1 minute read
Poliedroak: prismak eta piramideak
Irudiak ezagutzen baldin baditugu, objektuen forma bereizi ahal izango dugu.
oinarria alboko aurpegia erpina alboko aurpegia oinarria oinarria
Prisma poliedro bat da, eta bi oinarri berdin paralelo (poligonoak) eta zenbait alboko aurpegi paralelo (paralelogramo) ditu.
Piramidea poliedro bat da, eta oinarri bat (poligonoa) eta zenbait alboko aurpegi (triangeluak) ditu; oinarria eta alboko aurpegiak erpin bakar batean elkartzen dira.
Laguntza behar baduzu, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es
1 Adierazi zer irudi diren prismak eta zein diren piramideak. A B C
2 Deskribatu objektu hau, matematikako lexikoa erabiliz:
Pentsatu:
– P oligonoak dira aurpegi guztiak?
– Zenbat aurpegi berdin ditu?
– Zer forma dute oinarriek?
3 Prisma hauek polikuboz osatuta daude. Zenbat polikubo ditu prisma bakoitzak?
Polikuboekin, egin hainbat neurritako prismak.
4 Aztertu kuboz egindako poliedro hauek, eta erantzun: a) Zenbat kubo ditu irudi bakoitzak? b) Zenbat kubo izango ditu 5 altuerako irudiak?
Irudi baten bolumena kalkulatzea zer espazio betetzen duen kalkulatzea da.
Unitate-neurritzat kubo bat erabil dezaket.
Zotzak eta plastilina PRISMA: KUBOA a) Plastilinazko bolatxoak, zer dira, erpinak ala ertzak? Eta zotzak? b) Zer lotura du poliedroen izenak oinarrien formarekin? c) Deskargatu txartelak anayaharitza.es webgunean, eta itsatsi koadernoan. d) Egin prismak eta piramideak, garapen lauetatik abiatuta. Horretarako, deskargatu
Egin prismak eta piramideak, zotzak eta plastilinazko bolatxoak erabiliz.