3 minute read
Editoriala
LGTBI mugimenduaren historia ez zen Stonewallen hasi. Historia askoren historia da, emakume eta gizon asko protagonista dituena, gehienak ezezagunak. Horiek guztiek beren duintasunaren alde egin zuten borroka, hau da, beraien izateko eta nahi izateko moduaren, bai eta maitatzeko moduaren alde. Beren duintasuna eta askatasuna defenditzeko kontsekuenteak izan ziren pertsona horiek bazekiten erailak edo espetxeratuak izateko arriskua zutela, edo gizartean baztertuak edo estigmatizatuak izateko. Munduko herrialde gehienetan hori oraindik horrela da. Giza eskubideen errespetua beren baloreen eta sistema politikoaren oinarria den herrialdeetan, berriz, LGTBI pertsonen egoera hobetzen ari da berdintasunaren helburuari jarraituz, bai legearekiko berdintasunari dagokionez, bai eta gizarte mailako benetako berdintasunaren inguruan. Hori posible izan da milaka aktibista lesbiana, gay, bisex, trans eta intersexualek borroka egin dutelako, adimentsuki eta bikain.
LGTBI Memoria eraikitzea dugu aurrera begira zeregin inportanteenetako bat. Ez bakarrik aipatutako aktibistekiko justizia egiteko eta haien memoriari ohore egiteko. Historiak, batez ere gizatalde desberdinek pairatu dituzten giza eskubideen urraketa jasotzen duen parteak –emakumeak, afroondorengoak, LGTBI pertsonak eta gainerako gutxiengoak aipatu beharko genituzke zentzu horretan- gizarte demokratikoen oinarri nagusienetakoa izan beharko luke, basakeria horiek errepikatu ez daitezen eta giza eskubideen defentsa aktiboak kontuan izan dezan etengabe ze bortxaketa gertatu ziren iraganean eta zein gizatalde diren, horregatik, zaurgarrienak.
Advertisement
Pertsona batzuk (gehien-gehienak gizonak, errazagoa zutelako gizarte patriarkaletan beren burua nabarmentzea) LGTBI mugimenduaren eta giza eskubideen bilakaeraren erreferente historiko bilakatu dira. Ulrichs, Hirschfeld edo Harvey Milk LGTBI Memorian eta Historian daude. Hor dute beren lekua, halaber, literatura edo artean –borroka politikoa bezain inportanteak direnak- diztira berezia izan zuten Virginia Wolf, Oscar Wilde, García Lorca edo Frida Kahlok.
Espainiar Estatuan, diktadura frankista bortitzaren osteko lehenengo askatasun haizeek zenbait LGTBI talde eta erreferente plazaratu zituzten, oso LGTBIfobikoa, baita ezkerreko alderdiko partaideen artean, zen testuinguru sozial batean. Horrenbestez, talde eta erreferente horiek gorpuztu zituztenak benetako heroiak izan ziren, eta errekonozimendua merezi dute demokrazia
Karl Heinrich Ulrichs (1825-1895)
Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans e intersexualen elkartea. Asociación de lesbianas, gais, bisexuales, trans e intersexuales del País Vasco.
errotzen lagundu zutelako, demokrazia ez baita sistema politiko bat bakarrik baizik eta balore sozial eta kultural batzuen babeslekua ere bai. Lehenengo hauteskunde demokratikoak 1977ko ekainaren 15ean egin ziren. Paradoxa guztiz deigarria gertatu zen handik hamaika egunetara: askatasuna eskatzen zuten trans, gai, lesbiana eta bisexualen manifestazioa gogor erasotu zuen poliziak Bartzelonan.
Armand de Fluviá eta Jordi Petit katalanak izan ziren geraezina izango zen mugimendu baten lehenengo aurpegi ezagunak. Empar Pineda errenteriarra da urrezko beste erreferente bat. Horrenbeste zor zaio! EHGAM eta bere bozeramaile ezagunenak, Imanol Álvarez edo Mikel Martín izan ziren Euskadin aitzindariak. Azpimarratu beharra dago, halaber, lesbiana feminista taldeen lana eta borroka.
90 hamarkadan LGTBI+ alorreko talde berriak sortzen dira, ideia eta proposamen berriekin, lanean urte gehiago zeramatzaten taldeen borroka osatu eta gehituz. Euskadin Aldarte (Elena Olaortua eta Lala Mujica), Gehitu (Amando Pavía, Koro del Santo, Iñigo Lamarca, Txaro Gómez, Mikel Elosegui, Montse González, Olga Alarcón, Joxean Zapirain, Txoni Parrón, Teresa Castro, Ramón San Sebastián eta Joseba Errekalde), Errespetuz (Sarai Montes eta Ares Piñeiro). Aipa ditzakegu eta Estatu mailan FELGTBI+, gero eta talde gehiago barneratzen joan den federazioa, zeinak, aipatu hamarkadaren bukaeran, Pedro Zerolo eta Beatriz Gimenoren gidaritza pean, izugarrizko indarra eta proiekzioa hartzen baitu. Horrek berdintasun legeak onartzeko bideari bultzada erabakigarria emango dio. Baita Carla Antonelli, Mar Cambrollé, Kim Pérez eta Marina Echebarria ere, trans kolektiboari dagokionez. Eta, azkenik, intersex erreferenteak izaten hasi gara, hala nola Gabriel J. Martín, Asmi Ananda edo Mer Gómez.
Borrokak jarraitzen du, jarraitu behar du, munduan LGTBIfobia desagertarazi arte. Memoriak borroka horren tresna funtsezkoa izan behar du, gogoan izanik borroka horrek, bilakaera historikoan, aurrerapausoak eman dituela baina baita atzerakoak ere.
GEHITU.ORG Gehitu no se hace responsable ni necesariamente comparte las opiniones vertidas en las colaboradores publicadas en esta revista.
Redacción: Óscar Hernández-Campano, Teresa Castro, José Estévez, Paola Jiménez de Jubera, Nicolás Subirán. Foto portada: Elena Sarasola Foto contraportada: Publicación de ALDARTE y EHGAM Coordinan este número: Ander Prol, Luna Mosquera y Óscar Arroyuelo. Maquetación e impresión: Auxiliarte Factoría s.l.