ZIMURRAK | 2013-04-18

Page 1

Aste gogorra izango zen aurrekoa jende askorentzat. Notizi asko egun gutxian eta barrenean min egiten duten horietakoak gainera, bihotza uzkurtzen duten horietakoak. Herri honetan ordea, bihotzari berari ere zimurrak ateratzen zaizkio denborarekin, hainbeste uzkurturen ondorioz. Azkenaldian aldaketa asko eta nabarmenak eman dira eta argi dago garai berri bat datorrela, baina batzuk ez dute onartzen edo ez dute onartu nahi. Eta batzuk horiek boterea euren eskutan dutenean, irudi penagarria ematen dute euren harrokeriak lau haizetara zabalduz. Horiek ere zimurrak dituzte, baina ez bihotzean, aurpegian baizik, gizartearen kontu hainbeste denboran barre egitearen ondorioz. Kontraste handiko astea izan da azken hau, eta zimurren bat edo beste gehiago aterako ziren zenbaiten bihotz zein aurpegietan. Urtebete pasa berri da Iñigo Cabacas gaztea ertzainaren karga baten ondorioz eraila izan zenetik. Garai hartako barne sailburu Rodolfo Aresek bere horretan dihardu, bere erantzukizunak depuratu nahian: pribatuan, orain dela urtebete agindu zuen barne inbestigazioa blokeatzen duen bitartean, publikoki berak datu guztiak justiziaren eskuetan jarri zituela esanaz. Are jarrera higuingarriagoa azaldu du, eta ez da lan erraza, Ertzaintzaren buru izendatu berri duten Gervasio Gavirondok, heriotza hura “istripu” bat izan zela adieraziz. Espainolez esanda: “llegar y besar el santo”. Haien zorigaiztorako ordea, GARAk egun hartako grabazioak argitaratu ditu eta argi gelditu da istripua baino, homizidioa izan zela. Egoera kontrolatua zegoela zioen ertzainari “entrar con todo lo que tenemos” erantzun zion bulegotik “Ugarteko” delako batek. “Con todo” justiziak joan beharko luke ertzain horien bila eta bidean Ares berak ere ondorio politikoren bat jaso beharko luke. Publikoki barkamena eskatzea besterik ez bada ere, dimisioa aurkeztea logikoegia litzateke eta gaur egungo klase politiko asentatuarentzat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
ZIMURRAK | 2013-04-18 by Galerna Sarean - Issuu