1 minute read

Praktikatu batuketa

Kopuru batzuk kopuru bakar batean elkartzeko, batuketa egiten dugu.

2 056 + 3 874 kalkulatuko dugu.

1. Ida tzi bi zenbakiak, bata bestearen azpian.

2. Ba tu unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak.

2 056 + 3 874 batuketaren emaitza 5 930 da.

Bi zenbaki batzeko, bata bestearen azpian jarri behar ditugu; unitate- mailek bat etorri behar dute. Gero, batuketa egingo dugu.

1 Kopiatu eta egin batuketak koadernoan. Gero, adierazi eragiketa bakoitzean zein diren gaiak.

Batuketaren gaiak

9 6 a) 1 238 + 4 507 + 121 b) 41 790 + 72 796

2 Buru zenbakidunak Egin batuketak, eta erantzun.

Batuketa batean, zer gai da handiena?

3 Bide hau dago Mariaren etxetik eskolara: batugaiak batura

Distantzia berbera al dago etxetik eskolara eta eskolatik etxera? Zergatik? Egiaztatu.

Trukatze-propietatea

Batuketa batean, batugaien ordena aldatzen badugu, emaitza ez da aldatzen.

2 + 5 = 7

5 + 2 = 7 a) 2 450 + ? = 743 + 2 450 = ? b) ? + 6 705 = 6 705 + 132 = ? c) 405 + 1 250 + 300 = ? + 300 = ? d) 3 075 + 125 + 800 = 3 075 + ? = ?

4 Aztertu arretaz eragiketak, eta kalkulatu zer zenbaki falta diren eragiketa bakoitzean. Zer propietate aplikatu duzu?

5 Zenbat puntu lortu ditu urdinen taldeak? Kalkulatu bi modutan, eta egiaztatu emaitzak berdinak direla.

Elkartze-propietatea

Bi batugai baino gehiagoko batuketa batean, batugaiak biltzeko ordena aldatzen badugu, emaitza ez da aldatzen.

7 + 3 + 5 = 10 + 5 = 15

7 + 3 + 5 = 7 + 8 = 15

6 Hiri batean liburu-azoka egin dute asteburuan. Ostiralean 1 245 liburu saldu zituzten; larunbatean, 2 456, eta igandean, 983. Zenbat liburu saldu dituzte guztira hiru egunetan?

7 Galdera Asmatu batuketa eginez ebazten den problema bat, datu hauetan oinarrituta:

925 2 575

Batuketa beste modu batean

Batuketak egiteko beste modu bat batugaiak deskonposatzea da. Begira: a) 3 118 + 4 720 b) 5 426 + 527 c) 945 + 7 736

Gogoan hartu!

Orain, egin zeuk. Kalkulatu, batugaiak deskonposatuz.

Batuketak egiten dituzunean, kopuruak edozein ordenatan jar ditzakezu, beti emaitza bera izango da eta.

Ondo ulertzeko, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es

This article is from: