1 minute read

Gorputz geometrikoak

Irudi geometriko batek altuera badu, gorputz bat dela esaten dugu.

Gorputz geometrikoak prismak piramideak beste batzuk zilindroa konoa esfera beste batzuk

Poliedroak Aurpegi guztiak poligonoak dira.

Gorputz biribilak Aurpegietako bat kurbatua da.

Gorputz geometrikoak nolakoak diren ikusi nahi baduzu, kontsultatu Gorputzak mugimenduan baliabidea, webgunean: anayaharitza.es

1 Erreparatu objektu hauen formari. Zer dira, poliedroak ala gorputz biribilak?

2 Aldaerak Bi gorputz geometriko pinturaz margotu ditugu, eta aztarna hauek utzi dituzte. Zer gorputz geometriko izan daitezke?

5 Poliedro Erregularrak Edo Solido Platonikoak

Poliedro batzuetan, aurpegi guztiak poligono erregular berdinak dira, eta erpin guztietan aurpegi kopuru bera elkartzen da. Horrelakoak poliedro erregularrak dira.

Irakurri olerkia, baina esan marrazkien ordez poliedro erregularren izenak.

Platon

Historian jakintsu handi bat Platon izan zen.

Atenasen jaioa denek miresten zuten.

Famatua zuen eskola, izena zuen Akademia. Han sartzeko nahikoa zen gogoko izatea geometria.

Harentzat unibertsoa gorputz bat zen, erraldoia, hamabi aurpegi berdinekoa. Bai gauza bitxia!

«Dena adieraz daiteke zenbait gorputzen bidez».

Hala zioen Platonek begira lotura hauek: gure Lurra da; ura, ; da airea; sua, Uste zuen forma horiek, hain perfektu, idealak, esplikatzen dituztela naturaren legeak. a) Olerkian ez da esaten zuzenean, baina… Badakizu zer poliedro erregular zen Platonentzat unibertsoa? b) Ikertu eta deskribatu nolakoa den poliedro erregular bakoitza, eskema honi jarraituz: c) Deskargatu poliedro erregularren garapen lauak anayaharitza.es webgunean, eta egin.

Norbaitek esanez gero, «Hori oso zaila da!». Brast erantzungo zuen berak, «Erraz-erraza da eta!

Denok daukagu barruan matematikari bat. Buruan duzu egia, ikusten jakin behar».

Gogoan hartu!

Itsas animaliak irudikatuko dituzten irudi geometrikoak identifikatzeko eta marrazteko, aplikatu poliedroei buruz ikasitakoa.

This article is from: