1 minute read

11 Itsasoko geometria

Ozeanoak eta itsasoak ezinbestekoak dira Lurrean bizi ahal izateko. Izan ere, eguraldian eragin handia dute, izaki bizidunontzat garrantzi handiko elikagaiak ematen dizkigute, eta arnasten dugun oxigenoa erregulatzen laguntzen dute.

Jende asko ez da jabetzen zein garrantzitsua den itsas animaliak zaintzea ozeanoek eta itsasoek beren funtzioak betetzen jarraitu dezaten.

Gainera, itsas animalia asko zoragarriak dira, eta irudi geometrikoak diruditen formak dituzte. Nolakoak diren ikusi nahi?

Zer deritzozu?

Zer forma geometriko ikusten dituzu itsas animalietan?

Zure ustez, itsas animaliak ezagutzeak zergatik balio du guk animalia horiek zaintzeko?

Datua

Itsas animalia mota gehien dituen Europako herrialdeetako bat Espainia da.

Unitate honetarako...

Helburua aurrera

Nola ezagut ditzakegu gure kostaldeetan bizi diren animaliak, guk horiek hobeto zaintzeko?

Marraztu gure kostaldeetan bizi den benetako itsas animalia bat, irudi geometrikoak erabiliz.

This article is from: