#02
’15eko apirila 1 euro
www.eroski.es
AURREZTU EROSKIrekin
Errezeta handiak prezio txikietan PROTAGONISTAK
EROSKI basic jogurt berriak: zaporetsuagoak eta krematsuagoak
MARRUBIAK
Noiznahi!
Goza ezazu Eroski NATUR marrubiekin, ezin egokiagoak dira plater gozo eta gazietarako
Eroski club INTERNETen!!
Eman ezazu izena www.eroski.es helbidean eta ikusi ezazu zer beste abantaila izango dituzun Txartelean zenbat euro dituzun jakingo duzu, zenbat puntu dituzun Travel Cluben, zenbat aurreztu duzun bazkide izateagatik, zure deskontu bonuak aktibatu ahalko dituzu, zure datuak ikusi, zure erosketak, eta zure gunean ere sarbidea izango duzu abian jarri ditugun ekintzetan parte hartzeko. Zure zain gaude!
Ongi etorri Eroski clubera Eroski club da zurekin harremanetan egoteko formula berria: orain ez zara bezeroa, orain bazkidea zara!
BAZKIDE PREZIOA Prezio hobean eskuratuko dituzu ehunka produktu.
LORTU ITZAZU TRAVEL CLUBen ABANTAILAK Lortu puntuak eta trukatu itzazu bidaia eta opari bikainekin.
BAZKIDEENTZAT BAKARRIK Berariaz zuretzat egindako eskaintzak izango dituzu, eta dirua pilatuko duzu zure txartelean, hurrengo erosketetan deskontu gisa erabiltzeko.
DESKONTU PERTSONALIZATUAK Aurrezten jarraituko duzu zure deskontu bonuekin; atera iezaiezu probetxua.
* EROSKI markako hipermerkatu, supermerkatu eta gasolindegi guztietan balio dute abantaila hauek. Ikus ezazu zein saltoki dauden atxikita, www.eroski.es/tiendasclub helbidean.
‘15eko apirila
Bigarren zenbaki honetan, 15 errezeta erabilgarri eta erraz baino gehiago aurkituko dituzu, gehienak sasoiko osagaiekin eginak, oraintxe daude-eta onen-onenean Arantza Campos — Eroski clubeko arduraduna
#02 argitalpena ‘15eko apirila
Sukalderaino!
H
eldu da udaberria, eta eguna ere hasia da luzatzen. Garai aproposa da, beraz, etxekoekin planak antolatzeko. Arratsaldean paseatzera ateratzea, mendira txangoan joatea, erosketak egiten ibiltzea... eta, nola ez, mahaiaren inguruan biltzea, menu goxo bat jateko, su eztian eta osagairik onenekin prestatua. Eta une horietan zurekin egon nahi dugu. EROSKI club aldizkariaren bigarren zenbaki honetan, 15 errezeta erabilgarri eta erraz baino gehiago aurkituko dituzu, gehienak sasoiko osagaiekin eginak, oraintxe daude-eta onen-onenean. Harrituta utziko dituzu zure gonbidatuak. Haurrekin prestatzeko ere egokiak izan daitezke, haiek ere has daitezen, polikipoliki, sukaldean laguntzen.
Eta uzten badiguzu, zure sukalderaino sartu nahi dugu. Gure errezetak prestatzeko lana errazagoa izan dakizun, aldean eduki dezakezu zure EROSKI dendan emango dizuten alea edo, bestela, on-line ikus dezakezu aldizkari hau, www.eroski.es web-orriko eremu pribatuan. Irakurri informazioa, eta erregistratu zaitez. Oso erraza da. Gainera, produktu berriak edo formulazio berria dutenak aurkeztuko dizkizugu, hurrena egiten duzun erosketan zure saskian faltako ez direnak segur aski. Har ezazu gogoan argitalpen honek laguntza eman nahi dizula aurrezteko, eta horregatik eskaintzen ditugu deskontu bonuak bazkideentzat. Moztu itzazu eta sar itzazu diru zorroan!
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel: +34 946 211 211
argitalpenaren egilea
Carrer Parlament, 29 08015 Bartzelona Tel: +34 935 216 920 www.loftworks.es Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Loft/Works/NAT, SL Roger Aguadé Tel. +34 934 263 020 raguade@natcomunicacion.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Eroski club sortu da
Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
4
Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
¿QUÉ COCINAMOS HOY? DELICIOSAS Y SENCILLAS IDEAS PARA TU COCINA DEL DIA A DIA PROMOCIÓN
3x2 del 26 de marzo al 15 de abril
Knorr y la Sostenibilidad: una realidad En Knorr, siempre nos hemos sentido orgullosos de la calidad de nuestros productos, desde proveernos de los mejores ingredientes, a contar con chefs apasionados y talentosos en nuestras cocinas. Para aumentar aún más la calidad de nuestros productos y conseguir el mejor sabor, estamos trabajando para que todos los vegetales que utilizamos sean cultivados de forma sostenible, ya que estamos convencidos de que los alimentos cultivados de manera responsable saben mejor. Gracias a nuestro Programa de Agricultura Sostenible en 2015, el 80% de las verduras y hortalizas utilizadas en los productos Knorr ya provienen de fuentes sostenibles. Para más información, consulta nuestra web www.knorr.es
No hay reto que sea demasiado grande, cuando se trata de llevar los mejores alimentos a tu mesa. * Promoción válida para total gama Knorr, excepto gama Gourmet Deshidratada y Líquida, gama caldos deshidratados 12pastillas y Bechamel 500ml.
*
aurkibidea ‘15eko apirila
ZENBAKI HONETAN NABARMENDU DITUGU
8 gosea pizteko
Gaur egungoa eta berrikuntzak.
10 sasoi honetan...
Garai honetan, marrubiak gozogozoak daude. Jan itzazu noiznahi!
16 EROSKI protagonistak
Elikaduraren piramidea: nola jaten da?
Look eta errezeta berria dakarte EROSKI basic jogurtek. Dasta itzazu, zaporetsuagoak eta krematsuagoak dira!
Eguneroko otorduetan, piramidearen oinarrian ageri diren elikagai gehiago jan behar ditugu, adibidez ogia eta arroza. 24. or.
20 aurreztu EROSKIrekin Errezeta handiak prezio txikietan.
24 zure osasunaren alde Elikaduraren piramidea ulertzeko eta jarraitzeko azalpenak emango dizkizugu.
10
30 erakusleihoa
40
Babarrunak, dilistak eta txitxirioak. EROSKI SeleQtia lekale berriak aurkeztuko dizkizugu.
Gorputzaren zainketak
32 dendan zurekin
Eroski NATUR txahalkia: goza ezazu haragia jateko (eta eskatzeko) plazera.
30
36 hemengoa eta
Ildaskek, bularretako sendotasun galerak eta zangoetako nekeak zainketa kosmetiko espezifikoak eskatzen dituzte. Orrialde hauetan adieraziko dizugu nola egin 44. or.
hangoa
Ez galdu Arabako Errioxako gure ardo berriak.
40 hazteko energia
Bi ideia osasungarri eta irudimentsu haurren askaria prestatzeko.
44 edergintza
24
Kosmetikaren irtenbideak ildaskak, bularretako sendotasun galera eta zangoetako nekea tratatzeko.
Aurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club deskontu bonuei esker. Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 49. or.
49 Eroski club deskontu bonuak
Aurrezten lagunduko dizugu gure deskontu bonuekin.
52 albiste korporatiboak
Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
6
EROSKI club deskontu bonuak
20
16
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
gosea pizteko
sasoikoa
Bakailaoaren goxoa EROSKI bakailao gezatua eta papurtua eta EROSKI bakailao xerra gezatuak.
produktua
berrikuntzak
Bi geruzatako greziar jogurta, bi aldiz ona
Natillak: gustu eta kolore kontua
T
estura lodia eta zapore bete-betea, horiek dira greziar jogurtaren ezaugarririk behinenak. Jogurta irabiatuz egiten dute, eta esne gantza eta azukrea proportzio handiagoetan erantsita. Jogurt zaporetsua, trinkoa eta oso krematsua ateratzen da hortik. Berrikuntza gisa, EROSKIn kide berria erantsi diogu greziar jogurten familian: EROSKI etxeko greziar jogurta marrubiarekin. Zapore naturaleko postre azukretsua da, marrubi mamiz egindako marmelada ere baduena.
EROSKI greziar jogurta marrubiarekin 500 g (4x125 g).
8
A
rrain zuria da eta, ondorioz, gantz gutxikoa. Balio biologiko handiko proteinak ditu, eta, gainera, hainbat bitamina eta mineral ere ematen ditu. Horregatik guztiagatik, edozein aitzakia da ona bakailao errezeta bat prestatzeko. EROSKIn, amuarekin arrantzatutako bakailaoa aurkitu duzu, zuzenean sukaldera eramateko prest dagoena. Gezatua eta xerratan saltzen da, erretiluetan, eta ezin hobea da pil-pilean egiteko, tomatearekin, piperrekin... Bakailao papurtua ere badago, kroketak edo kruxpetak egiteko aproposa edo piperrak betetzeko.
EROSKI natillak, banilla zaporekoak 480 g (4x120 g).
G
ehiago eta hobeak. Halakoxeak dira EROSKIren natilla berriak. Hobetu egin dugu banillazkoen eta txokolatezkoen errezeta, eta, horretaz gain, bi produktu berri ere atera ditugu: banillazko natillak Maria gailetekin estaliak eta lau natillako paketea, bi zaporekoa: esne merengetua eta gaileta. Era horretan, zapore bat baino gehiago duen paketea merkaturatzen duen lehenbiziko banaketa katea izan da EROSKI. Dastatu al dituzu?
datua
joera
Pisu gehiegi 15 urtean
Nola funtzionatzen du goseak?
1
980. urtean, gehiegizko pisua zuten 857 milioi lagun zeuden munduan. Gaur egun, berriz, 2.100 milioi dira, munduko herritarren herena ia. Gehiegizko pisua edo gizentasuna duten gizonen kopurua %28,8koa izatetik %36,9koa izatera igaro da denbora tarte horretan. Emakumeen artean ere antzera gertatu da: %29,8 ziren 1980an eta %38 2013an. Emaitza horiek ageri dira The Lancet aldizkarian argitaratu den ikerlan zabal batean.
U estreina
Petit berriak, noranahi eramatekoak
N
oranahikoak, halakoak dira EROSKI petit haurrak: lasterka hasiko dira marrubi-platanoa orain, eskalatzen geroxeago 320 g (4x80 g). eta patxada ederrean eserita jarriko dira gutxien uste dugunean. Beti ez da erraza haien beharrizanei erantzutea eta zer esanik ez haien erritmoari jarraitzea. Zeregin horretan, oso ongi etorri ohi dira praktikotasun handia duten gauzak. Dena errazagoa gertatzen baita. Adibidez, EROSKIren petit berriekin, noranahi eramatekoak baitira (marrubi eta platano zaporekoak dira, eta tapa dute, bira eginez itxi eta irekitzekoa). Hauxe dute abantaila nagusia: lau orduz ere egon daitezke hozkailutik kanpo, hondatzeko arriskurik gabe.
rdaila dilatatu egiten da elikagaiak jasotzen dituenean eta haren barne-paretetako errezeptoreek nerbio seinale bat igortzen dute garunera (nerbio bagoaren bitartez), jakin dezan digestio aparatuko organo nagusia beterik dagoela eta utzi egin behar zaiola jateari. Urdaila husten denean, itzuli egiten da gosea (gutxi gorabehera, jan eta hiru ordura). Bere garaian, esperimentu bat egin zuten 38 elikagairekin eta pertsona talde batekin (emakumeak eta gizonak), eta hor ikusi zenez, proteina, zuntz eta ur ugariko elikagaiek daukate asetzeko gaitasunik handiena. Frutek eta berdurek –bereziki, patata egosiak–, lekaleek, haragi giharrak, arrainak, arrautzak eta osoko elikagaiek (pasta, arroza, ogia eta zerealak) asetasun handiagoa eragin zuten pastelek, opilek, gailetek eta gantz ugariko elikagaiek baino.
ikerketa
Okerreko elikadurak nagusi jarraitzen du...
E
likagai eta mantenugai osasungarrien kontsumoa ez da askorik handitu azken bi hamarkadetan, baina batere osasungarriak ez diren elikagai eta mantenugaiak, aldiz, lehen baino proportzio handiagoan jaten ditu jendeak. Nazioarteko aditu talde batek ateratako ondorioa da hori, nutrizioarekin zerikusia duten gaixotasun kronikoen inguruko azterketa zabal bat egin ondoren (NutriCoDE); azterlan horretan, ia 4.500 helduren elikadura ereduak aztertu dituzte.
bazkide izatearen abantailak
9
sasoi honetan...
Marrubiak Noiznahi!
Sasoi honetan egoten dira onen-onenean: oreka bikaina izaten dute azidotasunak eta gozotasunak, testura sendoa marrubi aleek eta kolore distiratsu eta erakargarria. Behar den guztia daukate marrubiek, eta onena da plater gozoak eta gaziak prestatzeko erabil daitezkeela, edariak egiteko, gatzozpinak, saltsak... 10
0,23 €
MARRUBI ETA PLATANO SMOOTHIEA
pertsona bakoitzeko
4
oso erraza
5’
OSAGAIAK •1 00 g marrubi •1 00 g platano
•2 00 g esnegain izozki •2 00 ml esne gaingabetu • 20 g azukre
NOLA PRESTATU l Garbitu marrubiak eta
zuritu platanoa. Zatitu bi frutak eta jarri irabiatzeko ontzian izozkiarekin, esne gaingabetuarekin eta azukrearekin (fruta oso ondua badago, kendu egin daiteke azukrea). Xehatu nahastura hori testura krematsu bat eskuratu arte. Egin berria eta fresko-fresko dagoela zerbitzatuko dugu. GOMENDIOA Fruta zatiak sumatzea atsegin badugu, ez dugu erabat xehatu behar. Izozkiaren ordez, jogurt naturala eta izotz birrindu pixka bat erabil ditzakegu.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
9%
8%
168 5,3g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
4g
25g
0,1g
22%
28%
1%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Eroski NATUR marrubiak: gozo-gozoak Plater batek arrakasta izango badu, sukaldariaren esku ona ez ezik, osagaien kalitatea ere funtsezkoa da. Behin baino gehiagotan gertatu izan da plater bat alferrik galduta gelditzea osagaiak gaizki aukeratzeagatik. Hemen proposatzen dizkizugun errezetak prestatzeko, Eroski NATUR marrubiak erabil ditzazula
gomendatzen dizugu. Zergatik? NATUR saileko produktua izaki, kalitate gorenekoa delako, jatorririk onenaren bermea duena. Marrubi bikainak eta zaporetsuak direlako. Ongi-ongi helduta dauden garaian hautatu ditugu, marrubien zapore eta lurrin biziarekin goza dezazun. Marrubi horiek lur hareatsuetan eta itsaso ondoko
bazkide izatearen abantailak
inguruetan landatu dituztelako, tenperatura leunekin eta nahiko eguzkirekin; ondorioz, gozotasuna eta lurrina ematen dieten osagaiz hornituta daude, eta horiei esker, mokadu bakoitzak bete egiten du ahoa. Mamia trinkoa eta usain gozokoa delako, eta hori oso lagungarria da edozein errezeta prestatzeko balio dezaten.
11
sasoi honetan... MARRUBI MARMELADA 4
erraza
l Ondoren, jarri kazola batean
l Maria bainuan jarri behar
litro erdi urekin, eta utzi irakiten has dadin. Une horretan, atera ontzia berehala sutatik, eta utzi tapa jarrita lau minutuz.
ditugu ontziak: sartu kazola batean, bete urez taparen goiko alderaino, eta eduki irakiten 15 minutuz, ontziak airez hustu arte. Horrela, urtebete iraungo dute hondatu gabe, betiere leku ilun eta lehorrean edukiz gero.
1h l Atera marrubiak ontzitik,
OSAGAIAK
NOLA PRESTATU
iragazi eta jarri pure egiteko txanoan. Jarri marrubi purea berriz ere sutan, eta erantsi azukrea eta limoi erdiaren ura. Eragin espatula batekin, eta utzi egostera marmelada trinko bat lortu arte. Une horretan, atera sutatik eta utzi hoztera.
l Garbitu marrubiak kontu
l Beirazko ontzi batean
handiarekin, eta kendu hosto eta zurtointxo guztiak.
gordeko dugu marmelada, hermetikoki ixten den batean.
• 200 g marrubi • 30 g azukre • 5 0 g limoi (limoi erdia) • 500 ml ur
GOMENDIOA Norberak ikusi behar du zenbat azukre bota, baina kontuan hartu behar da egostean areagotu egiten dela gozo zaporea.
LETXUGA ETA AZENARIO ENTSALADA MARRUBIEKIN ETA GOLDEN SAGARRAREKIN 4
erraza
15’ + utzi egonean
OSAGAIAK • 100 g azenario • 200 g askotariko letxuga • 50 g marrubi • 2 sagar (golden) • 60 ml oliba olio • 20 ml ozpin • Gatz pittin bat NOLA PRESTATU
0,22 €
pertsona bakoitzeko
l Zuritu azenarioak, eta
moztu xaflatan (zuritzeko tresna baten laguntzaz). Ura eta izotza dituen ontzi batean sartuko ditugu, 30 minutuz gutxienez. l Garbitu letxugak,
marrubiak eta sagarrak iturriko ur hotzetan, eta xukatu, ura kentzeko. Jarri marrubiak ataletan moztuta eta sagarrak ilargi erdi eginda. l Prestatu olio-ozpin saltsa:
nahasi oliba olioa, ozpina eta gatza, saltsa homogeneo bat egin arte. Dastatu olioozpinaren zaporea, eta osagairen bat egokitu egin behar dela ikusiz gero, erantsi norberak nahi adina. l Antolatu entsalada letxuga
hostoak, marrubiak, azenario birrindua eta sagar zatiak elkarrekin jarrita. l Zerbitzatzeko unean
erantsiko diogu olio-ozpin saltsa.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
52
0,3g
3%
0%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
0g
12g
0%
13%
GATZA
0g 0%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
12
0,48 â‚Ź
pertsona bakoitzeko Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
10%
22%
194
15g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
3g
12g 0,4g
13%
13%
7%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
13
sasoi honetan... ERREZETA, PAUSOZ PAUSO GAZTANBERA ETA MARRUBI TARTA
1
2
l Jarri gelatina xaflak ur hotzetan.
l Xehatu marrubi erdiak azukre erdiarekin,
Birrindu gailetak eta, ontzi batean, nahasi gurinarekin. Desmuntatzen den molde baten inguru guztian zabalduko dugu nahastura hori.
eta egin pure bat. Gorde koilarakada batzuk apaintzeko, eta bota gainerakoa gaileten gainera. Gorde geroko.
3
4
l Bestalde, xehatu irabiagailuarekin
l Berotu ura eta erantsi gelatina (aurrez
gaztanbera, gainerako azukrea, jogurt naturala, zukua eta esne kondentsatua, harik eta krema leun eta homogeneoa lortu arte.
xukatuta). Erantsi gaztanberarekin egindako nahasturatik bi koilarakada, eta eragin. Gainerako prestakinaren gainera botako dugu. Nahasi espatula batekin.
5
6
l Bota gaztanbera eta gelatina nahastura
l Moztu soberan gelditu zaizkigun marrubiak
hori gailetak eta marrubi purea dauden moldera, eta sartu hozkailuan tarte batez, ongi mamitzen den arte.
xaflatan, eta apaindu tarta. Lehen gorde dugun marrubi purearekin estaliko dugu (purea iragazi ondoren). Zerbitzatzeko unean, jarri esne-gain harrotua.
4
tartekoa 35’ + utzi egonean OSAGAIAK • 10 g gelatina (3 xafla) • 100 ml ur • 15 gaileta (Maria) • 30 g gurin • 250 g marrubi • 50 g azukre • 200 g gaztanbera • Jogurt natural 1 • 25 g esne kondentsatu • Limoi baten zukua • 50 ml ur • 5 0 g esne-gain harrotu (apaintzeko)
Elkarrekin bai, baina ez elkarren gainean Marrubiak hobeto kontserbatzen dira hozkailuan sartuta edo leku fresko, ilun eta aireztatu batean. Elkarren gainean ez jartzea da onena; hobe da ahalik eta banatuenak egon daitezen erretilu batean eta plater zapal batean. Era horretan, 5 egun ere iraun dezakete, non eta ez dauden oso helduta.
14
1,35 â‚Ź
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
19%
23%
369
16g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
8g
31g
0,3g
42%
36%
6%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
15
EROSKI protagonistak
EROSKI basic jogurt berriak
Inoiz baino zaporetsuagoak eta krematsuagoak! Aldatu egin dira kanpotik eta barrutik. Look berria ageri dute EROSKI basic jogurtek, eta errezeta ere berritu egin diegu. Zer duten berria? Zaporetsuagoak eta krematsuagoak direla, eta testura, berriz, askoz sendoagoa dutela eta pikorrik gabea.
Berrikuntzak
EROSKI basic jogurt azukretsua 2x(4x125 g).
EROSKI basic zaporezko jogurtak: kokoa, mazedonia, anana eta gaileta 2x(4x125 g).
EROSKI basic zaporezko jogurtak: marrubia, limoia eta platanoa 2x(4x125 g).
EROSKI basic jogurt naturala 2x(4x125 g).
16
Askoz zapore gehiago. Horixe aurkituko duzu EROSKI basic jogurtetan. Produktu horien lurrinean egindako aldaketei esker lortu da hori. Indartu egin zaie gozotasuna, freskotasuna eta azidotasunaren oreka. Eta hori guztia ahogozo atseginagoa bermatzeko. Bestalde, jogurtari ukitu berezia ematen dion zerbait baldin badago, testura izaten da hori. EROSKI basic jogurt berriak testura sendokoak dira, bereziki krematsuak eta leunak, eta batere pikorrik gabeak.
Sukaldean jogurta erabiltzeko mila moduak Jogurta aipatzen denean, gosariak, askariak eta postreak etortzen zaizkigu burura. Baina elikagai hori modu sortzaileagoan ere erabil daiteke sukaldean. Adibidez, jogurtaren azidoei eta bakterio naturalei probetxua atera, eta marinatu gustagarriak egin daitezke haragiekin, berdurekin eta arrainekin. Jogurtaren testura leuna ere ezin egokiagoa da berdura kremak egiteko esne-gainaren
ordez, eta entsaladak ontzeko ere balio dute. Hori bai, sukaldean jogurta erabiltzeak esan nahi du naturala aukeratu behar dela, ez zaporezkoa. Jogurt naturalaren azidotasun puntuari eta zapore neutroari esker, konbinazio egokiak egin daitezke elementu gozoekin, eta, horretaz gain, gantzen ordezko gisa ere erabil daiteke zenbait errezetatan (gurina eta esne-gaina erabili
beharrean), baita saltsak egiteko eta arrautza ordezkatzeko ere. Nutrizioaren ikuspegitik dituen ezaugarriak gal ez ditzan, jogurtari ez zaio eman behar 50 ÂşC-tik gorako tenperatura. Bestela, galdu egingo lituzke bakterio onuragarriak, nahiz eta testura eta zaporea mantendu. Jogurta maitasunez tratatu behar da eta, ahal dela, su ertainean egin. Su handian eginez gero, berehala bereiziko dira gazura eta koipekia.
Ba al zenekien‌
EROSKI basic jogutak, limoi zaporekoa, naturala, azukretsua eta platano zaporekoa. Glutenik gabea. (4x125 g).
dastaketa probetan puntapuntako marken emaitzak berdindu dituztela jogurt berri hauek, eta gainditu egin dituztela beste banaketa marka batzuen emaitzak? Zeren zain zaude zuk ere dastatzeko?
bazkide izatearen abantailak
17
EROSKI protagonistak JOGURTA PLATANOAREKIN ETA HURREKIN
4
erraza
5 -10’
0,26
NOLA PRESTATU l Irabiatu jogurtak krema erako testura
lortu arte. Ondotik, bota jogurt krema hori banakako katiluetara (edo egoki ikusten den beste ontzi mota batera), eta apaindu platano zatiekin eta hur txigortuekin.
OSAGAIAK • 4 jogurt natural • 2 platano
• Limoi 1 • 12 g hur (12 ale)
Errazio batek dauka: KALORIAK
182 9,1%
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
5,2g 2,2g 25,2g 0,1g 7,5%
11,2%
28%
1,7%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Gomendioa Errezeta erraz-erraza da, eta adibide egokia da ikusteko nola presta daitezkeen zaporezko jogurtak produktu naturalekin. Modu ona da haurrei fruta janarazteko, askotan ez dute-eta gogo handirik izaten elikagai osasungarri horiek jateko. Jogurtak ezaugarri oso onak ditu nutrizioaren ikuspegitik, eta platanoa
18
bezain fruta gustagarriarekin eta hurrekin konbinatuta, postre erakargarria izango da haurrentzat. Jogurta elikagai probiotikoa da, hau da, mikroorganismo biziak ditu eta, horiek jandakoan, on egiten zaio osasunari, hesteetako bakterio-floraren gainean eragiten du eta.
Ondorioz, bizkortu egiten da immunitate sistemaren erantzuna, kaltzio gehiago xurgatzen da eta hobeto digeritzen da laktosa. Dietan azukre gutxiago hartu behar dutenentzat, azukrerik gabe presta daiteke errezeta hau. Platanoaren gozo ukituak berdinduko du jogurt naturalaren azidotasun puntua.
aurreztu EROSKIrekin
Errezeta handiak prezio txikietan Janariak mokadu handi samarra kentzen dio edozein etxetako aurrekontuari. Gainera, uste izaten dugu dieta orekatua egiteak ahalegin handiagoa eskatzen diola gure patrikari. Baina hori ez da beti horrela izaten: hona hemen hiru errezeta orekatu, aski modu onean ateratzen direnak.
1,45 â‚Ź
pertsona bakoitzeko
20
0,61 â‚Ź
pertsona bakoitzeko
0,83 â‚Ź
pertsona bakoitzeko
bazkide izatearen abantailak
21
aurreztu EROSKIrekin
LEHENBIZIKOA
BIGARRENA
POSTREA
ZAINZURI GAINERREAK IZOKIN KETUAREKIN
HARAGI XEHATUZ BETETAKO KUIATXOAK
SAGAR ETA AZENARIO KONPOTA
4
erraza
40’
0,61
OSAGAIAK
4
50’
4
1,45
OSAGAIAK
• 100 g tipulin • 2 baratxuri atal • 30 g gurin • 30 g irin • 150 ml esne • 5 00 g zainzuri (latakoak)
• 5 0 g gazta birrindu (emmental) • 150 g izokin ketu • Tipulina • Gatza eta piperrauts askotarikoak
• Tipulin fresko 1 • 50 g piper berde • 50 g piper gorri • Baratxuri atal 1 • 250 g haragi xehatu
• 100 ml tomate saltsa • 2 kuiatxo • 100 g gazta birrindu • 50 ml oliba olio • Gatz pittin bat
l Moztu tipulina eta baratxuria laukitxo
l Jarri olio sorta bat zartagin batean,
txiki-txikietan (brunoise eran), eta erregosi zartagin batean gurin pittin batekin. Gorritu direnean, erantsi irina eta eragin guztiari krema fin bat eratu arte. Ondoren, erantsi zainzurien ura (koilarakada batzuk) eta esnea, eta egosi 10 minutuz, etengabe eragiten diogula, pikorrik sor ez dadin eta bexamel saltsa krematsua eta fina geldi dadin. Eman gatza eta piperrautsa.
eta erregosi tipulina, piper berdea, piper gorria eta baratxuria laukitxo txiki-txikietan zatituta. Tipulina gardena dagoenean eta gainerako berdurak ia eginda, erantsi haragia eta utzi zartaginean erabat egin arte. Erantsi tomate saltsa eta nahasi haragiarekin espatula baten laguntzaz. Eman gatza. l Garbitu kuiatxoak, moztu itsasontzien
eran eta egosi bi minutuz uretan (urari gatza emanda). Ondoren, atera uretatik, utzi hoztera, hustu eta haragiz beteko ditugu. Zabaldu gainean gazta birrindua. Sartu erretilua edo ontzia labeko grillean, eta zerbitzatu ongi gainerre direnean, bero-bero daudela.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
8%
11,4%
159
8g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
•K g 1 sagar (pink lady) • 100 g azenario
3,7g
2g
0,7g
18,4%
2,2%
11,8%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
0,83
KALORIAK
GANTZA
20,5%
48,8%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
409 34,2g 11,7g 3,4g 58,5%
3,8%
• Limoi azala • Kanela zotz bat
NOLA PRESTATU l Zuritu sagarrak, kendu bihotza eta moztu
l Erantsi limoi azala eta kanela. Jarri tapa,
eta utzi egostera ordubetez, motel-motel, guritzen diren arte. l Ondoren, atera limoi azala eta kanela,
eta sardexka baten laguntzaz, zatitu zertxobait nahastura guztia. Purea oso urtsua badago, tapa kendu eta sutan utziko dugu nahi adina loditzen den arte. l Konpota hotzean edo berotan zerbitzatu
daiteke, kanela hauts pixka bat zabalduta gainetik. Lurrin ukitu bat eman nahi izanez gero, ezkai adartxo lehor bat eta tipulin adartxo bat erabil daitezke.
Errazio batek dauka: GATZA
1h
zati finetan. Ondoren, jarri kazola batean. Zuritu azenarioak, moztu xerratxotan eta jarri horiek ere kazolan. Estali urez eta egin su eztian 30 minutuz.
NOLA PRESTATU
erantsi bexamela eta emmental gazta birrindua, eta sartu labean gainerretzeko (aurrez berotzen jarriko dugu). Behin gainazala gorritu zaienean, labetik aterako ditugu zainzuriak eta izokin ketuarekin eta tipulin zatiekin zerbitzatuko dugu.
erraza
OSAGAIAK
NOLA PRESTATU
l Jarri zainzuriak labeko erretilu batean,
22
tartekoa
Errazio batek dauka: GATZA
1g
16,7%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
GANTZA
6%
0,1%
120
0g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
0g 25,5g 0g 0%
28,3%
0,3%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
zure osasunaren alde
Elikaduraren piramidea:
nola jaten da? Gure herrialdeko nutrizionistarik gehienak ados daude: modu osasungarri eta orekatuan jateko, ezinbestekoa da elikagaien piramideari jarraitzea. Hementxe erakutsiko dizugu zer den.
E
likagai batzuk maizago jatea komeni da beste batzuk baino. Mezu erraz hori dago piramidearen oinarrian. Nutrizio arloan eredugarritzat jotzen diren erakundeek piramidearen irudia erabiltzen dute elikadura osasungarriaren inguruko gomendioak zertan diren adierazteko. Ikono nagusia piramidearena izan arren, badira beste irudi batzuk ere modu osasungarrian nola elikatu adierazteko: elikaduraren gurpila, obaloak eta platerak ere bai. Hain zuzen, horiek dira Ameriketako osasun agintarien azken proposamena, eta horien bidez gomendatzen dute elikagai talde bakoitzak zer neurritan agertu behar lukeen gure menuetan. Espainian, hala ere, elikaduraren piramidea darabilte elkarte zientifikoek, autonomia erkidegoetako osasun sailek eta Osasun Ministerioak ere bai. SENCen piramidea Espainian gehien erabiltzen den piramideetako bat Nutrizio Komunitarioaren Espainiako Elkarteak (SENC) proposatu duena da. Erakunde horren hitzetan, “formula grafiko eta erraza da gure dietan ageri diren elikagai guztiak modu arrazional eta osasungarrian barneratzeko�. Irudi horren bidez, honako gomendio hau eman nahi da: piramidearen oinarrian dauden elikagaiak jan behar dira maiztasun handienarekin eguneroko otorduetan, eta bakanago gorengo aldean ageri direnak. Piramidea ulertzea Piramidearen oinarrian, gure dietari energia gehien eman behar lioketen elikagaiak ageri zaizkigu. Karbohidratoak dituztenak dira: patatak,
l
24
osoko arroza, osoko irina edo irin horrekin egiten diren elikagai osasungarriak (osoko ogia, osoko pasta...). Elikagai horiengandik oso hurbil, fruta freskoak, barazkiak eta oliba olioa ageri dira. Erdialdean, berriz, esnekiak, lekaleak, fruitu lehorrak, arrautzak, arraina eta haragi zuriak daude.
l
l Haragiaren eratorriak (adibidez, hestebeteak) eta haragi gorriak, aldiz, ia gailurrean daude. l Azkenik, gorengo aldean (oso noizbehinka jateko produktuen lekua da hori), gantzak ageri dira, esaterako gurina eta margarina, eta baztergarritzat jotzen diren beste zenbait elikagai ere bai: gozoak, opilak, gozokiak, pastelak, edari azukretsuak eta izozkiak.
“Eguneroko otorduetan, oinarrian ageri diren elikagaiak jan behar ditugu maiztasun handienarekin� Julio Basulto nutrizionista
Erosketa zerrenda oso osasungarria*
Zer eta zenbat jan? Elikagaien piramideak gomendatzen dituen errazioak nola lor ditzakezun azalduko dizugu. Raciones recomendadas: Errazio gomendatuak:
Ogia, pasta edo arroza (hobe osokoak badira) eta patatak
5 raciones/día Egunean 5 errazio
Hauxe litzateke errazio bat:
£ Osoko ogia (21 barra) £ Osoko arroza, EROSKI Sannia
• 3-4 xerra edo ogitxo 1 (60 g) • Plater 1 pasta edo arroz (80 g gordinik edo 240 g egosita) • Patata handi 1 (300 g)
(3 pakete)
£ Osoko makarroiak, EROSKI Sannia (3 pakete)
£ Buti patatak, Eroski NATUR (14) £ Espinaka zatituak, EROSKI basic (4 pakete)
£ Letxuga (4 kg) £ Azenarioa, EROSKI (2 kg) £ Entsaladako tomatea, AGB Eroski NATUR (4 kg)
£ Fruta (12 kg) £ Oliba olio birjina estra, EROSKI (2 botila)
£ Esne gaingabetua, EROSKI (7 brik)
£ Jogurt gaingabetuak, Eroski basic (7 pakete)
£ Burgosko gazta freskoa, 0%
erakoa, EROSKI Sannia (12 pakete)
Errazio gomendatuak: Raciones recomendadas:
Berdurak eta barazkiak
Egunean 3 errazio 3 raciones/día
Hauxe litzateke errazio bat:
• Plater txiki 1 barazki, egosita (zerbak, espinakak, aza, brokolia, txanpiñoiak, kardua, azenarioa, kalabaza, lekak...) • Plater handi 1 eskarola edo letxuga • ½ berenjena, ½ kuiatxo, tomate 1 (ertaina), endibia 1, piper 1 (ertaina), azenario 1 (handia), 4 orburu (ertainak) edo 6 zainzuri fin Raciones recomendadas: Errazio gomendatuak:
Fruta freskoa
Egunean 33 errazio errazio Egunean
Hauxe litzateke errazio bat:
• Atal 1 fruta (ertaina): udarea, sagarra, laranja, platanoa, irasagarra, pomeloa.. • Xerra 1 meloi, sandia edo anana (ertaina) • Basokada 1 zuku %100 (azukre erantsirik gabea) • 2-3 atal (ertainak) abrikot, aran, datil, mandarina, piku... • 8 marrubi ertain edo postreko platerkada bat gerez Errazio gomendatuak: Raciones recomendadas:
Oliba olioa
Egunean 5 errazio 5 raciones/día
Hauxe litzateke errazio bat:
• 10 ml oliba olioa (koilarakada bat) Errazio gomendatuak: Raciones recomendadas:
Esnea, jogurta, gazta ondua, gazta freskoa
Egunean 3 errazio 3 raciones/día
Hauxe litzateke errazio bat:
£ Legatza (600 g) £ Sardinak (600 g) £ Muskuiluak, oskol eta guzti (1 kg) £ Oilaskoa, indioilarra edo untxia
• Basokada handi 1 esne, 2 jogurt, 2-3 xerra gazta ondu, 100 g gazta fresko
£ Arrautzak, EROSKI basic
Oilaskoa, indioilarra, untxia edo antzekoren bat (haragi giharrak)
(2 kg)
(1 dozena)
£ Babarrun nabarra, EROSKI SeleQtia (1 pakete)
£ Dilista, EROSKI SeleQtia (1 pakete) £ Gaztelako garbantzua, EROSKI SeleQtia (1 pakete)
£ Almendrak (150 g) £ Hurrak (150 g) £ Intxaurrak (200 g) £ Txahalki entrekota (800 g) £ Urdaiazpiko ondua (200 g) * Lau kidek osatzen duten familia batek aste osoko dieta egiteko behar dituen kopuruak, piramidearen gomendioak aintzat hartuta.
Arraina eta itsaskia (txandakatu) Hauxe litzateke errazio bat:
Errazio gomendatuak: Raciones recomendadas:
3 errazio 3 Astean raciones/semana
• Xerra 1 arrain (150 g ggb)
Hauxe litzateke errazio bat:
Errazio gomendatuak: Raciones recomendadas:
3 errazio 3 Astean raciones/semana
• Xerra txiki 1 • ¼ oilasko edo untxi (150 g ggb) Arrautzak Hauxe litzateke errazio bat:
Errazio gomendatuak: Raciones recomendadas:
3 errazio 3 Astean raciones/semana
• Arrautza 1 Lekaleak Hauxe litzateke errazio bat:
Errazio gomendatuak: Raciones recomendadas:
3 errazio 3 Astean raciones/semana
• Platerkada 1 lekale (80 g gordinik, 215 g egosita) Fruitu lehorrak Hauxe litzateke errazio bat:
Errazio gomendatuak: Raciones recomendadas:
5 errazio 5 Astean raciones/semana
• Eskukada 1 edo banakako errazio 1 (20 g) Hestebeteak eta haragi gantzatsuak (edo gorriak) Hauxe litzateke errazio bat:
Raciones recomendadas: Errazio gomendatuak:
ocasional y noizbehinka eta neurrian moderado
• 4 xerratxo edo xerra txiki 1
bazkide izatearen abantailak
25
zure osasunaren alde
Berdurak hartuko dituzu, 2 errazio
Oliba olio hartuko duzu, 2 errazio
Irinkarak hartuko dituzu, errazio bat
Osasungarria eta orekatua Dirudien baino errazagoa da elikagaien piramideak ematen dituen gomendioei jarraitzea eta proposatzen dituen errazioak kontsumitzea. Horretan lagunduko dizuten hiru plater prestatzeko modua eskaintzen dizugu orrialde hauetan.
KALABAZA ETA BROKOLI KREMA 4
erraza
+1h
0,47
(xerratan). Erregosi guztia eta erantsi kuiatxo zuritua eta brokoli adartxoak. Estali urez, berduren gain-gaineraino. l Behin irakiten hasten denean, gatz pittin bat erantsiko diogu. Tapatu kazola eta utzi irakiten, su eztian, 40 minutuz.
OSAGAIAK l Zuritu baratxuri atalak, moztu xerratan
• Tipulin 1 • 400 g kalabaza • 100 g azenario • 100 g kuiatxo • 200 g brokoli
• 2 baratxuri atal • 90 ml oliba olio • Gatz iododun pittin bat
NOLA PRESTATU l Moztu tipula brunoise eran (laukitxo
txikietan), jarri kazola batean olioarekin eta egin su eztian. Guritu denean, erantsi kalabaza (zuritua, garbia eta puska irregularretan zatitua) eta azenario zuritua
26
eta gorritu arin-arin zartagin batean, bi koilarakadatxo oliba olio berorekin. Gorde geroko. l Kalabaza eta azenarioak egosita daudenean, atera kazola sutatik. Erantsi lehen gorde ditugun baratxuri frijituak. Eman berriz gatza (behar balitz), tapatu kazola eta utzi berdurak egonean tartetxo batez. l Ondoren, pasatu nahastura guztia
pure egitekoan edo irabiagailuan,
krema leun eta uniforme bat lortu arte. Lodiegia geldituko balitz, ur bero sorta bat erantsiko genioke eta gatza eman, beharko balu. GOMENDIOA Pure hau laguntzeko, ogitxo ertain bat jar dezakegu, osokoa eta gatzik gabea, edo brokoli adartxo batzuk, lehenbizi egosi eta gero baratxuriekin oliba oliotan erregosita.
Errazio batek dauka: KALORIAK
191
9,5%
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
17,3g 2,9g 4,6g 0,4g 24,8%
14,7%
5,1%
6,8%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
BAKAILAOA LABEAN, BERDUREKIN
sartu labean, 200 ºC-an 7 minutuz edo bakailaoa egin artean. l Berdura batzuk egingo ditugu
4
erraza
30’
5,09
OSAGAIAK • 6 00 g bakailao gezatu • 2 baratxuri atal • 50 g tipulin fresko • 50 g kuiatxo • 50 g azenario
• 30 g porru fresko • 3 0 g perretxiko (askotarikoak) • 30 ml oliba olio • Gatz pittin bat
zartaginean. Horretarako, jarri oliba olio sorta bat zartagin batean, eta bota baratxuri xehatua eta tipulina juliana eran moztua (zerrenda finetan). Tipulina ia gorritu denean, erantsi kuiatxoa xafla finetan moztuta, azenarioa (zerrendatan), porru sortak (makilatxo gisa moztuta) eta perretxikoak zatituta. Eman buelta pare bat zartaginean, eta bota gatza. l Zerbitzatzeko, jarri bakailao errea
berdura erregosiak ondoan dituela.
NOLA PRESTATU l Moztu bakailaoa erraziotan,
eman oliba olioa bi aldeetatik eta jarri zartagin ez-itsaskor batean, bi aldeetatik zertxobait gorritu daitezen eta gainazala itxi dakien. Ondoren,
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
11,2%
9%
223 6,3g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
1,1g
1,4g
2,1g
5,5%
1,5%
35,8%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Hartu gogoan: egunean egiten ditugun otorduetako bat baino ez da hau. Gainerakoekin osatu beharko ditugu elikagaien piramideak egiten dituen gomendioak, baina horretarako elikagai osasungarriak hautatu beharko ditugu
Arraina hartuko duzu, errazio bat
Berdura hartuko duzu, ¼ errazio
Oliba olio hartuko duzu, errazio bat
bazkide izatearen abantailak
27
zure osasunaren alde Fruta hartuko duzu, 1,5 errazio
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia
Esnekia hartuko duzu, ½ errazioa
Semaforo nutrizionala Semaforo nutrizionalari esker, jakin egin dezakegu produktuaren errazio batek zer kopurutan ematen dituen kaloriak, azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Gainera, lehen begiratuan ikus dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
Azukre gutxiago Azukre gehiegi jatea kaltegarria izan daiteke osasunarentzat. Hori dela eta, 28 tona azukre baino gehiago kendu ditugu gure produktuetatik.
GATZ GUTXIAGO Frogatuta dago gatz askorekin janda igo egiten dela arteria tentsioa. Hori dela eta, 17 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure produktuetatik
Gantz gutxiago
FRUTA FRESKOAREN BROTXETA JOGURTAREKIN 4
erraza
10’ + utzi 1,80 egonean
OSAGAIAK • 2 laranja • 200 g anana natural • S agar 1 (royal gala) • Kiwi 1
• 25 g azukre (edo kaloriarik gabeko eztitzailea) • 2 jogurt gaingabetu natural
l Sartu frutak zurezko brotxeta batean,
koloreak txandakatuz. Ondoren, pasatu zartagin ez-itsaskor batean, arinarin gorritu daitezen. Jogurt natural gaingabetu batekin zerbitzatuko ditugu brotxeta epelak, eta jogurtari ezti sorta bat, azukrea edo eztitzaile kaloriagabea jarriko diogu. GOMENDIOA Gozozaleenentzat: fruten gainean azukrea zabaldu daiteke zartaginean pasatu aurretik. Era horretan, frutak karamelutu egingo dira, eta kolore gorri polita hartuko dute.
NOLA PRESTATU l Zuritu fruta guztia, moztu laukitxo
erregularretan eta jarri ontzi batean. Nahasi ongi fruta guztia eta utzi hozkailuan 50 minutuz, zapore guztiak nahasi daitezen.
28
Errazio batek dauka: KALORIAK
117
5,8%
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
0,3g 0,1g 23,6g 0g 0,4%
0,3%
26,2%
0,7%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da komeni egunero hartzen den energiaren %35 baino gehiago izan dadin gantzek emana. Hori dela eta, 211 tona gantz baino gehiago murriztu ditugu gure markako elikagaietan.
Trans gantzik gabeak Zenbait ikerketak frogatu dute landare-gantz partzialki hidrogenatuak (horiek izaten dituzte trans gantzak) kaltegarriak direla, igo egiten dutelako kolesterol txarra. Hori dela eta, gure markako produktuek ez dute trans gantzik. Kendu egin ditugu erabat. Gainera, lagundu egingo zaitugu dieta bereziekin. Gero eta ohikoagoak dira elikadura arloko alergiak, zeliakia... Pertsona horiek guztiak lasai egon daitezke gure produktuak erosita.
erakusleihoa
EROSKI SeleQtia lekaleak
Zakutxoetatik koilarara Itxuratik ezagutuko dituzu eta gozatu egingo duzu haien zaporearekin. EROSKI SeleQtia saileko lekale berriak kilo erdiko zakutxoetan datoz orain. Babarrunak, dilistak eta txitxirioak, guztiak ere arreta handiz zainduak erein zituzten unetik hasi eta salgai jarri bitartean.
BABARRUN NABARRA Jatorria: Gaztela eta Leon. Nolakoa da: handia, biribildua, kanela kolorekoa eta orbantxo granateak dituena. Bereziki aipatzekoa... Zapore sendokoa eta testura gurintsukoa da, eta behin egosita, ez da erraz desegiten.
GAZTELAKO TXITXIRIOA Jatorria: Extremadura eta Andaluzia. Nolakoa da: ale lodikoa da, luzekara, alboetatik zapaldua, itxura irregularrekoa, ildo sakonak dituena eta kolore zuri horikara. Har ezazu gogoan: ahogozo atseginekoa da, eta azala ia ez zaio antzematen. Espainian egiten diren txitxirioetan, hauxe da kalitate handienekoa eta kontsumitzaileek gehien atsegin dutena.
30
BABARRUN ZURIA Jatorria: Gaztela eta Leon. Nolakoa da: ale zuria du, biribila eta betea, neurri handikoa. Gurin babarrunak ere esaten diete. Kontuan hartzekoa da... Behin egosi denean, alea ez da erabat osoa gelditzen eta tarteko gogortasuna izaten du; albumen guria izaten du, nahiko gurintsua eta irinkara, eta ez batere pikortsua.
PARDINA DILISTA Jatorria: Gaztela eta Leon. Nolakoa da: kolore arre-morroia du edo arre-gorrikara. Txikia da neurriz: 4 eta 5 mm arteko diametroa du, eta 0,04 gramoko pisua ale bakoitzak.
Ba al zenekien‌
Bereziki aipatzekoa... Zapore finekoa da oso. Oso ona da eltzekariak prestatzeko, azala leun-leuna duelako eta erraz egosten delako. Loditasun ona ematen dio saldari, eta eltzekari oso krematsuak prestatzeko aukera ematen du.
EROSKI SeleQtiak goi mailako produktuak hautatzen dituela, kalitate eta prezio onenekoak. Eta, gainera, punta-puntako ekoizleek eginak direla. Estatuan eta nazioartean aitortza jaso duten osagaiak dituztelako dira hain bereziak, edo artisau erako metodoekin landuak daudelako.
bazkide izatearen abantailak
31
dendan zurekin
ALDAKA Atal hezea da eta gantz askorik gabea. Ia edozertarako da egokia, baina xerrak egiteko erabiltzen da gehien.
MASKALA Atal horrekin oso xerra onak egiten dira eta medailoiak ere bai, plantxan egiteko edo frijitzeko. Oso egokia da arrautzairinetan prestatzeko, txingarretan egiteko eta erretzeko.
Tapa Haragi samur eta giharra da. Eskalope eta eskalopin gustagarriak egiteko erabiltzen da.
BIRIBILKIA
Txahalkia, izen-abizenekin Jarri zara harategiko salmahaiaren aurrean zure EROSKI dendan. Argi daukazu zer nahi duzun: txahalaren haragia, bai. Baina zein? Zein da zatirik onena nik prestatu nahi dudan errezeta egiteko? Ikusten duzun moduan, zu bezalaxe, beste batzuk ere egon izan dira egoera horretan. Ez kezkatu, ez zaude bakarrik. Guk lagunduko dizugu, eta aurrerantzean zerorrek gozatuko duzu haragia jateko (eta eskatzeko) plazera. 32
Kontra baino samurragoa da eta ez hain lehorra; gantz gutxi izaten du, eta zainik ez. Erreta eta gisatu gisa gelditzen da ongien, baina xehatuta ere eska daiteke, hanburgerrak eta haragi bolak egiteko.
KONTRA Oso gantz gutxi izaten du, eta, hortaz, lehor samarra izaten da batzuetan. Ezin egokiagoa da gisatuak egiteko, erretzeko eta eltzekarietarako. Zati horretatik xerra onak lortzen dira arrautzairinetan pasatuta jartzeko.
AZPIZUNA Hauxe da kalitaterik oneneko atala. Oso samurra eta hezea da, eta ez du zainik izaten. Sukaldean era askotan presta daiteke: parrillan, plantxan, frijituta, rosbif eran eta labean eginda (oso denbora gutxian).
Zein zati da ona...?
ATZEKO SOLOMOA Txuleta edo gerrialdea ere esaten zaio. Haragi samurra eta hezea da. Gaur egun, entrekota (hezurrik gabe) eta txuleta hezurduna ateratzen dira atal horretatik, eta biak ere plantxan edo parrillan egiteko dira egokiak.
SORBALDA Gantz dezente duen haragia da. Atalik hezeenetakoa da, eta labean osorik erretzeko onena.
AURREKO SOLOMOA Haragi heze, samur eta garbia da. Atal horretatik ateratzen dira txuletoia eta, hezurrik gabea bada, entrekota. Oso egokiak dira plantxan edo parrillan egiteko.
BULARRA LEPOALDEA Atal samur eta hezea da. Hainbat plater presta daitezke: haragi errea, eltzekariak, gisatuak, haragi xehatua...
Gantz askoko haragia da, oso zaporetsua. Aparta da saldak egiteko, gisatuak eta su eztian luzaroan egon behar duten platerak prestatzeko.
HEGALA Kalitate on samarreko haragia da, nahiz eta zain eta gelatina ugarikoa izan. Gisatuak eta eltzekariak egiteko erabiltzen da, eta oso ona da betetzeko eta biribilkiak edo erruloak egiteko.
ZANKARRA Haragi gihartsua da, eztitsua eta kolageno ugarikoa. Gisatuak egiteko, erretzeko eta eltzekarietarako erabiltzen da. Ona da zopak eta saldak egiteko ere. Hezur eta guzti mozten denean, osobuko izena hartzen du. Belaunpea ere esaten zaio. Kalitatezko Abelgorri Autoktonoaren Lanbideartekoak (INVAC) eta Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak utzitako irudiak dira
bazkide izatearen abantailak
33
dendan zurekin
Eroski NATUR txahalkia: haragi onaren zigilua EROSKI leku askotara heldu da, eta guztietara egokitzeko ahalegina egin du. Baita Eroski NATUR txahalkiarekin ere: hango eta hemengo Adierazpen Geografiko Babestuekin (AGB) eta kalitate zigiluekin hitzarmenak egin ditugu bezeroei tokian tokiko haragirik onenak eskaintzeko.
E
roski NATUR Galiziako Txahalkia: Espainiako Estatuko haragietatik, gehien estimatzen denetakoa eta aitortza gehien jaso duenetakoa da. Galizian jaio, hazi eta hildako txahalen haragia da. Arraza autoktonoak dira, kalitate programa zorrotzak gainditu behar izaten dituztenak. Hamar hilabete baino gutxiagoko animaliak izaten dira, eta, ondorioz, haragi bereziki samurra izaten dute. Estatuko denda guztietan eros daiteke, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Katalunian izan ezik. SKI NATUR MAP TERNERA R01 ESPAĂ‘A 10.01400/LU CE
99,600 2/2013 ba nÂş 3
das y textos. Rogamos revisen bien esta prueba porque esponsable de los errores que no se detecten en la misma.
1
2
3
AMARILLO
MAGENTA
CYAN
4
5
6
7
8
NEGRO
P109
P200
ALLO S/M
AZUL S/M
E
LOS COLORES DE LAS PRUEBAS SON APROXIMADOS
roski NATUR Provedella: hamabi hilabeteko txahalak izaten dira, azken sei hilabeteetan gutxienez Katalunian haziak; haragia gutxienez 7 egunez egoten da ontzen, eta horrek zapore berezia ematen dio. Eroski NATUR Provedella haragia 8 eta 12 hilabete arteko animalietatik dator, eta kalitate kontrol zorrotzak egiten dizkiote. Kataluniako abeltzain elkarterik gehienak biltzen ditu zigilu horrek, eta Kataluniako dendetan bakarrik eros daiteke.
34
E
roski NATUR Nafarroako Aratxea: Nafarroan, Nafarroako Aratxea AGBarekin elkartu gara, eta Eroski NATUR Nafarroako Aratxea sortu dugu. AGB horretako txahalak amaren esnez elikatzen dira gutxienez 4 edo 6 hilabete egiten dituzten arte. Haragia gutxienez 7 egunez egoten da ontzen, eta horrek oso zapore berezia ematen dio. Nafarroako gure dendetan bakarrik erosi daiteke.
E
usko Label Abelgorria, Eroski NATUR: Euskadiko abeltzainak eta Eusko Label elkartu egin dira bezeroei beren baserrietako haragirik onena eskaintzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan jaio eta arreta handiz hazitako animalien haragia da; animalia horiek bizitzako fase guztietan kontrolatzen dituzte, eta hiltegi baimenduetan hautatzen dituzte, beren kalitatea kontuan hartuta. Bazka naturalak ematen dizkiete, eta berariaz baimendutako pentsuekin osatzen dute haien elikadura. EAEko gure dendetan bakarrik erosi daiteke.
TXAHALKI GOULASH MINA
4
tartekoa
> 2h
TXAHAL AZPIZUNA ROQUEFORT SALTSA ETA TXANPIÑOIEKIN
TXAHAL ETA ESPINAK A FLAMENKINAK
5-10
4 4
erraza
20-30’
tartekoa 15-20’
10-20
10-20
OSAGAIAK
OSAGAIAK OSAGAIAK
• 6 00 g txahalki, laukitxoetan moztuta • 30 g irin • 50 g tipula • 50 g tomate • 50 ml ardo zuri
• L itro 1 haragi salda • 10 g paprika (piperrauts mina) • 100 g patata • Oliba olioa • Gatz pittin bat
• 100 ml esne-gain likido •5 0 g Roquefort gazta •1 50 g txanpiñoi (txikiak) • 2 baratxuri atal
• 40 g tipula •4 0 ml ardo zuri Perrexil xehatua •6 00 g azpizun (txahalarena) • 80 ml oliba olio • Gatz pittin bat
•2 00 g espinaka • 500 g txahal xerra •1 25 g pikilloko piper gorri • 10 g irin
•1 00 ml haragi salda trinko • 200 ml oliba olio • Perrexila • Gatz pittin bat • Piperrautsa
NOLA PRESTATU
NOLA PRESTATU NOLA PRESTATU l Eman gatza haragiari, pasatu irinetan
eta jarri kazola batean gorritzen oliba olio bero-berotan. Gorritzen denean, plater batean gordeko dugu geroko. l Bota oliba olio gehixeago kazolara, apaldu sua eta erregosi tipula, juliana eran moztua. Kolorea hartzen hasten denean, erantsi tomate zuritua -haziak kenduta eta birrinduta-, ardoa eta salda. Jarraitu erregosten, eta erantsi gatza eta piperrautsa. Estali eta utzi irakiten has dadin. l Sartu haragia eta isuri duten zukua kazolan, likidoak guztiz estalita gelditu arte (hala ez bada, salda erantsi diezaiokegu). Estali kazola eta utzi mantso-mantso irakiten, 2 ordu eta erdiz edo 3 orduz. Une horretan, erantsi patatak laukitxoetan moztuta eta egosi 10 minutuz. Ahal bada, hurrengo egunean zerbitzatuko dugu (gisatu mota hau gustagarriagoa gelditzen da egun batetik bestera).
l Berotu esne-gain likidoa eta gazta
eltzetxo batean su eztian, eta eragin koilara batekin saltsak nahi dugun trinkotasuna hartzen duen arte. Eman gatza. Erantsi koilarakada bat olio, eta eragin berriz ere, saltsa homogeneoa eta distiratsua gelditzen den arte. l Garbitu txanpiñoiak eta kendu
zurtoina. Moztu baratxuria eta tipula laukitxoetan, eta erregosi zartagin batean. Gorritzen direnean, erantsi txanpiñoiak gatz pittin batekin eta ardo zuri sortatxo batekin. Estali zartagina eta utzi 15 minutuz su eztian. Ondoren, zabaldu perrexila gainetik eta gorde geroko. l Jarri azpizuna zartagin ez-itsaskor bero
batean; minutu batez edukiko dugu alde bakoitza, eta gatza emango diogu. Azkenik, zerbitzatu egingo dugu: jarri azpizuna platerean, txanpiñoiak eta saltsa alde batean dituela.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
15%
13%
287
9g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
4g
2g
19%
2%
l Jarri espinakak ur irakinetan eta egosi (urari gatza emango diogu aurrez). Eman xerrei gatza eta piperrautsa eta bete piper zerrenda batzuekin eta espinakekin (xukatuta eta zati txikietan moztuta). l Bildu xerrak betegarria barnean dutela eta lotu listariarekin (burdindegietan eta denda espezializatuetan saltzen dute). l Pasatu flamenkinak irinetan, eta frijitu olio ugari eta berotan. Saltsa betekin lagunduko dugu, eta saltsa prestatzeko, loditu haragi salda oliba olio eta gatz pittin batekin.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
11%
12%
206
8g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
3g
2g
15%
2%
GATZA
1g
10%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Errazio batek dauka: GATZA
KALORIAK
GANTZA
25%
16%
25%
1g
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
310
17g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
9g
2,4g
43%
3%
GATZA
1g
19%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
35
hemengoa eta hangoa
Arada de la Vi単a ardoak
Aukeran jarriko dizugu! Arada de Vi単a ardoak gure dendetara iritsi berriak dira, eta horietan bakarrik aurkituko dituzu. Ardo beltz gaztea da bat, oso orekatua eta edan erraza, eta zuria bestea, freskoa eta fruitu lurrinekoa. Egizu topa horiekin, ez dizute hutsik egingo!
36
Arada de la Vi単a ardoa Labastidako Solag端en upategietan egiten dute, xehetasun bakoitza arreta handiarekin zainduz. Arabako mahasti horiek 500 metrotik gorako garaieran daude; kontraste termiko handia izaten da gauaren eta egunaren artean, eta mikroklima berezia. Horren guztiaren eraginez, azken fruituaren kalitatea maila gorenekoa izaten da.
ARDO BELTZ GAZTEA
ZURIA
Arada de la Vi単a %100 Tempranillo
Arada de la Vi単a %100 Biura Zuria
Ardo fresko eta fruitu lurrinekoa da, ahogozo atseginekoa, masusta eta erregaliz zapore bizia duena, inguru horretako tempranilloak ohi duen bezala. Trago batek beste bat eskatzen du.
Ardo gaztea, freskoa eta fruitu lurrinekoa da, kolore ona eta fruta zurien lurrinak dituena (udarea, mertxika, limoia); oso modu harmoniatsuan konbinatzen ditu azidotasuna eta dentsitatea, eta ahogozo atsegina uzten du.
GURE GOMENDIOA:
GURE GOMENDIOA:
Oso konbinazio ona egiten du lehenbiziko platerekin, pastarekin, arrozarekin, urdaiazpikoarekin... Lagun ona da otorduetarako. Noranahiko ardoa da, oso ongi egokitzen dena egoera guztietara.
Oso ardo egokia da aperitiborako edo goiz erdian hartzeko. Ezin hobea da plater arinak laguntzeko edo ohiko pintxoa edo mokadutxoa hartzeko bazkalaurretik.
bazkide izatearen abantailak
Ardo horiek egiteko mahats guztia Arabakoa da, eta ardoak gure dendetan bakarrik aurki daitezke
37
hemengoa eta hangoa
Bazkideentzat bakarrik Arada de la Viña ardoak dastatzeko aukera.
Gaizka Lejarza Solagüenen Merkataritza Saileko arduraduna
Ardo hauek gure lurraren berezkoena islatzen dute Zer esango zenuke ardo hauei buruz? Arabako Errioxak berezkoena duena ezin hobeki islatzen duten ardoak dira. Zuria, adibidez, ardo freskoa eta fruitu lurrinekoa da, ahogozo atseginekoa oso, bigarren tragoa ere eskatzen duena. Oso lurrin berezia du, sagarraren eta fruta zuriaren ukituekin eta limoiaren zitriko puntu batekin. Azidotasuna oso ongi orekatua du bolumenarekin eta egiturarekin. Beltza, berriz, tempranilloa da %100, Arabako Errioxan oso ohikoa dena. Erregaliz eta masusta lurrin batzuk ditu, baita esne-gain ukitu batzuk ere, karamelu eta gozokiek izaten dutena bezain atsegina. Oso egitura orekatua du, eta errazerraz edaten da. Ardo garbia eta atsegina da, ezin hobea konpainia onean dastatzeko. Solagüenen zer iruditzen zaizue EROSKIk tokiko ekoizleekin lanean jarduteko egiten duen apustua? Guretzat funtsezkoa da. Gure lurrari lotutako upategia gara. Gure lanaren muina da hurbileko produktuak egitea, ingurumena eta gure ingurua errespetatzen dituztenak. Aliantza mota honekin, kontsumitzaileari egiten diogu mesede.
38
Eroski clubeko bazkide izateak baditu bere abantailak: ehunka produktu eskuratu ditzakezu preziorik onenetan, deskontu pertsonalizatuak... Eta badira gozatzeko moduko beste hainbat gauza ere. Adibidez, produktuak ezagutu eta dastatu ahalko dituzu ofizialki aurkeztu aurretik. Hogei bat bazkidek beste inork baino lehenago ezagutu zuten Arada de la Viña ardo berria Solagüen upategietara egindako bisitan. Gure bazkideen iritzia aintzat hartzeko asmoa ez delako asko hutsa. Gauzatu egiten dugu. Bazkide izateak gehiago ematen du.
hazteko energia
Haurrak, askaltzera! Haurren otordurik gogokoena izaten da, baina ez beti osasungarriena. Erraza da hain komenigarriak ez diren elikagaiak nagusitzea eta elikagarriagoak eta osasungarriagoak diren beste batzuen lekua hartzea. Irudimen apur batekin, lortu dezakegu askaria ere ongi elikatzeko baliatzea eta goxoa eta orekatua izatea.
40
E
gunean bost otordu. Banaketa hori proposatzen du Espainiako Pediatria Elkarteak (AEP) urte bat eta hamabi urte arteko haurrentzat. Hau da, eguneroko hiru otordu nagusiekin batera (gosaria, bazkaria eta afaria), haurrek ez dezakete ahaztu hamaiketakoak goiz erdian ematen dizkien energia eta mantenugaiak, eta ezta askaria ere (horixe izango da, gainera, haurren unerik gogokoenetakoa). AEPek dioenez, eguneko dietaren banaketa egitean, balio kaloriko guztiaren %15 eta %20 artean eman behar lieke askariak haurrei. Funtsezko zeregina du askariak, arratsaldean hara eta hona ibiltzeko energia ematen baitie haurrei, afaria iritsi bitartean.
hazteko energia URDAIAZPIKO ETA TXANPIÑOI OGITARTEKOA, OSOKO OGIZ EGINA 4
erraza
5’
NOLA PRESTATU l Garbitu txanpiñoiak eta egin
zartaginean, su handian, oliba olioarekin eta baratxuriarekin (laukitxo txikietan moztuta, brunoise eran). Eman gatza txanpiñoiei, jarri iragazki batean olioa kentzeko eta gorde gerorako.
OSAGAIAK l Ireki ogiak luzetara, bota txanpiñoiak
• 200 g txanpiñoi • 2 baratxuri atal • 325 g ogi (osokoa, 4 opil) • 2 tomate
• 100 g urdaiazpiko ondu • 40 ml oliba olio • Gatz pittin bat
erregosteko erabili dugun oliotik sortatxo bat eta jarri tomatea, xerra finetan moztuta. Jarri urdaiazpikoa tomatearen gainean eta, azkenik, txanpiñoiak. Zerbitzatu. GOMENDIOA Ogitarteko hau oso goxoa da berotuta jateko ere. Horretarako, labean sartuko dugu minutu batzuetan. Bestalde, trinkoagoa eta krematsuagoa gelditzea nahi badugu, gazta pixka bat jar diezaiokegu, berotzean urtu dadin.
1,04 €
pertsona bakoitzeko Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
15%
6,8%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
300 4,8g 1,4g 5,9g 6,8%
6,6%
GATZA
1,1g
18,5%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
41
hazteko energia
Hemen aurkituko dituzu ogitartekoak prestatzeko errezeta gehiago
0,67 €
pertsona bakoitzeko
INDIOILAR SANDWICHA ANANAREKIN 4
erraza
15’
OSAGAIAK • 150 g moldeko ogi (8 xerra) • 100 g indioilar • 4 0 g maionesa arin
• 275 g anana (almibarretan, 4 xerra) • 5 0 g letxuga (zorrokoa)
Ba al zenekien...
NOLA PRESTATU l Txigortu moldeko ogiaren xerrak (gurinik
gabe egiten badugu, gantz gutxiago izango dute). Gorde geroko. l Xerra baten gainean, jarri indioilarra
maionesa pittin batekin, anana zatitxo batzuk eta letxuga hosto bat, eta jarri beste ogi xerra bat gainean. Zerbitzatu erdi beroa dagoela. Hemen aurkituko dituzu ogitartekoak prestatzeko errezeta gehiago.
42
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
10%
3%
193
2g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
0,5g 15g 3%
17%
GATZA
0,2g 4%
haurrarentzat osasungarria dela ogitartekoan landare jatorriko elikagairen bat jartzea, horietara ohitu dadin? Horrela ez du eragozpenik izango zapore berriak dastatzeko
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Hazteko energia
edergintza
Gorputzaren zainketak
Irtenbide errazak ohiko arazoentzat E Ildaskak, bularretan sendotasuna galtzea, zangoetako nekea... Nork ez du izan noizbait horrelakoren bat? Har itzazu gogoan gure belle aholkuak. Oso lagungarriak gertatuko zaizkizu! 44
z garuna, ez urdaila eta ez bihotza ere. Larruazala da gure gorputzeko organorik handiena, eta era guztietako zainketa espezifikoak eman behar zaizkio. Kanpotik etor daitezkeen erasoetatik babestea –eguzkia, hotza, haizea... –eta egunero garbitzea eta hidratatzea, bi horiek nahitaezko
betebeharrak dira. Baina ez bakarrak. Bizitzan zehar, emakumearen gorputzak zenbait aldaketa izaten ditu, eta horietako bakoitzak bere zainketa moduak eskatzen ditu. Arreta bereziarekin zaintzekoak dira, besteren artean, ildaskak, bularretako sendotasun galera eta zangoetako nekea edo astuntasuna.
Nuevo Tampax. Hasta donde tú quieras llegar.
El Tampax más discreto y fácil de colocar. Tampax Pearl, nuestro Nº1 en confort y protección ahora en formato Compak. CLICK
edergintza
ILDASKAK ARRASTOAN SARTZEKO Hardunaldiak eraginda, gorputzeko pisuaren gorabeherengatik edo besterik gabe azaltzen dira ildaskak, eta buruhauste bat baino gehiago eragiten dute. Edozein adinetan ager daitezke, eta bat baino gehiago izan daitezke arrazoiak: pisua hartzea, aldaketa hormonalak... Egia da, ordea, hardunaldian nabarmen eragin handiagoa izaten dutela. Larruazaleko lesio linealak dira, eta larruazalean dauden kolageno eta elastina zuntzak hausten direlako sortzen dira; hautsi, berriz, larruazala tenkatzeagatik egiten dira. Hasieran, gorrixkak izaten dira ildaskak, eta denborarekin EROSKIn nakar kolorea hartzen dute. bakarrik Hardunaldikoei ildaska saltzen da grabidikoak esaten zaie. Neurriz 2 eta 10 mm artekoak izaten dira, eta bularraldean, ipurmasailetan, sabelaldean, aldaketan, izterretan eta alboetan agertzen dira.
ILDASKAK LEHENGORATZEKO ETA HORIEI AURRE HARTZEKO Ildasken aurkako krema, belle (200 ml). Centella asiatica edo gotu kola esaten zaion landare baten estraktua dauka, zeinak lehengoratu eta sendotu egiten baitu larrualzala; olce ferox izenekoaren estraktua ere badu, eta horrek lagundu egiten du orbaintzen eta herdoilaren aurka egiten. • Hidratatu egiten du. • Egokia da haurdunentzat. •H ipoalergenikoa da (murriztu egiten du alergia arriskua). • T est dermatologiko bidez frogatua dago. • Ez du parabenorik.
46
ZANGOAK NEKATUTA? Bukatu da eguna. Iritsi zara etxera eta berriz ere hasi zaizu zangoetan sumatzen duzun astuntasun eta akidura hori. Kontatu dugun hori zuri ere gertatzen bazaizu, baliteke zangoetako nekea izatea. Sarri askotan, zirkulazio arazo baten lehen zantzua izaten da hori, eta, horregatik, medikutara joatea izaten da onena. Honako hauek dira sintomarik ohikoenak: • A ztalaren barnealdean eta atzealdean sumatzen da mina, eta belaun zuloraino joaten da.
LARRUAZALA SENDOTZEKO Bularretako larruazala sendotzeko krema, belle (200 ml). Larruazal trinkoa, hidratatua eta suspertua. Almendra olioa darama (E bitaminarekin konbinatuta, hidratatu dezan eta herdoilaren eta ildasken aurka egin); Indietako gaztainen estraktua (orbaintzen laguntzen du eta drainatu ere egiten du larruazalak sendo iraun dezan); eta eskualanoa (lehengoratu egiten du larruazalaren elastikotasuna eta trinkotu egiten du epidermisa, gantz azido esentzial ugari baititu). • Larruazala tenkatu egiten du. • Egokia da haurdunentzat. • Hipoalergenikoa da (murriztu egiten du alergia arriskua). • Test dermatologiko bidez frogatua dago. • Ez du parabenorik.
ZAINDU ZURE BULARRAK
EROSKIn bakarrik saltzen da
Haurdunaldia, erditze ondoko garaia, pisu gorabehera handiak eragiten dituzten dietak edo adinean aurrera joateak berak eragin dezake bularretako larruazalak elastikotasuna eta sendotasuna galtzea. Haurdunaldian, esaterako, bularrak handitu egiten dira, eta bularra emateko garaian ia egunero aldatzen zaie bolumena. Horregatik guztiagatik, larruazalak estres mekanikoa izaten du, eta horrek erraztu egiten du larruazala mengeltzea eta ildaskak agertzea. Lehengo sendotasuna eskuratu dezaten, komeni izaten da produktu espezifikoak erabiltzea, larruazalari elastikotasuna eta sendotasuna emango diotenak.
• Egunaren bukaeran agertzen da edo luzaroan zutik egon ondoren. • Sentsazio horiek handitu egiten dira bero handia egiten duenean: udan, bainu bero bat hartzean, argizariarekin ileak kentzean... • Haurdun bagaude, irudipen hori nabarmen handitu daiteke haurdunaldiak aurrera egin ahala. • Karranpak izaten dira gauetan, zangoak inurrituta sumatzen dira (deserosotasun mingarria izaten da, zangoak mugitzera behartzen duena min hori zertxobait arintzeko), orkatilak hanpatuta daudela dirudi (edema) eta barizeak ere agertzen dira.
ARINTZEKO ETA HIDRATATZEKO Zango nekatuentzako gel-krema, bell (200 ml). Gel-kremen testura du, oso freskagarria. Lagundu egiten du neke irudipenari aurre egiten. Hidratatu egiten du. Indietako gaztainaren estraktua darama, ahuakate olioa eta soja proteina, eta horiek lagungarriak dira hanturaren aurka egiteko eta odol zirkulazioa aktibatzeko. Azido hialuronikoarekin eta soja proteinarekin aberastua dago, eta bi horiek lagundu egiten dute larruazala hidratatzen eta leun iraunarazten. •E gokia da haurdunentzat. •H ipoalergenikoa da (murriztu egiten du alergia arriskua).
EROSKIn bakarrik saltzen da
• T est dermatologiko bidez frogatua dago. • Ez du parabenorik.
bazkide izatearen abantailak
47
albisteak
Zabalkunde eredua
“Zurekin” supermerkatu gehiago
I
noiz baino gehiago egongo gara zurekin. Hurrengo lau urteetan, 400 milioi eurorainoko inbertsioa egitea aurreikusi da gure merkataritzaeredu berria, “Zurekin” esaten dioguna, 200 dendatara baino gehiagotara zabaltzeko. Gaur egun, eredu horretako 66 saltoki ditugu (8 hipermerkatu eta 58 supermerkatu). Honako ezaugarri berezi hauek dituzte “Zurekin” ereduko dendek: bezeroei tratu pertsonalizatuagoa ematen diete, apustu handia egiten dute tokiko produktuen alde, leku gehiago eskaintzen diete elikagai freskoei, elikadura osasungarria sustatzen dute eta azken berrikuntza teknologikoak baliatzen dituzte eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta dendako jarduerak ingurumenean duen eragina murrizteko.
Bezeroei tratu pertsonalizatua ematea da “Zurekin” ereduko gure denden ezaugarri nagusietakoa Elikadura Eskola
Abian da Profesionalen Ikasgela
Elikadura arloko ohiturak
ENPE azterketarekin ari gara
E A
tal berria erantsi diogu EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolari. Lankidetza gune bat da, sektorearen inguruko ezagutza zabaltzeko sortua. Ikerketak, artikuluak, elkarrizketak, ekitaldiak... biltzen ditu www.auladeprofesionales. escueladealimentacion.es web-orriak, eta bost sailetan banatua dago: Oinarrizko nutrizioa, Elikadura eta osasuna, Elikadura arloko berrikuntza, Gai bereziak eta Elikadura arloko legedia. Argitalpen horien egileak arlo horretako adituak eta kolaboratzaileak dira. Nahi izanez gero, gainera, azken berrikuntzak biltzen dituen buletin bat ere jaso daiteke helbide elektronikoan.
52
spainiako Estatuko herritarren ia heren batek (%29) osasun arazo kronikoak ditu, baina %12k baino ez dute aldatzen dieta horiei aurre hartzeko edo horiek tratatzeko. Datu horiek ageri da ENPE azterketan egin den bigarren inkesta sortan (Espainiako Herritarren Elikadura Ohiturei eta Nutrizio Egoerari buruzko Azterketa da), zeina gure Fundazioak jarri baitu abian Elikadura Eskolaren bitartez. Azterketa horren helburua da Espainiako herritarren jateko ohiturak eta nutrizio egoera zer-nolakoak diren jakitea eta aztertzea, eta, horretarako, 6.800 pertsona elkarrizketatu dira autonomia erkidegoetan. Datuek erakusten dutenez, herritarren %36rentzat medikua da jateko ohiturei eta nutrizioari buruzko informazio iturri nagusia, eta, komunikabideetan, Internet nabarmentzen da kontsulta iturri modura.
Europako lehena
UNICEF erronka
Kontsumo elektrikorik gabeko supermerkatua, 2016an
20.000 euro haurrak txertatzeko
D
A
atorren urtean beste mugarri bat jarriko dugu eraikuntza eredu iraunkorraren arloan: energetikoki autoaskia den supermerkatu bat inauguratuko dugu Gasteizen, eta Europan lehena izango da sare elektrikotik energia hartzeko beharrik ez duena. Energia Berriztagarrien Espainiako Zentroarekin (CENER) elkarlanean landu dugu I+G arloko proiektu hori, eta gure asmoa da frogatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria dela 2000 m2-ko supermerkatu batek behar duen energia guztia iturri berriztagarrietatik eskuratu daitekeela. Horretarako, saltoki
berriak edukiko duen sistema gai izango da, biomasa bidez, hotza, beroa eta argindarra sortzeko. EROSKI ez da berria ekodenden eremuan. 2013. urtean, CO2 isuririk gabeko denda ireki genuen Oñatin (Gipuzkoa), eta, ondorioz, ohiko supermerkatuek baino %65 energia gutxiago kontsumitzen du. Oñatikoaren aurretik, Denda Ekoeraginkorrak zabaldu genituen Grosen (Donostia, Gipuzkoa) eta Castro Urdialesen (Kantabria), 2010 eta 2011 urteetan, eta horiek ere ohiko denda batek baino energia gutxiago behar izaten dute, %15 eta %20 gutxiago, hurrenez hurren.
`Planetaren Ordua’
Klima aldaketa geldiarazteko ordua da
“U
sa #tupoder. Cambia el cambio climático”, aurten lelo hori izango du Planetaren Ordua kanpainak, zeina WWF erakundeak antolatzen baitu, Nazio Batuen laguntzarekin. Mundu osoan egiten da ekimen hori, jendea jabetu dadin zein garrantzitsua den ingurumenaren alde egitea eta klima aldaketaren aurka borrokatzea. EROSKIk ere bat egin izan du ekimen horrekin azken urteetan, eta aurten ere halaxe egingo du. Martxoaren 28an da hitzordua, 20:30 eta 21:30 artean. Ordubeteko tarte horretan, itzalaldi sinboliko bat egingo dugu gure egoitza sozialean. Horrekin batera, www.eroski.es eta www.consumer.es webguneei apaldu egingo diegu argia, nahiz eta aktibo jarraituko duten. Jendea mobilizatzeko eta parte
hartzeko kanpaina honek oihartzun handia lortu du, eta planetako CO2 isuriak murriztearen alde inoiz egin den ekintzarik handiena bihurtu da. Eta aurtengoa bereziki garrantzitsua da, zeren datorren abenduan Parisen bilduko baitira mundu osoko gobernuak, klimaren aldeko akordio bat lortzeko helburuarekin.
bazkide izatearen abantailak
benduan, deialdi bat egin genuen EROSKI Fundaziotik: 20.000 euro bildu nahi genituen UNICEFentzat, Internet bidez ekarpenak eginda. Erakunde horrek Orain ez gaitezke gelditu kanpaina abiarazia zuen, eta 16.600 haurri gaixotasun hilgarrien aurkako txertoa jartzeko erabili nahi zuen diru hori. Joan den otsailaren 20an, erronka lortzeko epea bukatzear zela -otsailaren 28a zen azken eguna -, ehunka emaile anonimoren eskuzabaltasunari esker, lortu egin genuen haurren hilkortasunari aurre egiteko jarri zen helburura iristea. EROSKI Fundazioak ere jarri zuen bere alea, eta 5.000 haur txertatzeko behar dena eman dugu; gainerako diru guztia norbanakoek egindako ekarpenetatik etorri da. EROSKI Fundazioak sustatu duen kanpaina Orain ez gaitezke gelditu ekimenaren barnean kokatzen da (UNICEFen Espainiako Batzordeak jarri du abian), eta joan den urritik hona milioi bat euro baino gehiago bildu ditu milaka haurrek txertoa hartu dezaten elgorriaren aurka, tratamendua jaso dezaten desnutrizioaren aurka eta edateko ura eskura izan dezaten.
53
hurrengo hilean... 15eko maiatza
Semaforo nutrizionala Zer da? Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
17%
26%
331
Sasoi honetan... Kantauriko antxoa
18g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
7g
4,4g
34%
5%
GATZA
1g
13%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?
Ezagutu itzazu gure pixoihal berriak
Errezeta oso osasungarriak EROSKI Sanniarekin 54
Errazioa. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.
da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.
Mantenugai kopuruak. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.
Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.
Eguneko Kopuru Gomendatua (EKG). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko. Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera. Zer esan nahi dute koloreek? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez
Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta... ...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko ...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere ...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta. Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.
LA MAYONESA DE LOS
HAMBURGUESEROS PROMOCIÓN
3x2
*
del 26 de marzo al 15 de abril
Para más información visita nuestra web:
www.hellmanns.es