1 minute read

2 Batuta, gehiago gara

Jolastokian gaudenean egiten ditugun jolas batzuetarako, taldean lankidetzan aritzea behar izaten dugu. Gelan gaudenean ere, lan askotarako, ikaskideen beharra dugu, zeregin batzuk amaitzea lortzeko edo ikaskideek guri laguntzeko.

Taldean jolastea edo lan egitea ez da beti erraza izaten, denok desberdinak garelako eta berdin pentsatzen ez dugulako, baina merezi du, bai horixe! Besteekin ikasi egiten dugu, elkarrekin oztopoak gainditzen ditugu, eta denok bat eginda helburuak errazago lortzen ditugu. Askoren poza poz handiagoa da.

Zer deritzozu?

Zer gomendatuko zenioke talde bati lan edo jolas batean kide guztiek indarrak batu ditzaten?

Talde-lanean aritzen zarenean, zerk zailtzen du ondo lan egin ahal izatea? Zerk kentzen dio indarra taldeari?

Datua

Taldean lan egiten ikasita, besteekin harreman hobea izango dugu, eta geure buruarengan konfiantza handiagoa.

Helburua aurrera

Zergatik da garrantzitsua talde-lanean aritzea?

Diseinatu horma-irudi bat, talde-lanean aritzeak zer onura dituen azaltzeko.

2 3 4

Praktikatu kenketa Egin batuketa eta kenketa konbinatuak

Ebatzi batuketa- eta kenketa-problemak

This article is from: