1 minute read
Zorizko esperimentuak
Dado bat botatzea, erruleta bat biraraztea eta bikoiti ala bakoiti jolasean ibiltzea, adibidez, zorizko egoerak dira.
Zorizko esperimentuetan, badakigu zer emaitza atera daitezkeen, baina ez dakigu horietatik zein gertatuko den.
2 Partxisean, zorizko egoera bat baino gehiago dago. Hauetatik zein dira zorizkoak?
A. 5 ateratzen eta etxetik irteten lehena nor izango den jakitea.
B. Horiaren ondoren dadoa botatzeko txanda norena den jakitea.
C. Dadoa bota eta zer zenbaki aterako den jakitea.
3 Oztopo-lasterketan, iristen lehena Dani izan da, eta bigarrena, Fiona. Epaimahaiak erabaki du zotz eginez emango dituztela lehen eta bigarren postuak.
Dani Fiona a) Zein dira emaitza posibleak, epaimahaiaren arabera? b) Zure ustez, bidezkoa da erabakia? Azaldu zergatik. a) Zein dira emaitza posibleak? b) Zer uste duzu: bikoiti aukeratzen baduzu, irabazi egingo duzu? Eta bakoiti aukeratzen baduzu? Azaldu zure erantzuna.
Bikoiti ala bakoiti?
Badakizu nola den bikoiti ala bakoiti jolasa? Ez badakizu, ikertu.
Jolastu lagun batekin.