![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511140948-33312a630d90be1d444673a82f7f87cd/v1/20a1fa962efa1ed9f622578223ec69ee.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Matematika-olerkiak sTEAM
María Montessori
Hau aspaldi izan zen, han Italia urrunean. Neskek oztopoak zituzten ikasi nahi zutenean.
Maria ez zegoen ados pentsatzeko era horrekin. «Emakumeak lanera ez? Ba, lan egin nahi dut nik!»
Hasieran mediku izan zen (lehenbiziko emakumea). Haurrek nola ikasten duten horretan jarri zuen gero arreta.
«Casa dei bambini» eskolan berehalaxe ohartu zen haurrek hobeto ikasten dutela irakasten bazaie maitasunez.
Eta ohartu zen, gainera, zeinen lagungarriak diren barre egin, gauzak ukitu, mugitu ahal izatea, aske.
Bihiak erabiltzen zituen matematika irakasteko, eta hariak, eta gauzak, eta tresna mota asko.
Mariaren ideiak munduan hedatu ziren. Eta irakaskuntza-sistema izugarri aldatu zen.
Oraindik bada gauza franko aldatu beharrekoak, baina hobetzera animatzen gaitu Mariaren amets goxoak.