1 minute read

Sei zifrarainoko zenbakiak

Hiri batean zenbat jende bizi den edo jaietan zenbat auzo dauden adierazteko, batzuetan oso zenbaki handiak erabili behar ditugu.

Beste bizilagun bat hirian. Orain 153 296 gara!

3 Idatzi lauki bakoitzean dagoen zenbakia, zifraz eta letraz.

EM 7 H 1 U 3 M 6 HM 2 HM 8 E 5 H 4 M 7 U

4 Kopiatu eta osatu taula koadernoan. 1 524 1 M + 5 E + 2 H + 4 U a) zortzi mila hirurehun eta berrogei b) hogeita zortzi mila laurehun eta hogeita bost c) zortziehun eta hogeita hiru mila seiehun eta hogeita hiru

+ 500 + 20 + 4 ? ? 40 000 + 600 + 60 + 2 ? 2 EM + 5 HM + 3 M + 7 U ?

5 Kopiatu taula, eta idatzi han zenbaki hauek. Adierazi zenbat balio duen 8 zifrak zenbaki bakoitzean.

Oso auzo desberdina

Kenyako herri batean bizi dira Jackson eta Salome nebaarrebak. Jacksonek 11 urte ditu, eta Salomek, 6. Goizero oso goiz jaikitzen dira eskolara joateko, beren etxetik 15 000 metroko bidea egin behar baitute hara iristeko.

Ez dira autoz joaten, ez bizikletaz, ez patinetez. Jacksonek eta Salomek oinez egiten dute bide hori guztia egunero. Joaten 2 ordu eta itzultzen beste 2 ordu egiten dituzte.

Oso bide luzea denez, biek botila batean 2 litro ur eramaten dute, egarritzen direnerako. Gainera, hainbat animalia basatitik ezkutuan ibili behar dute, batzuk arriskutsuak direlako, eta beste batzuk oso handiak; elefanteek, adibidez, milaka kilo dituzte (2 000 eta 7 000 kilo artean!).

Baina Jacksoni eta Salomeri ez zaie axola eskola urrun egotea, denbora luzean ibili behar izatea edo botilen eta motxilen zama eraman behar izatea. Irribarrez joaten dira, bai baitakite han, eskolan, ikasteko gauza zoragarriak dituztela zain.

1-2-4 Berdin joaten al zarete eskolara zu eta Jackson eta Salome neba-arrebak? Zer desberdintasun ikusten dituzu? Hitz egin denok horretaz.

Gogoan hartu!

Zenbakiek, adibidez, herrian zenbat jende bizi den adierazten digute.

This article is from: