzatela dietaren ezaugarri pertsonalizatuak. Modu egokian elikatzeak nabarmen murriztu dezake kolesterola (gerta liteke, elikadura horren eraginez, pazienteak laguntza farmakologiko gutxiago behar izatea). • Ugari jan lekaleak, fruta eta fruitu lehorrak: dieta eredua antolatzerakoan, egunerokoan leku gehiago egin behar zaie barazkiei, lekaleei, fruta freskoei, osoko aleei (osoko pasta, arroza, artatxikia, kinoa...) eta fruitu lehorrei. Hain zuzen, frogatuta bazkide izatearen abantailak

dago azken horiek (intxaurrak, hurrak, almendrak...) nabarmen murrizten dituztela kolesterolaren zifrak. Ahal dela, gainera, gatz erantsirik gabeak izatea komeni da. • Haragiaren eratorri gutxiago: ahal den gehiena murriztu behar dira haragi gorriak, opilak, gozoak, izozkiak, aperitibo gaziak, esnez egindako postreak, gaztak eta saltsak. Eta badira bi produktu inondik ere saihestu beharrekoak, nutrizioaren arloan aginpidea duten erakundeen arabera: haragiaren eratorriak (hestebeteak eta urdaitegikoak oro har) eta edari azukretsuak (“freskagarriak” esaten zaien horiek).

25


zure osasunaren alde

Kolesterola, arrastoan Garrantzitsua da dieta askotarikoa eta orekatua egitea eta bizimodu osasungarria izatea

ESPINAKA ETA OLO KREMA

NOLA PRESTATU l Garbitu espinakak iturriaren azpian,

4

erraza

15-20’

5-10

zatitu eta jarri kazola batean, urarekin. Ondoren, erantsi olo malutak eta oliba olioa, eta utzi sutan 10 minutuz.

OSAGAIAK l Denbora hori pasatu denean, atera

• 600 g espinaka • 100 g olo maluta • 500 ml ur

26

• 40 ml oliba olio •G atz iododun pittin bat

eta zerbitzatu berotan. Nahi bada, piperbeltza bota dakioke gainetik eta olo maluta batzuk ere bai.

kazola sutatik eta pasatu osagai guztiak irabiagailutik, krema fin bat lortu arte. Behin krema hori lortuta, eman gatza

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

11%

17%

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

218 12,1g 2,1g 10%

GATZA

1,1g

0,5g

1%

8%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta


l Garbitu kuiatxoa, eta moztu xerra

finetan. Moztu baratxuri atala xafla finetan. Jarri kuiatxoa eta baratxuria zartagin ez-itsaskor batean oliba olioarekin eta gatz pittin batekin. Estali zartagina barazkiak egiten has daitezen.

IZOKINA, EZTIZ ETA ZIAPEZ BERATUA

l Bost minutu igaro direnean, sartu

4

tartekoa

15-20’

5-10

OSAGAIAK • 6 00 g izokin fresko (solomotan) • 10 g ezti • 4 g soja saltsa • 10 g ziape (kalitatezkoa)

• 30 ml oliba olio • 150 g kuiatxo • Baratxuri atal 1

NOLA PRESTATU l Garbitu ongi solomoak, moztu zatitan

eta igurtzi ongi eztiz, soja saltsaz eta ziapez egindako nahasturarekin. Utzi hozkailuan egonean 30 minutuz.

izokin zatiak, barazkiekin batean egin daitezen. Estali zartagina. Handik bi minutura, eman buelta izokinari, bi aldeetatik egin dadin eta barrenaldea arrosa kolore arinekoa geldi dakion. l Zerbitzatu izokina kuiatxoarekin eta

zartaginean atera diren zukuekin.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

10%

17%

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

196 12,2g 2,2g 2,3g 0,2g 11%

3%

3%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

bazkide izatearen abantailak

Dieta osasungarri batek lagundu egin dezake kolesterolaren mailak normalizatzen eta sendagaien erabilera murrizten

27


zure osasunaren alde

EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia SEMAFORO NUTRIZIONALA Semaforo nutrizionalari esker, jakin egin dezakegu produktuaren errazio batek zer kopurutan ematen dituen kaloriak, azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.

AZUKRE GUTXIAGO Gure produktuetatik 28 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.

GATZ GUTXIAGO Gure produktuetatik 17 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.

GANTZ GUTXIAGO

SOJA ESNEZ ETA OLOZ EGINDAKO PORRIDGEA

malutak eta eragin sutan dagoela, loditu eta krematsua gelditzen den arte (15 minutu inguru). l Pure itxura hartu duenean, bota kanela

4

erraza

20-30’

<5

hautsa gainetik eta zerbitzatu.

OSAGAIAK • 800 ml soja esne • 4 sakarina • Kanela zotz bat

TRANS GANTZIK GABEAK • 100 g olo maluta • 10 g kanela

NOLA PRESTATU l Irakin soja esnea sakarinekin eta kanela

zotzarekin. Irakiten hasi denean, erantsi olo

Zure osasunak du lehentasuna guretzat

28

Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da komeni egunero hartzen den energiaren %35 baino gehiago izan dadin gantzek emana. Hori dela eta, 211 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietatik.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

159

5,9g

8%

8%

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

GATZA

1g

1,6g

0,1g

5%

2%

1%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

Landare-gantz partzialki hidrogenatuak kaltegarriak dira (horiek izaten dituzte trans gantzak), igo egiten dutelako kolesterol txarra. Horrexegatik desagerrarazi ditugu gantz horiek gure markako produktu guztietatik.

EROSKI izan da lehenbiziko banaketa enpresa olo zuntzaren betaglukanoekin egindako ogia merkaturatu duena, zeinak lagundu egiten baitu kolesterola murrizten



erakusleihoa

EROSKI Sannia saileko haragia

Zaporetsua bezain orekatua Haragia maite baduzu eta zeure burua zaintzea ere bai, haragi zurien saila da zurea. Eta ordezkaririk onena EROSKI Sannia saileko gure haragia duzu, bere berrikuntza eta errezeta hobetuekin: oilasko hanburgerrak, oilasko haragi xehatuz egindako prestakina eta indioilar lukainka.

30


O

ilaskoa eta indioilarra dira, untxiarekin batean, haragi zurietan ohikoenak eta erabilienak. Gantz gutxiago izaten dute, astean 3-4 aldiz jan daitezke, eta dezente ematen dituzte balio handiko proteinak, bitaminak eta mineralak. Eta EROSKI Sannia sailekoak, gainera, bereziak dira, zeure burua zaintzeko pentsatuta daude eta: ohikoek baino gutxiago izaten dute gatza, azukreak eta gantza. EROSKI SANNIA SAILEKO oilasko hanburgerra • Errezeta berria du, eta elaborazio prozesuan hobekuntzak egin zaizkionez, EROSKI markako hanburgerrek baino %55 gantz gutxiago du. • Osagai berriak erantsi dizkiogu, eta ahogozo bikaineko hanburgerra lortu dugu, zaporetsua eta gustagarria. • Kalitaterik oneneko oilasko haragiarekin egina dago %100ean, eta mamitsua da oso.

EROSKI SANNIA SAILEKO indioilar lukainka • Produktu berria da EROSKI Sannia sailean. Gantz eta gatz gutxikoa da hau ere. • Kalitaterik goreneko osagaiekin egina dago, eta ohikoak baino zaporetsuagoa da; indioilar haragia du %100ean. • EROSKI Sannia saileko indioilar lukainka hau heste naturalez bildua dago, eta, ondorioz, merkatuan dauden beste hainbat aukera baino naturalagoa da. Oilasko haragi xehatuz egindako prestakina, EROSKI Sannia sailekoa • Hobetu egin diogu errezeta. Dena den, honek ere gantz eta gatz gutxi izaten jarraitzen du. Lehen bezala, zeure burua zaindu dezazun, baina askoz mokadu zaporetsuagoak eta mamitsuagoak eginez. Proba ezazu berez txerrikia edo txahalkia prestatzeko erabiltzen diren errezetetan: oilasko haragi xehatuz eta berduraz egindako lasagna, pizzak, calzonea. Zaporetsua eta samurra da, eta gustatuko zaizu, zalantzarik gabe!

Proposamen zaporez beteak

EROSKI Sannia saileko oilasko hanburgerra 320 g.

EROSKI Sannia saileko indioilar lukainka 350 g.

Oilasko haragi xehatuz egindako prestakina, EROSKI Sannia sailekoa 400 g.

bazkide izatearen abantailak

31


hemengoa eta hangoa

EROSKIren ardo zuri txinpartadunak

Osasuna!

Gure ardo frizzante berriak aurkeztuko dizkizugu. Egizu topa Vite Selvate eta Yela 5.5. ardoen txinparta fresko eta fruta lurrinekoarekin.

A

rdo zuri txinpartadunak modan daude (frizzanteak ere esaten zaie). Ardo mota arina, freskoa eta gozoa da, eta ahosabaian kilima modukoak egiten ditu bere txinpartari esker. Mahats partzialki hartzituaren muztioarekin eginak dira Vite Selvate eta Yela 5.5 gure ardo frizzanteak; ardo gazteak dira, eta txinparta fina eta arina dute.

Hartzidura alkoholikoa eten egiten diete prozesuaren erdian. Era horretan, hartzidura prozesuan agortuko liratekeen azukreen zati handi bat bertan gelditzen da eta beste ardo batzuek baino dezente alkohol gutxiago izaten dute. Hotz-hotza zerbitzatuta, gure ardo frizzanteetako edozein izan daiteke lagun atsegina mahai gainean edukitzeko.

Hurbiletik

32

Yela 5.5

Vite Selvate

Jatorria: Rueda, Valladolid. Mahats mota: verdejo mahats motarekin egiten da (Espainiako mahats zuria da). Graduazioa: apala, %5,5ekoa. Gure gomendioa: txinparta finekoa da, eta ardo hau hotz-hotza zerbitzatu behar da. Aperitibo gisa har daiteke edo postreak laguntzeko, eta baita pintxoekin, sarrerakoekin eta bazkari eta afari arinekin ere.

Jatorria: Italia. Mahats mota: moskatel mahatsarekin egiten da. Graduazioa: apala, %6koa. Gure gomendioa: txinparta arina eta fruta lurrineko zaporea du, eta ezin egokiagoa da arrozak, itsaskiak eta haragi zuriak laguntzeko. Oso aproposa da, halaber, aperitibo gisa edo ordu artean hartzeko. Hotza zerbitzatu behar da.


bazkide izatearen abantailak

33


hemengoa eta hangoa

Eroski NATUR udarea, Rinc贸n de Soto JIBarekin

Udare garaia! Gozoak, urtsuak... eta osasungarriak oso. Eroski NATUR udareek Rinc贸n de Soto Jatorri Izen Babestua dute, eta ezin gustagarriagoak izateaz gain, energiaz hornitzen gaituzte ahalegin fisiko eta intelektual handia egin ondoren. Jan lasai!

34


hemengoa eta hangoa

L

a urte guztian aurkituko dituzu gure dendetan, baina udazkenean izaten dute zaporerik onena. Eroski NATUR udareak zaporetsuak dira, gozoak, lurrinez beteak eta urtsuak. Oso testura finekoak dira ahoan, eta ez zaie pikorrik sumatzen. Gozatu ederra hartuko duzu bere horretan janda edo hemen irakurriko dituzun errezetetako batean dastatuta. Lehenbizi, dena den, gure frutategietara etorri beharko duzu bila, eta berehala ezagutuko dituzu: konferentzia motako udare hauek oso handiak eta luzekarak dira, berdexkak kolorez eta orban zimurtsuz estaliak (ekoizten diren inguruan izaten diren baldintza klimatikoen eraginez). Eroski NATUR sailean, bestalde, badira blanquilla motako udareak ere, horiek ere Rinc贸n de Soto JIBekoak, baina horien azala laua eta fina da, eta txapa gorri bat izaten dute gainaldean. Mami zuri eta finekoa izaten da udare mota hori, eta zertxobait pikortsuagoa bihotzean; ongi helduta dagoenean, zukuz eta zaporez betetzen du ahoa. ZERGATIK DIRA HAIN BEREZIAK Rinc贸n de Sotoko udareak ematen dituzten arbolak Ebro, Cidacos, Alhama, Iregua eta Najerilla ibaien terrazetan daude landatuta, JIBaren Kontseilu Arautzaileak erregistratuta dituen lursailetan. Inguru horietan zorrotz betetzen dituzte araudiak jartzen dituen baldintzak: horien artean, udareondoak ez ureztatzea loretan daudenean, ezta uzta bildu aurreko garaian ere, eta zuhaitzak

Noiz eta nola erosi? Gure frutategietan, ontzietan saltzen dira udare horiek, eta etiketan Peras de Rinc贸n de Soto bereizgarria ageri dute, eta Eroski NATUR ziurtagiria ere bai, beren jatorria eta zaporea bermatzen dituena. Azken hamar urteetan, SAT Frutas y Verduras Valle de Rinc贸n kooperatibak ekartzen dizkigu. Zein hautatu? Erosteko unean gogorrak eta trinkoak egotea komeni da, etxean ondu daitezen erabat. Udareei kosta egiten zaie ontzeko prozesua hastea, baina hasten denean, oso azkar joaten da (udazken-neguetan mantsoagoa da eta udaberrian lehenago ontzen dira). Mantsoago ondu daitezen, aski da leku fresko, lehor eta argi gutxikoan gordetzea, edo hozkailuko lekurik hotzenean sartzea, hiru egunez gehienez ere. Hatzarekin zapaldu eta mamia guritu dela sumatzen duzunean, jateko prest dauden seinale! Jan lasai!

bakandu eta kimatzeko lanak eta uzta biltzekoak eskuz egitea. Errioxako eremu lauak ongi aireztatuta daude, eta lurzoru sakonak, iragazkorrak eta osasuntsuak dira. Neguan ongi eusten diete sasoi horretako hotzei,

eta udan egokitu egiten dira bero handietara. Udaberrian, berriz, behe-laino ugari izaten da, eta horren eraginez edukitzen du udareak pikortasun berezi hori ukitzean, azalean gertatzen den oxidazioarengatik.

Tokian-tokian egindako 20.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditugu; lehengai bikainekin eta leku bakanetan eginak.

Hemengo produktuen alde egiten dugu apustu

bazkide izatearen abantailak

35


hemengoa eta hangoa

LETXUGA ENTSALADA UDARE, INTXAUR ETA ARANEKIN

4 4

erraza

5-10’

UDARE GURITUAK EZTI, CAVA ETA LIMAREKIN

OILASKO ERREA UDAREEKIN

5-10

erraza

40-50’

10-20

OSAGAIAK

4

erraza

+1h

5-10

OSAGAIAK

OSAGAIAK • 250 g letxuga • 2 udare • 5 0 g aran lehor (hezurrik gabe)

• 100 g intxaur • 2 limoi • 100 ml oliba olio • Gatz pittin bat

• 800 g oilasko • Piperrauts ehoa • 2 baratxuri atal • 3 udare • 250 ml hegazti salda

• 150 ml ardo • Gatz pittin bat • 10 ml oliba olio

• 4 udare • 500 ml cava • 10 ml brandy

• 100 g ezti • Lima azala • Menda

NOLA PRESTATU

NOLA PRESTATU

l Zuritu udareak eta hustu oinarriaren

NOLA PRESTATU

aldetik, haziak eta zertxobait gehiago kenduta.

l Garbitu letxugak urarekin ongi-ongi. l Garbitu oilaskoa ongi-ongi, eman

Ondoren, moztu eskuekin eta jarri entsalada egiteko erretilu batean. l Zuritu udareak, zatitu eta erregosi arin-

arin zartagin batean oliba olio tantatxo batzuekin, aran zatituekin eta intxaur zurituekin. l Nahasi olioa limoien zukuarekin

eta gatzarekin, eta bota saltsa hori letxugaren gainean. l Zerbitzatzeko unean, erantsi udare

erregosiak. Entsalada epela dagoela zerbitzatuko dugu.

gatza eta erantsi piperrauts eho pittin bat. Oilaskoaren barrenean, sartu baratxuri zuritua eta udare osoa, hori zuritu gabe. l Berotu labea 200 ºC-an. Jarri oilaskoa

labeko erretiluan eta beste 2 udare inguruan. Bota olioa gainetik eta sartu labean. 20 minutu igaro direnean, erantsi salda eta ardoa, eta eman buelta oilaskoari, alde guztietatik ongi egin dadin. Utzi beste 20 minutuz tenperatura berean.

l Jarri udareak eltzetxo batean eta egosi

cavarekin, brandyarekin, eztiarekin eta lima azalarekin. Eginda daudenean (40 minutu inguru, su eztian), atera eltzeko saldatik eta gorde geroko. Utzi eltzeko salda agortzen su bizian, ia karamelu eginda gelditzen den arte. l Zerbitzatu udareak, eta apaindu platera

karamelu epelarekin eta menda hostotxo batzuekin.

l Denbora hori igaro denean, atera

labetik eta zerbitzatu zatituta, udare erreak guarnizio gisa jarrita.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

12%

22%

247

16g

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

1,7g 9%

Errazio batek dauka: GATZA

KALORIAK

GANTZA

7%

18%

23%

18g 0,4g 20%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

36

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

Errazio batek dauka: GATZA

KALORIAK

GANTZA

12%

14%

0%

358 16,2g 4,1g 13,7g 0,7g 21%

15%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

275

0g

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

0g

39g

0%

43%

GATZA

0g 0%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta



hazteko energia

Zer dugu afaltzeko? Hona hemen zenbait aholku haurrei menu osasungarri eta orekatua eskaintzeko, eguerdian eskolan egin duten otordua nola osatu jakin dezagun.

D

ietistek eta nutrizionistek antolatzen dituzte eskoletako menuak, haurrak modu egokian elikatu daitezen. Baina zer gertatzen da gauetan? Afariarekin ongi asmatzea funtsezkoa da gure seme-alabak modu orekatuan elikatu daitezen. Berriz eskolan hastea oso lagungarria gertatzen da haurren otorduak antolatzeko garaian, eskolako menuei esker jakina, baina etxean ere bada zereginik. Ohikoa izaten da otorduak prestatzen ibiltzen diren enpresek edo ikastetxeak berak zenbait

Zure osasunak du lehentasuna guretzat

38

aholku ematea afaritarako, eskolako menuarekin batean. Halakoetan, komeni izaten da dokumentu hori etxean inprimatzea eta afariak aski denborarekin planifikatzea edo, gutxienez, eskolako menuari begiratu bat ematera ohitzea egunero zer afari jarri erabakitzeko. Zenbait aholku: • Afariko lehenbiziko platerak berdura izan behar luke ia beti, egosia, erregosia edo entsaladan. Zopa eta purea ere egokia da, baina ez eskolan jan duten egun berean. • Eskolan haragia jan badute, etxean arraina edo arrautza jartzea komeni da, eta alderantziz,

eskolan arraina edo arrautza jarri badiete, etxean haragia prestatzea. Astea bukatzen denean, haurrek maiztasun berarekin jan behar lukete haragia, arraina eta arrautza, hori da garrantzitsuena. • Postrerik onena fruta da beti, eta jateko aukera eman behar zaie haurrei; hortaz, prest eduki behar da afalosterako. Haurrek esneki asko behar dute (2 edo 3 errazio egunean), eta egunaren buruan aukera bat baino gehiago izaten dute esnea edo jogurta hartzeko: gosaritan, askaritan edo lotara joan aurretik, gutxi afaldu badute.

Orain arte 73.819 haurrek parte hartu dute EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak eskainitako Heziketa Programan www.escueladealimentacion.es


ARRAUTZA PLANTXAN BERDURA IRAKINEKIN 4

erraza

30-40’

NOLA PRESTATU l Jarri prest berdura guztiak.

Horretarako, moztu tipula juliana eran eta piperrak lauki handietan. Zuritu azenarioa eta moztu xaflatan, baratxuriak bezala. Garbitu txanpiñoiak eta egin lau zati, eta zatitu zainzuriak.

OSAGAIAK

l Kraskatu arrautza bat zartagin ez-

itsaskor batean oliba olio sorta batekin; zuringoa mamitzea nahi dugu baina gorringoa likido gelditu dadila. Egin gauza bera arrautza guztiekin. l Jarri berdurak muntatze uztai batean,

eta gainean arrautzak. Zabaldu gainetik piperrauts eta gatz pittin bat.

l Jarri tipula kazola batean oliba

• 2 tipula • 3 0 g piper gorri (2 ale) • 2 azenario • 2 baratxuri atal • 100 g txanpiñoi • 5 0 g gari zainzuri (muturrak) • 8 arrautza

• 80 ml oliba olio • Piperrauts askotarikoak • Gatz pittin bat

olioarekin, eta gorritu. Horitu denean, erantsi baratxuriak eta piperrak. Erregosi guztia. Ondoren, erantsi azenarioa, txanpiñoiak eta zainzuri berdeak. Utzi zenbait minutu sutan. l Estali berdurak urez eta utzi

irakiten. Ondoren, estali eta utzi su eztian 10 minutuz. Berdurak egin direnean eta ura agortu denean, atera sutatik eta gorde berotan.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZ GANTZA SATURATUA AZUKREAK

GATZA

300 23g 5,2g 5,8g 0,35g 17%

33%

26%

7%

9%

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

0,56 €

pertsona bakoitzeko

bazkide izatearen abantailak

39


hazteko energia

1,44 €

pertsona bakoitzeko

l Tomate saltsa pistoduna egiteko, moztu

HANBURGERRAK PISTO SALTSA ETA ENTSALADAREKIN 4

erraza

tipula, baratxuri atala, piper berdeak eta kuiatxoa laukitxoetan, eta egin su eztian oliba olioarekin. Ireki tomateak, kendu barreneko zukua eta erantsi pistoari. Behin berdurak guritu direnean, erantsi tomate birrindua saltsari, eman beroaldi bat guztiari eta bota gatza. Gorde geroko.

<5’

OSAGAIAK l Pasatu hanburgerrak irinetan, gero

• 50 g tipula • 4 00 g txahalki xehatu (giharra • 40 g ogi mami • Arrautza 1 • 40 g irin

arrautzetan eta frijitu zartagin ez-itsaskor batean oliba olioarekin, alde batetik eta bestetik, gainaldea gorritzen den arte. Atera zartaginetik eta sartu tomate saltsa pistodunean.

• 15 ml oliba olio • Gatza eta piperrautsa

l Zerbitzatu hanburgerrak saltsarekin eta

Tomate saltsa egiteko • 100 g tipula • 2 baratxuri atal • 100 g piper berde • 300 g kuiatxo • 100 g tomate

NOLA PRESTATU • 250 g tomate birrindu • 15 ml oliba olio • Gatz pittin bat

40

l Zuritu tipula, moztu fin-fin laukitxo

txikietan eta gorritu zartagin batean oliba olio sorta batekin.

Errazio batek dauka:

l Eman gatza eta piperrautsa txahalki

Laguntzeko • 5 0 g askotariko letxuga • 30 ml oliba olio

jarri ondoan letxuga askotarikoz egindako entsalada bat, ozpin saltsaz ondua.

• 10 ml ozpin • 2 g gatz

xehatuari, eta jarri ontzi batean tipula gorrituarekin. Erantsi ogi mamia (aurrez uretan beratua) eta nahasi ongi osagai guztiak. Bereizi nahastura 4 edo zortzi zatitan, eta egin hanburgerrak.

KALORIAK

GANTZA

18%

21%

327

15g

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

4g

20%

GATZA

5,7g 0,18g 7%

5%

5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta


Ogiak eta opilak

Labetik etxera Egin berria eta naturalagoa Etengabe egiten ditugu ogi eta opil-labekadak gure okindegietan, EROSKI produktu egin berriak izan ditzazun, zaporez beteak. • Partzialki hidrogenatutako landare-koiperik gabe. • Koloratzaile artifizialik gabes. • BHA-BHT antioxidatzailerik gabe (elikagai batzuen bizitza baliagarria luzatzeko maiz erabili ohi diren gehigarriak). • GEOrik gabe: Eroski markako produktu bakar batek ere ez du osagai transgenikorik (genetikoki eraldatutako produkturik).

Informazio gehiago: www.eroski.es/panaderia



edergintza

Sar zaitez gure web-orrian eta ikusi belle produktu guztiak; gure edergintzako marka da, EROSKIn bakarrik saltzen dena: www.belle.eroski.es

Berezia

Ni belle naiz

PRODUKTU IZARRAK

Lurrinak eta edergintza eta ongizate produktuak eskaintzen ditu belle markak, emakumeentzat eta gizonentzat, eta EROSKIren saltokietan bakarrik aurki daitezke. Produktu sorta zabala dauka nork bere burua eta bere higienea zaintzeko, kalitatezkoak guztiak eta eraginkortasuna bermatua dutenak. Ni belle naiz, gehien maite dudana zaintzen duelako!

A

urpegirako kosmetikoak, gorputza zaintzekoak, buruko higienerako, gorputzerako tratamenduak, depilatzeko produktuak, makillajea, gizonentzako lerroa, osagarriak... belle familiak handitzen eta berritzen jarraitzen du, emakume mota guztien

Belle, zure edertasuna, zure ongizatea

beharrizanei erantzuteko produktuak eskaintzeko asmoz, adin eta larruazal mota guztietakoei, eta gizonentzat ere badu bere saila, berariaz haientzat diseinatutako produktuekin. Beti abangoardian, baina kalitateari eta eraginkortasun bermatuari uko egin gabe.

parabenorik

gabeak bazkide izatearen abantailak

Zein da modurik onena belle sailari buruz hitz egiteko? Bada, produktu izarrak aurkeztea. Gure bezeroek hautatu dituztenak dira, gehien atsegin dituztenak eta beste bezeroei gomendatzen dizkietenak. Baliteke zuk ere ezagutzea, eta, agian, bat baino gehiago izango duzu etxean. Hala bada, ez ezazu ahaztu belle markak hazten jarraitzen duela zu harritzeko eta zure beharrizanetara egokitzeko. Hona hemen gure produkturik aipagarrienetako batzuk. Proba itzazu!

2013. urteaz geroztik ari gara parabenoak kentzen kosmetikako gure produktuei

43


edergintza

BELLE-REN ONURAK: KONFIANTZA KONTUA

G

ure kalitate sailak betebetean lan egiten du belle produktuak gainbegiratzeko eta garatzeko orduan; alde batetik, bermatu egin behar du kosmetika eta higiene produktuentzat indarrean dagoen legedia betetzen dela, eta, bestetik, baita gure Segurtasun eta Osasun Politika ere. Politika hori legea bera baino zorrotzagoa da batzuetan, eta osagai batzuei mugak jartzen dizkie, nahiz eta legeak onartu. Honako printzipio hauek ezartzen ditu gure barne araudiak:

1

PARABENORIK EZ. Banaketa arloko marketan, beste inork baino lehenago hartu dugu konpromisoa zainketa pertsonaleko produktuak parabenorik gabe formulatzeko. Ongi begiratu ontzietan.

ILEA ZAINTZEKO Ile mota bakoitzaren beharrizanak asetzeko formulatu dira belle produktuak.

belle indartzaileak: xanpua, krema moldatzailea eta maskara. •A rginina eta ginseng estraktua ditu, eta bi osagai horiek indarra eta elastikotasuna ematen diete ileari.

2

TEST KLINIKOEN BIDEZ FROGATUAK. Gure markako produktu kosmetiko guztiei kontrol zorrotzak egiten zaizkie. Test klinikoen bidez frogatuak daude eta, gainera, produktu hipoalergeniko ugari ditugu, alergien arriskua murrizteko formulatuak. Era horretan, sentiberatasun handiena duten larruazalak zaintzen ditugu. Jarri arreta gure ontziei.

3

ERAGINKORTASUN TESTAK GAINDITUAK. Testak egiten zaizkie gure markako produktuei, eta horrela bermatzen dugu gure ontzietan nabarmentzen ditugun ezaugarriak zehaztasunez emanak daudela. Horrelaxe ziurtatzen dugu esandakoa ongi betetzen dugula.

44

•H anditu egiten da ileak egunerokoan izaten dituen erasoentzako erresistentzia.

Ilerako belle olioa, urre magikoa • Ile lehor, itzali eta bizitzarik gabeentzat. • Oliorik preziatuenak ageri ditu formulan. • Argan olioa dauka (hidratatzailea da) eta E bitamina ere bai. • Jojoba olioarekin egina dago, zeinak aparteko distira ematen baitu. • C yperus-aren olioa dauka, eta ilea leun-leuna uzten du. • Ez du ilea trinkotzen eta koipetzen. Espraiarekin ematen da, zentimetro batzuetako tartearekin botata, ilearen erditik goiko muturrerantz. Ilea bustia edo lehorra dagoela eman daiteke.


AURPEGIA ETA GORPUTZA ZAINTZEKO Olio aberastuekin osatuta daude, eta belle saileko produktu horiek egokiak dira larruazala zaintzeko.

ASIAN SENSATIONS BELLE LERROA Eguneko zainketa integrala, 15 spf-koa Testura aberatsa du krema honek, baina ez gantzatsua; kombutchka estraktuak eta zeta proteinak ageri ditu formulan, eta leundu, trinkotu eta suspertu egiten dute larruazala. Horietaz gain, baditu aktibo elikagarriak, herdoilaren aurkakoak eta fotobabesleak, eta arindu egiten dute larruazala zahartzeko prozesua. Eguneko tratamendu integrala eskaintzen du, zeinak murriztu egiten dituen zimurrak, eta hobetu larruazalaren elastikotasuna eta sendotasuna. 15eko babes faktorea du, eta egunero zaintzen gaitu eguzkiaren eragin kaltegarritik. Larruazala sendo eta leun uzten du berehala.

Begi ingurukoa, roll-on Nekearen aurkako tratamendu integrala begi inguruan emateko: murriztu egiten ditu zimurrak, adierazpen marrak, poltsak eta begi-zuloak. Te berdearen estraktuekin eta zeta proteinekin formulatua dago, begi inguruko larruazala leuntzeko eta herdoilaren aurka egiteko; formulan ageri diren gainerako aktiboekin batera (pantenola —B5 bitamina —), arindu egiten dute begi inguruaren zahartzea, eta atsedena ematen diote zure begiratuari. Nola eman: egunean bitan erabiltzekoa da, goizean eta gauean. Masaje leun bat eman behar da roll-on-arekin begien azpialdean eta ertzetan, ez betazal mugikorrean. Begipeko poltsei dagokienez, kanpotik barrenera mugituz eman behar da, erretentzioa drainatzeko. Begizuloak izanez gero, barrenetik kanpora eman behar da, eremu horretako tentsioa apaltzeko eta adierazpen lerroak leuntzeko.

belle mousse garbitzailea

Belle olio desmakillatzailea Produktu berritzailearen saria jaso du Salute to Excellence Awards nazioarteko sariketan (PLMA Private Label Manufacturers Association erakundeak ematen du). Egokia da larruazal mota guztiak egunero garbitzeko, batez ere lehorrenak eta delikatuenak. Olio formula berritzailea du, zeina emultsio leun bihurtzen den ura ukitzen duenean; era horretan, hobeto garbitzen eta hidratatzen du. Larruazalak oso ongi toleratzen dituen emultsionatzaileak dituenez, ahalmen handia du larruazala garbitzeko, eta desagerrarazi egiten ditu zikin arrastoak eta makillaje hondarrak. Banbu olioa eta te berdea ageri ditu formulan, eta horiek babestu egiten dute larruazala eta lagundu egiten dute neke seinaleak gutxitzen. Nola eman: jarri esku ahurrean eta zabaldu aurpegiko eta lepoko larruazalean. Hezetu, eta eman berriz masajetxo bat. Garbitu urarekin.

GORPUTZEKOA belle olio lehorra, funtzio anitzekoa • Olio lehorra da, gorputz, aurpegi eta ilerako.

• Larruazal sentiberak garbitzeko diseinatua dago.

•H idratatu egiten du, bizkortu, elikatu, argitu eta leundu.

• Murriztu egiten ditu gorriuneak, eta hidratatu, lasaitu eta leundu egiten du aurpegia.

• J atorri naturaleko bost olio konbinatzen ditu: argana, mosketa arrosa, abrikot intxaurra, makadamia intxaurra eta karitéa.

• Malba estraktua dauka. Oso testura atsegin eta leunekoa da.

• belle lozio hidratatzaile moldatzailea.

• Eman apar kantitate txiki bat esku ahurrean, eta zabaldu leun-leun aurpegian, lepoan eta papar aldean. Kontuz begiak ukitu gabe. Garbitu urarekin.

