2 minute read
Gertaera baten probabilitatea
Zerbait gertatzea errazagoa denean, esaten dugu aukera gehiago dauzkala edo probabilitate handiagoa duela.
Puxtarri bat atera behar duzu, begiratu gabe. Berdea bada, gozoki bat zuretzat opari. Zer poltsatatik aterako zenuke?
Gertaera baten probabilitateak adierazten du zenbateko aukera dagoen gertatzeko.
Laguntza behar baduzu, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es a) Naroak, begiratu gabe, bola gorri bat atera du poltsa horietako batetik.
1 Taldeka, ikusi arretaz eta erantzun, arrazoiak emanez.
• Zer poltsatatik atera ahal izan du ?
• Begiak itxita atera beharko bazenu, zer poltsa aukeratuko zenuke?
• Osatu esaldiak, hitz hauek idatzita: aukera gehiago aukera aukera gutxi b) Zer dela eta diozu hori? Erantzun, eta azaldu zergatik. a) Izan al daiteke emaitza 1? Eta 12 baino handiagoa? Azaldu zergatik. b) 2tik 12ra bitarteko zenbakietatik zer emaitza aukeratuko zenuke zuk? Arriskatu, eta aukeratu zenbaki bat! c) Emaitza ba t aukeratu duzu. Orain, osatu taula hauek koadernoan, puntuazio posible guztiak idatzita, eta erantzun: d) Orain askoz hobeto dakizu emaitza bakoitzak ateratzeko zer probabilitate duen. Zuk aukeratutakoa aldatuko zenuke? Azaldu zergatik. e) Binaka, jolastu bi dado botatzen, eta idatzi emaitzak. Dado digitalekin ere jolastu zaitezkete, webgunean: anayaharitza.es .
– ? dago 1. poltsatik ateratzeko.
– ? dago 2. poltsatik ateratzeko.
– ? dago 3. poltsatik ateratzeko.
• Koldok bola urdina eta gorria zer poltsatatik ateratzea da ezinezkoa?
• Zer poltsatatik ateratzeak dauka aukera gehien?
• Zeinetatik ateratzeak dauka aukera gutxien?
Gogoan hartu!
Hiri batean batez beste euria urtean zenbat egunetan egiten duen jakinda euria egiteko aukera asko edo gutxi dagoen ondorioztatzeko, erabili ikasitako kontzeptuak.
Zer zenbaki aukeratuko zenuke irabazten saiatzeko?
Jolastera! Dado gorri bat eta urdin bat botako ditugu. Ateratako puntuak batuko ditugu. Batura asmatzen duenak irabaziko du.
• Zer emaitza ateratzeak du aukera gehien?
• Eta zer emaitzak dute aukera gutxien?
Antolatu datuak zuhaitz-diagrama batean
Uxuek eta Manuk zotz egingo dute, jolas batean hasten lehena nor izango den erabakitzeko.
Txanpon bat eta sei aurpegiko dado bat botatzea erabaki dute. Aurkia eta zenbaki bikoiti bat ateratzen badira, Uxuek irabaziko du; bestela, Manuk. Nork du irabazteko aukera gehien?
Datuak diagrama batean antolatuko ditugu, emaitza posible guztiak ikusteko.
Txanpona botatakoan, aurkia edo ifrentzua atera daiteke.
Ohartu honetaz: emaitza posibleak 12 dira.
12 horietatik, Uxuek 3tan irabaziko du, eta Manuk, 9tan.
Irabazteko aukera gehien Manuk du.
1 Hurrengo partidan, Uxuek erabaki du poltsa bakoitzetik bola bat hartu eta kolore desberdinekoak badira bera izango dela jolasten lehena. Zure ustez, nor izango da hasten lehena? Azaldu zure erantzuna, arrazoiak emanez.
Problemak arin-arinka
1
Liburu bat ireki eta orrialdea asmatzea, zorizkoa da?
2
Arrautza bat lurrera bota eta zer gertatuko den asmatzea, zorizkoa da?
Buruzko kalkulua
Kalkulatu 14 × 5.
5 = 10 2 : 2 × 10
14 7 70
3 5
Zer emaitza atera daitezke sei aurpegiko dado bat botatakoan?
Atera daiteke 9 sei aurpegiko dado bat botatakoan? Zergatik?
Begira nola pentsatzen dudan
Patroi bila
4 6
Ikusi nola egiten den, hemen: anayaharitza.es.
Dado bat bota aurretik, jakin dezakegu zer zenbaki aterako den?
Orain, zuk zeuk:
16 × 5 10 × 5
20 × 5 18 × 5
12 × 5 14 × 5
24 × 5 22 × 5
Esan dado bat botatzeko egoeraren gertaera ziur bat eta posible bat.
4 × 5 8 × 5 ikusten ari banaiz, aurkakoa da. ikusten ari banaiz, aurkakoa da. ikusten ari banaiz, aurkakoa da. ikusten ari banaiz, aurkakoa ? da. ikusten ari banaiz, aurkakoa ? da. ikusten ari banaiz, aurkakoa ? da.
Zer gertatzen da dadoetan aurkako aldeetan dauden aurpegiekin? Magia da, ala matematika kontua?
Irakurri, eta asmatu zenbat puntu ari den ikusten katua kasu bakoitzean.
Ni 1 ikusten ari naiz. Asmatu, asmatu… Katua, 6!