#03
’15eko maiatza 1 EURO
www.eroski.es
AURREZTU EROSKIrekin
Ongi jan, aurrekontu txikiarekin PROTAGONISTAK
Dasta itzazu Aurum saileko gure garagardoak
ANTXOA
Itsasoaren distira EROSKIren Kantauriko antxoa prestatzeko proposamen ezin gozoagoak eta oso osasungarriak
1
Eroski club INTERNETen!!
Eman ezazu izena www.eroski.es helbidean eta ikusi ezazu zer beste abantaila izango dituzun Txartelean zenbat euro dituzun jakingo duzu, zenbat puntu dituzun Travel Cluben, zenbat aurreztu duzun bazkide izateagatik, zure deskontu bonuak aktibatu ahalko dituzu, zure datuak ikusi, zure erosketak, eta zure gunean ere sarbidea izango duzu abian jarri ditugun ekintzetan parte hartzeko. Zure zain gaude!
Ongi etorri Eroski clubera Eroski club da zurekin harremanetan egoteko formula berria: orain ez zara bezeroa, orain bazkidea zara!
BAZKIDE PREZIOA Prezio hobean eskuratuko dituzu ehunka produktu.
LORTU ITZAZU TRAVEL CLUBen ABANTAILAK Lortu puntuak eta trukatu itzazu bidaia eta opari bikainekin.
BAZKIDEENTZAT BAKARRIK Berariaz zuretzat egindako eskaintzak izango dituzu, eta dirua pilatuko duzu zure txartelean, hurrengo erosketetan deskontu gisa erabiltzeko.
DESKONTU PERTSONALIZATUAK Aurrezten jarraituko duzu zure deskontu bonuekin; atera iezaiezu probetxua.
* EROSKI markako hipermerkatu, supermerkatu eta gasolindegi guztietan balio dute abantaila hauek. Ikus ezazu zein saltoki dauden atxikita, www.eroski.es/tiendasclub helbidean.
Ba al duzu? ¿La tienes? Oporretan zaude jada!
¡Ya tienes Vacaciones!
Trukatu, EROSKI club Txartelean duzun saldoa oporretan eta itzuliko dizugu
Canjea el saldo de tu Tarjeta EROSKI club en tus vacaciones y te devolvemos hasta
400€
-ra arte
MAIATZAREN 25ERA ARTE SOILIK
Kontsultatu promozioaren baldintzak eta produktuak.
400€ SÓLO HASTA EL 25 DE MAYO
Consultar condiciones y productos de la promoción.
’15eko maiatza
”Lehenbiziko aldiz, hamar deskontu bonu aurkituko dituzu aldizkari honetako azken orrietan, are gehiago aurreztu dezazun” Arantza Campos — Eroski clubeko arduraduna
#03 argitalpena ’15eko maiatza
Biribil-biribila
B
esterik pentsatuko duzu arren, eskuetan duzun aldizkari hau ez da laukizuzena. Lasai, ez dugu ikusmenik galdu aldizkaria prestatzeko garaian (eta bururik ere ez): biribila atera zaigula esan nahi dugu! Lehenbiziko aldiz, eta hurrengo hilabeteetan ere hala izatea nahi genuke, hamar deskontu bonu aurkituko dituzu aldizkari honetako azken orrietan, are gehiago aurreztu dezazun. Moztu eta, hurrena gure saltokietakoren batera zatozenean, ekar itzazu erosketa zerrendarekin batean. Orrialde hauetan aurkituko duzun informazioa ere paregabea da. Produktu berri batzuk merkaturatu ditugu, eta beste inori baino lehen kontatu nahi dizugu horien berri. Nahi al duzu zertxobait aurreratzea? EROSKI Bebé inmotion pixoihal berriak dakartzagu,
mugitzean ere bikain atxikitzen direnak; eskaintza berritzailea da, gure pixoihalen multzoa osatzera datorrena. Horretaz gain, EROSKIren Aurum garagardo sailean egin ditugun fitxaketa berriak aurkeztuko dizkizugu, proba ditzazun eta horiekin topa egin dezazun. Eta, beti bezala, hamar errezeta baino gehiago proposatuko dizkizugu, sukaldean gustura jardun dezazun EROSKI produktuak erabiliz. Jarri arreta berezia Kantauriko antxoarekin prestatu ditugunei... Begiekin jango dituzu! Ikusten duzun bezala, biribil-biribila dator aldizkaria. Ez da harrokeria, harrotasuna baizik: harro gaude gure lanaz eta baikortasunaz!
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel: +34 946 211 211
argitalpenaren egilea
Carrer Parlament, 29 08015 Bartzelona Tel: +34 935 216 920 www.loftworks.es Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Loft/Works/NAT, SL Roger Aguadé Tel. +34 934 263 020 raguade@natcomunicacion.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Eroski club sortu da
Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
6
Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
aurkibidea ‘15eko maiatza
10 gosea pizteko
ZENBAKI HONETAN NABARMENDU DITUGU
Gaur egungoa eta berrikuntzak.
12 sasoi honetan...
Kantauriko antxoa: arrain urdin elikagarria
18 EROSKI protagonistak
Arrazoi asko daude garagardo batekin gozatzeko. Hartuko al dugu Aurum bat?
Eta nik ongi jaten al dut? Test bat egiteko aukera eskainiko dizugu, mantenugai “arazotsuak” zein neurritan hartzen dituzun jakiteko: azukrea, gatza eta gantz saturatuak. Ikus ezazu! 24. or.
20 aurreztu EROSKIrekin Ongi jan, aurrekontu txikiarekin
24 zure osasunaren alde Test honen bidez jakin dezakezu zure dietan gehiegi ageri ote diren azukreak, gantzak eta gatza. Ausartuko al zara?
30 dendan zurekin
EROSKI izokin ketua: gustagarria, lurrintsua eta zerbitzatzeko prestatua.
12 36
32 hemengoa
eta hangoa
Agur izerdiari
Tuterako Orburua: plater askotan erabil daiteke, eta ezin gozoagoa da freskoa bezala kontserbakoa. Adi errezetei.
30
36 hazteko energia
Babesik onena nahi al duzu izerdiari 24 orduz aurre egiteko, eta modurik naturalenean? Orrialde hauetan aurkituko dituzu aukera batzuk. 40. or.
Fruta: dibertigarria bada, zapore hobea du Gereziekin egindako errezeta gozoak jarri ditugu aukeran.
40 edergintza
Izerdiari aurre egiteko modurik onenen berri emango dizugu.
44 erakusleihoa
24
Ipurterreentzat modukoak. EROSKI Bebé pixoihal berriak aurkeztuko dizkizugu. Proba itzazu!
Aurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club deskontu bonuei esker. Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 47. or.
47 EROSKI club
deskontu bonuak
Aurrezten lagunduko dizugu gure deskontu bonuekin.
50 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
8
EROSKI club deskontu bonuak
20
18
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
*CafĂŠ *Ca f For Fo ortal taleza-re -rekin ekin ha harre eman maan nik ik ezz d due u n konp o aai on ain iin nia ia ba baatte eko o ma m rka r . rk
Kapsulak
gosea pizteko
C
berrikuntzak
roissant, madalena eta esnezko ogi osasungarriak eta kaloria gutxikoak? Ba al da halakorik? Badira, bai! Halakoxeak dira EROSKI Sannia saileko opilak, ezin egokiagoak gosaritan hartzeko edo mokadu arin bat egiteko. Esnezko ogiarekin eta croissantarekin batean, EROSKI Sannia madalena da sail horretako produkturik berriena: EROSKI etxeko beste madalena batzuek baino % 60 azukre gutxiago dute eta %35 gantz gutxiago. Ekilore olioarekin eginak daude, eta zuntz iturri ere badira. Sar itzazu hurrengo erosketa zerrendan!
Umm‌ EROSKI Sannia opilak
datua
Banana: zenbat kaloria ditu?
10
N
utrizio aldetik balio handiko fruta naiz. Dezente ematen ditut karbohidratoak, magnesioa eta potasioa, eta horregatik estimatzen naute hainbeste kirolariek. Eta haurrek ere asko maite naute, zaporetsua naizelako, gozoa eta erraz zuritzekoa. Baina norbait dieta egiten hasten denean, ordea, berehala desagerrarazten naute sukaldetik. Ospe txarra daukat, baina ez dakit zergatik: 55 eta 110 kaloria artean ematen ditut, nire neurriaren eta pisuaren arabera. Sagar batek adina.
merkaturatzea
Haurrentzako irabiakiak, berrituta
B
erritu edo hil. Banaketaren arloan ere horixe da arau nagusia. Horregatik, sarri askotan, gure produktuen itxura aldatu egiten da, modernizatu, joera berrietara egokitu... Eta looka ez ezik errezeta ere berritu eta hobetu egiten bada, zer gehiago eska daiteke? Horixe egin dute EROSKIren kakaozko, marrubizko eta banillazko irabiakiek. Itxura berria dakarte eta formula aberastua: orain A, D eta E bitaminak erantsi zaizkie. Gantz gutxi daukate, eta glutenik gabeak dira. Dastatu al dituzu?
EROSKI irabiakia, kakaozkoa (6x200 ml).
ikerketa
berriak
Mediterraneoko dietaren abantaila gehiago
Zizka-mizka zaporez beteak
produktua
E
likadurak eragin nabarmena du klima aldaketan. Ameriketako Estatu Batuetan (karbono aztarnarik handienetakoa duen herrialdea da), elikagaien eraginez isurtzen dira berotegi efektua eragiten duten gasen %20 gutxienez. Zenbait adituk azpimarratzen dute oso garrantzitsua dela karbono gutxiko dietak egitea, elikagai guztiek ez dutelako eragin berbera ingurumenean. Mediterraneoko dieta oso egokia litzateke helburu hori lortzeko, halaxe baieztatu du Huelvako Unibertsitate Ospitaleko, Jaume I Unibertsitateko (Castello) eta Huelvako Unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako azterlan batek (Journal of Health Services Research & Policy zientzia aldizkarian argitaratu dute berriki).
Esnea aukeran
B
eti da garai ona geldialditxo bat egin, atseden hartu, arnasberritu... eta EROSKIren fruitu lehorrak janez gozatzea, zaporez hornituta datoz eta: barbakoa zaporeko artoa; ekilore haziak, horiek ere barbakoa zaporekoak; edo mix erako edozein nahasketa (barbakoa zaporekoak edo minak). Dastatuz gero, gehiago nahi izango duzu.
I
txura berriarekin dator zure betiko esnea, EROSKI markakoa. Koloreak lehengoak dira: urdina osoarentzat, berdea erdigaingabetuarentzat eta arrosa gaingabetuarentzat. Eta berrikuntza gisa, behi jator bat ageri da ontzi bakoitzaren aurrealdean, esnea hartzeko gonbita eginez. Bada aldatu ez den gauza bat, jakina: gure esneen kalitatea. PLS zigilua daramate, zeinak ziurtatu egiten baitu esnea eta esnekiak Espainiako Estatukoak direla eta kontratazio baldintzak egokiak direla Estatuko esne sektorearen iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko.
produktua EROSKI esneak (osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua), litro batekoak.
sasoikoa
Maiatza: kolore guztietako berdurak
O
ngietorri, maiatza! Baratzeak ikusgarri dauzkazu! Hilabete honetan biltzen dira etxeetan jaten ditugun berduretako asko. Baratxuria, kuiatxoa, tomatea, tipula, letxuga, luzokerra eta leka dira hilabete
Gaztatxoak nornahirentzat
T
xikiak neurriz baina handiak zaporez. Nork ez ditu erabili izan bexamel bat egiteko edo berdura krema bat prestatzeko? EROSKIn, nahi adina gaztatxo ditugu: EROSKI basic sailekoak (24 ale), kalitateprezio onekoak; Sannia sailekoak (16 ale), %84 gantz gutxiagorekin eta, berrikuntza gisa, EROSKI markakoak (16 ale), bitaminekin eta kaltzioarekin.
honetako uztak ematen dituen berdura eta barazkietako batzuk. Oso garrantzitsua da sasoian sasoiko berdurak erostea, horixe baita modu osasungarri eta merkean elikatzeko biderik onenetakoa.
bazkide izatearen abantailak
11
sasoi honetan...
Kantauriko antxoa goxoa Zuekin guztiekin, gure herrialdeko sukaldaritzak duen ikur nagusietakoa: Kantauriko antxoa. Edo bokarta, nahi baduzue. Bi izen horietako edozeinek balio du arrain urdin txiki hau aurkezteko, nutrizioaren ikuspegitik dohain handiak dituen arraina. 12
ANTXOAK OZPIN SALTSAN 4
erraza
10-15’ + marinatua
OSAGAIAK
l Geruzatan jarriko ditugu
l Jarri tapa, eta gorde jateko
antxoak, eta geruza bakoitza ozpin saltsak estalita gelditu dadin saiatuko gara. Antxoa guztiak jarri eta ez badira saltsarekin estalita gelditzen, erantsi olio eta ozpin gehixeago.
unea heldu arte. Gutxienez 24 orduz eduki behar ditugu ozpin saltsan. Ongi irauten dute egun batzuetan. Hozkailuan hobeto.
• 4 00 g antxoa • 300 ml oliba olio • 200 ml sagar ozpin, EROSKI • 2 baratxuri atal • Perrexila • Gatz pittin bat NOLA PRESTATU l Kendu burua, erraiak eta
hezurrak antxoari. Bereizi bi solomoak eta kendu isatsa. Garbitu, eman gatza eta jarri tapa duen poto edo ontzi batean. Jarri beste ontzi batean olioa, ozpina, baratxuria eta perrexil xehatua, eta nahasi.
0,87 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KALORIAK
93 5%
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
4,4g 1,2g 0,3g 0,5g 6%
6%
0%
8%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
EROSKIko antxoa, itsasoaren distira Urdin zilar distiratsua kolorez eta haragi gogor sendokoa. Halakoxea da antxoa fresko ona. Salgai jarri aurretik, EROSKIk kontrolatu egiten du freskoak daudela eta baldintza egokietan erabili dituztela arrantzatzeko unetik hasi eta dendara iristeraino. Kantauriko antxoaren
sasoian, apirilean eta maiatzean gutxi gorabehera, Kantabriako eta Euskal Herriko arrain merkatuetatik ekartzen dugu arraina. Gehienbat Santoñatik, Bermeotik, Getariatik eta Hondarribitik, horietan sartzen baita arrain gehien, baina hainbeste arrain ibiltzen ez duten bazkide izatearen abantailak
merkatu txikiagoak ere aintzat hartzen ditugu, kalitate bikaineko arraina izaten dute eta. Kantauriko antxoaren sasoia bukatzean, Mediterraneoko eta hegoaldeko merkatuetatik ekartzen dugu antxoa. Guztiak dira tradizio eta kalitate handikoak.
13
sasoi honetan... ANTXOA FRESKOEN ENTSALADA IZOKIN KETUAREKIN
Ozpin saltsa egiteko • 8 0 ml oliba olio • 30 ml ozpin • 10 g maionesa, EROSKI basic • Gatz pittin bat
l Garbitu letxuga eta,
zerbitzatzeko unean bertan, ondu egingo dugu ozpin saltsarekin (oliba olioa, ozpina, gatza eta maionesa koilaraka batekin prestatuko dugu).
NOLA PRESTATU l Jarri askotariko letxugak l Garbitu antxoak burua eta
4
erraza
<5+ marinatua
OSAGAIAK • 4 00 g antxoa • 200 ml ozpin (ardo zuriarena edo sagarrarena) • Oliba olioa • Askotariko letxuga (poltsa bat) • 150 g izokin ketu, EROSKI SeleQtia
erdiko hezurra kenduta. Bereizi bi solomoak, eta sartu ontzi batean ozpinarekin. Utzi bi orduz hozkailuan. l Behin ozpinetan zuritu ondoren, xukatu eta jarri ontzi batean, olioz estalita. Erantsi ozpin sorta bat antxoak marinatzeko erabili dugun horretatik.
plateraren oinarrian, eta, gainean, izokin ketua eta oliotan egon diren antxoak. Zabaldu gainean perrexil eta martorri xehatu pittin bat, eta zerbitzatu. GOMENDIOA Entsaladari kolore eta zapore ukitu bat emateko, cherry tomatetxo batzuk jar dakizkioke erditik moztuta.
ESPAGETIAK ANTXOA SALTSAREKIN
4
erraza
20’-30’
OSAGAIAK •B aratxuri atal 1 • Albahaka hosto batzuk • 6 tomate •6 5 g antxoa (oliotan egondakoak, 8 ale) •4 00 g espageti arrautzadun, EROSKI • 40 ml oliba olio NOLA PRESTATU l Zuritu baratxuri atala eta
xehatu. Garbitu albahaka hostoak, eta xehatu horiek ere. Sartu tomateak ur irakinetan minutu batzuez, zuritu eta moztu laukitxoetan. l Kendu antxoak izan
ditzakeen hezurrak eta zatitu. l Berotu olio sorta bat
zartaginean, eta frijitu baratxuria, baina ez dadila gorritu. Erantsi antxoak eta frijitu tarte batez, desegiten diren arte. Erantsi tomatea eta nahasi guztia zartaginean bertan. Frijitu su eztian 10-15 minutuz. Erantsi albahaka xehatua azken unean.
2,43 €
l Egosi espagetiak eltze
pertsona bakoitzeko
batean, urari gatza emanda, al dente egon arte. Xukatu ongi pasta, jarri erretilu batean edo plateretan, eta bota gainetik antxoa saltsa.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
18%
35%
342 20g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
5g
0,3g
26%
0%
GATZA
1g
20%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
14
0,69 â&#x201A;Ź
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
23%
6%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
450 3,7g 0,4g 10g 2%
11%
GATZA
1g
11%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
15
sasoi honetan... ERREZETA, PAUSOZ PAUSO PIKILLOZ BETETAKO ANTXOAK
4
tartekoa
1
2
l Ireki antxoak, kendu buruak eta
l Kazolatxo batean, berotu koilarakada
hezurrak, kontu pixka batekin. Ondoren, eman gatza banan-banan, eta gorde geroko platertxo batean.
batzuk oliba olio baratxuri atal xehatuarekin, eta kolorea hartzen hasten denean, erantsi piperrak. Su eztian egingo ditugu, noizean behin eraginez, baina kontu pixka batekin, hautsi ez daitezen. Egin direnean (15-30 minutu behar izaten dituzte), zerrendatan moztuko ditugu piperrak.
3
4
l Jarri pikilloko piper zerrenda bat antxoa
l Frijitu antxoak olio ugaritan (ongi
barrenean, eta itxi. Pasatu irinetan eta arrautzetan antxoa piperdunak, bi aldeetatik.
berotuta), 2 minutuz alde bakoitzetik, eta jarri gero sukaldeko paperean, olioa kentzeko. Nahi izanez gero, entsalada batekin zerbitzatuko ditugu antxoak.
20-30’
OSAGAIAK • 8 00 g antxoa • Baratxuri atal 1 • 9 0 g pikilloko piper, baratxuri eran, EROSKI • 10 g irin, EROSKI • Arrautza 1 • 10 ml oliba olio • Gatz pittin bat
Mokadu osasungarriak Antxoak jatea osasuna zaintzea da. Arrain urdina jateak lagundu egiten du bihotzhodietako gaixotasunei aurrea hartzen. Arrain horren gantzak ugari izaten ditu omega 3 gantz azidoak, eta horiek murriztu egiten dute arteria presioa, kolesterol tasa orokorra eta LDL kolesterola (txarra).
16
1,24 â&#x201A;Ź
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
11%
15%
217
11g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
3g
1,2g
14%
1%
GATZA
1g
10%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
17
EROSKI protagonistak
Gure garagardoen saila
Hartuko al dugu Aurum bat? Aperitiboaren garairako, otordua laguntzeko, freskatzeko, laneguna bukatu dela ospatzeko... Edozein arrazoi da ona gure Aurum batekin gozatzeko. Dasta itzazu gure garagardo bereziak eta nazioartekoak, modu tradizionalean eginak: garagardo gorria eta estra garagardoa dira azken bi berrikuntzak. Osasuna!
AURUM GORRIA Ezaugarri hauxe du... Gaztaina kolore iluna eta apar krematsua. Lurrin sendokoa da, eta garagardo zapore betea uzten du. Maltaren gozotasuna sumatzen da hasieran, baina, azkenerako, espezien ukitua eta mingots puntua gelditzen dira ahoan. Arrakasta izango duzu... tenperatura egokian zerbitzatuta (6-8 ยบC) eta kaliz itxurako kopan. Graduazioa: 6,6ยบ
AURUM ESTRA Nolakoa da: urre zaharraren kolorekoa, distira gorrikarak dituena; graduazio handiagoa du. Lurrin bizikoa da, maltaren arrasto nabarmenarekin eta erregaliz ukituarekin. Gorputza duen garagardoa da, apar krematsukoa, eta azken zapore mikatz sendoa uzten du ahoan. Hartu gogoan betiko kopan edatekoa dela, 5 eta 7 ยบC arteko tenperaturan. Graduazioa: 7,5ยบ
Ba al zenekien... bereziez eta nazioartekoez gain, badirela Aurum garagardo gehiago ere? Horiak, 0,0, limoi zaporekoak, latakoak, botilan datozenak, pack-etan... Egizu topa horiekin
18
AURUM GARIA Ezaugarri hauxe du... Brontze koloreko garagardoa da, apar gorria, lodia eta iraunkorra duena. Fruta ukituko lurrina eta zaporea du, eta karamelu arrastoak ere bai. Zuzenean Alemaniatik inportatua da. Arrakasta izango duzu... wiezen edalontzi batean zerbitzatuta (luzea izaten da, behealde estukoa eta zabalduz joaten dena gora egin ahala). Horrela bolumena ematen zaio aparrari, eta ongi gozatu daitezke garagardo honen zaporea eta lurrina. Graduazioa: 5,0ยบ
AURUM BEREZIA Estiloa: Pilsen erako garagardo klasikoa da, urre kolorekoa eta hartzidura baxukoa. Lupulu eta legamia motarik onenekin egina dago. Lurrin leuna du, eta gozo ukitua uzten du ahoan. Hartu gogoan betiko kopan edatekoa dela, 5 eta 7 ยบC arteko tenperaturan. Graduazioa: 5,6ยบ
AURUM %100 MALTA Deskribapena: Alemaniako formula klasikoan oinarritu gara, eta ura, garagar malta eta lupulua baino ez ditu. Betiko garagardoa da, urre kolore ilunekoa. Maltaren lurrina sumatzen zaio. Aurkezpena: zerbitzatu ezazu 5 eta 7 ยบC artean eta edalontzi luzean. Graduazioa: 5,5ยบ
bazkide izatearen abantailak
19
aurreztu EROSKIrekin
Ongi jan, aurrekontu txikiarekin Nola erosi kalitatezko produktuak etxeko aurrekontutik atera gabe? Erosketetan dirutza handiak gastatu gabe ere jan daiteke modu osasungarrian; zentzua erabiltzea da kontua, eta probetxua ateratzea eskaintzei, deskontuei eta prezio bereziei. Ikusi al dituzu gure eskuorriak? Sustapen aldian dauden produktu batzuekin prestatu ditugu errezeta hauek. On egin!
20
0,41 â&#x201A;Ź
pertsona bakoitzeko
0,38 â&#x201A;Ź
pertsona bakoitzeko
2,14 â&#x201A;Ź
pertsona bakoitzeko
bazkide izatearen abantailak
21
aurreztu EROSKIrekin
LEHENBIZIKOA
BIGARRENA
POSTREA
AZENARIO ETA PIPER BERDE ENTSALADA
URRABURUA BIZKAR ERAN
GEREZI SORBETE IZOZTUA
4 4
erraza
10-15’
erraza
30-40’
10-20
5-6
OSAGAIAK
OSAGAIAK
• 4 00 g azenario • 200 g tipulin • Piper berde 1 • Piper gorri 1 • 80 ml oliba olio
• 20 ml ozpin • Gatz pittin bat • Tipulin zurtoin batzuk
4
erraza
+2 ordu
5
OSAGAIAK
• 8 00 g urraburu (haztegiko 2 ale) • 20 ml oliba olio • 2 baratxuri atal • 5 ml limoi zuku
• Gatz pittin bat • Perrexil hosto batzuk • Pipermin lehorra (zatitxo bat)
•2 50 g gerezi • 125 g azukre
• 100 ml ur • 25 ml limoi zuku
NOLA PRESTATU l Kendu hezurrak gereziei eta xehatu
NOLA PRESTATU
NOLA PRESTATU
mamia pure egina gelditzen den arte.
l Moztu azenarioak zerrenda finetan, jarri
l Kendu hezurrak eta hegatsak
l Jarri azukrea eta ura (basoa bete) eltze
eltze batean ur sorta batekin –azenarioak estaltzeraino baino ez–, eman gatz pittin bat eta egosi 30 segundoz. Behin irakiten eduki ondoren, jarri txorrotako ur hotzaren azpian eta gorde geroko.
urraburuari, eta ireki erditik, bi solomoak elkartuta gelditzeko moduan, bizkarra bizkarraren gainean.
batean eta eduki sutan 5 minutuz, almibar arin bat sortzen den arte. Atera almibarra sutatik, erantsi limoi ura eta utzi hoztera.
l Jarri labeko erretilu batean, eta eman
l Nahasi almibarra gerezi purearekin, eta
olio sortatxo bat eta gatz pittin bat. Jarri labea aurrez berotzen, eta sartu urraburua 200 ºC-an, 15 minutuz, edo hezurrak eta haragia ongi bereizteko moduan gelditzen diren arte
bota guztia ontzi zabal batera (izozkailuan sar daitekeena izan behar du). Sartu izozkailuan eta nahasi nahastura hori 30 minututik behin 2 orduz. Ondoren, utzi izoztu dadin, baina edari izoztua edo sorbetea bezala gelditu dadila, eta ez modu uniformean izoztua. Gerezi fresko batzuk ondoan dituela zerbitzatuko dugu.
l Moztu azenarioak zerrenda finetan, jarri
eltze batean ur sorta batekin –azenarioak estaltzeraino baino ez–, eman gatz pittin bat eta egosi 30 segundoz. Behin irakiten eduki ondoren, jarri txorrotako ur hotzaren azpian eta gorde geroko. l Jarri azenario zerrenda irakinak
entsalada ontzi batean, eta erantsi tipulin eta piper zerrenda finak. l Jarri oliba olioa, ozpina eta gatza ontzi
batean, eta irabiatu saltsa homogeneo bat egin arte. Zerbitzatu aurretxoan erantsiko diogu gatzozpina. Tipulin zurtoin batzuekin apainduko dugu.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
12,2%
29%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
l Zuritu baratxuri atalak, moztu xerra
finetan eta gorritu, pipermin zatitxo batekin, zartagin batean olioa jarrita. Baratxuriak kolorez aldatzen direnean, atera zartagina sutatik, utzi epeltzera eta erantsi limoi ura. Loditu zartagineko saltsa hori mugimendu zirkularrak eginez. l Behin arraina egin denean, atera labetik
eta bota gainetik ozpin saltsa. Zabaldu gainetik perrexila xehe-xehe eginda, eta nahasi bota diogun saltsa eta arrainak isuritako zukuak. Nahi izanez gero, patatatxo batzuekin zerbitzatu daiteke arraina.
244 20,3g 3,4g 11,3g 0,5g 16,8%
12,6%
7,6%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
6,6%
8,7%
132
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
6,1g 0,8g 0,1g 0,4g 4,2%
0,1%
7%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
22
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
8%
0,4%
160 0,3g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
0g 38,5g 0g 0%
42,8%
0%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
zure osasunaren alde
Eta nik ongi jaten al dut? Nahikoa da aholku gutxi batzuk kontuan hartzea eta gehiegikeriarik ez egitea hiru mantenugaiekin, luzera kalte egiten diote-eta gure osasunari: azukrea, gantzak (bereziki saturatua) eta gatza.
E
z dugu zertan ibili zehatzmehatz neurtzen zenbat mantenugai dituen gure menuak. Baina argi eduki behar dugu mantenugai batzuekin ez dela komeni gehiegikeriarik egitea. Azukre gehiegi hartzeak, adibidez, handitu egiten du txantxarra eta pisu gehiegi izateko arriskua, eta berdin gizentasunarekin zerikusia duten patologiak izatekoa ere (hipertentsioa eta diabetesa, adibidez). Ez da komeni egunero hartzen ditugun kaloria guztien %10 baino gehiago izatea azukreek emanak, baina gaur egun %16tik %36ra bitartean gabiltza.
24
Testa: Modu orekatuan jaten al duzu? Ikus ezazu gehiegikeriarik egiten ote duzun mantenugai “arazotsuekin”. 1. Haragi-produktu prozesatuak (hestebeteak, urdaiazpikoa) jaten ditut...
”Zenbait mantenugairekin ez da gehiegikeriarik egin behar, besteak beste azukrearekin, gantzarekin eta gatzarekin” Julio Basulto nutrizionista
Gantzen inguruan, berriz, eztabaida zientifiko handia dago, beti ez baitago argi zer-nolako eragina duten gaixotasun kronikoetan, baina, hala ere, komeni baino gehiago hartzen ditugu horiek ere.Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak gomendatzen du gantzen bidez ez hartzeko energia guztiaren %35 baino gehiago... eta %40an gabiltza. Berdintsu gertatzen da gantz saturatuekin ere: ez da komeni energia guztiaren %10 baino gehiago eman diezaguten, baina %12,1 ematen digute. Zalantza gutxiago dago gatzaren inguruan. Zenbait ikerketak diotenez, gatz gehiegi hartzeak badu lotura bihotz-hodietako istripuekin. Hain zuzen, OMEren iritziz, munduan 2,5 milioi pertsona gutxiago hilko lirateke gatza murriztu eta kantitate gomendatuetan hartuko balute. Izan ere, oso goitik gabiltza: egunean 5 gramo edo gutxiago hartu behar litzatekeela diote gomendioek, eta Espainiako Estatuan 10 gramo hartzen dira, bi halako beraz.
a) E gunean zenbait aldiz (ogi tartean edo plater nagusien guarnizio gisa) ...................................... b) Astean zenbait aldiz ........................................................................................ c) Ia inoiz ez edo oso noizbehinka .....................................................................
o o o
2. Haragi gorria jaten dut... a) Astean 500 gramo baino gehiago ............................................................... b) Astean 300 eta 500 gramo artean ................................................................ c) Astean 300 gramo baino gutxiago ...............................................................
o o o
3. Plater prestatuak jaten ditut... a) Egunero ............................................................................................................. b) Astean zenbait aldiz ........................................................................................ c) Inoiz ez edo ia inoiz ez .....................................................................................
o o o
4. Etxean ogia jaten dut... a) Beti gatzarekin .................................................................................................. b) Batzuetan gatzik gabe ................................................................................... c) Beti gatzik gabe ...............................................................................................
o o o
5. Gaztari dagokionez... a) Egunean 100 gramo baino gehiago jaten dut ........................................... b) Egunean 50 eta 100 gramo artean jaten dut .............................................. c) Egunean 50 gramo baino gutxiago jaten dut ............................................
o o o
6. Aperitibo gaziak (adibidez, patatak)... a) Ia egunero jaten ditut ..................................................................................... b) Ez ditut egunero jaten, baina bai astean zenbait aldiz ............................ c) Hilean gutxi batzuetan baino ez ditut hautatzen .......................................
o o o
7. Freskagarriak... a) Beti daude mahaian eta/edo ordu artean hartzen ditut ......................... b) Astean behin edo bitan hartzen ditut .......................................................... c) Ia inoiz ez ditut hartzen ....................................................................................
o o o
8. Opilak, izozkiak, edari izoztuak eta antzekoak... a) Egunero hartzen ditut ...................................................................................... b) Astean zenbait aldiz hartzen dut baten bat ............................................... c) Ia inoiz ez ditut hartzen ....................................................................................
o o o
9. Maionesak eta gantz asko duten saltsak... a) Beti daude mahaian ....................................................................................... b) Astean behin edo bitan baino ez ditut hartzen .......................................... c) Egun berezietan baino ez ditut hartzen .......................................................
o o o
Testaren emaitzak: Erantzunik gehienetan “a” letra jarri badugu, horrek esan nahi du asko hobetu ditzakegula elikatzeko ohiturak. Gehienetan “b” aukera jarri badugu, nahiko modu onargarrian elikatzen garela esan nahi du, baina badela zer hobetua hala ere. Azkenik, erantzunik gehienak “c” sailekoak badira, oso litekeena da modu osasungarrian elikatzen aritzea. *Test hau ez da tresna baliagarria. Bere balioa ez da baieztatu azterketa zientifikoen bidez, baina lagungarria izan daiteke ikusteko ea komeni den aldaketaren bat egitea gure dietan.
bazkide izatearen abantailak
25
zure osasunaren alde
‘Sannia’ errezetak, sano onak Sukaldean murriztu egin nahi dituzula gatza, azukrea eta gantza? Hementxe duzu horretarako laguntzaile aproposa: EROSKI Sannia, osasuna zaintzen lagunduko dizun produktu sorta. TOMATE ZOPA GAZTA FRESKOAREKIN 4
erraza
1 ordu + hozkailuan
<5
OSAGAIAK • Tipulin 1 • 2 baratxuri atal • 700 g tomate, udare erakoa, Eroski NATUR • 250 g gazta fresko irabiatu, EROSKI Sannia • Gatz iododun pittin bat
26
• 8 g azukre • Piperrauts askotarikoak • 8 0 ml oliba olio birjina estra, EROSKI • Tipulin zurtoin batzuk
NOLA PRESTATU
l Apaintzeko, jarri tipulin zurtoin
l Erregosi tipulin freskoa oliba olio
batzuk, piperrauts askotariko eho berriak eta oliba olio birjina (haritxo bat).
birjinarekin eta baratxuri atal batekin. Horitzen hasten denean, erantsi udare erako tomateak, garbituta eta zatituta. Eman minutu bateko egosaldia eta atera sutatik. l Xehatu prestakina gatz pittin
batekin eta azukrearekin, zopa uniformea eta krematsua gelditu arte. Sartu tomate zopa hozkailuan ordubetez. l Eragin gazta fresko irabiatuari. Jarri
zopa plateretan, eta erantsi gazta erdialdean.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
14%
21%
260
15g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
3g 17%
GATZA
13,4g 0,4g 13%
7%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
ATUN HANBURGERRAK 4
barazkiei, eta gorde gero hanburgerrak egiteko. l Papurtu atuna (olioa kenduta), eta
erraza
10-15’
10
OSAGAIAK • 30 g tipula • Baratxuri atal 1 • 4 00 g atun oliotan, gatz gutxikoa, EROSKI Sannia • 20 g ogi birrin, EROSKI basic • Arrautza fresko 1, EROSKI
• 10 g irin, EROSKI basic • 6 0 ml oliba olio birjina estra, EROSKI • Piperrautsa • 5 0 g gourmet entsalada, EROSKI
erantsi lehen frijitu ditugun barazkiak, ogi birrina, arrautza, gatza eta piperrautsa. Nahasi guztia ore uniforme bat egin arte eta prestatu 8 hanburger txiki. l Eman irin pitin bat inguruan, eta
barazkiei kendu diegun olioarekin, frijitu hanburgerrak zartagin batean (alde bakoitza minutu batez). l Gourmet entsalada batekin zerbitzatuko
ditugu atun hanburgerrak, eta, nahi izanez gero, tomate xerra batzuekin.
NOLA PRESTATU l Moztu tipula eta baratxuri atala laukitxo
txiki-txikietan, eta frijitu su eztian oliba olio birjina estra sorta batekin, guritu eta kolore horixka hartzen duten arte. Kendu olioa
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
15%
20%
234
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
16g 2,5g 1,4g 0,7g 12%
2%
9%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Denbora kontua da: gure platerak gatz gutxiagorekin prestatzen hasten bagara, ahosabaia ohitu egingo da
27
zure osasunaren alde
EROSKI Sanniarekin, dieta orekatua, osasungarria eta askotarikoa egiten lagunduko dizugu l Nutrizioaren ikuspegitik orekatuta eta hobetuta dauden produktuak dira. l Antzeko beste produktu batzuek baino gutxiago dituzte gatza, azukrea eta/edo gantz saturatuak. l Kalitate-prezio hobeak dauzkate. l Punta-puntako ekoizleek eginak dira.
Gainera, EROSKI Sannia produktu guztiek semaforo nutrizional erabilgarri eta intuitiboa dakarte ontzian, eta hortxe ikusiko duzu produktuaren errazio batek zer kopurutan ematen dituen kaloriak, azukreak, gantzak, gantz saturatuak eta gatza.
EROSKI Sannia saileko produktu hauek beharko dituzu errezeta hauek prestatzeko: Gazta fresko irabiatu naturala, EROSKI Sannia (500 g).
ZEREAL MUESLIA SAGARRAREKIN ETA INTXAURREKIN
NOLA PRESTATU l Zuritu sagarra eta moztu zati txiki-
txikietan. l Nahasi sagarra mahaspasekin (datilak
4
hesiberrientzat
10’
10-20
ere erabil daitezke) eta intxaurrekin. Ondoren, erantsi zereal malutak.
OSAGAIAK
Atun argia oliba oliotan, EROSKI Sannia (3x85 g).
l Bota ontzi batean soja jogurta, aran
• S agar 1, Eroski NATUR • 3 0 g mahaspasa, EROSKI • 4 0 g intxaur (zurituta), EROSKI • 250 g zereal maluta, EROSKI Sannia
28
• 100 g soja jogurt natural azukreduna, EROSKI Sannia • 3 0 aran marmelada, EROSKI Sannia
marmelada (koilarakada bat) eta, horien gainean, lehen nahasi ditugun frutak eta zereal malutak. Zerbitzatu.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
13%
4%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
283 3,6g 0,5g 15g 0,6g 0%
8%
5%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Osoko arroz eta gari malutak, EROSKI Sannia (500 g).
dendan zurekin
Izokin ketua guztiontzat Goxoa da, aukera asko ematen ditu eta zerbitzatzeko prest dago. Izokin ketua ezin egokiagoa da etxeko menuetan arrain gehiago sartzeko. EROSKIn eskaintza zabala aurkituko duzu. Zatoz eta ikusi!
Z
ifrek argi esaten dute: arraina baino gehiago jaten dugu haragia. Hezurrak dituela, garbitu egin behar dela, sukaldean lan gehiago ematen duela... Aitzakia asko eta askotarikoak izaten ditu jendeak arraina saihesteko. Eta sekretu bat kontatuko bagenizu zure dietan arrainari lekutxo bat egin eta gozatzen has zaitezen... EROSKIren izokin ketua. Beti prest eta zailtasunik gabe. Entsaladei botatzeko erabil daiteke, sandwichetan jartzeko, pasta platerak laguntzeko edo sarrerako gisa.
30
Zati ilunik gabe Zapore biziagoa izan dezan, EROSKIren izokin ketuak ez du zati ilunik (EROSKI basic sailekoak izan ezik). Giharrean izaten du zati ilun hori, marroi kolorekoa, eta gainerako zatiek ez bezalako zaporea izan ohi du. Ona da jateko, zalantzarik gabe, baina kalitate apalagoa izaten du zertxobait.
Eskaintza osatua Arraina dastatzeko modurik gustagarrienetakoa da ketua jatea. Hain zuzen, beste espezie batzuekin ere erabiltzen da teknika hori, adibidez bakailaoarekin edo amuarrainarekin. Izokin ketua aparta da aperitibo edo sarrerako gisa jartzeko, eta konbinazio bikaina egiten du zapore neutroagoa duten beste
elikagai batzuekin: patata, arroza, zainzuriak, arrautza, zabaltzeko gazta... Gure dendetan hainbat formatutan aurkituko duzu EROSKI izokin ketua. Erabilera bat baino gehiago emateko pentsatuta daude. Hementxe aurkeztuko dizkizugu!
l EROSKI basic izokin ketua:
hauxe da aukerarik merkeena, baina, merkeena izanagatik ere, kalitate berme guztiak ditu.
l EROSKI Sannia izokin ketua: aukerarik osasungarriena da, EROSKI basic sailekoak baino %40 gatz gutxiago duena. Bi ontziko pack erosoetan saltzen dira, hobeki kontserbatzeko.
l EROSKI izokin ketua: moztuta etorri ohi da, eta zerbitzatzeko prest. Gazitze prozesu modua tradizionalean egiten dute, eta ketu ere modu berezian; hori dela eta, ezaugarri bakanak dauzka.
l EROSKI SeleQtia izokin ketua: kalitaterik eta zaporerik onenak ditu. Lurrin bizia du, xerra garbi eta akatsik gabeak, eta zapore ketu atsegin eta fina. Testura, berriz trinkoa eta sendoa. Bi aukera dituzu EROSKI SeleQtia saileko izokin ketuarekin: lau xerra homogeneo dakartzana hautatzea (neurri handiagokoak dira) edo azpizuna. Biak ere Norvegiatik datorren izokinarekin eginak daude; 7 kg baino gehiagoko izokinak izaten dira, eta bakoitzaren goiko aldea bakarrik aukeratzen da. Oso zati hezea izaten da, zapore trinko eta bizikoa.
bazkide izatearen abantailak
31
hemengoa eta hangoa
Tuterako orburua
Orburua, baretzeko lorea “Tuterako Orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren pean ekoizten da “Blanca de Tudela” motako orburua. Erriberako 30 herri ingurutan landatzen dute, eta ezin gozoagoa da freskoan jateko edo kontserban. Oraintxe da uzta biltzeko garaia, eta bada zer kontatua Nafarroako baratzeetako erreginaren inguruan.
32
T
uterako orburuak itxura biribildua du eta zirkulu erako zulo bat gainaldean, haren braktea (hosto) berdeak ez baitira elkartzen loreburua ixteko. Mamia kurruskatsua du (erreta janez gero), oparoa, leuna, hezea, fina eta zapore konbinazio egokia antzematen zaio: doi bat garratza eta bukaeran gozo ukitua duena. Kontserban datozen Tuterako orburuak osorik edo erdibituta egon ohi dira, beti beirazko ontzian eta atzealdeko etiketan AGBaren sinboloa eta zenbaki bat daramala. Orburu freskoak, bestalde, Estra sailekoak eta Lehen Mailakoak, dozenaka saltzen dira â&#x20AC;&#x201C;zurtoinarekin eta hostoekin badaudeâ&#x20AC;&#x201C;, eta zurtoinik gabekoak, berriz, kiloka.
Nafarroko lurretan hazten da Estatuan gehien landatzen eta kontsumitzen den orburu mota: Tuterako Orburua
Eroski NATUR orburu freskoak AGBarekin.
Nola aukeratu eta kontserbatu Erosteko garaian, neurriaren arabera pisu gehien dutenak hautatzea komeni da. Belarri ondoan jarri eta estutzean krak egiten badute, freskoak dauden seinale. Etxera eramanda, hozkailuan gorde daitezke, plastikozko zorro batean sartu eta ongi itxita; astebete iraun dezakete horrela. Behin sutan prestatu ondoren, hozkailuan gorde behar dira, eta 24 orduren buruan jan. Izoztu ere egin daitezke, nahi izanez gero (6-8 hilabete irauten dute). Prestatu aurretik Orburuak azkar herdoiltzen eta belzten dira prestatzen eta garbitzen hasitakoan. Hori saihestu nahi bada, limoi tanta batzuekin busti ditzakegu lehenago. Eta egosteko, altzairu herdoilgaitzezko edo buztinezko ontziak erabiltzea komeni da. Sukaldean Ahogozo berezia duenez eta hainbat plater prestatzeko modua ematen duenez, Tuterako orburua oso berdura preziatua da sukaldean. Onen-onena lurrunetan egitea da, ez ditzan galdu mineralak eta oligoelementuak; azkar egosteko teknikak erabilita, berriz, presioko eltzea eta gisakoak, saihestu egiten da bitamina hidrodisolbagarriak galtzea. Gordinik presta daitezke entsaladan, egosita, ur irakinetan eginda, erregosita, frijituta, gisatuta, txingarretan...
Tuterako orburuen bihotzak, EROSKI SeleQtia sailekoak. Pisu garbia (660 g).
Funtsezkoak dira berdura menestra on bat egiteko; sakontasuna ematen diete arrozei eta paellei; digestioa egiten eta gorputza arazten laguntzen dutenez, osagarri ezin hobeak dira arrautzekin eta urdaiazpikoekin prestatzeko, eta bete ere egin daitezke, gaztarekin, antxoekin, kaparrekin... Digestioarentzat lagungarri eta gibelarentzat babes Uraz gain, karbohidratoak dira orburuen osagai nagusietakoak. bazkide izatearen abantailak
Horien artean, inulina nabarmentzen da. Substantzia hori metabolizatu egiten da organismoan, eta fruktosa unitateak sortzen dira hortik, intsulinaren beharrik gabe barneratzen den azukre mota bat alegia. Horregatik dira egokiak diabetesa duten pertsonentzat. Zuntz ugari dutelako, asetasun irudipena eragiten dute eta lagundu egiten dute hesteetako igarotze prozesua; ondorioz, egokiak dira idorreria arintzeko eta idorreriari aurre hartzeko.
33
hemengoa eta hangoa
TXIBIA KAZOLA ORBURUEKIN
4
tartekoa
50’-1h
Nola prestatu l Garbitu txibiak eta moztu laukitxoetan.
10-20
Osagaiak • 5 00 g txibia • 100 g tipula • 50 g piper berde • 2 baratxuri atal • Perrexila • 2 tomate
• 3 00 g orburu (freskoak edo kontserbakoak) • 40 ml oliba olio • 250 ml ur • Gatz pittin bat
Zatitu tipulak eta piperrak juliana eran (zerrenda finetan), baratxuri atalak xerratan eta piperra zerrenda finetan. Ondoren, xehatu perrexila eta pasatu tomateak irabiagailu batean, ongi birrinduta geldi daitezen. l Buztinezko kazola batean (gero horixe
erabiliko dugu aurkezteko), jarri olioa berotzen eta frijitu tipulak, baratxuriak, piperrak, perrexila eta tomateak txibia zatiekin. Eman gatza. l Utzi 5 minutuz su ertainean eta, ondoren,
apaldu suaren indarra. Erantsi ¼ litro ur eta
34
utzi 20 minutuz, txibia egiten den arte eta berdurak saltsa homogeneo baten itxura hartu arte. l Orburu freskoak erabiliko baditugu,
zuritu egingo ditugu bihotzera iritsi arte, bixarrak kendu eta lau zati egin. Txibia ia egina dagoenean, bota orburuak eta utzi beste 10 minutuz egosten. Zerbitzatzeko unean, perrexil xehatua zabalduko dugu gainetik.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
5,5%
1,5%
110
1,1g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
0,2g 5,5g 0,8g 1,2%
6,2%
13,7%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
ARROZ SALDATSUA ORBURUEKIN 4
erraza
40-50’
5-10
Osagaiak • 200 g orburu (freskoak edo kontserbakoak) • 50 g tipula • 2 baratxuri atal
• 100 g arroz • S alda begetala edo ura • Perrexila • 40 ml oliba olio
Nola prestatu
l Arroza egosteko 5 minutu falta
l Kendu orburuei hosto gogorrak, eta
direnean, erantsi perrexil xehatua. Banakako ontzietan zerbitzatuko dugu.
egin lau zati. Geroko gordeko ditugu, uretan sartuta (limoi ura jarriko diogu urari edo perrexila). Moztu tipula eta baratxuri atalak brunoise eran (laukitxo txikietan), eta frijitu kazola batean oliba olioarekin. Tipula eta baratxuria horitzen hasten direnean eta eginak daudenean, erantsi orburuak, nahasi guztia eta bota arroza. l Busti arroza salda begetalarekin edo
urarekin (arroz basokada bakoitzeko, bi baso eta erdi salda edo ur). Eman gatza eta utzi su ezti eta jarraituan egosten 20 minutuz.
bazkide izatearen abantailak
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
9,9%
14,7%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
198 10,3g 1,7g 8,6%
GATZA
1,8g 0,4g 2%
7,1%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
35
hazteko energia
Fruta: dibertigarria bada, zapore hobea du H Funtsezko elikagaia da, baina batzuetan kosta egiten da haurren dietan leku bat egitea. Balio handiko mantenugaiak ematen ditu frutak, baina haurrek ez dute oso begiko izaten sarri askotan. Eredu ona ematea, beste osagai batzuekin konbinatzea (jogurta, izozkia...), modu erakargarrian aurkeztea eta haurra ez behartzea eta gurasoak ez gehiegi tematzea dira gako nagusiak fruta gure etxeko beste kide bat gehiago izan dadin (ia).
36
aurrek jolasa maite dute gehien eta, askotan, otorduak jolasteko garaia eten egiten diela iruditzen zaie. Irtenbide ona izan daiteke otordu horiek ere dibertigarri egitea nolabait. Haurrentzat askoz ere erakargarriagoa da eta, gainera, jateko gogoa sartuko zaie, erretilu koloretsu bat ateratzen badiegu gerezi, laranja eta kiwi zatiekin, eta ez fruta atal bakarra oso-osorik. Beste aukera bat da irabiaki gisa edo zuku eginda aurkeztea. Eta, jakina, platerak prestatzeko garaian haurrei ere parte hartzeko aukera ematea.
GEREZI IRABIAKIA
NOLA PRESTATU l Garbitu gereziak eta zatitu, hezurra
kentzeko 4
hasiberrientzat
5-10’ l Elkartu gereziak esnearekin eta jogurt
OSAGAIAK • 400 g gerezi (pikota) • 4 00 ml esne gaingabetu
naturalarekin, eta xehatu irabiagailuaren laguntzaz, irabiaki krematsu bat lortu arte. •2 00 ml jogurt natural, EROSKI basic • 40 g azukre
l Azukre gehiago behar duela iruditzen
bazaigu, bota egingo diogu. Nahi izanez gero, gerezi zati batzuekin zerbitzatuko dugu. GOMENDIOA Gereziak berehala herdoiltzen dira, eta gerta liteke kolore ilun samarra ematea irabiakiari. Hori gerta ez dadin, mahaira atera orduko edatea da onena.
0,59 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
8%
2,7%
160
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
1,9g 0,9g 28,9g 0,1g 4,4%
32,1%
1,6%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
37
hazteko energia
Hemen aurkituko dituzu gereziekin prestatzeko errezeta gehiago
0,71€
pertsona bakoitzeko
FRUTA MAZEDONIA GEREZIEKIN 4
hasiberrientzat
GOMENDIOA
5-10’
OSAGAIAK • 250 g gerezi • 2 kiwi
• 2 laranja
NOLA PRESTATU l Garbitu gereziak eta zatitu (utzi batzuk
osorik, apaintzeko). l Zuritu kiwiak eta laranjak, eta moztu
zatitxotan edo ataletan, betiere platertxo baten gainean, mozteko garaian isurtzen duten zukua biltzeko. l Jarri fruta horiek guztiak edalontzitxo
batean, eta bota platerean bildutako zukua. Zerbitzatu.
38
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
84
0,5g
4,2%
0,7%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
0g 16,9g 0g 0%
18,8%
Emaiozu haurrari aukera erabakietan parte hartzeko, gisa honetako galderak eginez: “Zer jango dugu gaur, banana edo gereziak?”. Berak ere parte hartzen duela sentitzen badu, errazago jango du fruta
0,1%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
Hazteko energia
50 % 2ª unidad* al
Combínalos como quieras
*En los productos Moussel señalizados. 50% de descuento en los de menor importe. Promoción válida del 14 al 27 de mayo de 2015.
edergintza
Berezia
Agur izerdiari Fenomeno naturala da, gorputzeko tenperatura erregulatzen laguntzen duena, baina usaina duenean, badira aurre egiteko moduak.
40
N
ahi baino maizago etortzen da gugana. Beroarekin, ez du hitzordurik huts egiten. Eta guk ez ezik, ingurukoek ere sumatzen dute. Zer da? Gure lagun leiala: izerdia. Horri aurre egiteko, EROSKIk hainbat desodorante eta antitranspiratzaile eskaintzen dizkizu belle sailean (gure saltokietan soilik aurkituko dituzun edergintza produktuak dira): espraiak, roll-on erakoak, orbanen aurkakoak, unisex motakoak, bidaian eramatekoak... eta berriki iritsi den harri desodorantea, %100 alunbren egina; belle etxekoa da hori ere, eta izerdiari aurre hartzeko modurik naturalena eskaintzen du, aluminiorik gabea.
edergintza
%100 alunbre minerala Babes eraginkorra eta naturala nahi duzu 24 orduetan? Hementxe duzu belle etxeko harri desodorante berria, alunbrez egina: %100 alunbre mineralarekin egina; ez du orbanik uzten arropan eta berehala lehortzen da. Laztandu egingo dizu larruazala.
ALUNBRE MINERALEZ EGINDAKO BELLE HARRI DESODORANTEA • Aluminiorik gabea • 24 orduko babesa • Larruazal mota guztientzat • Alkoholik gabea
EROSKIn bakarrik saltzen da
42
• Lurrinik gabea • Parabenorik gabea • Hipoalergenikoa • Test dermatologikoetan frogatutako tolerantzia
Harri naturala da alunbrea, eta moztu, leundu eta forma ematen zaio; desodorante gisa erabilita, babes eraginkorra eskaintzen du 24 ordutan. Ez du gorputzaren usaina estaltzen, aurre hartzen dio: mineral geruza fin bat uzten du larruazalaren gainean, eta galarazi egiten du gorputzeko usaina eragiten duten bakterioak sortzea. Mineral sulfato naturala da, oso egokia usainaren aurka egiteko eta zauriak orbaintzen laguntzeko, eta bereziki egokia da larruazal sentibera dutenentzat eta/edo beste desodorante batzuei alergia dietenentzat. NOLA ERABILI Erabiltzeko, busti egin behar da harria. Horregatik, dutxatik atera eta berehala erabiltzen da, larruazal hezearen gainean, edo larruazal lehorraren gainean emateko, harria bera busti behar da eman aurretik. Ez du alkoholik, lurrinik eta substantzia kimiko toxikorik, eta ez du larruazala narritatzen. Alunbre harria berehala lehortzen da, eta ez du orbanik uzten arropan, ez da itsaskorra eta iraun egiten du egunean zehar. Galtzarbeetan edo oinetan ez ezik, bizarra egin ondoren edo depilatu ostean ere erabiltzen da, lagundu egiten baitu larruazala goxatzen eta orbaintzen. Antzina hasi ziren alunbrezko harri minerala erabiltzen. Erromatarrek bazekiten orbainen eta bakterioen aurka egiteko balio zuela, eta desodorante gisa ere erabiltzen zuten. Mineral hori gatz kristaldu gisa ageri da naturan.
EROSKIn bakarrik saltzen da
Roll-on erako desodoranteak larruazal mota guztientzat pentsatuta daude; erabateko segurtasuna sentitzen lagunduko dizute, eta fresko-fresko ibiltzen. Erabateko babesa, alkoholik eta parabenorik gabe.
Desodorantea edo antitranspiratzailea? Helburu bera dute, baina ez dute emaitza bera ematen. Gure saltokietan belle saileko desodoranteak eta antitranspiratzaileak aurkituko dituzu. Ba al dakizu zernolako aldea duten? â&#x20AC;˘D esodoranteak:Â kontrolatu egiten dute usaina eta estali egiten dute zenbait lurrinekin. Ez dute hezetasunaren gainean eragiten. Eraginkortasun eta iraupen txikiagoa dute. â&#x20AC;˘A ntitranspiratzaileak: usainari eta hezetasunari egiten diete aurre. Galarazi egiten dute izerdi guruinen jarduera. Murriztu egiten dute izerdi jarioa eta eragotzi egiten dute bakterioen jarduna ere. Desodoranteak baino eraginkorragoak dira.
Sar zaitez gure web-orrian eta ikusi belle produktu guztiak; gure edergintzako marka da, EROSKIn bakarrik saltzen dena: www.belle.eroski.es
Hainbat lurrinetako belle desodoranteek babes eraginkorra emango dizute 48 ordutan. Ez dute alkoholik eta parabenorik, eta antitranspiratzaileak dira.
Formula honek egun osoan babestuko zaitu.
EROSKIn bakarrik saltzen da
bazkide izatearen abantailak
43
erakusleihoa
EROSKI Bebé inmotion pixoihalak
Ipurterreentzat modukoak Erosoagoak dira, gehiago xurgatzen dute, eta zure haurtxoaren larruazala babesteko pentsatuta daude. Horrelakoak dira EROSKI Bebé inmotion pixoihalak. Proba itzazu!
EROSKI Bebé inmotion pixoihalak, 13/18 kg, 5 neurrikoak (44 ale).
EROSKI Bebé inmotion pixoihalak, 9/15 kg, 4 neurrikoak (50 ale).
44
EROSKI Bebé inmotion pixoihalak, 4/10 kg, 3 neurrikoak (56 ale).
J
an dezala, lo egin dezala eta ez dadila (askorik) zikindu. Edozein gurasok nahi luke bere haurtxoak hiru gauza horiek betetzea. Lortzeko, ezinbestekoa da pazientzia handia izatea eta pixoihalak bere lana ongi egitea, EROSKI BebĂŠ inmotion pixoihalak bezala.
