1 minute read
ITZALAPROIEKTUAK UZTENDUTEN
Ezagutu Diziplinarteko Proiektua
Uraren isilpeko kutsadura
BIRZIKLAPEN-LIGA
Eta zenbat olio birzikla dezakegun erregistratzen badugu? Diseina dezagun birziklapen-txartel bat eta birziklometro bat!
Animatzen zara olioa birziklatzeko txartel bat egiten eta datuak gure birziklometroan erregistratzen?
Eskolan zerbait egin nahi dugu uraren kutsadura murrizten laguntzeko.
Etxeko olio erabilia bilduko dugu.
Jendea kontzientziatzeko balioko digu horrek: olioak uretan eta hondakin-uren araztegietan eragiten dituen arazo larriez jabetzeko eta birziklatzearen garrantziaz ohartzeko.
Nola inplika dezakegu jendea?
Non erregistratuko ditugu datuak?
Zenbat litro olio birziklatu ahal izango dugu?
Egingo dugu txartel bat parte hartzen dutenentzat?
Gela bakoitzak birziklometro bat badu, non idatziko ditugu guztizko datuak?
Taldeka, pentsatu: zer informazio ageri behar du birziklapen-txartelean?
Adibidez: datu pertsonalak, datak, eskolara ekarritako litro kopurua…
Bilatu Interneten ideiak, nolako txartelak dauden ikusteko: tamaina, atal bakoitzerako tartea, nola egin dezakegun polita geratzeko…
Talde bakoitzak txartel mota bat proposatuko du; sortu txartela paperean, eta egin txartela erabiltzeko itxurak.
Diseinua benetan baliagarria den egiaztatzeko balioko dizue.
Egindako lana besteei aurkezteko unea iritsi da.
Taldeka, banatu zereginak, gauza asko esan behar dituzue eta: azaldu zertarako den txartela, nola lortu daitekeen, eta zertarako den birziklometroa.
Igo ikastetxearen webgunera edo blogera, jendartean zabaltzeko. Animatzen zarete zuen ideia beste eskola batzuetan kontatzen?
Denon artean jardunda, gure birziklapen-liga arrakastatsua izatea lortu dezakegu!
Jada adostu duzue zer txartel erabiliko duzuen. Orain, fotokopiatzeko diseinua egin behar duzue, edo, bestela, modu digitalean, inprimatzeko. Nola duzue nahiago?
Talde batzuk horretan ari diren bitartean, beste batzuek birziklometro bat egin dezakezue. Gela bakoitzari bat emango diozue gero, ikasle bakoitzak zenbat olio birziklatu duen idazteko.
Ez ahaztu balitekeela eskolatik gertu bizi direnek edo bestelako parte-hartzaile batzuek ere eskolara olioa ekartzea birziklatzeko.
Beraz, horiek ekarritako olioarentzat ere lekua utzi behar duzue.
Ea ba! Hartu kartoi meheak, eta ekin lanari!
Zer egin ahal izateak hunkitu nau?
Begira nola pentsatzen dudan