• Testura ultra-arina du, ez gantzatsua. • Dutxan eman eta garbitzekoa da. • 24ko orduko hidratazioa eskaintzen du. •E likatu eta hidratatu egiten du larruazala modu azkar eta errazean. •A lmendra gozoen olioa dauka, gantz azido esentzial ugarikoa, eta lagundu egiten du larruazala hidratatzen eta moldatzen.

bazkide izatearen abantailak

45


edergintza

MAKILLATZEKO PRODUKTURIK ONENAK Makillatzeko produktu sorta bikaina ere badu belle-k, aurpegiaren itxura edertzeko.

belle&MAKE-UP errotuladore delineatzailea • Beltz kolorekoa, errazago emateko eta irudi modernoagoa izateko. • Begiratua kolore beltz biziarekin jantzi eta definitzeko. Lerro fin bat egin dezakezu betilearen arrasean, edo trazu lodi bat, cat-eye estilo peto-petokoa. • Urarekiko erresistentea da eta test oftalmologikoetan frogatuta dago.

belle&MAKE-UP Extreme Curves maskara

Jendeak hala eskatu digulako, berriz atera dugu Extreme Curves maskara, lehen Glam Rock edizio mugatu gisa merkaturatu genuena. Testura malgu bereziarekin formulatua dago, eta eskuila anatomiko eta kurbatua duenez, betileak erabat kizkurtu eta gora-gora igoko dizkizu, ikatz ukituko kolore beltz biziarekin. Betile kizkurrak eta malguak izango dituzu, eta begiratu handi eta seduzitzailea.

belle&MAKE-UP beltzarantzeko hautsak

Pigmentazio handikoak dira, eta aurpegian, lepoan eta paparrean erabiltzeko diseinatuta daude. Tonu urrekarak eta marroiak dituzten pigmentu berezien nahasketa batekin eginak daude, eta larruazalaren berezko koloreari egokitzeko gaitasun handia duten tonuak sortzen dira. Kolore beltzaran ez-artifiziala bermatzen dute, eta urre koloreko akabera perfektua. Urarekiko erresistentea den formula berritzaile batekin eginak daude, ahalik eta gehiena iraun dezan koloreak. Bi akaberatakoak daude (matea eta satinatua).

belle&MAKE-UP serum azazkaletako laka, 5 1ean •A loe vera, jojoba olioa eta mahats estraktua ditu, eta C, A eta E bitaminekin eta B5 probitaminarekin aberastua dago. •A zazkalak babestu eta mimatu egiten ditu, eta sendo eta polit mantentzen ditu. •O inarri gisa emanda, lagundu egiten du orban arriskua murrizten, eta distira leun bat ematen du. ‘Top coat’ izaki, zure manikura babestu egiten du urratu eta kolpeetatik.

46



Lagun diezaiegun Siriako errefuxiatuei

G

ure belaunaldiak ezagutu duen krisi humanitariorik handiena daukagu aurrez aurre. Beren herrialdea suntsitzen ari diren gatazketatik ihesi datoz milioika familia, eta Europan bilatu nahi dute babesa. Siriatik heldu dira lau milioi baino gehiago, eta 0 eta 11 urte arteko haurrak dira %38,5. Jasanezina da egoera, eta EROSKIn laguntza eman nahi dugu. Askotan aritu izan gara UNICEFekin lankidetzan larrialdi eta krisi humanitarioak sortu direnean, eta oraingoan ere kanpaina bat jarri dugu abian, dirua bildu eta erakunde horri helarazteko, Siriako errefuxiatuen krisiari erantzuteko proiektuetara bideratu dezan: larrialdiko hornidurak, edateko ura, osasun zerbitzuak, heziketa eta babesa. Lagunduko al diguzu? Gure supermerkatu, hipermerkatu eta gasolindegi guztietako ordainlekuetan izango duzu aukera borondatezko ekarpen bat egiteko; era horretan, kalteak jasan dituzten haur guztien oinarrizko beharrei erantzuten lagunduko duzu. Eta nahi izanez gero, EROSKIk eta UNICEFek Interneten propio horretarako sortu dugun plataforman ere egin dezakezu zure ekarpena.

Errefuxiatuek

behar zaituzte ! Laguntzak kutxan

Jasotako funts guztiak UNICEFi emango zaizkio Siriako Krisira bideratzeko

© UNICEF/NYHQ2015-2064/Georgiev

albisteak

Elkartasun kanpaina UNICEFekin

-en alde

AF A3 ayuda a nepal.indd 1

Gure supermerkatuetako, hipermerkatuetako eta gasolindegietako ordainlekuetan egin daitezke ekarpenak

EROSKI CONSUMER

Internet bidezko erosketak

Urtebetetze biribila

EROSKI ‘on-line’ %15 handitu da

B

U

adugu zer ospatua eta ospatzen ari gara. Joan den hilean, EROSKI Fundazioak zifra biribila iritsi zuen bere produktu informatibo nagusiarekin. EROSKI CONSUMER papereko aldizkariaren 200. zenbakia argitaratu zuen. 40 urteko ibilbidea egina du kontsumoaren arloan ereduzko jotzen den argitalpen horrek, eta urteak joan arren, lehengo lepotik jarraitzen du. Gaurkotasuneko gaiak jorratzen ditu, eta informazio baliagarria ematen die kontsumitzaileei hainbat gairen inguruan, erabat doan: elikadura, osasuna, elikadura arloko segurtasuna, ingurumena, etxeko ekonomia, teknologia, haurtxoa eta maskotak. Hilero-hilero zintzo etortzen da EROSKIren supermerkatu eta hipermerkatuetara, irakurleekin duen hitzordua huts egin gabe. Zorionak, lankideok!

50

29/04/15 20:19

Siriako errefuxiatuei lagundu nahi badiezu, deskargatu ezazu kode hau eta egizu zure ekarpena

rte honetako lehen sei hilabeteetan, %15 handitu dira EROSKIren on-line supermerkatuan egin diren erosketak. Sei hilabeteko epean, bi milioi bisitatara heldu da Interneteko denda hori. On-line egindako erosketek bilakaera hori izan dutela jakinda eta erosketa autotik irten gabe hartzeko Click & Drive zerbitzuak zer-nolako arrakasta lortu duen ikusita, sistema hori Bizkaiko beste hiru saltokitara zabaltzea erabaki dugu. Leioako hipermerkatuak ekin zion zerbitzu hori eskaintzeari, 2014ko martxoan, eta urtebeteko epean bikoiztu egin ditu Internet bidez egindako erosketak; haren ondotik, orain, Abadiñoko hipermerkatua eta Boluetako eta Barakaldoko BEC supermerkatuak hasiko dira.


Idiazabal Jatorri Izeneko Gazta

Frutak

Hirugarren omenaldia urtebetean

Eroski NATUR mahatsa, Jatorri Izen eta guzti

E

rabateko konpromisoa dugu tokiko ekoizleek egiten dituzten produktuen alde jarduteko. Hori dela eta, iaz %14 handitu genituen Idiazabal JIko gaztaren erosketak, eta 129.000 kiloak gainditu genituen; 2015eko lehen sei hilabeteetan, berriz, %15 handitu ditugu. Horrekin batean, salmentak %12 baino gehiago handitu ziren 2014. urtean, eta EROSKI SeleQtia gure gourmet markarekin merkaturatzen hasi ginen Euskadiko eta Nafarroako artzainek latxa ardiarekin egiten duten gazta. Guztira, Jatorri Izen horretara atxikita dauden kalitatezko gazten %10 baino gehiago erosten du EROSKIk. Keinu horri bi aldiz egin diote aitortza 2015. urtean: apirilean, Ordiziako Artzain Egunean (Gipuzkoa), Idiazabal Jatorri Izenaren Kontseilu Arautzaileak egin zuen; eta maiatzean, AECOC erakundeak, Kontsumo Handiaren alorrean Espainian dagoen elkarte nagusiak. Baina

M bigarrenak hirugarrena eskatzen omen du, eta uda bukaeran, Uharte-Arakilgo Artzai Egunean (Nafarroa), Idiazabal JIak berriz saritu du gure ahalegina. “Idiazabal gaztaren banatzaile nagusia� izateagatik eman ziguten saria, eta Gotzon Elizburuk jaso zuen, EROSKIren Aliantza Estrategikoen zuzendariak.

Ibilgailu ekologikoak

Furgoneta elektriko berriak

B

anaketa enpresen artean, gu hasi ginen ibilgailu elektrikoak erabiltzen erosketak etxez etxe banatzeko. 2010. urtean zazpi furgoneta elektriko sartu genituen Euskadin eta Bartzelonan on-line egindako erosketak banatzeko. Horrekin batean, Txitrans proiektuaren bidez, laguntza elektrikoa zuten zortzi txirrindu hasi ziren zerbitzua eskaintzen lau euskal hiriburuetan Internet bidezko erosketak banatzeko: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta IruĂąea. Handik

ahatsa biltzeko eta mahatsa jateko sasoi betean gaude, eta hitzarmena egin dugu Uva de Mesa Embolsada VinalopĂł Jatorri Izenarekin, mahats mota hori Eroski NATUR sailean eskaintzeko, gure markarekin. Oso erraz bereiziko dituzu gure saltokietan: paperezko poltsetan datoz eta, gainera, Jatorri Izenaren eraztuna daramate. Mahaiko mahatsetan, hau da jatorri izena duen bakarra; beste mahats mota batzuk ez bezala, Alacanteko lurretan hazten da, paperezko poltsa baten azpian, mahats mordoetako aleak babestuta egon daitezen eguraldiaren zakartasunetatik. Landatze sistema berezi horrekin mantsoago ontzen da fruta, baina ezaugarri fisiko eta gastronomiko bereziak hartzen ditu: azal finagoa izaten du askoz, kolore uniformea eta azukre oreka perfektua.

bost urtera, berritu egin dugu ibilgailu %100 ekologikoen flota: erregairik gabe ibiltzen dira eta, ondorioz, ez dute CO2rik isurtzen eta ez dute kutsadura akustikorik eragiten. EROSKIn sinetsita gaude ibilgailu elektrikoaren alde egiteak abantailak baino ez dakartzala. Horregatik, gure saltoki nagusietan baditugu ibilgailu horiek kargatzeko guneak, eta horietan erabiltzen den energia %100 berriztagarria da.

bazkide izatearen abantailak

51


-en alde © UNICEF/NYHQ2015-2064/Georgiev


Errefuxiatuek Errefuxiatuek

behar behar zaituzte zaituzte Laguntzak Laguntzakkutxan kutxan

Jasotako Jasotakofunts funtsguztiak guztiakUNICEFi UNICEFiemango emangozaizkio zaizkioSiriako SiriakoKrisira Krisirabideratzeko bideratzeko

Siriako errefuxiatuei lagundu nahi badiezu, deskargatu ezazu kode hau eta egizu zure ekarpena


hurrengo hilean... ’15eko azaroa

Semaforo nutrizionala Zer da? Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.

Errazio batek dauka: KALORIAK

GANTZA

17%

26%

331

Sasoi honetan... zitrikoak

18g

GANTZ SATURATUA AZUKREAK

7g

4,4g

34%

5%

GATZA

1g

13%

heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?

Egun on EROSKIren Good morning gailetekin

Ezagutzen al duzu gure moldeko ogia?

Errazioa. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.

da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.

Mantenugai kopuruak. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.

Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.

Eguneko Kopuru Gomendatua (EKG). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko. Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera. Zer esan nahi dute koloreek? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez

Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta... ...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko ...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere ...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta. Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.