HOBETUTA DATOR Pixoihal berri hau ezin hobeki egokitzen zaio haurtxoaren gorputzari, eta oso erosoa da. Partikula superxurgatzaile gehiago ditu nukleo adimentsuan, eta gehiago xurgatzen dutenez, haurra babestu egiten dute hezetasunetik. Gainera, ehun estraleuna daukate, larruazala zaintzeko aproposa, eta alboetako hesiak hobetu egin dizkiotenez, saihestu egiten dituzte ihesak. Merkatuan dagoen pixoihalik finenetakoa da, baina leuntasun gehiago du eta nukleo malguagoa.
12 ORDUZ LEHOR
BIKAIN EGOKITZEKOAK Albo elastiko berriak eta babes hesiak
ESTRALEUNAK ETA ESTRAFINAK Larruazalik delikatuenak ere babesten ditu
Barnealdeko estalki estraleunak aloe vera eta kamamila ditu, eta babestu egiten ditu larruazal delikatuak. Kanpoalde gofratuari esker, oihala dirudi ukitzen denean. Hesiak estraleunak dira, eta bi
NUKLEO ADIMENTSU BERRIA Pixa ultra-azkar barreiatzen du
zerrenda elastiko dituzte, pixoihala ongi atxikita geldi dadin. Material guztiei test dermatologikoak egin zaizkie, haurtxoaren larruazala ez dadin narritatu eta ez dakion dermatitisik sortu.
Ba al zenekien... kanpoko laborategiek ez ezik, 60 amak eta beren haurtxoek ere oso ontzat jo dituztela pixoihal hauek?
bazkide izatearen abantailak
45
多BODA A LA VISTA? 03 TENDER PINK
EL COLOR DE LAS NOVIAS
De venta exclusiva en EROSKI
albisteak
Beste bi sari
Ontzi oso originalak eta NAOS Estrategiaren aitortza berriz ere
A
zken hilabetean, bi erakunde oso desberdinek nabarmendu dute EROSKIn egunero egiten dugun lana. My Private Brand webgunea da lehenbizikoa, Ameriketako Estatu Batuetako argitalpen digitala, zeina eredutzat hartzen den banaketa marken inguruan (munduan gehien irakurtzen dena da, eta 65 herrialdetan baino gehiagotan ditu jarraitzaileak). Vertex sariekin, Ameriketako enpresa horrek packing diseinurik onena dutenak bereizten ditu urtero. Oraingoan, gure produktuen ontziei begira jarri da, eta sari nagusia eman digu, Best of Show Award delakoa. Itxura koloretsua, baikorra eta sinplea dutelako bereizi ditu, bezeroarekin interakzioan aritzeko aukera eskaintzen dutelako eta gainerako etxeen artean nabarmendu egiten direlako. Espainiako Estatuan, berriz, NAOS Estrategiak (Nutrizioa, Ariketa Fisikoa eta Gizentasunaren Prebentzioa sustatzeko Estrategia) berriz ere aitortza egin dio bizi ohitura osasungarrien alde egiten dugun lanari (Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren ekimena da). NAOS 2014
Sarian, accesita eman digu Enpresa Ekimena sailean, honako programa hau lantzeagatik, hain zuzen: “EROSKI Zurekin: Elikadura orekatuagoarekin konprometituta”. 2009. urtean, enpresa ekimenik onenarentzako saria eman zigun, orduan beste programa honengatik: “EROKI Zurekin: nutrizioa eta ongizatea”.
Saritu egin dute gure ontzien diseinua eta bizi ohitura osasungarrien alde egindako lana
G
Frankiziak
2014. urtea, hazkunde urtea 50
ero eta gehiago gara urtetik urtera. Iaz 58 supermerkatu berri ireki genituen frankizia erakoak, 2013an baino 12 gehiago. Erkidego hauetan gehienak: Euskal Autonomia Erkidegoa (14), Balearrak (12), Katalunia (11) eta Andaluzia (10). Saltoki horiekin, frankizia erako 460 dendatara iritsi da EROSKI, eta 2013-2016 Plan Estrategikoa abiatu zuenetik zabaldu ditu horietako 148. Ondorioz, Estatuan frankizia erako supermerkatu gehien duen bigarren sarea osatu du. Guztira 18 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du saltoki berri horiek zabaltzeko, eta 316 lanpostu sortu ditu; sare horren salmentak, berriz, %6 handitu dira 2014. urtean. Salmentetan izan den gorakada horretan lagungarria izan da, halaber, gure denda eredu berria frankizia erako dendetara egokitu izana, “Zurekin” eredua hain zuzen; martxoaren bukaeran, adibidez, gisa horretako lehen hipermerkatua zabaldu zen Tarragonan.
Omenaldia
albisteak
Gaztazaleenak
O
rdizia da Idiazabal Jatorri Izeneko gaztaren sehaska. Artzain Egunaren azken ekitaldian, non gazta berria dastatzen den, omenaldi atsegin bat eskaini ziguten. Gipuzkoako herri horretako Udalak, Idiazabal Jatorri Izenaren Kontseilu Arautzaileak eta Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiak aitortza egin zioten EROSKIK produktu hori banatzeko eta ezagutarazteko egiten duen lanari. Gure apustua oso argia baita: gazta horretatik ekoizten den guztiaren %10 merkaturatzen dugu; 2014. urtean %14 handitu genuen esneki horren erosketa bolumena (129.000 kilotik gora iritsi gara); eta produktu horren salmenta %10,5 handitu zen EROSKIn. Gainera, beste ekintza batzuen artean, EROSKI SeleQtia sailean ere eskaintzen dugu Idiazabal Jatorri Izeneko ArtzaiGazta.
San Salvadorko Bidea
Ibilbide berria Donejakue Bideko Gidarentzat
D
onejakue Bideko Gida erabilgarria landu du EROSKI CONSUMERek, eta oraingoan ibilbide berri bat erantsi du erromesentzat: aldizkari horren edizio digitalean ikus dezakete, edo iPhonearentzat sortu den aplikazioan: San Salvadorko Bidea. San Marcos de Leongo Paradore Nazionala (Gaztela eta Leon) eta
Oviedoko Katedrala (Asturias) elkartzen ditu bide horrek; 122 kilometro ditu, eta bost etapatan egitekoa da, mendi artean gehienbat. Paisaia izugarri ederrak eskaintzen ditu ibilbide horrek, zirkulaziorik ez du aurkituko erromesak eta zerbitzuz hornitutako herriak ere es asko; bidea oso ongi seinaleztatua dago, eta aterpe sarea ere egokia da.
Osasun kanpaina
Kolesterola eta tentsioa, arrastoan
L
ehentasuna ematen diogu gure bazkideen osasuna eta ongizatea hobetzeari. â&#x20AC;&#x153;Ongi erosi, hobeki bizitzekoâ&#x20AC;? kanpaina jarri dugu abian, eta apirilean hasi eta hilabete hau bukatu bitarte, EROSKIn erakutsi egingo dizuegu zein garrantzitsua den kolesterola eta tentsioa behar bezalako mailan edukitzea. Horretarako, nutrizionista talde bat dendaz denda ibiliko da Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian, Nafarroan eta Zaragozan (26 hipermerkatu eta 40
52
supermerkatu bisitatuko dituzte), eta kolesterola eta tentsioa neurtuko diote nahi duen guztiari. Gainera, dietaren inguruko gomendioak ere emango dituzte, eta EROSKI markako produktuek ageri duten semaforo nutrizionala nola erabili azalduko dute, izan ere hor ematen den informazioa oso lagungarria da gure dieta kontrolatzeko. Kanpaina honen bidez, hain zuzen, kontsumitzaileei ikusarazi nahi zaie, hobeki bizitzeko, funtsezkoa dela elikagai egokiak hautatzea.
hurrengo hilean... â&#x20AC;&#x2122;15eko ekaina
Semaforo nutrizionala Zer da? Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
17%
26%
331
Sasoi honetan... abrikotak
18g
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
7g
4,4g
34%
5%
GATZA
1g
13%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?
Nahi al duzu gure EROSKI kroketa izoztuetako bat?
EROSKIren izozki gozoa
Errazioa. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.
da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.
Mantenugai kopuruak. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.
Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.
Eguneko Kopuru Gomendatua (EKG). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko. Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera. Zer esan nahi dute koloreek? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez
Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta... ...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko ...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere ...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta. Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.