1 minute read
HELBURUA AURRERA
Egin horma-irudi bat.
Ikusi arretaz taula hau: Hiria Euri-egunak, urtean
139
75
59
25
Euririk egingo ez balu
Datu horiek urte jakin batekoak dira, baina aldatu egiten dira urtez urte.
a) Zure ustez, zer hiritan daukate aukera gehiago gaur euria egiteko?
b) Asteburu-pasa hiri horietakoren batera joan beharko bazenu, zeinetara eramango zenuke maletan aterkia, badaezpada?
c) Iraganeko datuei erreparatzea lagungarria da zer gertatuko den iragartzen saiatzeko. Zeri erreparatu diozu aurreko galderei erantzuteko?
Geure buruari galdezka a) Kopiatu antolatzailea koadernoan, eta osatu. b) Taldeka, egin horma-irudi bat, gure inguruan euririk ez egiteak zer ondorio izango lituzkeen erakusteko.
Binaka, Zer dela eta diozu hori? estrategia erabiliko dugu.
N o la ikasi dut?
Honen deskribapena interpretazioa:edo
Justifikazioa edo ebidentziak
Kopiatu koadernoan esaldiak eta, bakoitzaren ondoan, margotu honela:
• Irakasgaian ikasitakoa eguneroko bizitzan aplikatzen dut.
• Matematikan ikasitako edukiak beste irakasgai batzuetako edukiekin lotzen ditut.
• Taldekide guztiok iritzi bera ez dugula-eta gatazkaren bat sortzen denean, ikaskideekin hitz eginez konpontzen saiatzen naiz.
Zer egin dezakezu datorren ikasturtean matematikan hobeto ikasteko?
Zer ordu falta da erloju-segida bakoitzean? Marraztu koadernoan.
Kattinen mugikorrak 2 ordu eta erdian behin jotzen du. Lehenbiziko aldiz, jaikitzen denean.
8:00
Azkeneko aldiz, oheratzen denean.
23:00
Zenbat aldiz jotzen du egunean zehar?
Ikusi arretaz irudia. Zer dago gehiago, triangeluak ala laukiak?
Ontzi honetan 6 arrautza egosi eta 6 arrautza gordin daude. Entsaladan jartzeko arrautza egosi bat hartu nahi badut, zenbat arrautza hartu beharko ditut?
Kubo horietatik zein egin dezakegu garapen lau honekin?
Marraztu dezakezu irudi hau arkatza paperetik altxatu gabe eta alde beretik bi aldiz igaro gabe?
Graciela Salicrup
Graciela Salicrup eta biok nerabezarotik ginen lagunak. Zerbait berezia zuen, hori egia da. Lan egiteko ahalmen itzela zuen, eta aparteko adimena. Baina
Gracielarengandik niri gehien gustatzen zitzaidana beste zerbait zen: gauza guztietarako zuen gogo bizia. Hainbeste gauza zituen gustuko! Pintura, musika, natura… Eta batez ere, beste ezer baino gehiago, matematika.
Jende askok uste du matematika lana eta arrazoiketa hutsa dela, besterik ez. Ez dira konturatzen asmamenetik asko duela, ia artistikoa da! Eta horixe zen, hain zuzen, nire
Graciela maitearen espezialitatea. Arrazoiketatik artera jauzi egitea, eta aztertzen zituen formetan gauzen edertasunaren sekretua aurkitzea.
Entzun ipuina, eta partekatu familiakoekin.